50535 emaitza bilaketarentzat - [13951 - 14000] bistaratzen.

eguberri
1 iz. Abenduaren 25a, Jesu Kristoren jaiotza ospatzen den eguna. (E larriz). Eguberri bezpera gauean. Eguberriren aurreko astean. Eguberritik Errege eguneraino. Eguberriko gaua. Eguberri on.
2 iz. pl. Eguberri eta Errege egunen arteko egunak. Abendua ere aurrera zihoan, eta eguberriak hurbiltzen. Laster da eguberrietako aroa. Iazko eguberriak baino lehen.
Eguberri egun
iz. Eguberria, abenduaren 25a. Eguberri egun batez. Gabon gaueko afaririk eta Eguberri eguneko bazkaririk gabe.
Eguberri gau
iz. Gabon gaua, abenduaren 24ko gaua. Eguberri gaueko beila.
eguberri jai, eguberri-jai
iz. Errege-egunarekin eman ohi ditugu amaitutzat eguberri-jaiak. Eguberri jaien atarian.
Ohiko lexiak

Aztergaia: eguberri-jai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:017 2002-12-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-jai osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

eguberri kanta, eguberri-kanta
iz. Gabon kanta. Euskal eguberri kantak. Hernaniko eguberri-kanta batean.

Aztergaia: eguberri-kanta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 4 “Kaleko argiek eta apaingarriek bazterrak alaitzen dituzte eta txiki-txikitatik abestu ditugun eguberri kantak nonahi entzutean, haurtzaroko ilusioa berpizteko keinuak indarra hartzen du.” (Argia); EPG: 4 “Maite Idirin sopranoari esker kasik sekula entzun ez ditugun Eguberri kantak gozatzen ahalko ditugu.” (Herria); ETC: 55 “Hegoafrikarrek Eguberri kanta polita delako aukeratu zuten.” (Egunkaria), “Kaleko argiek eta apaingarriek bazterrak alaitzen dituzte eta txiki-txikitatik abestu ditugun eguberri kantak nonahi entzutean, haurtzaroko ilusioa berpizteko keinuak indarra hartzen du.” (Argia).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0

Bestelakoak

eguberri 3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Euskal eguberri kantak: euskal gabon kantak. Ezurteetako eguberri-udareak bezain urri. kanta iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Eliz kantak (Ik. kantika). Hernaniko eguberri kanta batean. Herri kanta ederrak. Ermita zaharrean hil kantak entzuten ziren. Gudu kanta. Maite kanta ezti bat. Eztei kanta. Artzain kantak. || Virgilioren unai kantak eta alor kantak. gabon kanta, gabon-kanta iz. Eguberrietan abesten den kanta alaia, Jesu Kristoren jaiotzaren inguruko gaia duena. Guraso eta seme-alabak gabon-kanta zaharrak kantatzen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, gabon(-)kanta bezala. Adibidea ezabatu eguberri eta kanta sarreretatik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eguberri eta kanta sarreretan.

eguen
iz. bizk. Osteguna. Astelehenetik eguenera, 16:00etatik 20:00etara.
Azpisarrerak

Aztergaia: eguen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. h. ostegun.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adib. azaldu gisa gehituz: eguen guren.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. Ik. ostegun

Eguen Santu
iz. bizk. Ostegun Santua. Eguen Santu arratsaldean.

Aztergaia: eguen santu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EGUEN SANTU (V-gip; Aq 1405, Añ). Ref.: EI 338; Etxba Eib. Jueves Santo. Eguen seindu (BN-ciz), una de las respuestas de EI, debe tratarse de un error. Eguen Santu egunean, zer igaro zan? Oe 155. Eguben Santuz. CrIc 137. Ez Eguben santuz. Astar II 239. Eguben Santu arratsaldian. JJMg BasEsc 64. Eguben santu egunean. Itz Azald 131. Ain subertez, Eguen Santu goixa. Gerrika 176

eguen santu 1, Jakin (“Koral Elkartea ondo ikusita zegoen herrian: elizkizunetan kantatzen zuen, Eguen Santuko prozesioetan miserereak... Kantu ederrak denoi gustatzen zaizkigu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu eguen santu formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

bariku santu sartu zenez, hau ere azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da eguen sarreran.

eguerdi
iz. Egunaren erdialdeko bitartea, goizaren eta arratsaldearen artekoa; bereziki, hamabiak. Eguerdian, hamabi eta erdietan. Eguerdiko orduetan. Eguerdiko hamaika eta erdiak arte. Eguerdi aurrean Jerusalemdik atera zen. Eguerdia baino lehen. Bihar eguerdian. Igande eguerdi batez. Eguerdi-eguerdia zen. Eguerdi betean. Eguerdi irian sartzen dira bere etxeetan. Eguerditik aurrera estadioko inguruak pil-pilean zeuden.
Azpisarrerak

Aztergaia: eguerdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: eguerdi arte .

eguerdi arte
iz. Eguerdi aurreko orduak. Eguerdi artean norekin egon zara?

Aztergaia: eguerdi arte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-arte.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eguerdi sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

eguerdi aurreko orduak.

eguerdiro
adb. Eguerdi guztietan, eguerdi oroz. Ordubeteko bertso-saioa egiten dute eguerdiro. Eguerdiro bazkaltzen dut berarekin.

Aztergaia: eguerdiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh40 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eguerdiro eguerdiero. Todos los mediodías. Izugarrizko berotan entrenatzen nintzan eguerdiero. Albeniz 96.

LB 40 (Aizu 1, Argia 1, Berria 19, DiarioVasco 1, EiTB 4, Elkar 10, Euskaltzaindia 1, Jakin 1, Karmel 1, UEU 1), eguerdiero 5; ETC 122; eguerdiero 8.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

goizero, arratsaldero, gauero arautuekin batera jasotzekoa.

eguesibartar
1 adj. Eguesibarkoa, Eguesibarri dagokiona.
2 iz. Eguesibarko herritarra.
egun bateko lore
iz. Iraupen gutxiko gauza. Ik. goiz bateko lore. Lortutako batasuna ez dadila egun bateko lorea izan.
egun batetik bestera
1 adb. Berehala, denbora gutxian. Mundu zabalean gertatzen dena egun batetik bestera jakiten dugu. Egun batetik bestera osatuko zinela uste nuen. Orain kolpean aldatu zaigu egun batetik bestera.
2 adb. Egunetik egunera.

Aztergaia: egun batetik bestera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

egun sarrerari dagokion azpisarrera.

egun beltz
iz. Egun guztiz tristea eta zorigaiztokoa. Egun beltza izan zen hura. Zerbait beharko diat egun beltz hau ahazteko. Egun beltz haiek ondo gogoan dituzte bertatik bertara bizi izan zituztenek.

Aztergaia: egun beltz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da definitu ahal izateko.

egun eta beti
1 adb. Beti. (Esaldi hanpatuetan). Egun eta beti eta menderen mendetan.
2 adb. Inoiz ez. (Ezezko esaldietan). Zuk ez didazu egun eta beti oinik ikuziko.

Aztergaia: egun eta beti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: EGUN ETA BETI (R ap. A; Dv), EGUN ETA BETIERE. Siempre (con carácter intens.); (con negación) nunca. "Absolutamente siempre" A. Goberna gaitzala egun eta bethiere. Mat 341. Egun eta bethiere zaretela laudatu. EZ Man II 137. Egun eta bethi eta mendeen mendetan. Gç 43. Egun eta bethikotz ematen dauzkitzut. Dh 81. Egun eta bethiko estiretan. Dv LEd 262. Lur hori guzia emanen dut zuri eta zure ondokoei egun-eta-bethiko. Dv Gen 13, 15 (Urt sekulako, Ur, Ol, Ker betiko, Bibl betikotz). Egun eta betiko oiltan yaid etse kontarik (R). A. Eman dezaguzu guri geren egunerozko ogie, egun eta beti. CatUlz 24. Zuk eztidazu egun-ta-beti oñik ikuziko. Ir YKBiz 439.

adib: egun2 adb. Gaur. Egun betetzen ditu hamar urte. Egun Pazko eguna da. Egun gai ez dena bihar are gutxiago izango da. Parisen hil zen, egun zortzi: duela zortzi egun. Egun zortzi mintzatuko gara horretaz: zortzi egun barru. Egun arte. Egun eta sekula, egun eta eguzki, egun eta beti: beti.

egun eta beti 1, Euskaltzaindia (“Eman dezaguzu gure eguneroko ogia egun eta beti“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

egun eta beti 1, Elizen arteko Biblia (“Zure erabakiak fidagarri dira, zure etxea santutasunez eder, Jauna, egun eta beti”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea (edo, hobeto, itzulpen-ordaina).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa ‘beti’ adierarekin. Adibidea, beraz, kentzekoa da egun sarreratik.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa egun sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa egun eta beti sarreretan.

egun eta eguzki
1 adb. Beti. (Esaldi hanpatuetan). Egon nadin goi honetan, egun eta eguzki.
2 adb. Inoiz ez. (Ezezko esaldietan). Egun eta eguzki ez dun entzun behar enegandik deus ere.

Aztergaia: egun eta eguzki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EGUN ETA EGUZKI (Lar, Añ, Hb ap. Lh, H, A; e. eta iguzki Dv A), EGUN TA EGUZKIAN (R-uzt ap. A). "(En) días de Dios, iñoiz, nihoiz, egun ta eguzki" Lar. "Siempre, siempre jamás" Lar y Añ. "(msLond, msOch, Añ), eternalmente, siempre; con la negación significa 'nunca jamás'" A. Oraitik egun-eta-iguzki nihork ez beza jan hitarikako fruiturik. Dv Mc 11, 14. Egun ta eguzkian eztun bear entzun eneganik deusere (R-uzt). A. Egun eta eguzki ez omen zan geiago ispiazkoan ibilli. Or SCruz 53. Nagon galdor goi ontan / egun eta iguzki. Or BM 44. Zauriz beteten ziarduana, egun eta eguzki. Erkiag Arran 152.

adib: egun2 adb. Gaur. Egun betetzen ditu hamar urte. Egun Pazko eguna da. Egun gai ez dena bihar are gutxiago izango da. Parisen hil zen, egun zortzi: duela zortzi egun. Egun zortzi mintzatuko gara horretaz: zortzi egun barru. Egun arte. Egun eta sekula, egun eta eguzki, egun eta beti: beti.

Ez dugu aurkitu egun eta eguzki formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

egun eta eguzki 1, Koldo Izagirre (“Zuzendariaren bulegoak ez dauka berritu premiarik, zuzendaria ez da gauzak apurtzen hasten direnetakoa tximua nagusitzen zaionean, ez daki zer den sozialen ttirrittetan Camaronek egun eta eguzki kantatzen duen uso zuriaren eskasia zainetan”).

LB: “Nor ote txoralda, txaldan hori, berriz ere diot, gapare dena, are zaldun ibiltari izendatuaz geroztik, zalduntza-iharduera gogorrean hastetik hara, hainbat eskubide, lehentasun eta nagusigoren jabe egiten delako, ezin inondik inora bahitzeko agindupean ezarri, egun eta eguzki atxilo izaitetik asketsia dela ez dakiena?” (Iñigo Astiz); EPG: “Zuzendariaren bulegoak ez dauka berritu premiarik, zuzendaria ez da gauzak apurtzen hasten direnetakoa tximua nagusitzen zaionean, ez daki zer den sozialen ttirrittetan Camaronek egun eta eguzki kantatzen duen uso zuriaren eskasia zainetan.” (Koldo Izagirre); ETC: 0

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: egun eta eguzki siempre; (ezezko testuinguruetan) nunca; Adorez: egun eta eguzki: beti, egun guztietan, sekula eta beti; Labayru: egun eta eguzki 1adb. lok. eternalmente, siempre. 2 nunca.

Bestelakoak

egun2 adb. Gaur. Egun betetzen ditu hamar urte. Egun Pazko eguna da. Egun gai ez dena bihar are gutxiago izango da. Parisen hil zen, egun zortzi: duela zortzi egun. Egun zortzi mintzatuko gara horretaz: zortzi egun barru. Egun arte. Egun eta sekula, egun eta eguzki, egun eta beti: beti.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa ‘beti’ eta ‘inoiz ez’ (eta ‘ezezko esaldietan’ oharrarekin) adierekin. Adibidea, beraz, kentzekoa da egun sarreratik.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa egun sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa egun eta eguzki sarreretan.

egun eta gau
adb. Gau eta egun. Egun eta gau guduan.

Aztergaia: egun eta gau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-12-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

egun (e)ta gau (eta e. da g.) 21: Lç 5 (adib.: "Begiratzen zituzten borthak egun eta gau, hura hil lezatenzat", "Halakotz dituk Iainkoaren trono aitzinean, eta hura zerbitzatzen die egun eta gau haren tenplean", "Tormentaturen baitirade egun eta gau sekula sekulakotz"), Bil ("Faltatu gabe nere oroitzan / zaudela egun eta gau"), AB AmaE ("Or egun eta gau negar"), HU Aurp ("Bere gogo zaila, egun eta gau, mundu katoliko guziaren goiti-beheitiei zeratxizkotela"), Echta Jos 3 (adib.: "Maittetasun zintzoa daukat zeugana; egun da gau gomuta izaten zaittut"), Ox 2 (adib.: "Egun eta gau lan borthitzari, begiak doi-doia hetsiz"), Enb 2 ("Eten bako ekiña / Dago egun ta gau", "Eta euzkotar batek / Beti, egun ta gau, / Euzkadi baño España / Maitiago ba'dau"), Or 2 ("Iraun beza gaur ta biar, / iraun egun eta gau", "Ama orrek bere semea gogoan dauka ordu oro ta une oro, egun eta gau"), Erkiag Arran ("Egun eta gau, beti isiotuta dagon argitxua lez"), Ugalde Iltz ("Egun eta gau kuartelera nor sartzen dan begira"), Xa EzinB ("Egun eta gau guduan"), Mattin ("Amore-kontu ni ametsetan / aiturik egun eta gau").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

egun eta gau 3: Or MB ("Osasun zaitudan ene Jaun eta Jainko, egun eta gau deadar dagit Zuri"), L. Beloki ("Txorrotxioka bi txorikume / zuhaitzik-zuhaitz gabiltza / egun eta gau horrela doa"), AmaBBiz ("Berrogei egun pasa zituan / Jesusek basamortuan, / egun eta gau otoitz egiñaz / janik probatu etzuan"); egunik eta gau 1, J. Sarrionandia ("Poliziek beren sirenekin zeharkatzen zuten ziudadea, egunik eta gau, alderik alde, beren sirena urdin, bildurgarriekin").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

egun eta gau : EuskHizt (AS: 'gau eta egun') // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eta.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

egun 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

gau eta egun.

egun eta sekula
1 adb. Beti. (Esaldi hanpatuetan). Izan zaitezen laudatua egun eta sekula.
2 adb. Inoiz ez. (Ezezko esaldietan). Ez egiteko berriz bekaturik egun eta sekula.

Aztergaia: egun eta sekula

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EGUN ETA SEKULA(N), EGUN ETA SEKULAKO(TZ). Siempre; (con negación) nunca. Zaren beraz laudatua egun eta sekulan. EZ Man I 35. Egun eta sekulako handienen premia / Hilltzen denak presentean du Iaun bihotz eztia. EZ Man II 93. Justu duk Jainkoak gal nazan / Egun eta sekulakotz. Gç 183. Egun eta sekulako nai diziet eman abisu bat. SermAN 1v. Ez egitekó berriz bekaturik egún ta sékula. LE Prog 98. Egun-ta-sekularako fama-liburuan idatzirik geldituko diran nere egintzak. Berron Kijote 195. EGUN ETA SANTA SEKULAKO. Sartu zat zure miña / egun da santa sekulako. Izt Po 107

adib: egun2 adb. Gaur. Egun betetzen ditu hamar urte. Egun Pazko eguna da. Egun gai ez dena bihar are gutxiago izango da. Parisen hil zen, egun zortzi: duela zortzi egun. Egun zortzi mintzatuko gara horretaz: zortzi egun barru. Egun arte. Egun eta sekula, egun eta eguzki, egun eta beti: beti.

Ez dugu aurkitu egun eta sekula formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu egun eta sekula formarik.

Bestelakoak

egun2 adb. Gaur. Egun betetzen ditu hamar urte. Egun Pazko eguna da. Egun gai ez dena bihar are gutxiago izango da. Parisen hil zen, egun zortzi: duela zortzi egun. Egun zortzi mintzatuko gara horretaz: zortzi egun barru. Egun arte. Egun eta sekula, egun eta eguzki, egun eta beti: beti. sekula 1 adb. (Ezezko esaldietan). Inoiz ere ez. Ik. egundo. Ez egiteko berriz bekaturik egun eta sekula. Ez dut horren premiarik sekula izan. Azkueren lanik sekula irakurri ez zutenak. Baina nik hori ez dut sekula ahaztu. Ez naiz batere ikasia izan sekula edizio kontuetan. Sekula tirorik entzun ez duten olerkaririk bakezaleenak. Bazuen hemen sekula matematika kutsurik izan ez zuen aski irakasle. Neke eta lanei sekula bekoki ilunik jarri gabe. Beti zoriona amets, eta gose hori ezin hil sekula. Ezer ez du balio "bihurtuko dut" hotz batek, sekula bihurtzen ez bada. Ez duzue hori sekula entzun?

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa ‘beti’ eta ‘inoiz ez’ (eta ‘ezezko esaldietan’ oharrarekin) adierekin. Adibidea, beraz, kentzekoa da egun eta sekula sarreretatik.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa egun sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa egun eta sekula sarreretan.

egun on
interj. Goizean agur egiteko erabiltzen den esapidea. —Egun on! —Baita zuri ere.

Aztergaia: egun on

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

egun on Jainkoak
Goizean agur egiteko erabiltzen den esapidea. Ik. egun on. —Egun on Jainkoak. —Bai zuri ere. —Jainkoak egun on, osaba. —Baita hiri ere, Esteban.
egun onak eman
ad.-lok. egun on esanez agurtu. Egun onak eman ondoren. Elkarri egun onak eta bostekoa emanez.

Aztergaia: egun onak eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EGUN ONAK EMAN (emon V-gip ap. Etxba Eib). "Saludar, dar los buenos días" Etxba Eib. Batzuek egun onak ematen. AA I 531. Egun onak eman ondoren. Zab Gabon 65. Egun onak emonda. Azc PB 249. Egun onak eta laztan bat emoteko usteagaz. Ag AL 109. Alkarri egun onak emonda gero. Kk Ab II 111. Baserririk-baserri egun onak emonaz. Bilbao IpuiB 236. v. tbn. BEnb NereA 36. Alkarri egun onak eta bostekoa emanaz. Anab Aprika 17. Alkate eta kontzejalari / egun onak ematera. Uzt Noiz 17. Neska bati egun onak emateko korajerik etzuan-da. TxGarm BordaB 186

egun onak eman 4: Deia 2 (“Atea jo aurretik, agure irribarretsu bat atera da eta egun onak eman dizkit”), EiTB 2 (“German, egun onak eman dizkizu Naiak!”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

egun onak eman 2: Anjel Lertxundi (“Laster, ama sentitu nuen atea zabaldu eta egun onak ematen”), Irene Aldasoro (“Gure parera heldu zenean, gelditu eta egun onak eman zizkigun”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpiadiera gisa jasotzekoa izan liteke. Beste horrenbeste egin behar da gabonak eman esapidearekin, adibidea azpiadiera eginez.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Azpiadiera gisa jasotzekoa egun sarreran.

egun oroz
adb. Ipar. Egunero. Ene otoitzetan egun oroz aipatuko zaitut.

Aztergaia: egun oroz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-11-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ero/-oro.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

egun 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

egunero.

egun orozko
adj. Ipar. Egunerokoa. Egun orozko mintzaeratzat irlandera darabiltenak.

Aztergaia: egun orozko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

egun 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

eguneroko.

egun urratze, egun-urratze
iz. Egunsentia. Ik. argi urratze. Egun urratze alai bat.
egun zortzi
1 adb. Datorren asteko egun berean. Ik. gaur zortzi. Egun zortzi mintzatuko gara horretaz.
2 adb. Joan den asteko egun berean. Hil zen egun zortzi Parisen.

Aztergaia: egun zortzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zortzi (Hoy, ayer, tal día) hace (hizo) ocho días. "Goan den igandean zortzi, dimanche a fait huit jours" Dv. "Gaur zortzi (V, G), [...] hace ocho días. [...] Atzo zortzi (V, G, AN), ayer en ocho" A. "Hace una semana. Gaur zortzi izan zan konziertua. Baita atzo zortzi, biar zortzi, astelenian zortzi..." Elexp Berg. * Hil izan da, egun zortzi, Parisen. Ib. 151.

LB: 0; EPG: 0;

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0

Bestelakoak

egun2 adb. Gaur. Egun betetzen ditu hamar urte. Egun Pazko eguna da. Egun gai ez dena bihar are gutxiago izango da. Parisen hil zen, egun zortzi: duela zortzi egun. Egun zortzi mintzatuko gara horretaz: zortzi egun barru. Egun arte. Egun eta sekula, egun eta eguzki, egun eta beti: beti. zortzi 5 (Artikulurik eta kasu markarik gabe, gaur, bihar eta kidekoekin, 'datorren asteko egun berean' adierazteko). Hilabete honen hamarrean, etzi zortzi, Donibane Garazin festa bat egitera doaz Euskal Herriko framazonak. Gaur zortzi itzuliko da lanera. Herriko bozak igandean zortzi izanen direla Irisarrin. || (Artikulurik eta kasu markarik gabe, gaur, atzo eta kidekoekin, 'joan den asteko egun berean' adierazteko). Gaur zortzi, ostegun goizaldera ohean hila kausitu zuten. Gure semea atzo zortzi ezkondu zen. Igandean zortzi etorri zen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa gaur zortzi formarekin egin bezala, bi adierekin. Adibidea, beraz, kentzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa egun eta zortzi sarreretan.

egun-argi
iz. Eguzkiak barreiatzen duen argia. Egun-argiak begietan jo zuenean. Egun-argiak urratzen duen amets itxura. Gauaz egiten diren tratuak egun-argitan ikusi.

Aztergaia: egun-argi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa gehituz: egun-argiz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "egunargi [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

egun-argiz
adb. Egunaz, eguzkiak argitzen duen denboran. Ik. egunez. Egun-argiz heldu nahi dute etxera. Egun-argiz eta jendaurrean.

Esaera zaharrak

Ilunpeko lana, egun-argiz ageri.

Aztergaia: egun-argiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh64 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

egun(-)argiz 116.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

egun(-)argiz 79.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: adib.: egun argiz / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

adib: [s.u. egun] egun-argi Eguzkiak barreiatzen duen argia. Egun-argiak begietan jo zuenean. Egun-argiak urratzen duen amets itxura. Gauaz egiten diren tratuak egun-argitan ikusi. Egun-argiz heldu nahi dute etxera. Egun-argiz eta jendaurrean. // autozain iz. Ipar. Auto-gidaria. Autozainei galdetu zaie, noranahi joan daitezen, egun-argiz ere argi apalak pizturik ibiltzea. Errepide ederra, autozain frankoren bizia erraztuko duena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa egunaz eta egunez formekin egin den bezala. Gainera, egun-argi azpisarreran dauden egun-argiz adibideak gehitu egun-argiz azpisarrera arautu berrian.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa eskaintzekoa egun-argi azpisarreran.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

egun-argiz heldu zen bere etxera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa egun sarreran.

egun-pasa
adb. Eguna pasatzera. Ik. egunpasa. Mendira joan dira egun-pasa.

Aztergaia: egun-pasa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

egun pasa G 1 (Uzt Noiz "Aizarnara juan egun pasa ta tresna onuntza bialdu"). Ik. OEH argitaratuan gainera, egun-pasa Gketx Loiola ("Mendira joan dira egun-pasa").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

egun(-)pasa G 1 (A. Zavala "Batean, iru egun-pasa egin Olegario eta biak Mendiola esaten dioten baserri batean"), EB 1 (Egin 1986: "Makala egun pasa!"); egunpasa EB 2 (P. Iztueta "feriara joan, baserri honetako edo horretako ganadua ikusi eta egunpasa ederra egiteko asmoz herri batetik bestera doazen baserritarrak ere ugari dira"; R. Etxezarreta "aski da haurrekin egindako egunpasa bat eta lagunartean jokatutako pala partidu bat honoko hau porru eginda uzteko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

egunpasa : DFrec 1, AB50 2; egun-pasa : AB50 1. Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

egun-pasa : PMuj DVC; egunpasa : HiruMila. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-pasa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

egun 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

1 adlag. ("Mendira joan dira egun-pasa"); 2 iz. ("Hiru egun-pasa egin zituzten lagunak eta biek").

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "egunpasa jarriko nuke nik gaupasa bezalaxe, marrarik gabe. Eta iz. ta adlag. gaupasa-n ere halaxe jartzea komeni da, nik uste" (2005-07-19)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "egunpasa: jendeak erabat bereganatu eta parra-parra darabiltzan hitzetan, laburrak direnean bederen ( gaupasa, usopasa, gaztetxe ...) ez genuke hain estuak izan behar eta, jendearen usadioari jarraituz, hitzak baturik onartu beharko genituzke, udaberri, basurde, edo usapal bezala".

 - [E116]: "bi dira lantaldeak proposatu dituenak, adizlaguna eta izena (ikus gorago egun sarrerako azpisarreretan), eta gaupasa izena, horrela idatzia eman bagenuen ere lehen itzulian, marratxo eta guzti eman genuen denbora-pasa (denbora sarrerako azpisarrera gisa), izena eta adizlaguna dela zehaztuz. Bi osagaiak laburrak direnean, hitz batean idatziak ere eman izan ditugu, izenak direnean, baina askoz nekezago adizlagun bat tartean denean (cf. x bila, x eske modukoak, eta 25. arauaren II.1.f atala). XK-k aipatzen duen "jendearen usadioari jarraitu" beharraz, hauek dira bildu ahal izan ditudan datuak, lantaldearen txostenean eta gaurko prosan begiratuz: egun pasa 18, egun-pasa 13 eta egunpasa 5; horietan, a) izenak dira EEBSko laurak (egun pasa 1, egun-pasa 1 eta egunpasa 2), eta gaurko prosako egun pasa 3 (P. Aristi, K. Zabala, Berria), egun-pasa 5 (X. Etxabe, JR. Gartzia, I. Iñurrieta, X. Olarra, Berria), egunpasa 1 (Berria); b) adizlagunak dira OEHko biak (egun pasa eta egun-pasa), eta gaurko prosako egun pasa 13 (P. Aristi, E. Bidegain, J. Cillero, A. Epaltza, J.M. Irigoien, K. Izagirre, E. Jimenez, Berria, Herria), egun-pasa 6 (A. Garikano, K. Izagirre, X. Mendiguren E., X. Montoia, Berria), egunpasa 2 (K. Izagirre, X. Mendiguren E.). Argi dago zein den "jendearen usadio" nagusia, eta, horregatik, nik ez nuke lantaldearen proposamena aldatuko".

 - Erabakia: Erabakia (2007-02-23): "OK".

egun-txinta
iz. Egunsentia. Egun-txintaren zain. Egun-txintan etxetik ateratzeko zeuden.

Aztergaia: egun-txinta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-txinta.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

txinta 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

egun1
1 iz. Lurrak bere ardatzaren inguruan bira osoa egiten ematen duen denbora; 24 orduko denbora-bitartea, gauerditik gauerdira. Egunak 24 ordu ditu eta urteak 365 egun. Hilaren hamaseigarren egunean. Hurrengo egunean. Duela (edo orain dela) zortzi egun. Badu, dagoeneko, lau egun hila dela. Handik hamar egun baino lehen. Epea lau egun barru betetzen zaidala. Hiru egunen buruan hil zen. 100 egunen barkamena. Hamabost eguneko bitartea. Egun erdiko bidea. Egun hartan jaio zirenak. Baserritik atera zen egun berean. Jarri zitzaion egun batean etxekoandrea begira. San Tomas eguna. Emakume Langilearen Eguna. Etorria duk ene mendekuaren eguna. Ezkontzako egunean eman zenuen hitza. Astronomiaren Eguna.
2 iz. Eguzkiak argitzen duen denbora. Anton. gau. Eguna baino lehen jaikitzen zen. Berrogei egun eta berrogei gau. Udako egun luzeetan. Egun eguzkitsua, argia. Egun goibela. Etenda baitzegoen, egun osoan ibili eta ibili egin ondoren. || Eguna zabaldu zen ene baitan.
3 iz. pl. Norbaiten bizitza. Daviden egunak aurrera zihoazen. Jaunaren grazian gure egunak bukatzea. Nire geroztiko egunak ilundu zituen ekaitza.
4 iz. pl. Garaia. Bonaparteren egunetan. Erromatarren egunetan. Ume nintzeneko egunak. Garoa etxeratzeko egunak aurrera zihoazen. Egun larriak izan ziren guraso zaharrentzat.
5 iz. beh. Urtebetetzea; santu eguna. Ez al dakizu gaur nire eguna dela?

Esaera zaharrak

Abenduko eguna, argitu orduko iluna. Ataunen eta Zegaman egunez ikusi eta gauez eraman. Egun guztiak balira jai, alferrak hori nahi. Gaueko beharra, eguneko lotsari.
egun2
adb. Gaur. Egun betetzen ditu hamar urte. Egun Pazko eguna da. Egun gai ez dena bihar are gutxiago izango da. Egun arte.
eguna argitu
da/du ad.-lok. Egunsentian, egun-argia agertu. Ik. egundu; eguna zabaldu. Eguna argitu baino lehen. Eguna argitu zuenean, aintzira ertzean agertu zen Jesus. Abuztuko hilaren hamahirugarrena, guretzat argitu den egunik txarrena.

Aztergaia: eguna argitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EGUNA ARGITU. (Con aux. trans. o intrans.). Amanecer. "Neguan oso berandu argitzen dau eguna" Elexp Berg. v. EGUNA ZABALDU. Sabbath azkenzean asteko lehen argitu behar zen egunean. Lç Mt 28, 1. Eguna argitu zenean [corregido sobre zuenean], jarri ziran erriaren aurkesean pelean sartzeko eran. Mb IArg II 289. Argitu da eguna. Mg PAb 67. Belenen argitu da / eguna gabean. Echag 57. Eguna argitu zanean. Lard 474. Etorriren da ordua, non eguna hasiko baitut, eta gaurik ez ikusiren; edo gaua hasi eta egunik ez argituren neretzat. Dv LEd 153s. Eguna argitu arte etzan aspertu Santua itz amoriozko oek esatez. Bv AsL 59. Eguna argitu ebanerako bazter guztietan zabaldu zan albiste ona. Ag Kr 33. Eguna argitu zunean "galdu gera Don Manuel" esanaz esnatu zun etxejaunak. Or SCruz 38. Abuztuko illaren / amairugarrena / guretzat argitu dan / egunik txarrena. Tx in Imaz Auspoa 24, 51. Eguna argitzen duanetikan / berriz illundu artian. Uzt Sas 244. Egungo egun zoragarria argitu duen Jaunari / eskerrak eman behar diozkat, lotzean kantu lanari. Xa Odol 289. Egunik ez zuala argitzen ikusi zutenean. Berron Kijote 216. Eguna argitu baino lehen. MEIG II 71. v. tbn. Izt C 178. NEtx LBB 27. Or e IBk Lc 4, 42. MMant 26. JAzpiroz 30. Gerrika 78. Insautsi 284. Albeniz 43. Urrengo goizean egun berriak argitzen zituan Gazteluaren orma zaarrak. Anab Poli 25. Orratx! Egunak argitu du. Lab SuEm 183

adib: egun1 2 iz. Eguzkiak argitzen duen denbora. Anton. gau. Eguna argitu zuenean. Eguna zabaldu orduko. Eguna baino lehen jaikitzen zen. Berrogei egun eta berrogei gau. Udako egun luzeetan. Egun eguzkitsua, argia. Egun goibela. Etenda baitzegoen, egun osoan ibili eta ibili egin ondoren. || Eguna zabaldu zen ene baitan.

eguna argitu 102: Aizu 2, Deia 4, Consumer 5, Berria 35, EiTB 35, Jakin 2, Karmel, Argia 7, Erlea 2, DiarioVasco 9.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eguna argitu 214: Berria 9, Elizen arteko Biblia 32, Josu Zabaleta 11, Asisko Frantzizko 11, Jose Antonio Mujika 12, Karlos Zabala 14, Fernando Rey 10, Joanes Urkixo 4, Juan Garzia 4, Juan Kruz Igerabide 4, Patxi Zubizarreta 4, Anjel Lertxundi 3, etab.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa egun sarreran.

eguna zabaldu
da/du ad.-lok. Eguna argitu. Eguna zabaldu orduko. Eguna zabaldu zuenean, Jesus herritik irten eta bazter bakarti batera joan zen. Eguna zabaldu zenean, biharamunean, ibaira joana zen gure txoria.

Aztergaia: eguna zabaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EGUNA ZABALDU. (Con aux. trans. o intrans.). Amanecer. "(Hacerse) día, amanecer, eguna zabaldu" Lar. "Amanecer, egune zabaldu" VocZeg 285. "Eguna zabaldu zenean" Dv. ""En cuanto amaneció, eguna zabaldu zanekoxe (c.)" A EY III 244. v. EGUNA ARGITU. Eguna zabaldu arterañoko guzian ere ari izandu balira kantari. Izt D 172. Jakob eguna zabaldu artean etzan oartu. Lard 37. Ozta ozta zabaldu zuan Uztaillaren lenengo eguna 1638-garren urtean. Zab EE 1884b, 229. Jaunari eskiñiaz / egun zabaldua. AB AmaE 355. Eguna zabaldu barik. Azc PB 169. Egunak zabaldu ta egunak itxi, urteak joan ta urteak etorri. Ag G 209. Eguna zabaldu zanian, bijaramonian, ibaira juna zan gure txorija. Altuna 18. Goizeko argiya beintzat, eguna zabalduko balu. Anab Poli 63. Argi ori etorri zanean, orduantxe zabaldu eban eguna. And AUzta 98. Egun berria zabaldu arteraino. Zait Plat 84. Eguna zabaldu danean. Erkiag BatB 110. Goizian eguna zabaldu ebanian. Etxba Ibilt 462. Bat batean eguna zabaldu zen ene baitan. MEIG IX 94. v. tbn. Kk Ab I 44. Uzt Sas 69. IBe Lc 4, 42

adib: egun1 2 iz. Eguzkiak argitzen duen denbora. Anton. gau. Eguna argitu zuenean. Eguna zabaldu orduko. Eguna baino lehen jaikitzen zen. Berrogei egun eta berrogei gau. Udako egun luzeetan. Egun eguzkitsua, argia. Egun goibela. Etenda baitzegoen, egun osoan ibili eta ibili egin ondoren. || Eguna zabaldu zen ene baitan.

eguna zabaldu 6: ElCorreo, Elhuyar, Berria, EiTB, Argia 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eguna zabaldu 34: Berria 2, Elizen arteko Biblia 11, Unai Iturriaga 2, Juan Kruz Igerabide 3, Patxi Zubizarreta 2, Agustin Otsoa, Iñigo Aranbarri, Karlos Zabala, Felipe Juaristi, Jose Antonio Mujika 2, Patxi Ezkiaga, Patziku Perurena 2, Asisko Frantzizko, Inazio Mujika Iraola, Jon Alonso, Txillardegi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa egun sarreran.

eguna(k) joan, eguna(k) etorri, eguna(k) joan eta eguna(k) etorri
adb. Egunak igarotzearekin; egunak igaro arren. Egunak joan, egunak etorri, ez zen semea agertzen. Eguna joan eta eguna etorri, luze zihoan elurte ikaragarri hura.
egunabar
iz. bizk. Egunsentia. Udaberrian egunabarra argiz apaindurik.

Aztergaia: egunabar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

egunsentia.

egunaldi
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, egunaldi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eguraldi].

Aztergaia: egunaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH:-EuskHizt: Ik. eguraldi / HiztEn: Ik. eguraldi / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. eguraldi.

egunaz
adb. Egun-argiz. Egunaz egina gauaz desegiten dugularik. Egunaz dabilena ez da behaztopatzen.
Loturak

Aztergaia: egunaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

egunazko
adj. Egunekoa. Egunazko soinekoak erantzi.
Loturak

Aztergaia: egunazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

egun sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "egunaz, egunazko: Bitxi egiten zaizkit" (2005-07-19)

egundaino
1 adb. Egun arte, gaurdaino. Egundaino munduan ikusi den emakumerik ederrena. Nork egin du egundaino halako penitentzia dorperik? Bihar egundaino bezainbat elkar maitatuko dugula.
2 adb. Inoiz ez. (Ezezko esaldietan). Ik. egundo. Ez da egundaino horrelakorik ikusi. Ez didazu egundaino antxume bat eman. Ez da egundaino izan, ezta ere izango, etsairik gabeko gizonik. Egundaino eskoletako berririk ikasi gabe.

Aztergaia: egundaino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: egundainoko, egundainotik.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: egundaino bezala, egundainokotan .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

egundainoko, egundainotik

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "AS gisa gehituz: egundaino bezala Ipar. 'berriro', egundainokotan Ipar. [oharra: azaltzen zaila dela dio J-LDk, eta PXk argi dezakeela]. Honek dio testuak adierazten duela egundainokotan horrek berriz edo berriro erran nahi duela, baina gainera-ko batean edo gehiagotan ñabardura eransten dio".

 - [E116]: "PXk azaldu behar du hau, ez baitakit ongi zertaz ari den".

 - Erabakia: Erabakia (2007-02-23): "sartu AS egundaino bezala Ipar. 'berriro', egundainokotan Ipar.".

egundaino bezala
Ipar. Berriro; berriro eta areago. Bizpahiru itzuli eman orduko hona egundaino bezala txakurra beheiti, jauzian.

Aztergaia: egundaino bezala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

egundaino sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

berriro.

egundainoko
1 adj. Gaur artekoa, gaurdainokoa; ordu artekoa. Egundainoko gizon eta emazte guztien jujatzera. Egundainoko nire bizi guztian. Euskal gaietan gorengo mailara, egundainoko erpinik erpinenera helduak ginelako.
2 adj. Berebiziko, egundoko. Egundainoko gaitza egiten dute. Egundainokoak esan.
Loturak

Aztergaia: egundainoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

egundainokotan
adb. Ipar. Berriro. Lehen eguneko pairamen berak egundainokotan jasanarazi zizkioten.
Loturak

Aztergaia: egundainokotan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-12-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

egundainokoetan 2, HU Zez ("Horra egundainokoetan gure gizonak zoin bere eskualde mintzo", "Geroztik hunat hirugarren aldikotz egundainokoetan berriz, ebatsiak, bertzalde") // Ik. OEH argitaratuan gainera: Prop 1895 ("Semasoa etxean geldituz geroz, amasoren gain zen egundain[o]kotan bienaren biltzea"), Prop 1902 ("Eta gero egundainokotan lothu ginen bezperakoa baino gaitzagoa eta kasik xut-xuta ginuen bideari").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

egundainokotan 5: HerrizH 1988 ("Uste zuen egundainokotan alde bozkatuko giniola eskuina baino nahiagoko ginuelakotz"), Herr 1996-1999 3 ("Berrikitan oraino, preso atxikia zuten, baizik eta egundainokotan ETA-koen laguntzaile izana zitakeela", "Alta, Irlanda Iparraldean ere gauzak egundainokotan makurtu dira", "Bakoitxak bere gisako omenaldia egundainokotan eskainiz mundu hau hain gazterik utzi zuen argazkilari jeinutsuari"), Enbata 1998 ("Joan den astelehenean, ekainaren 29an, egundainokotan berriz hiru talde abertzaleek batean bozkatu dute, EAJ, EA eta HBk, Español Konstituzioari zin egitea baztertzeko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

egundainokotan : DRA (todavía, siempre) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

egundaino sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Adiera mugatzeko zailtasunak

azaltzen zaila dela dio J-L. Davantek, eta P. Xarritonek argi dezakeela.

egundainotik
adb. Betidanik. Egundainotik maite gaituena. Lurgainean egundainotik aditu diren hitz guztiak.
Loturak

Aztergaia: egundainotik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

egundo
1 adb. Inoiz ez. (Ezezko esaldietan). Ik. egundaino 2; sekula 1. Ez naiz egundo itzuliko. Egundo ikusi ez dena. Egundo beldurtu ez zen gizona. Beti maizter eta egundo etxagun izateko uste gabe.
2 (Interjekzioetan). Hau gosaria!, egundo horrelakorik!

Aztergaia: egundo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: egundoko.

egundoko
1 adj. Berebizikoa, berealdikoa. Egundoko ezteiak egin zituen haren kontura.
2 adj. Inoiz baino ...-ago. (Atzizki superlatiboa hartzen duen adberbio batekin). Ik. inoizko 2. Egundoko arinen alde egin behar izaten zuen.
3 adj. Inoiz izan den. (Atzizki superlatiboa hartzen duen adjektibo batekin). Ik. inoizko 3. Egundoko aurpegi argiena.
Loturak

Aztergaia: egundoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

egundokoa hartu
du ad.-lok. Kolpe handia hartu. Egundokoa hartu nuen, eta burua lehertuta, ospitalera eraman ninduten.
egundokoa(k) egin
du ad.-lok. Berealdiko gauza egin. Hor hasiko dira harropuzkerian, egundokoa egin dutelakoan. Egundokoa egin du; Kanadaraino joan eta Ultraman proba irabazi. Frantsesak Espainiara etorri eta egundokoak egiten ari zirela.
egundokoak eman
dio ad.-lok. Kolpe handiak eman. Bizkarreko mina ahaztu eta pilotari egundokoak eman zizkion.
egundokoak entzun
du ad.-lok. Hitz gogorrak, haserrezkoak entzun. Txirritak entzungo ditu gaur egundokoak. Autobusaren barruan zeuden jokalariek egundokoak entzun behar izan zituzten.
egundokoak esan
ad.-lok. Berealdiko gauzak esan; hitz gogorrak, haserrezkoak esan. Edozeinek esan ditzake egundokoak, eta gero damutu. Ahoa betetzen zaie egundokoak esanez, baina kuarteletan ez daukate ez gerrarako ekipamendurik, ez arma egokirik. Errietan eta elkarri egundokoak esaten.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper