50535 emaitza bilaketarentzat - [14001 - 14050] bistaratzen.

egundu, egun/egundu, eguntzen
da/du ad. Eguna argitu, eguzkia atera. Gaur berandu egundu du. Egundu zuenean. Egundu baino lehen.

Aztergaia: egundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

egundu, egun(du), eguntzen. da/du ad.: gaur berandu egundu du edo da.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

egundu, egun(du), eguntzen

egunean baino egunean ...-ago
adb. Heg. Egunetik egunera ...-ago. Egunean baino egunean erosoago.
egunean eguneango
adj. Batez ere bizk. g. g. er. Egunean eguneko.
Loturak
egunean eguneko
adj. Egunerokoa. Egunean eguneko ogia eskatuz. Egunean eguneko premiei aurre egiteko.
Loturak

Aztergaia: egunean eguneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

egunean-egunean
adb. bizk. Egunero. Egunean-egunean barau egiten dutela.
Loturak

Aztergaia: egunean-egunean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-11-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS: egunean e. / EuskHizt: AS: + / HiztEn: AS: egunean e. / LurE: AS: egunean e. / ElhHizt: AS: + / EskolaHE: AS: +

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

egun sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

egunero.

eguneko
1 adj. Esneaz, ogiaz eta kidekoez mintzatuz, freskoa, egun berean egina. Gustuko zuen eguneko ogiarekin gosaltzea. Gazteek galdua dute eguneko esnea hartzeko ohitura.
2 adj. Egunerokoa. Eguneko ogiaren eske daude. Seinalaturik bakoitzari bere eguneko lana eta saila.
Loturak

Aztergaia: eguneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: eguneko: eguneko ogia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "eta "egun bakoitzeko"ren ordez ere hobe eguneko" (2005-07-19)

eguneraketa
iz. Eguneratzea. 2017ko aurrekontuak zehazteko prozesuan ari da Azpeitiko Udala, eta horrekin batera Azpeitia 2013-2025 plan estrategikoaren eguneraketa egingo dute.

Aztergaia: eguneraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh144 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): eguneraketa 47: Elhuyar 5 (adib.: “Aldiz, zerbitzariak, Internet-hornitzaileak edo Interneten beraren azpiegitura ez dira ziurrenik hain prest egongo, haietan gauzak ez ukitzea eta eguneraketa gutxi egitea baita joera”), Berria 31 (adib.: “Hilabete horietan, segurtasun arazoak eta akats kritikoak konpontzeko eguneraketak egiten dituzte”), EiTB 3 (adib.: “Spotifyk jada badauka streaminga azken eguneraketaren ostean eta Googlen helburua aukera hori denda martxan jartzerako prest izatea da iTunesen aurkako lehia eragingarritasun handiagoz egiteko”), Jakin 3 (adib.: “Jose Mari Jimeno zenaren semeak hartua baitu lan horien edizioaren berrikusketa, eguneraketa, koordinazioa eta bultzada”), Argia 2 (adib.: “INSEEk 2006ko datuak kaleratu zituen iaz, azkeneko eguneraketa egin eta hamar urtera”), DiarioVasco 3 (adib.: “izan ere, lege aipamenak, lege eguneraketak eta abar bilatzeko erabili ohi dute”). // eguneraketa 143: Aizu 8, Argia 7, Berria 65, Deia 2, DiarioVasco 6, Euskal Herriko Agintaritza 4, EiTB 3, Elhuyar 9, Consumer, Espainiako Gobernua 5, Goiena 11, HABE, Jakin 6, Laneki 6, UEU 2, Uztarria 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: eguneraketa 1, Xabier Arregi (“berak deskribatzen du nola integratzen den berria dagoeneko egituratutako erdietsitakoaren arloan, berak deskribatzen du orijinalaren erorketa tradizionalaren esparrura, edo, berriro, dagoeneko-esandakoaren berragerpena, eta jatorrizkoaren eguneraketa”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es actualización / fr actualisation: Elhuyar: 1 gaurkotze, eguneratze; 2 Ling aktualizazio / Nolaerran: gaurkotze, eguneratze / Zehazki: 1 gaurkotze, eguneratze; 2 gauzatze / Labayru: gaurkotze, eguneratze, aktualizazio / Adorez5000: 1 eguneratze, gaurkotze; 2 gauzatze.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

eguneratze araua da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da

Baztertzekoa, aski da eguneratze arautua.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handia du, eta sartzekoa izan liteke. Nolanahi ere, Informatikan eguneratze dabil. Bestalde, eguneratu aditzean informatikari dagokion adiera sartu behar da.

eguneratu, egunera/eguneratu, eguneratzen
1 da/du ad. Dagokion edo aipatzen den garaiko egoera edo premietara egokitu. Ik. gaurkotu. Gai guztiak lantzen ditu eta etengabe eguneratzen da. Hizkuntza aberastu, doitu, eguneratu. Parisen gelditu behar izan zuen paper batzuk eguneratzen. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Denoi interesatzen zaigu egiazko informazio eguneratua edukitzea.
2 da/du ad. inform. Softwareari edo programei, aplikazioei eta kidekoei hobekuntza edo gehigarriren bat egin edo gehitu. Birus berriak atera ahala, antibirusak eguneratzen dira horiei aurre egiteko.

Aztergaia: eguneratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: actualizar.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

egunera(tu), eguneratzen.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

da/du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

eguneratze
1 iz. Dagokion edo aipatzen den garaiko egoera edo premietara egokitzea. Ik. eguneraketa. Ahalik eta zuhurtasun handienaz ekin nion egutegien eguneratze lanari.
2 iz. inform. Softwareari edo programei, aplikazioei eta kidekoei hobekuntza edo gehigarriren bat egitea edo gehitzea. Horretarako, eguneratze automatikoak programa daitezke, edo norberak eguneratu sarri-sarri, baina ezinbestekoa da hori egitea.

Aztergaia: eguneratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-07-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

cf. araua: "aktualizazio* e. eguneratze".

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eguneratze (eta eguneratze koefiziente, eguneratze-prozeso, prezio-eguneratze) 17: HezkBerEgitamua ("Eta etengabeko eguneratze hau gauza dadin beharrezko diren bitartekoak eskaintzea hain zuzen ere Administrazioari dagokio"), OrdenadoreP ("Eguneratzeak eta hobekuntzak egiten zaizkie programa horiei garatu ahala"), EHAA 1990 2 (adib.: "Eguneratze Koefizientea (EK) sartzen da Tarifa horietan"), I. Sarasola ("Euskararen eguneratze-prozeso honen ondorioz aurrera bidatuz doan hizgintza berriak ikerketa sakon eta orokor bat eskatzen du"), M. Arrue ("Zuzenbide zibilaren eguneratzea"), EUSTAT 1990 5 (adib.: "Antolamendu Estatistikoak erabilitako kontzeptu, definizio, sailkapen, kode eta nomenklaturaren egokitzapena eta eguneratzea", "Biztanleen erroldaren eguneratzea"), OroitId 1993 ("EHHA proiektuaren eguneratzea"), BAO 1994-1998 2 (adib.: "Eguneratze hori egiteko ondokoa hartuko da kontutan"), C Programazio-Lengoaia ("irakurketak+idazketak [eguneratzea]: hasiera"), EIMA 1995 ("Eta hori, prezio-eguneratzeaz gainera, lan luze samarra izan da"), Migrazioa 1997 ("migrazio-estatistikak eta hautesle-zentsuaren eguneratzea egiteko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eguneratze : LurE, Euskalterm 5 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal actualización / actualisation formen ordainak: HiztHand: gaurkotze, eguneratze; gauzatze // ElhHizt: gaurkotze, eguneratze; aktualizazio // HiruMila: egunerapen, eguneratze, gaurkotze, eguneraketa // Casve FB: oraikotze // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB, PMuj DCV.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: actualización.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

egunero
adb. Egun guztietan, egun oroz. Egunero egin behar diren gauzak. Egunero meza entzutea. Egunero ordubete.

Aztergaia: egunero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Documentado generalmente en autores meridionales desde comienzos del s. XVIII; al Norte sólo aparece en Etcheberri de Ziburu, Axular, Harizmendi, Goyhetche e Hiribarren. La forma más antigua (y única usada por los septentrionales) es egunoro; egunero no aparece antes del s. XIX y es muy escaso en la primera mitad de éste (...). En la segunda mitad del s. XIX su uso va aumentando, alternando frecuentemente con -oro en los mismos autores, y en el s. XX casi sustituye por completo a egunoro, que sólo encontramos (y no como variante única) en D. Aguirre, Kirikiño, Lizardi, Orixe, Zaitegi, Oskillaso, Etxaniz y Berrondo (...). En DFrec hay 98 ejs. de egunero, dos de elos septentrionales, y 36 de egunoro, meridionales"

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

egunero eta eratorriak nagusi dira, 630 agerraldirekin (hauetako 400 EB-EgAs); egunoro(ko) 49 aldiz jaso da.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: egunero (98), eguneroko (7), egunerokotasun (3), egunerokotu (1); egunoro (36); AB38: egunero (19), eguneroko (35); egunoro (2), egunoroko (9); AB50: eguneroko (18), egunerokotasun (1), egunerokotu (1); egunoro (2), egunoroko (1).

Bestelakoak
Forma berri(ago)a da, baina hedatu-nagusitu dena

egunero da gaur nagusi, eta hobestekoa

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: eguneroko izlag.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: egunero (eta)... -ago .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "egunero/egunoro: egunero hobetsi arren, bigarren aldakia iparraldean oraindik bizirik badago, gutxienez B2 gisa adierazi beharko genuke, are gehiago, bariku, egubakoitz edo bertze modukoak halaxe jarri direnean" (1995-01-25)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: hobe egunoro proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1996-10-18): ez da onartu.

egunero (eta) ...-ago
g. er. Egunetik egunera ...-ago. Egunero eta maiteago dute elkar.
eguneroko
1 adj. Egun guztietakoa, egunero gertatzen dena. Gogorra da eguneroko beharra. Eguneroko bizitza arruntean. Eguneroko otoitzak.
2 iz. Eguneroko bizitza, eguneroko bizitzako gertaerak. Ik. bizimodu. Ez zait ezer aldatu egunerokoan. Gizarte patriarkalak egunerokoan dituen eraginak. Txinako fabrika baten egunerokoa erakusten duen lana eskainiko da 20:00etan. Jendearen egunerokoa baldintzatzen du.
3 iz. Egunkaria. Euzkadiko Agintaritzaren Egunerokoa, 1936-37 urteetan argitaratu zena.
Azpisarrerak

Aztergaia: eguneroko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: izlag.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "egunoro* e. egunero, egun oroz ematen badugu, ez dago inolako beharrik egunoroko* eta egunorokotasun* sartzeko. Ez dugu horrela jokatu izan; oinarrizkoa gaitzesten da".

 - [E116]: "ados, eta proposamena: ken egunoroko eta egunorokotasun".

 - Erabakia: Erabakia (2007-02-23): "ez aipatu".

eguneroko ogi
1 iz. Hazkurria, jatekoa. Ik. ogi 3. Emaguzu gaur gure eguneroko ogia. Aroztegi batean irabazten zuen eguneroko ogia.
2 iz. Ohikoa den gauza edo gertaera. (Gehienetan gauza edo gertaera txarrez mintzatuz erabiltzen da). Bortizkeria eguneroko ogia da Gaza eta Zisjordanian.

Aztergaia: eguneroko ogi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EGUNE(RO)KO OGI, EGUNEANGO OGI. "Iguzu egun eguneroko ogia, donnez-nous aujourd'hui (Seigneur), le pain de chaque jour" H. Gure eguneko ogia iguk egun. Lç Mt 6, 11 (He, Ur (G), Samper egunoroko ogia, TB eguneko ogia, SalabBN egunian eguneko ogia, Echn eguneroko ogia, Hual egunorozko ogia; Leon hazkurrizko ogia, Ker, BiblE egun (h)onetako ogia; tbn. en Ber Trat 92r, Tt Onsa 180, El 5, CatLan 12, CatAe 4, CatSal 5, Mdg 159 egunorozko ogia; Mat 89, Gç 37, Bp I 41, FPrS 21, Mg PAb 157, UskLiB 13, CatS 14, CatR 5, CatLuz 3, Arb Igand 203, CatJauf 2 eguneko ogia; CatB 10, CatBurg 4, Ub 81, Gco I 422, Legaz 5, KIkV 46, KIkG 30, ArgiDL 13, Inza Azalp 143, Ir YKBiz 269, Osk Kurl 56, NEtx LBB 169 eguneroko ogia; Cb CatV 33, Mg PAb 159, CatAnz2 3 eguneango ogia; OA 1, Iraz 3, Añ CatAN 3, Lard 383 egunoroko ogia; Monho 72 egungo ogia; CatUlz 3 egunerozko ogie, Astar II 249, CatBus 4, CatLlo 4 egunian eguniango ogia; Bet 4, Cap (ed.1893) 4, TAV 3.2.14 (V, 1691), Urqz 31, Arz 20s, Itz Azald 65 egunean eguneango ogia, Jaur 190 egunean eguneko ogia). Egun-oroko ogiak esan nai du egunean eguneko jan-edana, ta bizitzeko behar dan guzia. Ub 161. Egunoroko ogia gorputzarenzat bezela, egunoroko ogi edo alimentu espirituala animarenzat bear [degu]. Gco I 424. Gure eguneroko ogia Eukaristia da... Inza Azalp 143. (Para expresar lo cotidiano, lo diario). [Etxe neskameak] illiti ta berzunak / dizkiz aurtigitzen, / nere bizkar ezurrak / asko minberatzen. / Au da ematen didan / egueneko [sic] ogia. Mg in VMg 107 (tbn en. Zav Fab RIEV 1907, 537 eguneko ogia). Jesu Kristoren Pasiño Santua izan bedi eguneango ogia. Añ LoraS 158. Jolas danen artean, au [zinea] izango baita zure eguneroko ogia. MAtx Gazt 59. An denboraldi bat pasa genduan, instruzioak egiñez eta ikasiz jo ta ke. Ori eguneroko ogia bezela zan guretzat. AZink 110. Onakuak eta txarraguak entzutia eguneroko ogia zan. Gerrika 92. Gure arimaren eguneroko --edo asteroko-- ogia [dugu zinema]. MEIG I 123. v. tbn. Ayesta 126. Alimento, sustento. Lantegi balioso onetatik egunoroko ogia eta alogera ateratzen zituztela. Izt C 67. Mündiaz gütietsirik, egüneko ogia bere lanaz irabazten zielarik. Ip Hil 133. Familiari egunean eguneko ogia ezin emanez lanak. Ox 202. Zelan irabaziko eban orain eguneroko ogia? Zelan bizimodua atara? Bilbao IpuiB 27. Etxez-etxe zabilan, egunean eguneko ogiaren eske. JEtchep 34. Gizonezkoak eguneroko ogia ekarri bear du etxera. MAtx Gazt 14. Nekazaritzan irabazi dau eguneroko ogia. Alzola Atalak 115. Eguneroko ogia, kostata irabazten da. EZBB I 88. Biarretik eta lurretik urten biar eban eguneroko ogiak. Gerrika 146. v. tbn. Egunean eguneko ogia: Laph 170. JE Bur 200. Eguneroko ogia: Itz Azald 115. Urruz Zer 32. Akes Ipiñ 22. NEtx LBB 8. Egunoroko ogia: BEnb NereA 100. Eguneango ogi: Zait Sof 144

adib: eguneko 1 adj. Esneaz, ogiaz eta kidekoez mintzatuz, freskoa, egun berean egina. Gustuko zuen eguneko ogiarekin gosaltzea. Gazteek galdua dute eguneko esnea hartzeko ohitura. 2 adj. Egunerokoa. Eguneko ogiaren eske daude. Seinalaturik bakoitzari bere eguneko lana eta saila.

eguneko ogi 17: Aizu, Consumer 3, HABE, Berria 6, Euskaltzaindia 2, Jakin, Erlea 2, DiarioVasco; eguneroko ogi 157: Aizu 7, Deia 2, Consumer 8, HABE, Berria 76, EiTB 13, Euskaltzaindia, Jakin 6, Karmel, Argia 39, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eguneko ogia 9: Herria 2 (“Bigarren partean eguneko ogia galdatuz aitortzen dugu”), Aingeru Epaltza 2 (“Gainerako ikasleena baino puskaz luzeagoa, eguneko ogiaz egina izaten zen, gurea ez bezala, eta, denen txorizo edo txokolatearen partez, amak goizean berean frijitutako hirugihar zerra lodia izaten zuen tartean”), Marzel Etxehandi (“Gure eguneko ogi puska 350 edo 400 grama, baratzekari xehatuz, garagarrez edo oloz egin nahasketa bat margarina puxka bat astean hiru lau aldiz”), Elena Touyarou (“Ez zen sekulan bere herriko ohituren alde sutsu agertu, menturaz nehork ez baitzizkion aipatu, edo, bestela, usaia eta ohituretaz baino egunean eguneko ogiaren biltzeaz gehiago arranguratzen zen jendartean hazia izan zelako”), Joseba Urteaga (“Baina baita Errege-eguneko ogia ere, Vermot almanaka, gaztaina erreak, astearte-ihautean ez zaitez joan krepeak egingo ditugu-eta, etxeko sagardoa, eta lasto batez puztu eta leherrarazitako igelak”), Unai Iturriaga (“Gustuko zuen Dionisosek eguneko ogi eta egunkariarekin etxean gosaltzea, irratia piztuta.”), Elizen arteko Biblia (“emaguzu egunean eguneko ogia”); eguneroko ogi 52: Berria (“Espetxe barruan ere, eguneroko ogia izaten jarraitzen du torturak”), Edorta Jimenez (“Ontzi handietan halako aginduak, ziztu bizian egin beharrekoak ei zirenenak-eta, eguneroko ogi izaten ziren, aginduoi jaramon ez egiteko usadioa gaueroko salda izaten zen era berean”), Txiliku (“Jainkoarren - han Granadan, Alah izena zuen orduko jainkoak - errukia eta karitatea eskatuz lortzen zuen eguneroko ogia Maddalenek”), Jose Morales (“Izerdia aterata jango duzu eguneroko ogia”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa eguneroko ogi forman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa egun sarreran.

egunerokotasun
iz. Egunerokoa denaren nolakotasuna. Ez du ohiturak menderatuko, ez da egunerokotasunean murgilduko.

Aztergaia: egunerokotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "egunoro* e. egunero, egun oroz ematen badugu, ez dago inolako beharrik egunoroko* eta egunorokotasun* sartzeko. Ez dugu horrela jokatu izan; oinarrizkoa gaitzesten da".

 - [E116]: "ados, eta proposamena: ken egunoroko eta egunorokotasun".

 - Erabakia: Erabakia (2007-02-23): "ez aipatu".

egunetik biharrera
adb. Egun batetik bestera. Egunetik biharrera ahantziko du.

Aztergaia: egunetik biharrera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

egun 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

egun batetik bestera.

egunetik egunera
adb. Denbora aurrera doan eran. Kontuak okertuz zihoazen egunetik egunera. Galerak, egunetik egunera eta astetik astera, gailen agertzen zirela irabazien aldean. Egunetik egunera gogorrago.
Loturak

Aztergaia: egunetik egunera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

egunez
adb. Egunaz, egun-argiz. Gauetan hotz eta egunez bero. Egunez aise gastatzen ziren gaueko irabaziak.
Loturak

Aztergaia: egunez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-11-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

egunaz (eta egünaz) 191: B 28 (Mg PAb 2, JJMg BasEsc 5, fB Ic 4, Ur MarIl 3, Azc PB 7, Ag AL 2, Ag Kr, Echta Jos 4), G 37 (Cb Eg II, AA 6, Echag 10, It Fab 3, Izt C, Lard 3, Bil, Arr GB, PE, Zab Gabon, Bv AsL, Apaol, Ag G 2, JanEd II, Or Eus, Tx B I, Munita, And AUzta), IE 96 (E 3, Lc 3, Mat 2, EZ 7, Hm, SP 9, Gç, ES 2, Ch 3, Mih, Brtc, Monho 2, Dh 2, JesBih, Hb 6, Dv Lab, Laph 2, ChantP 4, Elzb PO 3, Zby, Elsb Fram, Jnn SBi 3, HU 4, Mdg, JE 2, Barb 5, Ox 3, Etcham 2, Iratz 10, Zerb IxtS, Mde 2, Larz, Ardoy 3, Xa Odol 2, Balad), Zu 29 (Tt 18, Mst 2, Mercy, UskLiB 2, Etch 2, Arch Fab 3, Casve Grazi), EB 1 (Mde HaurB) eta OEH beste hauek: Lç Lc 21,37: "Eta egunaz tenplean irakasten ari zen": ("tbn. egunaz HE, TB, Oteiza, Dv, Brunet y Leon"), El: "Ez egunas eta ez gaubas", Lar SAgust: "Mosolloak eta beste gau-txoriak gauz ikusten dute; eziñ ordea egunez", eta "v. tbn. Arg DevB"; egunazko 14: B 2 (JJMg BasEsc, fB Ic I), G 2 (Urruz Urz, Muj PAm), IE 9 (EZ Man II, Ax, Hb Egia 3, Elsb Fram 2, HU Zez, Xa Odol), EB 1 (Mde HaurB) eta OEH argitaratuan beste hau: "Gau erdiko Mezan [...] eta egunazkoan" Prop 1895 ap. DRA ("la referencia es incorrecta"); egunez (eta -ü-) 148: B 57 (Gamiz, DurPl, Astar II 7, Mg PAb, AB AmaE 7, A BGuzur 3, Kk Ab 4, Altuna 2, Or Tormes 7, Enb 5, Laux AB, Otx, Eguzk GizAuz, Balad, Erkiag 8, Akes Ipiña, Bilbao IpuiB 3, BEnb NereA 3), G 80 (Mb IArg I, Mg CC, AA III, Lard 6, Noe, Aran SIgn, Xe 3, Sor 2, Arr May 2, Ag G 3, Goñi 3, JanEd II 2, Or 12, Noe, Alz Ram 3, Ir YKBiz, TAg Uzt 2, EA OlBe 2, Zait Sof, SMitx Aranz 3, Balad 2, Etxde JJ 6, JAIraz Bizia, NEtx 4, Txill Let 2, Basarri, Uzt Sas 4, Anab Aprika 3, Vill Jaink 2, Salav 2, Ibiñ Virgil, Azurm HitzB), IE 6 (Balad, EZ Man I, Dh, Hb Esk, Jnn SBi, Iratz), ZuAm 4 (Egiat 3, CatLan), EB 2 (MEIG); eta OEH argitaratuan ("tbn. egunez [Lc 21,37] Ol, Arriand, Or, Ker e IBk"); egunezko 7: B 2 (Añ GGero, AB AmaE), G 4 (Inza Azalp, Or 3), IE 1 (Lç Ins).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

egunaz 25: B 3 (Euzkadi 1934, S. Muniategi 2), G 3 (Urruz, JMB, JKort Erl II), IE 7 (Eskual 1904, eta 1905 2, Nere lehen katichima, Satr, M. Sein, L. Etxezaharreta), EB 11 (J. Casenave 2, Peillen 4, Bibl-16 2, K. Ameztoi, Zahar hitz, Argia 1983) eta gau t-egunazbehin (I. Baztarrika); egunazko 1, EB (J. Casenave); egunez 61: B 6 (Ol Imit, I. Enbeita, Ker Urkiola, Onaind, Bilbao IpuiB, Zubk), G 15 (F. Mendizabal, Or, Ayalde, B. Iraola, Zubk, A. Albisu 2, Garm Inauteria 2, YAzp 2, K. Zubizarreta, Salmutegia 2, Onaind, L. Dorronsoro), IE 2 (X. Lazkoz, J. Altuna), EB 43 (A. Cazabon, A. Lertxundi, A. Sarriegi, Elhuyar, EuskararenProgr 1981 2, GAO 1990, Geografia orokorra, I. Aldabe 2, I. Olaberria, I. Urbieta, J. Agirre, J. Setien, J.A. Irigarai, J.A. Ormazabal, J.M. Iturralde, KultUrtekaria 1989, L. Dorronsoro, M. Altuna, P. Aristi, P. Sastre 2, P. Zabaleta, Saioka/4, X. Etxaniz 2, X. Gereño, X. Monasterio, X. Olarra, Zelina, Zeu zeutara, Zipristin/6 4) eta gau (e)ta egunez 2 (I. Borda, I. Albisu); egunezko 1, EB (M. Azurmendi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

egunez : DFrec 3; egunez eta gauez : DFrec 2, HiztEn (AS), LurE (AS); egunez gabaz : DFrec 1; egunezko : DFrec 2, AB38 1, Euskalterm 10 (hauetan 1 e. migrazio, 1 e. ikusmen, ikusmen fotopiko sinonimoarekin, 1 e. egoitzak, 1 e. enuresi, 1 edadetuentzako e. zentro, adinekoentzako e. zentro eta hirugarren adinekoentzako e. zentro sinonimoekin, 1 e. jornada, 1 e. ofizio, 1e. otoitzordu); gabaz t'egunez : DFrec 1. Ez dugu aurkitu ap. AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

egunaz : EuskHizt (adib.: "egunaz (heg. gaur batez ere egunez) lan egin"), ElhHizt (AS), Casve EF (egünaz), Lh DBF, DRA; egunazko : EuskHizt (adibideetan: "egunazko lanak"); egunez eta gauez : EuskHizt (AS), ElhHizt (AS), EskolaHE (AS), PMuj DVC (adibideetan: egunez gabez: de día y de noche; egunez ta gabez: día y noche); egunez : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, DRA, PMuj DVC; egunezko : HiruMila, Casve EF (egünezko), Lh DBF, PMuj DVC (egunezko ta gabezko otoiak) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

egunaz arautuaren ondoan, hau ere onartzekoa da lantaldearen ustez: a) lexiko-aldaeren arteko lehia baino areago, morfologi kontua ematen du; b) Heg.an -ez formakoa da hedatuena, eta nekez esan daiteke "berritu-aldatu" izanaren ondorio denik, hasieratik ageri baita forma hori.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

egun 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Heg.

egunez egun
1 adb. (Halako) egun berean. Ik. gaurko egunez 2. Sei urte, egunez egun, hemen berean ginela.
2 adb. Egunetik egunera. Egunez egun ari da luzatzen eguna.
Loturak

Aztergaia: egunez egun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

egun 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

(halako) egun berean.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

sei urte, egunez egun, hemen berean ginela.

egunezko
adj. Heg. Egunazkoa, egunekoa. Egunezko lana.
Loturak

Aztergaia: egunezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: diurno.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

egun 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Erabileremu dialektala

Heg.

egungo
adj. Gaurkoa. Egungo idazleak. Hizkuntza egungo premietara egokitzeko.
Loturak

Aztergaia: egungo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: egungo idazleak.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"egungo idazleak" (vs. "eguneko ogia")

egungo egun
1 adb. Gaur egun. (Leku-denborazko atzizkiekin). Egungo egunean gertatzen den bezala. Egungo eguneko gobernua.
2 iz. Gaurko eguna. Egungo egun zoragarria.
Loturak

Aztergaia: egungo egun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1998-11-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

egun 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

egunik egun
adb. Egunez egun, egunetik egunera. Egunik egun aberatsagoa da.
Loturak

Aztergaia: egunik egun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-12-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

egunik(-)egun 5: Ldi UO ("Orrelatsu Gazte'k / aboan irri, / du leena berritzen / egunik-egun"), Or Eus ("egunik-egun bakantzen ziran / eultzituaz larraiñetan"), Erkiag Arran ("Egunik egun, iraganiko aste batzuetan, barruak jaten erabillen susmo zitala"), NEtx Antz ("Egunik-egun, ordurik-ordu, nere bizia erretzen etorri naiz"), Onaind ap. Gazt MusIx ("Olerkariak, jakiña, ez digu egunik egun bere barne-bizitzaren edestia erasi").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

egunik(-)egun 8: L. Dorronsoro ("Eta nundik ekarri ote da ur au? Egunik-egun, mina zulotik ateratzen dutena da"), A. Irigoien ("euskaldunon artean egunik egun, asterik aste, hilerik hile, urterik urte erein izan duen ahozko hazi emankorraz gainera"), A. Zavala ("Gerra artako gertaerarik nabarmenenak egunik egun emango ditugu orain atal ontan"), P. Zelaia ("Gertakizun onek neretzat au esan nai du: Donostiko eliz-barrutiak, egunik-egun eta domund jai ospatsua "simbolo" bezela artuta, jarraituko duala mundu zabaleko Mixio guztien ardura izaten"), Hemen 1987 ("bigarrengoz, bilbotar nola arabarren forma hobea egunik egun"), M. Zalbide ("azken 8-10 urtean Hezkuntz Administrazioan egunik egun euskaraz ari den Zerbitzu bateko partaide baten ahotik"), X. Mendiguren E. ("Zertarako dugu euskal hitz eder eta esaera jatorren zerrenda, hizkuntza egunik egun ahulago ikusten baldin badugu?"), Larrak ("biar eta biar or dator oinkadatxoka ta erdi-tatarrez, egunik-egun, itzaren atzeneko txataltxoa be esateko bagarik esana izan arte").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

egunik egun : DFrec 1 (ap. SMitx IG: "egunik egun aurkituz-aurkituz joan ginen"), AB50 1 (egunik-egun, 'día a día') // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

egun 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

egunez egun.

egunka
adb. g. er. Egun bakoitzeko. Egunka pagatua da, ez hilabeteka.

Aztergaia: egunka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

egunka pagatua da.

egunkal
1 adb. zub. Egun bakoitzeko. Berrehun libera irabazten ditu egunkal.
2 adb. zub. Egunero. Egunkal finki gogoan hartzea gure biziko azkena dela.

Aztergaia: egunkal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kal.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

egun bakoitzeko.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

berrehun libera irabazten ditu egunkal.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "egun bakoitzeko-ren ordez hobe eguneko azalpena eman behar bada" (2005-07-19)

egunkari
1 iz. Eguneroko berrien aldizkaria. Ik. eguneroko 3. Eguna, euskal egunkaria. Egunkaria erosi. Egunkari-saltzailea. Egunkari orrietan bilduta.
2 iz. Aldizkari mota hori argitaratzen duen enpresa; enpresa horren egoitza. Zergatik bidali duzu gutun hori egunkarira? Egunkaritik deitzen badizute ez kontatu ezer.
3 iz. Gertaeren eguneroko kontakizuna idazten den izkribua. Egunkari hau izango da, bada, nire kezka guztien kutxa. Barne egunkaria.

Aztergaia: egunkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
egunoro
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, egunoro-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. egunero; egun oroz].

Aztergaia: egunoro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: Ik. egunero / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. egunero, egun oroz.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ero/-oro.

egunpasa
iz. Etxetik kanpora olgetan eguna igarotzea. Ik. egun-pasa. Hiru egunpasa egin zituzten lagunak eta biek. Ordiziako festetan egunpasa egiten genuen guk.
egunsari
iz. Eguneko saria, lanaren truke eguna amaitzean jasotzen dena. Ik. jornal; soldata.

Aztergaia: egunsari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+s-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-sari.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

eguneko saria, jornala.

egunsenti
iz. Eguna argitzen hasten den unea. Ik. goiztiri; goizalde;  + argi urratze; egun urratze; alba1; oilarite. Egunsentia eguzkiaren aurretik datorren bezala. Egunsentiko izarra. Egunsentian atera zen.

Aztergaia: egunsenti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
eguntto
iz. adkor. Eguna. Eguntto batez bizi garenok.

Aztergaia: eguntto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn:- / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tto.

eguntxo
iz. adkor. Eguna. Ez diogu emango eguntxo hau ere?

Aztergaia: eguntxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

eguntze
iz. g. er. Eguna argitzea, eguzkia ateratzea. Ik. egunsenti. Ahal dugun bezala igaro dezagun gaua eta bihar eguntzean Jainkoak lagunduko digu.

Aztergaia: eguntze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Merezi adiera ematea, 'egunsentia'?".

 - [E116]: "eman liteke 'egunsentia' adiera, edo euskara-euskara hiztegia lantzean ikusteko utzi. Nahi duzuena".

 - Erabakia: Erabakia (2007-02-23): "'egunsentia' jarri".

egur
1 iz. Zuhaitzaren enbor edo adar zati handia; bereziki, multzokari gisa, su egiteko erabiltzen dena. Ezaguna da "egurra" ez dela "zura". Egur birekin eginiko gurutzea. Egur batzuk surtan, eta egurren artean baba eltzea. Haritzak azala, zura, ezkurra, egurra, guztiak oso onak ditu. Pagoaren egurra, nahiz ikatza nahiz sua egiteko, onenetakoa. Egur mehe guztia maizterrarentzat. Elur-melur, ez nauk hire beldur: etxean baditiat arto eta egur. Egur zama bat. Hiru gurdi egur. Basoan egur biltzen. Egur hezearen kea.
2 iz. Zura. Zuhaitz honen egurra gogorra da eta zuria.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Egurra dagienak leku gaitzean, ekarri beharko du soinean. Elur-melur, ez nauk hire beldur; etxean badiat arto eta egur. Haritz eroriari orok egur. Hi arraza handiko, ni seme jauregiko; egur hori nork digu hautsiko?. Nolako egurra, halako sua.

Aztergaia: egur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: egur egin, egur-ikatz, egurra eman.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: egur-belar .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

egur egin

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: hitz honek ez duela 'zura' esan nahi argitu beharko litzateke; egurrarekin sua egiten da eta *egurrezko mahaia erabili ordez zurezko mahaia dela zuzena.

 - [E208]: "egur: definizioa ongi eman, zur/egur bereizteko. Izan ere, lotsagarria da irrati eta telebistan egurrezko altzariak, egurrezko panelak bezalako esaldiak ia egunero entzun beharra"

 - [E116]: "euskara-euskara hiztegiaren eginkizuna da definizioa ematea, batez ere "ongi eman" nahi bada eta kontuak nahasiak edo ilunak direnean (OEH argitaratuak lau adiera edo sailetan banatu du egur sarrera, eta ISk hiru sailetan)".

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): egur sarrera bere hortan uztea erabaki da. // Erabakia (2007-02-23): "Ezaguna da 'egurra' ez dela 'zura'".

egur belar, egur-belar
iz. Erreken inguruan hazten den belar landare lore-gorria (Lythrum salicaria). Ik. salikaria.
egur egin
ad.-lok. Su egiteko egurra puska txikietan zatitu. Egur egiteko enborrak. Basoan egur egiten ari zela.

Aztergaia: egur egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

egur-ikatz
iz. Ikaztobian egurra egosiz egiten den ikatza. Gure mendietan egiten zen egur-ikatza.

Aztergaia: egur-ikatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "egurrikatz [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

eguraldi
iz. Eguratsaren egoera. Ik. aro2; denbora 6. Eguraldi ona, txarra, nahasia. Eguraldi beroa, hotza. Eguraldi ederra. Eguraldia aldatu egin du. Eguraldiaren berri eman. Eguraldi argibideak. Eguraldi-gertakariak. || Bat-batean aldatu zen giroa eta bestelako eguraldia sortu.

Aztergaia: eguraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eguraldi mapa.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa eskainiz: eguraldi-giro .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "aroa esaten da. Ez dakit erran nahi hori eman diozuen aro hitzari" (1994-10-10)

eguraldi gorri
iz. (eguraldi gorria(k) izan, ikusi eta kideko esapideetan, 'arazoak izan, nekeak izan' adierazteko). Ik. gorriak ikusi. Izango duzu horrekin eguraldi gorria.

Aztergaia: eguraldi gorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EGURALDI GORRI (egualdi g. G-goi ap. Gte Erd). Problemas, dificultades, penalidades. "Izangozu orrekin egualdi gorria (G-goi)" Gte Erd 18. Gaiztoarentzat dago / egualdi gorria. Izt Po 52. Sokrate etzegoenean, bat-edo-batek zeukan egualdi gorria! Zait Plat 104. Pobriak badaukagu egoaldi gorri. Auspoa 135, 108 (ap. ELok 121). Egualdi gorriyen jabe zera zu / orrekiñ ezkontzen baza. Auspoa 116, 67 (ap. ELok 281). Egueldi gorri-gorriak ikusi zitun (AN-larr). Inza NaEsZarr 380

eguraldi gorri 1, Argia (“Teknikoki, ez da aparteko ezer liburua eta CDa argitaratzea, baina eguraldi gorria dugu…”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eguraldi gorri 4: Iñaki Segurola 2 (“Eguraldi gorri zakarraren zeruaz beharbada (cf. ortzantz, ostots, ortzadar...)?”), Patxi Zubizarreta (“Atzo ene lau adiskide atxilotu zituen eta, Jainkoaren graziarekin, zuek eguraldi gorriagoa izango duzue...”), Pello Zabala (“Jakingo luke beste etxekoandre ilargi dontsu horrek, nondik norako martingalak dituen eta puntuan puntuko eguraldi gorri garbia ala berdotz umel trixtea egokitzen zaigun...”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta adibide gisa jasotzekoa gorri eta eguraldi formetan.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa gorri 3 adieran eta eguraldi sarreran.

eguraldi mapa, eguraldi-mapa
iz. Lurralde edo eskualde bateko eguraldiaren eta eguraldi-gertakarien une jakin bateko errepresentazio grafikoa. Eguraldi mapan Euskal Herria osorik ageri zen. Euskaldun asko eta asko egon ohi da tenporen zain, eguraldi-mapei so, artzainek zer esango adi.

Aztergaia: eguraldi-mapa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2002-12-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh30 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 66 (Argia 4, Berria 38, DiarioVasco 1, EiTB 1, Elkar 1, Jakin 2, UEU 19); ETC: 110

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: eguraldi-mapa mapa del tiempo / Adorez: eguraldi mapa: mapa del tiempo / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: eguraldi-mapa (Geol.).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

isobara iz. Eguraldi mapa eta kidekoetan, atmosfera-presio bereko puntuak lotzen dituen lerroa. // eguraldi iz. Eguratsaren egoera. Ik. aro 2; denbora 6. Eguraldi ona, txarra, nahasia. Eguraldi beroa, hotza. Eguraldi ederra. Eguraldia aldatu egin du. Eguraldiaren berri eman. Eguraldi argibideak. Eguraldi gertakariak. Eguraldi mapa. || Bat-batean aldatu zen giroa eta bestelako eguraldia sortu.

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

adibide gisa arautua s.u. eguraldi.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-mapa.

eguraldi-giro
iz. Eguraldia. Eguraldi-girorik onenarekin atera ziren.

Aztergaia: eguraldi-giro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-12-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-giro.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eguraldi sarrerari dagokion azpisarrera.

eguraste
iz. Haizetan jartzea; airea edo haizea hartzea. Hiriko bazterrak ikusi, eguraste on bat harturik.

Aztergaia: eguraste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egurastoki
iz. g. er. Egurasteko edo paseatzeko tokia. Ik. pasealeku. Hiri handietako kale, denda eta egurastoki ederrak.

Aztergaia: egurastoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-toki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Dozena erdi autorek baino gehiagok erabilita ere, g.er. al da?"

 - [E103]: "kendu hau".

 - [E116]: "bai, dozena erdia baino gehiago dira erabili duten idazleak; dirudienez, garai eta giro edo sentiberatasun jakin batekoak dira (R.M. Azkue, Bera, K. Enbeita, Kirikiño, "Batxi", T. Agirre, A. Anabitarte, H. Larrakoetxea, A.M. Labaien, Txillardegi): Hegoaldekoak dira guztiak, eta orainagokoetan ez dut aurkitu. Egia esan, ez dakit zein marka dagokion, markarik baldin badagokio".

 - Erabakia: Erabakia (2007-02-23): "ok lantaldearen proposamena".

egurastu1, egurats/egurastu, egurasten
da/du ad. Haizetan jarri; airea edo haizea hartu edo harrarazi. Ik. haizeberritu; aireberritu 1; haizeztatu. Arropa egurastu. Etxeko gelak egurastu. Zuloek eta zulo-lurrek egurastu egin behar dute landarea ondo hartzeko. Haizeak landa egurasten du. Ibai aldera joan ziren bi adiskideak egurastera. Giro ederra dago eta kanpoan egurastuz mintzatuko gara.

Aztergaia: egurastu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

egurastu, egurats/egurastu, egurasten. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

egurastu, egurats, egurasten

egurastu2
iz. Egurastea, airea edo haizea hartzea. Egurastu bat hartzeko aitzakiarekin.

Aztergaia: egurastu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

egurastu, egurats/egurastu, egurasten. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

egurastu, egurats, egurasten

egurats
iz. Airea eta, bereziki, lurra inguratzen duen gas estalkia. Ik. atmosfera. Egurats emea hosto berrietan jolas eginez. Mendiko egurats garbia. Lehorra, itsasoa eta eguratsa darabiltzan indar itsua. Eguratsaren goialdean.

Aztergaia: egurats

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
egurgile
iz. Egur egitea ogibide duen langilea. Egurgile eta ikazkinak.

Aztergaia: egurgile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gile/-gin

egurgin
iz. Egurgilea.

Aztergaia: egurgin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. egurgile.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. egurgile

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gile/-gin

egurgintza
iz. Egur egitea; egurgilearen lanbidea. Egurgintzan ari zela. Egurgintzan lan asko egin arren.

Aztergaia: egurgintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

egurkari
iz. Ipar. Egurgilea. Hala nola: hargin, maiasturu, zurgin, egurkari, burdin arotz, lanabes- eta beribil-saltzaileak.

Esaera zaharrak

Pago erorira egurkari guztiak laster ari dira.

Aztergaia: egurkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

egurgilea.

egurketa
1 adb. Ipar. eta naf. Egur bila. Egurketa atera ziren.
2 iz. Egurra bilatzea; (basoan) egur egitea. Basoan egurketan ari nintzen. Aurtengo egurketak egin ditugu.
3 iz. Egur pila.

Aztergaia: egurketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 Ipar. eta Naf. adlag. 'egur bila'. 2 iz. 'egurra bilatzea'. 3 iz. 'egur-pila'.

Informazio lexikografikoa
Forma batek ez d(it)uen adiera(k)

1. egur bila(keta); 2. egur-pila

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-24): Ipar. eta Naf. dela adieraziko da eta 3. adiera ('egur pila') iz. kategoriakoa dela argituko da.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper