50535 emaitza bilaketarentzat - [14101 - 14150] bistaratzen.

egyptiar
adj./iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, egyptiar-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. egiptoar].

Aztergaia: egyptiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-02-23 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-11-03 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa
Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. egiptoar.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E114]: "egyptiar zuek, Ibonek Egypto bere Hauta .. . hiztegian,Mitxelenak "egiptoera" berean... Ez dut uste Egypto etab. mailegu berriak direnik, oso zaharrak baizik. Egia da gaztelaniak eta italierak izan ezik, aipatu ditugun beste hizkuntzek [s.u. diseinu] -gy- erabiltzen dutela" (1994-10-17)

 - [E124]: exonomastikak egiptoar proposatzen du" (1995-01-25)

 - [E301]: egiptoar [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

 - [I102]:  egiptiar [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

 - [K104]:  egiptoar (Exonomastika Batzordea)" (1994-11-04)

 - [K201]: ala egiptiar?" (1994-10-20)

ehaile
iz. Ipar. Ehulea.

Aztergaia: ehaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. h. ehule.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioko erabilerek bermatzen dute

OEHko datuen arabera, erabili(xe)agoa da ehoile baino; baina Iparraldekoek esango dute horrela den gaur

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. ehule

ehe
iz. zub. eta bnaf. Lixiba ura.

Esaera zaharrak

Joanetak zaia oihal mehez, jakia egoskariz, salda ehez.

Aztergaia: ehe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K203]: "... besteak baino harrigarrixeago..." (1993-02-26)

ehelegatu, ehelega, ehelegatzen
da/du ad. zub. Amorratu.

Aztergaia: ehelegatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ehelega, ehelegatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

amorratu.

ehi
adj. zub. Erraza. Zeinen ehi den elestetan huts egitea.

Aztergaia: ehi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

erraza.

ehiki
adb. zub. Errazki. Haurtzaroan ehiki ikas daiteke.

Aztergaia: ehiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

errazki.

ehiza
1 iz. Animaliak harrapatzea edo hiltzea helburu duen jarduera. Ehiza eta arrantza. Ehiza debekatua dagoen aldian. Ehiza laguna. Ehiza baimena. Basurdearen ehiza. Ehizara joan. Ehizatik itzultzean. Ehizako eskopeta.
2 iz. Ehizan atzeman den animalia. Ik. ehizaki. Ehiztaria segika eta ehiza iheska. Ehizaren zain dauden lehoien antzera. Ehizari larrua kentzen.

Aztergaia: ehiza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1994-03-23
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

e(h)iz- hasiak dira HMan nagusi, 417 ager.ekin (IEan 19 ager. ditu); i(h)iz- IEko forma da, 245 ager.ekin (HMan 16 ager. jaso dira); e(h)iza, e(h)ize, i(h)ize eta e(h)izi dira HMko formak eta e(h)iza horietan hedatuena (79 ager.); i(h)izi da IEkoa (142 ager.).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

HMan eta EBan nagusitu den forma ehiza da; IEan, berriz, i(h)izi da nagusi.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ehiza, -i, ihizi

Jatorrizko forma

ehizarakoak, ehiza(rako) gaiak; ehiza-arrantza(rako) gaiak

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: ehizan, ehiza(-)txakur.

Lantaldearen irizpideak
Batera bizkaiera eta gipuzkera euskalkietakoa da

B-Gko ehiza forma da EBrako hobestekoa, ihizi bigarren mailan onartuz, Ipar. markarekin, baina eratorriak ehiza-tik abiatuz eginik

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ehizan (31.4: erregulartasuna dela kausa da hobestekoa, ehizean erabiliagoa izan arren)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "espainolez bereizten ez den arren, ene ustez euskaraz ditugun berba biok honela bereiztu behar dira: ehiza 'caza, chasse' eta ehizi '(pieza de) caza, gibier'. Adiera honexetan ezarri zen merkatalgo-hiztegian, eta ongi ezarri ere. Ehiza hegoaldean ekintza da, eta ez hartzen den pieza; horretarako, iparraldeko hitzak dauzkagu: ihizia eta ehizia alegia. Bide batez, kontutan eduki behar dugu hegoaldekoek eiza dugula, batasunagatik eta iparraldekoekin homologatzearren gaur ehiza idatzi arren, behialako lendakari edo abots, lehendakari eta ahots birmoldatu ditugun bezala. Ez al dago arrazoi berbera antzeko etorki garbia #mdash#ez ustezkoa#mdash# duten beste hitz askotan berdin jokatzeko?" (1995-01-25)

ehiza hegazkin, ehiza-hegazkin
iz. mil. Aireko borrokarako diseinaturiko hegazkin txiki lasterra. AEBko aireko armadan zela, ehiza-hegazkinak gidatu zituen 1970eko hamarkadan.

Aztergaia: ehiza-hegazkin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh82 2022-07-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

LB: 107, ETC: 405.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: ehiza-hegazkin (Mil.) avión de caza; ehiza-hegazkin bonbaketari (Mil.) (avión) cazabombardero; Adorez ehiza-hegazkin: iz. (Mil.) avión de caza; Labayru: ehiza-hegazkin iz. avión de caza. NolaErran: chasseur avion ehiza hegazkin – ihizteka hegazkin (ZU); Euskalterm: ehiza-hegazkin (Herrizaintza).

LB: 107, ETC: 405

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ehiza eta hegazkin sarreretan eta Mil. markarekin.

Jakite-arloak

Mil.

ehiza txakur, ehiza-txakur
iz. Ehizan laguntzeko erabiltzen den txakurra. Inguratuta nengoen, ehiza-txakurrek basurdea inguratzen duten lez.

Aztergaia: ehiza txakur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

ehiza-txakur: EhiztEskulib (166: "badira Euskal Herrian bertako zenbait ehiza-txakur, esaterako, Gasteizko patxoia eta Enkarterrietako billanoa [...] Nafarroako patxoia Nafarroako ehiza-txakurren arraza autoktono bakarra da"; 172: "ehiza-txakur esesleak eta lasterkariak [...] Untxi-txakurra ehiza-txakur bikaina da"); EhizAzter 80-82 ("Ehiza-txakurrak [...] Hainbat txakur-mota daude; esaterako, txakur erakusleak, arrasto-txakurrak, txakur jarraikariak, kobratzaileak eta jasotzaileak, besteak beste [...] ingeles arrazakoak" eta batean eta bestean aipatuko dira: arrasto biziko txakur, arrasto-txakur kontinental, berezko ehiza-arraza, ehiza-txakur “integral”, eper-txakur, euste-txakur, ingeles arrazako, odol-txakur kontinental, txakur erakusle ingeles, txakur erakusle kontinental, txakur harrapari, txakur ingeles, txakur jarraikari, txakur jasotzaile, txakur kobratzaile, txakur untxari, untxari-arraza ingeles, zulo-txakur).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-txakur.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

txakur (ala ehiza?) sarrerari dagokion azpisarrera.

ehizaki
iz. Ehizan atzeman den animalia. Ik. ehiza 2. Hoa ehizara eta ekar iezadak maite dudan ehizaki zerbait.

Aztergaia: ehizaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
ehizaldi
iz. Ehizatzeko ibilaldia. Ehizaldi bat antolatuko dugu.

Aztergaia: ehizaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Bi agerraldi jaso dira: bizkaieraz eiza-aldi eta IEko ihizta-aldi.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hiru agerraldi, EBkoak: e(h)izaldi (2), ihizaldi (1).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ihizaldi, ehizaldi

ehizan
adb. Ehizatzen. Ehizan ibili. Semeak ehizan biltzen zuena janaz. Eguna ehizan igarotzeko asmotan.
Loturak

Aztergaia: ehizan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ehizatu, ehiza/ehizatu, ehizatzen
du ad. Animaliak, harrapatzeko edo hiltzeko, esetsi. Piztiak ehizatzera etortzen ziren.

Aztergaia: ehizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ehizatu, ehiza(tu), ehizatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ehizatu, ehiza(tu), ehizatzen

ehiztari
1 adj. Ehizatzen duena, ehizan ibiltzen dena. Basoko katu ehiztariaren ipuina. Diana ehiztaria.
2 iz. Ehizan aritzen den pertsona. Gure arbasoak ehiztariak izan ziren. Ehiztarien gezurrak. Basurde-ehiztaria. Ehiztari-jantzian. Gure artean agertu zaizkigun sorgin-ehiztari bipilak.

Aztergaia: ehiztari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
ehiztari-biltzaile
1 iz. Basalandarez eta ehizan eta arrantzan harrapatzen duenaz elikatzen den herri edo talde bateko kidea. Baliabideen presioa arinagoa zenean, ehiztari-biltzailearen bizimodua atseginagoa zen. Neolitoan ehiztari-biltzaileek nekazaritza abiarazi zuten. Ehiztari-biltzaileen gizarteak ulertzeko.
2 adj. Herriez, gizataldeez eta kidekoez mintzatuz, basalandarez eta ehizan eta arrantzan harrapatzen duenaz elikatzen dena. Badira herri ehiztari-biltzaile moderno asko, hizkuntza eta teknologia sofistikatuak dituztenak. Antzina, munduko herri guztiak ehiztari-biltzaileak ziren. Gizatalde ehiztari-biltzaileak.

Aztergaia: ehiztari-biltzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh38 2023-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 46 (Argia 9, Berria 11, Deia 2, EiTB 5, Elhuyar 14, Jakin 1, UEU 4); ETC 494

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Termino beharrezkoa. Marradun forma bakarrik da jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa.

ehiztatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, ehiztatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ehizatu].

Aztergaia: ehiztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1998-11-03 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ehiztatu EB 1 (Osk Kurl: "Patxi, aita, ta osabak, ehiztatzera joan ziran"); eizatu 15: B 2 (Kk Ab II: "konejo bat balitz lez eizatuko dot", Or Tormes: "Egitan, arratoi ta sagu galtzailleak eizatu yataz"), G 13 (Zab Gabon: "oek eizatzera etortzen ziran Naparroako erregeak", Or 4: "Eiza dezatenean, zatiak egiñik, zenbait egunez ba du bakoitzak okelik", "pizti oiek maiz galdu baitute axuri eta oilloa, eizatzean eske dabizte irauliz erri osoa", "Neguan eizatu genitun azkonarra ta arranoa", "ni eiztari egiñen; eizaturen", Ldi BB: "Larreko zezena, oianeko basauntza, odeietako txoriak... Oro gizonak eiza", Zait Sof 2: "erokeri andia bai da utsalak eizatuz yardutea", "eiza eradoki aierrez ziñan eta zoriak zerau eizatu zaitu", Gazt MusIx: "Azeriak eizatu, loretan bai dago gure maastia", Ibiñ Virgil 4, adib.: "Oiek eizatzeko ezta zakurrik axatu bear") / eta OEH argitaratuan beste 2: Ol Has 27,31: "Berorren seme onek eizatua yan beza", Ker Has 27,3: "Zoaz, basoan niretzat zerbait eizatzera"; ihiztatu IE 1 (Xa Odol: "Bas'ihiziak gerizatzeko badute lege bipilik; heietan zonbait ihiztatzeko ez du gizonak pegilik"); // Ik. OEH argitaratuan gainera: eitzatu (EE: "[Pizti] oek eitzatzera etortzen ziran Naparroako Erregeak"); ihizekatu (Prop 1896: "Bazter guzietarat barreatzen da, oihan barne eta ur hegietarat, dela egoitzaz aldatzeko, dela [...] arrainkatzeko"; eta ihiztekatu (Picochet GH 1924: "Iratiko oihanian izanik basurde ihiztekatzen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ehizatu (eta 2 eizatu) 19: B 2 (X. Kaltzakorta: "Eta harrezkero alper-nagiak kirkilak ehizatu eta azoketan prezio ikaragarrietan saltzera emon ziran", I. Zubiri: "... Urrebegi gaixoa bere buruarentzat eizatzeko gauza ez zan-eta"), EB 17 (NaturZ/OHO: "Nola deitzen da indiarrek ehizatzeko darabilten pozoina?", Zipristin/8: "Arma guztiak lurperatzen baditugu nola ehiza ditzakegu bisonteak?", Txill: "Amazonia-ko eskualde askotan, aldioroko uholdeek ez dituzte indioak soildu, baina baita ehizatzeko ohitura zuten abererik gehienak ere", Balea eta euskaldunak: "lehenengo balea ehizatu zuena, legendak dioenez", J. Butron 3, adib.: "Azeriek, katajinetek, hontzek eta mirotzek ahal duten guztietan ehizatuko dute", M. Aizpurua: "Gauza asko ezagutzen dugu gure aurreko arbaso ehiztariei buruz, animalia ehizatuen hezurrak aurki bait daizteke haitzuloetan", I. Zaldua: "Ehizatzen da lurrean aztarnei jarraituz bere eremuraino, edo itsasoan, izotz koskor baten gainean deriban doanean", Beasain 3: "Animaliarik ehizatuenak, oreina, basahuntza, bisontea, etab. ziren", EHHistoriaz: "ehizaturiko animaliak despiezatu edo zatitu", M.E. Ituarte: "Zetaka eta hildaskaz beteriko oihanean ari dira ehizatzen eta Bat-Bi-Hiru Jaunaren bila dabiltza", Txiliku: "Katua ikusi dugu sagua ehizatzen", X. Mendiguren B.: "Orein ehizatu berriaren haragi zatia ebakitzen ari zen bitartean, ulertu zuen zakurren munduarekiko izan zuen harreman-aldaketa", Aizu! 1987: "Horrez gain, beste insektu txikiak ehizatzeko erabiltzen dute aipatutako haria"); ehiztatu EB 2 (A. Albisu: "Eguerdi aldera, piztiaren bat ehiztatuko ote zuten edo, buelta bat eman zuten baina ez zen suerterik egon", Balea eta euskaldunak: "Beraz, Euskal Herriko kostaldetatik baten bat azaltzen bada eta ehiztatzeko gai baldin bazarete, badakizue nola prestatu neurriz kanpoko jaki berezia"); ihizatu EB 1 (Bizia lurrean (1): "Kaioen lagun handiak dira mariñelak; begiramen handia diete eta ez dituzte sekulan ihizatzen); iztatu behin (FIr: "Xeder (lazo) oriekin iztatzen duzuen txoria ¡nolapaiteko txoria!").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ehizatu : DFrec 3, AB38 3, HiztEn, LurE; ehiztatu : DFrec 1, AB38 3 // Ez dugu aurkitu ap. AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ehizatu : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/GE eta EF/FE, Casve EF, DRA (eizatu), PMuj DVC (eizatu); ehiztatu : XarHizt, PMuj DVC (eiztatu; eta mendizear eiztatu); ihiztatu : Lur EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA; ihiztekatu : DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. ehizatu.

eho, eho, ehotzen
1 du ad. Aleak eta kidekoak birrindu edo haustu, sakatuz, joz edo bi atal gogor eta latzen artean iraganaraziz. Kafea eho. Errotan eho. Ehotzeko harria. Belarrietan min egiteko adinako hotsa duk ehotzeko alerik ez dutenean errotarriek ateratzen dutena.
2 du ad. Jipoitu, birrindu. Orduan jotzen, ehotzen du soldaduak. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Zure gorputz ehoaren, zehatuaren eta zaurtuaren zauriak.
3 du ad. Ehundu. Ik. bilbatu. Oihal bat ehotzen. Lihozko soineko bat, dotorea eta ederki ehoa. Ehotzen duen langilea. Haurtzaroak eho zuen liluraren sare argala.
4 du ad. Kontakizun bat edo kideko bat ondu; kontakizun bat osatzen duten elementuak bata bestearekin lotu. Perpausak iruten eta ehotzen diharduen autoreak. Homero iaioa baita holako ipuinak ehotzen.

Aztergaia: eho

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eho (Lç, Ax, SP, Harb, Hb Egia, Izt, Dv, Etch, Ip, Gy, JE, Mde, MEIG; Or, Zait, Larz, Lf, Ox, Volt, Zby, Zav, Azc, Mdg, Erkiag, Vill, Ibiñ); eio (Añ, Otx, Enb, Laux, A BeinB, Ldi, Or, Ir, Gazt, Bilbao, Erkiag, Vill, Ibiñ, Netx); eiotu (Bilbao); eotu (AB); ehaite (Lç, Ax, O, Ip, Dv, Etch, CatS, JE, Mde, Casve, MEIG); ehotze (EZ, SP, Gy, AA, Barb, Kk Ab, Ir YKBiz, Or, Zait, NEtx LBB); eiote (Otx, Or, Gazt, Bilbao); eote (Añ, A BeinB, Zait)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

e(h)o 20 ager. (G: 3; IE: 10; EB: 6; EgAs: 1); eio 12 ager. (B: 4; G: 7; EB: 1); ehotu 4 ager. (EB: 3; EgAs: 1); eiotu 1 (G); ehaite 3 (IE); ehote 7 (EB); ehotze 8 (IE: 1; EB: 7); eiote 1 (B); eiotze 6 (G).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: eho (16), ehotu (7); eiho (4), eihotu (1).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eho, ehotzen. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Euskalki batek eraberritzean sortu da bitasuna

eho da forma zahar komuna (eio eta e(i)otu, berri-hegoaldekoak)

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eho, eho, ehotzen

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu analogikoak

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-te/-ite/-tze

ehoaldi
iz. Aldi batean ehotzen den alea.

Aztergaia: ehoaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2007-03-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: Osoko bilkuran proposatua.

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "sartu hau bakarrik, apirileko bileran hala erabaki baitzen".

ehoarazi, ehoaraz, ehoarazten
du ad. Ehotzera behartu.

Aztergaia: ehoarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ehoaraz, ehoarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

ehogailu
iz. Kafea eta kideko aleak ehotzeko erabiltzen den tresna. Ik. kafe errota. Ehogailuan intxaurrak ondo eho.

Aztergaia: ehogailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2007-03-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-07-06 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu ehogailu forma aurkitu. Ik. OEH argitaratuan ehokai "Molinillo" Lar '(Hb), instrument qui sert à moudre, à broyer, à battre' Lh.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ehogailu : AB38 4, HiztEn. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ehogailu : HiruMila, ElhHizt, Casve EF (ehogailü), PMuj DVC (eogailu); ehokai : Lh DBF // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal molinillo / moulin formen ordainak: HiztHand: ehogailu // ElhHizt: ehogailu, kafe-errota // HiruMila: errotatxo, ehogailu, kafe-errota, kafe-ehogailu; molinete txirrika, txabila, txirritola // Lur EG/CE: errota // Lur EF/FE: eihera, errota // HaizeG FB: kafe-eihara // Casve FB: eihera // PMuj DCV: iaraxka, eiotailu.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "ehogailua = molinillo".

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

ongi eratua da, baina hedatu gabea, lantaldearen datuetan (eta errota, eihera ere badaude, hori adierazteko); "Bebil" markatzea erabaki da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "ehogailu: badira aparatu elektriko batzuk, kafea ehotzekoa adibidez, eta ez dut uste horri errota edo eihara esan dakiokeenik. Hitza ongi eratua da eta sartzea mereziko luke".

 - [E116]: "lantaldeak zalantzak ditu sarrera honekin. Dagokion txostenean ez da testurik ageri; gaurko prosan ikus liteke pare bat lekukotasun (J. Gartzia, P. Zubizarreta), eta Google bilatzaileak dozena bat testu aurkitu dizkit. Ez dakit oinarri aski sendoa den hori, baina, ongi eratua denez, sar genezake".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "jaso egingo da, beste azalpenik gabe (hala onartu da, kontrako botorik gabe, eta aldeko 17 dituela; zuri bozkatu dute bostek)".

ehortzarazi, ehortzaraz, ehortzarazten
du ad. Ehorztera behartu. Etsaiak bizirik ehortzarazi zituen.

Aztergaia: ehortzarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: ehortzerazi / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: ehortzerazi / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ehortzaraz, ehortzarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

ehortzegun
iz. Norbait ehortzi den eguna. Amona zenaren ehortzegunean.

Aztergaia: ehortzegun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-elkarketa egokia

aditzoin + iz. osaerako hauek loturik idaztekoak dira eskuarki; hemen jasotzen diren hirurak (ehortz-egun, -leku, -toki) marratxoz idatziak proposatzen dira, bestela zaildu eta desitxuratu egingo liratekeelako.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-rtz(i)+e-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-egun.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Hiriart-Urruty, Barbier, Enbeita, Lizardi, Orixe, Iraizoz, Iratzeder... hori al da g.er.?".

 - [E208]: "ehortz-egun: Ez dakusat hain garbi zergatik aparte idatzi behar diren ehortz-egun, ehortz-leku eta ehortz-toki . Lehen kasuan, ehortzegun , erabat gardena da, juxtaposizioan ez baitu bat ere aldaketarik. Ehorzleku eta ehorztoki berbei doakienez, ehorzketa edota ehorzle arautuak bezain "desitxuraturik" gelditzen dira, aparteko problemarik gabe. Nik loturik idatziko nituzke hirurok, araua hautsi gabe".

 - [E116]: "uste dut zuzen ari dela MA, hedatua baitirudi, askotan ageri ez den arren (beharbada, gaia bera delako gutxitan aipatua), eta gaurko prosan ere ikusi dut pare bat testutan (I. Zurutuza eta 2003ko Herria). XKren grafiek badute abantaila nabarmena, araua indartzen baita horrela eta salbuespenak saihesten, ikastea erraztuz. Egia da, ordea, testuetan ageri diren gehien-gehienak bestela idatziak direla, hau da: osagaiak bereiziz (ik. OEHk jaso dituenak: ehortz egun 2 testutan, ehortz-egun 5etan eta ehortze egun eta ortzitze-egun testu banatan; ohortz leku eta ehortz lekhu testu banatan, ehortz-leku 4tan; ehortz-toki batean; XX. mendeko eta gaurko testuetan ikusi ditudanak: ehortz egun, ehortz-egun eta ehortz-leku testu banatan eta ehorzleku eta ehorztoki binatan; gainera, testu banatan ageri dira ehortz-harri, ehortz meza eta ehortz-oroitarri). Bi hitzetan idatziak eskaini dituzte gaurko hiztegi-entziklopediek ere (hala datoz lantaldearen aztergaian). Beraz, bi irizpide ari dira hemen borrokan (forma erregularrenak daude, batetik, eta, bestetik, erabilienak, nahiz gutxitan erabiliak diren guztiak ere). Egia esan, zalantzekin baldin banabil ni ere, XKaren proposamena onartuko nuke, arauarekin bat baitator. Zer diozue besteok?".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "loturik idatziak eskainiko dira zein bere lekuan ehortzegun, ehorzleku eta ehorztoki. Eta kendu lehendik argitaratutako: ehortz-leku g.er., ehortz-toki g.er.".

ehortzeta
1 iz. zub. Ehorztea, hileta. Iruñeko bikario jeneralak egin du ehortzetako mintzaldia, gehiena euskaraz.
2 iz. zub. Segizioa. Gure aitzinean iragan zen ehortzeta.

Aztergaia: ehortzeta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

ehorztea, hileta.

ehortzetaliar
iz. zub. Ehortzeta batera biltzen diren lagunetako bakoitza.

Aztergaia: ehortzetaliar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Ez dakit ahoz zenbateraino erabiliko duten, baina OEHn, Constantinen adibide bat eta Egunaria-ko beste bat bakarrik ageri dira. Hau ez da g. er.?".

 - [E116]: "J-LDk eta TxPk argituko dute, Zub[eroakoa] denez".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "bere horretan utziko da lantaldearen proposamena (J-LDk eta TxPk diotenez, maiz erabiltzen baitute ahoz)".

ehortzi, ehortz, ehorzten
1 du ad. Hila lur azpian sartu eta lurrez estali. Ik. lur eman; lurperatu. Gurutziltzatua, hila eta ehortzia. Ni hiltzen naizenean, ez ehortz elizan. Han datza ehortzirik. Bizirik ehorztera kondenatu.
2 du ad. Erabat estali, ezkutatu. Luzifer etsai beltz deabrua ehortz ezazu infernuan. Dirua ehortzia zuen lekuan.

Esaera zaharrak

Urkatu baten hobian ehun gaiztagin ehorzten dira.

Aztergaia: ehortzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ehortzi, ehortz, ehorzten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ehortzi, ehortz, ehorzten

Lexemen erregulartasuna

-rzt-

ehorzketa
iz. Ehorztea, lurra ematea. Mezarik gabeko ehorzketa. Haren ehorzketan izan nintzen; intxaurrezkoa zuen zerraldoa.

Aztergaia: ehorzketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ehorztarazoak, ehorzketak

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-rzk-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "falta". (1993-02)

ehorzle
iz. Bizibidez hilak ehorzten dituen pertsona. Ik. lur-emaile; zulogile. Ehorzle egon zen Azkainen hamar urtez.

Aztergaia: ehorzle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. lur-emaile.

Informazio osagarria
Eratorri egokia

erregularra da, ehortzaile ez bezala

Sinonimoa(k)

lur-emaile

Lexemen erregulartasuna

-rzl-

ehorzleku
iz. Hilobia; norbait ehorzten den lekua. Nire ehorzlekura nor da hurbilduko?

Aztergaia: ehorzleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: AS / LurE: AS: ehortz leku / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS: ehortz leku

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-rtz(i)+l-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-leku.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

ehorzte
iz. Hila lur azpian sartzea eta lurrez estaltzea. Hileta eta ehorzte gastuei aurre egiteko.

Aztergaia: ehorzte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-rtz(i)+t-.

Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

ehorztetxe
iz. Hildakoen ehorzketa edo errausketaren inguruko lanak eta eginbeharrak bideratzen edo egiten dituen enpresa. Ehorztetxeko bi gizonek lurperatu dute hilkutxa.

Aztergaia: ehorztetxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): ehorztetxe 43: Deia (“EGUNERO pasatzen naiz goizean goiz, bizikletan, Lauzurica ehorztetxearen ondotik, eta aitortu behar dut egunari begiratzeko ikuspuntu berezi bat eskaintzen didala”), Consumer 11 (adib.: “Helburuak bi dira, ehorztetxe desberdinen arteko prezioak eta zerbitzuak konparatzea, eta hileta egiteko bakoitzak eskaintzen dituen aukera desberdinak aztertzea”), Berria 6 (adib.: “Normala da, adibidez, Donostia aldeko fededun eta bestelako sateliteek -jaunartzeetako jantziak egiten dituztenek, ostia egileek, ehorztetxeek, eta negozio horrekin lotura naturala dutenek, oro har- poza edota kezka azaltzea gaiaren inguruan”), EiTB 18 (adib.: “Antza, Irene Prusik 2003an hil zenean, honen semeak amaren identitatean inguruko datu faltsuak eman zizkion ehorztetxeari, beraz, honen heriotza ez da ordutik erregistraturik egon”), Argia 7 (adib.: “Hoberik ezean, balio beza Gipuzkoako ehorztetxe batean jaso dugun datu honek”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ehorztetxe 19: Berria 7 (adib.: “Predikaria, ehorztetxe enpresaburua eta abeslaria, Solomon Burkek Mendizorrotzan aurkeztuko du gaur bere burua”), Ramon Saizarbitoria 3 (adib.: “Baietz erantzun nion, jakina, eta ziurtatu zidatela ehorztetxean, gorpuzkiak hezurtegira bota baino lehen, hamar urtez edukitzen dituela Udalak hilobi komunean”), Aingeru Epaltza 2 (adib.: “Entzun duk inoiz ehorztetxeek gain-tarifak dituztela zeharkatu beharreko probintzia bakoitzeko? ez?”), Bego Montorio 2 (adib.: “Eta gertatu zen Mindeloko Ehorztetxeko auto handia Lisboatik heldu berria zela guztiz berriztaturik eta esan liteke hura Napumoceno jaunak estreinatu zuela.”), Iñaki Zabaleta (“Seguruenik, galdaragintza bizkorra izango zen Brooklyn auzoan, edo bestela, ekoizpen industrialerako estatubatuarren gaitasuna ezagututa, ehorztetxeek katalogoz ere salduko zituzten hilobiak”), Iban Zaldua (“Diaz eta Goñi Ehorztetxea, esan? “), Lopez de Arana (“Azkenean, ehorztetxe baten barrualdea ikusiko diat, metro honetatik azkar irteten ez banaiz”), Joseba Urteaga (“Ehorztetxekoak astelehenean etorri ziren”), Josu Zabaleta (“Okindegiko mutilak pasaratzeko seda lortu digu, matazatxo txiki-txiki bat 90 zentimotan, errazionamenduko kupoiak esneketariak lortzen dizkigu, gaztaz ehorztetxe bateko jabeak hornitzen gaitu”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es funeraria / fr pompes funèbres: Elhuyar: ehorztetxe / Nolaerran: - / Zehazki: ehorztetxe / Labayru: - / Adorez5000: ehorztetxe.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta horren premia dago.

ehorztoki
iz. g. er. Hilobia.

Aztergaia: ehorztoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: AS: ehortz toki / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS: ehortz toki

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-rtz(i)+t-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-toki.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

ehotarri
iz. g. er. Errotarria.

Aztergaia: ehotarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-harri.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

errotarria.

ehotu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, ehotu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eho].

Aztergaia: ehotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. eho / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. eho.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu analogikoa.

ehotze
iz. eho aditzari dagokion ekintza. Bigarren ehotze prozesu bat ere badago, baina aurretik burdinazko osagai txikienak kendu behar dira.

Aztergaia: ehotze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

ehule
iz. Ehunak ehotzen dituen langilea. Jostunak eta ehuleak.

Aztergaia: ehule

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
ehun adiposo
iz. Gantz-zelulaz osaturiko ehun konektiboa. Gantz gehienak ehun adiposoan metatzen dira. Erraietako ehun adiposoak organoak kolpeetatik babesten ditu.

Aztergaia: ehun adiposo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

gantz(-)ehun forma aztertzean, azpisarrera gisa proposatua. adiposo sarrerako adibide bakarra hori denez, han beste adibide bat jaso beharko da.

ehun landare, ehun-landare
iz. Ehungintzan erabiltzen den landarea.

Aztergaia: ehun landare

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-11-03 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "ehunlandare [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "ehun(-)landare: marra parentesi artean behar du, eta ehun hitzaren esangura bada-ezpadakoarekin, gainera, ene ustez nahitaez jartzekoa litzateke, argitasunerako".

 - [E116]: "elkarketa libretzat eman du lantaldeak; OEHn ez dator, eta ez dut aurkitu XX. mendeko eta gaurko corpusetan (eta mordoxka dira horietan ehun-x osaerako elkarketak). I. Sarasolak adibide gisa eman du bere hiztegian, beste batzuen ondoan (eta definizioren batean erabili: ik. "lino [...] Lihoa, ehun landarea"). Landareen sailkapen bati dagokio (ez sailkapen botanikoari, jakina) eta, azpisarrera gisa ematekotan, besteak ere ematea komeniko litzateke; adibide gisa ematea da beste irtenbidea".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "Kendu lerroa".

ehun1
1 zenbtz. Hamar bider hamar, 100. Ehun eta berrogeita hamar. Ehun mila. Ehun metro. Ehun urtez. Ehun egunen barkamena. Gidaria eta beste ehun lagunak. Ehunak etorri ziren. Berrogeita hamar adreilurekin ala ehunekin? Ehunetik gora egiten zituen binakoak neskatxa eder hark. Zer axola zait nik hitz bakar baten bitartez adierazten dudana, erdaraz, batez, biz ala ehunez ematen den aditzera? Ehun hamarri, zuen hizketa zertaz zen asmatu baietz.
2 iz. Zenbaki arrunten segidan ehungarrena. Ehun zenbakia. Ehun eta ehun berrehun dira.

Esaera zaharrak

Ehun zaldik ehun zaltoki behar. Oren gaitz bati itzur dadina, ehuni. Urkatu baten hobian ehun gaiztagin ehorzten dira.
ehun2
1 iz. Edozein hari edo zuntz mota ehunduz egiten den ekaia. Ik. oihal 1. Artilezko, lihozko ehuna. Ehun lodia, mehea. Ehun latzezko zatia. Ehun fabrika baten jabe zen. Kapak ez dira, dakidanez, ehunez egiten, oihalez baizik.
2 iz. biol. Morfologia eta egiteko bera duten zelulen multzoa. Ehun biziak. Gihar ehuna.
ehuna
banatz. Bakoitzari ehun, bakoitzak ehun. Ik. bana 2. Ehuna pezetako akzioak. || Bertsoak ehuna biltzen zituen kantuetan, eta kantuak hamarna liburuetan.

Aztergaia: ehuna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'bakoitzari ehun, bakoitzak ehun'.

ehunaka
adb. Ehunako multzoetan. Ik. ehunka. Guztiak eserarazi zituzten ehunaka.

Aztergaia: ehunaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2004-07-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-na-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

ehundaka
adb. herr. Ehunka. Ehundaka lagun atera dira kalera gertakari horrengatik protesta egiteko. Ehundaka izan ditu deiak, honi edo hari euskaraz nola deritzan jakin nahiz.

Aztergaia: ehundaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh266 2020-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

ehundaka adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, ehundaka-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ehunka].

ehundaka 267; ehunka 5088.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ehundaka 109; ehunka 1411.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ehundaka* e. ehunka.

Lantaldearen irizpideak

Baztertutako forma onartzea proposatu da. Orotariko Euskal Hiztegian badago, tradizioan ere erabili izan da. Onartzekoa izan liteke Herr. markarekin eta ‘ehunka’ definitzailearekin.

ehundar
adj. mat. Zenbaketa-sistemez mintzatuz, ehunaka zenbatzen edo zatitzen duena. Sistema ehundarrean, angelu zuzenaren neurria 100 gradu ehundarrekoa da.
Azpisarrerak

Aztergaia: ehundar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

ehundar: ZTC 11: G. Astigarraga (“eskala ehundarrean”, “Jardueren balioespen-eskalarik erabilienak erritmo normalean 100, 60 edo 75 balioak dituztenak dira eta arrunki, Ehundarra, Bedaux eta 75-100 deitzen zaie”, “Bedaux eskalako 75 jarduera ehundarreko 125 da”, “zatiketa nagusia, zatiketa hamartarra eta zatiketa ehundarra egiten duten eskalak ezagutu eta horiekiko erabakiak hartu beharra”); Elhuyar (“Mikrometro ehundarra”, “zati ehundarra”, “Erloju konparatzaile ehundarra”, “zati ehundarrak”), M.T. Benitez (“konposizio ehundar ezaguna duten substantziak edo gatz puruak erabil daitezke”, “komenigarriagoa da analizatu nahi den materialen antz gehien duen lagina prestatu eta horren osaketa ehundarra neurtu beste analisi independenteen bidez”).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

zenb. + -tar: Onartzekoa da ehundar, lantaldearen ustez, bitar edo hamartar bezala, eta «izond.» marka duela (ez baita izenlagun-banaketan erabiltzen).

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Onartua.

ehundegi
1 iz. Ehunak ehotzeko tresna. Ik. ehungailu. Ehundegi ardatza hautsi da. Etxebizitza batean ehundegi sail bat zegoen, eta haietan neska batzuek trebetasun handiz korapilatzen zituzten hariak.
2 iz. Ehulearen lantegia, ehuntzen den lantegia. Eskola amaitzean, neskak ehundegietan hasten ziren lanean.

Aztergaia: ehundegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
ehundu, ehun/ehundu, ehuntzen
1 du ad. Irazkiko harien artetik bilbekoak pasaraziz, ehuna moldatu. Ik. eho 3. Bere eskuz ehundutako soinekoa.
2 du ad. Kontakizun bat edo kideko bat ondu; kontakizun bat osatzen duten elementuak bata bestearekin lotu. Arrazakeriaren inguruko zenbait istorio ehundu ditu filmean. Hitzak ehundu bata bestearekin.

Aztergaia: ehundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ehundu, ehun(du), ehuntzen. du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "kendu hau".

 - [E116]: "lehen itzulian erabakia da, eta bere horretan uztekoa, hortaz. Bestela, ez dugu inoiz ere bukatuko".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "OK".

ehundura
1 iz. g. er. Ehuntzeko era. Ehulearen eskua eta ehunduraren ederra uztartzerik ez balego bezala. Nire atorraren ehundura.
2 iz. Testura, egitura. Masustaren ehundura leuna. Laharraren usain eta ehundura zakarra.
3 iz. Elkarrekin erlazionaturik dauden elementuen multzo homogeneoa, gehienetan zerbaiten oinarri izaten dena. Azken urteotan, gure herriak industria-ehundura defendatzeko ahalegin garrantzitsuak eta eraginkorrak egin ditu. Gizarte ehundura sendoa eta aberatsa duen udalerria.

Aztergaia: ehundura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: ehundura (es textura).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dura.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

ehuneko
1 iz. Ehunek osaturiko gauza; ehun unitate dituen multzoa. Hamarrekoak eta ehunekoak.
2 iz. (Zenbatzaile baten ezkerrean). Ehuneko hamar ematen dio. Ehuneko hainbestean mailegatu. Ehuneko hogeita bosten irabaziarekin. Ehuneko hirurogeita hamarrek baino gehiagok badakite galesez.
3 iz. Ehun zenbakia erreferentziatzat hartzen duen proportzioa. Heriotzen ehunekoa. Ehuneko hori ez da beti berdina. Ehunekoa kalkulatu.

Aztergaia: ehuneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-03-16 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Erdara/euskara hiztegietako datuak

ehuneko ap. Zehazki: centén (moneda) ehun errealeko, ehuneko.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ik. oharra s.u. portzentaje. (1996-08-20)

ehunen
iz. Ehun zati berdinetan banatu den zerbaiten zati bakoitza. Bost ehunen. Bi segundo eta hirurogei ehunen. Bost segundo-ehunen. Litro baten ehunena. Urtean 441.095 pezeta eta 73 ehunen.

Aztergaia: ehunen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Erdara/euskara hiztegietako datuak

ehunen ap. Zehazki: céntimo, ehunen.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

ehunetan
adb. Ipar. Ehun aldiz. Ehunetan gehiago.
Loturak

Aztergaia: ehunetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -etan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ehun sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

ehun aldiz.

ehunetatik
Ehunen artetik. Ik. ehunetik. Ez dira asko, ehunetatik bat gehienez ere.
Loturak

Aztergaia: ehunetatik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tik: -etatik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ehun sarrerari dagokion azpisarrera.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper