50535 emaitza bilaketarentzat - [14151 - 14200] bistaratzen.

ehunetik
Ehunen artetik. Ik. ehunetatik. 1968an ehunetik 95 ziren euskaldunak.
Loturak

Aztergaia: ehunetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-11-03 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oraingoz bakarra aski da

Ik. ehunetatik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "ehunetik: Zer dela eta baztertu behar da hitz hau? Ehunetik eta ehunetatik ez dira berdinak. Ehunetik bat eta ehunetatik bat bereizten segitu beharko dugu, ez da?".

 - [E116]: ""forma bakarra eskaini da, erabiliena, bat aski delakoan" dio lantaldearen oharrak, aztergai osoan (ahaztu egin zaie, nonbait, zerrenda laburtuan jasotzea); OEHk elkarren ondoan eman ditu forma biak, azpisarrera beraren aldaera gisa, eta horietako bat hautatu du lantaldeak. Jakina "ehunetik" ere erabil daitekeela, baina hori metahizkuntza da: paper batean "100" eta "200" zenbakiak idazten badituzu esan daiteke "ehunetik berrehunera 5 cmko aldea dago", baina bestela ez da inolako desberdintasunik ehunetik eta ehunetatik hitzen esanahiaren artean. Hobestekotan, bigarrena hobetsi behar da".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "Kendu lerroa".

ehunezko
adj. Ehunez egina. Ehunezko jantzia. Ehunezko praka zaharrak, urratuz beterik.
Loturak

Aztergaia: ehunezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EHUNEZKO. De tela. Ez dot ez eunezko ez miesazko izararik biar. Mg PAb 66. Yanziten daben eunezko amituak adierazoten dau yudeguak Yesukristori aurpegia estalduteko imini eutsen zapia. Añ EL2 98. Buruan geienetan ez dakar txapelik, / eunezko praka zarrak, urratuz beterik. AB AmaE 217. Eunezko polainak. "De tela". EAEg 8-1-1937, 756. Uda-atzenean eunezko manta bat eta jipoia (eunezko txaketia) jantzita garo ebaiten. And AUzta 65. Oia eunezko tapa / edo mantarekin. FEtxeb 185.

adib: ehun2 1 iz. Edozein hari edo zuntz mota ehunduz egiten den ekaia. Ik. oihal. Artilezko, lihozko ehuna. Ehun lodia, mehea. Ehun latzezko zatia. Ehunezko jantzia. Ehun fabrika baten jabe zen. Kapak ez dira, dakidanez, ehunez egiten, oihalez baizik.

ehunezko 14: Consumer (“ehunezko janzkera”), Berria 11 (“ehunezko poltsak”), EiTB (“ehunezko luxuzko formatuan kaleratuko da lana”), Laneki (“ehunezko euskarria”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ehunezko 9: Irene Aldasoro 5, Ibon Uribarri, Iñaki Iñurrieta, Gotzon Garate, Irene Aldasoro.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-zko bukaera duten orain arte araututako guztiei tratamendu bera emateko berraztertzeko eskatuko zaio erredakzio-taldeari. Orain beirazko, berinazko, kristalezko, urrezko, zilarrezko… sarrera dira EHn, altzairuzko, metalezko… azpisarrera; eta brontzezko, burdinazko, aluminiozko, zurezko, egurrezko… adibide. EHLk urrezko eta zilarrezko sarrera gisa jasotzekoak direla uste du (adiera automatikoa baino gehiago jasotzen dituelako), baina besteek maila berean joan beharko luketela.

ehungailu
iz. Ehunak ehotzeko tresna. Ik. ehundegi.

Aztergaia: ehungailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ehungailu 5, GAO 1999 (zerrenda batean: "Trigamo Mg-3 Ehungailua / Exacta Remallosak 118937 eta 98053 / Rigual Ehungailua 1519 / Galgako Dubied Ehungailua 296786 eta 443766").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ehungailu : AB38 2 (telar), HiztEn (ehunak ehotzeko tresna) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ehungailu : ElhHizt ([máquina] tejedora), HiruMila (máquina tejedora) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gailu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

ehungarren
ord. Zerrenda batean aurretik laurogeita hemeretzi dituena (100.). Lurrikararen ehungarren urteurrena. Oraindik ez naiz ehungarren orrialdera iritsi.

Aztergaia: ehungarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren.

ehungintza
iz. Ehunak egitea; ehun industria. Ehungintzan ari da. Ehungintzan lan egiten du.

Aztergaia: ehungintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: ehun(gintzarako) kalamu; zuntzetarako kalamu: Cannabis sativa var.; ehun(gintzarako) linu; zuntz-linu: Linum ussitatissimum var. Vulgare.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ehungintza, ehun-fabrika

ehunka
1 adb. Hainbat ehuneko dituzten kopuruetan, kopuru handietan. Ik. milaka; milioika;  + dozenaka; zientoka; alehunka; ehunaka. Herodesek hilarazten zituela haurrak ehunka eta milaka. Izanagatik ehunka behiak eta milaka ardiak. Ehunka izan dira eskariak.
2 adb. (Izen bati dagokiola; izena mugagabean). Euskarazko hitz bat aurkitzeko ehunka hitz irakurri behar dira. Geroztik ehunka eskaera izan dira. Ehunka emakumek eta gizonek egin zioten aurre giro hotzari.

Aztergaia: ehunka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

e(h)unka da formarik zahar, hedatu (euskalki guztietan agertu da) eta erabiliena, 61 ager.ekin: B 3 (Añ GGero, Azc PB); G 25 (Lar SAgust, Mb IArg I-II, Sor Bar, Tx, Or Eus, Goñi, Ldi IL, Or Mi, Or SCruz, Basarri, JAIraz Bizia, Or QA, Lek SClar, Munita); IE-ZuAM 25 (Dh, Gy, Hb Esk, Dv LEd, Jnn SBi, Laph, HU Zez, Dv Lab, Elsb Fram, JE Bur, Zub, Mde Pr, Zerb Azk, Casve SGrazi); EB 8 (MEIG); e(h)undaka 22 aldiz jaso da, berriagoa da, eta Hegoaldekoa: B 9 (AB AmaE, Ag Kr, Kk Ab II, Alzola Atalak); G 11 (Ldi BB, SMitx Aranz, Ldi IL, Or Mi, Vill Jaink, Etxde JJ); (IE-ZuAM 0); EB 2 (MEIG)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

e(h)undaka nagusitu da, 46 ager.ekin, batez ere EB-EgAs-etan (38 ager.); Bko 3 eta Gko 5 dira besteak; e(h)unka 20 aldiz agertu da (B: 0; G: 3; IE: 3; EB: 8; EgAs: 6)

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

-ka soila da sistemaz erregularra (cf. dozenaka, milaka, etab.); baina ikus ehunka/ehundaka formen erabilerak

Informazio osagarria
Atzizki jakin batzuen bidezko eratorriak

-ka zenb.ekin

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ehun(da)ka mila pezeta

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "ehunka/ehundaka: ez da azaltzen zergatik biak ez diren utzi behar. Lehenengo-ren parean badugu lehendabiziko ere. Ez al dira espainolez quizá/quizás, de súbito eta súbitamente? Zergatik izan behar dugu, batasuna hausten ez duten honelako txikikerietan, hain hertsiak?" (1995-01-25)

 - [K104]:  ehunka hobesteko arazorik ez dut ikusten, bietako bat behar baldin bada, erregularra eta ipar-ekialdean erabilia delako" (1994-11-04)

ehuntari
iz. Erromatar armadan, ehun soldaduren buru zena. Jesus Kafarnaumen sartu zelarik, ehuntari bat hurbildu zitzaion otoizka. Erromatar ehuntariaren sinesmena.

Aztergaia: ehuntari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

ehunzango
iz. Gorputza bina zango dituzten hainbat eraztunez osatua duen artropodoa (Chilopoda ord.).

Aztergaia: ehunzango

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ord. Chilopoda.

ei1
bizk. Omen. (Partikula). Etorri ei da. Ez ei da etorri. Hori esan gura ei du. Ez ei dator. Ba ei dator.
ei2
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ei-k, 'heia' adieran, euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. heia].
ei3
interj. [Oharra: Euskaltzaindiak, ei-k, 'aiei' adieran, euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aiei].
eia
[Oharra: Euskaltzaindiak, eia-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ea1; ea2].

Aztergaia: eia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. ea (1 eta 2).

eiakulatu, eiakula, eiakulatzen
du ad. biol. Likido organiko bat, bereziki esperma, indarrez isuri.

Aztergaia: eiakulatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eiakula, eiakulatzen.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

i/j/y bokal artean (ik. Maileg 37).

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Biol.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "hau onartuz gero, eiakulazio ere bai, ezta?" (2005-07-19)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "eiakulatu, eiakulatze: Nazioarteko grafia -j- da (esp. eyacular, fr. éjaculer , ing. to ejaculate , Al. Ejakulation . Noiz arte egon beharko dugu, behin gaizki harturiko erabaki txar bategatik (proiektu) espainolaren morrontzapean?".

 - [E116]: "Eman zuen araua eman zuen Euskaltzaindiak, eta jende askok onartu du erabaki hori, gogoz nahiz gogoz kontra, eta hori irakatsi da eskoletan eta bestetan, eta horren arabera moldatu dira geroztiko testu gehien-gehienak. Ezin has gaitezke orain eginak desegiten, eta jendea lehenaz gain nahasten".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "Utzi bere horretan (eta XK idazkariak jasoko du Batzar-agirian maileguak egokitzeko araua berrikus dadila eskatzeko eskubidea duela, eta erabili egin nahi duela eskubide hori)".

eiakulazio
iz. biol. Likido organiko bat, bereziki esperma, indarrez isurtzea. Espainian, adituek adierazi dutenez, azken 30 urteotan, eiakulazioko espermatozoideen batezbestekoa 336 milioitik 258 milioira jaitsi da.

Aztergaia: eiakulazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh38 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 38 (Argia 8, Berria 14, , EiTB 3, Elkar 4, Consumer 1, Laneki 2, UEU 6); ETC 198

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: eiakulazio iz. eyaculación, eiakulazio goiztiar eyaculación precoz / Adorez: eiakulazio iz. eyaculación / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: eiakulazio, eiakulazio goiztiar (4, Med.)

Bestelakoak

eiakulatu du ad. Biol. Likido organiko bat, bereziki esperma, indarrez isuri.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Lehendik araututako eiakulatu formarekin batera jasotzekoa, Biol. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Biol.

eibartar
1 adj. Eibarkoa, Eibarri dagokiona.
2 iz. Eibarko herritarra.

Aztergaia: eibartar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-03-23 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

SM Zirik (“Orbe eibartar bertsolariaren agotik”, “eibartar gaztia”), Basarri (“Eibartar anai aztu-eziñak”), MEIG III (“San Martin eibartar idazle langilearena”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

La Cruz 1934 (“Gazi-gezak zirala ta, Eibar-tar baten esana andik”), SM Eztenk (“gure eibartar ate-zain jatorrak”), Alt Eib (“Eibartar goragarriena”), B. Azpiri (“Armerito eibartar nobilleroa”), Deia 1998 (“Eibartar gazteok”), SM (“eibartar zaarrentzat”, “eibartar zar baten iritzian”), I. Murua (“Eibartar saltzaile batek”), F. Ibargutxi (“eibartar merkatariaren biografia”), Elgoibarren 1993 (“Andoni Ansola eibartarra”, “Eduardo Aranburu eibartarra”), Gerra zibila (”Gaspar Alvarez komunista eibartarra”), Esaizu/DBH (“J. Antonio Mogel eibartarra”).

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa
Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

eihar
adj. Ipar. Iharra.

Aztergaia: eihar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: eihar (...); astigar (...): Acer sp.; eihar frantses: Acer monspessulanum; eihar italiar: Acer opalus.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

IEan ihar(tu) (82 ager.ekin) eta eihar(tu) (47rekin) azaldu dira; EBan ihar(tu) 14 aldiz jaso da; HMkoak igar(tu) (250 ager.), eta iger(tu) (B: 8; G: 1) dira.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eihar(tu) IEan (4) eta EBan (4) bakarrik azaldu da; igar(tu) batez ere G da (13 ager.; Bko 2, IEko 2 eta EBko 6 testutan ere agertu da); ihar(tu) da EBko forma nagusia (18 ager.; Gko 3tan ere jaso da); iger(tu) hirutan azaldu da (horietako bi Bkoak dira).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ei(h)ar, ik. ihar [ihar hobestekoa da]

Jatorrizko forma

eihar [ez da bestea bezain gomendarri], ihar

Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. h. ihar.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. ihar

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1. izond; 2. iz. (53.9: Acer monspessulanum, Acer opulifolium #mdash# ik. Izendegia)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "eihar sartu behar eta eihartu" (1993-02-20)

eihera
iz. Ipar. Errota. Eiherara joan.

Esaera zaharrak

Eiheran dadinak egonegi, bidean laster begi.

Aztergaia: eihera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"La forma eihera, que aparece ya en Oihenart, está mejor documentada que eihara"

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eihera (+ eiherazain, eiherazaingo) da forma nagusia, 18 ager.ekin (IE: 9; EB: 9); iharazain behin jaso da (R.M.Azkueren EY I)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: eihara 2, eihera 2; AB50: eihera 2; HiztEn-LurEn: eihera, eiheramen, eiherazain; Euskalterm: eihera, eiherazain

Bestelakoak
Jatorrizko forma

errota, eihera

Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'errota'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: eihera-harri .

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

sin. errota

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E205]: "eih-a-ra zentralago" (1993-02)

 - [K204]: deribatuak: eiheraldi, eiheraerrota, eiheranaza, eiherazaintza..." (1994-10-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "eiheraldia: eiherala edo eiheratik eramaten den gari edo arto zakua".

 - [E116]: "egokia izan liteke, baina ez dut inongo testutan aurkitu; eta informazio hobea behar dugu forma berri bat onartzeko".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "bere horretan utziko dira sarrera eta azpisarrera; eiheraldi, berriz, hurrengo bileran ikusiko da, PXk eskain dezakeen informazioa esku artean izanik (hala erabaki da 9 botoz; zuzenean onartzearen aldekoak 8 boto izan dira): eiheraldi iz.: eiherazainak astero ekartzen zuen eiheraldia (apirileko bileran erabakia)".

eihera harri, eihera-harri
iz. Ipar. Errotarria. Eihera-harri bat zerutik itsasora eror litekeen indar berarekin.
eiheralartar
1 adj. Eiheralarrekoa, Eiheralarreri dagokiona.
2 iz. Eiheralarreko herritarra.
eiheraldi
iz. Eiherara eramaten den alea. Eiherazainak astero ekartzen zuen eiheraldia.

Aztergaia: eiheraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2007-03-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuak bildu dituen 6 testuinguruak ondoko sarretan"> eiheramen 2 (D. Béhéty GH 1929: "Egünetik egünila eiheramen saldua goiti bazuan"; Herr ap. DRA: "Jinko hunaren eiherako errotak batx ari dira eiheramenaren ehaiten"); eiheramenkan 1 (Eskual 1908: "Badügü gure herrian, phika habia bat eginduraz eta iraipenez pare gabia. Jaun Susprefetaraki anaie bezala dena, eiheramenkan ebilten zeikün denboratik hunat, aize eta erauntsi gaitz guzier bühürtü da" #mdash# ap. DRA); ehoaldi 2 (Or Eus: "Eiotaldi bat gaitu nai igartuz labean"; eta Zub, 'jipoia' adierakoa: "Ze zigorrada, ze eho-aldia eman zakoten zaharo ukaldika!"); ehotze (Ker ElizG: "Nire gorputz osoaren eioteak" #mdash# ap. DRA); testuetako lekukotasunik gabeak dira beste sarrerak: eiherakari ("Quantité de grains que l'on fait moudre au moulin pour la provision de la semaine" H. v. eiherazu); eiheraldi ([BN ap. A; Foix ap. Lh], eiharaldi [BN-baig ap. A], iharaldi [Dv]. "Grain qu'on envoie au moulin; farine qui en revient" Dv. "Molienda, cantidad de grano que se envía al molino para moler" A. v. eiheramen); eiherazu ("Ihara zuia [BN], la mesure, la quantité de grain que l'on porte chaque semaine au moulin" H v. eiherakari); ehokari ([B ap. A] "Molienda" A.); ehotara ("[Hb], quantité de grain qu'on fait moudre pour la provision de la semaine" Lh); errotaldi (1 "Turno que se hace al molino para llevar grano" A; 2 "[V, Sal], molienda, grano que se lleva al molino" A).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EEBS corpusean ez da jaso [eihara-/eihera-, eiho-, eho- edo errota-] + [-aldi] osaerakorik; ezta eiheramen eta gisakorik ere.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG corpusean aurkitu dira (2007-04-02) eiheraldi 1, Herria 2002-11-07 ("Zonbatek ez dugu ezagutu Xalbat ibiltzen zelarik etxez etxe bere mando eta astoekin eiheraldiaren eremaiten bere irri goxoarekin"); eta eho-aldi 1, M. Oronoz ('zafraldia, jipoia' #mdash# "Azken eho-aldi bat komisarioak eman ondotik, korlean buruz buru egiten dut, bertze kideen erdian, Jean eta Robert-ekin"); ez da aurkitu eihera-aldi edo eihara- formarik; ezta eiho-aldi/eihoaldi, eihotaldi, ehoaldi, ehotaldi edo eiheramen edo errotaldi formarik ere. // Google bilatzaileak (2007-04-02) ez du aurkitu, testuetan, ez eiheraldi eta ez eihera aldi formarik; ehoaldi bat aurkitu du, BAO 2002 ("... Punta Sollana aldean Itxitako Ehoaldi Planta bat jartzeko"), eta ehotaldi 2: NAO 1999 ("Produkzio bitartekoak: [...] Ebakigailuak, birringailuak, eho-makinak. Ehotaldi- eta bereizketa-instalazioak. Nahasteko ekipoak"); Bilbaoport ("ehotaldia eta olio birfinketarako planta martxan jartzeari esker izan duten hazkundea"); ez du aurkitu eiho- osaerakorik, ezta eihara edo eiheramen eta errotaldi formarik ere.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eiheramen : HiztEn (Z eiherara eramaten den ale-kopurua), LurE (eiherara eramaten den ale kopurua).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

HiztHand: ehotze, ehoketa; EuskHizt: eiheramen; ElhHizt: ehoaldi, ehoketa, eiheramen; HiruMila: ehoaldi, ehoketa, ehotze, eiheramen; EskolaHE: eiheramen; HaizeG BF: ehodura, eiharaldi, eiharamen; Casve EF: ehodüra, ehotza, eiheramen; Lh DBF: ehodura, ehotaldi, ehotza, eiherakari, eiheraldi, eiheramen, errotaldi; DRA: ehodura, ehotza, eiharaldi, eiharamen, errotaldi; PMuj DVC: eialdi, eiaraldi, eieraldi, eieramen, eio-aldi, eiot-aldi, errotaldi // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal molienda / mouture formen ordainak hiztegietan: HiztHand: ehotze, ehoketa; ElhHizt: 1 ehoketa, ehotze; 2 ehotze-garai // HiruMila: 1 (acción de moler) ehoketa, ehotze; 2 (cantidad a moler) erraldi, eiheramen; 3 (época de moler) ehotaro, ehotaldi; 4 (maquilla, pago por la molienda) laka, eho-sari // Casve FE: (action) ehaite; (résultat) eiheramen; (salaire) laka // HaizeG FB: ehodura, (action) eiharaldi, ehotza, (prix) eho-sari, laka // PMuj DCV: 1 (acc. de moler) eio-aldi, eialdi, eiaraldi, errot-aldi, eiot-aldi; 2 (porción molida) egokari, eoki, eiari; 3 (maquilla, pago por la molienda) laka, eo-sari, eio-sari; (cobrar la molienda): lakatu; 4 (molienda semanal) astekari, astari; 5 (temporada de moler) eiotaro, eiotaldi, eio-aldi; 6 (molimiento, cansancio, molestia) neke, neke-aldi, akidura, alamen // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "eiheraldia: eiherala edo eiheratik eramaten den gari edo arto zakua".

 - [E116]: "egokia izan liteke, baina ez dut inongo testutan aurkitu; eta informazio hobea behar dugu forma berri bat onartzeko".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "bere horretan utziko dira sarrera eta azpisarrera; eiheraldi, berriz, hurrengo bileran ikusiko da, PXk eskain dezakeen informazioa esku artean izanik (hala erabaki da 9 botoz; zuzenean onartzearen aldekoak 8 boto izan dira): eiheraldi iz.: eiherazainak astero ekartzen zuen eiheraldia (apirileko bileran erabakia)".

eiheramen
iz. zub. Eiheraldia.

Aztergaia: eiheramen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

eiherara eramaten den ale-kopurua.

eiherazain
iz. Ipar. Errotazaina.

Aztergaia: eiherazain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: eiherazain: Callionymus sp. eta Nepa cinerea; eiherazain handi: Callionymus lyra; eiherazain pikart: Callionymus maculatus; eiherazain txiki: Callionymus reticulatus.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Ipar. 1 'errotaria'; 2 uretako intsektua Nepa cinerea.

eijer
adj. zub. Ederra.

Aztergaia: eijer

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

ederra.

eijerki
adb. zub. Ederki.

Aztergaia: eijerki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Jakite-arloak

Zub.

Forma baten adiera(k)

ederki.

eiki
adb. Ipar. Egiazki. Bai eiki, bizi dira. Ez eiki! Ez zen eiki txit ederra horrela apaingarririk gabe. Bazituen eiki bere itzalak, orok ditugun bezala.
Azpisarrerak

Aztergaia: eiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

einsteinio
iz. kim. Aktinidoen saileko elementu kimiko erradioaktiboa, sintesi bidez lortzen dena (Es; zenbaki atomikoa, 99).
eiretar
1 adj. Eirekoa, Eireri dagokiona. Ik. irlandar. Eiretar kantaria.
2 iz. Eireko herritarra.

Aztergaia: eiretar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. irlandar.

Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 38: Irlanda / Eire; irlandar / eiretar; Dublin; dublindar.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-24): Sin. irlandar ezarriko da.

eite
1 iz. Antza. Haur horrek aitaren eitea du. Haurrak eite handia du aitarekin. Badute elkarren eitea. Etxeak bazuela ikusi berria zuten komentu baten eite. Ez zuen oraingo neskato gazteen eiterik. Bi anai-arreba biritxi, hein bereko eta eite handikoak.
2 iz. Itxura. Poemaren eitea eta gaiak ezagutzeko. Herri bakoitzak badu bere bizitza, bere eitea eta izaera, gizakumeak bezalatsu.

Aztergaia: eite

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

haur horrek aitaren eitea du; haurrak eite handia du aitarekin.

ejerzito
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ejerzito-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. armada; gudaroste].

Aztergaia: ejerzito

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ejerzito* e. armada, gudaroste.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

ik. armada, gudaroste

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "armada da, noski, zahar eta jatorrena. Gudaroste -ri dagokionez, gaur modatik pasea izateaz gainera, bistan dago azken osagarria gaizki dagoela, soldadu-taldea euskaraz ozte baita, ongi dokumentatzen denez. Beraz, jartzekotan, gudarozte jarri beharko litzateke, iturburu latinezko hostem (cfr. esp. hueste) duen hitz ustez garbiago horren premiarik nik neuk behintzat ikusi ez arren" (1995-01-25)

 - [I102]: aipatu ere ez litzateke egin beharko. Armada eman eta kitto" (1995-01-10)

ekai
iz. Gauza bat egina dagoen gaia; (pl.) zerbaiten eraketan erabiltzen diren gaiak. Ik. material. Altzairua baino gogorragoa den ekai bat. Eraikuntzan erabiltzen diren ekaiak.

Aztergaia: ekai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

materia, ekai

Informazio lexikografikoa
Forma batek ez d(it)uen adiera(k)

gaia, materia

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

euskarak ez du behin ere erabili orain artean hain ekai gora eta zailik

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "material [proposatzen dut, ordez]" (1994-11-02)

ekain
1 iz. Urteko seigarren hila. Ik. garagarril. Ekaineko ostegunetan.
2 iz. (Data adierazteko, -en atzizkia hartzen duela). Ekainaren zortzian. 1537ko ekainaren 24a zen. Ekainaren seian etorriko da. Ekainaren batetik zortzira irekita egongo da. || (Aposizioan, -k atzizkia hartzen duela eta zenbakia artikulurik eta kasu markarik gabe). Gaur, ekainak 24, asteartea. Datorren ostegunean, ekainak 20, izendatuko da epaimahaia.

Aztergaia: ekain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HilIz 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ekaina

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E402]: [falta da] (1993-03-08)

ekaitz
iz. Eguratsaren nahasmendu handia, haize gogorra eta, gehienetan, euria edo elurra eta trumoi-tximistak ekarri ohi dituena. Ik. denborale. Ekaitzak jotzen badu. Ekaitza altxatu. Bost egun, ekaitz gogorren artean itsasoz egin eta gero. Itsas ekaitz zakarra. Hanna ekaitz tropikalak hamar hildako utzi ditu Haitin. Ekaitz-erauntsiak. Ekaitz haizea. Ekaitz eguna. || Mendeak eman ditu ekaizpean, baina zuhaitz honek bizirik dirau.

Esaera zaharrak

Ekaitzak dakar aro ona. Gibel ekaitzari, bular aldi onari.

Aztergaia: ekaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ekaitz-txori (eta, onartzekoa balitz, ekaitz-ahate ); eta adibide gisa: ekaitz-haizea.

ekaitz magnetiko
iz. astron. Lurraren eremu magnetikoan gertatzen den aldi baterako perturbazioa, Eguzkian sorturiko haize- eta erradiazio-uhin batek eragina. Eguzki-erupzioek, energia asko dutenean, Lurrean ekaitz magnetikoak sortzen dituzte.
ekaitz txori, ekaitz-txori
iz. Hydrobatidae familiako hainbat itsas hegazti txikiri ematen zaien izena (Hydrobatidae fam.).
ekaitzaldi
iz. Ekaitza; ekaitzak jotzen duen aldia. Ekaitzaldietan babesik aurkitu ezinik ibiltzea.

Aztergaia: ekaitzaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
ekaizte
iz. Ekaitz garaia. Elurte luzea mendietan, ekaizte gogorra itsasoan.

Aztergaia: ekaizte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-te.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ekaitz-garaia.

ekaiztsu
adj. Ekaitza dakarrena, ekaitz girokoa, ekaitza lehertu dena. Eguraldi txar eta ekaiztsuetan. Larunbat arratsalde ekaiztsu batean. || Itsaso ekaiztsuan dabil ontzia.

Aztergaia: ekaiztsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "ekaiztsu".

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-tz+ts-.

Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

ekandu1
iz. Batez ere bizk. Ohitura. Ik. aztura. Ekandu onak, txarrak. Ekandu galgarria. Gure asabek irakatsi dizkiguten ekanduak. Ekanduzko bekatuak.

Esaera zaharrak

Ekandu gaiztoa belu ahaztu doa. Ekandu gaiztoari berna hautsi.
ekandu2, ekandu, ekantzen
1 da/du ad. bizk. Ohitu.
2 da/du ad. bizk. Abereez mintzatuz, etxekotu.
ekarketa
iz. g. er. Ekartzea.

Aztergaia: ekarketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze/-pen.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

ekarkin
iz. g. er. Ekarria, emaitza.

Aztergaia: ekarkin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ekarkin 1: Eguzk GizAuz ("Langilleai bear besteko alogera emoteko lagin, garatzak irabazi ezpa-dagie, ta ori agintariak zerga andiegiz zapaltzen dabezalako nai lanaren ekarkiñak merkeegi salduazoten dautsezalako ba da, ori dagien agintari txarrak langilleetzaz be errudun dira").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ekarkin 2, UZEI Historia/1: "Mendebaldean irauten duten elementu erromatarren eta ekarkin germaniar berrien arteko sintesia egin ahal izan zen"; "Aldian aldiko uholdeak medio (lehenengoa Ekainean, bigarrena Abuztuan), ibarreko lurrak urez estaltzen dira eta uretorriaren ekarkinez ongarriztatzen".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ekarkin : AB38 1, Euskalterm 2 ('aporte' eta 'aportación' adierekin). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Administrazioan: ekarkin : AgAld hitz-bilduma (aportación). Ez dugu aurkitu ap. AdminEL, HezkAdmin, LurraldeAntol, AdminMila, EurItune.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ekarkin : EuskHizt, HiruMila (eta AS: ekarkin gordina). Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PFGZ: "1) Ekarpen; 2) Ekarkin: Aportación".

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kin/-pen.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "OEHn adibide bakarra izanik, merezi du sartzea?".

 - [E116]: "OEHkoaz gain, UZEIren pare bat testu aipatzen ditu lantaldearen txostenak (eta administrazio-idazki batzuetakoa eskaintzen du Google bilatzaileak), eta 'ekarri dena, ekarria' adierakoa da hor, hau da: 'ondorioa, emaitza (ez ekintza bera)' adierako x-kin osaerakoa da. Nik onartuko nuke, eta definitu egingo nuke lehen itzulian emandako ekarri izenaren bidez. Proposamena: "ekarkin iz. g.er. 'ekarria'".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "ekarkin iz. g.er. 'ekarria, ekarri dena'".

ekarkor
adj. Emankorra. Lur ekarkorra. Arrantzu ekarkorra. Haien ahaleginak ez ziren behar bezain ekarkor izan beti.

Aztergaia: ekarkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arau orokorraren salbuespen onartzekoa

onartzekoa da, nahiz sistemaz kanpokoa den osaeraz (cf. emankor)

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kor salbuespenezkoa

ekarle
iz./adj. Zerbait ekartzen duena. Egur-ekarlea. Anitz egur eder gelditzen da basoan ekarlerik gabe. Bandera-ekarle duela Mikel goiaingerua. Arbola fruitu-ekarlea. Gure poz-ekarlea. Berri-ekarlea.

Aztergaia: ekarle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
ekarpen
1 iz. Askoren arteko egiteko bati norbaitek ekartzen dion gauza. Ordaindu ezineko ekarpena jaso dugu, espero nuena baino askoz handiagoa.
2 iz. Elikaduraren edo elikadura-osagarrien bitartez organismo batek jasotzen duen gauza. Saltxitxa horiek koipetsuak eta kaloria ekarpen handikoak dira. Nutriente- eta energia-ekarpenak egokia izan behar du eta C bitaminaren ekarpena ere ziurtatu egin behar da.
3 iz. ekon. Zenbait finantza-produktutan egiten den diru-gehitzea. Oro har, % 15eko kenkaria izaten da urte osoan jarritako diruarentzat (9.015 eurokoa da muga, ekarpen horietan).
Ohiko lexiak

Aztergaia: ekarpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
ekarpena egin
du ad.-lok. Ikasleak omendu ditu aurten Korrikak, bizikidetzari ekarpena egin diotelako. Azkuek euskarari egin zizkion ekarpenak. Kanpaina aurkeztu zenetik hona 1.160 pertsonak diru ekarpena egin diote Berria Taldeari. Izerditan ari garenean gure organismoak gatza eta ura galtzen duela egia bada ere, eskuarki ez dugu aparteko ekarpenik egin behar, gure ohiko galera horiek larriak ez direlako. Finantza-erakundeek, gehienetan, bezeroa behartu egiten dute ekarpenak maiztasun jakinarekin egitera.
Ohiko lexiak

Aztergaia: ekarpena egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

ekarrarazi, ekarraraz, ekarrarazten
du ad. Ekartzera behartu. Ik. erakarri. Ekarrarazirik beregana itsu argitu hura. Gaizkilea ekarrarazi zuen bere aurrera. Bikario lagun bati elizakoak ekarrarazi dizkio. Lurrari ekarrarazten dizkio fruituak.

Aztergaia: ekarrarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ekarrarazi, ekarraraz, ekarrarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ekarrarazi, ekarraraz, ekarrarazten

ekarri1, ekar, ekartzen
1 du ad. Mintzatzen ari dena dagoen lekura zerbait edo norbait eraman. Bi alkandora ekarri ditut, bat eranztea ahaztuta. Bi liburu besterik ez zituen ekarri. Ekarri dizut eskatu zenidana. Mundura ekarri. Ekar dezatela alkatea! Preso zekartena.
2 du ad. (Gauza abstraktuez-edo mintzatuz). Parisko egunkariek ekarri digute haren hilberria. Egunkariak dakartzan berriak. Zer irain egin dizuet, zer zoritxar ekarri dizuet? Esanaren lekuko, Jainkoa ekarri. Zorigaitzak ekarri nau egoera tamalgarri honetara. Hitzak hizpidea ekarririk. Fede santura ekar itzazu sinesgabeak. Ez bedi ekar estakurutzat orain arteko ohitura. Argudio horren kontra ekar daitezkeen bi arrazoi.
3 du ad. Zerbait, aipatzen den zerbaiten ondorio izan. Ondorioz ekarri. Hazi-beharrak ekarri dizkion hazi-minak. Ekaitzak ekarri dizkien kalteak. Indarkeriak zapalketa mota berriak berekin ekarri ohi dituela. Jokaera horrekin zeure buruari ekarri diozun kaltea gogoratuaz.
4 du ad. Fruituez eta kidekoez mintzatuz, eman. Fruitu onak dakartzan zuhaitza. Horra nola agorra dirudien lurrak ekar dezakeen bazka ona. Begira orain zure ereintzak ekarri duen uztari. Untxiak bi hilabete guztiz ekar ditzake umeak.
5 du ad. Begiruneaz, obedientziaz eta kidekoez mintzatuz, gorde, agertu. Handia da Jainkoari ekarri behar zaion ohorea. Zeren ez diozun ekarri obedientzia Jainkoaren manuari. Ez ziezaiokeen orduan euskaldun berri batek begiramen handirik ekar euskaldun jator bati. Ez egin negarrik, ez ekar dolurik.

Esaera zaharrak

Atseginak atsegina dakarke. Egurra dagienak leku gaitzean, ekarri beharko du soinean. Ekaitzak dakar aro ona. Etxeak behar, eta bideak ekarri. Gaztaro alferrak dakarke zahartze landerra. Maiatz hotzak dakartza pozak. Urak dakarrena urak darama.
ekarri2
iz. Fruitua, emaitza, ekarpena. Honelaxe neurtuko nuke nik aita Manuelen ekarria lanbide honetan.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper