50535 emaitza bilaketarentzat - [14201 - 14250] bistaratzen.

ekarritasun
iz. Ipar. g. er. Zaletasuna.

Aztergaia: ekarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zaletasuna.

ekartze
1 iz. ekarri aditzari dagokion ekintza.
2 iz. Ipar. Jarioa. Eta agertu zuen bere aztala, zain beltz bat zartaturik, ekartze edo jariatze bat zuena.

Aztergaia: ekartze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: ekharte , Prop 1909 ("Eta agertu zuen bere astal edo zango-sagarra, zain beltz bat zartaturik, ekharte edo jariate bat zuena. Ez zitzaioen nekhatzea zilhegi") eta ekhartze , Etcheb MGaric 59 (ap. DRA: "Bi zangoetarat ekhartze handi bat ethorri zitzaion, halako moldez nun bethi mainhuan baitzituen oinekoen barnean").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu 'jarioa' adierako ekartze formarik aurkitu ez EEBSn, ez ohiko beste iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

P. Larzabalen "Gorputz aurtikinak" artikuluan (ik. Euskera, XXI, 1976, 203-210) aipatzen dira: aurtikin, noski, eta ixurki, gogorki, lizka, azi ixurtze; ez dugu ekartze-rik aurkitu.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ekhartze : DRA (emanación, supuración); ekharte : DRA (emanación). Ez dugu aurkitu 'jarioa' adierako ekartze formarik hiztegiotan: EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 ekarri ad.aren aditz-izena; 2 iz. Ipar. 'jarioa'.

ekbatanar
1 adj. Ekbatanakoa, Ekbatanari dagokiona.
2 iz. Ekbatanako herritarra.

Aztergaia: ekbatanar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ekbatana / ekbatanar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

eki
iz. Batez ere zub. Eguzkia. Ekia jalgi, sartu.

Aztergaia: eki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Batez ere Zub. 'eguzkia'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ik. eguzki

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  eki h. eguzki; Proposamena: eki Zub. 'eguzkia'.

 - [E115]: ez otoi ipini Zub.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): eki h. eguzki eman beharrean, egokiago ikusi da bakoitza bere aldetik ematea, nahiz eta eki sarreran Batez ere Zub. 'eguzkia' adierazi. // Batzordea (JAA, MA, IS): otsaileko bileran erabakia.

ekialde
1 iz. Ostertzeko lau puntu nagusietako bat, eguzkia ateratzen den aldeari dagokiona. Ik. eguzkialde; sortalde. Ekialdeko euskaldunak. Ekialdetik mendebalderako norabidea jarraituz.
2 iz. Lurraren, zeruaren edo lurralde baten ekialdeko eskualdea. Frantziako ekialdean.
3 iz. Asia eta inguruko lurraldeak. Ekialde Hurbileko krisia. Nondik dago urruti Ekialde Urruna?, norentzat zen ezezagun soldadu ezezaguna?

Aztergaia: ekialde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: ekialdeko platano: Platanus orientalis; ekialdeko sugegorri: Vipera lebetina; ekialdeko tuia: Thuja orientalis; ekialdeko ur-arratoi: Arvicola terrestris; ekialdeko xarma: Carpinus orientalis.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ekialde, sortalde

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Ekialde Hurbil eta Ekialde Urrun sartzea komeni, eta "Ekilade Ertaina": Ekialde Hurbil argitzea" (2005-07-19)

Ekialdeko Karibeko dolar
iz. Karibe itsasoko uharteetan banaturik dauden herrialde eta lurralde batzuetako diru unitatea.
Loturak
ekiboko
adj. fil. Era askotara uler daitekeena.

Aztergaia: ekiboko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan ekibokazko 'equívoco, ambiguo' adierakoa: CatLav ("Ez beza nihork sekulan erran disimulazko edo ekibokazko hitzik nori ere mintzo baitzaio, hekin tronpatzeko") // Ez dugu ekiboko - formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ekiboko a) iz. 2, Azurm ("Apropos ekibokoak sortzea ematen du, garbitasuna inon bainoago behar denean", "Krozkoaren zentzu bikoiztasunak, itzul-inguruak, ekibokoak, nahasketak, gezurra"); b) izond. 3: L. Erriondo ("Ohizko eredugarritasun ekibokoa gaindituz, lagun dezake eskolako hizkuntz/hezkuntzazko estrategiak ondorioztatzen"), UZEI (""Oinarrizko eskubideak" deitura bera ere nahiko ekibokoa izan daiteke"), PGoen ("Haren ustez, Arantzazuko Biltzarraren osteko zenbait gomendiok praktikan ondorio ekibokoak eta nahasteak sortzen zituen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ekiboko : HiztEn (guztiz desberdinak diren bi objektu izendatzeko erabiltzen den hitzaz esaten da; adierabikoa), Euskalterm 4 (Fil. equívoco, adierabiko sinonimoarekin; hauetan kausa, termino e.); ekibokotasun : HiztEn (ekibokoaren nolakotasuna; adierabikotasuna), Euskalterm 1 (Fil. equivocidad, adierabikotasun sinonimoarekin) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ekiboko (iz./izond. equívoco) eta ekibokotasun (Fil. equivocidad): ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta arloa mugatuz onartzekoa

mailegu onartzekoa da Fil. eremuan; bestetan, aski dira nahasgarri bezalakoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Fil.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "gero uniboko ere sartu beharko da" (2005-07-19)

ekidin, ekidin, ekiditen
du ad. Saihestu; ihes egin. Ez entzun meza eta bai ekidin errazki. Lege iruzurra ekiditeko baliabideak.

Aztergaia: ekidin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ekidin, ekiditen. du ad. Sin. saihestu

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ekidin, ekidin, ekiditen

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

meza ekidin

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "53.1. Hitz honek egin beharreko zerbaitean huts egitea adierazten du: Ekidin: egin beharrekoa egin gabe uztea ('meza ekidin'). Ez ekidin: alde bat utzi beharrekoa alde bat ez uztea ('bekatuko okasioa ez ekidin'). Beraz, 'evitar' baino areago 'omitir' eta 'no rehuir' edo horrelako zerbait esan nahi du. Dena den, 'evitar' gisa zabaltzen ari da eta erosoa gertatzen da adiera horretan, 'saihestu', 'ebitatu' eta horrelakoen lekuan" (1995-01-09)

 - [K104]: inolako markarik gabe doa? Ez al da oso tradizio urrikoa (OEH) eta kritikatua?" (1994-11-04)

 - [K201]: zer da azkenean?, saihestekoa, ez? Meza ekidin: meza utzi, etab." (1994-10-20)

 - [K201]: "erosoa gertatzen omen da saihestu-ren ordez. Norentzat? Ze tradizio ta erabilera dute ekidin eta ekidinezin-ek, azken urteak kenduta?" (2005-07-19)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra: Beharbada, egoki izango litzateke, Zah. marka gehitzeaz gain, "saihestu" hobestea".

 - [E116]: "'huts egin' adierakoa, bai, zaharra da; 'saihestu' adierakoa, berriz, bizia da, inon bizirik bada (ia 400 testuingurutan ikus liteke oraingo corpusetan, eta testuinguru ia guztiak azken 20 urteotakoak dira); kritikatua izan da, egia, eta lehen itzulian iritzi-emaileek egindako oharrak dira horren lekuko; geuk ere luze eztabaidatu genuen orduan, eta hartu genuen erabakia hartu genuen. Nik ez nuke ukituko".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "utzi bere horretan".

ekidistantzia
iz. Gatazka edo eztabaida batean, alderdi edo iritzi guztiekiko distantzia bera, gertutasun edo urruntasun bera erakustea. Ik. distantziakidetasun. Distantzia da beti gakoa, zenbateraino urrun eta zenbateraino gertu kokatu; non den bakoitzaren lekua; erdigunerik ba ote den, ekidistantziarik ba ote den. Ekidistantzia asko kritikatu izan da beti hemen. Filmaren zuzendariak asmatu du ekidistantzian ez erortzen.

Aztergaia: ekidistantzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh30 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 30 (Argia 4, Berria 13, Elkar 8, Jakin 1, UEU 4); ETC 176

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Erdaretako formak

es equidistancia; fr équidistance: Elhuyar: s.f. Mat. distantziakidetasun / Adorez: 1 distantziakidetasun, urrunkidetasun. 2 (Geom.) paralelotasun / Labayru: 1s.f. Mat. urrunkidetasun, distantziakidetasun, paralelismo (en matemáticas) / NolaErran: 0 // Euskalterm: distantziakidetasun (Mat.).

Bestelakoak

distantziakidetasun iz. Distantziakidea denaren nolakotasuna.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ordaina badu ere (distantziakidetasun) asko erabiltzen da eta jasotzekoa izan liteke. Bestalde, distantziakidetasun sarrera arautuan Mat. marka gehitu eta 2 adiera bat sortu: 1 Mat. ‘Distantziakidea denaren nolakotasuna’; 2. ‘Ekidistantzia’.

ekido
adj./iz. zool. Ugaztunez mintzatuz, apo handi batez babesturiko behatz bakarra duena. Zaldia, astoa eta zebra ekidoak dira.

Aztergaia: ekido

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: ekido (es équido).

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ido.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Jakite-arloak

Zool.

ekilatero
adj. mat. Aldeberdina. Ik. aldekide. Triangelu ekilateroa.

Aztergaia: ekilatero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. aldekide / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Ik. aldekide.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: ZTHB-HB bateratzea - Osoko Bilkura (2015-11-27): ekilatero izond. Mat. Sin. aldekide, aldeberdin edo alde-berdin. [lehendik baztertua sartzeko eskatu eta sinonimoak gehitu]

ekilibrio
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ekilibrio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. oreka].

Aztergaia: ekilibrio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-03-23 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh11 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

ekilibrio iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ekilibrio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. oreka].

ekilibrio 11; oreka 3609.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ekilibrio 9; oreka 1236

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ekilibrio* e. oreka.

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Izatez, onartzeko moduko mailegua da gutxieneko baldintza ere betetzen baitu, baina garai batean oreka hitzaren aldeko hautua egin zen, eta erabateko arrakasta izan du. Ez dirudi gomendioa aldatzeko arrazoirik dagoenik.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

ik. oreka

ekilibrista
iz. Oreka-ariketa arriskutsuak egiten dituen pertsona, bereziki, zirku ikuskarietan aritzen dena. Trapezistak, malabaristak eta ekilibristak ikusi ahal izango dira.

Aztergaia: ekilibrista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ekilibrista 3: J.M. Iturralde ("Eguerdian, zirko emanaldia, ekilibrista eta pizti basatiez osaturik"), Habe 1996 ("... eskulturen artean bazeudek boxeolari bat eta ekilibrista batzuk"), Euskadi Inf 1999 ("Ekilibristak, malabaristak, magoak, patinatzaile akrobatikoak eta labana jaurtitzaileak ere ikusi ahal izango dira"); cf. orekari 1, I. Urbieta ("Ager daiteke edozein pailazo, abere-heztaile, mago edo orekari, eta bere zenbakitxoa muntatu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ekilibrista : DFrec 1 (Deia: "akrobatak, jimnastak, ekilibristak, aspergarri samarrak egia esan"), AB50 4 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm // Eta 'equilibrista' itzulia: orekalari : AB50 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC // orekari : ElhHizt (eta oreka-), HiruMila, Zehazki (eta trapezioko artista).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal equilibrista / équilibriste formen ordainak: plomukari : HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV; plomulari : Casve FE (plomülari), HaizeG FB; txurdunpari : Casve FE; urekelari : PMuj DCV // HiruMila: orekari // ElhHizt: 1 hitz-elkarteetan: oreka-; 2 orekari // Vox es-eu: orekari, trapezioko artista // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta baliokidearekin batera onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, eta onartzekoa dirudi, orekari hiztegietan proposatuarekin (eta testu batean jasoarekin) batera.

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ista.

ekilore
iz. Konposatuen familiako landare belarkara, eguzkia dagoen aldera biratzen den lore hori handi bat ematen duena (Helianthus annuus); landare horren lorea. Ik. eguzki-lili. Beste behin ere urre koloreko ekilore soroa etorri zitzaidan gogora.

Aztergaia: ekilore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. eguzki-belar / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

NekHizt eta Izendegia: ekilore: Helianthus annuus.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Helianthus annuus

Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "sartu eguzkilore".

 - [E116]: "eguzkilore sartua dugu lehen itzulian, eguzki sarrerako azpisarrera gisa eta eguzki(-)lore Carlina acaulis forman".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "adibidea erantsiko zaio: botila bat ekilore-olio".

ekilore olio, ekilore-olio
iz. Ekilorearen hazietatik ateratzen den olioa, janariekin erabiltzeko ona. Botila bat ekilore olio.

Aztergaia: ekilore-olio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh60 2020-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ekilore(-)olio formarik.

ekilore(-)olio 172: Argia 2, Berria 3, EiTB 2, Consumer 161, Laneki 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ekilore(-)olio 2, Berria.

Bestelakoak

ekilore iz. Konposatuen familiako landare belarkara, eguzkia dagoen aldera biratzen den lore hori handi bat ematen duena (Helianthus annuus); landare horren lorea. Ik. eguzki-lili. Botila bat ekilore olio.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ekilore eta olio sarreretan.

ekimen
1 iz. Zerbaiti ekiteko ahalmena. Giza ekimena akuilatzeko egoera latzek duten gaitasuna argitzen du istorio honek. Eskualdean ekimen handiko enpresari eta profesional asko ditugu.
2 iz. Zerbait berriri ekiteko proposamena edo erabakia, zerbait egiten hasteko balio duen ideia; proposamen, erabaki edo ideia horri dagokion ekintza. Azken urteotan, ekimen interesgarri franko garatu dira. 1869an, frantsesen ekimenez, Suezko kanala zabaldu zen.

Aztergaia: ekimen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: iniciativa.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-men.

Informazio lexikografikoa
Adiera okerrak eta ordezko forma(k)

sortu zenean (berrikitan, 1933an), 'ahalmena' adierazteko sortu zen (eta gutxi erabili da); gaur 'ekintza' esanahia ere hartu du. Lerratze "okerra" egin dela esan gabe (hain denez tradizio urrikoa), egokia izan liteke beste adierazleak oroitaraztea; honela edo: "iz. '(batez ere) zerbaiti ekiteko ahalmena'; bestetarako, cf. ekinaldi, ekinbide, ekintza; saio, etab."

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

ekin1, ekin, ekiten
1 dio ad. Halako lehiaz hasi; egiteko bati lehiaz lotu, lehiatsu jardun edo saiatu. (nor osagarririk gabe). Bideari ekiteko. Ekin eta jarrai. Lanari ekin. Asis-a bihurtzen da eta San Damiango eliza berritzeari ekiten dio. Ekin zion semeari losintxaz nahiz erreguz. Ekin, bada, euskarari. Ekin genion lasterrari. Gai honi ekin diodanez gero. Egiteko honi benaz ekin baino lehen etorri ohi da heriotza. Etsaiari ekiteko. Ekin eta ekin. Gau eta egun ekinik. Ekin, mutilak, ekin gogotik!
2 adj. Pertsonez mintzatuz, saiatua, jarraikia. Alfer usainik gabekoa da, behargin suharra, ekina. Idazle ekina da, trebe eta dotorea.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Jainkoari otoi eginez, eta beharrari ekinez.
ekin2
iz. Ekitea. Usadiorik txarrena, Jaunaren graziarekin eta zure ekinarekin, eskuaz bezala ken daiteke. Etengabeko ekina.
ekinaldi
iz. Ekitea, zerbaiti ekiten zaion aldia; bereziki, helburu jakin batez antolatzen diren ekintzen multzoa. Ik. kanpaina. Bigarren ekinaldian lortu zuen. Ordubeteko ekinaldiak. Etsaiaren ekinaldi guztiak ezerezturik. Gosearen aurkako ekinaldia. Hauteskunde ekinaldia.

Aztergaia: ekinaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
ekinaren ekinez
adb. Behin eta berriz ahaleginak eginez. Ekinaren ekinez bideak irekiz.
Loturak

Aztergaia: ekinaren ekinez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:009 2002-12-11 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ekinaren ekinez (eta -ñ-, e. ekiñaz 2, ekinen e. 1) 9: Azc PB ("Urak arri lez / zulotu eutsan biotza / ekinen ekinez"), Ag 2 ("Ekiñaren ekiñez, bideak eregiaz", "Jardunaren jardunez, ekiñaren ekiñez saltzen ditu bere paperak"), Or Eus ("Ekiñaren ekiñez aitzurrez elkar jo"), Erkiag Arran ("Ekiñaren ekiñaz, nork jaso an esan ziranak guztiak"), Etxde AlosT ("Ekiñaren ekiñaz, Usoa ziñespidean jarri zun morroiak"), Zait Plat 2 ("Ezin etor daite, ordea, ekinaren ekinez baizik", "Ekinaren ekinez biderik bidarte zebilen"), Ibiñ Virgil ("Bearrizanak, ekiñaren ekiñez eta arian-arian, lanbideak sortu ziran").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ekinaren ekinez (eta -ñ-) 9: Egin 1977 ("Ekinaren ekinez etorri ziren gol biak"), J. Arregi ("Gure ekiñaren ekiñez jadesteko, lortzeko bestelango amets gozo, zoragarriak"), I. Iñurrieta ("Ekinaren ekinez lor lezake, ausaz, hatsaren gainean jartzea"), X. Gartzia ("Ekinaren ekinez, adreilua estaltzen zuen igeltsu apurra kentzea lortu zuen"), J. Erzibengoa ("Gaurko mugidan integratu zen, bere erara, ekinaren ekinez lortutako urrezko ekarpenarekin"), Enseiucarrean 1986 ("Lanen kalitatea ekinaren ekinez lortzeko gauza delako"), J.M. Olanga ("... teknika hau ezin bait da ekinaren ekinez baizik menderatu"), L. Baraiazarra ("Otoitzean ekinaren ekinez"), B. del Teso ("Ekinaren ekinez, Euskal Herri osoari egingo diote buelta").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ekinaren ekinez : DFrec 2 (Deia: "eta apurka apurka ekinaren ekinez"; Zer: "ekiñaren ekiñez eta alegiñez") 1: DFrec // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ekiñ(ar)en ekiñaz : DRA (adib.); ekinaren ekinaz : EuskHizt (adib.); ekinaren ekinez : ElhHizt (AS), HiruMila (adib.), DRA (ekiñaren ekiñez, adib.); ekinen ekinaz : PMuj DVC (adib.) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

adib: ekin2 iz. Ekitea. Ekinaren ekinez bideak irekiz. Usadiorik txarrena, Jaunaren graziarekin eta zure ekinarekin, eskuaz bezala ken daiteke. Etengabeko ekina.

ekinaren ekinez 18: Deia 2, Berria 9, EiTB 2, Jakin, Karmel, Argia 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ekinaren ekinez 14: Berria 5, Migel Angel Mintegi 2, Jon Alonso, Luis Elberdin, Edorta Jimenez, Jenaro Garate, Joan Mari Irigoien, Xabier Kintana, Joxemari Iturralde.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. gisa / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z: -x-aren x-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, ekin 1 sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ekin sarreran.

ekinbide
iz. Jarduera, ekintza. IRAk erakutsi du ez dela gai izan ekinbide paramilitar eta kriminal guztiak gerarazteko. Energia Atomikorako Nazioarteko Agentziak salatu du Teheranek bere ekinbide nuklearra bizkortu duela.

Aztergaia: ekinbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: ekinbide : In Ker v. "Zabalik geratzen dira ekinbideak, zabalik eginbideak".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ekin-bide G 1 (E.J. Zubillaga "Orrelako ekin-bide erabakita, beren laguntza Euzkadira bidaltzen dutenak, Argentina'n jayotako euskal-semeak ditugu, eta auen biotzeko naikunde eta ukaldi, eskertu dezagun Euzko Lurrean jayo eta azi izan giñan guziok"); ekinbide EB-EgAs 15 (I. Baztarrika: "Liturgi batzordeen ekinbideak"; E. Zabala: "Agustindarrek, bai gizonezkoek bai emakumezkoek,eskuetan zituzten ekinbideez baliatuz, beren presentzia finkatu edo aldatu dute historiarekin gertaeren harian"; BalioUrritu 1984: "dirurik irabazteko helbururik gabeko elkarte pribatuen ekinbideen edo entitate publiko supralokalen nagusitasuna"; KultUrtekaria 1988: "Politikaren arloan gazteriak erosoegi jokatzea leporatzen dio PNV taldeari, inmobilistatzat harturik beren ekinbide eta asmoak"; L. Erriondo: "Jaurlaritzak kontutan izango du ereduon hizkuntza -eta ikasketa- emankortasunaren guztizko ebaluazioa eta, hala badagokio, ikastetxeek, beren autonomia pedagogikoa erabiliz, aurkeztutako ekinbideena"; J. de Txurruka: "Ondorioa norbanako ekinbidearen erorketea eta beste taiukera errezagoetara itzultzea izan zen: merkataritza eta industria erabat erori egin ziren eta berorregaz batera Inperioko ekonomia"; X. Arregi: "beretik ezinbestez ateratzen diren ondorioek gu ekinbidean jarriko gaituzte eta gure eraspen sendoenei norabidea emango die"; GAO 1992 3: "Enpresa ekinbide berrietarako orientabidea eta aholkularitza ematea, haiek martxan jartzen erraztuz eta lagunduz", "Udalen zeregina enpleguko udal ekinbideetan", "Drogamenpekotasun alorrean parte hartzeko dauden irabazi asmorik gabeko ekinbideak bultzatzea"; Deia 1991: "Herri honek bere nortasun propioa lortzeko ekinbidean urrats oso motelak eman dira"; Egunk 1992: "... hainbestetan elkartasuna adierazi duen Euskadi honetan jadanik has daitezkeen zenbait ekinbide"; Egin 1993: "behar diren erabakiak har daitezen hainbeste ordu ematen dituzten herri ekinbideak etab.: horiek guztiak dira bidea zein den erakusten dutenak"; DNoticias 1994: "Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea administrazio desberdinek bere lana aintzat har dezaten lortzeko xedez azken bolada honetan garatzen ari den ekinbideak bere eragina izango du aurtengo edizioan"; NPAO 1994: "Agiri hauek ikusirik, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak hartutako ekinbidea ondoren datozen neurrietan zehazten da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ekinbide : DFrec 1, AB50 3, LurE, Euskalterm 12 (horietan herri-ekinbide 1); ekinbidezko : Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ekinbide : HiruMila, EskolaHE, DRA, PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri, egokia.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

ekinean
1 adb. Aritze betean; ekin eta ekin, gogoz eta lehiaz. Josetxo, gelditu gabe zebilen ekinean, dantzan. Parisen bada greziar irudi bat, igerilari bat ekinean dagoela irudikatzen duena.
2 adb. Hizketan; marmarrean. Emakume saltzaile eta erosleak, jarrita edo zutik, ari ziren ekinean.
Loturak

Aztergaia: ekinean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EKINEAN. a) En (plena) actividad, acción; insistentemente. Josetxo, geratu barik ebillen ekiñean aurreskuan edo jantzan. Echta Jos 278. Parisen dago gerkar irudi bat, igarilari bat ekiñian dagola antz ematen duna. Anab EEs 1919, 184. b) Hablando, murmurando. Cf. supra II (2). Atso sorgiñak esaeutsan Masimari, ekiñean egoala erri guztia, eurakaittik esaten arro, andigurako [...] direala. Echta Jos 177. Emakume saltzalle ta erosleak [...] ari ziran ekiñean beren gauzak gora jasotzen edo bera bota naian. Ag G 84. Atertugabeko ekiñean ari bear izan zizula. Markiegi in Ldi IL 11

adib: saltzaile 1 iz./adj. Zerbait saltzen duena edo saldu duena; saltzea ogibide duena. Inazio saltzaile, erostuna Fermin. Saltzailearen ona eta eroslearena ez omen datoz bat beti. Emakume saltzaile eta erosleak, jarrita edo zutik, ari ziren ekinean. Txakolin-saltzailea banintz. Liburu-saltzaileen artean. Saltzaile ibiltariak. Edozein saltzaile arlotek. Aita nuen saltzaile, ama diru-hartzaile.

ekinean 83: Aizu, Deia 8, Elhuyar, Consumer, Berria 23, EiTB 33, Euskaltzaindia, Jakin 4, Argia 7, DiarioVasco 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ekinean 45: Berria 10, Urtzi Urrutikoetxea 4, Jon Muñoz 7, Juan Garzia 2, Iñaki Mendiguren 3, Bernardo Atxaga 2, Javi Cillero, Pablo Sastre, Monika Etxebarria, Itxaro Borda, Lourdes Oñederra, Andoni Egaña…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ekin sarreran.

ekineko
adj. Ekintzailea. Emakume ekineko eta praktikoa.
Loturak

Aztergaia: ekineko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2007-03-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-07-06 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan ekineko azpisarrera (V-m) activo, emprendedor.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ekinezko : HiruMila ('activo' eta ekinezko eskuhartzea: participación activa), PMuj DVC (activo, diligente, eficaz, laborioso) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Lantaldearen irizpideak
Informazio osagarria behar da, erabakia oinarritzeko

bizkaitarrek-eta argi dezakete 'ekimen handikoa, saiatua' adierakoa erabiltzen den, Bizk. baita, dirudienez.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "lantaldeak zalantza erakutsi du. Dagokion txostenak ez du testu bakar batean ere jaso (gaurko prosan pare bat esalditan ikusi dut: I. Aldasororen "Adin ertaineko emakume ekinekoa eta praktikoa" eta E. Jimenezen "arrantzale zahar bizardun baina oraindino ekineko bat"); oinarri ahula duenez, eta erabili nahi duenak erabiliko duenez, eta bizkaitarrek-eta deus esan ez dutenez, zerrendatik kentzea proposatzen dut".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "Kendu lerroa (adibide batean aipatuko da forma hau, ekin 2 sarreran)".

ekinodermo
iz. zool. Itsas hondoko animalia, simetria erradialekoa eta izar edo esfera formakoa, gorputza, xaflaz osaturiko hezurdura arantzadun batez estalia duena; (pl.) animalia horiek osatzen duten filuma. Itsas izarrak eta itsas trikuak ekinodermoak dira.

Aztergaia: ekinodermo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Zool.

ekinokzio
iz. Urteko aldia, Lurreko bi hemisferioetan egunen eta gauen iraupena berdintzen dena, martxoaren 20an edo 21ean eta irailaren 22an edo 23an, Eguzkia zeru ekuatoretik igarotzean, gertatzen dena. Lurrak Eguzkiaren inguruan duen orbitaren une jakin batzuetan hasten dira urtaroak, eta ekinokzioak eta solstizioak dira horiek markatzen dituztenak.

Aztergaia: ekinokzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2007-03-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-11-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ekinozio (eta ekinoziopean) 5 aldiz jaso da, obra bakarrean eta erabilera markatuan (Etcha Jos: "Englandatik Habanara joazala, Puerto Ri Eladitxooko itxasleorra urre samar egoala, estaldu ebezan ekinozioa eritxon ekatx gogor batek izugarrizko inddarrak eukazan aizeaz da mendielako olatuakaz", "Biaramonean topau eben batel bat, bost gizonegaz, ekinozioak ondatu eban Noruegako ontzi batekoak", "Beste egunean, Puerto Ricoko leorrak agertu orduko, idoro eben, ekinozioak mastak eroan eutsazan Englandako ontzi bat", "Irakurleak gomuta izango dau, zelan Josetxok artu eban Ama Karmengo izena eban ontziaren agintaritzea ekinozioaz galdu zalako len ontzi-buru izan zana", "Ontzi bakotxak ekinoziopean, igaro ebazan gertaerak irazten bagiñoaz").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ekinozio behin jaso dugu, leku-izen batean (M.E. Ituarte: "ondoren Mazanderán eta Sokotora uharteekin eta Ekinozioko Mendiekin muga egiten duten barru aldeko oihan basati eta desertuetara abiatu zen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ekinokzio : AB38 5 (hauetan 2 udazkenezko e.; 2 udaberriko e.), Euskalterm 1; ekinokzial : Euskalterm 2 (hauetan 1 euri e.); ekinozio : HiztEn (eta e.-lerro: AS), LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ekinokzio : EskolaHE; ekinozio : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt (eta ekinozio-lerro: AS); ekinozial : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal equinoccio / équinoxe formen ordainak: ekinozio : HiruMila, ElhHizt; hamabiko egunak : Casve FE (hamabiko egünak), HaizeG FB (jours d'équinoxe), T-L LBF; gau-berdin : Casve FE (gaü-bardin), PMuj DCV; uda-muga : PMuj DCV // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Azkue Aurkibidea; b) Erdal equinoccial / équinoxial formenak: ekinozial , ekinozio- : HiruMila; gauberdin- : PMuj DCV; Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Azkue Aurkibidea

Erdaretako formak

fr (DLLF): équinoxe / équinoxial; it (S. Carbonell): equinozio / equinoziale; ca (DCC): equinoccio / equinoccial; en (Collins): equinox / equinoctial; de (Langenscheidts): Tagundnachtgleiche, Äquinoktium / Äquinoktial...; tropisch.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, egokituz onartzekoa

forma egokituan erabili da, esku arteko datuen arabera, eta hori proposatzen da, eta ez -kz- formakoa.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-kz-/-z-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "ekinozio: Ingelesak eta frantsesak equinox daukate. Alemanak, hitz eratorrietan äquinoktil gisakoak darabiltza. Ez dakit euskaraz, kultismoetan eta zientzi terminologian eskuarki -kt-, -kz- taldeak onartzen ditugularik ( adjektibo, akzio, injekzio...) zergatik espainolaren atzetik jo behar dugun, erdibidea izan daitekeen ekinokzio forma saihestuz"

 - [E103]: "kendu hau".

 - [E116]: "bi idazlanetan jaso du XX. mendeko corpusak -z- formakoa; eta gaurko prosaren corpusak -z- eta -kz- formakoak beste binatan; -z- formakoa ageri da gaurko hiztegi gehienetan (X. Kintanarena barne dela; Lur-en Eskola hiztegi entziklopedikoa eta Euskalterm dira -kz- proposatzen dutenak), eta -z- formako askoz gehiago aurkitu dizkit Google bilatzaileak. Nik beste gabe onartuko nuke lantaldeak proposatua, erabilia denez eta beste ezer hobesteko arrazoirik ez dagoenez (ez baitago grafia nazioartekorik: cf. es -cc-, fr -x-, en -x-/-ct-, de -kt-, it -z-)".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "-kz- formakoa onartu da, ekinokzio".

ekintza
iz. Egitea; aritzeko ahalmenaren gauzatzea edo gauzatze jakina. Ik. egintza. Hitzetatik ekintzetara igaro. Hanibalen ekintza gogoangarriak. Euskararen aldeko ekintza guztietan. Ekintzak adierazten dituzten aditzak. Kultura-ekintzak. Ekintza taldea. Ekintza-gizona. Nafarroan laneko esplotazioaren kontra inoiz egin den polizia ekintzarik handiena izan da hau.

Aztergaia: ekintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: acción, actuación, actividad; ekintza osagarriak: actividades complementarias; ekintza-plan: plan de actuación; ekintza-programa: programa de actividades / IparKazet (Ekologia): opération-pilote: entsegu-ekintza / ekintza bidaria / eredu ekintza

ekintzaile
1 adj./iz. Negozio edo lan berriei ekiteko eta lotzeko gaitasuna duena. Arrasatearrak ekintzaile apartak izan dira, han sortu zen Euskal Herriko kooperatiba-mugimendua. Miresgarria iruditzen zait euskal herritarren espiritu ekintzailea.
2 iz. Alderdi edo talde bateko kidea, propagandan edo zuzeneko ekintzan era aktiboan parte hartzen duena. Ik. militante; aktibista. Giza eskubideen aldeko ekintzaileak. Indiako Gobernuak Kaxmirko ekintzaileei leporatu zien erasoa.

Aztergaia: ekintzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ekintzaile 1, MEIG ("Hala ere, zenbait ekintzaile eta lanerako gogatsu den arren, zerbait betiko galdu izanaren minaz negartiak eta lantu jotzaileak nagusitzen dira euskaltzaleen artean").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira ekintzaile 13 (L. Baraiazarra 2: "Inazio ekintzaileak Jaunari eta Elizari zerbitzea du ikusmiran", "Ekintzaileari eta kontenplalariari dagozkien ikuspegi ezberdin hauek beste ezberdintasun askoren gakoa agertzen digute"; Oihenart taldea: "halako monopolio egoera hartan, merkatari ekintzaileen gana jo behar kredituen bila"; J.M. Apalategi: "Hitzegiten dugunean, eta egunero eta mundu dena beste ezer baino lehenago hitzegin eta hitzegin ari da, hitzak ekintzaile dira, beti"; J. Setien: "Tilonorrinko delakoaren emea ustekabean heltzen da sexo-heldutasunera, eta denbora gutian, eta orduan presaka hasi behar izaten du ar eske; baina hau ez da prolema, zeren-eta ekintzaileago bait da arra sexo-lanetan, denbora luzeagoan irauten dio alegia horretarako ahalmenak"; Egin 1977 5: "Olentzaro Gernikarrak bere ekintzaileei agindu zizkien esloganak hauk izan ziren", "mila ekintzaileok euskara plazaratzearren alde urte osoan lan egiteko erabakia hartu zuten", "Olentzaro euskal ekintzailea Gernikan", "Indar bizi guzti hauez asmaturiko Olentzaro euskal ekintzaile porrokatua ibili zen Gernika osoan zehar", "Txiki eta Otaegiren enparantzan bildu ziren Olentzaroren mila euskal ekintzaileok"; Egin 1988: "Baina bihotzez ekintzaile naiz eta ez dut sekula etsi nahi"; J. Kalzada: "Euskara duen herriari horregatik eskatzen dio bere hizkuntza bere inguruko guztiei trasmitatzeko, euskararen ekintzaile izateko"; M. Urkola: "Katoliko Ekintzan beren apaizak izendatzerakoan ekintzalleai ere galdetzea eskatzen dute"); eta ekintzale 2 (J.L. Davant: "Bainan orai ez da hanbat gure beharrik (politika ekintzale-en beharrik) hartu-eman horientzat (ez eta laborantzan ere finkatu ditugunentzat)"; Azurm: "Burgesia, bere ordua jo baino lehen, noizbait izango den klase gidari ekintzale bizkor eta eragile hura izatera heldu baino askoz lehenago gaztelaniartu da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ekintzaile : DFrec 8, AB38 2, AB50 3, Euskalterm 3; ekintzale : AB38 1; ekinzale : DFrec 1. Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ekintzaile : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, Lur EF/FE (ekinzale), Casve EF, PMuj DVC (ekin-zale). Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Osaera okerreko forma da, baina onartzekoa, oso hedatua dagoelako

-n amaitu aditzetikoa izanik, -le zegokion; baina -tzaile formakoa sortu-erabili da, eta zail dirudi atzera egitea (aktibista formaren definitzaile gisa proposatua dago).

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-le/-tzaile.

ekintzailetza
iz. Negozio edo lan berriei ekitea eta lotzea. Ekintzailetza sustatzeko ere beste funts bat izango dela aurreratu zuen sailburuak, bost milioi eurokoa.

Aztergaia: ekintzailetza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): ekintzailetza 45: Deia, Berria 22, EiTB 5, Jakin 3, Argia 13, DiarioVasco.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: ekintzailetza (es emprendimiento); Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria (es Director de Emprendimiento, Innovación y Sociedad de la Información).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu ekintzailetza formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu ekintzailetza formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es emprendimiento / fr entrepreneuriat: Elhuyar: - / NolaErran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ondo eratua eta erabilgarria.

ekipaia
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ekipaia-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bagaje; ekipaje].

Aztergaia: ekipaia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-11-04 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh26 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ekipaje 2: Tt Arima "Abraham (...) ioan zela mendi haren zolala, eta han utzirik bere ekipajia oro, ioan zela mendi haren tinira bere semiaz sakrifizio Iinkoari egitera"; Noe: "Borrokatu naiz, preso ere bai okerreneko moduan, ardo ta asto, ekipajea, danak galtzeko moduan".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ekipai(a) EB 11 (Zer egin dezaket/1989 3: "Adibidez, sendagile laguntza, sendagai gastuak, heritasun edo istripu ekipaiaren galera kasuetan", "Baita ekipaiaren galtze nahi hondatze kasuetan ere", "Aurretik aipaturiko guztia estaltzen du, ekipaia arriskua izan ezik"; X. Gereño: "Lehenago, untzitxoa ezkutatu egin zuten eta bidaiarako ekipaia prestatu: materiale fotografikoa, eskopetak eta munizioak, janari eta edariak"; I. Bernaola: "Pasajero zuriak goian, eta beltzak azpian, bodegan, abere eta ekipaiekin nahasturik"; K. Navarro 3: "Bere ekipaia eramaten utzi zioten, Kieverrek Ingalaterratik aldegin baino lehen eman zion ekipaia bera", "Ekipaia lurrean utzi eta atea ireki zuen"; L. Izagirre: "Maleta handi bat zeraman herrestan, ekipaia prestatzera zihoan"; I. Unzurrunzaga: "Hiru ordutan prest zegoen gure ekipaia"; P. Aristi: "Ikus dezagun, merezi du eta, abarrots artean murgildurik nolako ekipaia garraiatzen zuen garaiko armadarik handi eta prestatuenak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ekipai : AB50 6 (horietan ekipai-bolumen 1); ekipaia : AB38 1; ekipaje : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 4. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ekipaje : HiruMila, ElhHizt; ekipaitegi : HiruMila. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

ekipaia iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ekipaia-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bagaje].

ekipaia 26; ekipaje 340; bagaje 56: a) ‘jakinduria, ezagutza’ 13: Argia 3, Berria 8, EiTB, Consumer; b) ‘ekipajea’ 43: Argia, Berria 26, Deustuko Unibertsitatea 4, EiTB, Elkar 4, Espainiako Gobernua, Laneki 6.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ekipaia 19; ekipaje 83; bagaje 4: a) ‘jakinduria, ezagutza’ 3: Iñigo Aranbarri 2 (“Luza gaitezke eta hitz egin dezakegu, esaterako, zenbatekoa den gure bagaje kulturala eta historiaren, transmisioaren edo formazioaren zein geltokitan galdu den galdu dena”), Juan Garzia (“Paradoxalki, oroitzapen lazgarrizko nire bagajea aberastasun bilakatzen zen, historia-hazi; landare bat bezala hazten nintzela iruditzen zitzaidan idaztean”); b) ‘ekipajea’, Josu Zabaleta (“Andresek, izendapen hori jaso bezain laster, bere bagajea prestatu eta Hegoaldeko geltokirantz jo zuen”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: ekipaje / LurE: - / ElhHizt: ekipaje / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "ekipaia = equipaje" / PUrib: "ekipaje / ekipaia".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, beste forma bat baitagokio

Ik. bagaje.

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Baina egokia izan liteke bidalketa ekipaje formara ere egitea, arautua denez.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. bagaje.

ekipaje
iz. Heg. Bagajea. Ik. hatu; puska 3. Segurtasunerako programa horretan zehazten da zer-nolako dokumentuak eskatuko diren ekipajea erregistratzean eta hegazkinera sartzeko atean.

Aztergaia: ekipaje

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:011 2002-12-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, beste forma bat baitagokio

Ik. bagaje.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "bagaje bultzatu nahi bada, ez ote da komeni ekipaje jasotzea Heg. markarekin-edo, eta h. bagaje ipintzea?" (2005-07-19)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "ekipaje: hegoalde osoan erabiltzen den forma honi Heg. h. bagaje jarriko nioke, erabat kondenatu gabe".

 - [E116]: "egokia iruditzen zait XKrena. Lantaldearen txostenean ikus litezkeenez gain, 7 artikulutan eta hogeitik gora idazlegan ikus liteke gaurko prosan (Iparraldeko bakarrik ere ez dut ikusi, noski; -aia: JA. Arrieta, A. Epaltza, H. Etxeberria, A. Gorrotxategi, K. Izagirre, J. Sarrionandia; -aje: J. Alonso, J. Arretxe, B. Atxaga, H. Cano, A. Epaltza, JM. Iturralde, Hz. Abaitua, P. Iturritegi, E. Jimenez, A. Ladron Arana, Lopez de Arana, I. Mendiguren, M. Mujika, K. Navarro, A. Otsoa, F. Rey, K. Zabala, P. Zubizarreta)".

 - [E116]: "Proposamena: ekipaje iz. Heg. h. bagaje".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "ekipaje iz. Heg. h. bagaje".

ekipamendu
1 iz. Lanbide edo egiteko batean behar diren tresnen, makinen eta gainerako gauzen multzoa. Ik. tresneria. Enpresaburuak norbera babesteko ekipamenduak eman beharko dizkie langileei. Zenbateko hori kirol-instalazioen eraikuntza eta ekipamenduen horniketa finantzatzera bideratuko da.
2 iz. Lanbide edo egiteko batean behar diren tresnak, makinak eta gainerako gauzak hornitzea. 86,6 milioi izango lirateke 70.000 metro koadroko eraikina egiteko, eta 25,6 milioi, eraikinen ekipamendurako.

Aztergaia: ekipamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. hornidura, tresneria / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: equipamiento / BarnErrot: "Ekipamendua: Equipamiento" / EEgunk: "ekipamendu h. tresneria, hornikuntza.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta adiera argituz onartzekoa

Industriaren eremuan beharrezkoa dirudi, eta hor Hegoaldeko ekipo baino egokiagoa da (P. Xarritonentzat, kasurako)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "arloa markatu behar da, orduan, dagokion laburdurarekin (eta laburdura berri hau erantsi sarrerako azalpenetan)".

 - [E116]: "Proposamena: ekipamendu iz. Ind.".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "ekipamendu iz. Ekon.".

ekipamendu ondasun, ekipamendu-ondasun
iz. Enpresa batek ondasunak ekoizteko behar dituen makinen eta tresnen multzoa. Kreditu gehigarri honekin ekipamendu-ondasunak berritu ahal izango dituzte enpresa txiki eta ertainek.

Aztergaia: ekipamendu-ondasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-07-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ekipo(-)ondasun aztertzean proposatua. Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Bide batez, ekipamendu sarrerako definizioa (Hornidura; tresneria) aldatu eta bi adiera egitea proposatu da: 1) hornidura; 2) tresneria, eraikinak, etab. (‘tresneria’ baino zabalagoa da).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ekipamendu eta ondasun sarreretan.

ekipo
1 iz. Funtzio jakin bat duen tresna eta gailu multzoa. Musika-ekipoaren eta sofaren artean dagoen tartean. Mota guztietako tresna eta ekipo informatikoak. Telekomunikazioko ekipoak. Beste % 35,8 makineria eta ekipoak erosteko erabili zen.
2 iz. Lan, jarduera edo zerbitzu jakin batean ari den pertsona taldea. Ik. talde. Eskoziako ekipoak jokatzen zuenean, Eskoziaren alde egoten ginen. Fiskala, abokatua, ekipo teknikoa eta erakunde publikoaren ordezkaria bertan direla.

Aztergaia: ekipo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-03-23 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh2475 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

20.21: ekipo 1. ekipa. Equipo, grupo deportivo. Irundik ere baziran / beste ekipo bi, / Naparrotik Bera ta Lesaka... / au kanpeon ateri! Yanzi 169. Futbola komertzio / biurtuta dago, / ekipo andi oien / guraritarako. Ayesta 116. Joko Garbia eta Luzea (arrabotea) ere hazpandarrenak zíren beste ekípa haundíenen artean. Larre ArtzainE 227. Txuri-urdin ekipoak. Insausti 199. Bai ekipo jatorra! Danak Aiakoak. Albeniz 261. Equipo (de trabajo, etc.). Gu zazpien arduradun zenak egiten zuen ekipako izenen zerrenda, zolan ezarriz norat gindoazen eta buruzagiekin engaiatuz bost orenetako hor izanen ginela xuxen. Larre ArtzainE 163. 2. Equipo (conjunto de accesorios). Arrainketako ekipoa bildu ta etxeruntz joan ziran. Osk Kurl 152.

ekipo 105: Argia 17, Berria 36, EiTB 52. // ekipo 2174: Aizu 5, Argia 111, Berria 142, Deia 15, Deustuko Unibertsitatea 19, DiarioVasco 130, Europar Batasuna, Euskal Herriko Agintaritza 7, EiTB 228, ElCorreo 5, Elhuyar 37, Elkar 72, Erlea 11, Consumer 429, Espainiako Gobernua 58, Euskaltzaindia 2, Goiena 19, Gomylex 3, Jakin 38, Karmel 2, Laneki 800, Nafarroako Gobernua 14, UEU 13, Uztarria 13.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ekipo 194: Berria 89, Herria 23, Josu Zabaleta 22, Joseba Sarrionandia 6, Bernardo Atxaga 5, Jon Alonso 4, Iñaki Mendiguren 5, Edorta Jimenez 3, Unai Iturriaga 3, Iban Zaldua 4, Edorta Jimenez 2, Pedro Alberdi 2, Josetxo Azkona 2, Pako Aristi 4, Karlos Linazasoro 3, Menane Oxandabaratz 2, Xabier Olarra, Amaia Lizarralde, Patxi Iturritegi, Jesus Mari Mendizabal, Urtzi Urrutikoetxea, Patxi Zubizarreta, Xabier Mendiguren Elizegi, Joan Mari Irigoien, Jon Arretxe, Iñigo Aranbarri, Koldo Izagirre, Jokin Urain, Irene Aldasoro, Hasier Etxeberria, Fernando Morillo.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

soinu-ekipoak

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: equipo / EEgunk: "ekipo h. tresneria, hornikuntza / talde".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

(kirolari-)talde, tresna-multzo bezalakoez ordezka daiteke

Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

ez da jasoko, aski baita ekipamendu, talde arautuekin.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Baditu ekipamendu bezalako ordainak, baina oso hedatua dago eta, gainera, gutxienekoa betetzen du

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E410T]: "H marka ematen dio Batzordeak, eta (kirolari-)talde bezalakoekin ordezteko proposatzen. Zer duzue ekipo hitzaren kontra? Frantsesak eta portugesak erabiltzen dute (gazteleraz gain). Eta adierari begira ez da talde bezala multzo informal bat, zerbait lortzeko edo helburu jakin batekin bildutako kirolarien multzoa baizik. Bestetik Iparraldeko anaiek ere ekipa egiten dutenez, nik behintzat askotan entzun diet kirolariei hitz hori, ze problema dago onartzeko?" (J. Agirre, 1995-03-21)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "ekipo: Nik Heg. eta h. jarriko nioke, erabat gaitzetsi gabe".

 - [E116]: "lerroa kentzea proposatzen dut".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "kendu lerroa".

ekipolente
adj. fis., mat. Bektoreez mintzatuz, modulu, norabide eta noranzko berdinak dituztenak.

Aztergaia: ekipolente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ekipolente 5: Elhuyar 4 ("Planoko bi bektore finko ekipolenteak dira modulu, direkzio eta norantza berbera daukatenean"; "Bektore jakin batekin ekipolenteak diren beste bektore guztiak"; "Ekipolenteak diren bektorezko klase bakoitzari bektore librea deituko diogu"; "Bektore finkoak ekipolenteak dira"); J.R. Etxebarria ("Bektore hori ekipolente deitzen da"); ekipolentzia 8 (cf. infra).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ekipolente : AB38 2; HiztEn; Euskalterm 4; ekipolentzia : cf. infra. // Ez dugu aurkitu ap. DFrec; LurE; AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ekipolente : ElhHizt // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt; HiruMila; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Fis., Mat.

ekipolentzia
iz. fis., mat. Ekipolenteak diren bektoreen tasuna.

Aztergaia: ekipolentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ekipolentzia (eta bektore-ekipolentzia, ekipolentzi erlazio) 8, Elhuyar 1980 eta 1984 bitartekoak (adib.: "Egiazta ezazu ekipolentzi erlazioa baliokidetasun-erlazioa dela", "Planoko bektore finko guztien multzoan ekipolentzia deitzen den baliokidetasun-erlazio bat", "Planoko bektore finkoetatik, bektore-ekipolentziaren bidez, bektore askeetara [...] iristen zen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ekipolentzia : AB38 3, HiztEn, Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ekipolentzia : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Casve EF, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis., Mat.

ekipotentzial
adj. fis. Puntu, lerro edo gainazalez mintzatuz, potentzial berekoak direnak.

Aztergaia: ekipotentzial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ekipotentzial 6: J. Kortabarria 4 ("Daugin ur aldeko aurpegia, a-c alegia, ekipotentzial bat da"; "Lerro ekipotentzialek jario-lerroak angelu zuzenez gurutzatzen"; "Ekipotentzial bi arteko oldar totalen diferentzia"; "Ondoko ekipotentzial bi arteko distantzia bertikala"); J.R. Etxebarria 2 ("Deribatu direkzional maximoa superfizie ekipotentzialen perpendikularraren direkzioan lortzen da"; "Gradientearen direkzioa superfizie ekipotentzialen perpendikularra da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ekipotente : Euskalterm 1 (potentzikide sinonimoarekin); ekipotentzia : Euskalterm 1 (potentzikidetasun sinonimoarekin); ekipotentzial : AB38 1; HiztEn (eta AS: gainazal ekipotentzial); Euskalterm 2; ekipotentzialtasun : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec; AB50; LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ekipotentzial : ElhHizt; HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Fis.

ekiprobable
adj. pl. mat. Probabilitate bera dutenak. Emaitza ekiprobableak.

Aztergaia: ekiprobable

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ekiprobable 3, Elhuyar ("Gertaera ekiprobableak. / Txanpon bat botatzean "aurpegi atera" eta "gurutze atera" gertaerek posibilitate berdinak dituzte; zoriaren legeak dioenez, probabilitate berdinaren jabe dira: gertaera hauei "ekiprobable" izena ematen zaie. / E espazio bat n gertaera ekiprobablez osaturik badago espazio hori uniformea dela esango dugu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ekiprobable : AB38 3 (emaitza ekiprobableak; gertaera ekiprobable), Euskalterm 3 (probabilitate bereko sinonimoarekin; hautespen ekiprobableak, probabilitate bereko hautespenak sinonimoarekin; gertaera ekiprobableak, probabilitate bereko gertakariak sinonimoarekin); ekiprobabilitate : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

probabilitate berekoa.

ekitako
iz. Eguzkitakoa. Eguzkitik gerizatzen zen satin lilazko ekitako baten azpian.

Aztergaia: ekitako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "ekitakoa = sombrilla".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -tako.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

eguzkitakoa.

ekitaldi
1 iz. Jendaurreko ekinaldia. Egunkariaren egoitza izan zenaren atarian jarriko da plaka; ekitaldia 12:00etan izango da. Aldizkariaren zenbaki berria maiatzaren 3an aurkeztu zuten, museoan egin zuten ekitaldian. Urtemuga ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
2 iz. Antzerki lan bat banatzen den zati nagusietako bakoitza, agerraldietan banatzen dena. Ekitaldi bakarreko antzerki lana. Irri antzerkia, hiru ekitalditan. Bigarren ekitaldiko lehen agerraldian.
3 iz. ekon. Enpresa edo erakunde baten ekonomia-jarduera banatzen den denbora-tartea, eskuarki urtebetekoa. Ontziola erosiko duen enpresako lehendakariak datorren urteko ekitaldirako aurreikusten ditu mozkinak. 2008ko ekitaldia defizit gabe bukatuko da.

Aztergaia: ekitaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
ekitaldi areto, ekitaldi-areto
iz. Jendaurreko ekitaldiak egiteko aretoa. Udaletxeko ekitaldi-aretoan bildu ziren ikasle guztiak.

Aztergaia: ekitaldi-areto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh36 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 80 (Argia 1, Berria 21, DiarioVasco 14, EiTB 26, ElCorreo 1, Elkar 1, Consumer 1, Euskaltzaindia 9, Goiena 1, Laneki 5); ETC: 206

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: ekitaldi-aretoa: sala de actuaciones / Labayru: ekitaldi-areto 1 iz. salón de actos / NolaErran: salle des fêtes ekitaldi areto – sala nagusi – besta gela (ZU). / Euskalterm: ekitaldi-areto (Merkat., Art. TN da).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: salón de actos.

ekitaldi 1 iz. Jendaurreko ekinaldia. Liburua aurkezteko antolatu den ekitaldia. Ekitaldi aretoa.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-areto.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "ekitaldi-areto: finkatzera laguntzeko sartzea komeni da".

 - [E116]: "oraingo bost testutan ikusi dut, eta sar liteke, adibide gisa, ekitaldi sarreran".

 - [E116]: "Proposamena: ekitaldi iz.: ekitaldi-aretoa".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "ekitaldi iz.: ekitaldi-aretoa".

ekitaldia antolatu
du ad.-lok. Ondoren, ekitaldia antolatu dute kiroldegian bertan. Liburua aurkezteko antolatu den ekitaldia. Iaz, Euskaltzaindiak ere ekitaldi bat antolatu zuen olerkariaren jaiotzaren mendeurrenean.

Aztergaia: ekitaldia antolatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

ekitaldia egin
du ad.-lok. Jose Luis Sampedro idazlea omentzeko ekitaldia egingo dute Ibaiondo liburutegian. Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egingo da Bilbon, Akademiaren egoitzan.
Ohiko lexiak

Aztergaia: ekitaldia egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

ekitate
iz. zuz. Justizia naturalaren nozioa, nori berea eman behar zaiola dioena; justizia naturala, lege positiboari kontrajarria. Ekitatea lege naturalerako itzulera da, lege positiboen isilune, kontraesan edo gorabeheretan. Legerik ez bada, ohitura edo ekitatea dira kontsultatu beharrekoak. Ongizate estatuaren auzia, ekitatearen eta efizientziaren arteko gatazka bezala azaldu nahi izan da.

Aztergaia: ekitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ekitate 4: J. Kalzada ("Egokiro egiten dute, arrazoiak emanda, guztiz bidegabea izan arren ere ekitate-itxuraren bat gutxienez izan dezan"), J.R. Bengoetxea ("Ordaindu beharraren arrazoia eragindako kalteagatik indemnizatzea da, ekitateak eskatzen duena"), UZEI ("Honelako kasuetan ekitatearen kontrakoa litzateke ezkontide zorduna bere ondaretik zorrak ordaintzera behartzea"), Euskararen Unibertsoa ("Merkatu legeak bai, batez ere produkzioan, baina justizia eta ekitatea errespetatuz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ekitate : HiztEn (Zuz. zuzenbidearen xede diren ziurtasunaren eta justiziaren arteko oreka errespetatuz, epaileak, arazo konkretuak erabakitzean legearen hitzen eta zentzuaren artean bilatu behar duen moldaketa), Euskalterm 6 (hauetan ekitatezko arbitraje/arbitro, e.-erregela) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ekitate : ElhHizt-HiruMila (Zuz. equidad) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta arloa mugatuz onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, eta nekez ordezka liteke Zuz. arloan.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Zuz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra: lantaldearekin guztiz ados".

 - [E116]: "denok ados, eta, beraz: ekitate iz. Zuz.".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "ekitate iz. Zuz.".

ekitatibo
adj. Ekitatea duena, zuzena, bidezkoa. Eta ez dago ikasleen beharrei ekitatez erantzuterik baliabideen banaketa ekitatiborik gabe.

Aztergaia: ekitatibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh64 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 64: Argia 14, Berria 9, Deustuko Unibertsitatea 2, Europar Batasuna, Euskal Herriko Agintaritza 6, Elkar 3, Espainiako Gobernua 4, Jakin 3, Laneki 2, UEU 20; ETC: 180

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: 0.

Erdaretako formak

es equitativo / fr équitable: Elhuyar: zuzen, bidezko / Adorez: justu, zuzen, bidezko, egoki / Labayru: artez, zuzen, bidezko, justu / NolaErran: zuzen, xuxen, bidezko, bardin; Euskalterm: bidezko joko, joko zuzen (es juego equitativo, fr jeu équitable, en fair game, equitable game), bidezko banaketa (es reparto equitativo).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. ekitate forma ere arautua dago.

ekite
iz. Halako lehiaz hastea; egiteko bati lehiaz lotzea, lehiatsu jardun edo saiatzea. Arestian aipatu bezala, ordea, bide berriei ekite horrek baso sarri eta sasitsu batera eraman zuen.

Aztergaia: ekite

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

eklektiko
1 adj. Ideiak hainbat iturritatik hartzen dituena. Estilo eklektikoko eraikina.
2 adj. Antzinako filosofian, eskola anitzetako doktrinak bateratzen zituena.

Aztergaia: eklektiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
eklektizismo
1 iz. Jarrera eklektikoa. Eklektizismoa egungo arkitekturan.
2 iz. Antzinako filosofia-eskola edo metodoa, sistema anitzetako doktrinak bateratzea gomendatzen zuena.

Aztergaia: eklektizismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
eklesiastiko
adj. Elizari dagokiona. Bi aginteak —zibila eta eklesiastikoa— elkarrekin aritzen ziren lanean.

Aztergaia: eklesiastiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. Siraken liburua / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

elizari dagokiona.

eklipsatu, eklipsa, eklipsatzen
du ad. astron. Argizagi batek beste argizagi baten eklipsea eragin. Ilargia ez baita Eguzkia eklipsatzen ari. Bi izar horiek elkar eklipsatzen dute: 40 ordu eta 4 minutuan behin gertatzen da eklipse nagusia.

Aztergaia: eklipsatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh39 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eklipsatu eklisatu . Eclipsar. Eklisadurik geratu dira / eguzkia da irargiia. Urqz 84.

LB 39 (Argia 2, Berria 9, DiarioVasco 1, EiTB 2, Elhuyar 5, Elkar 12, Erlea 3, Consumer 1, Jakin 1, UEU 3); ETC 194

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: eklipsatu du ad. eclipsar / Adorez: eklipsatu du ad. eclipsar / Labayru: 0 / NolaErran: itzali – eklipsatu – gorde éclipser. // Euskalterm: konformazio eklipsatu (Kim.).

Erdaretako formak

es eclipsar / fr éclipser: Elhuyar: 1 eklipsatu; 2 (fig.) estali, ezkutatu, itzali / Adorez: 1 eklipsatu; 2 (fig.) [oscurecer] ilundu, itzali; 3 (fig.) [desaparecer] desagartu, ezkutatu, aldendu; Labayru: 1 eklipsatu; 2 (col.) desagertu, itzali, airatu, amatatu, aldendu, ezkutatu, estali, ostendu, iriondu; 3 itzali, ilundu (fig.), estali, ezkutatu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jaso, baina astronomiako adiera bakarrik.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Astron.

eklipse
iz. Argizagi baten estaltze edo itzaltze igarokorra, tartekatzen den beste argizagi batek (eguzki eklipsean, adibidez) edo beste argizagi batek eraturiko itzaletik igarotzeak (ilargi eklipsean, adibidez) eragina. Munduko hainbat puntutatik ikusi ahal izan dute aurtengo lehen eklipsea.

Aztergaia: eklipse

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper