50535 emaitza bilaketarentzat - [14251 - 14300] bistaratzen.

ekliptika
iz. astron. Zeru esferako zirkulua, ekuatoreko zirkuluarekin 23° 27'-ko angelua eratzen duena, Eguzkiak urtean zehar egiten duen irudizko ibilbidea erakusten duena.

Aztergaia: ekliptika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Astron.

eklosio
iz. zool. Animalia arrautzatik ateratzea. Animalia bitxi hauek eklosioa gertatzen ez den arte uzten ez duten ur gaineko poltsa batean erruten dituzte arrautzak.
ekografia
1 iz. Diagnosi teknika, ultrasoinuen bidez egiten den behaketan oinarritzen dena. Ekografia egin da haurdunaldia zenbat denborakoa den zehazteko. Ekografia egin zioten atzo eta zuntz haustura bat duela baieztatu dute. Ekografiaren emaitza.
2 iz. Teknika horren bidez lorturiko irudia. Ekografia eskuan duela, erabat hunkiturik.

Aztergaia: ekografia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ekografia 1 (Tx. Txakartegi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ekografia : HiztEn, LurE, Euskalterm 5 (eta ekografi gela). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ekografia : ElhHizt, EskolaHE. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

fr (DLLF): échographie; en (Oxford): ultrasound scan; (Sliosberg): echografy. Ez dugu aurkitu ap. de (Langenscheidts); it (S. Carbonell).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

ekoitzarazi, ekoitzaraz, ekoitzarazten
du ad. Ekoiztera behartu.

Aztergaia: ekoitzarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ekoitzarazi, ekoitzaraz, ekoitzarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ekoitzarazi, ekoitzaraz, ekoitzarazten

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "ez ote ekoiztarazi behar?" (1995-01-10)

 - [K201]: eta ekoiztarazi, ez?" (1994-10-20)

ekoitzi, ekoitz, ekoizten
1 du ad. Eman, sortu, egin, bereziki ekonomia-jardueraren bitartez edo horren ikuspegitik. Ik. produzitu. Lursail batek ekoizten duen ale kopurua. Gure lurraldeak ekoizten dituen ekai nagusiak. Ekoitzitako ondasunak. Hamar mila tona altzairu urteko ekoitzi.
2 du ad. Film bat, telebista-saio bat, antzezlan bat edo kideko bat egiteko behar diren baliabide materialak eta ekonomikoak lortu eta kudeatu. 1987an sortu zuen Jose Maria Lara ekoiztetxea, eta hainbat film ekoitzi ditu ordutik.

Aztergaia: ekoitzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ekoitzi, ekoitz, ekoizten. du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  ekoitzi eta ekoiztu proposatu ditu, baina ekoitzi hobetsiz.

 - [E210]: "Gehitzeko: ekoizbide, ekoizgarri, ekoizgarritasun. Familia osatzeko horiexek gehitu beharko lirateke".

 - [E116]: "ekoizbide bezalakoen beharrik ez dagoela dio lantaldeak ekoizpide sarreran (ikus beheraxeago); ekoizgarri(tasun) formarik ez dut aurkitu XX. mendeko eta gaurko prosaren corpusetan (baina mordoxka aurkitzen ditu Google bilatzaileak, ia denak buletinetakoak eta administrazio-idazkietakoak), eta beheraxeago aipatzen diren ekoizkor(tasun) formekin lehia betean egongo dira, noski, -kor eta -garri atzizkien arteko banaketa dela eta. Berriak dira denak, eremu mugatuan erabiliak eta, dirudienez, oraindik finkatu eta hedatu gabeak. Nik ez nituzke aipatuko, idazleen erabilerak argitzen ez dituen artean".

 - Erabakia: BAgiria (1996-10-18): onartu egin da. // Erabakia (2007-04-19/20): "ez sartu sarrera berriak".

ekoizkin
iz. Ekoitzi den gauza. Ik. produktu. Ekoizkinen salerosketa.

Aztergaia: ekoizkin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1998-11-04 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Ekoizkin: Producto"; "Ekoizkin monopolizatuak: Productos monopolizados"

Lantaldearen irizpideak
Tradizioan finkatu gabea

Bebil (forma berria, egokia; ekoizpen eta produktu ditu lehian, askoz erabiliagoak).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "ekoizkin: Ekoizpena eta ekoizkina ez dira sinonimoak. Ekoizpena abstraktuan eta era zabalean erabiltzen da: Aurtengo gazta-ekoizpena, mundu osoko petrolio-ekoizpena... (eta ez ekoizkina) baina ekoizkina, aldiz, ekoizten den gauza bakoitza da. Sartzekoa da, nik uste".

 - [E116]: "cf. supra ekarkin hitzaz (eta -kin atzizkiaz) esanak, eta forma egokia da lantaldearen ustez ere. Forma hau aurreko hirurak baino frankotxoz hedatuagoa da, buletinetatik kanpo ere, eta arazorik gabe onartuko nuke (nahi bada, g.er. dela gehi liteke, "ekoizpen eta produktu [...] askoz erabiliagoak" direnez, lantaldearen esanetan)".

 - [E116]: "Proposamena: ekoizkin iz. 'ekoitzi dena'".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "OK, ekoizkin iz. 'ekoitzi dena'".

ekoizle
1 iz./adj. Ekoizten duena. Ik. produktore. Munduko lehen altzairu ekoizlea. Hegoaldeko herrialde ekoizleek laguntzak bere horretan utzi nahi dituzte, kenduko balira milaka nekazariren porrota ekarriko luke eta.
2 iz. Zinema, antzerki edo musika lanak ekoizten dituen pertsona. Zuazuak ez zuen lortu ekoizle onenaren saria, baina filmak sari nagusietako bi eskuratu zituen.

Aztergaia: ekoizle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "ekoizle, ekoizpen, ekoiztu: produktore, produkzio eta produzitu bazter daitezke agian?" (1994-10-20)

ekoizpen
iz. Ekoiztea; ekoiztearen ondorioa. Lanaren ekoizpena. Industria-ekoizpena. Ekoizpen ahalmena. Ekoizpen zuzendaria. Euskadiko altzairu ekoizpena 1966. urtean. Sagardoaren ekoizpen prozesua erakusteko bisita gidatuak antolatu dituzte. Ekoizpen jardueren mundializazioa.

Aztergaia: ekoizpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
ekoizpen etxe, ekoizpen-etxe
iz. Ekoiztetxea. Ik. diskoetxe. Zergaren igoerak zinemaren industrian ondorio larriak izango dituela ohartarazi dute zinemagile, banatzaile eta ekoizpen-etxeek.

Aztergaia: ekoizpen-etxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-12-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh61 2020-12-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ekoizpen(-)etxe formarik.

ekoizpen(-)etxe 276: Aizu 21, Argia 3, Berria 195, Deia 7, DiarioVasco 8, EiTB 21, Elhuyar, Elkar, Consumer 3, HABE 2, Jakin 5, Karmel 3, Laneki 3, Uztarria 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ekoizpen(-)etxe 9: Berria 8, Herria.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Erabilera oso urriko forma

Erabilera urrikoa; ekoiztetxe lehiakidea onartu zen geroratuak zerrendaren barruan.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea (eta cf. ekoiztetxe).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Asko erabili da eta azpisarrera gisa jaso liteke, ekoiztetxe arautua badagoen arren.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ekoizpen sarreran.

ekoizpen faktore, ekoizpen-faktore
iz. Urriak eta garestiak diren ekoizpen-faktoreetan oinarritutako produktuak. Produktibitate kontzeptuak azaltzen du ondoen zer lotura dagoen ekoizpen faktore baten kostuen (kapitala edo lan indarra) eta horien errendimenduaren edo ekoizpenaren artean.

Aztergaia: ekoizpen-faktore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh40 2023-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 44 (Deustuko Unibertsitatea 1, Europar Batasuna 1, Elkar 1, Laneki 12, UEU 29); ETC 154.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

ekoizpen kate, ekoizpen-kate
iz. Produktu bat ekoizteko ideia sortzen denetik produktua merkaturatzen den arteko prozesu osoa. Garraiolaria ekoizpen-kate baten zatia besterik ez dela.

Aztergaia: ekoizpen-kate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh48 2023-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 53 (Argia 10, Berria 11, EiTB 6, Elhuyar 2, Elkar 1, Consumer 3, jakin 2, Laneki 11, UEU 7); ETC 11

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: ekoizpen-kate cadena de fabricación/producción / Adorez: 0 / Labayru: ekoizpen-kate 1 iz. cadena de producción / NolaErran: 0. // Euskalterm: ekoizpen-kate Indus. (termino onartua da)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da, eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa.

ekoizpen ondasun, ekoizpen-ondasun
iz. Batez ere pl. ekon. Kontsumitzaileen beharrak zuzenean betetzen ez dituen ondasuna, beste produktu edo zerbitzu batzuk ekoiztera zuzendurik dagoena. Sistema ekonomiko sozialistan, gobernua da ekonomia kontrolatzen duena, enpresak eta ekoizpen-ondasunak bere jabetzakoak direlako. Ekoizpen ondasunak eta kontsumo ondasunak.
ekoizte
iz. Ematea, sortzea, egitea, bereziki ekonomia-jardueraren bitartez edo horren ikuspegitik. Ik. ekoizpen. Ekoizte arautegi zorrotza ezarri dute.

Aztergaia: ekoizte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

ekoiztetxe
iz. Zinema edo musika lanak ekoizten dituen enpresa. Ik. ekoizpen etxe; diskoetxe. Dokumentalen sorkuntzan eta banaketan espezializaturiko 13 euskal ekoiztetxe izango dira Marseillan.

Aztergaia: ekoiztetxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-11-04 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu corpusetan aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturri-hiztegiotan (DFrec; AB38; AB50; HiztEn; LurE; Euskalterm) // 'Productora' itzulitako besteak: bideo-ekoizle 'productora de video': Euskalterm 1; ekoizpen-etxe: Euskalterm 1; produkzio-etxe: Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt; ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal productora formaren ordainak beste hiztegietan: produkzio-etxe: ElhHizt; HiruMila (productora de cine o discos) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve FE; HaizeG FB; T-L LFB; PMuj DCV.

LBeh (2011-03-03): ekoiztetxe 224 ager.; ekoizpen-etxe 9: Agus Perez (“Ahuntza, edo Nor den Sylvia? estreinatu berri du Txalo ekoizpen-etxeak Donostiako Antzoki Zaharrean”), EiTB.com 8 (adib.: “Pagafantas filma, Telespan 2000, Antena 3 Films eta Sayaka ikus-entzunezko ekoizpen-etxeen artean egindako koprodukzioa da”, “Filmanova ekoizpen-etxeko zuzendaria da bera”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ekoiztetxe 135 ager; ekoizpen-etxe 9 ager.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioan finkatu gabea

Bebil.

Proposatua da eta (ia) erabat nagusitua

Besterik ez da erabiltzen, erabat nagusitu da; osaeraz zalantzak egon daitezkeen arren.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-tz(i)+e-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-etxe.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K104]: "ekoiztetxe erabilgarria da eta erabiltzen dugu: zinema ekoizle (pertsona, esp. productor) eta zinema ekoiztetxe (enpresa, esp. produktora)" (1994-11-04)

ekoiztu, ekoitz, ekoizten
du ad. Ekoitzi.

Aztergaia: ekoiztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ekoiztu, ekoitz, ekoizten. du ad. h. ekoitzi.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ekoiztu, ekoitz, ekoizten

ekologia
iz. Izaki bizien eta ingurumenaren arteko harremanak aztertzen dituen jakintza. Ekologiari buruzko ikastaroa. Ekologia-sistemak. Ekologia-arazoak.

Aztergaia: ekologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: ecología.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [A106]: -g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

ekologiko
1 adj. Ekologiarena, ekologiari dagokiona. Hondamendi ekologikoa. Delitu ekologikoa.
2 adj. Ingurumena babesten eta zaintzen duena. Ibilgailu ekologikoak. Ekoizpen bide ekologikoagoak ezarriz. Kaleak garbitzeko Udalak kontratatu duen enpresak garbigarri ekologikoak bakarrik erabiltzen ditu.
3 adj. Nekazaritzaz, abeltzaintzaz edo horien ekoizpenez mintzatuz, produktu kimikorik erabili gabe egina, hazia edo sortua dena. Ik. biologiko 2. Igande goizean, bestalde, azoka egingo dute Irunen, nekazaritza ekologikoko produktu freskoekin. Tomate ekologikoen dastaketa.
4 adj. Produktu ekologikoekin prestatua dena. Afari eta bazkari ekologikoak. Hamar egunez, jaki ekologikoz soilik osatutako dieta jarraitu dute partaideek. Barazki menestra, ekologikoa.

Aztergaia: ekologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:10 1998-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira ekologiko 53 eta ekologikoki 1: J. Madariaga 3 ("Horregatik, plankton-osagai txikiek segida ekologikoan daukaten funtzioari buruzko azken lanak, Margalefek bere segida-ereduan proposatu zituen neurri-tendentziekin ez daude ados", "Ikuspuntu berri honek garrantzi handia du; inplikazio ekologiko eta ebolutiboak dituelako bereziki", "protozooen zeregin ekologikoa, itsasoan hauen oinarri den materia organiko disolbatua eta ekoizle sekundario txikien arteko katenmaila izatea da"); Larrun 1990 ("Gizonaren izakera bere natur biologikoaren, bere gizartearen eta bere inguru ekologikoaren araberakoa da"); M. Etxaide 5 (adib.: "Tipo ekologiko honek oso paper garrantzizkoa jokatzen du lurraren garraio bertikalean geruza sakonetako lurra azaleratzen duelako", "Aurreko ataletan ikusi dugu zein garrantzizkoa den animalia hauek betetzen duten funtzio ekologikoa"); HizkLiter/BBB/3 ("kanpaina ekologiko bati emango diote hasiera laster"); NZ/BBB1 ("Zelenteratuak filumeko izakien ezaugarri morfologiko, fisiologiko eta ekologikoen laburpena egin"); A. Prego 2 ("Hirigintzak, arazo ekologikoek, komunikabideek..., Euskal Herriaren erabateko industrializazioan dute jatorria", "Industrializazioa izan da aurrerapen eta bizimoduaren hobekuntzaren ardatza, baina baita desoreka ekologikoaren"); UZEI 3 ("Biogeografia kausala hiru ataletan bana daiteke, alegia, ekologiko, historiko eta esperimentalean", "Biogeografia ekologikoak, organismoaren eta bizi deneko tokiaren arteko erlazioa ikertzen du", "Forma bikario direlakoek, talde taxonomiko berekoak izanik, moldaerazko ezaugarri antzekoak edukitzen dituzte edo mota bereko txoko ekologikoetan kokatuta bizi ohi dira"); Elhuyar 6 (adib.: "Bi faktore aztertuko dira: kloroaren eragina eta ur sakon hotzen azaleratze jarraiak sor ditzakeen arazo ekologiko lokalak", "Etika ekologiko berri hau funtsezkoa da hezkuntzarentzat"); J. Butron 6 (adib.: "Ozeanoek eta itsasoek biltzen dute planetako urik gehiena, baina lurrun, euri edo izotz gisa beste toki batzuetan ere agertzen da eta garrantzi handiko funtzio ekologikoa betetzen du", "Gizakiak aldaturiko sistemetan, piramide ekologiko honek aldaketa handiak izan ditzake"); A. Martinez 2 ("beste txoko ekologiko batzuetan bizita, leku horietara noizean behin azaltzen direnak aparte utzita, alegia", "itsaso zabalera zabaldu ziren kostaldeko txoko ekologiko guztiak beteaz"); J.A. Berriotxoa ("Honen ondorioz, komenigarria da animali taldeen sistematikan jarduten diren espezialistak izatea materialea jasotzen dutenak eta ahalik eta datu ekologiko gehien batzea"); LehenZikloEsper 1987 ("Datu ekologikoei buruzko problemak planteiatu"); Egin 1986-87-93 6 (adib.: "krisialdi ekologikoaren kausak, eraginak eta irtenbideak astertu", "Arazo ekologiko larriak dira zonalde horretan, eta nekazal erreforma egitea, bestalde, nahitaezkoa da"); J. Agirre 3 (adib.: "Bide ekologiko hori zirkuito nagusiaren hirugarren areatik, Berezaotik konkretuki, abiatuko da"), J.R. Aizpurua 2 ("Petroliuntziek marea beltza sortzen dutenean ez dute hainbeste tona petrolio isurtzen itsasora, baina isurtzen dutenaren eraginez sarraski ekologikoak sortzen dira noizean behin", "Beraz, gure gizarteak olioa ia egunero isurtzen duenez, egunero gertatzen da sarraski ekologikoa"); UnescoAlb 1990-92 4 (adib.: "Alde batetik, a priori gizakiarentzat kontrakoak diren ezaugarri ekologikoetan bizitzeko gaitasuna baduela", "Dena den, gaur egungo arazo ekologikoek muga komunitarioak, nazionalak eta kontinentalak ere gainditu egiten dituzte"); HizkLiter/UBI ("gaia neurri handi batean ekologiko bihurtuz"); Egunk 1991-92-94 4 (adib.: "Alonsoren arabera, ikertzen diren gertaerak eraso ekologikoa izan daitezke", "Honen arrazoia Durangaldeko Ur Partzuergoak eraso ekologikoagatik enpresa honen aurka jarritako salaketa izan zen"); G. Etxeberria ("Hendaian, ingurune ekologiko berezian eraikierazi zuen oraindik ere kontenplatu daitekeen gaztelua"); J.R. Aizpurua ("kolonia bakoitza ekologikoki independente izango litzatekeelarik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ekologiko : AB38 3, AB50 9, HiztEn, LurE, Euskalterm 27. Ez dugu arkitu ap. DFrec.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ekologiko : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

fr (DLLF): écologique; it (S. Carbonell): di ecologia; en (Collins): ecological; de (Langenscheidts): ökologich, Umwelt...

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

ekologismo
iz. Natura eta ingurumena zaintzearen alde lan egiten duen mugimendua. Gizarte modu jakin baten aurkako mugimendua izan zen hasieran ekologismoa.

Aztergaia: ekologismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): ekologismo 102: Elhuyar 3 (adib.: “Askorentzat transgenesia eta ekologismoa elkarren aurkakoak badira ere, horrela izendatu dute batzuek Enviropig”), Consumer (“Gurea ez da ekologisten programa bat, ezta ekologismoari buruzkoa ere bete-betean”), Berria 31 (adib.: “Black metala eta muturreko ekologismoa bateratzen ditu taldeak”), EiTB 4 (adib.: “Ekologia eta ekologismoa ez dira berdin”), Jakin 12 (adib.: “ekologismoa aintzat hartzen duen printzipioa ere bada”), Argia 50 (adib.: “Cayo Lara da ezkerreko ekologismoaren aurpegi berria”), DiarioVasco (“ekologismoaren gaia politizatua zegoen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ekologismo 29: Berria 24 (adib.: “Hamarkada bat geroago, ekologismoaren erakunde politikoak sortu ziren han-hemen”), Herria (“Hortan ikusiz ere ekologismoa, emaztearen aldakuntza, euskararena, inmigrazioa eta besterik oraino”), Txema Ramirez de la Piscina (“Beren kezka-iturri nagusia ekologismoa da”), Pello Salaburu (“mundua ekologismora itzuli da”), Patziku Perurena (“Errepara zaitezte egungo merkatu guzian: ekologismoa, denbora librismoa, feminismoa, larreturismoa, bordaberrismoa...”), Edurne Elizondo (“Euskal Herriko ekologismoaren lan egiteko bi lerro”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ecologismo / fr écologisme: Elhuyar: ekologismo / Nolaerran: - / Zehazki: ekologismo, ekologisten higikundea / Labayru: ekologismo / Adorez5000: ekologismo.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

ekologista
1 adj./iz. Ingurumena eta natura zaintzearen eta babestearen alde dagoena. Talde ekologistek salatu dutenez, kanpoko portua eraikitzeak kalte ekologiko handiak sortuko lituzke. Ekologistek eta laborariek gogor gaitzetsi dute legea, transgenikoen salmentari atea irekitzea dela argudiatuz.
2 adj. Ingurumena eta natura zaintzearen eta babestearen alde dagoenari dagokiona. Ikuspegi ekologista batetik.

Aztergaia: ekologista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1998-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

ekologo
iz. Ekologian aditua. Ekonomia ekologikoan, ekonomialariez gain, ekologoak aritzen dira, antropologoak, soziologoak, osasun-adituak, ingeniariak.

Aztergaia: ekologo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): ekologo 33: Deia, Elhuyar 18, Consumer, Berria 3, EiTB 2, Jakin 2, Argia 5, DiarioVasco; ez dugu ekologialari formarik aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ekologo 9: Berria 5, Amaia Lizarralde 3, Patziku Perurena; ez dugu ekologialari formarik aurkitu.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: ekologo (Biol.).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu ekologo, ekologialari formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ecólogo / fr écologiste: Elhuyar: ekologo / NolaErran: ekologista, ekologiazale / Zehazki: ekologialari, ekologo / Labayru: - / Adorez5000: ekologialari, ekologo.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia. Nahiz eta Iparraldean adiera guztietarako ekologista darabilten, -logo formarik ez den erabiltzen, Euskaltzaindiak inongo markarik gabe onartuak ditu biologo eta geologo modukoak.

ekonomatu
iz. Enpresa edo erakunde batek eraturiko saltokia, salgaiak kideei merkeago saltzea helburu duena. Diru horretatik zati bat espetxeko ekonomatuko gauzak erosteko ematen zaio presoari.

Aztergaia: ekonomatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: ekonomato / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ato/-atu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

ekonometria
iz. ekon. Ikerketa-metodoa, arazo ekonomikoak aztertzeko, estatistikaz eta matematikaz baliatzen dena.

Aztergaia: ekonometria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: econometría.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Ekon.

ekonomia
1 iz. Gizarte bateko ondasunen ekoizte, banatze eta erabiltzearekin loturiko gertakari eta jardueren multzoa. Euskal ekonomiaren egungo egoera. Ekonomia kapitalista. Ekonomia irekia. Ekonomia saila. Eskualde baten ekonomia-egitura. Ekonomia-baliabideak. Ekonomia eta gizarte arazoak. Europako Ekonomia Erkidegoa. Adierazle ona dugu gaurko hau, esan nahi baitu gure ekonomia-jarduera poliki-poliki hobetzen ari dela. Ekonomia-hazkunde bizkorrak Lurreko basoak, ura eta airea degradatu ditu.
2 iz. Giza premia materialak, ondasun urriak erabiliz, asetzeko metodorik eraginkorrenak aztertzen dituen zientzia. Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia irakasleak esan du.

Aztergaia: ekonomia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
ekonomia eragile, ekonomia-eragile
iz. Finantza-sektorearen bilakaerak eragin zuzena du ekonomia-eragileen erabakietan. Neurri handi batean, inflazioaren jatorria ekonomia eragileen arteko lehian datza.

Aztergaia: ekonomia-eragile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh33 2023-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 41 (Argia 2, Berria 5, Europar Batasun 1, UEU 32, Uztarria 1); ETC 89

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

ekonomia eredu, ekonomia-eredu
iz. Krisi honek ekarriko ote du ekonomia-eredu bidezkoago bat? Ekonomia eredu tradizionalei iskin egin nahian. Horrek ekonomia-eredu osoa jarriko luke kolokan.
Ohiko lexiak

Aztergaia: ekonomia-eredu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh36 2023-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 111 (Aizu 5, Argia 26, Berria 51, Deustuko Unibertsitatea 1, EiTB 5, Elkar 2, Consumer 2, Goiena 1, Jakin 2, UEU 16); ETC 338

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

ekonomialari
iz. Ekonomista. Ekonomialari asko aspalditik ari dira iragartzen orain gertatzen ari dena.

Aztergaia: ekonomialari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a org. eratorpenean.

ekonomika
iz. Heg. Burdinurtuzko sukaldea, egurra edo ikatza errez berotzen dena. Ekonomika gainean, eltzea lurruna dariola. Paperak sukaldeko ekonomikan erre zituen.

Aztergaia: ekonomika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 24 lek. (B 0 / G 24).

Lantaldearen irizpideak
Mailegu biak onartu dira, bakarra aukeratu ezinik

cf. Ipar. furnego.

Informazio osagarria
Hainbat formari dagokion paradigma erregularra

genero-marka arrotza.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

ekonomiko
1 adj. Ekonomiarena, ekonomiari dagokiona. Egoera ekonomikoa. Arazo ekonomikoak.
2 adj. Gutxi kostatzen dena. Eta jakina, usterik ekonomikoena hobe da auzi mota hauetan.

Aztergaia: ekonomiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

ekonomikoki
adb. Ekonomiaren aldetik, ekonomiari dagokionez. Betiere teknikoki edo ekonomikoki bideragarria den beste irtenbiderik ez bada. Ekonomikoki mendekoak diren langile autonomoei dagokienez.

Aztergaia: ekonomikoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1998-11-04 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh1154 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

ekonomikoki 145: Argia 23, Berria 84, EiTB 38. // ekonomikoki 1154: Aizu 19, Argia 192, Berria 517, Deia 19, Deustuko Unibertsitatea 2, DiarioVasco 44, Euskal Herriko Agintaritza 9, EiTB 100, ElCorreo 4, Elhuyar 27, Elkar 31, Erlea 6, Consumer 21, Espainiako Gobernua 33, Euskaltzaindia 5, Gomylex 2, HABE 9, Jakin 30, Karmel 2, Laneki 30, Nafarroako Gobernua 3, UEU 28, Uztarria 9.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ekonomikoki 204: Berria 156, Herria 7, Iñaki Mendiguren 8, Iñaki Heras 8, Koro Navarro 4, J. Sarasua 4, Pako Aristi 4, Joxe Azurmendi 2, Jon Alonso, Joseba Urteaga, Bernardo Atxaga, Luis Elberdin, Juan Garzia, Itxaro Borda, Anjel Lertxundi, Joan Mari Irigoien, Bego Montorio, Menane Oxandabaratz, Joxe Austin Arrieta.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-ki osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handikoa eta sartzekoa.

ekonomista
iz. Ekonomian aditua. Ekonomistek eta politikariek bolada txarren errua giroari egozten diote, baina bolada onen meritua beren gain hartzen dute.

Aztergaia: ekonomista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ekonomista 6: Onaind (“Geroak ez ginduzke izutu bear, esaten digute ekonomistak, gizaldiak bizi izateko dauzkan ontasun-iturriak ditun premia ta bear-izanak errez goitzeko bestekoak dira-ta”), Txostena 1978 (“Tamames eta Baron, bi ekonomista”), Gte (“ekonomi-jakiteari gogor ekin zion eta munduan izan diren ekonomista onenen arteraino igo zen”), Herr 1969 (“Hainitz ekonomixta ez daude beldurrik gabe”), P. Urkidi (“ekonomista batek presentatutakoa”), P. Diez (“Onespen eta inolako baimenik eskatu gabe, fenomeno hauek ikasi eta aztertzen duten ekonomisten hitzetan, ‘ingurugiroko kredito’ bat eskuratu dugu”); ekonomialari 31.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ekonomista : Euskalterm (eta ekonomialari); Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

ekonomista : ElhHizt, HiruMila, EuskHizt.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ekonomista : ElhHizt, HiruMila, Zehazki; ekonomialari : ElhHizt, HiruMila.

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ista.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: "ekonomialari /Ekonomista: biak onartuak ditugunez, agian Sin. jarri beharko genieke".

 - [E116]: "egokia izan liteke XKren proposamena, baldin maila berekotzat badauzkagu; bestela ere joka daiteke, eta lehen itzulian emandakoa nolabait hobesten bada, bigarren itzulikoaren definitzaile gisa aipa liteke, bestetan egiten duguna eginez, hau da: "ekonomialari iz. 'ekonomista'".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "utzi bere horretan bakoitza bere aldetik".

ekonomizismo
iz. Faktore edo alderdi ekonomikoei erabateko lehentasuna ematen dien doktrina edo irizpidea. Hazkundea, ekonomizismoa eta teknokrazia kritikatuz, apurka, ekologistak beren teoria politikoa harilkatzen ari dira.
ekonomizista
1 adj. Faktore edo alderdi ekonomikoei lehentasuna ematen diena. Sozietate kooperatibo askok helburu ekonomizistak dituzte, eta langilearen integrazioa enpresaren ekoizpena handitzeko helburuarekin baino ez dute bultzatzen. Gaur egun ikuspuntu ekonomizista nagusitzen ari da.
2 adj. Ekonomizismoarena, ekonomizismoari dagokiona. Hizkera ekonomizista hori, jaun eta jabe den hizkera hori (...).

Aztergaia: ekonomizista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh97 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 96 (UEU 43); ETC: 200.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: ekonomizista iz./izond. economicista; Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: 0.

Erdaretako formak

es economicista / fr économiste: Elhuyar: ekonomizista / Adorez: ekonomizista, ekonomizismo- / Labayru: ekonomizista / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Hiztegietan ere jaso dute.

ekorar
1 adj. Ekorakoa, Ekorari dagokiona.
2 adj. Ekorako herritarra.
ekorketa
iz. fis., teknol. Tarte jakin bat uhin edo partikula sorta batez korritzea edo arakatzea. Irudi elektronikoa bere gainazalaren ekorketa batek sortua izateak, ekorketa horretaz egin daitezkeen manipulazio berezietarako aukera ematen du. Ekorketa-teknika oso erabilia da higidurazko argazkietan.

Aztergaia: ekorketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ekorketa (eta e.-seinale) 4: Fisika Pr. 1995 2 ("Barne-sinkronismoaren kasuan, ekorketa-seinalea behatu nahi den seinalearekin automatikoki sinkronizatzen da", "Posible da, halaber, seinalearen xehetasunen bat anplifikatzeko asmoz, eskuaren bidez ekorketa desarratzen duen seinalearen malda edo maila aldatzea"), Elektroteknia 2 ("Hori horrela gerta dadin, ekorketa horizontala hasten den bakoitzean puntu-argitsuak, ardatz bertikalarekiko balio bera izan beharko du, hau da, sarrerako seinalearen balio zehatz batez sinkronizatuta egon beharko du ekorketa horizontalaren hasierak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ekorketa : AB38 2 (barrido), HiztEn (1 ekortzearen ekintza eta ondorioa; 2 toki itxi bateko gasak kanpora botatzea; 3 Fis. espektrometrian, erradiazio-tarte jakin bateko maiztasun guztietan aztertu nahi den propietatea [substantzia baten infragorrizko zurgapena esaterako] sekuentzialki arakatzea; 4 Teknol. elektroi-izpiak, telebista, radar edo beste oszilografo katodiko baten gainean, irudia eratzeko helburuarekin egiten duen bidea), Euskalterm 3 (barrido, rastreo) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ekorketa : ElhHizt (1 barrido, barredura; 2 iz. Fis./Teknol. barrido), HiruMila (barrido) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Forma nagusia da gaur

.0: tradizioko forma da ekortu 'erratzaz garbitu', baina oso gutxitan erabilia, eta gaur berrartu denean, adiera berezia duela berrartu da; premia bati erantzuten dionez eta sektorekoek hori darabiltenez, onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis., Teknol.

ekortu, ekor, ekortzen
1 du ad. g. er. Erratza pasatu. Gosaria zerbitzatzen zioten bitartean, Brouza sugina agertu zen gelan, bertzuna eta pertza eskuan, sutondoko errautsak ekortzera.
2 du ad. fis., teknol. Ekorketa egin. Hodi horretan elektroi izpi batek lerroz lerro ekortzen edo garbitzen du pantailaren barneko geruza.

Aztergaia: ekortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ekor(tu), ekortzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

1 g.er. 'erratza pasatu'. 2 Fis., Teknol.

ekosistema
iz. Habitat jakin batek eta bertan bizi diren izaki bizidunek osatzen duten sistema naturala. Ekosistema guztien atzean lege batzuk daude. Itsas ekosistemen egoera. Ekosistema batean biozenosia desagertuko balitz, zer geldituko litzateke?

Aztergaia: ekosistema

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:09 1998-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

ekrondar
1 adj. Ekrongoa, Ekroni dagokiona.
2 iz. Ekrongo herritarra.

Aztergaia: ekrondar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ekron / ekrondar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

ektodermo
iz. zool. Enbrioiaren kanpoko geruza. Ektodermoak nerbio sistema eta epidermisa sortzen ditu.

Aztergaia: ektodermo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Zool.

ekuadortar
1 adj. Ekuadorkoa, Ekuadorri dagokiona. Ekuadortar nekazariak.
2 iz. Ekuadorko herritarra.

Aztergaia: ekuadortar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

ekuatore
iz. Bi poloetatik distantzia berera dagoen irudizko zirkulua, Lurra iparraldeko eta hegoaldeko hemisferioetan banatzen duena. Ekuatore aldeko sabanetan.

Aztergaia: ekuatore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ekuadore (EBko 2 ager.); ekuatore (EBko ager. 1)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: ekuador (3), ekuadoralde (1), ekuadore (8), ekuadore lerro (2); ekuator (3), ekuatore (6), ekuatorial (3), ekuatoriar muga (1); lurgerri (1).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ekuadore, lurgerri

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-tore

ekuatoreginear
1 adj. Ekuatore Gineakoa, Ekuatore Gineari dagokiona. Ekuatoreginear agintariak.
2 iz. Ekuatore Gineako herritarra.

Aztergaia: ekuatoreginear

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra: Onomastika Batzordeak erabakitzekoa".

 - [E116]: "lehen itzulian emana da, eta ongi dago hor".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "OK, utzi bere horretan".

ekuatorial
adj. Ekuatoreari dagokiona.

Aztergaia: ekuatorial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra: Onomastika Batzordeak erabakitzekoa".

 - [E116]: "lehen itzulikoa da hau ere, eta ez dagokio Onomastika batzordeari. Azaldu egin dezakegu, egokia iruditzen bazaizue: izond. 'ekuatoreari dagokiona'".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "utzi dagoen moduan".

ekuazio
iz. mat. Kopuru ezagunen eta ezezagunen arteko berdintza baldintzatua. Ekuazio bat ebatzi. Aldagai edo ezezagun bakarreko ekuazioa. Bigarren mailako ekuazioa. Maxwell-en ekuazioak. Ekuazio diferentzialak.

Aztergaia: ekuazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
ekuazio sistema, ekuazio-sistema
iz. mat. Ebazpen bera duten ekuazio bi edo gehiagoko multzoa. Aurreko ataletan agertu diren ekuazio-sistemen ebazpena ez da batere erraza izaten gehienetan.
ekumeniko
1 adj. Unibertsala. Kultura ekumenikoa. Elizen batasun ekumenikoaren aldekoa.
2 iz. Kontzilioez mintzatuz, mundu guztiko gotzain katolikoek parte hartzen dutena. 680. urtean Konstantinok Seigarren Kontzilio Ekumenikoa deitu zuen.

Aztergaia: ekumeniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

ekumenismo
iz. Kristau elizen batasuna helburu duen mugimendua. Ekumenismoaren aldeko mezu argia plazaratu du Benedikto XVI.ak: "Batasun osoa eta argia lortu behar dugu Kristoren jarraitzaile guztien artean".

Aztergaia: ekumenismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
ekurarazi, ekuraraz, ekurarazten
du ad. Batez ere zub. Geldiarazi.

Aztergaia: ekurarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ekurarazi, ekuraraz, ekurarazten. Batez ere Zub. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ekurarazi, ekuraraz, ekurarazten

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

ekuratu, ekura, ekuratzen
da/du ad. Batez ere zub. Gelditu; lasaitu. Abiatu eta berehala ekuratu nintzen. Otoitz egitetik ez baitziren ekuratzen. Jazarkundea ekuratu.

Aztergaia: ekuratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ekuratu, ekura, ekuratzen. Batez ere Zub. da/du ad. 'gelditu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ekuratu, ekura, ekuratzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

ekuru
adb. Batez ere zub. Geldirik, lasai. Ekuru egon. Hemen daramat eguna ene baitan ekuru.

Aztergaia: ekuru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Zub. adlag. 'geldirik, lasai'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

ekurugaitz
adj. Batez ere zub. Urduria. Eta arraunen artean han dabiltza arrain ekurugaitzak.

Esaera zaharrak

Otso gosea ekurugaitz.

Aztergaia: ekurugaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Zub. izond. 'urduria'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper