50535 emaitza bilaketarentzat - [14301 - 14350] bistaratzen.

ekurugaiztu, ekurugaitz/ekurugaiztu, ekurugaizten
da/du ad. zub. edo g. er. jas. Urduritu. Ekurugaiztu nintzen; oihu egin nuen.

Aztergaia: ekurugaiztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ekurugaitz/ekurugaiztu, ekurugaizten.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gaiztu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabileremu dialektala

Zub. (edo Goi.)

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

urduritu.

ekzema
iz. med. Larruazaleko eritasuna, azkura, azalaren gorritasuna eta, lehortzean, zarakarra sortzen duten pikor txiki urtsuak ezaugarri dituena. Dragoaren erretxina gorria ultzerak eta ekzemak sendatzeko botika bezala ere erabiltzen zen.

Aztergaia: ekzema

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): ekzema 35: Laneki 4, Elkar, Consumer 25 (ekzematoso 2), Berria 2, EiTB 2, Argia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ekzema 4: Berria 3, Juan Garzia.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: ekzema (es eccema, eczema; fr eczéma; en eczema).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu ekzema formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es eccema / fr eczéma: Elhuyar: ekzema / NolaErran: ekzema, negel / Zehazki: ekzema / Labayru: - / Adorez5000: ekzema.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Nazioarteko forma da eta beste gabe onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

elaboratu, elabora, elaboratzen
du ad. Egin; landu.

Aztergaia: elaboratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1998-11-04 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

elabora, elaboratzen.

Normalean / gehienetan, ondokoa da erabiltzekoa

normalean aski dira, eta hobestekoak, egin, landu, bezalakoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "hau hartuz gero, elaborazio ere bai, ezta?" (2005-07-19)

elaborazio
iz. Gai bat edo gehiago era jakin batean erabiliz, eraldatuz edo landuz zerbait sortzea; horren ondorioa. Elikagaien ekoizpena eta elaborazioa. Elaborazio-kostuak merkatzearren. Elaborazio prozesua.

Aztergaia: elaborazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-11-04 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh492 2020-12-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

elaborazio 7: Beñat Sarasola (“poemoi elaborazio edo lanketa falta zaiela iruditu zait”), Edorta Agirre (“elaborazio soila”), Eli Trojaola (“Elikagaien ekoizpen eta elaboraziorako eskakizunak ezarri”), EiTB.com 4 (adib.: “fintasun estilistikoa eta elaborazio armonikoa”, “EAEko aurrekontuen elaborazioan parte hartu ezin izan dutela salatu du”, “elaborazioaren gako guztiak aurkitzeko”).// elaborazio 500: Argia 2, Berria 14, Deia 2, DiarioVasco 20, Euskal Herriko Agintaritza 2, EiTB 10, Elhuyar 2, Elkar, Erlea 2, Consumer 60, Espainiako Gobernua 5, Euskaltzaindia, Jakin 13, Laneki 329, UEU 37.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: elaborazio 12: Berria 4, Xabier Arregi 5, Anjel Lertxundi, Esteban Antxustegi, Iñaki Heras.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu elaborazio formarik.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: elaboración

Erabilera oso urriko forma

hedatu gabea. Beste forma batzuk daude hori adierazteko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso hedatua, baita hiztegi orokorretan eta Euskaltermen ere.

Informazio osagarria
Bigarren mailako oinarriaren eratorrien ordez ematekoa

Saih.

elai
iz. bizk. Enara. Eder elaia goizean kantatzean, enearen kantak jo nau bihotzean.

Aztergaia: elai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'enara'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. Ik. enara

elaikume
iz. Elaiaren umea. Elaikumeek hegaz egiten ikasten dutenean.

Aztergaia: elaikume

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-kume.

elaire
iz. Ipar. Lagunarteko ezaguna. Elaire naiz harekin. Elaire dut hura. Elaire gara biak. Guti edo aski elaire ginen, bidean solas eginak behin edo beste.

Aztergaia: elaire

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.: elaire naiz hareki; elaire dut hura; elaire gara biak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Elaire naiz harekin (hala behar du adibideak)".

 - [E210]: "Oharra:Bateko, "n" falta zaio "hareki" hitzari. Besteko, argigarri moduan, esanahia gehitu beharko litzateke, Iparraldekoek finkatuta: "ezaguna baino gehiago, baina laguna baino gutxiago" dio 3000 Hiztegiak. Hala ote?".

 - [E116]: "a) erantsiko zaio adibideari falta duen -n; b) Azkueri hartua da 3000 hiztegiak aipatzen duen hori ('... gehiago... gutxiago' moduko bat ez da, formaz, izen edo izenondo baten definizio egokia), eta gauza gehiago ere aipatzen ditu OEHko sarrerak: "euskara-euskara hiztegia" lantzean ikusteko kontua iruditzen zait esanahia gehitzearena".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "bere hartan utziko da lehen itzulikoa (esanahia gehitu gabe, eta adibideko -n gordez: harekin)".

elamdar
1 adj. Elamgoa, Elami dagokiona.
2 iz. Elamgo herritarra.

Aztergaia: elamdar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Mb IArg (“Parthoen errietan, besteak Meditarrak ziran, besteak Elamitak, Mesopotamikoak besteak, Capadocikoak, Phrygikoak eta Pamphilikoak, besteak Pontokoak”), Lard (“An arkitzen ziran Partoak, Medoak, eta Elamitak: Mesopotamia’n eta Kapadozia’n”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

elamdar 1, Itxi atea (“Gure artean badaude partiarrak, mediarrak, elamdarrak”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

elamdar: BiblE 8 (iz. eta Is 22,6: "Elamdar gudariak / zaldi eta gurdietan datoz"); Dv (Jer 39,37); elamtar: Ur (Is 22,6); elamiar: Ur (1); elamitar: Dv (3); elamita: Ur (2).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Elam / Susiana // elamdar / susianar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

elantxobetar
1 adj. Elantxobekoa, Elantxoberi dagokiona.
2 iz. Elantxobeko herritarra.

Aztergaia: elantxobetar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

MIH (“Andima, Elantxobearra, esaten digutenez, ez dakigu zeinetakoa den”), Kk Ab (“Bilbao’kua zan, eta bere barruko guztijak, onzpuru’tik asi ta azkenengo txo’raño, bizkaitar euzkeldunak ziran, mundakar, bermiotar, elantxobetar, lekeitiar, ondarrutar, algortar, eta abar”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ZTC: T. Ochoa de Zabalegui (“Elantxobetarrek frogatu gura zuten”).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

elar
1 iz. Txilarra. Elarretik atera eta sasian sartu.
2 iz. Ezkaia. Ezti urrintsuari elar usaina dario.

Aztergaia: elar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. 1 ainarra. 2 ezkai / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

txilarra. 2 ezkaia.

elasmobrankio
adj. zool. Arrainez mintzatuz, kartilagozko hezurdura, hortz gisako ezkatak eta estalkirik gabeko brankia irekiak dituena; (pl.) arrain horiek osatzen duten subklasea. Marrazoak arrain elasmobrankioak dira.

Aztergaia: elasmobrankio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

elasmobrankio EB 7 (Elhuyar 2, M.A. Unanua 5).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

elasmobrankio : AB38 1, LurE, Euskalterm 2 (elasmobrankioak). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu hiztegietan (EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Zool.

elastiko
1 adj. Deformatu ondoren, lehengo forma berera berez bihurtzeko gai dena. Ehun elastikoa.
2 adj. fis. Gorputzez mintzatuz, elastikotasuna duena. Altzairua, egurra edo hormigoia bezalako materialek portaera elastikoa agertzen dute aplikatutako indarrak muga baten azpitik daudenean.
3 iz. Leporik gabeko jantzia, alkandoraren edo kidekoen azpian erabiltzen dena. Ik. kamiseta 1. Elastiko izerdituak. Mahukarik gabeko elastiko mehe bat. Barruko elastikoa.
4 iz. Leporik gabeko jantzia, alkandoraren lekuan janzten dena; bereziki, kirola egiteko erabiltzen dena. Ik. kamiseta 2. Tom Simpsonen elastikoa. Athleticeko elastikoa.

Aztergaia: elastiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. eta izond.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. jertse; 2. barruko arropa

elastikotasun
1 iz. Elastikoa denaren nolakotasuna. Epe luzera, hainbat ondorio izaten ditu eguzkitan luzaroan egoteak: epidermisa eta dermisa mehetzea, elastikotasuna galtzea. Hezur naturala bezain produktu sendoak sortu dituzte, eta ia haren elastikotasun berekoak.
2 iz. Bi fenomenoren arteko aldakuntza erlatiboaren zatidura. Elastikotasunak prezioaren aldaketen ondorioz eskaerak duen aldakuntza neurtzen du.
3 iz. fis. Indar bat jasaten duenean deformatzen den eta indarra desagertutakoan jatorrizko forma berriz hartzeko gai den materialaren nolakotasuna. Elastikotasun modulua.

Aztergaia: elastikotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

elastomero
iz. kim. Elastikotasun handia duen gaia, naturala nahiz sintetikoa. Osagai bakarreko produktuak dira, nagusiki elastomeroz osatuak.

Aztergaia: elastomero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh64 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 64 (Laneki 35, UEU 32), ETC: 140.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: elastomero iz. (Kim.) elastómero; Adorez: elastomero: iz. (Fis.) elastómero; Labayru: 0, NolaErran: elastomero en élastomère elastomerozko; Euskalterm: elastomero (TN, Merkat.); ZTHB: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Kim.

elasturi
iz. Ipar. Berriketa. Ez du elasturiak asetzen arima. Elasturian ari zirela.

Aztergaia: elasturi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. iz. 'berriketa'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

elatibo
adj./iz. hizkl. Kasuez mintzatuz, bereizketa edo barrutik kanporanzko higidura adierazten duena.

Aztergaia: elatibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-02-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu ap. EGLU-I.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

elatibo: ElhHizt, HiztEn ("Hizkl. 1 Leku baten barnetik kanporako higidura adierazten duen deklinabide-kasua. Euskaraz -tik atzizkiaz adierazten da. 2 Superlatibo erlatiboari zenbaitetan ematen zaion izena"). // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, LurE.

Erdaretako formak

en (Wikipedia): elative, fr (Wikipedia): élatif, it (Wikipedia): elativo, de (Wikipedia): Elativ. — Kasu hau duten hizkuntzak: estoniera, hungariera, suomiera.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Kasuen izenak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Jakite-arloak

Hizkl.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): izond. eta iz. Hizkl.

elauso
iz. Ipar. Elur-jausia. Elauso handiak jaisten baitira mendi kaskoetatik amilka eta punpaka.

Aztergaia: elauso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: elhauso Herr 24-2-1955 (ap. DRA: "Ez xoilki hitzaren [sic] gatik, bainan elhauso edo elhur montoin handiak jausten baitira anbilka eta punpaka"); Herr 8-1-1959 ("Elhauso pean lehertuak"); eluoso Herr 3-12-1964 (ap. DRA: "Sagar-Saron iragaiten intzaur-oihanetan barrasta gaitza eginez, uraste izigarri edo eluoso handiek bezala, gero urruntzeko uhainka-uhainka"); elur laso Gte Erd ("Elur lasoa ari du").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

elurrolde : Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

elauso : Lur EF/FE (elhauso), HaizeG BF, Lh DBF (elhauso), DRA (elhauso), PMuj DVC; eluoso : DRA; elur-lauso : DRA, PMuj DVC; elurrauso : EuskHizt, Lh DBF (elhurrauso), DRA (eta elhur-auso), PMuj DVC (elurr-auso); elurrolde : HiruMila, ElhHizt, PMuj DVC (elurr-olde); elurroso : Casve EF (elürroso), Lh DBF (elhurroso), DRA (eta elhurroso, elhur-oso), PMuj DVC (elurr-oso). Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal avalancha / avalanche formen ordainak: elurrolde : HiruMila, ElhHizt; elur-jausi : HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE (elurjausi), Lur EF/FE (elur jausi); elhauso : Lur EF/FE, Casve FE (elürrauso), HaizeG FB (elauso, elurrauso, elur-lauso), PMuj DCV (elur-lauso); lurta : HiruMila, Casve FE (elürlurta), PMuj DCV; elürroso : Casve FE; ausa : HiruMila, Casve FE; elurte , elur-meta , elur-mukuru : PMuj DCV.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

elurbizia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "avalanche [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

elbarri
1 adj./iz. Eritasun edo ezbeharren baten ondorioz ezin mugi edo nekez higi daitekeena. Ik. herbal 2. Gizon elbarri hau sendatu eta ibilarazten badut. Elbarri bat ohatzean zekartela. Asto elbarri bat.
2 adb. Eritasun edo ezbeharren baten ondorioz elbarriturik. Nire morroia etxean datza elbarri. Elbarri luzaroan zegoen gizon bat. Zezenak laga ditu lau lagun elbarri.

Aztergaia: elbarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

elbar G-EB 6 (Xe 2, Uzt Sas, Berron Kijote; MEIG 2); elbarri B 4 (Enb, Altuna, Or Tormes, Otx), G 89 (Mb IArg 3, AA 6, Xe, JanEd 2, Noe 2, Bv AsL 2, Lard 23, Zab Gabon, Tx B, EA OlBe, SMitx Aranz 3, Inza Azalp 5, Ir YKBiz 15, Ag G, Goñi, Or Mi 2, Uzt 3, MAtx Gazt 3, And AUzta, NEtx LBB 13), EB 1 (MEIG); elbartu G 1 (Mb IArg); elbarritu B 1 (Or Tormes), G 24 (Mb IArg 2, It Fab 3, Izt C, Aran SIgn, Lard 3, Sor Bar, Ldi UO, SMitx Aranz, Ag G, Muj PAm, Or Mi, Vill Jaink, Ibiñ Virgil 2, JAIraz Bizia 3, Zait Plat, NEtx Antz), IE 1 (Mde Pr), EB 5 (MEIG); eta OEH argitaratuan beste 3 (A Ezale 1897, Ker 2 Sam 9,13, Cb Senar); eta hor elbarridun 4 (Ur Mt 9,6; Ol Mc 2,3; Ker Mt 9,2 eta Arriand).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

elbar EB 1 (BertsOst/8); elbarri 25: G 10 (Ag G, Lab, M. Amundarain, M. Ugarte, Elizondo Loretegi, Kontu alai, Aita San Iñazio, Aste Santua 1983, Berron, M. Ostolaiz), EB 15 (G. Nazabal, I. Sarasola, J. Goikoetxea, BAtx Obab, Deia 1987, MAtx, N. de Felipe, A. Lertxundi, I. Elizegi, Ingurunea/5, Hizkuntza/7, I.V. de Sarasti, P. Aristi, Elhuyar: "elbarri fisiko", GAO 1989: "elbarri iraunkor"); elbarridun B 1 (Ibarg); elbarritasun EB 3 (Peillen, I. Sarasola, Lan Kide Aurrezkia 1977); elbarritu 19: B 1 (Ibarg), G 7 (L. Mitxelena, J.M. Bergara 3, A. Albisu 2, B. Latiegi), EB 11 (Kuxkux/5, SM Landuz, I. Mendiguren, X. Mendiguren B., Egin 1988 3, K. Izagirre, GIE, Egunk 1991 eta 1994); elbartu 1 (J.I. Uranga).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: elbarri 9, elbarritu 2; AB38: elbarri 3 (paralítico, lisiado), elbarritu (paralítico) 2; AB50: ekonomia elbarri 1 (economía enferma), elbarri 11 (inválido 4, paralítico 5, accidentado 1, herido 1), elbarritasun 1 (invalidez), elbarritu 2 (inválido 1, paralítico 1); HiztEn eta LurE: elbarri, elbarritasun, elbarritu; Euskalterm: elbarri-karrotxa (silla de ruedas), elbarri zerebral (paralítico cerebral; eta paralitiko zerebral), elbarri-auto (coche de inválido), elbarri zibil (inválido civil; eta baliaezin zibil), gerra-elbarri (inválido de guerra; eta gerrako baliaezin), lan-elbarri (inválido del trabajo; eta laneko baliaezin), baliaezin (inválido), elbarri-pentsio (pensión de invalidez; eta baliaezintasuneko pentsio), elbarritasun(eko) aseguru (seguro de invalidez; elbarri-aseguru eta baliaezintasun(eko) aseguru sinonimoekin), adimen-elbarri (imbécil), elbarritasun (parálisis; eta paralisi), ezgaitasun (incapacidad), baliaezintasun handi (gran invalidez), elbarritasun iraunkorrez ezgaitasun iraunkor erabatekoaren mailan jo (declarar invalidez permanente en grado de incapacidad permanente absoluta), elbarritasun-espediente (expediente de invalidez), lanerako ezintasun (incapacidad laboral), lanerako ezgaitasun iragankor (incapacidad laboral transitoria; eta lanerako elbarritasun iragankor), elbarritasun iraunkor absolutu (incapacidad/invalidez permanente absoluta; eta ezgaitasun/baliaezintasun iraunkor absolutu), ezgaitasun iraunkor partzial (incapacidad permanente parcial; eta elbarritasun iraunkor partzial), erabateko ezgaitasun iraunkor (incapacidad permanente total; eta elbarritasun iraunkor total), ezgaitasun iraunkor erabateko kualifikatu (incapacidad permanente total cualificada; elbarritasun iraunkor total kualifikatu), baliezintasun iraunkor (invalidez permanente; eta elbarritasun iraunkor), behin-behineko baliaezintasun (invalidez provisional; eta behin-behineko elbarritasun), baliaezintasun 2 (invalidez), behin betiko elbarritasun (invalidez definitiva), baliaezintasun erabateko/absolutu (invalidez absoluta), elbarritasun iraunkor 4 (invalidez permanente), aldi baterako elbarritasun (incapacidad temporal), adimen-elbarritasun (imbecilidad), zahartzaro eta elbarritasunerako sorospen (subsidio de vejez e invalidez), ez-elbarritzaile 2 (no invalidante).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

elbarri : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; elbarridun : EuskHizt, DRA, PMuj DVC; elbarritasun : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Casve EF (elbarritarzün), HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; elbarritu : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; elbarritze : EuskHizt, HiruMila, Lh DBF; elbarrikatu : Lh DBF, DRA, PMuj DVC; elbarrikatze : Lh DBF; elbarr-aldi , elbarri-arzale , elbarridura , elbarritua : PMuj DVC.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. ondoan es inválido, válido / discapacidad, discapacitado / incapacidad (laboral), incapacitado / invalidez, inválido / minusvalía, minusválido sarearen ordain-proposamenak.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) discapacidad/incapacité: gaigabezia (HiruMila); minusbaliotasun (ElhHizt); ahalgabe (Lur EF/FE) eta HaizeG FB (ezin, ahalgabetasun, ahal-eskas, ez gai izaite); discapacitado: minusbaliatu (ElhHizt); b) incapacidad (laboral)/incapacité (de travail): (lanerako) ezintasun (HiruMila, ElhHizt, PMuj DCV); ezgaitasun (ElhHizt, Lur EG/CE); gaitasunik ez(a) (ElhHizt); ahalgabe (Lur EF/FE) eta PMuj DCV (ezereza, gai-eza, gaieztasun, ezindura, gauzeza, ezdeustasun); incapacitado/incapable: ezgaitu (HiruMila, ElhHizt); ez(-)gai (Lur EF/FE, HaizeG FB); ahalgabe(tarzün) (Casve FE, HaizeG FB); ezindu (ElhHizt); ezintarzün (Casve FE) eta HaizeG FB (ahalgabe, ez-deus); c) invalidez/invalidité: elbarritasun (HiruMila, ElhHizt); ezintasun (HiruMila, ElhHizt, Casve FE); baliaezintasun (HiruMila); minusbaliotasun (ElhHizt); herbaltarzün (Casve FE) eta HaizeG FB (balio-gabetasun, herbailtasun, ezindura); inválido/invalide: elbarri (HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, PMuj DCV); ezindu (HiruMila, ElhHizt, Lur EF/FE, Casve FE, HaizeG FB); herbal (Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, HaizeG FB (herbail)); baliogabe (Lur EC/CE eta EF/FE); baliaezin (HiruMila); minusbaliatu (ElhHizt); enbalier (Lur EF/FE); balda (Casve FE) eta HaizeG FB (hebain, makal); PMuj DCV (elbarritu, erbel, oatua, alderditua); d) minusvalía/moins-value: minusbalio (HiruMila, ElhHizt); baliogaltze (Casve FE, HaizeG FB); balio-urritasun (HiruMila); galtze (Casve FE); minusválido/handicapé: minusbaliatu, ezindu, elbarri (HiruMila, ElhHizt); balio-urritu (HiruMila).

elbarridun
iz. g. er. Elbarria. Elbarridun bat ekarri zioten Jesusi, ohetxoan etzanda.

Aztergaia: elbarridun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

elbarria.

elbarritasun
iz. Elbarriaren egoera, elbarriaren nolakotasuna. Ik. paralisi; perlesia. Elbarritasunaren ondoriozko arazoak.

Aztergaia: elbarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
elbarritu1, elbarri/elbarritu, elbarritzen
da/du ad. Elbarri gelditu edo utzi. Ik. hebaindu. Zainen bat ukitu zion ezpatarekin zezenari, eta horrela elbarritu zuen. Perlesiaz elbarritua hil zen. Lapurrak bidera irtenda, zeraman guztia kendu, elbarritu eta erdi hila utzirik, alde egin zuten. Makila joka itsuak astoa elbarritu zuen. Eroriko bat hartuta, zangoak elbarrituta zeuzkan.

Aztergaia: elbarritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

elbarritu, elbarri(tu), elbarritzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

elbarritu, elbarri(tu), elbarritzen

elbarritu2
adj./iz. Elbarria, elbarri gelditu dena. Zahar elbarritua. Elbarrituak bezala indar gabe aurkitzen gara.

Aztergaia: elbarritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

elbarritu, elbarri(tu), elbarritzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

elbarritu, elbarri(tu), elbarritzen

elbitz
iz. Zenbait landare lastoduni ematen zaien izena. Ik. albitz.

Aztergaia: elbitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. albitz / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

landare lastoduna.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "elbitz, albitz, almitz... Ez al dira denak belar bera izendatzeko hainbat izen? Albitza larreetan berez hazten den gramineoa da (Brachypodium sp), hosto latzak eta luzeak ditu eta ganaduak oso gutxi estimatzen duenez, tortoetan agertzen da maiz" (2005-09-06)

elbustoar
1 adj. El Bustokoa, El Bustori dagokiona.
2 iz. El Bustoko herritarra.
eldarnio
iz. Sukar ametsa. Ik. delirio. Zeren batbederak sendo zeno zertan baitzeukan gogoa, hartan edireten da ametsetan eta eldarnioetan ere. Eldarnio bat bezala iruditzen zitzaizkien erran horiek eta ez zituzten sinetsi.

Aztergaia: eldarnio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'sukar-ametsa'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

sukar-ametsa

elder
iz. Ipar. Lerdea. Ik. adur1. Elderra zeriola.

Aztergaia: elder

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

lerde da forma nagusia (20 ager.: Gko 17; Bko 2; IEko 1); elder 3tan jaso da (IE: 1; ZuAm: 2).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lerde 8 aldiz agertu da (G: 3; B: 1; EB-EgAs: 4); eldar eta elder 2na aldiz (EB); IEko testigantzarik ez da bildu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: lerde bitan agertu da; AB50: lerde behin jaso da.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'lerdea'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. lerde

elduaindar
1 adj. Elduaingoa, Elduaini dagokiona.
2 iz. Elduaingo herritarra.
ele egin
ad.-lok. Hitz egin. Egun lur lanaz ele egin behar dugu.

Aztergaia: ele egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ele eman
dio ad.-lok. Ele egin, hitz egin. Elkarri ele ematen. Zuk ele eman eta, irri batekin ihardesten dizu. Inor ez zaio hurbiltzen, inork ez dio elerik ematen.

Aztergaia: ele eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ele erran
ad.-lok. Hitz egin.

Aztergaia: ele erran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ele eta ele
adb. Ipar. Hitz egin eta hitz egin. Ik. berriketan; hitz eta pitz; kalakan. Elkarrekin ele eta ele.

Aztergaia: ele eta ele

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ELE ETA ELE. Hablando sin parar. Luzaz atxiki zuen, apostoluez elhe eta elhe. Laph 194. Jateko artetik, elhe eta elhe emaiten dio Jazintori; xoratua atxikitzen du bere solhas maithagarriez. Ib. 208. Elgarrekin elhe eta elhe. JE Ber 73. Piarres Lafitten ingururat bildu ziren bizpahiruak ele ta ele. Larre ArtzainE 126.

adib: ele2 1 iz. Hitza; hizketa, berriketa. Ik. solas. Ele gaiztoak, nahasiak, goxoak. Denentzat bazuen ele on edo behako ezti bat. Mihian dituzun ele ederrak bihotzean bazenitu. Utz ditzagun ele alferrak. Mehatxua eta ele tzarra dariola. Oro ele dorpe, oro mehatxu. Hotz eta motz, arras ele gutxirekin. Elerik esan gabe egon. Elkarrekin ele eta ele. Eleak ele, bego honetan egungo solasa.

Ez dugu aurkitu ele eta ele formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ele eta ele 4: Herria 2 (“Bere mugikorra beharriari lotua heldu zen gizon gazte bat, ele eta ele, begiak apalik”), Iñaki Arranz (“eta bira eta bira --, ele eta ele, jo eta jo, negar eta negar, putz eta putz...”), Anjel Lertxundi (“Saltzaileak nire mututasuna baliatzen ari zen ele eta ele jarduteko Alemaniako egoerari buruz, gazteon erantzukizunaz, etorkizunak guretzat gordea omen zeukanaz, alemanen arranoak buru bakarra behar ote zuen ala bikoitza”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa Ipar. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ele sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

ele-eder
1 iz. Literatura.
2 adj. Hiztun trebea.

Aztergaia: ele-eder

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS: ele eder / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e+e-: bahuvrîhiei grafia bikoitza dagokien arren, forma bakarrean emango da hau (hots: ez da jasoko eleeder aldaera).

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-eder.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ele sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

1 iz. 'literatura'. 2 izond. 'hiztun egokia'.

ele-mele
iz. Berriketa. Ele-meletan denbora galtzen.
Loturak

Aztergaia: ele-mele

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 1998-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: adib. / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

errima-bikoteak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ele sarrerari dagokion azpisarrera.

ele2
1 iz. Hitza (hizkuntza mintzatuko elementu gisa); hizketa, berriketa. Ik. solas. Ele gaiztoak, nahasiak, goxoak. Denentzat bazuen ele on edo behako ezti bat. Mihian dituzun ele ederrak bihotzean bazenitu. Utz ditzagun ele alferrak. Mehatxua eta ele tzarra dariola. Oro ele dorpe, oro mehatxu. Hotz eta motz, arras ele gutxirekin. Elerik esan gabe egon. Eleak ele, bego honetan egungo solasa.
2 iz. Ipuina, alegia, esamesa. Hain erne eleetara, hain logale beila santuetara. Mihi-luzeen eleak. Etxeko eleak, etxean.
3 iz. Hizkuntza, mintzaira. (Batez ere bi eta hiru-rekin eta lekuzko atzizkiekin). Ik. elebidun; elebakar. Gure ele maitagarria. Euskaraz eta frantsesez, ele bitan eman du Bordak bere azken kontakizuna. Hiru eleko eredua probatzen ari dira eskola batzuetan.
elea
iz. g. er. Eztabaida, errieta. Juduekin elea latzak izaten zituen.

Aztergaia: elea

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

eztabaida, errieta.

elealdi
iz. g. er. Hizketaldia. Elealdi laburtxo bat izan zuen emaztearekin.

Aztergaia: elealdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

hizketaldia.

eleanitz
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, eleanitz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eleaniztun].

Aztergaia: eleanitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-11-04 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh231 2020-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eleanitz 1 KazetJardun 1991 ("Gure inguruko kultura eleanitza bilakatu da"); eleaniztun 4: A. Diaz de Lezana ("terminologia eleaniztuna"), L. Erriondo ("Itzulpena elebidun/eleaniztunengan"), X. Mendiguren B. ("Inperio hetitaren hizkuntz aniztasun honek bizilagunak elebidun edo eleaniztun zirela esan nahi du "), A. Elosegi ("Hiztegi juridiko eleaniztunetan sarritan irakurtzen ditugu honelako oharrak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eleanitz : HiztEn; eleaniztasun : HiztEn; LurE; Euskalterm 1; eleaniztun : HiztEn; LurE; Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec; AB38; AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eleanitz : ElhHizt; HiruMila; eleaniztasun : ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; eleaniztun : EuskHizt; HiruMila; EskolaHE; XarHizt // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

eleanitz iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, eleanitz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eleaniztun].

eleanitz 231; eleaniztun 262.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eleanitz 36; eleaniztun 13.

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Azken urteetan indarra jarri da hobetsitako forma sustatzeko, baina ez dirudi ordezkatzea lortu denik. Nolanahi ere, gomendioari eutsi behar zaio, oraingoz behintzat.

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

Ik. eleaniztun.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-anitz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "falta da, 'hizkuntza askotako' adieran. Hiztegi eleanitza, gizon eleanitza" (1995-01-25)

eleaniztasun
iz. Eleaniztuna denaren nolakotasuna; hainbat hizkuntza elkarrekin gertatzea. Estatu modernoak izan dira herritarrak elebakar bihurtu dituztenak, gizartearen eleaniztasun naturala zanpatuz.

Aztergaia: eleaniztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aniztasun.

eleaniztun
1 adj./iz. Hainbat hizkuntzatan mintzatzen dena. Ik. poliglota. Gizarte eleaniztuna.
2 adj. Hainbat hizkuntzatakoa, hainbat hizkuntza erabiltzen dituena. Testu eleaniztuna. 3 urteko haurrek eredu eleaniztunetan ikasiko dute.

Aztergaia: eleaniztun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-aniztun.

elear
1 adj. Eleakoa, Eleari dagokiona.
2 iz. Eleako herritarra.

Aztergaia: elear

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eleatar 1, P. Iztueta (“Eleatarrak, berriz, aurka jeikiko zaizkio”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eleatar: HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eleatar: Filosofia Hiztegia.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Elea / elear.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

eleatu, elea/eleatu, eleatzen
da ad. g. er. Elean jardun.

Aztergaia: eleatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

elea, eleatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

elean jardun.

elebakar
1 adj./iz. Hizkuntza bat bakarra dakiena. Euskaldun elebakarrak. Elebakarren arazoak.
2 adj. Hizkuntza bakarrekoa, hizkuntza bakarra erabiltzen duena. Hiztegi elebakarra.

Aztergaia: elebakar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
elebakartasun
iz. Elebakarra denaren nolakotasuna edo egoera. Hainbat ikerketak erakutsi digutenez, elebidunen burmuinak elebidun izaten jarraitzen du elebakartasun egoeretan.

Aztergaia: elebakartasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bakartasun.

eleberri
iz. Hitz lauzko kontakizun aski luzea, alegiazkoa, baina egiantzekotzat ematen dena. Ik. nobela. Irakurgaiak eta eleberriak. Eleberri bat idatzi. Kondaira eleberrietan. Ohitura-eleberriak. Amodiozko eleberri bat. Eleberri saria jaso du.

Aztergaia: eleberri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

elaberri [elhaberri]: Ax; He Tit 1; AA II; Ldi; Herr 11-4-1957; Arriand Lc 24; MEIG VIII; eleberri [elheberri, elebarri]: SP Imit III 54; TAg Uzt; Mde Pr; Lab Egan 1955 (3-4); Erkiag Arran; Alzola Atalak; NEtx LBB; MEIG III

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB-EgAs-etan, elaberri + eratorriek 44 agerraldi dituzte; eta eleberri + eratorriek 40 (horietako 34 autore berarenak dira: Ana Toledorenak).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: eleberri (18); elabergintza (1); AB38: elaberri (3), elabergile (1); eleberri (1); AB50: elaberri (1); eleberri (2).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, batasuna hautsi duenez

eleberri hadatuxeagoa zegoen, EBko diziplinazko jokabideak iritsi arte, eta bideratua zegoen batasunera itzultzea hobetsi da.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa erantsiz, hala erabakiko balitz, eleberri beltz .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Kontsulta txiki bat eginez gero eta, batez ere, G. Garateren lanek izan duten eragina aintzat harturik, elaberri dela formarik hedatuena ondorioztatuko genuke. 20.22 puntuko azalpena ere argigarria delakoan nago: Ana Toledoren lana aipatzen da bereziki eleberri formarako; G. Garateren Euskal elaberrien kondaira I-II obrak ere ez lirateke ahaztu behar. Beraz, nire ustez elaberri" (1994-11-02)

 - [E124]: forma zahar klasikoa elaberri da, eta Mitxelenak berak, Martin Ugaldek ipuin, kontu, elaberri generoez Euskalkaindian txosten bat aurkeztu zuenean, elaberri forma hobestea proposatu zuen, aldamenean duen elazahar-rekin batera. Batasunak, hortaz, bide tradizionalari segitu besterik ez dio egin" (1995-01-25)

eleberri beltz
iz. XX. mendearen hasieran sorturiko polizia-eleberri mota, errealismoa eta idazkera zuzena ezaugarri dituena eta gaizkile elkarteei eta gizarte- eta politika-ustelkeriari buruzko gaiak erabiltzen dituena. Ik. nobela beltz.

Aztergaia: eleberri beltz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-09-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Hainbat irizpide gurutzatzen dira

ik. oharra s.u. nobela beltz ["eleberri definitzailea denez (eta, beraz, hobetsia), eleberri beltz legokioke lexiari, nahiz ez den nobela beltz bezain erabilia"].

eleberrigile
iz. Eleberri idazlea. Euskal eleberrigileak.

Aztergaia: eleberrigile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
eleberrigintza
1 iz. Eleberriak idaztea, jarduera gisa hartua; eleberriek osatzen duten literatura mota. Ik. nobelagintza. Lizartzako idazleak, hainbat ipuin eta poesia-liburu idatzi ondoren, iaz ekin zion eleberrigintzari.
2 iz. Autore baten edo garai edo hizkuntza jakin bateko eleberrien multzoa. Euskal eleberrigintzaren hasiera. Domingo Agirreren eleberrigintza.

Aztergaia: eleberrigintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
eleberriti
adj. zah. g. er. Berritsua.

Aztergaia: eleberriti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ti.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

berritsua.

elebide
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, elebide-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma edo hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. elepide; hizpide].

Aztergaia: elebide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: Ik. elepide / HiztEn: Ik. elepide / LurE: Ik. elepide / ElhHizt: - / EskolaHE: Ik. elepide

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. elepide, hizpide.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper