50535 emaitza bilaketarentzat - [14351 - 14400] bistaratzen.

elebidun
1 adj./iz. Bi hizkuntza dakizkiena. Euskaldun elebidunak. Elebidunen arazoak.
2 adj. Bi hizkuntzakoa, bi hizkuntza erabiltzen dituena. Hezkuntza, ikastetxe elebiduna. Hiztegi, aldizkari elebiduna. Eskualde elebidunak.

Aztergaia: elebidun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
elebitasun
iz. Elebiduna denaren nolakotasuna; bi hizkuntza elkarrekin gertatzen diren egoera. Euskal Herriko elebitasunaz. Elebitasun motak. Elebitasun orekatua. Elebitasunari buruzko mintegia.

Aztergaia: elebitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
eledun
iz. Prentsaurrekoetan eta, erakunde edo elkarte baten izenean mintzatzen den pertsona. Ik. bozeramaile. Lehen ministroaren eledunak atzo adierazi zuenez.

Aztergaia: eledun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago
elefante
iz. Ugaztun handia, azal-zimurra eta belarri-eroria, tronpa moduko sudur luzea eta letagin handi eta ageriak dituena (Loxodonta sp. eta Elephas sp. ). Afrikako elefantea. Asiako edo Indiako elefantea. Afrikako elefanteak handiagoak dira Indiakoak baino. Elefante arra, emea. Elefantea eta kumea.

Aztergaia: elefante

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: elefante: Loxodonta sp. + Elephas sp.; elefante afrikar: Loxodonta africana; elefante asiar; elefante indiar: Elephas maximus; elefante iletsu: Elephas antiquus; itsas elefante: Mirounga sp.; elefante-hortz: Dentalium sp.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Loxodonta sp. eta Elephas sp.

elegante
1 adj. adkor. Dotorea. Zizurkilgo Serapio Mendizabalek kontatzen duenez, elegantea zen Plazida. Bilbo Zaharra auzo elegantea zen sortu zutenean.
2 adb. adkor. Dotoretasunez. Saskipean arin eta elegante mugitzen da hogeita hiru urteko morroskoa.

Aztergaia: elegante

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-11-04 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

elegante 37: Argia 12, Berria 23, EiTB 2

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: elegante 83: Berria 27, Herria 2, Iñaki Zabaleta 6, Julen Gabiria 6, Ramuntxo Etxeberri 5, Koldo Izagirre 4, Unai Elorriaga 5, Josu Landa 3, Anton Garikano 2, Arantxa Iturbe 2, Pako Aristi 4, Joxe Azurmendi 2, Lutxo Egia 2, Iñigo Aranbarri, Ana Urkiza, Felipe Juaristi, Eider Rodriguez, Jokin Urain, Janbattitt Dirassar, Jasone Osoro, Edorta Jimenez, Karlos Linazasoro, Joan Mari Irigoien, Xabier Amuriza, Harkaitz Cano, Anjel Lertxundi.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

ez dago maileguaren premiarik.

Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

ez da jasoko, aski baita dotore arautuarekin.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

elegantzia formarekin batera jasotzekoa, baduelako ñabardura bat dotore modukoek jasotzen ez dutena.

elegantzia
iz. adkor. Dotoretasuna. Zuhurtzia eta elegantzia hain urria den garai honetan. Etxeko sua etxeko hautsaz estaltzeko elegantzia. Oso dotore zaude!, a zer elegantzia!

Aztergaia: elegantzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): elegantzia : Elkar, Deia, Berria 12, EiTB 8, Jakin, Argia 9, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: elegantzia 8: Berria 2, Xabier Amuriza, Joan Mari Irigoien, Piarres Aintziart 2, Itxaro Borda, Elena Touyarou.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu elegantzia formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es elegancia / fr élégance: Elhuyar: dotoretasun, dotorezia; liraintasun, lerdentasun, txairotasun / NolaErran: elegantzia, dotorezia, dotoretasun / Zehazki: dotoretasun, dotoreria / Labayru: 1 dotoretasun, dotorezia, apaintasun, sotiltasun, liraintasun, edertasun, txairotasun (esbeltez); 2 dotorezia, dotoretasun / Adorez5000: 1 dotoretasun, dotorezia, sotiltasun, apaintasun; 2 distira, dirdira.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, gutxienekoa betetzen du eta badirudi dotoretasun, dotorezia ordainek ez duten ñabardura duela. Jaso egingo da eta, horrekin batera, itzuli honetan isildutako elegante ere berreskuratu egingo da, baduelako ñabardura bat dotore modukoek jasotzen ez dutena.

elegia
iz. Kexua edo deitorea gaitzat duen poesia-lana. Ez gara triste egongo bere heriotzagatik; ez dugu ez dolurik ez elegiarik onartuko.

Aztergaia: elegia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalduz: iz. 'eresia; deitore-kantua'.

eleka
adb. Ipar. Hizketan. Ik. eleketa 2. Eleka aritu, egon.

Aztergaia: eleka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. adlag. 'hizketan'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

hizketan

elekan
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, elekan-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eleka; eleketan].

Aztergaia: elekan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: + / ElhHizt: AS / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. eleka, eleketan.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ka/-kan.

elekari
1 adj./iz. Hiztuna. Gizon ernea eta elekari polita.
2 adj./iz. Berritsua, hitzontzia. Pello, amari erranen zioat orotarik elekari handiena haizela!

Esaera zaharrak

Lagun elekari, bideko zamari.

Aztergaia: elekari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Forma osatua den arren, onartzekoa da

cf. eleketari arautua: ez dirudi bi aldaera direnik, baizik bi hitz, zein bere aldetik eratuak, eta biak onartzekoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Forma baten adiera(k)

eleketaria.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K104]: "elekari, elazu, ip. hiztun, berritsu (komeni bada sartu). Plazido Mujikaren hiztegia eta egungo erabilera" (1994-11-04)

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: "Izetaren arabera, Baztanen elekari erabiltzen da, baina Baztanen bertan eleketari arruntagoa dela dirudi".

 - [E116]: "Baztanen erabiltzen dena gorabehera, elekari hau erabili egin da gure tradizioan, eta ez dira Baztangoak OEHn eta XX. mendeko corpusean ageri diren idazleak; Iparraldekoak dira ikusi ditudan guztiak, eta Ipar. marka beharko lukeela pentsatu dut, baina kontu eginik eleketari markarik gabe eman genuela lehen itzulian, bere horretan utz liteke hau ere".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "elekari (besterik gabe)".

elekatu, eleka/elekatu, elekatzen
1 da ad. Hizketan jardun. Ik. elestatu. Euskaraz elekatu. Harekin elekatzen nintzela.
2 du ad. (Aditzak, nor osagarritzat, hizketa-laguna hartzen duela). Zer zoriona hura elekatu eta! Elekatu dudan gizona. Elkar elekatzen dute.

Aztergaia: elekatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

elekatu, eleka(tu), elekatzen. da/du ad.: elkar elekatzen dute.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

elekatu, eleka(tu), elekatzen

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad. (ala gaur du ere bai? Ipar.koek argitzekoa da)

eleketa
1 iz. Hizketa.
2 adb. Eleketan, hizketan. Ik. eleka. Eleketa ari ziren. Eleketa hasi, egon. Eleketa laketago liburuetan baino. Kantuz eta eleketa.
Azpisarrerak

Aztergaia: eleketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. eta adlag. / AS: eleketan adlag.

eleketan
adb. Hizketan. Eleketan jardun, aritu, egon.
Loturak

Aztergaia: eleketan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: adlag.

eleketari
1 adj./iz. Hiztuna, erraztasunez edo trebetasunez mintzatzen dena.
2 adj./iz. Berritsua, hitzontzia. Ik. kalakari. Eleketari ergela.

Aztergaia: eleketari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

batzordeak bere aukera proposatzen du, eleketari ezagunagoa gertatzen zaiolako, testuetan hori adinatsu erabili izan den elekari baino

elektoralismo
iz. Hauteskunde propaganda egitea edo hauteskundeetan arrakasta izatea helburu duen jokaera edo egintza. Elektoralismoa eta alderdikeriak alde batera utzirik. Lehendakariaren egungo jokabidea elektoralismo hutsa dela salatu du alderdiak.

Aztergaia: elektoralismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Nazioarteko forma da eta beste gabe onartzekoa (elektoralista forman proposatua).

elektoralista
adj. Asmoez, jarrerez eta kidekoez mintzatuz, hauteskunde propaganda egitea helburu duena; elektoralismoarekin lotua dena. Inork sinesten ez dituen biktimismo elektoralistak bazterrean utzi eta lan egitea ez legoke txarto. Helburu elektoralista hutsa.

Aztergaia: elektoralista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): elektoralista 20: Berria 10, EiTB 5, Argia 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: elektoralista : Berria 7, Pako Aristi.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: elektoralismo, elektoralista. Besterik kontuan hartu gabe hauteskundeei begira eginiko politika; jokabide horri dagokiona.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es electoralista / fr électoraliste: Elhuyar: elektoralista / NolaErran: elektoralista / Zehazki: elektoralista / Labayru: elektoralista / Adorez5000: elektoralista.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Nazioarteko forma da eta beste gabe onartzekoa. Honekin batera elektoralismo forma ere jasoko da.

elektrifikatu, elektrifika, elektrifikatzen
1 du ad. Leku bat elektrizitatez hornitu. Ideia zoragarria iruditzen zaie berehala, eta iragartzen dute Gregorrek Lur osoa elektrifikatu behar duela, modua aurkitu duela energia unibertsala inori ezer kostatu gabe transmititzeko. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Nazioartean zehaztutako zabalerako bi bide elektrifikatu izango ditu ibilbideak.
2 du ad. Tresna bat edo ibilgailu bat elektrizitatez ibilarazi. Tranbiaren sustatzaileek, handik denbora gutxira, Algortako linea elektrifikatu zuten. Munduan urtean produzitzen diren 60 milioi ibilgailuak elektrifikatuko balira, litio erreserbak 50 bat urtean agortuko lirateke.
3 du ad. (Hesiak edo kidekoak) elektrizitate deskarga bat eragiteko eran prestatu. Atzeko aldeko hesia oraindik elektrifikatu gabe zegoen. Elektrifikaturiko hiru hesik bereizten zituzten bi herrialdeak. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Alanbre elektrifikatuz eginiko hesia.

Aztergaia: elektrifikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

elektrifikazio forma aztertzean proposatu da. Erabilia eta jasotzekoa.

elektrifikazio
iz. Elektrifikatzea. Biztanle bakoitzeko elektrizitate-kontsumoaren maila eta, batez ere, herrialde baten elektrifikazio-maila herrialde horren ongizate-mailaren adierazle garbiak dira. Itsasargiaren elektrifikazio lanei ekin zieten. Autoen elektrifikazioa errazagoa da, baina hegazkinen alternatibarik ez dago mahai gainean.

Aztergaia: elektrifikazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh73 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu elektrifikazio formarik.

elektrifikazio 73: Aizu, Argia, Berria 14, EiTB, Elhuyar, Elkar, Consumer, Espainiako Gobernua 9, Jakin, Laneki 43.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu elektrifikazio formarik.

Bestelakoak

EHn ez dago elektrifikatu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Honekin batera elektrifikatu forma ere sartzekoa izan liteke.

elektrika
iz. Ipar. Elektrizitatea. Elektrikako tresnak. Elektrika-argia. Karrikak elektrikaz argituak.

Aztergaia: elektrika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

elektrika, (indar)

Jatorrizko forma

elektrizitatea, elektrika

Euskaltzaindiaren Arauak

elektrika Ipar. 'elektrizitatea': elektrikako tresnak.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. elektrizitate

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "elektrizitate [proposatzen dut, ordez]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: ez dut uste hitz honi Ipar. ezarri behar zaionik.

 - Erabakia: EArau (1996-10-18): ez da onartu.

elektrikari
iz. Argiketaria. Zurgin, elektrikari eta igeltseroak.

Aztergaia: elektrikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

elektrikari, (argiketari)

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

aski da argiketari arautua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: elektrikari* e. argiketari. Ez dira maila bereko hitzak. Biak utzi beharko lirateke.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): bigarren itzulirako uztea erabaki da azkenean. // Batzordea (JAA, MA, IS): oraingoz kentzea erabaki da.

elektriko
adj. Elektrizitateari dagokiona; elektrizitateaz baliatzen dena. Motor, labe elektrikoa.
Ohiko lexiak

Aztergaia: elektriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

motore elektriko; sutegi elektrikoak

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "motore elektriko: ala motor elektriko?" (1994-10-20)

elektrizatu, elektriza, elektrizatzen
da/du ad. Gorputz batean elektrizitatea sortu edo sorrarazi. Ilea, elektrizaturik bezala harrotua. Zer egin behar da plastikozko bi xafla elektrizatzeko?

Aztergaia: elektrizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

elektrizatu 4: I. Iñurrieta ("Hau kontuan izanik, zer egin behar duzu plastikozko bi xafla elektrizatzeko?"), Elektromagnetismoa 3 ("A gorputz metaliko elektrizatua B ontzira hau ukitu gabe sartuta, honakoa ikusten da...", "Gorputz elektrizatua ontzitik ateratzen denean, B-n elektrizazio-arrasto guztiak desagertu egiten dira", "Emaitza hau esperimentalki elektrizatutako esfera isolatu batez eta esferara doi-doi moldatzen diren kirten isolatzaileez eutsitako bi hemisferio hutsez egiaztatzen da"); elektrifikatze-plan 1, UZEI ("1920an elektrifikatze-plana sortzen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

elektrifikatu : LurE (Teknol. [Zerbait] elektriko bihurtu), HiztEn (Lurralde, garraiabide, lantegi, etab. energia elektrikoz eta hartarako behar den sareaz hornitu); elektrifikatze : AB38 2 (hauetan 1 piezo-e.), LurE; elektrika : DFrec 1; elektrikatze : DFrec 1; elektrizatu : AB38 4 (hauetan 1 elektrizaturiko molekula), HiztEn (gorputz bat elektrikoki kargatu), Euskalterm 1 ('electrizar') // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

elektrifikatu : ElhHizt (Elektr. electrificar), HiruMila (electrificar), EskolaHE (Teknol. [Zerbait] elektriko bihurtu); elektrizatu : ElhHizt: (Elektr. electrizar), HiruMila (electrizar), EskolaHE (Gorputz bati karga elektrikoa eman), Casve EF (elektrizatü: électrifier) // PMuj DVC: eletrikatu (1 electrizar, producir la energia; 2 electrificar), elektrikatzaile (electrizador, electrizante), elektrikatze (electrización, electrificación), elektrikazte (electrificación), elektrikaztu (1 electrizar, producir la electricidad; 2 electrificar) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

elektriza, elektrizatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

elektrizazio
iz. Elektrizatzea. Gorputzen elektrizazioaren eragilea elektroia da beti.

Aztergaia: elektrizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2002-12-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

elektrizitate
1 iz. Geldirik dauden edo higitzen ari diren karga elektrikoek eragindako fenomenoen multzoa eta haiekin lotutako energia mota. Ik. argindar. Elektrizitate positiboa, negatiboa. Elektrizitatez dabilen automobila. Elektrizitatea sortzeko tresnak. Elektrizitate sorgailua.
2 iz. Fisikaren adarra, elektrizitatea aztertzen duena.

Aztergaia: elektrizitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

elektrizitatea, elektrika

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

elektrika ere onartzekoa da, "Ipar." markarekin

elektrizitate deskarga, elektrizitate-deskarga
iz. Karga elektriko bat eroale batetik beste batera bat-batean igarotzea. Castejon-Iruñea trenbide sareko mantentze lanetan ari zen langile batek elektrizitate deskarga jaso zuen, eta hil egin zen.
elektrodo
iz. Edozein eroaleren muturra, ukitzen duen ingurunera korronte elektrikoa eroaten duena edo ingurune horretatik korronte elektrikoa jasotzen duena. Hodiaren elektrodoen artean deskarga elektrikoa gertatzen denean, elektroiek merkurio atomoak kitzikatzen dituzte.

Aztergaia: elektrodo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "elektrodoa = electrodo".

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-odo.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

elektroeragile
adj. elektr. Ekintza mekaniko edo kimiko baten eraginez edo eremu magnetiko baten aldaketaz elektrizitatea sortzen duena. Ik. indar elektroeragile.

Aztergaia: elektroeragile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

elektra eragile 1: Elhuyar; elektroeragile 10: Elhuyar 1985; L.M. Bandres 3; Elhuyar 3; Fisika; Fisika orokorra 2.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

elektraeragile : AB38 1; elektroeragile : AB38 7; HiztEn; Euskalterm; indar elektroeragile : HiztEn (AS); Euskalterm // Ez dugu aurkitu ap. DFrec; AB50; LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

elektroeragile : ElhHizt; HiruMila; Casve EF; PMuj DVC (elektro-eragile, eletro-eragile); eta indar elektroeragile: HiruMila (AS) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; HaizeG BF; DRA; Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

elektro- osaerako exoelkarteak (ik. Hitz-elkarketa/4, 101-102)

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Elektr.

elektroi
iz. Atomoaren nukleoaren inguruan higitzen den partikula negatiboa. Inguruko elektroiek pantaila moduko bat eratzen dute nukleo atomikoaren inguruan. Hartara, oreka dagoenean bi norabideetako elektroi-jarioak berdintzen dira.

Aztergaia: elektroi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
elektroiman
iz. fis. Iman artifiziala, eremu magnetikoa korronte elektriko baten bidez sortzen duena.

Aztergaia: elektroiman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:012 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu elektroiman, elektroaimant formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

elektroiman 12: X. Kintana ("Dudarik ez, Kamino hegaletan, nonbait gordeta, elektroiman nagusi bi zeuden"), Saioka/8 (irudi batean, "Janari-banatzaileari eragiten dion motorea edo elektroimana"), J.M. Angulo ("Biraka egiten duen ardatz batetan kiribildutako bobina edo elektroiman batez egina izaten da"), Elhuyar ("Zein da solenoidea eta elektroimanaren arteko diferentzia?"), Elektromagnetismo ("1826. urtean Sturgeonek lehen elektroimana eraiki zuen solenoide batez baliatuz"), Elektroteknia 5 ("Elektroiman baten bidez eragiten zaion etengailua da errelea"), Teknologia/DBH 2 ("konexio horiek itxita edo zabalik geratuko dira elektroiman baten eraginez", "Elektroimanen Aplikazio Praktikoak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

elektroiman : AB38 9, HiztEn (Elektr. Burdina gozoko nukleoa duen bobina-sistema batetik korronte zuzena pasaraziz, eremu magnetikoa sortzen duen tresna), LurE (Teknol. Korronte elektriko batek artifizialki imandutako burdin gozozko pieza), Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

elektroiman : ElhHizt (Elektr. electroimán), HiruMila (Fis. electroimán), EskolaHE (Teknol. korronte elektriko batek artifizialki imandutako burdina gozozko pieza), Casve EF (électroaimant), PMuj DVC (eletro-iman: electroimán) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis.

elektrokardiograma
iz. med. Bihotzak igortzen dituen korronte elektrikoak jasotzen dituen grafikoa. Atsedenean egindako elektrokardiograma eskatzen zaie kirolari guztiei.

Aztergaia: elektrokardiograma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh52 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 52, ETC: 149.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: elektrokardiograma iz. (Med.) electrocardiograma; Adorez: elektrokardiograma: iz. electrocardiograma; Labayru: elektrokardiograma 1 iz. Med. electrocardiograma; NolaErran: elektrokardiograma faire un électrocardiogramme à qn norbaiti elektrokardiograma egin; Euskalterm: elektrokardiograma (4, Med.).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, ezaguna eta jasotzekoa dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Med.

elektrokimika
iz. kim. Kimika fisikoaren adarra, energia kimikoaren eta elektrikoaren arteko elkarrekintzak aztertzen dituena. Antoine César Becquerelek garrantzi handiko aurkikuntzak egin zituen metalen eroankortasun elektrikoaz, magnetismoaz eta elektrokimikaz.
elektrokimiko
adj. kim. Elektrokimikarena, elektrokimikari dagokiona. Hidrogenoaren eta oxigenoaren arteko erreakzio elektrokimiko baten bitartez korronte elektrikoa sorraraz zitekeela frogatu zuen William Grovek. Berez, korrosio prozesu guztiak elektrokimikoak dira.

Aztergaia: elektrokimiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh75 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 75, ETC: 374.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: elektrokimiko izond. electroquímico, -a baliokide elektrokimikoa: equivalente electroquímico; Adorez: elektrokimiko: adj. (Kim.) electroquímico/ca; baliokide elektrokimikoa: equivalente electroquímico; Labayru: elektrokimiko 1 adj. Kim. electroquímico -ca; NolaErran: 0. // Euskalterm: elektrokimiko (TN: pila elektrokimiko).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Kim.

elektrokutatu, elektrokuta, elektrokutatzen
1 da ad. Elektrizitate deskarga baten ondorioz hil. Elorrioko lantegi batean lapurtzen ari zenean elektrokutatu da. Zutoin batzuk seguruak dira, hegaztiak ez dira elektrokutatzen.
2 du ad. Elektrizitate deskarga baten bitartez norbaiti bizia kendu, bereziki hiltzera kondenaturik dagoen norbaiti. Makila elektriko batekin erreta hil zuten: urez betetako bidoi batean sartu zuten, eta elektrokutatu. 1953ko ekainaren 19an hil zituzten, elektrokutaturik. Edisonek korronte alternoko aulki elektriko bat asmatu zuen eta txakurrak eta katuak elektrokutatu zituen Teslaren korrontea arriskutsua zela frogatzeko.

Aztergaia: elektrokutatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu elektrokutatu formarik.

elektrokutatu 48 (ad. eta adj.): Argia 2, Berria 22, Elkar, Consumer 3, Laneki 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

elektrokutatu (ad. eta adj.) 16: Berria 9, Iñigo Aranbarri 2, Joan Mari Irigoien, Gotzon Garate, Karlos Linazasoro, Harkaitz Cano, Unai Iturriaga.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: elektrokutatu; Adorez: elektrokutatu; Labayru: elektrokutatu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

elektrolisi
iz. kim. Gai konposatu bat korronte elektriko baten eraginez kimikoki deskonposatzea. Uraren elektrolisiaz hidrogenoa eta oxigenoa atera daitezke. Kloroa gatz arruntaren elektrolisiaz lortzen da.

Aztergaia: elektrolisi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-s.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

elektrolitiko
1 adj. kim. Elektrolisiarena, elektrolisiari dagokiona. Metalen eta plastikoen gainazala prozesu elektrolitiko edo kimikoen bidez tratatzeko instalazioak.
2 adj. kim. Elektrolisi bidez egiten edo lortzen dena. Arrasaten indar handia izan dute bainu elektrolitikoak egiten zituzten enpresek. Kobre elektrolitikoa.
3 adj. kim. Elektrolisiak eragindakoa. Metalen korrosio elektrolitikoa fenomeno natural bat da.

Aztergaia: elektrolitiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh53 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu elektrolitiko formarik.

elektrolitiko 53: Elhuyar 2 (“Teknologia horri esker, kondentsadore elektrolitiko handiak erabili beharrak sortzen dituen desabantailak gainditu egiten dira neurri handi batean”), Consumer 2 (“Desoreka elektrolitikoak eta potasio galerak eragiten dituztenez, ez da komeni egunero edo maiz hartzea, pazientea botika antiarritmikoak edo kardiotonikoak hartzen ari bada, bereziki”), Espainiako Gobernua 4 (“Mineralekin, kontzentratuekin edo bigarren mailako lehengaiekin, prozedura metalurgiko, kimiko edo elektrolitikoen bidez, burdinarik gabeko metal gordinak ekoizteko erabiltzen diren instalazioak”), Laneki 45 (“125 μF / 63 kondentsadore elektrolitiko bat”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

elektrolitiko 2: Berria, Josu Zabaleta.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: elektrolitiko (TN).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

elektrolito
iz. kim. Ur disoluzio batean korronte elektrikoa eroateko gai den gaia. Elektrolitoak, konposatu ionikoak edo disolbatzean ioietan disoziatzen diren gaiak izaten dira.

Aztergaia: elektrolito

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

elektromagnetiko
adj. Elektromagnetismoari dagokiona. Uhin elektromagnetikoak.

Aztergaia: elektromagnetiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
elektromagnetismo
iz. fis. Fisikaren adarra, korronte elektrikoen eta eremu magnetikoen arteko eraginak aztertzen dituena.

Aztergaia: elektromagnetismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

elektromekanika
iz. Elektrizitatea eta mekanika konbinatzen dituen teknika. 70eko hamarkadan, telefonia mundua elektromekanikan oinarrituta zegoenean.
elektromekaniko
1 adj. Elektrizitatearen eta mekanikaren konbinazioari dagokiona. Sistema elektromekanikoa.
2 adj. Elektrizitatearen eta mekanikaren konbinazioaz baliatzen dena. Kontaktoreak gailu elektromekanikoak dira.

Aztergaia: elektromekaniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh78 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu elektromekaniko formarik.

elektromekaniko 78: Berria 5, Elhuyar 6, Espainiako Gobernua 4, Laneki 62, UEU.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu elektromekaniko formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: elektromekaniko (TN).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

elektrometria
iz. fis. Fisikaren adarra, magnitude elektrikoak neurtzeko erak aztertzen dituena.

Aztergaia: elektrometria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: electrometría.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis.

elektronegatibo
adj. fis. Atomoez edo molekulez mintzatuz, elektroi askeak hartu eta ioi negatibo bihurtzeko joera duena. Demagun bi atomo ditugula, bata elektropositiboa eta bestea elektronegatiboa.

Aztergaia: elektronegatibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Fis.

elektronika
iz. Fisikaren adarra, elektroi askeek parte hartuz jazotzen diren gertakariak aztertzen dituena; jakintza horren ondoriozko teknologia. Elektronika ikasten ari da Bordelen. Elikagai eta elektronika industriek ere beherakada izan dute.

Aztergaia: elektronika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
elektroniko
1 adj. Elektroiari dagokiona. Portaera magnetikoa materialaren egitura elektronikoak mugatzen du gehienbat.
2 adj. Elektronikarena, elektronikari dagokiona. Ingeniaritza elektronikoa.
3 adj. Tresnez edo gailuez mintzatuz, elektronikaz baliatzen dena. Mikroskopio elektronikoa. Irakurgailu elektronikoak ez du azken urteetan espero zen adinako gorakadarik izan.
4 adj. Musikaz mintzatuz, musika-tresna elektronikoak erabiliz egiten dena. Zinemaren eta musika elektronikoaren arteko harremana du hizpide liburuak.
5 adj. Liburuez, egunkariez, aldizkariez eta kidekoez mintzatuz, euskarri elektroniko batean jasoa eta tresna elektroniko batean irakurtzeko eta erabiltzeko prestatua dena. Artikulua oso-osorik irakur daiteke egunkariaren edizio elektronikoan.
6 adj. Mezuez eta kidekoez mintzatuz, posta elektronikoa erabiliz bidaltzen dena. Mezu elektronikoak.

Aztergaia: elektroniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

makina elektronikoak

elektronvolt
iz. fis. Lan- eta energia-unitatea, 1,60217646 x 10-19 jouleren baliokidea dena (eV).

Aztergaia: elektronvolt

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

elektronvolt: HiztEn; ez dugu aurkitu ap. LurE.

Erdaretako formak

Le Petit Robert: électronvolt; ez dugu aurkitu ap. Collins.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak eta Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): elektronvolt iz. Fis.

elektropositibo
adj. fis. Atomoez edo molekulez mintzatuz, elektroi askeak eman eta ioi positibo bihurtzeko joera duena. Demagun bi atomo ditugula, bata elektropositiboa eta bestea elektronegatiboa.

Aztergaia: elektropositibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Fis.

elektroskopio
iz. Karga elektrikoak detektatzeko eta positiboak edo negatiboak diren zehazteko erabiltzen den tresna. Gorputz bat kargaturik dagoen ala ez jakiteko, aski da gorputzarekin elektroskopioaren esfera ukitzea.

Aztergaia: elektroskopio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:011 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

elektrostatika
iz. fis. Fisikaren adarra, geldirik dauden karga elektrikoak eta haien artean sortzen diren indarrak eta eremu elektrikoak aztertzen dituena.

Aztergaia: elektrostatika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis.

elektrostatiko
adj. fis. Elektrizitate estatikoarena, elektrizitate estatikoari dagokiona; elektrizitate estatikoak eragindakoa. Indar elektrostatikoa.

Aztergaia: elektrostatiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Fis.

elektroteknia
iz. fis. Fisikaren adarra, elektrizitatearen aplikazio teknikoak aztertzen dituena. Elektroteknia eta kimika industriala unibertsitateetan egiten ari ziren lan teorikoen ondorioak izan ziren.

Aztergaia: elektroteknia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: electrotecnia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Teknol.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper