50535 emaitza bilaketarentzat - [14401 - 14450] bistaratzen.

elektrotekniko
adj. Elektrotekniarena, elektrotekniari dagokiona. Sistema elektrotekniko eta automatizatuak.

Aztergaia: elektrotekniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh66 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu elektrotekniko formarik.

elektrotekniko 66: Espainiako Gobernua 4, Laneki 61, Nafarroako Gobernua.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu elektrotekniko formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: elektrotekniko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

elemenia
iz. Kopuru guztiz handia. Gizon elemenia atera zitzaion bidera. Bazen kolpatuz elemenia bazter guztietan.
Azpisarrerak

Aztergaia: elemenia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: elemenia bat .

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: gipuzkeraz ere erabiltzen da. elemena ere aipatu beharko litzateke.

 - Erabakia: EArau (1996-10-18): ez da onartu.

 - Erabakia: (EH 2014): Euskaltzaindiaren Hiztegiak araua aldatu du, Ipar. marka kenduz.

elemenia bat
Asko, anitz. Elemenia bat meza entzunagatik ere, kausitzen dira egundaino bezain argal, egundaino bezain erorkor Jaunaren begietan. Bidera atera zitzaien gizon elemenia bat.

Aztergaia: elemenia bat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bat.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

elemenia sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

elemenia bat meza entzunagatik ere.

elemeniaka
adb. Kopuru guztiz handian. Aita Garat bere lagunekin herriz herri zebilen, arimak elemeniaka argituz eta zerurako irabaziz.

Aztergaia: elemeniaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

elementu
1 iz. Osagaia. Pascal Boniface politologo frantsesak dioenez, estatua lau elementuk definitzen dute: lurraldeak, herritarrek, gobernuak eta futbol selekzioak.
2 iz. Antzinako filosofian, unibertsoa osatzen zuten lau gai bakunetako bakoitza. Lau elementuak, lurra, ura, airea eta sua.
3 iz. kim. Zenbaki atomiko bera duten atomoez osaturiko gaia. Nekez agertzen da burdina egoera naturalean elementu aske gisa, eta, gehienetan, beste elementuekin konposatuak eratzen ditu. Elementu kimiko ugarienak oxigenoa eta silizioa dira.
4 iz. pl. Izadiko indarrak. Berorrek gizonei agintzeko eskua badu; baina elementuei ez: horiek Jainkoari obeditzen diote.
5 iz. Euri erauntsia. (Singularrean nahiz pluralean; euri-rekin hitz elkartuak eratuz nahiz bera bakarrik). Mendiek edaten eta irensten dituzte euri elementu horiek. Elementu gaitzak bota ditu. || Zuetatik nork jasan ahal izanen ditu sekula guztiko su-elementu horiek?
6 iz. mat. Multzo bateko osagaia.
7 iz. lgart., adkor. (Balioespen adierazpenetan, hainbat arrazoirengatik egokia ez den pertsona adierazteko; zenbaitetan txerazko ñabarduraz erabiltzen da). Ik. tresna 3. Kontuz ibili elementu honekin, ez da parte onekoa. Elementu ederra duk hura! Hi haiz, hi, elementua!
Azpisarrerak

Aztergaia: elementu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

element(u)

Jatorrizko forma

eragiketa aritmetiko batekiko elementu neutro; poliedro baten elementuak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra: Mailegu hori badirudi Kimika edota Fisikaren arlokoa dela, eta marka horiek eraman beharko lituzke. Bestelakoetan, euskarazko "osagai" izan daiteke horren ordain egoki".

 - [E116]: "Ados nago AUrekin; hala ere, bere horretan utziko nuke oraingoz, lehen itzulian eman genuen bezala. Arloak eta adierak zehaztu beharra egongo da, baina horretarako une egokia, "euskara-euskara hiztegia" lantzekoa izan liteke (OEHk, adibidez, sei adieratan banatu ditu testuetako lekukotasunak)".

 - [E116]: "Proposamena: utzi bere horretan lehen itzulikoa".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "OK, oraingoz bere horretan utzi".

elementu neutro
iz. mat. Multzo batean * eragiketa bitar bat emanik, multzoaren e elementua, multzoaren edozein a elementutarako e * a = a * e = a berdintza betetzen duena.

Aztergaia: elementu neutro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-02-25 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)
elepide
iz. Ipar. Hizpidea. Erabateko gauzak ziren une hartan elepide eta berriketa gai.

Aztergaia: elepide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'hizpidea'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. hizpide

elerti
iz. Literatura.

Aztergaia: elerti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-03-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. literatura

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. literatura

elesari
iz. zah. Gorazarrea.

Aztergaia: elesari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. gorazarre.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Literaturan badago dokumentatua. Nekez esan daiteke forama agramatikala dela; besterik da adiera horretarako gorazarre nagusitu izana".

 - [E116]: "Zuzen dabil MA. Tradizioren bat izan duten eta baztertu izan diren formei ez diegu orain izartxoa ematen, eta bietan bat: edo aipatu gabe uzten ditugu, zerrendatik kenduz; edo markatuz aipatzen ditugu (adib.: "elesari iz. Zah. 'gorazarrea'"). Nahi duzuena".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "elesari iz. Zah. 'gorazarrea'".

elesta
iz. Batez ere zub. Hizketa. Ik. eleketa; berbeta. Elesta lohiak.
Azpisarrerak

Aztergaia: elesta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalduz: "iz. Batez ere Zub. 'hizketa, eleketa'", eta AS gisa gehituz: elestan .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

elestaldi
iz. Batez ere zub. g. er. Hizketaldia. Elestaldi honen solasik premiatsuenak batera biltzeko.

Aztergaia: elestaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

hizketaldia.

elestan
adb. Batez ere zub. Hizketan. Elestan ari ziren.
Loturak

Aztergaia: elestan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: adib. / LurE: adib. / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

elesta sarrerari dagokion azpisarrera.

elestari
1 adj./iz. Batez ere zub. Hiztuna, erraztasunez edo trebetasunez mintzatzen dena. Ik. eleketari. Elestari ederra.
2 adj./iz. Batez ere zub. Berritsua, hitzontzia. Holako jende elestari eta arinetik begira nazazu.

Aztergaia: elestari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

elestatu, elesta/elestatu, elestatzen
da ad. Batez ere zub. Elekatu, hizketan jardun. Euskaraz gaitezen elesta. Mezako denboran elestatzen bazara.

Aztergaia: elestatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

elestatu, elesta(tu), elestatzen. Batez ere Zub. da ad. 'elekatu, hizketan jardun'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

elestatu, elesta(tu), elestatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

eletsu
adj. Berritsua.

Aztergaia: eletsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

berritsua.

elez
adb. Hitzez. Elez eta izkribuz.
Loturak

Aztergaia: elez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ELEZ. De palabra, verbalmente. "(R-uzt), hablando" A. Elhez bezala obraz / behar tüzie konplitü. Xarlem 274. Ederki liluratu nutenean elhez, / ninduten amarratu zinez eta legez. Balad 232. Ñori gaxkirik ez egitia ez obraz, ez elez, eztare deseoz. CatR 45 (CatAe 44 itzes, CatSal 45 itzez). Elhez ez, nahiz bai. Zby RIEV 1908, 773. Guri, eskuararen atxikitzea eta zaintzea etsai guzietarik, ahal oroz; elez eta egintzaz. HU Aurp 213. Obeki emonen naun entelegatra itzez edo elez, el baginte suntatra biak. Mdg 142. Bi aitzindari ohiek behar zütien ordian soldado denborako gora beherak elez arraberrikatü. Const 38. Elhez Minini zuten jo / Larrutu, xehatu, eho; / "Gatu debruak, duble ban, / Beharko dik amor eman". Ox 121. Aintzinetik, elhez eta zinemaz ere, ahal bezen ontsa argitzen ditut [gazteak] hango harat hunatez. Larz Iru 26

adib: okupu adj. Zub. Zah. Lgart. Haurdun. Maria Solt doa negarrez, izorra dela beldurrez; Barnets bordako andereak kontsolatu du elez, emazte zaharrik okupu agitzen ez dela, ez.

elez 10: Berria 4 (“Elez eta izkribuz, erotismo umoretsu baten dabil. Baina lizunkeriak ez ditu maite, sotilki ari da, eta emakumeei errespetu handia die”), Euskaltzaindia (“Industria eta Aitzinamenduaren itzalpean, baina kontrabandoz, ekartzen digute, ez elez bai obraz, euskaldunen zokoratze sozial eta politikoa, iduriarazten aipatu prozesu hau berez sortua dela”), Jakin (“Euskara elez eta legez Ipar Euskal Herrian”), Argia 3 (“Ez nuen Miarritzeko lagunik bertan ikusi, elez helburu berek gidatzen gaituztenak elkarrengandik urrunegi gaudenaren seinale”), Erlea (“Monologoa harreman bitxi, anormal bat dela, bai, bainan elez hantu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

elez 17: Herria 7 (“Irriz eta elez”), Itxaro Borda 5 (“Alde edo aurka, bakoitzak elez erran dezake sentitzen eta testuinguru horretan bizitzen duena, hain gutxietsia den eztabaidari ateak irekiz”), Piarres Aintziart 2 (“Gixakotasun fermu batek gidatzen ditu harat hunatak, eta elez manifestatu gabeko fede batek etxe eta bazterrak betetzen ditu”), Eneko Bidegain (“Burutik nahasia zen, noiz nahi oihu bitxi batzuetan hasten zen eta ez zuen iduri bere burua elez ulertaraztera heltzen zen”), Aingeru Epaltza (“Une horretantxe sortu zitzaidan gogoan eta neroni ere harrituxea nengoen, ahoan elez jantzita”), Jose Angel Irigaray (“Energia, sua; ekaia, berina; espazioa, denbora... - dino argitasunak, ez elez, baina; zirrara da”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ele sarreran.

elezahar
iz. Aspaldiko gertaerei buruzko kontakizun alegiazkoa. Euskal Herriko elezaharrak. Tesaliar elezaharrak dioenez. Aitorren elezaharra. Elezaharreko pertsonaia.

Aztergaia: elezahar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "ele-zahar [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

elezu
adj. Berritsua.

Aztergaia: elezu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2007-04-19
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "Ez dut batere argi ikusten hau: OEHn elezu eta eletsu ageri dira. Gaurko testuetan (XX. mendekoetan eta prosa modernoan) ez da adibiderik. Gure hizkeran oso arrunta da elezu. Horregatik nik elezu aukeratuko nuke"

 - [E116]: "Ikus gorago".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "elezu (jarri hemen eletsu-ren kasuan bezala: izond. 'berritsua')".

elezuri, ele-zuri
adj. Itxurazalea, itxuratia. Gizon elezuria.
Azpisarrerak

Aztergaia: elezuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Grafia bikoitzak

edo ele-zuri.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gizon elezuria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Ele-ren azpisarrera gisa ere proposatzen da. Bietatik batean jaso beharko da".

 - [E116]: "Hau bezalako izenondoetan, arauak onartzen dituen "bi formak ematea beti" erabaki genuen 2001-11-30ean, adar-motz aztertzean, eta forma bakoitzari bere lekua dagokio formatuz: salbuespenak salbuespen, azpisarreran eskaintzen da marratxoduna, eta sarrera gisa hitz batean idatzia. Horrelaxe utzi behar da, nire ustez, eta bigarren itzulia bukatzean ikusi beharko genuke beti berdin eskaini ditugun honelakoak".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "lantaldearena bere horretan utzi".

elfo
iz. Germaniar mitologiako giza itxurako izaki txiki liraina, ahalmen miragarriak dituena eta ipuinetan eta kontakizunetan belarri puntazorrotzekin irudikatzen dena. Ik. iratxo. Imajinatzen hasten nintzelako han bizi zirela sorginak eta basajaunak, elfoak eta ipotxak, ipuinetako eta filmetako izaki miragarri guztiak.

Aztergaia: elfo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh65 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 57; ETC: 980

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: elfo; Adorez 0, Labayru: 0; NolaErran: elfo; Euskalterm: 0.

Erdaretako formak

es elfo / fr elfe: Elhuyar: elfo / Adorez: elfo / Labayru: 0 / NolaErran: elfo.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Komeni da iratxo formarekin nolabaiteko lotura egitea, erabiltzaileari zenbaitetan bataren edo bestearen aldeko hautua egin dezakeela gogorarazteko.

elgar
izord. [Oharra: Euskaltzaindiak, elgar-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. elkar].

Aztergaia: elgar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-03-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

elkar, elgar, alkar [elkar hobestekoa da]

Euskaltzaindiaren Arauak

elgar* e. elkar.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. elkar (eratorriak hobetsi hau oinarri dela egingo dira)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "elkar [bakarrik proposatzen dut]" (1994-11-02)

elge
iz. Ipar. Lur landua. Ik. alor. Laborariak bere elgean bere ogia edo artoa urte batean galtzen duenean. Euskaldun gizonak du elgea bilatzen.

Aztergaia: elge

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'lur landua'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar

Forma baten adiera(k)

lur landua

elgetar
1 adj. Elgetakoa, Elgetari dagokiona.
2 iz. Elgetako herritarra.
elgoibartar
1 adj. Elgoibarkoa, Elgoibarri dagokiona.
2 iz. Elgoibarko herritarra.

Aztergaia: elgoibartar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-11-04 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Xe (“Elgoibartar oriyek aurtengo urtian gustora irten dira”), SM Zirik (“Auspua konpontzera etorrela esan ebanian, makilliakin aurrian artuta atara eban kalera elgoibartar gizajua”), Uzt BZO (“Elgoibartar atsegiña”), Ag G (“Elgoibartarrak”), MIH (“Mazantini elgoibartarraren denboran bederen”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

H. Etxeberria (“elgoibartar gazteak”), Elgoibarren (“39 elgoibartar”, “elgoibartar guztiek“, “Josu Merino elgoibartarra”, “Josu Merino eskalatzaile elgoibartarra”, “elgoibartarrak denbora hobea egin zuen”), O. Araolaza (“Elgoibartarra eta ogibidez fisioterapeuta da bera”), Ag G (“Elgoibartarrak: andi-txikirik ezta beraz, erren ta elbarririk ez”), Euzkadi (“neureki etorri ziran elgoibartarrak esan eustenez”), ZArg (“Elgoibartarrak: Arakistain, Urain, Berazategi”), Touring (“Elgoibartarrek 2-0 irabazi“), K. Lizarralde (“elgoibartarren kuota”), B. Arrizabalaga (“Elgoibartarrok ze eskutitz mota jasotzen dugu gehienbat?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ZTC: Elhuyar (“Jaiotzaz elgoibartarra da”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak lantzekoa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

elgorri
iz. med. Eritasun kutsakorra, batez ere haurrak jotzen dituena, larruazalean agertzen diren gorriune txiki ugariak ezaugarri dituena. Ik. gorrina; txarranpin. Elgorriak joa.

Aztergaia: elgorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

definitzailea da gorrina eta txarranpin arautuetan.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "elgorria = sarampión".

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gorri.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

elgorriagar
1 adj. Elgorriagakoa, Elgorriagari dagokiona.
2 iz. Elgorriagako herritarra.
eli
1 iz. Abere taldea.
2 iz. Taldea. Ardi eli bat.

Esaera zaharrak

Eli doilorrean ez da zer hautu, eta bizar-gorritan gutxi zer sinistu.

Aztergaia: eli

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehituz: "iz. Zub."; eta AS gisa: eli bat .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K203]: "... besteak baino harrigarrixeago..." (1993-02-26)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "hitz onartu honi bere lehenbiziko esangura propioa jarri beharko genioke, hots, 'taldea, artaldea'. Ez legoke gaizki, gainera, adibide gisa, atsotitz hau ere eranstea: semez elirik ez".

 - [E116]: "Hau ere ez da batere argia niretzat: azpisarrera gisa proposatzen den eli bat esapideari, bai, ongi dagokio Zub. marka; baina eli sarrerari ez dut uste Zub. marka dagokionik (ez behintzat OEHko datuen arabera: Etxeberri Ziburukoa, Oihenart, Harizmendi, Intxauspe edo Casenaveren ondoan, Añibarro, Etxagarai, Iztueta, Tx. Agirre, Otxolua, Zaitegi edo X. Onaindia bezalakoak ageri dira erabiltzaileen artean). Gaur Zuberoan bakarrik erabiltzen dela adierazi nahi ote du lantaldeak? Orduan, Gaur Zub. edo Batez ere Zub. adierazi beharko genuke. Adierak, berriz, lauzpabost baditu OEHn (nagusiki XK-k aipatzen dituenak: 'abere-taldea; taldea; parea'), eta euskara-euskara hiztegia lantzeko unerako utziko nuke zehaztasun horietan sartzea, eta baita semez elirik ez atsotitza eranstea ere, ez baitio argitasun handirik erantsiko hiztegi hau erabiliko duenak behar duen informazioari".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "eli iz. 'abere taldea'; Sarrera berria gehitu: elibat zenbtz. Zub. 'batzuk' (komunztadura pluralean egin behar du): gizon elibat jin dira".

elibat
zenbtz. zub. Batzuk. (Aditzaren komunztadura pluralean egiten da). Gizon elibat jin dira. Kantore berri elibat nahi ditut kantatu.

Aztergaia: elibat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bat.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eli sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Zub.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gizon eli bat ('gizon batzuk').

elidetar
1 adj. Elidekoa, Elideri dagokiona.
2 iz. Elideko herritarra.

Aztergaia: elidetar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Elide / elidetar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

eliditu, elidi, eliditzen
1 du ad. hizkl. Esaldi bateko hizkuntza-elementuren bat gramatika-arauak hautsi gabe ezabatu. Euskarak izenordainak eliditzeko duen ahalmena. Kasu hauetan ezin elidi daiteke aditzaren bigarren elementua.
2 du ad. hizkl. Elisioa egin.

Aztergaia: eliditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eliditu 3: I. Gaminde ("[...] batzutan Izena eliditzen dela eta besteetan Izena mantentzen dela"), Hitz-ordena ("Hau ez da euskarak izenordainak eliditzeko duen ahalmenaz sakontzeko lekua"), Eutsi/1 ("Kasu hauetan ezin elidi daiteke aditzaren bigarren elementua").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

elidi, eliditzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Gram.

elikabide
iz. Elikatzeko bidea. Esne jetzi berriak edukiaren % 3-6 du gantza; behiaren arrazaren eta elikabidearen arabera aldatzen da ehunekoa.

Aztergaia: elikabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
elikadura
1 iz. Jatekoa; janaria, janariak. Ik. elikagai. Elikadura edo jan-edana. Jantzia eta elikadura. Munduaren elikaduraz arduratzeko.
2 iz. Elikatzea. Haurtzaroko elikadura ohiturek nabarmen eragiten dute osasunean.

Aztergaia: elikadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Documentado en la tradición vizcaína, siempre con -t-. En DFrec hay 9 ejs. de elikadura y 5 de elikatura"

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

elikadura da forma nagusia, 83 agerraldi dituela (B: 1; EB-EgAs: 82); elikatura bitan bakarrik azaldu da.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec (ut supra); AB38: elikadura 40 testutan; elikatura 3tan; AB50: elikadura (1).

Bestelakoak
Forma berri(ago)a da, baina hedatu-nagusitu dena

berriagoa den arren, erabat nagusitua da gaur

elikadura nahasmendu, elikadura-nahasmendu
iz. Elikadurarekiko jarrerarekin loturiko gaixotasuna, adibidez, anorexia edo bulimia. Elikadura-nahasmendu horientzat guztientzat ez dago sendabide jakinik.

Aztergaia: elikadura-nahasmendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

elikadura(-)nahaste forma aztertzean proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa.

elikadura segurtasun, elikadura-segurtasun
iz. Pertsona edo gizatalde batek bizimodu aktibo eta osasungarria izan dezan behar dituen elikagai egokiak eskuragarri eta erabilgarri izatea. Hazkunde demografikoaren ondorioz jakien eskaria ere gero eta handiagoa izango denez, elikadura-segurtasuna are arrisku handiagoan egongo da. Gaur egun 30 herrik kanpoko laguntza behar dute elikadura segurtasuna bermatua ez dutelako; gehienak, hogei, Afrikan daude.

Aztergaia: elikadura-segurtasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh31 2023-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 130 (Argia 19, Berria 15, , EiTB 6, Elhuyar 2, Elkar 1, Consumer 5, Laneki 74, UEU 8); ETC 135

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Honekin batera elikagaien segurtasun forma ere jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa.

elikagai
iz. Elikatzeko gaia. Ik. janari. Landareek behar dituzten elikagaiak. Elikagai edo jatekoak. Funts horren bitartez, elikagai industriarekin lotutako proiektu berriak finantzatuko dituzte.

Aztergaia: elikagai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
elikagaien segurtasun
iz. Elikagai bat kontsumitzaileen osasunerako kaltegarria ez dela ziurtatzen duen bermea. Euskadiko agintariek eta elikagaien segurtasunerako arduradunak hartu beharreko neurri guztiak ari dira hartzen hegazti gripeari aurre egiteko. Kontsumitzaileek elikagaien segurtasunari buruzko konfiantza berreskura dezaten.

Aztergaia: elikagaien segurtasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

elikadura(-)segurtasun forma aztertzean proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa.

elikagaigintza
iz. Elikagaiak egitea; elikagaien industria. Oro har, kapsulak egiteko erabiltzen diren koloratzaileak elikagaigintzan onartzen diren berberak dira. Nekazaritzako eta elikagaigintzako enpresak.

Aztergaia: elikagaigintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh79 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): elikagaigintza 37: Elhuyar 3 (adib.: “Analisi hori hainbat sektoretan erabiltzen da, hala nola ehungintzan, automobilgintzan eta elikagaigintzan”), Berria (“Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan elikagaigintzan aritzen diren era guztietako enpresek izango dute hango kide izateko aukera”), EiTB 28 (adib.: “Epaimahaikideen artean, gastronomiako eta elikagaigintzako adituak ere topatu genituen”), Jakin 2 (adib.: “Errealitatean gure garapen eta elikagaigintza ereduan datza arriskua, hemen praktikatzen duguna eta mundutik zehar zabaltzen duguna, edo, behintzat, ahalbidetzen duguna”), Argia (“2006an, Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintza Ekologikoaren Legea onartu zuen Eusko Legebiltzarrak”), DiarioVasco 2 (adib.: “Leader programarekin, Nekazaritza, elikagaigintza eta basogintza sektoreetan produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko da”). // elikagaigintza 79: Argia, Berria 3, Deia, DiarioVasco 4, Euskal Herriko Agintaritza 12, EiTB 40, Elhuyar 3, Espainiako Gobernua, Jakin 2, Laneki 12.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu elikagaigintza formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu elikagaigintza formarik.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Ez dago hain zabaldua, eta oraingoz ez da sartuko.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia, erabilia eta jasotzekoa.

elikagarri
1 iz. pl. Janari-edariak. Ik. elikagai; elikadura. Denbora luzerako joate hartarako behar zituzten elikagarriak.
2 adj. Elikatzen duena; mantenugaietan aberatsa dena. Ik. nutritibo. Esnea eta arroza oso elikagarriak dira.

Aztergaia: elikagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
elikapen
iz. Elikatzea. Ik. elikadura 2.

Aztergaia: elikapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-03-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

elikapen 22 aldiz jaso da (EB), eta elikatze 6 aldiz (B: 2; EB: 4)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: elikapen 3; elikatze 1; AB38: elikapen 7; elikatze 10; AB50: elikapen 2; HiztEn-LurEn: elikapen; Euskalterm: elikapen 3; elikatze 3

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'elikatzea'.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

elikatze hobestekoa izan daiteke

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-pen

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Elektronika

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "zer dela eta baztertu? Eratorpenaz ez dago gaizki (cfr. alimenticio eta alimentario)" (1995-01-25)

 - [E410T]: Zergatik egin aukera hor? Zer dago -pen baztertzeko kasu honetan? Elikadura soilik egin nahi bada, beno. Dena den, Euskalterm-eko hiru elikapen horiek ez dira UZEIk emanak, Elhuyar-ek baizik, bere Elektronikako zerrendan. Nik Medikuntzan, edo Dietetikan, edo... beti aukera elikadura -ren alde egin dut (26 aldiz) eta behin elikatze. Sekula ez du UZEIk elikapen hitza erabili" (J. agirre, 1995-03-21)

 - [K201]:  elikatze hobestekoa, nik uste" (1994-10-20)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: berarentzat esanahia hazkurria da eta elikatzea hazkurriaren ematea.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-24): elikapen 'elikatzea' ematea erabaki da. // Batzordea (JAA, MA, IS): otsaileko bileran erabakia.

elikarazi, elikaraz, elikarazten
du ad. Elikatzera behartu.

Aztergaia: elikarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

elikarazi, elikaraz, elikarazten. du ad.

elikatu, elika, elikatzen
1 da/du ad. Bizitzeko behar diren gaiak edo mantenugaiak hartu edo eman. Ik. bazkatu 1. Nire eginkizun bakarra botikak hartzea, elikatzea eta arnastea zen. Horren gaizki elikatzen ote gara? Egoki elikatzeak lagundu egiten du eritasunak saihesten. Barazki hutsez elikatuko litzateke asteko bost egunetan. Jabeak ezin izaten dituzte behar den bezala zekorrak elikatu.
2 da/du ad. Gauza abstraktuez mintzatuz, bizirik irauteko edo aurrera egiteko behar duena hartu edo eman. Ik. bazkatu 3. Bere itxaropena elikatzeko. Irakurriz ikasten da idazten, eta behin eskua hartzen zaionean, irakurtzen jarraitu behar da, hori baita burua elikatzeko modua, garuna abian jartzekoa. Horrek katalan independentismoa elikatu besterik ez du egingo. Sare sozialak elikatu. Jokoaren errentagarritasuna irabazi errazaren fantasiaz elikatzen da.
3 da/du ad. teknol. Tresna bat edo mekanismo bat ibiltzeko behar duen gaiaz edo energiaz hornitu. Elektrizitatez elikatutako tresna. Elikatzeko erabiltzen den korronte motaren arabera, bi motor mota bereizten dira. Hegazkinetako erreaktoreetan bezala, presio altuko airearen eta gasaren errekuntza erabiltzen da turbina elikatzeko. Plakari eusteko balio duten konektore eme horiek berek elikatzen dute zirkuitua. Motorra etengailu bipolar baten bidez elikatzen da sare elektrikotik.

Aztergaia: elikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

elikatu, elika, elikatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

elikatu, elika, elikatzen

elikatze
1 iz. Bizitzeko behar diren gaiak hartzea edo ematea. Elikatze moduaren araberako hortz-haginak.
2 iz. teknol. Tresna bat edo mekanismo bat ibiltzeko behar duen gaiaz edo energiaz hornitzea. Hornitzaileek elikatze bikoitzeko kontagailu multzoak instalarazten dituzte. Ez manipulatu konexioak panela elikatze-sarera konektatuta dagoenean. Ibilgailuetako elikatze-sistemako hodiak.

Aztergaia: elikatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: ondotik eman izenkideekin absolutua erabili delako, eta beherago sarrera nagusian ongi delako elikatze.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): otsaileko bileran erabakia (ik. elikapen oharra).

elikatze iturri, elikatze-iturri
iz. elektr. Tresna elektronikoen zirkuituak elikatzeko erabiltzen den gailua, korronte alternoa korronte zuzen bihurtzen duena. Ez erabili kanpoko elikatze-iturririk; orobat, ez erabili ekipamenduaren elikatze-iturria periferikoak elikatzeko.

Aztergaia: elikatze-iturri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh154 2020-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu elikatze(-)iturri formarik.

elikatze(-)iturri 103: EiTB (“Parlamentuko iturriek adierazi dutenez, Kongresuko Mahaiko kideek aurrean duten ordenagailuen zerbitzariaren elikatze iturriak izan duen arazo batengatik atera kea da“), Consumer (“Inprimagailu hauek seguruak dira, eginiko proba ugari zorrotzek frogatu duten legez: barneko parte mekanikoetara iristerik ez dago, elektrizitate korronteetatik behar bezain ongi isolatuak daude, gehiegizko berotze proba plastikoa urtu gabe gainditu dute eta, elikatze iturriaren irteeran zirkuitulaburrik edo inprimagailuko motorraren blokeatzerik gertatzen bada, ez dute kalterik eragiten“), Laneki 101 (“Elikatze iturria eta iragazkia edo bobina”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu elikatze(-)iturri formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: elikatze-iturri (TN).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es fuente de alimentación / fr source d’alimentation: Adorez: elikadura-iturri / Elhuyar: - / Labayru: - / Zehazki: - / NolaErran: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da, eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa elikatze sarreran.

eliminatu, elimina, eliminatzen
1 du ad. kim. Konposatu organiko batetik atomo edo atomo multzo bat kendu.
2 ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, eliminatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori kimikako adieratik kanpo ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kanporatu; baztertu; desagerrarazi].

Aztergaia: eliminatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-11-04 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh53 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eliminatu 10, EB (F.J. Juanes, Oihenart Taldea, Natur/6, Zinetika, K. Bizkarra 3, ESB Programa, G. Nazabal, Soziologia).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eliminatu : DFrec 6, AB38 5, AB50 7, HiztEn, Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eliminatu : HiruMila, ElhHizt. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

eliminatu 1 du ad. Kim. Konposatu organiko batetik atomo edo atomo multzo bat kendu. 2 ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, eliminatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori kimikako adieratik kanpo ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kanporatu; baztertu].

eliminatu 74.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eliminatu 9.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih. Ik. kanporatu, baztertu, etab.

Debekua bere horretan uztea proposatu da, baina desagerrarazi baliokidea ere gehitzea komeni da.

eliminazio
1 iz. kim. Eliminatzea. Eliminazio-erreakzioa.
2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, eliminazio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori kimikako adieratik kanpo ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kanporatze; baztertze; desagerrarazte].

Aztergaia: eliminazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh18 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

eliminazio 1 iz. Kim. Eliminatzea. Eliminazio-erreakzioa. 2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, eliminazio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori kimikako adieratik kanpo ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kanporatze; baztertze].

eliminazio 18.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eliminazio 6.

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Proposatutako ordezkoez gain, desagerrarazte automatikoa ere erabil daiteke.

elipse
iz. Lerro kurbatu itxia, bi simetria-ardatz dituena, barneko bi puntu finkoetarako distantzien batura konstantea duten puntuek osatua. Elipsearen fokuak. Elipseak, parabolak eta hiperbolak. Planeten elipse ibilbidea.

Aztergaia: elipse

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
elipsi
1 iz. hizkl. Esaldia ulertzea galarazten ez duen osagai bat edo gehiago ezabatzea.
2 iz. Kontakizunetan, gertakariren bat isiltzea. Elipsiz josiriko kontakizuna. Idazkera trinkoa, guztiz soildua, elipsiz betea. Hedabideetan ez bezala, literaturan funtsezkoak dira elipsiak. Ametsek hautsia omen dute beren narrazio egitura; jauzika eta elipsi sekulakoak eginez ibiltzen omen dute beren bide laburra.

Aztergaia: elipsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 2004-07-06 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

elipsi (eta elipsi falta) 14: E. Zabala ("Zinetik harturiko teknikak asko erabiltzen ditu; elipsia, esate baterako"), UZEI 3 (adib.: "Elipsia: elipse / ellipse / ellipsis / Perpaus batetan, atal hau edo hura kendu, eta funtsezko adiera oraindik ere ulergarria delarik, elipsi bat egin dugula esango dugu"), Idazleen II Ihardunaldiak 2 ("Elipsiek, isiluneek garrantzi betea dutelarik planoen osaketa puzzletsu horretan", "Sujerentziak elipsia eta isiluneetan daude"), Azterketa semiologikoa ("Elipsiak: hauek ere askotan agertzen dira"), JAMuj ("Gauzak gehiegi behartzea litzateke, beti elipsiak aurkitu nahian saiatzea"), HizkLiter/UBI ("Morfosintaxi mailan ez da hiperbaton gogorrik gertatzen, baina bai, ordea, elipsia, aditzarena bereziki"), K. Izagirre ("Hitzak debaldekoak bilakatu zituen sentimenduen adierazpen larriak, eta anitz eszena elipsian ulertzen hasi ziren, solasak argituko baitzuen idurien arteko joskeraren zailtasuna"), J. Kortazar ("Hitzen elipsi falta, azken batean"), Esaizu/DBH ("Kontuan izan kohesio-estrategiak: ordezkapena, anafora, elipsia"), Murgil/4 ("Ordezkapena eta elipsia erabili errepikapenik ez egiteko"), F. Rius ("Carlos Losillaren hitzetan, alde batetik Mizoguchi iradokizunaren poeta litzateke, elipsiarena"); elipsis 1, Y. Elorriaga ("iraganean elipsis tenporala").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

elipse : AB38 1; elipsi : AB38 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 2; elipsis : DFrec 1, AB50 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

elipsi : EuskHizt (esp. elipsea, hitz isiltzea), ElhHitz, HiruMila, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Erdaretako formak

es elipse, elipsis; fr (DLLF): ellipse, ellipse; en (Collins): ellipse Mat., ellipsis Ling.; it (S. Carbonell): ellisse; ellissi; de (Langenscheidts): Ellipse, Ellipse, Auslassung.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Ez du "baldintza minimoa" betetzen, baina onartzekoa da

LIB batzordearen hiztegia aztertzean (2004-04-06), onartzeko modukotzat eman zen elipse / elipsi forma-bereizketa, nahiz frantsesez (eta alemanez) ez den halakorik egiten.

elipsoide
iz. mat. Gainazal edo solido itxia, ebakidura lau guztiak elipseak edo zirkunferentziak dituena.

Aztergaia: elipsoide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Mat..

eliptiko
adj. Elipseari dagokiona; elipse forma edo itxurakoa. Forma eliptikoa.

Aztergaia: eliptiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
elisio
iz. hizkl. Hitz baten azken bokala ezabatzea, ondo-ondoko hitza bokalez hasten denean. Euskal bertsoek ez diete jaramonik egiten elisio eta sineresiei.

Aztergaia: elisio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Hizkl.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper