50535 emaitza bilaketarentzat - [14451 - 14500] bistaratzen.

elite
iz. Gutxiengo hautatua. Elite intelektuala. Eliteko kirolariak. Erdi Aroko eta Pizkundeko europar bankarien elitea. Askotan esan izan dut: agintzea ez da elitearen eskubide bat, haien betebehar behinena baizik.

Aztergaia: elite

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 2004-07-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan elite 1, markatua, Lab Y ("Onetarako Gwalarn-ek gazte aukerakoak, "elite" bat bereganatu bear zituan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

elite (eta elite-kutsu) 26, horietan 2, markatuak: SM ("Kultur maila guziak probetxugarritzat zituen, zein élitearena hala populuarena, eta euskal literaturak guziak behar zituen"), Vill ("Beste hitzez esanik, euskal literatura "elite" batentzat gelditu da eta orduan herriaren bide zabala erdarak hartu du"); Hitz 1974 ("Orain, kapitalistek, herririk gabeko "elite" honek, beste erresuma edo herri batetan inbertituko ditu bere kapitalak"), Onaind ("Au egin zuen orduko talde #mdash#elite#mdash# autatu ark, guda aurreko azken urteetan batez ere"), UZEI ("Hiztunak gogorki kontrajartzen direnean, edo- ta superestratuzko hizkuntza hori elite batena besterik ez denean, ordea, superestratua, denboraldi batez halako eragina izan ondoan, erabat gal daiteke bertan, maileguak-eta utziz"), Egin 1982 ("Herri honek ez duena nahi izan, ez duena nahi zera da, elite batek oratutako kultura hartzea populartzat"), LMuj ("Euskal Herriko elite "konprometituenak" ez dute euskara museoan ikusi nahi, kalean sendo eta mardul baino"), Amatiño ("Egoera horretan nekez sortu zitekeen emakumeen arteko eliterik"), M. Gartzia ("Eliteei buruzko teorian, Mayo eta Paretoren artean adostasuna dago"), Jauntxoak 2 ("Donostiako diru-iturri oparoa merkatalgoa zelako, biztanleria guztiak merkataritzaren eliteen alde jokatzen zuela ematen du", "Elitearen adierazpen garbiena zen Gran Casinoak kontutan izango zuen herri xumea: herri-jaiak babestuko zituen, su artifizialen erakustaldiak antolatuko"), I. Irazabalbeitia ("Unibertsitateari elite-kutsua kendu nahi zaio hein batean bederen"), J.A. Leizaola ("Tolerantziak ez daki elitea zer den"), Gerra zibila ("guztiz bestelakoa izan da elite politikoak gai horren inguruan izandako jokabidea"), Islam-a ("Ostiraletako otoitza dela eta, meskitak mendebaldearen, bertako aberatsen eta mendebaldeak kutsatutako elite nazionalaren kontrako protesta sozial nahiz politikoaren adierazgarri dira"), J. Garzia ("Elitearen etsenpluaz gabeturik, jende xehea errimarik gabeko borroka molde arruntagoetara itzuliko zen pixkanaka"), Emakunde 1996 ("Gorputza zaintzeko zaletasuna itxurak egiteko gogoak sortu zuen eta elitekoen artean hasi zen indarra hartzen"), Suetena Belfasten ("Inor gutxi atxilotu dute SASeko eliteko indarrek; hil asko"), Emakumeak eta feminismoa ("Honek, itxuraz, zerikusirik badu eliteko familiek beren interes materialen onerako beharrezkoa duten ondasunen kontzentrazioa eta oinordetzako transmisioarekin"); // kirolariez: Getxoberri 1998 2 ("Nazioarteko III. Padel Txapelketak-Julio Alegria Sariak munduko kirol honetako elitea bilduko du irailaren 28tik urriaren 4ra arte Neguriko Jolasetako instalakuntzetan", "beste aukera bat aurkezten zaio Yahairari munduko elitearen artean egon ahal izateko"), A. Iribar ("Andoaindarrak onartu egin digu eliteko edo goi mailako atleten artean dopina dagoela"), Ikastola 1992 ("Bartzelonako Olinpiadak prestatzeko dirutza handiak gastatu dira eliteko kirolariekin"), Egunk 1997 2 ("Proba Euskaldun Sarikoa izaki, Elite eta Sub-23 mailako txirrindulariek hartuko dute parte", "09:30etan irtengo dira Elite eta Sub-23 mailako txirrindulariak"), I. Mugika ("oso entrenatuta dauden edo elitekoak diren kirolariek...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

elite : DFrec 8, AB38 1, AB50 6, HiztEn, Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

elite : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal élite / élite formen ordainak: elite : HiztHand - ElhHizt - HiruMila; hauta : HaizeG FB, Casve FE (haütü), PMuj DCV (auta); hoberenak : HaizeG FB, Casve FE (hoberen), PMuj DCV (oberena); gain , pikain, onena : HaizeG FB, PMuj DCV // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

elitismo
iz. Elitista denaren nolakotasuna; eliteen aldeko joera. Izan zen Munduko Gizarte Foroa bera kritikatu zuenik ere, "gobernuz kanpoko erakundeen elitismoa" salatuz.

Aztergaia: elitismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2007-04-19
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "elitismo: hitz hau ere sartzekoa da, elitista-ren osagarri".

 - [E116]: "mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du elitismo formak. Beraz, sartuko nuke nik ere".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "elitismo sarrera erantsi".

elitista
1 adj. Elite baten edo eliteen nagusitasunaren aldekoa dena. Elitista samarra haiz.
2 adj. Elitearena, eliteari dagokiona. Kultura elitista. Unibertsitate elitistagoa egin nahi dute. Zientzia definizioz da elitista, eta ez dago espezializazio berezia eskatzen duen jarduera demokratizatzerik.

Aztergaia: elitista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1998-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "elitismo: hitz hau ere sartzekoa da, elitista-ren osagarri".

 - [E116]: "mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du elitismo formak. Beraz, sartuko nuke nik ere".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "elitismo sarrera erantsi".

elixir
1 iz. Hainbat gai sendagarriz osatua den prestakin likidoa, gehienetan oinarrian alkohola duena. XIX. mende bukaeran, Europako edozein farmaziatan aurki zitekeen kokaina salgai, baita suspergarri eta elixir kokadunak ere. Hortzak garbitzeko elixirrak.
2 iz. Gaitz bat sendatzeko edo zorigaitz batetik babesteko ahalmen magikoa duen sendagaia edo erremedioa. Ik. edabe. Betiko gaztetasunaren eta edertasunaren elixir eskuraezinaren bila.
3 iz. Alkimistek bilatzen zuten gai miragarria, ustez metalak urre bihurtuko zituena eta betiko gaztetasuna emango zuena. Asmo horri begira, alkimistak elixir bat aurkitzen saiatu ziren.

Aztergaia: elixir

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh45 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 45 (Argia 6, Berria 3, DiarioVasco 1, EiTB 10, Elkar 7, Consumer 4, Jakin 1); ETC 196

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: elixir iz. elixir / Adorez: elixir iz. elixir / Labayru: elixir (es-eus)/ NolaErran: elixir élixir; élixir de longue vie bizia luzatzeko elixira; élixir d'amour amodio elixirra. // Euskalterm: elixir (TN da Merkat.).

Erdaretako formak

es elixir / fr élixir: Elhuyar: elixir / Adorez: elixir / Labayru: elixir / NolaErran: elixir.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Nazioartekoa da, eta jasotzekoa.

eliz atari
iz. Elizako ate nagusiaren aurrealdea, bereziki aterpeduna. Ik. elizpe; zimitorio 2. Eliz atarira irten dira hizketan aritzeko. Eliz atarian eskean. Bertsopapera franko saldu genuen eliz atarian.

Aztergaia: eliz atari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 2004-07-06 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: eliz(-)atari 25: B 3 (Ag AL: "Aitz-barrengo eliz-atarian, Portunek eta prankotar batek eztabaidaren bat izan dabela", "eliz-atarian izandako muturketa orretan, zeiñen alde erabagiko zenduke?", "Aitzbarrengo eliz-atarian"), G 20 (Mb IArg 2: "Eliz atarian jaso zinduenaren ezpañez eskatu zenion Jangoikoari bere bataioa", "Bataitu behar zuten beste anitz beraren begira zeuden Eliz atarian"; Ag G 2: "Eliz atarian daude", "eliz-ataria liburu, bederatziurren, errosario, kutun, gurutze ta Antonio donearen irudi saltzallez ornitua"; Lab EEguna:"ixopoarekin zai egongo zaik eliz atarian"; NEtx 7, adib.: "Protatxi ta biok eliz atarian geunden", "beste andratxo batzuekin eliz-atadian itzen bat trukatuko zuen"; Lard 5, adib.: "Eliz-atarian idi, ari, eta usoak sakrifizioetarako saltzen", "Eliz-atarian astotxotik jatsi zan"; Anab Poli: "Eliz-atarian jende puska bat bildu zitzaion"; Etxde 2: "mutilla azaldu zan eliz-atarian", "gizonezkoak sailletan bildurik eliz-atarian, solasian ziarduten meza-ezkilla jo zai"), EB 2 (MEIG: "Bertsolariak berak ere, zergatik ez dira berriz saiatzen, eliz-atarian eta kalean?", "Han zeuden, bada, eliz-atarian zutik Oteizaren apostoluak"); elizatari G 3 (AA: "besteak Elizatarian bertan"; A Ardi: "Bizkortxo elizbarrutik elizatarira joanez", "meza nagusi-ondorean, elizaurrean naiz elizatarian, (...) igandero biltzen dira"); eleisa atai B 2 (Mg CO: "Nok ikusi eikezan penitente ferboroso aek eleisa ataijan", "ez gaitezala gu agertu eleisa ataijan soñoko eten ta lutuzkauakaz"); eleixa atai B 1 (Ur MarIl: "eldurik Eleixa ataira ezin pausurik egin eban aurrera"); eliz-atariratu G 1 (Etxde JJ: "mezaren lenen kanpairako Mattin eliz-atariratu zen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eleiz atari EB 1 (P. Unzueta: "diskoetxeek ez zuten eleiz atarira joan beharrik izan abenduko azken edizioan bezala"); eleiz-atadi 1 (Jaukol Ipui "Itziar'ko Andre Mari'ren eleiz-atadira eldu zan"); eliz(-)atari 12: G 8 (A. Zavala: "Bañan gero, eliz atarian, gazte oiek atzeneko bertso bat botatzeko eskatu zioten"; K. Agirre 2: "Elizara datozeneri arrera egiteko, Eliz-atarian edo egoten al-gera?", "Meza bukatuta, Eliz-atarian alkarrizketan gelditzen al-dira?"; J.M. Bergara 2: "Eliz-atariak iru arkupe aundi, marmol beltzezkoak dauzka", "Eliz-atari bikain ontan bost irudi mardul dituzu"; S. Aranbarri 2: "eliz-atariko arkudia", "Eliz-atarian, apaiz-laguntzaille taldea, mojatxoen ongille aundia zan"; B. Aierbe: "bertso-papera pranko saldu genduan, eliz-atarian jarrita, misioetako denboran"); EB 4 (Gasteiz: "dorreen otoitza eta eliz atarien irrifar ederra geratzen dira"; J.L. Lizundia: "bertan izan ginenean, eliz ataria eta plazattoa almendro garauez beterik egoen"; MAtx: "Eliza, eliz-ataria, alberga, erromeria eta abar ere komunikabide izan dira nonnahi"; Txill: "eliz-atarian "silbote norteño" apur entzuten baldin bada"); eliz-atai 1 (SM Zirik: "Mutikua eleizatik urten zanian, onela asi zan eliz-ataian: -Mekaguen tal, eta aitxiaren egin"); elizatari 4, EB-EgAs (JMB: "orra nun topatzen duan Elizatarian emaztea"; Hizkuntza/OHO 2: "Aipatzekotan, elizataria eta bolatokia aipatu behar dira", "Duela gutxi berritu dute elizataria"; SEIE: "Portada erromanikoen hainbat elementu elizatariko horman sartuak agertzen dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eliz-atari : DFrec 1, AB50 1; eliz atari : Euskalterm 1; eliza-atari : AB50 1. Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eliz atari : HiruMila, Lur EG/CE (AS: eliza atari), Lur EF/FE (AS), DRA (eliz-atari), PMuj DVC (eliz-atari). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

LBeh (2014-04-03): eliz atari 55: Berria 12 (adib.: “Nahiz eta ibilbideko leku nagusia dorrea izan, eliz atari eraberritua bitxi historiko eta kulturala da”), EiTB (“Baina Jesusen Konpainiaren eliza bere eredua baino politagoa da batez ere eliz ataria, alboko nabea, abside handia eta kupula kontutan hartzen baditugu”), Jakin (“Etsita ikusi nuen Arratzun; are etsituago Foruan, bi leku horietako eliz atarian berarekin egoteko aukera izan bainuen, labur bada ere”), Argia 2 (adib.: “Guardia Zibila etorri zen eta hartu zuen kalea; jendea kalean eta ni eliz atarian”), DiarioVasco 39 (adib.: “Ondoren, haur jolasak izango dira eliz atarian eta ondoren, urtero legez, Azpeitiko eta Besaingo pilotarien arteko partidak ikusi ahal izango dira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: eliz(-)atari 74: Berria 6 (adib.: “atzo ere, eliz atarian elkartu ziren Xabier Arzalluz, EBBko lehendakari ohia, Joseba Egibar GBBko lehendakaria eta Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusia, alderdiaren urtemuga ospatzera”), Koldo Biguri 17 (adib.: “Apaizak zaratagatik jiratu eta jende mutua ikusi zuen eliz atarian bildua”), Patziku Perurena 5 (adib.: “Lehengo batean, ordea, uztaren hamaikan, lehengusuttiki baten hiletara joan eta, hire irrifar xaloa sumatu ote nuen iruditu zitzaidanan eliz atarian”), Bernardo Atxaga 4 (adib.: “Eliz atarian, leku desertu eta antzinako hartan, gaztetxo talde bat azaldu zen behingoan, hutsetik sortuta bezala”), Pako Aristi 4 (adib.: “Gaur egungo ia kilometro erdi luzeko barradera hori ez zegoelarik, esaten zuten haizeak uhin aparra kaleetan barru samarrera bultzatzen zuela, batzuetan elizataria ere kresalaz igurtziz”), Anjel Lertxundi 4 (adib.: “Arratsaldero bezala, gizonezko bat eliz aurreko burdinazko atetzarra ixten ari zen, drogazaleek gaua eliz atarian pasa ez zezaten”), Txillardegi 4 (adib.: “Eta San Bizente eliz atari pareko "Korreopia" sagardotegiraino joan naiz, Ikatz kaleko izkinan”), Felipe Juaristi 3 (adib.: “Ikusiak zituen lehendik ere italiarrak Amsterdameko eliz atarietan, Genovako eta Veneziako merkatariak bizi ziren karriketan”), Pello Lizarralde 3 (adib.: “Mantelina goratu duen istantean saguzar baten itzalak zeharkatu dio aurpegia eliz atarian geratua den andre zaharrari”), Juan Luis Zabala 2 (“Euria hasten badu, berriz, aterpe zabala dugu eliz atariko teilatupe irekian”), Asisko Frantzizko 2 (“Eta eliz atariko harmailetan beste eskaleen artean limosna eskatzen zuen frantsesez”), Pello Zabala 2 (adib.: “Hemen, Arantzazun, orduantxe hasi du elurra, eta ezin zuen lurrik txuritu, apostolu eliz-atarikoei, oxta-oxta ari zitzaien bibotea kokots gainean txuritu-ez-txuritu”), Koro Navarro 2 (“Sekulako jendetza zegoen eliz atarian”), Karlos Linazasoro 2 (adib.: “Debekatua dut eliz atarietan eskatzea”), Anjel Lertxundi 2 (adib.: “Eliz atarian korruan dabiltzan ume kantariek hotsen beste interpretazio bat egin dute”), Elena Touyarou (“ni eliz atarian utzi ninduen”), Jokin Urain (“Eliz atarian esertzen ginen neguko eguzki izpiak harrapatzeko”), Fernando Morillo (“Amaia eliz atariko eskaileretan zegoen eserita”), Bat-bateko bertsolaritza (“Berez herri txikietako berritsukeriak edo eliz atariko lehia barregarriak baino ez ziren jardunei kantuaren gradua ematen zitzaien, eta ospe handia”), Joan Mari irigoien (“Esana nion nik Montseri ez nuela eliz atarian luzaroan zain egon nahi”), Andoni Egaña (“Beste teoriko batek, ahozkotasunaren erakusgarri gorentzat Asturiasko eliz-atari bateko argazkia ekarri zigun”), Bego Montorio (“eliz ataritik hilerriraino jo ohi zuten”), Joxemari Urteaga (“aitaren egin eta eliz atarirako bidea hartu zuen, kaxa atera baino lehen”), Pako Aristi (“Jeronimo bera ere tanatoriotik ekarri dute, eta eliz atarian itxoin diogu gizon taldeak”), Harkaitz Cano (“Eliz-atarian jartzen zen senarra”), Juan Kruz Igerabide (“bi txalapartari aritu ziren eliz atarian, ezkonberrien omenez”), Ramon Saizarbitoria (“elizkizunen ondoren eliz atarian doluminak ematean gizon ona eta abertzale fina zela esan zidan hainbat jenderen aurrean”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es pórtico de iglesia / fr portique d’eglise: Elhuyar: elizpe, elizate, eliz atari / Nolaerran: kalostrape / Zehazki: eliz atari, elizpe / Labayru: elizpe, elizaurre, elizate, elizatari, zimitorio, apiriku / Adorez5000: eliz atari.

adib: eliza 5 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ik. elizatorra; elizbide; elizgizon... Eliz urtearen aldiak. Halere, hildakoan eliz lurrik ez zaio ukatu. Eliz liburuen irakurle saiatua. Eliza-dorreari bueltaka dabiltzan elaiak. Eliz atarira irten dira hizketan aritzeko.

eliz atari 77: Deia, Elkar 2, Berria 17, EiTB 2, Jakin, Karmel 2, Argia 3, DiarioVasco 49; eliza(-)atari 31: Berria 14, EiTB 8, Argia 3, DiarioVasco 6.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eliz atari 73: Berria 5, Koldo Biguri 17, Patziku Perurena 5, Bernardo Atxaga 4, Pako Aristi 4, Anjel Lertxundi 4, Txillardegi 4, Felipe Juaristi 3, Pello Lizarralde 3, Juan Luis Zabala 2, Asisko Frantzizko 2, Pello Zabala, Koro Navarro, karlos Linazasoro…; eliza atari 16: Berria 4, Elena Touyarou 6, Jokin Urain, Pello Salaburu, Aingeru Epaltza, Hasier Etxeberria, Txiliku, Joxemari Urteaga.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Lantaldeak 2004an proposatua, “hainbat adiera ditu, lekuka” oharrarekin, eta euskaltzainek erabakia: “Erabakia (2007-04-19/20): "kendu lerroa eta ez aipatu beste adibiderik".”

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berri onartzekoa da, lehiakidearekin batera

Hedatua eta onartzekoa. Adierak zehaztu gabe proposatu da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Osoko bilkura aztertzen ari da une honetan forma hau.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eliza sarrerari dagokion azpisarrera.

Adiera mugatzeko zailtasunak

hainbat adiera ditu, lekuka.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: "Malerrekan eliz-atari oso arrunta da 'elizaren kanpoko aldea' edo 'atrio de la iglesia' adierarekin".

 - [E208]: "eliz atari, eliz kanta, eliz liburu, eliz musika, eliz zuzenbide: Sartzekoak dira, duten erabilera finkatuagatik".

 - [E116]: "Oraindik ilunagoak dira hemen aipatzen direnak. Batetik, eliza sarrerako azpisarrera gisa ageri da eliz atari eta, gero, "adiera zehaztuz" berrikustekoa dela esaten da. AIk proposatzen duen 'elizaren kanpoko aldea' ez zait oso adiera zehatza iruditzen, gauza asko egon baitaiteke elizaren kanpoko aldean, eta euskara-euskara hiztegia lantzeko unerako utziko nuke zehazte-lana (aski genuke, oraingoz, forma ematea). XK-k aipatzen dituenak ere eman litezke, nahiz asko diren horrelakoak (cf. XX. mendeko corpusean eliz x nahiz eliza-x lematizatuak: -otoitz 31, -atari 26, -dorre 19, -liburu 12, -guraso 11, -jai 10, -lan 10, -ate 9, -kanta 9, -musika 8, -agintari 7, -elkarte 6, bosna -abesti, -hierarkia, -horma, -parrokia, -sarrera, 4na -erakunde, -giro; 3na -artzain, -besta, -diru, -irakasgo,- irakasle, -lege, -portal, -sabai; eta bina agerraldiko beste 31 eta agerraldi banako 93). Honelako mordoska ageri dira I. Sarasolaren hiztegian, eliza sarrerako adibide gisa eta, ematekotan hala ematekoak dira: adibide gisa. Baina zein irizpidetan oinarritu behar dugu lantaldeak libretzat eman dituenetarik batzuk aipatzeko eta besteak isiltzeko? Garrantzitsua izan liteke honelakoetan halako oreka bat zaintzea".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "kendu lerroa eta ez aipatu beste adibiderik".

eliz dei
iz. pl. Ezkontza baten berri ematen duen jendaurreko agiria, elizako atean ezartzen dena eta meza nagusian adierazten dena. Ik. man; deiera. Eliz deiak egin. Apaizak eliz deiak irakurri zituen.
eliz guraso
iz. Elizako gurasoa.

Aztergaia: eliz guraso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eliz-guraso 3, G: Gazt MusIx ("Platonek ere sakonki eragin zion Fray Luisen gogamenari, naiz artez, naiz Kikeronen, platoniar berrien eta Eliz-Gurasoen bitartez"); Berron Kijote ("Santo Tomas batzuk, edo-ta beste eliz-guraso zenbait, ba dirala esango dute"); Zait Plat ("Platon'engandik asi ta eladetar Eliz-Guraso azkenerainoko idazleen artean barreiaturik ageri da Pitagora'ren oldozpenen urrezko autsa").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eliz guraso 2: Zait ("Alatz onen gora andia Eliz guraso guziak aipatzen dute"); K. Mujika ("Eliz Gurasoei oso atsegin egin zitzaien beste gaia, Bataioa Exodoarekin lotzea izan zen"); eliz-guraso 3: Aita Martin ("Baña baietz erabagiko dogu, eleiz-gurasuai entzunda"); I. Baztarrika ("Gehienak Bibliatik eta Eliz-gurasoen liburuetatik artuak"); A. Apaolaza ("Eliz-gurasoek alderdi au sarri ikutu dute").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

elizako guraso : DFrec; HiztEn, LurE (AS #mdash# eta elizaren g . AS s.u. eliza); elizguraso : Euskalterm. Ez dugu aurkitu ap. AB38; AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Or MB: Eliz-Aita (719, 1047); Elizako Guraso (950), Elizguraso (936) // Vill Jesukr: Elizako Guraso (58: "Elizako Gurasoek musu illuna jarri zieten liburu oiei [Apokryphuei]"; 60: "Elizako Guraso direnen izkribuetan"); Vill Eliza: Elizako Guraso (23 ager.), Elizaren G. (2 ager.), Eliz-G. (ager. 1); Vill KFedea: Elizako G. (14 ager.), Elizaren G. Apostoliko (ager. 1), Eliz G. (3 ager.) // Ker: Eliz-guraso apostolikuak, Bilbo, 1975 // KBidea 1975: Eliz Guraso (579: Gaien aurkibidea, 568: Hiztegia); Elizako guraso (217: "Elizako guraso deitzen zaie idazle horiei") // HarBiz 69: "Idazle horiek deituak dira "Elizaren Aitak", Gregorio, Anbroxio, Joani Krizoztomo, Agustin..." // ErlijHizt/2: eliz(ako) guraso(ak).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eliz-guraso : PMuj DVC; Elizako Aitak (edo Gurasoak): EuskHizt (adib.); Elizako Aitak : Casve EF (adib.); Elizako guraso : ElhHizt (AS); EskolaHE (AS); DRA (adib., Or). Ez dugu aurkitu ap. HiruMila; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; HaizeG BF; Lh DBF.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal: Elizgurasoak: Padres de la Iglesia.

Informazio osagarria
Grafia bikoitzak

Sin. Elizako guraso.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-guraso.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eliza sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "elizguraso: Idazteko letra larria jarri beharko litzateke, nik uste. Bestetik, gurasoak 'aita-amak' badira, ez dirudi gizonezko hutsak izan direnei gurasoak deitzea, Eliz Aitak baizik".

 - [E116]: "Ik. OEHko ohar luzea eliza sarreran, -(r)en / -ko atzizkien auziaz ari dela, guraso / aita banaketaz ere ari baita: "En cuanto a la bastante extendida vacilación entre los suf. -(r)en y -ko en determinados contextos, se documentan sobre todo o sólo con elizako: aita (gurasoa), artzain, ate, doktor, ezkila, liburu, ofizio y sakramendu, por citar algunos de los más usuales, mientras que con elizaren suelen ir agindu (manamentu), erakaspen, etsai, fede (siniste), gogo, haur (ume, menbro) y lege. Se aprecia cierta mayor uniformidad entre los autores navarro-labortanos [...] junto al general elizako aita del Norte (tbn. en Gco II 67; cf. Lar: "Padres de la Iglesia, Eleizako aitak, gurasoak" y H: Elizako aitak, les pères, docteurs de l'Église), sólo hemos encontrado elizaren aita en Inza (Azalp 29); el meridional elizako guraso aparece algo más frec. que elizaren, pero prácticamente en los mismos autores: cf., p. ej., elizako guraso (Lard 457) / elizaren guraso (ib. 2); eleisako guraso (fB Olg 104) / eleisiaren guraso (ib. 103); cf. Orixe MB VIII: "Bestela ere esan oi da 'Sancti Patres Ecclesiae', eta oieri, Aita ordez Guraso esaten diet, Elizako Guraso, gure zarrak bezala. Ez Elizaren guraso, Jesukristo Bera baita"". Azpisarrera bana eskaini zaie eliza-aita eta eliz-guraso elkarketei (P. Iraizotzek erabili du -aita osaerakoa; -guraso osaerakoa, berriz, J. Zaitegik, "Gaztelu"k eta P. Berrondok); EEBSk 11 aldiz jaso du eliz guraso (batez ere apaiz-erlijiosoak dira darabiltenak, adib.: A. Apaolaza, I. Baztarrika, K. Mujika, B. Muxika, J. Yurre); eta ez dut eliz aita bezalakorik aurkitu. Hortik aurrera, doctores habet Sancta Mater Ecclesia...".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "kendu lerroa (bere sarreran agertuko da AS gisa)".

eliz kanta
iz. Elizkizunetan kantatzeko ondu den kanta. Ik. kantika. Liburuetan jaso ez bazituen ere, hainbat eliz kanta eder ondu zituen elizetan, argitalpen xumez zabaltzeko asmoz.

Aztergaia: eliz kanta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 1998-11-04 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ELIZ-KANTA Canto litúrgico. * Eliz-kantak neri eragin malkoetaz oroitzean. Or Aitork 285. Lurdes koartoetako lanak egiten zebillen, eliz-kanta alai bat kantatuz. TxGarm BordaB 15. Mezaren laburpena lehenbizi, euskaraz eta latinez, eta elizkantak. MEIG II 95. (v. tbn. III 88).

LB: 7; EPG: 1; ETC: 25.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: eliz kantak: cánticos religiosos; Labayru: 0.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

kanta 2 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Eliz kantak (Ik. kantika). Hernaniko eguberri kanta batean. Herri kanta ederrak. Ermita zaharrean hil kantak entzuten ziren. Gudu kanta. Maite kanta ezti bat. Eztei kanta. Artzain kantak. || Virgilioren unai kantak eta alor kantak.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eliza eta kanta sarreretan.

eliz probintzia
iz. Hainbat elizbarrutik osatzen duten eskualdea, artzapezpiku baten agintaritzapean dagoena. Une honetan, gure Bilboko elizbarrutia Burgosko eliz probintziaren barnean dago.
eliz urte
iz. Eliza katolikoan, Abendualdiko lehen igandean hasten den urtea. Ik. urte liturgiko. Eliz urtearen aldiak. Eliz urtearen barruan, Kristo urtero jaiotzen da, urtero gurutziltzatzen dute, urtero pizten da.
eliza
1 iz. Jesu Kristoren erlijioari jarraikitzen zaizkion sinestunen bilkura; kristautasunaren barnean bereizten diren bilkuretako bakoitza. (E larriz). Ik. eliza 2. Jesu Kristok bere Eliza maite duen bezala. Apostoluen Eliza. Agustin, Elizako doktore santu handi hura. Greziako Eliza ortodoxoa. Eliza katolikoa. Eliza erreformatuak.
2 iz. Eliza katolikoa. (E larriz). Eliza Ama Santuaren aginduak, sakramentuak. Aita santua, Elizaren buru ageria. Elizaren dogmak, doktrina.
3 iz. Herri bateko katolikoen bilkura. (E larriz). Euskal Herriko Eliza.
4 iz. Elizkizunetarako bereziki prestatutako eraikina. Ik. tenplu. Elizara joan. Eliza batean ehortzi zuten, aldare aitzinean. Herriko eliza. Hiru habearteko eliza. Azkaineko hobi zahar gehienak eliza barnean dira. Eliza-dorreari bueltaka dabiltzan elaiak.

Esaera zaharrak

Elizatik hurranena, paradisutik urrunena. Oinak hotz elizarako, bero ezkontzarako.

Aztergaia: eliza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

AS gisa gehituz: eliza-besta , eliza nagusi, eliz atari, eliza-txori , elizaz, Eliz Guraso .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "eliza-tik: elizezkaratz (nef), elizabular (abside), elizaleihorpe (porche), elizaselauri (galeriak), elizasartze (relevailles), elizatxori. Absidea zer den zuzen ez dakite intelektual gehienek. Ikasi behar eta ez ote da hobe euskarazkoa ikastea" (1994-10-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "ik. beherago eliz guraso azpisarrera aipatzen duen oharra (ez zait beste oharrik iritsi eliza sarreran aipatzen direnei buruz)".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "OK, baina ez aipatu eliz atari AS. Beste guztia bai".

eliza besta, eliza-besta
iz. Ipar. eta naf. Herriko zaindariaren eguna. Egun eliza besta dugu ospatzen, gure patroi santua denek ohoratzen.
eliza gizon
[Oharra: Euskaltzaindiak, eliza gizon-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. elizgizon].

Aztergaia: eliza gizon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS: eliza-gizon / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. elizgizon.

eliza nagusi
iz. g. g. er. Parrokia. Eibarko Andres donearen eliza nagusian.

Aztergaia: eliza nagusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Lematizazio-saio batean jasoak: a) 'eliza' adierakoak: eliza na(g)usi (eta eleiza/elexa n.) 36: B 4 (Astar II 2, Ag Kr, Erkiag Arran), G 17 (GavS, Izt C 7, Aran SIgn 2, Bv AsL 2, Ag G, Lab EEguna, SMitx Aranz, Anab Poli, Berron Kijote), IE 11 (EZ Man II, SP Phil, Lg II, Hb Esk, Laph 3, Ardoy SFran 2, StPierre 2); eliz nagusi (eta eleiz n.) 13: G 12 (Ub 2, Bv AsL 2, Arr May, Ag G, NEtx Nola 6), EB 1 (Osk Kurl); eliz-na(g)usi (eta eleiz-n.) 9, G (Zab Gabon, Bv AsL 2, Inza Azalp, Jaukol Biozk 3, Etxde JJ, NEtx LBB); eliza-na(g)usi 11: G 2 (Izt C, Bv AsL), IE 9 (Lg II 2, JE Ber 3, Zerb 2, Ardoy SFran 2); b) 'apaiz' adierakoak: eliz-nagusi 4, G (Mb IArg I 3, adib.: "Eliz-nagusi jaunen lan andia arindu naiez", Goñi: "Obispo eta gañerako eliz-nagusiak"); eliznagusi 1 (A Ardi: "Azpeitiko eliznagusia") // testuinguru batzuk: Astar II: "Elexa nagusi, edo Parrokijan"; Ag G: "Oñatiko eleiza nagusira"; Erkiag Arran: "Goizeko bederatzietan eliza nagusian meza bat izaten da"; GavS: "Azkoitiko Eleiza Nagusian"; Izt C: "Erri bereko Eliza nagusiaren Epistola aldeko orman"; Aran SIgn: "Ama-Birjiñaren eliza nagusieneko kapillan"; Bv AsL: "Predikatzen du Franziskok Asisko eliza nagusian txit frutu onarekin", Ag Kr: "batzuk eliza nagusira, beste batzuk talai-etxera ta Antiguako", Lab EEguna: "Zokondoan Eliza nagusia", SMitx Aranz: "Euskal-Eliza Nagusia"; Berron Kijote: "Eliza Nagusiko barne-atarira joan nintzan"; EZ Man II: "Baionako eliza nausiko,Kalonge teologari", SP Phil: "Erroman, Iondone Petriren eliza nausian", Lg II: "[Erromako] Andre-dena Mariako eliza nausi ederrean", Hb Esk: "Eliza nausia da osoki ederra", Laph: "Azpeitiako Eliza nausian", Ardoy SFran: "Iruñeko eliza nagusian", StPierre: "Obra gaitzak egin zituen hor, bere gaztelua eta eliza nausi bat", "horko eliza nausi miragarria". / Eta OEH argitaratuan gainera: Ezale: "Baionako eliza nagosian"; Prop 1906: "Nagpourko katedrale edo eliza nausiren lehen aldiko zabalmena edo kontsekrazionea"; StPierre: "Sosegu handienean dago Limburg, ixil ixila bere eliza nausi ederraren oinetan"; Ldi RIEV: "Eliza Nagusiko atarpetik barrena" // Ub: "Nork egiñak eta ifiniak dira iru Eleiz nagusienak? San Pedrok"; "[Titok] errerazi zuan [Jerusalengo] Tenploa edo Eleiz nagusia"; Bv AsL: "Igandetan juan oi zan Franzisko Asisko eliz nagusira"; Arr May: "Adana deritzan erriko Eliz nagusiko Arcediano egiñ zuten"; Ag G: "Oñatiko eleiz nagusian daukagu gure Aita"; NEtx Nola: "Debako Andre Mariaren Jasoerako Eliz Nagusian"; Osk Kurl: "Bi eliz nagusi ta hanitz kapera zauden Arrigorrietan" // "Zab Gabon: "Baionako eliz-nagusiko zuzelekuan"; Bv AsL: "Vatikano deritzan munduko eliz-nagusia"; Inza Azalp: "Iruñako Eliz-nagusi edo Katedralean"; Jaukol Biozk: "etxe pilla bat alkarren gainka eleiz-nagusi ondoan"; Etxde JJ: "Batikanoko eliz-nagusian"; NEtx LBB: "Mendi oñean zauden seaska txuria, arrizko mirari da zure eliz-nausia". // Eta OEH argitaratuan gainera EE: "Eleiz-nagusia edo Katedrala" // Izt C: "Tolosako Erria Santa Mariako Eliza-nagusia", Bv AsL: "Kataneoko Pedro, Eliza-nagusiko, katedraleko, kanonigu batek", Ardoy SFran: "San Marken Eliza-nagusi xoragarria", Lg II: "Beauvais deithzen den hiriko eliza-nausian", Zerb IxtS: "Bordeleko roman moldeko eliza-nausi ederrak", JE Ber: "Baionako eliza-nausiak daukan erdiko egoitegia", "Erromako eliza-nausiarenaren aldean ttipia litake", "Iruñako eliza-nausia", Ardoy SFran: "Iruñeko Eliza-Nausian", Zerb Azk: "Bordeleko eliza-nausiko dorreak". / Eta OEH argitaratuan IPrad EEs: "Eleiznaguiya eta bakartegiyetako eleizak ere bikañak ditu [Azkoitiyak]" // Ik. gainera OEH argitaratuan testuingururik gabeko aipamen hauek: Garit Usand, Eguzk RIEV, Inzag RIEV.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eliza-nausi (eta eleiza/elexa-nagusi) 3: B 2 (F. Zenarruzabeitia: "Egunero jauretxean (eleiza-nagusian) zuekin izan nazanean"; E. Gorostiaga: "Elexa-nagusira goxetik eldu zan"), Zu 1 (Etxahun Iruri: "Lizarrako eliza-nausin"); eliz nagusi 3: B 1 (V. Lasuen: "Zamorako Eliz Nagusira"), EgAs 2 (DV 1981, adib.: "erri ontako Pedro Deuna Apostoluaren eliz nagusian"); eliza nagusi 2: B 1 (EMeza: "Itzok, diru-toki ondoan esan ebazan Jesus'ek, Eliza nagusian irakasten ziarduan artean"), EB 1 (Egin 1986: "Egitarau osoa Andra Mariaren Eliza Nagusian burutuko da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eleiz nagusi : DFrec 2; eliz nagusi : DFrec 1, AB50 30 (20 'parroquia' eta 10 'iglesia parroquial' itzuliak); eliza nagusi : DFrec 4, AB50 4 ('parroquia').

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eliz nagusi (eta eliz-nagusi): PMuj DVC (catedral), eta eliz-nagusiko (catedralicio), eliz-nagusigo (prelatura eclesiástica), eliz-nagusitza (jerarquia eclesiástica); eliza nagusi : EuskHizt (adib.), ElhHizt (AS: '1 Catedral, 2 Basílica, 3 Iglesia mayor, iglesia parroquial'); eliza nausi : HaizeG BF (cathédrale); elizanausia : PMuj DVC (iglesia parroquial) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-nagusi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eliza sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

parrokia.

elizagorriar
1 adj. Elizagorrikoa, Elizagorriari dagokiona.
2 iz. Elizagorriko herritarra.
elizain
iz. Apaizari elizkizunetan laguntzeaz, eliz jantziak zaintzeaz eta eliza txukun edukitzeaz arduratzen den pertsona. Ik. sakristau; serora 2. Aizarnazabalgo elizaina.

Aztergaia: elizain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zain.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

sakristaua.

elizako
iz. pl. Eliza katolikoko eta ortodoxoko sakramentuak (eukaristia eta oliadura), gaixoei ematen zaizkienak. Ik. biatiko. Ikaratuko da eria, aipatzen bazaio elizakoen izena.

Aztergaia: elizako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

pl.

Informazio lexikografikoa
Numeroa

pluralean erabiltzen da beti

Elizako aita
iz. Ipar. Elizako gurasoa. Nahi zuen zuzenbidea Bibliaren eta Elizako aiten iturrietara itzularazi, lotura eginez zuzenbidearen eta teologiaren artean.
Elizako guraso
iz. Kristau-erlijioan, fede gaietan oinarri izan diren izkribuak idatzi zituzten lehen mendeetako Elizako doktoreetako bakoitza. Ik. eliz guraso; Elizako aita. Argi iturri horretan edan zituzten Elizako gurasoek beren liburuetako ikaskizunak.

Aztergaia: elizako guraso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. elizguraso.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: elizako guraso / HiztEn: AS: elizako guraso / LurE: AS / ElhHizt: AS: elizako guraso / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. eliz guraso.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

guraso sarreran eskain liteke azpisarrera gisa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: Nire ustez, eliza guraso promozionatu beharko genuke. Azkeneko erabaki guztietan “a” hori errespetatzearen alde egin dugu (“ekonomialari” eta holekoetan). Uste dut batasuna askoz ere egokiago dela bide horretatik (lehengo aldian “industri teknik ingeniari elkarte” edo holako zerbait irakurri nuen Donostiako kale batean, letra handitan).

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Bere horretan onartu da lantaldeak proposatu duen azpisarrera (lehendik jasoak ditu arauak forma biak, eliza sarreran).

elizakoak eman
dio ad.-lok. (Hilzorian dagoen gaixoari) eukaristiako eta oliadurako sakramentuak eman. Apaiza non bizi zen galdegin zuen, aita txarki zuela eta, elizakoak emateko.

Aztergaia: elizakoak eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

elizakoak hartu
du ad.-lok. (Hilzorian dagoen gaixoak) eukaristiako eta oliadurako sakramentuak hartu. Ez dira elizakoak hartu gabe hilko.

Aztergaia: elizakoak hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-11-04 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu: -ak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "elizakoak hartu: gaurko askorentzat ezezaguna gerta daiteke, eta ez lukete automatikoki asmatuko. Sartzekoa".

 - [E116]: "Ez dut uste ezezaguna gertatuko denik esapidea, elizakoak zer den dakienarentzat (izen hau, bai, jasotzekoa da, eta jasoa dago lehen itzulian); elizakoak, jakina, hartu egin litezke, edo eman, eskatu, ukatu, etab. eta horrelakoak "eraikuntza libreak" direla adierazten du lantaldeak, eta hala uste dut nik ere".

 - [E116]: "Proposamena: kendu lerroa".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "elizako sarreran hau sartu: elizako iz. pl.: apaizak elizakoak eman dizkio gaixoari".

elizalde
iz. Elizaren inguruko aldea. Emakumea elizaldera hurbildu zen lasterka.

Esaera zaharrak

Nolako elizalde, halako abade.

Aztergaia: elizalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1998-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-alde.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "elizalde falta da. Herriko elizaren ondoko, plaza eta auzategia izaten da herri gehienetan" (1995-01-25)

elizarako
adj. bizk. Elizkoia. Gizon ona, zintzoa eta elizarakoa oso.

Aztergaia: elizarako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

elizkoia.

elizaratu, elizara/elizaratu, elizaratzen
da/du ad. Elizara joan; elizara eraman. Etxe honetako etxekoandrea zaldiz da elizaratzen. Gorpua elizaratzean.

Aztergaia: elizaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2007-04-19
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1998-11-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: EZ Man ("Gorputza elizaratzean"), Mb IArg ("Askotan ta maiz elizaratzea"), LE Kop ("Ama humearéki / elizaratuzé / ixíl, humíl ta pobréki"), Aran SIgn ("Jai-egun andietan elizaratzeko bear zituzten soñeko ta arroparik apaiñenak"), Echta Jos ("Mundakako gizadi guztia elizaratu zan egun orretan"), Ag G ("Gogamen bat zerabillen elizara ezkero, ta eziñ zuan bere burutik kendu"), Lek AEF ("Etxe ontako etxekoandria / zaldiz da Elizaratzen"), Or Eus ("Estu ta larri Elizara da [apaiza] / non duan arao-liburu"), Mde Pr ("Ezkunt'egüna heltü zenian, aitetamak eta alaba elizalatü ziren"), Erkiag Arran ("Urtea joan baiño leen eleizaratu naiendunan, [...] Bikario zaarrarengandik ezkon-buztarria artuaz"), Basarri ("Eleizaratu gabe ez gendun / ez goiz eta ez arratsik").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

elizaratu 7: JBDei 1921 ("Elizaratu ziranean Oraa "Parroko" Jaunak garailari guzik bat banaka besarkatu zituan"), I. Ormaetxebarria ("baserritarrok berotasun geiago nai izaten badegu ere, Donostia'ko kaletarrentzat egoki baitzan urteroko sarrera eresia abestuaz eta bein eleizara ezkero, Aita Donostiren abesti ezaguna"), J.M. Apalategi ("Epistola entzuten gauden denboran, beste bost bat lagun kanpotik elizaratu dira"), Tom Sawyer/1 ("Eliz sarreran han egon ziren, irrifarre eta faltsukeria, azkeneko andereñoa elizaratu arte"), Euzko Deya 1937 ("Bigaramunean, apezak, elizaratzean, han aurkitu zituen, aldare nagusian, paztilla antzeko, gauza beltz batzu; auntzaren gorotzak baitziren"), Herr 1962 ("Gero prosesionea elizaratu da"), E. Bustintza ("Eta arein zaratetara eliz-zaiña beingoan elizaratu zan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

elizaratu : EuskHizt (1627), DRA // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ratu osaerako hainbat forma libre-automatikoak dira; horietakoa dirudi honek.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "Erabili egin da hau, baina librea iruditzen zait niri ere (hau da, erabili ez badira ere, noiznahi era litezkeen lantegiratu, bulegoratu edo hondartzaratu bezalako ugarien sailekoa)".

 - [E116]: "Proposamena: kendu lerroa".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "elizaratu, elizara(tu), elizaratzen. da/du ad.".

elizate
1 iz. Bizkaiko lur zabaleko herri foruduna. Bazterrik bazter, herririk herri nabil, Bizkaiko hiri eta elizaterik gehienak igaro ditudala.
2 iz. Euskal Herriko mendebaldean, parrokia-eliza bati atxikitako barrutia edo herria. Aretxabaletako Areantza elizatea.

Aztergaia: elizate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'Bizkaiko lur zabaleko herria'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

Bizkaiko lur zabaleko herria

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra:Definizioari gehitu beharko litzaioke "Bizkaiko lur zabaleko herri foruduna"".

 - [E116]: "Nik ez dakit nola diren kontuak, baina elizate guztiak forudunak badira, eta forma horrek bestelako erabilerarik ezin onar badezake, zehatz liteke azalpena, AUk eskatu duen bezala".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "erantsi egingo zaio foruduna lehengo definizioari ('Bizkaiko lur zabaleko herri foruduna'). Eta kontuan izango da lehen itzulikoetan ageri ez den forudun forma onartu duela horrenbestez Euskaltzaindiak, eta definizio horretan ageri den lur zabal lexia ere jaso beharra egongo dela (seguru asko, lur sarrerako azpisarrera gisa)".

elizatorra
iz. Ipar. Alba, apaizak meza emateko janzten duen jantzi zuri luzea.

Aztergaia: elizatorra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS: eliz atorra / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: AS: eliz atorra / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-atorra.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

alba.

elizatxo
iz. Kapera; ermita. Aizkorri gaineko elizatxoan. Entzun zuten meza jauregiko elizatxoan.

Aztergaia: elizatxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-03-23 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh55 2021-03-23 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

elizatxo 2: Unai Brea (“herritarrek elizatxoa paratu zuten”), Allande Sokarros (“bere harizti ederretik eta elizatxotik haste"). // elizatxo 42.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: elizatxo 27: Asisko Frantzizko 14, Edorta Jimenez 3, Iñaki Mendiguren, Koldo Biguri, Piarres Aintziart, Bernardo Atxaga, Txillardegi, Josu Zabaleta, Oskar Arana, Jon Muñoz, Anjel Lertxundi, Pako Aristi.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

def: ermita iz. Kapera edo elizatxoa, gehienetan herrigunetik at egoten dena. Ik. baseliza. Ama Birjinaren ermita bat. Ermita-zaintzailea. Basoan ermiten aitzakian egin ohi diren gazteen batzarretan. // kapera 3 iz. Aldare bakarreko elizatxoa. Ik. ermita. Sokorriko kaperan. Kapera bat altxatu. Larhun puntan ez zen kapera txiki bat, baina eliza gotor bat. Kaperako ezkila-dorre polita. // adib: eregi du ad. Bizk. Eraiki. Elizatxo bat eregi. // arroztegi 1 iz. Arrotzak eta eskaleak doan hartzen zituen etxea. Elizatxo bat egokitu zuten arroztegi moduan.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu isiltzekoa da
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-txo osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibidea da lehendik eta aski izan liteke. Komeni da eliza sarreran ere jasotzea.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa mantentzekoa eliza sarreran.

elizaz
adb. Elizaren antolaketari dagokionez. Elizaz Arratzukoa da baserria, herriz Mendatakoa.
Loturak

Aztergaia: elizaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabat ezabatzekoa da elizaz azpisarrera, elizaz ezkondu azpisarrera egitea proposatu delako. (2021-11-23).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eliza sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

elizaz ezkonduak; elizaz Arratzukoa da baserria, herriz Mendatakoa.

elizaz ezkondu
da ad.-lok. Kristau elizaren arauen arabera ezkondu. Ez zuen inolako arazorik izan elizaz ezkontzeko.
Loturak

Aztergaia: elizaz ezkondu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eliza eta ezkondu sarreretan.

elizazale
adj. g. er. Elizkoia.

Aztergaia: elizazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zale.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

elizkoia.

elizbarruti
iz. Apezpiku baten agintaritzapean dagoen eskualdea. Gasteizko elizbarrutia. Gotzain horrek behin bere elizbarrutiko nekazari bat aurkitu zuen.

Aztergaia: elizbarruti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
elizbatzar
iz. Kontzilioa. Trentoko elizbatzarra.

Aztergaia: elizbatzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eliz-batzar G 2 (Aran SIgn, Inza Azalp); eliz(-)batzarre nagusi 3 (Inza Azalp). Ik. OEH argitaratuan gainera: elesbatzar Ur BulaAl; eliz-batzarre Or QA.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eleiz(-)batzar 3: B 3 (I. Ormaetxebarria, Karmel 1971, Santuen bizitza laburrak); eliz(-)batzar 7: G 5 (A. Elustondo, M.M. Zubiaga, J. Yurre 2, J. Bergaretxe), EB 2 (Agenda 1990, Jesusen jarraitzaile 1985); elizbatzar 3: B 1 (J.A. Goiria), EB 2 (J.L. Arriaga).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eliz batzorde 2: AB50 (comisión parroquial). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu Erlijio hiztegian.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eliz-batzar : PMuj DVC (1 sínodo, concilio; 2 Asamblea Eclesial; 3 Eliz-batzar Nagusi = Concilio Ecuménico); eliz-batzarreko : PMuj DVC (conciliar). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-batzar.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

kontzilioa.

elizbide
iz. Elizarako bidea, hila hileta-elizkizunetara eramateko erabiltzen dena. Elizbidea hartu zuten.

Aztergaia: elizbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

elizako bidea, garai batean gorpuak hileta-elizkizunera eramateko erabili ohi zena, etab.

elizbira
iz. Prozesioa. Ik. elizinguru. Aste Santuko elizbira ikusgarriak.

Aztergaia: elizbira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eliz-bira 1, IE (Mde Pr: "Elizkizun berriak ez ditugu onartu nahi, Gabonetako jolas bat bezala baizik ez direlako, baina gure elizkizun zaharrak, matutiñak, meza, bezpera eta eliz-bira latiñez izan nahi ditugu, lehen ziren legez"); elizbira 1, G (Lab EEguna "Nik ere sakristira joan bearko det elizbirako gertutzea"); Ik. OEH argitaratuan, gainera, elizbira 2 (RIEV 1907 "Aste santuko elizbira ikusgarriak"; A EY I: "Kaxa-ganean San Pedroren irudi bizi bat erabilten eben, elizbiran") eta eliz-bira 1 (Eguzk RIEV 1927 "Apezak eliz-bira ori ez bezate egin").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

elizbira G 6: Goazen Lourdes'a 3 ("Elizbirak bakarrik dira erromes guztientzat ta ordu jakiñetan eginbearreko elizkizunak", "Lauterdietan Aldareko Jaunarekin Elizbira asten da" eta argizari-elizbira: "Badu oraindik Lourdes'ek beste zerbait askoz ukigarriagoa, Argizari-Elizbira"); AEmil AMGazt 2 ("Zer adierazten du Garbikunde egunez egin oi dan Elizbirak?", "Geure neke ta lan guztiak ongi artzeko asmoz eta Kristo Gure Jaunarekin bat-bat eginda izan bear gera Elizbira ortan"); Aste Santua 1983 ("Irudiz eta keiñuz aberats dugu gau onetako elizkizuna: illunpea, argia, sua, argizariak, pazko-zuzia, elizbira, pazko-deia, irakurgaiak"); eleiz(-)bira 2, Onaind ("Karmen'go Amaren egunean, Larra'n bertan burutu bear ziran baldintza biok, arratsaldeko eleiz-birara etorriaz (...) eleiz biran, gizonezkoak gurutzearen atzetik ibilliko ziran, abadeak prailleakaz naste ta andrazkoak onein ostean"); eliz-bira 1, Lab TOE ("Emengo kale-bira, konparsa talde, agerketa ta baita ere eliz-bira-prozezioak Teatroaren ernemin ta aziak dira").

Sektore jakin bateko informazioa

Or MB: eliz-bira 4 (312, 359, 855, 856), elizbira 4 (313, 314, 459, 515).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eliz bira : AB38 1; elizbira : HiztEn; Euskalterm 1 (= elizinguru). Ez dugu aurkitu ap. DFrec; AB50; LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

elizbira : ElhHizt; HiruMila; DRA; PMuj DVC (eliz-bira; eta elizbira-antzera, elizbira-antzeko, elizbira-lako, eliz-birako, eliz-biran, eliz-biraz); elizbirada : DRA; PMuj DVC (eliz-birada); eliz-bireda : DRA. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bira.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

prozesioa.

elizetxe
1 iz. g. er. Erretore etxea.
2 iz. g. er. Eliza (eraikina).

Aztergaia: elizetxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

1 erretore-etxea; 2 eliza eraikin gisa hartua.

elizgizon
iz. Ordenako sakramentua hartu duen gizona. Ik. apaiz; diakono; fraide. Apezpikua, apaizak eta gainerako elizgizonak. Aitoren semeak, elizgizonak eta herri xehea. Maila behereneko elizgizona. Elizgizonak eta sekularrak.

Aztergaia: elizgizon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
elizinguru
iz. Prozesioa. Ik. elizbira. Corpus egunean egiten zen elizingurua.

Aztergaia: elizinguru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS: eliz-inguru.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-inguru.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

prozesioa.

elizkari
iz. pl. bizk. g. er. Hileta-elizkizunak. Mundakan egin zituzten elizkariak.

Aztergaia: elizkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

hiletak.

elizkizun
iz. Elizan egiten den jendaurreko ospakizun edo zeremonia erlijiosoa. "Benedikta" deritzon elizkizunean. Aste Santuko elizkizunetan kantatzen ditugun Auhenak. Apezpikuari eta meza-emaileari elizkizunetan laguntzea. Elizkizun soinekoz jantzirik.

Aztergaia: elizkizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04
elizkoi
adj. Erlijioari eta deboziozko jarduerei atxikia dena. Emakume elizkoia. Katoliko ona eta elizkoia zen.

Aztergaia: elizkoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
elizpe
iz. bizk. Zenbait elizaren aurrean edo alboetan dagoen arkupea edo arkupe modukoa. Ik. eliz atari; zimitorio 2. Elizpe zaharraren ateburuan. Elizpean aritzen ziren pilotan. Elizpean ari dira agure zaharrak kontu kontari.

Aztergaia: elizpe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "elizpean: forma egina den aldetik, sartzekoa da, ez baita automatikoa, normalean elizapean litzateke eta".

 - [E116]: "elizpe izena ematean (eta besterik ez esatean), izen horren deklinabide osoa zilegi egin dugu lehen itzulian, eta ez zait iruditzen -an kasua bereziki aipatzekoa denik (-ko edo -raino kasuetan ere ageri da OEHko adibideetan, -an kasuan baino bakanago, hori bai). Nik ez nuke aipatuko elizpean, ezpada adibide egokiren batean".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "ez sartu elizpean, baina bai hau: elizpe iz. Bizk.: elizpean ari dira agure zaharrak kontu-kontari".

eliztar
1 iz. Parrokia bateko kidea. Erretorea eta bere eliztarrak. Eliztarrei laguntza eskatuz.
2 adj. Elizkoia. Dama zintzoa eta eliztarra.

Aztergaia: eliztar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

3 izlag.: Mb IArg I (“Eliztar euskaldun jaunak”), A Ardi (“eliztar jainkozale aiek”), Mg PAb (“elestar nekazarijak”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Euzkadi (“Eliztar epelak”), Argia (“Nere eliztar baten bear eta premiya txukatu ta estaltzen zebillela”, “nere eliztar sendi arretan zabaldu zuana”), K. Agirre (“Eliztar ezaguera?”), Goazen Lourdes’a (“eliztar zintzoak”), J. Yurre (“Eliztar guztiak”), J. Gaztañaga (“gure arteko eliztar eta erritar zenbait ikusi izan ditugun eran”), L. Egia (“eliztar guztiekin elkartuago”), I. Baztarrika (“Eliza eta eliztar diranez”), E. Muxika (“eliztar guztiek”), J. Arregi (“Eliztar Dogmatika”), Jesusen jarraitzaile 1985 (“ Garrantzizkoa da eliztar guztiei aurreko igandean ongi adieraztea”), M. Altuna (“eliztar guztiak harriturik geratu ziren”), Basarri (“eliztar guzien artean”), Mintzo eta kantu (“Eta eliztar izanez Jesukristori jarraitzeak bizira darama”, “Gure herriko Elizarentzat eta eliztar bakoitzarentzat ze irakaspen du Inaziok?”), X. Amuriza (“haren gorpua eliztar asaldatuek ez profanatzeko”), JA. G. de Cortazar (“eliztar bakoitza”), Muskiz AHA (“eliztar batek oparitua”), MAtx (“eliztar guztientzat gotzainburu izateko gairik”), E. Agirretxe (“ eliztar batzuek aldizka mamitsu elkarrizketatzea oso mesedegarri dute”), P. Iztueta (“honek ez duela izan behar indibidualista, baizik eta eliztarra”), J. Intxausti (“lehenengo urteak [1956-64] askoz eliztarrago agertzen zaizkigu”), B. Gerra (“bakean uzten zien eliztarrai eren ondasunak antolatzen eta banatzen”), Ir Lapur (“Bartolome Aitari bere eliztarrak atsegiña erakusten zioten”), JG. Etxebarria (“bere ardurapeko eliztarrak eskolatzea”), A. Artola (“Egun ortan alkartzen ziran eliztarrak”), ST. Rekalde (“iñoiz ez dira izan eliztarrak”), UZEI (“eliztarrak nahiz zibilak”), F. Beobide (“Zelan sartu barriro eliztarrak autortza bidean?”), J. Maia (“eliztarrak gogolarritzen”), E. Bustintza (“Eliztarrak abadearen asmo onari ederto eretxi eutsoen”), M. Altuna (“haserre gorriz ekin zien eliztarrei”), E. Muxika (“eliztarrek kantuaren bidez elizkizunetan eskuarteaz kezkaturik bizi ziran apaizek”), BoletinObSS (“apaizek eta eliztarrek”), MI. Astiazarain (“dirutan lortzen ziren limosnez eta eliztarrek eta jainkozaleek eskainitako gari, gaztainondo eta intxaurrondoez egingo zen”), DNoticias (“parte hartuko du eliztarrekin batera”), Jesusen (“eliztarren onerako”), A. Zelaieta (“Bizkaiko eliztarren hirugarren gotzaina”), Anai elkarte bat (“eliztarren dohaineko zerbitzua”), Euzko Deya (“eliztarren agoan”), etab.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

elkar
izord. Elkarrekikotasuna adierazteko erabiltzen den hitza. (Perpauseko beste osagai bati dagokio beti, eta osagai horrek plurala izan behar du. Mugagabean soilik erabiltzen da, eta aditzean dagokion marka singularreko eran agertzen da beti. elkar eta elkarri formei dagokien osagaia perpausaren subjektua da; elkarrekin, elkar(ren)gana, elkar(ren)gandik eta kidekoei dagokien osagaia subjektua edo objektua izan daiteke). Jonek eta Mirenek elkar maite dute. Gizakiok elkar hiltzen dugu. Hurrengoan elkar ikusten dugunean. Bi dohain horiek, ordea, elkar ezin ikusi dutenak dira. Zuek elkarri hitz politak esaten dizkiozue. Elkarri begira. Aita eta semea elkarrekin etorri dira. Ordukoak eta oraingoak elkarrekin erkatuz. Ez dute zer ikusirik elkarrekin. Bi lanok elkarrekin berdintzea ezinezkoa da. Gurasoek elkarrekin ikusi gaituzte (gu). Gurasoak elkarrekin ikusi dituzte (umeek). Bil itzazu belar gaiztoak multzoka, erretzeko elkarrekin. Elkargana hurbildu zirenean. Elkarrengandik urrun dabiltzanak. Etsaiek elkarrengandik urrundu gaituzte. Elkarrez gaizki esaka. Elkarrenganako maitasuna. Elkarren antzeko bi hitz. Baina hemen elkarren berri badakigu. Elkarren besotik dabiltza. Elkarren etsai direla. Elkarren artean eta elkarren laguntzarekin. Elkarren lehian dabiltza. Elkarren ondoan jarri. Elkarrentzako karitatea. || (Elkarrekikotasunik adierazten ez duten testuinguruetan). Urteak elkarri darraizkio. Eragozpen-debekuak elkarren gainka metatuz. Elkarren atzean, hirurak errenkadan. Elkarren gainean pilaturik baitaude aldizkariak eta egunkariak.

Aztergaia: elkar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

elkar, elgar, alkar [elkar hobestekoa da]

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: elkar aditu , elkar-aditze, elkar hartu , elkar-hartze, elkar-jotze .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "elkar-aditze, elkar-hartze, elkar-jotze: Ez dut marra beharrik ikusten" (2005-07-19)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Gehitzeko: elkar jo. Aditza falta da".

 - [E116]: "arrazoi du AUk, bitxia baita elkar-jotze eratorria-edo ematea, eta elkar jo oinarria eman gabe uztea. Baina ez dakit zein den irtenbidea: elkar jo hiztegian jasotzea izan liteke bat; baina, arrazoi berberagatik, horrelako pila jaso liteke (elkar gorrotatu / iraindu / lotu / maitatu, ohoratu... eta nahi adina), eta horiek "eraikuntza libreak" direla esan ohi dugu, libreki eratzen baitira, gramatikazko baliabideari tiraka. Egokiagoa edo zuhurragoa izan liteke elkar-jotze bera hiztegitik kentzea, zeharka bezala iritsi baita hiztegira (baztertu duen elkar-joka formaren ordain gisa aipatu du lantaldeak, oharra eginez: "izen gisa egokiagoa da elkar-jotze", elkar-joka baino egokiagoa dela, alegia). Proposamena: kendu elkar-jotze azpisarrera (eta ez aipa oraingoz elkar jo)".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "OK".

elkar aditu
1 du ad.-lok. Ados jarri. Elkar aditu zuten Jesus atzemateko. Ene ustez, munduko emazte guztiek behar genuke elkar aditu, haurrik ez gehiago ukaiteko!
2 du ad.-lok. Elkarri ulertu. Bet-betan mila mintzairatan ari ziren; ez zuten gehiago elkar aditzen ahal. || Bakoitzak geurean, eta halere elkar ederki adituko dugu.

Aztergaia: elkar aditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

aditu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

elkar sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aditu 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

elkar hartu
ad.-lok. Elkarrekin aritu; ados etorri, bat etorri. Familia-elkartasuna egiten zen, aita-semeek elkar harturik baserria batera lantzeko. || Ezkonduek elkar ongi hartzeko.

Aztergaia: elkar hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: convenir.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

elkar sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hartu sarrerari dagokion azpisarrera.

elkar jo
1 du ad.-lok. Talka egin. Bi autoek elkar jo zutenean.
2 du ad.-lok. Elkar ukitu. Nonbait elkar joko duten lerroak. Hortzek elkar jotzen duten ala ez.
3 du ad.-lok. Bizidunez mintzatuz, elkarri kolpeak eman. Egon zaitezte bakean, elkar jo gabe! || Bi gizonak elkar joka hasi dira eztabaida baten ostean.

Aztergaia: elkar jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ELKAR JO. a) Entrechocar, chocar uno con otro. "Chocar, pegar" BeraLzM. "Otoek elgar jo dute (BN-lab)" Gte Erd 182. Arriak zatitu ta alkar joten dabe. Añ EL1 205s. Elkar jotzen zuten [gau illunaren erdian]. Lard 130. Guraizak legez gelditu baga alkar ioten. A BeinB 67. Agiñak alkar joten. Kk Ab I 66. Ekiñaren ekiñez aitzurrez elkar jo. Or Eus 275. Bide-bazterreko berrora inguratu behar izan zuen arin, elkar jotzeari ozta itzur egiñaz. Mde Pr 100. v. tbn. Berron Kijote 147. Alkar j.: Otx 137. Bilbao IpuiB 271. Juntarse; encontrarse. Bitzuok alkar yota ogeta amairu guztiak. Zav Fab RIEV 1907, 91. Bi azanz-gilek ['vocales'] elgar yoitez. Arch Gram 22. Eta onela, guziak elkar jorik, bideari jarraitu zitzaiozkan. Lard 28. Goitiko ileek eta beheitikoek elkar jotzearekin. Dv Lab 246. Cardoneroko eta Lobregateko urek elgar joiten duten tokitik hurbil. Laph 40. Alkar joko degula / nundik edo andik. Tx B 80. Gure bizitzako bidean alkar jo diagu. Etxde JJ 125. Ia erri osoak alkar jo eban Santiyago egun atako Meza Nagusian Eleizean. Bilbao IpuiB 236. Hortzek elkar jotzen duten ala ez. MEIG VI 99. Nonbait elkar joko duten lerroak. MEIG IX 31. v. tbn. Alkar jo: Or Eus 29. EgutAr 7-6-1959 (ap. DRA). NEtx LBB 14. Tocarse. Nos sabeleekin, nos albuakin alkar ez joko, bai joko neska ta mutil. fB Olg 67. Luze luze dagoz beiaren ganean eta gorputzak alkar joten, eta oiñak oiñakaz bere bai. Erkiag BatB 190. b) Pegarse, luchar. Alkar joten dabe [eskola-mutilak]. Añ LoraS 95. Alkar joten ibilli zirala. Kk Ab I 45. Burrukazale ziranekin alkar-joten eta muturka ibiltea. Erkiag BatB 24. c) (alkar V-arr-gip). Ref.: A; Iz ArOñ (alkarreas). "Cotejar" A. "Comparar" Iz ArOñ. Alkar yo egun bateko utsak bestekoakaz. Añ EL2 84. Iakitun bikainenak [...] Platonekin alderatu ta alkar io ditugu. Zait Plat 81. Oratirekin alkar jo bageneza [Fray Luis]. Gazt MusIx 68

adib: barrabas 1 adj. Oso bihurria. Ik. barraban. Gizon barrabasa. Mutil barrabas batzuk alde guztietara begira zebiltzan, ukondoaz elkar jota.

elkar jo 238: Deia, Elhuyar, Consumer, HABE, Berria 145, EiTB 81, Argia 4, Laneki 2, Erlea, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

elkar jo 243: Berria, Xabier Amuriza, Elizen arteko Biblia, Anton Garikano, Lopez de Arana, Karlos Zabala, Iñaki Mendiguren, Joanes Urkixo, Fernando Rey, Patxi Iturritegi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa elkar sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa elkar sarreran.

elkar-aditze
1 iz. Ados jartzea, ituna.
2 iz. Elkarri aditzea, ulertzea. Ik. elkar-ulertze. Giputzek eta manexek errazago aditzen dute elkar, bizkaitarrek eta zuberotarrek baino; eta errazago nahiz zailago elkar-aditze horren muina, hain zuzen, aditzean datza.

Aztergaia: elkar-aditze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-12-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

elkar sarrerari dagokion azpisarrera.

elkar-hartze
iz. Hitzarmena. Zornotzako elkar-hartze lotsagarria liberalekin.

Aztergaia: elkar-hartze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: elkar hartze / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

oinarria/eratorriak.

Esapideei dagokien sistematika

-hartze.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

elkar sarrerari dagokion azpisarrera.

elkar-maitasun
iz. Elkarrenganako maitasuna. Gogor saiatzen ziren gorroto eta gaiztakeria oro berengandik uxatzen, eta akatsik gabe elkar-maitasuna beti gordetzen.

Aztergaia: elkar-maitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-12-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. elkar-maitakuntza.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ELKAR-MAITASUN. Amor mutuo. Gazte giñala lotu ginduan / alkar-maitasunak. Jaukol Biozk 72. Alkar-maitasuna beti ere etxe baten zorion oñarri da. Etxde JJ 71. Alkar-maitasun barik be ez dau / munduan iñoiz bakerik. BEnb NereA 38. Etzuten egiaren, ederraren eta elkar-maitasunaren egarririk. Zait Plat 15. Txerriak daukaten alkar maitasuna! And AUzta 107. Ezagunak ditugu zuen elkar-maitasuna eta aren eriotz-bidea. Berron Kijote 150

Ez dugu aurkitu elkar maitasun formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

elkar(-)maitasun 19: Asisko Frantzizko 15 (“Honek hurbiltasuna, elkar maitasuna, anai ardura baino ere gehiago ama-ardura nabari du; Frantziskok anai Leoni agertzen dion etxekotasunak ederki erakusten du nola lagundu behar zaion atsekabean nahiz ilunpean dagoenari”), Elizen arteko Biblia 3 (“Kristau-askatasuna elkar maitasunerako”), Imanol Unzurrunzaga (“Batean aginte irrikaren uztarripean menderaturik aurkitzen dira printzeak eta nazioak; bestean elkar maitasunean eta elkarren zerbitzuan gobernariek aholku ematen dute eta azpikoek men egiten dute”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Osaerak zalantza sortzen du

franko erabilia da (idazle onak tarteko direla); baina egokiagotzat dauzka lantaldeak elkarren(ganako), elkarrekiko maitasun sintagmak.

Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta adibide gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa maitasun sarreran.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper