50535 emaitza bilaketarentzat - [14551 - 14600] bistaratzen.

elorri
1 iz. Zenbait zuhaixka mota arantzatsuri ematen zaien izena. Ik. arantza 5. Elorria lore dago. Aspaldi josi zitzaizkigun bideak otez eta elorriz. Harkaitzeko elorria loratu denean, txoriak ezin dira kabitu airean.
2 iz. Ipar. Arantza. Ez daiteke zauria senda elorria barnean deno. Elorrizko koroa.

Aztergaia: elorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: elorri beltz: Prunus spinosa; elorri-triska: Genista scorpius; hegoaldeko elorri zuri: Crataegus laevigata; iparraldeko elorri zuri: Crataegus monogyna; maspil-elorri: Crataegus azarolus.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: elorri beltz Prunus spinosa, elorri zuri Crataegus laevigata eta Crataegus monogyna

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: elorri-arantza .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

elorri beltz (53.9: Prunus spinosa); elorri zuri (53.9: Crataegus laevigata + Crataegus monogyna)

elorri arantza, elorri-arantza
1 iz. Elorriaren arantza.
2 iz. Elorria.
elorri beltz
iz. Basarana.

Aztergaia: elorri beltz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: elorri beltz Prunus spinosa.

elorri zuri
iz. Elorri lore-zuria, fruitu gorria eta zur gogorra dituena (Crataegus laevigata eta Crataegus monogyna). Lilitan politena, elorri zuria; lilia joan ondoan, zein bihi gorria! Elorri zuri baten itzalpe garbian.

Aztergaia: elorri zuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: elorri zuri Crataegus laevigata eta Crataegus monogyna.

elorriar
1 adj. Elorriokoa, Elorriori dagokiona.
2 iz. Elorrioko herritarra.

Aztergaia: elorriar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-12-01 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

elorrio
iz. Batez ere bizk. Nekea, estualdia. (Izen berezi nahiz izen arrunt bezala erabiltzen da). Elorrio heldu zaio. Bideko elorrioak eta estutasunak.
Azpisarrerak

Aztergaia: elorrio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'nekea, estualdia'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

nekea, estualdia

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (EH 2014): Euskaltzaindiaren Hiztegiak araua aldatu du: elorrio iz. Batez ere Bizk. 'nekea, estualdia'

elorrio(ak) ikusi
du ad.-lok. Batez ere bizk. Oso gaizki edo larri ibili. Ik. gorriak ikusi; senperrenak ikusi; bereak (nireak, hireak...) eta bi (entzun, esan...). Miruak ikusi dituen elorrioak, txita guztiak alde batera eroan ezinik! Elorrio ikusita nago ni.
elorriondo
iz. Elorria.

Aztergaia: elorriondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
elortzibartar
1 adj. Elortzibarkoa, Elortzibarri dagokiona.
2 iz. Elortzibarko herritarra.
eltxar
iz. Euli beltzaren larba.

Aztergaia: eltxar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-03-23 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Jatorrizko forma

larba, (eltxar)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Adiera ilun-nahasikoa

oso nahasia da adieraz, eta oraingoz baztertzea erabaki da

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "eltxar: definizioa erantzi: 'euli beltzaren larba'".

 - [E116]: "ez da XKrena bezalakoa hiztegi eta entziklopedietan ikusi dudan definizioa, eta euskara-euskara hiztegia lantzeko unerako utziko nuke, nik behintzat ez baitakit horrenbeste fintzen (OEHan, adibidez, sei sail edo adiera aipatu dituzte)".

 - Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "eltxar iz. 'euli beltzaren larba'".

eltxo
iz. Euliaren ordenako intsektu hegalaria, hura baino txikiagoa, bereziki hanka luze eta meheak dituena eta pertsonei eta abereei ziztada mingarriak egiten dizkiena (Nematocera subord.). Eltxo batek heldu dio. Eltxo pozoitsuak datoz berriz ur usteletik. Anofeles izeneko eltxo mota. Eltxozko hodei beltz bat.

Aztergaia: eltxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: eltxo; moskito: Nematocera; etxe-eltxo; etxe-moskito: Culex pipiens; tipula eltxo; tipula moskito: Tipulidae; anofele eltxo; anofele moskito: Anopheles maculipennis.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Subord. Nematocera.

eltxo sare, eltxo-sare
1 iz. Ohe gaineko sabaitik zintzilik babesgarri gisa jartzen den errezela modukoa, oihal mehez egina izan ohi dena, eta intsektuei, bereziki eltxoei, barruan sartzea eragozten diena. Koltxoi gainean berriz, izarak baino ez, eta eltxo-sarea ohea estaltzen.
2 iz. Ateetan edo leihoetan jartzen den sare modukoa, metalezko hariz edo kideko gai batez egina izan ohi dena, eta intsektuei, bereziki eltxoei, barruan sartzea eragozten diena. Gomendagarria da leihoetan eltxo-sareak jartzea.

Aztergaia: eltxo-sare

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh32 2023-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 22 (Aizu 1, Berria 6, EiTB 3, Elkar 9, Consumer 1, Laneki 2); ETC 73

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: eltxo-sare mosquitero, mosquitera / Adorez: eltxo-sare iz. mosquitero, red protectora contra mosquitos / Labayru: eltxosare iz. mosquitero/ NolaErran: moustiquaire rideau eltxo sare de fenêtre, porte eltxo sare. // Euskalterm: eltxo-sare (TN da Merkat.)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, eta hiztegi orokorretan ere jasoa dago. Sartu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa.

eltzagor
iz. Bi aldeetako bat larru tenkatu batez estalia duen eltze modukoa, zarata ateratzeko erabiltzen dena, inauteri eta kideko jaietan edo animaliak eta piztiak uxatzeko erabiltzen dena. Entzun zuen xirribika, eltzagor eta dantza-hotsa.

Aztergaia: eltzagor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

eltzagortu, eltzagor/eltzagortu, eltzagortzen
du ad. g. er. Zarataren gehiegiaz gortu. Beribilez, tarrapataka, burrunban, begi-belarriak gelditzen zaizkigularik zoro, eta buru barnea eltzagortua.

Aztergaia: eltzagortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

eltzagor(tu), eltzagortzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

eltzari
iz. naf. Eltzekaria.

Aztergaia: eltzari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Naf.

Forma baten adiera(k)

eltzekaria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "eltzari: eltzekaria ez dago definiturik, eta mendebaldeko euskaldun askorentzat ezezaguna gertatzen da. Azaldu beharko litzateke".

 - [E116]: "orain azaldu behar bada (eta ez, demagun, euskara-euskara lantzeko unean), hona I. Sarasolaren hiztegikoak, abiapuntu gisa: "1 'eltzean, barazkiz eta, prestatzen den janaria'. 2 'barazkia, egoskaria'".

 - Erabakia: Erabakia (2007-05-31): eltzari iz. Naf. 'eltzekaria'.

eltzaur
iz. Ipar. eta naf. Intxaurra.

Aztergaia: eltzaur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

eltzaur, intxaur [eltzaur da hobestekoa]

Jatorrizko forma

eltzaur, intzaur

Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. eta Naf. 'intxaurra'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. intxaur

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "ene ustez, bai erabilera, bai toponimian eta bai deiturak ere kontutan harturik, inolako zalantzarik gabe, intxaur da hobestekoa, eta ez eltzaur dialektal hori" (1995-01-25)

 - [E301]: intxaur [proposatzen dut, ordez]" (1994-11-02)

eltze
1 iz. Janariak egosteko-eta erabiltzen den ontzia, altua eta bi eskuleku dituena. Ik. pertz; lapiko. Lurrezko eta burdinazko eltzeak. Hiru eltze sutondoan.
2 iz. Ontzi horren edukia edo neurria. (Eskuinean, gehienetan, eduki horren gaia adierazten duen hitza hartzen du). Gizon haserretua dirakien eltzea bezala da. Eltze bat urre.
3 iz. Eltzean prestatzen den janaria. Ik. eltzekari. Behartsuei beren eltzea egiteko.

Esaera zaharrak

Halako urte, halako eltze. Urrungo eltzea urrez, hara orduko lurrez.

Aztergaia: eltze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

eltze, lapiko

eltze askotako burruntzali, eltze guztietako burruntzali
Leku edo alor askotan agertzen edo nabarmentzen den pertsona izendatzeko erabiltzen den esapidea. Beti musikari lotuta, eltze askotako burruntzalia izan da. Horrekin batera etorri ziren euskalgintza eta kultura, historia, politika... eltze askotako burruntzali zaitugu. Neskameek jokatzen zuten joko hartan Faustina izeneko berrogei bat urteko emakume bat zen eltze guztietako burruntzalia; Jaengoa zen, eta grazia handia zuen. || (Kutsu gaitzesgarriarekin). Amonak aitonari esaten zion moduan: eltze guztietako burruntzalia; uste du bera ez badago, ezer ez dela egingo.

Aztergaia: eltze askotako burruntzali

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

(En expresiones proverbiales). "Eltza askotako burduntzalia, (AN-larr, L) [...], entremetido; litm. cucharón de muchos pucheros" A EY III 284. * Atso bat ere melatu saltsa huntan zauku sartu / [...] Tupina guzietako burruntzali deitatu [behar dugu] . AstLas 70. Nolako eltzea, alako burruntzalia. EZBB II 70. Saltsa tzarren burruntzali / Hori da bethi ibili. (L). Lander (ap. DRA). Eltze guzietako burruntzali. Zerb GH 1936, 221 (tbn., con alguna var., en EZBB II 44).

LB: "Parrandazalea, bazkalburuko bertsolaria, lapiko anitzeko burruntzali alaia eta hitzaren maisua, halakoa da Arturo Campioneneta euskaroen aro digitaleko oinordeko hau" (Argia), "Neskameek jokatzen zutèn joko hartan Faustina izeneko berrogei bat urteko emakume bat zen -Fausti lagunentzat- eltze guztietako burruntzalia" (Elkar), "Beti musikari lotuta, eltze askotako burruntzalia izan da eta da Jose Luis Frantzesena Schubert, eta horren adierazle izan da gaur, zapatua, Sanagustin kulturgunean elkartu den jende mordoa" (Uztarria); EPG: "gure etxeko zientzilaria eltze orotako burruntzalia balitz bezala" (Joan Mari Irigoien).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: eltze askotako burruntzalia metomentodo, perejil de todas las salsas; Labayru: 0; Adorez: 0.

Bestelakoak

burruntzali iz. Zopa, egoskariak eta kidekoak plateretan banatzeko erabiltzen den koilara handia; koilara horren edukia. Bakoitzari burruntzali bete arto eta esne. Eltze askotako burruntzalia: besteren kontuetan sartzeko joera duen pertsona.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea, beraz, kentzekoa da burruntzali sarreratik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa burruntzali eta eltze sarreretan.

eltze burdina, eltze-burdina
iz. Batez ere naf. Eltzeak sutara hurbiltzeko erabiltzen den burdinazko tresna. Ik. eltzeondoko; trebera.

Aztergaia: eltze burdina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2007-05-31
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: "eltze(-)burdin iz. eltzea lurreko suaren ondoan eusteko jartzen den burdinazko aparailua. Bortzerrietan eta Malerrekan oso ezaguna. OEH-aren arabera hedadura gehiago ere badu; eltzeondoko iz. eltzea lurreko suaren ondoan eusteko jartzen den burdinazko aparailua. Erroibarren oso ezaguna. OEH-aren arabera hedadura gehiago ere badu".

 - [E116]: ""forma berriak" (hau da, lantaldeak proposatu ez dituenak), hurrengo itzulian aztertuko genituela erabaki genuen, bildu beharreko informazioa bildu ondoren, eta pisuzko arrazoiren batek bestelakorik agintzen ez duen bitartean. AIk aipatzen dituen hau eta eltzeondoko ez ditut inongo testutan aurkitu (OEHn ikus litezke lekukotasunak, eta ez dira urriak, baina denak hiztegigileenak). Gainera, beheko su emana dugu behe sarrerako azpisarreretan, baina ez dugu lurreko su bezalakorik aipatu, uste dudanez behintzat. Proposamena: hurrengo itzulian aztertzeko utzi

 - Erabakia: Erabakia (2007-05-31): "eltze; eltze(-)burdina iz. (batez ere Naf) eltzeari lurreko suaren ondoan eusteko jartzen den burdinazko tresna; eltzeondoko iz. (batez ere Naf) eltzeari lurreko suaren ondoan eusteko jartzen den burdinazko tresna".

eltzegile
iz. Eltzeak egiten dituen eskulangilea. Jainkoaren eskuan dago gizonaren bihotza, eltzegilearen eskuan buztina bezala.

Aztergaia: eltzegile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

eltzegile, buztin moldatzaile

Jatorrizko forma

eltzegile, potogile; keramikari, eltzegile

eltzegintza
iz. Eltzegilearen lanbidea; eltzeak egitea. 1953an itxi zuten Durangoko azken eltzegintza tailerra.

Aztergaia: eltzegintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

keramika, eltzegintza, buztingintza; eltzegintza, potogintza

eltzeitsu
iz. Lurrezko eltze itxia, irekidura estu eta laburra duena eta txanponak gordetzeko erabiltzen dena. Ik. itsulapiko. Eltzeitsua hautsi.

Aztergaia: eltzeitsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eltzetsu forma bakarrik jaso da 'aduanazain' adieran (cf. P.Mujika DVC, s.u. eltxezu)

Bestelakoak
Aldaerak daude lehian

ik. eltxetxo, etab.; nolanahi ere, bigarren mailan onartzekoa da, eta:

Euskaltzaindiaren Arauak

: Sin. itsulapiko.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. itsulapiko

eltzekada
iz. Eltze baten edukia. Eltzekada bat babarrun.

Aztergaia: eltzekada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kada.

eltzekari
1 iz. Eltzean, barazkiekin eta kidekoekin prestatzen den janaria. Ik. eltzeko; lapikoko. Eltzekaria egin. Katilukada bat eltzekari. Aza-babarrunekin eltzekari ederra egosten zuen; urdai puska bat ere sartzen zion. Eltzekari saldatsu bat, barazki puskaz egina.
2 iz. Egoskaria. Baratze hartatik biltzen zituen bakea eta eltzekaria.

Aztergaia: eltzekari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2007-05-31): "iz. 1 'eltzean, barazkiz eta, prestatzen den janaria'. 2 'barazkia, egoskaria'

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. eltzari.

eltzeko
iz. Eltzekaria. Ik. lapikoko. Eguneroko eltzekoa.

Aztergaia: eltzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko izengilea.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

eltzekaria.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "ikusi hor goian egoski" (2005-09-06)

eltzekondo
iz. Eltzekariaren hondarra, bereziki gauerako uzten dena. Eltzekondoa janarazi zion.

Aztergaia: eltzekondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

eltzetara
iz. Ipar. Eltzekada. Egosarazi zuen eltzetara bat lursagar.

Aztergaia: eltzetara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tara/-kada.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

eltzekada.

eltziegar
1 adj. Eltziegokoa, Eltziegori dagokiona.
2 iz. Eltziegoko herritarra.
eltzun
iz. g. er. Makala (zuhaitza).

Aztergaia: eltzun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eltzun (eta eltzun orri) B 2 (Mg PAb zerrendatu batean; Erkiag Arran: "Txopo ta eltzun orriak"); zurxuri (eta zur xuri, zur-xuri) IE 13 dira: zur xuri : Elsb Fram 4 ("zuhar edo zur xuri luzea", "zuhar edo zur xuri ondo baten phikatzeko", "zur xuri hau arras idortua balitz ere", "... erranez zur xuriaren tokia prest izanen zela"; zur-xuri 7: Hb Egia ("zur-xuria bezain luzea"), Dv Lab 2 ("Burzuntz edo zur-xuriak", "Burtzuntzari ematen diote asko izen: zur-xuria deitzen dute hainitzek, Probentziarrek makala, Nafartarrek txipoa"), Barb Leg 4 ("zur-xuri luze luze bat", "zur-xuri luzeari oharturik", "zur-xuriaren gainerat berehala hupatu", "Zur-xuritik jautsi"); eta zurxuri : Ox 2 ("Zurxuri baten punttan, Punttaren punttan, Gure belea zagon Nola gasna jan", "Axeri bat ttapattan, Ttapa tta pattan, Zurxurira jin zaion Gosea tripan!"); zur-zuri eta zurtzuri bana (Etxde: "zur-zuri baten antzo argal eta medar", "zurtzuri aul eta medarra").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zurtxuri EB 1 (SGarm Izadia: "Urki, zurtxuri eta sahatsak horrelaxe haunditzen dira eskualdeotan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eltzun : HiztEn (ik. lertxun), LurE; zurtxuri : AB38 1; zurzuri : HiztEn, LurE, Euskalterm 2; zurzuridi : Euskalterm 2 // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegiko hustuketan fitxa hauek: a) lertxun (Populus tremula): zuzun : (h)orrikara : PMuj DCV; burontza : PMuj DCV; burtxintx : PMuj DCV; burtxuntx : PMuj DCV; burzuntz : Peillen, Bouda-Baum (bu(r)zuntz); eltsun : Arzdi Arces; eltxun : Verite Landaren mundua, Bouda-Baum (eta eltzun); eltzuma : Bouda-Baum; ikara : Lcq, Bouda-Baum, Gordailu IkastHiztegia; ikararbole : Azkue DVEF, Bouda-Baum (ikar-arbola); lertsun dardarati : SGarm Izadiaren GH; lertxun : X. Irigarai, J.M. Faus, Gordailu IkastHiztegia, G. Larrañaga LandareJak, Lcq, Polunin Flores de Europa, Carreras y Gandi GGPVN, Polunin Arboles y arbustos, Kosmos 3'gna, Guinea Vizcaya, Guía PlantMed, Irurtzun projektua, M. Aizpurua Arbaiun, Bouda-Baum, Mendiak I, Mendiak II, X. Kintana Hizt80, LMuj HOT, PMuj DCV; orrikara : Kosmos 3'gna, Bouda-Baum; urlo : Azkue DVEF; zunzun : X. Irigarai, Lcq, Irurtzun projektua, PMuj DCV; zuzun : Bouda-Baum, Vin Arbre, PMuj DCV; Bouda-Baum: augatze, burtxintz, busontza, busunta, bufunta, saltatxa, txipu; b) makal beltz (Populus nigra): burontza : Guinea Vizcaya; eltzun : J.M. Faus; eltzun beltz : Lapedes: Diotionary of the life sciences, Guía PlantMed, Bouda-Baum, PMuj DCV; errexal valca : Lcc Landare-izenak; eski beltz : Mendiak II; exki-beltz : Polunin Arboles y arbustos; makal : X. Irigarai, J.M. Faus, G. Larrañaga LandareJak, Gordailu IkastHiztegia, Carreras y Gandi GGPVN; makal (beltz) : Irurtzun projektua, makal beltz : M. Aizpurua Arbaiun, J. Aldazabal Animalia pozointsuak; zumar beltz : Lcq, Carreras y Gandi GGPVN, Lapedes: Diotionary of the life sciences, Kosmos 3'gna, PMuj DCV; c) makal (Populus): burzuntz : Dv Lab, makal zugatz : Bouda-Baum, Dv Lab; makal : Txill EBatua, X. Kintana Hizt80, UEU Animali fisiologia, Bouda-Baum, UZEI: Arkitektur hiztegiaren hasikinak, LMuj DGT, PMuj DCV, J. Aldazabal Animalia pozointsuak; txipo : Bouda-Baum, PMuj DCV, Dv Lab; zurtxuri : PMuj DCV, eta Dv Lab (zur-txuri); zurzuri : Txill EBatua // PMuj DCV: busun, ezki?, ezku eltzun, izai; d) zurzuri (Populus alba): errexal curia : Lcc Landare-izenak; makal txuri : Munita; txipua : Irurtzun projektua; txopo : JIr OnomBot; zumartzuri : LMuj DGT; zurxuri : Biologiako zerrenda, Bouda-Baum // Bouda-Baum: eltzun zuri, osta-zuri // PMuj DCV: augatze, burontza, burtxintx, burtzuntza, buruntz, burzuntz, busuntza¿ buzontza, buzuntz, eltxun, musuntz, ufuta, zuzun, erki?.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eltxun : PMuj DVC (tiemblo, pobo, álamo blanco); eltzuma : Lh DBF (peuplier), DRA (chopo), PMuj DVC (chopo); eltzun : EuskHizt, HiruMila (tiemblo: Populus tremula), ElhHizt (álamo temblón; ik. lertxun), EskolaHE, Lh DBF (tremble), DRA (tiemblo), PMuj DVC (1 chopo; 2 temblón); eltzun zuri : Lh DBF (peuplier blanc); DRA (chopo blanco), PMuj DVC (álamo blanco); eltzun-beltz : Lh DBF (peuplier blanc ?), DRA: eltzun baltz (chopo negro), PMuj DVC (chopo negro); lertxoin : DRA (tiemblo); lertxun : EuskHizt (Populus tremula), EskolaEH (Populus tremula), ElhHizt (Populus tremula), HiruMila (Populus tremula), LurE EF/FE (peuplier tremble) eta EG/GE (álamado temblón), XarHizt (tremble), Casve EF (tremble; cf. bürzüntz), DRA (tiemblo), PMuj DVC (tiemblo); lertxundi : EuskHizt, EskolaEH, ElhHizt (alameda), HiruMila (bosque de tiemblos), LurE EF/FE (peupleraie) eta EG/GE (alameda), XarHizt (bois de peupliers trembles), Casve EF (bois ou forêt de trembles), DRA (alameda), PMuj DVC (alameda); lertzun : HiruMila (ik. lertxun), DRA, PMuj DVC; letxun : DRA (álamo); zurtxuri : Lh DBF (peuplier), DRA (chopo), PMuj DVC (chopo); zurtzuri : HaizeG BF (peuplier); zurxuri : Casve EF (peuplier), Lh DBF (peuplier), DRA (chopo), PMuj DVC (zur-xuri: álamo piramidal); zurxuridi : Lh DBF (ensemble de peupliers), DRA (chopera), PMuj DVC (zurtxuridi: chopera); zurxuriki : Lh DBF (bois de peuplier), DRA (madera de chopo); zurzuri : EuskHizt (Populus alba), HiruMila (álamo: Populus alba), ElhHizt (álamo blanco; Populus alba), EskolaHE (Populus alba), Lur EF/FE (peuplier), XarHizt (peuplier), DRA (álamo blanco, chopo), PMuj DVC (álamo) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/GE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: Ik. 1.lertxun / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Adiera mugatzeko zailtasunak

lantaldeak ez daki 'lertxuna' den ala 'makala'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "Tremble (bot) [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

elur
iz. Hodeietatik maluta edo pikor zurietan erortzen den ur izoztua; maluta horiek lurrean pausatzean eratzen duten geruza zuria. Elurra bezain zuria. Elurra urtzen denean. Elurpean lo dagoen lurra. Elur lodia. Elurretara eskiekin joanda. Elurra eroriko da gogoz. Elur erasoaren erdian. Elur kirolak. || pl. Mendietako elurrak urtu zirelako.

Esaera zaharrak

Elur asko den urtean garia, eta erle asko dugunean eztia. Elur-melur, ez nauk hire beldur; etxean badiat arto eta egur. Elurra, bere aroan asegarri; handik kanpoan, gosegarri. Elur urte, ezkur urte. Kandelarioz elurra, joan da neguaren beldurra. Urte elurrezkoa, garizkoa.

Aztergaia: elur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: elur-antzara: Anser caerulescens; elur-berdantza: Plectrophenax nivalis; elur-erbi: Lepus timidus; elur-hontza: Nyctea scandiaca; elur-lore; edelweiss: Leontopodium alpinum; elur-lursagu: Microtus nivalis; elur-orein: Rangifer tarandus tarandus; elur-pantera: Panthera uncia; elur-txonta: Montifringilla nivalis.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: elur-lore Leontopodium alpinum Sin. edelweiss; elur-orein Rangifer tarandus tarandus.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: elur-baltsa, elur-eper , elur-jausi , elur-lapatx , elur-pikor , elurra egin , elurra izan , elur-txori, elur-zulo ; eta adibide gisa: elur-hauts, elur-luma, elur-malo, elur-maluta, elur-mataza. Horietan batzuk lantaldeak gehituak dira, ahozkoan ezagunak, testuetan ageri ez badira ere.

elur artifizial
iz. Makina baten bidez ura izoztuz lortzen den elurra, batez ere eski pistak elurrez hornitzeko erabiltzen dena. Iduriz, hoztuko du anitz; hala balitz, elur artifizialak lagundurik, heldu den astean irekiko lituzkete eskiatzeko pistak.
elur bisuts, elur-bisuts
iz. Elur ekaitza; haize erauntsiek harrotzen eta mugitzen duten elurra. Bertan geratu beharko dutela ohartu dira, ezin dutela aurrera egin elur bisutsak dena ezabatu duen ilunpe itsugarri horretan. Elur-bisuts handia izango zela ohartarazi zitzaien arren, mendira ateratzea erabaki zuten. Fedegabearen itxaropena haizeak daraman hautsaren antzekoa da, haize erauntsiak eramaniko elur-bisutsaren antzekoa.
elur bola, elur-bola
1 iz. Elurrez eginiko bola. Soldaduetako batzuk elkarri elur bolak jaurtitzen hasi ziren. Elur-bola aldapa behera doanean oso zaila da frenatzen. Errepidean egindako hutsegite txiki bat, handituz doan elur bolaren gisa, barreiatzen da hainbat kilometrotan.
2 iz. (Azkar eta etengabe handitzen, indartzen edo garrantzia hartzen ari den zerbaiten irudi gisa). Nirea elur-bola efektua izan zen: lagun bati laguntzeko hasi nintzen, eta hementxe gabiltza! Elur bola bat da maitasuna: ez bada handitzen ari, txikitzen ari den seinale.

Aztergaia: elur-bola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh81 2020-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu elur(-)bola formarik.

elur(-)bola 73: Aizu, Argia 12, Berria 6, DiarioVasco 6, EiTB 20, Elhuyar 3, Elkar 20, Erlea, Jakin 2, UEU 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

elur(-)bola 18: Berria, Anjel Lertxundi, Iñaki Mendiguren, Joan Mari Irigoien, Koro Navarro, Itxaro Borda, Eduardo Matauko, Jose Morales, Harkaitz Cano, Pablo Sastre, Pako Aristi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa elur sarreran.

elur ekaitz, elur-ekaitz
iz. Haize eta elurrezko ekaitza. Hamabi mendizale Annapurnako zirkuituko puntu gorenean hil dira, elur ekaitz batek harrapatuta. Eguraldiaren aurreikuspenek elur-ekaitza datorrela iragarri dute.
elur eper, elur-eper
iz. Lurralde hotzetako hegaztia, eperraren antzekoa, neguan kolore zuria hartzen duen lumadi ugaria duena (Lagopus mutus).
elur erauntsi, elur-erauntsi
iz. Elur jasa bortitza. Ik. elurte. Teilatuko lau isurkiak biziki gora dituzte eta xut, neguko elur erauntsi lodiek ez ditzaten leher. Sekulako elur-erauntsia hasi du, eta hirian gelditu behar izan dut.

Aztergaia: elur-erauntsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ELUR-ERAUNTSI (elh- L, BN, S ap. Lh y Lrq). "Tempête de neige" Lh y Lrq. Irin guzia ixuri zukan, bidia elur erauntsi baten ondoa iduri. Zub 75. Teilatuko lau ixurkiak biziki gora dituzte eta xut, neguko elhur-erauntsi lodiek ez ditzaten leher. JE Ber 17. Izan eguzki xuria / ala elur erauntsia. Xa Odol 97. Negue pixkeka pixkeka bazoaien bere elur, orma, aize, euri eta kazkarabar erauntsiekin. Izeta DirG 103

def: elurtza iz. Elur-erauntsia; elur kopuru handia. Elurtzarik ikaragarrienekin ere. Elurtzan biluzik sarturik. || adib.: elur 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Elur-erauntsia. Elur erasoaren erdian. Elur kirolak. Haizeak elur hautsa harrotu zuen.

elur(-)erauntsi 5, Berria 5 (“Arratsalde partean Enkarterri inguruan bota zuen elur erauntsia”), EiTB 13 (“Eta bat-batean, elur-erauntsia!”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

elur(-)erauntsi 18: Berria 2 (“Neguko lehen elur-erauntsia abisurik gabe etorri zen, eta elur haizetsua ibili zen gero goian-behean hiruzpalau egunetan”), Pello Zabala 3 (“1999an, haize euri eta elur erauntsiak Kanariar Uharteetan”), Jon Maia 2 (“Korrika hasi nintzen, gero eta azkarrago, elur erauntsi hark itsututa baina aurrera egin nuen zuhaitz artean, geratu gabe, basoa bukatu arte”), Anjel Lertxundi 2 (“Ez elur-erauntsi gero eta bortitzagoak, ez andre Madalenen ahaide eta lagunen azken esperantzek ez omen dute suaren indarra den mendrenik ere apaltzea lortu”), Marzel Etxehandi (“Elur erauntsiak badira noiznahi eta luzeak”), Pello Salaburu (“Geroztik ene bizia, // izan eguzki xuria // ala elur erauntsia, // santa sekula pentsatu gabe // zer dutan irabazia, // hola deramat guzia: // ardier erne begia, // bihotzez heier josia”), Txiliku (“1846. urteko otsailaren 8an, inori ezer esan gabe, askatasunerako bidea hartu zuen, inoiz ikusi zuen elur-erauntsi handienean”), Fernando Rey (“Elur-erauntsi batek edo elurrauso batek denak kolpean akabatzen ahal zituen”), Bernardo Atxaga (“Baina Madrilera hurbildu nintzenean, elur erauntsiak gaiztotu egin zituan, eta errepide alboko hotel batean gelditzea beste aukerarik ez nian izan”), Mirentxu Larrañaga (“Lurrak dar-dar egiten du, eta, lurrikara bakoitzeko, lokatz -, harri -, eta elur-erauntsi bortitzek bonbardatzen gaituzte”), Jose Morales (“Neguaren amaiera zen, eta, elur-erauntsien eta hotz gogorreko egun hitsen erdian, udaberri hurbilak aitzindari bidaltzen zuen noizean behin egun eguzkitsu bat”), Joxe Austin Arrieta (“Beste berrogei minutuz itxaron genuen han kanpoan, pistan geldirik: elur-erauntsia islagailuen argitan, elur-hautsa eta bisuts-zirimola pistaren gainean, eta ni urduri, loak hartu ezinik”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa euri(-)erauntsi bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa elur sarreran.

elur erraketa, elur-erraketa
iz. Elurretan ibiltzeko tresna, oinetan jartzen dena, tenisean erabiltzen diren erraketen antza duena. Besaide Mendizale Elkarteak elur erraketak erabiltzen ikasteko irteera antolatu du otsailaren 26rako.
elur hauts, elur-hauts
iz. Elur lehorra eta hauts tankerakoa. Haizeak elur-hautsa harrotu zuen.

Aztergaia: elur-hauts

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-12-11 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 14; EPG: 9; ETC: 51.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: elur-hauts: iz. nieve en polvo; Labayru: 0.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

elur 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Elur erasoaren erdian. Elur kirolak. Haizeak elur hautsa harrotu zuen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, definitzeko moduko kontzeptua delako. elur 2 adiera erabat ezabatzekoa da.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-hauts.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, elur sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa elur eta hauts sarreretan.

elur jausi, elur-jausi
iz. Batez ere bizk. Mendi tontor edo malkarretatik bat-batean eta burrunban erortzen den elur pila handia. Ik. elurbildu; elurbizi; elauso. Mendizaleak elur-jausiaren azpian harrapaturik geratu ziren.
elur lapatx, elur-lapatx
iz. Elur geruza mehe-mehea. Elur lapatxa dago.
Loturak
elur lore, elur-lore
iz. Pirinioetan eta Alpeetan hazten den landarea; landare horren lore zuria (Leontopodium alpinum). Ik. edelweiss.
elur luma, elur-luma
iz. Elur maluta. Elur lumak erortzen diren bezain usu dabiltza haren baitan bekatu mortalak. Elur lumak bezain zuriak.
elur maila, elur-maila
iz. Prezipitazioak elur eran izan daitezkeen eta zuritzera irits daitekeen gutxieneko altitudea. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 400 eta 600 metro bitarteko elur maila iragarri dute, bost zentimetroko lodierarekin. Bihar hoztu egingo du nabarmen eta elur maila jaitsi egingo da 200 metroraino.

Aztergaia: elur-maila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

HBLk erabaki zuen 2013-09-10ean, elur-kota sarreran: “Egokiago ikusten da elur-maila jasotzea adibide gisa elur sarreraren barruan”.

LBeh (2014-04-03): elur(-)maila , EiTB 75 (adib.: “elur-maila igotzea espero dugu”, “San Isidro eguna 1200 metroko elur mailarekin esnatuko da”), Berria 33 (adib.: “elur maila ere igo egingo da Euskal Herri osoan”, “Elur maila kostara iritsiko dela diote”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: elur(-)maila 15, Berria (“egunak aurrera egin ahala 100 metrora jaitsiko da elur-maila eta agian kostaldean ere egingo du elurra”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es cota de nieve / fr niveau de neige: Elhuyar: - / Nolaerran: / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa ematekoa da elur sarreraren barruan.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

elur-maila.

elur malo, elur-malo
iz. Elur maluta. Ikusi zituela arimak infernura amiltzen, elurra ugari ari duenean elur maloak lurrera erori ohi diren eran.
elur maluta, elur-maluta
iz. Maluta. Adar erantziak elur maluta zuriz jantzi ziren. Udazkenean sortzen dira pinu-adar edo enborretan elur malutak diruditen zorro zuriak.
elur mataza, elur-mataza
iz. Elur maluta. Elur matazak atertu gabe kanpoaldean.
elur orein, elur-orein
iz. Oreinaren familiako aberea, adar-zapala, Iparburu inguruko eskualdeetan bizi dena (Rangifer tarandus tarandus).
elur pikor, elur-pikor
iz. Pikor gisako malutetan erortzen den elurra.
elur puntu, elur-puntu
iz. Arrautza-zuringo irabiatuak sendotasuna eta trinkotasuna hartzen duen puntua. Elur-punturaino irabiatutako zuringoak.

Aztergaia: elur-puntu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh46 2023-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 25 (sukaldaritzaren eremukoak; Berria 1, Laneki 19, UEU 5); ETC 12

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: elur-puntu punto de nieve zuringoak elur-punturaino jo: batir las claras a punto de nieve / Adorez: / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Erdaretako formak

es (a) punto de nieve / fr (en) neige: Elhuyar: elur-puntu (usualmente con la prep. a) / Adorez: elur-puntuan / Labayru: harro-harro, apatz-apatz, astin-astin, afo-afo / NolaErran: battre des blancs en neige arroltze zuringoak elurra bezala jo – arrautze xurinkoak zaflatü (ZU); œufs battus en neige elur moldean joak diren arroltzeak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, eta hiztegi orokorretan ere jasoa dago. Sartu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper