50535 emaitza bilaketarentzat - [14601 - 14650] bistaratzen.

elur txingo, elur-txingo
iz. Elur maluta txiki eta lehorra.
elur zulo, elur-zulo
iz. Elurra gordetzeko prestatzen den zuloa edo tokia. Elur zulo txit hotz eta izotzez beteak, behin ere urtzen ez direnak.
elurbildu
iz. Elur-jausia. 1991n, lau hildako eragin zituen Astunen elurbildu batek.

Aztergaia: elurbildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-bildu.

elurbizi
iz. Elur-jausia.

Aztergaia: elurbizi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-bizi.

elurbusti
iz. Ia urturik erortzen den elurra. Elurbustia ari du.

Aztergaia: elurbusti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan elhur-busti 1 (Prop 1903: "Elhur-busti jauts-ahalako batek funditu ginituen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

elurbusti : HiztEn, LurE (adib.: elur bustia), Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Meteorologia: elurbustia: euria eta elur-bera nahastuta dauzkan prezipitazioa; es aguanieve; fr neige fondue.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

elurbusti : EuskHizt (adib.: elur-bustia), HiruMila, ElhHizt, EskolaHE (adib.: elur bustia), Casve EF (elürbusti), HaizeG BF, Lh DBF (elhurbusti), DRA (elur-busti), PMuj DVC (elur-busti). Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-busti.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "neige fondue [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

elurra ari izan
du ad.-lok. Elurra ari du. Elurra mara-mara ari zuela. Elurra atertu gabe ari zuen.
elurra bota
du ad.-lok. Elurra egin. Goizaldean oraindik ere elurra bota dezake hegoaldean. Elur dezente botako omen du Pirinioetan.

Aztergaia: elurra bota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ELURRA BOTA. Nevar. "Ori da elurra botatzea (G-azp, AN-5vill) [...] edurre bota iten dau (V-arr)" Gte Erd 89. v. ELURRA ARI IZAN. Goiko mendi-alde oitan elurra bota izanen du? Auspoa 97, 15. Datorrelako / egun atako / ur-ekartzaila [= Acuario] prestua / euriz beteten mundua. / Edurra bota edo euria / da onen zeregin guztia. Azc PB 291Ta or abil ondiño, negu dolor ori, / Lotsa barik botaten txingor, edur, euri. Enb 178. "Elur puska bota du (AN-5vill) [...], elur puska ederra bota du (elur handia) (AN-gip)" Gte Erd 89

elurra bota 41: Berria 7 (“Horrek, zaparradak utziko ditu, eta garaiera ertainetan, elurra bota dezake”), EiTB 31 (“prezipitazio handiak izango ditugu lurralde osoan, haizea oso zakar ibiliko da, eta elurra botako du 1.100 metrotik gora Nafarroan”), Argia (“1815eko ekainaren 6an elurra bota zuen New Yorken eta bi egun geroago mara-mara ari zuen Bostonen”), Erlea (“elurra bota zuen gaueko azken orduetan”), DiarioVasco (“Elurra botatzen zuen baina suabe”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

elurra bota 11: Berria (“Hor kanpoan elurra bota ondoko giroa dago”), Alberto Ladron Arana 2 (“Eguna lainotsu zegoen eta tarteka elurra bota zigun”), Pello Zabala 2 (“2000. urtean, Aizkorrin behera elurra bota zuen malo-malo, ekainaren 9an”), Jokin Muñoz (“Neskak txabolan beheko surik ote zegoen galdetu behar zuen, horixe zen-eta bere kezka nagusia, baina elurra botatzen hasi duenetik hotzagatik nahikoa kexatu dela iruditu zaio”), Koro Navarro (“Bat-batean elurra bota balu, konturatu ere ez zen egingo”), Jon Arretxe (“Esan nizun elurra bota behar zuela eta hobe zenuela Tabrizen geratzea”), Joseba Sarrionandia (“Gero elurra botako du, eta kazkabarra”), Jose Morales (“Behin, elurra bota zuen, maluta zuri handiekin, alfonbra zuri puskatu baten antzera estali zuen belar jadanik berdea, eta berehala urtu zen, giroa hezeagoa eta hotzagoa bilakaraziz”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Lehenengo elurra botatzearekin batean, Oriol basurdeari barruan zeraman haurra atera zitzaion, eta jolasean ibili zen leher egin arte

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa elur sarreran.

elurra egin
du ad.-lok. Bart elurra egin du eta goizean dena zuri agertu da. Gelditzen da gero zelaia elurra egin izan balu bezain zuri. Elur gutxi egin du aurten.

Aztergaia: elurra egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "elurra egin = nevar".

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

elur sarrerari dagokion azpisarrera.

elurra izan
da ad.-lok. Elurra ari izan. Elurra da. Jaitsiko dira meza entzutera elurra bada ere. Elurra zen gogoz, urtarrilean legez.

Aztergaia: elurra izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

elur sarrerari dagokion azpisarrera.

elurra kentzeko makina
iz. Errepide, kale eta kidekoetatik elurra kentzeko erabiltzen den ibilgailua, elurra bidetik baztertzen duena. Kale batzuetatik ez da oraindik ere elurra kentzeko makina pasatu.
elurra urtu
ad.-lok. Tenperaturak gora egitearen ondorioz, elurra ur bihurtu. Erreskate taldeek bertan behera utzi zituzten bilatze lanak elurra urtu arte, elur-jausien arriskua dela eta.
elurrean
adb. Ipar. Elurretan. Ez dira negu hotzen beldur; ortutsik elurrean ikusiko dira.
Loturak
elurretan
adb. Elurra dagoen tokian; elurra ari duen tokian. Elurretan oinatzik utzi gabe. Hor ibiltzen ziren, mendirik mendi, euritan eta elurretan.
Loturak

Aztergaia: elurretan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ELURRETAN. a) Bajo la nevada. Ordu bi bidek ez nau ikaratuko gabaz ta edurretan balitz bere. Mg PAb 113. Or ibillten ziran aldra andiak, oiuka, deadarka, garrasika, mendirik-mendi, ibarrik-ibar, basorik-baso, euritan da edurretan. Ag AL 12. Ekatx denporalean / iñoz edurretan, / jan barik ta bustita / sandale utsetan. Ayesta 131. b) Bajo la nieve, (estar. etc.) cubierto por la nieve. "Mendia elurretan dago (G-azp, BN-arb)" Gte Erd 89 (junto a elurpean, etc.). Elurretan bai dago / mundu-zabalera. Jaukol Biozk 104. c) "Edurretan, en época de nieves" A

adib: elur 1 iz. Hodeietatik maluta edo pikor zurietan erortzen den ur izoztua. Elurra bezain zuria. Elurra urtzen denean. Elurpean lo dagoen lurra. Elur lodia. Elurretan oinatzik utzi gabe. Ez dira negu hotzen beldur; ortutsik elurrean ikusiko dira. Hor ibiltzen ziren, mendirik mendi, euritan eta elurretan.

elurretan 181 (asko dira ‘Aulki bat elurretan’ liburua): Aizu 4, Deia 4, Elhuyar 3, Consumer 19, Berria 53, EiTB 29, Karmel, Laneki, Erlea 3, DiarioVasco 13.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

elurretan 155: Berria 25, Herria 6, Pablo Sastre, Jose Morales, Anjel Lertxundi, Koro Navarro, Bernardo Atxaga, Pello Zabala etab.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke (aldatzekoa da aurreko bileran aztertutako elurretan forma, azpisarrera bihurtuz).

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa elur sarreran.

elurte
iz. Elur-erauntsi larria; elur asko egiten duen garaia edo denbora. Neguan, elurte batez. Elurteak eta euri jasak. 1880ko elurtea. Ezagutu dudan elurterik handiena 1888koa izan zen. Urteko lehen elurtean. Elurte batean galdu zen ganadu gehiena.

Aztergaia: elurte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
elurtegi
1 iz. Elur zuloa. Nafarroan herriarenak ziren elurtegi asko eta asko, baina baziren pribatuak zirenak ere.
2 iz. Urte guztian urtzen ez den elurrezko eremu handia. Ik. izoztegi. Norvegiako elurtegiak. Glaziarrak dinamismoa galtzea, elurtegi soil baten antza izatea glaziar batena baino gehiago, galtzeko bidean dagoen seinale izaten da.

Aztergaia: elurtegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

elhurtegi 1 (Prop 1906: "Ikusiko dire [Norbejiako] elhurtegi eta hormategi hauk bilhakatzen eliza handi bakhar baten baldeko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

elurtegi 1 (Gorbea: "Aurrez aurre, Villaroko Elurtegitik igaroz Arrabara doan bidea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

elurtegi : AB50 1, Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

elurtegi : HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF (elhurtegi), PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Casve EF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal glaciar, nevero / glacier formen ordainak: elurtegi : HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, PMuj DCV; glaziar : ElhHizt, HiruMila (glaziare); izoztegi : ElhHizt, PMuj DCV; hormagune : ElhHizt, HaizeG FB; edurtza : PMuj DCV.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "elurtegia = lugar de nieves, nevero".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "glacière [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "elurtegi: gutxi erabilia dena ez da hitza, kontzeptua baizik. Espainolez nevero edo ventisquero erabiliagoak al dira?".

 - [E116]: "bat nator XKrekin, bestetan ezagunagoa izan daitekeen elur-zulo ez baita hau baino erabiliagoa."

 - [E116]: "Proposamena: kendu g.er. marka".

 - Erabakia: Erabakia (2007-05-31): "OK".

elurtsu
adj. Elurrez betea, elur askokoa. Negu elurtsua eta uda euritsua. Aurtengo negua elurtsua izan dugu.

Aztergaia: elurtsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
elurtu, elur/elurtu, elurtzen
du ad. g. er. Elurra egin. Ik. zuritu 4. Elurtu du gaur. Elurtu du mendian. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Bearnoko mendi elurtuak.

Aztergaia: elurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

elur(tu), elurtzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "[Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

elurtza
iz. Elur-erauntsia; elur kantitate handia. Elurtzarik ikaragarrienekin ere. Elurtzan biluzik sarturik.

Aztergaia: elurtza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tza/-tze

elvillartar
1 adj. Elvillarkoa, Elvillarri dagokiona.
2 iz. Elvillarko herritarra.
emagaldu
iz. Prostituta. Zure seme horrek, berriz, emagalduekin hondatu ditu ondasun guztiak.

Aztergaia: emagaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
emagin
iz. Erditzeko dagoen emakumeari laguntzen dion pertsona, bereziki emakumea. Erdi beharrez zegoen, eta emaginik ez zuen.

Aztergaia: emagin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
emagintza
iz. Emaginaren lanbidea. Gau guztia emagintzan eman zuen.

Aztergaia: emagintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
emagizon
adj. Gizonez mintzatuz, emakume jarrerak eta manerak dituena. Ik. marisa; maritxu. Zalduntxo emagizona.

Aztergaia: emagizon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gizon.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Ez al da g.er.? OEHk dioenaren arabera, Duvoisinek eta Tomas Agirrek erabilia. Ereduzko prosa gaur corpusean ere lekukotasun bakarra aurkitu dut".

 - [E116]: "honi dagokion "kontzeptua" aurreko 'elurtegia' baino erabiliagoa ote da gure testuetan, emagizon hau g.er. dela esateko? Egia da bost idazlek bakarrik erabili dutela eskura ditugun corpusetan (OEHko biak, eta J.A. Azpiroz, I. Iñurrieta, A. Olano), baina afeminatu mailegua, adibidez, idazle bakarragan ikusi dut (eta besterik espero nuen nik, egia aitortuko badut)". / Proposamena: "utzi bere horretan".

 - Erabakia: Erabakia (2007-05-31): "Ok".

emaile
1 iz. Zerbait ematen duen pertsona. Hiru dira lekukotasun-emaile: Aita, Semea eta Espiritu Santua.
2 adj. Ematen duena; eskuzabala. Emailea zen biziki, eta hortaz, jende behar askok uste zuketen biziki aberatsa zela. Emaile handia baita lur erabilia.

Esaera zaharrak

Adikatzen da emailea, eta ez hartzailea. Deus ez duena, balu, emaile handi. Egiok egileari eta emaiok emaileari.

Aztergaia: emaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
emaitza
1 iz. Ematea; hutsean edo doan ematen den gauza. Ik. emari. Egiozue zeuen buruaren emaitza Ama Birjinari. Espiritu Santuaren emaitzak. Emaitzak baino areago balio du borondateak. Bere handitasunari zegozkion emaitzak egin zizkion.
2 iz. Fruitua, zerbaitek berez ematen duen gauza. Lurraren emaitzak. Haren lanaren emaitza oparoak. Are ezdeusago izango da ene emaitza, naizena naizelarik ni.
3 iz. Matematika-eragiketen, beste eragiketa batzuen, kirol-lehiaketen eta kidekoen ondorioa. Kenketaren emaitza. Inkestaren emaitza. Hauteskundeen emaitzak hartaraturik. Pilota-partidaren emaitza. Taldeak badu, ordea, orain arte eskuratutako emaitzak baino gehiago lortzeko gaitasuna. Laborategian lortutako emaitzak gizakietara estrapolatzea arazotsua da.

Esaera zaharrak

Emaitzak hausten ditu haitzak. Jauregiko emaitzak, eskea ondoan.

Aztergaia: emaitza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

eragiketa baten emaitza

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: resultado, donación

emakida
iz. Admin., zuz. Administrazioak pertsona edo enpresa bati zerbitzu edo ondasun publikoren bat ustiatzeko ematen dion baimena. Ik. kontzesio 2. Emakidaren gehienezko iraupen epea berrogeita hamar urtekoa izango da eta behin betiko esleipenaren erabakia jakinarazten den egunaren biharamunean hasiko da.

Aztergaia: emakida

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: emakida LE Urt ("Zer da Bula gurutzadakoa? Da aita Sanduaren konzesio edo emakida bat"), eta emankidatu DRA ("Emankidatu edo konzeditu zuan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

emakida (eta administrazio emakida, e.-epe) 37: Ondare eskualdaketa 1990 2 ("Sozietateak eratzean edo haien kapital soziala zabaltzean burututako ondasun higiezinen emakiden truke jasotzen diren akzio edo partizipazio sozialen eskualdaketak, emakidaren egunetik eskualdaketarenera bitartean urtebeteko epea iragan ez balitz, beti ere"), EHAA 1990-1994 bitartean 12 (adib.: "aparkaleku publikoaren ustiaketaren emakida", "Emakidarekiko interesgarri gerta daitezkeen beste epe batzuk", "aipatutako emakida esleitzeko Barakaldoko Udalak dei egindako lehiaketari dagokion iragarpena"), BAO 1996-1999 10 (adib.: "kultura jardueretarako erabiltzeko dirulaguntzen emakidari buruzko arautegia", "Dirulaguntzen emakidari buruzko akordioak abenduaren bigarren astean jakineraziko zaizkie toki erakundeei"), GAO 1993-1998 13 ("1993ko oporretako aisialdi eta astialdi kanpainako partehartzaileen garraio zerbitzuaren emakida esleitzeko lehiaketa", "Hileta Zerbitzuei eta Udal Hilerrian emakidak eman", "Ordaindutako matrikularen gain ikasleek hobarien emakida hautatu ahal izango dute"); emakidadun 4: EHAA 1990 ("Baliatzaileen Elkartea sortu arteraino emakidadunak mantenimendu kuota lez hartuko duen kopurua"), GAO 1998 3 (adib.: "Udalari itzuliko zaizkio postuak, emakidadunentzako inolako kalte-ordainik gabe", "Emakidadunek [...] udal eskubideak eta tasak hilero ordainduko dituzte"); emakidapean 1, EHAA 1990 ("aparkaleku bat eraiki eta kudeatzeko administrazio emakidapean esleitzeko dei egindako lehiaketa"); emakidatu (eta emankidatu 1) 7: T. Egibar ("Aita Saindu Leon XII-garrenak 1827-garren urteko Martxoaren 3an emankidatu zitun [barkamenak]"), OinLegBizk 1990 ("Foru Enpresa Publikoek emakidatzen dituzten subentzioak"), BAO 1999 5 (adib.: "laguntza emakidatzean, betebeharra onartzean eta ordainketa egitean", "Hobari honek, dena den, ezin izango du proiektuari kanpo-gastuengatik emakidaturiko dirulaguntza osoaren % 15a gainditu"); emakidatzaile 2, BAO 1999 ("diru-laguntzen eta laguntzen emakidatzaile", "erakunde emakidatzaileak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

emakida : HiztEn, Euskalterm 34 (adib.: hilobi-emakida, emakida-epe, mailegu-emakida); emakidadun : HiztEn, Euskalterm 3; emakidatu : Euskalterm 4 // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

emakida : AdmProz, HezkAdmin, TokiJaurb (hiruretan, 'concesión'); emakidatu : HezkAdmin (conceder) // Ez ditugu aurkitu ap. Euritun 1998, LHH, LurraldeAntol.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

emakida : ElhHizt-HiruMila (concesión), Casve EF (concession donnée par un Etat), DRA (concesión); emakidadun : ElhHizt-HiruMila (concesionario); emakidatu : HiruMila-DRA (conceder) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: concesión.

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

jatorri-osaerak gorabehera, aski erabilia da, administrazioan behintzat.

emakidadun
adj./iz. Admin., zuz. Emakida lortu duena. Hiriko merkatarien burua zen, gobernu inperialeko meategien emakidadun nagusia.

Aztergaia: emakidadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2007-05-31
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-12-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. emakida.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Euskaltzaindiak arautua du kontzesionario, eta aski izan liteke, nahiz -dun osaerako hau berez bezala datorren, baldin emakida oinarria onartzen bada behintzat.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Administrazio-zuzenbidearen esparruan, ezinbestekoak dira "emakida" eta "emakidadun". Aditzak, ostera, ez dauka erabilera handirik. Hortaz, lehenengo biak barneratu eta hirugarrenak bere bidea egin dezala. Beharbada, Adm. eta Zuz. markekin".

 - [E116]: "ados, eta kontzesionario definitzailea emanez (ikusiko dugu bere lekuan, kontzesiodun ere onartzekoa den: lantaldeak proposatua du geroago, k- letraz hasitako hitzen zerrendan, baina guk ez dugu oraindik onartu); hau da, beraz, proposamena: "izond. eta iz. Admin. eta Zuz. 'kontzesionarioa'".

 - Erabakia: Erabakia (2007-05-31): "emakidadun izond. eta iz. Admin. eta Zuz.".

emakoi
adj. Emakumezalea. Gizon emakoiak. Salomon emakoia gertatu zen: emaztekiek gaiztotu zuten haren bihotza eta zuhurtziaren alderako amodiotik iragan zen haien alderako amodio zoro batera.

Aztergaia: emakoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
emakume
iz. Gizaki emea, bereziki heldua dena. Ik. emazteki; andre 2. Anton. gizon. Hiru gizon eta hiru emakume. Gizon, emakume, mutil eta neskak elkarrekin. Emakume gazte eder eta prestua. Emakume ezkongaia, ezkondua, alarguna. Emakume bati zion maitasunagatik. Emakumea euskal literaturan. Emakume ahotsa. Emakume elkarteak. Hamabost urteko emakumetxo sotila.
Azpisarrerak

Aztergaia: emakume

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
emakumeen kontrako indarkeria
iz. 41 eta 20 urteko ustezko erasotzaileei emakumeen kontrako indarkeria delituak leporatzen dizkiete. Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako kanpaina.
emakumekeria
iz. g. er. Emakumearen irudi estereotipatuari dagokion ezaugarri, portaera edo egite gaitzesgarria. Emakume doilor hura saiatu zen bere izaera zakarra emakumekeria liluragarriz estaltzen. Oraindik piztia bitxi bezala tratatzen gaituzte; gure sormen lanak emakumekeriatzat jotzen dituzte, serioak ez balira bezala.

Aztergaia: emakumekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

gizonkeria arautua da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

emakumetasun
iz. Emakumea denaren nolakotasuna, emakumeari dagozkion ezaugarrien multzoa. Bere emakumetasunari zegozkion eginbide guztiak erakutsiz. Feminismoak emakumetasuna goratzera jo du.

Aztergaia: emakumetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

emakumetu, emakume/emakumetu, emakumetzen
da/du ad. Emakume bihurtu; emakumearen jarrerak edo jokaerak hartu. Neska emakumetzen denean.

Aztergaia: emakumetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

emakumetu, emakume(tu), emakumetzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

emakumetu, emakume(tu), emakumetzen

emakumezale
adj. Emakumeen ohi baino zaleagoa dena. Ik. gonazale; emakoi. Gizon jokalari eta emakumezalea.

Aztergaia: emakumezale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale.

emakumezko
1 adj./iz. Sexu emekoa; sexu emeko pertsona. Ik. emakume. Ilargia ere emakumezkoa da euskal mitologian. Ama Birjinaren emakumezko garbitasuna. Elizan gizonezkoek jarri behar dute alde batean, emakumezkoek bestean. Euskarazko eresi horien egileak gehienetan emakumezkoak izaten ziren.
2 adj. Emakumeari dagokiona, emakumearena. Emakumezko gonen azpian. Kanpoan emakumezko hizketa entzuten da.

Aztergaia: emakumezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

komun / emakumezkoak

Emakunde
iz. naf. Nafarroako zenbait herritan ospatzen den Ostegun Gizen aurreko osteguna, emakumeek inauteetan parte hartzen dutena. Bihar Emakunde eguna da.
eman ahala
adb. Indar guztiz. Makila lodi bat altxatzen du, eman ahala jotzen du epailea kopetan. Gazteekin pilotan jokatzen, eman ahala.

Aztergaia: eman ahala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EMAN-AHALA. Con todas sus fuerzas. Hitz bat gabe, aire bati / Jo zak eman ahala. Zby RIEV 1908, 757. Makila lodi bat altxatzen du, eman ahala jotzen du jujea kopetan. "De toutes ses forces". Barb Leg 145. [Aingira] hartuko ginuen nolazbait eta tinkatuko bi ahurren barnean, eman ahala. Larre ArtzainE 45. Gazteekin pilotan jokatzen, eman-ahala. Ib. 83. Erran zion handik orho egiñ zezala, / Bulharrek eman ahala. Gy 109. Zein gogotik ari ziren, zintzurrak eta bihotzak eman-ahala [...], Pebet anaiak [...], nahiz denena zen hola bozten ginituen kantu guzia. Larre ArtzainE 82

eman ahala 36: Deia, Elhuyar, Consumer 2, Berria 13 (“Goizaldean itzuli ziren Bilbora. Kazetariek berria eman ahala hasi zen Francoren bertsio ofiziala zabaltzen: gorriek erre dute Gernika”), EiTB 5, Jakin 2, Argia 10, Laneki 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eman ahala 54: Herria 5 (“Eman ahala bortitz joak ziren pilota gehienak, 16 etan eginez zazpigarren berdintzea”), Berria 5 (“Gainera, egun horretan, hautesle zerrendetako zenbakia ere zuzenean eman ahala izanen dute”), Itxaro Borda 14 (“Berehala lotaratzen ez zenean emaztea eta haurrak besoek eman ahala jotzen zituen, bere ahuleziaren hobendunak bailiran”), Juan Martin Elexpuru 3 (“bihotza eman ahala guztian”), Iñaki Segurola (“Jende mordoa, bada, kaleak eman ahala; esanez bezala: hauxe gara, papera gara, letra hila gara”), Oskar Arana, Karlos Zabala, Koldo Izagirre…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eman sarreran.

eman1, eman, ematen
1 du ad. Norbait zerbaiten edukitzaile egin; zerbait norbaiten esku ezarri. Bere soineko bat eman zion behartsuari. Lehen saria eman zioten. Ez zioten afaririk eman. Emango zidala esan zidan, baina saldu egin zidan. Ematekorik ez du. Zerbait beste zerbaiten truke eman. Ordainetan eman. Erdi prezioan eman. Agintaritza eman zioten. Jainkoari aintza emanaz. Zertarako eman zigun Jainkoak adimena? Lanbide horrek ez dio bizitzeko adina ematen.
2 du ad. Kolpe bat edo kideko bat harrarazi. Masaileko bat eman zion Pedrori. Erasoa jasan zuen andreak esan zien astinaldi bat eman ziola gizonak.
3 du ad. (Ikuskizun bat edo kideko bat) jendaurrean aurkeztu. Azkaindarrekin emateko dugu Orreaga pastorala. Europan eta Amerikan hainbat ikuskizun eman dituzte, baita telebista saioetan ere.
4 da/du ad. Jarri. (Modua adieraziz). Haren oinetan ahuspez emanik, hasi zitzaion otoizka. Zurubia eman zuen murruari kontra. Hamaika gai, esaera, ipuin eta gertakari hartu zituen eta euskaraz eman.
5 du ad. Lurraz, diruaz eta kidekoez mintzatuz, fruituak edo emaitzak sortu. Ik. ekoitzi. Gutxi ematen duen lurra. Ezarri zuen diruak ehuneko hamar eman dio.
6 du ad. Denboraz mintzatuz, igaro. Zenbat ordu eman dituzu lan horretan? Hiru egun eman zituen Bordelera heltzeko.
7 du ad. Sentimenduez edo sentipenez mintzatuz, eragin. Ik. poz(a) eman; amorrua eman;  + inbidia eman; beldur eman; atsekabe(a) eman; atzerakoa eman; azkura eman; hozkia eman; lotsa eman; min eman...
8 da/du ad. Zerbaitetan halako lehiaz hasi; (jarduera edo ohitura txar bati) neurri gabe lotu. (Dagokion osagarriak -i edo -ra atzizkiak hartzen dituela). Ik. lotu 9; ekin 1. Jokoari eta tabernari eman dio. Jende guztia tzarkeriari eman zen. Jainko gezurrezkoetara eman ziren. Eman zaitezte gauza umilak egitera.
9 Zalea, atxikia. (Izenondo gisa, dagokion osagarriak -i edo -ra atzizkiak hartzen dituela). Ardoari emana. Irakurtzeari oso emana da. Emakumeetara oso emana. Armetara emanagoak letretara baino.
10 du ad. Irudi izan. Horrela jantzita gizona ematen duzu. Den baino azkarragoa ematen du. Tontoa ematen du. Erortzera zihoala ematen zuen. Ezjakin batek gaizki ematen du, gauzak nolanahi esaten. Gizonak ez du ondo ematen, mozkortuz gero. Beste soineko batekin gazteago emango luke. Margotzen dutenean, berria emango du.
11 du/dio ad. Zerbait (ondo edo gaizki) egokitu, joan, norbaiti edo zerbaiti; norbaitek edo zerbaitek egoera jakin bati (ongi edo gaizki) doakion itxura edo irudia izan. (nor osagarririk gabe). Gona beltzak oso gaizki ematen din blusa horrekin. Pisua galtzeak ez zion ongi ematen. Oso ondo emango zenuke kamera aurrean. Gizona ohartu zen zerbaitek ez zuela ongi ematen mutilaren kontakizunean.
12 du ad. Soinekoez, sokez eta kidekoez mintzatuz, nasaitu, luzatu. (nor osagarririk gabe). Ik. amore eman 2. Oinetakoek, erabiltzeaz, eman egiten dute.
13 du ad. Itzuli. Latinetik euskarara eman.
14 du ad. Adierazten dena uste izan, iritzi. (Dagokion izen sintagmak -tzat atzizkia hartzen duela). Hau guztia gezurtzat ematen dut.
15 du ad. Eraikinez eta kidekoez mintzatuz, norabait begira egon. Etxeak mendialdera ematen du.
16 (eman dezagun, demagun esapideetan, perpaus osagarri bat ondoren duela, argudio edo gogoeta baten abiapuntu gisa). Eman dezagun horrela dela. Demagun atezaina dela erailea. Demagun bi esfera diametro berekoak ditugula.
[Oharra: Euskaltzaindiak, neska-mutikoen artean ematen diren liskarrak esapideak eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, neska-mutikoen artean gertatzen diren liskarrak eta kideko esapideak erabiltzea gomendatzen du].
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Berandutzen zaionari ematen agindua, dago aginduaz damutua eta garbaitua. Dakienak hartzen, dakike ematen. Egiok egileari eta emaiok emaileari. Emaiozu arloteari egositik, eskatuko dizu errekitik. Emak burutik [=mukuru], dukek arrada. Ematea handizuren, hartzea mingarri. Ez zaio eman oin orori oski gorri. Fereka ezak astoa, emanen dik uztar. Zelarik nahi ez duenari eman bekio basta.
eman2
1 iz. Kopuru handia; euriaz eta kidekoez mintzatuz, erauntsia. (-en atzizkiaren eskuinean). Hau da euriaren emana! Euriaren etengabeko emana. Hauxe da sagarraren emana!
2 iz. Jendeaz mintzatuz, kopuru handian etortzea. (-en atzizkiaren eskuinean). Jendearen etorria eta emana mende honetakoak ditugu, Errenteria hazten eta zabaltzen hasi zitzaigunez gerozkoak.
emanaldi
1 iz. Zerbait ematea; zerbait ematen den aldia. Iazko urtean, 136 odol emaile izan ziren egin ziren hiru emanaldietan.
2 iz. Telebistaz, irratiz edo jendaurrean ematen den saioa. Ik. funtzio 3; emankizun 2. TF3-k ordu erdiko emanaldia du astero euskaraz. Delako filmaren emanaldia arratsaldeko zazpi eta erdietan izango da. Euskal Telebistaren atzoko emanaldian. Ikastolak antolatu du emanaldia, Orioko Udalaren laguntzaz.

Aztergaia: emanaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
emanaldia egin
du ad.-lok. Azken emanaldia egiteko lau egun geratzen direla. 40 urte lehenago egindako emanaldia ekarri zuten gogora. Donostian eta Gasteizen emanaldiak egin ondoren, gaur helduko da Bilbora Dantzan Bilaka 09 programa. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak emanaldi berezia egingo du gaur, Donostian.
Ohiko lexiak

Aztergaia: emanaldia egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

emanarazi, emanaraz, emanarazten
1 du ad. Ematera behartu. Hamar diru emanarazi zizkion. Lurrari ura emanarazten. Meza bat emanarazi. Ihesari emanarazi.
2 du ad. Jarrarazi. Emanarazi zuen harri handi bat hobiaren gainean.

Aztergaia: emanarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

emanarazi, emanaraz, emanarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

emanarazi, emanaraz, emanarazten

emankizun
1 iz. Eman beharra. Ik. ordainkizun. Gaztainak ez du eho beharrik, ez laka emankizunik.
2 iz. Emanaldia, saioa. Ik. funtzio 3. Antzokia herriko plazan eraikitzen zuten taulaz, emankizunak iraungo zuen denborarako. Irratiko euskal emankizunak. Telebista-emankizunak.

Aztergaia: emankizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

irratsaio, emankizun

emankor
1 adj. Dagokionetik asko ematen duena. Ik. ugari; aberats 2;  + gizen 2; malats1 2; mami 5; naro; nasai. Lur, zuhaitz emankorra. Ur bila nator berriz ere iturri emankorrera. Adimen emankorra. Urte luze-emankorren buruan.
2 adj. Eskuzabala. Behartsuentzat oso emankorra zen.

Aztergaia: emankor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kor salbuespenezkoa

emankortasun
iz. Emankorra denaren nolakotasuna. Udaberriko lehen zizak txitxirioak balira bezala bil daitezke, baina lurzati horrek, bizpahiru urtean, emankortasuna galtzen du.

Aztergaia: emankortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kor-tasun.

emankortu, emankor/emankortu, emankortzen
du ad. g. er. Emankor bihurtu.

Aztergaia: emankortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

emankor(tu), emankortzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kor-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

emantzipatu, emantzipa, emantzipatzen
da/du ad. hist., zuz. Norbait guraso ahaletik edo beste norbaiten zaintzatik askatu; morrontzatik edo mendetasunetik askatu. Gazte batek gurasoengandik emantzipatu nahi duenean. Kristau Elizatik sortu eta gero emantzipatu zen Mendebaldeko gizartea. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Adingabe emantzipatuak eta emantzipatu gabeak.

Aztergaia: emantzipatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2007-05-31
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "Emantzipatu/emantzipazio: ez dut uste emantzipazio eta beregaintasun eta burujabetasun erabat sinonimoak direnik. Esklaboen burujabetasuna edo emakumearen beregaintasuna esanda, inork ulertuko a luke, esaterako, esklaboen emantzipazio edota emakumearen emantzipazio kontzeptu historiko jakinaz ari garenik? Kultismo moduan utzi beharrekoak dira, nik uste. XK berria: emantzipatu"

 - [E210]: "Gehitzeko: emantzipatu, emantzipatugabe. Mailegu horien beharra nabari-nabaria da zuzenbide zibilaren arloan. Izan ere, adingabe emantzipatuak bere burua gobernatzen du adin nagusiko izango balitz bezala, salbuespeneko egintza batzuetan izan ezik. Kode Zibilean eta foru-legeetan hala dator jasota. Bestalde, "burujabetasun" hitzak ez du horretarako balio, eta, gainera, "soberanía"-rekin nahas daiteke".

 - [E116]: "nazioartekoak dira izena eta aditza (gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta alemanez behintzat erabiltzen dira), eta onartzekoak direla uste dut nik ere. Duda handiagoak ditut azalpenei buruz, baina arloa mugatu beharra ikusten dut, XKk eta AUk bezala, ez baititugu 'beregain bihurtze' guztiak adierazteko proposatzen: "kontzeptu historiko"az ari da XK, eta AU "zuzenbide zibilaren arloa"z; eta, orain arte zehaztu ditugun markak kontuan izanik, "Hist. eta Zuz." bezalako bat dagokie, nire ustez, eta batak nahiz besteak aipatu dituzten adibide bana erantsiko nieke, argigarritzat. Hirugarrenari, azkenik, emantzipatu gabe grafia dagokio, ez emantzipatugabe hitz bakarrekoa, gabe hori bereiz idaztekoa baita arruntean, eta salbuespenak salbuespen: aidibidean aipa genezake grafia egokia. Proposamenak: "emantzipatu, emantzipa, emantzipatzen. du ad. Hist. eta Zuz.: adingabe emantzipatuak eta emantzipatu gabeak", "emantzipazio iz. Hist. eta Zuz.: emakumeen emantzipazioa".

 - Erabakia: Erabakia (2007-05-31): "OK proposamenak".

emantzipatzaile
adj. Emantzipatzen duena edo emantzipatzen laguntzen duena. Askatasun indibidual naturalaren eta berdintasunaren doktrina iraultzailea izan zen, doktrina emantzipatzaileetan emantzipatzaileena izan zen. Frankfurteko Eskolak, Kantek zabaldutako tradizio ilustratuaren ildotik, arrazoi unibertsal eta kritikoaren ahaltasun emantzipatzailea berreskuratu nahi izan zuen.

Aztergaia: emantzipatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh57 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 57 (UEU- Eraldaketarantz Hezkuntza Emantzipatzailearen eta Pedagogia Libertarioaren arteko elkarlanean 28), ETC: 133.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: emantzipatzaile: adj. emancipador/ra, Labayru: 0, NolaErran: 0; Euskalterm: 0.

Bestelakoak

emantzipatu, emantzipa, emantzipatzen 1 da/du ad. Hist., Zuz. Norbait guraso ahaletik edo beste norbaiten zaintzatik askatu; morrontzatik edo mendetasunetik askatu. Gazte batek gurasoengandik emantzipatu nahi duenean. Kristau Elizatik sortu eta gero emantzipatu zen Mendebaldeko gizartea. 2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Adingabe emantzipatuak eta emantzipatu gabeak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

emantzipazio
iz. hist., zuz. Norbait guraso ahaletik edo beste norbaiten zaintzatik askatzea; morrontzatik edo mendetasunetik askatzea. Emakumeen emantzipazioaren aldeko borroka. Herrialde pobreen emantzipazioa. Kolonien emantzipazioa.

Aztergaia: emantzipazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-12-01 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira emantzipatu 1 (Egin 1977) eta emantzipazio 6 (Azurm: "emantzipazio-mugimendu", ESB Programa 2, AKManifestua 3).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

emantzipatu : DFrec 1, HiztEn, Euskalterm 3; emantzipazio : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 12 (hauetan langile-emantzipazio 1, emantzipazio-prozesu 1); emantzipatzaile : Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

emantzipatu : HiruMila, ElhHizt; emantzipazio : HiruMila, ElhHizt; emantzipatzaile : HiruMila. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

lantaldeak ez du maileguaren premiarik ikusten; cf. burujabetasun, beregaintasun eta beregain bihurtze bezalakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "Emantzipatu/emantzipazio: ez dut uste emantzipazio eta beregaintasun eta burujabetasun erabat sinonimoak direnik. Esklaboen burujabetasuna edo emakumearen beregaintasuna esanda, inork ulertuko a luke, esaterako, esklaboen emantzipazio edota emakumearen emantzipazio kontzeptu historiko jakinaz ari garenik? Kultismo moduan utzi beharrekoak dira, nik uste. XK berria: emantzipatu"

 - [E210]: "Gehitzeko: emantzipatu, emantzipatugabe. Mailegu horien beharra nabari-nabaria da zuzenbide zibilaren arloan. Izan ere, adingabe emantzipatuak bere burua gobernatzen du adin nagusiko izango balitz bezala, salbuespeneko egintza batzuetan izan ezik. Kode Zibilean eta foru-legeetan hala dator jasota. Bestalde, "burujabetasun" hitzak ez du horretarako balio, eta, gainera, "soberanía"-rekin nahas daiteke".

 - [E116]: "nazioartekoak dira izena eta aditza (gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta alemanez behintzat erabiltzen dira), eta onartzekoak direla uste dut nik ere. Duda handiagoak ditut azalpenei buruz, baina arloa mugatu beharra ikusten dut, XKk eta AUk bezala, ez baititugu 'beregain bihurtze' guztiak adierazteko proposatzen: "kontzeptu historiko"az ari da XK, eta AU "zuzenbide zibilaren arloa"z; eta, orain arte zehaztu ditugun markak kontuan izanik, "Hist. eta Zuz." bezalako bat dagokie, nire ustez, eta batak nahiz besteak aipatu dituzten adibide bana erantsiko nieke, argigarritzat. Hirugarrenari, azkenik, emantzipatu gabe grafia dagokio, ez emantzipatugabe hitz bakarrekoa, gabe hori bereiz idaztekoa baita arruntean, eta salbuespenak salbuespen: aidibidean aipa genezake grafia egokia. Proposamenak: "emantzipatu, emantzipa, emantzipatzen. du ad. Hist. eta Zuz.: adingabe emantzipatuak eta emantzipatu gabeak", "emantzipazio iz. Hist. eta Zuz.: emakumeen emantzipazioa".

 - Erabakia: Erabakia (2007-05-31): "OK proposamenak".

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper