50535 emaitza bilaketarentzat - [14651 - 14700] bistaratzen.

emarazi, emaraz, emarazten
du ad. Ematzera behartu. Gorrotoa emarazteko. Haizete latza nork emaraz dezake?

Aztergaia: emarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

emaraz, emarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

emarazle
adj./iz. Emarazten duena. Ekaitzen emarazlea.

Aztergaia: emarazle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-le/-tzaile.

emari
1 iz. Emaitza, dohaina. Zerutiko ihintz eta emari gozo den eztia.
2 iz. Segundoko, minutuko edo orduko, iturri batek ematen duen edo ibai, ubide edo hodi batetik igarotzen den ur edo isurkari kantitatea. Ur emaria.

Aztergaia: emari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07
emaro
adb. Geldiro, astiro. Ik. emeki. Zalaparta gabe, emaro alde eginik. Itsaso aldera emaro doan ibaia. Emaro eta poliki.

Aztergaia: emaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

ik. emeki

emasabel
iz. Umetokia.

Aztergaia: emasabel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-sabel.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

umontzia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "matrice [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

emate
iz. eman aditzari dagokion ekintza. Ik. emaitza. Nahi nuen gauza nik zuri eskatu, eta zuk niri eman didazu nahi ez nuena, eta emate hau ez ematea dina da. || Seroren eskoletatik ostikoka bezala kanpora emate hori ez omen zaio jaunari hain makur ez hain gaizki. Jesu Kristoren amodioz bere odola emate hura.

Aztergaia: emate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-03-23 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: concesión; emateko erabaki: acuerdo de concesión / BEZ: "Emateak: Entregas".

Lantaldearen irizpideak
Elkarketako osagaia edo esapide-zatia

izen-emate, kontu-emate bezalako elkartuetan jasoa; ez da sarrera berezian emango

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

ematu, ema, ematzen
da/du ad. Baretu, bigundu, leundu. Ik. eztitu1. Haserrea ematu denean. Beroaldia ematzen zaion arte. Zure grina gaiztoak ematzeko. Amodiozko asaldurak ematuz gero. Aberastasunak ez zion berekoikeria ematu. Ekaitz eta haizeak zuk dituzu ematzen. Eguzkiaren ferekak zituen ematzen uhinak. Zainak ematurik eta begitartea arrai. Indarrik handiena ematu bezain sarri. Badirudi ibilera, ematu beharrean, gero eta bizkorrago dabilela.

Aztergaia: ematu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ematu, ema, ematzen. da/du ad. 'eztitu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ematu, ema, ematzen

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

eztitu

ematutu
iz. Bagina. Ematutuaren barruko paretetan urratuak ikusten ziren.

Aztergaia: ematutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. bagina / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-tutu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak
ematxar
iz. Gizonekiko portaera dela eta gaitzesten den emakumea. Ematxar lotsagaldua!

Aztergaia: ematxar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
ematzaile
adj./iz. g. er. Ematzen duena.

Aztergaia: ematzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

er. gabea da, baina erregularra (eta betekizunik izan dezakeena).

emaustar
1 adj. Emauskoa, Emausi dagokiona.
2 iz. Emausko herritarra.

Aztergaia: emaustar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Emaus / emaustar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

emazte
1 iz. Norbaitentzat, berarekin ezkondua dagoen emakumea. Ik. senar-emazte. Bere emazte eta seme-alabak. Besteren emaztearekin. Herodias emaztetzat hartu zuelako. Alaba emaztetzat ematen ez bazion. Bere emaztea utzi eta beste bat hartzen duenak ezkontza hausten du.
2 iz. Ipar. eta naf. Emakumea. Ik. emazteki. Emazte alarguna. Bata gizona, bestea emaztea. Benedikatua zara emazte guztien artean. Emazte txikia, beti gazte.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Itsasturiaren emaztea, goizean senardun, arratsean alargun.

Aztergaia: emazte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
emaztedun
adj./iz. Emaztea duena, ezkondua. Ezkongabeak Jaunaren gauzetan du ardura, nondik Jaunari atsegin emango; emaztedunak, berriz, munduko gauzetan du ardura.

Aztergaia: emaztedun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH argitaratuan, emaztedun 4: Lç 2 (1 Ko 7,29.33: "Emaztedunak ere, emazterik ezpalute bezala diraden (...) Baina emaztedunak, artha du munduko gauzez, nolatan emaztearen gogarako daten" #mdash# eta lehen pasartearen beste itzulpenetan: Dv, Ol, Ker, Bibl, IBe, IBk); A Ardi ("Onera etorrita apaiz egin adi, emengo apaiz, emaztedun apaiz"); A EY II ("Txistulari zan ta noizean bein zapatari be bai eta ganera emaztedun").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

emaztedun 4: IrakDo 2 (1 Ko 7,29.33 pasarteetan: "emaztedunak, emazterik ez balute bezala bizi bitez", "emaztedunak, berriz, munduko gauzetan du ardura, nundik emazteari atsegin emango"); J. Haritschelhar 2 ([bi emazte] + -dun osaerakoak: "Nola bi emaztedun batez mendekatzen diren bi emaztedunaren bi emazteak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

emaztedun : HiztEn, LurE (adib.). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

emaztedun : EuskHizt (adib.), HiruMila, ElhHizt, EskolaHE (adib.), Casve EF (emaztedün), HaizeG BF (AS), Lh DBF (AS), DRA, PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-dun (osaera honetako beste hainbat bezala, forma osatu libretzat ere eman liteke; erabilia da, ordea, testuinguru aski mugatuan bada ere).

emaztegai
iz. Norbaitentzat, ezkontzeko hitza eman dion emakumea. Ik. andregai. Senargaia eta emaztegaia. Mikelen emaztegaia. Emaztegai bila.
Azpisarrerak

Aztergaia: emaztegai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
emazteki
iz. lap. eta bnaf. Emakumea. Emazteki arrotz bat ikusi zuen. Emaztekien alde borrokatu.

Aztergaia: emazteki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Lap. eta BNaf.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. (ez Zub.)

eme2
1 adj./iz. Ernaldua izan daitekeen sexukoa. Ik. urrixa. Anton. ar. Abere bikote bat, arra eta emea. Behia, zezenaren emea. Zerri handi bat, emea. Lehoi eme haserretua baino haserretuago. Palmondo emea. Lore emeak.
2 adj. Sexu horri dagokiona. Gameto emeak.
3 iz. adkor. Emakumea. Eme ergel hori! Eme ederra, hire ahizpa!
4 adj. Zenbait gauza osatzen dituzten bi atalez mintzatuz, zuloa duena, beste atala sartzen dena. Atal emea.
5 adj. Biguna, leuna, otzana. Ik. ezti2. Bihotzez eme direnak. Anitz haur, txiki direno, eme eta gozo dira, baina adinarekin etortzen dira mutiritzera. Jesusen Ama emea. Hitz emeak eta eztiak. Ahots emea. Mintzo emeak bihotz gogorra bera dezake. Haize eme batez. Jainkoaren lege santua, hain uztarri emea eta karga arina. Lurralde emea, mendixka bigun hutsek bulartua.

Esaera zaharrak

Mintzo emeak bihotz gogorra bera dezake.
emekeria
iz. g. er. Emakumeari dagokion egite gaitzesgarria. Ik. emakumekeria. Ez du ondo ematen emekeriak gizonagan.

Aztergaia: emekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

emeki
adb. Emetasunez, leunki; geldiro. Ik. poliki; astiro; baratxe. Emeki eragin. Emeki mintzatu, erantzun. Andreek berez poliki eta emekiago hitz egiten dutela. Gogorki eta dorpeki dagokizunari emeki egotea. Egun oroko atsekabe arinak emeki paira itzazu. Emeki laztandu. Bagoaz emeki, harrabotsik gabe.
Azpisarrerak

Aztergaia: emeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoria eta adibidea gehituz: "adlag.: emeki-emeki".

emeki-emeki
adb. emeki-ren indargarria. Ik. poliki-poliki; astiro-astiro; mantso-mantso. Emeki-emeki gau beltzak hartzen ditu bazterrak. Horrela dagoelarik, norbaitek emeki-emeki irekitzen du ganbarako atea. Azeria, emeki-emeki, zangoak doi-doia lurrean finkatuz. Arteka ilun hartatik atera ondoan, emeki-emeki eremuak zabaltzen eta eztitzen dira. Eta, emeki-emeki, urteak joan dituk.
Loturak

Aztergaia: emeki-emeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: EMEKI-EMEKI (S ap. Lrq; Dv, H). Despacio, lentamente; poco a poco. Tr. Documentado abundantemente al Norte desde comienzos del s. XVIII; al Sur lo hallamos en autores del s. XX. Es muy raro con el significado de 'dulcemente, suavemente'. Denbora luzez, eta aphur bana emeki emeki hezurretan barrena sarthuz. ES 182. Falta txipier ihesi egiten eztiana handietara emeki emeki eroriren da. Mst I 25, 11 (SP baratxe, Echve piskaka, piskaka). Emeki-emeki gutitu zen haren bihotz mina. Lg I 310. Emeki emeki uzten gare bertzen exenplu gaixtoez galtzera. Jaur 119. Solas-molde arrunta gizakien eta mendetako gora-behereri tainki datxikote eta berenaz emeki-emeki galtzerat doa. Lf GH 1923, 187. Gabez nexkak lo daudenean, nik oe-yantzia emeki emeki tiratzen diet. 'Doucement'. Or Mi 75. Emeki emeki atzera egiten du Breizerak. Mde Pr 282. Emeki emeki jartzen ari zuten Eliza. Ardoy SFran 317. Europako erresuma guziak emeki-emeki batasunean onartu... J.L. Davant Herr 11-7-1968, 5. Pasatu zituen zenbait egun ohean eta emeki emeki jin zitzakon balia puxka bat. Etchebarne 107s. v. tbn. (para autores meridionales) A Ardi 88. Etxde JJ 12. Erkiag Arran 65. Vill Jaink 62

adib: emeki adb. Emetasunez, leunki; geldiro. Ik. poliki; astiro; baratxe. Emeki eragin. Emeki mintzatu, erantzun. Andreek berez poliki eta emekiago hitz egiten dutela. Gogorki eta dorpeki dagokizunari emeki egotea. Egun oroko atsekabe arinak emeki paira itzazu. Emeki laztandu. Bagoaz emeki, harrabotsik gabe. Emeki-emeki gau beltzak hartzen ditu bazterrak. Horrela dagoelarik, norbaitek emeki-emeki irekitzen du ganbarako atea. Azeria, emeki-emeki, zangoak doi-doia lurrean finkatuz. Arteka ilun hartatik atera ondoan, emeki-emeki eremuak zabaltzen eta eztitzen dira. Eta, emeki-emeki, urteak joan dituk.

emeki-emeki 220: Aizu 10, Deia 6, Elhuyar, Elkar 4, Consumer 2, Berria 110, EiTB 9, Euskaltzaindia 3, Jakin 18, Argia 38, Laneki 3, Erlea 9, DiarioVasco 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

emeki-emeki 502: Berria, Herria, Alberto Ladron Arana, Marzel Etxehandi, Piarres Aintziart, Xipri Arbelbide, Jon Alonso, Karlos Zabala, Gotzon Garate, Jose Angel Irigaray, Jean Baptiste Etxarren, Lopez de Arana…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib.: emeki emeki / EuskHizt: adib. / HiztEn: adib. / LurE: adib. emeki emeki / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa emeki sarreran.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

bikoiztapen indargarriak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa eskaintzekoa emeki sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa emeki sarreran.

emekiro
adb. Emeki. Atea itxi zuen emekiro. Eskutik heltzen dio emekiro.

Aztergaia: emekiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh36 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

emekiro (G ap. A ; Lar Añ).Dulcemente, suavemente. "Mansamente" Lar, Añ. v. 1 emeki. Egoi-aldeko bero andiak, ifarraldeko otz gogorrakin adiskidetasunean eztiturik zabaltzen dira emekiro biztanleen osasungarri. Izt C 24. Esan zion maizterrak emekiro: [...]. Ib. 165.

LB 36 (Deia 1, EiTB 2, Elkar 31, Erlea 1, UEU 1); ETC 43

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: emekiro adb. dulcemente, suavemente / Adorez: emekiro adb. suavemente, despacio, bonitamente / Labayru: emekiro 1 adb. dulcemente, suavemente. Emekiro hitz egin zion belarri ondora / NolaErran: 0. / Euskalterm: 0

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa -kiro bukaerako beste adberbio batzuk bezala.

emendailu
iz. Zerbaiti emendatzen edo gehitzen zaion gauza. Ik. gehigarri. Izenari aitzinetik finkatzen dioten emendailua deitzen dute preposizioa. Ez ote dugu zilegi, emendailuz bezala, geure baitarik zer edo zer sortzea? Obra emendailuzkoak, gure eskuko direnak, nahi badugu baizen egitera obligatu ez garenak. Nik, karismarik —beregainekorik, abantailazkorik ez emendailuzkorik— hartu ez dudan honek.

Aztergaia: emendailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

emendakin
iz. Gehigarria, eranskina. Bere hartan, deus emendakin arrarorik gabe uzten delarik.
[Oharra: ez du gaztelaniazko enmienda adierazten].

Aztergaia: emendakin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'eranskina' (ez du gaztelaniazko enmienda adierazten).

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

eranskin

Faux-amis arriskutsuak

ez du gaztel. 'enmienda' adierazten

emendatu, emenda, emendatzen
da/du ad. Gehitu. Jauna, emenda iezaguzu fedea! Berrogeita hamar liberaz emendatu zioten urteko saria. Noeren ondokoak hala emendatu ziren, non eremurik ez baitzen haiek kokatzeko. Jesusen dizipuluak emendatuz zihoazen Jerusalemen. Aberastasunak emendatzeko.
[Oharra: ez du zuzendu esan nahi].

Aztergaia: emendatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

emendatu, emenda, emendatzen. da/du ad. 'gehitu, erantsi' (ez du 'zuzendu' adierazi nahi).

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

emendatu, emenda, emendatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K104]: "adierazi 'gehitu' dela eta ez 'zuzendu.'" (1994-11-04)

emendatzaile
adj./iz. Emendatzen, gehitzen duena. Atseginak berak dira gure nahigabeen emendatzaileak.

Aztergaia: emendatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

emendatze
iz. Gehitzea. Ik. gehikuntza; emendio 2. Prezio emendatze hori uda betean eginez, jendea ez da hainbeste ohartuko. Emendatze horren parte handiena heldu da hiltze baino sortze gehiago izatetik.

Aztergaia: emendatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

emendio
1 iz. Onura, abantaila. Hori jakitetik zer emendio heldu zaik? Zer emendio du nehork berak aditzen ez duen hizkuntzaz otoitz egiteaz?
2 iz. Emendatzea. Soldaten emendioa. Atsotitzen beste emendioa.
Azpisarrerak

Aztergaia: emendio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehituz: "iz." eta AS gisa: emendiozko .

emendiozko
1 adj. Bisurteek duten emendiozko eguna.
2 adj. hizkl. Lokailuez eta juntagailuez mintzatuz, testu edo esaldi barnean halako gehitze zentzu bat ematen duena. Halaber, bestalde eta gainera emendiozko lokailuak dira.
Loturak

Aztergaia: emendiozko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-12-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

emendiozko 1, Lç Cal ("Haren gainean kontatzen dirate bi egun, ordinarioa eta emendiozkoa").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

emendiozko 3: HezkSaila 1984 ("Zifra honek, iazkoaren antzekoa izanik, emendiozko prematrikularen eragina eta O.H.O. bukaerako errepikatze tasen hazkunde aurrikusgarria biltzen ditu"), A. Alberdi ("Emendiozkoak: ere [...], gainera, bestalde..."), Murgil/4 ("Emendiozkoak: baita... ere, ezta... ere, ere bai...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

emendiozko : HiztEn (adibide gisa), Euskalterm 4 (Hizkl.; hauetan e. juntadura, e. proposizio) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

emendiozko : ik. EGLU-III, 33-78 ("e. lokailu"); EGLU-IV, 183 ("e. balio"), 49-50 ("e. juntadura"), 21, 73 ("e. juntagailu").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

emendiozko : EuskHizt (adibide gisa), ElhHizt (Hizkl. copulativo), HiruMila (adicional), DRA (suplementario), PMuj DVC ([betaurreak = anteojos] de alinde, de aumento) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. gisa / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

emendio sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Jakite-arloak

Gram.

emerdi
iz. g. er. Emakume erdi berria. Lege zaharren arabera emerdi guztiek presentatu behar zuten tenpluan.

Aztergaia: emerdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

emakume erditu berria.

emerditu, emerdi/emerditu, emerditzen
da ad. g. er. Erdi, erditu. Heldu zen Mariaren emerditzeko muga.

Aztergaia: emerditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

emerdi(tu), emerditzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

(emakumea) erditu.

emergente
1 adj. Herrialdeez edo herrialdeen ekonomiaz mintzatuz, goraka doana, gorako bidean doana, azaleratzen ari dena. Klima aldaketari aurre egin eta CO2 isurketak murrizteko, berriz, ekonomia emergenteen adostasuna lortzea ezinbestekotzat jo dute G8koek. Hegoafrika eta India bezalako herrialde emergente batzuk.
2 adj. Fenomenoez edo propietateez mintzatuz, osotasun baten ataletan ikusten ez dena, baina osotasun horretan azaleratzen dena. Bizia, esaterako, fenomeno emergentea da, osotasun konplexu batek ekarritako fenomeno berria, eta fenomeno berri horrek jokabide berriak ditu osotasun konplexuaren zatien jokabideetara murriztu ez daitezkeenak. Partikula askok bat eginez materia osatzen dutenean propietate berriak sortzen dira, banakako partikulen propietateetatik ondorioztatu ezin diren propietate emergenteak.

Aztergaia: emergente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh86 2022-12-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): emergente 30: Berria 16 (adib.: “Sapporo hirian izan dira bildutan egunotan eta «erantzukizuna partekatua» behar duela esatean bat etorri dira ekonomia emergenteak”), EiTB 3 (adib.: “Garaiak aldatu egin dira ordea eta "balio etikoak ere bai; eutanasia balore emergentea da gaur egungo gizartean" Iñakiren ustez”), Jakin 3 (adib.: “Une batez, masa kritiko batera heltzearekin batera, gogoa agertuko litzateke, fenomeno emergente bat”), Argia 8 (adib.: “Beraien hazkunde txikia izan arren, herrialde garatuek mugitu dute emergenteen beroaldia”). // LB: 86 (ekonomia emergente, herrialde emergente etab.); ETC: 166.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu emergente formarik. // Elhuyar: emergente izond. [zientzia, filosofia] emergente / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: enpresa emergente (Industr. empresa emergente, startup).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: herrialde emergente* e. gorabidean diren, gorantz doazen, nabarmentzen hasiak diren, ernatzen ari diren herrialdeak.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es emergente / fr émergent(e): Elhuyar: sortzen ari den(a), sortuberri; suspertzen ari den(a), susperraldian dagoen(a); gorantz doan(a)/datorren(a), goraka ari den(a), gorabidean dagoen(a); garapen bidean dagoen(a) / Nolaerran: - / Zehazki: 1 azaleratzen den; 2 agertzen den / Labayru: agertzen den, ateratzen den / Adorez5000: 1 azalerazten den, agertzen den, ateratzen den. 2 irteten den, gora egiten duen.

Erdaretako formak

es emergente; fr émergent: Elhuyar: 1 adj. sortzen ari den(a), sortuberri; suspertzen ari den(a), susperraldian dagoen(a); gorantz doan(a)/datorren(a), goraka ari den(a), gorabidean dagoen(a); garapen bidean dagoen(a) 2 adj. [ciencia, filosofía] emergente / Adorez: 1 azalerazten den, agertzen den, ateratzen den. 2 irteten den, gora egiten duen; industria emergente: goraka ari den industria / Labayru: adj. sortzen doan(a), sortzen dagoen(a), sortu berri; suspertzen ari den(a), goraka doan(a), garatzen doan(a), hazkunde bidean dagoen(a), garatze bidean doan(a) / NolaErran: agertzen den – ateratzen den.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Baditu ordain egokiak, oraingoz ez da jasoko.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Ekonomiako eta zientzietako (fenomeno, propietate emergente) adierak jasotzekoak dira.

emeritu
1 adj. Bereziki irakasleez eta kidekoez mintzatuz, lan edo kargu batetik erretiratuta egonik, zenbait lan egiten jarraitzen duena. Egun euskal zuzenbideko irakasle emeritua da.
2 iz. Antzinako Erroman, erretiroa hartu ondoren bere borondatez karguan jarraitzen zuen soldadua.

Aztergaia: emeritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): emeritu 56: Elhuyar 2 (adib.: “Paul Racey Aberdeengo Unibertsitateko irakasle emeritu eta saguzarraren ikertzaile ospetsuenetako bat”), Berria 23 (adib.: “Txomin Peillen euskaltzain emeritu izendatzearen ondorioz sortutako hutsunea betetzeko hautagaia hautatuko dute euskaltzainek”), EiTB 21 (adib.: “euskaltzain emeritu izendatu zuen Euskaltzaindiak”), Jakin 4 (adib.: “Hirurogeita hamabost urtetik gora da Jose Antonio Arana Martija, eta emeritu da Euskaltzaindian”), Argia 3 (adib.: “irakasle emeritu postua hartu nuen”), DiarioVasco 4 (adib.: “Atzo jaioterrian hil zen euskaltzain emeritu gernikarrak alor askotan erakutsi izan du gazte-gaztetatik bere grina eta kemena”); emerito 3: Berria 2, EiTB 1.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: emeritu 9, Berria; emerito 4: Berria 3, Jenaro Garate.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es emérito / fr émérite: Elhuyar: emeritu / Nolaerran: emeritu / Zehazki: emeritu / Labayru: emeritu / Adorez5000: emeritu.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EHk sartua (2016)

emetasun
1 iz. Emea edo eztia denaren nolakotasuna. Ik. leuntasun; amultsutasun. Irainak emetasunez pairatzeko.
2 iz. Emakumeari dagozkion tasunen multzoa. Emetasuna eta amatasuna islatzen ditut nire lanetan, eme eta ama naizelako.

Aztergaia: emetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "gozotasun" (1994-10-10)

emetu, eme/emetu, emetzen
da/du ad. Emakumearen ezaugarriak hartu edo harrarazi. Gizon horietatik asko ikusten dira emetuta legez jantzian. Historia osoan hain miserable izan garen gizonak, saia gaitezen gure herria emetzen.

Aztergaia: emetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

eme(tu), emetzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

emigrante
adj./iz. Emigratzen duena. Ik. joale. Landa-eremuetatik hiri nagusietara joandako emigranteak. Nekazari emigranteak.

Aztergaia: emigrante

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendako mailegu onartuaren pareko euskal osaerazkoa

joale.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: falta da.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): ez da onartu.

emigratu, emigra, emigratzen
du ad. Norbaitek bere herrialdea utzi, beste batean, aldi baterako edo betiko kokatzeko. (nor osagarririk gabe). Ik. migratu. Senar-emazteek Israelera emigratu zuten 1948an.

Aztergaia: emigratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

emigratu, emigra, emigratzen. du ad.

emigratzaile
adj./iz. Emigrantea. Parisen bizi diren emigratzaile poloniarrak.

Aztergaia: emigratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-12-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

emigratzaile (eta e.-kopuru) 7: GaztEntz/1 2 ("Iparramerika, emigratzaile-kopuru izugarriaren helmuga izan da eta ohizko emigratzaile ingeles, irlandar, alemaniar eta eskandinaviarrei, eslaviar eta latinoak gehitu zaizkie gure mende honetan"), J.A. Leizaola ("emigratzaile eta erbesteratuen herriak"), Lan-prestakuntza 3 ("Espainiara itzultzen diren emigratzaileak [...] Prestaziorako eskubiderik ez duten emigratzaileak [...] Itzulitako emigratzailea izatea"), J. Elberdin ("teknika hori [...] Pasaian bizitzen eta bertan tratuak egiten hasi ziren emigratzaile gaskoiek ekarri ere").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

emigratzaile : LurE (etorkina), Euskalterm 4 (emigrante, joale sinonimoekin; emigratzaileen aurrezki-kontu, emigranteen aurrezki-kontu sinonimoarekin; emigratzaileen aurrezki-libreta, emigrantearen aurrezki-libreta sinonimoarekin; emigratzaile-aurrezki, emigrante-aurrezki sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

emigratzaile : EskolaHE (etorkina), Lur EF/FE (émigrant) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

emigrazio
iz. Emigratzea. Afrikako nekazari txikien porrotak emigrazio handia eragiten du.

Aztergaia: emigrazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

Katal: Emigrazioa: Emigración.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

emir
iz. Herri musulmanetan, printzearen kideko agintaria. Kordobako emirrarenak ziren lur horiek. Kalifak, berak izendatutako emirrak bidali zituen Andaluziako lurraldeetara.

Aztergaia: emir

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "emir"

emirerri
iz. Emir baten agintaritzapeko eskualdea. Arabiar Emirerri Batuak.

Aztergaia: emirerri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
emirerritar
1 adj. Arabiar Emirerri Batuetakoa, Arabiar Emirerri Batuei dagokiena. Emirerritar agintariak.
2 iz. Arabiar Emirerri Batuetako herritarra.
emisio
1 iz. Uhin elektromagnetikoen bidez soinua edo irudia igortzea. Ik. igorpen 3. Film horien guztien euskarazko bertsioaren emisio eskubideak erosiko ditu ETBk.
2 iz. (Gasen eta kidekoen) igorpena. Energia aurreztea emisio kutsagarriak murrizteko bide eraginkor eta ezinbestekoa da.

Aztergaia: emisio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1998-12-01 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

emisio 171: Argia 17, Berria 69, EiTB 85.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: emisio 148: Berria 141, Amaia Lizarralde 4, Iban Zaldua, Isabel Arrigain, Edorta Jimenez.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

Katal: Emisio/estatu honi dagokion alea: Ejemplar perteneciente a este estado/emisión.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

lantaldeak ez du ikusten maileguaren premiarik: cf. igorpen; jaulkipen; emanaldi, emankizun, etab.

nazioarteko forma da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

emititu, emiti, emititzen
1 du ad. Uhin elektromagnetikoen bidez igorri. Kirol saioa ostegunero emitituko da gaueko 21:00etatik aurrera.
2 ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, emititu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori fisika eta ekonomiako adieretan ez erabiltzea gomendatzen du; ik. igorri; jaulki].

Aztergaia: emititu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1998-12-01 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh1702 2020-05-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

emititu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, emititu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. igorri; jaulki]. emisio araua da: “emisio 1 iz. Uhin elektromagnetikoen bidez soinua edo irudia igortzea. Ik. igorpen 3. Film horien guztien euskarazko bertsioaren emisio eskubideak erosiko ditu ETBk.”

emititu 2002.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

emititu 31: Berria (“Hemendik aurrera emititu ahal izateko baimena izatea ezinbestekoa izango da, eta horretara zuzendu da dekretua”, “gaztelaniazko katetik emititu den saioko itzulpenak egiteaz arduratu zen bera”), Txema Ramirez de la Piscina (“1991ko gatazka hartan, AEBetako kateak Bagdadetik emititu ziren irudien monopolioa lortu zuen”), Pello Salaburu (“Erraz atzendu ditugu gero irratiak 24 ordu, denak bata bestearen ondoren, emititu zitueneko hura”), Josu Zabaleta (“(itxurazko tamaina, aldiz, eta emitituko duen argi-fluxua horrenbestez, desberdina izango da oso!”), Mikel Hernandez Abaitua (“Radio Parisetik emititutako irratsaioengatik”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak

Baztertutako forma onartzea proposatu da. Komunikabideei dagokiena dela zehaztea komeni da; izan ere, Fisikaren arloan igorri erabiltzen da eta Ekonomian jaulki, esaterako. Hauek ohar bidez azaltzea komeni da.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. igorri; jaulki.

emmental
iz. Gruyerearen antzeko behi gazta, jatorriz suitzarra, begi biribil handiak dituena eta metro inguruko diametroko piezetan egiten dena.

Aztergaia: emmental

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2015-04-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-09-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez du jaso corpusak.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

emmenthal: JA. Elosegi ("emmenthal finlandiarra", "Finlandiako emmenthal"); emmental: I. Zaldua ("camembert eta emmental gazta-paketeen artean").

Erdaretako formak

OfQuLF: emmental (ou emmenthal) / fromage à pâte dure || Emmenthal || nom de la vallée de l'Emme en Suisse.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

onartzekoa eta hiztegian jasotzekoa da, lantaldearen ustez; oinarriko toponimoaren forma egokia proposatzea, berriz, Onomastika batzordeari dagokio (cf. -t- / -th-).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-04-24): Onartua

emokatu, emoka, emokatzen
1 da/du ad. Ipar. Mukuru bete. Aurpegi pikorrez emokatua. Karrika-zola inoiz baino emokatuago ageri da zaldi gorotzez. || Dirutan emokatuak.
2 da/du ad. Ipar. Zarpiatu. Murruak lur buztinez emokatuak dira.

Aztergaia: emokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

emoka, emokatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

1 mukuru bete. 2 zarpiatu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "crépir [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

emotibo
adj. hizkl. Hizkuntzaren funtzioez mintzatuz, hunkitzailea. Hizkuntzaren funtzio emotiboa.
[Oharra: omenaldi emotibo eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak omenaldi hunkigarria eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

Aztergaia: emotibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-09-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu emotib - formakorik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

emotibismo 1, J.R. Bengoetxea ("Emotibismoa: eztabaida moralak jarrera moralei buruzko eztabaidak dira eta ez gertakariei edo errealitateari buruzkoak"); emotibitate falta 1, Hemen 1986 ("Aktibitate gogozkoenak: beren pazientzia, ekonomia, erresponsabilitatea, emotibitate faltaren ondorioz, beren produziozko sistematan zuzendari izateko edo administradore izateko balio dute"); emotibo 3: K. Navarro ("Zer esanik ez, adibidez, indar emotibo handiko hitzak hartzen baditugu: pakea, askatasuna, maitasuna..."), LMuj ("Gauzen giltzadura logikoa epeltzen eta ematzen etorri den heinean [...] zama emotiboa atzeman dugu"), L. Oihartzabal ("Aspalditik izan dira histeria-atakeak eragin emotibo ugarituen adierazpen moduan onartuak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

emotibismo : Euskalterm 1; emotibista : Euskalterm 1; emotibitate : AB50 2; Euskalterm 1 (hunkiberatasun sinonimoarekin); emotibo : Euskalterm 4 (balio, esanahi, funtzio, osagai e.) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE // 'emotivo' etab. itzulitako besteak: hunkibera : Euskalterm 1; hunkiberatasun : Euskalterm 1; hunkigarri : AB38 4, AB50 2, Euskalterm 2; hunkigarriro : AB50 1; hunkipen -: AB38 1, Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a)Erdal emotivamente formaren ordainak: hunkigarriro , zirraraz : HiruMila; b) emotividad/emotivité formenak: bihotzbeilatarzün , bihotzminberatarzün : Casve FE; hunkiberatasun : ElhHizt; c) eta emotivo/émotif formenak: beilatx : Casve FE; beratz : XarHizt; bihotz minbera : Casve FE; bihozpera : XarHizt; emozio -, emoziozko : ElhHizt; hunki erraz : XarHizt; hunkigarri : ElhHizt, Vox es-eu; jauzkor : XarHizt; minbera : XarHizt; sarrastabera : PMuj DCV; sentibera : ElhHizt, XarHizt, Vox es-eu; sentikor , zirraragarri : ElhHizt // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB, T-L LFB.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, lantaldeak zalantzak baititu horren premiaz

pertsonei dagozkienak izendatzeko, aski dira hunkigarri, zirraragarri bezalakoak; funtzio emotibo bezalako testuinguruetakoa, berriz, nekez ordezka daiteke horien bidetik; baina nola ezar bi multzoen arteko muga? Pare bat adibideren bidez iradoki liteke.

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-ibo izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

funtzio emotiboa (*omenaldi emotiboa e. omenaldi hunkigarria).

emotikono
iz. Mezu elektronikoetan, txatetan eta kidekoetan erabiltzen den irudi txikia, ekintza bat, pertsonaia bat, gauzaki bat edo, bereziki, aldarte jakin bat adierazten duen aurpegiera irudikatzen duena. Txistua neuk eramango dudala idatzi diot, eta algaraka nagoela adierazten duten hiru emotikono paratu ditut alboan. Gure seme-alabek bidaltzen dituzten mezuak emotikonoz beteta egoten dira.

Aztergaia: emotikono

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh80 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu emotikono formarik.

emotikono 81: Aizu 23, Argia 2, Berria 5, Deia, EiTB 21, Consumer 7, Goiena 12, Laneki 9, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu emotikono formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: emotikono (TN, Informatika).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Asko hedatu den forma da, jasotzekoa.

emozio
iz. Zirrara (sentimendu orokor gisa hartua). Emozioen mundura ekarri nahi nuke begirada . Lehenbiziko aldiz bere emozioen kontrola galdurik. Emoziozko malkoak.

Aztergaia: emozio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-03-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. zirrara, etab.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

ik. zirrara, etab.

emozional
adj. Emozioarena, emozioari dagokiona. Oreka emozionala zaindu behar dugu.

Aztergaia: emozional

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

emozional 13: B 1 (Y. Elorriaga), EB 12 (J. Jauregi, LMuj 2, F. Rodriguez, K. Altonaga, Habe, Osabide Hezkuntza 1989, J.R. Etxebarria, A. Gabikagogeaskoa, EHAA 1993 2, AdminEusk 1994); emozionalki 1, Egunk 1994.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

emozional : DFrec 1, Euskalterm 11. Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

emozionalki
adb. Emozioen aldetik, emozioei dagokienez. M. Elizondo psikologoaren iritziz, emozionalki indartsuagoa denak ondorio gutxiago izango ditu.

Aztergaia: emozionalki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh207 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): emozionalki 69: Consumer 14 (adib.: “Komunikazio-kanalak egintza koordinatuan eratu behar dira, haurra ahalik eta baldintza egokienetan intelektualki, emozionalki eta sozialki gara dadin”), Berria 33 (adib.: “Animaliek, fisikoki ez ezik, emozionalki eta psikologikoki ere sufritzen dute”), EiTB 10 (adib.: “Batzuetan ez du aparteko arazorik sortzen, baina beste batzuetan, emozionalki gaizki sentitu gaitezke, eta barne borroka batetan sartzen gara”), Jakin 7 (adib.: “Beste hipotesi bat botako dut: pentsaeraren maila eta ekintza maila bat ez dira etorriko, baldin eta emozionalki kontrajarriak badira”), Argia 5 (adib.: “Nola bizi duzu emozionalki prozesu hori?”). // emozionalki 207: Aizu 3, Argia 21, Berria 63, Deia 2, Euskal Herriko Agintaritza, EiTB 14, ElCorreo 3, Elhuyar, Elkar 7, Erlea, Consumer 16, Euskaltzaindia, Goiena 2, HABE, Jakin 7, Laneki 38, UEU 24, Uztarria 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: emozionalki 13: Berria 10 (adib.: “Elbarritasuna oso erlatiboa da, bestela ere gu emozionalki nahiko ezinduak baikara”), Iñaki Mendiguren (“Gizarte-ikuspegitik, aro heroikoa zorakeria eta krimena da, baina emozionalki esperientzia handia da”), Josu Zabaleta (“egoera subjektibo batzuetan joera handiagoa izaten da besteetan baino emozionalki filmean sartzeko”), Joxe Azurmendi (“Madril-en estudiantetako positibismo filosofikoaren aro itsuenean, emozionalki Wordsworth, Coleridge edo Leopardi-ren poesia da bete-betetzen duena”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-ki librea da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handikoa eta sartzekoa.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper