50535 emaitza bilaketarentzat - [14701 - 14750] bistaratzen.

emozionatu, emoziona, emozionatzen
da/du ad. Heg. Hunkitu (zirrarei edo sentipenei dagokien adieran). Hasierakoa une polita izan da, emozionatu egin naiz. Bide berriak urratzen dituzten lanak maite ditut, eta, batez ere, emozionatzen nautenak.

Aztergaia: emozionatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-12-01 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh407 2020-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

emozionatu EB 9 (Azurm, LMuj, X. Gereño 3, A. Letamendia, A. Lertxundi, Tom Sawyer/3, Egin 1991).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

emozionatu : DFrec 2. Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu beste hiztegietan aurkitu (EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

emozionatu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, emozionatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hunkitu].

emozionatu 427; hunkitu 3158.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

emozionatu 49; hunkitu 1669.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Baztertutako forma onartzea proposatu da. Agerraldi asko ditu Lexikoaren Behatokian, eta, gainera, emozio forma ere onartua dago. Heg. markarekin jaso liteke.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. hunkitu, etab.

emu
iz. zool. Itxuraz ostrukaren antzekoa den hegaztia, hura baino txikiagoa, Australiako ordokietan bizi dena (Dromiceius novaehollandiae). Hegaztien gripea dela eta, Derioko azokan ez da emurik izango aurten.

Aztergaia: emu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): emu 13: Berria (“Australiako emuaren femurra (hegazti ez-hegalari handia) eta hazten ari den arratoi baten besaurreko hezurra dira ikus daitezkeen beste animalia egituretako zenbait”), EiTB 12 (adib.: “Donostian txikienek tamaina txikiko txorimaloak egiten ikasiko dute eta gertutik animalia exotikoak ikusi ahal izango dituzte: arantzurdeak, emuak, antzarak, mandoak, astoak, llamak, gameluak eta poneyak, besteak beste”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: emu 4: Xabier Olarra 3 (adib.: “Ez zekien oso seguru emua zer zen, eta deskribatzeko eskatu genion”), Edorta Agirre (“Haragietan, "kapritxotsuek" gaur bezala abelgorria sei edo zortzi urtez haziko dute (era tradizionalean eta pentsuetan mirarizko osagarririk sartu gabe) bestelakoei ere bide emanez, hala nola bufalo, bisonte, orein, basurde, erbi, azkonar, emu, ostruka, kanguru eta gainerakoei; baita primate batzuei ere, egokiak izango baitira etorkizunean zaletasun morboso berriak asetzeko, emaniko lehen urratsek adierazi legez”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es emú / fr émeus: Elhuyar: emu / Nolaerran: - / Zehazki: emu / Labayru: - / Adorez5000: emu.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Zool.

Landare eta animalien taxonomi izena

Dromiceius novaehollandiae.

emultsio
iz. kim. Berez elkarrekin nahasezin diren bi likidoren arteko nahastea, itxuraz homogeneoa, egonkorra dena edo emultsionatzaile baten bidez egonkortzen dena. Uraren eta zenbait osagai oliotsuren arteko emultsiotik sortzen dira kremak.

Aztergaia: emultsio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): emultsio 56: Elhuyar 3 (adib.: “argi-sortaren zati bat objektua argiztatzeko erabiltzen da, eta besteak, berriz, erreferentzia-sorta deitutakoak, euskarriari, plaka fotografikoari edo emultsioari erasotzen dio”), Consumer 42 (adib.: “jangaiaren zaporea indartzea, gozotasunez apaintzea, gelifikatzea, loditzea, kolorez janztea, emultsioa erraztea, egonkor bihurtzea eta beste hainbat helburu betetzen dituzten aditiboak, esate baterako”), Berria 7 (adib.: “Gorriz, bioletaz eta berdez tindatutako patata fekularen emultsio batekin estaltzen zen beira bat”), EiTB 4 (adib.: “pikilloz egindako emultsioa prestatuko du”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: emultsio 9: Berria 2 (adib.. “Agirregabiria elektroforesia eremu elektrikoaren eraginez soluzio edo emultsio bateko partikulak higitzea egiteko txip bat garatzen ari da Arrasateko enpresan”), Irene Aldasoro 4 (adib.: “Emultsio bat izan ohi da ukendua”), Juan Garzia 2 (adib.: “Nigandik gorago zein beherago, beste guztiak berdin errugabe sentitzen zituan: lehengaiak ontzat eman zituztenak, zilar bromurozko emultsioa prestatu eta berrikuskatu zutenak, xaflak paketetan sartu, bilgoak lotu eta biltegian pilatu zituztenak”), Xabier Olarra (“Horiek prestatu zioten bere erakustaldi ikusgarrienerako bidea, 1861ean erakutsi baitzuen koloretako argazkiak egin zitezkeela, nahiz eta emultsio fotografikoa bera zuri-beltzeko argazkietarakoa izan”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es emulsión / fr émulsion: Elhuyar: emultsio / Nolaerran: emultsio / Zehazki: emultsio; emultsionatze, nahaste; emultsio, nahasketa / Labayru: emultsio / Adorez5000: emultsio.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

emultsionatu, emultsiona, emultsionatzen
du ad. Zerbait, bereziki gantz bat, emultsio bihurtu. Behazun-gatzek gantz-azidoak emultsionatzen dituzte. Bestela galduko liratekeen gantz substantziak era honetan urarekin emultsionatzen dira. Emultsionatu arrautzak azukrearekin batera. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Saltsa emultsionatuak.

Aztergaia: emultsionatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh48 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 48 (Berria 1, EiTB 2, Consumer 14, Laneki 26, UEU 5); ETC 21

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: emultsionatu du ad. (Kim.) emulsionar / Adorez: emultsionatu du ad. emulsionar / Labayru: emultsionatu 1 ad. dau Kim. emulsionar / NolaErran: 0. / Euskalterm: 0 // ZTHB-Kim: emultsionatu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa. Oso erabilia, gaur batez ere sukaldaritzan, baina beste arlo batzuetan ere bai. Markarik gabe jasotzekoa.

emultsionatzaile
iz. kim. Emultsio bat lortzeko edo egonkortzeko erabiltzen den gaia. Emultsionatzaile sintetikoak. Elikagai prozesatuetan zein emultsionatzaile erabili eta nola, Europar Batasunak arautzen du.

Aztergaia: emultsionatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): emultsionatzaile 60: Elhuyar (“Produktu kimikoek injektatzen den nahastearen % 2 bitarteko proportzioa izan dezakete, eta emultsionatzaileak, likatasunaren kontrolatzaileak edo biozidak izan daitezke”), Consumer 57 (adib.: “Aditibo emultsionatzaile gisa baliatzen dira (lezitina edo E-322 horri esker, gantza eta ura nahas daitezke) margarina, gazta eta bestelako elikagaiak moldatzean”), Berria (“landare proteina; semola; laboreetatik ateratako egonkortzailea; lodigarri, emulsionatzaileak, lurringarri edo beste gehigarriak”), Jakin (“Produktu kimiko horiek biozidak, likatasun-kontrolatzaileak eta emultsionatzaileak dira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu emultsionatzaile formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es emulsionante / fr émulsifiant: Elhuyar: (Quim.) emultsionatzaile / Nolaerran: - / Zehazki: (Quim.) emultsionatzaile / Labayru: (Quim.) emultsionatzaile / Adorez5000: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

enamoratu, enamora, enamoratzen
da/du ad. beh. Maitemindu.

Aztergaia: enamoratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-12-01 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

enamora, enamoratzen.

Behe-mailako formaren aldean hobestekoa

Beh. Ik. maitemindu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

enantzu
iz. Batez ere naf. Trebetasuna. Berezko enantzua eta ikastea bateratu egin behar dira.

Aztergaia: enantzu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2004-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: Ayerb EEs 1915 ("Berezko enantzua [habilidad] eta ikastea bateratu egin behar dira"), Herr 1956 ("Ona emen non ageri dan artzaiaren sen eta enanzua").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

enantzu : ElhHizt; enantsu (enanzu): PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar. eta Naf.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "enantzu: esangura jarri, ez baita oso ezaguna".

 - [E116]:  a) hauek dira lantaldeak aipatzen dituen oharrak, osorik emanak: BAgiriak (2001-01-26): "enantzu hitza ere aipatu da. Dirudienez, abantzu-ren forma bat besterik ez litzateke. Beste zenbaitentzat bi hitz desberdin dira. Larre jaunaren ustez, adibidez, 'rendimiento' esan nahi omen du. Enanzo ere esaten omen da erdaraz, Ondarra jaunaren ustez [...] Bigarren adierarako enantzu sartzea onartu da, Ipar. eta Naf. markekin".

 - [E109]: "Bi adiera horiekin, baina inolako markarik gabe?" (2001-01).

 - [E123]: "Zein marka du buruan ohargileak? Ipar. eta Naf. marka ematea erabaki da abantzu 1-i. Bestetik abantzu 2 iz.ean adiera bakarra utziko da eta Ipar. marka erantsi. Gainera, bere lekuan, enantzu erantsiko da". / BAgiriak (2001-01-26): "abantzu Ipar. eta Naf. markekin emango da [...] abantzu-ren bigarren sarreran [...] honako hau emango da: langile hori abantzu handikoa da. Bigarren sarrera honetako lehen adiera dagoen bezala utziko da: iz. "aurrerapena, aitzinamendua, trebezia" besterik gabe. Bigarren adierarako enantzu sartzea onartu da, Ipar. eta Naf. markekin. Lehenbizikoari Ipar. eta Naf. jarriko zaio". / BAgiriak (2001-02-23): "azalpenetan, aurrerapena eta aitzinamendua ez ezik, trebetasuna ere aipatzea onartu [da]". / b) Zerrenda arautu eta banatuan honela ageri dira abantzu sarrera biak: "abantzu 1 adlag. Ipar. eta Naf. 'kasik, ia': abantzu bi urte baditu hemen garela. [eta azpisarrera gisa] abantzu izan da ad. 'azkenetan izan, hil hurran izan'", "abantzu 2 iz. Ipar. 'aurrerapena, aitzinamendua'". / c) Hasteko, badira zerrenda banatu horretan konpondu gabeko bi punttu behintzat, jaso gabe geratu baitira adibidea (langile hori abantzu handikoa da) eta erantsi beharreko adiera ('... trebetasuna'). / d) "enantzu sartzea onartu" genuen, euskalki-markekin eta "bigarren adierarako", eta horkoak (eta bestetakoak) gaizki ulertu ez baditut, 'trebetasuna' adiera dagokio enantzu honi".

 - Erabakia: Erabakia (2001-01-26): "enantzu hitza ere aipatu da. Dirudienez, abantzu-ren forma bat besterik ez litzateke. Beste zenbaitentzat bi hitz desberdin dira. Larre jaunaren ustez, adibidez, 'rendimiento' esan nahi omen du. Enanzo ere esaten omen da erdaraz, Ondarra jaunaren ustez [...] Bigarren adierarako enantzu sartzea onartu da, Ipar. eta Naf. markekin". // Erabakia (2007-05-31): "enantzu iz. Batez ere Naf. 'trebetasuna'".

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. abantzu 2.

enara
iz. Paseko txoria, gure lurraldeetan udaberria eta uda ematen dituena, gaina iluna, azpia zuria, isatsa sarde modukoa eta hegoak meharrak eta luzeak dituena (Hirundo rustica). Ik. elai. Enarak katilu moduko habia egiten du. Enara berankorra.

Aztergaia: enara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: enara arrunt: Hirundo rustica; enara azpizuri: Delichon urbica; enara ipurgorri: Hirundo daurica; haitz-enara: Hirundo rupestris; itsas enara: Chlidonias sp.; itsas enara beltz: Chlidonias niger; itsas enara hegalzuri: Chlidonias leucopterus; itsas enara musuzuri: Chlidonias hybrida; uhalde-enara: Riparia riparia.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ainara: 1 (EB); ainhara: 1 (IE); ainhera: 1 (IE); enade: 1 (B); enara: 20 (B: 1; G: 3; EB: 16); inhara 2 (IE)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: enara 2; AB38: enada 1, enara 19; AB50: ainara 1; enara 1; LurEn-HiztEn: enara, enara-belar

Bestelakoak
Jatorrizko forma

enara, ainara

Euskaltzaindiaren Arauak

Hirundo rustica.

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

enara da gaur erabiliena

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: enara-belar .

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Hirundo rustica

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Mitxelenak ongi azaldu zuenez, forma zaharretatik (*eNara/*eLana) bi era zuzen sortu dira enara eta elae. Ekialdeko ainara, neska-izentzat biziki polita bestalde, ez dirudi Bizkaiko elai edo enera baino onargarriagoa denik, berauek seguraski hiztunetan hedatuagoak izan arren. Ene ustez, hitz arruntzat enara da bultzatu behar den era bakarra. Ainara izen propiotzat utz liteke elur/edur kasuan elur nagusi gelditu arren Edurne utzi den bezala" (1993-01-18)

 - [E302]: ik. oharra s.u. txirringilo. (1997-04-16)

enas
adj. Heg. Zikina, txukuntasunik gabea. Ez da ongi Jaunaren mahaian jartzea soineko enasekin; ezta harroekin ere. Irten hadi honengandik, Espiritu enas zikina! Askotan lotsatzen zen enasa izateaz.

Aztergaia: enas

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Heg.

Forma baten adiera(k)

zikina.

enbalaje
1 iz. Enbalatzea. Kartoi pusketa arrunt bat aurkitu nuen barruan, enbalajekoa.
2 iz. Paketeak egiteko erabiltzen den bilgailua. Kutxa ikusi, enbalajea kendu, eta barruan zegoena apaletan ordenatzea erabaki zuen.

Aztergaia: enbalaje

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

enbaladore Volt 1: "Enbaladorea naiz zure serbitzeko"; enbalaje Munita 2: "Lotura eta enbalajetarako", "Enbalaje ta beste loturetarako"; enbalatu Volt 2: "Zure marxandiza izanen da hain ongi enbalatua nun ezpaitu perillik bustitzeko", "Iauna, gustiak enbalatu dugu eta lagundu enbarkatzera".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

enbalai jasotze 1 (Egin 1992: "Aztoitiko Udalak ostiralero izaten den enbalai jasotzerik ez dela izango gogorarazten du, ostiral santu eguna dela eta").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

enbalagai : AB38 1; enbalagailu : AB38 1; enbalaje : HiztEn (1 'enbalatzearen ekintza eta ondorioa'; 2 'Garraiatu behar diren objektuak babesteko erabiltzen den kaxa edota estalkia'), Euskalterm 1 ('embalaje' itzulia); enbalamendu : AB38 2 ('embalamiento'; hauetan 1 e. termiko: 'embalamiento termiko'); enbalapaper : DFrec 1, AB38 1 ('papel de embalaje'); enbalatu : DFrec 1, HiztEn ('garraiatu behar diren objektuak, babestearren, paper edo antzeko materialen batean bildu, paketeak egin edo kaxatan sartu'); enbalatzaile : HiztEn ('enbalatzen duena') // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

enbalaje : HiruMila ('embalaje'), ElhHizt ('embalaje'); enbalaketa : HiruMila ('embalaje'); enbalatu : HiruMila ('embalar'), ElhHizt ('embalar'); enbalatzaile : HiruMila ('embalador'), ElhHizt ('embalador') // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal embalar / emballer formen ordainak: HiruMila: enbalatu // ElhHizt: 1 enbalatu ; 2 abiada handia hartu // Lur EG/CE: bildu // Lur EF/FE: bildu, enbalatu // Casve FE: (marchandises) troxatü, üngüratü; (cheval, moteur) basatü; (enthousiasme) berotü, süstatü; (animal) ohiltü // HaizeG FB: (couvrir) troxatu, estali, inguratu; (cheval) erotu; (colère) asarretu, xakerretu // T-L LBF: trozatu, anbalatu ; (cheval) erhotu // PMuj DCV: (envolver, cubrir) lotu, biribilkatu, estali // Azkue Aurkibidea: ihiztatu // Ez dugu aurkitu ap. XarHizt; b) Erdal embalaje / emballage, emballement formenak: HiruMila: enbalaketa // ElhHizt: enbalaje // Lur EG/CE: bildu // Lur EF/FE: bilkin, enbalaketa // XarHizt: azal, estalgi / (animal) erotze, basatze; (moteur) berotze // Casve FE: estalki, kanabaski, troxadüra, troxatze, üngüratze / berotze, kexatze; (accélération) basatze // HaizeG FB: paket, estalki / (marchandises) paket-estaltze, troxatze; (colère) asarre; (chevaux) eroaldi // PMuj DCV: 1 acc. de embalar: lotura, sortaketa; 2 envoltorio para embalar: estalki, azal; 3 corte de lo embalado: sorta-sari; 4 lo embalado: lopil // Ez dugu aurkitu ap. T-L LBF, Azkue Aurkibidea; c) Erdal embalador / emballeur formenak: enbalatzaile : HiruMila, ElhHizt, T-L LBF (anbalatzaile) // Casve FE: troxazale, ungurazale // HaizeG FB: estaltzale, paket-egile // PMuj DCV: paketari, lotzaile // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Azkue Aurkibidea.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-aje.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

enbalatu, enbala, enbalatzen
du ad. Paketatu. Enbalatzeko papera.

Aztergaia: enbalatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

enbala, enbalatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

paketatu.

enbalditu, enbaldi, enbalditzen
da ad. Ipar. Elbarritu. Nola enbalditu ote da horrela? || (Partizipio burutua izenondo gisa). Gizon enbalditu bat andetan etzana.

Aztergaia: enbalditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond. 'elbarria'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: falta da.

 - [E210]: "Ipar. marka behar du".

 - [E116]: "ados, eta, beraz, honela jar daiteke: "izond. Ipar. 'elbarria'".

 - Erabakia: EArau (1996-10-18): sartu egin da. Erabakia (2007-05-31): "enbalditu izond. Ipar. 'elbarria'".

enbarazatu, enbaraza, enbarazatzen
du ad. zah. Enbarazu egin, trabatu.

Aztergaia: enbarazatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

enbaraza, enbarazatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

enbarazu egin, trabatu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "bitxi egiten zait" (2005-07-19)

enbarazu
iz. Oztopoa, traba. Ik. behaztopa; behaztopagarri. Gure salbaziorako enbarazu eta eragozgarri diren gauzak. Ez zion enbarazurik sortu nahi izan. Enbarazuan zaudete.
Azpisarrerak

Aztergaia: enbarazu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'traba': enbarazu egin.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa arautu den enbarazu egin esapideari azpisarrera dagokio, formatuz, lantaldearen ustez.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

traba (egin)

enbarazu egin
ad.-lok. Traba egin, eragotzi. Enbarazu egiten zioten inguruan zituen paper, argazki eta traste guztiek. Enbarazu egiten dioten arropak erantzi, eta uretara bota du bere burua. || Ez dizu enbarazu handirik egingo.
enbargatu, enbarga, enbargatzen
du ad. Heg. Bahitu, bahitura egin.

Aztergaia: enbargatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan enbargatu : Añ MisE ("Enbargau egioela etxeko guztia"); fB Ic ("Eskribau batek etxian dozuna enbargauta eruaten badeutsu"); PE ("Nagusi jaunak oiek dianak gero dizte enbargatu"); enbargu : Urruz Zer ("Bestela an juango zaio enbargua").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

enbargatu 12: El Día 1933, Argia 1982, GAO 1993 10; enbargo 8: P. Sastre, Egunk 1992, EHAA 1994 2 (enbargo-ohar), GAO 1993 4 (enbargo anotazio); enbargo/u B 1 (A. Landajuela); enbargupe 1 (EHAA 1994).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

enbargo : DFrec 2, Euskalterm 10 (hauetan enbargo-probidentzia 1, enbargo-ohar 1, enbargo-agindu 1); enbargaezin(ezko) : Euskalterm 1; enbargaezintasun : Euskalterm 2; enbargatu : Euskalterm 3. Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

enbargatu : EuskHizt; enbargo : HiruMila (Ik. bahitura), Casve EF. Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) erdal embargo, séquestre, saisie formen ordainak: bahitura : HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE (bahidüra), HaizeG FB, PMuj DCV (baitura); bahikuntza : ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB, PMuj DCV (baikuntza); bahi : HiruMila, Casve FE; bahiketa : HiruMila; blokeo : ElhHizt; bahitze : Casve FE, HaizeG FB; bahizain , hartze : Casve FE; bahikunde : HaizeG FB, PMuj DCV (baikunde); bahimendu : HaizeG FB; b) embargar, saisir, séquestrer formenak: bahitu : HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE (bahitü), HaizeG FB, PMuj DCV (baitu); atzitu : Lur EG/CE, PMuj DCV; hartu , lotu , atzeman : Lur EF/FE, Casve FE (hartü, lotü, atzaman), HaizeG FB (hatzeman); sesitu : Lur EF/FE, HaizeG FB; harrapatu : Lur EF/FE, HaizeG FB; gorde : Casve FE, PMuj DCV; atxiki , oratu : Lur EF/FE; esküalatü , gahatü : Casve FE.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

IparKazet (Justizia): saisir: sesitu, enbargatu / EEgunk: "enbargatu, enbargo. Bahitu eta bahimendu ere erabil litezke"

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

enbarga, enbargatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bahitu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "orduan, enbargo ala enbargu ere bai, ezta?" (2005-07-19)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Gehitzeko: enbargaezin, enbargopeko, enbargogile. Ezin da esan gaur egin zaharra eta gutxi erabilia denik "enbargatu/enbargoa". Aitzitik, maileguetara jotzen da halakoak euskaraz emateko. "Bahitu/bahikuntza" bikoteak ez du balio kasu horietan "embargar" eta "empeñar" guztiz desberdinak direlako.Horregatik, familia osoa behar da zerrendan: enbargaezin, enbargatu, enbargo, enbargogile, enbargopeko".

 - [E116]: "Hegoaldekoak dira txostenean ikus daitezkeen lekukotasun guztiak, bai zaharrak eta bai berriak. Kontuan izatekoa da, hala ere, Iparraldeko euskaltzainek neurriren batean onartu zutela enbargatu ere, sesitu parekoarekin batera eman zutenez "IparKazet" zerrendan, Iparraldeko kazetariekin landu zuten hartan. Hori izan liteke irtenbidea, baldin beharrezkoak badira, eta bata bestearen pare-parekoak, hau da: Iparraldeko eta Hegoaldeko forma biak jasotzea (ez baitu batek ere betetzen mailegu onartzekoen gutxienekoa), lantaldeak proposatu dituen markak kendu eta ordezkatuz. Adibidez: "enbargatu [...] du ad. Heg. Sin. sesitu" (eta, jakina, bere lekuan: "sesitu [...] Ipar. Sin. enbargatu"). Beste horrenbeste egin daiteke enbargo izenari dagokionez (ikus ondoko eztabaida sarrera). Baina "familia osoa" emateko eskabideari erantzutea hurrengo itzulirako utziko nuke, edo, nahiago bada, AUri (edo Zuz. arloko hitzak landuko dituen taldeari) eska dakioke beharrezko informazioa biltzea, ez baitut nik enbargaezin, enbargogile eta enbargopeko formarik aurkitu ez OEHko, ez XX. mendeko eta ez gaurko prosaren corpusetan. Hau guztia argitu beharra izango dugu, itsu-itsuan jokatu nahi ez badugu".

 - Erabakia: Erabakia (2007-05-31): "enbargatu, enbarga, enbargatzen. du ad. Heg. 'bahitu'. (enbargaezin ez sartu)".

enbargo
iz. Heg. Bahitura.

Aztergaia: enbargo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "enbargatu, enbargo. Bahitu eta bahimendu ere erabil litezke".

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. bahikuntza.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Gehitzeko: enbargaezin, enbargopeko, enbargogile. Ezin da esan gaur egin zaharra eta gutxi erabilia denik "enbargatu/enbargoa". Aitzitik, maileguetara jotzen da halakoak euskaraz emateko. "Bahitu/bahikuntza" bikoteak ez du balio kasu horietan "embargar" eta "empeñar" guztiz desberdinak direlako.Horregatik, familia osoa behar da zerrendan: enbargaezin, enbargatu, enbargo, enbargogile, enbargopeko".

 - [E116]: "ikus aurrekoa".

 - Erabakia: Erabakia (2007-05-31): "enbargo iz. Heg.".

enbarkatu, enbarka, enbarkatzen
da ad. beh. Ontziratu.

Aztergaia: enbarkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

enbarka, enbarkatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

ontziratu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "enbarkatu: gaur Zah. eta Beh. erantsi beharko genuke".

 - [E116]: "ez dut uste "gaur" eta "Zah." markak elkarren ondoan ematekoak diren: edo Zah. dela esaten dugu (eta, orduan, gaur ez dela erabiltzen iradokitzen ari gara), edo gaur erabiltzen bada, beste markaren bat ezarri behar diogu, bat ezartzekotan (Beh. edo g.er. edo dena delakoa). Hona XX. mendeko eta gaurko prosaren corpusetan bildu ditudan datuak, zer esan dezakegun argitzeko: enbarkatu 19 aldiz ageri da, 7 iturritan (A. Arkotxa, E. Jimenez, J. Sarrionandia, M. Zapiain; Anaitasuna 1958); enbarkatze behin (J. Sarrionandia); enbarkazio 103 aldiz, 4 iturritan (E. Jimenez, J. Sarrionandia), enbarke 2 aldiz, iturri batean (B. Atxaga). Nire proposamena: kendu Zah marka hori eta onartu sarrera".

 - Erabakia: Erabakia (2007-05-31): "enbarkatu, enbarka, enbarkatzen. da ad. Beh. 'ontziratu'".

enbata
iz. Itsasotik datorren haize gogorra edo ekaitza. Ik. galerna. Enbata tzar batek errotik atera zituen zuhaitzak. Haizearen burrundara orduan gehiagotu; enbatak gero eta gogorragoak.

Aztergaia: enbata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
enbaxada
1 iz. Enbaxadorearen egoitza. Indiak Kabulgo erdigunean duen enbaxadaren parean atentatu bat izan zen atzo.
2 iz. Enbaxadoreak bere esanetara dituen enplegatu eta langileen multzoa. Zergatik ez dugu enbaxadarekin hitz egiten? Uste dut enbaxada arduratuko dela ostatua topatzeaz.
3 iz. Enbaxadorearen kargua.

Aztergaia: enbaxada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

x/j; [∫] ahoskatzen da Iparraldean, hots: aspaldi hartua duten seinale

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: [ik. "x/j/i grafiak" #mdash# ] (1994-05-20)

 - [I102]: jatorrizko italierazko forma kontutan hartuta, baina, anbaxada eta anbaxadore proposatuko nituzke, gaztelania dela bide zenbaketan segurua den arren enbaxada gehiago erabiltzen dena" (1995-01-10)

enbaxadore
iz. Goi mailako diplomazialaria, beste estatu batean berearen ordezkari dena.

Aztergaia: enbaxadore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-dore

enbeia
iz. Ipar. beh. Gutizia, gogoa. Ez dut dantzan aritzeko enbeia handirik.

Aztergaia: enbeia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

emaia 1 (Xa EzinB: "[Andriak] beti zikinak hortxen dauzka / mantala bai eta zaia, / atsetan horrekin etzateko / gizonak behar du emaia"); inbeia 7, Zu (Mst 5: "Aragiaren inbeiek paseia erazitzen gütie", "Jente pherestiak korajatzen dütü, bethi obra hobiagorik egitera inbeia ükhen dezen", "Mündiari gerla thai gabeko baten egitia eta zelialako inbeia saintü baten ükheitia", "zunbat inbeia, zuñek hobeki berthütiaren besarkatzeko!", "eitz itzazü oro, eta edirenen dütüzü oro, dereza ezazü inbeia, eta ükhenen düzü phausia"; Xarlem 2: "Gure jaikixia zaizie segürki doluturen hunat jiteko haboro eztüzie inbeiarik ükhenen", "Etsenplü terrible harek dütü ikaratüren, haboro hunat jiteko ezpeitie inbeiarik ükhenen"); inbiatu 1 (E: "Andre honak ukhen dizi ederretan grazia / ehork hura gaixteriaz ezin lezan inbia"). // Ik. OEH argitaratuan inbeiago (izan) 1 (Normandie, ap. DRA: "Banikek nik orai / hanitz berri kontatzeko, / bena inbeiago diat / phausatzera juaiteko") inbea 1 (AstLas: "Hori eztizu legiak defendatzen, / Piarreseki ahal lukezu / inbea baduzu mement bat gozatzen")

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

inbeia Zu 1 (A. Aguergaray: "GAXUSA - Bai! Ene senharrak ere / Phartitü inbeia liken").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

enbei : DRA (anhelo), PMuj DVC (anhelo); enbeia : XarHizt (envie), HaizeG BF (envie), Lh DBF (envie); inbeia : XarHizt (désir, envie), Casve EF (désir, envie), Lh DBF (désir), DRA (deseo: envie); inbeiatü : Casve EF (envier), Lh DBF (1 avoir envie; 2 envier) eta Lh DBF: enbeigarri (enviable), enbeiatu, -tze (envier) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

gutizia, gogoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "gutizia [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

enbido
iz. Musean, bi tantoko apustua; apustu hori egiteko formula. Bietara enbido! —Enbido! —Bi gehiago! —Eduki! Gazte euskalduna enbido eta hordago joka musean. Bukaeran enbidoa bota zien.

Aztergaia: enbido

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

Ik. "enbido iz. Musean, bi tantoko apustua; apustu hori egiteko formula. Bietara enbido! --Enbido! --Bi gehiago! --Eduki!".

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): enbido

enbidoka
adb. Enbido botaz. Hamaikak arte aritu ziren enbidoka eta hordagoka.

Aztergaia: enbidoka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: adib. / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

enblema
1 iz. Elkarte edo kideko baten bereizgarri den irudia, gehienetan lelo edo goiburu bat daramana.
2 iz. Ideia edo gauza bat adierazteko erabiltzen den sinboloa. Elkarren ondoan, bi andreek ilunaren eta argiaren irudia osatzen zuten, tristeziaren eta alaitasunaren enblema moduko bat.
enblematiko
adj. Zerbaiten adierazgarri dena, enblema baten ezaugarriak dituena. "Blowing in the wind" askatasunaren aldeko kanta enblematikoa.

Aztergaia: enblematiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

enblema 1 (I. Aldabe: "... enblema hauek [...] burgesek erakutsi zuten heroitasunari buruz ari zirelarik"); enblematika 1, MAtx (J.M. Lekuona aipatuz: "Bi zatitan banatzen du liburua: Gruteskoak eta Planeten adar-biran. Lehenengoan, kobazulotik datorren mundu bortitza irudikatzen du [...]. Bigarrenean: kalendera [Otsail, Bedatse, Ekain, Agor, Larrazken eta Eguberri], enblematika [Artizar, Eguzki, Ilargi, Hodei, Tximist, Atarrabi, Bereterretxe, Axular, Berdabio eta Barandiaran]"); enblematiko 5: Bizkaiko herri iturriak ("neoklasizismoaren tradizinokoa da eta iturri honetan edaten dabe Areatza, Ubidea eta Amorebietakoak, alderdi enblematikoa baino gehiago herri zerbitzuari dagokiona behin eta barriz baieztaturik"), Artistas 1995 ("Madrideko Erakusketa Nazionalera bidaltzen du bere estatua garrantzitsu eta enblematikoenetako bat"), J. Garzia ("Mallarmé-ren kasua enblematikoa da"), Arabako zubiak ("munta handiko obra enblematiko batzuen diseinua"), M.L. Odriozola ("eraikitzeko orduan hainbeste buruhauste eman zituen trenbide enblematiko horren arrasto bakarra"); enblematsu 1, M. Azurmendi ("Harmarri eta armarioetako abere enblematsurik ez du herriak gorde: euskaran ez dago jatorri noblea erreibindikatzeko abere noblerik"); enblematasun 1, Bizkaiko herri iturriak ("Aldi honetako ekintzak interes handikoak dirala esan leiteke, nahiz eta publikotasunera eta enblematsunera [sic] mugatuaz" #mdash# constreñidas a lo público y emblemático).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

enblematika : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

enblematiko : ElhHizt (emblemático, a) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal emblemático, a / emblématique formen ordainak: ElhHizt: enblematiko // Casve FE: ürüdiko, üdüridün // PMuj DCV: 1 relat. al emblema: ikurbide-, itzautu-, goiburu-, zaupide- ; 2 lo que incluye irudizko, irudi-bidezko; 3 que lo tiene: goiburudun, irudidun, ikur-iztun // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Vox es-eu, XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du (cf. es, fr, en), eta ordezkagaitza iruditzen zaio lantaldeari.

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "enblema: falta da, enblematiko izenondoa onartu arren. XK sartu berria enblema".

 - [E116]: "izenondoa mailegatzeak ez dakar jatorrizko oinarria (izena, kasu honetan) mailegatu beharra, ez oraingo honetan eta ez bestetan (enblematiko hau, bestalde, "idazle enblematikoa", "[halako estilotako] eraikin enblematikoa" bezalako testuinguruetakoa da, eta zerikusi urrutikoa baino ez du horrek 'ikurra' adierako oinarriekin). Testuetako erabilerei begiratzea aski dugu: 17 aldiz ageri da enblematiko XX. mendeko eta gaurko prosaren corpusetan (J. Alonso, J. Garzia, I. Iñurrieta, X. Iruretagoiena, M.L. Odriozola, A. Lertxundi; Arabako zubiak, Artistas 1995, Bizkaiko herri iturriak, Berria), eta lau aldiz enblema (B. Atxaga, J. Garzia, Bizkaiko herri iturriak, Berria)".

 - Erabakia: Erabakia (2007-05-31): "enblema".

enbolia
iz. med. Zain batean edo arteria batean gertatzen den buxadura, odolean dabilen zerbaitek (odolbildu batek edo aire burbuila batek, adibidez) eragina. Enbolia bat izan zuen martxoan, eta harrezkero larri egon da.

Aztergaia: enbolia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): enbolia 33: Elkar, Elhuyar 5 (enbolismo 2), Consumer 3, Berria 14, EiTB 9, Argia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: enbolia 5: Ramon Saizarbitoria 3, Iban Zaldua, Joxe Austin Arrieta.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: enbolia.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu enbolia formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es embolia / fr embolie: Elhuyar: enbolia / NolaErran: enbolia / Zehazki: enbolia / Labayru: enbolia / Adorez5000: enbolia.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

enbor
1 iz. Zuhaitz eta zuhaixketan, sustraien eta adar nagusien artean gertatzen den zurtoinaren zatia. Haritzaren enborra. Sahats enborra. Adabegi gabeko enborrak.
2 iz. Enbor zati ebakia. Aizkolaria, enborraren gainean zutik. Enborrak zerratu. Enbor baten gainean eserita.
3 iz. Gorputz enborra. (Giza) enborraren goialdea.
4 iz. mat. Solido baten oinarriaren eta harekiko paralelo den ebakidura lauaren arteko zatia. Saiakuntza honetan hormigoia 30 cm-ko altuera duen kono-enbor itxurako molde batean kokatzen da.

Aztergaia: enbor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

enbor, -ondo; gorputzenbor, soinenbor; kono-enbor; zilindro-enbor

Jatorrizko forma

kono-enbor; zilindro-enbor

enbor azal, enbor-azal
iz. Zuhaitz enborraren azala, zuhaitz enborraren kanpoko estalkia. Enbor azalez eginiko kanoa bat.

Aztergaia: enbor-azal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

zuhaitz(-)azal aztertzean proposatua. Erabilia da, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa enbor sarreran.

enborki
iz. Botatako zuhaitzaren goialdeko enbor mehea.

Aztergaia: enborki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oharra s.u. apea; eta EArau126: "apea h. enborki.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan. Ik. OEH argitaratua.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

enborki : Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Nekazaritza Hiztegia: enborki (sin. apea; es rollizo; apea / fr rondin).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

HiruMila: enborki (rollizo, apea); PMuj DVC: enborki (trozo, pedazo de tronco, leño del tronco) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal rollizo / rondin formen ordainak: zurboil : HiruMila, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV; egurboil : HiruMila; PMuj DCV: egur-boil // eta Casve FE: gario, tira, ünkü; T-L LBF: zurrun; PMuj DCV: enbor // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin. apea.

Ongi eratua da

forma berri-egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

enborra ebaki
du ad.-lok. 5,15 metroko enborra ebaki zuen hiru ordu eta hamazazpi minutuan. Hirurogei ontzako enborrak ebakitzeko. Aizkolariak enborrak ebakitzen hasi ziren, eta ondo-ondoan, Perurena aita-semeak harriak jasotzen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: enborra ebaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da. Eta pluraleko adibideak jaso.

enborra moztu
du ad.-lok. Aizkolariek lau kana-erdiko eta 60 ontzako bi pago-enbor moztuko dituzte. Motozerrarekin moztu dituzte enborrak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: enborra moztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da. Eta pluraleko adibideak jaso.

enboskada
iz. Zelata. Etsaien enboskadetatik salbatzeko.

Aztergaia: enboskada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

zelata.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "nahikoa segada edo zelata-rekin, ezta?" (2005-07-19)

enbrage
iz. Ardatz batek beste bati biraketa-higidura transmititu ahal izateko bi ardatzen artean tartekatzen den gailua, ardatzen arteko lotura eteteko aukera ematen duena; gailu horri eragiteko pedala. Kolpetik azeleratzeak kalte egiten dio enbrageari. Mugitzen hasteko, enbragea zapaldu, eta gero askatu poliki, eta aldi berean azeleragailua pixka bat zapaldu.

Aztergaia: enbrage

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

enbragatu 1 (Arti Ipuin: "Aurtenetxe bere automobilean sartu zen: Zu, esan zion besteari, gauza guztiak konpon itzazu goardiako sarjentuarekin. Haurra nire klinikara daramat. Enbragatu zuen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

enbragatu 2 (Elhuyar "Ebaketa higidura (Mc) enbragatu, eta hortza piezara eskuz hurbilduz, entseiu iraganaldi txiki bat eman", "Ebaketa higidura (Mc) enbragatu eta iraganaldia eman sakoneraz"); enbrage 2 (A. Zelaieta: "Gabrielek, semaforoetara eta hurbiltzen zenean, ez zuen enbragerik zakatzen, punto hilean kotxea lagatzeko"; X. Olarra: "enbragea sartu zuen eta Rollsa abiatu zen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

enbrage : AB38 8 (hauetan enbrage-disko 1, enbrage-palanka 1), AB50 1, HiztEn, Euskalterm 16 (hauetan enbrage-karter 1). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

enbrage : HiruMila, ElhHizt (eta AS: enbrage hidrauliko, marruzkadurazko enbrage). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "enbragea = embrague".

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

ordezkagaitza iruditzen zaio lantaldeari, eta, horregatik, onarpen eske aurkezten du (nahiz ez diren erabat berdinak es embrague / fr embrayage).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

enbrioi
iz. Izaki bizidunen garapeneko lehen faseetan dagoen organismoa, zigotoa zatitzen hasten denetik aske bizitzeko gai den arteko faseetan dagoena. Geneek gobernatzen dituzte ugalketa eta enbrioiaren garapena. Gaitz genetiko larriak ekiditeko soilik hauta daitezke enbrioiak. Lehorreko animalietan, enbrioiak ezingo luke bizirik iraun kanpoko ingurune gogorrean. Enbrioi-fasean daude oraindik.

Aztergaia: enbrioi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

enbriologia
iz. biol. Biologiaren adarra, enbrioien eraketa eta garapena aztertzen dituena.

Aztergaia: enbriologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: embriología.

enbrionario
adj. biol. Enbrioiarena, enbrioiari dagokiona. Ik. enbrioi. Giltzurrun-zelula enbrionarioak.

Aztergaia: enbrionario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): enbrionario 50: Elhuyar 16 (adib.: “Zelula ama enbrionarioen tratamendu bat jasotzera joan zen hara, eta, hitzaldia entzunda, beldur zen txertatu zizkioten zelulek kalte egingo ote zioten”), Consumer 7 (adib.: “Jatorri enbrionarioko ama zelulak baliatuz, ikerkuntzaren helburua transplanteak egitea baldin bada, zein da hurrengo urratsa?”), Berria 22 (adib.: “gizakietan hasi duen saio kliniko honekin Geronek nolabaiteko bultzada eman die zelula ama enbrionarioen ikerketarako funts federalak erabiltzen dituztenei”), EiTB 4 (adib.: “Zelula ama enbrionarioekin tratatuko duten lehen pazientea artatu dute AEBetan”), Argia (“Australiako New South Wales Unibertsitateko ikerlariek NASAk utzitako ontzi berezia erabili dute ama-zelula enbrionarioengan grabitate ezaren eragina neurtu ahal izateko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: enbrionario 2: Luis Elberdin (“Parekideak dira, ehun enbrionario beretik sortuak, errezeptore berdinekin eta plazera emateko ahalmen berdinarekin”), Ana Urkiza (“Literatura momentu horretan enbrionarioa zen niretzat”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: zelula ama, zelula ama enbrionario.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es embrionario / fr embryonnaire: Elhuyar: (Biol.) enbrioizko, enbrionario, enbrioi- (hitz-elkarteetan) | (fig.) hasierako, hastapeneko / Nolaerran: umeki-, enbrioi- / Zehazki: enbrioi-, umeki- / Labayru: (Biol.) enbrioizko, enbrionario, enbrioi(-) / Adorez5000: enbrionario, enbrioizko, enbrioi-, umeki-; (fig.) hasierako, hastapeneko.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Biol.

enbusteria
iz. Heg. herr. Gezurra. Enbusterian ari zen. Egia eta enbusteria nahaste.

Aztergaia: enbusteria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. Herr.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "enbusteria, enbustero: aspaldidanik literaturatik at dauden hitz hauek jatortzat eskaini behar al ditu Euskaltzaindiak?" (1995-01-25)

 - [I102]:  enbusteria eta enbustero beharrezkoak al dira? Ezezkoan nago" (1995-01-10)

 - [K201]: "Azpeitian "enbustekeie" esaten genuen" (2005-07-19)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: ez al zaie enbusteria eta enbustero hitzei Heg. eta Herr. erantsi behar?

 - Erabakia: EArau (1996-10-18): enbusteria herr. eta enbustero Heg. herr.

enbustero
adj./iz. Heg. herr. Gezurtia.

Aztergaia: enbustero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. Herr.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Heg. eta Herr. izateaz gainera gutxi erabiltzen badira, zertarako jarri? Edonola ere, aldamenean e. gezur eta e. gezurti jarri beharko litzateke.XK: "enbustero: honi hauxe erantsi beharko genioke: h. gezurti".

 - [E116]: Ahozkoan ezagutzen dudana (eta testu batzuetan ageri dena) ez da 'gezurra dioena', baizik 'gezur txikia dioena' (adibidez, gurasoak engainatzeko nahiz horien arreta erakartzeko aitzakiak asmatzen dituen haurra izan liteke enbusteroa). Baina'gezurtia' adiera hori ematen zaio hiztegietan, ikusi dudanez, eta hala eman diezaiokegu guk ere. Zuek esan".

 - Erabakia: EArau (1996-10-18): enbusteria herr. eta enbustero Heg. herr. // BAgiria (2000-02-25): Heg. oharra gehitzea onartu da. Erabakia (2007-05-31): "utzi dagoen moduan".

enda
1 iz. Arraza. Europako lurretan bi giza enda, bata bestearen ondotik, hazi eta zabaldu ziren. Gosete Handiko urte izugarrietan irlandar enda hiltzera zihoan. Enda oneko zerria.
2 iz. Leinua. Garrotarren endako azken umea.

Aztergaia: enda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: h. arraza proposatu du.

 - Erabakia: EArau (1996-10-18): ez da onartu.

endai
iz. Pala. Arraun endaia saiheska jartzen.

Aztergaia: endai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

pala.

endaitz
iz. Goldeek eta gurdiek aurrealdean, bertan lor abereak lotzeko, duten haga modukoa. Ik. pertika; timoi. Ezarriko diozu goldeari endaitz bikoitza.

Aztergaia: endaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adiera mugatzeko zailtasunak

ikusiko da timoi formarekiko erlazioa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "endaitz, hendaitz: gouvernail [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

endalar
iz. Arkasatsa.

Aztergaia: endalar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: endalahar: Smilax aspera.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan endalar, endailar, endoilar testu-lekukotasunik gabeak.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

endalahar : HiztEn, LurE, Euskalterm 1 ('zarzaparrilla'). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

endalahar : EuskHizt (endalar), HiruMila (enda-lahar), ElhHizt, EskolaHE, DRA (endalar), PMuj DVC (endalar eta endalardi). Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: endalahar / LurE: - / ElhHizt: endalahar / EskolaHE: endalahar

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

lantaldeak ez daki zehazten ez forma ez adiera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "endalahar edo otsolahar egokiagoak iruditzen zaizkit, lahar hitzaren forma gordetze aldera. Itxuragatik, Smilax aspera hori laharraren (Rubus sp.) oso antzeko landarea da, nahiz eta igokaria izan" (2005-09-06)

endekapen
iz. Endekatzea. Pertsona batek gaitza duela jakin bezain laster tresnak ematen dizkiogu, endekapen prozesua ahalik eta gehien atzeratzeko.

Aztergaia: endekapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): endekapen 141: Elhuyar 7 (adib.: “Talde hori erretinaren endekapenezko gaixotasunei aurre egin nahian ari da”), Consumer 99 (adib.: “Adituek, egurra sei-zazpi urtez behin lixatzea aholkatzen dute, era horretan endakapena ez baita larria izango eta milimetro gutxiko lixaketa arin batekin aski izango du”), Berria 8 (adib.: “gizartearen gehiengoa guztiz kontzientea da bizi ditugun endekapen sasoien zergatiez”), EiTB 25 (adib.: “horrek endekapenezko gaixotasun erreumatiko kronikoa duela”), Argia 2 (adib.: “osasun eta hezkuntza sistemaren endekapena ekarri zuen, gerora gehiago okertuko zirenak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: endekapen : Berria 26 (adib.: “Gaitz horiek, bereziki makuluaren endekapena, oso zabalduta daude garapen bidean diren herrialdeetan”), Xabier Olarra 3 (adib.: “Ez zen sekula argitu ea gaixotasun akutuak eragin zion erretinetako lesio hori, ala erretinen endekapena sortzetikoa zen”), Joxe Azurmendi 3 (adib.: “arraza latindarren endekapen eta gainbeheraz”), Iñaki Mendiguren 2 (adib.: “Barbaro bihurturiko herri primitiboen artean ohitura primitiboaren endekapenaren emaitzetako bat zera da”), Jon Alonso (“Begiratzea, ikustea eta erreparatzea ikusmena erabiltzeko modu diferenteak dira, bakoitza bere intentsitatearekin, baita bere endekapenekin ere”), Josu Zabaleta (“Prostituzioak gaixotasunera zaramatza, endekapenera; ezkontzak, berriz, arrunkeriara, erdipurdikokeriara”), Xabier Arregi (“erakutsi behar dugu non sor daitezkeen ezberdintasun indibidual horiek, ondoren eurak izendatu eta aztertu ahal izateko eta arrazionalizatze mailaren, kode kontzeptualen eta teoria moten arabera eurei atxikitzeko gaixotasunaren estatusa, alienazioarena, anomaliarena, dementziarena, neurosi edo psikosiarena, endekapenarena eta abar”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es degeneración / fr dégénérescence, dégénération: Elhuyar: endekapen, gainbehera, gainbeheratze; endekapen, degenerazio (Med) / Nolaerran: endekatze (zab.), degenerazio / Zehazki: endekatze, endekapen, degenerazio / Labayru: - / Adorez5000: endekatze, endekapen, degenerazio; (Cienc.) degenerazio; (Med.) esteatosis; (Med.) amiloidosi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta oso hedatua dago.

endekatu, endeka, endekatzen
1 da/du ad. Arrazaren edo motaren berezko tasun onak galduz, okerrago bilakatu. Aitoren semerik bikainena endekatu duzuenok. Fruituak, gozo jatorra ahaztuta, endekatzen zaizkio arbolari. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Platonen teleologia ulertzeko ezinbestekoa dela gogoratzea abereak gizon endekatuak direla.
2 da/du ad. biol. (Zelula, ehun edo organo batek) bere berezko egitura eta funtzioak galdu. Proteina horren mutazioaren eraginez neuronak endekatu egiten dira pixkanaka.

Aztergaia: endekatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

endekatu, endeka, endekatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

endekatu, endeka, endekatzen

endekatze
1 iz. Arrazaren edo motaren berezko tasun onak galduz, okerrago bilakatzea. Ik. endekapen. Endekatze fisikoa eragin nabarmena izaten ari zen nire aldartean.
2 iz. biol. (Zelula, ehun edo organo batek) bere berezko egitura eta funtzioak galtzea. Aldaketa horiek makularen endekatzea dakarte, eta, horren ondorioz, ikusmena pixkanaka galduz joaten da.

Aztergaia: endekatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

endelegatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, endelegatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. entelegatu].

Aztergaia: endelegatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Bere euskalkiko forman onartu da

J-L. Davantek dioenez, Zuberoan bakarrik erabiltzen da gaur, eta horko forma biziak entelegatu eta entelegu dira (-mendu osaerakoa zaharkitutzat eman liteke).

Informazio osagarria
Forma bakarra aski da

Ik. entelegatu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: "J-LDk dioenez, Zuberoan bakarrik erabiltzen da gaur, eta horko forma biziak entelegatu eta entelegu dira (-mendu osaerakoa zaharkitutzat eman liteke)".

 - [E208]: "endelegamendu/endelegatu: literaturan, Etxeparerengandik hasita, gehien erabili izan den forma, eta ohiko euskal fonetikarekin bat datorrena, endelega- da. Zuberoan entel- gisa kontserbatzen bada ere, ene ustez, batasunerako bidesaria ordaindu beharko luke, eta tradiziozko forma jatorrena hobetsi".

 - [E116]: "lehen itzulian ere eztabaidatu genuen hau (ik. iritzi-emaileen orduko oharrak aztergai osoan), baina ez genuen erabaki. Badu lantaldearen txostena, eta OEH argitaratuak ere eskaini du aldaeren arteko banaketaren argibidea ["[...] siendo las forma más usuales endelga- y entelega- (esta última utilizada por los autores suletinos, Lapeyre y Mendigacha)"]. Ezagutzen ditugu datuak (edo, nahiago baduzue, ezagut ditzakegu, behar bezalako objektibotasunarekin), eta ezagunak ditugu bestelako irizpideak ere. Zirt edo zart erabakitzea dagokigu orain".

 - Erabakia: Erabakia (2007-05-31): "utzi dagoen moduan".

endemas
1 adb. Heg. beh. Areago; batez ere. Eta jendea, gaztea endemas, fedea galtzen ari dela esango didate, gero.
2 lok. Heg. beh. Gainera. Baietz, arazorik gabe endemas, azaldu nion.

Aztergaia: endemas

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

B-G dira endamas 19 (fB 14, Bilbao IpuiB; Lard 4) eta endemas 11 (DurPl 4, fB Olg; Arrantz, JanEd I, Noe, PE, AzpPr, Uzt LEG II); ik. OEH argitaratuan beste 3 endemas (EE 1884b, AEF 1930, Izt Po).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

endemas EB 3 (J.M. Mendizabal Zelina: "Aldapak igo behar, endemas, eta begiak ere ezin altxa"; X. Amuriza: "Bilbo zaharrean barberu asko / endemas Barrenkalean / nongo barberuk osatuko nau / eztula jatortanean"; Habe 1988: "Oso momentu ona amodiorako, lagunekin ibiltzeko eta kiroletarako, baina gehiegikeriara #mdash#oh: gehiegikeria: Endemasa, Exageración...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

endamas edo endemas : LurE; endemas : HiztEn. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

endamas : HiruMila; endemas edo endamas : EuskHizt, EskolaHE; endemas : ElhHizt, HiruMila (Ik. endamas). Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: Ik. endamas / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak
Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

areago.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "erdal bulgarismo hutsa izateaz gainera #mdash#gaurko espainolez ere bai#mdash# gaur ia ez da erabiltzen. Zertarako, bada, hiztegi batuan eskaini? ikusi gorago derrepente-rako esana" (1995-01-25)

 - [I102]: berba 'arrunt' hau beharrezkoa da hiztegi batuan? Ezetz uste dut" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1996-05): kendu egin da.

endemiko
1 adj. med. Gaixotasunez mintzatuz, eskualde edo lurralde jakin batekoa dena eta bertan ia iraunkorki edo aldian behin agertzen dena. Gaitz endemikoa da oraindik kolera Zambiako leku askotan.
2 adj. ekol. Animaliez edo landareez mintzatuz, eskualde jakin batean soilik bizi dena edo hazten dena.

Aztergaia: endemiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2002-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

endemiko 7: M. Aramendi ("gaisotasun endemikoak"), I. Aldabe ("erregioi mediterraniarrak landare endemikoez eraturiko flora batetaz ezaugarritzen dira"), J. Arexolaleiba ("Odriozolaren ezkortasun endemikoa"), DNoticias 1995 2 ("Landareria arloan badira Pirinioan hogei bat espezie endemikoak, hots, bertan soilik eta ez beste inon aurki daitezkeenak [...] Animalietan, endemikoak ere badira, uhandre piriniarra kasu, soilik Pirinioan aurkitzen dena"), M. Garmendia ("Gosete endemikoaren haur zahartuek bai, baina guk ez genuen goserik pasatzen"), X. Kaltzakorta ("Gaur egun darabilgun euskara landu edo landutzakoa hitz, aditz eta adizki endemiko xamarrez zirtakatua edo zipriztindua dago"); endemismo 1, I. Azkarate Gipuzkoako flora ("adibide gisa, hortxe dugu haitzuloetako faunaren barnean ematen den endemismo-kopuru ikaragarria").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

endemiko : HiztEn (1 Med. lurralde jakin batekoa den eta bertan ia iraunkorki agertzen den gaixotasuna; 2 Ekol. hedadura txikiko eskualde batean soilik hazten edo bizi den animali edo landare-espeziea), LurE (endemiari dagokiona), Euskalterm 4 (cf. espezie endemiko; bozio endemiko; area endemiko); endemikotasun : HiztEn (endemikoa denaren nolakotasuna) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

endemiko : ElhHizt (Ekol./Med. endémico, a), HiruMila (endémico, a), EskolaHE ("endemiari dagokiona; Ekol. izaki motez mintzatuz, lurralde batean soilik bizi dena") // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal endémico, a / endémique formen ordainak: endemiko : HiruMila (Med.), ElhHizt (Ecol./Med.), Vox es-eu; herri-elde : HaizeG FB; leküko izuriteko , leküko planetako : Casve FE; maizko : Vox es-eu (fig.) // PMuj DCV: 1 relat. a la endemia: elde- ; 2 frecuente: maizeko, sarritako, sarrits; 3 local: lekuko, tokiko, bertako // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, T-L LBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

1 Med. 2 Ekol.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "endemismo: hitz hau biologian asko erabiltzen da, toki bakar batean aurkitzen den espeziea adierazteko. Endemiko onartzen bada, aldamenean beste horrek ere agertu beharko luke".

 - [E116]: "forma berria da, lantaldeak ikusi gabea, eta a) mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, baina b) XKren arabera "asko erabiltzen" den arren, behin bakarrik ikusi dut XX. mendeko eta gaurko prosaren corpus bietan (I. Azkarate: Gipuzkoako flora), c) endemiko onartzeak ez dakar beste ezer onartu beharra, eta are gutxiago endemismo onartu beharra, endemiko izenondoaren erabilera gehienak (guztiak ez bada) endemia-ri dagozkionean, eta ez endemismo-ri".

 - [E116]: "Proposamena: utzi hurrengo itzulirako".

 - Erabakia: Erabakia (2007-05-31): "endemismo, zientzia hiztegian landu".

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper