50535 emaitza bilaketarentzat - [14801 - 14850] bistaratzen.

engainatu, engaina, engainatzen
1 du ad. Gezurraren edo maltzurkeriaren bidez egia ez dena egiatzat sinetsarazi. Ik. iruzur egin; atzipetu;  + ziria sartu; zakuan sartu; zilibokatu; trankart egin; malmuzkatu. Etsaiak gai horretan engaina ez zaitzan. Lausenguzko hitzez engainatu nau. Oi, kristau deabruak engainatua! Inor tratuetan engainatzea. Elkar engainatzen ibili gabe. Nork bere burua engainatzeko bidea. || Gosea engainatzeko.
2 da ad. Zerbait denez bestela, denez bestelakoa ikusi edo ulertu. Ez zaitez engaina, kristaua, horrelako hitzekin. Gure begi eta zentzuak sarri engainatzen dira. Engainatua zebilen.
3 du ad. Ezkonlagunari edo maitaleari leiala ez izan. Senarra bere emazteak engainatzen badu.

Aztergaia: engainatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-03-23
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

engañ - (469), engaiñ - (15) engain - (85: gehienak B) ageri dira HMan; engana - hasiak (384) IEkoak dira; engani - (114) ere IEkoa da batez ere; ingana - formak ZuAm-koak dira (44 ager., horietan 27 Maisterrenak); EBko testuetan jasoak: engain - (15); engañ - (8); engan - (6)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

engain -, [+ engaiñ-, engañ-] (97: HM eta EB) dira nagusi; engana- (9, gehienak IE); engani - (5, gehienak EB).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

enga(i)natu

Euskaltzaindiaren Arauak

engainatu, engaina, engainatzen. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Batera bizkaiera eta gipuzkera euskalkietakoa da

batera B eta G den engainatu da hobestekoa.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

engainatu, engaina, engainatzen

engainatzaile
adj./iz. Engainatzen duena. Azeri engainatzailea. Engainatzailerik ez da nire jauregian biziko, gezurtiak ez du nire aurrean iraungo.

Aztergaia: engainatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

engainu
iz. Engainatzea edo engainatua gertatzea; horren ondorioa. Ik. iruzur. Gezurra eta engainua. Deabruaren engainuetatik begiratzeko. Engainuz lapurtzea. Ea engainurik egin duten tratuan. Morala deitzen dugun hori engainu bat besterik ez dela izan. Uste okerra eta engainuzkoa.

Aztergaia: engainu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

engainu (99: B eta G); enganio (107, gehienak IE).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(des)engainu (12, gehienak EB); enga(i)ñu (G eta B).

Lantaldearen irizpideak
Batera bizkaiera eta gipuzkera euskalkietakoa da

batera B eta G den engainu da hobestekoa.

enganatu, engana, enganatzen
du ad. Ipar. Engainatu.

Esaera zaharrak

Ergela maiz engana daite, zuhurra behin baizik ez daite.

Aztergaia: enganatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. h. engainatu.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalpena osatuz: engana, enganatzen. du ad.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. engainatu

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

enganio
iz. Ipar. Engainua.

Aztergaia: enganio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. h. engainu.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. engainu

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

engoitik
1 adb. Ipar. Hemendik aurrera, hemendik goiti. Ik. aurrerantzean. Horrelakorik engoitik gerta ez dadin.
2 adb. Ipar. Ordurako; dagoeneko; honezkero. Kafe etxe guztiak engoitik irekiak ziren. Horiek ditugula etsai, badakigu engoitik aspaldi. Hiltzailea urrun dateke engoitik.
Azpisarrerak

Aztergaia: engoitik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'dagoeneko/honezkero, orduko, hemendik aurrera'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

engoxarazi, engoxaraz, engoxarazten
du ad. zub. Engoxatzera behartu. Agortasunak engoxaraz ez dezan ene arima.

Aztergaia: engoxarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

engoxaraz, engoxarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Zub.

engoxatu, engoxa, engoxatzen
da ad. zub. Alditxartu. Beldurrez bidean engoxa nadin.

Aztergaia: engoxatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

J-L. Davantek dio, bizirik dela Zuberoan, 'alditxartu' adieran.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

engoxa, engoxatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

alditxartu.

engranaje
iz. teknol. Gurpil horzduna, higidura transmititzeko erabiltzen dena; era horretako gurpilez osaturiko mekanismoa. Engranaje erraldoi baten barneko atal txikiak. Iratzargailuaren engranaje zaharrek tiki-taka jarraitzen dute.

Aztergaia: engranaje

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: beharrezkoa?

 - Erabakia: EArau (1996-10-18): sartu da.

engranatu, engrana, engranatzen
da ad. teknol. Engranaje baten hortzak beste baten hutsuneetan sartu.

Aztergaia: engranatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan engrane : "Engraniak eitxeko, moduluakin fresadorian agiñak ebagi" SM EiTecl.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

engranaia 41 (hauetan engranai arku 1, engranai hortz 1, engranai lerro 2, engranai mota 1, engranai(a) helikoidal 2, engranai(a) zuzen 4, engranaia koniko 1, engranaia zikloidal 3, engranaia zikloide 1, engranaia zilindriko 2): I. Azkune 21, Elhuyar 15, P. Aristi, TeknMet/1 3, Euskararen liburu zuria; eta engranaigintza 1 (I. Azkune); engranaje 3 (TeknolMekan, Elhuyar, Emakume olerkariak); engranatu 5 (I. Azkune 4, TeknolMekan); engranatze-lerro 1 (I. Azkune).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

engranaia : AB38 17; LurE; engranaje : DFrec 1; AB38 1; HiztEn; Euskalterm 56; engranajegintza : Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. AB50; cf. engrane.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

engranaia : EskolaHE, Lur EF/FE; engranaje : HiruMila, ElhHizt (eta adib.: engranaje konikoa; engranaje helikoidala), Lur EG/CE. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

engrana, engranatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Jakite-arloak

Teknol.

enigma
1 iz. Aski argiak ez diren hitzen bidez azaltzen den igarkizuna. Esfingeak Edipori adierazi zion enigma.
2 iz. Jakiteko, ulertzeko edo adierazteko zaila den gauza. Enigmaren korapiloa askatzea lortu du. Enigma argitu dugu. Bizitza ezin azalduzko enigma baita.

Aztergaia: enigma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

enigmatiko
adj. Barnean enigma bat duena; jakiteko, ulertzeko edo adierazteko zaila dena. Ez dago, ordea, oso urrutira joan beharrik hitz enigmatikoenen, edo poetikoenen, edo deigarrienen bila. Aurpegia irribarre enigmatiko batez jantzirik. Modu pittin bat enigmatikoan erantzungo dizut.

Aztergaia: enigmatiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izonf. erref.

enjogi izan
da ad.-lok. zub. Zerbaiten zalea izan. Plazeretara enjogi direnak.

Aztergaia: enjogi izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

zale izan.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

kanpotiko gauzei enjogi dena.

enjogidura
iz. zub. Grina.

Aztergaia: enjogidura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

grina.

enkante
iz. Jendaurreko salmenta mota, gehien eskaintzen duenari salgaia ematen zaiona. Ik. erremate. Enkantea maiatzaren 16an izango da. Christie's etxean egin zuten enkantea.
Azpisarrerak

Aztergaia: enkante

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

enkantean jarri, saldu. Sin. erremate.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa gehituz: enkantean eman.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

erremate

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

enkantean jarri, saldu, etab.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "enkante: ez dirudi errematea eta enkantea sinonimoak direnik. Errematea, ene ustez, azken eskaintzarekin lortzen den prezioa da, baina ez enkante-prozesu osoa".

 - [E210]: "Ezin dira parekatu "enkante" eta "erremate". "Enkantea" da jendaurrean eta baldintza zehatz batzuetan egindako salmenta; "errematea" da enkante horretan preziorik onena eskaini, eta, horren ondorioz, ondasunaren adjudikazioa lortzea. Hortaz, kendu behar da Sin. erremate".

 - [E116]: "XK-k edo AUk aipatzen dutena izan daiteke erremate-ren adiera egokia (edo komeni zaiguna), baina ez dut uste tradizioan izan duena hori den (OEHn ikusi ditudan esapide-testuinguruetan behintzat ez da hala); dena dela, erremate berrikustean argi genezake hobeto horren adiera, eta orduan erabaki dezakegu lehen itzulian eskaini genituen azalpenak ukitu behar ditugun edo ez ("erremate [...] 2 'enkantea'" forman arautu genuen, bere azpisarrerekin: errematea egin, errematean atera, errematean ipini, errematera atera)".

 - Erabakia: Erabakia (2007-05-31): "enkante iz.: enkantean jarri, saldu; enkantean eman".

enkantean
adb. Salmentez mintzatuz, salgaia gehien eskaintzen duenari ematen zaiola. (jarri, saldu eta kideko aditzekin). Kondenatuen ondasunak bahitzen dituzte eta etxea enkantean emana da. Printze txikia-ren eskuizkribu bat enkantean jarriko dute Parisen. Murillo artistaren margolan bat enkantean saldu da Bilbon.
Loturak

Aztergaia: enkantean eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-14 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1 enkante (BN ap. A ; SP, VocBN ), enkanta, inkanta (H), inkant (BN-lab-arb ap. Gte Erd ; Urt). Subasta. "Auctio [...] ontasunak inkantean ematea" Urt III 95. "Jo azue inkanta (BN-lab), inkantean saldu dute (BN-arb)" Gte Erd 277. * Erreparazionearen debisa herriko komunaren eta deliberazionearen arabera enkantean emateko. (1749). SenperEus 37. Horrenbertze itaitz-urekin, inkantean emana izanen zen Errekatxarrea. GaztAlm 1934, 105. (ap. DRA) Lanak inkantean emanak izan ditazkela helduden urthearen hastean. Herr 11-10-1962 3. Kondenatuen ontasunak bahitzen dituzte. Etxahunia enkantean emana da. Lf ELit 179.

LB: 3 “Enkantean ematen diren abereen kalitatatea gainerakoena baino handiagoa da;” (EiTB); EPG: 0; ETC: 9 “Auzitegietan jarraitu zuen anaien arteko gatazkak eta, azkenean, etxebizitza enkantean eman behar izan zuten.” (Maite Asensio).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: enkantean eman: adjudicar mediante subasta; Adorez: enkantean eman dar mediante licitación, dar en subasta; Labayru: 0

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: -

enkante iz. Jendaurreko salmenta mota, gehien eskaintzen duenari salgaia ematen zaiona. Ik. erremate. Enkantean saldu, eman: gehien eskaintzen duenari saldu, eman. Kondenatuen ondasunak bahitzen dituzte eta etxea enkantean emana da. Enkantean jarri.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da enkantean forman eta adierazi zein aditzekin agertu ohi den (eman, saldu…).

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, enkante sarreran, arautuen ondoan.

enkargatu1, enkarga, enkargatzen
du ad. Heg. Norbaiti lan edo egiteko jakin bat gauzatzeko esan. Ik. agindu2 3. Bezero batzuek enkargatutako zapatak eramatera bidaltzen ninduten.

Aztergaia: enkargatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

Prestas: 11 lek. (B 7 / G 4).

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

enkarga, enkargatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "lantaldearekin ados".

 - [E116]: utzi, beraz, bere horretan".

 - Erabakia: Erabakia (2007-05-31): "utzi bere horretan".

enkargatu2
iz. Heg. Arduraduna. Ik. kontramaisu 2; maisu. Izarretik izarrera, enkargatuaren begiradapean, garia edo erremolatxa biltzen.

Aztergaia: enkargatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

Prestas: 11 lek. (B 7 / G 4).

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

enkarga, enkargatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "lantaldearekin ados".

 - [E116]: utzi, beraz, bere horretan".

 - Erabakia: Erabakia (2007-05-31): "utzi bere horretan".

enkargu
iz. Mandatua. Gerediaga Elkarteak Abadiñoko azokari buruzko liburu berria atera du Udalaren enkarguz.

Aztergaia: enkargu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. mandatu.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

ik. mandatu

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "lantaldearekin ados".

 - [E116]: "utzi, beraz, bere horretan".

 - Erabakia: Erabakia (2007-06-29): "utzi, beraz, bere horretan".

Enkarterriko asto
iz. Jatorriz Enkarterrikoa den asto arraza; arraza horretako astoa, tamainaz txikia dena.
Loturak
Enkarterriko billano
iz. Jatorriz Enkarterrikoa den txakur arraza; arraza horretako txakurra, ilaje motz marraduna duena, mendietako abelburuen zaintzarako eta ehizarako erabili izan dena.
Loturak
enkel
adj. Ipar. g. er. Ahula.

Aztergaia: enkel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu ez OEHn, ez EEBSn, ez ohiko beste iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm). Ik. OEH argitaratuan enkhel 1 (SoEg Herr 1956).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

enkel : PMuj DVC (abandonado, negligente, indolente, descuidado); enkelo : HaizeG BF (imbécile, niais), Lh DBF (enkhelo: imbécile, niais), PMuj DVC (imbécil, alelado, necio, idiota) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, DRA.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ahula.

enkistatu, enkista, enkistatzen
1 da ad. Zerbaitek gorputz batean kiste bat sortu. Pertsona askorengan parasitoa enkistatuta geratzen da ehunetan. Parasitoa han bertan garatu edo enkistatu bada (...).
2 da/du ad. Prozesu batez edo egoera batez mintzatuz, ez atzera eta ez aurrera geratu edo gerarazi. Egoera oso enkistatua dago, hori da hitza. Interesatzen ez zaigunaz ez hitz eginez desagertuko dela uste badugu, jai daukagu, orduan eta gehiago enkistatu daitekeelako. Alderdi horren jarrerak egoera politikoa enkistatzen du. Indarkeriak, arazoak konpondu beharrean, enkistatu eta zaildu egiten ditu.

Aztergaia: enkistatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh30 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

enkistatu Enquistarse. Esan zidan juizioko agiña neukala enkistatua. JAzpiroz 179.

LB 30 (Argia 4, Berria 8, EiTB 5, Elkar 6, Consumer 3, Jakin 1, UEU 3); kistatu : 3 (UEU); kistea egin : 0; ETC 114; kistatu : 15; kistea egin : 0.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: enkistatu 1 da ad. Biol. Med. enquistar; enkistatu 2 izond. Biol. med. enquistado, -a / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: hidrozele enkistatu (Med. termino onartua da).

Erdaretako formak

es enquistar / fr s’enkyster: Elhuyar: 1 (fig) enkistatu, kistatu, txertatu, barneratu; Biol., Med. enkistatu, kistatu / Adorez: 1 Bot., Zool. txertatu, barneratu; 2 Med. enkistatu, kistea sortu / Labayru: 1 enkistatu, kistatu; 2 sartu, enkistatu, kistatu, txertatu, barneratu; 3 (bertan behera) geratu, gelditu, aurrera egin ez / NolaErran: 0.

Bestelakoak

kiste iz. Med. Organismoan garatzen den poltsa moduko barrunbe itxia, barnean gai likidoa, likatsua edo bilgorrezkoa izan dezakeena. Ebakuntza egin zioten abenduaren 23an kiste bat kentzeko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Medikuntzaz harago ere erabiltzen da, irudizko adieran.

enklabe
iz. Barrendegia (lurralde baten zatia). Brezovica Mazedoniatik hurbil dago, albaniar herriz inguratutako serbiar enklabean.

Aztergaia: enklabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira enklabe 3 (I. Aizpuru: "isurialde atlantikoan klima lehorreneko enklaberen batean", GAO 1994: "Txosten horretan zehaztuko dira mendiaren deskribapen orokorra, mugak, enklabeak, mugakideak", eta erabilera markatukoa ap. EstiLib: "enklabe: h. gune, toki, lurralde") eta enklabatu 1 (GAO 1994: "Herri onurako mendiekin muga egiten duten enklabatuak edo finkak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

enklabe : HiztEn, Euskalterm 3 (hauetan 1 geografi e.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

enklabe : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: enklabe h. gune, toki, lurralde.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Geogr.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "enklabe: erdarakada honen ordez badugu euskaraz barrendegi forma, Euskaltzaindiak berak erabilia".

 - [E116]: "Gaurko prosaren corpusean, 4 aldiz ikusi dut barrendegi (Berria-ko lau artikulutan), eta 2 aldiz enklabe (ap. Berria eta I. Mendiguren). Geure aldetik, barrendegi forma lehen itzulian emana dugu, beste azalpenik gabe; enklabe hau, berriz, ez dakit "erdarakada" den, baina nazioartekoa da (enclave idazten da gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez; alemanez, jakina, Enklave), eta enklabe ageri da Izen geografikoen glosarioa 2001ekoan. Arazorik gabe onartuko nuke nik, baina zuek esan".

 - Erabakia: Erabakia (2007-06-29): "enklabe "barrendegia"".

enklitiko
adj. hizkl. Hitzez edo partikulez mintzatuz, berez azenturik gabea izanik, aurreko hitzarekin batera ahoskatzen dena. Eta ere hori, enklitikoa izanik, aurrekoari datxekio.

Aztergaia: enklitiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Hizkl.

enkoadernatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, enkoadernatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. azaleztatu; koadernatu].

Aztergaia: enkoadernatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-12-02 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez ditugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

enkoadernatu behin (Elhuyar); enkuadernatu bitan (SM); enkuadernazio behin (Kezkak 1987-88); koadernaketa behin (R. Etxezarreta); koadernatu behin (SM); koadernatzaile behin (AdminLan).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

enkoadernatu : DFrec 1, AB38 1, Euskalterm 1 (paper-azalez e., paper-azalez koadernatu sinonimoarekin); enkoadernatzaile : Euskalterm 1 (liburu-josle sinonimoarekin); enkoadernazio : Euskalterm 2 (1 koadernaketa sinonimoarekin, 1 paper-azalezko e., paper-azalezko koadernaketa); enkuadernatu : DFrec 1; koadernaketa : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 3 (hauetan 1 koadernaketako zerbitzu, 1 enkoadernazio sinonimoarekin, eta bestea paper-azalezko k., paper-azalezko enkoadernazio sinonimoarekin); koadernatu : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 1 (paper-azalez k., paper-azalez enkoadernatu sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

koadernagailu : HiruMila (encuadernadora), ElhHizt (encuadernador); koadernaketa : HiruMila (encuadernación), ElhHizt (encuadernación); koadernatu : ElhHizt (encuadernar); koadernatzaile : HiruMila (encuadernador) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, ulertezina baita Euskal Herriaren alde batean

ez du mailegu onartzekoen minimoa betetzen; ordaintzat, azaleztatu, azaleztapen berri-asmatuak proposatu dira, nahiz zalantzak izan horien onarpenaz.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. azaleztatu.

enkoadraketa
iz. Heg. Enkoadratzea. Zeresana eman du sariak, argazkia ez baitago ondo fokuratuta eta enkoadraketa ere ez baita egokiena. Enkoadraketa on samarra du selfie bat izateko.

Aztergaia: enkoadraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh31 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 31 (Argia 5, Berria 4, Deia 1, EiTB 1, Elkar 7, Consumer 6, Jakin 1, Laneki 3, UEU 3); enkoadratze 19; laukiratze 6: ETC 94; laukiratze 26.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: enkoadraketa iz. (Arg.) encuadramiento, encuadre argazki honetan ez dira pertsona guztiak ikusten, enkoadraketa txarra delako: no se ven todas las personas en esta foto, por mal encuadre / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. // Euskalterm: enkoadraketa, enkoadraketa zeihar (Arteak).

Erdaretako formak

es encuadre; fr cadrage: Elhuyar: s.m. (Fot.) laukiratze; enkoadraketa (Heg.) el jurado tendrá en cuenta el encuadre y la composición de la foto: epaimahaiak argazkiaren laukiratzea eta konposizioa hartuko ditu kontuan; no se ven todas las personas en esta foto, por mal encuadre: argazki honetan ez dira pertsona guztiak ikusten, enkoadraketa txarra delako / Adorez: 1 (un cuadro, una foto...) laukiratze, koadroan sartze. 2 colocación:kokapen, kokatze. 3 delimitación: mugaketa, mugapen, zedarriztapen / Labayru: s.m. enkoadraketa / NolaErran: 0. / Euskalterm: enkoadraketa (Arteak).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabiltzen da, baina ez ditu gutxienekoak betetzen. Heg. markarekin jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

enkoadratu, enkoadra, enkoadratzen
1 du ad. Heg. Kameraren objektiboarekin, jaso nahi den egoera edo objektua mugatu. Batere lotsarik gabe aitortzen du kamerari begiratu gabe enkoadratzen duela. Saltzailea zegoen argazkiaren erdian, ondo enkoadratuta.
2 du ad. Heg. Zerbait marko baten barnean sartu. Leihoak ez dira errealitatea enkoadratzen duten markoak besterik.

Aztergaia: enkoadratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh37 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 24 (Argia 1, Berria 2, EiTB 3, Elhuyar 1, Elkar 3, Consumer 1, Jakin 2, Laneki 1, UEU 9, Uztarria 1); laukiratu 2; ETC 130; laukiratu 25.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: enkoadratu du ad. (Arg.) encuadrar, efectuar un encuadre / Adorez: enkoadratu du ad. encuadrar / Labayru: enkoadratu 1 ad. dau Arg. encuadrar / NolaErran: 0. / Euskalterm: 0.

Erdaretako formak

es encuadrar / fr encadrer, cadrer: Elhuyar: 1 koadroan/laukian sartu; 2 Fot. laukiratu, enkoadratu (Heg.); 3 (Fig.) kokatu, sartu / Adorez; 1 [foto, cuadro] laukian sartu, laukiratu, koadroan sartu; 2 [colocar] kokatu, jarri, -en barruan sartu; 3 [delimitar] mugatu, zedarritu, taxutu / Labayru: 1 [meter en un cuadro o marco] koadroan, markoan sartu; 2 Fot. enkoadratu; 3 [clasificar o localizar] sartu, kokatu, sailkatu, klasifikatu / NolaErran: [encadrer] 1 (margolan bati) laukia eman, laukiztatu; 2 gidatu; 3 zaindu, begiratu; 4 inguratu || [cadrer] (zerbaitekin) bat egin, (zerbaiti) egokitu, (zerbaitekin) bat etorri; 2 mugak ezarri edo erakutsi; Fot., Zin. (irudia) mugatu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabiltzen da, baina ez ditu gutxienekoak betetzen. Heg. markarekin jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

enkomendatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, enkomendatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'gomendatu' edo 'norbaiten esku utzi' adieretan ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gomendatu 2].

Aztergaia: enkomendatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. gomendatu; (norbaiten) esku utzi.

enkoniatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, enkoniatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. inkoniatu].

Aztergaia: enkoniatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau H
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "enkoniatu: honen ordez hobesten dugun hitza eskaini beharko genuke: gaizkoatu,okertu, adibidez".

 - [E116]: "tradiziokoa da enkoniatu, baina baztertua. Tradizioak berak baztertu dituen hauei ez diegu orain ordainik ematen (horretarako, izartxoa ezarri beharko genieke, eta bestela jokatzea erabaki genuen); gaizkoatu aditza, berriz, lehen itzulian emana dugu".

 - [E116]: "Proposamena: kendu lerroa".

 - Erabakia: Erabakia (2007-06-29): "enkoniatu* e. inkoniatu".

enkontru
iz. Topo egitea; elkartzea, elkarganatzea. Benedika fortuna, ala enkontru ona! Bizkor hitz egiten zuen, enkontruak pozez bete izan balu bezala. Zorigaiztoko enkontru bat izan zuen. Telefonorik izan ez bagenu porrot egingo zuen gure enkontruak. Han zen biharamunean, enkontru horietarako adostuta genuen kafetegian.

Aztergaia: enkontru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "enkontru: Zah. erantsi eta ordain hobea eskaini: (elkar) topatze, aurkitze".

 - [E116]: "Ez da guztiz baztertua (eta bat nator horretan XKrekin). Tradizioak aski baztertua zuen (eta alde horretatik, ongi ari da lantaldea); baina gaur bizirik dela esango nuke, XX. mendeko eta gaurko prosaren corpusetako datuei eta idazleei begira. Hona horietako batzuk (pare bat dozenatik gora dira): A. Arkotxa, B. Atxaga, A. Epaltza (3 aldiz), J. Garzia (2 aldiz), I. Iñurrieta (5 aldiz), J.M. Irigoien (29 aldiz, in- formakoa), U. Iturriaga (6 aldiz), A. Lertxundi (13 aldiz), B. Montorio, I. Mujika Iraola, K. Izagirre (in- formakoa), J. Muñoz (2 aldiz), P. Perurena, R. Saizarbitoria, J. Sarrionandia (3 aldiz), Txillardegi (6 aldiz, in- formakoa), I. Zaldua (15 aldiz), etab. Baina ez dakit zein marka dagokion, markarik badagokio; horregatik, definitzailea bakarrik erantsiz jasoko nuke: "enkontru iz. 'topo egitea'".

 - Erabakia: Erabakia (2007-06-29): "ok prosamena".

enoatu, enoa, enoatzen
da/du ad. Ipar. eta naf. Aspertu, nardatu, unatu. Beti otoitz egin behar dela, enoatu gabe.

Aztergaia: enoatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Documentado (...) en autores septentrionales y alto-navarros (...). Hasta el s. XX la única forma atestiguada es enoiatu, y en el s. XX sólo enoatu. En DFrec hay 2 ejs., septentrionales, de enoatu"

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

enoatu, enoagarri formek agerraldi bana dute EB-EgAs; enoju behin azaldu da (EgAs).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

enoatu, enoa, enoatzen. Ipar. eta Naf. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma berriagoa, bere euskalkian berritu-nagusitua

IEko forma izanik, eta hor eraberritua, eremu horretan gaur erabiltzen dena da hobestekoa

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

enoatu, enoa, enoatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: esangura jarri: 'aspertu, gogaitu'.

 - [E210]: "Iparraldekoak aholkulari, esanahia gehitu beharra dago: aspertu, gogaitu, nazkatu, nekatu...".

 - [E116]: "argi dezateka Iparraldekoek (I. Sarasolaren hiztegian ageri direnak: "aspertu, nardatu, unatu"); arazorik balego, berriz, euskara-euskara hiztegia lantzean ikus dezakegu. Formari dagozkionak gorago aipatuak ditugu: ik. eneagarri, etab".

 - Erabakia: Erabakia (2007-06-29): "enoatu | EArau: enoa, enoatzen. Ipar. eta Naf. da/du ad.".

enologia
iz. Ardoa egiteko eta ontzeko tekniken eta jakintzen multzoa. Nafar haritzak enologian izan dezakeen aplikazioei buruzko ikerketa bat. Enologian eta mahastizaintzan aditua da.

Aztergaia: enologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): enologia 40: Consumer 2 (adib.: “Mahastiaren loraldiaz eta bertako ardoak nazioartean bilduriko ospeaz baliatuz, enologian barrenako ibilbidea agertu eta ardo munduko funtsezko hainbat alderdi erakusten ditu gazteluak”), Berria 9 (adib.: “Penedesen enologia ikastaro bat egin eta upategi batean praktikak egin nahi zituen”), EiTB 28 (adib.: “Ikusentzunezko edukien bitartez, turistek produktu ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute: gastronomia, enologia, ibilbideak, bilera turismoa eta hirietako turismoa, besteak beste”), DiarioVasco (“Baina lehendik ere ari zen upategian, eta gainera Enologiako goi-ikasketak ditu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: enologia : Berria 3 (“Bestalde, enologiaren joera berriak izan zituen mintzagai Joxe Angel Goñik”), Jon Alonso (“Eta orduan, B-12k kanon bat behar genuela esan zuenean, hain zuzen, hasi ginen Kolko Mitxoletarekin gogoratzen, bera baitzen, gure artean, soziolinguistika, filatelia, matematika, sumo, eraikuntza, filologia, apikultura, psikologia, zinema, latina, enologia, zientzia, literatura, numismatika eta abar, hau da, zer edo zer, kanon bat zer izango zen ere barne, esaterako, eta gauzak, orokorrean, zekizkiena”), Iñaki Heras (“Izan ere, eta tulipanen kasuan argi ikusi denez, edozein gairekin eta edozein alorretan espekulatu daiteke, futbolean bezala enologian eta arte ederretan”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: [sigla] Evena. /ebena/ Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Erakundea.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es enología / fr œnologie: Elhuyar: enologia / Nolaerran: - / Zehazki: enologia / Labayru: enologia / Adorez5000: enologia.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

enologo
iz. Enologian aditua den pertsona. Enologo talde batek zuzenduta, ardoaren inguruko jardunaldiak izango dira bihartik igandera bitartean Eltziegon.

Aztergaia: enologo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): enologo : Berria 29 (adib.: “Ruben Saenz enologoak eta haren taldeak mahats bilketa egin dute”), EiTB 40 (adib.: “Nafarroa: enologoa eta bere ardoak”), Argia 3 (adib.: “Upategiko komedorean ENEEK nekazaritza ekologikoaren kontseiluko enologo batzuk laginak hartzen ari dira hartzidura prozesuan dagoen mahats ekologikoz egindako muztiotik”), DiarioVasco 5 (adib.: “Guillermo Castaños enologoa izan zen gidari dastaketan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: enologo : Berria 3 (adib.: “Xabier Kamio enologoa ere Petritegi sagardotegian izan zen”), Joan Mari Irigoien 2 (“munduko enologorik goi-mailakoenak irrikatuko lukeena eta begi onez aukeratuko!”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es enólogo / fr oenologiste, oenologue: Elhuyar: - / Nolaerran: enologo / Zehazki: enologo / Labayru: enologo / Adorez5000: enologo.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

enor
iz. bizk. g. er. Garatxoa.

Aztergaia: enor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan 1 enor : A EY IV ("Diru ori yasoten ebanari urteten eutsen enorrak eta besteari orduantxe osatu", "Iia bat, enorra bi, ii onek kenduko dik enor ori"), Etxba Eib ("Enorra bat, enorra bi, enorrak daukaz amabi"); eta testu-lekukotasunik gabeko 2 enor ("[V-ger?] paño, mancha que sale en el rostro, p.ej. de las embarazadas" A), enordun ("Verruguiento" Lar) eta enortsu (lleno de verrugas).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

enor 4, Birusak ("1932. urtean Shop-ek basauntxeengan birus tumore-sortzaile bat deskubritu zuen, zeinak garatxa edo enor moduko bat trasmiti bait zezakeen [...] Harrigarriena hau zen: basauntxeen enorrak onberak izatea eta, aldiz, etxeko untxeen enorrak askotan gaiztotzea [...] enorrak edo garatxak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

enor : HiruMila (1 verruga; 2 paño, mancha en el rostro, por ejemplo, de las embarazadas), DRA (1 verruga; 2 paño, mancha que sale en el rostro, por ejemplo, de las embarazadas), PMuj DVC (BG verruga; enorrez bete = averrugar; 2 B paño, mancha en el rostro de las embarazadas); enora : Lh DBF (verrue), DRA (verruga); enoradun : Lh DBF (qui a des verrues), DRA (verrugoso); enoratsu : Lh DBF (plein de verrues), DRA (verrugoso); enortsu : PMuj DVC (verrugoso, averrugado) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

garatxoa.

enpagu
iz. bizk. Nazka, higuina. Enpagua eman zidan.

Aztergaia: enpagu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: enpagu v. enfadu, enparu .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

enpagu : HiztEn (gogaitasuna) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

enpago : DRA (hastío, empacho), enpagu : HiruMila (asco, empalago, hastío), enpagu eman : HiruMila (asquear, empalagar), enpagutsu : HiruMila (empalagoso) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF, PMuj DCV.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

nazka, higuina.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

enpagua eman zidan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. antoju.

enpanada
iz. Labean erretako ore gazia, gehienetan haragiz, arrainez edo barazkiz betea. Ik. pastel 2. Patata, haragi eta baratxuriz betetako enpanadak saltzen. Kuia-enpanadak aspaldi jan zituen.

Aztergaia: enpanada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu corpusean; ik. argitaratuan ager. 1 (Ort Oroig: "enpanadie omon") eta berorren azalpena.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

enpanadila 1 (I. Mendiguren: "enpanadila barrubeteak eta aza gorria").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

enpanada ">Euskalterm 1; enpanadilla : Euskalterm 6. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

enpanada : ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE; enpanadilla : ElhHizt. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

MilaHitz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

(sukaldaritzako teknizismoa, hots: janari berezi baten izen berezia).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "eta enpanadilla?" (2005-07-19)

enparantza
iz. Plaza.

Aztergaia: enparantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

plaza, enparantza

Euskaltzaindiaren Arauak

h. plaza.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "ez da al 'plaza arkupeduna' edo horrelako zerbait? Nik neuk ez nuke plazaren sinonimo hutstzat jarriko, erdal jatorriko hitz honek honez gero ere nahiko nahaste sorterazi baitu, plaza hitz hedatuagoari arrazoirik gabe konkurrentzia eginez" (1995-01-25)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: falta da eta ez du plaza esan nahi.

 - Erabakia: BAgiria (1996-10-18): h. plaza erantsiko da.

enparau
adj./iz. bizk. Gainerakoa. Katilu, erretilu eta tresna enparauak. Langileei bizitzeko adina utzi eta enparaua kendu. Orduan ugazaba bakarra eta enparau guztiak berdintasun osoko langile izango omen dira. Jainkoaren erreinua bila ezazue eta enparauak gehigarri emango zaizkizue. Estatuak agindu eta enparauek burua makurtu. Zulatzaileen alogera hamabost erreal; enparauena, hamahiru. || Amak, izekok eta enparauko emakumeek. Aita eta ama dantzan dira, baita enparaukoak ere.

Aztergaia: enparau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'gainerakoa'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. Ik. gainerako

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "enparatu [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

enpaste
iz. Heg. Hortz batean txantxarrak egin duen zuloa betetzea; betetze horren ondorioa; zuloa betetzeko erabiltzen den pasta bera. Enpaste bat egin didate. Herrialde batzuetan debekatuta daude merkuriozko amalgamekin egindako enpasteak, baina orain artean ez da frogatu kalte egiten dutenik. Konpositezko enpasteak.

Aztergaia: enpaste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh36 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 36 (Argia 2, Berria 6, EiTB 7, Elhuyar 4, Elkar 6, Consumer 5, HABE 1, Laneki 5); ETC 125

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: enpaste iz. (Med.) empaste [dentadura] / Adorez: 0 / Labayru: enpaste 1 iz. Med. empaste / NolaErran: de dent beruneztatze – (berunez) betetze. / Euskalterm: enpaste (Arteak).

Erdaretako formak

es empaste / fr plombage: Elhuyar: 1 Med. Heg. enpaste; 2 Pint. Heg. enpaste; 3 [de libros] azaleztapen, azaleztatze / Adorez: 1 enpaste, hortz-betegarri; 2 [encuadernación] kartoiztatze; 3 [pintura] enpastatze / Labayru: Med. enpaste.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabiltzen da, baina ez ditu gutxienekoak betetzen. Heg. markarekin jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

enpate
[Oharra: Euskaltzaindiak, enpate-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. berdinketa; adoste].

Aztergaia: enpate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-12-02 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh17 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

enpate [Oharra: Euskaltzaindiak, enpate-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. berdinketa; adoste].

enpate 17; berdinketa 2531.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

enpate 4; berdinketa 747.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. berdinketa forma finkatua dagoela dirudi, baina badaezpada gomendioa mantentzea proposatu da.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. berdinketa, adoste.

enpatia
iz. psikol. Beste norbaitekin bat egiteko edo beste norbaitek sentitzen duena sentitzeko gaitasuna. Errazago egingo litzaidake haren larruan sartzea, enpatiaz jokatzea.

Aztergaia: enpatia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

enpatia 5, Gizarte Zientziak/4 (adib.: "Tolerantzia, enpatia eta elkartasuna [...] Gure gizartean baztertze prozesu batean daudenekiko elkartasuna eta enpatiazko jarrerak bultzatzeko"); enpatiko 2: Azurm ("Nolako zientzia edo ezagutza molde bilatzen den ere, aurretiazko aukera bat dauka Humboldtek eginda, zientzia edo ezagutza "enpatikoa" izatea nahi baita, ikertzailea bera ikertu bihurtzen duena"), Gizarte Zientziak/4 ("Kultura eta gizarteetako ideia, sineste eta ohiturekiko ulermen enpatikoa, azalpena eta kritika burutzea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

enpatia : HiztEn (Psikol. beste norbaiten tokian jartzeko, hark sentitzen duena hautemateko, intuiziozko ahalmena); Euskalterm 1; enpatiko : HiztEn (enpatiari dagokiona) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

enpatia : ElhHizt (Psikol. empatía) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Psikol.

enpatiko
adj. psikol. Pertsonez mintzatuz, enpatia duena.

Aztergaia: enpatiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Psikol.

enpatxu
1 iz. Heg. beh. Betekada.
2 iz. Ipar. Oztopoa.

Aztergaia: enpatxu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratua: a) 'betekada' adierako enpatxu 2 aipatzen dira, G (Izt C, And AUzta); b) 'eragotzi, trabatu' adierari dagozkionak dira besteak: enpatxamendu (CatLav); enpatxatu (+ enpexatu, enpetxatu, epaintxatu, ephantxatu: Lç, Volt, Tt, Mercy, CatLan, AR, UskLib); enpatxu (eta aldaerak: Lç, EZ, AR, UskLi, Ip; Arr MAy); enpatxugoa (Etch).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

'betekada' adierari dagozkionak bakarrik agertu dira, eta EBkoetan: enpatxu 1 (B. Atxaga); enpatxatu 3 (J. Azurmendi, B. Atxaga).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

enpatxatu : HiztEn (1. 'eragotzi, trabatu'; 2. 'indigestatu'), LurE ('eragotzi'), Euskalterm 1 ('betekada'); enpatxatze : LurE; enpatxu : AB50 2 ("tertza enpatxu: trastos molestos" moduan jasoa), HiztEn (1. 'traba, oztopoa'; 2. 'indigestioa, betekada'), Euskalterm 2 ('betekada').

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. idorreri.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

ez al da gauza bera betekada? Iritzi-emaileei galdetzekoa da behar den

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E410T]: "Zer da iritzi-emaileei galdetzekoa? Ea enpatxu eta betekada gauza bera diren? Nik uste ezetz, erabat behintzat. SALVAT: Diccionario de Medicina. Empacho: Ver Indigestión; Mª Moliner-en ere empacho hitzak 3 adiera ditu: a) poco usado, Estorbo; b) Indigestión; c) Vergüenza que impide hacer o decir algo; Larousse Esp-Frantsesak ere Empacho-ri aurreko 3 adieretako ordainak ematen dizkio: Embarras gastrique (indigestión). // (P. us.) Obstacle (estorbo) // Embarras, gêne. Orotarikoan ere badu bere sarrera, eta ongi definituta ikusten da, bere adiera desberdinak markatuz. Betekada litzateke, nire ustez, indigestión-en aldera egiteko aukera posible bat (eta ez oso ona). Zeren eta indigestión Salvat: Trastorno transitorio de las funciones digestivas que sobreviene súbitamente, motivado por diversas causas. Beraz, posible da betekada-rik gabeko indigestiorik" (J. agirre, 1995-03-21)

enpeinu
iz. Heg. beh. Ahalegina, eginahala. Trabes egin nahi zuen enpeinu guztian.

Aztergaia: enpeinu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh. (eta Zah.)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "enpeinu: ordain hobeak eskaini: eginahal, ahalegin, joran ".

 - [E116]: "ados; eta definitzaile gisa eman daitezke hobestekoak: "enpeinu iz. Heg. Beh. 'ahalegina, eginahala'" (joran besterik dela uste dut, bai adieraz eta bai hizkuntz mailaz)".

 - Erabakia: Erabakia (2007-06-29): "ok".

enpeltatu, enpelta, enpeltatzen
du ad. zub. Txertatu.

Aztergaia: enpeltatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

J-L. Davantek dioenez, Zuberoan bizirik da (eta hor bakarrik); adiera, berriz, '(arbolak, baina ez pertsonak) txertatu' da.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

enpelta, enpeltatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

(arbolak) txertatu.

enperadore
iz. Inperio bateko buru den gizonezkoa. Ik. enperatriz. Vespasiano enperadorea. Augusto Erromako enperadoreak. Napoleon enperadore egitean. Enperadore izendatu. Karlos Handia enperadore koroatu zuten egunean. Enperadorearen jauregian.

Aztergaia: enperadore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07
enperadorego
iz. g. er. Enperadorearen agintea.

Aztergaia: enperadorego

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 2004-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

enperadorego(a) Lç 3 ("Augusto, hartzen da ez solament lehen enperadore hala deitzen zenagatik, baina haren ondoan enperadoregoan suzeditu dutenakgatik-ere bai", "Tiberio Cesaren enperadoregoaren hamaborzgarren urthean", "Romako enperadoregoaren ordenanzatik eta kostumatik hartua den izen bat").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira enperadorego 3 (Xake">"Bizantinoen enperadoregora ere pasatu zen"; Garraioa: "Erromatarrek, beren Enperadorego zabalerako, komunikabide erosoak behar zituzten"; F.J. San Martin: "Estatu Vatikanotar eta enperadorego Austro-hungaroaren okupaziotik libre"), enperadorego(a) 5 (J. Iturbe: "XVIII. mende-bukaeran bi iraultza politikok eragin handia izango dute: Estatu Batuetako independentzia eta Frantziako Iraultza #mdash# ondoko gerra eta Enperadoreagoa direla medio"; Garraioa 2: "Enperadoregoaren zati ezberdinak elkartzeko 85.000 km bide baino gehiago eraiki zituzten", "Erromatarren Enperadoregoak lur jo zuenean, galtzadak galdu egin ziren Europan baina bidaiak ugaltzen joan ziren"; Aita Santuen Erroma 2: "Erroma enperadoregoaren hiriburua izan zen", "enperadoregoaren sasoiko eraikin zaharren aztarnak"); eta enperadoregoa 1 (X. Kintana: "[Calvindar Erreformak] Holanda Espainiatik eta aleman Enperadoregoatik askatzen zuen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

enperadorego : DFrec 2, AB38 6, HiztEn, LurE, Euskalterm 2; enperadoretza : AB38 2, HiztEn. Ez dugu aurkitu ap. AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

enperadorego : EuskHizt, HiruMila (eta enperadoretza), ElhHizt (eta enperadoretza), EskolaHE. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Forma nagusia da gaur

Baztertua, eta ondo baztertua zegoen tradizioan (Leizarragak bakarrik erabili zuen); baina berriro ageri da gaurko testu urri batzuetan, eta, ongi eratua denez, onartzekoa.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-go.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

enperadorearen agintea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "inperio-ren sinonimo gisa falta da. Leizarragak dakar" (1995-01-25)

enperatriz
iz. Enperadorearen andrea; inperio bateko buru den emakumea. Maria Teresa enperatrizaren alaba.

Aztergaia: enperatriz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "beharrezkoa da enperadore-aren ondoan? Zergatik ez proposa, beharrezkotzat joz gero, enperadoresa?" (1995-01-10)

enpiriko
adj. Esperientziaren ondorio dena, egitateen behaketan soilik oinarritzen dena. Filosofia enpirikoa. Metodo enpirikoa. Gramatika jakite enpirikoa da, testuetatik atera behar dena.

Aztergaia: enpiriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper