50535 emaitza bilaketarentzat - [14851 - 14900] bistaratzen.

enpirismo
1 iz. Esperientzia soilean oinarritzen den metodoa. Kritika horiei aurre egiteko, ikerketak enpirismo hutsean oinarritzen saiatu dira politologo ugari.
2 iz. Ezagueraren iturburu bakartzat esperientzia onartzen duen filosofia-sistema. XVII. eta XVIII. mendeetako filosofiako pentsamoldeek, arrazionalismoak eta enpirismoak batez ere, determinismo teologikoaren gainbehera ekarri zuten.

Aztergaia: enpirismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

enpirista
1 adj. Enpirismoarena, enpirismoari dagokiona. Metodo zientifikoa da errealitatea ezagutzeko eta azaltzeko modua, eta metodologia enpirista du oinarrian.
2 adj./iz. Enpirismoaren jarraitzailea. David Hume filosofo enpiristak bereizketa argia egin zuen gertaeren eta arauen artean. Enpirista logiko gehienek Estatu Batuetan aurkitu zuten babesa.

Aztergaia: enpirista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh42 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB 42 (Berria 3, EiTB 1, Elkar 7, Euskaltzaindia 1, Jakin 5, UEU 25); ETC 295.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: enpirista iz./izond. empirista / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: enpirista (Fil.)

Bestelakoak

enpirismo 1 iz. Esperientzia soilean oinarritzen den metodoa. / 2 iz. Ezagueraren iturburu bakartzat esperientzia onartzen duen filosofia sistema.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. enpirismo ere jasoa dago.

enplastero
iz. Heg. beh. Sasimedikua. Ik. sendalari; petrikilo.

Aztergaia: enplastero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

enplastu
iz. Sendagai nahastura biguna, zauriaren edo sendatu behar den gorputz zatiaren gainean itsasten dena. Ik. txaplata. Enplastu arin eta azalekoekin osatu nahi dute barren-barreneko gaitza. Zauri handiarentzat enplastu txikia.

Aztergaia: enplastu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "enplasto [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

enplegatu1, enplega, enplegatzen
1 du ad. Erabili, usatu. Eguna enplega obra onetan.
2 da ad. Ari izan; lan egin. Betiere zure zerbitzuan enplega gaitezen. Deabruak beti enplegatua ediren zaitzan. Donostiako Udalean enplegatzen zen gizon bat.
enplegatu2
iz. Soldatapeko langilea. Horko enplegatua den M. Pagolak. Berrogei urtean enplegatu egon zen leihatila baten atzean. Administrazioko enplegatua. Udal-enplegatuak.
enplegatzaile
iz. Norbait enplegatu gisa hartzen duen pertsona. Ik. enpresaburu.

Aztergaia: enplegatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
enplegu
1 iz. Enplegatu edo soldatapeko baten ogibidea. Enplegu bila. Enplegu agentzia pribatuek Espainiako Enplegu Institutuaren baimena behar dute jarduteko. Dirulaguntza horien onuradunek enplegu-eskatzaile gisa izena eman beharko dute enplegu zerbitzu publikoan.
2 iz. ekon. Ekonomia-sistema batean, egiatan gertatzen eta ordaintzen diren giza lanen batura. Enplegu beteko egoera. Enplegu eskaintzaren beherakadaren ondorioz. Eskubideak murriztea ez da enplegua sortzeko bidea.

Aztergaia: enplegu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
enplegu erregulazioko espediente, enplegu-erregulazioko espediente
iz. Heg. Admin. Administrazio-prozedura berezia, legeak ezarritako arrazoiak daudenean, enpresaburu bati langile batzuekiko lan-harremana behin betiko edo aldi baterako eteteko aukera ematen diona. (Laburturik, enplegu(-)erregulazio soila ere erabiltzen da). Egungo egoera ekonomikoak enplegu-erregulazioko espediente ugari eragin ditu.
enplegu plan, enplegu-plan
iz. Tokian tokiko enplegu planak finantzatzeko. Eusko Jaurlaritzaren enplegu-plana kritikatu du bozeramaileak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: enplegu-plan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh34 2024-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 120 (Argia 1, Berria 55, Deia 7, DiarioVasco 12, Euskal Herriko Agintaritza 1, EiTB 18, Elkar 1, Consumer 1, Espainiako Gobernua 18, Goiena 3, HABE 1, UEU 2); ETC 636

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: enplegu-plan (Ekon.) plan de empleo / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: enplegu-plan (Admin.).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

enplegu tasa, enplegu-tasa
iz. Lan egiteko adinean egonik, soldatapean edo beren kontura lanean ari diren pertsonen eta adin tarte bereko pertsona guztien arteko ratioa. Eurogunean, enplegu tasa % 65,5 izatetik, 2020an, % 70etik gora izatera pasatuko da.

Aztergaia: enplegu-tasa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh52 2020-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu enplegu(-)tasa formarik.

enplegu(-)tasa 52: Argia 3, Berria 17, EiTB 6, Goiena, Jakin, UEU 24.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

enplegu(-)tasa 20, Berria.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa enplegu sarreran.

enpo egin
ad.-lok. Ase, bete. Ik. ok egin. Egarria ezin asez, pitarretik egiten nuen enpo, barrenak hondatu eta kakeritu arte.

Aztergaia: enpo egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

ase, bete.

enpresa
iz. Ondasunak edo zerbitzuak ekoizten dituen antolakundea. Garraio enpresa. Industria enpresa. Enpresa gizona, emakumea. Enpresa-jarduera sustatuz eta lana eta aberastasuna sortuz. Enpresaren jabea. Enpresa baliabideak. Enpresa-zuzendaritza ikasketak. Langileen ordezkariek eta enpresako zuzendaritzak hainbat bilera egin dituzte, baina ez dute inolako akordiorik lortu. Gero, enpresa-kudeaketaren atalean, merkatu-estrategiak eta marketin-neurriak landuko ditugu.
Ohiko lexiak

Aztergaia: enpresa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "ez dut ikusten arrazoia hau proposatzeko eta ez entrepresa denbora batez batuaz erabili izan den bezala" (1995-01-10)

enpresa batzorde, enpresa-batzorde
iz. Enpresa batean, zuzendaritzaren eta langileen arteko harremanetan langileen ordezkari gisa jarduten duen batzordea, langileen artean aukeraturiko kideek osatzen dutena. Landabengo enpresa batzordeko kideek berehalako bilera eskatu zuten Volkswageneko zuzendaritzarekin.
enpresa itxi
du ad.-lok. Harrituta eta haserre daude zuzendaritzak enpresa ixtea erabaki duelako.
Ohiko lexiak

Aztergaia: enpresa itxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

enpresaburu
iz. Enpresa baten burua. Berrikitan sariztatua izan da Parisen, enpresaburu diren emazteen sailean.

Aztergaia: enpresaburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
enpresari
iz. Enpresa bateko jabea edo ugazaba. Kooperatibetako langileak aldi berean enpresariak eta enpresako bazkideak dira.

Aztergaia: enpresari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 2004-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: enpresario 1, SM Zirik ("Preguntau zetsan enpresario jaunak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

enpresari (eta euskal enpresari, eraikuntza enpresari, enpresari gune, enpresari talde, itsas enpresari, nekazaritza-enpresari) 101: G. Ansola, EkonHastapenak 3, Elhuyar 2, UZEI 3, S. Goñi 2, M. Onaindia, T. Sarasola, KontsumHeziketa 1986, J. Oregi, M. Irazgoiti, J. Olazabal 2, Lankide 1988, EUEstat 1988 2, I. Azkune, K. Navarro, GAO 1989-1999 4, ZerbGidaliburua 1989, Zeu zeutara, EHAA 1990-1992 2, EstiLib, A. Alonso 2, BAO 1992-1994 2, DNavarra 1992, Egunk 1991-1999 23, A. Iban, Egin 1993 4, J.M. Ormaetxea 5, N. Mujika 2, K. Gorostiaga, Arrazakeria, B. Urkizu 5, M. Lopez, NAO 1996, Berrietan 1996, Arrain kontserbak, Droga 1998 2, A. Irigoien, Tx. Ramirez de la Piscina, Erantzukizun zibila 5, ELLegeak 1984-1986, Lan-prestakuntza, EkonHazk, Gara 1999, NPAO 1999 4, Villabona Maingua; enpresario 26: Hemen 1989, SIADECO 6, Egin 1979, Filosofia/1 3, K. Busturia 7, MerkatZuzenb 6, Lan-prestakuntza 2.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

enpresario : DFrec 13, AB38 1, AB50 1; enpresari : DFrec 28, AB38 1, AB50 9, HiztEn, LurE, Euskalterm 4.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

enpresario : EuskHizt, Lur EG/CE; enpresari : HiruMila, EskolaHE, Lur EF/FE, Casve EF, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HaizeG BF, DRA, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal empresario / entrepreneur formen ordainak: HiztHand: enpresaburu, enplegatzaile // ElhHizt: enpresaburu // HiruMila - Lur EG/CE: enpresari // Lur EF/FE: enpresari, lan kudeatzaile, etxegile, tratugile // Casve FE: küdeazale, lan harzale, bidegile, etxegile // HaizeG FB: lan-maixu, lan-kudeatzale, bidegin // PMuj DCV: buruzagi, landun, arduradun, arazodun.

enpresari 498: Argia 36, Berria 215, EiTB 247.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: enpresari : Berria 350, Herria 19, Ramuntxo Etxeberri 10, Harkaitz Cano 8, Pako Aristi 7, Aingeru Epaltza 5, Arantxa Iturbe 4, Mikel Hernandez 4, TXema Ramirez de la Piscina 4, Jon Alonso 6, Pello Salaburu 3, Anjel Lertxundi 1, Xabier Mendiguren Elizegi, etab.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Enpresari: Empresario". / HitzIrud: "enpresaria = empresario/a". / Katal: Enpresariak: Empresarios / Prestas: 15 lek. (B 5 / G 10).

Ongi eratua da

oso erabilia, eta sartzekoa.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ari.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Nola izan daiteke "enpresari" eta "enpresario" bi-biak barneratzeko modukoak izatea? Enpresaburu izanik, zertarako enpresari?. Bestalde, "enpresarial" horren beharrik ere ez da ikusten, hitz-elkarketa nahiko baita gehienetan".

 - [E116]: "letra motak behar bezala ez zaindu izanak eragin du, nonbait, AUren galdera: ez dira enpresari eta enpresario "bi-biak barneratzeko"ak, enpresario baztertu egin baita, "gaztelaniaz bakarrik erabiltzen da" oharra duela; lehen itzulian onartua dugun enpresaburu hitzaren ondoan, enpresari ere proposatu du lantaldeak (iz. + -ari osaerako erregularra da, berez bezala eratzen diren horietakoa). Alferrik dagoela uste baduzue, kendu egin dezakegu zerrendatik enpresari hau, bere bidea egiten segi dezan".

 - Erabakia: Erabakia (2007-06-29): "ez aipatu".

ensaimada
iz. Kiribilean bildutako hostorezko opila. Juliak kafesnea eta ensaimada hartzen ditu egunero.

Aztergaia: ensaimada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PUrib: "ensaimada / entsaimada".

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-n(t)s-.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

(sukaldaritzako teknizismoa, hots: leku jakin bateko janari berezi baten izen berezia).

entalpia
iz. fis. Sistema baten barne energiaren, eta presio eta bolumenaren arteko biderkaduraren batura den magnitude termodinamikoa.

Aztergaia: entalpia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:012 2003-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

entalpia (eta aktibazio-entalpia, entalpia-aldaketa, entalpi diagrama, erreakzio-entalpia, formazio-entalpia) 23: Zinetika ("Alderantziz, erreaktiboen solbatazioak aktibazio-entalpia hori handiagotzen duenez, erreakzioa eragotzi egingo du"), I. Irazabalbeitia ("Barne-energia, entalpia, entropia eta energia askea"), J.M. Elortza 15 (adib.: "Konposatu baten formazio-entalpia bere entalpia izango da ken konposatu hori formatzeko behar diren elementuen entalpiak egoera standardean; baina nola hauek, definizioz, zero diren konposatuen formazio-entalpiak konposatuon entalpiak izango dira besterik gabe"), HezkSaila Batx 1994 4 (adib.: "Entalpia kontzeptua. Entalpiaren aldaera. Formazio-entalpia standardak. Entalpi diagramak"), J. Iturbe 2 ("Amoniakoaren formazio-entalpia, kJ/mol dela jakinik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

entalpia : AB38 9 (hauetan entalpi aldakuntza; entalpia aske, standard; entalpiazko zero; eraketa-, erreakzio-, formazio-entalpia), HiztEn (Fis. bero-kantitatea presio konstantez adierazten duen funtzio termodinamikoa...), LurE (Fis. gas ideal bati dagokiola, gasaren barne energiaren eta gas horrek hedakuntza isobara batean eragingo lukeen lanaren baturak adierazten duen funtzio termodinamikoa...), Euskalterm 8 (hauetan atomizazio-, erreakzio-, formazio-entalpia; entalpi aldaketa, diagrama; entalpia aske; nahaste-entalpia) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

entalpia : ElhHizt-HiruMila (Fis.), EskolaHE (Fis. funtzio termodinamikoa, barne energiaren eta presio-bolumen biderkaduraren baturari dagokiona); entalpiko : HiruMila (Fis.) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis.

entelegatu, entelega, entelegatzen
du ad. zub. Ulertu. Ik. aditu1 2. Bere aitzindarien mintzaira entelegatzen ez dutenak.

Aztergaia: entelegatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

cf. supra J-L. Davanten oharra.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: Ik. endelegatu / EuskHizt: Ik. endelgatu / HiztEn: Ik. endelegatu / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

entelega, entelegatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

aditu, ulertu.

entelegu
iz. zub. Adimena. Gizonaren enteleguaz gorago dena.

Aztergaia: entelegu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

entelekia
1 iz. Gauza, pertsona edo egoera perfektu eta ideala, errealitatean izan ezin dena. Merkatu-askatasuna eta ikuslearen aukeratzeko askatasuna entelekia hutsak dira. Zoriontsu izatea ez da entelekia. Badaki gizakia ez dela entelekia abstraktu bat.
2 iz. fil. Aristotelesen filosofian, zerbaitek bere potentzialtasun guztiak garatzeko eta perfekziozko egoerara iristeko egiten duen prozesua; perfekziozko egoera hori bera. Hans Driesch filosofoak, Aristotelesen entelekia kontzeptuan oinarriturik, bitalismo kritikoaren doktrina asmatu zuen.

Aztergaia: entelekia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh36 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

entelekia Entelequia. Ez dakit horrelako entelekiarik inon aurki ote daitekeen. MIH 254.

LB 36 (Argia 1, Berria 11, Deia 1, Elkar 11, Consumer 3, HABE 2, Jakin 4, Laneki 2, UEU 1); ETC 133.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: entelekia iz. (Fil.) entelequia / Adorez: entelekia iz. (Fil.) entelequia / Labayru: entelekia 1 iz. Fil. entelequia / NolaErran: 0. / Euskalterm: entelekia, entelekia betegin (Fil.).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili eta jasotzekoa, fil. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

fil.

entendimentu
iz. Adimena.

Aztergaia: entendimentu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. adimen.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

ik. adimendu

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "adimendua hor dagoelarik ez dut beharra ikusten" (1995-01-10)

entenditu, entendi, entenditzen
du ad. Ulertu. Ik. aditu1 2.

Aztergaia: entenditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

entenditu, entendi, entenditzen. du ad. h. aditu, ulertu.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

ik. aditu, ulertu

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

entenditu, entendi, entenditzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  Herr. marka ezarriko nuke.

 - Erabakia: EArau (1996-10-18): ez da onartu.

entenga
iz. Hamalauren bat zentimetroko iltzea. Arropak lurrera bota eta eskopeta entengan zintzilikatu zuen.

Aztergaia: entenga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

enteratu, entera, enteratzen
da ad. Heg. herr. Jabetu, zerbaiten berri izan. Ez zara ezertaz enteratzen! Zerbait jakiten badiat esango diat, baina neska sorgin horiekin ez nauk askorik enteratzen.

Aztergaia: enteratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1998-12-02 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh458 2020-05-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

enteratu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, enteratu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. jabetu; jakin].

enteratu 539 (Aizu 5, Argia 33, Berria 59, Deia 9, DiarioVasco 11, EiTB 306 (asko Goenkale), El Correo 1, Elkar 86, Erlea 4, Consumer 1, Goiena 6, HABE 1, Jakin 14, Uztarria 3).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

enteratu 98.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Baztertutako forma onartzea proposatu da. Ahozko erregistroan oso zabaldua dago eta Heg. eta Herr. markekin onartzekoa izan daiteke.

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. jabetu, jakin.

enterradore
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, enterradore-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ehorzle; lur-emaile; lurperatzaile].

Aztergaia: enterradore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh12 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

enterradore iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, enterradore-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ehorzle; lur-emaile; zulogile].

enterradore 12; ehorzle 49; lur(-)emaile 19.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

enterradore 9; ehorzle 42; lur(-)emaile 8.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 20 lek. (B 16 / G 4).

Lantaldearen irizpideak

Debekua uztea proposatu da. Gomendatutako formen artean zulogile isiltzekoa izan liteke (hiztegi sarreran g.g.er. marka jartzea komeni da), eta lurperatzaile forma gehitzekoa (eta, bide batez, hiztegian sarrera egiteko eskatu da).

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. lur-emaile, zulogile.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "enterradore: sinonimoen artean lehena ehorzle litzateke. Zulogile ez da ordain egokia, zulogile guztiak ez baitira ehorzleak".

 - [E116]: "bat nator XKrekin. Ordain horien arteko erlazioak honela ageri dira lehen itzulian: sinonimoak dira ehorzle eta lur-emaile (hala eman genituen noranzko bietan); zulogile, berriz, markatua da neurri batean, 'lur-emailea' definitzailearekin eman genuenez. Honen ondorengo enterratu aditza zerrendatik ezabatzea erabakiko bagenu, hau ere ezabatzea izan liteke egokiena (egin kontu, enterradore honek ez duela tradizioko oinarririk, oraingo prestasun-hiztegi batetik iritsi baita lantaldearen aztergaira); bestela, hau da proposamena: "enterradore* e. ehorzle, lur-emaile".

 - Erabakia: Erabakia (2007-06-29): "ok".

enterru
iz. bizk. beh. Hileta; lur ematea.

Aztergaia: enterru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

enterru 5: B 4 (Mg CO, JJMg BasEsc 3), G 1 (Mg CC); entierro 4: B 1 (Ag Kr), G 3 (Alz STFer, Sor Bar, Alz Ram); entierru 3, B (Astar, Altuna; Alzola Atalak "entierru-kuadru"); entierru/o 3: B 1 (Akes Ipiña), G 2 (Balad, Sor Bar).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

enterro 1 (Gure Erria 1972); enterru 1 (Gure Erria 1972); entierro 3 (P. Aristi, SM, J. Sarasua); entierro/u 1 (A EY).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

entierro : DFrec 1, AB50 1. Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

enterru : EuskHizt. Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

hileta.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "enterru, entierro: hileta -ren ondoren ehorzketa ere jarri behar da".

 - [E116]: "eremu batekoa, eta adiera batekoa proposatu du lantaldeak, 'hileta' definitzailearekin ematean (hau da, 'ospakizuna' edo 'elizkizuna' adierakoa); XK-k, berriz, 'ehorzketa, lur-ematea' adierakoa ere onartzea proposatzen duela dirudi. Nik ez dakit nola diren kontu hauek bizkaieraz, eta mintza bitez bizkaitarrak".

 - Erabakia: Erabakia (2007-07-20): "lantaldearen proposamena onartu".

entierro
iz. gip. beh. Hileta; lur ematea.

Aztergaia: entierro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Gip.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

hileta.

entitate
1 iz. fil. Izakia. Baldin bizi edo hil den nornahirekin, edo nolanahiko entitate batekin edonolako antza badute, egileak eman zien antz hori apropos.
2 iz. fil. Izatasuna, izatea. Atal bakoitzak entitate berezia zuen.
3 iz. Erakundea.

Aztergaia: entitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

entidade 2, G-EB (Vill Jaink; Osk Kurl).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

entitate EB 85 (BalioUrritu 1984 3, BizBizikl, Deia 1987 2, EGA 1984, Egin 1990 2, Egunk 1991 eta 1992 4, EHAA 1987, 1990 eta 1994 7, EkoHastapenak, Elhuyar 3, EstiLib, Eustat, Eutsi/1, G. Nazabal, GAO 1990 eta 1994 17, Hitz-ordena, I. Aizpuru, J. Agirre, J. Urrujulegi, J.L. Arexola-Leiba 13, J.R. Bengoetxea, LanSaila 1993 3, M.A. Elkoroberezibar 2, Mundua 1993, NafarIzendegia, NPAO 1994 2, OinLegBizk 1990 2, Ondare eskualdaketa 1990 3, Tantak 1993, UZEI 6, XedBilduma 1989).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

entitate : DFrec 8, AB38 1, AB50 19 (hauetan entitate finantzario 2, entitate juridiko 1, entitate komertzial 1, kreditu entitate 3), HiztEn, Euskalterm 104 (hauetan: 1 aseguru libreko entitate, 1 aseguru pribatuko entitate, 1 aseguru-entitate, 1 aseguru-entitate filial, 1 aseguru-entitate pribatu, 1 aurrezki-entitate, 1 banku-entitate, 1 beste zenbait entitate publiko, 5 beste zenbait entitate, 1 bizitza-aseguruko entitate, 1 biztanleri entitate, 1 biztanleri entitate singular, 1 biztanleri-entitate, 2 borondatezko aurreikuspen sozialeko entitate, 1 borondatezko gizarte-aurreikuspeneko entitate, 1 entitate agindu-hartzaile, 1 entitate agindu-hartzailearen gako, 1 entitate aseguratzaile, 1 entitate errentatzaile, 1 entitate finantzarioen elkarte, 1 entitate gestiogile, 1 entitate gordailu-hartzaile, 2 entitate gordailuzain, 1 entitate hartzailearen kode, 1 entitate irabazi-asmoduna, 1 entitate irabazi-asmorik gabea, 2 entitate jabe, 1 entitate juridiko, 1 entitate juridiko jabe, 1 entitate kolektibo, 1 entitate komunal, 1 entitate laguntzaileak bete beharreko datuak, 1 entitate lankide, 1 entitate linguistiko, 6 entitate lokal, 1 entitate natural, 2 entitate ongile, entitate ordaintzaile, 1 entitate pribatu, 1 entitate pribatu herrikoi, 1 entitate pribatuenak, 2 entitate publiko, 1 entitate publiko ez-munizipala, 1 entitate publiko munizipala, 1 entitate singular, 1 entitate substantzial, 1 entitate txiki, 1 entitate zerga-biltzaile, 1 entitate(zko), 1 entitate-bazkide, 1 eraikuntzako entitate ongile, 1 ez-produkzioko nekazari-entitate, 1 garapen lokaleko entitate, 1 gizarte-aurreikuspeneko entitate, 1 gizarte-aurreikuspeneko entitate pribatu, 1 gizarte-segurantzaren entitate gestore, 1 herri-mota entitate, 1 hirigintzako entitate laguntzaile, 1 hiritarren entitate, 1 hizkuntz entitate, 1 hizkuntzaren entitate abstraktu, 1 hizkuntzaren entitate konkretu, 1 irabazasmoko entitate, 1 irabazasmorik gabeko entitate, 1 kontserbazio-entitate, 1 kooperatiba eta lan-elkartezko entitateetarako zuzendari, 1 kreditu- eta aurrezki-entitate, 1 kreditu kooperatiboko entitateak, 4 kreditu-entitate, 2 Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Entitatea, 2 lurralde-entitate, 1 nekazari-entitate elkartuak, 1 nortasun juridikodun entitate, 1 ongintza-entitate pribatu, 1 populazio-entitate, 1 udal-entitate); entitatibo 1: Euskalterm 1 //Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

EEgunk: entitate (h. erakunde / garrantzi) // Administraziokoak: entitate : HezkAdmin; Ez dugu aurkitu ap. AdminMila, LurraldeAntol, EurItune.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

entidade : EuskHizt; entitate : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: -dade / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Entitate: Entidad" / BEZ: "Entitatea: Entidad"; "Entitatearen gakoa: Clave Entidad"; "Entitatearen zigilua: Sello de la entidad"; "Itzulketa zein Entitate eta kontutan abonatzea nahi den: Entidad y cuenta donde desea que le sea abonada la devolución"; "Entitate laguntzaileak bete beharreko datuak: Datos a cumplimentar por la Entidad colaboradora E.C." / EEgunk: entitate h. erakunde / garrantzi".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fil. (eta, beharbada, Heg. Admin.)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Filosofian beharrezkoa izango da, baina Hegoaldeko Administrazioan ez du ematen horren premia dagoenik".

 - [E116]: "dirudienez, ez da segurua Administrazioaren arlokoa, ez lantaldearentzat, eta ez AUrentzat. Zuhurrena, orduan, puntu hori ez aipatzea da".

 - [E116]: "Proposamena: entitate iz. Fil."

 - Erabakia: Erabakia (2007-07-20): "entitate iz.".

entoil
adj. Ipar. g. er. Ahula.

Aztergaia: entoil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ahula.

entomologia
iz. Zoologiaren adarra, intsektuak aztertzen dituena. Aiako harria parke naturalean urteak daramatza lanean Gipuzkoako Entomologia Elkarteak.

Aztergaia: entomologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

entomologo forma aztertzean jasotzeko proposatua.

entomologo
iz. Entomologian aditua. Euliak aztertzen dituen entomologo saiatua bezala, hasieran bere lanari gogoz ekiten diona, baina, datuak biltzearen biltzeaz, eulien bizitzatik kanpo geratzen dena.

Aztergaia: entomologo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh62 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 62, ETC: 255.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: entomologo iz. entomólogo, -a; Adorez: entomologo: iz. entomólogo/ga; Labayru: entomologo 1 iz. Zool. entomólogo -ga; NolaErran: entomologiste entomologo – entomologialari; Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Bide batez, entomologia ere jasotzea proposatu da.

entrabal
iz. Ipar. g. er. Aldea, distantzia. Handia da zure eta haren artean den entrabala.

Aztergaia: entrabal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2007-07-20
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-09-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: entrabal (AstLas: "Ni, aldiz, ene fedia, enunduzun entrabalian, orai bezain amorosa enuzu izan sekulan"; Herr 24-7-1958: "Bakea sekulan baino entrabaleanago da"; Etcheb MGaric: "Horien [aphezen] entrabalean [`controversia'?] durduzatu eta kordokatu populu girixtinoen fedea!"; Mih: "Hain da handia zure eta haren artean den entrabala"; Lh: "Entrabal hoberik ez zinezaken aurkhi", "Entrabalik gabe heldüko zira"); entrebal Lrq (testu-lekukotasunik gabe); entrealean (GaztAlm 1934: "Diren bezalako xirtxil xarrak! [sagiak]. Eta entrealean ez dute errañen gainean makhila kaska baten lekhurik!"); entraeleko (Laph: "Entraeleko nexkatoen gidamendua"); entrabaleko (Lh: "Ez da entrabaleko gizona"; Lf Murtuts: "Berehala lotu ziren lanari, ez baitzen entrabaleko lana!"; Herr 19-12-1957: "Egia erraiteko, Blandin hor zuen lagun, eta ez entrabaleko laguna segur").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

entrealeko IE 1 (Otoizlari 1985: "Hango lanak, eta ez entrealekoak, doi-doia bururatzen ari ditugu, hiru urteren buruan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

entraaleko : DFrec 1 ("buru bezala lanak ukanen ditu oraino eta ez entraalekoak"). Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

entrabal : EuskHizt (zalantza, duda), Casve EF (difficulté; entrabalik ez düzü: il n'y a pas de travail médiocre), HaizeG BF (moyen), Lh DBF (moyen; difficulté), DRA (medio, distancia, dificultad); entrabaleko : Lur EF/FE (ambigu, douteux, suspect; pas un petit); XarHizt (moyen; médiocre); Casve EF (médiocre; ambigu; controverse); HaizeG BF (médiocre); Lh DBF (médiocre; ambigu; controverse), DRA (mediocre, ambiguo, controversia), PMuj DVC (mediocre, mediano, adocenado). Eta DRA: entraeleko (dudoso), entrealean (sin embargo, con todo), entrebal (dudoso, controversia), entrebaleko (dudoso). Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

Iparraldekoek argitzekoak dira: a) izen (oso) gisa erabiltzen al da, ala entrabalean, entrabaleko formetan bakarrik?; b) azken hau, adieraz, 'zalantzazkoa' da, ala 'nolabaitekoa, erdipurdikoa'? J-L. Davantek ez du izen oso bezala ezagutzen; entrabaleko, aldiz, maiz erabilia dela dio (Herria-n, Dirassar-ek, eta Zuberoan ere bai), eta adiera biak dituela: 'bien artekoa' eta 'zalantzazkoa'. Izenari sarrera eskaintzen bazaio, ohiko oharrarekin eman liteke: "(batez ere entrabalean eta entrabaleko formetan erabiltzen da)".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "Bai eta ere ?? "ez entrabakoa", hots, "izigarri handia", "alimalea" adieraziz".

 - [E116]: "PXk aipatzen duenak erantzun zabalagoa eskatzen du, hau da: frankotan gertatzen da izenondoek-eta baiezko perpausetan duten adieraren kontrakoa izatea ezezkoetan, baina ez kontrako soil edo arrunta, baizik indartua (gogora ez du nolanahiko lana egin!, edo ez digu buruhauste makala eragin! bezalakoak). Ez dakit halakorik eman dugun orain arte, baina eman beharrean izango gara, eta modu koherentean eman beharrean (itzulia bukatzean egin dezakegu, edo euskara-euskara hiztegia lantzean). Beste galderei erantzuten hasteko, hona nire proposamena (edo OEHko informazioak eta lantaldearen txostena begiratuz atera ditudan ondorioak): "entrabal iz. Ipar. g.er. (Batez ere entrabalean eta entrabaleko formetan erabiltzen da)", eta azpisarrera gisa: "entrabaleko izlag. Ipar. 1 'bien artekoa'. 2 'zalantzazkoa'".

 - Erabakia: Erabakia (2007-07-20): "OK eta adibidea gehitu: handia da zure eta haren artean den entrabala".

entrabalean
adb. Ipar. Zalantzan. Ene fedea ez zegoen entrabalean.
Loturak
entrabaleko
1 adj. Ipar. Bien artekoa. Ez ederra eta ez txarra, halako entrabaleko zerbait.
2 adj. Ipar. Zalantzazkoa; garrantzirik gabea. (Batez ere ezezko esaldietan erabiltzen da). Berehala lotu ziren lanari, ez baitzen entrabaleko lana! Amerikanoen obrak ez dira segur entrabalekoak.
Loturak

Aztergaia: entrabaleko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-12-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

entrabal (edo, hala erabakiz gero, entrabalean) sarrerari dagokion azpisarrera.

Adiera mugatzeko zailtasunak

zalantzazkoa / nolabaitekoa, bien artekoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "médiocre [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

entrama
1 iz. Zerraren aho mota, hortzak hurrenez hurren alde batera eta bestera okertuak dituena.
2 iz. Jateko gogo handia. Ik. sake 3. Entrama oneko pertsona da.

Aztergaia: entrama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "entrama: esangura gehitu: 1 zerraren ahoa 2. jateko gogo handia: entrama ona dauka gizon horrek jateko".

 - [E210]: "Egungo hiztegietan, bi adierarekin agertzen da: 1 Tekn. markarekin, "triscado, entramado" horren euskal ordain modura; 2 jangale, jangura hitzen sinonimo moduan, Herr. markarekin".

 - [E116]: "ezagutu izan ditudan entrama bien adierak ez dira XK-k eman dituenak: a) Teknol. arlokoa ez da 'zerraren ahoa', baizik 'zerraren hortzei egiten zaien okertzea, bata alde batera eta hurrengoa bestera makurtuz' (horrela, erosoago mugitu ahal izango zerra irekiz doan erretenean, eta zerrautsa erreten horretatik kanpora ateratzea erraztuko); b) Irudizko adiera ere ez da 'jateko gogo handia', baizik 'asko (edo normala baino gehiago) jatea edo jateko gaitasuna' (jateko gogoa bakarrik duenak gosea izan dezake, adibidez, baina ez entrama); izena bezain ezaguna edo ezagunagoa dut entrama oneko (pertsona) esapidekoa, eta hori 'jale ona, normala baino gehiago jaten duena' da, eta ez 'jangalea, jangura duena'".

 - Erabakia: Erabakia (2007-07-20): "Entrama iz. 1 zerraren hortzei egiten zaien okertzea 2. jateko gogo handia: entrama oneko pertsona da".

entrega
1 iz. Heg. Norbaiti zerbait eskura ematea. Entrega-data oso zorrotzak dituzte. Entrega eta postprodukzio epeak laburtu dira.
2 iz. Heg. Norbait beste norbaiten eskuetan jartzea; bereziki, norbait jazarlearen eskuetan jartzea. Europako atxiloketen eta entregen araudiaren arabera, bi urte baino zigor txikiagoa duten delituengatik ezin da pertsona bat estraditatu.
3 iz. Heg. Zatika argitaratzen edo filmatzen diren eta sail bat eratzen duten lanetako bakoitza. Rita saileko hirugarren entrega dugu hau eta aurreko bietan bezala (Rita tenislari eta Rita Poloan), honetan ere, Valverdek asmaturiko neska dugu protagonista nagusia. Elizondon eskuratu nuen Amaia Ezpeldoi detektibearen azken entrega. Saioak aldizkarian hiru entregatan argitaratuak.

Aztergaia: entrega

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-12-02 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh275 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

entregatu (entregau) 49: B 6 (fB Ic, JJMg BasEsc 3, AB AmaE, Añ GGero), G 39 (Cb Eg 5, Xe 6, AzpPr, PE 5, Arr May, Lard, Moc Damu, Tx B 4, Arrantz, EusJok 3, Noe, Iraola, Or SCruz, Ill 4, Uzt 2, And AUzta 2), BN 3 (Bordel 2, Xa Odol), EB 1 (MEIG). Eta OEH argitaratuan, gainera: entrega (LE Ong); entregatu (LE Ong, Echn Mt 26,2).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

entrega EB 14 (hauetan diru entrega 1, entrega epe 1, eskumen-entrega 1): Ondare eskualdaketa 1990 2, UZEI, Egin 1979 eta 1986, GAO 1989 3, P. Aristi, EHAA 1992 2, ELA/STV 1992, Susa 1989, Beasain; entregatu (entregau) 42: B 2 (I. Gaminde), G 3 (A.A. Cardaberaz, J.M. Iriondo, M. Ostolaiz), EB 37 (Hizkuntza/7/OHO, J. Urrujulegi, A. Zelaieta, UZEI, J.M. Zunzunegi, SGarm Heriotza, X. Gereño 2, X. Olarra, Etxde, Amatiño, Egin 1977 eta 1979, Basarri 2, EHAA 1987 eta 1994 artean 6, GAO 1989 eta 1993 artean 4, DV Zabalik 1986, P. Esnal 2, Hemen 1988, HezkSaila Barnet 1993, L. Aldoy, Goli, J.M. Elexpuru, J.M. Iturralde, K. Cid 2, Egunk 1991).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

entrega : DFrec 2, AB38 2 (eta entrega egin 1), HiztEn, Euskalterm 16 (hauetan entrega-data 2, entrega-orri 1, entrega-zerbitzu 1); entregatu : DFrec 14, AB38 2, AB50 10 (eta entregatzeko epe 1), HiztEn, Euskalterm 15 (eta entregatze 1); entregaldi : Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

entrega : HiruMila; entregatu (`eskura eman' adieran): EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, Lh DBF (être exercé à...); entregatu (`entregutu' adieran): HaizeG BF (devenir adroit), Lh DBF (se rendre habile, adroit à, s'habituer à), DRA. Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, PMuj DVC.

entrega 12: Argia (“Rita saileko hirugarren entrega dugu gaur”), Berria 9 (“Adibidez, entregen kasuan”, “Entrega ere atzeratuko zela iradoki zuen”, “entrega osoz”), EiTB 2 (“Maite Aranalderen kontrako atxilotze eta entrega"). // entrega 245: Argia 16, Berria 26, Deia 2, DiarioVasco 4, Euskal Herriko Agintaritza, EiTB 13, Elkar 5, Erlea 2, Consumer 42, Espainiako Gobernua 34, Jakin 2, Laneki 90, Nafarroako Gobernua 5, UEU 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: entrega 34: Berria 27 (“Ondorioz, helegitea aintzat hartu eta Kasazio Ganberak entrega eskaera berriz aztertzeko agindu zuen atzo”), Edorta Jimenez (“Denak entregatuko dizkizute - esan nion, eta entregaren xehetasunak azaldu ondoren gizalegez agurtu genuen elkar”), Joseba Zulaika (“Ideia zuzen batzuen jabe izatea ez zen aski iraultza aurrera eramateko; iraultzarako borrokatu beharra zegoen eta, komunisten eta kristauen antzo, beharrezkoa zen "gure kausari entrega baldintzagabe eta erabatekoa”), Iñaki Mendiguren (“Psikologiaren entrega bera ere, mingarria zirudien arren, mingarria bezain onuragarria gerta liteke, kristau-teologiatik ken litzakeelako estalki antropomorfiko horietako batzuk, iraganean giza arimaren eta bere Egilearen artean hesi guztietako setatienak gertatu zirenak.”), Unai Elorriaga (“Ez dut kursikeriarik botako hasiberriaren kemenaz eta entregaz; ez dut aipatuko halako edo holako idazle handik gaztetan egindako maisulanik”), Edorta Agirre (“ordaintzen duzuna ez dakizu nora doan, eskaria jaso dizuna ez dakizu nor den (makina huts bat ez bada!), saltzailea edo eroslea nahasiz gero konponbidea askozaz ere artifizialagoa da, guk egunero eskariak egin eta astean egun jakin batez entregak egingo dituenak gu etxean ez garela etorrita...”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Erabilera oso urriko forma

hedatu gabea.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia, eta hiztegi orokorretan ere jasoa dago. Heg. markarekin jasotzekoa.

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. emanaldi, etab.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "kendu hau".

 - [E116]: "ez du tradizioko oinarri handirik (eta, alde horretatik, jasan dezake izartxoaren gaitzespena); baina, XX. mendearen azken aldera maiz samar agertu den arren, ken daiteke gure zerrendatik, aipatu beharrik ikusten ez bada. Nahi duzuena".

 - Erabakia: Erabakia (2007-07-20): "ez aipatu".

entregatu, entrega/entregatu, entregatzen
1 du ad. Heg. Norbaiti zerbait eskura eman. Joan egin zen, zama entregatu behar zuela esanda. Lanak entregatzeko azken eguna otsailaren 28a izango da. Gerrillariek armak entregatu arte. Pozik entregatuko nuke karga guztia.
2 du ad. Heg. Norbait beste norbaiten eskuetan jarri; bereziki, norbait jazarlearen eskuetan jarri. Espainiako Justiziak bi atxilotuak entregatzeko eskatuko dio Frantziari. Entregatu egin gintuzten. Hasieran ihes egin bazuen ere, bere burua entregatu zuen gero.

Aztergaia: entregatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: entregar.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

entrega(tu), entregatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "entregatu: ordain hobeak eskaini: eman, eskaini, eskuratu... ".

 - [E116]: "ez dakit zein diren definitzailerik egokienak; XKren eman eta eskuratu (edo eskura eman bezalakoak), bai, egokiak dira, nire ustez; baina eskaini besterik delakoan nago. Hobe dugu, segur aski, euskara-euskara hiztegia lantzean aipatzea definitzaile horiek".

 - Erabakia: Erabakia (2007-07-20): "ok lantaldea".

entregu
adj. Ipar. g. er. Trebea.

Aztergaia: entregu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

trebea.

entrenamendu
iz. kirol. Entrenatzea; entrenatze saioa. Futbol taldearekin egiten nituen entrenamendu haietako batean. Entrenamenduetara eraman eta bertatik jasotzen ninduela. Osteguneko entrenamenduan gertatua kontatu behar izan nion. Entrenamendu saioak 14:30ean hasiko dira.

Aztergaia: entrenamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K104]: "entrenamendu/tu sartu behar da" (1994-11-04)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: falta dira. Komeniko litzateke entrenatu aditzaren erregimena zein den argitzea: gaur entrenatu naiz, zuk larunbatetan eskolako haurrak entrenatzen dituzu.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): hitzok sartzea ez da beharrezko ikusi.

entrenatu, entrena, entrenatzen
1 da ad. kirol. Kirol jakin batean trebetasuna lortzeko edo sasoian egoteko ariketa aproposak egin. Gogotik entrenatu naiz igerian.
2 du ad. kirol. Kirol jakin batean trebetasuna lortzeko ariketa aproposak eginarazi. Zuk futbol taldea entrenatuko duzu.

Aztergaia: entrenatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "entrenatu. Jokalariak entrenatu dira, entrenatzaileak entrenatu ditu".

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

entrena, entrenatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Jakite-arloak

Kirol.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [K104]: sartu behar da nahitaez (oso oker ez banago, eta oso oker banago ordaina eman behar da). Ez dakit Iparraldean ulertzeko arazorik baduen. Sartuz gero, laguntzailea ere zehaztu behar da (ni entrenatu naiz, halako entrenatu dut). Beste zenbait jarduera-aditz ere horrela egiten dira (paseatu naiz, dantzatu naiz -bidenabar, hiztegi honetan ez da honen erregimena zehaztu-). Horrela egiten duten hiztunak erraz aurki daitezke" (1994-11-04)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: falta dira. Komeniko litzateke entrenatu aditzaren erregimena zein den argitzea: gaur entrenatu naiz, zuk larunbatetan eskolako haurrak entrenatzen dituzu.

 - [E208]: "entrenatu: adibideak jartzea beharrezkoa da, erdal eraginez heltzen ari zaizkigun kalkoak saihesteko. Bihar entrenatuko gara. Nik eskolako haurrak entrenatzen ditut . Eta *bihar entrenatuko dugu gisakoak gaitzetsiz".

 - [E116]: "pentsatzen dut "erdal eraginez" helduak direla erabiltzeko modu guztiak, eta kalkoak direla denak, ezinbestean (mailegua da entrenatu, eta mailegu oso berria). Dena dela, bat nator XKrekin, eta pare bat adibiderekin adieraziko nuke onartzen edo hobesten dugun bidea, kirolen bat aipatuz: batetik, gogotik entrenatu naiz igerian bezalako bat eskain dezakegu, eta, bestetik, zuk (pilotaria, futbol-taldea) entrenatuko duzu bezalako bat. Baina zalantza egiten dut bestelakoak saihesten hasi behar dugun: 300 bat testuinguru ikusi ditut, eta horietako 150 batean da ad. motakoa da entrenatu (hori da, beraz, nagusia), eta nor osagairik gabeko du ad. motakoa 50 batean, hau da: hainbat mailegu berri bezalakoa da hirutatik batean, eskiatu bezalakoa, alegia (baina ez guztiz parekoa: honek ez baitu eskiatu naiz bezalakorik onartzen, eta entrenatu naiz bezalakoak, berriz, ugarienak dira, eta hobestekoak, zalantzarik gabe). Zuek esan".

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): hitzok sartzea ez da beharrezko ikusi. Erabakia (2007-07-20): "ok eta gehitu bi adibideak: gogotik entrenatu naiz igerian; zuk futbol-taldea entrenatuko duzu".

entrenatzaile
iz. kirol. Kirolariak entrenatzen dituen pertsona. Realeko entrenatzailea. Boxeolarien entrenatzailea. Futbol-entrenatzaile ezezagun bat.

Aztergaia: entrenatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: falta dira. Komeniko litzateke entrenatu aditzaren erregimena zein den argitzea: gaur entrenatu naiz, zuk larunbatetan eskolako haurrak entrenatzen dituzu.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): hitzok sartzea ez da beharrezko ikusi.

entrepresa
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, entrepresa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. enpresa].

Aztergaia: entrepresa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-03-23 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh36 2020-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

entrepresa iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, entrepresa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. enpresa].

entrepresa 36; enpresa 52843.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

entrepresa 19; enpresa 10750.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

entrepresa* e. enpresa

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. entrepresa hitza zaharkitu samar gelditu dela dirudi, baina oraindik ere ageri da tarteka. Komeni da oraingoz debekua mantentzea.

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

ik. enpresa

entresaka
iz. Heg. beh. Bakanketa, mehazketa.

Aztergaia: entresaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

entresaka 1 (EstiLib: "entresaka e. leiho. v. 110-112. ARAUAK").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

entresaka : HiztEn, Euskalterm 3. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Nekazaritza hiztegian: entresaka (Ik. meazketa); meazketa (sin.: bakanketa, entresaka).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

entresaka : HiruMila, ElhHizt. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. meazketa / EEgunk: "† entresaka e. leiho, informazio elementu bat".

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

testuetan ageri ez den arren, ezaguna da ahozkoan.

Informazio osagarria
Behe-mailako formaren aldean hobestekoa

Beh. Ik. bakanketa, mehazketa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "baso nahiz mendietako arbolekin egiten den horri entresaka deritzo Bizkaian, eta marka horrekin zerrendaratu behar da, besteak hobetsi gabe (nahi izanez gero, sinonimo eta adibide moduan)".

 - [E116]: "Bizkaian ez ezik, eta oker ez banaiz, Hegoalde gehienean ere hala esaten zaio arbolak bakantzeko modu jakin bati (gaztelaniazkoa da entresaca), eta Heg. marka dagokio, lantaldearen azalpenean ageri den bezala. Testuetan bildu ez dutenez, baina ahozkoan ezaguna denez, Beh. marka erantsi diote (gaurko prosan ageri da, idazle hauengan: P. Aristi, I. Iñurrieta, R. Saizarbitoria, P. Zabala; eta Berria-ko 7 testuingurutan). Gainera, Hegoaldekoa bakarrik denez, eta ez Euskal Herri osokoa, bakanketa eta mehazketa formak hobetsi dira proposamenean, euskara baturako egokiagoak edo jatorragoak direlakoan (halatsu egin du Nekazaritza hiztegia-k ere). Ongi iruditzen zait niri lantaldearen proposamena, bere horretan; baina besteak hobetsi nahi ez badira, "h." eta guzti, definitzaile gisa eman daitezke: "... 'bakanketa, mehazketa'".

 - Erabakia: Erabakia (2007-07-20): "entresaka iz. Heg. Beh. h. bakanketa, mehazketa".

entretenigarri
1 adj./iz. Heg. Jostagarria, entretenitzen duena. Telebista piztu nuen, baina ez zegoen gauza entretenigarririk ikusteko. Solas entretenigarri bat entzuteko. Entretenigarri handia ekarri didate Antonen begi argiek.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Liburuak nituen ordu luzeen entretenigarri.

Aztergaia: entretenigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

entretenimendu
1 iz. Heg. Entretenigarria, entretenitzen duen gauza. Gaixoaldian, beste entretenimendurik ez eta, liburuak ditu ia lagun bakar. Eskolak ematea entretenimendu polita izan litekeela. Entretenimendurako baino balio ez duten filmak.
2 iz. Ipar. Mantentzea. Errepideen entretenimendu eskasa salatu zuten.

Aztergaia: entretenimendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

1 Heg. 2 Ipar.

entretenitu, entreteni, entretenitzen
1 da/du ad. Heg. Jostatu, jostarazi. Hemendik aurrera hire asmakizun horrekin entretenituko duk mundua.
2 da/du ad. Zerbait egiten, nahi den edo ohi den baino denbora gehiago igaro edo igaroarazi, berandutu. Arratsaldeko eskolak bukatutakoan, beti entretenitzen ginen han edo hemen, jolasen batean.
3 da/du ad. Ipar. Mantendu. Bere garbitasunean entretenitzeko. Behar dela entretenitu Elizaren batasuna.

Aztergaia: entretenitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

entretenitu, entreteni, entretenitzen. da/du ad. 1 Heg. 'jostatu, jostarazi'. 2 Ipar. 'mantendu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

entretenitu, entreteni, entretenitzen

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

abusatu

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  entretenigarri ere gehitu, maiztasun handikoa baita. XK: Heg. baldin bada beste esanahi bat ere baduela adierazi du: 'zerbait egiten edo bidean denbora pasatu'.

 - Erabakia: EArau (1996-10-18): ez da onartu.

entropia
iz. fis. Sistema batean lana egiteko erabilgarri ez den energia kantitatearen adierazgarri den magnitude termodinamikoa.

Aztergaia: entropia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis.

entsalada
iz. Barazkiekin, gehienetan barazki gordinekin, prestatzen den janaria, gatz, olio eta ozpinarekin maneatu ohi dena. Tomate entsalada.

Aztergaia: entsalada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Erdaretako batetikoa onartu da, bakarra aski delakoan
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS. gisa gehituz: entsalada-ontzi .

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-nts-

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: aldamenean = gatz-ozpindu ezarriko nuke.

 - Erabakia: EArau (1996-10-18): ez da onartu.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper