50535 emaitza bilaketarentzat - [14901 - 14950] bistaratzen.

entsalada ontzi, entsalada-ontzi
iz. Entsalada mahaira ateratzeko erabiltzen den ontzia.
entseatu, entsea, entseatzen
1 da ad. lap. eta bnaf. Saiatu. Egunetik egunera aitzinago iragatera entseatzen direnak. Entsea gaitezen geure eginbidea egitera. Ahal guztiaz entseatu. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Oraingo arrantzaleak denbora batekoak baino entseatuagoak dira.
2 du ad. Zerbaiten saioa egin, bereziki antzerki, musika-emanaldi edo kideko batena, jendaurrean aurkeztu aurretik. Uda ostean koreografiak entseatu eta urrian eta azaroan ikuskizunak izango dira hainbat aretotan.

Aztergaia: entseatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1994-03-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

entseatu, entsea, entseatzen. da/du ad. Lap. eta BNaf.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

L-BN: ik. saiatu

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

entseatu, entsea, entseatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

entsegu
1 iz. lap. eta bnaf. Saioa. Entsegu alferrak. Egiten dute zenbait entsegu, baina ez aski. Guk badakigu Errusian egin diren gisa horretako entseguek karrika egin dutela.
2 iz. Errugbiko jokaldia, baloia hagen marratik harantz dagoen zelai zatian eskuekin uztean datzana. Partida honetan ere entseguak ugari.

Aztergaia: entsegu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1994-03-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Lap. eta BNaf. 'saioa, saiakera'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

L-BN: ik. saio, saiakera

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

entseiatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, entseiatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. entseatu].

Aztergaia: entseiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-03-23 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"...La forma en(t)seiatu es la más usual hasta el s. XX; emplean en(t)saiatu los autores meridionales, además de Chourio y (...) Tartas, Haraneder, Mihura y Goyhetche. En(t)seatu se documenta ya a finales del s. XVII, y lo emplean autores bajo-navarros o de influencia bajo-navarra, convirtiéndose en la forma más general en el s. XX. (...) En DFrec hay 3 ejs. (uno sept.) de entseiatu, 5, septentrionales, de entseatu y uno, meridional, de ensaiatu"

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB-EgAs.: entseiatu 6 aldiz agertu da; entsaiatu formak 5 agerraldi ditu; entseatu bitan aurkitu da.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: ensaiatu (1), entseatu (5), entseiatu (3); AB38: entsaiatu (1), entseiatu (8); AB50: entsaiatu (5), entseiatu (2)

Bestelakoak
Jatorrizko forma

entseiatu, saiatu

Euskaltzaindiaren Arauak

entseiatu* e. entseatu.

Lantaldearen irizpideak
Forma berriagoa, bere euskalkian berritu-nagusitua

entseatu da XX. mendean nagusitua, eta hobestekoa

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "entseiatu, entseiu: hauexek dira, ene esperientziaz bederen -saiatu eta saio-rekin batera- euskara batuan idazten dutenen artean erarik hedatuenak. Entseatu zerrenda honetan dakusat lehen aldiz eta entsegu beti era marginal gisa agertzen da. Behin ere ohiko idazleen artean" (1995-01-25)

 - [K104]: hau baldin bada jatorrikoa, hobe horri eustea, gaur egun ere hala egiten baita gehienetan (Lur Entziklopedia, Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoa...). Zenbait adiera zehaztuko balitz hobe: antzezlana entseiatu?, dantzak entseiatzen ari dira?, entseiu/entsegu/saiakera, literatur jeneroa, rugbyko entseiua..." (1994-11-04)

 - [K201]: ez dakit non nagusitu den XX. mendean. Bitxia egiten zait" (1994-10-20)

entseiu
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, entseiu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. entsegu].

Aztergaia: entseiu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-03-23 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"las formas en -gu (...) predominan desde finales del s. XIX. En DFrec hay 4 ejs., meridionales, de entseiu, 10 (2 sept.) de entsegu y 6, mer., de en(t)saio"

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB-EgAs: entseiu- formak 9 agerraldi ditu; entsegu- formak 5 eta entsaio behin azaldu da.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: entseiu- (4), ensaio (4), entsaio (2), entsegu (10); AB38: entseiu- (12), entsegu (3), entsegugintza (1); AB50: entseinu (4), entseiu- (2), ensaio (1), entsaiamendu (1), entsaio (1), entsaiu (1), entsegu (6).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

entseiu* e. entsegu.

Lantaldearen irizpideak
Forma berriagoa, bere euskalkian berritu-nagusitua

entsegu da XX. mendean nagusitua, eta hobestekoa

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik hau proposatuko nuke]" (1994-11-02)

 - [E302]:  saio / entseiu / entsaio: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...). Agian hirurak erabil daitezke, baina ingurune eta eremu desberdinetan. Beharbada literatur lanen artean aipatu beharko genuke entseiua , irratikoak dira saioak , baina ez ote dira beharrezko antzerki (edo irrati programa) aurreko entsaioak eta zer dira rugbyan egiten direnak, saioak, entseiuak ala entsaioak?" (1994-07-22)

entseiukarrean
adb. zah. Saio moduan. Entseiukarrean bezala egiten diren lehen entseguak. Aditz sintetikoa hartu du batik bat Olabidek, entseiukarrean bezala.

Aztergaia: entseiukarrean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

saio moduan.

entterka
adj. Ipar. Barrenkoia.

Aztergaia: entterka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-12-02 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

entterka 4 aldiz jaso da, ap. Lf in Euskera, XXII, 1977, 138-139: "Koska eta entterka Heletan"; "Bestek bezala guk koskari hi erraiten dakogu eta entterkari zu!", "Entterka da presuna bat fina, lerdena, ederra baino pollitagoa, itxuraz bederen eztia, goxoa, geldia, ixila, beratza; horrek ez du erran nahi ez duela maleziarik; barne handia badauka, luzakor bainan ez ahanzkor"; "[Etsenno Salaberryren] arabera entterka da 'introvertido', eta kuska 'extrovertido'".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez eta beste hauetan ere EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Er. gabea (hots: autore bakarrak erabilia: Lf).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "bizi bizia ahozkoan bederen".

 - [E116]: "forma "bizi-biziak" jaso egin ohi ditugu, dagozkien marka eta azalpenekin: PXk argituko du nola jaso behar dugun".

 - Erabakia: Erabakia (2007-07-20): "entterka izond Ipar.".

entusiasmo
iz. Lehia bizia, karra. Ik. ilusio; poz; gogo; gogo bero. Gure entusiasmoak eta sinesmenak mugiarazten gintuen orduan.

Aztergaia: entusiasmo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1998-12-02 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

entusiasmo 30: Argia 1, Berria 29.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: entusiasmo 37: Berria 8, Jokin Muñoz 4, Bernardo Atxaga 3, Joxe Azurmendi 6, Ana Urkiza 2, Josu Zabaleta 2, Koldo Izagirre, Anjel Lertxundi, Alberto Barandiaran, Joxerra Garzia, Unai Elorriaga, Anton Garikano, Monika Etxebarria, Juan Garzia, Joxerra Garzia, Jon Alonso, Joan Mari Irigoien, Txillardegi.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

oso erabilia, eta sartzekoa.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih.

entxufatu, entxufa, entxufatzen
du ad. Heg. Entxufe baten bidez tresna bat elektrizitate sarearekin lotu. Ik. konektatu. Tresna, bezperako bera, entxufatu, eta bazebilen.

Aztergaia: entxufatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Bbehin edo onarpen eske (Heg. markarekin, beharbada): a) ez da nazioarteko forma, eta ez du baldintza minimoa ere betetzen; b) lotu, lokia sartu, ahokatu bezalakoak proposatu dira ordaintzat; c) baina lantaldeak ez du uste horiek onartu-hedatuko direnik.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

entxufa, entxufatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Sartu egingo nituzke bai entxufatu eta bai entxufe. Hitz hauen txostenak argi erakusten du erabiliak direla, eta gauza bera adierazten du Ereduzko prosa gaur corpusak ere".

 - [E103]: "kendu hau".

 - [E116]: "Lantaldeak eta MAk bezalatsu pentsatzen dut nik ere, hau da: nekez baztertu ahal izango ditugula entxufatu eta entxufe, Hegoaldean behintzat. Baina mailegu onartzekoen gutxienekoa ere betetzen ez badute, "ez dira erabat euskal hitzak", 1991ko gure agiriak dioenez, "euskara bizian [...] sustraitzen ez diren bitartean bederen". Horregatik, gutxienez Heg. marka erantsi beharko genieke".

 - Erabakia: Erabakia (2007-07-20): "entxufatu, entxufa, entxufatzen. du ad. Heg. eta entxufe hitzari ere Heg marka jarri".

entxufe
1 iz. Heg. Gai isolatzaile batekin egindako pieza, metalezko bi edo hiru punta dituena eta tresna bat elektrizitate sareari lotzeko erabiltzen dena. Zorua garbitzeko makinaren entxufea ez da atera behar kabletik tira eginez.
2 iz. Heg. Elektrizitate sareari lotuta dagoen pieza, bi edo hiru zulo dituena eta berari lotzen zaion tresnari argindarra ematen diona. Gelako beste muturrera garraiatu behar izan nuen trasteria guztia, ez baitzen entxuferik bazter horretan. Gizon gaztea, hormako entxufean lardaska hasten da.

Aztergaia: entxufe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

entxufe 1 (Eguzk GizAuz: "Lapak atxari lez euren entxufeai inkata").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira (eta B 1) entxufe 18 (UZEI 5 eta etxufe-oinarri 1; Saioka/7 2; X. Mendiguren B. 3; OrdenadoreP 2 eta programazio-entxufe 2; Elhuyar; A. Lertxundi; A. Aizpuru), entxufatu 6 (X. Mendiguren B. 3; UZEI; A. Lertxundi), desentxufatu 5 (UZEI 2; X. Mendiguren B. 2; A. Ormaetxea), entxupista 1 (Euzkadi 1936) eta hargune 4 (X. Mendiguren B. 3, Osabide Hezkuntza 1989: energi hargune). // Testuinguruak entxufe : UZEI 5: "Etxe-tresna batek (edo haur batek entxufe bat ukitzean) korronte-ihes bat sortzen badu, diferentzialak korrontea eteten du oker handiagorik gerta ez dadin", "Ez konektatu entxufeak onartzen duen baino potentzia handiagoko aparaturik (gehienetan entxufeek ez dute 1000 W baino gehiago onartzen ez badaude berogailuentzat edo erabilera berezietarako pentsatuta)", "Entxufe baten bi piezak elkarrekin enkajatu konexio elektriko bat egiteko", "Entxufea. Funtsean bi piezaz osatutako gailua edo tresna"; Saioka/7 2: "Entxufeekin kontuz ibili behar dugula ere ba dakigu, bestela zartada ederra har baitezakegu", "Zartadak ekiditeko, kable edo entxufe batek elektrizitatea noiz daukan jakitea komeni zaigu"; X. Mendiguren B. 3: "Elektrikariek kableak ezartzen dituzte lanpara eta entxufeetara elektrizitatea eramateko", "Horregatik, beharrezko kontuak gabe, entxufe bat ukitzen badugu edo aparatu elektrikoak maneiatzen baditugu, deskarga elektriko bat gerta dakiguke", "Ez sekula sartu gauzarik entxufeetan"; OrdenadoreP 2: "Indarra hartzeko kablea bai ordenadorean eta bai sarrerako tentsioa duen entxufean sartuta dagoen (irteera anitzeko kaxa bat erabiltzen ari bazara, egiaztatu sareko tentsioa duen entxufean entxufatuta dagoen)"; Elhuyar: "Etengailua itzali eta entxufeak atera berehalako laguntza eman aurretik"; A. Lertxundi: "Kordoiak lurrean zeuden, entxufetik aterata"; A. Aizpuru: "Kartzela ere ikusi omen du horietakoren batek; bitartean, kalean ederki dabiltza "entxufeak" aprobetxatuz nahi dutena egin dutenak"; entxufe-oinarri : UZEI 1: "Entxufea. Funtsean bi piezaz osatutako gailua edo tresna; pieza bati entxufe-oinarria esaten zaio eta besteari kabila"; programazio-entxufe : OrdenadoreP 2: "Disko-unitateetako programazio-entxufeen eta zubien posizioak A (1) unitatea zein den eta B (2) unitatea zein den erakusten dute", "Bilatu zurearen antzekoa den disko-unitatea eta ipini zubiak programazio-entxufeetan irudiak erakusten duen moduan"; entxufatu : X. Mendiguren B. 3: "Iturginek entxufatu egin dituzte birabirkinaren eta eskulanpararen kableak pasiluko hargunean", "Zer aparatu entxufatzen ditugu hargune horretan? (Aspiragailua eta abar)", "Horregatik ez duzu entxufatu behar aparatu elektrikorik esku hezez edo, oinutsik baldin bazaude, zoru heze gainean zaudelarik"; OrdenadoreP: "Indarra hartzeko kablea bai ordenadorean eta bai sarrerako tentsioa duen entxufean sartuta dagoen (irteera anitzeko kaxa bat erabiltzen ari bazara, egiaztatu sareko tentsioa duen entxufean entxufatuta dagoen)"; UZEI: "Entxufatu. Entxufe baten bi piezak elkarrekin enkajatu konexio elektriko bat egiteko"; A. Lertxundi: "Botoiak sakatu zituen bigarren aldiz John Waynek urduri, baina Madame Kontxexik: Alferrik ari zara, Erik, entxufatu gabe daude biak"; desentxufatu : UZEI 2: "Desentxufatuta eta haurren eskueratik urrun gorde aparatuak", "Ez manipulatu edo garbitu aparatuak desentxufatu gabe"; X. Mendiguren B. 2: "Aparatu elektriko bat desentxufatzean ez kordoitik tiratu, plastiko edo gomazko ziri isolatzailetik baizik", "Aparatu elektriko bat desentxufatzean ziri isolatzailetik tiratu beharrean kordoitik tiratzen badugu, zer gerta liteke?"; A. Ormaetxea "Horregatik "desentxufatu" zuten, berak ez zuen hil nahi, ez zuen errurik!"; entxupista : Euzkadi 1936: "Orain artian naiko iruntsi dogu, ez entxupistiengandik bakarrik, batta ugazaba asko ta abertzaliengandik, be"; hargune : X. Mendiguren B. 3: "Iturginek entxufatu egin dituzte birabirkinaren eta eskulanpararen kableak pasiluko hargunean", "Zer aparatu entxufatzen ditugu hargune horretan? (Aspiragailua eta abar)", "Non daude hargune horretara elektrizitatea daramaten kableak? (Hormetan estalirik daude segurtasunezko arrazoiengatik)"; Osabide Hezkuntza 1989: "oinarrizko obra (eraikuntza, ateak, leihoak, energi harguneak, argiuneak...)".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

entxufatu : AB38 2, HiztEn, Euskalterm 1; entxufe : AB38 7 (eta entxufe-babestailu 1), AB50 2, HiztEn, LurE, Euskalterm 6 (eta entxufedun 1). Eta 'enchufar' itzulitako ahokatu 1 (Euskalterm). Ez dugu aurkitu ap. DFrec.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

entxufatu : HiruMila, ElhHizt, Lur EF/FE; entxufe : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EF/FE. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal enchufar, brancher / enchufe, prise, branchement formen ordainak: HiruMila: entxufatu, lotu, konektatu / entxufe, lotune, ukondo; ElhHizt: entxufatu, lotu, elkartu / entxufe, prisa; Lur EG/CE: entxufatu / entxufe; Lur EF/FE: entxufatu, ahokatu / lotura, entxufe, (prise de courant) indar aho, ahokatze; Casve FE: ahokatü / ahokatze, (point de prise) lokia, lotpide; HaizeG FB: ahokatu / hartzapen, hartzen (facilité de saisir) lokia, lopide, atxikigailu; PMuj DCV: (encajar, abocar) aokatu, aoratu, oatu; (electr.) lotu, elkartu / aokatze, (electr.) indar-giltz, argi-giltz, giltz, (sitio del enchufe) lotune.

Erdaretako formak

Beste erdaretan enchufe / enchufar: fr (DLLF): prise, de courant; embranchement / brancher; it (S. Carbonell): presa, spina, innesto, attacco / innestare la spina nella presa; en (Collins): (clavija) plug, (toma) point, socket, (enchufe múltiple) adaptor / to plug in; de (Langenscheidts): Muffe, Steckdose, (macho) Stecker / inea.-stecken, an-schlieen, verbinden.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

MilaHitz / Prestas: 14 lek. (B 5 / G 9); 13 lek. (B 8 / G 5); 28 lek. (B 8 / G 20)

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Bbehin edo onarpen eske.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

entzefalo
iz. anat. Ornodunetan, orno-muinaren aurreko muturrean, garezurraren barnean dagoen nerbio materiazko masa, nerbio-sistemaren zentroa dena. Ik. burmuin.

Aztergaia: entzefalo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Anat.

entzerratu
da/du ad. Norbait leku itxi batean sartu edo gorde. Ik. itxi1 9. Mexikon, bera bezalako pertsonak mehatxupean bizi dira, auzo aberats eta itxietan entzerraturik. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Antso Entzerratua.

Aztergaia: entzerratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-12-02 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. itxi, itxialdia egin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "kendu hau".

 - [E116]: "Bat nator PXrekin; baztertua baldin badago, onena aipatu ere ez egitea da (Ageri da XX. mendeko testu batzuetan; baina XIX. mendearen erdialdeko kristau-ikasbideak dira OEHko azken lekukoak; eta aurrekoak, berriz: Lç, Bet, Ber, EZ, Cap, VJ, OA, Iraz eta fB)".

 - [E116]: "Proposamena: kendu lerroa".

 - Erabakia: Erabakia (2007-07-20): "ok".

entzierro
iz. Zezenak zezentokira eramatea; bereziki, festetan zezenak zezentokira eramateko egiten den lasterketa, zezenen aurrean lasterka doazen korrikalariek egiten dutena. Sanferminetako entzierroa.

Aztergaia: entzierro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma hedatua onartzekoa da, ordain egokirik ez duenean
Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ntz-

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

zezen-festa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "beharrezkoa al da? Ez al dugu itxialdi?" (1995-01-25)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "entzierro: Batetik, definizioa ez da egokia, eta bestetik erdarakada hutsa da. Bada itxialdi ere. Nik kendu egingo nuke".

 - [E116]: ""zezen-festa" ez da definizioa, XK-k ongi dioenez (azalpena-edo da, eta azalpenak parentesi artean eman ohi dira, eta ez komatxo bakunen artean). Kendu nahi bada, ken daiteke gure zerrendatik, baina, nik dakidala, festa (?) horri horrela esaten zaio, eta horrela bakarrik. Iparraldean ere ezagunak dituzte festa eta izena; hona Herria astekariko bi pasarte: "Baionan [...] ortzegun huntarik hasirik: haurren danborrada, zigante txiki, entzierro txiki, piknik handia" (2004-07-05); "maiatzaren 8an [Hazparnen] eguerditan entzierroa eta bazkaria [...] Arratsaldeko bortzak eta laurdenetan entzierro ttiki haurrentzat" (2005-05-05)".

 - Erabakia: Erabakia (2007-07-20): "entzierro iz. (zezen-lasterketa)".

entziklika
iz. Aita santuak apezpikuei doktrinako puntu bati buruz bidalitako eskutitza. "Pacem in Terris" entziklika.

Aztergaia: entziklika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ntz-

entziklopedia
iz. Zientzia-alor jakin baten edo giza ezagutza guztien berri ematen duen obra, eskuarki alfabetoaren hurrenkeran emana. Giza jakintzen entziklopedia. Diderot eta d'Alembert-en Entziklopedia. Entziklopedia-hiztegia.

Aztergaia: entziklopedia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ntz-

entziklopediko
adj. Entziklopediarena, entziklopediari dagokiona. Eskaileretan gora eta behera Hiztegi Entziklopedikoak saltzen.

Aztergaia: entziklopediko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

entzima
iz. Biokimikako erreakzioak eragiten edo bizkortzen dituen gai urkorra. Gaur egun, 1.300 entzima mota baino gehiago ezagutzen dira, eta gorputzeko zelula gehienek berrehun entzima desberdin dituzte gutxienez.

Aztergaia: entzima

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ntz-

entzuera
iz. Entzutea.

Aztergaia: entzuera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

entzuera izan.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

entzutea.

entzuera izan
du ad.-lok. Entzutea izan. Zulo handi honetan lan asko egin ohi zelako entzuera badugu.

Aztergaia: entzuera izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

entzuera sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

aditzea izan, entzutea izan.

entzueran
adb. bizk. Entzutean. Hitzok entzueran, ezin izan zioten negarrari eutsi.
Loturak

Aztergaia: entzueran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2007-09-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan entzuera sarrera: Kk Ab ("Gastela-mutillak esan ezkero uste izan lei lenengo entzueran, Gastelako mutillak ete diran").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

entzueran 2, A Ipuiñak ("Erregiñak au entzueran barrezka esan eban: Ona emen neure Erri guztian eztagoan lango bat, berak deritxona diraustana"), Zubk ("Au entzueran, aldun batzuk alkarri kinuka zinoen: ¿Nork nori yoko etedautsaguz bostak geuk beroni ala beronek geuri?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

entzueran : EuskHizt (adibide azaldu gisa, s.u. entzuera: bizk. 'entzutean'), Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

gramatikari dagokion puntua dela uste du lantaldeak, bizkaieraz aditz askorekin erabiltzen baita -(k)eran forma, bestetako -tzean formakoen adieran-edo.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "nire ustez ere, gramatikari dagokio. Eta horrelakoak, edo isildu egiten dira hiztegian, edo adibide gisa aipatzen dira. Kontuan izanik ondoan joango direla entzuera izena eta entzuera izan aditz-esapidea, bigarren bidetik joko nuke nik kasu honetan, eta entzun aditzean eskainiko nuke ondoko adibidea: "hitzok entzueran (Bizk. 'hitzok entzutean')".

 - Erabakia: Erabakia (2007-09-28): "OK".

entzuketa
iz. Entzutea, entzuten egotea. Ik. entzunaldi. Epaileak agindutako telefono entzuketa ugarietan esandakoak.
Azpisarrerak

Aztergaia: entzuketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

entzuketak egin
du ad.-lok. Norbaiten elkarrizketa pribatuen, bereziki telefono-elkarrizketen, ezkutuko grabazioa egin. Lehen ministroari entzuketak egin dizkiote urte batez. News of the World egunkariak, informazioa lortzeko, legez kanpoko entzuketak egiten zituen.

Aztergaia: entzuketak egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

entzukizun
iz. Entzutekoa. Hau izango da zuen entzukizuna gaurko hitzaldian.

Aztergaia: entzukizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: -nk- / HiztEn: -nk- / LurE: - / ElhHizt: -nk- / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

forma erregularra -n- gabea delakoan, herskari ahoskabeen aurrean (eta cf. erantzukizun).

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+k-.

entzule
iz. Zerbait, bereziki hitzaldi edo irratsaio bat, entzuten duen edo entzuten ari den pertsona. Ik. aditzaile 2; ikus-entzule. Nire entzule onak. Entzule guztiek txalotu zuten hizlaria. Entzule eta irakurleen lana. Irratsaio baten entzule kopurua.

Esaera zaharrak

Esalea entzule.

Aztergaia: entzule

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
entzulego
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, entzulego-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. entzuleria; orobat entzuleak plurala ere erabil daiteke, noski].

Aztergaia: entzulego

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-03-23 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh91 2020-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

entzulego iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, entzulego-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. entzuleria; orobat entzuleak plurala ere erabil daiteke, noski].

entzulego 51; entzuleria 162.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

entzulego 32; entzuleria 71.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

entzulego* e. entzuleria, entzuleak.

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Lehenago aztertutako biztanlego forma ia desagertu bada ere, ez da gauza bera lortu entzulego formarekin. Dena dela, gomendioari eutsi beharko litzaioke.

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

ik. entzuleria

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go/-teria

entzuleria
iz. Entzuleak, entzuleen multzoa. Entzuleriaren iritzia jasotzeko.

Aztergaia: entzuleria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-teria

entzumen
iz. Gorputzaren zentzumena, belarrian datzana eta hotsak eta soinuak sumarazten dituena. Itsuei ematen zien ikusmena, eta gorrei entzumena. Entzumenaren organoak. Entzumen zolia.
Azpisarrerak

Aztergaia: entzumen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
entzumenezko
adj. Entzumenarena, entzumenari dagokiona. Ik. entzutezko. Entzumenezko estimuluek garrantzi handia dute animalia-espezie askoren jarduera sexualean.
Loturak

Aztergaia: entzumenezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2007-09-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 2004-09-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira entzumenezko 4, J. Sierra ("ABC testek, honako arlo hauek neurtzen dituzte: ikuste-mugitzezko koordinazioa, [...] entzumenezko oroimena, nekearen indizea..."), Garraioa 2 ("Entzumenezko sonda batetan, untzipeko uraren sakontasuna azaltzen da grafikoan", "Radarrak, irrati uhinak erabiltzen ditu inguruko untzi eta lurraldeak detektatzeko, entzumenezko sondek soinuzko uhinak erabiltzen dituzten bezalaxe"), Beleko ("Zentzumenezko somaketa #mdash# entzumenezkoa, ikusmenezkoa, ukimenezkoa") eta ikus-entzumenezko 1, KazetJardun 1991 ("Ikus-entzumenezko informazio-bideen beharrizanekin bat datorren estiloa sortzeko, beharrezkoa zen ere teoriaren aldaketa"); entzutezko 7, B. Urkizu 2 ("Ez da harritzekoa epe motzeko oroimena dela-ta kanporakoi zenbaitek beren entzutezko oroimena ahula dela aitortzea", "Entzutezko alderdia, jarraitu eta ulertzeko derrigorrean material inprimatua eskatzen duena"), J.M. Mendizabal ("konparatu transkribatu duzun testuaren eta zeure helburuen zerrendaren luzelaburra irakur / entzutezko ulermenerako erabiltzen duzun testuarekin"), Programazioa 1983 ("Entzutezko ulermena: Kultura orokorraren mailan eginiko edozein euskal hizketa ulertzeko gaitasuna eskatuko da"), UZEI 2 ("beste iharduera-mota batzutan gehiago zentratuko naiz, horien bidez ikasleei beren entzutezko trebetasunak garatzen lagun bait diezaiekegu", "Azken kapituluan ere ikusi dugu entzutezko iharduera bat, simulazio-ariketa luze batean osagai bat izan daitekeela"), A. Lasarte ("Ulermenari dagokionez, badu entzutezko ulermena, batez ere, inguruko hizkera entzuten duenean"); ikus-entzutezko eta ikusentzutezko bana: UZEI ("Azkenik, esan beharra dago gaur egun bideoak duen garrantzia ikusirik, euskaldunok ere atea zabaldu diogula ikus-entzutezko teknika berri honi"), J.E. Ginto ("esan behar Erakusketa sei txokok osatzen zutela, bakoitza "panel" handiz eta ikusentzutezko material ugariz orniturik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Euskalterm: entzumenezko 5 (e. agnosia, e. hautemate, e. mezu, e. pertzepzio, gainezarpen ikoniko-entzumenezko) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

entzumenezko aitormen : PMuj DVC (confesión auricular); entzutezko : HiruMila (auditivo), PMuj DVC (auditivo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil edo onarpen eske, lantaldeak ez baitaki esaten entzumenezko / entzutezko bikoteko zein den hobesteko-indartzekoa (eta, horrelakoetan egin ohi duenez, biak ematekoak direla uste du).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "erabili egiten da entzumenezko hau, eta ongi eratua da (nahiz ez diren asko [aditzoina + men-ezko] osaerako izenlagun erabiliak: cf. asmamenezko, harrimenezko, ikusmenezko, irudimenezko, nahimenezko, ukimenezko, eta besteren bat), eta beste horrenbeste esan daiteke entzutezko izenlagunaz. Lantaldeak bezala, biak eman daitezkeela uste dut: formak eman oraingoz, eta ikusiko dugu zeinen aldeko aukera egiten duten erabiltzaileek".

 - Erabakia: Erabakia (2007-09-28): "OK".

entzun, entzun, entzuten
1 du ad. Entzumenaren bidez sumatu. Ik. aditu1. Entzun ezazu zer dioen. Bentzu munduak ene deiadarra. Ezin entzunezko hotsa. Entzuteko belarririk duenak entzun beza. Entzun bai, baina ulertu ez. Nire hitzak entzun bai, baina betetzen ez dituena. Albiste hori entzun baino lehen. Askotan entzun diogu hori esaten. Gizon ikasi bati entzun niona. Horrelakorik entzun ere ez dute nahi. Eta Jainkoak bere eskaria entzun zion. Gure oraingo entzun beharra ez da izango makala. || Entzun iezaguzu, Jauna. Zarata handia dago hemen eta ez dizut ondo entzuten. Amak zeruetatik entzun balio bezala.
2 Ezaguna, ospetsua. (Partizipio burutua izenondo gisa). Espainiako bazter entzun hartan.
[Oharra: entzun Hegoaldean, dio aditza da, objektu bakarra duenean eta objektu hori pertsona bat denean (entzun dizugu) eta Iparraldean, du aditza (entzun zaitugu)].
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Berri ertuna, lehenengo entzuna. Entzun eta isil, baiezko biribil. Ezkila entzun nahi ez duenak ez soka tira. Zeinua entzun nahi ez duenak ez soka tira.

Aztergaia: entzun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

entzun, entzuten. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ez entzun(arena) egin.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

entzunarazi

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

entzun, entzun, entzuten

entzunaldi
iz. Entzutea; zerbait entzuten den aldia. Musika entzunaldia. Arratsaldeko seietan, euskal musika tresnen entzunaldia. Lehen entzunaldian ez zuen ezer ulertu. Gernika operaren lehen entzunaldia.

Aztergaia: entzunaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
entzunarazi, entzunaraz, entzunarazten
du/dio ad. Entzutera behartu. Kukuak entzunarazi zuen bere kanta ezaguna. Euskaraz entzunarazi digun musika berri garbia. Meza entzunarazi.

Aztergaia: entzunarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

entzunarazi, entzunaraz, entzunarazten. dio ad.

entzunareto
iz. Auditoriuma. Ik. entzungela.

Aztergaia: entzunareto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z4:EArau

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

"iz. Sin. auditorium" (ik. BAgiria 2004-01-30).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-areto.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. auditorio 1.

entzunbide
iz. g. er. Entzuteko bidea edo modua. Zein ote da mezaren entzunbiderik errazena eta onena?

Aztergaia: entzunbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

entzunezin
1 adj. Ezin entzun daitekeena. "Eskerrik asko" entzunezin bat xuxurlatu du. Etsaiarentzat ikusezin, entzunezin, sumaezin bihurtzen ikasi nuen.
2 iz. Gorreria. Makal zegoen, entzunezin pixka bat bai, baina, esateko, ondo.

Aztergaia: entzunezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh31 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ENTZUN-EZIN. a) Inaudible. Belarriz entzun-ezin eta begiz ikusi-ezin dan lezeraño. Zait Sof 94. b) Sordera. Makal zegoen, ba, entzun-ezin pixka bat bai, baiña, esateko, ondo. Zendoia 79.

LB 31 ( Argia 3, Berria 4, Deia 4, EiTB 6, Elkar 11, Erlea 1, Jakin 1, UEU 1); ETC 103

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: entzunezin izond. inaudible / Adorez: entzunezin(ezko) izlag. eta izond. inaudible / Labayru: 0 / NolaErran: entzungaitz – ezin entzun(ezko) – entzunezin (zab.) – entzünezin (ZU) inaudible. / Euskalterm: 0

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzeko modukoa da, adierak bereiziz (entzun ez daitekeena eta gorreria).

entzungai
1 iz. Entzuna izateko prestatutako testua; bereziki, ulermena lantzeko entzuten den testua. Urtebete aritu dira webgunean lanean, entzungaiak biltzen. Pertsonaia bati dagozkion datuak irakurgaitik jasoko dituzte eta beste pertsonaiari dagozkionak entzungaitik. Liburuxka honen osagarri diren zinta batzuk ere edukiko dituzu, ikasbideko entzungaiak bilduz.
2 adb. Entzuteko moduan. Straussek konposaturiko doinuak izango dira entzungai. Aurreneko atala entzungai dago jada irratiaren webgunean.

Aztergaia: entzungai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

entzungai 4, B-EB (M. Olazar: "Geienak gizon gizarteratuak baiño entzumen aundiagoa dauke eta batzuk entzungaiak bereiztu egiten dabez, esaterako euren atzean joten dan txaloa ez dabe entzuten, bai ostera urrin ausi egiten dauan txakurraren otsa"; A. Lasarte: "Entzungaiak: Ohea, altzaririk maiteena [tit.]"; Zeu zeutara: "Liburuska honeen osagarriak diran zinta batzuk ere eukiko dozuz, ikasbideko entzungaiak bilduz"; Habe: "Entzungaiak: Herri Hizkera / Handik eta hemendik [tit.]").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

entzungai : AB38 2. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri-egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gai.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

entzungailu
1 iz. Telefono eta kideko tresnetan, tresnara iristen den hotsa edo soinua entzuteko belarri ondora hurbiltzen den zatia. Ik. aurikular. Telefonoaren entzungailua.
2 iz. Belarrian jartzen den gailu txikia, telefono, irrati edo musika-erreproduzitzaile batetik ateratzen diren soinu edo hotsak entzuteko erabiltzen dena. Entzungailuak belarrietan jarrita hasi dute bisitariek ibilbidea.
3 iz. Audifonoa.

Aztergaia: entzungailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E114]: baina Euskaltzaindiak ez al du proposatu -gailu atzizkiaren ordez tresna erabiltzea?

 - Erabakia: EArau (1996-10-18): ez da onartu.

entzungaitz
adj. Entzuten zaila, ia ezin entzunezkoa. Orain etxea isiltasunez betea da, taupada entzungaitza baizik ez da igartzen.

Aztergaia: entzungaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gaitz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

entzungarri
1 adj. Entzutea merezi duena, entzutekoa. Albiste entzungarria. Harrigarri eta entzungarriak dira sendakuntzan egin diren aurrerapenak.
2 adj. Entzumenaz suma daitekeena. Hots bat entzun genuen, barre-hotsa izan zitekeen, edo trumoi-hotsa, ez dakit; oso zen ozen eta entzungarria.
3 adb. Entzungai, entzuteko moduan. Disko berria euren kabuz kaleratzeaz gain, eskuragarri eta entzungarri jarri dute nahi duen ororentzat Facebooken.

Aztergaia: entzungarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
entzungela
iz. Auditoriuma. Ik. entzunareto.

Aztergaia: entzungela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu corpusetan, ez OEH argitaratuan, ez ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

entzungela : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal auditorio / auditorium formen ordainak: HiztHand: 1 entzuleak, entzuleria; 2 auditorio // HiruMila: entzungela, entzun-toki, entzutegi // ElhHizt: auditorio // Casve FE: entzüngia // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB, PMuj DCV.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Entzungela: Auditorio".

Ongi eratua da

ongi eratua da, eta onartzekoa, erabili gabea den arren.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gela.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. auditorio 1.

entzungor
adj. Entzun nahi ez duena, entzungor egiten duena. Jainkoaren hitza sarkor; horiek, ordea, entzungor.
Azpisarrerak

Aztergaia: entzungor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: entzungor egin.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

entzungor egin

entzungor egin
dio ad.-lok. Eskabide edo aholku bati jaramonik ez egin, aintzat ez hartu. Ik. ez entzun egin; belarriak gortu; belarriak itxi. Emaztearen esanei entzungor eginez. Ez diogu inori entzungor egiten.

Aztergaia: entzungor egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

entzute
1 iz. Entzumenaren bidez sumatzea. Ondarroan izan zen gure entzute eder hura.
2 iz. Ospea, omena. Bere entzute onaren kaltean. Haren entzutea inoiz gal ez dadin. Jakintsu entzutea zuena. Itzul-lanetan irabazi duen entzutea.

Aztergaia: entzute

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: entzute handiko, entzutea izan, entzutez.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: entzutea eman .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

entzutea izan, entzutez

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "53.14: 'entzute handikoa da'" (1995-01-09)

entzute handiko
adj. Entzutetsua. Entzute handiko gizona zen.

Aztergaia: entzute handiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

entzutea eman
dio ad.-lok. g. er. Arreta ipini. Ez entzuterik eman berriketa eta esamesei. || Lur jota dagoenari entzute gutxi ematen diogu.

Aztergaia: entzutea eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: entzute eman / EuskHizt: AS / HiztEn: AS: entzute eman / LurE: AS: entzute eman / ElhHizt: AS: entzute eman / EskolaHE: AS: entzute eman

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

entzute sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

arreta ipini.

entzutea izan
du ad.-lok. Aditzea izan. Badut zure anaiaren entzutea. Baina entzutea badut Ezpeletan badela gizon bat horretarako aukerakoa. Bazuen nonbaitetik hitz horren entzutea.

Aztergaia: entzutea izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

entzutegi
iz. Espainiako estatuan, lurralde jakin bateko auzietan eskumena duen auzitegia; auzitegi hori dagoen eraikina. Entzutegiko sarreran aulki luze batzuk daude.

Aztergaia: entzutegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "entzutegi / auzitegi / epaitegi".

entzutekoak entzun
du ad.-lok. Berebizikoak entzun, egundokoak entzun. Gogorregi mintzatu zen, eta entzutekoak entzun zituen ordainetan.
Loturak

Aztergaia: entzutekoa entzun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ENTZUTEKO (Dv; -tzeko V-gip ap. Etxba Eib). Digno de ser oído (algo o alguien). "Entzutzekua atara daben musikia" Etxba Eib. v. entzungarri (2). Gelditu gura badau puska baten gugaz emen, enzungo ditu enzutekuak. Mg PAb 173. Entzutekoa izaten zan euren arteko eztabaidea. Ag Kr 79. Entzutekoa zan, ta parrez lerregin-bearrekoa, ango aria. Ldi IL 49. Zuek entzun bear dituzuen entzutekoak! Zait Sof 92. Entzutekoa predikatzen. "Il fallait l'entendre prêchant". Ardoy SFran 136. Entzutekuak ziran / trikitilariak. Uzt Sas 317. Zure hats beherapenak enzutekoak dira. "Exaudibilis". SP Imit I 24, 1 (Ol entzungarriak). (Lo) que debe ser oído. --Zoin Meza enzütekoago dügü? --Nork bere Parropiakoa. Bp II 10

adib: entzun, entzun, entzuten 1 du ad. Entzumenaren bidez sumatu. Ik. aditu. Entzun ezazu zer dioen. Bentzu munduak ene deiadarra. Ezin entzunezko hotsa. Entzuteko belarririk duenak entzun beza. Entzun bai, baina ulertu ez. Arretaz entzun. Nire hitzak entzun bai, baina betetzen ez dituena. Albiste hori entzun baino lehen. Askotan entzun diogu hori esaten. Gizon ikasi bati entzun niona. Horrelakorik entzun ere ez dute nahi. Eta Jainkoak bere eskaria entzun zion. Gure oraingo entzun beharra ez da izango makala. Gogorregi mintzatu zen, eta entzutekoak entzun zituen ordainetan: errieta entzun zuen ordainetan. || Entzun iezaguzu, Jauna. Zarata handia dago hemen eta ez dizut ondo entzuten. Amak zeruetatik entzun balio bezala.

entzuteko : Aizu (“Aipaturiko eskualdeetako albisteak egunero-egunero jasotzeaz gain, Xorroxin irratia zuzenean entzuteko aukera eskain¬tzen du guneak, baita orain arteko audioak nahieran entzutekoa ere”), Deia 5 (“Poz ofizialaren garaia hasi da, kalera irten eta etxera bueltatzeko unerik ez aurkitzeko garaia, etxeko leihoak irekita edukitzekoa, gauetan kilkerrak entzutekoa, hego haizearen usain eztia gogoz adi-tzekoa, lagunekin terraza batean zerbezak hartzekoa”), Elhuyar (“Argazki on bat egiteko, gehiegi hurbiltzen dira batzuetan, habietatik gertuegi aritzen dira, apeuak erabiltzen dituzte (entzutekoak edo ikustekoak)...”), Consumer 2 (“Zer informazio eta nolakoa ematen duten aztertu dugu, zer baliabide erabiltzen dituzten horretarako (irakurtzeko oharrak edo entzutekoak), datuak eguneratuta dauden edo ez, eta informazio-gailuek behar bezala funtzionatzen duten edo ez“), Berria (“Xala Bilboko Bizkaia pilotalekuko kantxara irtetean jasoko duen txalo zaparrada entzutekoa izango da”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

entzuteko : Herria (“Galtzerat uztea ezin barkatua da, entzutekoak dire Nafarra zolan bizi diren zenbait; zer erraitekoak dituzten beren arbasoen alderat, utzirik galtzerat euskaldun egiten gaituen mintzaira ederra”), Berria (“Eta gustura dago Lasa lortu duten soinuarekin: «Ekoizpen atsegina da, erraz entzutekoa, baina, era berean, irakurketa bat baino gehiago eskaintzen duena»”), Iñigo Aranbarri (“Asteazkenetik larunbatera, irakurtzekoak izan dira egunkarietako azalak, entzutekoak hainbat irratiren lehenbiziko berriak, ikustekoak albistegiak”), Xabier Montoia (“Ez entzutekoak izan ziren, ezkondu nintzenean, nitaz bota zituenak”), Koldo Izagirre (“Heldu izan banio, burua nire bihotz gainean zeukala entzutekoak ziren esan behar nizkionak.”), Michel Oronoz (“Baina gaua aitzina doa eta laugarren bisitaria oraino entzutekoa dute.”)…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

ik. entzuteko.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta gaur egun adibide azaldua denez, komeni da azpisarrera gisa jasotzea entzun sarreran: entzutekoak entzun.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa entzun sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "ikus gorago nire iritzia".

 - Erabakia: Erabakia (2007-09-28): "ez aipa".

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. entzuteko.

entzutetsu
adj. Ospetsua. Idazle entzutetsua.

Aztergaia: entzutetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
entzutez
1 adb. Entzumenaren bidez, entzule gisa. Ik. belarriz. Ikustez eta entzutez. Belarriz eta entzutez, ez naiz beste inoren ikasle izan.
2 adb. Norbaiti entzunda. Guztiek ezagutzen dute Robespierre, entzutez bederen.
Loturak

Aztergaia: entzutez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

entzutezko
adj. Entzutearena, entzuteari dagokiona. Ik. entzumenezko.
Loturak

Aztergaia: entzutezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2007-09-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 2004-09-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. entzumenezko.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Onarpen eske (ik. oharra s.u. entzumenezko).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "ikus gorago nire iritzia".

 - Erabakia: Erabakia (2007-09-28): "OK".

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. entzuteko.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper