50535 emaitza bilaketarentzat - [14951 - 15000] bistaratzen.

enul
adj. Ipar. Ahula. Haize ufako enulak.

Aztergaia: enul

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

ahula.

enuntziatu1, enuntzia, enuntziatzen
du ad. Printzipio, ideia edo teoria bat modu zehatz eta argian azaldu edo adierazi. Lege horretan oinarriturik, Daltonek bere teoria atomikoa enuntziatu zuen.
enuntziatu2
iz. Enuntziazioa, esakuntza. Gogoeta ez da oso egiazkoak izan daitezkeen enuntziatuen ikasketa hutsa. Egiazkoa balitz bezala onartzen den enuntziatua.
enuntziazio
iz. Enuntziatzea.

Aztergaia: enuntziazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

enuntziakera 1, M. Sainz ("Testu-produkzioaren kasuan enuntziakeraren parametroak esplizitatu"); enuntziapen 1, X. Mendiguren B. ("hartzailea bera enuntziapenaren objektu denean, hizkuntza eragile, zirikatzaile bihurtzen da eta funtzio apelatibo edo konatiboan erabiltzen da"); enuntziatibo 1, F.J. San Martin ("Normalki volantini edo orri bakar bateko panfleto itxuraz agertzen ziren testu hauen sintesi enuntziatiboa, izaera lakoniko eta kondentsatua estrategia honen adierazpen praktikoa da"); enuntziatu a) ad. 5: Elhuyar ("Grabitazio Unibertsalaren legea enuntziatu zuen"), J.M. Elorza ("Fowler-ek enuntziatu zuen printzipio hau"), J. Iturbe ("Pauli-ren esklusio-printzipioa honela enuntziatzen da"), Elektromagnetismoa ("1834. urtean Lenzek bere izeneko lege ospetsuak enuntziatu zituen"), J.R. Etxebarria ("Daltonek bere teoria atomikoa enuntziatu zuen"); b) iz. (eta enuntziatu-klase, e.-mota) 41: J.M. Goñi 12 (adib.: "Enuntziatuen formalizazioa", "Hiru enuntziatu erabiltzen direla: Socrates gizona da / Gizon guztiak hilkorrak dira / Socrates hilkorra da enuntziatua proposamendu bat da"), HezkSaila 1992 (zerrenda batean: "parte edo azpimultzoa, enuntziatua, zuzena, okerra, egibalioa..."), UZEI ("Hizkuntzaren mailako unitate bat hizketa mailan, enuntziatu bereko beste elementuekin harremanetan jartze-prozesua da elkarketa"), K. Sarasola 4 (adib.: "Enuntziatu honetarako algoritmoa asmatzeko, beheranzko eraikuntza izeneko metodologia erabiliko dugu"), Fisika 2 (adib.: "bai I ekuazioan eta bai II-ean ere sar ditzagun enuntziatuan emandako datuak"), Elhuyar 5 (adib.: "Nahitanahiez, enuntziatu horien lehen ondorioa arazoak planteatzearena da"), I. Zuazo 2 ("Arazoak esangurarik gabeko oinarrizko unitateetatik hasita enuntziatu ikonikoetaraino heltzen dira", "enuntziatu ikonikoek, sistematizazio formal baterako, posibilitate infinituak dituzte"), F. J. San Martin ("era apodiktiko batean, erantzuteko aukerarik eman gabe estetika agresibo baten enuntziatuak inposatu egiten ditu"), X. Mendiguren B. 5 (adib.: "Hizkuntza usadiozko lexiko eta gramatika-nozioei loturik dago; hizketa, berriz, enuntziatu oro ezaugarritzen duen estilozko gertakarietan datza", "Enuntziatu soil baten bitartez eman dezake mezu hori"), R. Manjon ("Portzentaia nahiko handi batean mintzagaia da konpletiboa edo behintzat espreski aipaturik dago bere enuntziatuak adierazten duen proposizioa"), J. Arregi ("enuntziatu zehatza egingo dugu"), Jorge de Oteiza ("Hegelen enuntziatu hau kontutan hartzen dute"), Filosofia/DBHO ("indukzioan, aldiz, ibilbidea aurkakoa da, hots, esperientziak luzatutako banakako datuetatik, enuntziatu orokorretara igotzen gara"), FisKim/DBH ("enuntziatu labur eta orokorrak dira"), J. Iturbe ("Ariketa desberdinen enuntziatuak proposatu ziren hitzetan eta proposatu ziren bezala mantendu egin dira"), Nortasunaren psikologia ("Metodologi eta teknika egokiak ditugulako, egungo momentu historikoan ebazgarriak izan daitezkeen problemen enuntziatu anbiguo edo ez hain anbiguo batetatik abiatzen da ikerketa prozesua"), J. Artaraz ("Enuntziatua irakurtzea"); enuntziatzaile 1, J.K. Arbilla ("... enuntziazio egoeraren ezaugarriak zehaztuz: jasotzailea, testuaren helburua, enuntziatzailea"); enuntziazio (eta e. egoera) 5: B. Urkizu ("ulermen-ekintzak #mdash#harrera#mdash# enuntziazio aktibora iristen dira"), J.K. Arbilla (cf. supra), A. Alberdi 3 (adib.: "entzuten dagoenak badaki nik nire enuntziazioa amaitua dudala", "badaki nire enuntziazioari oraindik ere zerbait gehiago erantsi nahi diodala").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

enuntziatu : cf. supra; enuntziazio : HiztEn, Euskalterm 2 // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

enuntziatu : cf. supra; enuntziazio : ElhHizt (enunciación), HiruMila (enunciación) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal enunciación / énonciation formen ordainak: ElhHizt: 1 adierazpen, azalpen, agerpen; 2 enuntziazio, esakuntza // HiruMila: adierazpen // Casve FE: aipatze, erraite // HaizeG FB: erraite, aipatze, azaldura // PMuj DCV: esate, aipaera, azalpen // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE; b) Erdal enunciado / énoncé formen ordainak: ElhHizt: 1 enuntziatu; 2 enuntziatu, esakune; 3 enuntziatu, esakune, esaldi // HiruMila: aipatu // Lur EF/FE: 1 erran, aipamen; 2 azalpen // Casve FE: aipü, erran // HaizeG FB: erraite, adierazte // PMuj DCV: azalkizun, adierazteko // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE; c)Erdal enunciar / énoncer formen ordainak: ElhHizt: 1 adierazi, esan, agertu; 2 enuntziatu // HiruMila: adierazi // Lur EG/CE: adierazi, aipatu, azaldu // Casve FE: aipatü, erran // HaizeG FB: erran, aipatu, azaldu, agertu // PMuj DCV: esan, aipatu, izketatu, azaldu, agertu, adierazi // Ez dugu aurkitu ap. Lur EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

enura
iz. g. er. Zalantza, duda. Enuraren antzeko harridura batez begiratu zion emakumeari.

Aztergaia: enura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zalantza, duda.

eñe
iz. Alfabetoko letra (ñ, Ñ).

Aztergaia: eñe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

"ñ" letraren izena.

eoliar
1 adj. Eoliakoa, Eoliari dagokiona.
2 iz. Eoliako herritarra.

Aztergaia: eoliar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Eolia / Eolida // eoliar.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Ohartaraztekoa izan liteke ez duela 'eolikoa' esan nahi.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): eoliar (herritarra). [EHn ohartaraztekoa izan liteke ez duela 'eolikoa' esan nahi.]

eoliko
1 adj. Haizearena, haizeari dagokiona. Energia eolikoa sortzen duten zutabeak.
2 adj. Haizearen eraginez dabilena. Turbina eolikoak.
3 adj. Tresna eolikoena, tresna eolikoei dagokiena. Parke eoliko bat eraikitzeko asmoa.

Aztergaia: eoliko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:011 2003-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eoliko 11: HezkSaila 1985 ("Labak, erosio eolikoa, uraren erosioa, tenperatura, erakuntza kapritxosoak, glaziareak, estalaktitak"), X. Mendiguren B. ("Haizeak sorturiko energiari energia eolikoa deitzen zaio"), Ingurunea/6 ("Energia eolikoa"), Inguruaren Ezaguera/5 ("Elektrizitatea era askotara ekoizten da [...] zentral termikoetan, zentral eolikoetan eta eguzki zentraletan"), Teknologia/DBH 6 (adib.: "Haizearen energia, gaur egun, energia elektrikoa ekoizteko jasotzen da parke eoliko modernoetan [...] Parke eolikoetan aeroturbinak erabiltzen dituzte"), Egunk 1999 ("Elgeako Parke Eolikoa egiteko lanei uztailean ekin zien").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eoliko : AB38 4, HiztEn (haizeari dagokiona edo bere eraginez dabilena), Euskalterm 3 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eoliko : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

OfQuLF: dispositif qui utilise l'énergie des vents || Éole || dieu des Vents dans la mythologie grecque et romaine.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaEH: -

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

eon
iz. geol. Lurraren historia geologikoa banatzen den zati nagusietako bakoitza. Ik. arkear; hadear; proterozoiko. Liburu batzuetan Kanbriarraurrea bi eonetan banatua dago: Arkearra, zaharra, eta Proterozoikoa, berriagoa.
eozeno
1 adj./iz. geol. Paleogenoa banatzen den hiru epokez mintzatuz, bigarrena, Paleozenoaren eta Oligozenoaren artekoa, duela 54 milioi urte ingurutik duela 40 milioi urte inguru arteko garaia hartzen duena. (Izena denean, E larriz). Australia eta Zeelanda Berria Eozenoan banatu ziren Antartikatik iparralderanzko bidea hartuta.
2 adj. geol. Eozenokoa, Eozenoari dagokiona.

Aztergaia: eozeno

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sektore jakin bateko informazioa

Eozenoa: EIMA.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Eozeno: Harluxet [taula estratigrafikoa: serieak; cf. Behe E. / Erdi E. / Goi E. serieak]; HiztEn, LurE.

Erdaretako formak

fr (Le Petit Robert): éocène; en (Collins): Eocene; de (Langenscheidts): Eozän.

Informazio osagarria
Hainbat formari dagokion paradigma erregularra

maiuskula/minuskula (ik. oharra s.u. arkear).

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Aroak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-06-26): Onartua.

epa
interj. [Oharra: Euskaltzaindiak, epa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hepa].

Aztergaia: epa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau H
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1998-12-02 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuko (h)ep, (h)epa sarreran hep : Barb Leg, JEtchep, Larz Iru, Herr 24-11-1960, EskLAlm 1902; ep : EgutAr 11-1-1960; hepa : Xarlem.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

epa 5 (J.M. Torrealdai: "Epa, kontuz: musika ta guzti irakurri bear da au"; A. Gorrotxategi: "#mdash#Kaixo! Zer? #mdash#Epa! Bilbora noala, kantaldi bat dago..."; Antxieta 2: "Epa! Epa! Nik ez dut zer ikusirik gauza horretan"; M. Lopez: "Epa, Martin, famatu egin haiz, e?"); hep 1, Larz Muthil ("FATURRA - (Athea joz) Hep!...")

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

epa : DFrec 1. Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ep : Lh DBF, DRA, PMuj DVC; hep : Lh DBF, DRA; epa : DRA, PMuj DVC; hepa : DRA. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hiztegiaren mugako forma

interjekzio hauei hiztegian dagokien lekuaz zalantzak ditu lantaldeak; formaz, bestalde, hep(a) iparraldekoaren lehia izan dezake.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "epa: interjekzioak ere sartu ohi dira hiztegietan. Iparraldekoen hep(a) horrek esangura berekoa bada, h-arekin idatzi beharko genuke, eta epa* e. hepa jarri. . Edonola ere, zein testuingurutan erabiltzen den erantsi beharko genuke".

 - [E116]: " a) E208k ongi dioenez, "interjekzioak ere sartu ohi dira hiztegietan" (lehen itzuliko zerrendan hogeitik gora dira: ik. a, akabo, arre... e, ene, esti... planto, plaust, purra, etab.); b) Iparraldekoen hep(a) erabili zen lehen eta erabili da hain aspaldi ez dela, baina oraingorik ez dut nik aurkitu (eta ik. iep); lantaldearen txostenean ageri direnen ondoan, hona oraingo testuetan bildu ditudanak: iepa erabili dute 13 idazlek (P. Aristi, A. Epalza, X. Etxabe, L. Garro, S. Gonzalez, G. Markuleta, X. Mendiguren E., J. Muñoz, F. Murillo, K. Navarro, JA. Ormazabal, J. Sagastizabal, P. Sastre); epa 7 idazlek (A. Epaltza, J. Gabiria, L. Garro, E. Jimenez, Lopez Arana 32, F. Murillo, J. Urkixo); iep 4 idazlek (J. Arretxe, E. Bidegain 3, R. Etxeberri, A. Luku), eta idazle banak ep (L. Garro) eta ieupa (Zipristin/1); c) elkarrizketetan erabiltzen dira, eta agurra adierazteko hitz gisa, beti ez bada, ia beti".

 - Erabakia: Erabakia (2007-09-28): "epa* e. hepa".

epai
1 iz. Epaile baten erabakia. Epai zuzena. Zuzen agertuko zara auzian, zintzo zure epaian. Epai eguna. Epai agiria. Aurtengo txapelketan epaia ez da guztien gogoko gertatu. Norbait epai bidez ezgaitua izan bada (...).
2 iz. Ebakia. Egin zizkion epai edo zauri handiak bere adarrekin.

Aztergaia: epai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Esanahia zehaztea beharrezkoa izango da. 1) Erabakia. 2) Epaileak emandako agindua. 3) Ebakia. 4) Ebaki ondoren geratzen den azalera: zuhaitzaren epaia, ogiaren epaia, besoa galdu duenaren epaia... (gogoratu ebakiondo). Ebakiondoak sendatzeko egiten ziren ukenduetan epai-belarra erabiltzen zen, Hypericum androsaemum, orkatxa UZEIko Izendegian" (1994-11-10)

 - [E302]: "ikusi epai horri buruz lehen (1994-11-10) lehen esandakoa" (2005-09-06)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "bi ohar: "Bateko, argigarri moduan, "epai" hitzaren aldamenean, "sententzia" jar daiteke; Besteko, "epaitza" hitzaren inguruan, lantaldeak diru baztertua dela adieraz guztietan. Egia esateko, epaitegi eta auzitegien eremuan, aski ezaguna da "epaitza" hori gaztelaniazko "fallo" horren ordain gisa, alegia, sententziak jasotzen duen erabakia adierazteko. Hori dela eta, zerrendaratzeko modukoa da, nahi izanez gero adiera honekin: "epaiak jasotzen duen erabakia"".

 - [E116]: "beste bi ohar AUk egin dituenei: a) lehen itzulian ("sententzia 'epaia'" ageri da hor) alderantziz jokatu genuen, 'epaia' emanez sententzia-ren argitzaile edo definitzaile gisa eta, nolabait, epai-ri lehentasuna aitortuz; epai honi argigarriren bat eranstekotan, beste zerbait egin beharko da (Ibon Sarasolak, adibidez, honela definitu du: 'epaile, juje baten erabakia'); b) epaitza onartu nahi bada, honelakoetan egin ohi dugun bezala jokatu beharko dugu, tradiziokoaren berri emanez lehenik, eta ondoren jasoz oraingoa edo arlo jakin batekoa; adib. "iz. 1 Zah. 'ebakitzea, ebakia'; 'tokia, lekua'. 2 Zuz. 'epaiak jasotzen duen erabakia'". AUk azal dezake nik baino hobeto, Zuz. markaz gain, Heg. marka ere badagokion bigarren adiera horri, hau da: Espainiako zuzenbide-sistemaren banaketaz ari garen, ala horrela gertatzen den bazter guztietan".

 - Erabakia: Erabakia (2007-09-28): "epai utzi dagoen moduan, ukitu gabe lehendik egina; eta epaitza (bakarrik eman, beste azalpenik gabe)".

epaia eman
du ad.-lok. (Epaileak edo dagokion organoak) auzi bati buruzko erabakia hartu eta jendaurrean jakinarazi. Azkenean kartzelan hil zen, epaileek epaia eman baino lehen. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak hilabeteak beharko ditu epaia emateko. Auzia epaia emateko prest geratu ondoren. Epaia emana dago. || Lekukoen testigantzetan oinarritutako epaia eman du Auzitegi Nazionalak.

Aztergaia: epaia eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib+def 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: fallar (resolver).

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -a.

epaikari
iz. Epailea.

Aztergaia: epaikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

epailea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "epaikari: 'epailea' esateko bada, begien bistan da bigarren mailako aldaera besterik ez dela, gaur gutxi erabilia. h. epaile jarri beharko genuke. Oro har, 'arbitro', 'erabakitzaile' esateko bada, ez litzaioke 'epaile' esangura ezarri beharko".

 - [E116]: "'epailea' adierazteko erabili da (asmatu ere, horretarako asmatu zuen S. Arana Goirik: ik. OEH); eta horren berri eman behar dugu guk, hasteko. Beste zerbait adierazteko ere proposa daiteke, jakina; baina hori beste kontu bat da, eta bestek egitekoa, nire ustez. Proposamena: utzi bere horretan lantaldearen proposamena".

 - Erabakia: Erabakia (2007-09-28): "epaikari h. epaile".

epaiketa
iz. Epaitzea. Ik. jujamendu. Epaiketa batean bi lekukok gauza bat aitortzen badute, haien aitortzea egiazkoa da. Auziaren epaiketa. Epaiketa gertatu zen aretoan. Epaiketa gabe kondenatua.

Aztergaia: epaiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

IparKazet (Justizia): sentence/jugement: epaiketa (espainolez, ez dira sentence eta jugement bereizten, biak "sentencia" direla baitiote. Euskaraz, epaiketa deituko ditugu biak, baina bereiztu nahi izanez gero, sentencia eta jujamendua hitzak guztiz erabilgarriak dira)

epaiketa penal
iz. Delitu bat edo hutsegite bat epaitzen den epaiketa. Ik. auzi penal. Hemendik aurrera, auto istripuetan delitu zantzuren bat edota jarrera arriskutsuren bat ikusten badute, akusazio partikular gisa aurkeztuko dira epaiketa penaletan.

Aztergaia: epaiketa penal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

epaiketa zibil forma aztertzean azpisarrera gisa proposatua.

epaiketa zibil
iz. Pertsona fisiko edo juridikoen arteko auzi pribatuak eta erreklamazioak epaitzen diren epaiketa. Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari ohiari epaiketa zibila egitea erabaki du New Yorkeko epaile batek.

Aztergaia: epaiketa zibil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea komeni da. Horrekin batera, Euskaltermen jasoa dagoen auzi zibil ere azpisarrera egin. Bide batez, epaiketa penal eta auzi penal formak ere jaso.

epaiki
iz. Zerra. Barautsak, epaikiak eta gainerako erremintak.

Aztergaia: epaiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

zerra.

epaikunde
iz. g. er. Epaiketa.

Aztergaia: epaikunde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

epaiketa.

epail
iz. Heg. Martxoa.

Aztergaia: epail

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-03-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. h. martxo

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Heg. Ik. martxo

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Zerrenda honetatik kendu egingo nuke" (1994-11-02)

 - [E301]: [nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

epaile
1 iz. Zernahi motatako gorabehera edo auzietan, eta, bereziki, lege auzi batean, epaitzeko eta epaia emateko eskua duen pertsona. Ik. juje. Udal Auzitegiko epailea. Administrazioko epaileak. Barruti epailea. Eliz epailea. Epailearen aurrean aurkeztu. Epailearen erabakiaren zain. Epaitua epaile bezala ez agertzeko. Sariketan epaile gisa aritu direnak. Literatura kontuetan irakurlea da azken buruan epailea. Epaileak txartel gorria atera zion atzelariari.
2 iz. Zerbait ebakitzen duen pertsona. Ik. belar epaile. Gari-epaile benetan azkarra.

Aztergaia: epaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06
epailetza
iz. Epailearen lanbidea edo jarduera. Zuhurtzia handiz, bere kabuz utzi zuen epailetza.

Aztergaia: epailetza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tza.

epaimahai
iz. Auzi batean, bereziki lehiaketa edo sariketa batean, epaile gisa aritzen direnen multzoa. Ik. tribunal. "Azkue" sariak emateko epaimahaia.

Aztergaia: epaimahai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Forma osatu lexikalizatua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "42.121: epaimahaiko, epaimahaiburu..." (1995-01-09)

 - [I102]:  epai-mahai [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

epaimahaia eratu
du ad.-lok. Epaimahaien izendapena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu, eta hurrengo hilabetean eratuko dira epaimahaiok. Lehiaketa honetarako eratutako epaimahaiaren balorazioak % 50eko balioa izango du sariak erabakitzean.
Ohiko lexiak

Aztergaia: epaimahaia eratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

epaimahaia izendatu
du ad.-lok. Epaimahaia udalak izendatuko du. "Azkue" sarietan bi epaimahai izendatzen dira: A mailakoa eta B mailakoa.

Aztergaia: epaimahaia izendatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

epaimahaia osatu
du ad.-lok. Alabaina, esan beharrik ez dago, epaimahaia osatzen duten profesionalek ikusleen eta kritikaren gainetik egon behar dutela erabakia hartzerakoan. Hemezortzi eta hogeita hamar urte bitarteko 150 gaztek osatuko dute epaimahaia eta 3.000 euroko saria banatuko dute.
Ohiko lexiak

Aztergaia: epaimahaia osatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

epaimahaiburu
iz. Epaimahai baten burua den pertsona. Cannesko zinemaldiak Tarantino izango du epaimahaiburu.

Aztergaia: epaimahaiburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
epaimahaikide
iz. Epaimahaikoa. Mahai beraren inguruan bildu ziren epaimahaikideak. Hain txikiak izanik, batean gara idazle eta bestean epaimahaikide.

Aztergaia: epaimahaikide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: miembro del tribunal, componente del tribunal

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kide.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1996-01-26): Ik. oharra.

epaimahaiko
iz./adj. Epaimahai bat osatzen duten kideetako bakoitza. Norbait epaimahaiko izendatu. Epaimahaikoen iritziz.

Aztergaia: epaimahaiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

epaite
iz. Ebakitzea. Hilabete honetan abiatzen dira belar epaiteak. Iratze epaiteak bukatzea.

Aztergaia: epaite

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-te/-ite.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabilera-oharrak

batez ere elkartuetako bigarren osagai gisa erabilia: adib. belar-epaite.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "une coupe [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: "Malerrekan eta Bortzerrietan, behinik behin, belar-epaite ez da ezaguna, bai ordea iratz-epaite".

 - [E116]: "adibideak eransteko ez dago halako debekurik, eta jaso daiteke AIk jaso nahi duena (Duvoisinek erabili du OEHko testuetan): "... belar-epaitea; iratze-epaitea", hau da: forma mugatuan emanez bi adibideak, gainerakoak ematen ditugun bezala, eta iratze forma osoa gordez".

 - Erabakia: Erabakia (2007-09-28): "OK".

epaitegi
iz. Auzitegia, bereziki epaile bakarra duena; auzitegi hori dagoen eraikina. Epaitegi batetik bestera ibili zen auzia.

Aztergaia: epaitegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

JustiSaila: "1. auzialdiko eta argibideetarako x. epaitegia: juzgado de 1. instancia e instruccion n. x"; "1. auzialdiko x. epaitegia (familia): juzgado de 1. instancia (familia) n. x"; "1. auzialdiko x. epaitegia (zibila): juzgado de 1. instancia (civil) n. x"; "adingabekoen x. epaitegia: juzgado de menores n. x"; "administrazioarekiko auzitarako x. epaitegia: juzgado de lo contencioso administrativo n. x"; "argibideetarako x. epaitegia: juzgado de instruccion n. x"; "bake epaitegia: juzgado de paz"; "epaitegi dekanoa: juzgado decano"; "espetxeratuen zaintzarako epaitegia: juzgado de vigilancia penitenciaria"; "gau eta eguneko epaitegia: juzgado de guardia"; "x. lan epaitegia: juzgado de lo social n. x"; "x. zigor epaitegia: juzgado de lo penal n. x".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "ez du oharrik. Nire hutsa. Eztabaidatik kentzekoa".

 - Erabakia: Erabakia (2007-09-28): "OK".

epaitondo
iz. Motzondoa. Garai bateko intxaur arbola lodien tokian, hiru epaitondo motz.

Aztergaia: epaitondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

motzondoa.

epaitu, epai/epaitu, epaitzen
1 du ad. Epaia eman, epaile gisa erabaki. Sinesten dut Jesu Kristo hilak eta biziak epaitzera etorriko dela.
2 du ad. Zerbaiti edo norbaiti buruz alde edo aurkako iritzia eman. Liburuaren balioa aztertu eta epaitzeko. Epaitzen duzuen epaiaz epaituko zaituztete.

Aztergaia: epaitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

epaitu, epai(tu), epaitzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

epaitu, epai(tu), epaitzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K104]: "ez dakit kontuan hartu behar den epaitzen/epaiten (belar epaiten, iratze epaiten, ogi epaiten) edo azken hau forma arkaikoa den edo zer esplikazio duen" (1994-11-04)

epaitza
1 iz. Ebakitzea, ebakia.
2 iz. naf. Herri-basotik herritar bakoitzari ematen zaion urteko egur partea.
3 iz. Lekua, aurkintza. Aurkintza oihantsuetan ez da hezetasuna galtzen epaitza bipiletan bezala.
4 iz. zuz. Epaitegi batek edo epaile batek emandako epaiaren zati xedatzailea, aldeetako bat kondenatzen edo absolbitzen duena eta auzipean dena erabakitzen duena. Fiskalak eta alderdiek, behin epaitza zein den jakinda, errekurtsorik ez jartzeko erabakia adierazten badute, epaileak, egintza horretan bertan, ahoz adieraziko du epaia irmoa dela.

Aztergaia: epaitza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2007-09-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-09-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan 'lekua' adierakoak: Dv Dial ("Ephaitza bakhotxean ikhusteko da zein abere mota den hangotzat on"), Dv Lab ("Aurkhintza oihantsuetan ez da hezetasuna galtzen ephaitza biphiletan bezala" #mdash# v. tbn. Dv Mt 4,16), Exercicio 1857 ("Yondoni Leon, gure epaitza zure odolaz gorritu duzuna"), Aran SIgn ("Ernio mendiatzeko epaitzetatik itxasoa ere agiri dala"), eta 'peña resquebrajada, hendida' itzulia: Ayerb EEs 1915 ("Epaitz ortan billatu nuan iaz basakatu aapie"); testu-lekukotasunik gabeak dira beste lau adieretakoak.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

epaitza 2, Zuz. arlokoak: Euzkadi 1922 ("Lenbiziko "artzai-taldia"-ren irteeratik azkenengo alkatiaren epaitza garratz artaraño notiñen txalo, ¡uju! eta algarak esaten dute zein ederki egon ziran "Anton Kaiku" antzestu zuten antzeslari jatorrak"), GAO 1990 ("Horrela ekintza bukaturik, aurkezturiko proposamenak bidezko epaitza teknikoaren gai izango dira, organo eskudunari aurkeztuko zaiolarik lehiaketaren behin-betiko adjudikazioari buruz erabaki dezan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

epaitza : HiztEn, LurE, Euskalterm 6 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

epaitza : EuskHizt (1857, ebakitzea, ebakia; tokia, aurkientza), ElhHizt (1 corte, siega; 2 precipicio; 3 lote de leña de los bosques comunales que se asigna a cada vecino; 4 Zuz. fallo), HiruMila (1 Zuz. fallo judicial, sentencia; 2 corte, siega; 3 parte, división de terrenos, etc; 4 perfil, línea divisoria de montes), EskolaHE (ebakitzea, ebakia; tokia, eremua), HaizeG BF (coupe, fauchage), Casve EF (coupe, fauchage, jugement, sentence), DRA (1 corte, siega; 2 parte, división; 3 perfil, línea divisoria de montes; 4 precipicio; 5 país, región; 6 peña hendida), Lh DBF (1 coupe, fenaison, fauchage; 2 partie, division), PMuj DVC (1 precipicio; 2 corte de árboles, leña) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Epaitza: Sentencia judicial"; "Epaitzaz ordaindutakoak: Satisfechos por sentencia judicial".

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

baztertua dirudi adiera guztietan, bai tradiziokoetan, bai geroago eman nahi izan zaion 'sentencia judicial' adieran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Sartzekotan, OEHn dituen agerraldiak kontuan hartuaz, Zah. markarekin sartu beharko genuke. Bestela, aipatu gabe utzi".

 - [E210]: "Bi ohar: Bateko, argigarri moduan, "epai" hitzaren aldamenean, "sententzia" jar daiteke; eta Besteko, "epaitza" hitzaren inguruan, lantaldeak dio baztertua dela adiera guztietan. Egia esateko, epaitegi eta auzitegien eremuan, aski ezaguna da "epaitza" hori gaztelaniazko "fallo" horren ordain gisa, alegia, sententziak jasotzen duen erabakia adierazteko. Hori dela eta, zerrendaratzeko modukoa da, nahi izanez gero adiera honekin: "epaiak jasotzen duen erabakia"".

 - [E116]: "ikus gorago aipatuak".

 - Erabakia: Erabakia (2007-09-28): "ikus gorago".

epantxu
iz. Batez ere zub. Eragozpena. Harenganainoko epantxu eta trabak kendurik.

Aztergaia: epantxu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-12-02 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

enpexamendu `oztopoa' adierako 1 OEH argitaratuan (CatLav: "Ez da izan behar Elizak markatu tuen Ezkonzeko trabuetarik edo enpexamenduetarik batere"); enpa(t)xatu (eta -ph-) `oztopatu' adierako 38, IE-ZuAm (Lç 30, Volt 3, CatLan, Mercy 2, UskLiB 2); enpe(t)xatu `oztopatu' adierako 5 (Tt 3, CatLan 2) // Eta OEH argitaratuan `oztopatu' adierako ephaintxatu 1 (AR: "Demoniuari arterik utzi gabe heen egitetik gure epaintxatzeko"), eta ephantxatü 1 (Herr 1958: "Astelehenian, itxes izigarri bat doi-doia ephantxatü die gure sü-ehaile atrebitiek"); enpatxu `betealdia' adierako 1, G (Izt G); enpatxu `oztopoa' adierako 9: G 2 (Arr May, And AUzta), IE 7 (Lç 4, EZ Man 3); ephanxü `oztopoa' adierako 1 (Ip Hil); ephatü `oztopoa' adierako 1 (Etch) // Eta OEH argitaratuan gainera `oztopoa' adierako beste hauek: epainxu 1 (AR: "Jinkoaganik errezebi lezaketen graziari epainxu handi bat ezarten dizie"); epantxu (eta ephantxü) 4 (AR: "Ispiritiaren urgulia aldiz epantxu eta puxulu bat duzu fediaren errezebitzeko"; UskLi ap. DRA: "Enükhezü segürki karga ez ephantxü zure zerbütxarien"; Ip Imit 2: "Mündüko ephantxietarik soltatzen direnak", "Behar dutüzü arren graziaren ephantxiak oro khentü"); ephantxügua 1 (Etch).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira `betekada' adierako enpatxu 1 (B. Atxaga) eta enpatxatu 3 (J. Azurmendi, B. Atxaga).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

enpatxatu . HiztEn (1 eragotzi; 2 indigestatu), LurE ('eragotzi' eta enpatxatze), Euskalterm (empacharse); enpatxu : AB50 2 (hauetan 1 'molesto' itzulia eta tertza enpatxu: trastos molestos), HiztEn (1 traba; 2 betekada), Euskalterm 2 (1 idorreri eta bestea indigestio sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

enpatxatu : EuskHizt (eragotzi), HiruMila (1 impedir; 2 empacharse), ElhHizt (1 impedir; 2 empachar), EskolaHE, DRA (impedir); enpaxatu : HaizeG BF (empêcher), Lh DBF (1 empêcher; 2 mettre enceinte), DRA (1 embarazar, 2 poner obstáculo); epaintxatu : DRA (impedir); epantxatu : DRA (embarazar), PMuj DVC (embarazar, dificultar), DRA (ephantxatu: impedir); epantxugo : DRA (obstáculo) // eta EuskHizt: enpatxu (1 eragotzi; 2 betealdia) // HiruMila: enpatxu (1 preñez de una viuda o soltera; 2 estorbo) // ElhHizt: enpatxu (1 tentación; 3 empacho: AS enpatxutik kendu) // Casve EF: enpatxü (1 grossesse de fille ou de veuve; 2 empêchement; 3 enceinte) // HaizeG BF: enpatxu (obstacle) // Lh DBF: enpatxu, enpaxtu eta enpaxu (1 grossesse d'une fille ou d'une veuve; 2 empêchement; 3 scandale; 4 enceinte), enphaintü, ephantsu eta ephantxü (1 obstacle; 2 dispense), ephaintatü (empêcher; ik. enpatxu) // DRA: enpatxu (1 preñez de una viuda o soltera; 2 preñada; 3 escándalo; 4 estorbo), enpaxtu (1 preñez de una doncella o de un viuda; 2 preñada), enpaxu (var. de enpaxtu), enpaztu (perdonar una deuda), epaintxu (impedimento), epantxu (rencor), ephaintatü (impedir), ephaintü (impedimento), ephaintxi (impedimento), ephantxian (a expensas), ephantxu (impedimento) // PMuj DVC: enpatxu (1 preñez de una viuda o soltera; 2 óbice), epantxu (1 óbice, 2 rencor) // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Informazio osagarria
Forma bakarra aski da

Ik. enpatxu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "bada ere poxulu, traba [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Kontuan izan enpatxu Heg. Beh. markekin proposatu duela lantaldeak, eta badirudi epantxu Iparraldeko testuetan ageri dela batez ere. Nekez kondena dezakegu Iparraldeko forma, Hegoaldeko behe mailakoa aginduaz horren ordez".

 - [E116]: "testuei eta idazleei begira, ez dut uste "Iparraldekoak" diren epantxatu eta epantxu formak, baizik Zuberoa eta Amikuzekoak (ez dute, beraz, Iparraldea / Hegoaldea banaketaren auzia sortzen; bere gordinean behintzat, ez). Ilunagoak dira niretzat adierari dagozkionak: (Hegoaldeko) euskaldun gehienentzat 'betealdia' da gaur enpatxu, eta ez 'eragozpena'; epantxu, berriz, batez ere 'eragozpena' da. Bi irtenbide ikusten ditut: edo kondenatu ordez, onartu egiten dugu epantxu bere markekin (adib., "epantxu iz. Batez ere Zub. 'eragozpena'"), edo aipatu ere gabe uzten dugu, erabili nahi dutenek erabil dezaten, gure baimenik gabe. Zuek esan".

 - Erabakia: Erabakia (2007-09-28): "epantxu iz. Batez ere Zub. 'eragozpena'".

epe
1 iz. Zerbait egiteko denbora-bitartea; nolabait mugatutako denbora-bitartea. Epea aurreratu, atzeratu. Zorra kitatzeko epea. Behar zen epean pagatu ez duenak. Epearen barnean. Begira epe gutxi duzula. Badut oraino beste epe bat ere: ez dira oraino denbora guztiak iragan. Gerorako utzi gabe, "gero" horrek ez bailuke epe jakinik izango. Lau ordu luze oraindik: hura epe azkengabea! Handik epe jakinean jaitsiko da lurrera. Ikusirik epe laburrean guztiak hiltzera zihoazela. Amerikan egon den epe guztian. Ezin asmatu erantzunik eta, epe batean mutu egon zen. Zortzi eguneko epean. Urte gutxiren epean Kaligulak Herodesi erregetza kendu zion. Sehaskatik hilobira bitarteko epe labur horretan. Eperik gabe abiatu genuen proiektua, eta halaxe jarraitzen dugu. Eskaera epez kanpo iritsi da. Epetan saldu, erosi (Ik. epeka).
2 iz. Patxada. Ik. pazientzia. Etxekoandreak epe galantarekin guztia entzun zion. Gu epe eta soseguz gauden bitartean. Norberak nekea eta besteak epea. Gregorio ez zen epe larregikoa, ernegarazi zuten ahuntzek.
Azpisarrerak

Aztergaia: epe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "42.121: epeka" (1995-01-09)

epea bete
da/du ad.-lok. Hitzarturiko epea bete aurretik maizterrak etxebizitza utz dezake? Epeak beteko ditugu eta laster jarriko dugu martxan zentroa. Bete zaigu epea.
Ohiko lexiak

Aztergaia: epea bete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

epea bukatu
da ad.-lok. Alegazioak aurkezteko epea bukatzeko ordu bat falta zenean. Apirilaren 30ean bukatzen zen epea ekainaren amaiera arte luzatu da.
Ohiko lexiak

Aztergaia: epea bukatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

epea eman
dio ad.-lok. Zerbait egiteko epea luzatu. Epea eman iezadak eta guztia ordainduko diat.

Aztergaia: epea eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EPEA EMAN. a) Dar tiempo, dar prórroga. Cf. supra (1) ejs. del tipo oren baten epea eman, urrikitzeko epea eman, etc. [Hartzeko dunak] igurikitzen deratzunean eta emaiten ephe, orduan luza dezakezu pagamendua ephe hartaraiño. Ax 243 (V 163). Nundi dakizu emongo deutsula Jangoikuak epe, asti edo denporia? Mg CO 201. Nezesidade modu bi jazo leitekez, bata inundik eperik emoten eztabena, eta bertatik erremedijetan ezpada, kalte andijak ekarriko dituzana. Astar II 71. Leku piskabat emateko, eta guzia pagatuko ziola; baña eperik eman nai izan etzion. Lard 411. Epea eman zaidak eta guzia ordainduko diat. Ir YKBiz 258. b) Citar, emplazar. Luzatu behar dio aldi bateraño absolbizioa, egunen batzuen buruan biurtzeko, epea ematen diola. Ub 211

adib: epe 1 iz. Zerbait egiteko denbora-bitartea; nolabait mugatutako denbora-bitartea. Epea aurreratu, atzeratu, jarri, bete, bukatu, igaro. Aurrera darama Auspoak, eperik luzatu gabe, hartu duen bidea. Eman iezadazu epea eta guztia ordainduko dizut. Zorra kitatzeko epea. Behar zen epean pagatu ez duenak. Epearen barnean. Ordainketa egin baino lehen, epe apur bat igaro zen. Begira epe gutxi duzula. Badut oraino beste epe bat ere: ez dira oraino denbora guztiak iragan. Gerorako utzi gabe, "gero" horrek ez bailuke epe jakinik izango. Lau ordu luze oraindik: hura epe azkengabea! Handik epe jakinean jaitsiko da lurrera. Ikusirik epe laburrean guztiak hiltzera zihoazela. Amerikan egon den epe guztian. Ezin asmatu erantzunik eta, epe batean mutu egon zen. Zortzi eguneko epean. Urte gutxiren epean Kaligulak Herodesi erregetza kendu zion. Sehaskatik hilobira bitarteko epe labur horretan. Eskaera epez kanpo iritsi da. Epe laburrik barnean (Ipar.): epe laburrean. Epetan saldu, erosi (Ik. epeka).

epea eman 271: Aizu, Arabako batzar nagusiak, Bizkaiko batzar nagusiak, Deia, Elhuyar, Elkar, Consumer 13, Berria 164, EiTB 66, Gipuzkoako batzar nagusiak 2, Jakin, Argia 12, Laneki 2, DiarioVasco 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

epea eman 113: Berria 97, Felipe Juaristi 3, Joan Mari Irigoien 2, Jon Alonso, Xabier Mendiguren Elizegi, Javi Cillero, Karlos Linazasoro, Edurne Elizondo, Joxan Elosegi, Koldo Zuazo, Pablo Sastre, Harkaitz Cano, Ramon Saizarbitoria, Xabier Aranburu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa epe sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa epe sarreran.

epea igaro
da ad.-lok. Bost urteko epea igaro eta gero, jabeak kontratua berritzeari uko egin diezaioke. Izena emateko epea igaro zitzaien. Ordainketa egin baino lehen, epe apur bat igaro zen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: epea igaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

epea ireki
du ad.-lok. Hilabete pasatu da izena emateko epea ireki zutenetik. Lehiaketan parte hartzeko epea ireki da.
Ohiko lexiak

Aztergaia: epea ireki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

epea jarri
du ad.-lok. Bi urteko epea jarri zuten lanak bukatzeko. Testu osoa aurkeztu behar dute, une horretan bertan edo buruak jarritako epean. Horrelakoetan, epe bat jarriko da atxikimendua egiteko.
Ohiko lexiak

Aztergaia: epea jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

epea luzatu
du ad.-lok. Eusko Legebiltzarreko mahaiak atzo onartu zuen epea luzatzeko eskaria. Sinadurak biltzeko epea luzatu da.
Ohiko lexiak

Aztergaia: epea luzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

epealdi
iz. Batez ere Admin. Epea, mugaturiko denbora-bitartea. Epealdi baterako bazkide diren langileentzat langabezia-saria lortzea.

Aztergaia: epealdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

epaldi 1, B (S.T. Rekalde); epealdi 69 (P. Iztueta 11, Biztanleria 1987 2, ArauErab 1988, OInLegBizk 1990, UZEI 2, M. Zalbide, Biztanleria 1975-80, J. Berruezori omenaldia, MerakatalEZ 1987 2, Demografia 1986 4, G. Nazabal, Balea eta euskaldunak, EHAA 1986 eta 1992 artean 10, BEO 1990, A. Murua, J.R. Aizpurua, A. Eizagirre 2, J. Intxausti 2, J.A. Lema 5, Koperatiben Legea 1993, Matematika/LH, Eustat 1991 4, Eusko Ikaskuntza, L. Aldoy, BAO 1992 eta 1994 artean 11); epe-aldi 1, EB (EHAA 1988).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

epealdi : AB38 1, Euskalterm 15. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

epealdi : HiruMila. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

BEZ: "Epealdia: Período"; "Epealdian ateratzen den kuota: Cuota resultante por el período"; "Epealdiko itzuli beharrekoa guztira: Total devolución del período"; "Epealdiko tributu zorra guztira: Total deuda tributaria del período".

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria hedatua da, eta zaharrarekin batera onartzekoa

onarpen eske aurkeztua: aski hedatu-erabilia da eta, gehienetan epe soila nahikoa bada ere 'mugatutako denbora-bitartea' adierazteko, forma "oso-beteago"aren premiak eragina dirudi.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

tautologiazko elkarketa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "lantaldearen iritziari segiz, "epealdi" horren beharra nabaria da eta, beraz, sartzeko modukoa".

 - [E116]: "egia da erabili egiten dela (eta "horren beharra" nabari du AUk); baina batez ere administrazioko idazkietan erabiltzen da, eta oso bakan bestelakoetan: lantaldeak dioenez, "gehienetan epe soila nahikoa" baita. Horren berri eman beharko genuke, nik uste, baldin hitza onartuko bagenu".

 - [E116]: "Proposamena: epealdi iz. Batez ere Admin. (Gehienetan aski da epe)".

 - Erabakia: Erabakia (2007-09-28): "OK".

epeka
adb. Epetan. Telebista epeka ordaindu. Epeka gauzatuko da egitasmoa.
Azpisarrerak

Aztergaia: epeka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
epekako
1 adj. Epeka egiten dena. Horrek garestitu egiten ditu epekako ordainketak. Udalaren baliabideak aztertu eta epekako gauzatze bat egin beharko da.
2 adj. Salmentez edo erosketez mintzatuz, epeka ordaintzen dena. Epekako erosketak. Epekako salmentako kontratua.
Loturak

Aztergaia: epekako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh43 2024-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 43 (Argia 1, Berria 20, Deustuko Unibertsitatea 1, EiTB 5, Consumer 4, Espainiako Gobernua 1, Euskaltzaindia 1, Gomylex 1, Laneki 2, Nafarroako Gobernua 1, UEU 5, Uztarria 1); ETC 138

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: epekako izlag. a plazos epekako salerosketa: compraventa a plazos / Adorez: epekako adj. de a plazos; epekako erosketa: compra a plazos; epekako ordainketa: pago a plazos; epekako salmenta: venta a plazos / Labayru: epekako 1 izlg. (de) a plazos Epekako korritua: Interés a plazos. Epekako ordainketak beste leihatila horretan egin behar dira / NolaErran: epekako ordainketa, epekako salmenta, epekako pakatze. / Euskalterm: epekako salmenta (Admin. termino onartua da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, aldizkako formarekin egin den bezala; epekako salmenta, epekako ordainketa bezalako adibideak gehitu.

epel
1 adj. Bero samarra, ez hotza eta ez beroa. Ik. hotzil; hotzepel. Ur epela. Haize, giro epela. Eguzki, negu epela. Lurralde epelagoetara joateko. Ohe epelean geldi-geldi. Kafea, epel-epela. Epel samarra.
2 adj. Kartsua edo sutsua ez dena. Maitasun epela. Bihotz, gogo epelekoa. Fededun epel nagiak. Kristautasunaren aldetik, batzuk bero omen ziren eta besteak hotz, gehienez ere epel. Gu erdialdeko epel horietakoak gaituzu. Heriotza "on" batek azken epela ipintzen dio bizitza epel bati.
3 (Izen gisa). Negu gogorrak ekarriko du udaberriko epela. Neguan epeletan, gerizpetan udan.
Azpisarrerak

Aztergaia: epel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "epela, (arraultze) #mdash# = (huevo) pasado por agua".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa erantsiz: epelak entzun .

epelak entzun
ad.-lok. Bereak (neureak...) eta bi entzun. Etxean ezer ez kontatzeko esan diot, epelak entzun beharko nituzke bestela! Eta isildu zen, epelak entzunda.

Aztergaia: epelak entzun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

epelak entzun 3: MAtx ("Eta isildu zen, epelak entzunda [...] Epelak entzunda isildu zen"), A. Irigoien ("Epelak entzun behar izan zituen enpresari, Eliza, eta gizarteko zenbait sektoretatik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

ezaguna da ahozkoan, testuetan urri ager den arren.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

entzun: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

epel sarrerari dagokion azpisarrera.

epelarazi, epelaraz, epelarazten
du ad. Epeltzera behartu. Maddik ahalegin guztiak egin zituen bere anaiaren irakinaldia epelarazten.

Aztergaia: epelarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

epelarazi, epelaraz, epelarazten. du ad.

epeldu, epel/epeldu, epeltzen
da/du ad. Epel bihurtu, epel gelditu arte berotu edo hoztu. Asko epeldu du eguraldia. Ura epeltzeko. Hantxe epeldu ohi zuen ohe purtzil bat gauero. Hotzak zegoen eta sutondoan epeldu zen. Denbora joan eta epeltzen zaie ongi bizitzeko beren gogoa eta asmoa. Guatemalara jo beharrak ez dio sorterriaganako grina epeldu, goritu baizik. Bero-bero ibili zen luzaroan gerra hotza; epeldu zen poliki-poliki, hotzildu gero eta are azkenik, hoztu ez ezik, izoztu ere.

Aztergaia: epeldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

epeldu, epel(du), epeltzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

epeldu, epel(du), epeltzen

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper