50535 emaitza bilaketarentzat - [15001 - 15050] bistaratzen.

epelik
adb. g. er. Epelki.

Aztergaia: epelik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ik/-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

epel(ki).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "epelik: ez da bidezko epelik gutxi erabilia esatea. Epel-epelik esaera guztiok erabiltzen dugu behintzat. Epelik dago esaten da, eta ez epelki dago . Epelki jokatu du , ordea, eta epelik jokatu du esaera ezberdinak dira onik dago eta ongi dago diren bezalaxe".

 - [E116]: "hiruzpalau testuingurutan bakarrik ageri da epelik adizlaguna (eta guztiz bidezkoa da g.er. dela esatea, honelako hitzez ari garela, nahiz bestela jokatu ohi dugun zomorro baten hegoaren barnealdeko hirugarren tolesaz ari garenean). Ez dakit zertan oinarritzen den XK hor esaten dituenak esateko, eta berak argitu beharko du. Bien bitartean, pare bat ohar aurrera dezaket: a) F. Arrese Beitiaren testuinguru batean bildu du OEHk epel epelik bikoiztapena (ez dut beste inon aurkitu "guztiok erabiltzen" omen duguna; epel-epel adizlaguna, ordea, beste hiru testuingurutan ikus liteke); b) epelki jokatu du eta epelik jokatu du "esaera ezberdinak" direla frogatzeko modurik ez dut ikusi (ezta berdinak direla frogatzeko modurik ere, jakina), ez baitut inon topatu aurrez aurre ipin daitezkeen parekoen bikoterik; c) litekeena da onik dago eta ongi dago bikotearen gisakoa izatea hemen aipatzen dena, baina litekeena da ere axaleko parekotasuna besterik ez egotea bi bikoteen artean, hau da: formazko parekotasuna egotea, baina ez adierazkoa. Nolanahi ere, epelik eta epelki aztertuz bakarrik jakin daiteke nola diren kontuak".

 - Erabakia: Erabakia (2007-09-28): "epelik adlag.".

epelkeria
iz. Epeltasun gaitzesgarria, karrik eza. Epelkeriaz eta koldarkeriaz jokatzea. Horrela, espirituzko lozorro eta epelkerian jausiko zarete.

Aztergaia: epelkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

epelki
adb. Epeltasunez, karrik gabe. Gure obra on gehienak ez ditzagun egin epelki. Epelki agurtu zuten elkar.

Aztergaia: epelki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

epeltasun
iz. Epela denaren nolakotasuna. Giroaren epeltasuna. Eguzkia, gero eta goizago, epeltasun bizigarriz agertzen zen. Jainkoagandik aldaratzen gaituen bihotz epeltasuna. Oi, gure denborako laxotasuna eta epeltasuna!

Aztergaia: epeltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
epemuga
iz. Zerbaitetarako epea bukatzen den eguna. Ik. muga egun. Dagoeneko epemuga jarria du: martxoaren 9a.

Aztergaia: epemuga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

BEZ: "Patente honen epemuga: Esta patente caduca el".

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri-egokia.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-muga.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Zenbait testuingurutan, marrarekin idatzita ikusten da. Nire ustez, formarik egokiena epe-muga da, lexikalizazio-maila nahikorik ez baitu euskaraz behinik behin".

 - [E116]: "XX. mendeko corpusean epemuga formako 21 adibide ikusi ditut, eta epe-muga formako 6; gaurko prosakoan mugaegun 26 eta muga egun 2. Kontuan izateko datuak dira, nire ustez, baina arrazoi izan dezake AUk, ez baita inola ere lehen itzulian eman genituen mendemuga, urtemuga eta zerumuga bezain lexikalizatua, hitz bakarrean idazteko. Nahi duzuena".

 - Erabakia: Erabakia (2007-09-28): "utzi dagoen moduan".

ependimo
iz. anat. Entzefaloko bentrikuluak eta bizkar-muinaren hodia estaltzen dituen mintza.

Aztergaia: ependimo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Anat.

epentesi
iz. hizkl. Hitz baten barnean etimologiaz ez dagokion fonema bat agertzea. Pilatutako kontsonante multzoak bokal epentesiz haustean, epentesi horrek aldameneko bokala hartzen du eredu.

Aztergaia: epentesi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-s.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Hizkl.

epentetiko
adj. hizkl. Fonemez mintzatuz, epentesiz gehitzen edo agertzen dena. Ezaguna da -e- epentetikoa bi kontsonanteren artean agertu ohi dela. Lehenago aipatu dugun -b- epentetikoa dugu ingurune honetan XIX. mende erdiko Donibane Lohizuneko euskaran.

Aztergaia: epentetiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh35 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 34 (Elkar 1, Euskaltzaindia 6, UEU 27); ETC 59

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: epentetiko izond. epentético, -a / Adorez: epentetiko adj. epentético/ca / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: 0.

Bestelakoak

epentesi iz. Hizkl. Hitz baten barnean etimologiaz ez dagokion fonema bat agertzea. Pilatutako kontsonante multzoak bokal epentesiz haustean, epentesi horrek aldameneko bokala hartzen du eredu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

hizkl.

eper
iz. Faisaiaren familiako hegaztia, lepo-motza, moko- eta zango-gorria, hegaldi laburrekoa (Alectoris sp. eta Perdix sp. ). Eperrak lurrean egiten du habia. Larre berrian eperrak dira, pagadietan usoak. Mendian zeinen eder eper zango-gorri! Eperra ere zintzo hasten da egunsentian kantari. Eper kantua entzuten. Eperrak azatan.

Esaera zaharrak

Ahalkegabeak bitu [= ukan bitza] eper erreak; zer ahalkorrak?, ogi-mokorrak.

Aztergaia: eper

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: eper: Alectoris sp. + Perdix sp.; eper afrikar: Alectoris barbara; eper gorri: Alectoris rufa; eper greziar: Alectoris graeca; eper gris: Perdix perdix.

eper txakur, eper-txakur
iz. Eperrak harrapatzeko erabiltzen den txakurra. Eper-txakurra eperrari begira egon ohi den eran.
eperki
iz. Eperraren okela, sukaldaritzan oso aintzat hartua.

Aztergaia: eperki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 'eper-okela'.

eperkume
iz. Eperraren umea. Zabaldi harritsuetako eperkumea.

Aztergaia: eperkume

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
eperretara
adb. Eperrak ehizatzera. Aspaldi honetan, Errioxara eta Burgosera joaten dira gure ehiztariak eperretara.
Loturak
epetsu
adj. g. er. Eramankorra, jasankorra.

Aztergaia: epetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

eramankorra.

epidauroar
1 adj. Epidaurokoa, Epidaurori dagokiona.
2 iz. Epidauroko herritarra.

Aztergaia: epidauroar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Epidauro / epidauroar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

epidemia
iz. Lurralde eta denbora berean biztanleen zati handi bati erasotzen dion eritasun kutsakorra. Ik. izurri; izurrite. Putzuetan gelditu den urak epidemia zabaltzeko arriskua piztu du.

Aztergaia: epidemia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: Ik. izurri / ElhHizt: + / EskolaHE: Ik. izurri

Zerrenda osagarriak

NekHizt.

epidemiologia
iz. med. Medikuntzaren adarra, epidemiak aztertzen dituena.

Aztergaia: epidemiologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal: Epidemiologia: Epidemiología.

epidemiologiko
adj. Epidemiologiarena, epidemiologiari dagokiona. Ikerketa epidemiologikoak.

Aztergaia: epidemiologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

epidermiko
adj. Epidermisarena, epidermisari dagokiona.

Aztergaia: epidermiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

epidermiko 3: NZ ("Erakin epidermikoak dira; kelonioen [dortokak] eta krokodilotarren apartekoak dira adarkizko plakak"), J.M. Txurruka ("Ikusazue buztana ezkata epidermikoz estalirik"), Zoologia ("Nerbio-sistema, nerbio-zelula multipolarrek eraturiko sare irregularrean oinarriturik dago, zelula epidermikoen oinetan kokatuta").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

epidermiko : HiztEn, Euskalterm 1 (dermo-epidermiko) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

epidermiko : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

epidermis
1 iz. Animalien larruazalaren kanpoko geruza, ornodunetan dermisaren gainean dagoena eta hainbat geruzaz osatua dena. X izpien eraginaren pean luzaro egoten diren pertsonetan, aldiz, oso mehea da epidermisa, eta izugarri handia beroarekiko sentikortasuna.
2 iz. Landareen kanpoaldeko geruza, kanpoko erasoetatik babesten dituena.

Aztergaia: epidermis

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-12-02 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

epidermi 12: K. Altonaga ("epidermi zilioduna, dibertikuluak zituen liseri-hodia, uzki dortsal subterminala"), NZ/BB1 3 ("epidermia / arantza / muskulua / tuberkulua", "matxarda / ardatz malgua / karekizko zorroa / epidermia / karekizko plaka", "epidermia / arantza artikulatua"), Elhuyar ("Onddoa zaurietatik, hosto-orbanetatik, epidermi puskatuetatik etab, sartzen da barnera"), M. Aramendi ("Larruazalaren kanpoko geruza [epidermia] lodiagoa da gehiena gastatzen den lekuetan, oinpean eta esku azpian adibidez"), M. Etxaide ("Gakotan amaitzen diren giltzarterik gabeko lau hanka-parez eta epidermiak jariatutako kutikula bigun batez hornituta daude"), Zoologia 4 (adib.: "Bestelako sentimen-organorik ez dugu aurkituko; agian, epidermian zehar sentimen-zelula isolatuak aurki daitezke, batez ere aho inguruan", "epidermia epitelio monoestratifikatu bakuna da, zelula nahiko handiek osotzen dute eta berauen artean zelula glandularren irteerak daude"), X. Kintana ("Biek burezurreko hezur-murrizpena agertzen dute eta gorputza adarkizko epidermi-ezkatez estalirik dute"); epidermis 4: J. Butron ("arrain askok, marrazoek bezala, dastapapilak dauzkate beren epidermisean zehar, eta beste batzuek bizartzarrak dauzkate harrapakina sakoneko basatza-ur uherretan detektatzeko"), J.A. Berriotxoa ("Hiru geruza hauek, beraz, epidermis, gastrodermis eta mesoglea dira, azken honek jatorri zelularra izan dezakeelarik edo ez"), Sirimiri/5 ("Garbitzen zaren bakoitzean zure epidermisaren azaleko zelulak hil eta askatu egiten dira"), Xirrixta 1996 ("Larruak bi geruza dauzka: epidermisa eta dermisa"); cf. gainera, dermis 2 (Xirrixta 1996), gastrodermis 2 (J.A. Berriotxoa); eta epidermiko 3, blastodermiko 2, ektodermiko 3, endodermiko 1, mesodermiko 3, protomesodermiko 2.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

epidermis : DFrec 1, AB38 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 3. epidermi : AB38 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

epidermis : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-s grekotiko izenetakoari dagokion araua birformulatzean berrikustekoa; cf. -kosmo(s), -poli(s), -tesi(s).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: amaierako -s gabe ematearen alde. XK: "epidermis: Problema daukate era honetako hitz laburrek aurrizkiren bat daramatenean ( kosmos, dermis,...). Ene ustez bi irtenbide besterik ez dago: a) errazena, kosmo eta dermi aldaerak hobetsi (jadanik tesi eta krisi hitzekin egin den bezala) eta horrela eratorri edota elkartu luzeagoak berdin geldituko lirateke ( mikrokosmo, epidermi ...) edo b) kosmos eta dermis oinarri onartuen gainean horien eratorriak ere -s-rekin uztea: mikrokosmos, epidermis ... Bata zein bestea zilegi lirateke".

 - [E116]: "Bi zati ditu 1986ko Euskaltzaindiaren erabakiak (alegia, [a] arau nagusia, eta [b] bi salbuespen). Ik. Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak, 31-32 or.: "3. Iturri zaharra grekoa denean [...] Grekozko analysis bezalako hitzak [a] nominatiboko azken -s gabe har daitezke: analisi, katekesi, psikosi, neurosi, metropoli; [b] baina hala ere -s gorderik [b1] -itis bukaera dutenak: flebitis, otitis, meningitis, edo [b2] silaba bateko edo biko hitzak direnean: iris, atlas, kosmos".Zalantzak agertu dira erabaki hori aplikatzean: silaba bikoa izanik, -s gorderik mailegatu izan da oinarria (cf. goiko atlas, iris edo kosmos horien ondoan, gure hiztegi honetako dermis), salbuespentzat emanez krisi eta tesi, bide luzea egina dutelako edo; oinarri horren eratorri aurrizkidunak, berriz, -s gorderik ageri dira (cf. lehen itzulian emana dugun mikrokosmos) nahiz -s gabe (cf. ibid. metropoli, nekropoli; eta megalito, monolito). XK-k dio "bi irtenbide besterik ez dago". Bada hirugarren irtenbide bat, idazleek-eta baliatu izan dutena: bi silabako oinarriak -s dutela gorde, eta horien eratorriak -s gabe erabili; hala, dermis, glotis, kosmos, polis idazten dute, batetik, eta, bestetik, epidermi, hipodermi; epigloti; makrokosmo, mikrokosmo; akropoli, makropoli, megapoli, metropoli, nekropoli".

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): epidermi ematea onartu da. // Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-31): idazkerarekin arazoak eta zalantzak badaude hurrengo itzulirako utzi beharko da. Erabakia (2007-09-28): "ez aipatu".

epidural
1 adj. anat. Duramaterraren eta orno-hodiaren artekoa edo tarte horri dagokiona. Bizkarrezur-muineko gune epidurala.
2 adj./iz. Anestesiaz mintzatuz, anestesikoa bizkarrezur-muinaren gune epiduralean injektatzearen ondorioz gertatzen dena. Anestesia epidurala.

Aztergaia: epidural

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh61 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu epidural formarik.

epidural 61: Argia 6, Berria 11, EiTB 4, Elkar, Consumer 23, HABE 3, Laneki 13.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

epidural 9: Berria 6, Iban Zaldua, Patxi Iturritegi, Joxe Austin Arrieta.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: anestesia epidural, blokeo epidural (TN; es anestesia epidural, bloqueo epidural; fr anesthésié épidurale).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es epidural / fr péridurale: Adorez: adj. (Anat.) epidural; anestesia epidural: anestesia epidurala / Elhuyar: adj. (Anat.) epidural anestesia epidural: anestesia epidurala / Labayru: adj Anat. epidural; anestesia epidugune epidurala; anestesia epidural: anestesia epidurala / NolaErran: anestesia epidural.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Nazioartekoa, erabilia eta jasotzekoa. anestesia epidurala jaso liteke adibide gisa.

epifania
iz. Urtarrilaren 6an ospatzen den bestaburua, Erregeen gurtza gogoratzen duena. Eguberri-Epifaniak zituzten kristau artistek ezer baino begikoago.

Aztergaia: epifania

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: letra larriz jartzea proposatu du. Eta aldamenean Sin. Trufania, Aparizio

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS):ez da letra larriz jartzekoa. Sinonimoak ez dira orain sartzekoak.

epigeo
adj. ekol. Landare eta animaliez mintzatuz, lurraren gainean bizi edo garatzen dena. Sustrai epigeoak. Zona epeletan landareak hiltzen direnean lurreko zizare epigeoek haien hondakinak ustiatzen dituzte.

Aztergaia: epigeo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Ekol.

epigrafe
1 iz. Harrian, metalean edo kideko gai batean grabaturiko idazkuna; bereziki, eraikin, hilarri edo oroitarri batean grabaturiko idazkuna. Burdin Aroko hilarri baten gainean, erromatar letra larrian idatzitako epigrafe bat ere aurkitu dute.
2 iz. Liburu edo kapitulu baten ideia edo xedea adierazteko edo iradokitzeko asmoz, buruan jartzen den aipua.
3 iz. Idatzi baten edo haren zati baten edukia laburbiltzen duen esaldia. Inprimakietako eduki eta epigrafe guztietan bi hizkuntzek azaldu beharko dute.

Aztergaia: epigrafe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: epigrafia 1 (Lf CEEN 1973: "Orduko erlisioneri buruz badira gutienetik 164 epigrafia, orroit-harritan zizelatuak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

epigrafe 12 (epigrafepean 1), EB: P. Salaburu ("Horregatik sartzen dira beti liburuetan Readjustment Rules epigrafearen azpian"); HerrizH 1988 ("Hautagai den itzultzaileak ondoren zehaztuko dugun dokumentazioa aurkeztu behar du Gipuzkoako Kutxaren Jendarteko Harremanetako Sailean (Garibai kalea, 20-22. 20004 Donostia), Orixe sariak epigrafearen pean"); E. Gil Bera 2 ("Erbestea epigrafepean aritzen gara gaur eta epigrafe hori inor gutiri dagokio Miranderi bezain ongi, inor guti izandu baita hemen hura bezain arrotz eta kanpotar"); Eustat 1991 2 ("Epigrafe honetan aurrekoetan barnehartu ez diren gainerako beste edozein sartzen da", "Kanpoan uzten dira garraio, egoitza eta jantokiko ekipo eta elementuen kontserbazioa eta konponketako gastuak, beren epigrafe espezifikoetan konputatzen direlako"); GAO 1992 ("Deialdiarekin batera doan programari buruz epaimahaiak erabakitzen duen gaia edo gaiak, nahiz eta bertako epigrafe konkretuari atxiki ez idatziz azaltzean datza"); BAO 1994 5 ("Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren talde edo epigrafea" 2, "659.3. epigrafean matrikulaturik dauden txikizkako merkatariak", "661. taldean eta 662.1. epigrafean zehaztu izan diren establezimenduak ez besteetako elikadura eta edarigai mota guztien txikizkako merkataritza" 2); epigrafia 1 (Sirimiri/6: "Albokoa bezalako mapak egiteko epigrafiak (harrietako idazti zaharrak) eta toponimia (herri eta tokien izen zaharrak) aztertzen dira eta horien laguntzaz zehaztu hizkuntza baten mugak"); epigrafiko 1 (R. Gomez: "Plinio Zaharraren, Estrabonen, Ptolomeoren etab.-en testuen interpretazio zuzenak eta aurkikuntza epigrafikoek ekarritako datu berriak kontutan hartzea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

epigrafe : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 6 (hauetan epigrafe-dokumentu 1); epigrafia : HiztEn; epigrafiko , epigrafiatu : Euskalterm (agerraldi bana). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

epigrafe : HiruMila, ElhHizt; epigrafa : Casve EF; epigrafia : ElhHizt. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Beste erdaretan epígrafe; epigrafía: fr (DLLF): épigraphe; épigraphie; it (S. Carbonell): epigrafe, epigrafia; en (Collins): epigraph; epigraphy; de (Langenscheidts): Epigraph; Inschriftenkunde, Epigraphik.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BEZ: "Epigrafea: Epígrafe"; "Lizentzia fiskaleko epigrafea (LFko epigrafea): Epígrafe L. fiscal (Epígrafe L.F.)".

epigrafia
iz. Harria eta metala bezalako materialetan eginiko idazkunen azterketa; idazkun horiek osatzen duten multzoa. Bartzelonako Unibertsitateko epigrafia irakasleak berak esan zuen idazkun guztiak faltsuak zirela goitik behera. Hilerrietako epigrafia.

Aztergaia: epigrafia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua
epigrafiko
adj. Epigrafiarena, epigrafiari dagokiona. Irizpide epigrafikoen artean, azaldu zuen, Iruña-Okan agertutako idazkunetan, hitzen arrastoek konkrezio zaharrak, hau da, denboraren markak ebakitzen dituztela.

Aztergaia: epigrafiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): epigrafiko 31: Laneki, Elkar 23 (‘Veleia afera’ liburukoak), Berria 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: epigrafiko 2, Isabel Arrigain.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu epigrafiko formarik. -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es epigráfico / fr épigraphique: Elhuyar: - / NolaErran: - / Zehazki: epigrafia-, epigrafiko / Labayru: - / Adorez5000:

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilgarria da, tekniko samarra bada ere.

epigrafista
iz. Epigrafian aditua den pertsona. Javier Velaza epigrafistak ere ez du zalantzarik; testuak ez dira benetakoak.

Aztergaia: epigrafista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): epigrafista 58: Elkar 36 (‘Veleia afera’ liburukoak), Berria 19, EiTB 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu epigrafista formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu epigrafista formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es epigrafista / fr épigraphiste: Elhuyar: - / NolaErran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilgarria da, tekniko samarra bada ere.

epigrama
iz. liter. Satira-olerki laburra. Ik. ziri bertso. Ziri olerki edo epigramak. Liburu atarietan ipini ohi diren hamalauko, epigrama eta laudorioak.

Aztergaia: epigrama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Liter.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: sartzea proposatu du.

 - Erabakia: EArau (1996-11-29): ez da sartu.

epika
iz. Poesia epikoa edo epopeia, literatura-generotzat hartua. Erdi Aroko epika. Epika eta lirika. Epika kutsuko isuria agertzen duela.

Aztergaia: epika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
epikarpo
iz. bot. Perikarpoaren hiru geruzetan kanpokoa. Ik. exokarpo.
epiko
1 adj. Poesiaz mintzatuz, epopeiari dagozkion egite miragarri edo gogoangarriak kontatzen dituena. Olerki epikoan Homero miresten dut batik bat.
2 adj. Epopeiaren ezaugarriak dituena. Gertaera hura epikoa izan zen. Era epikoan idatzia.

Aztergaia: epiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
epikotasun
iz. Epikoa denaren nolakotasuna, ekintza edo gertaera heroikoei dagokien nolakotasuna. Epikotasunari, balentriei eta konkistei lotuta ezagutu izan dugu maiz mendia.

Aztergaia: epikotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh39 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 39 (Aizu 1, Argia 3, Berria 24, Elkar 4, Erlea 1, Jakin 2, UEU 4); ETC 150

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

epikureismo
iz. Epikurok sortu zuen filosofia-doktrina, zoriona oinazerik ezean eta espirituaren lasaitasunean datzala dioena. Epikureismoaren eraginpean idatzi zituen bere lanak.

Aztergaia: epikureismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

epikurotar
1 iz. Epikuro greziar filosofoaren doktrinaren jarraitzailea. Estoikoak eta epikurotarrak.
2 adj. Epikurorena edo haren doktrinarena, Epikurori edo haren doktrinari dagokiona.

Aztergaia: epikurotar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2015-06-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan sarrerok (cf. Eg 17,18 pasartearen itzulpenak): epikurar (Arriand), epikureo (Vill, IBe), epikuriano (Lç; He), epikurotiar (Dv).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

epikuroar 1, A. Gabikagogeaskoa (“berau gabe Epikuroar, Hobbestar eta antzekoek ez bailukete erreibindikazioaren gerizarik”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

epikurear: HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

epikurear: P. Aintziart, Berria 2004; epikureo: I. Iñurrieta, I. Unzurrunzaga 5, X. Mendiguren E., J. Morales, BiblE; epikureotar: I. Mendiguren, Filosofia Hiztegia ("epikureotar eskola"); epikurotar: X. Amuriza 3, J. Zabaleta.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

epikureo: EuskHizt (1962; epikurotiar 1859; epikurar 1946; epikuriano 1571) // epikurear: ElhHizt, HiruMila // epikur-zale: PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal epicúreo / épicurien: Zehazki: epikuroar // ElhHizt: epikurear // PMuj DCV: 1 epikur-zale; 2 atse-gale, lizun-zale, lizunkoi // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB, Casve FB.

Erdaretako formak

es epicúreo / fr épicurien ["bas lat. epicurianus, de epicurius 'disciple d'Épicure" — Le Petit Robert]. / Epicuro / Épicure / gr Epikuros.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Eratorriaren beharra dagoela uste du lantaldeak (ez baitago mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen duenik).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o + -tar: forma egokiena epikurotar izan liteke; leku-izenen eratorrietan -oar da amaiera ohikoena, baina -otar formakoak dira pertsona-izenen eratorriak (cf. domingotar, frantziskotar; abendañotar, baldotar; alfeotar) eta izen arruntenak (cf. auzotar, kanpotar, nongotar; pasiotar).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Onartua.

epilepsia
iz. med. Nerbio-sistemaren eritasuna, aldizkako konorte-galtze eta gorputz-dardarak ezaugarri dituena. Epilepsia krisiak izaten ditu.

Aztergaia: epilepsia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
epileptiko
adj. med. Epilepsiari dagokiona; epilepsia duena. Deabrudun, epileptiko eta elbarriak eramaten zizkioten. Dardara epileptikoak.

Aztergaia: epileptiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Med.

epilogo
iz. Idazlan, antzezlan, hitzaldi edo kidekoei bukaeran eransten zaien zatia, lanari buruzko laburpen edo azalpenak ematen dituena. Ik. hitzatze; azken hitz. Bi zatien loturaz, lan honen epilogoan hitz batzuk esango ditut.

Aztergaia: epilogo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal: Epilogo: Epílogo.

epinaldar
1 adj. Épinalgoa, Épinali dagokiona.
2 iz. Épinalgo herritarra.
Epipaleolito
iz. hist. Mesolitoa.

Aztergaia: epipaleolito

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-01-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: JMB ELG ("Paleolitos eta Epipaleolitos aldietan pranko-kantauritarrak eizean eta arrantzan zuten beren bizibidea").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

epipaleolito 6, EHHistoriaz ("Mesolito aroa [zenbait lekutan Epipaleolito bezala ezagutzen da] lehen klima aldaketak sortzen dituen baldintzekin oso lotua agertzen da"), A. Prego 3 ("Alabaina, ehiztari eta biltzaile izatetik ekoizle izatera heldu zen arte, tarteko bi maila edo kultura igaro ziren, trantsizioko bi aldi">Epipaleolitoa eta Mesolitoa", "Epipaleolitoan gizakiak bere sistema tradizionalekin segitu zuen; hots, ehizean eta fruituak biltzen", "Epipaleolitoko gizakiak, ordea, Neolitoaren aurrerapenen berri izan zuen nola edo hala, kolonizazio baten bidez edo beste modu batez"), Lantziri 2 ("Epipaleolitoan, izotzen urtzeen ondorioz, itsasoen heina goratzen ikusten da eta honek itsasertzen trazaketa aldatzen du", "Horrela agertzen dira uztaia eta Epipaleolitoaren ezaugarri diren tresna ttikiak"); epipaleolitosaro 1, J. Kalzada ("Baina Euskal Herrian tinko atxeki ziren paleolitos eta epipaleolitos aroetako sustratoak; batez ere arraza piriniotar mendebaldarra").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

epipaleolitos">LurE // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Sektore jakin bateko informazioa

Epipaleolitoa: EIMA.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

aroak-eta batera berrikusiko dira.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

-lito(s): ik. oharra s.u. behe-paleolito.

Hainbat formari dagokion paradigma erregularra

maiuskula/minuskula (ik. oharra s.u. arkear).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "ez dio inork oharrik egin, eta neuk aipatu dut, lantaldeak berrikustean ikusiko dugula seinalatzeko".

 - [E116]: "Proposamena: kendu lerroa".

 - Erabakia: Erabakia (2007-09-28): "ez aipatu".

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-06-26): Onartua.

epiroar
1 adj. Epirokoa, Epirori dagokiona.
2 iz. Epiroko herritarra.

Aztergaia: epiroar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Epiro / epiroar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

epistemiko
adj. fil. Ezagutzari edo ezagutzaren azterketari dagokiona. Ik. epistemologiko; gnoseologiko. Alde bietan gozamen estetiko eta epistemiko franko dela. Bioteknologiaren erronka berriei aurre egiteko oinarri epistemikoak. Azken bi hamarkadotako ikerkuntzek zientziaren eta teknologiaren balio epistemiko eta sozialen irudia aldatu dute erabat.

Aztergaia: epistemiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh108 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 108 (UEU 72); ETC: 620.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: 0. // Euskalterm: epistemiko (Filosofia).

Bestelakoak

epistemologia iz. Filosofiaren adarra, zientziaren oinarri eta metodoak aztertzen dituena. epistemologiko adj. Epistemologiarena, epistemologiari dagokiona.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ezaguna da eta jasotzekoa izan liteke dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Fil.

epistemologia
iz. Filosofiaren adarra, zientziaren oinarriak eta metodoak aztertzen dituena. Descartesen filosofiaren printzipio hauek epistemologia modernoaren oinarrizko eskema finkatzen dute.

Aztergaia: epistemologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
epistemologiko
adj. Epistemologiarena, epistemologiari dagokiona. Askotan ez dakigu zein oinarri epistemologikotatik abiatzen diren haien kritikak idaztean. Akats epistemologikoak.

Aztergaia: epistemologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

epistola
1 iz. Apostoluetako batek idatzitako gutuna. Jondoni Pauloren epistolak.
2 iz. Elizkizunetan irakurtzen den gutun horietako pasartea. Egungo Mezako epistolan. Epistola baino lehen.

Aztergaia: epistola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
epitafio
iz. Hilarrian ezartzen den esaldia. Ik. hilartitz. Osaba Juanen hilobiraino joan da eta epitafioa irakurri du nik entzuteko moduan: "Bizitza bat eduki dut".

Aztergaia: epitafio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Sin. hilartitz jartzea proposatu du.

 - [E115]:  hilartitz proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): bigarren itzulirako uztea erabaki da.

epitelial
adj. biol. Epitelioarena, epitelioari dagokiona. Panda hartza desagertzea saihesteko, hogeita sei pandaren zelula epitelialak gordeko dituzte.

Aztergaia: epitelial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

epitelio
iz. biol. Elkar ukitzen duten zelulez eraturiko ehuna, gorputza, barrunbeak eta hodiak estaltzen dituena. Alkoholak hestegorriko epitelioko zelulak hil ditzake.

Aztergaia: epitelio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

epiteto
iz. hizkl. Izenlaguna edo kidekoa, batez ere izen baten berezko ezaugarri bat aipatzen duena edo izenari aditz baten bidez lotua ez dagoena. Ama Birjina, Jainkoaren Amaren epitetorik ederrena da. "Elur zuria" sintagman "zuria" epitetoa da.

Aztergaia: epiteto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
epizeno
1 adj. hizkl. Generoa duten hizkuntzetan, izenez, izenordainez edo adjektiboez mintzatuz, generoa gorabehera, forma aldatzen ez zaiona. Frantsesez habile adjektiboa, tu izenordaina eta enfant izena epizenoak dira.
2 adj. hizkl. Izenez mintzatuz, espezie bateko arra nahiz emea izendatzen dituena. Ponte izen epizenoen zerrenda.
epizentro
iz. Lurrikararen abiapuntuaren bertikaletik hurbilen dagoen lurrazaleko eremua, lurrikarak intentsitate handiena hartzen duena. Lurrikararen epizentroa urtegian bertan zegoen. Epizentrotik mila metroko diametroko zirkulu batean ez zen inor bizirik atera.

Aztergaia: epizentro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: epizentru / LurE: epizentru / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zentro.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: sartzea eskatu du.

 - Erabakia: EArau (1996-11-29): ez da sartu.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper