50535 emaitza bilaketarentzat - [15051 - 15100] bistaratzen.

epoka
iz. Geologian, periodo bat banatzen den zatietako bakoitza.

Aztergaia: epoka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau H
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

epoka 5: EusJok ("Orrek etzaukan olako konturik / epoka zegon orduban, / jaso ta saltoka eskapa egin digu / eskola-umian moduban"), Tx B ("Orren berandu pitarrarekin nola genduen epoka, / orduan ondo preskatu giñan, ez giñan joan kojoka"), SM Zirik ("guk ola ikasi gendun / gazte denporan / berriro aldatzeko / ez gaude epokan"), Uzt Noiz 2 ("Oraintxen ere kantatu dezu / oso bide zuzenian, / olakoxiak esaten jakin / epokak datozenian", "ni ez nijua olako / epoka galtzera, / asi baño lenago / aspertu al zera?").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

epok(h)a 4 (eta epoka kutsu): AKManifestua ("... burjes epokha hau aurretiko guztietatik bereizten dutenak"), EstiLib ("Abizenetan, epoka kutsua eman nahi denean: Sota'tar Imanol"), I. Arruti ("Garai honetan Erromari epoka erotikoa esan zitzaion"), J.M. Lertxundi ("Naiz aundiak ez izan, / beti ala zebiltzan / zarpaka ta mutur-jokan; / Agustin eta Joxe sonatu / argatik ziran epokan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

epoka : DFrec 2 (K. Izagirre), AB38 1, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

epoka : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "Gure jokaera hau izan da orain arte: baldin forma bat erabili izan bada, eta adierazle baten premia badago (kultismoa izango da, hortaz, neurriren batean behintzat), onartzekoa da forma hori euskara batuan, ordain egokirik ez badu eta gutxieneko baldintza betetzen badu (areago, jakina, nazioartekoa bada). Hemengo kasura etorriz, pare bat ohar, nire aldetik: a) ez dirudi, erabileran bederen, kultismotzat hartzeko denik hitz hau (ikus lantaldearen txosteneko bertsolariak eta, horienak baitira testuinguru gehienak); b) Entziklopediaren batean ageri da "Eskala geokronologikoko denbora-unitatea..." definituriko bat, baina nik ez dakit geologoek izen hori darabilten ala besteren bat (Euskaltermen, adibidez, bestelako ordainak ikus litezke); c) nazioartekoa izango da (mailaren batean, alegia), baina esapide jakin batekoa ikusi dut nik ingelesezko eta alemanezko hiztegi arruntetan (hacer época / faire époque guregandik hurbilagoen paretsuko to mark an epoch, Epoche machen esapideetakoa, alegia), eta besterik ez. Laburtuz: oinarri ahulegia duela esango nuke, gure hiztegian jasotzeko".

 - Erabakia: Erabakia (2007-10-26): "ez aipatu".

 - Erabakia: EH (2016-02): epoka forma jaso da Aroen saila definitzean.

epopeia
iz. Heroi bat edo egite gogoangarri bat goraipatzea helburutzat duen poema luzea. Ik. epiko. Homeroren epopeiak. Epopeia klasikoa.

Aztergaia: epopeia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
epsilon
iz. Alfabeto grekoko bosgarren letra (ε, Ε).

Aztergaia: epsilon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau173
Hiztegi Batuko Lantaldea: EArau173

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Alfabeto grekoa

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua epsilon iz. (alfabeto grekoko letra).

era batean
adb. Era berean, berdin. Denok era batean idaztea.

Aztergaia: era batean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bat-ean.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

era sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

era berean, berdin.

era batera
1 adb. Era berean, berdin. Gaitz guztiak ez dira era batera sendatzen.
2 Aldi berean. Guztiek era batera deiadar egin zuten.

Aztergaia: era batera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bat-era.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

era sarrerari dagokion azpisarrera.

era berean
1 adb. Modu edo molde berean, berdin. Ik. manera berean; modu berean. Ilunabarrean sartu zen Beasainen, eta han ere era berean hartu zuen herriak. Hutsegiteak aitortu behar dituzu, zeure bihotzean aurkitzen dituzun eran; pentsamenduak pentsamenduak bezala, hitzak hitzak bezala eta obrak era berean. Ezinezkoa da hizkuntza idazle-hizlariek lantzea, era berean lantzen ez badituzte irakurleek beren buruak.
2 (Lokailu gisa). Ik. berebat 2; orobat 2; halaber. Sustapen ministroak ikerketa irekitzeko agindua eman du, istripua zerk eragin duen jakiteko; era berean, Ministerioak desagertuen senideei laguntza eta babesa emateko protokoloa jarri du abian. Ezaguna da, era berean, hedabideetan iritzia emateko duen ohitura.
3 Aldi berean. Lizardirekin badu antz pixka bat, baina era berean zein ezberdina!

Aztergaia: era berean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

era on
iz. Aukera, abagune ona. Irabazian dirua ipintzeko era on gutxi izan ohi da.

Aztergaia: era on

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

on.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

era sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

aukera, abagune ona.

Era Primario
iz. geol. Paleozoikoa.

Aztergaia: era primario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2015-06-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sektore jakin bateko informazioa

Paleozoikoa / Era Primarioa: EIMA. Cf. Onomastika, 45: «Geologian, "aroak" eta "erak" bereizi behar dira, eta biak behar dira. / Geologiako "era" (ing.) / "era" (gazt.) / "ère" (frants.) —unitate geokronologikoa—, euskaraz, "era" da (Era Primarioa, Era Sekundarioa), ez *"aro" (kontuan izan, gainera, haren baliokide estratigrafikoa, "eratema", hartatik eratortzen dela, "era" izenetik alegia). / Geologiako "age" (ing.) / "edad" (gazt.) / "âge" (frants.) —unitate geokronologikoa—, euskaraz, "aro" da».

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Era Primarioa: Berria Estilib. s.u. era geologikoak ("Paleozoikoa edo Era Primarioa").

Informazio osagarria

ik. oharra s.u. era arkear.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Aroak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoen Bilkura (2015-06-26): era primario [adibide gisa s.u. era2 eta s.u. primario, lehendik arautuari adiera gehitu].

Era Sekundario
iz. geol. Mesozoikoa. Triasikoaren hasieran, Era Sekundarioaren barruan eta duela 200 milioi urte baino gehiago, ugaztun eta krokodiloen aurrekoak izan zitezkeenak azaldu ziren.

Aztergaia: era sekundario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2015-06-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sektore jakin bateko informazioa

Era Sekundarioa: EIMA, Berria Eskulib s.u. era geologikoak.

Informazio osagarria

ik. oharra s.u. era arkear.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Aroak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): era sekundario [adibide gisa s.u. era2 eta s.u. sekundario, lehendik arautuari adiera gehitu].

Era Tertziario
iz. geol. Zenozoikoa.

Aztergaia: era tertziario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2015-06-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Era Tertziarioa: Berria Eskulib s.u. era geologikoak.

Informazio osagarria

ik. oharra s.u. era arkear.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Aroak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): era tertziario [adibide gisa s.u. era2 eta s.u. tertziario, lehendik arautuari adiera gehitu].

era1
1 iz. Zerbait agertzen, gertatzen edo gauzatzen den itxura berezi edo jakina. Ik. modu 1; gisa. Otoitz egiteko erak. Bizitzeko erak. Era askotara adi daiteke hori. Hori ez da eskatzeko era. Era onean erantzun. Era lotsagarrian jartzen direla. Asteburua igarotzeko erarik atseginena. Era batean edo bestean. Beste era batera adierazirik. Beste era bateko ohiturak. Era askotako landareak. Baldintzak, jakina denez, bi eratakoak dira: beharrezkoak eta nahikoak. Era berrian idatzia. Haserretu zitzaion gizonari halako eran, non astinaldi on bat eman baitzion. Kanta, edonoren bihotza hunkitzeko erakoa izan zen (Ik. erako). Gauzak bere erara egin nahi zituelako (Ik. erara).
2 iz. Aukera, abagunea. Denbora horietan izaten ziren hitz lohiak, keinadak, musuak era zetorrenean. Meza nagusia entzutea, era badu. Erakutsi egiten zuen era zuen guztietan.

Aztergaia: era

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

fabrikazioera; portaera, jokaera

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: era berean, erako izond.: aziendentzat txit leku ona eta erakoa, erara adlag.: nire gogamenak erara eta egoki adieraztea, eraz adlag.: auzotegi honetako baserritarrak nahikoa eraz eta polito bizi ziren.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: era batean, era batera, era on .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

era berean, erako (izond: "aziendentzat txit leku ona eta erakoa"), erara (adlag.: "nire gogamenak erara eta egoki adieraztea"), eraz (adlag.: "auzotegi honetako baserritarrak nahikoa eraz eta polito bizi ziren")

era2
iz. Geologian, eon bat banatzen den zati nagusietako bakoitza.

Aztergaia: era

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

fabrikazioera; portaera, jokaera

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: era berean, erako izond.: aziendentzat txit leku ona eta erakoa, erara adlag.: nire gogamenak erara eta egoki adieraztea, eraz adlag.: auzotegi honetako baserritarrak nahikoa eraz eta polito bizi ziren.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: era batean, era batera, era on .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

era berean, erako (izond: "aziendentzat txit leku ona eta erakoa"), erara (adlag.: "nire gogamenak erara eta egoki adieraztea"), eraz (adlag.: "auzotegi honetako baserritarrak nahikoa eraz eta polito bizi ziren")

erabaki1, erabaki, erabakitzen
du ad. Auzitan edo zalantzan dagoen gauzari buruz erabateko asmoa hartu edo iritzia eman. Ik. asmoa hartu; gogo(a) hartu; gogoari eman 2. Epaileak erabaki behar duen auzia. Istilua erabat erabakitzeko. Zerbait egitea erabaki. Beltranek bere alaba ezkontzea erabaki zuen. Guztiak joan zitezela erabaki zen. Zuzen, oker erabaki. Saria nori eman erabaki. Zuk erabaki. Hori zergatik gertatu den erabakitzeko. Ezin erabakizko auzia.
Azpisarrerak
erabaki2
iz. Erabakitzea. Ik. delibero. Ez dugu oinarririk aski erabakiak hartzeko. Epailearen erabakiaren arabera. Mahaiaren erabakia onartu. Erabaki sendoa. Baiezko erabakia. Hil edo biziko erabakiak.
erabaki3
adj. Erabakitasunez aritzen, egiten edo hartzen dena. Kolpe bakar batera dena jokatzeko asmo erabakia izanaz. Zuzen jokatzeko asmo erabakia. Bekaturako gonbit erabakiak.
erabakia(k) hartu
ad.-lok. Erabaki. Ez dugu oinarririk aski erabakiak hartzeko. Jaioterritik alde egiteko erabakia hartzea ez zen erraza izan.
erabakiarazi, erabakiaraz, erabakiarazten
du ad. Erabakitzera behartu.

Aztergaia: erabakiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erabakiarazi, erabakiaraz, erabakiarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erabakiarazi, erabakiaraz, erabakiarazten

erabakigai
iz. g. er. Erabakitzeko dagoen gaia. Erabakigaiak, aldian-aldian, euskaltzaleen artean banatu ohi zituzten Euskal Herrian zehar.

Aztergaia: erabakigai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erabakigai 3: BatzAgiriak 1985 2 ("Erabakigaiak aurkezteko batzordeak izendatu dira", "Lanen epea: Bosgarren erabakigaia Otsaileko batzarrean aurkeztuko da"), MAtx ("Bakerako hitzarmenean, kupoa, Ertzaintza, autodeterminazioa, Nafarroa eta abar hizpide eta erabakigai diren bezalaxe").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erabaki-gai : PMuj DVC (moción o propósito de decreto) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri, ongi eratua.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gai.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

erabakigaitz
adj. g. er. Erabakitzen zaila, ia ezin erabakizkoa. Zalantza erabakigaitzak.

Aztergaia: erabakigaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri-egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gaitz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

erabakitzen zaila.

erabakigarri
adj. Zerbait erabakitzeko oinarrizkoa gertatzen dena; ondorio garrantzitsuak ekartzen dituena. Argudio erabakigarria. Erasoaldi erabakigarria, guduari amaia eman diona. Urte erabakigarri baten atarian.

Aztergaia: erabakigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erabakigarri ez da testuetan agertu; erabakikor 6 aldiz jaso da (1985: Elhuyar; 1987: A. Lertxundi, M. Atxaga, Hemen; 1990: Manu Lopez); eta erabakior 15 aldiz (1984: J. Sudupe; 1986: K. Navarro, UZEI; 1988: J. Tobar-Arbulu, I. Tapia, Egin; 1989: K. Zuazo, Elhuyar, J. Lasa, Unescoren Albistaria; 1990: J. Azurmendi, M. Sainz, J.C. Hernandez, M. Navarro, X. Olarra)

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Informazio osagarria
Eratorpen-atzizkien banaketa argitu behar da

-garri/-kor atzizkien banaketaz badago zer argiturik: erabakior forma berria da, gaizki eratua, baina bere bidetxoa egina, decisivo/décisif itzuli beharrez; forma oker hori ordezkatzeko erabakigarri eta erabakitzaile kontraproposatu ditu batzordeak

erabakigune
iz. Zerbait erabakitzeko gunea edo lekua. Autonomia erkidegoek Europar Batasunaren erabakiguneetan zuzenean parte hartzeko aukera izatea defendatu zuen.

Aztergaia: erabakigune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erabakigune (eta e.-g, e. g.) 3: J.L. Arexola-Leiba ("Komunikabideek, bankuek, kotxe-kontzesionariek, zerbitzu-publiko ugarik, aseguru-etxeak, etab.ek, beren erabaki-guneak herritik kanpo dituzte, eta kasu gehienetan, Euskal Herritik oso urruti daude"), Egin 1997 ("Baliabideak eta erabakiguneak Gobernu Zentralaren eskuetatik udalen eta herritarren eskuetara pasatzea"), F. Rodriguez ("Herri xehearen bizitzatik gero eta urrutiago kokatzen denez, erabakiguneak eta beren kontrola ziurtatzea gero eta zailago suertatzen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erabakigüne : Casve EF (centre de décision) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri ongi eratua.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gune.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: aski erabilia.

 - Erabakia: EArau (1996-11-29): ez da sartu.

erabakimen
iz. Erabakitzeko ahalmena. Botoa eta erabakimena dutenak.

Aztergaia: erabakimen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri-egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-men.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

botoa eta erabakimena dutenak.

erabakior
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, erabakior-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. erabakigarri].

Aztergaia: erabakior

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh325 2020-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

erabakior iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, erabakior-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. erabakigarri].

erabakior 334; erabakigarri 4000.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

erabakior 47; erabakigarri 1637.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erabakior* e. erabakigarri.

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Euskara batuaren hasierako urteetan asko zabaldu zen erabakior hitza Euskaltzaindiak erabakigarri hobetsi zuen arte. Gomendioak eragina izan du, baina oraindik ageri da. Debekua mantentzekoa da.

Informazio osagarria
Eratorpen-atzizkien banaketa argitu behar da

-garri/-kor

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "gaur egun ezin utzizkoa da, salbuespen gisa bada ere" (1995-01-25)

 - [K201]: "Nik ez nuke baztertuko. Nire ustez badu tradizioa, badu hedapena (garai batean bazuen, behintzat, eta ez azken urteetakoa)" (2005-07-19)

erabakitasun
iz. Zalantzarik ez duenaren nolakotasuna. Zorionez bertute bat izan zuten euskaldunek: gauzak egiteko erabakitasuna eta gogo sendoa.

Aztergaia: erabakitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "erabakitasun, erabakitza: gaur praktikan inork erabiltzen ez dituen hitz berri horiek ez sartzea hobe"

 - [E116]: "ez dira "hitz berriak" erabakitasun eta erabakitza: J.A. Mogelek erabili du erabakitasun, eta Orixek geroago; erabakitza, berriz, 1879ko Lore-jokoetako testu batean bildu du OEHk. Bestetik, "gaur ez dabil"ena edo "gaur praktikan inork erabiltzen ez" duena izan daiteke erabakitza (OEHko bakarraz gain, beste hiru testutan bakarrik ageri da XX. mendeko corpusean: J.I. Uranga 1909, JBDeia 1963, F. Krutwig 1972; eta behin ere ez oraingo prosaren corpusean); erabakitasun, berriz, behin jaso du XX. mendeko corpusak, baina 44 aldiz oraingo prosarenak (idazleak: J. Arruti, B. Atxaga, J.K. Igerabide, J.M. Irigoien, A. Irizar, E. Jimenez, I. Mendiguren, J. Morales, F. Morillo, J. Muñoz, K. Navarro, R. Saizarbitoria, U. Urrutikoetxea, J. Urteaga; eta Berria-k 14 aldiz). Datu horiei zor zaien begiruneagatik, hau da nire proposamena: utzi bere horretan erabakitasun sarrera, eta, nahi bada, erabakitza kendu zerrendatik".

 - Erabakia: Erabakia (2007-10-26): "erabakitasuna iz. zorionez birtute bat izan zuten euskaldunek: gauzak egiteko erabakitasuna eta gogo sendoa".

erabakitzaile
1 iz. Auzi batean erabakia hartzen duen pertsona. Erabakitzaileen buru zen Hentzen irakaslea. Hitz neurtuetan apustu handi bat jokatzen, Platon erabakitzaile zutela.
2 adj./iz. Erabakia hartzen duena. Batzorde erabakitzailea. Zoria izango zen haren geroaren erabakitzaile.

Aztergaia: erabakitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "Azkenean, ez dio inork ere oharrik egin. Beraz, utzi dagoen moduan".

 - Erabakia: Erabakia (2007-10-26): "utzi dagoen moduan".

erabakitze
iz. Auzitan edo zalantzan dagoen gauzari buruz erabateko asmoa hartzea edo iritzia ematea. (Batez ere hitz elkartuetan erabiltzen da, lehen osagai gisa). Herritarron erabakitze ahalmena aldarrikatzeko. Erabakitze eskubidearen ukapena.

Aztergaia: erabakitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

erabakia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Merezi? Beovideren bi adibide baino ez ditu jaso OEHk".

 - [E116]: "-tze osaerako izen hauetako asko testuetan erabili gabeak dira, baina batzuk erabiliak ere bai; nolanahi ere, bestelako hitzei baino errazago irekitzen diegu hauei bidea, eta aski izan ohi da behin erabili izana, hiztegian jasotzeko. MAk aipatzen duen Beobideren testuinguruaz gain, badira dozena bat XX. mendeko eta gaurko prosaren corpusetan (elkarketako lehen osagai gisa ageri da horietako batzuetan, edo gehienetan: erabakitze ahalmen, -erakunde, -eskubide, -funtzio, -gune, -instantzia, -maila, -mekanismo, -prozesu). Beste gabe onartuko nuke nik, hori bat baitator orain arte erabilitako irizpideekin".

 - Erabakia: Erabakia (2007-10-26): "erabakitze iz. (batez ere hitz elkartuetan, lehen osagai gisa: erabakitze-ahalmena, erabakitze eskubidea)".

erabakiz
postpos. Aipatzen denak hala erabakita. (-en atzizkiaren eskuinean). Ikaskuntza horiek ere, bestetarako utziak ditugu, Euskaltzaindiaren erabakiz. Mahaikideen iritziz eta erabakiz.
Loturak
erabakizun
1 iz. Erabakia. Erakundearen erabakizunak aldez aurretik onartzen ditut.
2 adb. Erabakitzeko, erabaki gabe. Horra hor erabakizun dagoen puntu bat.

Aztergaia: erabakizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "Azkenean, ez dio inork ere oharrik egin. Beraz, utzi dagoen moduan".

 - Erabakia: Erabakia (2007-10-26): "utzi dagoen moduan".

erabat
1 adb. Osoki, guztiz. Ik. arras1. Erabat ezinezkoa. Erabat itsu ez denak. Baldintza guztiak erabat bete. Erabat utzi. Erabat eta alde guztiz. Hasieran, euskaraz hasi ginen erabat, baina orain bietara egiten dugu. Zeharo eta erabat gal dezakeela.
2 adb. Aldi berean, batera. Guztiek erabat eskatzen zioten.
3 adb. Orokorrean, modu orokorrean. Nahiz erabat nahiz zatika, den-dena da doi eta egoki. Latinaren, eta erabat sortaldeko hizkuntzen, kutsua geure bekokian daramagu. Ongi deritzat, erabat harturik behintzat, erabaki zutenari.

Aztergaia: erabat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erabat esan (esanik, esateko)
lok. Hitz batean, laburbilduz. Erabat esan, lurra lur deneko aldietan, inor ez da agertu Platon baino handiagorik. Portu eta inguruak, herri osoa, erabat esateko. Ez digute, erabat esanik, euskaraz idaztea debekatu.
erabateko
1 adj. Osoa. Erabateko nagusitasuna. Erabatekoa zen isiltasuna.
2 adj. Orokorra. Erabateko ideien bidez. Oiartzungo mendietara jo zuen, bere erabateko biltokia Aritxulegin egiteko. Erabateko erantzun garbirik ez dago.

Aztergaia: erabateko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izlag.

erabelar
iz. Patataren familiako landarea, orriak iletsuak eta loreak gainetik horiak eta oinean gorriak dituena (Hyoscyamus niger). Ik. azkordin-belar.

Aztergaia: erabelar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: erabelar beltz: Hyoscyamus niger.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Hyoscyamus niger.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "jusquiame, aconit (bot) [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

eraberritu, eraberri, eraberritzen
da/du ad. Era edo itxura berria eman, berriztatu. Ik. berritu1. Aldizkari bat, erakunde bat eraberritu. XIX. mendean frantses poesia eraberritu zuena. Eraberri zaitezte arima berritan.

Aztergaia: eraberritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eraberritu, eraberri, eraberritzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eraberritu, eraberri, eraberritzen

eraberritzaile
adj./iz. Eraberritzen duena. Kalbino eraberritzailearen doktrina. Enpresen proiektu eraberritzaileen sustapenerako.

Aztergaia: eraberritzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

eraberritze
iz. Era edo itxura berria ematea. "Euskaltzaleak"-en eraberritzea. Epaimahaiaren eraberritze sakona.

Aztergaia: eraberritze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erabide
iz. Zerbait eratzeko bidea. Ik. eraketa. Hitzen erabidea. Munduaren erabidea.

Aztergaia: erabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erabidetsu
adj. g. er. Modu onekoa.

Aztergaia: erabidetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

modutsua.

erabilaldi
iz. Zerbait erabiltzen den denbora edo aldia. Lehenengo erabilaldian.

Aztergaia: erabilaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erabilarazi, erabilaraz, erabilarazten
du ad. Erabiltzera behartu. Ortografia berria erabilarazten zutelako. Azkenaldian erabili eta erabilarazi nahi izan duen euskara moldea.

Aztergaia: erabilarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erabilarazi, erabilaraz, erabilarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erabilarazi, erabilaraz, erabilarazten

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "XIII Biltzarrean irakurritako txostenean azaltzen dudan bezala, erazi-renalde arrazoi serioak ikusten ditut. Beraz, faktitibo hau hartzen duten zerrenda honetako hitzetarako erazi hautatzearen aldekoa naiz. Beraz: erabilerazi" (1994-11-02). )

erabilbide
iz. Erabiltzeko modua edo bidea. Ik. erabilera. Tresnaren erabilbidea azaltzen duen orritxoa. Erabilbide bat du izenak mugatzailearekin doanean eta bestea, oso bestea gero, mugatzailerik gabe dagoenean.

Aztergaia: erabilbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri-egokia.

erabilera
iz. Erabiltzea; erabiltzeko modua. Hitz bakoitzaren adierak zehaztu eta erabilera finkatu. Erabilera horren legea.

Aztergaia: erabilera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-04-28
erabilerraz
adj. Erraz erabil daitekeena. Tresna erabilerraza.

Aztergaia: erabilerraz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "ene ustez erabilterraz are maizago azaltzen da, irakurterraz, erakustazoka edo idazterraz gisa" (1995-01-25)

erabilerraztasun
iz. Erabilerraza denaren nolakotasuna, erabilerraza izatea. Azken urteetan webguneen erabilerraztasuna hobetu dela uste dute. Softwarearen erabilerraztasuna ere neurtu nahi izan da.

Aztergaia: erabilerraztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh35 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 35 (Berria 11, EiTB 15, Elhuyar 1, Euskaltzaindia 2, Laneki 3, UEU 3); ETC 54

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: erabilerraztasun 1 iz. manejabilidad 2 iz. (Inform.) accesibilidad / Adorez: 0 / Labayru: erabilerraztasun 1 iz. manejabilidad 2 iz. Inform. accesibilidad. Web erabilerraztasuna: Accesibilidad Web / NolaErran: 0. / Euskalterm: erabilerraztasun (Inform. TN da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

erabilezin
adj. Ezin erabilizkoa. Beste baseliza bat eraikia zuten, baina erabilezina zen. Erabat erabilezina izan ez arren, erabiltzeko egoera kaxkarrean dago.

Aztergaia: erabilezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erabilezin (eta erabili ezin, erabiltezin bana) 4: Legazpi ("Bi mende lehenago Elorregitarrek beste baseliza bat eraikia zuten, baina erabilezina zen"), J.A. Irigarai ("Izadiko ekaiak erabiltzearekin sortzen ditugun suerte guztiko ondarrak, bigarren ziklo baterako erabili ezinak edo kaltegarriak gertatzen omen dira"), M. Ensunza ("Ontzi konbentzionalak erabiltezinak ditugu"), Eskubide errealak ("Eskubideari ezarritako mugapenek eskubidea bera erabilezin bihurtzen dute").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erabilezin : Euskalterm 1 (no disponible); erabiltezin : AB38 1 (inutilizado) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erabilezin : ElhHizt (inutilizable, impracticable, inservible), HiruMila (1 inmanejable; 2 impracticable; 3 inservible, inutilizable), Casve EF (inutilisable), PMuj DVC (erabil-ezin intratable, inmanejable; erabili-ezin inservible, inutilizable) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ezin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

erabilgai
adb. g. er. Erabilgarri, erabiltzeko moduan. Egun sare sozial hori zazpi hizkuntzatan dago erabilgai.

Aztergaia: erabilgai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu erabilgai, erabilgaitasun bezalako formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erabilgai (erabilkai) 2: G 1 (J.I. Uranga: "Gau artan, etxe artako poz gaya neurtuko zuben neurtzallerik ez deritzot izango zanik iñon, bada etxadi burutik asi, eta Pintto-renganako guztiyak, baziruditen mogiarazten zitubela zerbait berena etzan erabilkayen batek"), EB 1 (J.M. Larrarte: "Berezitasun hauek denak gaur eguneko gramatika arau emailerako erabilgai ez balitez ere, agian euskararen kondaira morfologia aldetik ikusteko edota dialektologia alorrean euskalkien arteko aldeak nabaritzeko baliagarri dirateke").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erabilgai : AB38 2 (`instrumento' 1, `material de uso' 1). Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

erabilgai , erabilgaitasun : HezkAdmin (`disponible, disponibilidad'). Ez ditugu aurkitu ap. AgAld hitz-bilduma, AdminEL, LurraldeAntol, AdminMila, EurItune.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erabilgai , erabilgaitasun : HiruMila (`disponible, disponibilidad'). Ez ditugu aurkitu ap. EusHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal disponible; disponibilidad / disponible, disponibilité formen ordainak: ElhHizt: libre / prest egote ( zerbaitetarako), baliabide, bitarteko; HiruMila: erabilgarri, baliagarri / erabilgarritasun, baliagarritasun, erabilgaitasun, baliakizun, prestasun; Lur EG/CE: gertu, prest, erabilgarri / ø; Lur EF/FE: erabilgarri, eramangarri, eskuko / ø; Casve FE: esküko, bazter ützi, esküarteko / eskükotarzün, (militaire) bazter üzte, (financier) esküarte; HaizeG FB: eskuko, gertu / eskukotasun, (marchandises) salgaiak; PMuj DCV: (de venta) salgai, salkin, eros-gauza, salkizun, saltzeko / ø.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: disponible.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gai.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

erabilgarria.

erabilgaitasun
iz. g. er. Erabilgarritasuna.

Aztergaia: erabilgaitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: disponibilidad.

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

erabili gabea da, lantaldearen corpusetako datuen arabera; baina ongi eratua, eta trabarik egiten ez duena.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gai-tasun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

erabilgarritasuna.

erabilgaitz
adj. Ia ezin erabilizkoa. Itsasontzi astun eta erabilgaitza.

Aztergaia: erabilgaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erabilgarri
1 adj. Erabil daitekeena, erabiltzeko modukoa. Hiztegi txikia baina erabilgarria. Zure lanerako erabilgarria izango den informazioa. Nire beso erabilgarri bakarra.
2 adb. Erabiltzeko moduan. Fundazioak .eus domeinua gizarteratzeko faseari ekin dio; beraz, aurki izango da erabilgarri. Bertsio digitala sarean erabilgarri dago jada.

Aztergaia: erabilgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Eratorpen-atzizkien banaketa argitu behar da

-garri/-kor

erabilgarritasun
iz. Erabilgarria denaren nolakotasuna. XX. mendeak erakutsi digu jakitearen erabilgarritasuna.

Aztergaia: erabilgarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

batzordeak gehitu du, tradizioko oinarririk ez duen arren, horren premia baitago

erabili, erabil, erabiltzen
1 du ad. Helburu edo egitekoren baterako baliarazi. Zura leuntzeko erabili behar diren lanabesak. Indarra erabiliz. Ordu da euskaldunek erabil dezagun euskara. Gaur egun gutxi erabiltzen den hitza. Bere lana prestatzeko erabili dituen liburuak. Delako atzizkia noiz erabil daitekeen zehazteko. Mihia ongile handia da, ongi erabiliz gero. Artaz erabili. Maiz erabiltzen den ezpata. Axaleko irizpideak eta neurgailu traketsak generabiltzan. Erabiliaren erabiliz higatutako arropa. Gaztea da, baina traktorea ederki darabil. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Euskara hizkuntza erabilia eta bizia izatea: horra gure helburua.
2 du ad. Ibilarazi, mugiarazi. Urak darabil errota.
3 du ad. (Asmoez edo ideiez mintzatuz). Buruan zerabilen asmo bakarra. Ezkontzeko asmoa darabil. Erabilzu gogoan zenbat maite zaituen Jainkoak. Ez dugu erdarazko hitzik ahotan erabili behar. Bere bizitza luzean barna erabili duen kezka eta ardura nagusia. || Zer darabilzu hor?
4 du ad. (Bizidunez mintzatuz). Engainatuta erabili nau urte eta erdian. Katetik erabili behar den aberea da ahuntza. Munduko gauzarik zarpailena bazina bezala, oinpean erabili zaitut. Txakurrek noizbait estu erabili duten azeria. Guztiak bere gogara darabiltza.
5 du ad. Norbaitekin, aipatzen den eran jokatu. Ik. tratatu1. Bere mendekoak gaizki erabiltzen zituelako. Ostikoka erabili eta surtan errearazteko. Lapurtzat erabiliko gaituzte. Barregarri erabili du bere laguna. Gizonak gizona horretara erabili!

Esaera zaharrak

Nor bere zoroak darabil.

Aztergaia: erabili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erabili, erabil, erabiltzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erabili, erabil, erabiltzen

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper