50535 emaitza bilaketarentzat - [15101 - 15150] bistaratzen.

erabilkor
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, erabilkor-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. erabilgarri].

Aztergaia: erabilkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1998-12-02 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendako eratorri desegokiaren ordez ematekoa

Ik. erabilgarri.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kor/-garri.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: sartzea proposatu du.

 - Erabakia: EArau (1996-11-29): ez da onartu.

erabilmolde
iz. g. er. Erabiltzeko moldea, erabilbidea.

Aztergaia: erabilmolde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-molde.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

erabilpen
iz. Erabilera.

Aztergaia: erabilpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-04-28 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. erabilera

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

ik. erabilera

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "hobe erabilera , ez?" (1994-10-20)

erabiltzaile
iz. Zerbait erabiltzen duen pertsona. Martin apaiza zen ondasun guztien erabiltzaile. Burdinbideen erabiltzaileei.

Aztergaia: erabiltzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erabiltzaile izen, erabiltzaile-izen
iz. inform. Ordenagailuetan eta kidekoetan, kontu baten erabiltzailea identifikatzen duen izena. Erabiltzaileak lehenbiziko aldiz liburu bat erosten duenean, kontua sortu behar du, erabiltzaile izenarekin eta pasahitzarekin. Posta elektronikoaren erabiltzaile-izena.

Aztergaia: erabiltzaile-izen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh56 2022-05-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 80; ETC: 110.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Euskalterm: erabiltzaile-izen (TN)

Bestelakoak

kontu1 4 iz. Inform. Ordenagailu, webgune edo aplikazio batean sartzeko sistema, erabiltzaile izena eta pasahitza eskatzen dituena. Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak Twitter kontua ireki du. Erabiltzaileak behin kontuan sartzea nahikoa du aplikazio guztiak atzitu ahal izateko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta termino normalizatua Euskaltermen. Informatika markarekin jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erabiltzaile eta izen sarreretan.

Jakite-arloak

Inform.

erabiltze
iz. Helburu edo egitekoren baterako baliaraztea. Erabiltze okerraren ondorioz hondatu den tresna.

Aztergaia: erabiltze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-pen/-era.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "OEH ikusita (bost agerraldi eta lau autore), g.er. da?".

 - [E116]: "lehenago ere aipatua dugu g.er. markak ez duela beti balio absolutua, baizik balio erlatiboa duela askotan; erabiltze hau, adibidez, benetan g.er. da erabilpen eta erabilera izenen maiztasunarekin konparatzen bada, eta hori adierazteak ez dio inori kalterik egiten. Dena dela, aparteko arazorik gabe kentzen ahal da marka hori, goraxeago ikusi dugun erabakitze hura baino maizago ikus baitaiteke erabiltze hau oraingo testuetan ere".

 - Erabakia: Erabakia (2007-10-26): "erabiltze".

eradan, eradan, eradaten
du ad. Edanarazi, edaten eman. Ardiak eradaten zituenean.

Aztergaia: eradan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eradaten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

edanarazi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1996-10-18): eta ez edaran.

eradoski, eradoski, eradoskitzen
du ad. Edoskiarazi, edoskitzera eman. Argi zegoen bular haiek ez zutela haurrik eradoski.

Aztergaia: eradoski

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eradoski, eradoskitzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eradoski, eradoski, eradoskitzen

eraen
iz. Batez ere gip. g. g. er. Gobernua. Lantegi hartan ez zegoen burubide eta eraen onik.

Aztergaia: eraen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eraen 9 (Erkiag BatB: "eraen-sari"; Izt C, Lard 4, MAtx Gazt, Aran SIgn 2: "eraen-modu"); eraendu 22 (Aran SIgn 3, Lard 10, And AUzta 1, Zait Plat 7, Vill Jaink); eraenmentu 1 (Lard); eraentza(i)le 20 (Zait Plat, Inza Azalp, Aran SIgn 2, Arr 2, Lard 13, And AUzta). Ik. OEH argitaratuan, gainera: eraen Arr Bearg, Ldi RIEV 1928; eraendu Or RIEV 1929, Zubill; eraentza Ayerb EEs 1916; eraentzalle Ur Mt 10,18, J.M. Tolosa EEs 1913, Sabiaga Y 1934, J.B. Ayerbe EEs 1912.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira eraendu 16: I. Aizpuru, ArauErab 1988, I. Acha 2, UZEI, EUEstat 1988 3, NZ, GAO 1989 eta 1991 artean 3, EHAA 1988, M. Arrue 2, Zoologia; eraenketa 1: Bibalbio; eraenlari 1: J. Oregi; eraenpide 2: Soin-hezkuntza 1988; eraentza 49 (hauetan arduralaritza-eraentza 2, barne-eraentza 1, ekonomia-eraentza 2, eraentza-egitamu 2, eraentza-egitarau 1, eraentza-gai 1, eraentza-gardentasun 2, eraentza-lan 1, eraentza-sail 1, ezkontz eraentza 1, foru eraentza 1, hirigintza-eraentza 1, lanarigo-eraentza 4): ArauErab 1988 2, OsakidetzaLegea 1983 2, KLLegea 1984 3, UZEI 2, AdminLan, M. Navarro 2, EHAA 1982 eta 1988 artean 33, M. Arrue, LanSaila 1993, A. Urrutia, NPAO 1994; eraentzale 1: J. de Txurruka; eraentzape 3: cf. infra. // Testuinguru batzuk: eraendu: I. Aizpuru ("Biokimikan eta genetikan eginiko aurkikuntzek erakusten digutenez, bizitza eta bere herentzia eraendu eta gidatzen dituzten molekulen konposaketa, egitura eta funtzionamendua, unibertsalak dira"), ArauErab 1988 ("Esandako zerrenda aipatze hutsezkoa da eta ez ditu inolaz ere mugatzen Baltzuaren garazpideak eta zuduak jaurri, arteztu eta eraentzeko dituen ahalmen zabalak"), I. Acha ("Egin zituen Jainkoak bi argizari handiak: argizari handia eguna eraentzeko, argizari txikia gaua eta izarrak eraentzeko"), NZ ("Glukosaren tamaina bihotzak eraentzen du"); eraenketa: Bibalbio ("Ugal zikloaren eraenketa"); eraenlari: J. Oregi ("Italian, Italiako Bankuko eraenlariak 1983garreneko kontugarbiketari buruzko azken adierazpenetan jakinarazi duenez, hurrengo hamar-urteko osoa lan-merkatuan herritar-multzo haundiak agertzearen eraginpean egongo da"); eraenpide Soin-hezkuntza 1988 ("Erakundearen eraenpideari eta ekintzei buruzko urteko argipide-txostena onartzea", "Erakundeari datxezkon ondasun eta baltzen ardura eta eraenpidea"); eraentza: UZEI ("Gogora dezagun, baita ere, funtzionariak Estatuaren Administrazioko, komunitate autonomoko, administrazio lokal eta erakundezko izan daitezkeela, bakoitza bere eraentza desberdinarekin"), EHAA ("Industria-politikaren, industria-xedeen, birrindustriaketaren eta teknika-ikerketaren eraentza, Jaurlaritzako gainontzeko Sailekin elkar hartuta", "Eraentza Lokalerako Oinarrien Legeak, norbera bizi den udalean erroldatuta egoteko obligazioa ezartzen du"), A. Urrutia ("Eta azkenez, aurreko erakundeen gehigarri gisa, senar-emazteen arteko ezkontz eraentza [ondasunen komunikazio forala] XX. tituluan agertzen dena"), LanSaila 1993 ("Ihardutze-moduz Gizarte Emendiotarako borondatezko Erakundeek eraentza-gardentasunaren eta bazkideek jaurtzelanean demokraziaz eskuhartu dezatenaren arauerako irizpideei atxikiz ari daitezen ere nahi da"), NPAO 1994 ("Horretarako, Foru Komunitateak, berea duen eskumena erabiliz, nekazaritza eta abeltzaintza arloan duen foru eraentzaren ondorioz, ekonomiaren antolamendu orokorrari jarraituz, lurzatien kontzentrazioa arautu du nekazaritzako azpiegiturak berritzeko ohizko prozedura gisa eta lurzatiak berrantolatzeko hiru prozedura berezi ezarri ditu beste kasu batzuetarako, lurzatien kontzentrazioa bidezkoa ez denerako").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eraen : HiztEn, LurE; eraendu : AB50 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 5; eraentza : AB50 61 (hauetan agiripaper-eraentza 1, osasunketa-eraentza 1, arduralaritzazko eraentza 1, eraentza-sail 6, bateango eraentza 2, diruegitamu-eraentza 2, eraentza-araudi 2, eraentza-artezkari 1, eritegi-eraentza 1, gizarte-eraentza 1, hezkuntza-eraentza 1, hirigintza-eraentza 4), HiztEn, Euskalterm 6 (hauetan barne-eraentza 1, kristandade-eraentza 1, teokrazi eraentza 1); eraentzaile : AB50 2, HiztEn, LurE, Euskalterm 4 (hauetan baso-eraentzaile 1, gene eraentzaile 1, termino eraentzaile 1); eraentze : AB50 2 (eraentze-sail 1), LurE; eraenketa : Euskalterm 6; eraentzaihardun : AB50 2. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38.

Sektore jakin bateko informazioa

LurraldeAntol: eraentza, eraentza egin, eraentza errazagotu, eraentza-bideak, eraentza-lana, eraentza-modua, eraentza-moeta, eraentza-saila, eraentzapean jarri, eraentzapekoa // HezkAdmin: eraendu // Ez dugu aurkitu ap. AdmHizt, AdmProz, EurItun2, LHH, TokiJaurb.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eraen , eraendu , eraentzaile : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, DRA, PMuj DVC (eta eraen-aldi, eraen-gela, eraen-gurdi, eraen-legeak, eraen-sari); eraentza : HiruMila, ElhHizt, DRA, PMuj DVC. Eta PMuj DVC: eraendun, eraeneko zaldi, eraengabetu, eraengai, eraengarri, eraenketa, eraentze, eraentzeko. Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gobernua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "OEHko adibideak ikusita, g.er. da?".

 - [E210]: "Administrazioaren arloko erabilerak "araubide" eta "erregimen" hobetsi baditu ere, "eraentza" hitzak bere bidea egin du zuzenbide pribatuan, ez "gobernua" adierazteko, baizik eta ezkontideen ondasunei aplikatzen zaien arau-multzoa azaltzeko (hau da, ezkontzaren ondasun-eraentza). Hori gaur ez da gutxi erabiltzen, sarri-sarri baino. Hala dator Kode Zibil elebidunean, bestelako lege zibil berezietan eta zenbait foru-legetan ere. Horregatik, "erregimen" esangurarekin, zerrendaratzeko modukoa da familia osoa (eraen, eraendu, eraentza, eraentzaile) Zuz. marka jarrita".

 - [E116]: "Badira hemen argitu beharreko bi kontu behintzat: a) tradiziokoari dagokion markarik egokiena zein den, g.er. den ala beste zerbait. I. Sarasolaren hiztegian, adib., g.g.er. dira eraen, eraendu eta eraentzaile; eta OEHkoak ikusiz, badirudi Gip. bakarrik izan dela (edo, onenean ere, Batez ere Gip.); b) gaur zertan den jakiteko, berriz, bi lekukotasun ditugu, lantaldearen txosteneko informazioez gain: P. Rekalderena eta A. Urrutiarena (ez dira nahitaez bata bestearen kontrakoak, nahiz desberdinak izan, auzi bana baitute mintzagai). Nolanahi ere, eta AUk eskatu duena jasotzea erabakiko bagenu, zein bere aldetik azaldu beharko ditugu alderdi biak, tradiziokoa lehenik eta oraingoa gero, gisa honetako besteetan egin den bezala (ik. gorago epai edo ebasketa). Hasteko, hona proposamen bat, denon artean biribiltzeko puntuz puntu: "eraen iz. 1 Batez ere Gip. g.g.er. 'gobernua'. 2 Zuz. 'ezkontideen ondasunei dagokien erregimena'". Eta galdera, bigarren sailekoaz: Zuz. markaz gain, ez al dagokio Heg. marka ere, hau da: berdin balio al du Iparraldean eta hango zuzenbidekoak azaltzeko? (Definizioa, berriz, AUk hobeto zehaztuko du). Modu berean joka dezakegu ondokoetan: "eraendu, eraen(du), eraentzen. du ad. 1 Batez ere Gip. g.g.er. 'gobernatu'. 2 Zuz. '...' [AUk proposatuko du definizioa]"; "eraentza. iz. 1 Batez ere Gip. g.g.er. 'eraena, gobernua'. 2 Zuz. '...' [AUk proposatuko du definizioa]"; "eraentzaile iz. 1 Batez ere Gip. g.g.er. 'gobernaria, gobernatzailea'. 2 Zuz. '...' [AUk proposatuko du definizioa]".

 - Erabakia: Erabakia (2007-10-26): "eraen iz. Batez ere Gip. g.g.er. lantegi hartan ez zegoen burubide eta eraen onik".

eraendu, eraen/eraendu, eraentzen
du ad. Gobernatu. Israeldarrak eraendu edo gobernatu behar ziren Jainkoak erakutsirik zeukan eran.

Aztergaia: eraendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: regir.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

eraen(du), eraentzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

gobernatu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Eta hau? XX. mendeko adibideak badira".

 - [E210]: "Administrazioaren arloko erabilerak "araubide" eta "erregimen" hobetsi baditu ere, "eraentza" hitzak bere bidea egin du zuzenbide pribatuan, ez "gobernua" adierazteko, baizik eta ezkontideen ondasunei aplikatzen zaien arau-multzoa azaltzeko (hau da, ezkontzaren ondasun-eraentza). Hori gaur ez da gutxi erabiltzen, sarri-sarri baino. Hala dator Kode Zibil elebidunean, bestelako lege zibil berezietan eta zenbait foru-legetan ere. Horregatik, "erregimen" esangurarekin, zerrendaratzeko modukoa da familia osoa (eraen, eraendu, eraentza, eraentzaile) Zuz. marka jarrita".

 - [E116]: "ikus eraen".

 - Erabakia: Erabakia (2007-10-26): "eraendu, eraen(du), eraentzen. du Batez ere Gip, Zah.".

eraentza
iz. Batez ere gip. zah. Gobernua.

Aztergaia: eraentza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2007-10-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 2004-09-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. eraen.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

erabili izan dira, administrazioan, eraentza eta eraentzapeko (eraen soila aski izan zitekeela aipatu da, nahiz ez den erabili); gaur, berriz, baztertua dela dio P. Rekaldek, eta erregimen erabiltzen dela.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Hala bada, ez aipatzea hobe".

 - [E210]: "Administrazioaren arloko erabilerak "araubide" eta "erregimen" hobetsi baditu ere, "eraentza" hitzak bere bidea egin du zuzenbide pribatuan, ez "gobernua" adierazteko, baizik eta ezkontideen ondasunei aplikatzen zaien arau-multzoa azaltzeko (hau da, ezkontzaren ondasun-eraentza). Hori gaur ez da gutxi erabiltzen, sarri-sarri baino. Hala dator Kode Zibil elebidunean, bestelako lege zibil berezietan eta zenbait foru-legetan ere. Horregatik, "erregimen" esangurarekin, zerrendaratzeko modukoa da familia osoa (eraen, eraendu, eraentza, eraentzaile) Zuz. marka jarrita".

 - [E116]: "ikus eraen".

 - Erabakia: Erabakia (2007-10-26): "eraentza iz. Batez ere Gip, Zah.".

eraentzaile
iz. Batez ere gip. zah. Gobernaria.

Aztergaia: eraentzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gobernaria, gobernatzailea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "G.er.?".

 - [E210]: "Administrazioaren arloko erabilerak "araubide" eta "erregimen" hobetsi baditu ere, "eraentza" hitzak bere bidea egin du zuzenbide pribatuan, ez "gobernua" adierazteko, baizik eta ezkontideen ondasunei aplikatzen zaien arau-multzoa azaltzeko (hau da, ezkontzaren ondasun-eraentza). Hori gaur ez da gutxi erabiltzen, sarri-sarri baino. Hala dator Kode Zibil elebidunean, bestelako lege zibil berezietan eta zenbait foru-legetan ere. Horregatik, "erregimen" esangurarekin, zerrendaratzeko modukoa da familia osoa (eraen, eraendu, eraentza, eraentzaile) Zuz. marka jarrita".

 - [E116]: "ikus eraen".

 - Erabakia: Erabakia (2007-10-26): "eraentzaile iz. Batez ere Gip, Zah.".

eragabe
1 adj. Erarik, itxurarik edo neurririk ez duena. Ik. itxuragabe. Grina eragabeak hezteko. Geure buruaren amodio itsu eragabea. Apaindura eragabeak. Ondasun-gose eragabea.
2 adb. Era, itxura edo neurririk gabe. Ik. eragabeki. Bai zoro nintzela giza gaitzak eragabe jasaten!
Azpisarrerak

Aztergaia: eragabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: eragabeko .

eragabekeria
iz. Neurrigabekeria; egintza eragabea. Sizilian inon baino goriago irazeki ohi zen herritarren arteko guduen sua eta garra; eragabekeria zenuen hango nagusi eta jauntxo. Egin ohi dituen eragabekeriak.

Aztergaia: eragabekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
eragabeki
adb. Era, itxura edo neurririk gabe. Ik. itxuragabeki. Eragabeki oihu eginez. Eragabeki jantzi.

Aztergaia: eragabeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
eragabeko
adj. Eragabea. Jateko eta edateko gurari eragabeko bat.
Loturak

Aztergaia: eragabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabeko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eragabe sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Forma baten adiera(k)

eragabea.

eragabetu, eragabe/eragabetu, eragabetzen
da/du ad. Itxuragabetu, desitxuratu. Teresa gaixoaren aurpegia, negarrez eragabeturik.

Aztergaia: eragabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

eragabe(tu), eragabetzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

eragaitz
1 iz. Zailtasuna, eragozpena. Bi eragaitz aurkitzen dizkiot nik gaztelaniari neurtitzerako.
2 adj. Era edo itxura osatugabea duena. Espirituen agerpenak eragaitz dira, aurpegia baizik ez dute itxuraturik.

Aztergaia: eragaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 iz. 'zailtasuna, eragozpena': bi eragaitz aurkitzen dizkiot nik gaztelaniari neurtitzerako. 2 izond.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1. iz. ('zailtasun, eragozpen': "bi eragaitz aurkitzen dizkiot nik gaztelaniari neurtitzerako"; anton.: abantaila); 2. izond.

eragiketa
1 iz. Helburu jakin bat lortzeko egituratzen den ekintza saila. Merkataritza-eragiketak. Elkarren ondoz ondo gertatzen diren hiru eragiketaren emaitza da ikusmena: eragiketa optikoak, eragiketa kimikoak eta nerbioen eragiketak.
2 iz. Kopuru edo adierazpen batetik abiaturik, beste zenbait kopuru edo adierazpen lortzeko erregela multzoa. Batuketa, kenketa eta gainerako eragiketa aritmetikoak.
3 iz. ekon. Salgaiak, baloreak edo zerbitzuak saltzea edo erostea. Eragiketa 75 milioi eurokoa izango da CAFentzat. Merkatuan egiten diren eragiketei buruzko xedapenak. Gobernuak gehieneko ordainsari batzuk ezarri ahalko ditu kopuru batetik gorakoak ez diren eragiketetarako.

Aztergaia: eragiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta Mat.etan

eragile
1 adj./iz. Eragiten duena. Munduak lehen kausa bat galdegiten du, eragile bat eskatzen du. Haren heriotzaren eragile gertatu diren ezbeharrak. Gorputz madarikatu, nire zorigaitz guztien eragilea! Batzorde eragilea.
2 Aipatzen dena eragiten duena. (Izen soilaren eskuinean). Ik. eragin1 6; negar-eragile. Ipuin irri-eragilea. Gertaera zorrotzak, ateraldi barre-eragileak.
3 iz. Zerbait eragiten duen pertsona. Euskara batuaren eragilea. Eragile eta bultzatzailea. Dorre haren eragile buruzagia.
4 iz. Ekonomian, politikan, hezkuntzan edo gizarteko beste alorren batean parte hartze aktiboa eta eragin zuzena duen pertsona, talde edo erakundea. Ardura herritar guztiona da, baina agintari eta eragile politikoek dute erantzukizun gorena.
5 adj. Eraginkorra, nahi edo espero den ondorioa lortzen duena. Hezueriaren aurkako sendagairik eragileena. Sakramentu santuetan hain erremedio eragileak utzi zizkizun, zu bekatutik libratzeko. Asmoak ez direla deusetarako ere, eragileak ez badira.
6 adj. mekan. Gurpilez, ardatzez eta kidekoez mintzatuz, ibilgailu edo makina bat mugiarazteko indarra transmititzen duena. Gurpil eragile bat lokatzetan sartzen bada, ibilgailua ez da mugituko eta, azeleratzen badugu, gehiago sartuko da. Ezinbestekoa da ponparen ardatz eragilea horizontalean jartzea.
7 iz. mat., log. Eragiketa baten adierazle den ikurra.

Esaera zaharrak

Beharra, eragile handi.

Aztergaia: eragile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bero-eragile

eragimen
iz. Eraginkortasuna. Herri-administrazioek, beren jardunean, eragimena eta herritarrekiko zerbitzua dituzte irizpide.

Aztergaia: eragimen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan eragimen : Pi Imit III "Izatasunaren usteltasuna ta yaungoikozko eskarraren eragimena (eficacia)".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eragimen 5: J. Arregi 2 ("utopia ta milenarismoa (...) etsipen radikalaren eragimen zuzenarenpean ez ote dauden [nago]", "Teologia liberala bere garaiko ideien eragimenaren menpe dago"); Argazkiak Gipuzkoa/Donostia ("Eskerrak Gotzon Nazabali, bere aditasun eta eragimen ezagunarekin, gure testuen euskarazko bertsioa ematen asmatu duelako"); DV Zabalik 1989 ("Pestizidek eragimena galdu ahala, baserritarrak kantitateak gehituz erantzun du, nahiz eta emaitzak oso txarrak izan"); EHAA 1993 ("Irakasleen zeregina eta eragimena funtsezkoa da alor honetan: garrantzi handia du, alegia, irakasleak umeen irakurmen-lanketari zenbateko atentzioa eskaintzen dion eta zer-nolako irakaspidez baliatzen den").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eragimen : DFrec 3, AB50 5, Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eragimen : HiruMila (eta eragimenik ez), DRA, PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri-egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-men.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

eraginkortasuna.

eragin1, eragin, eragiten
1 dio ad. Zerbait egitera bultzatu. (nor osagarririk gabe). Aberriaganako maitasunak eragiten dio bere lanean. Gorrotoaren oldarrak eraginda.
2 dio ad. Zerbaitek edo norbaitek beste zerbaitetan edo norbaitengan ondore bat izan. (nor osagarririk gabe). Platonek ere sakonki eragin zion Frai Luisen gogamenari. Gure gizona edan samar edo gaitzak eragina datorrenean, kolpeka hasiko da.
3 dio ad. Mugitu, mugiarazi. (nor osagarririk gabe). (Batez ere atzera-aurrerako edo birakako mugimenduez mintzatuz erabiltzen da). Motorrak eragiten dio ardatzari. Hegoei eraginda. Intsentsu ontziari eragitea. Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri. Pedalei apurtxo bat eragitea.
4 dio ad. Mugiarazi. (nor osagarririk gabe; pertsonez eta animaliez mintzatuz). Zenbat eta biziago eragin zaldiari, hainbat gutxiago mugiarazten zuen. Mandoari eraginaz, aurrera abiatu zen. Han nagiei eragiten zaie ezten zorrotzez.
5 du ad. Eginarazi. Eginez eta eraginez. Arropa berriak eragin. Jauregi bat eragin zuen hiri hartan. Festa lotsagarriak eragiten dituena.
6 dio ad. (egin-en bidezko aditz elkarteen aditz arazlea eratzeko erabilia). Negar eragin zidan. Ez dezadan hartan huts egin, ez huts eragin. Jesusi nahi diote kantuz lo eragin. Azpeitiko hiztunari erdaraz Lasarten hitz eragin. Lagunei barre eraginaz. Etsaiari ihes eragin. Guregandik haragiari ezin alde eragin diogu. Erregu eta balakuekin eragin zidan bekatu. Gogait eragin artean. Dantzan eragiteko txistu bat lortu behar zuela.
7 dio ad. -tzera behartu. (Partizipio burutuaren eskuinean, aditz arazleak eratuz). Zerk etorri eragin dizu nigana? Sei bolandera ekarri eragin nizkion. Gehiegizko lanetan sartu eraginez.
8 du ad. Gertarazi, halako ondorioa ekarri. Hotzak dardara eragiten du. Gizon batengan eragin nahi izan zuen ezbehar eta okerragatik. Tabakoak eragindako gaixotasunak. Musika horrek eragin zion bihotz zirrara.

Esaera zaharrak

Beharra, beharrak eragin.
eragin2
iz. Zerbaitek edo norbaitek beste zerbaitetan edo norbaitengan ondore bat eragitea. Sendagai baten eragina. Larramendiren eragina euskal literaturan. Euskarak jasaten duen erdararen eragina. Eragin handiko gizona. Zerbaiten eragin eremua. Nahi hutsa, eragin indarrik gabekoa. || Edari bizien eraginpean egina. Erromatarren eraginpeko lurraldeetan, gerora, Erdi Aroan, feudalismoa agertu zen.
Ohiko lexiak
eragina izan
du ad.-lok. Nolako eragina izan dute teknologia berriek lan egiteko eran? Aldaketa hauek eragin handia izan zuten biziaren eboluzioan. Krisi ekonomikoak eragin zuzena izan du dibortzio kopuruaren jaitsieran. Pertsona ospetsuek gizartean duten eragina.
Ohiko lexiak

Aztergaia: eragina izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

eraginarazi, eraginaraz, eraginarazten
du ad. Eginarazi. Nahi diote eraginarazi lizunkeria bat. Zenbat honelako gauza eraginarazten ote ditu inbidiak.

Aztergaia: eraginarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eraginarazi, eraginaraz, eraginarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eraginarazi, eraginaraz, eraginarazten

eragingabe
adj. Eraginkortasunik gabea. Bi kasuotan, ulertu behar da banaketa ez dela baliozkoa, hau da, banaketa eragingabea dela hori egiten den unetik. Testamentua eragingabea izango da lekukoek ez badute (...).

Aztergaia: eragingabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh63 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aukritu eragingabe formarik.

eragingabe 63: Argia (“Independentziaren aldeko bidea ez dela ez borroka armatu eragingabea, ezta bide demokratiko belaxka eta xaloa, potentzia nuklear bilakatzea baino”), Berria 5 (“Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatu dio farmazietan botiken berrordainketa bertan behera uzteko, neurria «eragingabea» eta «bidegabea» delako”), Deustuko Unibertsitatea 20 (“Kapitainak ezin du dirurik hartu ontziko izakinen gain, eta, halakoa eginez gero, kontratua eragingabea izango da”), Euskal Herriko Agintaritza (“Testamentuaren aldebakarreko ezeztapen edo aldaketagatik, eragingabe bihurtuko dira ezeztaturiko testamentuaren klausula guztiak”), EiTB (“Arabako Foru Aldundian uda bukatu baino lehen Gobernu aldaketa egitea espero du Alfonso Alonso Arabako PPko presidenteak. Alderdiak ahal duen guztia egingo du, egungo Foru Aldundi eragingabea ordezkatzeko“), Espainiako Gobernua (“Zigorra proposatzeko dekretua eragingabe bilakatzen bada --instrukzio- epaitegiak ez duelako baimendu, auzipetua ez delako agertu edo auzipetuak ez duelako dekretua onartu--, haren edukiak ez du Fiskaltza lotetsiko, zeinak kausarekin jarraituko baitu egoki den bidea erabilita”), Gomylex 33 (“Bi kasuotan, ulertu behar da banaketa ez dela baliozkoa, hau da, banaketa eragingabea dela hori egiten den unetik”), UEU (“Beraz, indarrean dagoen zigorsistema eragingabekoa da, bai delitua desagerrarazteko, bai berori gutxitzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eragingabe 6: Berria (“Eraginkorrak edo eragingabeak dira”), Juan Garzia 3 (“Gizontxoaren istorio paranoikoan, pixkana-pixkana, herriko elezahar aspalditik temati errepikatu baten oihartzuna sumatzen hasia nintzen, hots, Susa Haraneko martetar ospetsuen kontua, erdi aroko kometek bezala iragarpenak zekartzaten ontzi hegalariak aipatzen baitziren, espiritisten espirituak bezala ibildaun eta eragingabeak”), Xabier Olarra (“Prozac, izan, bedeinkazio bat izan da tourettedun askorentzat, nahiz eta batzuentzat erabat eragingabea izan, eta beste batzuei, berriz, justu alderantzizko ondorioak eragin: urduritasuna, obsesioak eta amorrazioa areagotu dizkie”), Juan Luis Zabala (“Inor izateko aukera duzun bakoitzean fantasma bihurtzen zara, arima bakartua, espiritisten espirituak bezala ibildaun eta eragingabe”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: ez-eraginkor (es ineficaz).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ineficaz / fr inefficace: Adorez: indargabe, ustel, eragingabe, ez eraginkor, eraginik gabe / Elhuyar: ez eraginkor, eraginik gabe(ko) / Labayru: eragin bako/eragin(ik) gabe, eraginik ez daukan(a) | duen(a) / Zehazki: ez-eraginkor, eragingabe / NolaErran: ondoriorik gabe(ko) – eraginik gabe(ko) – eraginkortasunik/efikaziarik gabeko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta jasotzekoa, lantaldeak osaerari buruz zalantzak baditu ere.

eragingai
iz. mat. Eragiketa matematiko batean, eragileak adierazten duen eragiketa kalkulatzeko behar diren elementuetako bakoitza. Ik. datu. Ariketa bakoitzean ikasleari emaitza aurkezten zaio eta berak eragingaien eta eragiketen arteko konbinazio egokia aurkitu beharko du.

Aztergaia: eragingai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:009 2003-01-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. eragigai.

eragingailu
iz. teknol. Makina edo tresna bat abian jartzeko, azkartzeko edo moteltzeko erabiltzen den gailua.

Aztergaia: eragingailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eragingailu 10, EB (TeknMet/1 6, J.M. Txurruka, Informatika Atlasa 2, BAO 1992).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eragingailu : DFrec 3, AB38 5 (`accionamiento' 3, `manivela' 1, `muelle' 1), HiztEn, Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eragingailu : HiruMila (Teknol. `manivela'), ElhHizt (`mecanismo de accionamiento'), PMuj DVC (`muelle, resorte, manivela'). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri-egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gailu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Teknol.

eragingarri
1 iz. Eragiten duen gauza. Irakasleak behar dituen eragingarriak. Hilketaren eragingarri nagusia.
2 Aipatzen dena eragiten duena. (Izen soilaren eskuinean). Ik. eragin1 5. Ipuin negar-eragingarriak. Ahalkeizun eta lotsa-eragingarriak direnak.

Aztergaia: eragingarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
eragingarritasun
iz. Eragingarria denaren nolakotasuna. Txirotasunari aurre egiteko politiken eragingarritasuna moteldu egin zen.

Aztergaia: eragingarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

eraginka
adb. Eraginez. Buru-eraginka, keinuka, ari zaizkit.

Aztergaia: eraginka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eraginka 6 (buru-eraginka 1, x-ri eraginka 5): B 1 (A. Gerenabarrena: "Euren aberriaren aldezleoi gozoak eta erregarria eskeintzen eutsezan andrazkoak; eta askok bitzuon ikurrintxuari goian eraginka ziardutsela, lorak yaurtiten eutsezan"), G 3 (Salmutegia: "Ikusten nautenak ola ari zaizkit parreka, ezpain-keiñuka ta buru-eraginka"; F. Zubiaga 2: "Isetsari eraginka gosaria eskatzen du", "eskutxoei eraginka amorrarazten da Ikertxo"), EB 2 (J.I. Hartsuaga: "Adurraren kontzeptu orokorra ezezik, gogora dezagun Amabirjina iadanik ikusi dugula urrundik eraginka"; J. Urain: "Berriz ere... berriz ere hemen bazter satsu enoagarrian, hegats ziztrin honi eraginka").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eraginka : PMuj DVC (ejecutivamente, pronta y eficazmente). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

adibide gisa eskain liteke, eragin aditzari dagokion sarreran, ohartaraziz, elkarketan ageri dela batez ere: buru-eraginka ari zaizkit.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Ondo iruditzen zait".

 - [E116]: "erants dezagun, orduan, lehen itzuliko adibideen ondoren: "eragin 1 [...] motorrak eragiten dio ardatzari; eraginka (batez ere hitz elkartuetan erabiltzen da, bigarren osagai gisa): buru-eraginka ari zaizkit".

 - Erabakia: Erabakia (2007-10-26): "ok, baina adibidea osatu: buru-eraginka, keinuka, ari zaizkit".

eraginkor
adj. Nahi edo espero den ondorioa lortzen duena; eragina duena. Irtenbide eraginkorren bila. Hitz eraginkorrak. Kristau-demokrata onenek eta argienek ez dute horrela jokatu beharbada; bai, ordea, gehienek eta eraginkorrenek.

Aztergaia: eraginkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Eratorpen-atzizkien banaketa argitu behar da

-garri/-kor

eraginkortasun
iz. Eraginkorra denaren nolakotasuna. Jainkoaren Hitzaren eraginkortasuna ikusirik, harenganako jaiera izugarria sortu zitzaion.

Aztergaia: eraginkortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: eraginkortasun falta: ineficacia.

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri-egokia, ongi eratua eta aski hedatua.

eragipen
iz. Eragina.

Aztergaia: eragipen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1998-12-02 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: eragipen : Zink Crit ("Erabakitzeko altsuki yardukitzen dioten eragipen ugarietara"); JMB ELG ("Itaia eta golde-muturra keltatarren eragipenez etorriak izan bear dute noski"); Gazt MusIx ("Garzilasogandiko eragipena"; eta corpusean beste bi: "Eragipen auetaz gañera, Fray Luisen gogamena kristautasun garbienean errotua dago", "Esagun orain zer edo zer E. Orozkok aitatzen dun eragipenaz, alegia, Karmengo olertikera jatorraren loraketaz").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eragipen 28: B 3 (GMant, J.G. Etxebarria, B. de Arrizabalaga), G 6 (Nekaustea, Karmel 1976, Umandi 4), EB 19 (J. Jauregi 2, Zabal 1975, P. Uribarren 2, EkonHastapenak, Elhuyar, Azurm 5, J.L. Arriaga, M. Navarro, P. Agirrebaltzategi, L. Etxeberria, G. Ansola, L.M. Bandres, J. Kortabarria). Testuinguru batzuk: GMant ("Gure erriko euskaltzaleen artean, ondiño be, Astarloa'k daukon eragipena, gure ikaskuntza, gelditu eraziteko ziotatik bat izan dala"), B. de Arrizabalaga ("Foru aldeko jarkipen antzera sortu ziran lanen txorta honek, zerau agiri ezarteko eragipena izan eban"); Nekauste ("zabaltze zoriontsu orrtan eragipen eta eskutartetxoren bat gure lan onek eukitzen ba'du, lan guztiaren eta neke guztien sari gozoenentzat zabaltze zoriontsu ori eukiko degu"), Karmel 1976 ("ain aundia baita Erri baten izkuntza ta gogoaren artean dagoen eragipena"), Umandi ("Ta erderaren eragipen ori berdin-berdin izango da, edonork eta edozertarako erabiltzean"); J. Jauregi ("Aurreneko menderako ezaguna zen zenbait botikaren efektuak eta eragipen nerbiotsuarenak berdintsuak zirela"), P. Uribarren ("elkarturik bakarrik lor dezakegu erderaren eragipen handia gainditzea"), Azurm ("Aro Modernuan soziologiak, psikologiak eta etnologiak eragipen handia ukan dute, gizonaren kontzetua moldatzeko"), P. Agirrebaltzategi ("Nafarroarako eta Iparralderako da diru-bilketa, horietan ikastolak bete beharra daukalako, oraindik urte luzetan, Euskal Eskola Nazionalaren bidea ebakitzen bere aitzindaritza eta eragipena").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eragipen : DFrec 8, AB38 11 (`accionamiento' 1, `efecto' 1, `influencia' 7, `potencia' 2), AB50 5. Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eragipen : HiruMila (1 influencia, incidencia, influjo; 2 efecto), Casve EF (1 influence; 2 effet, conséquence), DRA (compulsión, influjo), PMuj DVC (1 virtud, eficacia, fuerza; 2 influjo, influencia; 3 impulso, empujón, propulsión; 4 coacción, apremio). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. eragin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

eragite
1 iz. Zerbait egitera bultzatzea; mugiaraztea. Ik. eragin2. Txalo eta esku eragiteak. Indar eta eragite handiago du lilurak arrakastak baino. Gosearen eragitez.
2 iz. Eginaraztea. Senarraren eragitez eta emaztearen egitez sortutako fruitu berriak.

Aztergaia: eragite

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eragite Sin. eragin 2.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

eragin-2

eragon, eragoten
du/dio ad. bizk. Jardun, ari izan. (nor osagarririk gabe). Euliak eskuaz harrapatzen eragon.

Aztergaia: eragon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratua: eragoki forma behin ageri da, B (Itz Azald); erago(n) aditza 79 aldiz azaldu da: B 76 (Añ 29, Zav Fab 2, Mg CO, Azc PB, Enb 3, Kk Ab 3, Otx 32, Erkiag 4, Akes Ipiñ), G 3 (Ibiñ Virgil, Zait Plat); erago [iz.] gisa B 3 (KIkV).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erago [iz.] gisa behin ageri da, B (J.K. Ibargutxi); eragon aditza 11 aldiz azaldu da: B 9 (J.M. Zabala, Mariya Jaungoikoaren Amak emoten dausan irakatsiak, J.K. Ibargutxi, L. Gonzalez de Etxabarri, Kirikiño, B. Larrakoetxea; Karmel, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz), G 1 (Azkue), EgAs 1 (BEO).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erago(n) : DFrec 6, HiztEn-LurE; eragole : AB38 1, HiztEn; eragote : LurE.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk.: lanari daragoio. ('lanean ari da')

Lantaldearen irizpideak
Iritzi-emaileen oharrak ezagutu behar dira

bizkaitarrek erabakitzekoa da, bizirik balego sarbidea emateko (Euskal Aditz Batua-n jasoa du Euskaltzaindiak, 181. or.)

eragotzi, eragotz, eragozten
1 du ad. Heg. Zerbait egiten, burutzen edo erabiltzen ez utzi. Ik. galarazi 2; debekatu. Argia ikustea eragozten didatenak. Zerk eragozten dizu zoriontsu izatea? Euriak eragotzi zuen gau jolasa. Egitekoek eragozten badizute elizara etortzea. Ezkontza eragozten duen gauzaren bat ezagutzen badute. Bidea eragozten dioten sasiak.
2 dio ad. Norbaiten lasaitasuna edo ongizatea asaldatu. (nor osagarririk gabe). Ik. galarazi 3. Eragozten dizu hain berandu deitzeak? Zigarroen keak eragozten dizu?
3 du ad. Ipar. zah. Egotzi, bota. Ez nire gainera eragotz zeure haserrea.

Aztergaia: eragotzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eragotzi, eragotz, eragozten. du ad. 1 Ipar. Zah. 'egotzi'. 2 Heg. 'debekatu': argia ikustea eragozten didatenak. 3 (erdarazko molestar, déranger): eragozten dizu hain berandu deitzeak?

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eragotzi, eragotz, eragozten

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 (Ipar., Zah.) egotzi; 2. (Heg.) debekatu

Aditz-erregimena

-tzea egiten da nominalizazioa: "argia ikustea eragozten didatenak"

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "adierak jarri behar badira, gehiago ere baditu. Gaztelaniazko "molestar" adierazteko-eta" (1994-10-20)

 - [K201]: ik. oharra s.u. molestatu. (1996-05-20)

eragozgarri
1 iz. Eragozpena. Ik. eragozle; behaztopa;  + destorbu; enbarazu; estropezu; oztopo; traba. Eragozgarriak ezarri, garaitu. Jainkoa maitatzeko dugun eragozgarririk handiena. Laguntzaile ez bada ere, ezin daiteke behintzat eragozgarri izan.
2 adj. Zerbait eragozten duena. Bada oztopo bat, traba eragozgarri bat, egia hori onartzea galarazten diguna.

Aztergaia: eragozgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-z+g-: gaurko joera -zg-ren aldekoa da (OEHko datuetan Ax. eta MEIG dira -zk- egiten dutenak; Mg, Gco eta Añ -zg- egiten dutenak: hauena "berezko tradizioa" izan daiteke, eta Mitxelenarena, berriz, "berariazko atzera egitea")

eragozle
1 iz. Eragozpena. Hainbeste ezinen eta eragozleren kontra sendotzen da Teresa.
2 iz. Zerbait eragozten duen pertsona. Edariak emana zion, edozer eragozpenetatik, edozein eragozlerengandik bere burua askatzeko ahalmena.

Aztergaia: eragozle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-le/-tzaile

eragozpen
1 iz. Zerbait eragozten duen gauza. Eragozpenak aurkitu, ipini, gainditu, garaitu. Eragozpenak izango ditu dena ulertzeko. Eragozpen-debekuak elkarren gainka jarriz. Ez dago eragozpenik horretarako. Ezkontzeko eragozpen zela eta, erauzi zidaten saihetsetik nire ohelaguna. Hartu den bizitza onean irauteko hirugarren eragozpena.
2 iz. Norbaiten lasaitasuna edo ongizatea galaraztea. Lanak; barka eragozpenak.

Aztergaia: eragozpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

lanak, barka eragozpenak.

eragozpide
iz. Eragozpena. Ezkontzako eragozpidea. Eragozpide baitituzte makuluak, eta bere pauso arinen trabagarri.

Aztergaia: eragozpide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"... Los testimonios más antiguos son de la forma eragozbide; los de este siglo, de eragozpide"

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eragozpide forma 6 aldiz azaldu da (G: 2; EB: 4); eragozbide behin agertu da EBn.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-z+b-

eraiketa
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, eraiketa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eraikuntza].

Aztergaia: eraiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-04-28 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-12-02 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh25 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. eraikidura.

eraiketa iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, eraiketa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eraikuntza].

eraiketa 23.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eraiketa 24.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

eraikin eta eraikuntza hedatuagoak aski dira

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Ordezko proposatua hedatua dago, baina oraindik ageri dira eraiketa gutxi batzuk.

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. eraikuntza (arautua aski delakoan; cf. berreraik- ere).

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-kuntza.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

eraiki, eraiki, eraikitzen
1 du ad. Zenbait ekai elkartuz, lurrean jaso. Etxea oinarri sendoen gainean eraikitzeko. Eskolak eraikitzeko. Erromatarrek eraikiriko zubi bat. Hiria eraiki zuena. Antzokia herriko plazan eraikitzen zuten. Bergarako Mintegia bide berriak urratzeko eta zabaltzeko izan zen eraikia.
2 du ad. Ehizan, animalia dagoen tokitik aterarazi. Beren tronpetak basoan jo, zakurrak bota, eta zenbait basurde eta basahuntz eraiki zituzten.
3 du ad. Proiektuez eta kidekoez mintzatuz, gauzatu, aurrera eraman. Egia horren gainean eraiki behar dugu, iraungo badu, eraikitzen duguna. Amesten dugun etorkizuna eraiki ahal izateko. Nazio sentitzen den nazioa eraiki behar dugu.
4 da ad. g. er. Jaiki. Muinoa zelaiaren erditik eraikitzen da. Nolabait ere eraiki eta besaulki baterat heldu ahal izan zen.
5 du ad. g. g. er. Jaikiarazi; jaso. Ohera joanda, hamarretako inork ezin du eraiki. Besoak gorantz eraikiz. Eskutik heldu eta eraiki zuen elbarria. Erortzera zihoan erresuma eraiki eta altxatu zuen. Zuzentasunak eraikitzen ditu herriak. Liburuak ez du hauts askorik eraiki Euskal Herrian.
Azpisarrerak

Aztergaia: eraiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

eraiki, muntatu, lotu

Euskaltzaindiaren Arauak

eraiki, eraikitzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eraiki, eraiki, eraikitzen

eraikiarazi, eraikiaraz, eraikiarazten
du ad. Eraikitzera behartu. Santa Helenak eraikiarazi zion eliza eder bat.

Aztergaia: eraikiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eraikiarazi, eraikiaraz, eraikiarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eraikiarazi, eraikiaraz, eraikiarazten

eraikidura
1 iz. g. er. Eraikuntza. Eraikidura honek aterpetzen du orain musika-eskola.
2 iz. g. er. Egitura.

Aztergaia: eraikidura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eraiketa 1, EB (MEIG); hizkuntza berreraiketa 1 (MEIG); eraikiketa 2 (Txill Let, MEIG); eraikidura 1 (Mde HaurB); eraikigarri 1 (Mde HaurB); eraikile 3 (MEIG); etxe-eraikille 1 (Zait Sof). Ik. OEH argitaratuan, gainera: eraikidura Lf ELit.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eraiketa 38: G 5 (J. Gaztañaga eta "artzai-eraiketa", "babestetxe-eraiketa"), EB 33 (J. Iturbe, I. Fernandez, BalioUrritu 1984, XedBilduma 1989 2, L. Alkain, Elhuyar, P. Alkain 2, K. Igea, Gipuzkoako geografia 2, UZEI, J.M. Goñi, M.E. Laboa 6, HezkSaila 1981 2, Jesusek 1986 2, X. Odriozoloa, EuskararenProgr 1982, Gaur express 1989, Bi ta Bi/4 4, A. Gabikagogeaskoa, EHAA 1992); berreraiketa 2 (EHHistoriaz, K. Mujika); birreraiketa 1 (L. Etxeberria); eraikiketa 3 (M. Urkola, EHAA 1992 2); eraikidura 5 (P. Xarritton, D. Amundarain 2, J.L. Arriaga, V. Huici); eraikigarri 30: G 1 (Mde), EB 29 (XedBilduma 1989, GAO 1990 eta 1991 24, AAO 1989 2, EHAA 1990 2); eraikigarritasun 7 (GAO 1990 2, BEO 1990 5); eraikille 3 (S. Aranbarri).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eraiketa : DFrec 1, AB38 7, AB50 3; eraiketagai : AB38 1; eraikidura : DFrec 1, AB38 2; eraikigarri : AB50 1, Euskalterm 21; eraikigarritasun : Euskalterm 4; eraikiketa : AB38 1. Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eraiketa : HiruMila, PMuj DVC; eraikigarri , eraikigarritasun : HiruMila, ElhHizt; eraikidura : Lur EF/FE, Casve EF (eraikidüra), PMuj DVC; eraikile : PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-dura/-kuntza.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

eraikuntza; egitura.

eraikiezin
adj. Lursailez edo kidekoez mintzatuz, eraikuntzarik ezarri ezin dena. Industria-lur eraikiezina.

Aztergaia: eraikiezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eraikiezin 3, GAO 1998 (adib.: "Industri lur eraikiezina: Erabilera eta jabari pribatua [...] Herri jabariko Ibai lurra. Eraikiezina").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eraikiezin : Euskalterm 2 (no edificable, no construido) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu Admin. eremukoetan (AdmProz, LHH, HezkAdmin, LurraldeAntol, TokiJaurb, EurItun 1998).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eraiki-ezin : PMuj DVC (inconstruible) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Elkarketa nahiz eratorpen zalantzazkoak

Bbehin: ik. oharra s.u. eraikigarri.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ezin.

eraikigarri
1 adj. Lursailez edo kidekoez mintzatuz, eraikuntzak egin daitezkeena. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, lehen 23.500 hektarea ziren hiri-lurrak eta lur eraikigarriak EAEn; orain, berriz, 30.300 hektarea dira.
2 adj. Altxatzen, eraikitzen duena. Ik. eraikitzaile 2. Ekintza horiek manatzen dituztenek nahasten dute politika-lan eraikigarria suntsiketa sistematikoarekin.

Aztergaia: eraikigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Elkarketa nahiz eratorpen zalantzazkoak

Bbehin markarekin, edo onarpen eske aurkeztua, zalantzak aitortuz: a) hedatu-erabilia da, eta ez dirudi ordezkaerraza; b) -garri osaerako salbuespenezko edo "berri"etakoa litzateke (x-garri = 'x daitekeena'); c) argumentu-egituraz, are ilunagoa dirudi (erdarazko kideak bezala, bestalde): "lur eraikigarria"ren moduko testuinguruetan erabiltzen da, eta esan nahi duena da, ez 'lurra eraiki daiteke'ela, baizik 'lur horretan (beste) zerbait eraiki daiteke'ela.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "Eraikigarri: beharrezkoa dugun hitza da. Sartzearen aldekoa naiz".

 - [E116]: "egia da okerra dela osaeraz; baina, lantaldeak eta XK-k bezala, beharrezkoa dela uste dut nik ere, nekez aurkituko baitugu beste ordainik (solar) edificable / (terrain) constructible eta edificabilidad / constructibilité erdarazkoentzat. Baina zuek esan".

 - Erabakia: Erabakia (2007-10-26): "ok".

eraikigarritasun
1 iz. Eraikigarria denaren nolakotasuna.
2 iz. Lursail batean eraikigarri diren metro karratuen zenbatekoa. Proposatutako eraikigarritasun gehikuntzaren % 80, gutxienez, etxebizitza babestuak eraikitzeko erabiltzen bada.

Aztergaia: eraikigarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Elkarketa nahiz eratorpen zalantzazkoak

Bbehin.

eraikin
iz. Batez ere bizitzeko edo antzeko zereginetarako egiten den eraikuntza. Eraikin garai baten laugarren solairuan. Lantegiaren ondoko eraikina. Eraikina hustu behar izan dute. Zentroaren egoitza industrialdeko bulego-eraikin batean jarri nahi dute.

Aztergaia: eraikin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Eratorri egokia

aditzaren ekintzaren ondorioa adierazten duen -kin atzizkiaren bidez osatutako eratorri egokia da, haplologia barne

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Eraiki / eraikin, eduki / edukin. Ez al dago kontraesanik?" (1994-11-10)

eraikitzaile
1 iz. Zerbait eraikitzen duen pertsona. Jainkoa baita behartsuen kontsolatzailea eta apalen eraikitzailea. Jauregiaren eraikitzailea. Etxe-eraikitzaileak.
2 adj. Eraikitzen duena. Handien abertzaletasuna eraikitzailea dela, bestea hondagarria.

Aztergaia: eraikitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

etxegile, eraikitzaile, -gile

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper