50535 emaitza bilaketarentzat - [15151 - 15200] bistaratzen.

eraikitze
iz. eraiki aditzari dagokion ekintza. Gasteizko Arkeologia museoaren eraikitze lanak apirilean edo maiatzean hasiko dira.

Aztergaia: eraikitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-kuntza/-dura/-era/-keta.

eraikuntza
iz. Eraikitzea; eraikitzen den gauza. Ik. eraikin. Gazteluaren eraikuntzaren mendeurrenean. Eraikuntzan erabiltzen diren ekaiak. Datorren urte amaierarako, eraikuntza-lanak amaituta izatea espero du udalak. Hiriaren alderdi berriko eraikuntzak dotoreak dira.

Aztergaia: eraikuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

eraikuntza, -gintza; etxagintzarako gaiak, eraikuntzarako materialak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: ez ahal da eraikuntza 'edificación'. Ohar bat ipini liteke horretaz.AU: "Eraikuntza hitzaren inguruan, bereizi behar da, alde batetik, eraikina bera, eta, bestetik, eraikina egiteko prozesua. Beraz, bi adiera eman beharko lirateke: bata, eraikina; eta, bigarrena, eraikitzeko prozesua".

 - [E116]: : "adierak (ongi) ematea, euskara-euskara hiztegia lantzean egin dezakegu. Egia da eraikunta bi esanahi horiekin erabiltzen dela: hitz berria da (1977) eta, berez, badirudi "kuntza" horrek prozesuarekin duela zerikusia, ez objektuarekin: "irakaskuntza" ez da irakasteko etxea. Baina egia da bietara erabiltzen dela, esan bezala: kale horretako eraikuntzak ederrak dira. Hau da, zerbait eraikitzeko prozesu bezala, edo eraikin bezala. Hala ere, hori bedeinkatu behar dugu? Uste dut Euskaltzaindiak hemendik jo beharko lukeela, : "eraikin iz. 'eraiki dena (adib. etxea edo jauregia)'" / "eraikuntza iz. 'eraikitzea'". Besterik esaten ez badugu, lehentasunak markatzen ditugu, baina ez dugu deusik ere kondenatzen. Nik proposamen hori egingo nuke".

 - Erabakia: EArau (1996-11-29): ez da onartu.Erabakia (2007-10-26): "eraikin iz. 'eraiki dena (adib. etxea edo jauregia)'; eraikuntza iz. 'eraikitzea'".

eraikuntza proiektu, eraikuntza-proiektu
iz. Bizkaian inoiz egin den eraikuntza-proiekturik handiena. Iruñerrian hainbat eraikuntza proiektu geldirik daude.

Aztergaia: eraikuntza-proiektu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh42 2024-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 77 (Argia 4, Berria 18, Deustuko Unibertsitatea 1, DiarioVasco 3, Euskal Herriko Agintaritza 1, EiTB 13, Elhuyar 1, Consumer 2, Espainiako Gobernua 15, Euskaltzaindia 2, Goiena 1, Gomylex 1, Jakin 5, Laneki 2, Nafarroako Gobernua 1, UEU 7); ETC 279.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: eraikuntza-proiektu (Arkit.)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

erail, erail, erailtzen
du ad. Pertsona batek beste bati bizia kendu. Ik. ero1. Joseba, Puertoko espetxean eraila. Born to kill, hots, "erailtzeko jaioa" filmaren egilea.

Aztergaia: erail

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-04-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Aldaerak daude lehian

erahil

Euskaltzaindiaren Arauak

erail, erailtzen. du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: [era(h)il] hobe hil, ero, eran; XK: erahil h. hil proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1996-11-29): erail sartzea onartu da.

eraile
iz./adj. Hiltzailea. Printzearen erailearen bila. Giza eraileak sortu dituen ama. Amodio itsuak, amultsu zirenak egiten ditu bihotz-gogor eta eraile. Bihotzaren eraile da ohitura. Otso eraile gaiztoak. Gizon-eraile ez haizela obraz, ez borondatez.

Aztergaia: eraile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azaltzeko eskatuz: "iz. eta izond. 'hiltzailea'".

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "eraile aipa bedi. Eta espreski gaitzets era(h)il(du). Honez gain, ero / eran aditzari sarrera eman? Zergatik ez?" (1993-02)

 - [E114]: "Ero aditzari bai, eman behar zaio sarrera, baina eran partizipioaren testigantzarik badago, ala analogia bakarrik? Eramaile, jasaile, badaudelarik "eraman" eta "eramo" (Nafarroan), "jasan" eta "jaso"" (1994-10-17)

 - [E301]: [nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

erailketa
iz. Hilketa, giza hiltzea.

Aztergaia: erailketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-04-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Osaera okerreko forma da, baina onartzekoa, erabili(a) delako

ik. oharra, s.u. erahil

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "erahilketa [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: [era(h)ilketa] hobe hilketa, herio; XK: erailketa h. hilketa

 - Erabakia: EArau (1996-11-29): erailketa onartu da.

erailtze
iz. Pertsona batek beste bati bizia kentzea. Ik. hilketa. Gerra zikinak lau urtez iraun zuen, bahiketak, atentatuak eta erailtzeak tarteko.

Aztergaia: erailtze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

eraisketa
iz. Eraistea. Annanek esan zuen palestinarren etxeen eraisketa gelditzeko ezin duela ezer egin.

Aztergaia: eraisketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 2004-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: eaitste (Bp II: "Espiritü saintiaren eaitstiaren orhitzarretan"), eta Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko eraispen : "Descendimiento" Lar. "Action de puiser, de descendre" Dv. "Bihotzetik bihotzera ordainezko afekzionen erauspen bat egiten da, il se fait une communication (descente) d'affections mutuelles de cœur à cœur (He Phil)" H (puede tratarse de un error por erauskunde).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eraisketa 6, EB: R. Galarraga 2 ("Honetan AA' katetua, eraisketa egingo den planoari dagokionez A puntuak duen kota edo altuera da eta A'D, berriz, puntuaren proiekzio horizontaletik bandara dagoen distantzia da", "Irudian erakusten da nola egiten den sistema diedrikoan puntu baten eraisketa"); G. Nazabal ("Donostiaren sute, arpilaketa eta hondamendia (1813); Bere murrailen eraisketa (1863)"); Azterketa Historikoak/1 ("Donostiako harresien eraisketa eta Boulebarreranzko hiri-kaskoaren zabaltzea"); EHAA 1986 ("projektuaren hasierako onespena ematen duen akordioak, berez eta besterik gabe dakar eremuen partzelaketa, eraikuntza eta eraisketarako lizentziak ematea"); J. Kalzada ("Hemengo hau eraisketan harrapaturik geratu zen arren bizirik atera zen"); eraispen 4: UZEI (euskal ordain gisa: "Abatimendua. Ik. Eraispena 1"), Elhuyar ("Plano honek kuboarekin eta esferarekin sortzen duen ebakiduraren eraispena eskatzen da"), BAO 1995 ("2.2 atalean, ordenamendutik kanpoko izaera bakarrik dokumentazio grafikoan eraispena espreski bilduta duten eraikinek izango dutela jasoko da"), Autonomoak ("Gai honetan interesgarria litzateke birmoldaketa prozesuan enpresa handietako langilegoaren jokabideak aztertzea, beren interesak eta egoera berean dauden enpresa txikietako langileekiko solidaritateaz, eraispena erabatekoa izan da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eraisketa : HiztEn (eraispena); eraiste : LurE, Euskalterm 4 (`ordeño' 3, `deposición' 1); eraispen : AB38 1 (abatimiento), AB50 1 (desmantelamiento), HiztEn (1 Eraik. eraikin bat eraistearen, lurrera botatzearen, ekintza eta horren ondoriozko hondakin-materialen multzoa; 2 Mat. geometrian biraketa-ardatz bezala bi planoren arteko ebakidura-lerroa hartzen delarik, plano bat eta bertan marraztutako irudiak biraketa-mugimendu baten bidez beste batera tokialdatzea); Euskalterm 13 (derribo, demolición) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eraisketa : HiruMila (1 ordeño, 2 derribo; 3 abaratamiento), ElhHizt (derribo), Casve EF (1 effondrement; traite du lait; cf. jeiste), PMuj DVC (1 ordeño; 2 derribo); eraispen : ElhHizt (1 derribo, demolición; 2 derribo, demolición), HiruMila (1 derribo; 2 abatimiento, desánimo, desaliento), PMuj DVC (1 abajamiento; 2 desmantelamiento); eraiste : EuskHizt, HiruMila (1 acción de bajar, hacer descender; 2 ordeño), Lur EG/CE eta EF/FE (derribo; démolition). Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-pen/-tze osaerako lehiakideen artean erabiliena zein den esatea zail da, urriak baitira lantaldearen datuak; hirurak eskainiko dira, erabilerak argi dezan lehia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

eraisle
iz. Zerbait eraisten duen pertsona edo gauza. Heriotza, munduan direnen eusle eta eraisle.

Aztergaia: eraisle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ts(i)+l-.

eraispen
iz. Eraistea. Getxoko gaztetxearen eraispena.

Aztergaia: eraispen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2004-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. eraisketa.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

cf. eraisketa, eraiste.

eraiste
iz. Jaitsaraztea; eraikinak eta kidekoak lurrera botatzea. Eraiste lanetan 8.000 metro kubo hondakin garraiatu beharko dituzte.

Aztergaia: eraiste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta/-pen.

eraitsarazi, eraitsaraz, eraitsarazten
du ad. Eraistera behartu.

Aztergaia: eraitsarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eraitsarazi, eraitsaraz, eraitsarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eraitsarazi, eraitsaraz, eraitsarazten

eraitsi1, eraits, eraisten
1 du ad. Jaitsarazi, erorarazi. Agintedunak eraisten ditu beren aulkietatik. Gurutzetik eraitsi zuten. Mikolek berak leihotik behera eraitsi, eta Davidek ihes egin zuen. Harrokeriak eraitsi zuen Luzifer zerutik infernura. Gizona abereen mailara eraitsiz. Langileei alogerak eraisteko. Adarrak lurra jo arte eraitsi. Portutik irtetean, belak eraitsi zituzten.
2 du ad. Eraikinez eta kidekoez mintzatuz, lurrera bota. Eraikina eraisteko lanak bertan behera utz ditzaten eskatu zuten. Abu Ghraib izen beltzeko espetxea eraitsi egingo dute, eta berria eraiki. Zergatik gelditu dira denak isilik herriak eraisten zituzten bitartean?
eraitsi2
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, eraitsi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'jetzi' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. jetzi].
erakargarri
1 iz. Erakartzen duen gauza. Espiritu Santuaren erakargarri amultsuak.
2 adj. Erakartzen duena. Kolore erakargarriak. Bagoiaren beste muturrean gizon gazte erakargarri bat eseri da. Saioa erakargarriago egiteko. Emakume horrek oso ahots erakargarria du.

Aztergaia: erakargarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erakargarritasun
iz. Erakargarria denaren nolakotasuna. Ez da gazte-gaztea, baina edonoren begiak betetzeko erakargarritasunik ez du falta. Zertan datza bat-bateko bertsogintzaren erakargarritasuna?

Aztergaia: erakargarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

erakarle
adj./iz. Zerbait erakartzen duena. Bakterio horiek sustraietarantz migratzen dute, sustraiek isuritako erakarle kimikoek eraginda. Mutur erakarlea lurrerantz duela, imana zutik jarrita.

Aztergaia: erakarle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

erakarmen
1 iz. Erakartzeko ahalmena. Euskaldun askorentzat erakarmen handiko bazterra da Zuberoa. Erakarmen handiko idazlea.
2 iz. Erakarpena.

Aztergaia: erakarmen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "argitu erakartzeko gaitasunarena" (2005-07-19)

erakarpen
iz. Erakartzea; erakartzen duen indarra. Erakarpen unibertsalaren legea. Gizon eta emakumeen elkarrenganako erakarpena.

Aztergaia: erakarpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erakarpen indar, erakarpen-indar
iz. Grabitatea. Astroen arteko erakarpen indarra. Ilargiaren erakarpen-indarra sumatzen du Lurrak.

Aztergaia: erakarpen-indar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:009 2003-01-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-indar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "erakarpen-indar: esaera aski finkatua da. Sartzekoa, nik uste".

 - [E116]: "lantaldearen txostenean ikusten ahal denez, erakarpen-indar da hedatuena (9 aldiz ageri da, 8 testutan; erakar-indar 3 aldiz, eta erakarmen-indar behin); eta [aditzoina + izena] osaerakoak hobesteko joera egon arren, zaila dirudi kasu honetan aplikatzen (horregatik, ez dut nik XKren proposamena onartzeko eragozpenik, batez ere adibide gisa jasotzen bada). Dena dela, ez dute gaurko hiztegiek aipatzen (baina bai Harluxet Entziklopediak: ik. txostena), eta zerbait esan nahiko du horrek. Zuek esan".

 - Erabakia: Erabakia (2007-11-30): "adibide gisa sartu".

erakarrarazi, erakarraraz, erakarrarazten
1 du ad. Etorrarazi, erakarri. Kostara arraina erakarrarazi. Gizon guztiak erakarraraziko ditut enegana.
2 du ad. Ekarrarazi. Hazi sobera ereinez, lasto xehe anitz erakarrarazten da eta bihi guti. Ospe eta errespetu erakarrarazi.

Aztergaia: erakarrarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erakarrarazi, erakarraraz, erakarrarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erakarrarazi, erakarraraz, erakarrarazten

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-r(ri) amaituak

erakarri, erakar, erakartzen
1 du ad. Ekarrarazi; etorrarazi. Jesusek bost ogiak eta bi arrainak erakarri zituen. Saskitxoa ikusi zuenean, neskameari erakarri zion. Nork bere barnetik egia argitara erakar lezan. Irri goxoa ezpainetara erakartzen duen literatura. Abimelek-ek Abraham beregana erakarri zuen. Zure hutsa gogora erakar dezazun. Norbait bere onera erakarri.
2 du ad. Zerbaitek edo norbaitek beste zerbait beregana hel edo hurbilarazi. Iman harriak burdina erakartzen du. Eztiak euliak erakartzen ditu. Eguzkiak Lurra erakartzen du. Laster erakarri zuen bere gainera Jaunaren haserrea. Oihuka, basahuntz handia sare artera erakarriko duzu. Ez dago apustua bezalakorik baserritarrak erakartzeko.
3 du ad. Ondorioz ekarri. Ik. ekarri1 3. Zuganako leialtasunak erakarri zion heriotza. Malentxori kalterik ez erakartzearren.
4 du ad. Bultzatu. Bere bihotz gogortasunak erakarri zuen bere anaia hilaraztera. Ez gaitu kritika pixka batek geure burua ukatzera erakarriko.
Ohiko lexiak

Aztergaia: erakarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erakarri, erakar, erakartzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erakarri, erakar, erakartzen

erakartze
iz. erakarri aditzari dagokion ekintza. Erakartze eta hurbiltze sexualerako estrategiak.

Aztergaia: erakartze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-pen.

erakatsi, erakats, erakasten
du ad. Ipar. Irakatsi.

Aztergaia: erakatsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-04-28 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

erakatsi, ik. irakatsi [irakatsi hobestekoa da]

Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. h. irakatsi.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalpena osatuz: erakatsi, erakats, erakasten. du ad. Ipar. h. irakatsi.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. irakatsi

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erakatsi, erakats, erakasten

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "oraingo zerrenda honetatik kentzea [proposatzen du]". (1993-02-10)

 - [E205]: berdin [hots: "zergatik iparraldeko forma hauei bai eta bizkaierari ez?"] (1993-02)

 - [E301]: irakatsi bakarrik onartu dugu". (1993-02)

 - [I203]: irakatsi" (1993-02)

 - [E124]:  irakatsi hain maiztasun handiko hitza izanik, ez dakit zergatik aldaki dialektal hau ezarri behar den. Idazten eta irakurtzen dakien orok badu ikasi/irakatsi eta ikusi/erakutsi bikoteen berri, irakatsi-ren eratorri diren irakasle, irakakuntza, irakaspen etab. bezala. Bestela, erakasle, erakaskuntza, erakaspen etab. ere jarri beharko genituzke, erabilera ofizial guztietatik at daudenak" (1995-01-25)

 - [E301]: irakatsi [proposatzen dut, ordez]" (1994-11-02)

eraketa
iz. Eratzea, antolaketa. Ik. erabide. Erleak; lan eraketa eta banaketa. Gizarte eraketa berri baten alde. Herriko jaien eraketa. Hitz berrien eraketaz.

Aztergaia: eraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erako
adj. Egokia. Aziendentzat txit leku ona eta erakoa.
Loturak

Aztergaia: erako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: izond.: aziendentzat txit leku ona eta erakoa.

erakunde
1 iz. Estatuak edo nazioak, bere burua gobernatzeko edo egiteko funtsezkoenak bideratzeko, eratzen dituen elkarte nagusietako bakoitza. Eusko Jaurlaritza, Legebiltzarra, Aldundiak eta gainerako erakundeak. Nazioarteko erakundeak. Euskaltzaindia, euskal Aldundiek euskararen ardura izateko sortu zuten erakundea. Erakundeenganako begirunea.
2 iz. Gizartean egiteko bat betetzen duen elkarte egituratua. Ik. organizazio. Euskal kultura-erakundeak. Greenpeace erakunde ekologista. Nazio Batuen Erakundea 1945. urtean sortu zen.

Aztergaia: erakunde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

Nazio Batuen Erakundea

erakundetu, erakunde/erakundetu, erakundetzen
da/du ad. Erakunde izaera hartu edo eman. Ik. instituzionalizatu. Herrialde bien arteko harremana erakundetu behar dugu. Artea ez dela erakundetu behar uste dut, eta, beraz, aurrera egiteko modu bakarra goizetan lan egitea eta gauaz eta asteburuetan dantzatzea izan da. Diktaduraren historian zehar elite frankistak izan zuen kezka nagusietako bat erregimena erakundetzea izan zen.

Aztergaia: erakundetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-12-02 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erakundetu 7, EB: UZEI, HistGizarte/II, Nazio arazoa 2, X. Odriozoloa, K. Mujika, J. Kalzada; erakundetze 13: cf. infra.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erakundetu : DFrec 3, Euskalterm 1; erakundetze : cf. infra // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

AgAld hitz-bilduma: erakundetu (institucionalizar), erakuntza (institucionalización); LurraldeAntol: erakuntza (institucionalización). Ez dugu aurkitu ap. AdminEL, HezkAdmin, AdminMila, EurItune.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erakundetu : HiruMila. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal institucionalizar / institutionnaliser formen ordainak: erakundetu : HiruMila; instituzionalizatu : HiztHand, HiruMila, ElhHizt. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV.

erakundetu 5: Joseba Agirreazkuenaga (“federazioak erakundetu behar ziren”), Aitor Renteria (“Euskara erakundetzen ari da Iparraldean”), Xan Harriague 2 (“Euskal Herriak eta euskal herritarrek nazioa erakundetzeko duten eskubidea”, “Herri bat erakundetzen denean”), Berria (“etorkizunera begira erakundetzea").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

erakundetu 4: Pello Salaburu 2 (“erakundetu ahal izango dira harreman horiek”, “Gainera, nazioa erakundetzeko egitasmo desberdinak”), Iñaki Mendiguren (“Galian, non koloka zegoen erregimen inperial bat jende gorenaren aldizkako eskualde-batzarrak erakundetuz tokian tokiko laguntzaren oinarri berriaren gainean bere burua birgaitzen saiatua baitzen”), Jose Antonio Mujika (“Israeldarrek tinkotasuna eman nahi diote bere herriari, erakundetu eta jarraipena ziurtatu”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

erabilia, eta sartzekoa.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bbehin markarekin edo onarpen eske aurkeztua, franko erabilia baita, nahiz eratorpenaz zalantzak izan (cf. beiratu sarreran aipatuak), eta bada instituzionalizatu mailegua hobetsiko lukeenik.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tu iz. arrunt, zenbakarri, bizigabeekin #mdash# baina x-tu osaerako 'x bihurtu' adierakoak ere badira horietan: adib. ikaztu, urtu, haragitu.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

erakundetu, erakunde/erakundetu, erakundetzen.

Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "erakundetu: Oso erabilia da eta esateko mila bider errazago erdarazko instituzionalizatu ebakigaitza baino. Sartzekoa".

 - [E210]: "Biak (erakundetu,. erakundetze) kentzekoak dira, bai osaeraren aldetik, bai esanahiaren aldetik".

 - [E116]: "Baliteke "oso erabilia" izatea, E208k dioenez (ik. txostena: -tu 9, -tze 13 ? hiztegi bakarrak aipatu du: HiruMila-k; eta gaurko prosaren corpusean erabili dutenak: J. Azkona, J.A. Mujika, J.I. Perez & P. Salaburu eta Berria); baina hau bezain erabilia da corpus horietan instituzionaliza- mailegua (21 aldiz ageri da XX. mendekoan, eta 24 aldiz gauko prosarenean; idazleak: X. Arregi, S. Iruretagoiena, K. Navarro, J. Zabaleta, Asisko Frantzisko eta Berria), hauek proposatu ditu geroago lantaldeak (instituzionalizatu, instituzionalizatze eta instituzionalizazio). Osaera zalantzazkoa du batak, eta ebakigaitza da bestea: egia esan, ez dakit zein den aukerarik txarrena. Eta zuek?".

 - Erabakia: Erabakia (2007-11-30): "ez aipatu erakundetu eta instituzionalizatu".

erakundetze
iz. Erakunde izaera hartzea edo ematea. Ik. instituzionalizazio. Erakundetzearekin batera, administrazioak funtsezko rola izan du euskara sustatzeko politiketan. 80ko hamarraldian erakundetze berriaren lekuko izan ginen Hego Euskal Herrian.

Aztergaia: erakundetze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2003-01-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh 91 2020-06-16 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erakundetze (eta erakundetze prozesu, erakundetze forma, erakundetze maila) 13: M. Urkola ("Ez-erakundetzeak ez-apaizkeritzea dakar berekin"), HistGizarte/II ("argi dagoena zera da, langile arazoaren kezka planteaturik dagoela eta Bilbon Internazionalistek erakundetze maila bat lortu zutela"), X. Mendiguren B. ("funtzionamenduari buruzko zehaztapenak #mdash# ikasturtea, erakundetzea, egoitza, kanpo ekintzak, hedapen plangintza"), MAtx ("Ikastolen erakundetze prozesu hontan zer leku du Federazioak?"), E. Diaz 6 (adib.: "Kanporatuek Berriozarreko batzarreko beren interbentzioetan, erakundetzeak eragindako autonomi murrizketa berriro kritikatu zuten", "Erakundetzeak hobekuntzak eta gora-beherak ekarri dizkio AEKri"), A. Eizagirre ("Izan ere 80.eko hamarkadaren aurreko hamarkadan zehar luzaturiko euskararen aldeko adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu"), Egunk 1992 2 ("Erakundetze forma berezi batzuk garatzeko ezintasunak euskal lurralde guztientzako erakundetze instituzional bakar baten ideia ideologiko-politikoa sortu zuen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erakundetze : DFrec 1 (Deia), AB50 4 (erakundetze-ahalmen, erakundetze-bide), Euskalterm 2 (horietan erakundetze-akordio) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erakundetze : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal institucionalización / institutionnalisation formen ordainak: HiztHand: instituzionalizazio // HiruMila: erakundetze // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB, Casve FE, PMuj DCV.

instituzionalizazio iz. Instituzionalizatzea. Euskal Herriaren instituzionalizazio bidean herri kontsulta antolatzeko xedea aurkeztu dute.

erakundetze 91; instituzionalizazio 123.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

instituzionalizazio 12; ez dugu erakundetze formarik aurkitu.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: instituzionalizazio (TN), erakundetze.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es institucionalización / fr institutionnalisation: Adorez: instituzionalizazio, erakundetze / Elhuyar: instituzionalizazio, erakundetze / Labayru: - / Zehazki: instituzionalizazio / NolaErran: -.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bbehin.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Asko ez dira izen kategoria garbikoak, aditz-izenak baizik. Horietako bat jaso liteke erakundetu sarreran.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. erakundetu.

erakusbide
iz. Zerbait erakusteko bidea. Ik. irakasbide. Fedea da itxaropenaren mamia, ikusten ez diren gauzen erakusbidea. Sokratesen erakusbidea. Kopla zahar asko agerrarazten ditu, erakusbide gisa, bere liburuetan. || (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Hona zenbait liburu, egungo joeren erakusbide.

Aztergaia: erakusbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ts(i)+b-

erakusgai
1 iz. Saltoki, azoka edo museo batean erakusten den objektua. Museoa hetsia zen eta erakusgaiak gaztelu berrian kokatuak.
2 iz. Salgai baten edo produktu baten zati edo kopuru txikia, hura erakusteko edo haren ezaugarriak ezagutarazteko, doan eskaintzen dena. Ik. lagin. Izozki-denda eta kafetegi askok produktuaren erakusgaiak beren negozio-atarietan banatzen dituzte amu gisara. Lurrean kaxa lauki bat zegoen, saltzaile baten erakusgaien maleta zirudiena.
3 iz. g. er. Irakaspena. Haren erakusgai eta doktrinak oso egoki adierazten zituen.
4 adb. Ikusteko moduan. Galeria batean edo museo batean erakusgai jarritako pieza bat. Ikasleek eginiko kartelak erakusgai dira joan den abenduaren 3tik. Antzinako argazki ugari daude erakusgai.

Aztergaia: erakusgai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ts(i)+g-

erakusgarri
1 iz. Lagina. Orduko hizkuntzaren erakusgarri zenbait. Zenbait oihalen erakusgarriak erkatuz. Egungo euskara idatzia aztertzeko erabili duen erakusgarria.
2 iz. Zerbait erakusten duen gauza. Euskal gizartearen abertzaletzearen erakusgarriak. Lizardi, euskal lirikaren erakusgarri bikaina.
3 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Obra hau eskaintzen dizut, nire esker onaren erakusgarri.
4 adj. Erakustea merezi duena. Hau bai amodiozko proba erakusgarria.

Aztergaia: erakusgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 iz.: orduko hizkuntzaren erakusgarri zenbait. 2 izond.: hau bai amodiozko proba erakusgarria.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ts(i)+g-

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1. iz. ("orduko hizkuntzaren erakusgarri zenbait"); 2. izond.("hau bai amodiozko proba erakusgarria")

erakusgela
iz. Erakusketak egiten diren gela. Ik. erakustareto. Museoko erakusgeletan.

Aztergaia: erakusgela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2004-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erakusgela (eta pintura erakus-gela) 5: Goiz-Argi 1985 ("Pintura erakus-gela bat ere jarrita daukagu, geienbat euskal margolarientzat pentsatua"), Egin 1992 ("Sanz Enea Kultur Etxeko erakusgelek argazki museo bat izan daitekeenaren eskema erakutsiko dute asteartetik aurrera"), A. Leunda 3 ("San Eneako erakusgelan urtero 20 edo 40 erakusketa egiten dira [...] Ikus Entzuteko aretoak, erakusgelak, areto nagusia, artxibo historikoa eta liburutegiko artxiboa aurki ditzakegu [...] Erakusgelarako urteko programazioa egiten da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erakusgela : DFrec 2 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

ongi eratua da, eta onartzekoa, erakustareto arautuaren ondoan.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ts(i)+g-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gela.

erakuskari
iz. g. er. Erakusgarria. Hemen doaz, erakuskari gisa balioko dutelakoan, oraintxe bertan burura datozkidan batzuk.

Aztergaia: erakuskari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

erakuskari 3: Sp Phil, MEIG 2.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erakuskari (eta ihardutze-erakuskari 1) 15: J. Sierra 4, OsakidetzaLegea 1983, I. Aizpuru, Hitz-Elkarketa/1, UZEI, HerrizH 1988, Emakunde 1993 5, J. Oregi.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erakuskari : DFrec 1, AB50 8, Euskalterm 6 (hauetan eraikuntza-erakuskari 1). Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erakuskari : EuskHizt, HiruMila, Lh DBF, DRA, PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kari.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

erakusgarria.

erakusketa
iz. Erakustea; bereziki, artelanak edo bestelako ekoizpenak erakusteko jendaurrean egiten dena. Jantzien erakusketa izan da. Industria-erakusketa. Argazki erakusketa. Gustavo Maeztuk Bilbon egin zuen erakusketan. Bilboko Laugarren Euskal Liburu Erakusketa. Erakusketa-aretoa. Erakusketaren katalogoa. Erakusketako margolanak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: erakusketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06
erakusketa ireki
du ad.-lok. Titanicen historia biltzen duen erakusketa ireki dute Iruñean.

Aztergaia: erakusketa ireki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

erakusketari
iz. Erakusketa, azoka edo kideko batean bere lanak edo ekoizpenak erakusten dituen pertsona, elkartea edo erakundea. 30 herrialdetatik edo gehiagotatik etorritako erakusketariak bilduko direla BECen. Egoitza berria eraiki zen, bisitariak eta, batez ere, erakusketariak erosoago egon zitezen.

Aztergaia: erakusketari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): erakusketari 43: Berria 14 (adib.: “Irun Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokan 67 erakusketari izango dira”, “Baina gastronomia baino gehiago dira herrialde horiek, eta euren herrialdeetako altxor guztien berri eman nahi dute Donostiako Sevatur turismoaren azokan bildu diren 100 erakusketariek”), EiTB 28 (adib.: “Guztira, 70 erakusketari bildu dira, iaz baino 20 gutxiago, eta eskulanekin nahiz dekorazio-artearekin lotuta dauden 170 ekintza burutuko dira”), DiarioVasco (“Kanpotik erakusketari ugari etorriko badira ere, herrikoek izango dute tartea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: erakusketari 13, Berria (adib.: “Azkenaldion leku faltagatik baztertutako erakusketariak bildu ahalko dira, eta marka guztiak hautsiko ditugu”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es expositor / fr exposant: Elhuyar: erakusketari| erakusmahai, erakustoki / Nolaerran: (de foire, salon) erakusketari / Zehazki: erakusle | (que concurre a una exposición) erakusketari | (mueble etc) erakustaltzari, erakusmahai; erakusgailu / Labayru: (persona que concurre a una exposición con objeto de su propiedad) erakusle, agertzaile | (mueble que sirve para exponer) erakustoki, erakustegi / Adorez5000: erakusle, agertzaile | erakustegi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia.

erakusle
1 iz. Zerbait erakusten duen gauza edo, bereziki, pertsona. Sakristaua dugu elizako edergailuen erakusle. Bera da gure argi-emailea eta bide-erakuslea. Inurriak, erakusle eta gidaririk gabe, bere buruz biltzen du udan negua igarotzeko behar duen mantenua. Azkue nor izan genuen jakiteko, egin zituenak ditugu erakuslerik aski.
2 iz. Irakaslea.
3 iz. hizkl. Izenak adierazten duen pertsona edo gauza seinalatzeko edo erakusteko balio duen mugatzailea. Euskal erakusleak hau, hori eta hura dira.

Aztergaia: erakusle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erakusleiho
iz. Dendetan eta, aitzinaldeko leiho modukoa, jendaurrean salgaiak edo bestelakoak erakusteko erabiltzen dena. Dendetako erakusleihoak.

Aztergaia: erakusleiho

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

erakustoki

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "erakus-leiho [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

erakusleku
1 iz. Erakustazoka, azoka, erakusketa eta kidekoetan jartzen den behin-behineko postua, produktuak jendaurrean erakusteko eta saltzeko erabiltzen dena. Ik. stand. Besteak beste, Bizkaiko Aldundiko erakuslekuan egin zuten geldialdia. Makina-erremintaren biurtekoak 1.750 erakusleku ditu.
2 iz. Aipatzen dena erakusten den edo ikusgai dagoen lekua. Jatetxea ez ezik, baserriko ohituren eta eskualdeko lanbide zaharren erakuslekua ere bada. UEUk, gainera, irakasle eta ikasleen arteko harremanak sendotzen zituen eta ikerketen, tesien eta abarren erakusleku zen.
3 iz. Artelanen eta kidekoen erakusketak egiteko prestaturiko lekua. Koldo Mitxelena Kulturuneko sotoko erakuslekurako propio prestaturiko erakusketa da.

Aztergaia: erakusleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh30 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

erakusleku "Cáthedra" Añ. Aur onek ganbela artatik, erakus-leku batetik bezela, hitzik esan gabe erakutsi dizkitzun pobreza [...] eta desitsastasuna. Arr Orac 160s.

LB 29 (Berria 18, Deia 2, EiTB 5, Euskaltzaindia 1, Jakin 1, UEU 2); erakustoki 519 [Berria 204]; ETC 171.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: hall d'exposition erakusleku / Euskalterm: 0.

Bestelakoak

erakustoki 1 iz. Zerbait, batez ere salgaiak, erakusteko prestatzen den lekua edo aretoa. Dendarik onenetako erakustokietan. Hego Amerikako abangoardien erakusleiho izan ohi da erakustoki hori. 2 iz. Batez ere Ipar. Museoa. Larunbat honetan zabaltzen ditu ateak Baionako euskal erakustokiak, 12 urtez hetsirik egon ondoan.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

erakustoki araua da, baina hau ere jasotzekoa izan liteke.

erakusmahai
iz. Zerbait, eta, bereziki, salgaiak, erakusteko prestatzen den mahaia. Ik. salmahai. Oihala erakusmahaian zabaldu zuen.

Aztergaia: erakusmahai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "erakus-mahai [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

erakusmen
iz. Batez ere bizk. Eredua, jarraibidea. Gurasoei dagokiela erakusmen zuzenak ematea.

Aztergaia: erakusmen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erakuspen
iz. Erakustea; bereziki, irakaspena. Ik. erakustaldi. Elizaren erakuspenak.

Aztergaia: erakuspen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
erakustaldi
iz. Erakustea; bereziki, irakaspena. Gaurko erakustaldiko gaia. Zahar madarikatuen erakustaldiak entzuten. Ez naiz etorri ahalmen horien erakustaldia egitera.

Aztergaia: erakustaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ts(i)+a-

erakustareto
iz. Alor jakin bateko salgaien edo artelanen erakusketa egiteko erabiltzen den aretoa. Erakusketak apirilaren 24ra arte izango ditu ateak irekita Barañaingo kultur etxeko erakustaretoan.

Aztergaia: erakustareto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ts(i)+a-

erakustazoka
1 iz. Alor jakin bateko produktuak erakusteko eratzen den azoka. Makinen erakustazoka.
2 iz. Era horretako azokak egiteko prestaturiko eraikina. Bilboko Nazioarteko Erakustazoka.

Aztergaia: erakustazoka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ts(i)+a-

erakuste
1 iz. Ikusaraztea, begien aurrean ipintzea; ikusten uztea. Ik. erakuspen; erakustaldi. Agertze edo erakuste gaiztoak agerian egiten dituena. Indar erakuste bat.
2 iz. Irakaspena. Jesusen eta apostoluen erakuste guztiak. Erakuste oneko liburuak.

Aztergaia: erakuste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erakuste oneko liburuak.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

erakuste oneko liburuak

erakustegi
1 iz. Erakustokia, museoa. Baionako Bonnat erakustegiko areto batean.
2 iz. g. er. Erakusleihoa.

Aztergaia: erakustegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tegi aditzoinekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

erakusleihoa; erakustokia.

erakustera eman
du ad.-lok. Erakutsi; aditzera eman. Biziki maite nauela erakustera eman dit. Ematen du erakustera bere ahaidea zerbitzatzeko duen desira.

Aztergaia: erakustera eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: erakustera eman: biziki maite nauela erakustera eman dit

erakustoki
1 iz. Zerbait, batez ere salgaiak, erakusteko prestatzen den lekua edo aretoa. Dendarik onenetako erakustokietan. Hego Amerikako abangoardien erakusleiho izan ohi da erakustoki hori.
2 iz. Batez ere Ipar. Museoa. Larunbat honetan zabaltzen ditu ateak Baionako euskal erakustokiak, 12 urtez hetsirik egon ondoan.

Aztergaia: erakustoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

erakusleiho ere erabiltzen da, eta zerrendari gehitzekoa da

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: ez litzateke erakusleiho hitzaren maila berean egon behar.

 - Erabakia: EArau (1996-11-29): ez da onartu.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper