50535 emaitza bilaketarentzat - [15201 - 15250] bistaratzen.

erakustun
1 iz. Batez ere naf. Erakuslea.
2 iz. Batez ere naf. Irakaslea.

Aztergaia: erakustun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

erakuslea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "G.er.? Ikus OEH".

 - [E116]: "Uste dut MA zuzen dabilela. Gutxiago ageri da "erakusle" baino, egia da, baina hizkera batzuetan (Baztanen, esaterako) hau da erabiltzen den forma bakarra, gaur egun ere, bestea, adin batetik goiti bederen, ez baita ezagutu ere egiten. Nik g.er. marka hori kenduko nuke".

 - Erabakia: Erabakia (2007-11-30): "erakustun 'erakuslea', 'irakaslea' Batez ere Naf.".

erakutsarazi, erakutsaraz, erakutsarazten
du ad. Erakustera behartu. Mundu guztian Ebanjelio santua erakutsarazteko.

Aztergaia: erakutsarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erakutsarazi, erakutsaraz, erakutsarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erakutsarazi, erakutsaraz, erakutsarazten

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ts(i)+a-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "eta erakustarazi ez?" (1994-10-20)

erakutsi1, erakuts, erakusten
1 du ad. Ikusarazi, begien aurrean ipini; ikusten utzi. Norbaiti gauza bat erakutsi. Bere salgaiak erakusten dituen merkataria. Irudi baten bidez erakutsi. Makurtzen zenean bularrak erakusten zituelako. Gorputz zuria biluzik erakutsi zionean. Idatzi nion gutuna bere emazteari erakutsi ziola.
2 du ad. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Bere bihotzeko ezkutuak erakutsi zizkion. Gertaera horrek erakusten digu zein onuragarria gerta daitekeen adiskide on baten laguntza. Oker dagoenari egia erakutsi. Erakutsi duten eskuzabaltasuna. Guregana erakutsi duzuen leialtasunagatik.
3 du ad. Zerbait egiteko jakituria edo trebetasuna eman. Ik. irakatsi1. Ez dakienari erakutsi. Eskulanak egiten erakusteko eskola. Nola joka erakutsiko ziguten gidariak. Amak erakusten die janaria bilatzen. Umeei hitz egiten erakusteko. Euskara erakusten. Kristau ikasbidean erakusten diren gauzak.

Esaera zaharrak

Erakuts iezazkidak heure lagunak, nik gero hiri heure atunak.
erakutsi2
iz. Erakustea; irakaspena. Ik. erakuspen; erakustaldi. Ez duzu nire erakutsien beharrik. Seme-alabei erakutsi onak eman. Ipuina izango da, baina badu bere erakutsia. Jesu Kristoren bizitza eta erakutsiak. Poz-erakutsi handiak eginaz.
eraldaketa
iz. Eraldatzea. Bilbo hiriaren eraldaketa. Filosofiak Platonen eta Julianoren garaien artean izandako eraldaketa.

Aztergaia: eraldaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze/-kuntza.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldaketa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: eraldatze prozesua ez al da? eta eraldakuntza, eraldaketaren ondorioa?

 - Erabakia: EArau (1996-11-29): ez dira sartu.

eraldatu, eralda, eraldatzen
da/du ad. Zerbaitek bere era aldatu; zerbaiti bere era aldatu. Ik. antzaldatu; itxuraldatu; formaldatu. Suaren indarrez, dena eratu eta eraldatu egiten da lurbiran. Materia ez da sortzen, ez deuseztatzen, soilik eraldatu egiten da. Beruna urretan eraldatu.

Aztergaia: eraldatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eraldatu, eralda(tu), eraldatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

eralda, eralda(tu), eraldatzen

eraldatzaile
adj. Eraldatzen duena. AEBko industria eraldatzailearen produkzioa jaitsi egin zen apirilean. Asko dira zientziaren funtzio eraldatzailea aldarrikatzen duten zientzialariak. Eliza, noiz izango da irekia, dinamikoa eta eraldatzailea?

Aztergaia: eraldatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): eraldatzaile 104: Berria 52 (adib.: “Gure asmoa ezker eraldatzailea eta askea izatea da, eskuak libre dituena eta irekia”), EiTB 10 (adib.: “Bere ustetan maitasuna eraldatzailea da, kosmosak berak predestinatzen du eta tximista baten moduan behin bakarrik kolpatzen gaitu”), Jakin 2 (adib.: “Askotan badirudi nahiko gutxi aurreratu dutela mugimendu eraldatzaileek bide horretan”), Argia 35 (adib.: “Noski, ekologia politikoak ez du demokrazia lokal eta parte-hartzailearen ahalmen eraldatzailea idealizatzen eta ez du uste per se ona denik ingurumenarentzat eta, oro har, gizartearentzat”), DiarioVasco 5 (adib.: “Nor bere kasa dabil, beraz, eta koherentzia falta horrek oztopatu egiten du «normalizaziorako ezinbestekoak diren hizkuntza-politika eraldatzaileak» finkatzea eta gauzatzea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: eraldatzaile 24: Berria 18 (adib.: “Ezker eraldatzaile euskaldunaren ahotsa Madrilera eramateko genuen nahia ezin izan da bete”), Juan Garzia 2 (adib.: “Zin dagit! - erantzun du berak, erpuru biak altxatu eta tartetik lurrera tu eginik; beren zina bide zen, metal-eraldatzaileena”), Xabier Olarra (“Prousten kasuan ez bezala, gogora ekartzen dena ez dela haurtzaroko errealitatea, baizik eta haurtzaroaren ikuspegi ukatzaile eta eraldatzailea”), Irene Aldasoro (“animaliak jaki-eraldatzailetzat erabili beharrik izan ez”), Edorta Agirre (“elikagaien tenplu horietan diharduen apaiz "profesionala" da eraldatzailea”), Iñaki Heras (“Berriz ere, azken batean, iraultza ala erreforma, ikuspegi eraldatzaileen betiko kontraesanaren isla”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es transformador / fr transformateur: Elhuyar: transformatzaile, eraldatzaile / Nolaerran: - / Zehazki: eraldatzaile / Labayru: transformatzen duen(a), aldatzen | eraldatzen duen(a), transformatzaile, aldatzaile, eraldatzaile / Adorez5000: eraldatzaile, transformatzaile.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta hedatua dago.

eraldatze
iz. Zerbaitek bere era aldatzea. Egurraren eraldatze-prozesuak. Lehengaien eraldatzea.

Aztergaia: eraldatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

egurraren eraldatze-prozesuak.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

egurraren eraldatze-prozesuak

eralgi, eralgi, eralgitzen
du ad. (Dirua edo ondasunak) erabili eta, bereziki, xahutu. Ik. gastatu. Dirutza handia eralgi zuen. Lasaikerian biziz, bere ondasun guztiak eralgi zituen. Itsasgizonak, ontzian irabazi eta lehorrean eralgi.

Aztergaia: eralgi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eralgi, eralgitzen. du ad.: dirutza handia eralgi zuen.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

eralgiarazi

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eralgi, eralgi, eralgitzen

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

dirutza handia eralgi zuen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Oinarrizko esanahiak adierazi beharko lirateke: 1) Bahean berezi. 2) Gastatu" (2005-09-06)

eralgiarazi, eralgiaraz, eralgiarazten
du ad. Eralgitzera behartu.

Aztergaia: eralgiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eralgiarazi, eralgiaraz, eralgiarazten. dio ad.

eralgiketa
iz. Eralgitzea, xahutzea.

Aztergaia: eralgiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze/-pen.

eralgitzaile
adj./iz. g. er. Eralgitzen duena, xahutzailea.

Aztergaia: eralgitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Maiztasuna

g.er.

eralgitze
iz. (Dirua edo ondasunak) erabiltzea eta, bereziki, xahutzea. Opari horiek eralgitze hutsa baizik ez dira.

Aztergaia: eralgitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta.

eralki, eralki, eralkitzen
du ad. Bahetu. Irina eralki. Bahe xehean eralki. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Argi betez ez bada ere, bai argi eralkiz.

Aztergaia: eralki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1994-04-28 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eralki, eralkitzen. du ad. 'bahetu'

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. bahetu

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eralki, eralki, eralkitzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: ik. oh. s.u. bahetu. (2003-09-22)

eramaile
iz. Zerbait eramaten duen pertsona. Ik. eroale. Gutunaren eramaileari. Kontu eramailea. Badator ahukua; aurrean eramaileak.

Aztergaia: eramaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
eramaki
1 Esaldi hanpatuetan, eraman partizipio burutuaren ordez erabil daitekeen forma, partizipio burutuak balio puntukaria duenean. Amodioa zein den zoroa, mundu guztiak badaki; nik maiteño bat izaki eta, beste batek eramaki.
2 (Aditz laguntzailea hartzen duela, adizki trinkoen pareko balio puntukariarekin). Etxerat eramaki zuelarik bere eztia.
eraman1, eraman, eramaten
1 du ad. Zerbait edo norbait aldean hartuta joan. Ik. eroan. Fardeltxo bat eskuan eraman. Zauritua besoetan eraman. Bizigaiak eramateko saskia. Sakelan liburu bat zeraman. Lepoan daraman katea. Soineko urratuak zeramatzan. Gauzarik beharrezkoenak soilik eramanaz abiatu zen.
2 du ad. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Ik. hartu 7. Geuregan daramagu heriotza. Bizimodu gaiztoa eramatea. Daramaten bide gaiztoa ezagutzen balute. Hargatik Salomon Baketsuaren izena zeraman. Luze daramat solasa.
3 du ad. (Sentipenez edo sentimenez mintzatuz). Bihotzondoko ederra eraman dute batzuen batzuek. Ez du poz makala eraman.
4 du ad. Zerbait aldean hartuta joan, nonbait uzteko, norbaiti emateko; zerbait edo norbait norabait edo norbaitengana helarazi. Ekarri zituen gauza guztiak eraman ditu berriro. Abereak azokara eraman. Norbait epailearen aurrera eraman. Mutu bat eraman zioten, senda zezan. Alkateari eraman dio sega kirtenik gabea. Nire anaiak eramango ditu eskutitzak.
5 du ad. Bideez-eta mintzatuz, halako helmuga izan. Hara daraman bide zuzena. Hondamendira eramango gaituen bidea.
6 du ad. Zerbaitek ondorio bat izan. Arazo hark noraino eramango zituen pentsatu gabe. Baliabide gehiagok ez digute garaipena ziurtatuko, baina gabeziak gerra galtzera eramango gaitu, ziur.
7 du ad. Bortxaz bereizi edo kendu. Uholdeak zubia eraman zuen. Haizeak eraman ditu haren asmo onak. Hau ere aspaldi eraman zigun herioak. Deabruak eraman ditzala. Ene bizia eraman nahiz, ondotik darrait etsaia.
8 du ad. Lapurtu. Etxean neuzkan gazta eta lukainka guztiak eraman dizkit.
9 du ad. Pilotan, erasotzeko adinako indarrik gabe pilota frontiseraino bidali. Goizuetakoak lanak izan zituen zabaletik pilotak eramateko.
10 du ad. Sari, garaipen edo kidekoez mintzatuz, lortu, iritsi. Garaitia eraman. Orduko sariketan lehen saria eraman zuten idazlanak. Kanporaketan bigarren izan zen Azurmendi, eta Nazabalek huts eginez gero, txapela eraman dezake.
11 du ad. Etxe bat, negozio bat edo kideko bat gobernatu. Oso ondo darama bere negozioa. || Kontuak eraman.
12 du ad. Jasan, pairatu. Ik. nozitu; irozo. Zugatik hainbeste neke eraman dituena. Estutasun ederrak eraman eta gero. Nekeak eraman baditu, uzta goria ere bildu du. Bere anaiaren harrokeria ezin eramanik.
13 dio ad. Gainditu, irabazi. (nor osagarririk gabe). Gauza isilak asmatzen niri eramaten didanik inor ez dela. Gutxik eramango dio euskaldunari jaten eta edaten.
14 du ad. Batez ere Ipar. Bizitzaz edo denbora-bitarte batez mintzatuz, igaro, eman. Izarrei begira darama denbora. Gau eta egun zutaz pentsatzen daramat ene bizia.

Esaera zaharrak

Ataunen eta Zegaman egunez ikusi eta gauez eraman. Urak dakarrena urak darama.
eraman2
iz. Eroapena. Ik. egonarri; pazientzia. Eraman handiko emakumea.

Esaera zaharrak

Urak ez daramana, uharrak.
eramanarazi, eramanaraz, eramanarazten
du ad. Eramatera behartu. Indarrez Erromara eramanarazi zuen. Zerk eramanarazten dit eskua burura? Neke gogorrak eramanaraziz.

Aztergaia: eramanarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eramanarazi, eramanaraz, eramanarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eramanarazi, eramanaraz, eramanarazten

eramanerraz
adj. Eramateko erraza. Karga arina eta eramanerraza.

Aztergaia: eramanerraz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: eraman-erraz / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: eraman erraz / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-erraz.

eramanezin
adj. Jasanezina. Eguerdiko hamabietako eguzki zuri eramanezina. Isiltasuna eramanezina egin zitzaion.

Aztergaia: eramanezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eraman-ezin 1: MAtx Gazt ("Mundu guzia, gaxo-etxe biurtu nai diat... odol, naigabe, lizunkeri, gorroto, guda, eraman-ezin, eta birau-zale nauk").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

iz.ak dira 3 eraman(-)ezin , G-EB (El Día 1934: "Aurreragoko idazkai batean España'ko erriketa edo politikatzaz itz egitean esaten gendun "socialistak" oso mindurik aurkitzen zirala azkeneko auteskundiak ezkeroztik, orduan eraman zuten uste ezbezelako jipoi garratzaren eraman eziñagatik, eta geroztik, gauza aundiyak egiteko ziran arren, ordukotxe tankera mingarriyan aurkitzen dirala dirudi, oraindik"; I. Linazasoro: "Anai arteko gudak, neurriz-gaindu zituan gorrotoak eta alkar eraman eziñak"; K. Alkorta: "Baina ez da eraman ezina: zer da ba kapitanak agindua betetzea?"); izond.ak eraman-ezin (Txill: "Langileen bizimodua eraman-ezina izanik, industriako eskualdeetan nazio-arazoa bigarren maila batera pasa zan") eta eramanezin bana (Gte: "Ezinak batzutan ondoeza eta gero amorro eramanezin lazgarria sortzen zidak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eramanezin : Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eramanezin : HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, PMuj DVC (eraman-ezin eta eraman-ezina). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

forma berria; eta -ezin osaerako beste hainbat izenondo eratorri berriren parean egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ezin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

eramangaitz
adj. Eramaten zaila, ia ezin eramanezkoa. Ik. jasangaitz. Zenbat eta euskaldunago, eramangaitzago eta gogaikarriago izango zaio irakurtzen duena.

Aztergaia: eramangaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
eramangarri
1 adj. Aldean eraman daitekeena; tresnez edo gailuez mintzatuz, leku batetik bestera erraz eramateko bereziki egina edo pentsatua dena. Lanpara eramangarria. Konputagailu eramangarria.
2 adj. Eraman edo paira daitekeena. Askoren artean banatu da karga, eramangarriago gerta dadin. Neke hori eramangarriago izan dadin zuretzat.

Aztergaia: eramangarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eramangarri: askoren artean banatu da karga, eramangarriago gerta dadin; lanpa eramangarria, konputagailu eramangarria.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

askoren artean banatu da karga, eramangarriago gerta dadin; lanpa eramangarria

eramangarritasun
iz. Eramangarria izatea, leku batetik bestera erraz eramatekoa izatea. Telefono finkoaren aldean mugikorrak duen abantaila nagusia eramangarritasuna da. Urte luzez, ordenagailu eramangarrien kontzeptua engainagarria izan da; izan ere, eramangarritasuna maletatxo astunek eragozten zuten.

Aztergaia: eramangarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh46 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 44 (Berria 11, Euskal Herriko Agintaritza 5, Elhuyar 1, Cosnumer 10, Jakin 1, Laneki 2, UEU 14); ETC 148

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: eramangarritasun 1 iz. portabilidad / NolaErran: 0. // Euskalterm: zenbaki-eramangarritasun (Telekomunikazioak; TN da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

eramankizun
iz. Eraman edo pairatu behar den gauza. Ik. neke; sufrimendu. Baina zorion honek berak eramankizun eta nahigabe handiak zekarzkion. Neke gogor eta eramankizun garratzak arintzen dituena.

Aztergaia: eramankizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 'sufrimendua'.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

sufrimendu

eramankor
1 adj. Eroapen handikoa. Ik. jasankor; pairakor. Onginahi eta amodio egiazkoa eramankorra da.
2 adj. Eramangarria.

Aztergaia: eramankor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

onginahi eta amodio egiazkoa eramankorra da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Onginahi eta amodio egiazkoa eramankorra da

eramanpen
iz. g. er. Eroapena, pairamena. Ik. eraman2.

Aztergaia: eramanpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

eroapena.

eramate
iz. eraman aditzari dagokion ekintza. Eramate hutsa, gutxi al da?

Aztergaia: eramate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

eran
1 postpos. Aipatzen den bezala. (-en atzizkiaren edo erlatibozko perpaus baten eskuinean). Zoratuen eran ibiliko dira jendeak, nora ihes egin ez dakitela. Gauzak datozen eran hartu behar dira. Bakoitzak ahal duen eran.
2 postpos. Moduan. (-tzeko atzizkiaren eskuinean). Guztiek ulertzeko eran azaldua.
3 postpos. Moduan. (Izen soilaren eskuinean). Urkixok atera zuen argitara, 1933ko RIEVen, faksimile eran.
4 postpos. Moduan. (Erlatibozko perpaus baten eskuinean, 'halako eran... non' esapidearen baliokide gisa). Mihia puztu zitzaion, ahoan ezin kabitu zitzaion eran.
5 postpos. Ahala, -(e)n neurrian. (Erlatibozko perpaus baten eskuinean). Urteetan helduaz zihoan eran, bertute guztietan aurreratzen zen.
Loturak
erandiotar
1 adj. Erandiokoa, Erandiori dagokiona. Ik. erandioztar.
2 iz. Erandioko herritarra.
erandioztar
1 adj. Erandiokoa, Erandiori dagokiona. Ik. erandiotar.
2 iz. Erandioko herritarra.
erangoar
1 adj. Erangokoa, Erangori dagokiona.
2 iz. Erangoko herritarra.
eransgarri
adj. Erants daitekeena. Paper eransgarria.

Aztergaia: eransgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-nsg-: sonante + txistukari + herskari kontsonante-multzoak osorik mantentzearen aldeko dira batzordekide gehienak, Ipar.ko idazleen ohitura hobetsiz (hots: formen banaketan Heg.koak dira hobestekoak, batzordearen irizpideen arabera; baina ez grafia- eta hizkuntz auzietan); salbuespen gisa eman daitezke Heg.an oso oinarrituriko forma batzuk (adib., beztu, eraste, jazte); nolanahi ere, berariazko txosten sistematikoan bilduko dira kasu guztiak

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "-nsg-, -nsk-, -nst-. Salbuespen gisa aipatzen dira beztu, eraste, jazte. Baina zer idatzi jazki, jazteko, jazkera, iresgaitz... edo janzki, janzteko, janzkera, irensgaitz...? Noraino iristen dira salbuespenak? Agian zehaztu egin behar dira salbuespen hauek" (1994-11-10)

eranskailu
iz. Mezu bat edo ikur bat daukan paper zatitxo itsaskorra. Euskal unibertsitatearen aldeko eranskailua.

Aztergaia: eranskailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-nsk-

eranskari
adj. hizkl. Hizkuntzez mintzatuz, erlazio gramatikalak aglutinazioaren bidez gauzatzen dituena. Suomiera hizkuntza eranskaria da.

Aztergaia: eranskari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kari.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Hizkl.

eransketa
1 iz. Eranstea. Kode Zibilaren argitaraldi berriari egindako eransketen eta zuzenketen oinarriak argitzeko.
2 iz. hizkl. Aglutinazioa. Hizkuntzak onartzen ez dituen atzizki eransketak.

Aztergaia: eransketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh71 2022-12-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 69; ETC: 226

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: eransketa 1 iz. añadidura, acto de añadir; 2 iz. (Hizkl.) aglutinación / Adorez: eransketa 1 añadidura. 2 aglutinación. 3 pega, acción de pegar / Labayru: eransketa 1 iz. añadidura, acto de añadir / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta hiztegiek ere jasoa. Gainera, ez dago ordezkorik hiztegietan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Gehitzeko: eransketa. Hitz aberasgarria izan daiteke, gaztelaniazko "gehiketa", "batuketa", "bat-egitea" eta antzekoak euskaraz emateko".

 - [E116]: " a) forma berria da hau ere; b) agerraldi bina dituzte eransketa eta eranste izenek XX. mendeko corpusean; eta bost testutan ikusi dut eransketa gaurko prosarenean (idazleak: X. Arregi, I. Arrigain, I. Mendiguren, L. Oñederra [15 aldiz], I. Uribarren [37 aldiz]), baina ez dut begiratu zein den izena eranste- formakoetan (400 bat dira). Nik ez nuke aipatuko oraingoz, hau da: hurrengo itzulirako utziko nuke".

 - Erabakia: Erabakia (2007-11-30): "ez aipatu".

eranskin
iz. Zerbaiti eransten zaion gauza; bereziki, idazlan baten bukaeran osagarri gisa eransten den zatia. Ik. gehigarri. Etxearen eranskin gisa egin duten aterpea. Isatsa, horratik, ez da gorputza: ez da gorputzarentzat kalte gehiegirik gabe motz daitekeen eranskin luzea edo laburra besterik. Sindikatuak ez direla alderdien eranskin soilak baizik. Liburuak hamar kapitulu eta hiru eranskin ditu. Zazpigarren liburukiaren eranskinean. Agiriaren eranskina.

Aztergaia: eranskin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Documentado desde comienzos del s. XIX en textos meridionales, sobre todo guipuzcoanos. La forma casi exclusiva en la tradición literaria es eraskin. En DFrec hay 18 ejs. de eraskin y 5 de eranskin, todos ellos meridionales"

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EBko testuetan eraskin da forma nagusia, 89 ager.ekin; eranskin forma 54 aldiz azaldu da.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: eraskin 18 aldiz; eranskin 9 aldiz; eraski bitan; AB38: eraskin 7, eranskin 2; AB50: eraskin 10 aldiz agertu da.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-nsk-

eranskor
adj. Erraz eransten edo itsasten dena. Edonon itsasten den gai eranskorra.

Aztergaia: eranskor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eranskor 2 aldiz agertu da.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: eranskor- bitan azaldu da; eraskor behin.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-nsk-

erantsi, erants, eransten
1 du ad. Erabat loturik gelditzen dela batu. Ik. eratxiki; itsatsi; atxiki1. Hitz bati atzizki bat erantsi. Soinekoari azpiko berria erantsi. Jainkoak gizon-emakume guztiei erantsi dien elkarrenganako joera. Oihenartek bere neurtitzei erantsi zien hiztegitxoan. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Izenak artikulu erantsia daramanean.
2 du ad. Zerbait beste zerbaiti elkartu, haren zati gertatzen dela. Ik. gehitu. Letra bat bakarra ere ez kendu eta ez erantsiz. Bertso sorta bati bukaeran beste bat erantsi. Esaldi biribil honi zerbait eranstera ausartuko baldin banintz. Bekatua bekatuari erantsiz. Munduko su guztiak elkarri erantsiz egingo litzatekeen sua. Errotarri handi bat lepoan erantsirik itsasoan hondatzea. Gorputzari espiritu huts bat erantsi zion. Mundu guztiari erantsi zizkion Jainkoaren amodiozko garrak.
3 zaio ad. Kutsatu. Janzki bat ipintzen denean usain oneko loreen artean, usain ona eransten zaio. Eria besoetan hartu, eta berehala gaitza erantsi zitzaion. Hots hori ez duela euskarak berea, eta bai erdaratik erantsia.
4 dio ad. Leporatu. Besteren batek oker eginda, niri nahi zidan erantsi.

Aztergaia: erantsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erantsi, erants, eransten. dio ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

erantsi, erants, era(n)sten

Lexemen erregulartasuna

-nst-: ik. OEH: "... Eraste, como forma de sust. vbal. de erantsi, sólo se documenta en textos del s. XX (...); en textos más antiguos la forma de sust. vbal. de erantsi parece ser eranste o erantsitze..."; EEBSn, EB-EgAs-etako testuetan, eranst- 32 aldiz agertu da, eta erast- 19 aldiz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E114]: "Aurkeztu duzue "era(n)sten". Parentesia kendu egingo nuke, egin duzuen bezala "eransgarri", "eranskailu" etab. Badakit Euskaltzaindiak "bosna" hautatu duela berriki samar, baina ala ere... Nahiago dut "bostna" eta "bortzna", besteak baino. Erdarak ere "transportar" etimologikoa hautatu du, nahiz oso gutxik ahoskatu barruko kontsonante horietatik, hots -n-, bat. Kontsonante multzo horiek gorde egingo nituzke" (1994-10-17)

erantzi, erantz, eranzten
1 du ad. (Soinekoak eta kidekoak) soinetik kendu. Atarian kapa erantzi zuen. Gona erantzi zion. Soineko guztiak erantzi eta biluzik gelditu zen. Armak erantzi bitartean.
2 da ad. Biluzi. Bere soinekoez erantzi zenean. Eta jantzia badago, erantz dadila. Zuhaitza hostoz erantzi da. Zure argiaz erantzirik, ilunpea ageri dute. Harrotasun-bide zituen lau gauzatxoez erantzia.
Azpisarrerak

Aztergaia: erantzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-04-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"La forma más general en el Sur es erantzi. (...) En la literatura septentrional se documenta la forma erauntzi (...). La forma de sust. vbal. más usual es erazte...

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

-u-dun forma bitan bakarrik agertu da, IEn. (euskalki hauetan -u- gabea ere agertu da behin); -u- gabeko forma 49 aldiz agertu da (B: 11; G: 14; EB-EgAs: 22).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: erantzi (9); AB38: erantzi (6); AB50: erantzi (3).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

era(u)ntzi

Euskaltzaindiaren Arauak

erantzi, erantz, eranzten. 1 du ad. 'soinekoa kendu'. 2 da ad. 'biluzi'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erantzi, erantz, eranzten

Lexemen erregulartasuna

-nzt-

erantzuera
iz. Erantzuna.

Aztergaia: erantzuera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. erantzun 2.

erantzuki
iz. Norbaiti bere hutsa, hobena edo gaizki egina aurpegiratzea; horretarako erabiltzen diren hitzak. Ik. erasia 2. Arrazoi soilak eragiten duen erantzukia hobeki hartzen da, haserrealdiak eragiten duena baino. Ahapaldirik itsusiena eta erantzukirik hunkigarriena.
Azpisarrerak

Aztergaia: erantzuki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 'norbaiti bere hutsa, hobena edo gaizki egina aurpegira botatzea edo gaitzestea': norbaitek erantzuki hau egin dio Euskaltzaindiari: espainol gisa jokatu duela.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: erantzuki egin ; eta azpisarrera honetan jasoz arauak eskainia duen adibidea.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

Norbaiti bere hutsa, hobena edo gaizki egina aurpegira botatzea edo gaitzestea (HLEH)

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Norbaitek erantzuki hau egin dio Euskaltzaindiari: espainol gisa jokatu duela

erantzuki egin
dio ad.-lok. Norbaiti bere hutsa, hobena edo gaizki egina aurpegiratu. Aitak noiz erantzuki egingo zain zegoen. || Norbaitek erantzuki hau egin dio Euskaltzaindiari: espainol gisa jokatu duela.

Aztergaia: erantzuki egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erantzuki sarrerari dagokion azpisarrera (eta azpisarrera honetan jasotzekoa da, lantaldearen ustez, arauak eskainia duen adibidea).

Erabileremu dialektala

Ipar.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

norbaitek erantzuki hau egin dio Euskaltzaindiari: espainol gisa jokatu duela.

erantzukizun
iz. Erantzule izatea; hortik datorren eginbidea. Ik. ardura1 2; erantzunbehar. Erantzukizun handiko kargua. Nork bere erantzukizunari aurpegi eman. || Idazkariaren erantzukizunpean egingo dira jakinarazpenak, Prozedura Erregelamenduan zehaztutako hurrenkeran eta epeetan.

Aztergaia: erantzukizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Documentado en autores de la segunda mitad de este siglo [ erantzukizun : Etxde, Zait, Vill, EgutAr, MAtx; erantzunkizun : MAtx]. En DFrec hay 32 ejs. de erantzukizun y 23 de erantzunkizun"

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erantzukizun (B: 2; G: 6; EB-EgAs: 45); erantzunkizun (G: 2; EB-EgAs: 49)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: erantzukizun (32); erantzunkizun (23); AB38: erantzunkizun (5); erantzukizun (1); AB50: erantzukizun 7 aldiz.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. erantzunbehar.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

sin. erantzunbehar

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Aditza -n eta guzti agertu beharko litzateke, eginkizun bezala" (1994-11-02)

 - [E124]: belarriz behintzat erantzunkizun ezagunagoa egiten zait, seguraski esateko errazagoa delako. Nik neuk, ebakera errazteagatik, eta merabileran alde handia ez dagoenez gero, forma osoa ukiko nuke, erantzunkizun alegia" (1995-01-25)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Azpisarrera gisa, erantzukizun zibil eta erantzukizun penal gehi daitezke; eraikuntza librekoak izan arren, erabileraren erabileraz arras finkatuta daude".

 - [E116]: "Nik ez nituzke azpisarrera gisa jasoko, baizik adibide gisa, jasotzekotan (Zuzenbidean termino edo lexia izan daitezke, baina horrek ez du esan nahi hiztegi arruntean azpisarrera dagokienik). Dena dela, zibil forma onartua dugu lehen itzulian, baina penal izenondoa erabaki gabe daukagu ("onartzekoa da, lantaldearen ustez" p- hasien sailean ikusi dudanez), eta ez da hau erabakitzeko unea, uste dudanez. Proposamena: adibide gisa erantsi erantzukizun zibila".

 - Erabakia: Erabakia (2007-11-30): "OK".

erantzukizun zibil
iz. Pertsona batek duen betebeharra, hitzarmen bat edo legez dagokiona ez betetzeagatik sortutako kalteak ordaintzekoa. Salatzaileek erantzukizun zibila eskatu badute, bake epaileak eskaera horri ere erantzun beharko dio sententzian.
erantzukizuna eskatu
du ad.-lok. Erakundearen arduradunei erantzukizunak eskatuko dizkiela iragarri du alderdiak. Izandako kalte-galeren erantzukizuna eskatzeko akzioa bost urteko epean iraungiko da. Ez du etsiko eta epaitegietara joko du irainen, gezurren eta difamazioen bidetik jarraitzen dutenei erantzukizunak eskatzeko.

Aztergaia: erantzukizuna eskatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da; pluraleko formak ere jaso.

erantzukizuna hartu
du ad.-lok. Aldizkari honetan argitaratzen diren lanen erantzukizuna egileak hartzen du. Dagokien erantzukizuna har dezaten. Hemen inork ez du erantzukizunik hartu nahi! Erantzukizun handia hartu duela aitortu zuen. Langintza osoaren azken hitza eta erantzukizuna bere gain hartzen du.

Aztergaia: erantzukizuna hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da; pluraleko formak ere jaso.

erantzukizuna izan
da/du ad.-lok. Hori eragoztea, beraz, gizarte osoaren erantzukizuna da. Sekulako erantzukizuna da! Jaraunsleak jarauntsiko zama guztien gaineko erantzukizuna izango du.

Aztergaia: erantzukizuna izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

erantzule
1 iz. Erantzuten duen pertsona. Erantzulea bortxatu gabe bai ala ez esatera. Inkestaren erantzuleetatik erdiak gazteak dira.
2 iz. Zerbaitek eragindako ondorioak bere gain hartu behar dituen pertsona. Hilketaren erantzulea. Aldizkari honetan argitaratzen diren lanen erantzulea egilea da.

Aztergaia: erantzule

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erantzun denbora, erantzun-denbora
1 iz. Larrialdi batean edo kideko egoera batean laguntza eman behar duten zerbitzuek erantzuteko edo behar den lekura iristeko behar duten denbora. Koordinazio-zentro baten beharra dago deiak hartu, sailkatu eta behar diren baliabideak martxan jartzeko, eta, horrela, bizi-arriskua duten larrialdietan erantzun-denbora gutxitzeko. Erantzun denbora funtsezkoa da arreta emateko garaian. Suteetan Gipuzkoako herri guztietarako erantzun-denbora hamabost minutukoa da.
2 iz. elektr., inform. Ordenagailu bati, makina bati edo tresna elektroniko bati agindu bat ematen zaionetik erantzuten hasi bitarteko denbora. Orduko ordenagailuak ez ziren behar bezain azkarrak, eta sentsoreen erantzun-denbora eta mundu birtualeko mugimenduak mantsoak izaten ziren. Turbokonpresorearen erantzun denbora hobetu egiten du horrek. Nintendoren Wiimote-ak 50 eta 80 milisegundo arteko erantzun-denbora du, Microsoften Kinect-ek 60koa.

Aztergaia: erantzun-denbora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh34 2024-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 32 (Aizu 1, Argia 3, Berria 3, Elhuyar 1, Consumer 2, Laneki 18, UEU 4); ETC 13

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: erantzun-denbora iz. tiempo marcado para dar la respuesta / Labayru: 0 / NolaErran: 0. // Euskalterm: erantzun-denbora (Inform., Psikol.)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, adierak bereiziz (inform., elektr., psikol.).

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper