50535 emaitza bilaketarentzat - [15251 - 15300] bistaratzen.

erantzun1, erantzun, erantzuten
1 du ad. Galde, oihu edo keinu bat egiten duenari, bere galde, oihu edo keinuari dagozkion hitzak edo egiteak zuzendu. Ik. ihardetsi. Norbaiti zerbait erantzun. Hitzik ez zion erantzun. "Banoa", erantzun zion Engraziak. Bazekiela erantzun zion. Ez dakigu zer erantzun duen. Atea jo dugu, baina ez du inork erantzun. Idatziz erantzun. Tiroka erantzun zuten. || (dio aditza nor osagarririk gabe). Galdetu nion, baina ez zidan erantzun. Galdera bati erantzun. Norbaiten agurrari erantzun. Desafioari erantzutera goaz.
2 dio ad. Mesede, ondasun, maitasun eta kidekoez mintzatuz, jasotakoaren arabera bihurtu. (nor osagarririk gabe). Haren eskuetatik hartutako mesedeei ongi erantzuteko. Indarrari indarraren bidez erantzun. Gizonak, berriz, badu joera bere amodioaz erantzuten dionari laguntzeko.
3 dio ad. Zorrez, betebeharrez, premiez eta kidekoez mintzatuz, kitatu, bete. (nor osagarririk gabe). Eskabideei erantzun. Egungo premiei erantzuteko. Bataioan agindu duzunari erantzuteko. Eginbideei erantzun. Zorrari erantzuteko.
4 du ad. Norbaitek edo zerbaitek, beste zerbaiten eraginez, espero zen bezala jokatu edo espero zen eragina jaso. (nor osagarririk gabe). Tolosako Beotibar pilotalekuko denboraldiko lehen partida zen atzokoa eta nahiko ongi erantzun zuen jendeak. || dio ad. (nor osagarririk gabe). Tratamenduari egoki erantzun diote.
Ohiko lexiak
erantzun2
1 iz. Erantzutean esaten edo egiten dena. Ik. ihardespen; arrapostu. Hau da gure erantzuna. Galderak eta erantzunak. Ez zion utzi zaldunari erantzuna amaitzen. Erantzuna entzuteko. Galderei erantzuna eman. Erantzunik gabe utziko dut galdera. Egungo arazoei erantzun egokia emateko. Erantzun bila.
2 iz. Zerbait egin ondoren espero den eragina edo ondorioa. Ik. erreakzio 2. Botiken eragina eta organismoaren erantzuna ez baitira sarritan medikuak espero dituenak.
erantzuna eman
1 ad.-lok. (Galdera bati) erantzun. Horrelako eta bestelako galderei erantzuna ematen saiatuko dira, egungo egoerari erreparatuz.
2 ad.-lok. (Egoera bati) erantzun. Gizartearen aldetik ere erasoaren adinako erantzuna eman behar zen. Algarazko eztanda bat izan zen Txirritari antzoki guztiak eman zion erantzuna.

Aztergaia: erantzuna eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

erantzun * Erantzuna emon eban / dameak orduan. Azc PB 156.

LB: 1103 “ainera, azken urteotan sorturiko zenbait kezka larriri ere erantzuna eman nahi diote, esaterako, gazteen alkohol eta droga kontsumoak edota euskararen erabilerak eragindakoei” (Aizu); EPG: 267 “Eta gero nik pausatzen dazkot galdera horiek eta Daniel-ek erantzuna emaiten.” (Menane Oxandabaratz); ETC: 4073 “Kataluniako Errepublikaren hiru oinarriak arautzeko tramiteak hasi dituzte. Eta tamaina eta indarbereko erantzuna emango dugu»“ (Berria)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: Mendiko haitzek erantzuna ematen diote gure bozari.

Bestelakoak

erantzun2 1 iz. Erantzutean esaten edo egiten dena. Ik. ihardespen; arrapostu. Hau da gure erantzuna. Galderak eta erantzunak. Ez zion utzi zaldunari erantzuna amaitzen. Erantzuna entzuteko. Erantzuna eman: erantzun. Galderei erantzuna eman. Erantzunik gabe utziko dut galdera. Egungo arazoei erantzun egokia emateko. Erantzun bila.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erantzun eta eman sarreretan.

erantzunarazi, erantzunaraz, erantzunarazten
du/dio ad. Erantzutera behartu.

Aztergaia: erantzunarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erantzunarazi, erantzunaraz, erantzunarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erantzunarazi, erantzunaraz, erantzunarazten

erantzunbehar
iz. Erantzule izatea; hortik datorren eginbidea. Ik. erantzukizun. Har beza bere bizkar datorkiokeen erantzunbeharra. Eginbidea eta erantzunbeharra gure-gureak izanik.

Aztergaia: erantzunbehar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. erantzukizun.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

sin. erantzukizun

erantzunbide
iz. Besteren mesedeari-edo erantzutea edo erantzuteko era. Jainkoak zer mesede egin zizkien eta Jainkoarekin zer erantzunbide izan zuten.

Aztergaia: erantzunbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+b-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

erantzungailu
iz. Telefonoari lotzen zaion gailua, mezu batekin automatikoki erantzuten duena eta deitzailearen mezua jasotzen duena. Bi mezu zituen erantzungailuan. Erantzungailu baten jario mekanikoa entzun zuen.

Aztergaia: erantzungailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2003-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erantzungailu (eta telefono erantzungailu) 8: J.J. Iribar 2 ("Hemen lana egiten duten bakarrak telefono erantzungailu automatikoak dira [...] Erantzungailu automatikoak: ETBn morroitasuna gutxituz baino gehiago, areagotuz doa"), M. Gartzia ("Emakume ahotsez grabaturiko istorioak daude erantzungailu automatiko batean"), R. Agirre ("Etxe honetako erantzungailu automatikoa naiz"), Goierritarra 1998 ("Erantzungailuan utzi izena"), Elexp EskuB ("Erantzungailua irten zen deitu genuenean"), A. Aldekoa 2 ("Laster batean hartu nuen esku-oihala erantzungailua martxan jartzen entzun nuen bitartean [...] Goizean amak mezua utzi du erantzungailuan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erantzungailu : HiztEn (telefonoari lot dakiokeen tresna, kanpotik deitzean aurrez grabatutako mezuaz automatikoki erantzuten duena eta jasotako deia grabatzen duen), Euskalterm 3 (hauetan e. automatiko, telefono erantzungailudun) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erantzungailu : ElhHizt (contestador), HiruMila (contestador #mdash# aparato) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, HaizeG BF, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gailu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

erantzupen
iz. Erantzuna.

Aztergaia: erantzupen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. erantzun 2.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. erantzun-2

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

erantzute
iz. erantzun aditzari dagokion ekintza. Harryrekin ez zen sekula aski erantzute hutsa.

Aztergaia: erantzute

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

erara
1 adb. Egoki. Nire gogamenak erara adieraztea. Harrobi ederrez guztiz erara jantzia.
2 adb. Gogara. Bere erara biziz. Ostatuko nagusia ez dago guztiz erara.
3 adb. Ados, konforme. Jainkoak ematen duenarekin erara egon behar. Honetan eta gatoz erara Gaztelu eta ni.
4 adb. Dagokion aldera, ez ifrentzuz. Erara jantz ezazu alkandora, azpikoz gainera baitaukazu.
Loturak

Aztergaia: erara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: adlag.: nire gogamenak erara eta egoki adieraztea.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adierak argituz: a) 'egoki': nire gogamenak erara eta egoki adieraztea; b) 'gogara'; c) 'ados, konforme'; eta d) 'ez alderantziz, baizik zuzen': erara jantz ezazu alkandora, azpikoz gainera baitaukazu.

erasan1, erasaten
1 dio ad. Gorputzean-edo, ondore okerra eragin. (nor osagarririk gabe). Eguzkiak erasan dio. Gaurko beroak erabat erasan dit. Aldapako nekeak erasanda, arnasa estutzen hasia zuen. Bihotzeko nahigabeek gorputzari asko erasan ohi diote. Gure berriek biziro erasan zioten.
2 du/dio ad. naf. Euria egin. (nor osagarririk gabe). Berandu arte erasan du. Erasaten badu, elurra eginen du. Erasan behar dio.

Aztergaia: erasan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erasan, erasaten. 1 dio ad. 'eraso, eragin': eguzkiak erasan dio; gure berriek biziro erasan zioten. 2 dio ad. 'esanarazi'. 3 Naf. du/dio ad. 'euria egin': berandu arte erasan du; erasaten badu, elurra eginen du.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erasan, erasan, erasaten

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

dio ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

eguzkiak erasan dio; gure berriek biziro erasan zioten

Forma baten adiera(k)

eraso, eragin

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: M. Lasarteren zearo nekeak erasanda modukoa ez dut ikusten zer azpisarreratan ezar daitekeen.XK: "erasan: adibideren bat gehitu, sintetikoa ere badela azalduz: gurdiak zama handia darasa, adibidez".

 - [E116]: "ez dut OEHn ikusi XK-k aipatu duena bezalakorik, eta berak argitu beharko du; ikusi ditudan (ba)darasa bezalakoak, berriz, ez dagozkio erasan aditzari, baizik erasi aditzari (eta hau aipatua dugu lehen itzulian, "Batez ere forma trinkoetan erabilia" oharraren bidez)".

 - Erabakia: EArau (1996-11-29): ez da onartu.Erabakia (2007-11-30): "utzi dagoen moduan".

erasan2, erasan, erasaten
dio ad. Esanarazi. Edanak eragiten ditu, alabaina, eta erasaten, gauza lotsagarriak.

Aztergaia: erasan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erasan, erasaten. 1 dio ad. 'eraso, eragin': eguzkiak erasan dio; gure berriek biziro erasan zioten. 2 dio ad. 'esanarazi'. 3 Naf. du/dio ad. 'euria egin': berandu arte erasan du; erasaten badu, elurra eginen du.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erasan, erasan, erasaten

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

dio ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

eguzkiak erasan dio; gure berriek biziro erasan zioten

Forma baten adiera(k)

eraso, eragin

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: M. Lasarteren zearo nekeak erasanda modukoa ez dut ikusten zer azpisarreratan ezar daitekeen.XK: "erasan: adibideren bat gehitu, sintetikoa ere badela azalduz: gurdiak zama handia darasa, adibidez".

 - [E116]: "ez dut OEHn ikusi XK-k aipatu duena bezalakorik, eta berak argitu beharko du; ikusi ditudan (ba)darasa bezalakoak, berriz, ez dagozkio erasan aditzari, baizik erasi aditzari (eta hau aipatua dugu lehen itzulian, "Batez ere forma trinkoetan erabilia" oharraren bidez)".

 - Erabakia: EArau (1996-11-29): ez da onartu.Erabakia (2007-11-30): "utzi dagoen moduan".

erasi, eras, erasten
du ad. peior. Hitz egin, jardun; murmurikatu. Ik. maiseatu. Isilik egonak inor ez du galdu; baina erasteak bai usu. Norbaiten kontra erasi. Edozein gauza zuen kontra darasatenean. Zer darasazu?
[Oharra: batez ere forma trinkoetan erabiltzen da].

Aztergaia: erasi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

era(u)si

Euskaltzaindiaren Arauak

erasi, eras, erasten. Batez ere Ipar. du ad. 'hitz egin, murmurikatu' (Batez ere forma trinkoetan erabilia).

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erasi, eras, erasten

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

batez ere Ipar.

Forma baten adiera(k)

hitz egin, murmurikatu

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: izena ere bada.

 - Erabakia: EArau (1996-11-29): erasia iz. sartu da.

erasia
1 iz. peior. Berriketa, marmarra. Ezin jasanez ero haren erasia. Bere etsaien erasia gaiztoak. Zernahi ele tzar, erasia, gezur, ahapaldi itsusi eta mehatxu dariela.
2 iz. Ipar. Erantzukia. Aita santuak erasiak egin zizkion, berantegi heldua zelako.
Azpisarrerak

Aztergaia: erasia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. / AS: erasian.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

erasian

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

erasiaka
adb. peior. Erasian. Gogoa hasten zait erasiaka, honelaxe.

Aztergaia: erasiaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erasian
adb. peior. Hitz egiten; murmurikatzen. Ik. erasiaka. Eskuak lanean, mihiak erasian. Bere buruarekin erasian. Jarri ziren erasian Jesusen kontra.
Loturak

Aztergaia: erasian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

erasiatu, erasia/erasiatu, erasiatzen
du ad. Ipar. Errieta egin. Aita sainduak gutun batean erasiatu zuen apezpikua.

Aztergaia: erasiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erasiatu, erasia(tu), erasiatzen. Ipar. du ad. 'errieta egin'

erasiatzaile
adj./iz. Ipar. g. er. Erasiatzen duena.

Aztergaia: erasiatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

eraskin
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, eraskin-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eranskin].

Aztergaia: eraskin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-04-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Txostenaren laburpena

ik. gorago erabileren informazioa

Euskaltzaindiaren Arauak

eraskin* e. eranskin.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-nsk-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Hauere eranskin forman eman beharko litzateke, janzkia, belztu bezala" (1994-11-02)

 - [E301]: eranskin [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

erasle
adj./iz. Ipar. zah. Berritsua, hitzontzia. Ik. erausle. Erasle eta kritikari, egintza ororen gainean dutenak errateko.

Aztergaia: erasle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

berritsua, hitzontzia.

erasmismo
iz. XVI. mendean Erasmo holandar humanistak bultzatu zuen filosofia-doktrina, kristautasun egiazkoagoaren eta espiritualagoaren alde egiten zuena. Mistizismoarekin batera, erasmismoaren eta iluminatuen espiritua nabari da haren ekarrian, eta hori larrutik ordaindu zuen nafarrak.

Aztergaia: erasmismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erasmismo 1, J. Intxausti ("Eliza unibertsalera —Trento—, garaiko korronte intelektualetara — humanismoa, erasmismoa"); erasmista 1, UZEI ("Felipe II.ak bost “auto de fe”tan garbitu zituen Espainiako protestante eta erasmistak").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

erasmismo: J.L. Zabala (Berria: "Liburuan apezei egiten zaien kritika, Erdi Aroko koordenadetan egindako kritika da, ala erasmismoak eragindakoa? Aztertu beharko litzateke erasmismoaren eragina XVI. mendean Araban zer neurritakoa zen"); Filosofiako gida ("Mistizismoarekin batera erasmismoaren eta iluminatuen espiritua nabari da haren ekarrian"); erasmista: J.M. Irigoien ("halakoa zelako zen, baina baita erasmista zelako ere"); A. Epaltza ("Cisneros kardenalak bultzatu zuen [...] erasmisten bultzadari aurka egiteko").

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): erasmismo iz. g.er.

erasmista
adj./iz. Erasmismoarena, erasmismoari dagokiona; erasmismoaren aldekoa.

Aztergaia: erasmista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): erasmista izond. eta iz. g.er.

eraso egin
dio ad.-lok. Ik. eraso1. Etsaiari eraso egin behar diogu, berak lehenengo kolpea noiz emango zain egon gabe. Kamioiei eraso egin zieten gerrillariek. Hiriari eraso egin behar diogu.

Aztergaia: eraso egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2003-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eraso egin 1, Or SCruz ("Oinbesterik ere etzun egin gizagajoak, eta etsaiak eraso egin zion") // Ik. OEH argitaratuan erasoketa : SMitx Unam ("Ta an asi zuten erasoketa").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eraso egin 35: Kondairan zehar ("Ejerzito alemandarrak bere indar guztiekin eraso egin zion Errusiari hegoaldetik"), K. Alkorta 2 (adib.: "Txalupek eraso egin zioten"), J. Goikoetxea ("Eraso ere egin zidaten behin soldaduek"), J.M. Angulo ("Azido hoiek ugerkortasun haundia izaten dute, eta loturako eztainuari ere eraso egiten die, gogortasuna galeraziz"), Hemen 1987 eta 1989 2 ("Udal-polizia eta polizia autonomikoak eraso egin zieten bildutakoei", "Gela beroaren erditzalean, errefreskagarri azukretuen mila iragarki tronpagarrik egin zidaten eraso"), J. Zubikarai ("Etxeari eraso egingo zan unea"), J. Butron ("Bigarren mailako harrapakari honek ez dio kirikiñoari erasorik egiten"), K. Mujika ("Hilobirako bidean, judutarrek eraso egiten diote segizioari"), I. Mendiguren 2 ("Etxera itzuli eta, beste etsairik ezean, elkarri egiten omen diote eraso", "Jendeari eraso egin eta odola edaten zioten"), Txiliku 2 ("Alfanjea zorrotik atera eta biei eraso egin zien", "Beltzari eraso egin nion ezpataz"), Lasa Denboraldi ("Eraso egiten dit, orduak eta orduak ematen ditu munduan ukitu nauen edozertaz lotsa nadin, eta haserratu egiten da nigar egiten badut"), A. Perez ("Ihes egiten dute, beste animalia batzuekin harremanak dituzte, eraso egiten dute, babestu egiten dira"), P. Aristi ("beste ekipoari kontra egin beharrean bakarka dabilenari egiten diote eraso"), K. Perez ("Franciscoren gizonekin eta beste hainbatekin Almagrori eraso egin zion"), GAO 1994 ("... edukitza horri ezin izango zaio erasorik egin interdiktuz"), HIESA 1995 ("Edonon eta edonoiz eraso egin dezakete"), Arte modernoa ("Bere azken ondorioetaraino darama arte lanaren desakralizazioa, arte lanak erabileraz gorago zeukan balioaren azken gordelekuei eraso egitean"), EstiLib ("Egunkariak ez dio eraso egiten pertsonaren intimitate eskubideari"), X. Diaz ("Ameriketatik urrez eta zilarrez gainezka zetozen itsasuntziei eraso egiten zieten"), B. Urkizu ("Benetan eraso egiten zaio; ezin aipatuko dugu, beraz, eman beharko liokeen "babesa""), Egunk 1996 ("Guardia Zibilaren kuartelari granadaz egin zioten eraso hurbileko mendi batetik"), A. Sokarros ("Speroneko golf instalazioei eraso egin die komando batek"), A. Zavala ("Orokietara jetxi, eta eraso egin zieten karlistei"), H. Cano 3 (adib.: "Zuhaitz batera igo, eta bertan eman zuela lehen gaua piztiek edo tribu basatiek eraso egingo ziotelakoan"), X. Mendiguren B. ("Koronelaren garun eraginkorrak [...] su artifizialekin erasoa egitea iradoki zigun"), I. Murua ("Kolpez kolpe jardun zuten Mexiko Berriko mendietan 1881eko udan zehar, meatzari, artzain edo soldadu, estatubatuar zein mexikar, ahal zuten guztiei eraso eginez"), J.E. Urrutia 2 (adib.: "Noizean behin mendiotatik jeitsirik, eraso egiten zieten hirietako auzo, herriska eta etxalte isolatuei"), I. Irazabalbeitia ("Grekoak ezpata altxatu eta eraso egiten dik"); eraso egile 1, A. Sokarros ("Eraso egileetatik bik barnean zirenak egoitzatik urrundu bitartean, beste hirurek lehergailuak jarri zituzten etxebarruan"); erasoketa (eta kimika-erasoketa) 6: Txill 2 (adib.: "Pilaren barruan, eta osatzen duten ekai kimikoen artean, kimika-erasoketa bat sortzen da"), M. Iturbe ("Jesusek herri-agintaritzari edo indar politikoari zorroztu zion erasoketa hor dago"), P. Ezkiaga ("Zaratarik gabe baina etengabe ari zuen bere erasoketa hotz eta lasaian"), GIE HizkLiter ("Pertsonen artean sortu ohi den elkarren aurkako erasoketa edo borroka"), L. Azurmendi ("guztiarekin amaitzea erabaki zenuen, barnean zenuen ekaitza gelditu zenuen, azken erasoketa galduz, ezereza nagusituz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erasoegile : AB50 1; eraso egin : DFrec 3 (ZArg: "juzgadoari eginiko denuntzian eraso egin ziotenetako bat"; Aranzazu: "eskuin nahiz ezker muturrekoei gogor eraso eginez", Deia: "arabiarrek eraso egingo omen dute"), Euskalterm 1; erasoketa : AB38 1, AB50 1 // Ez ditugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eraso egin : ElhHizt (AS); erasoketa : HiruMila, DRA // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eraso sarrerari dagokion azpisarrera.

eraso1, eraso, erasotzen
1 dio ad. Norbaiten aurka indarkeriaz abiatu, hiltzeko edo kalte egiteko asmoz. (nor osagarririk gabe). Ik. eraso egin. Etsaiei eraso eta berrogei gizon hil zituzten. Lehenik zelatariei erasotzeko. Elkarri eraso bezain laster. Han daude, nork nori erasoko. Ezpataz eraso. Tiroka eraso. Arrainari harrika eraso zioten. Oteizak oldar bizian eraso dien etsaien artean.
2 dio ad. Indar handiz ekin edo oldartu. (nor osagarririk gabe). Uhin handiek eraso zioten ontziari. Suak erasotzen dio subilari. Haien errugabetasunari erasorik. Lotsak berriro eraso eta atzera bihurtu zen. Iseka eta burlaka eraso zion. Goizero behar dio eraso lanari.
3 dio ad. (Gogor) hasi. (nor osagarririk gabe, singularreko 3. pertsonan, eguraldi gertakariekin). Eraso zion euriari. Eraso dio trumoiari, txingorrari.
eraso2
1 iz. Erasotzea. Ik. oldar. Erasoa hasi, aurrera eraman, bukatu. Ustekabeko erasoa. Zaldunekiko erasoa. Tiro-erasoa. Egun guztian iraun zuen erasoak. Bere etsaiei eraso latzak eman zizkien. Eraso gogorrak izan zituen. Deabruaren eraso gaizto guztiei gogor egin zien. Eraso militar baten beldur da gobernua. Ekaitzaren erasoengatik. Eritasunaren azken erasoa. Oihenarten erasoen kontra babestu du Etxeberri. Hitzezko erasoa. || Diktaduraren erasopean.
2 iz. Kiroletan, aurkaria gainditzeko saioa. Horrek ez digu nik gustuko dudan eraso eta defentsa jokoa lantzen utzi.
3 iz. Euri, txingor, elur eta kidekoez mintzatuz, indar handiko aldia. Ik. jasa; erauntsi2. Elur eraso haren erdian. Burrundara bizian etorri da erasoa; baina, zaparrada atertu ondoan, lehen bezain lasai ari dira ardiak belarretan.
erasoaldi
iz. Erasoa; erasotzen den aldia. Etsaiaren erasoaldietan. Erasoaldi luzeak. Lehen erasoaldian garaitu zuen.

Aztergaia: erasoaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erasoan
1 adb. Erasoan datorren etsaia. Poliziak erasoan ari ziren berriro.
2 adb. Orain, Athletic erasoan. Defentsan lan bikaina egiten du eta erasoan ere ondo moldatzen da.
Loturak

Aztergaia: erasoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eraso sarrerari dagokion azpisarrera.

erasoka
adb. Erasotzen. Elkarri erasoka. Kanpoan euria erasoka.

Aztergaia: erasoka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erasokor
1 adj. Pertsonez edo animaliez mintzatuz, erasotzeko joera duena. Gaizki heziz gero, berez mantsoa den txakurra erasokor bihur liteke. Nagusiak erruki barik bidali zuen, lanpostu hartarako pertsona erasokorragoa behar zela eta.
2 adj. Pertsona erasokorrari dagokiona. Euskararen kontrako politika erasokorra.
3 adb. Modu erasokorrean. Erasokor hurbildu zitzaion.
4 adj. Kirolariez mintzatuz, aurkaria gainditzen behin eta berriz saiatzen dena. Atzealdean jokatzen duten jokalariak erasokorrak dira. || Joko zuzena, bizia, erasokorra ikusteko aukera izango da. Futbola Ingalaterran erasokorragoa da.

Aztergaia: erasokor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2007-11-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-01-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erasokor 14: UZEI ("Musika basatia eta garratza egiten du, hitz erasokor eta agresiboz lagundua"); MerkatalEZ 1987 ("komertzio berri erasokor dinamiko eta imajinazio handiagokoen sorrera, kontsumitzailearen gusto eta ohituretako aldaketak ezagutzen dituztenena alegia"); K. Bizkarra ("Injekzioen bidez sarturiko medikamendu batzuk hain dira erasokorrak ezen..."); Arrantzaria ("Nahiz eta itxura kaltegabekoa eduki, gurgila benetan apailu gogor eta erasokorra dugu"); M.A. Unanua ("Oso izaera ezberdineko animaliak ditugu: batzu beldurti eta fidakaitzak badira ere, beste batzu ikusbera eta erasokorrak agertzen zaizkigu"); J.A. Berriotxoa ("exzitatzen dituen substantzia usaintsu bat ateratzen da, hauek oso erasokorrak bilakatuz"); Etxde ("Eusko-kostaldeko itsaso hau basati eta erasokor da inon gutxi bezala"); Egin 1988 ("bere pentsamoldearekin bat ez zetozen beste korrenteen aurrean erasokor agertze hori ez da onuragarri"); P. Larretxea ("Mundu beldurgarri eta erasokor batetan natza bakarrik, abandonaturik"); J.J. Agirre ("Agintarien jarrera erasokor hau nabaria izan zen bereziki agustindar fraile bat eta ez bertako apaiz bat lekaimeen kapelau izateko ekarri zutenean"); E. Diaz ("AEKk salatu du Jaurlaritzaren berreuskalduntzerako gogo eta politika eza eta herri mugimenduarekiko jarrera erasokorra"); Emakunde 1993 ("Ingurune erasokor horretan, non igarotzen baita lehen aldiko sozializazioa, dena kontraesaneko aginduz, jarrerez eta ereduz beteta dagoenez haurrak nahasi egiten dira"); P. Iztueta ("Gizon bortitza zen, oso primarioa eta erasokorra"); MAtx ("nazionalismoaren berekoikeriaz, atzera-kargaz, basakeriaz eta bere izaera erasokorra"); erasokortasun 1: HezkSaila 1984 ("zenbait koloreren nagusitasun hori, emakume bat erabiltzea, erasokortasun hori, aberastasun itxura hori, inolako zerikusirik ez duen iragarki batetan kirol-argazki bat erabiltzea, e.a").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erasokor : AB38 1, Euskalterm 5. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erasokor : HiruMila, PMuj DVC; erasokortasun : HiruMila. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Elkarketa nahiz eratorpen zalantzazkoak

osaera okerrekoa da, 'erasotzen duena' adieran; franko erabilia da, baina erasotzaile aski ote den aipatu da.

Atzizkien araberako erabakiak

-kor.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Bide hori markatu nahi bada, hobe erasokor h. erasotzaile edo horrelako zerbait egitea (urrunago ere joan gaitezke, erasokor* e. erasotzaile emanaz). Bestela, erasokor-ek hor jarraituko du 'agresibo'ren ordain izaten. Nolanahi ere, bere bidea egin du hitz honen txostenak, eta Ereduzko prosa gaur corpusak erakusten duten bezala".

 - [E116]: "osaera okerrekoa izanik, eta ordain egokia eskura izanik, nik ez nuke forma "okerra"aipatuko; MAk dioen bezala, "hor jarraituko du" beharbada... edo ez du jarraituko, jendeak nahiago baititu forma seguruak, eta onartzen ditugunak segurutzat dauzka, eta aipatzen ez ditugunek, berriz, ez hain erraz erabiltzekoak. Baina zuek esan".

 - Erabakia: Erabakia (2007-11-30): "erasokor".

erasotzaile
adj./iz. Erasotzen duena. Gudari talde erasotzaile bat atera zen hiru sailetan. Erasotzaile guztiak hil zituzten. Lau erasotzaileek konorte gabe utzi arte jipoitu zuten.

Aztergaia: erasotzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: oso erabilia.

 - Erabakia: EArau (1996-11-29): ez da onartu.

eraspen
iz. Debozioa, jaiera; joera, grina. Jesusen Bihotzaganako eraspena. Munduko gauzetara ez eraspen larregirik izan. Ez eduki eraspenik bekatu arinak diren gauzei.

Aztergaia: eraspen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan eraspen sarrera; cf. a) 'joera, grina; debozioa' adierako oneraspen 15 aldiz agertua: B 8 (Ur MarIl 2, Ag Kr 3, Echta Jos 3); G 2 (ArgiDL); GN 5 (Legaz); onerazpen 40 aldiz, B (Ur MarIl, Azc PB 2, Itz Azald 36, A BeinB); eta onerazpentsu behin (Itz Azald).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'joera, grina' adierako 7: eraspen (EB 2: J.B. Ayerbe, J. Azurmendi); eranspen (EB 1: Lankor); erazpen (B 1: B. Garitaonandia); oneraspen (G 1: J.M. Azkue; EgAs 1: El Día); onerazpen (B 1: J. Kerexeta); b) 'jaiera, debozioa' adierako 32: eraspen 19: B 3 (J.M. Zabala Arana Goiriena, S. Onaindia); G 12 (J.B. Eguzkitza Meabe, I. Manzisidor, J. Garmendia, B. Iraola); EgAs 1 (Euzkadi); EB 3 (Jaunaren Deia, Sakramentinoak, J.A. Agirre Begiristain); oneraspen 8: B 2 (Aita Martin Karmeldarra, J. Kerexeta); G 6 (Aranzazu, Azkue, J.A. Ugarte, J. Garmendia); oneraspen-maitasun B 1 (S. Letona); eraspentsu G 2 (B. Latiegi); oneraspentsu G 1 (J. Garmendia); onerazpentzu B 1 (B. Garitaonandia).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eraspen : DFrec 7, AB50 4, HiztEn-LurE, Euskalterm 7; oneraspen : HiztEn; onerazpen : DFrec 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'debozioa'.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-nsp-

eraste
1 iz. Esamesa, marmarra. Kontzientziak dioenaz egin kontu, eta ez jendearen erasteaz.
2 iz. Hizketa, solasa. Guk, europar jakintsuok, ezin berdintzen genuke haren eraste ederra.

Aztergaia: eraste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ez egin kontu jendearen erasteaz.

eratasun
iz. Moduzkotasuna. Haren idatzietan halako barne-eztitasuna, arte ona eta eratasuna nabari da.

Aztergaia: eratasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

moduzkotasuna.

eratorbide
iz. hizkl. Hitzak eratortzea; eratortzeko bidea. Ik. eratorpen. Edozein eratorbidetan darabilgun atzizkia.

Aztergaia: eratorbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
eratorpen
iz. hizkl. Eratortzea. Hitz eratorpena. Honelatsu azalduko nuke otserri, zedarri eta mugarri-ren eratorpena.

Aztergaia: eratorpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
eratorri1, erator, eratortzen
1 du ad. Etorrarazi. Bere anaia eratorri zuen.
2 da ad. Gauza baten jatorria beste batean izan. (Dagokion osagarriak -tik atzizkia hartzen du). Petroliotik eratorririko lehengaiak. Proteina batetik eratortzen da intsulina. Giza enbrioietatik eratorritako zelula amen inguruan. Kubismotik eratorririko joerak. Lagun hurkoa erlijiotik eratorritako ideia da. Zientziaren Soziologiatik eta Zientziaren Historiatik eratorritako ezagutzak ere aintzat hartu behar ditu. Aurkikuntza horretatik eratortzen diren ondorio tragikoak.
3 du ad. hizkl. Hitz bati aurrizki, artizki edo atzizki bat erantsiz beste hitz bat eratu. -tasun atzizkiaren bidez eratorritako hitzak. Arazlea omen da aditza, joan-etik eratorria.

Aztergaia: eratorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eratorri, erator, eratortzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eratorri, erator, eratortzen

eratorri2
1 adj./iz. Gauzez mintzatuz, beste batetik eratortzen dena. Petrolioaren eratorriak. Kalitate handieneko proteina gehien ematen duten elikagaiak animalia jatorrikoak dira (haragiak, arrainak, arrautzak eta horien eratorriak). Alkoholaren eta edari eratorrien gaineko zerga. Finantza tresna eratorriak.
2 adj./iz. hizkl. Hitzez mintzatuz, aurrizki, artizki edo atzizki bat erantsita eratu dena. Hitz elkartuak eta eratorriak. Hitz eratorri baten erroa.

Aztergaia: eratorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eratorri, erator, eratortzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eratorri, erator, eratortzen

eratortze
iz. Hitz bati aurrizki, artizki edo atzizki bat erantsiz beste hitz bat eratzea.

Aztergaia: eratortze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

eratsi
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, eratsi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eraitsi1].

Aztergaia: eratsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: Ik. eraitsi / HiztEn: Ik. eraitsi / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. eraitsi.

eratsu
1 adj. Egokia. Gizon jator, eratsu eta atsegina.
2 adb. Egoki. Gure aita ere eratsu jokatzen ahalegintzen zen.

Aztergaia: eratsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

egokia.

eratsundar
1 adj. Eratsungoa, Eratsuni dagokiona.
2 iz. Eratsungo herritarra.
eratu, era/eratu, eratzen
1 da/du ad. Era eman; multzo bati, zatiak antolatuz, izatasuna eman; era jakin bat emanez itxuratu. Ik. moldatu1; antolatu; prestatu. Jainkoak bere antz eta irudiko eratu zuen gizona. Jainkoak gizonari kendu zion zatiaz emakume bat eratu zuen. Gizona bilakaera bidez eratu dela. Elkarte bat eratu. Euskaltzaindia gure lau aldundiek sortu eta eratu zuten. Liburutegi bat eratu. Bilduma eratzeko. Teoria berri bat eratu. Mendiak eratu dituzten lur higidurak. Elkarri eskuak emanda, dantza-soka eratu zuten. Multzo bat eratzen duten zatiak. Ongi eratutako esaldia. Aldapeko sagarrarenarenarenean ongi eratua dago. Euskaltzaindiak eratutako sariketa. Jaialdia eratzeko.
2 da ad. g. er. Egokitu.

Aztergaia: eratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eratu, era(tu), eratzen. 1 da ad. g.er. 'egokitu'. 2 du ad.: elkarte bat eratu dute.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

eratu, era(tu), eratzen

eratxiki, eratxiki, eratxikitzen
du ad. Ipar. Erantsi, lotu, atxiki. Elizari eratxikia, kapilauek bazuten bere egoitza. Eriak artatzea da emaztekiari eratxikia zaion dohain ederrenetarik bat. Luzaidekoak, Espainiari eratxikiak izanik ere, Garazikoak gara. Arrosario baten aleak bezala elkarri eratxikiak. Badira hemen ikastetxe bereziak, hiriburuko unibertsitateari eratxikiak. Haren hitzari deus edeki ez dakion, ez eratxiki. Bere liburuari eratxiki dion eranskina. Zuetako nork eratxiki diezaioke bere biziari kana baten luzea?

Aztergaia: eratxiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eratxiki, eratxikitzen. Ipar. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eratxiki, eratxiki, eratxikitzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Gehitzeko: eratxikipen, eratxikitzaile; Bi horiek osatzen dute familia, aditzarekin batera. Iparraldean jatorria izan arren, Hegoaldean ere (batik bat, zuzenbidearen arloan) asko zabaldu dira, gaztelaniazko "atribuir" eta horren eratorriak euskaraz emateko".

 - [E116]: ""forma berriak" dira eratxikipen eta eratxikitzaile baina eratxiki aditzaren familiakoak. Bi aldiz jaso du eratxikipen XX. mendeko corpusak, behin eratxikitze, eta ez dut aurkitu eratxikitzaile bat ere (Bestelako adieretakoak dira OEHko eratxikidura eta eratxikimendu sarreretako testuinguruak, lau guztira). Gainera, nik behintzak ez dakit beste zer erabiltzen den. Proposamena: hurrengo itzulirako utzi forma berriak, dagokien informazioa eskura izan arte".

 - Erabakia: Erabakia (2007-11-30): "utzi".

eratzaile
iz./adj. Zerbait eratzen duena. Ik. antolatzaile. Hona hemen mendien eratzailea, haizearen egilea. Alderdia geroko gizarte sozialistaren eratzailea den aldetik. Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dute erakunde berriaren batzar eratzailea.

Aztergaia: eratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

eratzan, eratzan, eratzaten
du ad. jas. Etzanarazi. Ohean eratzan eta amultsuki laztandu zuen. Bere burua andrearen bular gainean eratzan zuen. Nik nahien dudanean, bestek besoan daratza.

Aztergaia: eratzan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eratzan, eratzaten. Liter. du ad. 'etzanarazi'.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

ik. etzanarazi

Informazio lexikografikoa
Mailak

Jas., Liter.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "eratzan: adibideren bat gehitu, sintetikoa ere badela azalduz: haurra bere besartean daratza".

 - [E116]: "egia da "sintetikoa ere" izan zela (Etxepare, Axular eta P.I. Barrutiarentzat, adibidez, OEHn ikusi dudanez); baina ni ez nintzateke ausartuko "badela" esaten, azkenekoz duela bi mende eta erdi erabili zen zerbaiti buruz. (Beste kontu bat aipatuko dut, bidenabar: gorago ere mintzatu ginenez, lehen itzulian eman genion Liter. marka baino egokiagoa izan liteke Goi. marka: arloa adierazteko behar baitugu Liter. marka, eta maila adierazteko, berriz, egokiagoa da Goi. marka, eta erabili izan baitugu)".

 - Erabakia: Erabakia (2007-11-30): "konforme "goi" markarekin".

eratze
iz. Era ematea; multzo bati, zatiak antolatuz, izatasuna ematea; era jakin bat emanez itxuratzea. Hil horren 17an izan zen Euskara Batzordearen eratze bilera.

Aztergaia: eratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

eratzi, eratz, erazten
da/du ad. bizk. Larrua urratu, harrotu. Harri koskorren gainean ibiltzen banaiz, oinazpiak eratziko zaizkit. Azotez eratzia. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Haragi eratziari oraturik zeuzkan soinekoak.

Aztergaia: eratzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: eratzi : Mg PAb ("Behintzat oneek ezteutsube eratziko aragirik", "Oiñazpijak eratziko jataz"); Añ NekeA ("Eratzia San Bartolome legez"); Añ EL ("Aragi eratziai oratu-ta zeunkazan soñekoak"); fB Olg ("Azotez eratzita"); Zav Fab ("Ta bein eskatu yakanari euk, txar, urratu ta eratzi"); Echta Jos ("Berak eratziko leuzkizu laster arpegiori"); Otx ("Bere [zugatzaren] azal zarra eratzi ta kendu ezketiño"); eratzi [iz.] gisa: AB AmaE ("Zauriz, eratziz eta ebagiz odolduak"); eratsi : Ur CancB III ("Atrapetan dau azaçerija [katamotzak] itxiten dau guztija eratsija"); A Ardi ("Larru-eratsia, larrutua zetzan gizon ori").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eratsi 1 (Larrak: "narrua eratsi bear litxakio ari bizirik: gero eztiz igurtzi, erlabiotegi-ganean iminita; eta gero an yarrai erdi-ilik gelditu arte").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eratzi : EuskHizt, HiruMila (eta eratz(i)), ElhHizt (eratz(i)), DRA, PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eratz, erazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

larrua urratu, harrotu.

erauntsi1, eraunts, eraunsten
dio ad. Jo, eraso. (nor osagarririk gabe). Borrero krudelek erauntsi zioten indarrez, su-arotzek burdinari nola. Ateak ateari, haizeak eraginik, darauntsanean.
[Oharra: batez ere forma trinkoetan erabiltzen da].
erauntsi2
1 iz. Eguraldi gertakariez mintzatuz, erasoa. Ik. haize erauntsi. Neguko erauntsiek larritzen duten lats mehe bat. Babazuzaren erauntsi idorra.
2 iz. Kopuru handian eta bat-batean datorren zerbaiten erasoa. Ik. zaparrada 3; uholde 2. Beste norbaitzuk lur erauntsiak bere azpian hartuak. Errusiarren kontrako tiro erauntsietara joan beharrak zirela. Azken partidako atsedenaldian izandako txistu erauntsia. Haragizko atsegin lizunen uholdeak eta erauntsiak inarrosia. Azkenaldiko erauntsiak urratuxe ditu dagoeneko tradizioaren bitartez jaso genituen egiturak.
erauntzi, erauntz, eraunzten
du ad. Ipar. eta naf. Erantzi.

Aztergaia: erauntzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-04-28 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

era(u)ntzi

Euskaltzaindiaren Arauak

erauntzi, erauntz, eraunzten. Ipar. eta Naf. du ad. h. erantzi.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. erantzi

Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

erauntzi, erauntz, eraunzten

Lexemen erregulartasuna

-nzt-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper