50535 emaitza bilaketarentzat - [15351 - 15400] bistaratzen.

erdarakada
iz. Erdaratik hartutako edo erdarak eragindako hitz edo joskera, euskaraz arrotz gertatzen dena. Ik. euskarakada. Frakaso, derrota eta antzeko erdarakadak. Erdarakadaz jositako liburua. Erdarakadak saihesteko. Gauza jakina da beste erdara batetiko erdarakadek ez gaituztela asko mintzen.

Aztergaia: erdarakada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erdaratu, erdara/erdaratu, erdaratzen
du ad. Erdarara itzuli edo eman. Txostena erdaratzeko eskabidea.

Aztergaia: erdaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erdaratu, erdara(tu), erdaratzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

erdaratu, erdara(tu), erdaratzen

erdaratzaile
iz. g. er. Euskaratik erdarara itzultzen duen pertsona.

Aztergaia: erdaratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

erdarazale
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, erdarazale-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. erdaltzale].

Aztergaia: erdarazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: †  Ik. erdaltzale / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. erdaltzale.

erdeinagarri
adj. Arbuiagarria, gaitzesgarria. Erdeinagarria egin zitzaidan haren jarrera.

Aztergaia: erdeinagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

erdeinatu, erdeina, erdeinatzen
du ad. Arbuiatu, gutxietsi. Ik. muzin egin; mespretxatu. Mutil gazteak haurtzaroko gauzak erdeinatzen dituen bezala. Munduko ondasunak erdeinaturik. Nork bere burua ongi ezagutzea eta erdeinatzea.

Aztergaia: erdeinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erdeinatu, erdeina, erdeinatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erdeinatu, erdeina, erdeinatzen

erdeinu
iz. Arbuioa, gutxiespena. Ik. destaina. Emakumearengana sentitzen zuen gorroto eta erdeinua. Errukiz eta erdeinuz egoten zitzaizkidan begira. Erdeinuz begiratu, hitz egin. Erdeinuzko hitzak.
Azpisarrerak

Aztergaia: erdeinu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erdeinu egin
dio ad.-lok. Erdeinatu. Munduari erdeinu eginez. Ez zion inoiz ere erdeinurik egin.

Aztergaia: erdeinu egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ERDEINU EGIN (A). Despreciar. * Munduari erdeiñu eginez zerurat lehiatzea. Dv Imit II 26 (ap. DRA). Etzion iñoiz ere zaputzik edo erdeñurik egin. Etxde JJ 201.

LB: 2 “Urte luzeetan -laurogeietan eta- euren ahotsa entzunarazteko beta izan zuten han, baina erdeinu egiten zioten aukerari; oraingoan egon nahi bai, baina ahots ozena dute faltan, gainontzeko guztiok entzun nahi eta behar duguna esateko” (Berria); EPG: 2 “Nahiago nuke batere umerik ez izatea - esan zion, erdeinu eginez.” (Julen Gabiria); ETC: 9 “Eta, hala ere, harekin egon nahi izaten dut, seguruenik bere baitan erdeinu egiten zidan emazteki berekoi horrekin.” (Xabier Montoia)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: erdeinu egin despreciar; Adorez: erdeinu egin, egiten: du ad. (ikus erdeinatu) despreciar, desdeñar; Labayru: erdeinu egin 1 ad. lok., ad. deutso despreciar, desdeñar.

Bestelakoak

erdeinu iz. Arbuioa, gutxiespena. Ik. destaina. Emakumearengana sentitzen zuen gorroto eta erdeinua. Errukiz eta erdeinuz egoten zitzaizkidan begira. Erdeinuz begiratu, hitz egin. Erdeinuzko hitzak. Erdeinu egin: erdeinatu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erdeinu sarreran.

Erdi Aro
iz. Historia banatzen den zatietako bigarrena, Antzinaroaren bukaeratik Konstantinopla hartu arte hedatzen dena. Erdi Aroko hiriak, gizartea. Erdi Aroko euskal eresiak. Behe Erdi Aroa. Goi Erdi Aroa.
erdi bana
banatz. Bakoitzari erdi bat, bakoitzak erdi bat. Artaldea erdi bana zuten. Erdi bana egin (Ik. erdibanatu).

Aztergaia: erdi bana

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

erdi bi egin
du ad.-lok. Erdibitu. Burua erdi bi egingo diat. Bihotzik gogorrena ere erdi bi egin zezakeen gutun bat egin zion.

Aztergaia: erdi bi egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: [erdibi egin] falta da.

 - Erabakia: EArau (1996-11-29): erdi bi egin azpisarrera onartu da.

erdi erorian
adb. Erori beharrean, erortzeko zorian. Erdi erorian diren monasterio eta komentu xarmagarriak.

Aztergaia: erdi-erorian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: “Erdi erorian diren monasterio eta komentu xarmangarriek guztiz gorde dute edertasun arkitektonikoa” (EiTB); EPG: ” Halako batean, hantxe agertu zen auzoan, patxada ederrean, Sanglas motor batean tar-tar-tar, eta gurasoek utzia zioten etxe erdi erorian jarri zen bizitzen” (Juan Kruz Igerabide); ETC: “Erdi erorian geratu ziren porlanezko pieza horietako bakoitzak 50 tonako pisua du” (Goienkaria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

[erori] erorian adb. (Batez ere ia erorian edo erdi erorian esapideetan). Erori beharrean, erortzeko zorian. Galtzak ia erorian. Erdi erorian diren monasterio eta komentu xarmagarriak. || (Aditzaren osagarriak hartzen dituela). Egiten zituen balantzekin, sasira ia erorian.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, batez ere forma horietan erabiltzen delako. Baina erorian azpisarreran beste adibide bat gehitu beharko litzateke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da erori sarreran.

erdi galduan
adb. Galdu beharrean, galtzeko zorian. Erdi galduan dabilen ardia. Hainbat bertso zahar eta hainbat pasadizo, erdi galduan zeudenak.

Aztergaia: erdi-galduan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

GALDUAN (Lar, H). b) (Precedido de ia(-ia), erdi). A punto de perder(se). EI 203 recoge ia galduan "a punto de perderse" en G-azp-to, AN-gip-larr. * Zer da ikustea txalupa andi bat / ekaitx-aizete artean / kairaino ekarten erdi-galduan / ontzi andi bat atoean. Azc PB 103. Erdi galduan dabillen ardi atsekabea biurtu zaidazu. Alz Ram 136. Ainbat bertso zar eta / ainbat pasadizo, / erdi galdun zeudenak. Insausti 340.

LB: “Ur handietan, hots, euskaldungoaren eta erdal hiztun herriaren arteko harreman-korronteetan hura honen mirabe huts denean, ur txikietan -nolabait esan, hiztun bakartuaren mailako hizkuntza auziak- erdi galduan ibiltzen gara nora ezak jota” (Elkar); EPG: “Bitan eta hirutan ikusten nituen pelikula estimatuenak, gustukoa nuen-eta ordu arte erreparatu gabeko keinuei edo ondo jaso ez nituen xehetasunei edo erdi galduan gelditutako esaldiei erreparatzea.” (Anjel Lertxundi), “Basamortu azkengabean zihoazen aurrera, non erreka hura erdi galduan isurtzen zen.” (Karlos Zabala); ETC: “Gaztetxoen artean, erdi galduan, krisiaren kontzientzia duten helduak ere ageri dira.” (Berria), “Baina Kerouacen lanaren ondoan, itzaletik ibili zen, erdi galduan, historiak eta irakurleek bazterturik.” (Berrian).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: galduan (‘ia galduan’ edo ‘erdi galduan’) a punto de; hori ere hor joan da, galtzak ia galduan: también ese ha ido a punto de perder los pantalones Labayru: 0.

Bestelakoak

[galdu] galduan 2 adb. (ia galduan edo erdi galduan esapideetan). Galdu beharrean, galtzeko zorian. Hori ere hor joan da, galtzak ia galduan.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da erdi erorian formarekin egin bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da erdi eta galdu sarreretan.

erdi hilean
adb. Hil beharrean, hiltzeko zorian. Saul erdi hilean luze-luze etzan zen.

Aztergaia: erdi-hilean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ERDI HILEAN Medio muriéndose, a punto de morir. "Erdi illean billau zeben (V-arr, G-azp)" Gte Erd 265. v. IA HILEAN. * Saul erdi-illean luze-luze etzan zan. Lard 181 (v. tbn. 179). Iakin eban zelan / [...] euken Kontze / erdi-ilean gelan. Azc PB 140. v. tbn. Akes Ipiñ 30.

LB: 0; EPG: “Eta emaztearekin enamoratu zen, eta senarra egun batean joka hasi eta andrea erdi hilean zeukala, berak, Andreasek, hil zuen senarra.” (Matias Mujika), “Esan dudanez, nire aitak ez zuen adorerik izan mojari jaramonik egin gabe, ni sortu baino askoz lehenagotik erabakita zuen bezala, Sabino ipintzeko; izan ere, amak, oraindik ere erdi hilean, esaten baitzuen mojarekin bakarrik ez, baizik eta ordenaren sortzailearekin ere bazutela konpromisoa” (Ramos Saizarbitoria); ETC: “umeak erdi hilean daude” (Egunkaria), “Eta emaztearekin enamoratu zen, eta senarra egun batean joka hasi eta andrea erdi hilean zeukala, berak, Andreasek, hil zuen senarra” (Igela), “Familiaren eskariz, Parisko Fiskaltzak ikerketa bat hasi zuen asteartean Cantaten aurka, eta« nahita kolpe eta zauriak egitea eta erdi hilean dagoen pertsonari laguntzarik ez ematea» leporatzen diote” (Berria), “1900ean euskara, erdi hilean zegoen, oraintxe dagoen bezala” (Argia).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

[hil] hilean adb. (Batez ere erdi hilean, ia hilean eta kideko esapideetan). Hil beharrean, hiltzeko zorian. Saul erdi hilean luze-luze etzan zen. Estu eta larri ia hilean, arnasaz bete ezinik. || Ikusi nauzu ia hotzak hilean.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da erdi erorian formarekin egin bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da erdi eta hil sarreretan.

erdi itoan
adb. Ito beharrean, itotzeko zorian. Ik. itoan. Baserritar bi etorri zaizkit, arnaska, erdi itoan.

Aztergaia: erdi-itoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: “Medikua izanik baduzu Eskritura Sainduen ezagutza? -galdegin dio erdi itoan” (Elkar); EPG: “Irtenbide garbirik ez du ikusten Aranburuk «zu erdi itoan bazabiltza, ez zara egoten salbazioa behar dugula pentsatzen gaur, bihar eta etzi...», baina badaki konponbide globala beharko dela” (Berria), “Oraingo honetan ere, aurreko aldian bezala, oso gaixorik eraman dute: erdi itoan, burua galduta” (Xabier Etxabe), “Erdi itoan nengoen, hotzak gogorturik, azazkalak odoletan” (Aingeru Epaltza); ETC: “Bestea, zulora txixa egin, kirkilla erdi itoan, izututa, kanporatzeko” (Xabier Mendiguren), “Abaskharon bere ahots hasperentsu lakarraz erdi itoan hitz eginez, eta Malak, berriz, ahots zoli eta kirrinkariaz” (Xabier Olarra), “Urpean indarrez burua sartu zioten eta erdi itoan zegoen bati Isaiasek itsas izar bilakatu zitzaion eskua luzatu zion” (Amaia Iturbide).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: itolarrian / erdi itoan / ia itoan / ito-itoan / ito beharrean / ito aginean: semiahogado/da, a punto de ahogarse / en trance de ahogarse, ahogándose; Labayru: 0.

Bestelakoak

[ito] itoan 1 adb. (Batez ere erdi itoan, ia itoan eta kideko esapideetan). Ito beharrean, itotzeko zorian. Baserritar bi etorri zaizkit, arnaska, erdi itoan. Ia itoan zebilen gizon bat salbatu nuen. || Besoak altxatuz oihu egiten zigun ito-itoan.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da erdi erorian formarekin egin bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da erdi eta ito sarreretan.

erdi lo
adb. Ez guztiz lo; guztiz esnatu gabe. Ik. erdi lotan. Erdi lo zegoen. Agure bat gelditzen zen zokoan, erdi lo.

Aztergaia: erdi lo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

erdi lotan
adb. Ez guztiz lo; guztiz esnatu gabe. Ik. erdi lo. Telebistan ez dago ezer interesgarririk eta erdi lotan geratu naiz. Oraindik erdi lotan nengoela, Peterrekin topo egin nuen bainugelan.

Aztergaia: erdi lotan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:029 2003-01-14 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib. gisa

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, erdi sarreran.

erdi maila, erdi-maila
iz. Erdiko maila.

Aztergaia: erdi maila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

erdi mailako, erdi-mailako
adj. Erdi mailako familia bat. Informatika arloan ez zegoen erdi mailako titulurik orain arte.

Aztergaia: erdi mailako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2007-11-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:048 2003-01-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan erdi 1 sarrerako 2. atalaren 4. azpiatala ("Como primer término de compuestos nominales"): erdimalla, erdi-mallako, erdileku, Erdi-Amerika, erdi-mende, erdi-toki, erdi-egoera.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erdi mailako (eta erdi maillako) 37: R. Arregi 2, Oihenart Taldea 2, F.M. Ugarte, J. Sudupe, KultUrtekaria 1985, EHAA 1985-1988 2, J. Bergara, R. Zapirain, Hemen 1987 4, I. Tapia, A. Prego 2, A.M. Toledo, BAO 1990, A. Iturbe, E. Diaz 2, Islam-a, GAO 1992-1997 6, J. Artaraz, NPAO 1994, KirolEntrenamendua 3, Emakunde 1996, Historia 1998; erdi-mailako (eta erdi-maillako, erdi-mallako) 20: Ldi IL, J. Arregi, J. Gaztañaga 2, ArauErab 1988, ZerbGidaliburua 1989 2, A.M. Toledo, L. Erriondo, Ovniak, C Programazio-Lengoaia, I. Mendiguren, B. Urkizu, Historia eta Artea/DBH, OspitalEstat 1996 2, K. Busturia, Emakumeak eta feminismoa 2, NPAO 1999; erdimailako (eta erdimaillako) 11: Elhuyar 2, F. Mendizabal 2, Zer 1986, Hemen 1987, X. Garagorri 2, UZEI 3.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erdi-mailako : DFrec 1 (Deia); erdi mailako : DFrec 12 (ZArg 3, Egin 9), AB38 2, AB50 6, Euskalterm 46; erdi maillako : DFrec 1 (Goiz argi) // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

behe(-)maila eta goi(-)maila, batetik, eta, bestetik, erdi maila eskaini ditu arauak; eta lantaldeak behe-mailako, goi-mailako proposatu; grafiazko koherentziak erdi-mailako eskatuko luke, baina zalantzak ditu lantaldeak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "lantaldeak bezala, zalantzak ditut nik ere, ez baitut ikusten guztiz koherentea izateko modurik (hau, gainera, ez da '0,5' adierakoa); eta behe(-)mailako onartu dugunez bigarren itzulian, erdi(-)mailako grafiarekin proposatzen dut azpisarrera hau".

 - Erabakia: Erabakia (2007-11-30): "sartu goi(-)maila, erdi(-)maila, behe(-)maila eta AS: goi(-)mailako, erdi(-)mailako, behe(-)mailako".

Erdi Paleolito
iz. hist. Paleolitoa banatzen den hiru zati nagusietako bigarrena, duela 300 mila urte ingurutik duela 40-30 mila urte inguru arteko garaia hartzen duena. Haitzuloko tresnak Erdi Paleolitoko tekniken bidez moldatuak zeuden.
erdi-merdi
1 adj. Erdikoa, bitartekoa, ez handia eta ez txikia. Noiz den hordikeria osoa, noiz bitartekoa edo erdi-merdi esaten zaiona, ez da beti erraz ezagutzen. || Erdi-merdiko zaldunak.
2 adb. Erdizka. Ik. erdipurdi. Gauzak erdi-merdi ulertu zituen.
Loturak

Aztergaia: erdi-merdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

erdi1
1 iz. Bi parte berdinetan banatu den zerbaiten zati bakoitza. Kilometro erdi bat. Kilometro eta erdi. Mende bat eta erdi. Pitxer erdi ardo. Ordu erdi barru. Ordu erdiko bidean. Aste erdi ez zen kezkaz bizi zela. Bizitzaren erdia. Usteak erdia ustela. Donostia erdia nekarrela atzetik. Neure ondasunen erdia behartsuei ematen diet. Kalearen erdia beretzat behar zutela. Egiaren erdia. Beste erdia ere laster izango dugu. Hortzen erdiak erori zaizkio. Erdietan soilik asmatu du. Hitz erdi bat. Lapurrari lapur eta erdi. || iz. (Orduak adierazteko). Zortzi eta erdiak. Ordu bat eta erdiak. Gaueko hamabi eta erdietan. Ordu bi eta erdietako autobusa.
2 iz. (Zenbait izenen ezkerrean). Erdi prezioan saldu. Erdi lanak egin dituzte.
3 iz. Mutur edo ertzetatik distantzia berera dagoen puntu edo aldea; gauza biren artean dagoen puntu edo aldea. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean). Ik. erdialde. Plaza nagusiaren erdian. Bihotzaren erdian. Bide erdian jarri zen. Izter erdiraino. Erdiko bideari nagokio (Ik. erdiko). Lapur biren erdian. Erdiko atetik sartu. Hiru neska haietatik erdikoa. || Erdi-erdian.
4 iz. Gauzaz edo pertsonaz inguraturik dagoen puntu edo aldea. Ardia otsoen erdira bezala.
5 iz. (Denbora-bitarte bat edo egoera bat adierazten duten testuinguruetan). Otsailaren erdian. Goiz erdian herrira zen. Hainbeste oinazeren erdian.
6 iz. (Leku-denborazko atzizkirik gabe). Haiek uste zuten Lurra zela unibertso osoaren erdi eta zilbor. || Hiriko tokirik biziena, erdi-erdia edo bihotza balitz bezala.
7 adb. (Izen, adjektibo, adberbio edo aditz baten ezkerrean, 'erdizka, ez guztiz' adierarekin). Botila bat erdi hutsa. Sasi jakintsu erdi ikasia. Arrain erdi ustelak. Esperimentu baten ondorioz, erdi gizon eta erdi saguzar bihurtuko da, eta odol egarriz biziko da. Erdi hilik. Erdi biluzik. Erdi negarrez. Aretoa, erdi beterik. Ganbarako leihoa erdi zabalik uzten dugu orain gauetan. Erdi isekaz, erdi benetan. Erdi serio, erdi txantxetan esan zion.

Esaera zaharrak

Ausarki akometatzea da erdi garaitzea. Jokalarien lasterra, gora-behera: goratzea hegi erdiraino, beheratzea hondarreraino. Martxoa, erdi negu buztan, erdi udaburu. Usteak erdia ustel.
erdi2, erdi, erditzen
da ad. Sabelean den umea edo umeak mundura ekarri. Ik. erditu. Seme batez erdi da. Seme ederraz erdi zen Birjina Ama garbia. Oinazez erdiko zara. Erdi aitzinean, erditzean eta erdiondoan. Andre erdi berria.
erdialde
iz. Zerbaiten erdiko aldea. Ik. erdigune. Hiriaren erdialdea. Barrutiaren iparralde eta erdialdean. Martxoaren erdialdera. Erdialdeko euskalkiak. Gehiegizko eta gutxiegizkoen erdialderanzko joera.

Aztergaia: erdialde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erdialde ('hiriaren erdiko aldea') 4 aldiz azaldu da (EB-EgAs: 3; G: 1).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: erdialde (1); AB50: erdialde (1); ik. Bide Seinaleak, 37-39 eta 150 zk: erdialdea (centro, centro ciudad, centro urbano; zona centro); 45 zk.: hirigunea (zona urbana)

Lantaldearen irizpideak
Beste bat hobesteko arrazoi pisuzkorik ez dago

erdialde erabiliagoa da, IkHizt zerrendak proposaturiko hirierdi baino.

erdiarazi, erdiaraz, erdiarazten
du ad. Erditzera behartu. Ezin erdiz dagoena erdiaraztea.

Aztergaia: erdiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erdiaraz, erdiarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

erdibanatu, erdibana, erdibanatzen
du ad. Erdi bana egin edo eman. Ik. erdibitu. Erdibana ezazu sagarra zeure anaiarekin. Bere ondasunak bi semeen artean erdibanatu zituen.

Aztergaia: erdibanatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erdibanatu, erdibana(tu), erdibanatzen. du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E201]: sartzea proposatu du.

 - Erabakia: EArau (1996-11-29): onartu egin da.

erdibanatze
iz. g. er. Erdi bana egitea edo ematea.

Aztergaia: erdibanatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

erdibide
iz. Bi mutur edo burutatik distantzia berera dagoen puntua. Hor ere erdibidetik ibili zen Moret, euskararen eta erdararen artean.

Aztergaia: erdibide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erdibideko
adj. Bi bururen arteko erdian edo erdibidean dagoena. Bi bokal horien artean badagoela erdibideko hots bat. Erdibideko irtenbide bat bilatu behar da. Gorputz-zale nahiz soin-zale nahiz erdibideko.

Aztergaia: erdibideko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
erdibitu, erdibi, erdibitzen
1 da/du ad. Bi parte berdin edo berdintsutan zatitu. Ogia erdibitu. Bi aukera hauen artean erdibitu zen Euskal Herria.
2 da/du ad. Tristura edo min handia hartu edo eman. (Batez ere barrena erdibitu eta kideko esapideetan). Ik. bihotza erdibitu. Gogoa eta bihotza erdibituta sentitzen zituen. Ezkonberrien poza zapuztu beharrak erdibitu egiten dit barrena. Oinazeak erdibituta eta etsipenak jota.
Azpisarrerak

Aztergaia: erdibitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-04-28

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erdibitu, erdibi, erdibitzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erdibitu, erdibi, erdibitzen

erdibitzaile
1 adj. Erdibitzen duena.
2 iz. mat. Zuzenki baten erdiguneko lerro zuta; bereziki, hiruki batean, erpin bat eta haren aurkako aldea lotzen dituen lerro zuta.
3 iz. Autobide eta kidekoetan, bi noranzkoak bereizten dituen tartea edo pareta modukoa, ibilgailuak kontrako noranzkoan sartzea eragozten duena. Automobilak autobideko erdibitzailea jo zuen. Kamioiak errepideko erdibitzailea pasatu zuen eta kontrako bidean zetorren auto bat azpian harrapatu zuen.

Aztergaia: erdibitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
erdibitze
iz. g. er. Bi parte berdin edo berdintsutan zatitzea.

Aztergaia: erdibitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

erdieroale
adj./iz. fis. Gaiez mintzatuz, eroankortasun elektrikoa eroaleenaren eta isolatzaileenaren artekoa duena, eta, eroaleei ez bezala, handitzen zaiona tenperatura igo ahala. Ik. eroale; isolatzaile. Erresistentzia elektrikoa minimoa da metaletan, handia erdieroaleetan eta infinitua isolatzaileetan.

Aztergaia: erdieroale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2007-11-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 2004-09-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erdieroale (eta erdieroale-detektagailu) 16: A. Sagarna ("Batez ere siliziozko erdieroaletan gertatzen da hori"), P. Alkain 4 (adib.: "Argi eguzkitiarraren bihurpenerako egokienak direnak, erdieroale sentikorrenak dira, halegia, argi ikuskorrerako korronte-boltaia biderketaren emaitza dutenak"), L.M. Bandres ("Zenbait materiale [erdieroaleak, elektrolitoak] eroaleen eta dielektrikoen artean daude"), Elhuyar 3 (adib.: "Zirkuloek erdieroale baten sare kristalinoaren atomoak ordezkatzen dituzte eta linea bikoitzek bi elektroien lotura baliokidea"), J.M. Barandiaran 2 ("Kasu honetan magnitude horien tenperaturarekiko menpekotasuna ezagutzea oso garrantzitsua da, metalak erdieroale eta superreroaleetatik bereizteko, paramagnetikoak ferro edo antiferromagnetikoetatik, etab", "Erdieroale-detektagailu arin eta sentikorrek gero eta aplikazio gehiagotan aurki daitezke"), UZEI 2 (adib.: "Diodo erdieroalea, korronte zuzenak zeharkatzen duenean argi-erradiazioa igortzen duena"), OinElektr/BBB ("Hiru kristal erdieroalez osaturik dago"), FisKim/DBH 2 ("Hauekin transistoreak, zirkuitu integratuak eta beste erdieroale batzuk egiten dira anplifikadore, irrati, ordenadore, etab. fabrikatzeko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erdieroale : DFrec 4, AB38 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 8 // Ez dugu aurkitu ap. AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erdieroale : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Casve EF // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

hedatua da sektorea lantzen dutenen artean, baina zalantzazkoa, osaeraren aldetik.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

erdi-x 'semi-'x (ik. erdi-zirkular).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: aski erabilia.

 - [E116]: "fisikan "hedatua da", lantaldeak dioenez, eta "besterik ez [da] erabiltzen", E208ren hitzetan. Nik ez dakit bietako zeinek dioen egia, baina erabili egiten da, hori seguru. Dena dela, ez dut uste XK-k aipatzen dituen "euskaraz"koak erdieroale honen parekoak direnik, aditzetikoa baita eroale izen(ondo)a, berak ematen dituen adibideetakoak ez bezala, eta ezaguna baita honelakoek izan ohi duten debekua edo zailtasuna aurrean izen bat hartzeko elkarketako mugatzaile gisa, baldin nor argumentuari dagokiona ez bada (hau da, kale-garbitzaile bezalakoetan ez bada). Baina nahi duzuena".

 - [E208]: "erdieroale: dudarik gabe sartzekoa, fisikan besterik ez baita erabiltzen. Badira euskaraz horren gisakoak: erdi-ergel, erdi-pirata, erdi-lapurra, erdi-mozkorturik....".

 - Erabakia: EArau (1996-11-29): ez da onartu. // Erabakia (2007-11-30): "sartu: erdieroale izond. iz. Elektr.".

erdiesferiko
adj. mat. Esferaerdiaren forma duena; esferaerdiari dagokiona.

Aztergaia: erdiesferiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2007-11-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-09-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erdiesferiko 2: M. Lorda ("Iruditzen dugun espeziea arruntena da, txapela neurri txikikoa [...], ganbil eta erdiesferiko artean, marroi burdintsu kolorekoa eta harizpiko ezkata biratu txikiez guztiz estalirik"), Harluxet HE ("alkatxofa [...] Urarekin batera zikinkeriarik eror ez dadin, hustubidearen ahoan jartzen den sare erdiesferikoa"); erdi-esferiko 1, M. Lorda ("Neurri erdi eta txiki arteko txapela du, 3-6 zm.zko diametrokoa, salbuespenez gehiago, hasieran ganbil eta erdi-esferikoa eta gero plano edo erditik leunki zapaldua").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erdiesferiko : AB38, HiztEn, Euskalterm 2 (erdiesferikodun 1) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erdiesferiko : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

esferaerdi-formako modukoren bat era liteke.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

erdi-x 'semi-x'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "erdi(-)esferiko: erdiesferiko: gauza bera, ongi eratua dago eta oso erabilia da. Ez dagokigu guri orain Mediterraneoa berraurkitzen hastea".

 - [E116]: ""ongi eratua dago", XKren ustez, baina zalantzak zituen lantaldeak, eta niretzat ere ukaezina da kalkoaren eragina, erdal semi-x eta euskal erdi-x parekatu izanaren ondorioa edo. XK-k hurrengo hitzari egin dion oharrean esaten duenez, egokia da "erdi-rekin era daitezkeen hitzak" zein diren jakinaraztea; baina ezin era daitezkeenak ere seinalatu beharko genituzke beharbada, erdal semi-x guztiak ez baitira erdi-x moduan ordezkatzekoak, ez behintzat beti eta automatikoki. Baina nola egin liteke hori? Nik ez nuke sartuko, badaezpada".

 - Erabakia: Erabakia (2007-11-30): "erdiesferiko izond. Mat.".

erdiesle
adj./iz. Zerbait erdiesten duena. Zeruko grazien erdieslea.

Aztergaia: erdiesle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

-le dagokie -ts(i) amaierako aditzei.

erdiespen
iz. Erdiestea. Ik. lorpen; arrakasta. Uste baino erdiespen handiagoa izan du Hiriburuko topaketak.

Aztergaia: erdiespen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

erdietsarazi, erdietsaraz, erdietsarazten
du ad. Erdiestera behartu. Hark bakarrik erdietsaraz diezaguke garaipena.

Aztergaia: erdietsarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erdietsaraz, erdietsarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ts(i)+a-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

dio ad.

erdietsi, erdiets, erdiesten
du ad. Lortu, iritsi. Erregeagandik barkamena erdiesteko. Ez dugu deus erdietsi. Hain gauza handiak eta erdiesteko gaitzak emango dizkigula. Gure indarrez ezin erdietsizko gauza.

Aztergaia: erdietsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-04-28

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ardietsi (+ ardietsarazi) 75 aldiz agertu da (B: 1; G: 1; IE: 38; EB: 10; EgAs: 25); erdietsi (+ erdiespen) 91 aldiz (G; 6; IE: 5; EB 69; EgAs: 11)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ardi- DFrec 21; AB38: 0; AB50: 3; erdi- DFrec 44; AB38 11; AB50 5; LurE; HiztEn

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erdietsi, erdiets, erdiesten. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

erdietsi da gaurko erabilera zainduetan indartu den forma

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erdietsi, erdiets, erdiesten

erdigaingabetu
adj. Esneaz mintzatuz, koipearen zati bat kendu zaiona; esnekiez mintzatuz, esne erdigaingabetuarekin egina dena. Esne osoa eta erdigaingabetua garestiagoak dira gaingabetua baino.

Aztergaia: erdigaingabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): erdigaingabetu 66: Consumer 63 (adib.: “Jogurt erdigaingabetu marrubi zaporeduna”), Berria 2 (adib.: “Barazki jatorriko esnekiak (soja, arroza, oloa...) edo behi esneki erdigaingabetu edo gaingabetuak”), Argia (“bi xerra ogik edo 225 mililitro esne erdigaingabetuk duten kaloria kopurua”); erdi gaingabetu 6, Consumer (adib.: “esne oso, gaingabetu edo erdi gaingabetuarekin osatua izan, edo "aberastutakoa" izan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu erdigaingabetu formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es semidesnatado / fr demi-écrémé: Elhuyar: erdigaingabetu, erdideskrematu / Nolaerran: erdi gaingabetu (ber.) / Zehazki: erdigaingabetu, erdigizen / Labayru: erdibitsdun, erdibikordun, erdikipurdun, gaingabetu(ta) / Adorez5000: erdigaingabetu, erdidesnatatu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta oso hedatua dago.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

esne erdigaingabetua.

erdigune
iz. Zerbaiten erdiko gunea. Ik. erdialde. Gure galaxiaren erdigunea. Erdigunetzat hartzen den puntua.

Aztergaia: erdigune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

erdiune (Ibiñ Virgil: 2 ager.)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erdigune 40 aldiz jaso da (EB-EgAs); erdi-une behin (G); eta erdi une bitan (B)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erdigune : DFrec 8; AB38 17; AB50 6; LurEn; HiztEn; Euskalterm 12 lexiatan

Bestelakoak
Jatorrizko forma

erdigune, zentru

Jatorrizko forma

erdigune, zentru; gainera: poligono araberatu baten zentru, poligono araberatu baten erdigune; poligono erregular baten zentru, poligono erregular baten erdigune

Lantaldearen irizpideak
Proposatua da eta (ia) erabat nagusitua

lehendik proposatua nagusitua baita

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-gune/-une

erdikala
adb. Ipar. Erdizka. Botila bat, erdikala betea.

Aztergaia: erdikala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2004-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

erdikala (eta erdikalaxe) IE-Zu 3 (HU Zez: "[Egiteak] ez baitire, hurbiltzeko ere, gogoan lituzken tzarkerien erdikalara heltzen"; Const: "ezari zian ohe pian botilla erdikalaxe beterik"; JEtchep: "berinazko untzi bat eskuan, odolez erdikala"); erdikalatu 1 (Lf Murtuts: "Bat-batean mariñelgoa galdua zuten, eta arraintza bera erdikalatua") eta OEH argitaratuan gainera: Prop 1892 ("Ezpaitzuten ekharri lehen aldian erdikalatzekoa baino gehiago, erran zioten bere jendei, zohazila berriz ere bilha, nahi ginituela igorri zakua bethea"), Eskual 1908 ap. DRA ("Eltzea uzkailirik behin hustu dea edo erdinkalatu [sic], edo estalgia bera makurtu?"), Herr 1961 ap. DRA ("Hamabortz urte hoik behin erdikalatuko diozkate ondoko egunetan, eta geroxago berriz ere ttipituko"); erdizkalatu 1 (Lf Murtuts, eta OEH argitaratuan agerraldi bera Lf GH 1929tik jasoa da: "Sabeleko debruak itsuturik, gure muttikoa hasten da beraz eria untzian sar, ahorat ekar; justa eta musta, eta berriz busti, eta berriz milika, halako moldez non xokoleta azkenean erdizkalatu baitzuen"); erditara(t) 2 (JE Bur: "Hastapenean, tabako ondo larriaren ostoak irakinarazten zituzten ur garbian; gero, irakin hura erditarat ekartzen"; Mde HaurB: "Botila erditara hustua zuen"); erditaratu 1 (JE Bur: "Bainan, duela hamabotz bat egun, ttipitu zaukuk irabazpidea, erditaratu kasik") eta OEH argitaratuan gainera beste hau: Herr 1960 ("Ez dira holakoak plaza gizonak eta ukhanik ere pilotan joko ederra erditaratzen da jenden estimua").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erdikala 2 ager. IE (D. Landart: "Sukaldeko mahainaren gainean, botoila bat, erdikala arnoz betea", JEtchep, OEHko testuinguru berean); erditarat behin (Eskual 1905: "Mildiou delako gaitzak egin dako uztaila erditarat ausiki gaixtoa aihenari"); erditaratu 2 ager. (Herr 1987: "Eta bederatzi haurdun familiak berriz ehuneko 82, heldu baita ixtante erditaratuak izanen direla halako familian haundiak", "Funtsean familia haundiak (haiek baitira lau haur bederen dauzkatenak 16 urtez pekoak) erditaratuak dira zenbait urtez").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erditaratu : HiztEn, LurE; erditaratze : LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erdikalatu : EuskHizt, Casve EF (erdikalatü: réduire à moitié) HaizeG BF (se réduire à moitié), Lh DBF (se réduire à moitié), DRA (reducir a la mitad, llenar hasta la mitad), PMuj DVC (reducir a la mitad, dimidiar, mediar); erditaratu : EuskHizt, HiruMila (venir a la mitad, reducirse), ElhHizt (reducir a la mitad), EskolaHE, DRA (venir a la mitad, reducirse); erditaratze : EuskHizt, HiruMila (acción de venir a la mitad, reducirse); erditara : DRA (a la mitad); erdikalaxe : Casve EF (à peu près à moitié), Lh DBF (à peu près à moitié); erdikalari : PMuj DVC (rentero, arrendador, etab.); erdizkalatu : EuskHizt (†erdizkalatu ik. erdikalatu), DRA (dejar en algo más que la mitad); erdikara : HaizeG BF (à moitié); erdizkala : DRA (algo más que la mitad); erdikala : Casve EF (à moitié), HaizeG BF (la moitié environ, à demi), Lh DBF (la moitié environ), DRA (aproximadamente la mitad), PMuj DVC (casi la mitad, a medias) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

J-L. Davantek ez ditu ezagutzen erdikala, erdikalatu eta erdizkalatu (bai, ordea, erditara, erditaratu); baina, erabiliak direnez, onartzekoak direla dio.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

botila bat, erdikala betea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "erdia betea [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

erdikalatu, erdikala/erdikalatu, erdikalatzen
1 da/du ad. Erdiraino bete. Lehen aldian ez baitzuten ekarri zakua erdikalatzeko baino gehiago, erran zien, zihoazela berriz ere bila, nahi genuela igorri zakua betea.
2 da/du ad. Erdira ekarri edo etorri.

Aztergaia: erdikalatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. erdikala.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn:- / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

erdikala(tu), erdikalatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

erdikari
iz. mat. Angelu bat bi zati berdinetan banatzen duen zuzen edo planoa.

Aztergaia: erdikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Mat.

erdikide
iz. Parte-hartzailea. Harengan dagoen betikotasunaren erdikide direla.

Aztergaia: erdikide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erdiko
adj. Bitartekoa, ertaina. Luze, labur, erdiko, handi eta txiki, Jaunak guztiak ondo egin zituen. Sendi ertaina edo erdikoa hartu behar dugu eredutzat.

Aztergaia: erdiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 38: Afrika Erdiko Errepublika

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: mediano, medio; erdiko maila: grado medio; erdiko ziklo: ciclo medio / HitzIrud: "erdiko erreia = carril del medio".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

luze, labur, erdiko, handi eta txiki.

erdiko eri
iz. Ipar. Hatz luzea.

Aztergaia: erdiko eri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

medio, corazón; médius: eri-bihotz (Sc ap. A), erpihotz (BN-baig ap. A) b) Eri-biotz (R), biotz eri (R-vid), dedo del corazón" A. BIHOTZ-ERI. a) "(R-vid), dedo mayor" A. 2 ergoien. "Ergohen (S), dedo mayor" A. Cf. 1 eri. tarteko "(L-ain), dedo del corazón" A. erdiko "(Sal), dedo mayor" A. Cf. Lar y Añ: "Dedo de en medio, atz erdikoa".

eri pottolo, I. Borda (“Haurretan, igandeetan prediku aulkietan bermatu eta astean oilasko batez ase apezen eri pottoloez trufatzen ginela oroitu nintzen orduan”).eri ttittil 2, I. Borda (“Kostaldeko feminista feminino historikoak oro han ziren, eri ttittila gora c'est délicieux grazioski hustuka, halaber ahots elkorrez hitz egiten zuten lesbiana politikoak, eta, arrahaurretaz hanpuroski kuruka zebiltzan berrogeita hamar emazteen erdian, zazpi gizon”, “Berriak judutar elkarteak xifritu zituen, bigarren mundu gerran Pio-k ez zuelako eri ttittila mugitu Hitlerek kontzentrazio eta esterminazio zelaietan zeraman soluzio finala-ren geldiarazteko edo gaitzesteko”).eri ttiki, Berria (“Haur txikiei eskuko erien izenak erraten zizkieten, adibidez: “Eri ttikia, haren mutila, lanpero, lanpetit eta zorri hiltzailea”).eri kikil, Nora Arbelbide (“Ahurra gogortua, eriak zabal eta makur, eri bihotza besteak baino laburrago eta eri kikila plegatua... Pilotari baten eskuak dituen ezaugarriak erakusten ditu esku moldatu horrek”).eri bihotz, Nora Arbelbide (“Ahurra gogortua, eriak zabal eta makur, eri bihotza besteak baino laburrago eta eri kikila plegatua... Pilotari baten eskuak dituen ezaugarriak erakusten ditu esku moldatu horrek”).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-20): Onartua: erdiko eri iz. Ipar.

erdikoi
adj. g. er. Zentralista.

Aztergaia: erdikoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: erdikoitasun : J.L. Davant Herr 11-7-1968 ("Ipar Eskual-Herriak aski pairatzen zuen jadanik Pariseko erdikoitasunaren ondorioz", "Orai hunen lauzkazale, Europaren erdikoitasuna edo zentralisma").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erdirakoi 1: ELA/STV 1992 ("Kontzepzio estatalista erdirakoi eta uniformista zaharkituek desagertzeari oraindik jarkiera jartzen dioten eszenategi berrian, Europako herriek geure kontinenteari honako hau emateko parada erreibindikatzen dugu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erdikoi : DFrec 1, AB38 1; erdikoikeria : AB50 5; erdikoitu : DFrec 1; erdirakoi : DFrec 6, AB38 2, AB50 3, HiztEn, Euskalterm 3; erdirakoikeria : DFrec 3, AB38 1; erdirakoitasun : DFrec 1, AB38 1. Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erdikoi : HiruMila, Casve EF, PMuj DVC; erdikoitasun : HiruMila, PMuj DVC; erdirakoi : HiruMila, Casve EF, PMuj DVC; erdirakoitasun : HiruMila, Casve EF (erdirakoitarzün), PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "erdikoia = centrista".

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-koi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zentralista.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: "centrista" esateko.

 - Erabakia: EArau (1996-11-29): ez da onartu.

erdikoitasun
iz. g. er. Zentralismoa.

Aztergaia: erdikoitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zentralismoa.

erdilari
iz. kirol. Taldekako zenbait kiroletan, zelaiaren erdialdean jokatzen duen jokalaria. Erdilaria izan arren, taldeko golegile nagusia ere bada. Aurreko denboraldian eskuineko erdilari postuan aritu zen.

Aztergaia: erdilari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "erdilaria = central (jugador / a)".

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper