50535 emaitza bilaketarentzat - [15401 - 15450] bistaratzen.

erdimin
iz. Batez ere pl. Erditzean izaten diren oinazeak. Ik. haur min. Heure neke eta erdiminak ugalduko dizkinat. Erdiminez egon.

Aztergaia: erdimin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erdiondo
iz. Erditu ondoko denbora. Erdiondoko odol galtzeak.

Aztergaia: erdiondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo aditzekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

erdiondoko odol-galtzeak.

erdipurdi
adb. Erdizka, ez ondo ez gaizki. Erdipurdi atera zaio kontua. Hura ondo, eskerrik asko; ni erdipurdi. Beste gauza bat da batzuei ongi edo gaizki edo erdipurdi iruditu zaien.
Azpisarrerak

Aztergaia: erdipurdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: erdipurdiko .

erdipurdika
adb. Erdizka, erdipurdi. Ez zuen esaldia amaitzeko betarik izan, ezta erdipurdika ere.

Aztergaia: erdipurdika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

erdipurdiko
adj. Euskaldunek egiten duten erdipurdiko erdara horretan. Eta zer esan erdipurdikoen mailara ere heltzen ez denean?
Loturak

Aztergaia: erdipurdiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-01-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erdipurdi sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

erdiragarri
adj. Erdiratzen, erabat hunkitzen duena. Ik. bihotz-erdiragarri; urragarri; zirraragarri; lazgarri. Haren negarrak eta auhenak erdiragarriak ziren. Ikuskizun erdiragarria!

Aztergaia: erdiragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erdiraketa
iz. kirol. Erdiratzea. Eskuin hegaletik egindako erdiraketa baten ondorioz iritsi zen gola.

Aztergaia: erdiraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): erdiraketa 256 [Kirol.]: Berria 103 (“Erdiraketa itxia espero nuen”), EiTB 147 (“Llorentek buruz errematatu zuen Yesteren erdiraketa”), DiarioVasco 6 (adib.: erdiraketa baten ondorioz baloia bigarren zutoinera iritsi eta Mikel Larrañagak buruz sareetara bidali zuen baloia”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: erdiraketa 113: Berria 112 (adib.: “Hala, minutu erdia bete ez zenean lehen aukera izan zuen, baina Kollerrek gutxigatik ez zuen buruz errematatu Nedvedek eginiko erdiraketa”), Joan Mari Irigoien (“Eta bigarren zatiari ekin eta antzeratsu joan zen neurketa, harik eta, ordu laurdena falta zela, nik hegaletik erdiraketa itxi bat egin nuen arte”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es centro / fr centre: Elhuyar: erdiraketa, erdiratze / Nolaerran: erdiratze, erdiraketa / Zehazki: erdiratze / Labayru: erdiratze, erdiraketa / Adorez5000: erdiraketa.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

erdiratze iz. Kirol. araua da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Onartzekoa da arloa zehaztuz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

erdiratu, erdira/erdiratu, erdiratzen
1 da/du ad. g. g. er. Erdibitu, hautsi; arrakalatu. Lantza-kolpe batez saihetsa erdiratu zion. Haitzak erdiratu ziren.
2 da/du ad. Tristura edo min handia hartu edo eman. (Batez ere arima erdiratu eta kideko esapideetan). Ik. bihotza erdiratu. Eta zure amodioz ni nola erdiratzen ez naiz? Arima erdiraturik, odoldurik.
3 da/du ad. Erdira etorri; erdira ekarri. Goiza erdiratu zen garaian.
4 du ad. kirol. Taldekako zenbait kiroletan, jokalari batek baloia zelaiaren albo batetik, aurkariaren ate inguruan dagoen bere taldeko beste jokalari bati bota. Baloia erdiratu zuen.
Azpisarrerak
erdiratzaile
adj. Erdiratzen, erdibitzen duena.

Aztergaia: erdiratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

erdiratze
iz. kirol. Taldekako zenbait kiroletan, jokalari batek baloia zelaiaren albo batetik, aurkariaren ate inguruan dagoen bere taldeko beste jokalari bati botatzea. Atzelari bizkaitarraren erdiratze ederra bikain errematatu zuen Milosevicek.

Aztergaia: erdiratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

erditaratu, erditara/erditaratu, erditaratzen
da/du ad. Ipar. Erdira etorri, erdira ekarri. Ik. erdiratu 3. Duela hamabost bat egun, txikitu zaigu irabazpidea, erditaratu kasik.

Aztergaia: erditaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

erditara(tu), erditaratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

erdira etorri, erdira ekarri.

erditik egin
ad.-lok. Erdibitu. Oihala erditik egin. Euskaldunak mendiez bi aldeetan erditik eginak.

Aztergaia: erditik egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

erditsu
1 iz. Gutxi gorabehera erdia. Oren erditsu baten buruan etorriko da. Horietarik erditsuek herriko hizkuntza bazekiten. Bildotsen erditsua galdu da.
2 iz. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean). Ik. erdi1 3. Gauaren erditsuan. XIX. mendearen erditsuan. Hegoaldearen erditsuan. Bekoki erditsuan duen marka. Erditsuan utzi dute lana. Zubi erditsura heldu direnean. Uztailaren erditik Abuztuaren erditsuraino.

Aztergaia: erditsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erditsuan utzi dute; oren erditsu baten buruan etorriko da.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu bidezko zein eratorri sartuko den erabaki gabe dago

erditu, erdi/erditu, erditzen
da ad. Erdi. Alaba batez erditu zen.

Aztergaia: erditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-04-28 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erditu, erdi, erditzen. da ad.: alaba batez erditu zen.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. erdibitu

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erditu, erdi, erditzen

erditze
iz. Sabelean den umea edo umeak mundura ekartzea. Ik. haur egite; haur ukaite. Erditze gaiztoz, erditze txarrez hil.

Aztergaia: erditze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erditze gela, erditze-gela
iz. Ospitaleetan, erditzerako prestaturiko gela. Erditze-gelak kolore horretakoak direla haurdun dauden amak lasaitzeko. Zilbor hestea jasotzea erditze gelan bertan egiten da, haurra jaio eta berehala.

Aztergaia: erditze-gela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-01-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh37 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 33 (Argia 1, Berria 4, EiTB 2, Elhuyar 6, Elkar 19, Laneki 1); ETC: 97

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: erditze gela: sala de partos / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: erditzeko gela (Osasun.).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

erditze iz. Sabelean den umea edo umeak mundura ekartzea. Ik. haur egite; haur ukaite. Erditze gaiztoz, erditze txarrez hil. Erditze gela.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gela.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "ospitaleetan eta aski erabilia da; sartzekoa, nik uste".

 - [E116]: "XX. mendeko corpusak lau aldiz bildu du, Eustat-en testuetan; gaurko prosaren testuetan beste bizpahiru aldiz ikusi dut (A. Epaltza, A. Iturbe). Ez dakit "aski erabilia" den, baina ez dut onartzeko eragozpenik. Beraz, sartuko nuke".

 - Erabakia: Erabakia (2007-12-21): "erditze sarreran erditze-gela sartu, adibide gisa".

erdiuharte
iz. Penintsula. Iberiar erdiuhartea.

Aztergaia: erdiuharte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. penintsula.

erdiz erdi
adb. Erabat; erdi-erdian, bete-betean. Ateak erdiz erdi ireki. Erdiz erdi helburuan jo. Erdiz erdi asmatu. Erdiz erdi huts egin. Erdiz erdi atzemanak izan dira ohoinak. Darabilgun arazoa erdiz erdi hartzen duen kontua.
Loturak

Aztergaia: erdiz erdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

erdizirkular
1 adj. Zirkuluerdiari dagokiona.
2 adj. Zirkuluerdiaren forma duena. Adreiluzko ganga erdizirkularra duen soto batean geunden.

Aztergaia: erdizirkular

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 2004-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erdizirkular 9: J.M. Iraolagoitia 4 (adib.: "Hodi erdizirkularrak / Barraskiloa / Utrikulua / Sakulua / Leiho Obala / Leiho biribila"), Natur/8 2 (adib.: "Sentimen honi gehien laguntzen dion organoa barne-belarria da eta horren baitan xahakoa, zakutoa eta hodi erdizirkularrak"), UZEI 3 ("Eliza baten burualde edo atzeko fatxadan kokatutako zatia, jeneralean planta erdizirkularrekoa eta batzutan poligonalekoa, labe-gangaz estalia, jatorrian ekialdera begira jartzen zena presbiterioarentzako toki bezala"); erdi-zirkular 1, Arabako zubiak ("Tipologiari dagokionez, zubibularrak eta ezproiak dira agian atal berezienak; oin erdi-zirkularrean eratuak dira, era simetrikoan, eta oinarrizko dobelen altueran amaitzen dute gorako garapena").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erdizirkular : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 3 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erdizirkular : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: erdizirkular / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Elkarketa nahiz eratorpen zalantzazkoak

erdi- forman egokitu izan da erdal semi- osaerako hainbat forma; LEF batzordeak landu zuen auzia, eta azken ondorioak ezagutzean berrikusi beharko dira honelakoak.

erdizka
1 adb. Ez osorik; bukatu gabe. Bizitza berri bat hartzea, ez erdizka, baizik eta osoro. Lana erdizka egiten dutenak. Hori ezin daiteke erdizka utzi. Lurreko gauzak axaletik eta erdizka baizik ikusten ez ditugunean. Gauzak erdizka dakizkitela. Ez dira egiak erdizka baizik esaten. Belarriak erdizka estaliz.
2 adb. Batez ere Ipar. Erdi bana. Irabaziak, erdizka. Bi etxeko jaunek elkar hartzen dute; egiten dute gisua erdizka, lana ere bai.
Azpisarrerak

Aztergaia: erdizka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "hau aditzondoa da (gauzak erdizka egin) baina bai jautzi dantzetako pauso ezagunetako bat. Oso arrunta da eta dantza bakoitzean dozena bat aldiz kantatzen da. Erdizka bietan! Izen bezala ere erabil daiteke, nahiz erabilera mugatua duen: erdizkak berehala ikasiko dituzu. Azkeneko erabilera hau ez dakit aipatu behrko litzatekeen edo ez. Nire proposamena: erdizka adlag.: gauzak erdizka egin; erdizka lauetan!; erdizkako izlag.".

 - Erabakia: Erabakia (2007-12-21): "erdizka adlag.: gauzak erdizka egin. / erdizkako izlag.".

erdizkako
adj. Haren erdizkako esan eta hitz ilunekin, ez duk erraz jakiten. Erdizkako egiak.
Loturak

Aztergaia: erdizkako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1999-01-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: adib. / EskolaHE: AS

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: regular (adj.)

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -zka-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erdizka sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

erdizkatu, erdizka/erdizkatu, erdizkatzen
1 du ad. Ipar. Erdibitu.
2 du ad. Ipar. Erdizka, erdi bana izan. Harekin batean ohore hura erdizkatu nahi ez dutenei.

Aztergaia: erdizkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erdizkatu, erdizka(tu), erdizkatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

erdizkatu, erdizka(tu), erdizkatzen

erdu
bizk. etorri!-ren baliokide den hitza. (Aginterazko forma). Ik. erduze. Erdu hona! Erdu, nire Aitaren bedeinkatuok! Erdu nigaz, Sabin.

Aztergaia: erdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'zatoz(te)': erdu nire Aitaren bedeinkatuok.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalpena aldatzeko eskatuz (Mendebaldekoek ere hala nahi baitute), hots: erdu sg. / erdu(z)e pl. bereizketa eginez (eta adibidea horri egokituz). Eta arrazoia bat dator lantaldearen 32.12 irizpidearekin: berria da bereizketa, baina darabiltenek bereiziz darabilte XX. mende ia osoan.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

erdu nire Aitaren bedeinkatuok

Forma baten adiera(k)

zatoz(te)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "ados".

 - [E116]: "Ni ere ados; baina erabaki beharra dugu erdue ala erduze izango den forma berria. Erabakitzean, honela birmolda daitezke azalpen zahar eta berriak: "erdu Bizk. 'zatoz': erdu nigaz, Sabin". "erdue [edo erduze] Bizk. 'zatozte': erdue / erduze nire Aitaren bedeinkatuok. Bizkaiera menderatzen dutenek esateko".

 - Erabakia: Erabakia (2007-12-21): "erdu Bizk. 'zatoz': erdu nigaz, Sabin".

erdutu, erdu, erdutzen
da ad. Ipar. zah. Abiatu. Gure eginbidearen egitera eta trabailatzera ernatuko eta erdutuko garela.

Aztergaia: erdutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erdu, erdutzen.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

da ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

abiatu.

erduze
bizk. zatozte!-ren baliokide den hitza. (Aginterazko forma). Ik. erdu. Erduze, nire Aitaren bedeinkatuok.

Aztergaia: erduze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2007-12-21
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-09-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

erdu : a) singularra 90 aldiz ageri da: B 81 (Añ 14, Mg 8, JJMg BasEsc 5, Astar II 13, Ur MarIl 5, AB AmaE 5, Azc PB 5, Ag AL, A 4, Echta Jos 5, Kk Ab II 2, Altuna 3, Enb 3, Otx 3, Erkiag Arran 2, Bilbao IpuiB 2, Gand Elorri), G 4 (Echag 2, A Ardi, Gazt MusIx), EB 5 (Arti 3, Osk Kurl; eta MEIG aip.) eta galdera baten aurretik "ikus dezagun"en baliokide diren beste 6 erdu ona (Mg CO); b) plurala 9 aldiz, B (Mg PAb 2, JJMg BasEsc 3, Astar II 3, Azc PB); erdue 25 aldiz, B (Añ 5, AB AmaE 14, Itz Azald 2, Kk Ab II, Enb 3); eta hiruna aldiz erdube (Mg PAb, Astar II 2) eta erduze (Bilbao IpuiB 2, kanta zaharra ap. SMitx Aranz).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erdu (singularra) 16 aldiz: B 13 (Albzur, Irakatsiak, A Latsibi 2, Arriand, ZA, Euzkadi 1918 3, Onaind, J.L. Beobide, I. Zubiri, Larrak), G 1 (A Ipuiñak), EB 2 (Hitz egin!, Kotxe-lapurrak); erdue behin (bizkaierazko bertsoak, ap. J-L. Davant AbadiaU).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erdu : DFrec 7 (sing.), AB50 1 (venir), HiztEn ("etorri"-ren baliokide den hitza), LurE ("etorri"-ren baliokiden den hitza; ik. erdutu); erdutu : HiztEn (abiatu, heldu), LurE (abiatu, heldu; eta erdutze) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erdu : EuskHizt (erdu 1: "etorri"-ren baliokide den hitza; erdu 2: heldu, iritsi), ElhHizt (ven, venid; AS: erdu hona: a ver, veamos, sirve de introducción a un pregunta), EskolaHE ("etorri"-en baliokide den hitza), DRA (1 reconcentrarse; 2 ven, venid), PMuj DVC (1 reconcentrarse, 2 venir, llegar, adib. erdu ona!: ven acá, 3 concluir, 4 ez erdu ta ez merdu); erdutu : EuskHizt (abiatu, heldu), HiruMila (venir; eta adib.: erdu hona: ven acá; erdu: ven; erdue: ven acá), ElhHizt (partir, llegar), EskolaHE (abiatu, heldu), DRA (1 partir; 2 implorar, rogar de venir en ayuda), Lh DBF (1 venir; 2 implorer, prier de venir au secours), PMuj DVC (1 reconcentrar; 2 disimular) // eta beste hauek: EuskHizt: † erdue ik. erdu // PMuj DVC: erdu-arazi (condensar), erdu-arazde (condensativo), erdugailu (condensador), erdugarri (condensable), erdutzaile (condensador), erdutze (condensación), erdutzeko (condensativo) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: Ik. erdu / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

Bizkaitarrek argitzekoa da erdue ala erduze den gaurko forma nagusia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "ikus aurrekoa".

 - Erabakia: Erabakia (2007-12-21): "erduze Bizk. 'zatozte': erduze nire Aitaren bedeinkatuok".

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. erdu.

ere
1 adb. Lehenago adierazi denari zerbait gehitzeko erabiltzen den hitza. (Partikula enklitikoa izanik, dagokion izen sintagmaren edo esaldiaren eskuinean ezartzen da beti). Ik. halaber; berebat 2. Mikel etorri da; Ane ere etorri da. Mikel ez da etorri; Ane ere ez da etorri. Amaia ere badator. Beste erantzunik ere badago. Euskal idazleak arloteak, eskasak, gogaikarri samarrak ere bai, agertzen zitzaizkigun. Aukerak eskainiak daude, eta hori aski ez dela, hautespenak ere eginak daude. Hemen ez ezik, orobat gertatzen da bestetan ere. Lozorroan zetzan Euskaltzaindia ere iratzarri zen. Beste zerbait ere nahasten zen, ordea, horretaz landa. Min ematen dit entzuteak ere. Jateko ere nahiago dute oilasko haragia. Gero hasi nintzen irri egiten ere. Zertan gauden ere begiratu gabe. Zeruan bezala lurrean ere. || Egia ere da bazela orduan orain ez den beste lanbiderik.
2 adb. (Bigarren esaldiko aditza ezabaturik; bai edo ez-en laguntza behar du). Ik. baita2; bai eta... ere;  + ezta1; ez eta... ere; orobat. Honek egin du; guk ere bai (edo baita guk ere). Mikel etorri da; Ane ere bai (edo baita Ane ere). Mikel ez da etorri; Ane ere ez (edo ezta Ane ere). Jonek ez zuen sagarrik ekarri eta patatarik ere ez. Aita berandu etorri da, baina ama ere bai. || Ez dute euskaltzale guztiek idazten jardun beharrik, filosofiaz mintzatzen hasi beharrik ere ez. Halatan galdegiten du eta ihardesten ere bai. Kontzientziako harra bizi da, eta biziko ere bai beti infernuan.
3 adb. (Aditz jokatuari dagokiola). Batasun aldera irauli ere egin zen, isuri ez ezik. Ez dira kentzen, eta dirudienez kenduko ere ez dira guztiz. Irakurri ere badut inoiz edo behin.
4 adb. (Perpausean jokaturik dagoen aditz beraren partizipio burutuaren eskuinean, aditz nagusiaren ekintza nolabait indartzeko). Ik. izan ere. Jakin ere, ez zekien gutxi gero berak! Esan ere, bereak eta bi esan zizkion.
5 Nahiz (eta), arren. (Edozein motatako baldintza esaldiri erantsia). Handia bada ere, sar daiteke hemen. Tolosarra bada ere, ez daki euskaraz. Etorriko balitz ere, ez genuke ikusiko. Beste zorigaitzik izan ez balitz ere, hau aski izan behar zen bekatutik niri ihes eragiteko. Euria ari badu ere, aterako gara. Txit bihotz oneko zela ere, haserrekor zen. Egia izanik ere, ez dizut sinetsiko. Egia ez izanik ere, sinetsiko dizut.
6 (zer, nor, non eta gainerako galdegileen eskuinean). Ik. zer ere; nor ere; non ere.
7 (Indargarri gisa, ezer, inon, inor eta kidekoen eskuinean, ezezko esaldietan, edota berriz, berriro eta kidekoen eskuinean). Ik. ezer ere; inon ere;  + berriro ere; berriz ere; badaezpada ere; baizik ere; deus ere; oraindik ere; sekula ere; neholaz ere.
8 (Indargarri gisa, izenondoen, adizlagunen edo zenbatzaileen eskuinean, batez ere ezezko esaldietan). Zelan?, hemen gauzak ez dabiltza ondo ere. Elkarri begira geratu ziren neskak, ustekabean harrapatuta, eta ez da harritzekoa ere. Pozik gaude hori entzuteaz, jakina, baina, egia esateko, ez digu asko ere ardura. Ez dugu asko ere nahi. Argi zegoen hark ez zuela horri buruz gehiegi ere hitz egin nahi. Lar ere bazakizkiat nik estudianteen kontuak. || (hain, oso eta kidekoekin). Falta zaion zatia hain handia ere ez da. Oso ondo ere ez nekien zerk ematen zidan mina.
9 (Harridurazko zenbait esalditan; gehienetan esaldiaren osagairen baten elipsiarekin). —Nahigaberen bat eman al dizugu? —Ez, andrea; esatea ere! Zer zozokeria!, horrelako galdera egitea ere! Hemen da bera; azkenean ere!
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Arotzaren etxea zotzez, zotzez ere gaitzez. Batek mila balio eta milak bat ere ez. Batzuen gatzontzian ere harrak sortzen dira. Bilbao, han ere dongeak birao. Handikeria, lilitzen bada ere, ez da bihitzen. Zurginaren etxea zotzez, zotzez ere motzez.

Aztergaia: ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

guk ere (bai); etxea ere; gaur ere; esan ere; batez ere; hala ere; *ere bai e. baita ere; *ere ez e. ezta ere.

Informazio lexikografikoa
Erabilera sintaktikoa argitu

gramatikari dagozkion argibideetako zein jaso behar du hiztegiak? Orain-oraingoz, *ere bai modukoak gaizki daudela esatera mugatuko da

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "52 zenbakian egiten den galderari eutsiz, uste dut nahikoa izan litekeela honako oharra: ere esaldi barnean, aurrean duen elementuarekin loturan; ...ere bai/...ere ez moldea esaldi amaieran. Edozein modutan ere, elementu honen erabilera aukerak hiztegihonetatik kanpoko obretan kokatu behar dira" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "adibidea hobeki ipini beharko litzateke: * ere bai e. baita (ere), *ere ez e. ezta (ere)".

 - [E116]: "ongi ari da XK, forma hori baitute lehen itzulian arautu genituenek, ere parentesi artean dutela: baita... (ere) eta ezta... (ere)".

 - Erabakia: Erabakia (2007-12-21): "OK, hau da, egokitu adibideak: "ere [...] hala ere; *ere bai e. baita (... ere); *ere ez e. ezta (... ere)".

eredu1
iz. Zerbait egiteko edo moldatzeko iturburutzat hartu behar den gauza; bere nolakotasun bikainengatik norbaitek bere egitekoetan jarraitzen dion edo jarraitu behar liokeen pertsona edo gauza. Lapurtera, euskara idatziaren eredu. Zu zara euskal emakumeen eredua. Haren jokaera eredu gertatu da guztiontzat. Euskal autore gailenak ditu eredu. Greziar ereduak. Abertzaletasun eredua. Platon eredutzat harturik. Giza eredu jatorra. Gogor antzekoak dira itzulpenak, baina gogoan eduki zailak direla erdal ereduak ere. Frantses ereduko intelektual tipikoak ogibidez idazleak edo kazetariak dira. || Irakaskuntzako A, B eta D ereduak (Ik. hizkuntza eredu). Herrialdez herrialde, D eredua nagusi da Gipuzkoan, sare publikoan zein itunduan.
eredu2
iz. bizk. Era, tamaina, modua. Eredu lastimagarri hartan ikusirik ere ez zen errukitu.
eredugarri
adj. Eredutzat hartu behar dena. Ik. ereduzko. Eraman ezazue biziera eredugarria jentilen artean.

Aztergaia: eredugarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
eredura
-en arabera. (-en atzizkiaren eskuinean). Gizonen eredura handi dena, nardagarri da Jainkoaren aitzinean.
Loturak

Aztergaia: eredura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1999-01-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eredu sarrerari dagokion azpisarrera.

ereduz
-en arabera. (-en atzizkiaren eskuinean). Gaizki idatzia dago latin klasikoaren ereduz neurtzen baldin bada.
Loturak

Aztergaia: ereduz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eredu sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

x-ren ereduz gisa erabilia.

ereduzko
adj. Eredutzat hartu behar dena. Ik. eredugarri. Ereduzko gizona. Jokaera bikaina eta ereduzkoa.
Loturak

Aztergaia: ereduzko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

-zko

eregi, eregi, eregiten
du ad. bizk. Eraiki. Elizatxo bat eregi.

Aztergaia: eregi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eregi, eregiten. Bizk. du ad. 'eraiki'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. Ik. eraiki

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

eregu
iz. bizk. Balakua, txera. Azote, barau eta nekagarrien lekuan, bilatu ditut atseginak, ereguak eta gozotasunak.

Aztergaia: eregu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

balakua, txera.

ereiaro
1 iz. Ereiteko garaia. Izarrak ikertu behar dira, haiek erakusten baitituzte ereiaroak.
2 iz. Ekaina. Harat etorri zitzaizkigun, ereiaroaren hamabi edo hamahiruan, beribil handi batzuk.

Esaera zaharrak

Done Meteri Zeledon, porru ereiaro on.

Aztergaia: ereiaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: ereiaro

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: ereiaro: Ik. ekain / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aro.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ekaina.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "OEHko adibideak ikusita, ez da egokiago g.g.er.?".

 - [E116]: "seguru asko, arrazoi du MAk, segurua baita gaur gutxi erabiltzen dela; lehen, berriz, aski hedatua zen (13 testutako aipamenak ikus litezke OEHn, eta ez dira gehiago gaur hobesten dugun ekain formarenak). Egokiena hau da: ereiaro h. ekain (hori da agorril - abuztu bezalako bikoteekin egin duguna, nahiz "h" sartzeak gero gauzak ez dituen hobetzen. Guztiei buruz erabaki bakarra hartu beharko da bigarren itzuli hau bukatzen dugunean. Beraz, proposamena: ereiaro h. ekain".

 - Erabakia: Erabakia (2007-12-21): "ereiaro iz. h. ekain".

ereile
iz. Zerbait ereiten duen pertsona. Artoaren ereilea. Hazi-ereilea. Atera zen ereilea ereitera.

Aztergaia: ereile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erein, erein, ereiten
1 du ad. Lurra prestatu ondoren, hazia bertan barreiatu edo sartu. Jan nahi du, baina ez erein. Besagainka erein. Gaztelan badira lurrak, anega bat gari erein eta hogei anega ematen dituztenak. || Herria erre eta gatza erein zuen, sekula ezer eman ez zezan eta inor bizi ez zedin. || (nor osagarria hazia barreiatzen den lurra bera dela). Gari arloa erein.
2 du ad. Gauza abstraktuez mintzatuz, nonbait sartu edo barreiatu, ondorioak izan ditzan. Jainkoak gure bihotzetan erein nahi duen hitz santua. Hiztegi batetik hitz bakanenak bildu eta parrastaka ereitea. Gorrotoa erein. Berri ustelak erein.

Esaera zaharrak

Bakan ereina, bakan sortu. San Jurgi, artoa ereiteko goizegi; San Marko, artoak ereinda balegoz.

Aztergaia: erein

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erein, ereiten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erein, erein, ereiten

ereinaldi
iz. Ereiten den aldia. Hazi txarra erraz eta edonon ernatzen da, lehen ereinaldian ez bada, bigarrenean edo laugarrenean.

Aztergaia: ereinaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
ereinotz
iz. Hosto iraunkor usaintsuak dituen zuhaitza (Laurus nobilis). Ik. erramu1. Ereinotzezkoa du koroa buruan. Ereinotz abarra.

Aztergaia: ereinotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Laurus nobilis.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "Oharrik ez duenez, bere horretan sartu zerrendan".

 - Erabakia: Erabakia (2007-12-21): "utzi bere horretan".

ereintza
1 iz. Ereitea. Ereintza bezain handia izango da fruitua. Idazleen lana ereintza gisakoa da. Ereintzak egin.
2 iz. Ereindako lurra. Ereintzak hondatzen dituzten antxumeak.

Aztergaia: ereintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
ereite
iz. Lurra prestatu ondoren, hazia bertan barreiatzea edo sartzea. Hazi ereiteak eta biltzeak.

Esaera zaharrak

Orri erortze, gari ereite.

Aztergaia: ereite

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

ereizio
iz. naf. Uzta.

Aztergaia: ereizio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Naf.

Forma baten adiera(k)

uzta.

erekzio
iz. biol. Ehun organiko, bereziki zakila, odolez bete eta puztea edo tentetzea. 25 eta 75 urte bitarteko milioi eta erdi gizonek erekzioa lortzeko arazo kronikoa dute. Erekzioa gizontasunaren sinbolotzat hartzen da gaur egun gizartean.

Aztergaia: erekzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): erekzio 38: Elhuyar (“erekzioaren disfuntzioa”), Consumer 20 (adib.: “Zutitze edo erekzioa fenomeno konplexua da eta era askotako faktoreek dute zerikusia”), Berria 10 (adib.: “Jakin badakigunean gizonen eta andreon desioa, erekzioak, plazerak oso modu desberdinetan garatzen direla”), EiTB 6 (adib.: “Familia horietako batean, aita paraplegikoa da eta ezin du modu naturalean erekziorik eduki”), Argia (“sexualitatea ez da soilik jardun fisiologikoa, ez dira erekzio handidun super-gizonak eta pasio izugarridun super-emakumeak, eta eskema horren mesedetan funtzionatzen dute medikamentuek”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: erekzio 24: Berria 9 (adib.: “Gizonezko gehienek izaten dute, noiz edo noiz, erekzioa lortzeko arazoren bat, baina 25 eta 75 urte bitarteko milioi eta erdi gizonek erekzioa lortzeko arazo kronikoa dute”), Luis Elberdin 14 (adib.: “Haren gorputz leizetsuak ia-ia ipurtzuloan hasten dira, eta erekzioa gertatzen denean erraz asko jarraitu ahal da barrabilen atzetik ipurtzuloraino”), Filosofia apaingelan (“zenbat eta zakil-haria gehiago tenkatu, orduan eta erekzio harroagoa eragingo didazu”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es erección / fr érection: Elhuyar: (Biol.) erekzio, tentetze, zutitze / Nolaerran: (construction) eraikitze, eraikuntza, altxatze | (organe) gogortze, zutitze, erekzio / Zehazki: zutitze, eraikitze, jasotze | (del pene) zutitze; erekzio / Labayru: erekzio, tentetze, zutitze, gogortze / Adorez5000: zutitze, tentetze, tentetasun; (construcción) eraikitze, eraikuntza.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

ereman
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, ereman-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eraman1].

Aztergaia: ereman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ereman* e. eraman.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. eraman

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

eremita
iz. Ermitaua. San Paulo, lehen eremita.

Aztergaia: eremita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

eremu
1 iz. Basamortua. Eremu hartan zebiltzanean zer jaten zuten. Eremuko bakartasunean.
2 iz. Hedadura jakin bat duen lur zatia; lurraldea. Baionako hiriak armadari erosiriko 9 hektarea eremu. Lur guti ontsa landuak emanen du eremu handi gaizki landu batek baino haboro. Indiako eremu zabal guztiak beteak daude Europako makinaz. Oihanez beteriko eremuak. Euskarak azken mendeotan galdu duen eremua. Zeruko eremuetan.
3 iz. Lurralde edo barruti baten luze-zabala. Japonia guztia —eremu handia!— hartu du lurrikarak. Nafarroa Behereak Lapurdiren aldean, jendez eta eremuz, orain duen nagusitasuna. Bost mila kilometro koadroko eremua. Zer eremu du landa honek? Eremu urriko hizkuntzetan argitaratzen diren egunkarien elkartea.
4 iz. Arloa. Euskaltzaindiak Euskal Herri osoa du eremutzat. Hizkuntzaren eremuan argitu gabe ditugun auziak. Ikerlari haien lan eremua. Espainia eta Frantzia bi aginte eremuren izenak dira, bi kultura-eremurenak. Eragin eremua.
5 iz. fis. Gorputz batek bere gain beste batek eragindako indarra jasaten duen espazio zatia. Eremu elektrikoa. Eremu magnetikoa.

Aztergaia: eremu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02
eremutar
iz. Ermitaua. Antzinako eremutarren bizimodua hartu.

Aztergaia: eremutar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

[izond. eta izlag. bakarrik]: Añ (“ermutar agure santu bati”, “Jakobo ermutar penitente santua”), JAIraz Bizia (“ermutar eiztari purrukatu bat”); Mg in VMg (“Katu eremutarrak / ez du nai belarrik […] aragi samurretan / dago koipetua”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

A Ipuiñak (“Eremutar gizagaisoak”, “Eremutarrak urregorrizko edontzi eder ikusgarri baten edan eban ardaoa”, “Eremutarrak bide-lagunagaitik esaten eban beren barruan”), JMB (“Oek bukatzean, erabaki zuan bere emaztearen aldera etortzea eta etxerontzean aguertu zitzezan eremutar edo Hermitaño-en janzian Infernuko deabrua”), J. Garitaonaindia (“eremutar guztiak”, “kristau eremutarrak”, “ainbat eta ainbat kristiñau bakar-zalez eta eremutarrez bete ziran mendi santu onetako kobak”), A. Albisu ("ez da eremutar egin”), Herr 1957 (“Saturio Deuna mendi lekaro batean eremutar bezela bizi zan”), L. Anselmi (“sineskeriarik gabeko eremutarra”), Onaind (“Bertako eremutarrai, ao batez, Karmen'go Amaren Anaiak deitu oi eutsen”), Jorge de Oteiza (“eremutarren bizimodua”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eremutar (Erlijioa Hiztegia, s.u.)

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du, inolako markarik gabe

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

ereñar
1 adj. Ereñokoa, Ereñori dagokiona.
2 iz. Ereñoko herritarra.
ereserki
iz. Hotsandiko kanta, bereziki aberriari eskainia. Ik. himno. Eusko Abendaren Ereserkia. Ama Birjinari eskainitako ereserki bat.

Aztergaia: ereserki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: definizioa jarri: 'himnoa'. PS: "Oharrik ez duenez, bere horretan uzteko".

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): dagoen bezala uztea erabaki da.Erabakia (2007-12-21): "utzi bere horretan".

eresi
1 iz. Hileta-kantua. Eresiz kantatu dizuegu eta ez duzue negarrik egin.
2 iz. Kanta zaharra; abestia. Erdi Aroko euskal eresiak. Anaia Eguzkiaren eresia. Jose Olaizolak laguntzen ziola, eresi ederrak abestu zituen Bitor Garitaonaindia jaunak. Maite eresiak.

Aztergaia: eresi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "OEHko datuak ikusita, merezi du eresi 1 eta eresi 2 egitea? Ala bi adierak bilduko lirateke, inolako adierarik gabe, dagoeneko arautura dugun forman?"

 - [E116]: "Zail samarra dirudi "bi adierak bildu [] inolako adierarik gabe" delako horrek, eta zail samarra dirudi tradizioko adiera guztien berri ematea ere; euskara-euskara hiztegia landu behar dutenen esku utziko nuke nik adiera(k) proposatzea, eta orduan erabaki dezakegu".

 - Erabakia: Erabakia (2007-12-21): "utzi bere horretan".

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper