50535 emaitza bilaketarentzat - [15501 - 15550] bistaratzen.

erizain
iz. Eriak zaintzea bizibide duen pertsona. Bera sendagile, bera erizain. Bilbon erizain egona. Moja erizaina.

Aztergaia: erizain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
erizaindegi
iz. Presondegi, kaserna, eskola eta kidekoetan, eritasun ez-larriak eta igarokorrak artatzeko dagoen gela edo aretoa. Joan den ostegun gauean, espetxeko erizaindegitik, Tangerko Mohamed V ospitalera eraman zuten.

Aztergaia: erizaindegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain-

erizaingo
iz. g. er. Erizaintza.

Aztergaia: erizaingo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go/-tza.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

erizaintza.

erizaintza
iz. Erizainaren jarduera edo lanbidea. 18 urterekin iritsi zen Iruñera, erizaintza ikastera.

Aztergaia: erizaintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "ene ustez -zantza bukaera klasikoa hobestea hobe. Herri-etimologiaren bide berri honetatik abiatuz gero, laster "argiago direlako atxakiaz" loretu, erletegi, baso-landare, arraintza etab. onartu beharko ditugu" (1995-01-25)

erizpen
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, erizpen-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. irizpen].

Aztergaia: erizpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1999-01-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: irizpen / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE:-

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. irizpen.

erizpide
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, erizpide-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. irizpide].

Aztergaia: erizpide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-04-28 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erizpide* e. irizpide

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. irizpide

erkaketa
iz. Erkatzea. Hizkuntza-erkaketa ez da eragiketa mekaniko bat.

Aztergaia: erkaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

erkalatz
iz. Zuhaixka hosto-erorkor arantzaduna, multzoetan biltzen diren lore horiak eta fruitu gorri txiki luzanga eta garratzak ematen dituena (Berberis vulgaris).

Aztergaia: erkalatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Landare eta animalien taxonomi izena

Berberis vulgaris.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "gorozti ttiki bat [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

erkametz
iz. Mediterraneo aldeko zuhaitza, artearen antzekoa, baina hura baino hosto gutxiagoz hornitua, fruitutzat ezkurrak ematen dituena (Quercus faginea).

Aztergaia: erkametz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 2004-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan erkametz testu-lekukotasunik gabea.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

UZEI Ekologia obran jasoak dira erkametz 5eta erkamezti 3: "Erkameztia: Erkametzen (Quercus faginea) basoa", "Erkameztia: Amezti hauetaz hitz egiterakoan erkametzaz (Quercus faginea) ari bagara ere, ez da beti erraza baso horretako zuhaitzak ondo sailkatzea, espezie hau erraz hibridatzen bait da beste haritz eta ametzekin", "Amezti mediterraneoak osatzen ditu erkametzak", "Kontuz ibili behar du, ordea, berak ere, pinu gorria berean sar ez dakion, erkameztiaren atzerakada sortzean, pinua erkametza baino ahalmen handiagoko bait da kolonizazio-lanetan", "Erkametzaren banaketa Europan eta Euskal Herrian".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

HiztEn: erkametz, erkamezti // Euskalterm: ezkametz 2, ezkamezti 7 (hauetan bana e. atlantiko, e. ezpeldun, e. subkantauritar, submediterranear; eta harizti kaltzikola sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. erkametz fitxaren Izendegiko hustuketa: erkametz : X. Irigarai, Irurtzun Proiektua, M. Aizpurua Arbaiun; ametz : Polunin Arboles y arbustos, Mg PAb.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erkametz , erkamezti . HiruMila, ElhHizt; ezkametza : PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal roble enciniego / chêne de Portugal formen ordainak: erkametz : HiruMila, ElhHizt (r. carrasqueño o enciniego) // Ez dugu aurkitu ap. HiztHand, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea; b) Erdal quejigo formarenak: ametz : HiruMila, Lur EG/CE, PMuj DCV; erkametz : HiztHand; sarats : PMuj DCV; c) Erdal quejigal formarenak: amezti : HiruMila, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea; ameztoi : PMuj DCV, Azkue Aurkibidea; amezketa : PMuj DCV; ameztui : Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste bat hobesteko arrazoi pisuzkorik ez dago

forma hori erabili izan da (eta hori proposatzen dute gaurko hiztegiek, eta ez ezk- hasierako "etimologikoa").

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Quercus faginea.

erkamezti
iz. Erkametz basoa; erkametzak dauden tokia.

Aztergaia: erkamezti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 2004-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. erkametz.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-di.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

erkametzen basoa.

erkatu, erka, erkatzen
du ad. Berdintasunak eta desberdintasunak aztertu. Ik. alderatu 3; konparatu. Idazle bat beste batekin erkatu. Gure eta haien egoera erkatzen. Ordukoak eta oraingoak elkarrekin erkatuz. Liburuaren hiru argitaraldiak erkatuz.

Aztergaia: erkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erkatu, erka, erkatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erkatu, erka, erkatzen

erkatz
iz. Ipar. Erratza. Erkatz giderra.

Aztergaia: erkatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'erratza'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. erratz

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "BN edo "yatsa" "erkatza" da Senperen".

 - [E116]: "lehen itzulikoak dira hemengo erkatz hau, eta "jats Ipar. 'erratza'"; ez dut ulertu PXren oharra, eta berak argituko du".

 - Erabakia: Erabakia (2007-12-21): "utzi dauden moduan, lehen ziren bezala".

erkatze
iz. Berdintasunak eta desberdintasunak aztertzea. Ik. erkaketa.

Aztergaia: erkatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

erkide
1 iz. Parte-hartzailea, kidea. Galdegiozu bizitza honetan haren erkide izateko grazia bere pairamenetan.
2 adb. Guztiek edo gehienek batera dutena, guztiei edo gehienei dagokiena. Ik. komun2. Kristau guztientzat erkide den izen batez. Naturako dohainak erkide dira, alabaina, onentzat nola gaiztoentzat.

Aztergaia: erkide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 iz. 'partaidea, bazkidea'. 2 izond. Sin. komun.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "ez dio inork ere oharrik egin. Beraz, dagoen bezala utzi".

 - Erabakia: Erabakia (2007-12-21): "utzi bere horretan".

erkidego
iz. Elkarrekin bizi diren, interes edo helburu bera duten pertsonen taldea. Ik. komunitate. Erlijiozko erkidego bat.

Aztergaia: erkidego

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Foru Erkidegoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: ""erkidego" horren esangura azaltzeko, "komunitate" jarri beharko litzateke. Gainera, beste adibide hau gehi daiteke: ondasun-erkidego".

 - [E116]: "AUk nahi duen bezala definituko bagenu, komunitate mailegua hobestiko genuke forma bien artean (definitzailea, definizioz, forma hobetsia baita); hori egin nahi al dugu? Ez dut uste hori genuenik buruan lehen itzulian... Beste adibidea jasotzea, berriz, ongi iruditzen zait, edo egokia".

 - Erabakia: Erabakia (2007-12-21): "Ez da definitzailerik aipatuko, baina adibidea gehituko da: erkidego iz.: Foru Erkidegoa; ondasun-erkidegoa".

erkin
adj. Ahula. Ik. kaden. Gizona berez da argala eta erkina. Mami gutxikoa eta erkina. Sustraian gaitza duen landarea beti izango da erkina, lur onean egon arren. Gogoa ahul eta erkin.

Aztergaia: erkin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erkindu, erkin/erkindu, erkintzen
da/du ad. Ahuldu. Ik. kadendu. Erkindurik, azala eta hezurra baino ez zeukala. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Bere gogo erkindua indartu guraz.

Aztergaia: erkindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erkindu, erkin(du), erkintzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

erkindu, erkin(du), erkindu

erkintasun
iz. Ahultasuna. Gure argaltasuna eta erkintasuna indartu eta sendatzeko.

Aztergaia: erkintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

erla
iz. Bisiguaren familiako arraina, gorputza zeharkako marra ilunez jantzia duena, itsasertzetik hurbil sarda handietan bizi dena (Lithognathus mormyrus).

Aztergaia: erla

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: erla: Lithognathus mormyrus.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Lithognathus mormyrus.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "sargue rosée (arrain ttiki) [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

erlabio
iz. Liztorra. Erlabio horren ziztada oso mingarria da gizakientzat.

Aztergaia: erlabio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "erlabioa = avispa".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

liztorra.

erlaitz
iz. Eraikuntzetan, fatxadaren goialdea bururatzen duen irtengunea, azpialdea euritik babesteko jartzen dena eta eskuarki molduraz apaindua izaten dena. Tenpluen saihetsetako erlaitzen gainean jartzen diren molduretan lehoi buruak zizelkatuko dira.

Aztergaia: erlaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "erlaiza = cornisa de edificios".

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

erlakizten
iz. Zaldarra. Garai hartan erlakizten asko izaten ziren.

Aztergaia: erlakizten

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

erlama
iz. Erle erregina. Erlama sekula ez da irtengo erlauntzetik, ez bada zahartutakoan, kolonia berria sortzeko.

Aztergaia: erlama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

erle erregina.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "reine [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

erlamando
1 iz. Erle arra, egiteko bakarra erregina ernaltzea duena. Erle zintzoen lan eta irabazia jaten duen erlamando alfer eta antzua.
2 adj. Nagia, lanik egiten ez duena. Erlamandoek jaten digute nekazarien partea.

Aztergaia: erlamando

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 2004-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

erlastar 2: Azc PB ("Lengo erlastar guztiak iges egin dabe, eta bake bakean orain itxi nabe; oraindino ezpadira sustraiti zuzendu, betoz, ze bakit zelan erlastarrak kendu") eta OEH argitaratuan gainera A Ezale 1897 ("Erlastar bete eztenak"); erle nagi 8: Añ GGero ("Nola bear egiten dabenak lanik egiten eztaben erle alperrak eta nagiak esten kolpez, zikadaz ta izpi zorrotzakaz botatzen dituezan euren laguntzatik"), Eguzk GizAuz 7 (adib.: "Erle nagiak arrak dira ta eztirik egiten eztakie"); erlenagi 4: Anab Poli 3 ("Urrena erlea erlenagi ta erlenagia erle, alegia lengo egalaria exerita ta exeritakoa egalari", "erleak besteari eztia eskatzeko esan naiez aboa ustu zuanean, erlenagiak arpegira bota zion ura len bustitako berari"), Ibiñ Virgil ("erlenagiek, besteren bizkarretik bizi nairik, edota listor latzek, iskilluz sendoagoak, sartzen dira"); erlanagi 1, Ibiñ Virgil ("Erlategitik erlanagien taldea irizteko") eta OEH argitaratuan beste bat (Larrak EG 1959: "Odei baltz-eskarga ak bere zirina ixuri gurarik dagoan erlanagi motza dirudi"); erle-mando eta erlemando bana: Dv Lab ("Bortz edo sei egunez erle-mandoek hazten dute [arra]"), Eguzk GizAuz: ("An erlemandoak dira aspaldian be nagusi ta iñok ezin ditu kendu") eta OEH argitaratuan gainera: Auspoa 95-96 ("Erla-manduak jaten digute / nekazarien partia").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erlemando 1 (Eguzk GizAuz, OEHko testuinguru berean); erlamando 11 (M. Aizpurua 10, adib.: "Udazkenean erlamandoen desagerpena sumatuko du mendizaleak", "Ingurua ondo ezagutzen duen batek, uda partean, agian, egin du erlamando-saldo zaratatsu, burrunbatsu batekin topo"; M. Agirre: "Erlamandoa, hau da, erle arra, umeak berotu eta nektarra almazenatzeaz arduratzen da"); erlamandotu 1 (M. Aizpurua: "Erlazainak badaki erlauntza erlamandotu zaionean, arrautza berriak sartzen badizkio ere, ez zaiola inoiz normalduko, langile erruleek eragozten bait dute"); erle nagi 4 (Eguzk GizAuz, OEHko testuinguru beretan); erle-nagi 1 (I. Zubiri: "Ondoren, erle-nagienak, eta azkenik, erregiñenak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erlamando : AB38 2 (zángano), HiztEn, LurE, Euskalterm 1 (`zángano'); erlastar : HiztEn, LurE, Euskalterm 2 (`abejorro'; hauetan 1 e. arrunt: `abejorro común'); erlemando : AB38 1 ('zángano') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegian a) erlamando (Apis mellifera; arra) fitxaren hustuketa: abadota : PMuj DCV; alferra : Gordailu IkastHiztegia, Argia 929. zka.; anbo : Iz ArOñ; ar-erle : Euzko Gogoa 1956-IX-X; erlaero : PMuj DCV; erlamamu (eta erla-mamu): Azkue DVEF, PMuj DCV; erlamando (eta erla-mando): M. Ariztia Abereen mundua, Saioka 6/NaturA, SGarm Izadiaren GH, Zendoia-Sakana Animali mundua, Azkue DVEF, X. Kintana Hizt80, EHArauemailea, Gordailu IkastHiztegia, LMuj DGT, PMuj DVC; erlanagi (eta erla-nagi): Azkue DVEF, PMuj DCV; erlar : Lh DBF, PMuj DCV, PMuj DVC; erlasta : DRA; erle-alper . Azkue DVEF, PMuj DCV, DRA; erle-ar : Euzko Gogoa 1956-IX-X; erle-mando (eta erle mando): M. Ariztia Abereen mundua, Euzko Gogoa 1956-IX-X, Azkue DVEF, Gordailu IkastHiztegia 2, PMuj DCV, DRA; erle-masto : DRA, Azkue DVEF; erle-nagi : PMuj DCV; erlero : Azkue DVEF, PMuj DCV; leizor : PMuj DCV; ulibeltz : PMuj DCV; ur-erle : PMuj DCV; b) erlastar (Bombinae) fitxarena: arkamelu : PMuj DCV; burrun-burrun : PMuj DCV, burrunba : PMuj DCV; burrunbari : LMuj DGT; erlabio : PMuj DCV, PMuj DVC; erlamando : Lh DBF, LMuj HOT eta DGT, PMuj DCV; erlamin : PMuj DCV eta DVC; erlamiño : PMuj DCV eta DVC; erlar : Lh DBF, PMuj DCV; elastar : K. Altonaga Arthropoda, Azkue DVEF, X. Kintana Hizt80; erle-mando (eta erlemando): PMuj DCV, Lh DBF; erle-masto (eta erlemasto): PMuj DCV, Lh DBF; inpernuko burruntzi : PMuj DCV; kakamerlo : PMuj DCV; karamarlu : PMuj DCV; kotxorro : PMuj DCV; kotxu : Azkue DVEF, X. Kintana Hizt80, PMuj DCV; liztor : PMuj DVC eta DCV, Gordailu IkastHiztegia, M. Ariztia Abereen mundua; matxi-salto : PMuj DCV; marmota : PMuj DCV; abadota : PMuj DCV; c) fruta-euli (trypetidae + drosophylidae) fitxarena: erlabio : PMuj DCV; erlamando : PMuj DCV; erla-nagi : PMuj DCV; erlar : PMuj DCV; erlastar : PMuj DCV; erla-turubio : PMuj DCV; erle-alper : PMuj DCV; erle-mando : PMuj DCV; erle-masto : PMuj DCV; kulomiño : PMuj DCV; kurubio : X. Kintana Hizt80; leizor : PMuj DCV; lezor : PMuj DCV; listafin : PMuj DCV; listor : PMuj DCV, Lh DBF; T-L LFB (lixtor); listortzar : PMuj DCV, Azkue DVEF, J. Aldazabal Animalia pozointsuak; losabi(n) : PMuj DCV; lozer : PMuj DCV; d) ezpara (tabanidae) fitxarena: elbi-ezpata : M. Iturbe Xomorroen mundua; elsunts : PMuj DCV, Azkue DVEF; erlastar : PMuj DCV, Azkue DVEF, DRA; erle andi : Azkue DVEF; espara-urdin . PMuj DCV, Azkue DVEF; ezpada : PMuj DCV, Azkue DVEF; ezpata : PMuj DCV, M. Ariztia Abereen mundua; ezpata-euli : Gordailu IkastHiztegia; habia : Azkue DVEF; lespada : Lh DBF.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erlamando : EuskHizt (ik. erlemando), ElhHizt (1 zángano; 2 zángano, holgazán), EskolaHE (ik. erlemando), Lur EF/FE (faux bourdon), Casve EF (bourdon), Lh DBF (bourdon), DRA (zángano, avispón), PMuj DVC (zángano, avispón, etab.); erlamanu . DRA (zángano); erlanagi : DRA (zángano, avispón), PMuj DVC (erla-nagi: zángano, avispón, etab.); erlastar : EuskHizt, HiruMila (abejorro), ElhHizt (abejorro, Bombus sp.), EskolaHE, DRA (1 avispón; 2 tábano), PMuj DVC (1 avispón; 2 tábano, 3 abejorro); erlaster : DRA (avispón); erle alper : PMuj DVC (abejón, zángano de la abeja); erle nagi : EuskHizt (adib.: ik. erlemando), ElhHizt (erlenagi: zángano, avispón), PMuj DVC (zángano, macho de la abeja reina); erlemando : EuskHizt, HiruMila (zángano, macho de la abeja), EskolaHE, Casve EF (bourdon), HaizeG BF (bourdon), Lh DBF (bourdon), DRA (zángano, avispón), PMuj DVC (avispón, abejorro, etab. // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal zángano / (faux-)bourdon formen ordainak: HiztHand: 1 alfer, nagi; 2 erlemando // ElhHizt: 1 erlamando; 2 alferrontzi, alfer, nagi // HiruMila: 1 erlemando, erlamamu; 2 alfertzar, nagitzar, fardel, alferrontzi // Lur EG/CE eta EF/FE: erlamando // HaizeG FB: erlar, erlamando // Casve FE: erlafo, erlemando // PMuj DCV: 1 erla-mando, erla-mamu, abadota, erle-alper, erla-nagi, erlemando, ulibeltz; 2 alper, fardel, iliki, larru-lazo, lazo, nagi, zabar, alpertzar, alper-aundi, alper-gorotz, alper-ontzi, bes-alper, esku-zuri; 3 kankail, kankaillu, baldar, moldakaitz, molde-gabe, artekaitz, molda-gaitz, ganora-bako.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: †  Ik. erlemando / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: Ik. erlemando

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "erlamandoa = zángano (macho de la abeja)".

Lantaldearen irizpideak
Beste bat hobesteko arrazoi pisuzkorik ez dago

gutxitan jaso da lantaldearen informazioetan, baina jaso dentxoa forma -a-duna da (eta ez -e-duna).

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e/-a-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Apis mellifera (arra).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: sartzea proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1996-11-29): ez da onartu.

erlantz
iz. g. er. Distira. Ilargiaren erlantz zurixka.

Aztergaia: erlantz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

distira.

erlastar
iz. Erlearen familiako intsektua, hura baino handiagoa eta iletsuagoa (Bombus sp. ). Erlastar eta liztorren burrunba.

Aztergaia: erlastar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: erlastar: Bombinae; erlastar arrunt: Bombus agrorum.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "erlastarra = abejorro".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

erlamandoa (edo erle-, hala erabakitzen bada).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "erlastar: esangura argitzeko, ez da 'erlamandoa, zángano', 'abejorro' baizik: Bombus generokoa. Erdarazko 'zángano, faux bourdon' esateko badugu erlamando hitz ezaguna".

 - [E116]: "egia esan, nik ez dakit erlastar hau zer den (hau da, zer den han eta hemen, lehen eta orain); adiera aipatzeko, lantaldeak OEHko datuak izan ditu gogoan, nonbait (ez dira asko), baina XKren banaketa hori ikusi dut oraingo hiztegietan (eta UZEIren Izendegia-n ere bai: cf. "erlastar Subfam. Bombinae" eta "erlastar arrunt Bombus agrorum"). Ez dakit gehiago esaten (eta doctores habet...)".

 - Erabakia: Erabakia (2007-12-21): "erlastar iz. Bombus sp.".

erlastu, erlats/erlastu, erlasten
1 da/du ad. Norbait ahotsa lazturik gertatu edo utzi. Erlasten ez den predikari bat.
2 da/du ad. (Ahotsa, zintzurra) laztu edo zakartu. Zintzurra erlastu zait. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Bere boz erlastuaz.

Aztergaia: erlastu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erlastu, erlats, erlasten. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adiera emanez: 'marrantatu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erlastu, erlats, erlasten

erlastura
iz. Marranta. Emadazu, otoi, erlastura ikaragarri hau kentzeko zerbait.

Aztergaia: erlastura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: -sd- / EuskHizt: + / HiztEn: -sd- / LurE: -sd- / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ts+d-.

erlategi
iz. Erlauntzak dauden tokia. Paisaiaz gozatzeaz gain, Iturrarango erlategi didaktikoa eta lorategi botanikoa ezagutzeko aukera ere izango da.

Aztergaia: erlategi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

erlategi, erla-tegi B eta G (20 ager., horietan 18 obra berekoak); erletegi IEn azaldu da, Duvoisinek erabilia (4).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erletegi behin azaldu da IEan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: erlategi 6 aldiz.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e/-a-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "ez dauka ez hankarik, ez buztanik erlekume, erlezain, baina erlategi proposatzea. Baina zer uste duzue dela hizkuntza bat, mokor-zaku bat? Ikaragarria da ikustea zertarantz abiatzen ari garen, ez zarete baina konturatzen horrelako kasuetan, morfologian, alegia, salbuespenak kontrolatzeko ahalmena mugatua dela, eta azkenean inork ez duela kasurik eginen?" (1995-01-10)

erlatibismo
iz. Ezagutza berez erlatiboa dela dioen filosofia-doktrina; balio moral eta estetikoak aldakorrak eta egoeraren araberakoak direla dioen doktrina. Erlatibismo historikoa. Erlatibismoak auzi moraletan egia unibertsalik ez dela aldarrikatzen du.

Aztergaia: erlatibismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

erlatibista
1 adj. Erlatibismoarena, erlatibismoari dagokiona. Irizpide erlatibista eta historizista honek sekulako eragina izan du artearen historialarien belaunaldi oso batengan.
2 iz. Erlatibismoaren jarraitzailea. Erlatibistak gizarte eta kulturaren arabera hainbat moral aurkituko ditugula ere esango du.
3 adj. Erlatibitatearen teoriari dagokiona. Fisika erlatibista.

Aztergaia: erlatibista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

erlatibitate
iz. fis. Fisikako teoria, erabateko mugimenduaren kontzeptua baztertzen duena eta horren ordez bi erreferentzia-sistemen arteko mugimendu erlatiboa kontuan hartzen duena, halaber erlatibitatearen teoria esaten zaiona. Unibertsoaren sorreraren, zulo beltzen eta erlatibitatearen gainean berba egingo dute. Gizona ez zen erlatibitatearen formula ulertzeko gai diren horietakoa. Einsteinen ekarpen nagusia erlatibitatearen teoria da.

Aztergaia: erlatibitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
erlatibizatu, erlatibiza, erlatibizatzen
du ad. Zerbaiti, beste zerbaiten arabera hartzearen ondorioz, bere izaera absolutua kendu; zerbaiti, izan dezakeen larritasuna edo garrantzia kendu. Foruaren balioa erlatibizatzeak ezin du, inola ere, bere eragina gutxietsi.

Aztergaia: erlatibizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:009 2003-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erlatibiza, erlatibizatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-izatu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

erlatibo
1 adj. Beste zerbaiten arabera hartzen dena, absolutua ez dena. Anton. absolutu. 2006an euskaldunen kopuru erlatiboa jaitsi da 84 herritan, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gauza guztiak erlatiboak direla.
2 iz./adj. hizkl. Perpausez mintzatuz, adjektibo balioa duena. Euskal (perpaus) erlatiboak -(e)n atzizkiaz eratzen dira.
3 adj. hizkl. Izenordainez mintzatuz, perpaus erlatiboak eratzeko erabiltzen dena. Euskaraz, zein galdetzailea izenordain erlatibo bezala erabiltzen da.
Azpisarrerak

Aztergaia: erlatibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

balio absolutu, balio erlatibo

Jatorrizko forma

errore erlatibo

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: erlatibozko .

erlatiboki
adb. Beste zerbaiten arabera, eta ez era absolutuan, hartzen dena. Suediaren beste abantaila bat: baso handiak ditu eta populazioa txikia da, erlatiboki.

Aztergaia: erlatiboki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

erlatibotasun
iz. Erlatiboa denaren nolakotasuna. Gauza ororen erlatibotasunetik abiatuta, balio absolutu bat eman nahi zien gauzen arteko erlazioei.

Aztergaia: erlatibotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

erlatibozko
adj. hizkl. Erlatiboa. Erlatibozko perpausa.
Loturak

Aztergaia: erlatibozko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-01-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erlatibo sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Jakite-arloak

Gram.

erlatoki
iz. g. er. Erlategia.

Aztergaia: erlatoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-toki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

erlategia.

erlats
1 iz. Marranta. Hotzeria baten ondotikako erlatsa.
2 adj. Ahotsaz mintzatuz, latza eta zakarra. Mintzo erlatsa du. Aitaren ahots erlatsak eten zuen gure josteta. || Txirrinaren soinu erlatsa.

Aztergaia: erlats

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 iz. 'marranta'. 2 izond. 'marrantatua'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "Ez dira sinonimo marranta sudurretik eta erlatsa zintzurretik".

 - [E116]: "ongi ari da PX, ez direla sinonimo esatean; hau da, ez dira sinonimo oso (baldin halakorik balego); baina marranta ez da "sudurretik" bakarrik edo nagusiki, lehen itzuliko oharra kontuan hartzen badugu behintzat ("marranta 1 'eztarri latza'. 2 Ipar. 'buruko hotzeria'"). Adierak gehiago zehaztuko ditugu, egiteko hori duen taldearen proposamenak izatean; bien bitartean, eta argixeago izateko, eztarria ere aipa dezakegu azalpenean, eta honela proposatzen dut: "1 iz. '(eztarriko) marranta'".

 - Erabakia: Erabakia (2008-01-25): "erlats 1 iz. 'marranta' marranta baten ondotikako erlatsa. 2 izond. 'marrantatua' mintzo erlatsa du". // zuzendua (2008-01-31): "erlats 1 iz.: marranta baten ondotikako erlatsa. 2 izond.: mintzo erlatsa du".

erlauntz
iz. Erlekumea hartzeko prestatzen den babesa. Ik. eultze; kofoin. Lastozko erlauntza. Erlauntz bakoitzean, erreginaz gainera, bi motatako erleak daude: langileak eta nagiak.

Aztergaia: erlauntz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

erlauts (Añ GGero, AB AmaE); erlauntz (Enb, Eguzk GizAuz, Ldi IL; MEIG I); erlauntza (Eguzk GizAuz, Vill Jaink); erlauntze (Or Eus, Or Mi); erlauntz(a) zalantzazkoak (Enb, Eguzk GizAuz, Ag G, Or Mi, Ibiñ Virgil); erlauntz(e) zalantzazkoak (Eguzk GizAuz, Or Mi)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erlauntz 1; erlauntza 18 (horietan 1 Krutwig, 13 M.Aizpurua, 3 J. Berriotxoa, 1 Eustat); beste 21 ager. erlauntz(a) zalantzazkoarenak

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-a organiko zalantzazkoak

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "erlauntza [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

erlaxamendu
iz. Erlaxatzea. Ik. erlaxazio. Arratsaldean, ixteko ordua gerturatu ahala, halako erlaxamendu bat, patxada moduko bat hedatzen da langileen jardunean.

Aztergaia: erlaxamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

erlaxa 3: He Gudu ("Erlaxarik eta sosegurik gabe"), Gy 2 ("Erlaxarik gabe kurritzen duela", "Pausapen eta erlaxarik gabe"); OEH argitaratuan gainera BertsZB ("Etxaturik aingura, segur du erlaxa"); errelaxamendu 2: Mih ("Nahikarako barraiamendu edo errelaxamendu batez"), Jaur ("Deithora dezagun errelaxamendu desolagarri hori"); ik. OEH argitaratuan, gainera, Urt Ir 9 tit. ("Bitartean ostriñaturik dago bere bekhatuan, Iainkoak erlaxamendua ematen dioen bezain sarri"), eta erlaxatu 'hacer escala' adierakoa: Lg II ("Gure saindua zen untziak erlaxatu behar izan zuen Cagliariko porturat").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erlaxamendu (eta (er)relaxamendu, relaxamendu giro) 4, I. Urbieta (adib.: "Ipuin honen inguruan bada, relaxamendu giroa eta mugimendu giroak kontrajarriaz, norberaren gorputzeko soinu-iturriak bibentziatzen dira", "Guztizko errelaxamenduan arnaskeraren sentiera zuzpertuz"); erlaxatu 8: UZEI ("Arnas muskuluek erabat erlaxaturik daudelarik, 50-100 ml-ko aire-bolumenak sartzen dira"), Elhuyar ("Urdailaren sarrera babesten duten muskuluak erlaxatu egiten dira"), A. Campos ("Nere ustetan gurekin lan egitea gerra galdua da; honek ez du esan nahi erlaxatu nahi dudanik nere ahaleginean"), R.M. Pagola 2 ("Bokal erlaxatua", ""u" erlaxatu"), M. Garmendia ("Erlaxatu egin zitzaion Slathers jaunari bere fantasma aurpegi zurbila"), Amonaren botika 2 ("Uretan murgildurik, gorputzak bere hamarrena pisatzen du eta junturak erlaxatzen dira [...] Bainu bero oso batek gorputza erlaxatu eta giharreko tentsioa apaldu egiten du"); erlaxazio (eta erlajazio, errelajazio) 8: Habe 1990 ("Nahiz eta estetika eta errelajaziorako masajeek ere bizirik dirauten terapeutikoak nagusitzen ari zaizkie"), Erlajazioa 5 (adib.: "Instituzioetan dauden zaharrekin erlajazioaren trebatzeko programa [...] Aplikatzen dugun metodoa Jacobson-en "erlajazio progresiboa" da"), Beleko (zerrenda batean: "Higidura ezberdinak / Erritmoa / Arnasketa / Erlajazioa"), M. Gomendio ("Erlaxazioa: Toraxaren tentsio-lasaitze horretaz jabetzeko gaitasuna eta kontrola").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erlax , erlaxagarri : HiztEn; erlaxapen : Euskalterm 2 (lasaikuntza, laxapen sinonimoekin); erlaxatu : AB50 1, HiztEn; erlaxazio : HiztEn // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erlax : HiruMila; erlaxa : DRA; erlaxadura : HiruMila; erlaxagarri : ElhHizt, HiruMila; erlaxapen : HiruMila; erlaxatu : ElhHizt, HiruMila, DRA; erlaxazio : ElhHizt // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-mendu/-zio.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

erlaxatu, erlaxa, erlaxatzen
1 da/du ad. Pertsonez mintzatuz, lasaitu. Askoz errazagoa baita ume bat lasaitzea, gu ere lasaitzen eta erlaxatzen bagara.
2 da/du ad. Muskuluez-eta mintzatuz, uzkurdura galdu edo kendu. Eskua beheratzerakoan bizepsa erlaxatu egiten da. Bainu bero batek gorputza erlaxatu egiten du.

Aztergaia: erlaxatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 2004-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. erlaxamendu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "erlaxatu h. laxatu, lasaitua hartu"

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erlaxa, erlaxatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

erlaxazio
iz. Erlaxatzea. Ik. erlaxamendu. Erlaxazio ariketak.

Aztergaia: erlaxazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2004-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. erlaxamendu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

erlazio
1 iz. Izaki, gertaera edo ekintzen artean dagoen lotura edo zerikusia. Ik. harreman 2. Arkitekturak geometriarekin duen erlazio hertsia.
2 iz. mat. Bi elementuren artean dagoen lotura, bataren aldakuntzak bestearena dakarrena. Bi kopuru berdinen arteko erlazioa. Baliokidetasun erlazioa.
3 iz. hizkl. Perpaus bereko bi elementuren arteko lotura. Gramatika-erlazioak.

Aztergaia: erlazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bi zenbakiren arteko erlazio, bi zenbakiren arteko arrazoi

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Tekn. marka erants dakioke, eta, gainerako adieretarako, h. harreman".

 - [E116]: "markak eranstea zilegi da, baina Tekn. markarik ez erabiltzea erabaki genuen, eta arloak bestela zehaztea. Ez dakit zein arlo duen buruan AUk, eta berak esango du".

 - Erabakia: Erabakia (2008-01-25): "erlazio iz. 1. "harremana, lotura, zerikusia" 2. gramatika erlazioak".

erlazional
adj. Erlazioarena edo erlazioena, erlazioari edo erlazioei dagokiena. Datu-base erlazionalen erabilera sistematikoa.

Aztergaia: erlazional

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-01-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh 58 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erlazional 4: N. Balluerka ("Atalaren haseran kontsideraturiko hiruparteko eskemara itzuliz, kultural, erlazional eta indibidual aspektuak, beraiei dagozkieten manifestapen instituzional, interpertsonal eta psikikoekin konkretatzen ditut"), UZEI 2 ("Erlazionalak edo hierarkikoak izan daitezke [datu-baseak]", "datu-base erlazional"), E. Arana ("Bigarrenean aldiz, aldagai desberdinen arteko gurutzaketa egingo dugu, ikerketa erlazionala burutuz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erlazional : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, PMuj DVC.

erlazional 59 (horietatik Laneki 15, UEU 20).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

erlazional 1 (UEU).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil (bere bidea egin gabea da oraindik, oso berrikitan hasita ageri baitira datu-base erlazional bezalakoak).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da, eta behar da. datu-base erlazional adibidea jaso liteke.

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "onartzeko zalantzak zituen lantaldeak, eta nik ere bai; onartzekotan, "bere bidea egin" ondoren onar dezakegu, baina ez orain".

 - [E116]: "Proposamena: kendu lerroa".

 - Erabakia: Erabakia (2008-01-25): "ok".

erlazionatu, erlaziona, erlazionatzen
du ad. Erlazio bat ezarri. Ik. lotu 2. Erregela horiek egitura-maila abstraktuak elkarrekin erlazionatzeko erabiltzen dira.

Aztergaia: erlazionatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erlazionatu, erlaziona, erlazionatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erlazionatu, erlaziona, erlazionatzen

erle
iz. Lau hegoko intsektua, gorputz iletsu eta arrekoa, taldean bizi dena eta eztia eta argizaria egiten dituena (Apis melifera). Erlearen ziztada. Erleen burrunba. Erle urduriaren antzera.

Esaera zaharrak

Elur asko den urtean garia, eta erle asko dugunean eztia. Erle joanak eztirik ez. Erle joan-nahiak, ez ezti, ez abaraska.

Aztergaia: erle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: erle: Apoidea; erle arrunt: Apis mellifera; erle langile: Apis mellifera.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: erle-hazkuntza

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: erle-belar , erle-mahats, erle nagi, erle-txori .

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

erle-hazkuntza

erle erregina
iz. Erlauntzeko erle eme ugalkorra, arrautzak jartzen dituena. Erle erreginak eta langileek genoma berdina dute.

Aztergaia: erle erregina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ERLE ERREGINA. Abeja reina. Cf. Ax 36 (V 21): Erleek bere erregearekin; SP Phil 172 y He Phil 174: Erleen Erregea. * Erlama-antzera (erle-erregiña). Or Eus 304.

LB: ; EPG: “Ernaltzen dute erle erregina (espiritua, edo pentsamendua, edo dena delakoa), eta hiltzen dira berehala.” (Anjel Lertxundi); ETC: 51 “Badira, botere postuetan dauden emakumeen artean, erle erreginaren sindromea deritzana jasaten dutenak.” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: erle erregina (Zool.) abeja reina, abeja maestra; Adorez: 0 ; Labayru: erle-erregina abeja reina.

Bestelakoak

erle iz. Lau hegoko intsektua, gorputz iletsu eta arrekoa, taldean bizi dena eta eztia eta argizaria egiten dituena (Apis melifera). Erlearen ziztada. Erleen burrunba. Erle urduriaren antzera. Erle erregina: erle eme ugalkorra. Erle langileak: erle eme antzuak. Erle joan-nahiak, ez ezti ez abaraska (esr. zah.). erregina 4 iz. Taldean bizi diren intsektuen artean, eme ugalkorra. Erlauntz bakoitzean, erreginaz gainera, bi motatako erleak daude: langileak eta erlamandoak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erle eta erregina sarreretan.

erle hazkuntza, erle-hazkuntza
iz. Erlezaintza.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper