50535 emaitza bilaketarentzat - [15551 - 15600] bistaratzen.

erle langile
iz. Erlauntzeko erle eme antzua, besteak beste, argizaria eta eztia egiten dituena. Erle erregina arrautzak errun eta errun ariko da, eta bere familia osatuko du: ehunka erlamando eta milaka erle langile.

Aztergaia: erle langile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ERLE LANGILE Abeja obrera. * Erle-langilleak eztira ez arrak ez emeak. Eguzk GizAuz 109.

LB: 3 “erle langileok ez dugu eztirik” (EiTB); EPG: 3 “Zuk badakizu nola egiten diren erle langileak: gelaxka txiki batean sartzen da larba, eta janari eskasa ematen zaio”(Josu Zabaleta); ETC: 83 “Erle langileak baino ez dira sartzen sareko zuloetatik, eta horrela ez dira bi zatiak nahasten.” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: erle langile (Zool.) abeja obrera, abeja neutra; Adorez: 0; Labayru: erle langile 1 iz. Zool. abeja obrera.

Bestelakoak

erle iz. Lau hegoko intsektua, gorputz iletsu eta arrekoa, taldean bizi dena eta eztia eta argizaria egiten dituena (Apis melifera). Erlearen ziztada. Erleen burrunba. Erle urduriaren antzera. Erle erregina: erle eme ugalkorra. Erle langileak: erle eme antzuak. Erle joan-nahiak, ez ezti ez abaraska (esr. zah.). langile 3 iz. Taldean bizi diren intsektuetan, taldearentzat lan egiten duen intsektu antzua. Erle langilea.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erle eta langile sarreretan.

erle mahats, erle-mahats
iz. Mahats zuri mota.
erle nagi
iz. Erlamandoa. Erle nagiak arrak dira eta eztirik egiten ez dakite.

Aztergaia: erle nagi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 2004-09-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. erlamando.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: erlenagi / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-nagi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erle sarrerari dagokion azpisarrera.

erlejale
iz. Batez ere erlez elikatzen den txori intsektujalea, kolore biziko lumak dituena (Merops apiaster). Ik. erle-txori.

Aztergaia: erlejale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: Ik. erlatxori / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-jale.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Merops apiaster.

erlekume
iz. Erle taldea, bereziki bere erreginarekin beste erlauntz bat osatzera doana. Erlekumea noraezean hegan ari denean.

Aztergaia: erlekume

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "erlakume da klasiko eta jatorrena eta Bizkaialde osoan halaxe esaten da. Erlazantza-liburuetan ere horixe erabiltzen da. Erle hitzak eratorrietarako duen erla erroaren bizitasuna ikusteko, ikus, adibidez enxambre hitza Larramendiren hiztegian" (1995-01-25)

 - [E301]: erlakume [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  erle / erla auzia. Ik. oharrak.

 - [E109]:  erle / erla auzia. Ik. oharrak.

 - Erabakia: BAgiria (1996-11-29): onartu da.

erlezain
iz. Erleak hazten eta gobernatzen dituen pertsona. 1941ean, Lorenzo Lorraine Langstroth erlezaina ohartu zen erleek sei milimetroko tartea uzten dutela argizarizko abarasken artean.

Aztergaia: erlezain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "erlazain darabilgu erlazainok (cfr. Bizkaiko Erlazainen Alkartea, Gipuzkoako Erlazainen Elkartea)" (1995-01-25)

 - [E301]: erlazain [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  erle / erla auzia. Ik. oharrak.

 - [E208]:  erle / erla auzia. Ik. oharrak.

 - Erabakia: BAgiria (1996-11-29): onartu da.

erlezaintza
iz. Erleak hazteko eta zaintzeko antzea. Gipuzkoan, esaterako, erlezain gehienak hobby modura aritzen dira erlezaintzan.

Aztergaia: erlezaintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "erlazaintza [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

erliebe
1 iz. Hondo lauarekiko gutxi edo asko nabarmentzen den eskultura-lana. Apaiz katoliko bat gidari, denak erliebe bati begira.
2 iz. Azal lau batean gutxi edo asko goratzen den gauza.
3 iz. Lurrazalak dituen ezaugarri geomorfologikoen multzoa. Nolako erlazioa du erliebearen aldaketak uraren ziklo horrekin?
4 iz. Azal bateko sakonera ezberdintasunak. Haren argiak ia ez zituen ukitzen gorputzak, ez zien itzalik ematen, ezta erlieberik ere. Mundu aspergarri lauari erliebea ematea bezala. || Lurraldeak erliebean eta azken xehetasuneraino zeuden irudikaturik.

Aztergaia: erliebe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): 'behe-erliebe eta goi-erliebe sartu (eta sartu gainera erliebe-ren AS gisa).

erlijio
iz. Jainkotasunari buruzko sineste eta zeremonia multzoa; sineste eta zeremonia horiek gauzatzen dituen sistema. Erlijio gabeko gizona. Jakintzaren eta erlijioaren arteko konpondu ezina. Erlijioen etorkia. Erromatarren erlijioa. Egiazko erlijioa. Erlijioaren etsaiak. Erlijio berri bat. Erlijio katolikoa. Judu erlijioko buruzagiak. Gure erlijio santua. Liburuan batzen diren hitzaldi gehienak erlijio gaien ingurukoak diren arren, badira beste arlo batzuetakoak ere. Gero, urte batzuk eman zituen Gernikan, erlijio-irakasle. Euskara idatzia, katiximetan eta erlijio liburuetan erabiltzen zen nagusiki.

Aztergaia: erlijio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-04-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

erlijioa edo erlisionea [sailaren tituluan]

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: erlijiozko

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: [ik. "g/j grafiak" #mdash# ] (1994-05-20)

 - [E299]: ik. Manuel M. Ruiz Urrestarazu-ren oharrak "g/j" txostenari (1994-10-17)

 - [I102]: kasu honetan eta [hota] madarikatua dela eta erlisione dela hobestekoa uste dut" (1995-01-10)

 - [A106]:  -j-z (...) horrelaxe idazten ditugulako aspaldiko urteetan: erlijio, erlijioso" (1994-11-18)

erlijio askatasun, erlijio-askatasun
iz. Erlijio sinesmenak askatasunez adierazteko eta zabaltzeko eskubidea. Erlijio-askatasunaren aurkako erasotzat hartu dute gertaturikoa. Errepublikak erlijio askatasuna aldarrikatu zuen.

Aztergaia: erlijio askatasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-01-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 104; EPG: 12; ETC: 394

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: erlijio-askatasuna: libertad religiosa; Adorez: 0; Labayru: 0

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: adib.: erlijio-askatasun / EskolaHE: -

erlijio 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Erlijio gerrak. Erlijio gaietan. Erlijio irakaslea. Erlijio liburua. Erlijio askatasuna. askatasun 6 iz. Gizabanakoen oinarrizko eskubidea. Adierazpen, biltze, lan eta erlijio askatasunak.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, definitzeko moduko kontzeptua delako. erlijio 2 adiera erabat ezabatzekoa da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Lehendik onartua da azpisarrera egitea.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-askatasun.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erlijio eta askatasun sarreretan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "Erlijio-askatasun: baina esaera aski egina den aldetik, sartzekoa".

 - [E116]: "ez nioke azpisarrerarik emango, baina ez dut eragozpenik adibide gisa jasotzeko (eta ez dut orekari buruzko kezka errepikatuko: 150 bat dira XX. mendeko corpusean erlijio-x gisa lematizatuak, baina gehienak agerraldi bana edo binakoak; hemengo hau, berriz, maizago ageri da). Zuek esan".

 - Erabakia: Erabakia (2008-01-25): "sartu erlijio askatasuna adibide gisa erlijio sarreran".

erlijio gerra, erlijio-gerra
iz. Batez ere pl. Erlijio arrazoiek eragindako gerra. Europa modernoa sortu eta eratuko zuten erlijio-gerren garaian. Higanotak, 36 urtean zehar (1562tik 1598ra) zortzi erlijio gerra antolatzeko gauza izan ziren. Batzuek erlijio-gerra ikusi nahi dute soilik gertaera horietan.

Aztergaia: erlijio-gerra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

erlijio * Erlijio-gerra. Or SCruz 110.

LB: 27; EPG: 12; ETC: 327

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: erlijio-gerrak: guerras religiosas; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

erlijio 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Erlijio gerrak. Erlijio gaietan. Erlijio irakaslea. Erlijio liburua. Erlijio askatasuna.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, definitzeko moduko kontzeptua delako; normalean pluralean erabiltzen dela adierazi (pl.). erlijio 2 adiera erabat ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erlijio eta gerra sarreretan.

Numeroa

pl.

erlijiositate
iz. Erlijiozaletasuna.

Aztergaia: erlijiositate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. erlijiotasun.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, ordain okerraren kaltetan onartzekoa

mailegua hobetsi da, erlijiotasun osaera okerrekoaren kaltetan.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-tate.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

erlijioso
1 adj. Erlijiozkoa. Kezka filosofikoak, politikoak eta erlijiosoak ditu.
2 iz. Ordena batean profesa egin duen pertsona. Apaizak eta erlijiosoak. Erlijioso ordena.

Aztergaia: erlijioso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erlijiozale
adj./iz. Sinestuna, jainkozalea. Ez zen batere erlijiozalea, baina ez zen, ezta besteen uste eta sinesmenen bizkar irri eginzale ere.

Aztergaia: erlijiozale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zale.

erlijiozaletasun
iz. Erlijiozalea denaren nolakotasuna. Erlijiozaletasunak laikoen artean izan duen hazkundea.

Aztergaia: erlijiozaletasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zale-tasun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

erlijiozko
adj. Erlijioaren araberakoa; erlijioari dagokiona. Erlijiozko bizitza. Erlijiozko sinesteak. Erlijiozko eskola liburuak.
Loturak

Aztergaia: erlijiozko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

erlikia
1 iz. Santu baten gorputzaren, edo harekin zerikusirik duen zerbaiten zatia, fededunek gurgarritzat dutena. Ik. gorpuzki 2. Jondoni Petriren erlikia bat. Gurutze Santuaren erlikiak. Erlikiak ohoratu, gurtu.
2 iz. Iraganeko aztarna, antzinako zerbaitetatik gelditzen den arrastoa. Trikuharriak antzinako zibilizazioen erlikiak dira. Horrez gain, adierazi du ez duela nahi euskara laborategi filologiko batean aztertu eta gordetzen den erlikia eta kultura-altxorra izatea. Amona iraganeko erlikia bat zen, petrikiloak eta enplasteroak nahiago zituena medikuak baino.
3 iz. Balio sentimentala duen objektu zaharra edo antzinakoa. Ezpata hauek nire arbaso baten erlikiak dira.

Aztergaia: erlikia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erlisione
iz. Ipar. Erlijioa.

Aztergaia: erlisione

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-04-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma lehiakideekin batera berrikustekoa

Ipar.ko formarik egokiena erabakitzeko dago; nolanahi ere, B2 erabaki-marka izango du, eta:

Jatorrizko forma

erlijioa edo erlisionea

Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. h. erlijio.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. erlijio

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

erloju
iz. Denbora neurtzen eta ordua adierazten duen tresna. Ik. ordulari. Erlojuaren orratzak. Erlojuak ordua jotzen duenean. Urrezko erlojua. Eliz dorreko erlojua. Horma-erlojua.

Aztergaia: erloju

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

erloi, erloju

Jatorrizko forma

dorre erloju, dorre oren; paret erloju, horma oren; sakel erloju

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: erloju(-)denda, erloju(-)konpontzaile, erloju(-)saltzaile.

Lantaldearen irizpideak
Iparraldean eta Hegoaldean hedatuena da

hori da forma hedatuena (ik. informazioa, s.u. erloi)

Forma arautuaren azalpenaz oharra

ik. oharra s.u. horma-erloju: "adibide gisa eman liteke, erloju sarreran".

Informazio osagarria
Zerrendakoaren oinarri bereko eratorriak-eta

erloju-denda, erloju-konpontzaile, erloju-saltzaile

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E108]: "Erloiu eman behar da eta ez erloju, azkenengo honek erakusten duen j-ren ahoskatzea gaztelaniaren eraginez garaturikoa baita. Badira ahoskatzea erloiu erara emaiten duten euskaldunak ere, hain zuzen ere tradizio zaharrari jarraikirik. [oh.].{Cfr. ene lan "J grafiaren problematikaz egungo eguneko egoera", Euskera, XXIX (1984), 595-598 orr.}. Grekoz orologion, ou zen, latinez horologium, -i". (1993-02-20)

 - [E124]: [ik. "x/j/i grafiak" eta "maiuskula/projektu gisakoak" #mdash# ] (1994-05-20)

 - [E302]:  ordulari / erloju: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...). Eremu semantiko bera al dute?" (1994-07-22)

 - [I102]:  erloiu eman beharko litzateke baina ez hobe delako (hobe erloju baita) [jota] ebakera segurtatzeko baino" (1995-01-10)

erloju denda, erloju-denda
iz. Erlojuak saltzen eta konpontzen diren denda. Erloju denda batean lan egiten du.

Aztergaia: erloju denda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

erloju konpontzaile, erloju-konpontzaile
iz. Erlojuak konpontzea bizibide duen pertsona. Nire lagun hau erloju konpontzailea da.

Aztergaia: erloju konpontzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-04-28 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

erlojari, erloju-konpontzaile

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

erloju saltzaile, erloju-saltzaile
iz. Posta kaleko erloju-saltzaile bat zen, hiru seme-alabaren aita eta alarguna. Armagile, sarrailagile, erloju saltzaile edo errementari bakoitzak bere objektuetarako behar zituen malgukiak ekoizten zituen.

Aztergaia: erloju saltzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

izozki(-)saltzaile aztertzean azpisarrera diren saltzaile osaerakoak ohiko lexia egitea proposatu da: arrain(-)saltzaile, bertso(-)saltzaile, erloju(-)saltzaile, esne(-)saltzaile eta fruta(-)saltzaile.

erlojugile
iz. Erlojuak egiten dituen pertsona. Erlojugile trebea.

Aztergaia: erlojugile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erlojugintza
iz. Erlojugilearen bizibidea; erlojuak egitea. Suitzako erlojugintza.

Aztergaia: erlojugintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erlojupeko
iz. Zenbait kiroletako, bereziki txirrindularitzako, lasterketa mota, kirolariak edo kirolari taldeak, banan-banan txandakaturik ateraz, ibilbide jakin bat egiteko behar duten denbora neurtuz egiten dena. Espainiar txirrindulariak distantzia handiko erlojupekoetan duen maila erakutsi zuen atzoko garaipenarekin.

Aztergaia: erlojupeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:017 2003-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -peko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

erlojutegi
iz. Erlojuak saltzen eta konpontzen diren denda. Ik. erloju denda.

Aztergaia: erlojutegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-04-28 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendako eratorri desegokiaren ordez ematekoa

Ik. erloju-denda

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: ez litzateke baztertu behar.

 - Erabakia: EArau (1996-11-29): onartu egin da.

ermandade
iz. Anaidia, elkartea. Ik. kofradia. Nekazarien ermandadea.

Aztergaia: ermandade

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: ermandade : Berron Kijote, Etxba Eib, Gketx Loiola, SermAN 1r; hermandade : TAV 3.1.10, Bv AsL.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ermandade 8: G 1 (Euzkadi 1917), EB 7 (I. Gaminde, AKManifestua, Gasteiz 2, J.A. G. de Cortazar 2 eta "ermandade-koaderno" 1); eta hermandade 5: G 2 (A. Arrinda), EB 3 (J. Zabaleta 2, Artxibategi 1990: "hermandade batzarre"); ermandante EB 2 (B. Amundarain); ermandate EB 4 (J. Lizarralde, A. Sagarna 2, J.A. Berriotxoa).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ermandade : DFrec 3, AB38 1, HiztEn, Euskalterm 10; ermandate : AB38 1; hermandade : DFrec 3, LurE. Ez dugu aurkitu ap. AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ermandade : HiruMila, ElhHizt. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-dade.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

nekazarien eta arrantzaleen elkartea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Hori hitzaren adiera bat besterik ez da. Informazio osoa emateko: 1 kofradia, botigoa "nekazarien eta arrantzaleen elkartea"; 2 ermandadeko testamentua, Nafarroan eta Bizkaian".

 - [E116]: a) adiera (zehatza) baino gehiago, oinarrizko azalpena da parentesi artean ematen dena eta, horregatik, ez du adieren eremua agortzen; b) 'ermandadeko testamentua' adieraren oinarria zehaztu beharko du AUk, ez baitut horren antzekorik irakurri lantaldearen txostenean, txosten berrian, alegia, testuinguruak-eta jasotzen dituenean; c) "kofradia, botigoa" aipatu du AUk, eta ez dakit sinonimo gisa proposatzen dituen, edo forma hobetsi gisa (kofradia, ez dakit, baina botigoa kontuzago aipatuko nuke, Zub. marka duela eskaini baitugu, hau da: eremu aski mugatua aitortu baitiogu, orain besteen parean aipatzeko); d) nekazari eta arrantzaleen eremura mugatu du lantaldeak, eta beste eremuetan ere ageri da, Hegoaldean behintzat (cf. Aste Santuko prozesioak antolatzen dituztenak, edo horietan nabarmentzen direnak). Eta ermandade besterik gabe utziko bagenu?".

 - Erabakia: Erabakia (2008-01-25): "ermandade iz. 1: nekazarien ermandadea. 2: ermandadeko edo senitarteko testamentua".

ermandadeko testamentu
iz. Bi pertsonak edo gehiagok agiri bakarrean egiten duten testamentua. Ermandadeko testamentua baliozkoa izan dadin, testamentugile biak emantzipatuta egon behar dira.

Aztergaia: ermandadeko testamentu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: 0

LB: 4 “Ermandadeko testamentua baliozkoa izan dadin, testamentugile biak emantzipatuta egon behar dira hura egilesteko unean.” (Euskal Herriko Agintaritza); EPG: 0; ETC: 38 “Ermandadeko testamentua EZEZTAGARRIA da, nahiz eta biek egina izan.” (EHU).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: ermandadeko edo senitarteko testamentua: testamento de parientes o cofrades; Labayru: 0.

Bestelakoak

ermandade 1 iz. Anaidia, elkartea. Ik. kofradia. Nekazarien ermandadea. 2 iz. Ermandadeko edo senitarteko testamentua: bi pertsonak edo gehiagok agiri bakarrean egiten duten testamentua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ermandade eta testamentu sarreretan.

ermita
iz. Kapera edo elizatxoa, gehienetan herrigunetik at egoten dena. Ik. baseliza. Ama Birjinaren ermita bat. Ermita-zaintzailea. Basoan ermiten aitzakian egin ohi diren gazteen batzarretan.

Aztergaia: ermita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
ermitatxo
iz. adkor. Ermita. Ermitatxo bat jaso dezagula.

Aztergaia: ermitatxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo

ermitau
iz. Eremuan edo leku bazterrean bizi den erlijio gizona. Ik. eremutar. Lehenbiziko ermitauek baino barau gogorragoak eginez. Basamortura ermitau joan.

Aztergaia: ermitau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: ermitau-anemona: Calliactis parasitica.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ermitau(n)

ermitazain
iz. Ermita bat zaintzen duen pertsona. Leizearen beste aldetik ermitazainaren etxetxoa egin zuten.

Aztergaia: ermitazain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zain.

ermuar
1 adj. Ermukoa, Ermuari dagokiona.
2 iz. Ermuko herritarra.
ernaberritu, ernaberri, ernaberritzen
da/du ad. Berriro ernatu. Ihartzeko zorian zegoen hostorik aurkitzen bazuen, bere baratze zabalera aldatuko zuen berehala, ernaberritzeko asmoz. Bataioan ernaberritzeko.

Aztergaia: ernaberritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ernaberritu, ernaberri, ernaberritzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ernaberritu, ernaberri, ernaberritzen

ernagarri
adj. Ernatzen duena. Gai ernagarriak. Liburu ernagarri eta ederra.

Aztergaia: ernagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
ernai egon
da ad.-lok. Erne egon. Beti ernai dago. Noiz gaude ernai, noiz sorgor?

Aztergaia: ernai egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ernai1
1 adb. Erne. Beti ernai eduki behar genuke mesfidantza.
2 adj. Atzarria. Ernaia, bizia, jendeari agintzen ongi ikasia. Neurtitz honetan silaba luzeak eta laburrak ez dira berdinak, belarri ernai batentzat. Ernaiak ziren Joanesen belarriak.
Azpisarrerak
ernal-hazi
iz. Esperma. Ezkonberriaren ernal-haziak ugaltzeko.

Aztergaia: ernal-hazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
ernalarazi, ernalaraz, ernalarazten
du ad. Ernaltzera behartu. Bildotsak ez dira ernalarazi behar bi urte beteak izan arte. Ume gutxi egiten duen ahardia ez da berriz ernalaraziko.

Aztergaia: ernalarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ernalarazi, ernalaraz, ernalarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ernalarazi, ernalaraz, ernalarazten

ernaldi
iz. Animalia emeez mintzatuz, ernari dagoen denbora. Kaxalote emeen ernaldia 14-16 hilabetekoa da.

Aztergaia: ernaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan ernaldi (Or, Zait Plat-en aipatua: "Ederra ernaldiaren zaindari da, Parka ta Lukina bezala") eta ernalaldi (Dv Has 30,42: "Estaltze berantiarra zenean eta azken ernalaldia" #mdash# Ur: umetzea)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ernaldi (eta e. garai) 3: Or EG 1951 (ik. OEHko testuingurua); Balea eta euskaldunak ("Katxalote emeek duten ernaldia 14-16 hilabetekoa da, eta edoskialdia, berriz, urtebetekoa"); BoletinObSS 1971 ("Benetan, baita, garai emankorra degu, guk uste ta nai degunez; benetan ernaldi garaia etorkizun obeagoari ba-gagozkio"); ernarialdi 3: Biztanleria 1975-80 ("180 egun baino gehiagoko ernarialdiko sorkuntz produktu bizi ala hil ororen amaren gorputzetiko erabateko iraizpena edo aterakuntza"); UZEI 2 ("umeak nagusi ez-heldu bezala jaiotzen dira ernarialdi luze baten ondoren", "Rh eritasunaren grabetasuna hein batean, aurreko erditzeen kopuruaren pean dago, antigorputzen kontzentrazioak ernarialdi bakoitzean gehitzeko joera bait du").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ernaldi : AB38 3 (hauetan 1 `período de gestación' itzulia eta beste 2 `gestación, embarazo'), AB50 1 (embarazo), HiztEn, LurE; ernarialdi : HiztEn, Euskalterm 4 (hauetan 3 `gestación' itzuliak eta 1 `embarazo'; 1 haurdunaldi sinonimoarekin; 1 e. eta eraberritako konplikazioak; 1 ernarialdiko gorputz luteo) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ernalaldi : DRA (calor, excitación); ernaldi : EuskHizt, HiruMila (1 calor, excitación; gestación, preñez), ElhHizt (período de embarazo, preñez), EskolaHE, Casve EF, PMuj DVC (1 preñez, gestación; 2 germinación); ernarialdi : HiruMila (gestación) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi; haplologia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(animalia) ernari dagoen denbora.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: aski erabilia.

 - Erabakia: EArau (1996-11-29): ez da onartu.

ernaldu, ernal, ernaltzen
1 du ad. Gameto arra gameto emearekin batu zigoto bat sortzeko. Ernaldutako arrautzetatik erle langileak jaioko dira; ernaldu gabekoetatik, aldiz, erlamandoak. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Arrautza ernaldua.
2 du ad. Arrak emearengan izaki berri bat sorrarazi. Behia ernaltzeko.
3 da ad. Ernari gelditu. Behiak hiru urterekin ernaltzen hasten dira. Birritan ernaltzen dira ardiak.

Aztergaia: ernaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ernaldu, ernal, ernaltzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ernaldu, ernal, ernaltzen

ernalketa
iz. Ernaltzea. Ez direla ernalketarako elkartzen.

Aztergaia: ernalketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
ernalkuntza
iz. Ernaltzea. Behin ernalkuntza buruturik, lehenbiziko zelula erdibitzen hasten da.

Aztergaia: ernalkuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1999-01-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

ernalketa arautua (eta -tze osaerakoa) aski direla uste du lantaldeak.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kuntza/-keta.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Gehitzeko: ernalkuntza. Nahi izanez gero, Biol. marka jar daiteke".

 - [E116]: "ernalkuntza hau ere onartu eta jaso egin nahi du, nonbait, AUk, lehen itzuliko ernalketa eta bigarren itzuli honetako ernaltze izenen ondoan (Biol. marka proposatzen baitu, eta baztertzen edo isiltzen ditugun formei ez baitiegu inolako markarik ematen). Forma baten alde egin zuen lantaldeak, arautua eta hedatuena bakarrik jasoz; eta XX. mendeko corpusean, bai, ernalkuntza baino gehiagotan ageri da ernalketa, baina gaurko prosaren corpusean maizago ikusi dut -kuntza osaerako hau, eta jaso litekeela uste dut, AUk eskatzen duen bezala".

 - Erabakia: Erabakia (2008-01-25): "ok, baina Biol marka gabe".

ernaltze
iz. ernaldu aditzari dagokion ekintza. Ernaltze metodoak.

Aztergaia: ernaltze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

ernamuin
1 iz. Hazietan, landarea sortzen den zatia. Ik. hozi. Lehen azterketen arabera, infekzioa ez dute soja ernamuinek sortu.
2 iz. Garatzean zerbait sor dezakeen gauza. Batasunaren haziak eta ernamuinak. Eritasunaren ernamuina.

Aztergaia: ernamuin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

begi, ernamuin

ernamuindu, ernamuin/ernamuindu, ernamuintzen
1 da ad. Haziez mintzatuz, ernamuina hazten hasi. Ik. erne1; hozitu. Ilar hazi bat, onik ernamuinduko bada, gehienez ere 30 urtez bakarrik gorde daiteke. || Sukalde bazterrean utziak zituen patatak ernamuintzen hasi ziren (Ik. zildu). || (Partizipio burutua izenondo gisa). Tipula hazi ernamuinduak.
2 da ad. Kimatu, kimuz bete. Ik. altsumatu. Pikondoaren adarrak samurtu eta hostoak sortzen eta ernamuintzen direnean. Aaronen makila ernamuindua ikusi zuen: ernamuindua eta loratua zegoen.

Aztergaia: ernamuindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ernamuin(du), ernamuintzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

ernarazi, ernaraz, ernarazten
du ad. Ernatu, ernatzera behartu. Alferra ernarazi. Fedea ernarazteko mirariak. Euskal Herri zahar hau ernarazi nahi luke.

Aztergaia: ernarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ernarazi, ernaraz, ernarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ernarazi, ernaraz, ernarazten

ernarazle
adj./iz. g. er. Ernarazten duena. Ik. ernatzaile. Zuri ospe, ene Jainkoa, ene irakasle, ene belarrien ernarazle, ene bihotzaren argitzaile.

Aztergaia: ernarazle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper