50535 emaitza bilaketarentzat - [15651 - 15700] bistaratzen.

erorkortasun
iz. Erorkorra denaren nolakotasuna. Giza erorkortasuna. Gauza txikietan maiz frogatzen duzun zure erorkortasun handia.

Aztergaia: erorkortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erortoki
iz. Erortzeko tokia; zerbait erortzen den tokia. Eta bonbak bere erortokian urratzen du etxea edo azpian hartzen duen gauza.

Aztergaia: erortoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: aski erabilia.

 - Erabakia: EArau (1996-11-29): onartu egin da.

erortzapen
1 iz. g. er. Erortzea.
2 iz. g. er. Gainbehera.

Aztergaia: erortzapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tzapen/-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

erortzea; gainbehera.

erortze
1 iz. Zerbait edo norbait, pisuak eraginik edo oreka edo euskarria galduz, beherantz edo lurrera joatea. Ik. eroriko. Gaitzagoa da bigarren erortzea.
2 iz. Zerbaiten gainbehera edo hondamendia. Babiloniaren erortzea.

Esaera zaharrak

Orri erortze, gari ereite.

Aztergaia: erortze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erortzeko min
iz. Ipar. Epilepsia. Eri batek ardura izaten zuen erortzeko mina. Idiak edo behiak erortzeko mina duenean. Erortzeko minak hartzen zuen eta sinetsarazi zuen gaitz hori aingeru batek ematen zion zoraldi bat zela.

Aztergaia: erortzeko min

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erori sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

epilepsia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "épilepsie [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

erosahalmen
iz. Erosteko ahalmena. VI. taulan biztanleen erosahalmenaren batezbestekoak ageri dira.

Aztergaia: erosahalmen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eros-ahalmen 1, Egunk 1997 ("Bereziki populazioa txikia bada, produktuentzako merkatu pribatua urria da oso, eta handiagoa da merkatu publikoaren eta Gobernuaren eros-ahalmenaren pisua"); erosahalmen 2, EkonOinarriak 1997 ("gutxieneko soldata horren erosahalmena manten zedin [...] soldatapekoek beren erosahalmenari eutsi ahal izateko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erosahalmen : HiztEn (Moneta-unitate batekin eros daitezkeen zerbitzu eta ondasunen eta moneta horren arteko erlazioa), Euskalterm 2 (erosteko ahalmen sinonimoarekin #mdash# 'poder adquisitivo') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erosahalmen : ElhHizt (poder adquisitivo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ahalmen.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

erosteko ahalmena.

erosarazi, erosaraz, erosarazten
du ad. Erostera behartu. Ingeleseko irakasleak liburu bat erosarazi zien ikasleei.

Aztergaia: erosarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erosarazi, erosaraz, erosarazten. dio ad.

eroserraz
adj. g. er. Diru truke norbaiti mesedea egiteko, bere eginbidea ez betetzera erraz makurtzen dena. Haatik, batto leial eta zuzena delarik, bertzea da gaizto eta eroserraza.

Aztergaia: eroserraz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-erraz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

erosgai
1 iz. Salgaia. Hor aurkitzen ahalko dira gisa horretako merkatuetan aurkitu ohi diren erosgaiak.
2 adb. Erosteko moduan. 50 euroko laguntza txartelak erosgai daude. Milaka eta milaka liburu dago erosgai eta ikusgai liburu-denda honetan.

Aztergaia: erosgai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erosgai (eta erosgei) 3: Herr 1945 ("Agorrilean 722.000 tona hel-arazi baituzte, emendatuz jinen zaizku erosgeiak"), J. Gabilondo ("beste apal bat supermerkatuan erosgaiz betea"), Elgoibarren 1993 ("Ezer erosi baino lehen, ondo pentsatu benetan gauza horren beharra duzun ala ez, eta beti erosgaien tiketak gorde"); saleroskai 1, F. Krutwig ("Eta hor exairetzen ziren Burgiarat ethorten ziren saleroskaiak, eta askotan oihalak bait ziren lekhu huni oihal-baku izena eman zeraukoten").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erosgai : AB38 1 (artículo de compra) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erosgai : HiruMila (mercancía, compra, artículo, producto de compra), Casve EF (erosgei: destiné à être acheté), PMuj DVC (disponible, género de venta, mercancía, mercadería); erosgai-ekarle : PMuj DVC (importador) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gai.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

salgaia.

erosgailu
iz. g. er. Salgaia. Erosgailu horien prezioak heinean atxikitzeko.

Aztergaia: erosgailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-s(i)+g-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

salgaia.

erosi, eros, erosten
1 du ad. Zerbait ordainketaren bidez eskuratu. Etxe bat, zaldi bat erosi. Ezin eros daitekeen gauza. Merke erosi eta garesti saldu. Dirutan erosi. Mila pezetatan erosi. Zorrean, epetan erosi. Norbaiten isiltasuna erosi.
2 du ad. Mesede, diru edo opari truke norbaitengandik zilegi ez den eran zerbait lortu. Epaileak erosi.
3 du ad. Berrerosi.

Aztergaia: erosi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erosi, eros, erosten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erosi, eros, erosten

erosi bezala saldu
dio ad.-lok. Norbaitek zerbait berari kontatu dioten bezala kontatu, kontakizunari ezer gehitu edo kendu gabe. Ez niri galdetu zer den putetxe eta kluben arteko diferentzia; erosi bezala saltzen dizuet.

Aztergaia: erosi bezala saldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2020-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

erosi "Erosi bezala saltzen dut, como me lo contaron te lo cuento [...] (BN-mix)" A EY III 346.

LB: 2 “Erosi bezala saltzen dizuet.” (Argia); EPG: 0; ETC: 5 “Bietako apezgaien hau zertako ez duta hemen salatuko, hain denaz geroz erakaspentsua; nik bederen erosi bezala salduko dut” (Emile Larre)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: erosi bezala saldu; erositako prezioan saldu contar algo tal como se ha oído; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

erosi 1 du ad. Zerbait ordainketaren bidez eskuratu. Etxe bat, zaldi bat erosi. Ezin eros daitekeen gauza. Merke erosi eta garesti saldu. Dirutan erosi. Mila pezetatan erosi. Zorrean, epetan erosi. Norbaiten isiltasuna erosi. Erosi bezala saltzen dut: kontatu zidaten bezala kontatzen dut.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Honekin batera erositako prezioan saldu esapidea ere jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erosi eta saldu sarreretan.

erosio
iz. geol. Higadura. Haizearen eta uraren erosioa izan duen mendia.

Aztergaia: erosio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz: iz. Geol. 'higadura'.

erositako prezioan saldu
dio ad.-lok. Norbaitek zerbait berari kontatu dioten bezala kontatu, kontakizunari ezer gehitu edo kendu gabe. Erositako prezioan saltzen dizut zurrumurrua. Horra editore eta profesiokoen iritzia, erositako prezioan nik saldua.

Aztergaia: erositako prezioan saldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

erosi bezala saldu esapidea aztertzean, sartzeko proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erosi, prezio eta saldu sarreretan.

eroskeria
iz. Mesede, diru edo opari truke norbaitengandik zilegi ez den eran zerbait lortzea. Badakit zuetako askok edozer egingo zenuketela idazlanetarako gaiak zeintzuk izango diren jakitearren, baina horretan ezin dizuet lagundu; ez daukat ideiarik ere eta, izango banu ere, badakizue ez dudala eroskeriarik onartzen.

Aztergaia: eroskeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2012-05-30): eroskeria 64: Berria 24 (adib.: “Frantziako arma enpresa baten eroskeria onartzea leporatzen diote”),EiTB 36 (adib.: “Garzonen kontrako eroskeria delitua artxibatu du Auzitegi Gorenak”), Argia 4 (adib.: “Orokorrean eroskeriaz, saldukeriaz hitz egin nahi dugu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: eroskeria 89: Berria 82 (adib.: “eroskeria delituak preskribitu egin duela eta epaiketa bertan behera uzteko erregutu dute”, “Eroskeria delituaren zigor nagusia espetxea eta inhabilitazioa dira”), Elizen arteko Biblia 4 (adib.: “Jauna, zuen Jainkoa, jainkoen Jainko eta jaunen Jaun baita, Jainko handi, ahaltsu eta beldurgarria; ez du alderdikeriaz jokatzen, ez eroskeriarik onartzen”), Lopez de Arana (“udala eroskeriatik, ustelkeriatik eta azpikeriatik garbitzen lagundu behar dudala...”), Piarres Aintziart (“Eroskeria, menturatzekotan”), Jon Muñoz (“Eta erosterik ez bazuten, beste bide batzuetatik eskuratzen zituzten: lapurreta, eroskeria, xantaia”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: eroskeria (kohetxo*). Eroskeriagatik eta iruzurragatik auzipetu dute Un-Yong Kim, NOPeko presidenteorde ohia; kohetxo* e. eroskeria.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es cohecho / fr subornation: Elhuyar: funtzionario-eroskeria, sobornatze (Zuz.) / Nolaerran: erosketa, eroskeria / Zehazki: eroskeria, sobornatze (Zuz.) / Labayru: funtzionario-eroskeria | -eskuazpikeria, sobornatze (Zuz.) / Adorez5000: funtzionario-eroskeria, kohetxo, sobornatze (Zuz.).

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Euskaltzainek kendua: ez aipatu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da eta horren premia badago.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

funtzionario-eroskeria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Gehitzeko: eroskeria; Funtzionarioen jokaera okerra esateko, hiztegiek hori darabilte, bai eta lege-testuek ere (adibidez, Zigor Kodearen 419. artikulua eta ondorengoak)".

 - [E116]: "forma berria da hau, lantaldeak aztertu gabea. Itzuli hau amaitzean, eta dagokion informazioa eskuratzean ikusi beharko genuke (hiztegietan, bai, ikusi dut ageri dela, baina ez XX. mendeko corpusean; eta gaurko prosaren corpuseko liburu bakarrean ageri da, eta Berria egunkarian #mdash# aski maiz hemen, egia esan; AUk lege bat aipatu du, baina aski al da hori?). Beste alde batetik, berezia da, inondik ere, osaerari dagokionez: asko dira -keria atzizkia daramaten euskal hitzak, baina [aditzoina + -keria] osaerako eroskeria honen parekorik ez dut ezagutzen gure tradizioan, eta alderdi hori ere zaindu beharra dugu".

 - [E116]: "Proposamena: ez aipatu oraingoz".

 - Erabakia: Erabakia (2008-01-25): "ez aipatu".

erosketa
1 iz. Erostea. Lurren erosketaren ondorioz.
2 iz. pl. Etxeko eguneroko beharretarako gauzak erostea; gauza horien multzoa. Etxeko garbiketa, haur eta adinekoen zaintza, sukaldea, erosketak... Nobitaren erosketak eramango ditut aurrena, haren etxera.

Aztergaia: erosketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erosketa saski, erosketa-saski
iz. ekon. Familia arrunt batek kontsumitzen dituen ondasun eta zerbitzuen multzoa, bereziki elikagaiena, bizitzaren kostuaren hainbat indize kalkulatzeko oinarri bezala erabiltzen dena; ondasun eta zerbitzu horien prezioa. Herritarren hipotekek eta erosketa-saskiek gora egiten dutela etengabe. Gipuzkoako errenta gordina Espainiakoa baino % 24 handiagoa delako eta erosketa saskia garestienetakoa.

Aztergaia: erosketa-saski

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh50 2020-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu erosketa(-)saski formarik.

erosketa(-)saski 74: Aizu, Argia, Berria 9, EiTB 19, Consumer 42, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

erosketa(-)saski 1, Berria (“Raxoiren proposamen izarra adierazgarriena, egun batez feministena izateko lasterketa horretan: «Erosketa saskia merkatuko dut», esan die”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ekonomia arloko termino bat ere bada, eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erosketa sarreran.

erosketak egin
du ad.-lok. Etxeko eguneroko beharretarako gauzak erosi. Erosketak egitera atera da. Erosketak egin behar ditut.

Aztergaia: erosketak egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-11-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erosketa eta egin sarreretan.

erosle
1 iz. Erosten duen pertsona. Ik. erostun. Erosleak eta saltzaileak. Liburuaren erosleari.
2 iz. Gatibua edo kondenatua, ordain jakin baten truke, askatzen duen pertsona; bereziki, Jesu Kristo. Jesus, nire eroslea.

Aztergaia: erosle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
eroslehentasun
iz. zuz. Norbaitek, beste erosle batzuek ordainduko luketen prezio berean, zerbait erosteko duen lehentasuna. Sustapen Ministerioak eroslehentasuna izateko eta atzera eskuratzeko eskubideak izango ditu.

Aztergaia: eroslehentasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh57 2022-12-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 54 (Deustuko Unibertsitatea 42; Gomylex 10, Espainiako Gobernua 2); ETC: 136

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: eroslehentasun iz. (Zuz.) tanteo; eroslehentasun-eskubidea: derecho de tanteo / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. // Euskalterm: eroslehentasun-eskubide (Zuz. derecho de tanteo TN da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, dagokion markarekin. Bide batez, eroslehentasun(-)eskubide azpisarrera gisa jasotzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Zuz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Zuz. markarekin barnera daiteke. Badator egungo hiztegi arruntetan, eta lege-testuetan ere (adibidea, errentariak eroslehentasuna du jabeak errentapeko etxea saldu nahi duenean)".

 - [E116]: "forma berria da hau ere; eta baliteke lege-testuetan agertzea, baina nik ez dakit (testu bakarrean jaso du XX. mendeko corpusak, eta behin ere ez gaurko prosarenak). Ezagunak eta aski ugariak dira [aditzoina + izena] osaerako elkartuak: mordoxka aipatzen dira LEFen Hitz-elkarketa/ 4 liburuan (ik. 74-75. or.), baina ez dut eroslehentasun bezalako izen (abstraktu?) baten modukorik ikusi, edo, zehazkiago esateko, mintzagaitasun elkartuko -gaitasun izan liteke haren antzeko bakarra, eta salbuespenaren itxura guztia du kasu horrek, ingurune horretan. Informazio hoberik ez dugun artean, ez aipatzea proposatzen dut".

 - Erabakia: Erabakia (2008-01-25): "ez aipatu".

eroslehentasun eskubide, eroslehentasun-eskubide
iz. zuz. Beste erosle batzuek ordainduko luketen prezio berean zerbait erosteko lehentasuna duenaren eskubidea. Errentariak eroslehentasun eskubidea egikaritu ahal izango du. Ez bada eroslehentasun-eskubidea edo atzera eskuratzea egikaritzeko eperik zehaztu, ulertuko da horiek hogeita hamar egunean iraungiko direla.

Aztergaia: eroslehentasun-eskubide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: EHL 2022-12-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

eroslehentasun aztertzean lantaldeak azpisarrera gisa proposatua, Zuz. markarekin hau ere.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eroslehentasun eta eskubide sarreretan.

Jakite-arloak

Zuz.

eroso
1 adj. Zailtasunik ez duena, erraz, lasai, oztopo edo buruhausterik gabe egin edo erabil daitekeena. Bide lasai erosoetan zabiltzala. Oinetako erosoak. Gure ostatuak tresna eroso eta gela ederrez jantziak daude. Horren berri jakiteko bide erraz eta erosoa. Hitzaldi ondoak ez dira egokiera erosoak izaten berriketa lasairako. Irabazpiderik erosoena. Modurik erosoenean.
2 adb. Erosotasunez; egoki. Eroso bizi. Eroso etzanda. Merke eta eroso argitaratuak.

Aztergaia: eroso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erosokeria
iz. Erosotasun gaitzesgarria. Zabarkeria eta erosokeria non-nahi.

Aztergaia: erosokeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erosotasun
iz. Erosoa denaren nolakotasuna, eroso dagoenaren egoera; eroso sentiarazten duen gauza. Erosotasun handian. Autobideen erosotasuna. Jantzien erosotasunari begira. Etxeko erosotasuna tentagarri zitzaion. Egungo bizitzaren erosotasunak. Erosotasunean irabazi du Donostiak azken urteotan.

Aztergaia: erosotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erosotu, eroso/erosotu, erosotzen
du ad. Eroso edo erosoago bihurtu, erraztu. Nik, ordea, arloa erosotzearren, nirera ekarrarazi nuen. Eman digun argitasunez bizitza erosotu digulako.

Aztergaia: erosotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

eroso(tu), erosotzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

erosoago bihurtu, erraztu.

erospen
1 iz. Jesu Kristok gizadia erostea. Ik. berrerospen. Erospeneko misterioa.
2 iz. Ipar. Erosketa. Eguberrietako erospenen eta neurrigabeko kontsumoaren garaian.

Aztergaia: erospen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erosta
iz. Auhena, adia. Negarrak eta erostak. Andre Milia Lasturkoaren erostak. Gau osoa erosta jotzen.

Aztergaia: erosta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: esangura erantsi: 'hil-lantua, hildakoengatiko deitorea'.

erostaka
adb. Erostan, erosta eginez. Denok erostaka hasiko bagina edo bekozko ilunak jarriko bagenitu (...).

Aztergaia: erostaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

erostari
1 iz. Hiletetan erosta jotzen zuen emakumea. Ik. adiagile; deitoratzaile; hiletari. XVI. mendearen amaieran, Andres Alonsotegik zioen erostarien zerbitzuak gero eta gutxiago erabiltzen zirela; hala ere, Julio Caro Barojaren arabera, XIX. mende bukaeran Bizkaian, Elantxoben esaterako, erostari ordainduak bazeuden oraindik.
2 adj. Erosta egiten duena. Arima erostariak.

Aztergaia: erostari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: esangura erantsi: 'hiletetan negar egiten dabilen emakumea'

eroste
iz. erosi aditzari dagokion ekintza. Saltze eta eroste itsusietan bizi izan direnak.

Aztergaia: eroste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

erostun
iz. Eroslea. Erostunari iruzur egiteko. Inazio saltzaile, erostuna Fermin. Astoa daukat saltzeko, falta erostuna hartzeko.

Aztergaia: erostun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erotasun
iz. Erotua dagoenaren nolakotasuna eta egoera. Erotasunak beldurra ematen digu, eta horregatik egiten diegu eroei barre.

Aztergaia: erotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

erotegi
iz. Ipar. Eroetxea. Erotegian eta presondegian edan gabe egoteak laster izan zituen ondorioak.

Aztergaia: erotegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-01-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oraingoz bakarra aski da

Ik. eroetxe (adierazle bakarra aski delakoan).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Erotegi: hitz itsusi hau kendu beharko genuke. Erdaraz inork ez luke serioski loquería idatziko.

 - [E116]: bat nator E208rekin, eta nik ere kenduko nuke; ez, ordea, "itsusi"a delako (ez zaie hala iruditu, nonbait, erabili dutenei: J. Etxepare "mirikua"ren eta 1955eko Egunaria-ko testuinguru bana ikus litezke OEHn; Mintzamena liburuan eta Herria-ko bi artikulutan bildu du XX. mendeko corpusak, eta "Gehexan Pontto" gurearen beste batean gaurko prosarenak); kenduko nuke, gutxitan erabili delako eta lehen itzulian emandako eroetxe aski dugulako. Baina ongi eratua denez, ez genioke izartxoa ezarri behar, oraingo irizpideen arabera, eta horregatik, proposamena da: kendu lerroa.

 - Erabakia: (2008-02-29) forma onartua beste azalpenik eman gabe.

erotiko
adj. Maitasun fisikoari, sexu atseginari dagokiona; sexu desira sortzen duena. Literatura erotikoa. Ekialdeko pintura erotikoa. Konplitu gabeko amets erotikoak.

Aztergaia: erotiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Erdaretako formak

OfQuLF: relatif à la sexualité || Éros || dieu de l'Amour dans la mythologie grecque.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

erotismo
iz. Amodio sentsuala; erotikoa denaren nolakotasuna. Erotismoaren eta pornografiaren artean egin ohi den bereizketa hipokrita hori.

Aztergaia: erotismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2003-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

erotu, ero/erotu, erotzen
da/du ad. Ero bihurtu; zoratu. Galaziar zentzugabeak, nork erotu eta liluratu zaituzte? Oso erotua dago mutila, Malentxo dela eta ez dela. Pozez eroturik. Erotu behar nauzue!

Aztergaia: erotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erotu, ero(tu), erotzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

erotu, ero(tu), erotzen

erotzar
adj. g. er. adkor. Ero handia. A, erotzar, profetak lehen adierazi zizkizuten gauzak sinesteko horren astun eta ilun aurkitzen zaretenak!

Aztergaia: erotzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzar.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

eroxka
adj. adkor. Eroa. Espiritu bero eta eroxka batzuk zirela zuten maiz eta sobera frogatu. Eroxka eta harroa zen, harrorik bada.

Aztergaia: eroxka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xka.

erpai
adb. Zain, aiduru. Teresaren erpai zegoen.

Aztergaia: erpai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

aiduru, zain.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Teresaren erpai zegoen.

erpe
iz. Atzaparra. Piztien erpeak. Erpe zorrotzak. || Deabruaren erpeetatik ateratzeko.

Aztergaia: erpe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

atzapar, (aztapar), erpe

erpil2
iz. bizk. Mokorra, sokila. Ik. zokor. Erpilak hautsi. Erpil jotzen jardun. Erpil mazoa.
erpildu2
da ad. bizk. Erpilez, mokorrez bete. Euri honek soro guztiak erpilduta laga ditu.
erpiltasun
iz. Ipar. g. er. Ahultasuna.

Aztergaia: erpiltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ahultasuna.

erpin
1 iz. Mendi, aldapa eta kidekoen alde garaiena, bereziki zorrotza dena. Udalako haitzaren erpinetik. Katedraleko erpinak.
2 iz. Zerbaiten gune garaiena; zerbaitek irits dezakeen gune garaiena. Eguzkia bere erpinean doanean. Zeruaren erpina baino goragokoa. Euskal prosaren erpin garaietara. Bizi erpinera igoa dugun gizon umoagan.
3 iz. Kidekoak baino gorago dagoen pertsona edo gauza. Lurreko gauza guztien erpina. Doktore guztien erpina, santu guztien bikaina, teologo guztien gailurra.
4 iz. Punta, muturra. Hatzaren erpinean.
5 iz. mat. Angelu baten bi aldeen edo poligono baten bi alderen elkartze puntua; poliedro batean, gutxienez hiru aurpegik batera duten puntua. Angelu baten erpina. Laukiaren lau erpinak. Kuboaren erpin guztietan. || Konoaren erpina.
6 adj. Aldapatsua eta garaia. Nondik-nahi ikusten zen leku erpin batean.

Aztergaia: erpin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

angelu baten erpin; piramide baten erpin; poligono baten erpin; sorta baten erpin; triedro baten erpin

erpuru
iz. Hatz lodia, beste lauren aurrez aurre jar daitekeena; oineko behatz lodia. Ik. orkoro. Eskuineko erpuruaz hiru gurutze egitea.

Aztergaia: erpuru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
errabero
iz. Esne jetzi berria. Errabero apartsua.

Aztergaia: errabero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

erra-bero 1: JEtchep ("Etxetan esne ona edaten zuten, erra-bero goxo hartarik"); errebero 4: Sor Bar 3 ("Etorri bedi nai dubenian, errebero pixka bat edo marrubi batzubek artu bidez", "Bai, baa, ta Ana Marik eman dit errebero ederra", "Etxekoandriak atera diyo erreberua ta artzen dago atariyan"); Etxde JJ ("nagusi gaztea ukullutik sukaldera sartu-ertenka dabil jatxi berririko errebero apartsua karriatzen") eta OEH argitaratuan beste bat (Arno onaren gozoa, ap. DRA: "Aurthen arnoa merkhe da Andrek ere edaten dute erreberua bezala").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errebero : IMuj AzBel ("bere erreberoa bizkar gainean isuri zuen xuri eta ugari").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errebero : HiztEn, LurE; errabero : HiztEn (Ik. errebero). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errabero : EuskHizt (Ik. errebero), HiruMila, Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; errebero : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lh DBF, DRA, PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: Ik. errebero / HiztEn: Ik. errebero / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. errebero.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Errabero/ errebero/errobero: Baserrian ibiliak badaki esne jetzi berriari honela zergatik esaten zaion, behiaren errotik oraindik bero-bero ateratzen delako. Beraz, hitz honek dauzkan hiru aldaeretatik, errobero, errabero eta erreberotik, zalantzarik gabe lehen biak dira hobestekoak, gardenagoak direlako. Dirudienez errobero soilki Bizkaikoa dela kontuan izanda, agian egokiena errabero litzateke, Bizkaian ongi ulertzeaz gain (CFr. errape), beste euskalkietan errebero bezain hedatua delako.

 - [E116]: idazleek zer darabilten begiratzea da lehian ageri diren formen artean bat hobesteko gure irizpidea; eta hori aski ez denean, orduan hasten gara gardentasuna edo etimoa bezalakoei erreparatzen. Lantaldearen txostenari kasu egiten badiogu, ikusiko dugu batek erabili duela erra-bero forma (Jean B. Etxepare Jatsukoak), eta bostek errebero forma (M. Soroak, J. Etxaidek, Arno onaren gozoa-ren idazleak; I. Mujika Iraolak eta J.M. Lekuonak). Gaurko prosaren corpusean beste lau errebero ikusi ditut (X. Etxabe, I. Mendiguren E., I. Mujika), eta ez dut errabero bezalakorik aurkitu. Hiztegiei dagokienez, errebero hobesten dute gaurko gehienek (I. Sarasolarena eta P. Xarritonena barne direla; baina ez J. Casenaverena eta X. Kintanarena). Kontu garbia ateratzen zait neri, lantaldeari ateratzen zaiona bera: errebero da euskara batuari dagokion forma.

 - Erabakia: (2008-02-29) errabero iz. `esne jetzi berria'.

errabia
1 iz. Amorrua, haserre bizia. Inoiz ere baino errabia gehiagoz eraso zion. Jainkoaren etsaien errabia amorratua. Sakramentu honi dio errabiarik handiena.
2 iz. Eritasun kutsakorra, nerbio sistemari erasotzen diona, berez txakurrarena dena, baina ausikien bidez gizakia ere jo dezakeena. Ik. amorru 3. Pasteur, errabiaren sendatzailea.

Aztergaia: errabia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: errabia(-)belar Hieracium pilosella. Sin. sagu(-)belar.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: errabian , errabiaz .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Hautalanerakoan leku gehiago ematen zaio 'arrabia'ri, baina Orotarikoan alderantziz. Ez dakit zergatik" (1993-02)

 - [E301]: arrabia [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

 - [E302]:  errabia agertzen bada, ez al luke arrabia hitzak ere agertu behar, bigarren mailakoa bezala bada ere? (1994-11-10)

errabia belar, errabia-belar
iz. Konposatuen familiako belar landarea, aski arrunta, lore horiak ematen dituena (Hieracium pilosella). Ik. sagu-belar.

Aztergaia: errabia belar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Hieracium pilosella. Sin. sagu(-)belar.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "epervière (bot) [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper