50535 emaitza bilaketarentzat - [15701 - 15750] bistaratzen.

errabiagarri
adj. Amorragarria. Oinaze handi eta errabiagarriak. Oroitzapen errabiagarria.

Aztergaia: errabiagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
errabian
adb. Errabiaz. Zerura oihuka jartzen da errabian. Jende guztia sutan eta errabian zen Jesusentzat.
Loturak

Aztergaia: errabian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

errabia sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

errabiarazi, errabiaraz, errabiarazten
1 du ad. Amorrarazi. Ilobak, errabiarazi nahiz, esan zion Piarresi hori.
2 du ad. Errabia kutsatu.

Aztergaia: errabiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

errabiarazi, errabiaraz, errabiarazten. du ad.

errabiatu, errabia/errabiatu, errabiatzen
1 da ad. Amorratu. Mediku, azti eta sorgin, oro han zebiltzan errabiaturik, eta beti debaldetan; sendagailurik ez zen neskatxarentzat.
2 da ad. Errabiak joa gertatu. Errabiatzen den txakurra.

Aztergaia: errabiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

errabiatu, errabia(tu), errabiatzen. da ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

errabiatu, errabia(tu), errabiatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

errabiaz
adb. Errabiaturik. Areago eraso zioten deabruek, errabiaz jo eta zati-zati egiteraino. Lotsaz eta errabiaz joan zen su eta garren artera.
Loturak

Aztergaia: errabiaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

errabia sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

errabino
iz. Komunitate judu bateko buruzagi erlijiosoa; juduen legea erakusten duen doktorea. Errabino familia batean jaio zen Singer, Talmud eta Tora liburuak izan ziren bere heziketaren oinarriak. Poloniako herrixka bateko errabino baten semea zen. Errabino ikasketak egin.

Aztergaia: errabino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

rabbi 5, bokatiboan: Lç ("Eta hek erran ziezoten, Rabbi [erran nahi baita hanbat nola Majistrua] non egoten aiz?"), Ir YKBiz 3 (Jn 1,38: "Rabbi, esan nai da, Maisua, non bizi zera?" #mdash# eta OinOh: "Rabbihebreerazko itza da ta Maisua edo Nausia esan nai du"; "Natanaelek esan zuen: Rabbi, Maisua, zu zera Yainkoaren Semea, zu zera Israelgo erregea"), Mde Po ("Josu bar-Joseph, ebili naiz zure elizetan / ezkoen suan bihotz sor haur sutu nahiz / Nuen orduan, Rabbi, zure baithan sinhesten"); rabin 1, EZ Eliç ("Hauk bietara billzen tuk / berze manu guztiak, / rabinari ihardatsi / hala Iesus mesiak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errabino (eta bina errabin, rabino) 6: Lf 2 ("Errabinen ikasketak ez dira zabal hedatzen [...] Etxekoak asaldatu, adixkideak muthurtu, errabinak hasarre gorrian jarri..."), Jaunaren Deia 1973 ("Rabino eta Toronton filosofiako irakasle"), J.J. Uranga (""Gizona" apokaliptikarentzat birreroslearen titulu bilakatu zen; rabinoen literaturan berdin, "gizaseme zirudian" izakia mesiarekin identifikatzen da"), Erlijioak munduan 2 ("Jainkoak gizakiei igorritako mezua da haren irakaskuntzarik nagusiena, edo behintzat hori da errabinoek edo Elizak egin duten irakurketa [...] Talmud deritzonak errabino palestinarrek eta Babiloniakoek emaniko irakaspenak finkatzen ditu"); rabi 3, J. Gaztañaga (markatua: "Rabi dalako irakasle batek ala galdegin zien bere ikasleei [...] Ez, bada! #mdash#erantzun zion "rabi" arek"); raboni 1, KerZug ("Ark ezagututa "Raboni!" esan zion hebreoz, au da, Irakasle").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errabiniko : HiztEn, Euskalterm 1; errabinismo : HiztEn, Euskalterm 1; errabino : HiztEn, Euskalterm 2; errabinotza : HiztEn, Euskalterm 1 // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

errabino : J. & X. Kintana Judu HerIL (adib., 116: "x jauna, Baionako sinagogako errabinoa"); rabi : JArregi NazJesus: "Jendeak "rabi" edo "maisu" esaten dio"; Or MB 800; rabino : EAB 6. or.: "judu-komunitatean aginpidea zuten rabinoak Palestinaren iparraldeko Jamnia hirian bildu ziren [...] beste 10 liburu daude, Palestinako rabinoek Jamniako bileran onartu gabeak"; 7. or.: "rabinoek testu-tradizio ezberdinen bateratzea egin zuten"; 1221. or.: "judu-rabinoek Jamnia hirian K.o. I. mendearen bukaeran finkatu zuten I.Z.eko liburuen kanon edo zerrenda ofizialean" // JArregi NazJesus: 16 ager. ("rabino-idazki"; "judu-rabino" 2); Vill Jesuk: 5 ager. (-o eta -u; 45: "Gizon ikasia, rabinoen #mdash#judu irakasleen#mdash# eskoletan ibillitakoa"; 141: "ba dakigu aldi artako rabinuek ba zituztela beren teknikak eta maiñak irakasgaiak aldaketa gabe gordetzeko eta besteei pasa arazitzeko"; 158: "Rabinoek esku-lana asko abonatzen baitzuten"; 204: "rabinuek (judu irakasleek, alegia), biraoz mintzo direnean, ez dute pasarte hori aipatzen"; 280: "baiña ez nolanai, tinko ezarritako esakera batzuekin baizik, rabinuek oi zuten bezala") // M. Iturbe NazarJesus 139: "Sammay rabinoaren ikasleak batez ere zelotismoaren taldeetan sartu zirela dirudi; bien bitartean, judutarren gerra ondorean rabinoen taldeko zuzendaritza erabat berenganatu zuten "billelitek" atzera egin zuten"; 250: "judutar maisuen edo rabinoen ikasleak"; 259: "Qumran-go esenioen artetik datorren rabino bat"; 260: "Lehmann-en ustetan, Jesus rabinoak Qumrandarren doktrina bere doktrina egin du eta eraberritu"; rabiniko : JArregi NazJesus: 12 ager. (esaera r., idazki r., judaismo r., komentario r., parabola r. 3, testu r., tradizio r. 3); rabbi : EAB (Jn 1,38): "Rabbi, non bizi zara? (Rabbik "Maisu" esan nahi du)"; TesBer (ib.): "Rabbi, non bizi zira? (Rabbik "Irakasle" erran nahi du)"; IrakDo (ib.): ""Rabbi #mdash#hau da, Maisu#mdash#, non bizi zara?""; Ker (ib.): "Rabbi #mdash#edo bardin dana, Irakasle #mdash#, nun bizi zara?" // Ik. Or MB 800: "Rabi, esan zioten, ots, Irakasle, non bizi zera?" // EAB IB 433. or. (Bibli hiztegia, s.u. ikasleak): "Juduen lege-maisuek #mdash#rabbi-ek#mdash# ikasleak biltzen zituzten inguruan"; Vill Jesuk (156: "Judutarren jakintsuak, "rabbi" edo irakaslerik famatuenak ere an ziran"; 157: "Israelgo maisuek #mdash#"rabbi" eta "sopherim"#mdash# beti ikasi eta landu oi zuten izkuntza au"; 267: "galdezka ari zitzaizkion: Rabbi, noiz etorri zera onera? #mdash# Jo 6, 25"; "Pedrok esaten dio Jesusi: "Rabbi, ara: igartu egin da zuk madarikatu zenuan pikuondoa" #mdash# Mk 11, 20ss") // HarBiziak 63: "Matiu, nor zaitut zu? / Judua. Biziki ontsa ezagutzen dut "rabbi" gure erakasleen erakaspena. Jesusek hautatu dituen hamabi Apostoluetarik bat naiz"; rabbuni : EAB (Jn 20,16): "Honek, hurbilduz, esan zion hebraieraz: #mdash#Rabbuni! (hau da, Maisu)"; TesBer (ib.): "hebrearrez erran zion: #mdash#Rabbuni! (erran nahi baita Irakasle jauna)"; Ker (ib.): ""Rabbuni", esan eutsan eberkeraz #mdash# edo bardin dana, "Irakasle"" // Ik. Or MB 433: ""Raboni," esan zion, ots, Irakasle"; rabboni : Ir YKBiz 521 (Jn 20,16): "Au itzuli zan ta esan zion hebreeraz: "Rabboni"! esan-nai da: "Maisua!""; Vill Jesuk (288: "Rabboni itza dator pasartean, beronen itzulpen da guzti"; 319: ""Rabboni" aramaitar itza, eta beronen griegozko itzulpena ere jartzen digu #mdash# Jo 20, 16").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errabiniko : ElhHizt; errabinismo : ElhHizt; errabino : ElhHizt; errabintza : PMuj DVC (rabinismo); errabin-zale : PMuj DVC (rabinista); rabbi : ElhHizt; rabi : Lur EG/CE eta EF/FE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Errabino: nazioarteko hitza rabbi da (Al. Rabbi(ner)). Ene ustez euskaraz ere errabi edo rabbi beharko genuke, espainolera makurtu gabe.

 - [E116]: forma berriei dagokie nazioartekoaren irizpidea, eta ez gure tradizioak neurri nahiz moduren batean beretu dituenei (Leizarragarekin hasita ageri da hemengoa!). Badu honek lantaldearen txostena: informazio zabala bildu dute hor, eta ezagutzea komeni zaigu, esan beharrekoak zuzen esateko. Begi argiagoek argiago ikusi artean, hona nik aurrera ditzakedanak: rabbi (eta rabi) erabili izan da, baina bokatiboan eta metahizkuntzan (hau da, izen bereziaren itxura osoa duela; adib., "Rabbi, non bizi zara? / Rabbik 'maisu' esan nahi du"); errabi formarik ez dut ikusi; errabin(a) erabili du P. Lafittek; errabino bi liburutan ageri da (Kintana aita-semeak eta Erlijioak munduan), eta rabino sei idazlanetan (J. Arregi, M. Iturbe, J.J. Uranga, L. Villasante, Jaunaren Deia eta Elizen arteko Biblia). Datu horien osagarri, gaurko prosaren corpusean irakurriak aipa ditzaket: rabbi 3 liburutan (J.M. Irigoien, X. Olarra, U. Urrutikoetxea; eta Berria-ko 2 artikulutan); rabi (Berria-ko artikulu batean); rabino 2 liburutan (J. Garzia, F. Juaristi; eta Berria-ko 3 artikulutan); errabino 6 liburutan (X. Aranburu, H. Cano, A. Lertxundi, I. Mendiguren, M. Mujika, K. Navarro; eta Berria-ko 4 artikulutan). Eztabaidari ekiteko, bi ohar: segurutzat daukat nik -ino amaiera (nire ustez, hori baitagokio mailegu egokituari, eta ez -in edo -ina; eta, batez ere, argia baita horren aldeko joera idazleen artean); r-/err- hasierak, berriz, zalantza handiagoak eragiten dizkie, nonbait, idazle horiei berei, eta neri ere bai (baina zerrenda honetan urrutira joan gabe ageri diren erradikal, erradiografia, errakitismo edo errekete bezalakoen ondoan, ez al dagokio erra- hasiera?). Zuek esan, baina esandakoaren arabera badirudi taldeak proposatzen duen errabino dela egokiena. Hori da nire proposamena ere.

 - Erabakia: (2008-02-29) ok, utzi bere horretan.

erraboil
iz. Hosto gisako geruza mamitsu batzuek biltzen duten zurtoina, lurrazpikoa, urtero landare berria ematen duena. Tipularen erraboila.

Aztergaia: erraboil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: erraboila / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

NekHizt: erraboil / PUrib: "erraboil / erraboila / erreboil".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Tipularen erraboila.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Erraboil: definizioa ez da egokia, tipulak ez du erraboilik, lurpeko zurtoina baizik; patatek edo orkideek ordea bai.

 - [E116]: Letra etzanetan ematen diren besteak bezala, horko "Tipularen erraboila" hori ez da definizioa, baizik adibidea. Adierarena galdetzean (eta hiztegietan begiratzean), E208ren ondorioaren kontrakora iritsi naiz ni: a) tipulak erraboila du, "... hosto gisako geruza mamitsu batzuek biltzen duten begi batek osatua", etab. (es bulbo / fr bulbe); b) patatak, aldiz, tuberkulua izan ohi du lurpean, "lodituta dagoen zurtoin-zatia, gehienetan lurpekoa", etab.

 - Erabakia: (2008-02-29) ok, utzi bere horretan.

erraboildun
adj. Landareez mintzatuz, erraboila duena. Landare erraboildunak gustatzen zaizkio gehienbat: nartzisoak, begoniak...

Aztergaia: erraboildun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erraboildun (eta erdi erraboildun) 5: M. Lorda ("Espezierik arruntenak [...] 2-3 mm.zko diametroko hanka aurkezten du, batez besteko bihurria eta maiz oinharrian erraboilduna"), E. de Miguel 2 ("Hanka mardula da, ia erraboilduna oinaldian [...] Oinaldea oso polimorfoa da, zorrotz eta erraboildun formen tartekoa"), Perretxikuak 1995 2 ("Hanka erdian du, zilindrikoa da, zenbaitetan oinaldean erraboilduna [...] Goialdea pruinaduna eta diametro txikiagokoa, eta oina erdi erraboilduna").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erraboildun : LurE (adib. landare erraboildun), Euskalterm 3 (bulboso; hauetan estipe, landare e.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erraboiladun : ElhHizt (adib. landare erraboiladun 'planta que tiene bulbo'); erraboildun : EuskHizt (adib. landare erraboildun), EskolaHE (erraboila duena), PMuj DVC (bulboso) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. gisa / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Ongi eratua da

forma berri ongi eratua.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

erradiadore
1 iz. Berogailua.
2 iz. Motorreko beroa kanporatzeko gailua, hodi hegaldunez osatua.

Aztergaia: erradiadore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
erradial
1 adj. mat. Erradioari dagokiona; zirkunferentzia baten erradioen antzera antolatua dena. Lehen mailako simetria erradiala.
2 adj. Erradio hezurrarena; erradio hezurrari dagokiona.

Aztergaia: erradial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

erradiazio
iz. fis. Uhinen bidezko igorpena. Ik. irrada1. Erradiazio baten uhin luzera. Erradiazio elektromagnetikoa. Zeren araberakoa da LED batek igortzen duen argi-erradiazioaren kolorea?

Aztergaia: erradiazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. irrada.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Erradiazio: lehen pasaldian onartua izan arren, ez dirudi zuzena erradiazio eta irrada sinonimotzat ematea. Irradan erein erdaraz sembrar a voleo-ren kidea da eta horrek, ez gaztelaniaz ez euskaraz ez dauka zer ikusirik fisikan aztertzen den fenomenoarekin. Maila ezberdineko hitzak dira.

 - [E116]: egia da erradiazio-ren sinonimotzat eman genuen irrada horrek ez duela zerikusi handirik ereiteko modua adierazten duen beste irrada batekin (horregatik edo, bi sarreratan banatzea proposatu du lantaldeak, eta bere lekuan eta garaian ikusi beharko dugu hori). Hemengo irrada honetara etorriz, baliteke "maila ezberdineko hitzak" izatea erradiazio eta irrada, baina hori ez da ezin gindituzko eragozpena sinonimotzat emateko; alderdi hauek, dena dela, hobeto ikusi beharko ditugu irradatu / irradiatu eta ingurukoak aztertzean (arazoa planteatua baitu lantaldeak i- hasien sailean), eta orduan lantzeko utziko nuke adieren eta mailen kontu zehatza (eta zehaztu beharrekoak zehazteko beharko dugun informazioa bil dezan eskatuko nioke E208ri).

 - Erabakia: (2008-02-29) ok, utzi bere horretan lehen itzulikoa.

erradikal
1 adj. Errotikoa, errotikakoa; sakona.
2 adj./iz. Politikan, errotiko aldaketen edo muturreko jarreren aldekoa. Alderdi Erradikala.
3 iz. kim. Molekuletan dagoen atomoa edo atomo taldea, erreakzio kimikoetan aldatzen ez dena. Kloro erradikala. Erradikal askeak.

Aztergaia: erradikal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Arazoak ditugu r- hasierako maileguekin. Batzuen kasuan naturala egiten zaigu e- edo a- eranstea; beste batzuetan, ordea, ez dugu lortuko ahoskera horrek aurrera egitea: erradiografia (?), errazionala (?). Nire ustez, maileguak r- ostean e bokala duenean errazagoa egiten zaigu; baina bokala a baldin bada, oso zaila. Beraz, erreakzio modukoak bai, baina aurrekoen tankerakoak ez. Proposamena: radikal, razional" (1994-11-02)

erradikalismo
iz. Jarrera erradikala; bereziki, erradikalen joera eta doktrina politikoa. Ik. erradikaltasun. Balio tradizionalen krisiak alde bateko zein besteko erradikalismoak sorrarazi zituen. Islamiar erradikalismoa.

Aztergaia: erradikalismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

erradikalizatu, erradikaliza, erradikalizatzen
1 da/du ad. Jokabide erradikala hartu edo harrarazi. Erbesteratu ondoren, erradikalizatu egin zuen bere diskurtsoa, maoismora hurbilduz.
2 da/du ad. Ideia edo jarrera batean gogortu.

Aztergaia: erradikalizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu erradikal - formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(er)radikaldu 2: Rikardo Arregi ("Proletargoaren heldutasun-eza ikusten zuen eta hutsune hori langile klasea radikaltzeak beteko zuen"), I. Irazabalbeitia ("Erreaktiboa eta hastarazle bat erradikaldu egiten dira"); (er)radikalizatu 3: UZEI ("Norberaren kultura beraurkitzea ez da hori deskubritzea, hori erradikalizatzea baizik"), J. Agirre ("Urte horietan radikalizatu nintzen"), Historia eta Artea/DBH ("Ideologia foruzalea sortu zen eta XIX. mendeko bigarren herenean erradikalizatu egin zen"); erradikalizazio 1, Geogr/BBB ("Autarkiaren azken urteek eta Plan de Estabilización delakoaren sorrerak euskal burgesia ertain edo txikiaren erradikalizazioa eragingo dute"); (ar)radikaltasun 4 (eta erradikaltasun puska): Rikardo Arregi ("Euskal belaun gaztea bere radikaltasun eta rebeldi hortan laister iritxi zen euskaltzaletasunak aurrelari ta progresista izan behar zuelaren ondoriora"), Oihenart Taldea ("Faxist alderdiak bere zenbait itxura baztertuko ditu arradikaltasun eta demagogiko programa gehienak baztertuaz"), F.J. San Martin ("Alde batetik bortizkeri anarkista edo radikaltasun nietzschiarra, eta bestetik (...) burutzapenera zuzenduriko neurriz kanpoko nazionalismoa"), J. Maia ("Karisma [...] ezinbestean egiten da "ohikotu" ["rutinizatu"], hots, gizartearen egituren barruan berrintegratzen da, erradikaltasun puska eder bat galduta").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erradikaldu : AB50 2, Euskalterm 1; erradikalizatu : HiztEn; erradikalizazio : DFrec 1, AB50 2; erradikaltasun : Euskalterm 2; erradikaltze : DFrec 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erradikalizatu : ElhHizt (Pol.), HiruMila // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erradikaliza, erradikalizatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-izatu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

erradikalizazio
iz. Erradikalizatzea; horren ondorioa. Eskuinaren erradikalizazioa izan da krisi ekonomikoaren ondorioetako bat. Euskal langile mugimendua erradikalizazio prozesu orokorraren barnean aurkitzen zen eta horren adierazle izan ziren urtarrilean eta otsailean Bilbon sozialistek eta komunistek bultzatu zituzten bi greba politiko bateratuak.

Aztergaia: erradikalizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh64 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 64 (Argia 17, Berria 21, Elkar 7, Erlea, Euskaltzaindia, Jakin, Laneki, UEU 15), erradikalizatze 11 / ETC: 78, erradikalizatze 28.

Erdaretako formak

es radicalización / fr radicalisation: Elhuyar: erradikalizazio (Pol.) / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: gogortze, erradikalizatze (g.er.) / Euskalterm: 0.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: erradikalizazio 1 iz. (Pol.) radicalización erakunde honek erradikalizazio jihadistari aurrea hartzeko informazioa eskaintzen du meskitetan: este organismo ofrece información en las mezquitas para prevenir la radicalización yihadista; 2 iz. [egoera, jarrera] radicalización; Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: 0.

Bestelakoak

erradikalizatu, erradikaliza, erradikalizatzen 1 da/du ad. Jokabide erradikala hartu edo harrarazi. 2 da/du ad. Ideia edo jarrera batean gogortu

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

erradikaltasun
iz. Jarrera erradikala; bereziki, erradikalen joera eta doktrina politikoa. Ik. erradikalismo. Harrigarria ere egiten zaigu katoliko izateak Frantziskorengan duen erradikaltasuna, katoliko ez direnekiko intolerante bihurtzeraino.

Aztergaia: erradikaltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

erradio
1 iz. mat. Zirkunferentziako edo esferaren gainazaleko edozein puntu eta erdigunea batzen dituen zuzenkia.
2 iz. anat. Besaurreko kanpoaldeko hezur luzea. Pitzadura du ezker besoko erradioan. Bizeps muskulua erradioari lotzen zaion puntua ukondotik oso hurbil dago.

Aztergaia: erradio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "erradioa = radio (hueso del brazo)" / HitzIrud: "erradioak = radios (bicicleta)"

erradioaktibitate
iz. kim. Zenbait elementuk atomoaz behetiko zatikiak edo erradiazioak berez jaurtitzeko duten gaitasuna. Erradioaktibitateak eragindako gaixotasunak. Erradioaktibitate maila neurtzen.

Aztergaia: erradioaktibitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  erradioaktibitate, erradiaktibo, erradiografia sartzea eskatu du.

 - Erabakia: EArau (1996-11-29): onartu egin dira.

erradioaktibo
adj. kim. Erradioaktibitatea duena; erradioaktibitateari dagokiona. Hondakin erradioaktiboak. Zesio-137 isotopo erradioaktiboak 45.260 kilometro koadro kutsatu ditu.

Aztergaia: erradioaktibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
erradiografia
iz. X izpien bidezko argazkia. Eztarriaren erradiografia egin diote.

Aztergaia: erradiografia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
erradiologia
iz. med. Diagnostikoak egiteko, erradiazioak, X izpiak bereziki, erabiltzen dituen teknika; medikuntzaren adarra, teknika horien erabilera eta eragina aztertzen dituena.

Aztergaia: erradiologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
erradiologiko
adj. Erradiologiarena, erradiologiari dagokiona. Azterketa erradiologikoak egiteko tresneria.

Aztergaia: erradiologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

erradioskopia
iz. Gorputz opaku baten barnealdearen azterketa, X izpien bidez irudia pantaila batean proiektatzean datzana; bereziki, giza gorputzaren azterketarako egiten dena; azterketa hori egiteko erabiltzen den teknika. Erradioskopia edo ekografia erabil daitezke orratza nerbioaren ingurura bideratzeko.

Aztergaia: erradioskopia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
erradioterapia
iz. X izpien edo gai erradioaktiboen bidezko sendabidea, bereziki minbizia sendatzeko erabiltzen dena. Kimioterapia eta erradioterapia saioek kalte egin diezaiokete obulutegiari.

Aztergaia: erradioterapia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): erradioterapia 64: Elhuyar 19 (adib.: “Frogatu dute badagoela bi teknika horiek batera erabiltzea, erresonantzia magnetikoa egiteko tresna eta erradioterapiarako erabiltzen den azeleragailua pixka bat egokituta”), Consumer 12 (adib.: “Edonola ere, ohiko terapia onkologikoaren osagarria izango litzateke, eta ez kirurgiaren, erradioterapiaren eta kimioterapiaren ordezkoa”), Berria 21 (adib.: “Hain zuzen, astelehenean proba batzuk egingo dizkiote ospitalean, gero burezurreko erradioterapia saioak hasi ahal izateko, buruan duen metastasi anizkoitza tratatzeko”), EiTB 7 (adib.: “Gurutzetako Ospitaleko erradioterapiarako gailua berrituko du Osasun Sailak”), Jakin 2 (adib.: “Orduan, erradioterapia etorri zen: hogeita zortzi saio egin zizkidaten”), Argia 3 (adib.: “Kantzerra errotik erauztea lortu diotela esaten zidan, erradioterapiaz garbiketa oro egitea (kimioaren premiarik gabe), argalen argal egon dela azkeneko hilabeteetan eta erraz esaten zaiola aldamenekoari”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: erradioterapia 25: Berria 11 (adib.: “Zentroa bi fasetan egin nahi zuen Nafarroako Gobernuak; lehenengoan erradioterapia zerbitzua egin behar zuen Nafarroako Ospitalearen ondoan”), Imanol Zurutuza 13 (adib.: “Erradioterapia saioetara bidaliko duela esan dio Las Heras doktoreak gaixoari”), Iban Zaldua (“Erradioterapia eman bazioten ere, alferrik izan zen: sei hilabeteren buruan ehortzi zuten, bere jaioterriko kanposantuan, Esteiron”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es radioterapia / fr radiothérapie: Elhuyar: erradioterapia / Nolaerran: erradioterapia / Zehazki: erradioterapia / Labayru: erradioterapia / Adorez5000: erradioterapia.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf erradio, erradiografia, erradiologia, erradiologiko, erradioskopia arautuak eta batzorde ahaldunduak jasoa: “radioterapia e. erradioterapia (H2.2 / 2011-09-13) Kendu lerroa].”

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

erradula
iz. biol. Zenbait gasteropodok aho barneko behealdean duten zerrenda labur eta zabala, kitinazko hortz ilara batez hornitua, janaria karraskatzeko erabiltzen dutena.

Aztergaia: erradula

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

errai
1 iz. pl. Toraxeko eta abdomeneko barne organoak. Kiratsa aditzen duzu, erraiak nahasten zaizkizu. Erraiak erretzen zizkion egartsua asetzeko. Ama Birjinaren errai garbietan sortua. Bere erraietako semea. Erraietan ukitzen gaituen gauza. Bihotz-erraietatik dariola mintzatu beharra.
2 iz. pl. Zerbaiten gunerik barrenena eta ezkutuena. Lurraren erraiak zulatu. Infernuak erraiak irekirik. Gizadiaren erraietan landatua den sinestea. || Gorrotoa eta indarkeria munduaren errai-erraietan kokatuak ditugula.

Aztergaia: errai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

errai, erraigabe (erraiabako, erraibage, erraigabe) 248 aldiz agertu da, eta euskalki guztietan; EBan ere errai da nagusi (16 ager.); -n-, -ñ-dun formek 9 ager. dituzte, denak IEkoak.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

'barruki' adierarekin 50 ager. jaso dira; errai eta konposatuak (errai-x, erraigabe) dira nagusi (47 ager.; B: 6; G: 18; IE: 2; EB: 16; HMko EgAs: 5); errain 3 aldiz jaso da (G, IE, EB).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: errai 9 aldiz; AB38: errai, errai- 11 aldiz; AB50: errai 6 aldiz; cf. FHV, 144-145

Bestelakoak
Jatorrizko forma

erraiak

Euskaltzaindiaren Arauak

pl. 'gorputzaren bularralde eta sabelaldeko barne-organoak'.

Informazio lexikografikoa
Numeroa

pluralean erabilia

Forma baten adiera(k)

gorputzaren bularralde eta sabelaldeko barne-organoak

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "okela / haragia / erraiak: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...) Nola definitu bakoitzaren eremu semantikoa?" (1994-07-22)

 - [E204]: "erabilera zehaztu /ez sing/" (1993-02-20)

 - [E202]: [batez ere pluralez] (1994-07)

erraigabe
adj. Bihozgabea. Emazte erraigabea!

Aztergaia: erraigabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

bihozgabea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "zergatik ez da sartzen?" (1994-10-20)

errail
1 iz. Trenbidea osatzen duten burdinazko edo altzairuzko bi haga luze eta meheetako bakoitza. Lehergailua trenbidearen errail baten azpian zegoen.
2 iz. Zenbait mekanismotan, pieza bat norabide jakin batean eta desbideratu gabe higitzen den erreten modukoa. Tiraderak errailetik irten ez daitezen.

Aztergaia: errail

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "errei [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

erraile
iz. Esalea. Beha ezazu meza-erraileak egiten duena. Berak dira gorenik erraile, bakea eta batasuna hari esker dituztela. Ez beha erraileari, beha erranari.

Aztergaia: erraile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar. eta Naf.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Erraile: Gogoan izan erran-erraten onartua dugula eta, horren arabera, badirudi errale hobetsi beharko litzatekeela. Edonola ere, definizioa erantsi behar zaio.

 - [E116]: bitara jokatzen dugu, uste dudanez, -(i)te eta -(i)le osaerako eratorrietan: cf. lehen itzuliko egoten, ematen, eramaten, baina egoile, emaile, eramaile; eta Euskaltzaindiaren 85. arauak ere ez ditu bi sailak batean bildu (ik. 4.2 puntua): -ten arautu du (eta -iten aldaera baztertu), baina ez du aipatu ere -le atzizkiari dagokionik. Hemengoaren erabilerak kontuan izanik, -ile dagokio, zalantzarik gabe, OEHko oharrean ikus litekeenez: "Erraile es la forma más general [25 bat pasarte aipatzen dira]. Hay errale en Hiribarren (Egia VIII) y F. Irigaray". Aldiz, bat nator E208rekin, definitzailea erantsi beharraz, eta hala proposatzen dut: "erraile iz. Ipar. eta Naf. 'esalea'".

 - Erabakia: (2008-02-29) erraile.

errailtzain
iz. Tren bat trenbidez aldatzeko, errailak mugitzeaz arduratzen den langilea. Ik. orratzain.

Aztergaia: errailtzain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

RENFE: "Errailtzaina: Guardagujas".

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-l+z-: berria izanik, -lz- zegokion, baina Euskaltzaindiak proposatu bezala utzi da.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zain.

errain1
iz. Semearen edo alabaren emaztea. Alaba amarengandik eta erraina amaginarrebagandik bereiztera etorria naiz.
Azpisarrerak
erraingai
iz. Semearen edo alabaren emaztegaia. Etxekoandre zaharrak erraingaia besarkatu zuen.

Aztergaia: erraingai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bere azalpenekin, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gai.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

semearen emaztegaia.

errainu
1 iz. (Argi) izpia. Eguzkiaren errainuak. Bere aurpegitik argi errainuak botatzen zituela.
2 iz. Itzala. Errainu artean bizi zen amesgile hura. Mundu hau ez da egiazki bizi den Munduaren errainu ahuldu bat baizik.

Aztergaia: errainu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
errainutu, errainu/errainutu, errainutzen
du ad. g. er. Distiratu. (nor osagarririk gabe).

Aztergaia: errainutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

errainu(tu), errainutzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

distiratu.

erraketa
1 iz. Hainbat pilota-jokotan erabiltzen den pala sareduna. Erraketa eta pilota eskuartean zerabiltzala. Errazagoa dela badminton partida bat badminton erraketekin jokatzea, tenis erraketekin jokatzea baino.
2 iz. Elur-erraketa. Aurten, gainera, Abodiko eski estazioan bi ibilbide berri prestatu dituzte erraketekin egiteko.
3 iz. Erraketa-jokoa. Hamabi haurrek pilotako hainbat modalitate ezagutzeko aukera izan dute, hala nola, esku-pilota, zesta-punta, pala eta erraketa. Zesta-punta nahiz erraketa jokalariak.

Aztergaia: erraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'pala sareduna'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "erraketalari ere bai, ezta?" (2005-07-19)

erraketa joko, erraketa-joko
iz. Emakumezkoen plekako pilota-jokoa, erraketa batez eta larruzko pilota batez jokatzen dena. Erraketa jokoa kirola zen, baina baita ikuskizuna ere; deigarria zen emakumeak frontoian ikustea. Ameriketan erraketa-jokoan aritu ziren emakume pilotari profesionalei buruzko erakusketa da hau.
erraketista
iz. Erraketa-jokoan aritzen den pilotari emakumezkoa. Erraketista gehienak Ermua, Eibar, Mallabia eta Durango ingurukoak ziren hasieran, eta eskolak ere inguru horretan zeuden. Joko honen urrezko garaian, 40ko eta 50eko hamarkadetan, 300-400 erraketista aritzen ziren Espainiako estatuan.

Aztergaia: erraketista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh53 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu erraketista formarik.

erraketista 53: Aizu 9, Berria 12, Deia 25, Erlea 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu erraketista formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es raquetista / fr joueur, -euse de fronton: Adorez: - / Elhuyar: - / Labayru: - / Zehazki: - / NolaErran: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta jasotzekoa.

erraki
iz. Zurginaren lanabesa, burdinazko aho batez eta zurezko eskuleku luze batez osatua, zuloak handitzeko erabiltzen dena. Eskulangileak bi eskuekin eragiten dio errakiari, zerbait nahasten ariko balitz bezala.
errakitismo
iz. med. Hazkunde-garaiko eritasuna, D bitaminaren faltak eragina, hezurrak biguntzea eta deformatzea ezaugarri duena.

Aztergaia: errakitismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu errakitiko , errakitismo formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errakitiko 1, UZEI ("Baina lurzoru elkor eta errakitikoetan landaredi klimaziko edo iraunkor gerta daiteke"); (er)rakitismo 3: M.J. Telleria ("Bestalde, jasaten dituzten gauzarik gogorrenak gaixotasunak dira: sarna, rakitismoa eta ihesa"), J. Insausti 2 ("Nola deitzen zaio errakitismoari? [...] Zerk eragiten ote du errakitismoa?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errakitiko : HiztEn; errakitismo : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 3; errakitismokontrako : Euskalterm 1 (antirraquítico) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errakitiko , errakitismo : ElhHizt, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Errakitiko: errakitismo-rekin batera, errakitiko ere erantsi beharko genuke.

 - [E116]: ez dira maila berekoak errakitismo eta errakitiko; besteak beste, euskal ordain egokirik izan baitezakegu izenondoa adierazteko, gaixotasuna adierazteko ez izan arren. Okerrago dena: errakitiko onartuko bagenu, ez genuke, noski, inguruko erdaretan duen hedadura osoan onartuko, eta azaldu beharra izango genuke zein adieratan eta zein eremutan onartzen dugun, eta zein adiera-eremutan ez dugun onartzen, edo horietako zeinetan duen parekorik nahiz hobestekorik... Lan handitxoa iruditzen zait, eta arriskutsua, inprobisatzen hasteko. Hurrengo itzulian aztertzea proposatzen dut, gainerako "forma berri"ekin batera.

 - Erabakia: (2008-02-29) OK (hau da: bere hartan onartu da errakitismo, eta hurrengo itzulian aztertzeko utzi da errakitiko).

errakuntza
iz. Hutsa, hutsegitea; bereziki, egiarekin bat ez datorren uste, iritzi edo sinestea. Zure bekatu eta errakuntza guztiak barka ditzan. Medikuen errakuntza guztiak gordetzen ditu lurrak. Errakuntzari egiaren antza emateko. Liberalismoaren eta gainerako errakuntza berrien aurka.

Aztergaia: errakuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erralde
iz. Ganadua pisatzeko erabiltzen den neurria, hamar libraren baliokidea. Berrogei erraldeko txahala.

Aztergaia: erralde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erraldi
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, erraldi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. errealdi].

Aztergaia: erraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: Ik. errealdi / HiztEn: Ik. errealdi / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. errealdi.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-e+a-.

erraldoi
1 iz. Izugarri handia den pertsona. Altzoko erraldoia. Goliat erraldoia. Gure egunotan ez baitzaizkigu ez van Eys ez honen Gramatika-Hiztegiak halako erraldoi itxuran agertzen. Matematikan azken urteotan egin diren erraldoi urratsak.
2 iz. Mitologiako izakia, oso handia eta indartsua.
3 iz. Herri jaietan ateratzen diren kartoizko erraldoi irudietako bakoitza. Arratsaldeko bostetan, buruhandi eta erraldoiak.
4 adj. Bere motakoak baino askoz ere handiagoa dena. Idi erraldoi biren aldamenean.

Aztergaia: erraldoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

etxe-erraldoi

errama
iz. bizk. beh. Adarra (zuhaitzena).

Aztergaia: errama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: 1 zuhaitz-adarra 2 Ik. arraun / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Behe-mailako formaren aldean hobestekoa

Bizk. Beh. Ik. adar.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

erraminta
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, erraminta-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. erreminta].

Aztergaia: erraminta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. erreminta / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. erreminta.

Erramu egun
iz. Kristau erlijioan, Aste Santu aurreko igandea, Jesu Kristo Jerusalemen sartzea ospatzen dena. Erramu egunean erramu adarrak bedeinkatzen ziren atariko atean jartzeko eta oinaztua aldentzeko.
Erramu igande
iz. Erramu eguna.
erramu1
iz. Ereinotza; ereinotz adarra. Erramu adarra. Eskuetan zituztela erramu eder berdeak. Ahur bat erramu hosto.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper