50535 emaitza bilaketarentzat - [15751 - 15800] bistaratzen.

erramulari
iz. bizk. Arraunlaria.

Aztergaia: erramulari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

arraunlaria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Erramulari: gauza bera, h arraunlari.

 - [E116]: baita nik ere: g.g.er. erants dakioke

 - Erabakia: (2008-02-29) utzi lantaldearen proposamena huts-hutsean.

erran delako
adj. Ipar. Delakoa, aipaturikoa. Barka, otoi, ez bainintzen erran delako ostiralean zuen etxera jin.

Aztergaia: erran delako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ERRAN DELAKO. Susodicho, dicho, citado. v. delako (2). --Amodiua ützi eta indarrez dügün boroga. --[...] Errandelako indartto hura bestetan enpleg'ezazü. ChantP 78. Vitoriako erretora etzen haatik erran delako ermitainaren herrokakuetarik. Const 39. Egüerdixaltin, erran delako aizuk ükhen zia depexa hau: [...]. "Le susdit voisin". Lrq Larraja RIEV 1935, 140. v. tbn. GAlm 1952, 50 (ap. DRA). Pharka, othoi, ez bainintzan erran delako ostiralean zien etxera jin. Mde Pr 362. (El) llamado. Sean Ó Riordàin gaztea, Eirebeall Spideoige erran delakoa. Mde Pr 245

erran delako 10: Argia 7 (“ikusten da munduan, edo erran delako lurralde batean, hizkuntza asko direla elkarren ondoan, hizkuntza ezberdinetako hiztunak”, “Eta dio erran delako Guerrak: “Gogoratzen naiz, egun batean, kaparrategi batean, biok bakarrik ginela, konpainia oso baten kontra borrokatu behar izan genuela”), Erlea 3 (“Erran delako Arratibel hura nor zen ez nekienez, han hasi zitzaizkidan Ereinen: «Hori fraidea duk. Estibalitzen bizi duk”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

erran delako 3: Herria (“Erran delako zelaian üngürü zonbait egin dütüe aldika adin desbardinetako taldeek.”), Piarres Xarriton 2 (“eta erran delako San Martin horretan Irakasle Nafarrak eman zituen egun guztiez kanonezko bi irakasgai eta ordutik beste urtean”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa Ipar. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erran sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

erran eta erran
Ipar. eta naf. Esan eta esan. Eta, nola bertzea ari baitzitzaion erran eta erran, beti gauza beren erraten (...).

Aztergaia: erran eta erran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ERRAN ETA ERRAN. Hablando sin parar; diciendo una y otra vez. v. ERRAN ETA MERRAN. Eta, nola bertzea hari baitzitzaion erran-eta-erran, bethi gauza beren erraten. Jnn SBi 158. Solas alfer andana bat erabili ondoan, orok sortzetik gogoz dazkiten batzu, badoatzi biak, erran eta erran, ostaturat. JE Bur 169s. Lauek, belhauniko, othoitz egiten dute, eta badoatzi erran eta erran. Ox 48. Bainan norekin othe mintzo da, / Erran-et-erran, nor du partida? Ib. 115. Hedatu zuen dafaila, erranez: "Dafaila, heda hadi!". Bainan, erran eta erran hura arizana gatik, dafail-basa hutsik gelditu zen. Barb Leg 64. Hari zen artzain xaharra erran eta erran nola otsoek ardi hainitz ebasten zuten. Zerb Azk 39. Orduan zuen Partarrieu apezak erran eta erran mintzatu behar izan, bergarioa doi bat luzatuz. Larre ArtzainE 27

Ez dugu aurkitu erran eta erran formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

erran eta erran 44: Herria 35 (“Horiek hola, Raffarin-ek segitzen du halere erran eta erran "décentralisation" delakoa nahi duela azkarki sustatu eta sobera luzatu gabe gauzatu”), Janbattitt Dirassar 5 (“Treina Tolosan gelditu zenean, ordukotz kasik gauerdi edo holako zerbait, gu ahantziak ari erran eta erran, senar-emazte adinetako batzuk jin zitzaizkigun”), Piarres Aintziart 2 (“Eta hasi zait Nafarroaz erran eta erran, behin betiko konklusioa botatzen didala: "Nafarroa es un Estado"”), Aingeru Epaltza (“Berehala hiri ostia pare bat emateko maneran egonen dela ari duk atzotik erran eta erran.”), Jean Baptiste Etxarren (“Hasi zitzaion semeari erran eta erran: "Joka hadi holaxet! Orai hemendik! Ez, handik!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa esan eta esan bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erran sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

erran gabe doa
Esan gabe doa. Hazi ona behar dela, hori erran gabe doa; ez erein dudako hazirik.

Aztergaia: erran gabe doa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1999-01-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide azaldu gisa eskaintzekoa erran 1 sarreran.

Forma baten adiera(k)

ez dago esan beharrik.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "horren aldean ez dago esan beharrik esapidearen alde egingo nuke nik" (2005-07-19)

erran nahi da, erran nahi baita
Hau da, hots. Jainkoaren erresuma, erran nahi da, Eliza. Hilko naiz, erran nahi da, gauza guztiez gabetua izango naizela. Orain, erran nahi baita, 1853an.

Aztergaia: erran nahi da

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa erran 1 sarreran.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Jainkoaren erresuma, erran nahi da, Eliza; hilko naiz, erran nahi da gauza guztiez gabetua izango naizela.

erran nahi izan
du ad.-lok. Esan nahi izan. Hitz hauek, latinez baitira, zer erran nahi dute euskaraz? Ezkutu horrek zer erran nahi zuen, nork daki xuxen? || da ad.-lok. Zer erran nahi da hau?

Aztergaia: erran nahi izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2003-01-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan erran nahi azpisarrera.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erran nahi izan 43: Eskual 1905-1909 2 ("Horrek erran nahi baitu artha handirekin eman behar zakola aihenari mitriola lehen aldietan", "Izen arrotza badu ere, deus ez du erran nahi"), Lander ("Huna beraz hemen behera, hitz hetarik erran den Hiztegian aurkhitzen ez direnak, edo han aurkhitzen direlarik, han diotenaz zerbeit gehiagoko erran nahi dutenak"), Jnn Bihotz-2 2 ("Eztu horrek erran nahi debozione hau orduan hasia dela [...] eztu horrek erran nahi saindu harren ohoretan eman behar direla"), Zerb GH 1927 ("hoin prediku gustagarririk aditu horrek ez baitu batere erran nahi orai arteko mezak etzirela ederrak ez-eta predikuak gustagarriak"), Lf 4 (adib.: "Eztu horrek erran nahi ithurburu beretarik heldu direla biak", "Ez du horrek erran nahi jendea estimatzen dela...."), FIr ("Las dos hermanas, euskaldunek deitu zuten Axarte eta erran nai du foz edo mintxate bezala"), A. Hillau ("Zer erran nahi dik horrek?"), Euzko Deya 1937 ("Gurutzekundeak, gurutzearen defenditzaile erran nahi baitu; giristinotasunaren, Kristoren erlisionearen defenditzailea"), Haurren arthatzeaz ("botoila edo fiola bat untsa hetsirik ezar urian eta han irakitaraz 20 minuta au bain marie, horrek erran nahi baitu esnea barnean izanen duela"), Katixima 1940 4 ("Sinesten dut haragiaren phiztean, hitz horiek zer erran nahi dute? Erran nahi dute Jainkoak bere botereaz phiztuko dituela gizon guziak munduaren azken egunean [...] Sinesten dut bethi iraunen duen bizitzean, hitz horiek zer erran nahi dute? Erran nahi dute bizitze hunen ondotik hasiko dela bertze bat, sekulan bururatuko ez dena"), Iratz ("Zer erran nahi duzu, diozunean Jainkoaren Semea Gizon egin izan dela?"), Zerb Herr 1944 ("batzuek badakite oraino zer erran nahi duten mintzaira grekazko hirur hitz bitxi hauk"), Herr 1946-1989 bitartean 3 (adib.: "Ez baitu haatik horrek erran nahi denetan akort direla, aperentziarik ere"), Dass ("Batasunaren izena Broussain eta bertze zonbeiten arabera behar zen Eskual-botitza, Eskual batasuna erran nahi duen Ziberotar hizkuntzatik atheraia"), Mde 2 ("denek dakite bertzerik ez duela erran nahi deutsch izenak [...] Irlandara ba da izan kultura-bide Irlandarrentzat, horrek ez du erran nahi den ttipien aiherkunderik ba zutenik Latin handiaren eretzean"), D. Landart 2 ("zer erran nahi du, besta hitz horrek? Zer erran nahi dut, aipatuz itsuskeria?"), Lantziri ("Zer dira karatoxak? Espaiñol hitzak maskatua erran nahi du"), Zabal 1973 ("Pentsatzen dugu Euskal Herriaren alde izateak erran nahi duela, Euskaldunen problema guzietaz axolatzea, eta bakoitzak bere bizi lekutik munduaren hobetzea"), Ardoy Gog ("Alcoran "liburu saindua" arabez al Qur'an erran nahi baitu "irakurtza""), Hiriart-U 3 (adib.: "Hautu horrek zerbait erran nahi zuen [...] Sakramendu hori hartu nahi duenak behar du konbertitu, hitz horrek erran nahi baitu: itzuli"), HerrizH 1988 ("Haien falta dela erraiteak, huts bat egin dutela erran nahi luke"), V. Huici ("Turisma nahasi bati lotua den 2-egoitzen omendatze horrek, erretretadunen ekartze haundia sortzen du, 2-egoitzak erran nahi baitu orduan xahartasuneko egoitza"), J.M. Artzalluz 2 ("Orrek erran nai du gure opor egunak ondo antolatu bear ditugula, programa ona egin bear dugula", "Izketaldiari, itzegiteari komunikazioari baietza emateak egian eta jatortasunean bizitzeko aukera egitea erran nai du"), XArb ("Eskualdun! Hitz horrek laburra delarik, asko gauz erran nahi du"), J. Muñoz ("zeren lehenik ezezaguna izateak ez baitu erran nahi bortitzagoa denik"), J.L. Davant ("Baina zer erran nahi du horrek?"), Tx. Heguy ("kultur eskaintza baten antolatzeak zerbait erran nahi du"), Enbata 1998 2 ("Horrek ez du erran nahi ez dugula jendetasunik", "Horrek ez du erran nahi oztoporik ez dakiekeela bide bazterretik jalgi"), Leihotik 1999 ("Jendeen izpirituan kontserbatzeak erran nahi du ere ondarearen zaharberritzea eta beraz balorean ezartzea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erran nahi izan : DFrec 7 (Herr 1977 4: "hunek erran nahi du", "hitz horren erran nahi baitu ganbera","horrek ez du erran nahi ez duela bere bidean aurkitu trabarik", "gaurko egunean ez du horrek fitsik erran nahi"; Euskaltzainburuaren agurra in Euskera XXI 2: "egungo bilkura hunek zer erran nahi duen aditzera emanez [...] hori erran nahi du izen horrek"; Hiriat-U "artalde bat dela eliza horrek ez du erran nahi batek mee besteak mee denek marraka bera...") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erran nahi izan : ElhHizt (AS: 1 significar, querer decir; 2 ser importante, significar) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erran 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

erran zahar
iz. Esaera zaharra. Lapurdin badira erran zahar batzuk laster ahantziko eta galduko direnak.

Aztergaia: erran zahar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zahar.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erran 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

erran zuhur
iz. Esaera. Filosofoen erran zuhur guztiak bazenekizki, zer probetxu zenuke handik?

Aztergaia: erran zuhur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zuhur.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erran 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

erran-merran
iz. Batez ere pl. Esamesa. Horra, mihitan zebiltzan erran-merranak, zenbaitetan ahapetik, bertzetan goraki.
Loturak

Aztergaia: erran-merran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 25 (II.2.d): "Marrarekin idaztekoak [dira (...)] barra-barra, plisti-plasta eta zehatz-mehatz modukoak (...) erran-merran (...) Ikus, salbuespenetarako bereziki, AAAren 16. atala".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

errima-bikoteak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erran 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

erran2
iz. Esana. Erranetik eginera etorri behar den orduan. Jendeen erranen beldurrak gelditzen da. Ez duzu ongi atzeman ene errana.

Esaera zaharrak

Gizon prestuaren errana, mugarri. Mahaian errana bego gorderik dafailan.
erranahi, erran-nahi
iz. Esanahia. Leloa aldatuz baina sakoneko erran-nahia atxikiz.
Azpisarrerak

Aztergaia: erran-nahi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: erran(n)ahi 2, Ip (Ap 17,9: "Eta hau da erranahia, zuñtan beita jakitatia: zazpi büriak dira zazpi mendiak, zuñtan gañen jarririk beita emaztia"; Hil: "Ageri da zoinen ontsa Mariari dohazkon sinifikazione edo errannahi horik oro").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erranahi (eta erran nahi) 3: F. Krutwig ("Eta huntara ikhus zezaketen, ezen igibarziak pragma biziduna bere baithan zedukala, zi syllabêak #mdash#zeinen erran nahia bizia bait da#mdash# erraiten duenez"), Filosofia/3 ("Baina egoera ez da baitezpadakoa eta guk geuk hautatzen ditugu egoeren erranahiak"), Tx. Heguy ("Maila profesionaleko kultur egitarau bat diru publikoz sustengatzea Xiberoan edo Amikuze aldean adibidez, ez du erranahi handirik Paue, Bordele edo Pariseko arduradun politiko eta administraziokoentzat"); erranahitsu (eta erran nahitsu) 2: Herr 1983 ("Ikusgarriaren idekitzea arras guztagarria iduritu zauku ikurriña gure euskal lurraren muinetarik ateratzen balitz bezala: sortze bero eta erran nahitsua"), F.J. Mangado ("Edo eros dezala, erreumaren beldurrez badago... Bai erranahitsua, lizentziatuaren erantzuna").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erran-nahi : AB50 (significado) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erran-nahi : Lur EF/FE (signification); erranahi : DRA (significado) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+n-: esanahi formakoa den arren lehendik arautua, sudurkari biak jasoz eskainiko da hau, kontu eginik batez ere Ipar. dela (cf. nonahi / non-nahi bikotea).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (EH2016): erran-nahi eta erranahi biak onartu dira.

erranairu
iz. naf. Esaera.

Aztergaia: erranairu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2008-02-29
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-01-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan erranairu , erranaire sarrera: "(Amar) erranáire, refrán" Iz Ulz. "Esaera zaharra; refrán, dichos" Izeta BHizt; eta Iz Ulz aipatuz erran-aire : MEIG ("Badakit euskarazko esaera lasaiegi datorkigula, nolanahiko esanak "esaerak" direlako ezinbestean: dena den, nik esaera zaharrak direla entzun dut haurtandik hemen ahotan hartzera noanak, Ultzaman Izagirrek jaso zuenez erran-aireak omen direnak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erran-aira 1, Herr 1957 (izenburu gisa: "Erran-Zahar eta Erran-Airak"); erranairu 3, Izeta (""Goiz negu bi negu" eta bai egia ere erranairuak erakusten duena [...] Erranairuak badira eta huna bat hemen [...] Abenduan ere sartzen gara eta badira erranairuak hilabete huni ezarriak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

urriegiak dira lantaldearen datuak, -e ala -u amaitua izan behar duen erabakitzeko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: Izetak dakarrenaren arabera, Baztanen erranairu.

 - [E123]: Merezi du?

 - [E116]: egia esan, hemen hurbildik ezagutzen dudan datua besterik ez dezaket eman, datuak hain urriak direla ikusirik. Lantaldea zalantzetan da hitza sartu ala ez, eta, sartzekotan nola sartu: "erranairu" edo "erranaire". Baztanen erabiltzen da hitz hau eta, zalantza gabe, han erranairu da. Hola bildu zuen Izetak, eta hola bildu dut nik ere Baztango gramatikan, nahiz, zergatik ez dakidala, "erranahiru" jarri dudan ohartu gabe. Analogiaz gehiegi pentsatu gabe, segur aski ere, "ai" hori diptongoa baita. Erranairu da proposatzen dudana, hitz hori bizirik baita.

 - Erabakia: (2008-02-29) erranairu iz. Naf. `esaera'.

erranak erran
lok. Ipar. eta naf. Esanak esan. Horiek horrela, erranak erran, joanen gara orain urrunxeago.

Aztergaia: erranak erran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ERRANAK ERRAN. Dicho esto, después de lo dicho. "Erranak erran, barka; inak in, barka (Sal), lo dicho, dicho, perdón" A. Erranak erran, eta ezpanu bertze xehetasunik ematen, geldi nindeke saindu hau, ez-eta ere erdizka, ezagutarazi gabe. Jnn SBi 168. Janak jan, edanak edan, erranak erran, ez badenez deus bertzerik? HU Zez 144. v. tbn. Ox 104. Napoléon III eta Eugenia Larrunen izan dire. Erranak erran, badakizue betbetan zer heldu zaukun gogorat? Ez ote zabiltzan Larrungo urrearen ondotik? Zerb Azk 39. Horiek hola, erranak erran, joanen gira orai urrunxago. "Cela étant ainsi, cela dit". Ardoy SFran 23. Erranak erran, zilatuak zilatu, eta hoin luzaz bainan behar zen, ez gira harrituko ez balinbadu ere San Frantses Jatsukoa bezalako Saindu paregabe bat Eskual-Herriak moldatu ahal izan. "Ce qui a été dit étant dit". Ib. 28. Amets pollit bat zertako ez gaur sala elgarri orobat? / Eginak egin, erranak erran, noizko berriz holako bat? Larre ArtzainE 333.

erranak erran 5: Berria 3 (“Erranak erran, baieztapen segur bat egiten ahal dut eta, beraz, baitut egiten”), Jakin (“Erranak erran, mekanismo horiek mehatxu izatera ailega daitezke estatuaren paper arautzailearentzat zein negoziaketa kolektiboarentzat, gobernuen jarduera pribatizatzaile eta desarautzailearen alde eginez”), Argia (“Ez nago ados, eta erranak erran, ni telebista zalea naiz, erratea politikoki zuzena ez bada ere”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

erranak erran 9: Herria 2 (“Hala ere, bego hortan, erranak erran!”), Berria (“Erranak erran, halere, literaturaren mundua ez du hain arrotza Etxeberrik”), Harkaitz Cano 2 (“Erranak erran, amari ez zion graziarik egingo, berriro ere, hamaikagarrenez, berak oparitutako eskularru aparatoso bat galdu nuela jakiteak”), Aingeru Epaltza 2 (“Erranak erran ondotik, ordea, ez zitekeen bertze ondoriorik atera”), Itxaro Borda (“Erranak erran Xarles...”), Janbattitt Dirassar (“Erranak erran, hobeko nuen nik ere aitzina ixilik egon banintz, baina nihaurek solasa segitu nuen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa esanak esan bezala, Ipar. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erran sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

erranaldi
iz. Esaldia. Enetzat, erretorika, solasaldiaren eraikuntza da: hitzetik hasi eta erranaldiaren sintaxi konplexuraino.

Aztergaia: erranaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erranaldi 5: M. Dupac ("Gezurra erran edo beren erranaldien gogorkeria ezti zezaketenik ez zuten iduriz asmatzen ahal ere Murek"), P. Xarritton ("Bada hor erranaldi zorrotzik, oharpen zehatzik eta irudi aberatsik"), J.B. Orpustan ("Neurtitzean, aldaketa osoa errana da: erditik egin du Oihenartek hamabortzeko luzea zortzikorat ttipituz; bainan ere berdintasuna ezberdindu du: laueko bertsu zuzena lehenean, bi neurtitzeko erranaldiak bi, hirur, laur, bederatzi eta hamargarrenean"), Enbata 1998 ("Hastio ditut "beti hola izan da" edo "deus ezin da egin" antzeko erranaldiak"), E. Bachoc ("Aipatu nahi nuke René Lévesque-k erran zuen erranaldi famatua [...]: "Montrealek aurpegi frantsesa izanen du Torontok aurpegi ingelesa duen bezalaxe"").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

erranarazi, erranaraz, erranarazten
du ad. Esanarazi. Gezurra erranarazi dio.

Aztergaia: erranarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erranaraz, erranarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

dio ad.

erranka
adb. Esaka. Zernahi erranka ari izan zait.

Aztergaia: erranka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka ad.ekin: eratorbide aski librea dirudi, baina aditz jakinekin bakarrik ageri da (cf. botaka, gordeka, joka), eta hiztegian horren berri ematea komeni da; formatuaz, berriz, zalantzak daude: sarrera berariazkoa ote dagokion ala erran aditzaren azpisarrera gisa ematekoa den.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zernahi erranka ari izan zait.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "zernahi erranka [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

errankizun
iz. Esamesa. Nahi ez duenak errankizunik, ez dezala eman okasiorik.

Aztergaia: errankizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

errape
iz. Animalien (bereziki abereen) emearen ugatzetako bakoitza; ugatz horien multzoa. Lehertzeko zorian errapea. Errape aldeko larrua. Ahuntzaren errapeak. Errape hanpatuak. Errapeak esnez ondo beteak.

Aztergaia: errape

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
errara
adb. Aratinik, ahoz gora etzanda. Lurrera erortzen denak zutitzera egin beza eta ez geldi errara, norbaitek altxatuko duelakoan.

Aztergaia: errara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

aratinik, ahoz gora etzanda.

errari
iz. bizk. Labealdia.

Aztergaia: errari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Errari: g. g.e. bada ere, Bizk. `ogi-labaldia' erantsi beharko litzateke, hitz jatorra baita.

 - [E116]: zuzena iruditzen zait E208ren oharra, honelako hitzak gutxitan agertzeak ez baitu, berez, gauza handirik adierazten, gaia bera denean gure testuek gutxitan landu dutena (XX. mendeko corpusean ez dut aurkitu; gaurko prosarenean, berriz, bada testuinguru bat, P. Zabalak aipatua. Askoz maizago ageri da corpus horietan beste errari bat, 'herratua, alderraia' adierako izenondoa). Adiera zehaztean, kontuan izan beharko dugu labealdi -e-duna eman genuela lehen itzulian (eta ez labaldi), eta ogiarena ez ezik, artoarena ere izan daitekeela (eta, beraz, ogi- mugatzailerik gabeko 'labealdia' dagokiola). Laburtuz, hau da proposamena: "errari iz. Bizk. g.g.er. 'labealdia'".

 - Erabakia: (2008-02-29) errari iz. Bizk. `labealdia'.

errata
iz. Testu idatzi bateko ortografia-akatsa. Ez dago egunkaririk erratarik gabe, ez mihirik irristadarik gabe.

Aztergaia: errata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

errata 2: Gy ("Errata edo huts inprimatzean itzuriak"), AIr in Egan 1955 ("Gutunen euskara ezta anbatekoa, erratak ere baditu naski").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errata 7, EB (J.A. Arana M. 2, J.A. Lakarra 2, I. Camino 3).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errata : Euskalterm 2, EEgunk. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "errata".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: OEHn arabera, ez luke g.er. beharko?

 - [E116]: OEHn g.er. da, zalantzarik gabe; baina ez gaurko testuetan. Bere horretan utziko nuke nik lantaldearena.

 - Erabakia: (2008-02-29) errata.

errate
iz. Esatea. Igurikitzen dugu ez duzuela gure errate hau gaizki hartuko.
errate baterako
adb. Esate baterako. Eremu berean egonen dira, errate baterako, Iruñeko Arrotxapea eta Iturrama auzoak eta Zizur.
Loturak

Aztergaia: errate baterako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errate baterako 3: Ttipi-ttapa 1994 ("Zentzu horretan badaude zenbait nobedade: errate baterako Trialsin izeneko ikuskizuna..."), Gerra zibila 2 ("Errepublikaren aroa oso emankorra izan zen kazetagintzaren eremuan. Hego Euskal Herrian, errate baterako, 18 egunkari kaleratzen ziren", "Errate baterako, aipatu dugun Molaren bandoak aldizkari guztiek orduz geroztik pairatu beharko zuten zentsura militarrari eskaini zion bere 10. artikulua").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

Nafarrek eta Iparraldekoek argitzekoa: esate baterako Hegoaldekoaren gain eraikitako hibridoa dirudi, eta hedatu gabea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Errate baterako: nik kendu egingo nuke, esate baterako finkatuaren mesedetan.

 - [E116]: Uste dut E208k arrazoia duen. Hibridoak dira, hango hizkeran, oker ez bakanaiz, hola erabili ez direnak. Uste dut egokiagoa dela esate baterako arautua eta erabilia bakarrik uztea, eta Iparraldekoek holako zerbait nahyi badute egokiena litzateke Iparraldeko formularen bat erabiltzea. Nik askotan erabiltzen dut "konparazione", esaterako, aski arrunta baitugu guk, eta hori esan nahi baitu. Formula itxiak dira horiek: "konparazione" erabiltzeak, "esate baterako" horren esanahiarekin, ez du esan nahi "konparazion" izen gisa erabiltzen dudan. Proposamena: ez sartu lerroa.

 - Erabakia: (2008-02-29) ok, kendu lerroa.

errateko
1 iz. Esatekoa. Hitz gutikoa zen hala ere: erratekoak argi eta garbi erraten zituen.
2 iz. Aitzakia, akatsa. Mandozainaren ardoak ez zuen erratekorik: ona zen, arras ona.
Azpisarrerak

Aztergaia: errateko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -tzeko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

erraterako
adb. Esaterako. Antzeko proiektuak egin dira munduko beste hainbat tokitan, erraterako, Txilen, AEBn eta Erresuma Batuan.
Loturak
erratu, erra, erratzen
du ad. bizk. Huts egin, ez asmatu. (nor osagarririk gabe). Aita santuak ezin erra dezake. Laster igarri nion erratu nuela. Fedean erratu. Erratzen duena zuzentzea. || Bidea erratu zuen.

Aztergaia: erratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erratu, erra, erratzen. Bizk. du ad. 'huts egin'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erratu, erra, erratzen

erratz
1 iz. Zenbait landareren abarrak edo horien antzeko zuntz sintetikoak makila baten muturrean lotuz egiten den tresna, lurra garbitzeko erabiltzen dena. Erratz makila, kirtena. Gela erratzarekin garbitu. Erratza pasatu. Anbotoko sorgina erratz gainean bere bila zetorrela.
2 iz. Ezkata moduko hostoak dituen zuhaixka erraboilduna, hostoen gainean bola gorritxoak ematen dituena (Ruscus aculeatus).
Azpisarrerak

Aztergaia: erratz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: erratz: Ruscus aculeatus; erratz-txilar: Erica scoparia.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 Ruscus aculeatus. 2 'garbitzeko tresna'.

erratza pasatu
du ad.-lok. Erratzaz lurra garbitu. Ik. eskoba pasatu; erraztatu; eskobatu; ekortu. Mutxikinak taberna barruan bota beharrean, atarian botatzen dituzte, eta erratza pasatu behar izaten dut egunero mutxikinok jasotzeko.

Aztergaia: erratza pasatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

MilaHitz.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

EHn eskoba pasatu azpisarrera denez, hau ere azpisarrera egitekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erratza eta pasatu sarreretan.

errauli
iz. Sendagintzan erabiltzen zen intsektu koleopteroa, kolorez berde ilun distiratsua (Lytta vesicatoria). Erraulien harrek lizarraren orria jaten dute.

Aztergaia: errauli

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: errauli: Lytta vesicatoria.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Lytta vesicatoria.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "cantharide (bot) [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

errauskailu
iz. Errausteko tresna edo instalazioa, bereziki zaborrak edo gorpuak errausteko prestatua dena. Ik. erraustegi. Zer pentsatzen duzu Usurbilgo zaborra biltzeko moduaz?, errauskailua, bai ala ez?

Aztergaia: errauskailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): errauskailu 158: Elhuyar 2 (adib.: “Dena den, produktu batek, edozeinek, zabortegian edo errauskailu batean amaitzen badu ere, kadmio hori isuri egingo da azkenean, eta inguruko lurrak eta urak poluituko ditu”), Consumer (“Errauskailuen alternatiba ekologikoak”), Berria 14 (adib.: “Buzz astronauta eta gainontzeko lagunak kezkatuta daude euren etorkizunarekin, eta errauskailutik libratzeko borrokatu beharko dute”), EiTB 2 (adib.: “Pasaiako portua geldirik. Monpas geldirik. Errauskailua geldirik. Auditz Akularreko etxebizitzak geldirik”), Jakin (“Horren lekuko izan dira errauskailua, telefono mugikorrentzako antenak,...”), Argia 107 (adib.: “Gauzak horrela, Beasainen, Zumarragan eta Urretxun errauskailuaren aldekoak nagusituko direla dirudi”), DiarioVasco 31 (adib.: “2000.urtetik errauskailuaren bidean, birziklapenaren utzikerian ibili direla”); erraustegi 285; errauste(-)planta 717.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: errauskailu 7: Berria 6 (adib.: “Josu Madariaga Bizkaiko Ingurumen foru diputatuak iragarri duenez, udarako ipiniko dute martxan, bete betean, Bilboko errauskailua”), Oskar Arana (“Animalien Ongizaterako Elkarteaz hitz egiten die, ez ordea erietxean zegoen errauskailuaz edo Bev Shaw-rekin ezkutuan igarotako arratsaldeez”); erraustegi 71; errauste(-)planta 843.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: errauste planta (erraustegi*, errauskailu*).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es incineradora / fr: Elhuyar: [aparato, instalación] errauskailu / Nolaerran: - / Zehazki: (planta incineradora) erraustegi / Labayru: (instalación para incinerar) erretoki, erretegi, erraustegi, haustegi, errausketa- | errauspen-labe (crematorio) / Adorez5000: (aparato) errauskailu, (lugar) erraustegi.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf “erraustegi iz. g.er.” arautua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

errausteko tresna.

errausketa
iz. Erraustea. Hondakinen errausketa.

Aztergaia: errausketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2003-01-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu errausketa , errauspen formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errausketa 8: J.L. Agote ("Garonako ordokietan edo Erdialdeko Mendigunearen hegoaldean errausketako hilerririk ez da aurkitzen IV. mendearen erdialdeaz gero"), K. Olaetxea 2 ("Hiru zolu ezberdin ditu eta giza aztarnak azaltzen dira errausketaren aztarnekin batera [...] Lazaldayko haitzuloan ere errausketaren aztarnak aurkituak izan ziren"), BAO 1994 2 (adib.: "Lurren sendoketa eta prestaketa, errausketak, urak aurkitzeko zulaketak, zimendaketak eta zoladurak"), Egunk 1994 ("Egun, hondakinak desagertarazteko erarik eragingarriena errausketa litzateke"), A. Agirre ("Jabego-sistema zertxobait konplexuagoari hasiera eman zion eta hildakoei buruzko kultura berria sortu zen: errausketa zeritzana"), Lan-prestakuntza ("Errausketak berak sortutako produktu toxiko berriak botatzen ditu eguratsera eta"); errauspen (eta e.-errito) 4: Lantziri ("Errauspen-erritoak arau orokor batzuk jarraitzen baditu ere..."), Egunk 1996 3 (adib.: "... hiri hondakin solidoen errauspenaren aurka daudela adierazi zuen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errausketa : AB50 1 (incineración), HiztEn (1 erraustearen ekintza eta ondorioa; 2 hed. suntsipena), Euskalterm 2 ('incineración' eta e. labe 'crematorio'); errauspen : AB38 1 (incineración), HiztEn (errausketa), Euskalterm 3 ('incineración', 'derribo', eta e.-labe 'horno crematorio') // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errausketa : ElhHizt (1 incineración; 2 destrucción, pulverización), HiruMila (destrucción), PMuj DVC (1 cremación, incineración; 2 demolición, derribo, asolamiento); errauspen : HiruMila (1 incineración; 2 devastación, demolición), PMuj DVC (1 pulverización, incineración, cremación; 2 devastación) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze/-pen.

errauskin
iz. pl. Ipar. Eraikin baten hondakinak. Drôme delakoan etxe bat lehertu da eta emazte bat kausitu dute hila errauskinen azpian.

Aztergaia: errauskin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: erhauskin `ruinas': Herr 6-10-1960 ("Drôme delakoan etxe bat lehertu da eta emazte bat kausitu dute hila erhauskinen azpian").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errauskin 13, denak I. Urbietaren Musika hezkuntza eskolaurrean obran: "Errauskin, errauskin [tit.] 1. Dindindan Jauregian gaur gauerdian /, dantzak utzi eta joateko garaia", "Errauskin, Errauskin / hautsetan zikin", "Errauskin, Errauskin / saminak samin", "Errauskin Errauskin / ezkontzak egin / Errauskin, Errauskin / Printze batekin", "Mari errauskin [tit] Ipuin honetako gaizkileak ez dira anaia zaharrak, bi haizpordeko baizik", "Narratsa zela, zikina zela eta han zeukaten Mari Errauskin gaxoa lanean beti, izkutuan beti", "Baina munduko gauza izkutuenak ere argiak izaten ziren Mariona batentzat, eta bi harroputzek bere zigorra jasoko dute eta Mari Errauskinek, txintxoa zelako, a zer saria bereganatu ahal izan zuen! dantzatuz eta zapatatxoa galduaz, Printzea berarekin ezkondu"; errauskindu 1: J.L. Arriaga ("Gure artean kristautasunak lehen sineskintzak osoro bastertu zituzten eta bastertu ezezik puzkatu eta errauskindu ere bai").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errauskin : AB38; errauskine : AB50 1 (cenicienta), HiztEn (cenicienta). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errauskine : ElhHizt (Cenicienta); erhauskin : DRA (restos, ruinas de un edificio). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

hondakina.

errausle
iz. g. er. Suntsitzailea.

Aztergaia: errausle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

suntsitzailea.

erraustatu, errausta, erraustatzen
du ad. Ipar. Hautseztatu. Ematen da gurina molde azukrez erraustatu batean. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Gure oin erraustatuak garbitzeko.

Aztergaia: erraustatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

errausta, erraustatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

hautseztatu; hautsez bete.

errauste labe, errauste-labe
iz. Zerbait, bereziki gorpuak, erretzeko erabiltzen den labea. Beilatokian errauste labea egitearen aurka agertu dira. Badira hamar egun kea dariola errauste-labeko tximiniari.

Aztergaia: errauste-labe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2024-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

errausketa(-)labe aztertzean azpisarrera gisa proposatua.

errauste1
iz. g. er. Errauts bihurtzea. Ik. errausketa. Hilotzaren erraustea. Beilatokiko errauste labea.
errauste2
iz. g. er. Suntsitzea. Gernikaren errauste ikaragarriaren 50. urtemuga.
erraustegi
1 iz. Errausketak egiten diren tokia edo eraikuntza. Iparraldeko zaborrak Gipuzkoan eraikiko diren erraustegietara bideratzeko.
2 iz. g. er. Haustegia.

Aztergaia: erraustegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

erraustu, errauts/erraustu, errausten
da/du ad. Errauts bihurtu. Ik. errautsi. Enborra erraustu arte. Hilotza erraustu. Lur zela eta errauts, eta hark bezala lurtu eta erraustu behar zuela.

Aztergaia: erraustu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

a) 'erauts bihurtu' adiera garbiaz: erraustatu (Mde HaurB), erraustu (erhaustu: Tt Onsa; erraustu: JMB ELG; herraustu: Tt Onsa, Dv Lab); eta EEBSko erraustu 1 (EB) eta errautsi 2 (B, EB); b) 'birrindu, hauts bihurtu, suntsitu' adieraz: erraustatu (erhaustatu: JEtchep; herraustatu: ECocin), erraustu (erhaustu: Ox; Xarlem, Ip Hil; erraustu: Monho, Mdg, Iratz, Lf Murtuts; herraustu: Dv Lab, Dv Dial), errautsi (erhautsi: Elsb Fram, Ox, Zerb IxtS, JE Bur, Ardoy SFran; errautsi: HU Zez, HU Aurp, Mde Pr, Zerb Azk, MEIG VI); errausi: Lasa Poem; herrautsi: Hb Esk, Zby, StPierre); eta EEBSko erraustu 4 (IE-EgAs), errautsi 13 (G 1, IE 6, EB 1, EgAs 6)

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erraustu, errauts/erraustu, errausten. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erraustu, errauts, errausten

errauts
1 iz. Ikatza, egurra eta kidekoak erretzean gertatzen den hauts hondakina. Ik. hausterre 2; su hauts 2. Ikatz errautsa. Bere etxea errauts bihurtua ikusi zuenean. Zigarro errautsa ontzira jaurtiaz.
2 iz. Ipar. eta naf. Hautsa. Gizona suntsitzen da errautsa bezala. Hauts eta errauts. Errauts egin, bilakatu.

Aztergaia: errauts

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10
errautsarazi, errautsaraz, errautsarazten
du ad. Erraustera behartu. Errautsarazi zuen urrezko aratxea.

Aztergaia: errautsarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

errautsarazi, errautsaraz, errautsarazten. du ad.

errautsi, errauts/errautsi, errausten
du ad. Suntsitu, txikitu. Ik. erraustu. Oraingoan lurrikarak bazter guztiak errautsi omen ditu. || Geroztiko ikerkuntzek ustekizun hori errautsi dute.

Aztergaia: errautsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

errauts(i), errausten.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-i.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

suntsitu, txikitu (aipatu da, irudizko adieran ageri ote den gaur, kirolean eta; baina lantaldeak ez du horri buruzko daturik).

erraz
1 adj. Neke edo lan gutxiz egiten edo lortzen dena. Ikasgai erraza. Egiteko erraza. Euskara errazean idatzia. Zerbait lortzeko biderik errazena.
2 adj. Neke edo lan gutxiz egiten edo lortzen dena. (Predikatu-osagarri gisa, subjektuak -tzea edo -tzen hartzen duela). Ez da erraz guztien gogara aritzea. Batzuetan ez da erraz izango euskal ordaina asmatzea. Errazago zitzaien gipuzkoarrei Lapurdi aldera makurtzea. Huts egiten txit da erraz. Baina niretzat ez da erraza bat-batean dena ahaztea.
3 adj. Neke edo lan gutxiz egiten edo lortzen dena. (Predikatu-osagarri gisa, dagokion aditzak -tzen edo -tzeko hartzen duela). Idazlearen eginkizuna erraz da adierazten, gaitz betetzen. Egia esan, ez da oso erraza irakurtzen. Karga arina dela, eta jasateko erraza. || Gogo urria eta aldatzen erraza.
4 adb. Neke edo lan gutxiz. Ik. errazki; aise. Erraz samurtzen den bihotza. Txit erraz irabazi zuen. Erraz eta egoki adierazia. Errazegi jotzen genuen erdarara. Gu errazago garaitzeko. || Guztiak erraz-erraz ikusteko moduan.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Gezurtia eta koxua, erraz harrapatu.

Aztergaia: erraz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: errazenik .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Errax: ene ustez, ez da hain automatikoa, eta daukan maiztasunagatik nik sartu egingo nuke.

 - [E116]: lehen itzulian ere izan zen forma adierazgarria jasotzeko eskabiderik, aztergai osoan ikusi dudanez; eta, E208k bezala, maiztasun handikoa dela esango nuke nik ere, baina aitortu behar dut ez dakidala nola neurtzen den hori. Gainera, hitz honek badu alderdi bat, irristakorra iruditzen zaidana neri behintzat: adierazgarria da batzuentzat -x- formakoa; besteentzat, ordea, hori da markagabea edo neutroa (ik. OEHn aldaeren banaketa zehatzaz ari den ohar luzea), eta ez dakit zein den irtenbide zuhurra. Bistan da errax aski erabilia dela, baina badirudi, azken batean, onartutako erraz hitzaren aldaera besterik ez dela: euskalki kontukoa, edo adierazgarria. Ez dut ikusten arrazoi nahiko, kasu bat izan nahiz bestea, gure zerrendan biltzeko. Proposamena: ez sartu.

 - Erabakia: (2008-02-29) ok lantaldearen proposamena: errazenik AS sartu. Ez sartu errax.

errazenik
1 adb. Errazen. Predikatzea da errazenik; obratzeak ematen digu lan.
2 adb. Erarik errazenean. Gailurretaraino errazenik igotzeko erak.
Loturak

Aztergaia: errazenik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik: -en-ik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erraz sarrerari dagokion azpisarrera.

errazio
1 iz. Norbaiti ematen zaion janari edo edari kantitatea; norbaitentzat aski eta egokia izan daitekeen janari edo edari kantitatea. Ik. anoa. Hemendik aurrera bakoitzari bere patata-errazioa bereizirik emango zaio, eta egin dezala harekin nahi duena. Gabonetarako olio eta gozoki errazio berezi bat emango digute. Egunean, gutxienez ere, bost barazki eta fruta errazio jan behar dira. Ron errazio bikoitza.
2 iz. Jatetxe, taberna eta kidekoetan plater batean zerbitzatzen den jakia, aperitibo gisa edo bazkari edo afari arin bat egiteko hartzen dena. Ikusmina sortu du errazio bat euro baten truke jateko aukerak. Txanpiñoi errazioa eta ardo kopa bana.

Aztergaia: errazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

errazi(ñ)o , erreziño 4: Xe ("Erraziyua bakandu, / bat eman eta bi kendu, / fameliya eziñ mantendu"), AB AmaE ("Muniziñotan ziran dollor ta zintzoak; / Erraziñotan barriz amarna jan arren, / Arpegi txarrik iñoiz ez ebela jarten"), JanEd II ("Igande baten pasiatzera / Igeldora abiatuta, / egun guziko erraziyuak / ustez berekin artuta"), Akes Ipiña ("Emeti bere lagunek erreziñoak edaten yoaten bazirean be, berak basorantza eiten oan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errazio (eta arrazio, arrazio eredu, herio errazio) 9: Medikuntza 7 (adib.: "Pertsona heldu baten arrazio eredu edo dieta orekatua honela definitu daiteke [...] Eguneroko arrazioan, gizon heldu batek talde bakoitzeko janari bat edo bi jan behar luke"), P. Ezkiaga ("Hildako bakoitzaren gibela / bere medailero plateran / herio errazio, whisky tanta zolinak"), M. Lasarte ("Ogei ta amar baxoerdi egun bakoitzean, gutxi gora-bera, ongi osatzeko [...] Errazio polita ez al da ori, irakurle?"); (er)razionamentu 4: J. Zubia ("Transporte falta, jateko gauzan falta ta aien razionamentua, pasatu da"), Ibai-Ertz ("Francoren diktadura garaian, jarri zigun errazionamentuarekin, etzan gaur ainbat tripaundi ikusten"), Azurm ("Hor bere buruari razionamentua ezarri zion"), K. Ibarguren ("Jatekoa ere urte mordo baten / razionamentuan ogi beltzakin"); (ar)razionatu 3: P. Aristi ("Gainontzekoek soldata neurtu beharra daukate, pentsioa zatikatu, eta gaztetasunaren iturriko ura arrazionatuta iritsiko zaie"), A. Kortajarena 2 ("Gasolina eta erre-belarra edo tabakoa ere, jatekoak bezela, razionatuak zeuden [...] Olioa, "razionatua" leenago pezta bat eta larogei xentimo balio izaten zuana, ofizialki, zortzi peztan ematen zuten").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arrazionamentu : AB38 (racionamiento) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errazio (ración), errazionamendu (racionamiento), errazionatu (racionar): ElhHizt // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, eta onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari; baita errazionamendu eta errazionatu ere. // IdOh: sarrerako forma aipatua du Euskaltzaindiak 130. arauan (2003-07/09): "arrazio* e. errazio".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Errazio: Azken orduko erdarakada honen ordez, ez ote genuke bultzatu behar, lastaira, erkidego eta beste hitz batzuekin egin dugun bezala, euskara jatorreko anoa klasikoa, gaur ia ezertarako ez darabilguna?

 - [E116]: forma honen aldean hobetsi nahi duguna aipa genezake, gehienez ere, baina ez "honen ordez" eman; besteak beste, geuk aipatua dugulako errazio hau (ik. lantaldearen oharra). Ez zait okerra iruditzen E208ren proposamena, baina a) gorago emana dugu anoa, adibide argigarriarekin (biderako anoa edo jana prestaturik, biak abiatu ziren) eta ez dirudi 'errazioa' aipatu nahi genuenik hor; b) gaur erabili egiten dute batzuek anoa hau (ziklismoaz ari direnek, adibidez), eta c) bere garaian ikusiko dugu itzuli honetan ageri den "jan-neurri 'janari-kopuru neurtua'". Bat aukeratzekotan, azken hau aukeratuko nuke nik, baina erabaki gabe daukagu forma (eta eremua ere zehaztekoa izan liteke: medikuntza edo dietetika izan litezke ohikoenak edo). Laburtuz: puntu askotxo dira lotu beharrekoak, eta forma soila ematea dugu erosoena, adierak-eta geroko utziz. Proposamena: hitza azalpenik eman gabe sartu.

 - Erabakia: (2008-02-29) OK, forma soila.

errazional
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, errazional-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. arrazional].

Aztergaia: errazional

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-08-26 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

errazional* e. arrazional.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

r-/er- (razional mantentzearen alde mintzatu da batzordea)

errazionamendu
iz. Errazionatzea. Francoren diktadura-garaiko errazionamenduarekin, ez zen gaur adinbat tripaundi ikusten.

Aztergaia: errazionamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2003-01-15 Lantaldeak besterik gabe onartua
errazionatu, erraziona, errazionatzen
du ad. Gauzen banaketa edo salmenta, bereziki janari, erregai eta kidekoena, murriztu eta kontrolatu. Europako bigarren gerratea hasi zenean, kanpotik ezer ekartzerik ez zegoelarik, gasolina eta tabakoa ere, jatekoak bezala, errazionatuak zeuden.

Aztergaia: errazionatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2003-01-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erraziona, errazionatzen.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

du ad.

errazkeria
1 iz. Egitekoak behar adina neke hartu gabe betetzea. Baziren zenbait alfer, errazkeriari on iritzita, gutxik nekatzen zituenak.
2 iz. Errazegia denaren nolakotasuna, gaitzesgarritzat hartua. Ik. erosokeria. Horregatik, zientzia oso era erakargarri eta ulerterrazean agertzen saiatu naiz, errazkerian erori gabe.

Aztergaia: errazkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper