50535 emaitza bilaketarentzat - [15901 - 15950] bistaratzen.

erreferendum
iz. Lege edo proposamen bat onartzeko edo arbuiatzeko herritarrek egiten duten bozketa. Ik. herri galdeketa. Erreferendumean bozkatu.

Aztergaia: erreferendum

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Lehenengo itzulian, "erreferendum" eta "referendum" bi-biak onartu ziren. Bigarren honetan, batekin geratu beharra dago.

 - [E116]: oker egon naiteke, baina hau dut nik gogoan: lehen itzuliari azken ukituak egitean, geuk erantsi genuela er- hasitako forma, lehendik onartua genuen r- hasia baztertu gabe, nahiz ez genituen biak "edo" batekin lotu, beste grafia-bitasunak lotu genituen bezala ("camping edo kanpin" eta "eslogan edo slogan" bezala, alegia). Forma bakarraren alde egin nahi du E210k, eta hala egin dute idazleek, ikusi ahal izan ditudan datuetan (XX. mendeko corpusean, 30 testuingurutan ageri da er- hasia eta 6tan r- hasia; gaurko prosarenean, berriz, 11 aldiz ikus daiteke r- hasia, eta milatik gora aldiz er- hasia: Herria astekarikoak dira hauetan 61, eta 968 Berria egunkarikoak). Orain bakarra aukeratzea, neurriren batean behintzat, lehen itzulikoa "aldatzea" izango litzateke, eta ez dakit bide horretatik abiatzea komeni zaigun (gainera, er- hasia bakarrik onartuko bagenu, r- hasien sailean eman beharko genuke horren berri, eta ez er- hasien zerrenda honetan). Zuek esan. Nire proposamena izango litzateke oraingoz ez ukitzea, baina bigarren itzulia bukatzean honekin zirt edo zart egitea bat aukeratuz: erreferendum, noski. Baina, beharbada, zuhurrago litzate orduraino itxoitea. Jendeak bera ari da aukera egiten, gainera. Hoberena litzateke holako bikotze guztietan jendeak azkenean bat aukeratu eta guk bedeinkatzea.

 - Erabakia: (2008-04-04) ok, utzi dagoen moduan.

erreferenduma egin
du ad.-lok. Subiranotasunari buruzko azken erreferenduma egin zutenetik hamahiru urte pasatu dira. Lau urte geroago erreferenduma egin zen, erabakia berresteko. Orotara, mota guztietako 152 erreferendum egingo dituzte 36 estatutan.

Aztergaia: erreferenduma egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

erreferente
iz. hizkl. Ikur linguistiko bati dagokion izaki edo objektua. Ik. adierazi2.

Aztergaia: erreferente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Hizkl.

erreferentzia
1 iz. Zerbaiten neurketa edo adierazpenerako finkotzat jotzen den elementua, gainerako elementuak kokatzeko erabiltzen dena. Euskara espainieraren pidgin bihurtu nahi ez badugu, kanpoan erreferentzia puntu bat izan behar dugu, eta hori Ipar Euskal Herria da guretzat. Planeten kasuan, ekliptika hartzen da, gehienetan, erreferentzia-planotzat.
2 iz. Aipamena. Biblian agertzen da ohitura honi buruzko erreferentzia zuzen bat, Ezekielen liburuan.
3 iz. Beste zerbaitekin lotura egiten duen gauza. Proiektu konplikatua, erreferentziaz betea, ikuslearentzat ulertzeko zaila.
4 iz. Testu idatzietan, gai bati buruzko informazioa osatzeko, testu bereko beste pasarte batera edo beste testu batera bidalketa egiten duen oharra edo hitza. Webgunea bibliografia-datu, aipamen eta erreferentzien bilduma handi batez osatuta dago.
5 iz. Zerbait, bereziki salgai bat edo agiri bat, identifikatzen duen ikur-konbinazioa. Eskuizkribuak MS 63.43 erreferentzia zenbakia du. Piezaren erreferentzia-zenbakia (fabrikatzaileak emana).

Aztergaia: erreferentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erreferentzia egin
1 dio ad.-lok. Zerbaitek beste zerbaitekiko edo norbaitekiko lotura adierazi. Legearen III. kapitulua errepide-sarearen kudeaketa egokia egiteko oinarrizko alderdiei buruzkoa da, eta hor sartzen dira errepideen erabilerari erreferentzia egiten diotenak. testuinguru hitzak ez dio erreferentzia egiten testutik kanpoko testuinguruari.
2 dio ad.-lok. Zerbaiten edo norbaiten aipamena egin. Tartean, Oñatiri erreferentzia egiten dion bestelako dokumenturik ere aurkitu duzu. Legea eta estatusa ere izan dituzte aipagai, eta euskararen estatusari erreferentzia egiten zaionean, ofizialtasuna soilik edota frantsesarekiko berdintasuna aipatzen da.

Aztergaia: erreferentzia egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa erreferentzia eta egin sarreretan. Bide batez, erreferentzia sarreran adiera gehitzea komeni da.

erreferentzia sistema, erreferentzia-sistema
iz. fis. Puntu baten posizioa, bektore baten osagaiak eta abar zehazteko erabiltzen den koordenatu-sistema, gertakariak espazioan eta denboran kokatzen dituena. Taula horretan ardatz berriek erreferentzia sistema zaharrarekiko osatzen dituzten angeluen kosinuak adierazten dira.

Aztergaia: erreferentzia-sistema

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh140 2022-05-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 128; ETC: 661

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ElhHizt: 0; Adorez: erreferentzia-sistema: sistema de referencia, Labayru: 0, NolaErran: 0. Euskalterm: erreferentzia-sistema (Fisika, Industria TN, Eraikuntza). ZTHB-Fis: erreferentzia-sistema (sistema de referencia; système de référence; frame of reference/reference system); erreferentzia-sistema inertzial (sin. sistema inertzial // sistema de referencia inercial; référentiel galiléen/référentiel inertiel inertial frame of reference; inertial reference system).

Bestelakoak

erlatibitate iz. Fis. Fisikako teoria, erabateko mugimenduaren kontzeptua baztertzen duena eta horren ordez bi erreferentzia-sistemen arteko mugimendu erlatiboa kontuan hartzen duena, halaber erlatibitatearen teoria esaten zaiona. Unibertsoaren sorreraren, zulo beltzen eta erlatibitatearen gainean berba egingo dute. Gizona ez zen erlatibitatearen formula ulertzeko gai diren horietakoa. Einsteinen ekarpen nagusia erlatibitatearen teoria da. // adib: inertzial adj. Fis. Inertziarena, inertziari dagokiona. Erreferentzia-sistema inertziala: Newtonen lehen legea betetzen duena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta jasotzekoa. Fisikaren arlokoa dela adieraziko da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erreferentzia eta sistema sarreretan.

Jakite-arloak

Fis.

erreferentziakide
iz. hizkl. Elementu gramatikal batentzat (izenordain batentzat, adibidez), erreferente bera duen elementua. Isilduriko argumentuaren erreferentziakideak absolutiboa izan behar du. Zale (izan) predikatuaren eta mendeko perpausaren subjektuak erreferentziakideak dira.

Aztergaia: erreferentziakide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh40 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 40 (Deia 1, Euskaltzaindia 15, UEU 24); ETC 46

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: erreferentziakide (Hizk.).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

hizkl.

erreferentzial
1 adj. Erreferentzia gisa erabiltzen dena. Ospe eta erantzukizun handiko 35 goierritarrek, ekonomia, kirol, politika nahiz kultura arloko pertsona erreferentzialek, aurkeztu zuten Igartzako Manifestua deitu zena.
2 adj. hizkl. Izenondoez mintzatuz, zerbaiti erreferentzia eginez izenaren esanahia zehazten duena, graduatzaileak nekez hartzen dituena. Ik. kalifikatzaile. Izenondo erreferentzialek ez dute ezaugarririk adierazten.

Aztergaia: erreferentzial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Hizkl.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

izenondo erreferentziala.

erreferentzialtasun
iz. Erreferentziala denaren nolakotasuna. Garrantzitsua da prentsan euskarazko komunikabideek erreferentzialtasuna lortzea.

Aztergaia: erreferentzialtasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): erreferentzialtasun 50: Berria 26 (adib.: “Hezitzaileek erreferentzialtasuna zaintzeko ahalegin berezia egin behar dute”), Jakin 5 (adib.: “Behin aurrekoa esanda, eta aipa daitezkeenak asko izan daitezkeela kontuan izanda ere, hiru ideiarekin bilduko nituzke ekarpen nagusiak: normalizazioa, sakontasuna eta erreferentzialtasuna”), Argia 10 (adib.: “Lelo berria asmatu duenak ere, berdinketa bat eginez gero, erreferentzialtasuna izan du helburu”), DiarioVasco 8 (adib.: “Iaz martxan jarri genuen gogoeta prozesu zabalean galdera bat bota genuen: elkarte, enpresa eta administrazioak prest daude euren erreferentzialtasuna galtzeko sektore osoaren eta herritarren mesederako?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: erreferentzialtasun : Berria 13 (“gure Kolektiboaren erreferentzialtasun politikoa areagotzen doan neurrian, pertsonak erailtzea deliberatu dute dispertsioari eusten dioten gobernuek”), Iñaki Arranz 3 (adib.: “Edo, bestelako ikuspegiak daudela onartuta ere, den-denak erreferentzialtasunaren mende jarriko bagenitu”), Jokin Urain (“Baina askotan errazegi ematen zaie erreferentzialtasun hori, zaharrak direlako soilik”), Iñaki Segurola (“Erreferentzialtasuna aipatzen dudanean, horrelako kontuez ari naiz”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia. Eskaera egingo zaio Euskaltzaindiari erreferentzial forma arautuari marka guztiak kentzeko, erreferentzialtasun sartu ahal izateko.

erreflektore
1 iz. Gainazal leuna duen tresna, argiaren, beroaren edo kidekoen erradiazioak islatzeko erabiltzen dena.
2 adj. Islatzen duena. Ik. islatzaile.

Aztergaia: erreflektore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erreflektore 2, I. Aldabek erabilia: "Egituraketa honen oinarrizko elementuak, pigmentu pantaila edo kromatoforoen filtro batetan, erreflektorea (kitina), nukleo fotogenoa (fotozitoak) eta zabaldura edo beste asoziatutako begi egituraketak okupatzen dituzten gainerako lentetan laburbil daitezke", "Organo luminiszenteren egituraketarik sotilena, Vampyroteuthis infernalis-en gorputzan zehar barreiaturiko fotoforoetan aurki dezakegu, baita Ctenopteryx-en arretan ere, zeinetan, fotozito talde bat (argia produzitzen duten zelulak) indiferentziatutako erreflektore edo pigmentu mota bati asoziaturik dagoen".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erreflektore : LurE, Euskalterm 4 (hauetan bonbilla e. 1; lanpara e. 1); erreflektatu : HiztEn (ik. isladatu) // Euskalterm: erreflektometria 2 (hauetan 1 erreflektometriazko metodo), erreflektometro 1, erreflektometriko 1 (metodo erreflektometriko) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

HitzIrud: erreflektore.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erreflektatu : (ik. isladatu): HiruMila; erreflektore : HiruMila, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal reflector / réflecteur formen ordainak: HiruMila: 1 erreflektagarri; 2 isladatzaile, erreflektore; reflectante: distiratzaile // ElhHizt: 1 isladatzaile, 2 isladagailu // Casve FE: eslaigailü, arrabatitailü // HaizeG FB: argi-igortzeko // T-L LBF: argi-igortzeko // PMuj DCV: 1 argi-igortzeko, dirdirailu; 2 (que refleja) dirdaitsu, dirdaidun // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "erreflektorea = reflector".

erreflexibo
adj. hizkl. Bihurkaria.

Aztergaia: erreflexibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1999-01-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguaren aldean hobestekoa

Ik. bihurkari.

Izenondo erreferentzialak

-ibo izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

erreflexio
1 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, erreflexio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'gogoeta' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gogoeta; hausnarketa].
2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, erreflexio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori fisikari dagokion adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. islatze].

Aztergaia: erreflexio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-04-28 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh82 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

erreflexio 1 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, erreflexio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'gogoeta' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gogoeta; hausnarketa]. 2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, erreflexio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori fisikari dagokion adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. islatze].

erreflexio 80.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

erreflexio 8.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erreflexio* e. 1 gogoeta, hausnarketa. 2 Fis. islatze.

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Ordezko gisa proposatutako hitzek ondo betetzen dute erreflexioren eremu semantikoa eta, hortaz, debekua mantentzekoa da.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

ik. gogoeta, hausnarketa; eta (Fis.) islapen

erreflexu
1 adj. Kontzientziak hauteman gabeko eragile bati erantzuten diona. Medikuaren mailu txikiak gure belauneko mugimendu erreflexua eragiten duen bezala.
2 iz. Nerbioen erreakzioa, kontzientziak hauteman gabeko eragile bati erantzuten diona. Eztularen erreflexua jaiotzatik bertatik dakar umeak.
3 iz. pl. Ustekabeko gertakizun baten aurrean azkar eta behar bezala erantzuteko gaitasuna. Zorionez erreflexu onak izan ditut eta ez naiz irristatu. Edari alkoholdunek erreflexuak galarazten dituzte.

Aztergaia: erreflexu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

j/x

Maileguen egokitzapen sistematikoa

-exu

errefluxu
iz. med. Urdailera iritsi den gaia hestegorrira itzultzea. Ik. bihotzerre. Hestegorriaren eta urdailaren arteko lotura ixten duen muskulua behar bezala ixten ez denean, errefluxua gertatzen da.

Aztergaia: errefluxu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh58 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 56 (Consumer 16, Laneki 15, UEU 16), ETC: 126.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: errefluxu iz. (Med.) reflujo, Adorez: errefluxu: iz. (Med.) reflujo; Labayru: 0, NolaErran: 0. // Euskalterm: errefluxu (4; Medikuntza, Arkitektura).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Med.

erreforma
1 iz. Eraberritzea; bereziki, eraberritze politiko ez-iraultzailea. Erreformarekin batera heldu dira aldaketak. Erreforma onartu, ezarri.
2 iz. XVI. mendean kristautasuna eraberritzeko asmoz sortu zen erlijio mugimendua, eliza protestanteak sortu zituena. (E larriz). Erreformari erantzuteko, Kontrarreformaren haizeek indar bizia hartu zuten Lapurdi aldean, gizaldi horretan.

Aztergaia: erreforma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07
erreformatorio
iz. Heg. g. g. er. Adingabeen zentroa. (Azken hamarkadetan zaharkitua gelditu da terminoa). Elkarrekin hazitako gazteak ziren, erreformatorioan ere elkarrekin ibiliak.

Aztergaia: erreformatorio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh76 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu erreformatorio , erreformatzaile , erreformazale formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(er)reformatorio 3: A. Pagola ("Bere protesta-zentzua galduz doa eta gehienetan erreformatorio batetan bukatzen dute kasu horiek"), P. Aristi ("Maitasunera eta askatasunera joan ordez heriotzera eta reformatoriora zuzendu du bere burua"), F. Rius ("Erreformatorio bateko bizimoduan oinarriturik zegoen filma"); erreformatzaile (eta mundu-erreformatzaile) 5: J. Sudupe ("... "komunisten proposamendu teorikoak" ez direla inola ere ideien gainean oinarritzen, ez eta honelako edo halako mundu-erreformatzaileak asmatutako hastapenetan ere"), UZEI ("erreformatzailearekin jendaurreko negoziaketa bat edukitzeak haren itzala areagotu baizik ez zuen egingo"), UnescoAlb 1990 ("Stolypin, mende haserako erreformatzaile nagusiaz beste artikulu bat idatzi nuen argazki eta guzti"), Denok senide ("Indiako historia #mdash#baita India modernoa ere#mdash# maisu, jakintsu, filosofo eta molde guztietako erreformatzaile leinargi bertutetsuz gainezka dago"), J. Iriarte ("Otsaila ospetsua, bere izpiritu omen duena, Espírítu del 12 de febrero delakoaren inguruan frankistar erreformatzaileak lehenengo urratsak ematen hasiak baitira"); erreformazale 3: J-L. Davant ("Hura sozial-demokrata da, erreformazalea da"), HizkLiter 2 ("1593an, erreformazaleen buru zen Henri IV.ak kalbinista izateari uko egin eta katolizismora eman zuen urrats [...] Luterok eta beste erreformazaleek eskatzen zituzten aldaketak elizatik atera gabe, barrutik, egin nahi zituzten beste batzuek").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erreformatorio : DFrec 1 (ZArg: "Laster aurkitzen dute espetxe erreformatorio ospitale gheto sanatorioa"), Euskalterm 1 (reformatorio); erreformatzaile : DFrec 2 (ZArg: "gizarteko demokrazioa erreformatzailea"; Zehatz: -tzale, "ikusiko da zer balio duen xxx eta xxxren jokabide erreformatzaleak"), AB38 1 (reformista), HiztEn (erreformatzen duena), Euskalterm 2 (Erl., Soziol.) // Ez ditugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erreformatorio : ElhHizt (reformatorio), Lur EG/CE (reformatorio) eta EF/FE (maison de correction); erreformatzaile : ElhHizt (Erl. reformador), HiruMila (reformador) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) reformador/réformateur formen ordainak: antolatzale : HaizeG FB, T-L LFB; arteztaile : T-L LFB; berrikeri-zale : PMuj DCV; berritzaile : ElhHizt, HiruMila, XarHizt; berritzale : HaizeG FB, T-L LFB; berrizale : Casve FE, PMuj DCV (berri-zale); berriztari : PMuj DCV; berriztatzaile : ElhHizt; eraberritzaile : ElhHizt, HiztHand; eraldatzaile : HiruMila; erreformatzaile : ElhHizt (Rel.), HiruMila, HiztHand; xuxentzale : T-L LFB, xüxenzale : Casve FE; zar-berritzaile : PMuj DCV; b) reformatorio/maison de correction formenak: erreformategi : HiruMila; erreformatorio : ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE,HiztHand; zentza-etxe , zentza-leku : PMuj DCV; zentzatzeko etxe : HiztHand.

erreformatorio 76: Argia, Berria 7, DiarioVasco 10, EiTB 41, Elkar 8, Erlea 4, HABE, UEU 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

erreformatorio 5: Fernando Rey 2, Pello Lizarralde, Joseba Sarrionandia, Gotzon Garate.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Erdara batekoa onartu da, baliokide okerraren kaltetan

ez du mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen (arrotza da, adibidez, J-L. Davantentzat); Hegoaldean bederen beharrezkoa dirudi, ordea, eta onartzea proposatzen da, Heg. marka duela.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa izan liteke, nahiz eta gaur egun adingabeen zentro den forma neutroa. Definizioan kontzeptu zaharkitua dela adieraztea komeni da. Heg. markarekin jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: kendu hau ?

 - [E116]: ulertzekoa da E103ren zalantza, Hegoaldean bakarrik erabiltzen den mailegu baten aurrean. Baina "Hegoaldean behintzat beharrezkoa dirudi", lantaldearen hitzetan. Egia esan, nik ez dakit gaur baden halakorik, baina garai batekoei horrela esaten genien, eta horrela esango diegula uste dut. Frantsesezko kidea, maison de correction omen da, eta honen berri eman lezakeen zentzatzeko etxe sinonimoarekin jaso du I. Sarasolaren hiztegiak erreformatorio mailegua, eta hala egin dezakegu guk ere (edo, nahiago bada, definitzaile bihur dezakegu bigarren hau, adiera zabalagokoa denez: "erreformatorio iz. Heg. 'zentzatzeko etxea'"). Nola ikusten duzue?

 - Erabakia: (2008-04-04) ez aipatu.

erreformatu, erreforma/erreformatu, erreformatzen
1 du ad. Eraikuntzez eta kidekoez mintzatuz, berritu, eraberritu. Sustapen Ministerioak 15,35 milioi euro inbertituko ditu Hondarribiko aireportua erreformatu eta segurtasun legeetara egokitzeko.
2 du ad. Elkarte, erakunde edo sistemez mintzatuz, itxura edo antolaketa berria eman. Europako erakunde guztiak erreformatu nahi ditugu. Beste sektore batek dio: kapitalismoa ezin da erreformatu, suntsitu egin behar da. Denbora gutxi da hori hauteskunde sistema erreformatu nahi dutenentzat. Jan Hus zuen izena eta Pragako Unibertsitateko errektore izandakoa zen; Eliza erreformatu nahi zuen. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Eliza erreformatuak.

Aztergaia: erreformatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erreformatu, erreforma(tu), erreformatzen. du ad.

erreformatzaile
adj./iz. Erreformatzen duena. Erroman azkenik, aita santu erreformatzaile batzuk miretsi ahal izan zituen. Mugimendu erreformatzaileekin parekotasun handiak ditu. Servetek gertutik ezagutu zituen erreformatzaile nagusiak.

Aztergaia: erreformatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-01-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

erreformismo
iz. Erreformisten doktrina politikoa.

Aztergaia: erreformismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
erreformista
adj./iz. Erreforma politikoaren aldekoa; gizarte kapitalista erreformen bidez hobetu nahi duen pertsona. Erreformistak eta iraultzaileak. Hautagai erreformista guztiak hauteskunde lehiatik at gelditu ziren.

Aztergaia: erreformista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
errefortzu
1 iz. Zerbait indartzeko eta sendotzeko pieza, egitura edo kidekoa. Ik. indargarri; sendogarri. Paretak zementuarekin eta altzairuzko errefortzuarekin egin genituen.
2 iz. Zerbait egiteko edo zerbaitetan aritzeko laguntza osagarria. Giza baliabide gehiago ezarri behar dira errefortzuko irakasle gehiago izateko. A ereduan ikasten dutenentzako errefortzu klaseak antolatu dira eskoletan. Errefortzu plana aurkeztu du Europako Batzordeak.
3 iz. Batez ere pl. Larrialdi batean dagoenari bere ohiko jarduera edo eginkizunetan laguntzeko bidaltzen den pertsona edo pertsona taldea. Eztabaida eta tirabira gogorren ondoren, errefortzuak iritsi zirenean, gazteak atxilotuta eraman zituzten. Aliantzako beste kideek hurrengo aste edo hilabetetan errefortzu berriak bidaliko dituzte.
4 iz. psikol. Jokabide jakin bat bultzatzen edo eragozten duen estimulua. Zigorrak erabiltzea baino errefortzu positiboak erabiltzea hobe dela.

Aztergaia: errefortzu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1999-01-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh183 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira errefortzu 5 (X. Gereño 3: "Napoleonek ez zien austriarrei bataila eman nahi errefortzuak lortu arte", "Burruka frantsesen aurka zihoan eta dena galduta zegoenean, azken orduan, Desaix jenerala agertu zen antsiatutako errefortzuekin", "kainoikadek karlisten errefortzuak hurbiltzea debekatzen zuten"; Egin 1989: "Zumaiako F.T.ak Hirugarren Dibisioan aurrera jotzeko intentzioak dituenez lortu du aurreko urteko jokalariei laguntzeko hainbat errefortzu nahiz eta ekipoaren oinarria aurreko urteko jokalariek osatu"; Hemen 1987: "pertsonalen izua heuren gainean egoten da ia partidu guztietan, batipat pibotengan, errefortzuren falta zeharo nabaria baita"); erreforzamendu 1 (J.A. Berriotxoa: "Kasu batzutan, edozein puntutan agertzen dira honen erreforzamenduak"); errefuertzo/- u bana (Egin 1989: "Hirugarren Dibisiorako errefuertzoak"; "Zumaiak lortutako azken errefuertzua Anton eibartarra da, aurrelari moduan jokatzen du eta Eibarko jubenilerako jokalari izan zen aurreko denboraldiarte").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erreforzatu : AB38 1; errefortzu : HiztEn, Euskalterm 26 (hauetan e. diferentzial 1, e. negatibo 1, e. positibo 1, e. positibozko sistema 1, e. sozial 1, e.-kontingentzia 1, e.-printzipio 1, e.- programa 2, errefortzuko falka 1, errefortzuzko s-r eredu 1, harrizko e. 1, hitz gabeko e. 1, hitzezko e. 1, hormigoizko e. 1, kanpo-e. 1, kanpo-e. 1, ordezko e. 1, proportzio aldakorrezko e. 1, proportzio finkozko e. 1, tartegune aldakorrezko e. 1, tartegune finkozko e. 1) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errefortzu : HiruMila (ik. gogorgarri 1), ElhHizt; Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal refuerzo / renfort; renforçage, renforcement formen ordainak: HiruMila: gogorgarri, indargarri, errefortzu, berretgarri, berretgailu, sendogarri // ElhHizt: 1 sorospen, laguntza; 2 (constr.) sendogarri, errefortzu; 3 (Enseñ. / Psicol.) errefortzu; 4 (Mil.) errefortzuak; 5 (Tecnol.) errefortzu, nerbio // Casve FE: indar, (aide) lagüngoa, (pièce) emendio, (à grand renfort de) -hanitxen bidez / azkartze / azkartze // HaizeG FB: azkargarri, indarkai, (aide) laguntza / Ø / azkartze, emendio // T-L LBF: (aide) laguntza, (de boeufs) lauzka, (augmentation) emendio, azkargailu, (à grand renfort de) hainitzen medio / Ø / emendio, azkartze // PMuj DCV: (remiendo) gogorgarri, indargarri; (aurmento) emendio, geigarri; (ayuda) laguntza; (r. de bueyes) lauzka; (caballo de r.) lauzka-zaldi, patar-zaldi // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Azkue Aurkibidea.

errefortzu 9: Patxi Juaristi (“mutilentzako errefortzu klaseak”), Naiara Elola (“ikasleen hizkuntz errefortzuak ), Ander Iturriotz (“PPren errefortzu propagandistikoak”), Aitziber Martinez de Lagos (“Errefortzuak behar dituen hizkuntza gutxiagotua dena da”), EiTB 5 (“Errefortzu militarra eta politikoa”, “errefortzu militarrak erretiratuko dituzte”). // errefortzu 183: Aizu, Argia 7, Berria 15, DiarioVasco 22, Euskal Herriko Agintaritza, EiTB 19, Elhuyar 13, Elkar 5, Erlea 2, Consumer 28, Goiena 6, Jakin 4, Laneki 54, UEU 6.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: errefortzu 27: Berria 4, Agustin Otsoa 6, Jon Alonso 3, Jon Maia 3, Aingeru Epaltza 2, Urtzi Urrutikoetxea, Xabier Amuriza, Txillardegi, Joxean Sagastizabal, Koldo Biguri, Jokin Urain, Xabier Mendiguren Elizegi, Edorta Jimenez.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Erabilera oso urriko forma

hedatu gabea.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih. (aski dira laguntza, lagungarri, emendio, etab.)

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia; hiztegi orokorretan ere jaso da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "Zerrendan sartu egingo nuke. Eraikuntzan eta Teknologian "laguntza", "emendio" eta antzekoek ez dute balio. Izatekotan "indargarri", "sendogarri" eta antzekoa izan beharko luke" (2005-11-07)

errefraktatu, errefrakta, errefraktatzen
da/du ad. fis. Ingurune batetik bestera igarotako uhin bat norabidez aldatu edo aldarazi.

Aztergaia: errefraktatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu errefrakt - formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errefraktatu 3: Elhuyar 2 ("Argia atmosferaren oso zati lodia zeharkatzen ari da eta bertan dauden molekulek eta hauts-partikulek argia errefraktatzeko eta barreiatzeko aukera handiagoa dute", "Prisma zeharkatzen duen errefraktatutako izpiaren proiekzioak aurkitzea eskatzen da"), Fisika orokorra ("Izpi erasotzailea, errefraktatua eta eraso-puntuko normala plano berean daude").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errefraktari(o) : AB38 2 (refractario); errefraktario : HiztEn (1 Med. gaixotasun batekiko inmune dena; 2 ik. erregogor); Euskalterm 1 (refractario); errefraktatu : AB38 6 (refractar, -ado), HiztEn (errefrakzioa sortu edo sortarazi), Euskalterm 3 (refractar, -ado); errefraktibotasun : HiztEn (Fis. substantzia baten errefrakzio-indizeari 1 kendu eta hondarra substantziaren dentsitateaz zatituz lortzen den emaitza), Euskalterm 1 (refractividad); errefraktometro : HiztEn (1 Fis. errefrakzio-indizeak neurtzen dituen tresna; 2 Med. begiaren errefrakzio-egoera neurtzeko erabiltzen den tresna), Euskalterm 3 (refractómetro) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errefraktagarri : HiruMila (Fis. refractivo/va, refrangible); errefraktagarritasun : HiruMila (Fis. refrangibilidad); errefraktario : HiruMila (Fis. refractario); errefraktatu : ElhHizt (Fis. refractar[se]), HiruMila (Fis. refractar[se]) / Fis. refractado/da, refracto), EskolaHE (errefrakzioa sortu edo sorrarazi); errefraktibotasun : ElhHizt (Fis. refractividad); errefraktometro : ElhHizt (Fis./Med. refractómetro), HiruMila (Fis. refractómetro); errefraktore : HiruMila (Astron. refractor) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

errefrakta, errefraktatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Jakite-arloak

Fis.

errefrakzio
iz. fis. Uhin baten norabide aldaketa, uhin hori ingurune batetik bestera igarotzean gertatzen dena. Errefrakzio angelua. Eguzkiaren argi izpi bat airetik uretara sartzen denean, okertu egiten da, uraren errefrakzio indizea airearena baino handiagoa delako.

Aztergaia: errefrakzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Fis.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

errefrau
iz. Atsotitza.

Aztergaia: errefrau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-04-28 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

atsotitz, errefrau, esaera zahar

Euskaltzaindiaren Arauak

h. atsotitz.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

ik. atsotitz

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: h. atsotitz zerrendan. Proposamena: errefrau 'atsotitza'.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): ez da onartu. Zernahi gisaz, BOk gogorarazi dio * zeinurik ez duten hitz guztiak erabilgarri direla euskara baturako. Eta kontu honek oso argi gelditu behar duela Hiztegiaren argitalpena egiten denerako.

errefria
iz. Ipar. g. er. Hotzeria. Ik. mafrundi.

Aztergaia: errefria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

hotzeria.

errefriatu, errefria/errefriatu, errefriatzen
da/du ad. Ipar. g. er. Hotzeria harrapatu, hotzeriak joa gertatu. Ik. mafrunditu.

Aztergaia: errefriatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

errefria(tu), errefriatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

errefus
1 iz. Ipar. Errefusatzea. Lehenbiziko ezean eta errefusean ez dezagun etsi. Behin baino gehiagotan pentsatu izan dut semeen errefusak ez ote zuen Domingo hain gizon isila egin.
2 adj. Ipar. Erreusa.
3 iz. ekol. Birziklatzen ez diren hondakinen multzoa. Urtean pertsonako 55-58 kilo errefus sortzera iritsi dira, eta helburu garbia dute 2022ra begira: azken errefus kantitatea urteko 10 kiloraino murriztea. Zaborraren kudeaketan diru gehiena errefusa tratatzeko erabiltzen da.
4 iz. med. Bateraezintasun immunologikoa dela eta, gorputz batek transplante bat ez onartzea. Sistema honek organoen errefusa kontrolatzeko bide berri bat irekitzen du.

Aztergaia: errefus

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 iz. Ipar. 'errefusatzea'. 2 izond. Ipar. 'erreusa'.

errefusatu, errefusa/errefusatu, errefusatzen
1 du ad. Ipar. Ukatu, eza eman. Gurasoek haurrei janaria errefusatu. Errefusatzen dio eskatzen duena.
2 du ad. Ipar. Zerbait ez onartu, borondatez utzi. Gonbita errefusatu.
3 du ad. med. Bateraezintasun immunologikoa dela eta, gorputz batek transplante bat ez onartu. Zergatik batzuetan errefusatzen du transplantatu zaion organoa hartzailearen organismoak?

Aztergaia: errefusatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

errefusatu, errefusa, errefusatzen. Ipar. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

errefusatu, errefusa, errefusatzen

errefusatze
iz. Ukatzea, ez ematea; arbuiatzea, ez onartzea. Erabaki gabeko errefusatze eskaera bat.

Aztergaia: errefusatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

errefuxiatu
iz. Iheslaria; aterpetua. Errefuxiatuen aldeko erakundeek salatu dute Ankarako gobernuak ez dituela giza eskubideak errespetatzen.

Aztergaia: errefuxiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1999-01-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. iheslari / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguaren aldean hobestekoa

Ik. iheslari, aterpetu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

erregadiatu, erregadia, erregadiatzen
du ad. Heg. Ureztatu.

Aztergaia: erregadiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erregadia, erregadiatzen.

Lexemen erregulartasuna

-d-/-r-.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Heg.

Forma baten adiera(k)

ureztatu.

erregadio
iz. Heg. Ureztapena. Lurrak ez zuen ematen, ez baitzuen erregadiorik.

Aztergaia: erregadio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

errega(d)io 2: Munita ("Lurrak ez ematen, ez bait zuten uillada edo erregadiorik"), Lab SuEm ("Eta erregaioko iturriak?").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erregadio (eta arregario 1) 4: Gure Erria 1972 ("Erregadio kontua be amaitu barik dago"), X. Arregi ("Eskualde honetan erregadioa oso ugaria delako, ur asko behar duten laboreak ere egin daitezke"), Gizartea/OHO ("Hezetasun ezak eta ur eskaziak, itsaso eta mendien urruntasunak, klimak, arregariorako ahalbide urriak eta lur-kalitateak baldintzatu egiten dute lur lanketa"), Mundua 1993 ("Nekazaritza horri ezinbestekoak gertatzen zaizkion baliabideen banaketa #mdash#lurra, ongarriak, erregadioa eta hazi ibridoak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erregadio : AB38 2; erregario : AB38 5 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Heg.

Forma baten adiera(k)

ureztapena.

erregai
1 iz. Beroa sortzeko erabiltzen den gaia. Itzaliko da sua, erregairik ematen ez bazaio. Arte egurra erregairik onenetakoa da. Ikatza eta gainerako erregaiak.
2 iz. (sutara erregai gehiago bota eta kideko esapideetan, ‘egoera gogor edo desatsegin bat areagotzera eta okerragotzera datorren gauza esan edo egin’ adierarekin). Auzia ez da horraino iritsiko, baina garbi dago lan idatziaren erreprodukzio berriek erregai gehiago botako luketela sutara. Jakinik, arazoa konponbidean jartzetik urrun, suari erregaia botatzen ari dela.
3 iz. Barne errekuntzako motorretan erabiltzen den hidrokarburoa. Hamar bat zentimo jaitsi da erregaiaren prezioa azken hilabetean; atzo 1,31 euroan zegoen gasolio litroa.
4 adj. Erre daitekeena. Gai erregaiak.

Aztergaia: erregai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

erregai (izenlagun), errekin (izen)

erregai fosil
iz. Erregai gisa erabiltzen den gai organikoa, lurrazpian metaturiko materia organikoaren eraldaketaren emaitza dena. Zentral termikoek erregai fosilak erabiltzen dituzte, eta ondorioz, karbono dioxidoa isurtzen dute, argindarra sortu ahal izateko. Landareetatik ateratako biodieselarekin ari dira, erregai fosilen ordezko gisa.
erregai pila, erregai-pila
iz. Erregai baten energia kimikoa energia elektriko bihurtzen duen tresna, erregaia duen bitartean energia etengabe sortzeko ahalmena duena. AEBko autoen % 10ek erregai-pilak erabiliko balitu, urtean 60 milioi tona karbono dioxido gutxiago aireratuko lirateke.
erregailu
iz. Erregaiaren eta aire edo oxigenoaren arteko errekuntza gertatzen den gailua, argi egiteko edo berotzeko erabiltzen dena. Kerosenozko erregailu zaharkituak.

Aztergaia: erregailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-01-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erregailu (eta alkohol[-]erregailu, gas-erregailu) 11: Elhuyar ("Konprimagailu batek ematen duen haize beroak eramaten du ikatz hautsa erregailutaraino"), Saioka/7 ("Gastua kalkulatzean, erreaktiboen prezioaz gainera, beste gauza asko ere baloratu behar dituzue: erregailuaren gastua, denbora"), FisKim/5 ("Erreakzio-energiak / errekuntz-erreakzioak. Materiala: Tentegailu bat saiodiekin, termometro bat, espatula bat, beirazko makilatxo bat, gas-erregailu bat, sodio hidroxidozko dilistak..."), NaturZ/OHO ("Kobre xafla / Argizaria / Egurra / Alkohol erregailua"), NaturZ/DBH 3 (adib.: "gatz gutxi jartzen ez bada, ez da guztiz disolbatuko uretan, eta gasezko erregailua erabili beharko da [...] Erregailua erabiltzerakoan, kontuz ibili behar da"), GeolBiol ("Lehortu porta alkohol-erregailuaren gainetik igaroaraziz"), J.R. Etxebarria 3 (adib.: "Kapsula gas-erregailuaren sugarraren gainean jarri da eta berotu egin da poliki [...] Laborategietan gas-erregailua erabili ohi da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erregailu : AB38 22 (hauetan alkohol[-], gas-, ogi-e.; bunsen, butanozko e.; mechero, quemador, asador, tostador), HiztEn (erregai likido edo gaseosoa aire edo oxigenoaz nahastu eta errekuntza gertatzen deneko gailua, argi egiteko edo berotzeko erabiltzen dena // AS: Bunsen erregailu), LurE (erregaia [isurkaria edo hautsa] gas erregarriarekin [airea, oxigenoa] estuki nahasten duen gailua, honen barrualdeko irekiunean erretzen direla), Euskalterm 2 (quemador) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erregailu : ElhHizt (Teknol. quemador #mdash# aparato de combustión), HiruMila (1 quemador; 2 hornillo; 3 mechero), EskolaHE (erregaia [isurkaria edo hautsa] gas erregarriarekin [airea, oxigenoa] estuki nahasten duen gailua, honen barrualdeko irekiunean erretzen direla), PMuj DVC (1 asador #mdash# instr.; 2 quemador, mechero) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gailu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

erregaitz
adj. Erretzen zail dena, ia ezin errezkoa. Suak gar gutxi zuen, liburu zaharrak erregaitzak direlako. Ekai erregaitzak.

Aztergaia: erregaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
erregalatu, erregala, erregalatzen
du ad. Heg. herr. Opari egin. Traste haiek denak saldu egin genituen, hobeto esateko, erregalatu, balio zuten diruaren laurdenik ere ez baikenuen hartu.

Aztergaia: erregalatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erregalatu, erregala, erregalatzen. Heg. Herr. du ad. 'opari egin'.

erregalia
iz. hist., zuz. Erregearenak edo erreginarenak soilik diren eskubideen multzoa; erregeak, erreginak eta nobleek erlijio gaietan duten pribilegioa.

Aztergaia: erregalia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: a) `oparia' adierakoak 10 dira: erregali 3: Iraola ("Begira beza, On Nikomedesi erregali bat egin geniyonian lau errejidoren artian, onek jarri zituan bere patrikeratik lau peseta", "Pillipa, zure gizonari erregali eder bat egin biar diyot", "Zer erregali gero?"); erregalia 1, MEIG ("Erregaliaz betetzen ninduen eta emazteak, Jainkoak daki nola, sortzen zizkion huskeriak niri har erazi beharrean zebilen beti"); erregali(a) 6, G (Ud: "Orra erregaliya Donostiyak egin, Zubietako jendia akordatu dedin"; Tx B: "neonek ez det ikusi baño jendia prankok esan du, erregaliyak izugarriyak nola dituen izandu"; M. Lasarte 4, ap. Uzt Noiz: "Zorioneko erregaliak emen dituzte urrean, gazte maiteak makurturikan Obispo Jaunan aurrean, erregaliak sortu dituzte beren biotz xamurrean, Obispo Jauna degu berriro artzai egin bearrean", "erregaliak eman dizkate guztizko asmo senduan, ardi txarrikan ez da izaten artzai onaren onduan", "erregaliak sortu leitezke olako erri bikañean"). b) `abantaila' adierako erregalia 6 aldiz ageri da, beti ap. Cb EBO ("R edo r-az asitzen dan itz, boz, edo berbarik batere Euskerak berez ez du, eta au Euskeraren erregalia andia da, bada R, edo r errea bere garraztasunagatik zakur letra esan oi da", "aoz esaten dan bezela eskribitzea, eta eskribitzen dan bezala guzia irakurtea, erregalia andia da", "Euskerak neke oiek beste Lengoajeak berenak bezala baditu ere, bere alibio, ta erregaliak ere baditu", "euskerazko gramatikaren erregaliak", "Besteen aldean Euskerak erregalia, ta pribilejio andiak ditu", "Diptongo, ta triptongorik Euskerak bere itzak irakurte, edo eskribitzean eztu, ta errazago ikasteko au ere erregalia da").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) `oparia' adierakoak: erregali 13: B 1 (Musika: "Bake-lapurrak dabilz, gizartea apurtzen, zeruko erregali onena ebasten"), G 3 (L. Egia: "erregali koskor bat, itz samur batzuk"; A. Zavala: "Erregali batzuak ere eman zizkioten Txirritari"; Tx. Garmendia: "jaioterriko alkate jauna zun ondoan erregali eder batekin etorrita"), EB 9 (KatekesiLagung: "horregatik eman dizkiguzu hainbeste gauza,/ hainbeste erregali, hain bizitza ederra!"; A. Lertxundi: "ezin izan zion ezkon bizitza guztian ezer ukatu, arrantzaldi bakoitzaren ondorengo erregali garestia, blusa frantsesak"; J.A. Ormazabal 5: "Behin Kinkilimarro teilatu ertzean eserita zegoen inork erregalirik egiten ez ziolako haserre", "Baina bihar etortzen bazara, inoiz jaso duzun erregalirik onena jasoko duzu"; BAtx Nikol: "Behar bada erregali bat bidaltzen didate"; I. Tapia: "Ez onartu martzianoen erregalirik! Pozoindutako goxokiak emango dizkizuete: ez jan!"); erregalia 2: K. Cid: "eta esku horrek amodiozko mezu gisa entregatzen ziola, erregalia amoros gisa", "Eta brastakoan iruditu zitzaion emaztearenganako deskortesia zela erregalia hari uko egitea"; erregali(a) 8: G 1 (F. Iraeta: "adiskidetasun gezurtiak; alperrikako alegiñak; eskerrik gabeko erregaliak"), EB 7 (L. Baraiazarra: "Horrelako pertsonentzat, otoitzean izan ohi diren kontsolamendu eta erregaliak benetan bizgarri eta esnagarri gerta daitezke"; J.M. Bujanda: "Lafittek dioena: luma dotorea, paregabeko erregalia irakurlearentzat"; J.M. Sarasola: "Handik egun gutxitara, kadiak erregalia bidali zion bere emaztegaiari"; D. Urbistondo: "Nortara nahi ere ez duzu horrenbeste kontu erabiltzen erregalia bidali duena nire ama denean"; L. Iriondo: "Zorionak, Lurdes. Tori, gure erregalia"; BAtx Nikol: "Sobrea zabaldu zuenean ikusitakoa ez bait zen izan, inondik ere, erregaliaren itxurako ezer"; Habe 1990: "Haurren kolesterola, gurasoen erregalia"). b) `pribilegioa, eskubide-multzoa' adierako erregalia 1 (Jauntxoak: "Negozio onak zirela, ustezko erregalia foralak zirela, lehenago etsai amorratu zirenak hurbilduz joan ziren, urtez urte").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erregali : DFrec 19 (opari), AB38 2 (opari), AB50 7 (hauetan erregali emate 1; `opari' adierakoak); erregalia : HiztEn (1 oparia; 2 erregearen eskubide-multzoa), LurE (oparia), Euskalterm 2 (hauetan erregalia-zerga 1; `eskubide-multzo' adierakoak).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erregali : EuskHizt (oparia); erregalia : HiruMila (1 ventaja, superioridad; 2 regalo, obsequio), ElhHizt (1 regalo; 2 privilegio, regalía), EskolaHE (oparia), PMuj DVC (regalo). Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: erregali / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Hist., Zuz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: ados.

 - [E208]: Erregalia: hitz hau erabat arrunta izan da euskaraz, `erregalu, opari' esanguran.

 - [E116]: E210k (eta lantaldeak) proposatu dutena ukitu beharrik ez daukagu, ados gaudenez (letra lodiz idatzi behar da, jakina, erregalia sarrera); E208k aipatu duena, aldiz, ez dakit hitz hau bera den, ala forma bereko beste hitz bat den erregalu-ren aldaera hori (OEHk, adibidez, sarrera banatan eman ditu erregali hau, eta erregalia hura; bidenabar esan: "arrunta izan [omen] da euskaraz", baina "erabat arrunta" ere bai?: gipuzkerazko testuetan bakarrik bildu du OEHk, eta Udarregi, Iraola, Txirrita eta Uztapideren testuinguru bana aipatuz azaldu). Nolanahi ere, nik ez dut ikusten bigarren hau jaso beharrik, aldaeren artean bakarra aukeratu ohi dugunez euskara baturako: erregalu eman genuen lehen itzulian aldaera nagusitzat (eta ongi markatua eman genuen, nagusitasuna gorabehera: "Heg. Herr. 'oparia'" azalpenak dituela!). Proposamena: utzi bere horretan.

 - Erabakia: (2008-04-04) ok gurea: erregalia iz. Hist. Zuz.

erregaliz
1 iz. Lekadunen familiako landarea, zurezko oinarria, eta sustrai luze eta lodiak dituena; landare horren sustraia (Glycyrrhiza glabra). Adelak belar ura prestatu zigun, digestioa hobeto egiteko: erregaliza, anisa eta limoi lorea.
2 iz. Landare horren sustraiaren aterakinarekin egindako gozokia. Guk martxant bati erositako txikleak, mendazko gozokiak eta erregalizak jaten genituen bitartean.

Aztergaia: erregaliz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-01-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko erregali(t)z : "Orosuss [=orozuz], erregaliza" Lcc. "Adipsos, erregálitza, belhar urtsúa" Urt I 178.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erregaliz (eta re- 1) 6: R. Etxezarreta 3 (adib.: "Erregaliz ale edo zuztarrak [...] Seksu indarra hartzen da azukrez, uchchata landare zuztarrez, piperrez, chabaz eta erregalizez nahasturiko esnea edanaz"), J.A. Berriotxoa ("Zaku haundi baten, gu biok ondo sartzeko bezain haundian, gure regalizaren antzeko, eta indar gehiegirik gabe altxatzeko moduko garaun beltz batzu zeuden"), J. Urteaga ("Eskuz tintatutako buruzapiak andreentzat, eta limoi, erregaliza eta aspirinaz etxean egindako jarabea gizonezkoentzat"), K. Biguri ("Beste txori izozkigile batzu dituzue Marrubimoko zuria, Bele erregaliza, Gereizozo handia, Txantxankolate bikoitza, Pattargorria eta Sorbetebeltz tuttifruttia"), G. Markuleta ("Erregaliza mastekatzen zuen pentsatu bitartean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erregaliz : AB38 1, HiztEn (1 Bot. leguminosoen familiako landarea, zurezko oinarria, eta sustrai luze eta lodiak dituena...; 2 delako landarearen sustraia; delako landarearen sustraitik ateratako zukuarekin egindako gozokia), LurE (Bot. Papilionazeon familiako zuhaixka, goieran 1,5 m inguru luze dena eta sustrai gozoak dituena #mdash# Glycyrrhiza glabra... // Landare horren beronen sustraia ik. makil goxo // Landare horren sustraiaren zukuaz egiten den orea, makiltxoetan edo piluletan, gozoki gisa jaten dena), Euskalterm 5 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erregaliz : ElhHizt (1 regaliz, orozuz Glycyrrhiza glabra; 2 regaliz #mdash# rizoma de la planta; 3 regaliz #mdash# golosina), HiruMila (Bot. regaliz Glycyrrhiza glabra), EskolaHE (Bot. Papilionazeon familiako zuhaixka, 1,5 m inguru luze dena eta sustrai gozoak dituena #mdash# Glycyrrhiza glabra... // Landare horren sustraia ik. makil goxo // Landare horren sustraiaren zukuaz egiten den orea, gozoki gisa jaten dena), Casve EF (erregaliza réglisse) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

regaliz / réglisse formen ordainak: erragaliz : Casve FE; errefain : PMuj DCV; erregaliz : ElhHizt, HiruMila, HiztHand; errekaliz : HaizeG FB (erre-kaliza), T-L LFB (errekaliza), PMuj DCV; zaingozo : Casve FE; PMuj DCV (zain gozo) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 Bot. Glycyrrhiza glabra. 2 (gozokia).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "erregaliz hitzarekin batera makilgoxo ere erabili izan da, matigoxo bihurtuta Donostian..." (2006-02-27)

erregalo
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, erregalo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. erregalu].

Aztergaia: erregalo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratua; corpuseko datuak (-alo/-alu amaieren banaketa, llabur: -alo 89: B 6, G 81, IE-EB 2; -alu 22: B 15, G 7; -alo/-u 11: B 4, G 7): a) 'eskubide-multzoa' adierako erregalia 6 aldiz agertu da (Cb EBO); b) 'oparia' adierakoak dira erregali(a) 10, erregalo 61, erregalu 20 (eta erregalo/-u erabakigaitzak 11): erregali G 3 (Iraola); erregalia EB 1 (MEIG: "Erregaliaz betetzen ninduen eta emazteak, Jainkoak daki nola, sortzen zizkion huskeriak niri har erazi beharrean zebilen beti"); erregali(a) erabakigaitzak G 6 (Ud, Tx B I, Uzt Noiz); erregalo 54: B 3 (AB AmaE, Altuna, SM Zirik), G 49 (Mb, Cb, Echag, It Fab, Izt C, Lard, Noe, Arr GB, Aran SIgn, Xe, Zab Gabon, Mok, Or Eus, SMitx Aranz, JAIraz Bizia, Munita, Lek SClar, Uzt Sas), IE 1 (LE Prog), EB 1 (Arti Tobera); erregalotxo 3: B 2 (SM Zirik), G 1 (AA III); erregalo egin G 4 (Echag, JanEd I, Urruz Zer, Noe); erregalu 19: B 12 (Añ LoraS, JJMg BasEsc, fB, Astar II, Altuna, Erkiag BatB, Alzola Atalak), G 7 (A Ardi, Noe, Etxde AlosT, Txill Let); erregalutxo B 1 (Bilbao IpuiB); erregalo/-u erabakigaitzak 11: B 4 (Balad, Bilbao IpuiB, SM Zirik), G 7 (Bil, Txi B I, Etxde AlosT, Lek SClar; NEtx Antz); c) 'atsegina' adierakoak: erregalo 28: B 1 (Aran SIgn), G 27 (Cb 21, Arr May, Aran SIgn, Bv AsL, Tx B II); erregalu B 2 (fB Ic II, Mg PAb).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'eskubide-multzoa' adierako erregalia (M.A. Barcenilla) eta erregali(a) (L. Baraiazarra) bana, EB; b) 'oparia' adierakoak: erregali 12: G 2 (L. Egia Rezola, Zav), EB 10 (Donostiako haurren katekesia, A. Lertxundi, J. Ormazabal, B. Atxaga, I. Tapia); erregali(a) 7: G 1 (F. Iraeta), EB 6 (J. Bujanda Arizmendi, J.M. Sarasola, D. Urbistondo, L. Iriondo, HABE, L.Haranburu-ALtuna: "erregali-trukatze"); erregalo 7: G 3 (Xavier'tar Frantzisko Deunaren bizitz laburra, M. Jimeno Egurvide, Arti), EB-EgAs 4 (Hizkuntza. 7. OHO, Hizkuntza. 8. OHO, Ugalde; Egin ); erregalu 10: EB 9 (Etxde, X. Gereño; Egin 6), EgAs 1 (Euzkadi 1936); erregalo/u erabakigaitzak 7: B 3 (A. Zubikarai), EB 2 (J. Arrizabalaga, X. Galarreta), EgAs 2 (El Día 1932. 1934).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

a) 'eskubide-multzoa' adierako erregalia : HiztEn, Euskalterm 2; b) 'oparia' adierakoak: erregali : DFrec 18, AB38 2, AB50 6 (eta erregali emate 1), Euskalterm 1 (eta erregali-gauzak 1); erregalia : HiztEn-LurE; erregalo : DFrec 3, AB38 3, AB50 2; erregalu : DFrec 1, AB38 3, AB50 2; HiztEn ("ik. erregalia").

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. erregalu.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

-alo/-alu.

erregalu
iz. Heg. herr. Oparia. Erregalu bat egin.

Aztergaia: erregalu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. Herr. 'oparia'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1996-11-29): hobetsi da.

erregarri
1 adj./iz. Erretzen duena; bereziki, ehun organikoak erretzen dituena. Sukar erregarria. Asuna landare erregarria da.
2 adj./iz. Atsekabea eta nahigabea eragiten duena. Egia, askoren erregarria. Ez da kontzientzia gaiztoa bezain gaiztorik eta erregarririk.

Aztergaia: erregarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

sukar erregarria; egia, askoren erregarria.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

sukar erregarria; egia, askoren erregarria

errege
1 iz. Erreinu bateko buru den gizona. Guztiek behar dugu erregea obeditu. Suediako erregea berriki izana da Parisen. Mazedoniako errege Alexandro Handiaren garaian. Frantziako errege gaztea. Salomon errege ahaltsu hark. Gure errege jauna. Gaztelako errege batek emana. Errege egin zuten. Berrogei urtez errege egon zen. Alfontso XII.a errege zela. Israelgo errege izango zela. Haurrak ziren errege-jantzi dotorez apainduak. Karguaren zina atzo bertan egin zuten, Marrakexko errege jauregian. Errege-odola dute euren zainetan.
2 iz. zah. (Izen berezi bezala, artikulurik gabe). Albistea erregeren belarrietara heldu zenean. Erregeren kontseilaria. Jacques Millanges, erregeren inprimatzailearenean.
3 iz. Bere motakoen artean gailentzen eta nabarmentzen den pertsona, animalia edo gauza. Lehoia, animalien erregea. Poparen erregea hil zenetik, sekulako negozioa sortu da Michael Jacksonen musika, janzkera eta ohiturak lau haizeetara zabalduz.
4 iz. Kristau erlijioan, Jesus haurra gurtu zuten hiru jakintsuetako bakoitza. (E larriz). Ik. Errege Mago. Han daude Erregeak, han daude artzainak, haur eder hari eman nahirik begiak.
5 iz. Errege baten irudia duen karta. Hordago jo du, eta mahai gainean lau erregeak erakutsita, irabazi egin du. || Errege ezpata. Errege diamantea.
6 iz. Xake-jokoko pieza garrantzitsuena. Aitak erregea taula gainean utzi eta erreginaren pieza lerdena hartu zuen.

Esaera zaharrak

Errege berri, lege berri. Itsuen herrian, okerra errege. Orik ez den lekuan, azeria errege.

Aztergaia: errege

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: errege-kobra: Naja hannah; errege-pitoi: Python regius; errege-suge: Lampropeltis sp.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

errege: Rey (de la baraja). Arti Ipuin (“Bateko urrearekin hasirik eta errege bastoarekin buka”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errege: A Aezk (“Errege bezpera-gabean etxekoen artean botatzen tuzte kartak: gizonendako errege urrea, emaztekiendako bateko urrea.”), Elhuyar (“Zenbat modu eta aukerabide dago 10 karta azaltzeko 4 as, 3 errege, 2 zaldi eta sota bat badira”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errege: LurE (errege urrea), HiztEn (errege ezpata).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Zehazki: errege (el rey de bastos errege bastoia); ElhHizt: errege (rey de espadas errege ezpata); ez dugu aurkitu adiera horretan ap. HiruMila.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

errege, erret-

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: errege(-)bide, errege-erreginak: Espainiako errege-erreginak etorri dira.

Ik. errege sarreran "4 iz. Errege baten irudia duen karta. Errege ezpata".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: errege-alaba , errege-aulki , errege-sagar , errege-seme ; eta adibide gisa: Errege-egun.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

errege urrea eta errege diamantea adibideak eransteko eskatuz.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak: ik. oharra s.u. bateko.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Zer dela eta erret forma, elkarketarako dena, hila eta baztertzekoa dela esatea? Nola bazter dezakegu hain alegeraki gure eratorpenerako ondare-altxor urria, euskararen forma zahar jakinak hain gutxi ditugunean, inguruko erdaretan latinetiko hitz erabat hilak birpizteko inolako lotsarik ez dutenean? Ezin dut ulertu, adibidez, zergatik Erret Akademia, kasurako, espainolezko aspecto lœdico, direccional, conflictivo edo confraternizar baino baztergarriagoa den. Kultismoak definizioz zertzu dira ba? Sinplekeria absolutua eta erabatekoa da idazleek erabili nahi dituzten hitzak edo hitz-zatiak hilak eta aldez aurretik baztergarriak direla esatea, are gehiago hori dioena, besterik gabe, bere gustu pertsonaletan, gutxienez besteenak bezain errespetagarri direnetan, baino oinarritzen ez denean" (1993-01-18)

 - [E109]: zergatik forma hila? Berpiztua da!" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: hitz horren deklinazio bereziaz argitasunen bat eman beharko litzateke; erregek agindu ziona egin zuen; beren erregeri hori esan zioten.

 - [E208]: Errege: adibideetan jar, otoi, Errege-erregina katolikoak, jende askok egiten duten errege katolikoak = los reyes católicos hori saihesteko.

 - [E210]: Gehitzeko: errege-lur, errege-onurabide.

 - [E116]: E208ren adibidea erantsi ezinik ez dago, lehen itzulikoaren ondoren ("... etorri dira; errege-erregina katolikoak"). E210k jaso nahi dituen azpisarrerak, berriz, hobeki aztertuz jaso beharko genituzke, informazioa eskuratuz, etab.: a) forma "berriak" dira, lantaldeak aztertu gabeak, eta hurrengo itzulirako utzi ohi ditugu hauek; b) asko dira errege-x osaerako elkartuak (20 bat ikusi ditut aztergaian, gehienak libretzat emanak; XX. mendeko corpusean, berriz, 100 bat dira horrela lematizatuak, gehienak agerraldi bana edo binakoak #mdash# ez ditut horien artean ikusi errege-lur eta errege-onurabide); c) sexismotik ihes egiten saiatu beharko genuke, ahal dugun neurrian, eta errazago egin dezakegu hori forma berrietan tradizioak finkatu dizkigunetan baino. Errege-lur eta errege-onurabide hurrengo itzulirako utziko nituzke.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): deklinabideaz oharrik ez egitea erabaki da.

 - Erabakia: (2008-04-04) ok, AS: errege(-)alaba `printzesa', errege(-)aulki `tronua', errege(-)sagar, errege(-)seme `printzea'; baina Errege-egun hori AS bihurtu: errege(-)egun.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): errege iz.: errege urrea, errege diamantea.

errege alaba, errege-alaba
iz. Printzesa. Soineko luze ederrez jantzia zegoen neska, halaxe janzten baitziren errege alaba ezkongabeak.
errege aulki, errege-aulki
iz. Tronua. Jaunak emanen dio Jesusi David bere aitaren errege aulkia.
errege bide, errege-bide
iz. Antzinako bide zabala, estatuaren ondasunaren kontura egina. Gurutzearen bide santua da zerurako errege bidea.

Aztergaia: errege bide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "erregebide, errebide: [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

errege dekretu, errege-dekretu
iz. Erregeak sinatu duen dekretua. Errege dekretu bat atera dute Belgikan edari alkoholdunen iragarkiak debekatzeko. 1919. urtean errege dekretu baten bidez 48 orduko lan astea ezarri zuten Espainiako estatuan.
Errege egun
iz. Urtarrilaren 6a, Erregeek Jesus haurrari egin zioten gurtza gogoratzen duen eguna. Errege egunez txistu eta guzti joaten ziren haurrak.
errege etxe, errege-etxe
1 iz. Errege-erreginen bizileku den etxea. Errege etxeko atean.
2 iz. Errege-familiako kideen eta haien enplegatuen multzoa. (E larriz). Laster zabaldu ziren Errege Etxeko berriak alde guztietara. Errege Etxeak espresuki hala eskatuta.

Aztergaia: errege-etxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1999-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ERREGE-ETXE. a) Palacio, casa real. [Jose] errege-etxeko bere egitekoetara itzuli zan. Lard 61. Indio tartean / edo errege-etxean / Jesusen izenean / beti pelean. Aran SIgn 216. Adabaldo dukea, done Jertrudisen loba ona, prankotarren erregetxeko semea. Ag AL 43. Laster zabaldu ziran errege-etxeko berriak alde guzietara. NEtx LBB 162. Salbazioko errege-etxera [eramango zuana]. "Alcázares de su redención". Berron Kijote 45. b) "Erregetxe, erreusa, pieza no útil, reusada. Debía venir del tiempo de la Real Armería cuando los trabajos se entregaban en lo que se llamó erregetxia" SM EiTec1 148

adib: errege 1 iz. Erreinu bateko buru den gizona. Guztiek behar dugu erregea obeditu. Suediako erregea berriki izana da Parisen. Mazedoniako errege Alexandro Handiaren garaian. Frantziako errege gaztea. Salomon errege ahaltsu hark. Gure Errege Jauna. Gaztelako errege batek emana. Errege egin zuten. Berrogei urtez errege egon zen. Alfontso XII.a errege zela. Israelgo errege izango zela. Itsuen herrian okerra errege (esr. zah.). || Erregeren kontseilaria. Iacques Millanges, Erregeren inprimatzailearenean. 2 iz. Irud. Zeruko erregea. Lehoia, animalien erregea. 3 iz. Kristau erlijioan, Jesus haurra gurtu zuten hiru erregeetako bakoitza. Han daude Erregeak, han daude artzainak, haur eder hari eman nahirik begiak. 4 (Hitz elkartuetan lehen osagai gisa). Haurrak ziren errege jantzi dotorez apainduak. Errege etxeko atean. Errege jauregia. Errege odola.

errege(-)etxe 95: ElCorreo, Deia 6, Consumer 2, Berria 23, EiTB 46, Euskaltzaindia, Argia 15, DiarioVasco. Ez dugu errege-erregina etxe formarik aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

errege(-)etxe 54: Berria 17, Elizen arteko Biblia 23, Iñaki Iñurrieta 4, Patxi Ezkiaga 4, Felipe Juaristi, Josu Zabaleta, Iban Zaldua, Juan Garzia 2, Alberto Ladron Arana. Ez dugu errege-erregina etxe formarik aurkitu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa, baina errege-erregina etxe / errege-erreginen etxe moduko zerbait beharko luke, eta ez dugu halakorik aurkitu. errege- osaerakoak polikiago aztertzekoak direla uste du lantaldeak.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-etxe.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa errege sarreran.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper