50535 emaitza bilaketarentzat - [16001 - 16050] bistaratzen.

erregu erdi, erregu-erdi
iz. Erregu-erdi bat arto.
erregu1
1 iz. Eskaria, bereziki otoitza. Erreguak eta negarrak. Sarri esateko erregu laburra.
2 iz. zuz. Epaile edo auzitegi batek beste epaile edo auzitegi bati igortzen dion eskaria haren jurisdikziotik kanpo gelditzen den eginbide judizial bat abian jar dezan. Ik. exhorto. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak erreguak bidali dizkie Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako epaileei.
erregu2
iz. Aleen edukiera-neurria, sei lakariren baliokidea; neurri horretan sartzen den ale kopurua; neurri hori hartzen duen ontzia. Bi erregu bihi.
erreguka
adb. Arrenka. Alferrik zen gizon anker haiei erreguka hastea. Galdezka baino, erreguka ari zait ama, ez nadin aitaren atzetik joan.

Aztergaia: erreguka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
erregulagailu
iz. Zenbait makina edo mekanismotan, zerbait doitzen, egokitzen edo mugatzen duen gailua. Presio erregulagailuaren bidez, muturrera iristen den airearen presioa alda daiteke. Gaur egungo auto gehienek abiadura-erregulagailu hidraulikoak dituzte. Aurreztu energia, maiztasun-erregulagailuak erabiliz.

Aztergaia: erregulagailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh111 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu erregulagailu formarik.

erregulagailu 80: EiTB (“Erregulagailu honen bidez klima alda dezakezu 50 metroko diametroan”), Consumer (“Tiragailua ez da integratua eta erregulagailua ez dabil”), Laneki 78 (“Potentzia atala sare elektrikotik konektatzen da, erregulagailutik pasatuz eta, gero, motorrera iritsiz”, “Abiadura erregulagailuek zenbait babes zirkuitu dituzte”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

erregulagailu 1, Irene Aldasoro (“Zilindro askoko baina erregai-erregulagailu gabeko automobil-motor baten antzekoa da muskulua”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: (izena) erregulagailu (TN; es regulador; fr régulateur).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es regulador / fr régulateur: Adorez: 1 adj. (Der.) arautzaile, erregulatzaile, araupetzaile; 2 (Mec.) erreguladore || erregulagailu (regulador (pieza, aparato) ) / Elhuyar: 1 adj. arautzaile, araugile; doitzale; erregulatzaile; 2 s.m. (Autom.) (Tecnol.) erreguladore / Labayru: 1 adj. (que regula) erregulatzen duen(a); 2 adj./s. (persona que regula) erregulatzaile; 3 adj./s.m. (dispositivo para regular) erregulatzaile, erreguladore / Zehazki: 1 adj arautzaile; 2 (controlador) erregulatzaile; 3 m (dispositivo) erregulagailu / NolaErran: erregulatzaile; régulateur de vitesse: abiadura erregulagailu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Termino normalizatua da, baina hiztegi orokorretan ere jasoa dago. Sarrera gisa jasotzekoa.

erregular
1 adj. Arauaren araberakoa. Aditz erregularra.
2 adj. Beti berdintsu, gorabeherarik gabe, agertzen edo gertatzen dena. Bertsolari erregularra izatea omen da txapelketan saritzen dena.
3 adj. mat. Simetria erakusten duena. Gainera, poligono horiek ere erregularrak dira, alegia, alde guztiak berdinak dituzte, eta aldeen arteko angeluak ere bai.

Aztergaia: erregular

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

poligono araberatu, poligono erregular; poligono araberatu baten apotema, poligono erregular baten apotema; poligono araberatu baten zentru, poligono araberatu baten erdigune, poligono erregular baten zentru, poligono erregular baten erdigune; poligono erregular baten arradio, poligono araberatu baten arradio; tetraedro araberatu, tetraedro erregular

Euskaltzaindiaren Arauak

aditz erregularra; poligono erregularra.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

aditz erregular, poligono erregular

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Eta ez al da sartzeko Herr. Beh. edo nahi den markarekin `jakina, noski' adierakoa?

 - [E208]:  Erregular: bigarren adiera Bizk. `eskuarki, normalean'; erdarazko `por lo regular' bezalatsu.

 - [E116]: OEHn ikusi dudanez, a) hiztegietan ageri da E123k sartu nahi duena (T. Etxebarriaren eta J.M. Elexpururen hiztegietan, alegia), baina ez testuetan #mdash# Gipuzkoako bizkaierari ote dagokio?; b) 'eskuarki, normalean' adierakorik ez dute aipatzen; c) bada beste bat, 'dirudienez' adierakoa, hiztegikoa hau ere (A. Totorikaren hiztegikoa) #mdash# Arratiakoa edo, izan liteke. Izenondoak dira beste hiru ataltxotan banatu dituztenak. Laburtuz: ilun baino ilunagoa da niretzat, eta ez diot leku argirik ikusten euskara batuan; baina ea zer dioten bizkaitarrek. Egiaz erabiltzen bada sartu beharko da, jakina.

 - Erabakia: (2008-04-25) ez aipatu.

erregularizatu, erregulariza, erregularizatzen
du ad. Arautu, araupetu. Etorkinen egoera erregularizatzeko Espainiako Gobernuak jarritako epea bi egunen buruan bukatuko da.

Aztergaia: erregularizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

erregularizatu 7: Garikoitz Goikoetxea 2, Allande Sokarros 4, EiTB.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: erregularizatu 15: Berria 14, Anjel Lertxundi 1.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: regularizar. / EEgunk: "erregularizatu. Hobe ez erabiltzea".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

ez da horren premiarik ikusten: cf. arautu, zuzendu, etab.

Mailegu onartzekoa da

mailegu onartzekoa da, erabilia baita eta premia dugulako.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

erregularizatu, erregulariza, erregularizatzen

Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: ados.

 - [E116]: denok ados, beraz, eta proposamena: kendu lerroa.

 - Erabakia: (2008-04-25) ok.

erregularizazio
iz. Erregularizatzea. Prostituzioaren erregularizazioaren aldekoak gara, eta argi daukagu behartuta aritzen diren emakumeei ordezko aukerak eskaini behar zaizkiela.

Aztergaia: erregularizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

erregularizazio 9: Nagore Irazustabarrena, Allende Sokarros 7, EiTB.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: erregularizazio 24, Berria.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BEZ: "Urteko erregularizazioaren emaitza: resultado de la regulación anual".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

ez dago maileguaren premiarik.

Mailegu onartzekoa da

mailegu onartzekoa da, erabilia baita eta premia dugulako.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: ados.

 - [E116]: Proposamena: kendu lerroa.

 - Erabakia: (2008-04-25) ok.

erregularki
adb. Erregulartasunez. Gaiztaginek bertan kontuak erregularki zuritzen dituzte. Lasai eta erregularki hartzen zuen arnasa.

Aztergaia: erregularki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2003-01-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

erregulartasun
iz. Erregularra denaren, beti berdintsu agertzen edo gertatzen denaren nolakotasuna. Gertaera hori izarrei hobeto zegokien erregulartasun batez errepikatzen zen. Bertsolariak, ohiko erregulartasuna erakusteaz gain, distira handiko bertsoak bota zituen goizean.

Aztergaia: erregulartasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1999-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

erregulatu, erregula, erregulatzen
1 du ad. Arautu. Bidaia-agentziak betetzen ditu haren jarduera erregulatzeko araudian ezarritako baldintzak.
2 du ad. Doitu. Animaliek gorputzeko hozberoa erregulatzeko ahalmena garatu zuten.

Aztergaia: erregulatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:10 1999-01-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "erregulatu h. arautu".

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erregula, erregulatzen.

Maileguaren aldean hobestekoa

Ik. arautu; doitu, etab.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

erregulatzaile
adj. Arautzailea.

Aztergaia: erregulatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1999-01-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "erregulatzaile h. arauemaile, arautzaile".

Informazio osagarria
Maileguaren aldean hobestekoa

Ik. arautzaile, etab.

Informazio lexikografikoa
Mailak

izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "Zerrendan sartu egingo nuke" (2005-11-07)

erregulazio
1 iz. Arauketa. Era horretako gailuen erabileraren erregulazioari ere heltzen dio erreformak.
2 iz. teknol. Doitzea. Gero, beste kalibrazio bat egin beharko da, erregulazioa zuzena izan den egiaztatzeko.

Aztergaia: erregulazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1999-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Enplegu Erregulazioko Baimenen eta Zehapenen Bulegoa: Negociado de Autorizaciones Regulación de Empleo y Sanciones".

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zio/-pen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Familia horren barruan [erregulatu, erregulatzaile, erregulazio], koherentzia gordetzeko, erregulazio h. arauketa jarri beharko litzateke.

 - [E116]: ez dut uste pare-parekoak direnik erregulatu / erregulatzaile eta erregulazio (begiratu ditudan hiztegietan behintzat, ez), baina onartuko nuke E210en proposamena, hemengo forma hobetsiari ere "etab." erantsiz, besteei bezala.

 - Erabakia: (2008-04-25) erregulazio 1 iz. h. arauketa 2 iz. Teknol.

erregutada
iz. bizk. Ogi edo kidekoen xerra.

Aztergaia: erregutada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

erregutu, erregu/erregutu, erregutzen
du ad. Erregu egin, otoiztu. (Objektu bakarra duenean eta objektu hori pertsona bat denean, dio ad.). Erregutzen dizut barka diezaiozula. Agintzen duenak ez dizu erregutzen.

Aztergaia: erregutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erregutu, erregu(tu), erregutzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

erregutu, erregu(tu), erregutzen

erregutzaile
iz./adj. Erregutzen duena. Izututa eta zer egin ez dakiela, begirada herabe eta erregutzaile batez, hizketan hasi zaio.

Aztergaia: erregutzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

erreguz
1 postpos. Erreguturik. (-en atzizkiaren eskuinean). Egin zuen Ama Birjinaren erreguz lehenengo miraria, ura ardo bihurtzea.
2 adb. Erreguka. Beti erreguz zegokion, seme baten eske.
Loturak

Aztergaia: erreguz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erregu 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

errehabilitazio
1 iz. Lehengoratzea, birgaitzea. Presoen profilaren beharrak ikusita, euren errehabilitaziorako sare sozial publikoa eratzea erraza litzateke.
2 iz. med. Gorputza birgaitzeko metodoen eta tekniken multzoa, kolpe baten edo eritasun baten ondorioz galdu diren gaitasunak berreskuratzea helburu duena. Ezindu askok errehabilitazioa egin behar dutela eta horretarako zentroak falta direla salatu dute, besteak beste. Errehabilitaziorako igerilekua. Errehabilitazio ariketak.

Aztergaia: errehabilitazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-01-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

errehabilitazio 42: Mikel Garcia 7, Miel Anjel Elustondo, Irune Lasa 2, Berria 5, Xabier Lopetegi, Julen Etxeberria, Imanol Magro, Jabier Agirre, Igor Susaeta, Angel Rekalde 2, Iñigo Astiz, EiTB 19.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: errehabilitazio 59: Berria 32, Herria 1, Joan Mari Irigoien 16, Hasier Etxeberria 3, Xabier Olarra 2, Ramon Saizarbitoria 2, Xabier Mendiguren Elizegi 2, Jokin Urain.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, lantaldeak zalantzak baititu horren premiaz

ik. errehabilitatu.

Mailegu onartzekoa da

mailegu onartzekoa da, erabilia baita.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Hau ere kanpoan uztea hobe.

 - [E208]:  Errehabilitatu, errehabilitazio: kentzekoak, erabat, birgaitu, berritu, zaharberritu forma erabiliagoen alde.

 - [E116]: Proposamena: kendu lerroa.

 - Erabakia: (2008-04-25) ok.

errei
1 iz. Gurdiaren gurpilek mendi bideetan uzten duten ildoa.
2 iz. Errepideetan, lerroa. Ik. lerro 4. Zati honetan errepideak, noranzko bakoitzean, bi errei izango ditu.

Aztergaia: errei

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2004-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan testuingururik gabeko errei : 1 (V-arr) surco. Eserrei, surcos producidos por el trillo. 2 (V-ger), huella. Burterrei, carril, huella de las ruedas del carro A. eta erreia (v. 1 arraia).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errei 2: BAO 1994 ("Garraio, portu, obra hidrauliko, zubi, zutoin eta dorre metaliko, errei etabarretarako diren metalezko egituren muntaia eta ezarketa"), GAO 1990 ("Aparkalekuak gaitzen direnean soto edo erdisotoan, edo industri pabiloi baten sestraren gaineko solairuetan, arrapalek eta erreiek 3 metrotako gutxienezko zabalera edukiko dute, eta behar adinako gainzabalera bihurguneetan"); errail 14: Bizizaletasunaren alde 2 ("Orduan, andreak, urduri zebilela, bere oinen bat errail bien artean sartu zuen: min handia harturik eta estura horretan, ezin atera zuen bere oina errail bien artetik"), Garraioa 7 (adib.: "Hasieran, lau ERRAILA bakarrik zituzten gurpil hauek, uztai lodi bat inguruan zutelarik", "Hala ere, berehala ugaritu ziren errailak, honela uztai arin eta meheagoa egitea zilegi bait zen gurpilaren sendotasuna murriztu gabe", "K.a. 2.000 urte inguruan, Irango lekuren batean gurpil errailaduna asmatu zen"), Ingurua/4 ("Trenbideetako errailak banatuta daude dilatatzen direnerako"), Esaizu/BBB1 2 ("errail bakar baten gainean ibiltzen diren trenekin egiten diren frogak"), J. Legarreta ("Gu goazen errail berberatik eta aurkako norabidean doana"), Argia 1997 ("15- 75 Tonako garabi zubiaren erraila"), LMuj ("Lokomotiba, ordea, eztanda baten ondorioz, errailetatik aterako zen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errail : AB38 1 (raíl), HiztEn (erreia), Lur E (burdinbidea osatzen duten burdinazko edo altzairuzko bi haga modukoetako bakoitza), Euskalterm 3 (raíl); errei : HiztEn (1 errepide-zatia; 2 haga-modukoa), Euskalterm 37 (hauetan astirotzeko e., audio-e., autobus-e., azelerazio-e., bideo-e., bizkortzeko e. etab.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

IVAP BideSegur: "54.- Erreia.- Galtzada zatibanatzeko orduan kontuan hartzen diren luzetarako zerrendak dira erreiak. Luzetarako bide-marraz, edo marrarik gabe mugatuta egon daitezke, baina automobil-ilada batek bertatik zirkulatu ahal izateko besteko zabalera izan behar dute edozelan ere; motorrak ez dira automobiltzat hartzen kasu honetan."

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errail : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, PMuj DVC; errei : HiruMila (1 carril, pista; 2 ik. ildo), ElhHizt (1 surco, carril, rodada; 2 carril (de una carretera, etc.), DRA (1 surco; 2 huella; eta burterrei AS: carril), PMuj DVC (1 surco; eta AS: eserrei: surco del trillo; 2 burt-errei: huella) // Ez dugu aurkitu ap. Lh DBF.

Bestelakoak
Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

tradizioko oinarririk ez duen arren, hedatua da administrazio-testuetan.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

N-111 errepidean hirugarren erreia egiteko proiektua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Argibide moduan, adibidea jartzea komeni da: errepidearen erreiak; hemendik doaz gurdiaren erreiak.

 - [E116]: nire ustez, argibide argiagoa eskaintzen dio lantaldearen adibideak errei zer den ez dakienari, testu erreal batetik hartua izateaz gain (hau da, benetako testu batetik, eta ez hipotetiko, asmatu... haietako batetik), E210ek proposatzen duen adibideak baino: askoz "gauza" gutxiago izan baitaitezke errepide bati egin dakizkiokeen hirugarren zerak, errepidearen edo gurdiaren zerak baino. Dagoen moduan utziko nuke.

 - [E116]:  errei / lerro auziaz informazioa biltzeko saiotxoa egin genian, lantaldearen astearteko bileran zerbait aipatu ahal izateko, eta aipatu genian. Egoki iruditzen zaiok lantaldeari Eustaltzaindiak honelako zerbait adieraztea: a) Euskaltzaindiaren iritziz, lerro dela arrunki erabiltzekoa (eta hala egiten dutela, adibidez, Herria-n eta Berria-n); b) litekeena dela, zirkulazioko kodean-eta, bestelako bereizketak egin beharra izatea, eta hor beharrezkoa izatea errei forma ere; c) definizioak-eta lantzean, hobeto azalduko dituela adierak eta kontuan izango dituela iritsi zaizkion oharrak.

 - Erabakia: (2008-04-25) errei 1 iz. `gurdiaren gurpilek mendibideetan uzten dituzten ildoak' 2 iz. `(autobideetan eta) lerroa': autobidean hirugarren erreia ireki dute.

 - Erabakia: (2008-07-18) errei iz. 1. `gurdiaren gurpilek mendibideetan uzten dituzten ildoak' 2. h. lerro (autobideetan eta) autobidean hirugarren erreia ireki dute.

erreibindikatu, erreibindika, erreibindikatzen
du ad. Norbaitek ustez berari dagokiona hertsiki eskatu. Euskaraz ikasteko eskubidea erreibindikatu nahi dute.

Aztergaia: erreibindikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erreibindika, erreibindikatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: kendu hau.

 - [E116]: oso hedatuak daude gaur erre(i)bindika- hauek: laurogeitik gora dira lantaldearen txostenean aipatzen diren testuinguruak, XX. mendeko corpusekoak, eta oraingo prosaren corpusean 112 errebindika- eta 32 erreibindika- ikusi ditut. Egia da, Hegoaldeko idazleetan ageri dela ia beti, Iparraldekoetan ez baitut P. Xarritonen eta A. Sokarrosen esaldi bana eta I. Bordaren pare bat besterik aurkitu (erre-bin- formakoak dira hiru hauengan, jakina). Egia da, halaber, ez direla berdin-berdinak gaztelaniazko rei-vin- eta frantsesezko re-vin- (eta aski desberdinak direla corpus bi horietako datuak: lantaldearen txostenean aipatzen diren XX. mendeko corpusekoak #mdash#erre- 16 / errei- 67#mdash# eta hemen aipatu diren gaurko prosaren corpusekoak #mdash# erre- 112 / errei- 32). Baliteke guk nahi baino ilunago egotea kontuak, eta hobeto argitu arte zain egotea hobe izatea... Esango duzue.

 - Erabakia: (2008-04-25) ikusi aurrekoa: erreibindikatu, erreibindika, erreibindikatzen. du ad.

erreibindikazio
iz. Zerbait erreibindikatzea; horren ondorioa. Nazio-estatua izan da nazionalismoaren erreibindikazio klasikoa. Erreibindikazio horiekin ados dira sektorean ordezkaritza duten beste sindikatuak ere. Arabako Errioxako upategiek euren ardoaren jatorriaren inguruko erreibindikazio historiko bat lortu dute aurten: Errioxako sor-markak Arabako ardoen jatorria modu argian jasotzea etiketan.

Aztergaia: erreibindikazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh184 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu erreibindikazio formarik.

errebindikazio 185: Argia 39, Berria 73, Deia 5, DiarioVasco 11, EiTB 10, Elkar 4, Consumer 5, Gomylex, Jakin 25, UEU 12; erreibindikazio 50: Aizu, Argia 2, Berria 24, Deia, Deustuko Unibertsitatea, DiarioVasco 2, EiTB, Elkar 14, Consumer, Euskaltzaindia, Gomylex 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

errebindikazio 71: Berria, Joxe Azurmendi, Iñaki Mendiguren, Bernardo Atxaga, Luis Elberdin, Txema Ramirez de la Piscina, Piarres Xarriton, Karlos Zabala, Patxi Iturritegi, Joseba Sarrionandia, Joan Mari Lekuona, Asisko Frantzizko…; erreibindikazio 16: Berria, Koro Navarro, Jon Alonso, Josu Zabaleta, Esteban Antxustegi, Iñigo Aranbarri, Pako Arist

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

erreibindikatu du ad. Norbaitek ustez berari dagokiona hertsiki eskatu. Euskaraz ikasteko eskubidea erreibindikatu nahi dute.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta jasotzekoa erreibindikazio forman.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: kendu hau.

 - [E210]: ikus aurrekoa.

 - [E116]: ikus aurrekoa.

 - Erabakia: (2008-04-25): ikusia aurretik.

erreinaldi
iz. Errege, erregina, printze edo printzesa batek agintzen duen denbora. Antso Azkarraren erreinaldian.

Aztergaia: erreinaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
erreinatu, erreina, erreinatzen
du ad. Errege, erregina, printze edo printzesa batek estatua zuzendu. (nor osagarririk gabe). Hogei urtez erreinatu zuen.

Aztergaia: erreinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erreinatu, erreina, erreinatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erreinatu, erreina, erreinatzen

erreinu
1 iz. Agintea oinordetzan jaso duen pertsona bakar batek gobernatzen duen estatua. Ik. erresuma. Nafarroako Erreinua. Altxatuko dira erreinuak erreinuen kontra.
2 iz. biol. Izaki bizidunak sailkatzen diren taxonomia talde nagusietako bakoitza. Animalien erreinua bitan banatzen da: odol hotzeko izakiak (sugeak, arrainak eta intsektuak) eta odol beroko izakiak (hegaztiak, gizakiak eta gainerako ugaztunak).
Azpisarrerak

Aztergaia: erreinu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

erreinu, erresuma

erreinutar
iz. g. er. Erreinu bateko herritarra. Erregea bera eta erreinutar gehienak.

Aztergaia: erreinutar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

erreitiar
1 adj. Erreitikoa, Erreitiri dagokiona.
2 iz. Erreitiko herritarra.
errejent
iz. antz. Pastoraletako zuzendari eta testu antolatzailea. Kanpotar bakarra zen errejenta.

Aztergaia: errejent

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: Ik. errient / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

pastoralaren zuzendaria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1996-12-20): bigarren pasaldirako utzi da.

errejidore
iz. Heg. hist. Zinegotzia. Alkatea eta errejidoreak.

Aztergaia: errejidore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-04-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan errejidore, errejidoretasun; errejimen, errejimendu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

-g-dunak 24 dira; -j-dunak 12; -x-dunak 5 eta -k-dun 1: korregidore (+ korregidoreorde) 11 aldiz ageri da: G 2 (J. Garmendia), EB 9 (Batzarre eta Aldundietako Artxebategia, A. Urrutia); EBkoak dira 8 erregimendu (Historia eta gizarte-zientzien..., A. Urrutia, J.A. Arrieta, K. Navarro); erregimentu 1 (I. Bernaola) eta 4 regimendu (D. Urbistondo); errejidore bi aldiz ageri da, G (A.M. Labayen) eta EB (J. Arrizabalaga); korrejidore (+ korrejidoreorde) 8 aldiz: B 2 (S. Onaindia, Bizkaiko herri iturriak), G 3 (J.A., R. Bozas-Urrutia, S. Onaindia), EB 3 (J.M. Arrieta, S. Garmendia, A. Urrutia); EBko ager. banakoak dira errejimendu eta errejimentu (X. Gereño); korrexidore bi aldiz, EB (L. Dorrondoro), eta erreximendu 3 aldiz, IE (P. Lassalle, J. Barbier, D. Soubelet); korrekidore behin, G (A. Arrinda).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erregidore : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 2; korregidore : DFrec 1, AB38 1, HiztEn, Euskalterm 1; erregimendu : DFrec 1, AB38 1, Euskalterm 1; erregimentu : HiztEn, Euskalterm 1; regimentu : AB38 2; errejidore : DFrec 4, AB38 1, AB50 1, LurE; korrejidore : DFrec 3, AB38 4, LurE; errejimendu : AB38 2; errejimentu : LurE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j/x: "j" grafia hobetsi da, ezinezkoa (edo zaila?) baita [g] ahoskatzea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "G grafia erabili beharko genuke" (1994-11-02)

 - [E301]: erregidore [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

 - [A106]: "Ahoskeran horren zorrotz jokatu ezean, ez dago bat ere arazorik -g- letrarekin idazteko. Kasurako, aurreko hitza (errejent) ez da [y] garbia ahoskatzen zubereraz. 45.4 "arau" zorrotz horrek distortsioa dakar hitz askoren ahoskerarako". (2004-09-07)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Errejidore: nik ez dakusat erregidore esateko zer zailtasun dagoen. Hegoaldekoentzat erreyidore esatea are bitxiagoa litzateke. G grafia hobetsi.

 - [E116]: ik. erregidore sarrerakoak. Proposamena: erregidore.

 - Erabakia: (2008-04-25) aurretik ikusi: errejidore iz. Heg. Hist.

errejimentu
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, errejimentu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. erregimentu].

Aztergaia: errejimentu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-04-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: errejimendu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j/x; -mentu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Idem [G grafia erabili beharko genuke]" (1994-11-02)

 - [E301]: erregimentu [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

errejistratu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, errejistratu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. erregistratu].

Aztergaia: errejistratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. erregistratu.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j.

erreka
1 iz. Etorri txikiko ur-lasterra. Ik. ibai. Ubiaga eta Anziain errekak. Arnegiko errekan. Erreka aldeko zuhaitzak. Errekak eta ibaiak. Zuzenean itsasora doan erreka. Erreka garbiak. Goroldio lizuna erreka agorretan. Ez edan errekan, ahal baduk iturrian.
2 iz. Erretena, lubakia. Gatza lurpean dagoen lekuetan, egiten dituzte zuloak eta eramaten dute erreka bat urez betetzeko. Lats agortu baten errekan.
3 iz. Arroa, sakana. Erreka zola.
4 iz. Arrakala, ildoa. Ileko erreka.

Aztergaia: erreka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: erreka-lanproi: Lampetra planeri; errekatxindor: Cettia cetti.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: erreka jo

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: erreka-txori , errekan , errekara , errekatik atera, erreka-zola, erreka-zulo .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

erreka jo

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E101]: ""erreka jo" bezala, "errekan eman" sartu beharko Hiribarrenen "erreketan eman" hori bada" (1994-11-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]:  erreka(-)zintzur `arroila' (gaztelaniazko `foz'). Baztan eta Malerrekan ezaguna.

 - [E208]:  Erreka-txori: txori honen izena Bizkaialdean ipurtikara (epertikara) da; gehitu.

 - [E116]: Forma "berria" edo lantaldeak aztertu gabea da I202k aipatu duen erreka(-)zintzur, baina egia da aski erabilia dela. Nik sartuko nuke. Bestetik, sinonimorik aipatu gabe eman genuen lehen itzulian buztanikara, eta bere hartan utzi dugu bigarren honetan ("buztanikara iz. Motacilla sp."); E208k gehitu nahi duen ipurtikara, berriz, ipurdikara forman proposatu du lantaldeak beherago, 'buztanikara' definitzaile duela (eta han erabaki beharko dugu forma, ez hemen). Ongi ulertu badut, buztanikara da hiztegi batuko forma nagusia edo markatu gabea, eta gainerakoak, izatekotan, bigarren mailakoak izango dira, eta ez parekoak edo sinonimoak: horregatik, 'buztanikara' definitzaile duela eman beharko genuke hemengoa (geroago ipurdikara proposatu den bezala, alegia), hau da: "erreka(-)txori 'buztanikara'".

 - Erabakia: (2008-04-25) ok baina erreka zintzur horri Naf. marka gehitu; AS: errekan (errekan egon, ezarri, gelditu, izan... gisa erabilia; eta Iparraldean maiz peko errekan moduan); errekara (errekara jausi, joan, ari, egin, eraman... gisa erabilia; eta Iparraldean maiz peko errekara moduan); errekatik atera 'hondamenditik atera'; erreka(-)txori 'buztanikara'; erreka(-)zintzur Naf.; erreka(-)zola; erreka(-)zulo.

erreka bazter, erreka-bazter
iz. Erreka ukitzen duen lur zerrenda. Lizarrak maite du ura; gehiena erreka bazterrean edo mendi zokoetan ugaritzen da. Gipuzkoako erreka bazterretan.

Aztergaia: erreka-bazter

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:017 2003-01-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ERREKA-BAZTER (Añ). Orilla de un arroyo. "Ribera" Añ. v. ERREKA-ERTZ. Gipuzkoako erreka bazterretan. Izt C 134. Erreka baztarretako sagatz, altz eta arantzei. Apaol 22. Leaburuko erreka-bastartxo ospelean. Munita 83. Abiatu zan erreka bazterrak gora. And AUzta 44. An bazegoala erbia, eperra, edozein erreka-bazterretan berriz ateak... TxGarm BordaB 148. Lizarrak maite du ura. Geiena erreka-bazterrean edo mendi-zokoetan ugaritzen da. Ostolaiz 37. Joaiten ginelarik Latxetako erreka bazterretan [...] basa-marrubiketa. Larre ArtzainE 13. v. tbn. Goñi 24. Ox 107. SM Zirik 35. Anab Aprika 40. Erreka-baztar: BBarand 16. AZink 127

adib: erreka 1 iz. Etorri txikiko ur-lasterra. Ik. ibai. Ubiaga eta Anziain errekak. Arnegiko errekan. Erreka aldeko zuhaitzak. Gipuzkoako erreka bazterretan. Errekak eta ibaiak. Zuzenean itsasora doan erreka. Erreka garbiak. Goroldio lizuna erreka agorretan. Ez edan errekan, ahal baduk iturrian.

erreka(-)bazter 41: Deia, Consumer 2, HABE 2, Berria 12, EiTB 3, Argia 8, Erlea 5, DiarioVasco 8.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

erreka(-)bazter 50: Herria 7, Berria 2, Pello Lizarralde 6, Elizen arteko Biblia 3, Patziku Perurena 5, Jean Baptiste Etxarren 3, Patxi Iturritegi 2, Koldo Biguri 2, Eider Rodriguez 2, Bernardo Atxaga 2, Hasier Etxeberria 2, Aurelia Arkotxa, Pablo Sastre, Joxemari Urteaga, Iñaki Segurola…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bazter.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erreka sarreran.

erreka ertz, erreka-ertz
iz. Erreka bazterra. Ibarrolako erreka ertzetik joan-etorri bat egin dugu.

Aztergaia: erreka-ertz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ERREKA-ERTZ. Orilla de un arroyo. v. ERREKA-BAZTER. Erreka-ertzean landa bat dago luze luze iarrita. Ag AL 23. Erreka ertzean aize garbia. Or Mi 25. Erreka ertz-ertzean errenkadan dagozan atx-bitarteak. Akes Ipiñ 28. Arratzuko bidean ba-da zerra bat erreka-ertzean. Vill in Gand Elorri 16. Ibarlako erreka ertzetik joan-etorri bat egin dogu. Alzola Atalak 68. Zugaitz-jenero au mendietan asko ikusten da, erreka-ertzetan. Ostolaiz 121.

def: errekondo iz. g.er. Erreka-ertza, erreka-ondoa. Zeru goia garbi dago eta errekondoan izotza.

erreka-ertz 20 Deia (“non dago/ soldadu ezezagunaren hilobia?/ esango diot, jauna/ edozein erreka ertzetan/ meskita bakoitzeko aulkian/ etxe bakoitzaren atarian”), Elhuyar (“ontinalis antipyretica espeziea bezala, Sphagnum magellanicum espeziea ere erreka ertzetan hazten da”), Consumer 3 (“Lurrintsu bikaina, belardietan, erreka ertzetan eta suak harturiko basoetan ugaltzen da”), Berria 6 (“Bestelako fenomenoekin egiten den bezalaxe; erreka bat handitzea espero baduzu, erreka ertzean bizi direnak urruntzea da neurririk eraginkorrena”), Karmel (“Erreka ertzean lerden da leixarra, Iretargi alboan ageri da artizarra...”), Argia (“Eguna joan eta eguna etorri, nonbait utzi zituen lurrak gogoan, erreka ertzeko saila izerdiz ontzen diharduen gizonak zer pentsatua eman dit”), Erlea 4 (“Etxetik atera eta erreka ertzetik ematen zituen paseoak…”), DiarioVasco 3 (“Ikasleek erreka ertzean eta bidegorrian era guztietako zaborrak topatu zituzten”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

erreka(-)ertz 25: Bernardo Atxaga 6 (“Hilerriaren ondotik bide bat pasatzen zen, erreka ertzeko zalditegietatik atera eta rantxoko etxeetara joaten zena, muinoan gora”), Urtzi Urrutikoetxea 5 (“Erreka ertzetik jotzea erabaki duzu”), Joan Mari Irigoien 2 (“Eta "ibili duk", erran diat, ez baitabil dagoeneko... zeren erreka ertzeko lahar batzuen artean egin baitu azkenean habia”), Aitor Arana, Elizen arteko Biblia, Joan Mari Irigoien, Arantxa Iturbe, Txillardegi…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Libre samarra dirudi eta aski da definitzaile gisa uztea.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ertz.

erreka jo
du ad.-lok. Erabat hondatua gertatu, porrot egin. Anitz galtzen duenak erreka jotzen du. Bere asmoek erreka jo zuten. Kargudunen izenak gorengo mailaraino igo daitezke batzuetan eta erreka zeharo jo dezakete hurrengoan.

Aztergaia: erreka jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

erreka zintzur, erreka-zintzur
iz. naf. Erreka baten bidea estutzen den gunea.
erreka zola, erreka-zola
iz. Ipar. eta naf. Arro baten hondoa. Ik. erreka zulo 2. Bertze aldean den erreka-zolara jaitsi baino lehen.
erreka zulo, erreka-zulo
1 iz. Arro estua. Jo zuen bideetan zehar erreka-zulo eta haitzarte soiletara.
2 iz. Errekaren hondoa. Erreka-zuloren batean hordirik, asko bezala, ito dadin beldurrez.
errekadu
iz. Batez ere bizk. Mandatua.

Aztergaia: errekadu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Batez ere Bizk.

Forma baten adiera(k)

mandatua; mezua.

errekaitatu, errekaita, errekaitatzen
1 du ad. Ipar. zah. (Uzta) bildu. Landak errekaitatu dituzten langileak.
2 du ad. Ipar. zah. Zaindu, artatu. Ez dute dirurik beren buruak errekaitatzeko, eri direnean.

Esaera zaharrak

Berberak jaten duenak bere oiloa, berberak errekaita beza bere oloa.

Aztergaia: errekaitatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

errekaitatu, errekaita, errekaitatzen. Ipar. Zah. du ad. 1 'bildu'. 2 'zaindu, artatu'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. (Zah.?). Ik. (1) bildu; (2) zaindu, artatu

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

errekaitatu, errekaita, errekaitatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "forma klasiko zaharra ez ote da errekeitatu?" (1995-01-25)

errekaitu
1 iz. Ipar. eta naf. Arta, ardura. Eritasuneko errekaituak egiteko.
2 iz. Ipar. eta naf. Erreminta. Zakuan errekaitu ugari zeraman: iltzeak, aizkorak, kobre puskak...

Aztergaia: errekaitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 1 'arta'. 2 'erreminta'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

1. arta; 2. erreminta; 3. adkor.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "errekaitu ona, to, hi!" bezalakoak oso erabiliak.

 - [E116]: nik ez nuke adiera metaforiko hori hemen sartuko, hori beste hitz batzuekin ere gertatzen baita ("arraio tresna zaharra!"). Baina holakoak ez ditugu arruntean hiztegian sartzen.

 - Erabakia: (2008-04-25) ok, Ipar. eta Naf. jarri.

errekalde
iz. Erreka-ertza; erreka inguruko aldea. Eder zeruan izarra, errekaldean lizarra.

Aztergaia: errekalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-alde (cf. elizalde).

errekan
Porrot eginda, erreka joa. (egon, ezarri, gelditu, izan eta kideko aditzekin). Artzain txarrak ezarriko du laster artaldea errekan. Gizon hiltzaile zikina!, hiregatik gaituk denak errekan. Segi bitza haren erran onak, nahiago ez badu errekan gelditu.
Loturak

Aztergaia: errekan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erreka sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

errekan egon, ezarri, gelditu, izan... gisa erabilia; eta Ipar.an maiz peko errekan moduan.

errekara
Hondamendira. (joan, eraman, ari izan eta kideko aditzekin). Horrela ez goaz inora; errekara goaz, hobeki esan. Erdaraz noiznahi mintzatzeko errebeskeriak errekara garamatza. Fama txarrak ditu zure hotelak; errekara ari dela.
Loturak

Aztergaia: errekara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erreka sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

errekara jausi, joan, ari, egin, eraman... gisa erabilia; eta Ipar.an maiz peko errekara moduan.

errekaratu, errekara/errekaratu, errekaratzen
da/du ad. Ipar. Erreka jo; hondatu. Bazkunak diru anitz du eta ez da aise errekaratuko. Apustuan ibiltzeak errekaratu dituenak. Etxea errekaratu zaio.

Aztergaia: errekaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

errekaratu, errekara(tu), errekaratzen. Ipar. da/du ad. 'erreka jo': etxea errekaratu zaio.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

errekaratu, errekara, errekaratzen

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. Ik. erreka jo

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

etxea errekaratu zaio

errekardari
iz. g. er. Saltzaile ibiltaria, herriz herri hainbat gauza saltzen ibiltzen dena. Ik. txerpolari 2.

Aztergaia: errekardari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "revendeur [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

errekargu
iz. Zerga, kuota, zor edo kideko batengatik ordaindu beharreko zenbatekoari, ordainketan atzeratzeagatik edo beste arrazoiren batengatik, ezartzen zaion igoera. Ik. emendatze. 30. artikulua: epez kanpo ordaintzeagatiko errekarguak. Egun horretan ordaindu ez diren ordainagiriak eta bankuak bueltatzen dituenak errekarguarekin eta berandutze interesekin kobratuko dira. Beste neurrietako bat hutsik dauden etxebizitzei errekargu fiskalak ezartzea da.

Aztergaia: errekargu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh292 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errekargu (eta 3 premiamendu e.) 7 aldiz jaso da, buletinetan: BAO 1992 eta 1993 5, adib.: "zerrendatuko diren zenbateko, errekargu eta kontzeptuen zioz", "printzipalaren ziozko bederatziehun eta berrogeitemeretzi mila ehun eta berrogeita hamabi (959.152), gehi premiamendu errekarguen ziozko ehun eta laurogeita hamaika mila zortziehun eta hogeita hamar (191.830) mila"; BEO 1990: "Jakin erazten dut: Nire agindupeko Biltzailetza honetan, (...), printzipal, premiamendu errekargu eta atera daitezkeen kostu eta gastuetarako kalkulaturiko milioi bat bostehun eta berrogei mila hirurehun eta laurogeitasei pezetako zenbatekoan, jarraitzen den premiamenduzko administrazio espedientean, 1990.eko irailaren 27an, hurrengo finka bahitzeko idaztoharra egin zedin, Agindua eman nuela"; GAO 1993: "Anotazio horiek guztiek ondorengo zenbatekoak dituzten zorrak bermatzen dituzte: 49.901.527 pta. zenbateko nagusi gisa, gehi 9.980.301 pta. premiamenduzko errekarguetan".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errekargatu : AB38 1, HiztEn; errekargo : DFrec 1; errekargu : DFrec 1, HiztEn, Euskalterm 33 (hauetan atzerakinengatiko e. 1, baliokidetasun-e. 1, etab.) // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

gaineko : AgAld; gainordain : AdminMila, AdminEL; gehigarri : AgAld, EurItune (eu (zerga)-gehigarriak ezartzea; es imponer recargos; fr prononcer des majorations; de Zuschläge festsetzen; en to impose surcharges; it infliggere aumenti); gehikuntza : AgAld; // es recargo formaren ordainik ez dugu aurkitu ap. HezkAdmin, AdminHizt, LurraldeAntol.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errekargu : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal recargo / surcharge; majoration; surtaxe; aggravation, etab. formen ordainak: HiztHand: gainkarga; Fin. emendatze // HiruMila: 1 aumento de carga: birkarga; 2 der.: nuevo cargo: birkargu; 3 nuevo gravamen: errekargu, gainordain // ElhHizt: 1 berriz kargatze / zamatze; gehiago kargatze / zamatze; 2 gainordain, errekargu // Lur EF/FE: gainkarga, gehiegizko karga / Ø / Ø / Ø // Casve FE: zamahaborokin, zamazgoiti(ko), zamaberri, zamahaboro; (lettre) aldegainetiko; (tech.) indar-goiti / emendatze, goititze, goratze, gorentze, zehitze / arrapetxa, petxa goregi / gaizkitze // HaizeG FB: goiti-karga, zamaz-gaineko, zama-soberakin, sobera-karga, errekarga / goititze / Ø // T-L LBF: errekarga, zama berri, zamaz gaineko, zama soberakin / goititze / tatsa doble / Ø // PMuj DCV: 1 sobrecarga: zama berri, bir-zama, zamaz-gaiñeko; 2 aumento: geitasun, geigarri, eraskin; 3 sobretasa: sariz-gaiñeko, sari-gain; 4 aumento de fiebre: sukar-geitze, sukar-berritze // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, Azkue Aurkibidea.

errekargu 268: Argia 3, Berria 9, Deustuko Unibertsitatea 94, DiarioVasco 29, Euskal Herriko Agintaritza 3, EiTB 8, Consumer 9, Espainiako Gobernua 78, Goiena, Gomylex 11, Laneki 22, UEU.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

errekargu 1, Berria.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BEZ: "Baliokidetasun errekargua: Recargo (de) equivalencia"; "Baliokidetasun errekarguko erregimen bereziko eragiketak (emateak): Operaciones (entregas) en régimen especial recargo de equivalencia"; "Bizkaiko Herrialde Historikoaren errekargua: Recargo Territorio Histórico Bizkaia"; "Luzamendu errekargua: Recargo de prórroga"; "Udal errekargua: Recargo municipal".

Lantaldearen irizpideak
Euskal ordain egokia bilatu eta proposatuko da

gaztelaniazkoa bakarrik izanik, arazoak daude onartzeko, nahiz aski erabilia den; ordezkoak proposatzean ere, zalantzak aitortu nahi dira: a) gehigarri egokia izan liteke, baina beti balio ote du? b) gain-x osaerakoren bat (gainkarga aipatu da, adieraren aldetik egokituz: 'karga ekonomiko erantsia').

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, eta Euskaltermen zein hiztegi orokorretan jasoa dago.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Errekargu: zergatik ez gainsari, gaintasa bezalakoren bat.

 - [E210]: Egia da erabilerak beste ordain batzuk hobetsi dituela ordezko moduan. Zuzenbidean, adibidez, gainordain ere badabil. Ez da ikusten, beraz, maileguaren premiarik.

 - [E116]: ordain argi eta seguru antzekorik ez badugu (izan litezke, beharbada, gehigarri, gainkarga, gainordain... baina ez dira, oraindik behintzat), zentzuzkoena ezer ez aipatzea da, harik eta formak eta bakoitzaren adiera(k) argitu arte, ez baitagokigu guri halakoak inprobisatzea. Proposamena: kendu sarrera osoa.

 - Erabakia: (2008-04-25) ok.

errekarri
iz. Urak luzaroan herrestan eraman izanaren ondorioz, azal leuna duen harri biribildua. Hartu zuen eskuan bere makila, bost errekarri leun-leun aukeratu eta artzain zorroko sakela batean gorde zituen.

Aztergaia: errekarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-harri.

errekasto
iz. Errekatxoa. Errekastoak, oso puzturik, irakiten eta apartsu zihoazen ibarretara. Errekastotik errekara, errekatik ibaira.

Aztergaia: errekasto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
errekatik atera
du ad.-lok. Hondamenditik atera. Seigarren mendean beneditarrek atera baitzuten errekatik Europa guztia.

Aztergaia: errekatik atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

atera: -tik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erreka sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

hondamenditik atera.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper