50535 emaitza bilaketarentzat - [16051 - 16100] bistaratzen.

errekatxo
iz. Erreka txikia. Errekatxo kantaria. Iturri eta errekatxoak.

Aztergaia: errekatxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
errekerimendu
iz. zuz. Jurisdikzio organo batek norbaiti zerbait egin dezala eskatzea edo zerbait egin behar duela jakinaraztea. Ez zaio zehapenik edo zigorrik ezarriko errekerimendu hori bete ez duen edo betetzeari uko egin dion estatuari edo nazioarteko erakundeari. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetearen barruan erantzuten ez badu errekerituak, ezetsitzat joko da errekerimendua.

Aztergaia: errekerimendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-01-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

errekerezino 1, Harb ("Iainko egiatia, ene errekerezino hau eztadila alferrik egina gertha, aitzitik arima huni erakhuts diazozu bekhatore baten othoitzak zure maiestatea baithan kredit izatu duela"); (er)rekerimendu 3: Lç ("Halakotz, nago rekerimenduz etzaitezten enoia ene zuengatiko aflikzioneakgatik"), Dh 2 ("Gure galdeak eta errekerimenduak [...] Adizatzu ta entzun nere deiak eta errekerimenduak"); errekeritze 1, Harb ("Barkhamendu supitu baten errekeritzea bere etsaien eskuetara ez erorzeagatik"); OEH argitaratuan, gainera, Ip BulaS ("Egin deikuyen errekeritze eta othoiengatik"); eta testu-lekukotasunik gabeko errekeripen : "Supplication" Dv #mdash# baina ik. Zen 8,12: "hekientzat errekeipen egiteko"; Ba 4,20: "Biluzi naiz bakezko egunetako soinetarik; jauntzi dut errekeipeneko zakhua".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errekerimendu (eta udal errekerimentu) 5: F. Azorin ("Zenbait alderdi azaltzen dira sailkapenari eta ezaugarritzapenari buruz eta datu estatistikoetako ezaugarri desigarriei [sic] buruz eta errekerimendu kontrajarrien arteko transakzioez"), Egin 1993 ("Udal errekerimentuei ez zienez egin, eta jendearekiko jarrerarengatik arazoek jarraitzen zutenez Udaletxean salaketa ugari jaso bait ziren langak kandatu batez itxi zituelako"), GAO 1993 ("Interesatuari errekerimendua egiten zaio prozedurara ager dadin bera edo ordezkari bat bidaliz"), BAO 1998 ("Eskabideak laugarren artikuluan aurrikusitakoaren arabera egiten ez badira, doakionari errekerimendua egingo zaio zazpi eguneko epearen barruan akats hori konpon dezan"), EHAA 1998 ("Jakinarazpena eta errekerimendua formalki egiteko balio dezan [...] eman dut ediktu hau").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errekerimendu : HiztEn (1 errekeritzearen ekintza eta ondorioa; 2 Zuz. epaile edo auzitegi batek pertsona bati ekintza jakin bat egin dezan [edo egin gabe utz ez dezan] egindako jakinarazpena), Euskalterm 7 (Zuz.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errekeritze : EuskHizt (iz.); errekerimendu : ElhHizt (1 Zuz. requerimiento; 2 Ipar. demanda, instancia, petición, súplica), HiruMila (requerimiento), Lur EG/CE (exigencia) eta EF/FE (demande, exigence), HaizeG BF (prière), Lh DBF (prière, demande instante); errekeipen : DRA-PMuj DVC (súplica) // Ez ditugu aurkitu ap. EskolaHE, Casve EF.

LBeh (2011-03-03): errekerimendu 1 ager., EiTB.com (“Eusko Jaurlaritzak errekerimendua egin dio gaur Espainiako Gobernuari Iruña Okako udalerrian eraikiko duten espetxearen proiektuaren inguruan ingurumen-inpaktua neurtzeko txostena egiteko“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: errekerimendu 8: Iban Santamaria (“Administrazioari dagozkion sei kasuei, berriz, errekerimendu baten bidez eman zaie irtenbidea”), Berria 2004 (“Aralarreko Iruñeko zinegotziek udaletxeko bulegoan zuten ikurrina eta masta berreskuratzeko eskaera ofiziala errekerimendu baten bidez aurkeztu zuten, atzo, udal erregistroan”), Aingeru Epaltza 2 (“Erasotzailea nire errekerimenduari men egiten ari zela uste nik, okerragoaren atari zela ohartu gabe”, “egun horietan autobideko lapurketez argitaratutako informazioak erabakigarriak izan omen zituan Ripodasek Soriaren errekerimenduei amore ematerakoan”), Xabier Mendiguren Elizegi 3 (“Isilik geratu ginen, unibertso osoa geratu zen isil eta geldirik, itsas txorien karranka urrunak edo bertako umeen errekerimendu ozenak gorabehera”, “Neskak, halako errekerimendu nekagarriari ihardetsiz, zerbait galdetu zion”, “zure errekerimendu hori nekagarri bazitzaidan”), Xipri Arbelbide (“entzun ditu Eskual Herrian hanbat eliza-gizon kartsuen, hanbat komentuetako Jesusen espos garbien, eta muduan berean sainduki bizi diren hanbat Kristau onen otoitz eta errekerimendu minak”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Geroago erabakitzekoa da, Zuzenbideko beste forma batzuekin batera

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Zuz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Zuzenbideak behar du euskaraz hitza gaztelaniazko "requerimiento" esateko. Baina lege-testuetan (adibidez, Prozedura Zibilaren Legean) "agindei" hitzaren bidetik jo da, Hiztegi Batuak hori barneratu ez badu ere.

 - [E116]: tradiziokoa isildu, eta Zuz. arlokoa bakarrik aipatu du lantaldeak; baina arlo honetan bestelakorik ere badabil, E210en arabera, eta erabiltzen direnak batera ikusi beharko genituzke, nola-halako ondorioetatik ihes egin nahi badugu. Badugu horretarako bidea: Zuzenbideko hiztegiari dagozkionak landu behar dituen taldearen esku uztea aurretiazko lana, eta ondoren hastea gu erabakiak zehazten. Hori proposatzen dut, eta zerrendatik kentzea oraingoz bai errekerimendu eta bai errekeritu.

 - Erabakia: (2008-04-25) ok.

errekerimendua egin
du ad.-lok. zuz. Jurisdikzio organo batek norbaiti zerbait egin dezala eskatu edo zerbait egin behar duela jakinarazi. Ildo horretan, Madrilgo Gobernuak errekerimendua egin zion Jaurlaritzari, dekretua indargabetu zezan. || Plaka kentzeko errekerimendua, berriz, Ertzaintzak egin zuen, 2009ko irailaren 10ean.

Aztergaia: errekerimendua egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Zuz.

errekeritu, errekeri, errekeritzen
1 du ad. zuz. Jurisdikzio organo batek norbaiti zerbait egin dezala eskatu edo zerbait egin behar duela jakinarazi. Epaileak zordunari zorra ordain dezala errekerituko dio.
2 Errekerimendu bat jasotzen edo hartzen duena. (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetearen barruan erantzuten ez badu errekerituak, ezetsitzat joko da errekerimendua.

Aztergaia: errekeritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "errekeritu, errekerimendu. Zuzenbiderako bakarrik".

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

errekeri, errekeritzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Zuz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Zuzenbideak behar du euskaraz hitza gaztelaniazko "requerimiento" esateko. Baina lege-testuetan (adibidez, Prozedura Zibilaren Legean) "agindei" hitzaren bidetik jo da, Hiztegi Batuak hori barneratu ez badu ere.

 - [E116]: ik. errekerimendu.

 - Erabakia: (2008-04-25) ok.

erreketa
iz. Erretzea. Arrasateko erreketaren ondorioz. Belar erreketan ari ziren.

Aztergaia: erreketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
errekete
iz. Alderdi karlistaren erakunde militarreko soldadua. Erreketeengandik ihesi joandako komunista.

Aztergaia: errekete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(soldadua).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-24): hitza eranstea onartu da.

erreki
iz. Okela errea. Oilasko errekia.

Esaera zaharrak

Emaiozu arloteari egositik, eskatuko dizu errekitik.

Aztergaia: erreki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

errekin
iz. Erregaia. Burdin ziri bat labeko errekinei eragiteko.

Aztergaia: errekin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

erregai (izenlagun), errekin (izen)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "combustible" (1994-10-10)

erreklama
iz. Ipar. Publizitate iragarkia; publizitatea. Legez debekatua da erreklama egitea ardoaren alde.

Aztergaia: erreklama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

publizitatea; iragarkia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: bukaera zalantzazkoa da (Cf. komunisma, diska gisakoak). Batasunean erreklamo beharko genuke, hegoaldean ulertua.

 - [E116]: hau bezalako maileguetako -a "bukaera zalantzazkoa da", E208k ongi dioenez, euskara batuko formez ari garenean (hau da, Iparraldean eta Hegoaldean erabiltzen eta erabiliko diren formetan); baina bestelakoa da hemengo hau, arras desberdinak baitira, gaur eta euskaldun arruntarentzat, "Ipar. 'publizitatea; iragarkia'" delako hau eta "hegoaldean ulertu"ko litzatekeen erreklamo hura: bi dira, eta hobe dugu ez nahastea. Forma bat Iparraldekoa bada, eta Ipar. markatuz aipatzen badugu, darabiltena eman nahi izaten dugu (eta ez izan beharko zukeena), hori baita forma erreala. Proposamena: utzi bere hartan.

 - Erabakia: (2008-04-25) erreklama iz. Ipar. `publizitate-iragarkia'.

erreklamatu, erreklama/erreklamatu, erreklamatzen
1 du ad. Admin., zuz. Norbaitek eskubidez dagokiona eskatu. 47,8 milioi euro erreklamatuko dizkiogu korporazioari, bi kooperatiben porrotak eragindako kalte-galerengatik. Aitatasuna erreklamatzen badu (...). Kopurua ordaintzen ez bada, hartzekodunak (banketxeak edo aurrezki kutxak) lehenik eta behin zordun nagusiari (mailegua eskatu duenari) erreklamatu behar dio zorra ordain dezan. Epaileak ofizioz erreklamatu ahal izango dio demandatuari epaitutako informazioa, horren grabazioa edo idatzizko erreprodukzioa igortzea edo aurkeztea.
2 du ad. Admin., zuz. Hitzarmen, lehiaketa, azterketa eta kidekoetan, bidezkoa ez dela uste den gauza ezeztatzeko edo zuzentzeko eskatu. Amaitu da irailaren 19ko azterketen behin-behineko notak erreklamatzeko epea. Kasu horietan erreklamatzeko eskubideak urtebeteren buruan preskribatuko du. Amaitu da erredaktore posturako onartuen zerrendak erreklamatzeko epea. Hilabete bateko epea izango da erreklamatzeko.
3 du ad. Admin., zuz. Epaile batek, edo horretarako esku duen erakundeak, akusatu bat edo kausa bat eskatu berak epaitzeko. Tolosako auzitegiak atxilotua erreklamatu du epaitu gabe dituen zenbait auzirengatik epaitua izateko. Jurisdikzio unibertsalarekin ez legoke gaizkile handientzat gordelekurik, eta edozein estatuk erreklamatu ahal izango lituzke epaitzeko.
4 du ad. beh. Irmoki eskatu. Atzo jaso gabeko muxuak erreklamatzea bekatu da ala?

Aztergaia: erreklamatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erreklama(tu), erreklamatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Mailak

Beh.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Gehitzeko: erreklamatzaile. Erreklamazioa egiten duen subjektuari hala deritzo eta zerrendaratzeko modukoa da.

 - [E116]: Forma "berria" da (ez dator lantaldearen aztergaian); baina, goraxeagoko erregistratzaile bezala, du motako aditzaren eratorri arrunta da; aipatzekotan, Beh. markatuz aipatu beharko dugu, erreklamatu eta erreklamazio markatu ditugun modu berean.

 - Erabakia: (2008-04-25) ez aipatu.

erreklamatzaile
iz. Admin., zuz. Zerbait erreklamatzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa. Erreklamatzaileak bere izen-abizenak, helbidea eta nortasun-agiria edo pasaporte-zenbakia ipini behar ditu, eta bere kexaren motiboak adierazi. Organo ekonomiko-administratiboak espedientea jaso baino lehen ere eman dezake ebazpena, betiere ebazteko beharrezkoak diren datu guztiak egiaztatuta geratzen badira erreklamatzaileak aurkeztutako dokumentazioan.

Aztergaia: erreklamatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh35 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 35 (Deustuko Unibertsitatea 4, EiTB 1, Consumer 1, Espainiako Gobernua 25, Jakin 1, Laneki 1, UEU 2); ETC 31.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: erreklamatzaile adj./iz. reclamante / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: erreklamatzaile (Zuz.).

Bestelakoak

erreklamatu du ad. Beh. Irmoki eskatu; norbaitek eskubidez dagokiona eskatu. // erreklamazio iz. Beh. Erreklamatzea.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

erreklamatu eta erreklamazio badaude lehendik hiztegian, eta erreklamatzaile ere jasotzekoa da.

erreklamazio
iz. Admin., zuz. Norbaitek eskubidez dagokiona eskatzea; bidezkoa ez dela uste den gauza ezeztatzeko edo zuzentzeko eskatzea. Kexak, salaketak eta erreklamazioak jartzeko, dagokion araudian ezarritako ereduari jarraiki. Halakoetan, baina, ez dago kontsumitzaileen bulegorik erreklamazioa aurkezteko, hori da arazoa. Eta zerbait betetzen ez bada, legezko erreklamazioa egin diezaiotela sustatzaileari edo etxegileari. Ahaldunek erreklamazioren bat egiten baldin badute bozketako edozein ekintza dela-eta (...). Erreklamazio hori idatziz egiten da: bezero zordunari gutun bat igortzen zaio ohartarazpen gisa.

Aztergaia: erreklamazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: reclamación / PFGZ: "Erreklamazio: Reclamación".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Mailak

Beh.

errekolta
iz. Ipar. beh. Uzta. Gure errekolta guztiak erre dira, izugarria da gure landen itxura.

Aztergaia: errekolta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

uzta.

errekondo
iz. g. er. Erreka-ertza, erreka-ondoa. Zeru goia garbi dago eta errekondoan izotza.

Aztergaia: errekondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

erreka ondo 1 (Izt C); erreka-ondo 4 (Izt C, Ag AL, Munita); errekaondo 2 (TAg Uzt); errekondo 17 (Ag AL, Ag Kr; Or Eus, A Ardi, Urruz Zer, TAg Uzt, Or QA, Munita)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erreka-ondo 1 (G); errekondo 7 (B: 2; G: 4; EB: 1)

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

gaur errekondo forma da nagusi

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+o-

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "erabiltzen ote da gaur? Ez al da erabiliago erreka ondoan, etab.?" (1994-10-20)

errekonozimendu
1 iz. Aitortza, onarpena. Hor itzalean lanean dabiltzanek ere merezi duten errekonozimendua jaso dezaten. Oinarrian errekonozimendu arazo bat daukagu; gure izaera nazionala errekonozitu behar dute. Guk ez dugu jaso beste biktima askok jaso duten errekonozimendua.
2 iz. Ezagutzea, norbait edo zerbait zer den gogoan izatea edo ohartzea. Hilerrian gorputzen errekonozimendua egiterakoan.

Aztergaia: errekonozimendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1999-02-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh574 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan errekonozimentu (FLV 1988: "Gure negarrak baldin ixurzen baditugu gauren bekatuen errekonozimentuetan"); B-G dira errekonozitu (eta -du) 3 (Ud: "Paperak orain dira errekonozitu, Don Nikolas Soraluzek billatuak ditu, Aiuntamentuari dizka prebenitu, gero Gobiernora dute akuditu, milagro bat bezela zaie iruditu"; SM Zirik 2: "Errekonozidu dau, ta esatetza: -Aspaldi al zabiz geixorik?", "Jarri erain detsa silla batian da asi zan errekonozitzen") eta rekonozitu 1 (Ud: "Albaiteruak esan omen du ikutu baño lenago: Orren barrenen umerik danik nere artian enago; eginda ondo sendatu ere egiña dala ni nago, rekonozitu egin biarko deskuidatuba banago").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

B 2 eta EB 33 dira: errekonozimendu (eta -tu) 21 (Gure Erria 1957: "Bilbo'tik etorri ziran enfermera batzuk eskola umiai errekonozimentua egitera"; I. Fernandez: "euskararen alde egindako lanaren errekonozimendua"; M. Gartzia 2: "Aberasketa bertikala. Motibatzaileen arabera: erantzunkizuna, harreman pertsonala, errealizazioa, errekonozimendua, barne errekonozimendua, hazkuntza, ikasketa, promozioa"; I. Uria: "Eta hala jokatzen duen edozeinek merezi du errekonozimendu sozial osoa"; Garraioa: "Lehen Gerra Mundialaren haseran, hegazkinek, errekonozimenduko ekintzetarako bakarrik balio zutela pentsatzen zen eta mordoska bat egin zen helburu honekin"; NaturOrienta 1984: "Glukosaren errekonozimendua (Gluzidoak edo Karbono-hidratoak)"; Egin 1988 eta 1991: "... ez dutela onartzen sindikatuak indar eta errekonozimentu bat izatea", "Errekonozimendua ez da nahikoa: denek, dirua ukatzen diotenak barne, onartzen dute UEUk euskara eta euskal kulturaren garapenaren aldeko lan ikaragarria egin duela, baina badirudi hori ez dela nahikoa eta bizitzeko horren beharrezkoa duen dirua kentzen zaio"; Argia 1981: "Espero dezagun Euskal Herriak lan honi eman behar dion errekonozimenduaren lehen urratsa besterik ez izatea"; Aizu! 1988: "EAJ eta AEKren arteko akordio honek AEK-k behar zuen errekonozimendua lortu du"; TestuZient 3, adib.: "Egia/Gezurra errekonozimendua"; J.L. Arexola-Leiba 2: "lortu dute (...) herritarren eta era askotako entitateen errekonozimendua izatea", "pertsona hauek burutuko duten lanak nahiz eta oihartzun, errekonozimendu,... gutxiagokoa izan hasiera batean behintzat..."; UZEI: "ordenamenduan erakunde jakin baten existentzia eta errekonozimendua segurtatuz"; Deia 1991: "Iparraldean zer esanik ez, euskarak ez du inolako balio ezta errekonozimendu ofizialik"; Egunk 1991 2: "Orain arteko lanaren errekonozimendua, guztion lanaren errekonozimendua eta beraz AEKrena ere bai"; M. Egaña: "hortxe dugu helduen alfabetatze eta euskalduntze mugimendua, urtetan zehar, egoera larrian, Administrazioaren aldetik inolako errekonozimendurik jaso gabe egindako lana"); rekonozimendu 1 (J. Zulaika: "Ohizko euskal bizibide eta imajinazioan animaliak funtsezko zutabeak izan direnaren rekonozimendua"); errekonozitu 12 (SM Zirik, OEHko testuinguru bera; Egoeraren definizioa 2: "euskararen balio historikoa eta kulturala errekonozituz", "Hauek berek errekonozitzen diote euskarari mendetan zehar irauteagatiko meritu historikoa"; JokoBild: "Beste jokalariek karta errekonozitzen badute, jokalariak hartu eta karta bikotea osa dezake"; A. Urrutia: "Beraz nolanahi ere, egoera hau errekonozitu beharra dago"; Zutabe 1992: "Halere, garbi dago hizkuntz komunitate bat bere hizkuntza kultur hizkuntza bezala baloratzen hasten ez bada ezin dezakeela espero besteengandik errekonozitzea edo onartzea"; Egin 1992 eta 1993 3: "Ez justifikatu polizia-txapelgorrien kontrola eta inefikazia eta errekonozitu orain gure Udaltzaingoaren medio eskasak", "Granadako espetxean medikuren batek errekonozitzea ez zuela lortu", "espetxean medikuak errekonozitu ondoren epailearen aurrean salaketa aurkeztu zuen"; Egunk 1991 3: "Gobernu foralak AEK errekonozitu eta sunbentzionatuz...", "AEKren lana errekonozitu", "Lituaniak ez dio SESBeri bere independentzia errekonozitu dezan eskatuko"), rekonozitu 1 (Euskadi Obrera 1978: "Lehenik, askatasun osoak rekonozitzen ditu, bai indibidualki eta bai kolektiboki").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errekonozimendu : AB50 3, Euskalterm 19 (hauetan adib.: epaile-e. 1, e. judizial 1, e. perizial 1); errekonozitu : AB50 6, Euskalterm 9 (hauetan eskubide errekonozituengatiko zordunak 4, zentro ez-ofizial e. 1, obligazio errekonozituengatiko hartzekodunak 3); rekonozitu : DFrec 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

EEgunk: "† errekonozitu e. onartu, aitortu, ezagutu".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

errekonozimendu 63: Garbiñe Ubeda, Elisabeth Pombo, Miel Anjel Elustondo, Monika Madinabeitia, Uxue Alberdi, Jon Torner, Sustrai Colina 2, Pello Zubiria (errekonozimentu), Arkaitz Villar, Aitziber Laskibar 2, Iñigo Urkullu, Berria 4, Jokin Sagarzazu 2, Maitane Mitxelena, Idoia Etxeberria 2, Ainara Arratibel, Angel Erro, Haizea Barcenilla, Mikel Zarragoitia, Xabier Erkizia, Garikoitz Goikoetxea, Marcelo Alvarez, Patxi Juaristi 2, Juan Manuel Erasun, Roberto Sarriugarte, Imanol Magro, Xabier Strubell, Maite Segurola, Maite Berriozabal, Maribi Ugarteburu, Ixiar Zubiaurre, Maite Asensio, EiTB 23. // errekonozimendu 576: Aizu, Argia 90, Berria 161, Deia 28, DiarioVasco 98, Euskal Herriko Agintaritza 37, EiTB 51, ElCorreo 7, Elhuyar 3, Elkar 9, Erlea 4, Consumer 5, Espainiako Gobernua 2, Goiena 16, HABE 3, Jakin 25, Laneki 2, Nafarroako Gobernua, UEU 15, Uztarria 18.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: errekonozimendu 50: Berria 32, Herria 1, Ana Urkiza 7, Josu Zabaleta 3, Jon Arretxe 2, Joseba Zulaika, Felipe Juaristi, Harkaitz Cano, Pako Aristi 2; errekonozimentu 1, Berria.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih. Ez dago premiarik; aski dira aitorpen, ezagutze bezalakoak.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Asko erabili da, eta badirudi aitorpen, ezagutze bezalakoak ez direla aski.

errekonozitu, errekonozi, errekonozitzen
1 du ad. Aitortu, onartu, ezagutu. Biktimak aintzat hartuak eta errekonozituak izan daitezen. 40 urtez egindako lana errekonozitu dute.
2 du ad. Ezagutu, norbait nor den edo zerbait zer den gogoan izan edo ohartu. Ahotsa errekonozitzeko sistema.

Aztergaia: errekonozitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1999-02-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh140 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

errekonozitu 17: Elisabeth Pombo, Estitxu Eizagirre, Mikel Asurmendi 3, Iñigo Urkullu, Nerea Elias, Izibene Oñederra, Ainara Gorostitzu, Juan Manuel Erasun, Berria, Martxel Aizpurua, Clara Wolfram, Rogelio Fernandez, EiTB.com 3. // errekonozitu 190: Argia 40, Berria 46, Deia 6, DiarioVasco 16, Euskal Herriko Agintaritza 21, EiTB 8, Elhuyar, Elkar 6, Erlea 3, Consumer 2, Euskaltzaindia 2, Goiena 7, Jakin 8, Karmel, Laneki 4, UEU 15, Uztarria 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: errekonozitu 35: Berria 23, Ana Urkiza 10, Koldo Izagirre, Xabier Arregi.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

errekonozitu 1. (-idu Lcc), rekonozitu. Reconocer. Berea debana rekonozitu nai bage. OA 162. Ala nola errekonozitzen ta ausnártzen amentto bat edo berze. LE BOEanm 571. Paperak orain dira / errekonozitu, / Don Nikolas Soraluzek / billatuak ditu. Ud 84. Rekonozitu egin biarko / deskuidatuba banago. Ib. 67. 2. Hacer un reconocimiento médico. Sartu zan geixo bat medikuaren konsulta-lekuan. Errekonozidu dau ta esatetza: aspaldi al zabiz geixorik? SM Zirik 102 (v. tbn. 56).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "† errekonozitu e. onartu, aitortu, ezagutu".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa da, aipatu gabe uztekoa

ez dago maileguaren premiarik, ugari baititu ordezkoak: onartu, aitortu, ezagutu bezala, aztertu, saritu, etab.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia, gutxienekoak betetzen ditu; sarrera gisa jasotzekoa.

errekontru
iz. Ipar. Istripua. Aita errekontru baten ondorioz galdua dut. Etxe bat edo biga errekontruz erretzen direlarik, denen laguntzarekin altxatzen dira berriz.

Aztergaia: errekontru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

IE-Zu dira errekontratu (eta errekuntratü, rekontratü) 5: Xarlem 3: "Bena balin badü malhürra berriz ene rekontrazeko bizkarrian har eta ifernian düt lantatüko", "Rekontratü muruak erho behar dütügü", "Zato et Carpio zisuristeie eneki, errekuntra diogünez kabalier estranjer hori"; Balad: "Mila zortzi ehun eta berrogoi eta bigarrena uztail hilabetearen kantu berri xarmagarri hauk eman izan nituiena sujet bat errekontraturik zitakeien ederrena"; Bordel: "Desiretan egon naiz errekontratzeko, bizpairur arrazoinen esplikatzeko"; (er)renkontratü (eta arrankuntratü) 3: Lç: "Guziak renkontra gaitezkeno fedearen, eta Iainkoaren Semearen ezagutearen unitatean"; Etch: "Ene haurrak adio, seme alhabak oro, Josafateko sorhun arrankuntra artino!"; eta ap. Casve SGrazi jasoa: "Ostialetan dügü Garruzen merkhatü / Ene maite pollita han errenkontratü / Pot bat galthegin neion buneta eskian, / Biga eman zeitadan nigarra begian"; errekontru (eta (ar)rakontru, arrakuntru) 12: Mercy: "haren imajinen rakontrian"; Etch: "Desertüko ihizik, Badabilza gordez gizonen arrakontrik, galditzan Beldürrez nik hura(k) imitatzen, gaxua nigarrez ene bizi tristiren, konserbi beharrez"; Jaur 2: "Sofritzen zuen errekontru penagarri hartan, batere plenitu gabe", "Ager gaiten harentzat errekontru guzietan, errespetu humanoaren beldurrik gabe"; Bordel: "Herri huni errekontru onak eman balako, errespetu behar zuen orai ez bezalako"; ChantP 2: "Zer izanen da zure arrakuntria?", "adios dereizüt orai sekülakoz; ezkunt zite plazer düzünareki, eta begira ene arrakuntrüti?"; Ox: "Urtso gaixoak, zonbat errekontru tzar Egin beharko duzuen bide-nabar!"; Xa 4, adib.: "Ene errekontrua", "Nahiz ez diren agrados holako errekontruak, dena den ez nau garhaitu aldi huntako guduak"; renkontru 3 eta renkontre 1: Tt: "gure Iinkok ezin hobeki erakhusten zian renkontre hartan baruraren indarra", "Agustin Iauna da ene bermia, eta ene autora renkontru hontan", "Miserikordia, eta egia, heldu dira eta renkontru egin dute elgarrekila, iustiziak, eta bakiak, elgarri pot besarkha egin dute", "gaixtoki infame hura minzatu izan da renkontru hontan".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errekontru 11 aldiz ageri da, beti Herr astekarian jasoa (1969, 1972, 1973, 1984, 1986 eta 1987 urteetan): "Autozaina, Max Leche jauna, 48 urte, polizako aintzindaria, gure eskualdeko D.S.T. deitu zerbitzuaren buruzagi lehena, kolpez hil da errekontru hortan", "Barrientos jauna, Bolibiako Presidenta, errekontruz hil da joan den igandean", "Su hori nexka ttipi batek piztu du errekontruz eta hedatu da ikaragarriko oldarrean", "Berak ez du kolpe handirik bainan bere andrea (68 urte) galdu du errekontru hortan", "Errekontrua gertatu da bi autok elgar gurutzatzean, batto soberaxko bazterrerat joanik", "Biharamunean toki berean gisa bereko errekontru bat izan da", "Autozaina, Lailheugue jaun apeza, 47 urte, Landesetan erretor zena, kolpez hil da errekontru hortan", "Lekukoen arabera, destrenpu zerbait ukan duke, bestenaz holako errekontrua ez zen gertatu behar toki gisa hortan", "Hau ere bideko errekontrua, Hazparnen gertatua, [Somepa] lantegitik ez hain urrun", "Pariseko alde hortan, errekontru handia zinez, aski autobide ederrean, bainan lanoa bazelarik lodi eta autoak ez emeki johan", "Errekontru izigarria zinez Uztaritzen gertatu den hori: Donibane Garazirat zoan treinak jo du eta xehatu Larresoroko bollanderarentzat ogia etxetarat heltzen zuen gizon baten autoa"; errekontratu behin jaso da (OEHn jasotako kantu zahar berean, ap. Casve SGrazi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errekontru : DFrec 4 (Herr-koak) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE eta Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

arrakuntru : DRA; errekontratu : HaizeG BF; errekontru : ElhHizt, Lur EF/FE (1 occasion, circonstance; 2 accident; AS: errekontru egin: rencontrer), HaizeG BF, Lh DBF // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

istripua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "ixtripu [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: Luzaiden oso erabilia. Satrustegiren idatzietan ere ageri da. Baztanen ere lekukoren bat bildu dugu. Beraz, Naf. gehitu.

 - [E116]: ez nuke harrika hasi nahi neure buruaren kontra, baina galdera bat egingo dut: aski al da forma bat Luzaiden eta Baztanen erabiltzea, Naf. dela esateko? Edo atzekoz aurrera: hori ulertzen al da forma bat Naf. dela esatean? Niretako, aitortu behar dut, arrotza da, ez dut inoiz ere entzun.

 - Erabakia: (2008-04-25) utzi dagoen moduan: errekontru iz. Ipar. 'istripua'.

errekor
iz. (Kirol) marka. Errekorra hautsi.

Aztergaia: errekor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

cf. marka ("marka berria jarri", "marka hautsi")

Mailegu onartzekoa da, sistemaren arabera egokituz

erabat egokitua hobetsi da, Euskaldunon Egunkaria-n hala baitarabilte

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

r-; -rd

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "beharrezko al da? Ez al da marka nahikoa?" (1994-10-20)

errekordun
iz. Errekor bat lortu duen atleta edo kirolaria. Bob Beamon luzera jauziko errekorduna izan zen urte askoan.

Aztergaia: errekordun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
errekreo
iz. Heg. beh. Jolas ordua.

Aztergaia: errekreo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

errekrutamendu
iz. Norbait armadan soldadu gisa aritzeko hartzea. AEBko armadak gazteen errekrutamendua sustatzeko erabiltzen dituen bideen artean, pelikulak egitea dago. Aljeriako gerrarako errekrutamendutik ihesi nahi du protagonistak.

Aztergaia: errekrutamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh32 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 33 (Argia 7, EiTB 2, Elhuyar 12, , Elkar 1, Erlea 3, Jakin 1, UEU 7); errekrutamendu 8 (Berria 5, Elhuyar 3); ETC 77; errekrutamendu 30.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: armée errekrutamendu recrutement. / Euskalterm: errekrutamendu (Med. termino onartua).

Bestelakoak

errekrutatu du ad. Mil. Norbait armadan soldadu gisa aritzeko hartu. Darfur-en 6.000 haur errekrutatu dituzte soldadu gisa aritzeko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

erreklutamendu etorri da aztergaian, baina errekrutatu lehendik sartuta dagoenez, hiztegian errekrutamendu forma da jasotzekoa.

errekrutatu, errekruta, errekrutatzen
du ad. mil. Norbait armadan soldadu gisa aritzeko hartu. Darfur-en 6.000 haur errekrutatu dituzte soldadu gisa aritzeko.

Aztergaia: errekrutatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): errekrutatu 71: Berria 49 (adib.: “Erresuma Batuko estatuko indarren arabera, Senussik errekrutatu zuen Abdel Basset al Megrahi, Eskoziako Lockerbie hiriaren gainetik pasatzean Panam konpainiako hegazkina leherrarazi zuen Libiako agentea”), EiTB 18 (adib.: “Itxura denez, ideia berriak eta berritzaileak izaten ditu ekoizleak eta, hori dela eta, Gucci etxe italiarrak errekrutatu egin du musikaria zapatila bilduma bat diseinatzeko”), Argia 4 (adib.: “Handik ehun bat urtera, 1917an, James Montgomery Flagg ilustratzaileak Lehen Mundu Gerrarako soldaduak errekrutatzeko afixa diseinatzeko enkargua jaso zuen”); erreklutatu 22: Berria 3 (adib.: “Polizia britainiarrak erreklutatu egingo du IRAn infiltratu dadin”), EiTB 6 (adib.: “Pentagonoak Armadan homosexualen erreklutatzea onartu du”), Jakin (“Gerra sortu zenean berak herriko gazteei deitu zien, eta esan zien hobe zutela Gudarostean izena ematea, bestela erreklutatze bat egongo zela derrigortua”), Argia 11 (adib.: “Talde armatuek Venezuelako mugan dauden lurraldeetan jarraitzen dute erreklutatzen”), DiarioVasco (“Sei urte bete orduko erreklutatzen dituzte eta eskopetak eta pistolak erabiltzen irakasten diete”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: errekrutatu 30: Berria 27 (adib.: “Boli Kostako presidentearentzat espezialistak errekrutatzeaz akusatu zuten”), Mirentxu Larrañaga (“Jendea errekrutatzera etorrita”), Koro Navarro (“destajuan lan egingo zuten eta hiriko langileek bezalako eskariak egingo ez zituzten langileen bila, iruleak eta ehuleak milaka errekrutatu zituzten”), Jon Maia (“Errepublikako gudarosteek deialdi ez ohikoak egin zituzten boluntarioak errekrutatzeko”); erreklutatu 40.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: errekrutatu (erreklutatu*).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

20.83: es reclutar / fr recruter: Elhuyar: (Mil.) errekrutatu (Heg.); [reunir] bildu / Nolaerran: (kide berri gisa) hartu; (armée) errekrutatu / Zehazki: (miembros) bildu; (soldados) errekrutatu, bildu / Labayru: (en el ejército) erreklutatu; (reunir) batu, bildu, elkartu, pilatu / Adorez5000: (alistar reclutas) erreklutatu; (reunir gente) bildu, ekarri, batu.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

Aski nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

errekrutatu, errekruta, errekrutatzen.

Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Mil.

errektangular
adj. Angeluzuzena. Harri errektangularra da erabiliko duena.

Aztergaia: errektangular

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. angeluzuzen / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Errektangeluar: ez dakit zergatik erdal forma hobetsi behar dugun. Esku -tik badugu eskuar ( liburu eskuarra = esku-liburua ). Zergatik ez angelu-tik ezin sor daiteke angeluar ?

 - [E116]: behin eta berriro bihurtzen zaigu hizpide E208k aipatzen duena, hau da: atzizki bizi eta emankorra al da eskuar hitzean batzuek "ikus" dezakeguna, ala fosil moduko bat da hori, errespeta eta beneragarri bezain fosila? Alegia, "badugu eskuar" (horretan ez da zalantzarik); baina ba al dugu, gaur, hortik atera dezakegun -(t)ar atzizkirik, eratorriak sortzeko balio digunik: are gehiago, errektangelu bezalako mailegu edo hibrido berri bati eransteko moduan har eta erabil dezakegunik? Argi esango dut neure iritzia: gure ondareari zor diogun begirunearen parte da historiaren edo diakroniaren dimentsioa; hizkuntza-lege batek bere garaia du (edozein legek duen bezala), eta ezin nahas ditzakegu zaku berean garai batekoak eta oraingoak, hangoak eta hemengoak, analisigilearen aurkikundeak eta hiztunaren gaitasuna, etab., etab. // Gurera etorriz: errektangular onartzea ez da "erdal forma hobestea", baizik dagoena mailegatzea, beste hainbat mailegatzen den bezala (zer esanik ez, izenondoak direnean mailegatzekoak): adibidez, eta parekoen bila urrutira joan gabe, horixe egin genuen erronbiko mailegatu genuenean, mailegatu egin baikenuen, eta ez "sor daiteke"en (?) *erronboar bezalako baten aldean hobetsi.

 - Erabakia: (2008-04-25) ok lantaldea; errektangeluar* e. errektangular.

errektore
1 iz. Unibertsitate bateko burua. Bartzelonako Unibertsitateko errektorea.
2 iz. Ipar. Frantzian, irakaskuntza-barruti bateko burua. Bordeleko errektorearekin mintzatu da Seaska, bi irakasle postu gehiago erdiesteko.
3 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, errektore-k, euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'parrokiako arduradun nagusia' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. erretore].

Aztergaia: errektore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(hezkuntza sistemakoa)

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-kt-

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

Unibertsitateko burua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Adiera guztietan erretore erabiltzea proposatu zen gure artean" (1994-11-10)

 - [K204]:  erretore badenaz gain, errektore ere behar da? Frantsesez hitz bera da parropiarako ("le recteur de l'Ile de Sein" liburu famatua) eta le recteur d'université" (1994-10-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: gauza jakina da Frantzian ez dela Unibertsitateko burua, Akademiakoa baizik, hots, Hezkuntza barrutikoa.

 - [E210]: Kontua argitzearren, beharbada komeni da gehiago zehaztea: errektore 1 "hezkuntza-sistemakoa" 2 "parrokiako arduradun nagusia"*e. erretore.

 - [E116]: zehaztea komeni bada, zehatz daiteke, orain darabilgun formatuan (cf. barga, besterenganatu sarrerak): "1 iz. (hezkuntza sistemakoa). 2 'parrokiako arduradun nagusia' adierazteko, erabil erretore".

 - Erabakia: EArau (1996-11-29): errektore 'hezkuntza sistemakoa'.

 - Erabakia: (2008-04-25) OK.

errektoreorde
iz. Sail jakin batean errektorearen ordekoa edo laguntzaile nagusia. Horrez gain errektorea eta errektorearen taldea dago, berak zuzenean izendatzen dituen errektoreordeek osatua.

Aztergaia: errektoreorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: vicerrector / HitzIrud: "errektorordea = vicerrector".

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-orde.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: [errektororde] proposatu du.

 - Erabakia: EArau (1996-11-29): ez da onartu.

errektoreordetza
1 iz. Errektoreordearen kargua eta jarduera.
2 iz. Unibertsitate bateko sail jakin bat kudeatzen duen erakundea, errektoreordea buru duena. EHUko Euskara Errektoreordetzaren webgunea. Bizkaiko campuseko errektoreordetzako bulegoan.
3 iz. Errektoreordearen lanlekua. EHUko Donostiako campuseko errektoreordetzan jaso du Iturbek saria.

Aztergaia: errektoreordetza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-orde-tza.

errektoretza
1 iz. Errektorearen kargua eta jarduera. EHUko errektoretzarako hauteskundeak.
2 iz. Unibertsitate bat kudeatzen duen erakundea, errektorea buru duena. Nekez onartuko da errektoretzarekin adostu ez den proposamena.
3 iz. Errektorearen lanlekua. Gazteek itxialdia egin dute errektoretzan.

Aztergaia: errektoretza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tza.

errekuntza
1 iz. Erabateko erretzea.
2 iz. kim. Oxigenoaren eta beste gai baten arteko erreakzioa, beroa eta argia sorrarazten dituena. Barne errekuntzako motorra.

Aztergaia: errekuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

errekuperatu, errekupera, errekuperatzen
1 du ad. Berreskuratu. Telefono konpainiari eskatu diogu deia errekuperatzeko. Irratiko saio historikoren bat errekuperatuko dugu astero. Gero hitz egingo dut langileekin, galdutako orduak errekupera ditzaten.
2 da ad. Suspertu, bizkortu, indarberritu; lehengoratu. Ikusita ze ondo ari zaren errekuperatzen, errezeta eskatu beharko diot Inesi!
3 du ad. Heg. Lehen azterketan gainditu ez den ikasgai baten azterketa berriz egin. Ikasleei jakintzagaiak errekuperatzeko aukera errazteko.

Aztergaia: errekuperatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1999-02-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh425 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

errekuperatu rekuperatu. Recuperar, recobrar. Lenengo kilometroan Irazuk lau segundo atera zidan bentaja. Bigarrengoan segundo bat rekuperatu nion. Albeniz 146. Galdutako puntuak edo nere atzerapena ederki rekuperatu nuan. Ib. 84. Recuperarse. Landarbide ondo rekuperatu gabe azalduko zalakoan plazara. Albeniz 234.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira guztiak: errekuperaketa 1 (M. Azurmendi: "Mendiratuaren errekuperaketa problematiko eta larri da oso"); errekuperatu 20 (Azurm: "Hau, konpentsazio-moduan edo, `errekuperatu' egiten da"; N. Azurmendi: "Argigarria eta beharrezkoa izango litzateke, (...) gehiegi preziatu ez diren emaitza hauek, berrikusi eta errekuperatzea"; Elhuyar: "Turbinatik irtetzen denean lurrina kondentsagailu batetara bidaltzen da, berriro ere errekuperatu eta galdarara eramateko"; J.I. Paul: "Lanerako gogoa errekuperatu behar du langileak eta gogo onez lan egin"; UZEI: "ustiapena txikiagotzen da eta arrainen populazioa errekuperatzen"; J.M. Torrealdai: "Ekologiazko mogimendua, errekuperatua, "irabazia" izan dela Erresuma Batuetan dio Marcusek"; M. Azurmendi: "Alaba ez omen zen ama bertaratu arte errekuperatzerik ahal izango"; J. Agirre: "zor zaion LP gauaren bukaeran errekuperatzen da (behar adina lo egin baldin badu) edota hurrengo gauean"; J. Forcada: "Dena kolorez orniturik zegoen, eta berak ere, bere kolore marroia errekuperatu zuen"; Amatiño: "garbi geratu behar du hainbat ideia nagusi: Bat, euskaldunok ez dugula euskararik errekuperatu beharrik, ez bait dugu euskaldun garen aldetik sekula galdu", "Euskara hedatu, zabaldu, behar dugu, ez errekuperatu edo berlortu"; Hemen 1987: "Iritsi zen atsedenaldia eta izerdi latzak errekuperatzeko Codorniu baino gauza hoberik ez"; DV Zabalik 1986: "Baita ere, errekuperatu egiten du Mikel Arregi nafar poeta, Imanolen aspaldiko adiskidea"; I. Uria: "motibapena ahultzen dihoan neurrian, hizkuntzaren ordezkapenak aurrera egiten du eta, alderantziz, errekuperatzen doanean motibapenak eragile moduan jokatzen du"; Osabide Hezkuntza 1989: "Kasu batzutan, nolanahiko arrazoinak direla bide, eskolak berak nahiz eta errekuperatzen hamaika saio egin, eragotzi die partaidetza"; Egin 1989 eta 1993 3: "Gernikako asto lasterketea, munduko lehenengoa, errekuperatu egin da aurtengoan 10 urte inguru ospatu gabe egon eta gero", "Asto lasterketa errekuperatu da hogeita hamar urte ospatu gabe eman ondoren", "... nahiz eta oraingoan, orduan ez bezala, ez den galdutako orduak errekuperatu beharrik izango"; Elgoibarren 1993: "Aitor, urtarrilean mendi istripua izan zenuen. Guztiz errekuperatuta?"; E. Otamendi: "Historikoki izan dutenari eutsi nahi diote, herri bizitza errekuperatu eta zubietar izanaz bizi"); errekuperazio 11 (Eskola-porrota: "proportzio txikiagoan gertatzen da errekuperazio hau, eskola-sistemaren barruan behinik behin"; Azurm: 2 "Ezer gabe geratu denaren errekuperazio urgente batzuk egiteko ahaleginak bezala, orain arteko historigileek eta historigintzak beren moduak izan dituzte, beren eginkizuna (dibulgaziozkoa gehienbat) bete dute"; F. Arbizu 5: "Irakurketako Ulerpenaren Errekuperazioa: Hezitzaileek akordio batera iritsi beharko dute hartu beharreko neurriei eta egin beharreko ariketei (errekuperazioko planei) buruz, ikasleengan irakurketako ulerpen apala eragiten duten kausei erremedioa aurkitu ahal izateko", "Horixe izango litzateke, izan ere, errekuperazioaren funtsa", "Bakarrik nahi litzatekeena da, irakasleei errekuperazioko ariketa posible ugari eta desberdinen artetik mostra bat ematea", "Oinarrizko lau aspektuetako errekuperazioa: Irakurketako ulerpenaren oinarrizko lau aspektuen diagnostikoa egiterakoan, (interpretazio, oroimena, antolamendua eta balorazioa) irakasleak behar hainbat ariketa prestatzen saiatu behar du"; I. Zabaleta: "Katalanaren errekuperazioa ezin da dekretuz egin"; Egunk 1993: "Gainera hiriguneen errekuperazioa eta lanbide heziketa eta trebakuntza bultzatzeko ekimenak biltzen ditu planak"; M. Arregi: "Bere errekuperazio ahalmena eta bere gorpuzkeragatik mendian ere nola moldatzen den ikusita, berezitasun fisiko paregabeak dituela esan daiteke"; Egoeraren definizioa: "Lau balioztapen desberdin hertsiki erlazionatzen direla ematen du hemen euskararen aldeko eta kontrako jarreretan, eta dira: komunikazio modernoetarako gaitasunaren ukazioa, gaur eguneko errekuperazio-prozesuaren gutxiespena, euskara Euskal Herriarekin ez identifikatzea eta, azkenik, pertsekuzio- edo gerra-egoera ororen ukazioa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errekuperatu : DFrec 5, AB38 6, AB50 6, HiztEn, Euskalterm 1 (berreskuratu sinonimoekin); errekuperatze : DFrec 1, AB38 2 (hauetan 1 e.-gaitasun) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errekuperatu : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA eta PMuj DVC.

Erdaretako formak

Erdal recuperar / récupérer, recouvrer formen ordainak: HiruMila: 1 recobrar: berreskuratu, birlortu, berrartu; 2 aprobar un examen que se había suspendido; trabajar para compensar las horas perdidas: errekuperatu; 3 recobrar las fuerzas, la salud, etc... zuzpertu, berrindartu, indarberritu // ElhHizt: 1 berreskuratu; 2 (enseñ.) errekuperatu; 3 (galdutako orduak) sartu; 4 sendatu, osatu; indarberritu, suspertu, bizkortu, leheneratu; nor bere onera/senera etorri; arnasa itzuli (ahalegin handia egin eta gero); 5 (econ.) leheneratu, bere onera etorri; suspertu // Lur EG/CE: berreskuratu // Lur EF/FE: berreskuratu, eskuratu / 1 berreskuratu, 2 bizkortu // Casve FE: berriz bildü, berrizartü, gibel bildü, esküaldatü, beretü / berriz hartü, esküalatü, birrartü, birjabetü; (santé) ontsatü, sendotü, hobekitü, (somme) bildü, eraiki // HaizeG FB: eskuratu, gibelerat bildu; (des forces) indar-berritu / bildu; (les sens) berebaitaratu; (împots) bildu; (santé) sendatu, pirkoildu, pizkolatu // T-L LBF: arrabildu, kobratu, eskuratu, gibelerat, bildu; se récupérer: bere eralgietan sartu, ordaina bildu / santé, prosperité: apelatu; retrouver: atxeman, aurkitu, ediren // PMuj DCV: 1 recobrar: berriz artu, bir-artu, berriz bildu, bir-eskuratu, bir-jasoz, bir-jabetu: recobrar lo perdido: kitatu; 2 recobrar fuerzas: indar-berritu, pixkortu, zuzpertu; 3 -se, volver en sí: senera (beregan) etorri, seneratu, zentzuratu, bere baitaratu, berera izan // Azkue Aurkibidea: recuperar lo perdido: kitatu; recuperar prosperidad: apelatu; recuperarse la parturienta: amaiñatu.

errekuperatu 91: Berria 29, EiTB 54, Argia 8.// errekuperatu 606: Aizu, Argia 55, Berria 128, Deia 9, DiarioVasco 62, Euskal Herriko Agintaritza 2, EiTB 223, ElCorreo, Elhuyar 3, Elkar 36, Erlea 7, Consumer 11, Espainiako Gobernua 4, Euskaltzaindia 2, Goiena 24, HABE 2, Jakin 11, Laneki 11, UEU 6, Uztarria 8.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: errekuperatu 144: Berria 110, Herria 6, Joseba Sarrionandia 9, Joan Mari Irigoien 4, Ramuntxo Etxeberri 4, Joseba Zulaika 2, Txema Ramirez de la Piscina, Itxaro Borda 3, Bernardo Atxaga, Joxemari Iturralde, Patziku Perurena, Joxe Azurmendi, Karlos Linazasoro.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih. Gehienetan ordezko egokia da berreskuratu; osasunari eta kirol-nekeari dagikienez, cf. (bere) onera etorri, indarberritu, leheneratu, etab.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia da, eta jasotzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Nahi izanez gero aipatu gabe utz daiteke, baina hainbat arlotan, Hezkuntzan esaterako, errekuperatu, errekuperaketa (eta gutxiago errekuperazio) asko erabiltzen dira. Horretaz gain, Medikuntzan, Kiroletan eta beste alorren batean ere ageri da Euskaltermen. Hitz honi buruz lantaldeak prestatutako txostena ikusi baino ez dago. Ez dakit arloren baterako onar daitekeen, eta gainerakoetan ordain egokiagoei bide eman, edo hobe den ez zerrendaratzea.

 - [E208]:  Errekuperatu, erekuperazio: Konforme, baina ordainezko hitzak jarriz: errekuperatu* e berreskuratu, (bere) onera etorri, berrindartu, leheneratu... errekuperazio* e berreskurapen, berreskuraketa, berrindartze...

 - [E116]: beraz, hiru aukera ditugu: a) errekuperatu hau isildu eta aipatu ere ez egitea (hori da lantaldearen proposamena, guretzako oharra baita hor gehitu duena); b) arlo batzuetan onartu eta besteetan ordainak ematea (hori nahi du E123k, baina ez du zehaztu zein arlotan onartuko genukeen, eta erabaki beharko genuke orain); c) arlo guztietan gaitzetsi formak, eta ordainak ematea (E208ren bidea da hau, baina aipatu dituen ordain batzuk ez dira hiztegi honetan ageri: berreskuraketa, berrindartu / -tze). Gauzak horrela, uste dut lantaldearen proposamen den egokiena.

 - Erabakia: (2008-04-25) ez aipatu.

errekuperazio
1 iz. Berreskuratzea. Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak aingiraren errekuperaziorako kudeaketa plana aurkeztu berri du.
2 iz. Suspertzea, bizkortzea, indarberritzea; lehengoratzea. Ik. susperraldi. Batez ere entrenatu osteko errekuperazioa egiten zait gogorra. Errekuperazioa oso ona izan da, eta medikua pozik dago.
3 iz. Heg. Lehen azterketan gainditu ez den ikasgai baten azterketa berriz egitea; azterketa hori bera. Baina ez al zeunden zure gelan ingeleseko errekuperaziorako ikasten? Errekuperazio-azterketak.

Aztergaia: errekuperazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1999-02-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh260 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

errekuperazio 53: Joxerra Aizpurua, Mikel Garcia, Berria, Nora Arbelbide, Iker Aranburu 3, Irune Lasa, Jabier Agirre, EiTB 44.// errekuperazio 259: Argia 16, Berria 54, Deia, DiarioVasco 20, EiTB 126, ElCorreo, Elhuyar, Elkar 6, Erlea 5, Consumer 4, Goiena 2, HABE, Jakin, Laneki 18, UEU 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: errekuperazio 77: Berria 71, Jokin Urain 2, Joan Mari Irigoien 2, Joxemari Iturralde, Josu Zabaleta.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: recuperación; errekuperazio-akta: acta de recuperación; errekuperazio-gela: unidad de recuperación.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih. Jaso diren agerraldietako adieran erabiltzeko, aski dira berreskuratze, indarberritze bezalakoak.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia da, eta jasotzekoa. Badirudi Hezkuntzan erabili dela nagusiki.

errekurtso
iz. zuz. Helegitea. Auzitegi Gorenak atzera bota zuen errekurtso hori. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko, legez aurreikusitako epea amaitu denean. Epai irmoen aurkako berrikuspen-errekurtsoa bidezkoa izango da hurrengo kasuetan: (...).

Aztergaia: errekurtso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:07 2004-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

rekurs 4 aldiz ageri da, ap. Lç Ins (adib. "guziek rekurs eta itzurtbide bakhoitz bat baizen eztugu, zein baita haren miserikordia"; "zenbatenaz on beharrago, eta ezdeusago gure buruak ezagutzen baititugu, hanbatenaz zinezago dugun rekursa hire ontasun subiranora eta handira", "bethi bere bekhatuen barkhamenduaren ukhaitera bere rekursa ukhan behar dute").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

B 1, EB 194; -o 188, -u 5; a) `baliabidea' adierako errekurtso 30: (J. Artaraz; Bibalbio, Larrun 1988 3, Azurm 2, P. Sastre, Euskara lantzen/1, I. Antigüedad, J.M. Odriozola, HezkSaila 1982 eta 1985, EuskararenProgr 4, KultUrtekaria 1988, I. Bernaola, Egin 1985 2, EHAA 1989, Hemen 1986 eta 1988, Eguna 1990, EKB, HizkLiter, R. Iraola, Ttipi-ttapa 1984 2); errekurtsu 3 (J. Iturbe, J. Sudupe, Gipuzkoako geografia: "ur-e."); b) `helegitea' adierako errekurtso 160, eta errekurtsu 2; esapide-lexiak: errekurtsoa aurkeztu 39 (cf. infra); errekur(t)so(a) egin (eta birraztertze errekurtsoa egin) 4 (EHAA 1989 2, Azurm, L. Fourcade); errekurtsoa ezarri 1 (Egin 1993); errekurtsoa jarri (eta berrezartze errekurtsoa jarri, birjarpen errekurtsoa jarri, birraztertze errekurtsoa jarri, gorajotze errekurtsoa jarri) 36 (EHAA 1990-1994 22; GAO 1991-1993 3; BAO 1993; BEO 1990 9; L. Aldoy) eta errekurtsua jarri 1 (EHAA 1992); errekurtsoa sartu 17 (cf. infra); errekurtsoa tartejarri (eta berraztertze errekurtsoa tartejarri, birrazterpen errekurtsoa tartejarri, gorajotze errekurtsoa tartejarri, liskarrauzi errekurtsoa tartejarri) 17 (EHAA 1989-1992); birjarpen errekurtsoa tartekatu behin (EHAA 1990); errekurtso (eta auzi-e., berraztertze(-)e., birjartze e., birraztertze e., gorajotze e., liskarrauzi e.) 65 (EHAA 1986-1993 40; Egunk 1991-1993 4; A. Diaz de Lezana; BEO 1990 2; J.R. Etxebarria; Hemen 1987; L. Aldoy 2; GAO 1992-1993 9; BAO 1993; XedBilduma 1989; Egin 1986 3); errekurtsu 1 (EHAA 1992); errekurtsogile 3 (cf. infra); errekurtsibitate eta errekurtsibo bana (LISP ProgrLengoaia).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errekurtsibitate : HiztEn; errekurtsibo : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 8 (hauetan azpirrutina e. 1, egitura koordinatu e. 1, etab.); errekurtsibotasun : Euskalterm 4 (hauetan eskuin bezterreko e. 1, ezker bazterreko e. 1); errekurtsio : Euskalterm 4 (hauetan e. bidezko definizio 1, e. bidezko demostrazio 1); errekurtso : DFrec 11, AB50 25 (hauetan birjarpen e. 2, birjartze e. 1, e. bat aurkeztu 1, e. humano 1, e. propio 1), HiztEn, Euskalterm 66 (hauetan adiministrazio-e. 1, administrazioarekiko auzi-e. 1, akordio-kontrako e. 1, etab.); errekurso : DFrec 7 (eta rekurso 1); errekurtsu : AB38 4; errekurtsogile (cf. infra) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

errekurtso : HezkAdmin (eta e. arrunt), AdminMila (eta e. arrunt); errekurtsoa aurkeztu : AdminMila (eta errekurtsoa aurkezte); errekurtsoa egin : HezkAdmin (recurrir); errekurtsoa gaitzetsi : AdminMila; errekurtsoa jarri : HezkAdmin (interponer recurso), AdminMila (eta errekurtsoa jartze); errekurtsoa onartu : AdminMila; errekurtsogile : HezkAdmin (recurrente), AdminMila // eta es recurso itzuliak: AdminMila: administrazio-errekurtso (r. administrativo), administrazioarekiko auzi-errekurtso (r. contencioso-administrativo), berraztertze(ko) errekurtso berezi (r. extraordinario de revisión) // LurraldeAntol: goradei, jazarpen // AdminHizt: konstituziokontrakotasun(eko) e.: recurso de inconstitucionalidad // AdminEL: errekurtso (eta administrazio (bidezko) e.; administrazioarekiko auzi (bidezko) e., etab.), errekurtsoa aurkeztu (interponer r.), errekurtsoa sartu (interponer r.), berraztertze-eske (r. de reposición), goradei (r. de alzada), babes-eske (r. de amparo), arrangura-errekurtso (r. de queja), berrabiatze(ko) eske (r. de revisión), baliogabetze(ko) eske (r. de casación), konstituziotasun-auzi (r. de constitucionalidad), erreguzko goradei (r. de apelación) // AgAld: jazarpen (eta legezko j., etab.), gora-jotze (r. de alzada), babes-eske (r. de amparo), babes-eskatze (r. de amparo), goradei (r. de apelación), baliogabetze-eske (r. de casación), birrabiatze-eske (r. de reposición), birrabiatze-eskezko jazarpen (r. de reposición) // HezkAdmin: altxada-errekurtso (r. de alzada), berraztertzeko e. (r. de reposición; r. de revisión), berraztertzeko aparteko errekurtso (r. extraordinario de revisión) // EurItune: eu errekurtso / es recurso / fr recours (ik. 158, 1164, 1175, 1618, 1646); eta errekurtsoa aurkeztu : 341: eu errekurtsoak hilabete biko epean aurkeztu beharko dira; es los recursos deberán interponerse en el plazo de dos meses; fr ces recours doivent être formés dasn un délai de deux mois / 171: eu errekurtsoak aurkezteko epeak argitalpen-egunetik hasiko dira kontatzen; es los plazos de interposición de los recursos sólo empezarán a correr a partir de esta misma fecha; fr les délais d'introduction des recours ne courent qu'à compter de cette même date / errekurtsoa egin : 1891: eu auzitegian errekurtsoa egiteko eskubidearen mendean; es sin perjuicio de un recurso ante el tribunal; fr sous réserve d'un pourvoi porté devant la Cour / 1173: eu auzitegiaren aurrean kalte-ordainaren errekurtsoa egin daiteke; es cabrá interponer un recurso de indemnización ante el tribunal; fr un recours en indemnité est ouvert devant la cour / errekurtsoa jarri : 1437: eu hitzarmenkideek uko egiten diote edozein errekurtso jartzeari; es las partes renuncian a cualquier proceso; fr les parties renoncent de ce fait à tout recours / 1432: eu hitzarmenkideek, ebazpen-batzordearen erabakien aurkako indargabetze-errekurtsoak jar ditzakete; es las partes podrán interponer recurso de efecto suspensivo contra las decisiones del comité de arbitraje; fr les décisions du comité d'arbitrage peuvent faire l'objet d'un recours suspensif des parties / 1846: eu gizakiek eta erakundeek jarritako zenbait errekurtso-maila lehen auzialdian aztertzea; es conocer en primera instancia determinadas categorías de recursos interpuestos por personas físicas o jurídicas; fr connaître en première instance certaines catégories de recours formées par des personnes physiques ou morales / 395: eu estatuko legeen arabera auzibidezko errekurtsoa jartzerik ez duten erabakiak; es ...cuyas decisiones no sean susceptiblesde ulterior recurso judicial de derecho interno; fr dont les décisions ne sont pas susceptibles d'un recours juridiccionnel de droit interne / errekurtsoa sartu : 1307: eu eragiketa legez kanpoko adierazten duen erabakiaren aurkako bestelako errekurtsoa sartzeko goimailako-agintzaritzak emandako baimena izan ezik; es salvo acuerdo otorgado por la alta autoridad para la interposición de un recurso distinto contra la decisiòn que declare ilícita la operación; fr sauf accord donné par la haute autorité à l'introduction d'un recours distinct contre la décision déclarant l'opération illicite / 1165: eu enpresek, errekurtsoa sar dezakete berei dagoikienez ahal-desbideratzea dutela deritzoten erabaki orokorren aurka; es las empresas podrán interponer recurso contra las decisiones generales que estimen que adolecen de desviación de poder por lo que a ellas respecta; fr les entreprises peuvent forme unrecours contre es décisions générales qu'elles estiment entanchées de détournement de purvoir à leur égard.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errekurtso : HiruMila (recurso), ElhHizt (recurso); errekurtsoa egin : HiruMila (recurrir, acudir, apelar); errekurtsogile : HiruMila (recurrente); Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA eta PMuj DVC.

Erdaretako formak

Erdal recurso / recours, ressource, appel formen ordainak: HiruMila: 1 medio para conseguir lo que se pretende: baliabide, baliamendu, baliakizun; 2 der.: helegite, errekurtso // ElhHizt: 1 baliabide, bitarteko; 2 baliabideak; 3 helegite, errekurtso // Lur EG/CE: baliabide, baliakizun // Lur EF/FE: 0 / 1 baliabide, baliakizun; 2 bizibide / 1 dei, deialdi; 2 aldarri, deiadar, garrasi, oihu; faire appel: apelatu, deia egin // Casve FE: dei, otoitz, galto, hel / moyen: bide, helpide, lagüngoa, baliapide; biens: hontarzün, mozkin, bizipide, lopide; argent: esküarte; réserves: ahal, indar / dei, oihü; faire l'appel: izenak hartü; cri d'appel: hel; faire appel: gorago jo; justice: dei auzi // HaizeG FB: otoitz, galde; à q. q. un: dei, hel-egite; recours en cassation: galde egite / moyen: jalgi-bide, atera-bide; richesses: mozkin, ontasun, aberastasun / dei, oihu, galde, heit // T-L LBF: galde, othoitz; recours à une chose: baliamendu, baliatze / jalgibide, atherabide; richesses: mozkin, ontasun, aberastasun; etab. / heit, dei // PMuj DCV: 1 apelación: gora-bide, gorajotze, gora-dei; 2 vuelta, retorno, regreso: itzulera, itzul-aldi, itzul-bide, itzuli, ostera, itzulpen; 3 memorial, solicitud, petición por escrito: eskaera, eskabide, eskakizun, eskari, eskatima, eske; 4 bienes: esku- arte, eskugain, etab.; 5 medio, remedio: elpide, eskuarte, baliakizun, etab.; 6 procedimiento: egin-bide, bide; 7 expedientes, arbitrios para salir airoso de una empresa: jalgi-bide, irten-bide, igespide, atera-bide; 8 r. de apelación: jo-bide, gora-bide, dei; entablar recurso: dei (galde, el) egin, `ra (gora, goietara) jo, gora jokatu) // Azkue Aurkibidea: eispide, elbide, (h)elpide, eskungain, hate, mozkin, piko, sorki.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: recurso. / PFGZ: "1) Baliabide; 2) Errekurtso: Recurso". / BarnErrot: "Errekurtsoak: Recursos"; "Lege Koordinazio eta Errekurtsoetarako Zuzendaritza: Dirección de Coordinación Jurídica y Recursos"; "Legeria eta errekurtsoak: Legislación y recursos". / IparKazet (Justizia): recours: helegite, errekurtso (appel: helegite / dei auzitegia). / EEgunk: "errekurtso h. baliabide, eskuarte / helegite (zuzenbidean)".

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

errekurtsoa aurkeztu, errekurtsoa egin, errekurtsoa jarri.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

-o/-u.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Zuz.

Forma baten adiera(k)

helegitea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Gehitzeko: errekurtsopeko.

 - [E116]: forma "berria" da errekurtsopeko, eta hurrengo itzulian aztertu beharko litzateke, nire ustez, informazioa eskura dugula (ez dut aurkitu XX. mendeko eta gaurko prosaren corpusetan). Segur aski ere, zuzenbidean erabiltzen da, baina hobe da hitzei bere bidea egiten uztea azken bedeinkazioa eman baino lehenago. Nik ez nuke aipatuko.

 - Erabakia: (2008-04-25) ok, baina errekurtsopeko ez sartu, eta `helegitea' kendu.

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. apelatu 1, babes.

errekurtsoa aurkeztu
du ad.-lok. zuz. Helegitea aurkeztu. Elgetako Udalak, ordea, errekurtsoa aurkeztu zuen eta egun hauetan eman du azken erabakia Auzitegi Gorenak.

Aztergaia: errekurtsoa aurkeztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:015 2003-01-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errekurtso + aurkeztu 39: K. Santisteban ("Epaileak kargurik gabe libre utzi arren fiskalak errekurtsoa aurkeztu zuen"), EHAA 1989-1994 7 (adib.: "Erabaki horren aurka, gorajotze errekurtsoa aurkez daiteke [...] Birraztertze errekurtsoan ebazpen espresorik ematen ez bada, Kontentzioso Administraziozko errekurtso hori aurkeztu ahal izango da"), J.R. Etxebarria 2 (adib.: "Errekurtsorik ez dugula aurkeztu diozu"), Egunk 1991 2 (adib.: "Abokatuak Jose Amedo eta Michel Dominguez kondenatu zituen erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu zuen atzo"), A. Alonso ("Gohierri Kirol-Elkarteak errekurtsoa aurkeztu zuen Lehiaketa-Batzordearen aitzinean"), N. Irastorza ("Donostiako Udalean reposizio errekurtsoa aurkeztu zuten"), J.R. Bengoetxea ("Posible da zigorra ezartzeko erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztea"), Arrazakeria 3 (adib.: "Atzerritarrei buruzko administrazio-erabakien aurka errekurtsoak aurkez daitezke"), GAO 1996-1999 20 (adib.: "Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkez dakioke Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendariari"), HerriAdminLegea 1999 ("Metatzeko erabakiaren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu"); errekurtso + sartu 17, EHAA 1989-1992 (adib.: "Liskarrauzi mailako Salaren aurrean sartu beharko da Administrazioarekiko Liskarrauzi errekurtso hori", "Gorajotze errekurtsoa sartu ahal izango da", "Administraziozko errekurtso kontentziosoa sartu ahal izango da 2 hilabeteko epe baten barruan"); errekurtsogile 3: EHAA 1992 2 ("Erabaki horrek, Laneko Arabako Lurralde Ordezkaritzaren Erabakiaren aurka errekurtsogileak jarritako Gorajotze Errekurtsoa zati batean onartu eta aldi berean, 200.000 pezetatako isuna ezarri zion errekurtsogileari"), Argi idazteko ("Nahasteko bide ematen duten izenak ematen dizkiogu: administratua, errekurtsogilea, izangaiak, lehiatzaileak, interesatuak, azterketariak...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errekurtsoa aurkeztu : Euskalterm 2; errekurtsogile : Euskalterm 1 (recurrente) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errekurtsoa aurkeztu : HiruMila (adib.) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

errekurtso sarrerari dagokion azpisarrera.

errekurtsoa egin
du ad.-lok. zuz. Helegitea jarri. Horrela zuzentarauaren helburua betetzen da, alegia, errekurtsoa egiteko bide eraginkor eta azkarrak ematea.

Aztergaia: errekurtsoa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: recurrir.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

errekurtso sarrerari dagokion azpisarrera.

errekurtsoa jarri
du ad.-lok. zuz. Helegitea jarri. Zigorraren aurka errekurtsoa jarri zuen enpresak Auzitegi Nazionalean.

Aztergaia: errekurtsoa jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: interponer recurso.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

jarri: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

errekurtso sarrerari dagokion azpisarrera.

errekurtsogile
iz. zuz. Helegitea jartzen duen pertsona.

Aztergaia: errekurtsogile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

errekusatu, errekusa, errekusatzen
du ad. zuz. Prozesu administratibo edo judizial bateko epaile bat, lekuko bat edo peritu bat ontzat edo egokitzat ez hartu eta prozesutik baztertzea eskatu. Bake-epaileen aurreko epaiketetan, praktikan, alderdiak izaten dira epailea errekusatzen dutenak.

Aztergaia: errekusatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "† errekusatu e. ezetsi (ezespen), atzera bota"

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

errekusazio forma aztertzean proposatua.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Zuz.

errekusazio
iz. zuz. Errekusatzea. Lehen auzialdiko epaileak, errekusazioa gaitzetsiz gero, errekusatutako bake-epaileari auziarekin jarraitzeko aginduko dio.

Aztergaia: errekusazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh90 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 87 (UEU 52), errekusatze 3 / ETC: 240, errekusatze 25.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: errekusazio iz. (Zuz.) recusación; Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: 0 // Euskalterm: epaileen errekusazio (TN; es recusación de jueces); epaileak errekusatze (TN; es recusación de jueces);

Bestelakoak

ezespen iz. Ezestea. Nire ezespena txartzat hartu zuten.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, Zuz. markarekin. Euskaltermen termino normalizatua da. Bide batez errekusatu forma ere jasotzea proposatu da.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Zuz.

errele
iz. elektr. Zirkuitu jakin batean, beste korronte bat erabiliz, korronte nagusia erregulatzen eta zuzentzen duen gailua. Berrarma ezazu errele termikoa.

Aztergaia: errele

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-01-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

errele 1, 'erretzailea' adierakoa, Mb IArg ("Gai oriek egitea ez da neke andizko lana, baña bai perillezkoa; bada paperez ta polboraz egiten diranak dira artako gaiak, eta polbora, dakizun bezala, bazterren errelea da").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errele 6, Teknologia/DBH (adib.: "Uhinak jaso eta transmititzeko osagai elektronikoak erabiliko ditugunez, aztertu egin beharko dugu nola funtzionatzen duten erresistentzia elektroniko, transistore, diodo, kondentsadore, errele, bozgorailu, mikrofono eta telefonoek [...] Elektroiman baten bidez eragiten zaion etengailua da errelea [...] Erreleak batera zirkuitu bat baino gehiago kontrolatzen dituenean, kontaktore izena hartzen du").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errele : AB38 4 (horietan: errele elektromagnetiko #mdash# relé electromagnético, errele termiko #mdash# relé térmico, konmutazio-errele #mdash# relé de conmutación), HiztEn (Elektr. Elektrikoki edo elektromagnetikoki eragindako konmutadorea, kontroleko zirkuitu bat eteteko eta ixteko erabiltzen dena; AS errele elektromagnetiko: lehen zirkuitu batek elektroiman bat elikatu eta honek bigarren zirkuitu batean aldaketa eragiten duen tresna), LurE (errelea: Teknol. zirkuitu bat eteteko eta lotzeko erabiltzen den konmutadore elektromagnetikoa), Euskalterm 2 (errele termiko 1 #mdash#relé térmico) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errele : ElhHizt (Elektr. relé), HiruMila (Elektr. relé), EskolaHE (Teknol. zirkuitu bat eteteko eta lotzeko erabiltzen den konmutadore elektromagnetikoa), PMuj DVC (fumador, ra) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Elektr.

errelebo
1 iz. Heg. Txandakako lana. Goizeko erreleboak bere alde ona bazuen. Ederki moldatu ziren erreleboetan.
2 iz. pl. kirol. Taldekako lasterketa, osatu beharreko tartea taldekide guztien artean txandaka egiten dena. Iazko abuztuan zilarrezko domina irabazi zuen 4x100 erreleboetako proban. Sanya Richards 400 metroetako munduko txapeldun izan da Berlinen, bai bakarka, bai erreleboetan.
Azpisarrerak

Aztergaia: errelebo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

errelebo 5 (Salav: "An arkitu nituan nere lagunak, mendian beste konpañiak erreleboa egin eta egun batzuk pasatzen zeudenak", "Erreleboa egiteko ere, ixil-ixilik batere itzik egin gabe eta al zan anka-soñurik gutxiena ateratzen zala ibili bear omen zan", "Gorbea-Txikin zegoan Navas izeneko batalloi bateko konpañi bat, eta berari erreleboa egitera igo giñan gu", "Guri esan ziguten urrengo egunean goizean egingo zala erreleboa", "Goizeko zazpirak alde ortan egin zan erreleboa"); errelebu 1 (Lopategi ap. Mattin: "errelebua egiña dute gaur ta biarko artzaiak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

G 1, EB 10 dira errelebo 8 (E. Agirretxe: "Gogoratu goizeko seiretan sartzen diran erreleboak eta zenbait fabriketan egin bear izaten diran lan askoren zikiña"; J.M. Torrealdai: "Ona da, positiboa, katea ez dela eten erakusten duelako, erreleborik badagoela, duela bospasei urte ikusten ez zena"; Legazpi 87-88: "erreleboko taldea"; KultUrtekaria 1989 2: "Irabaziko badugu elkar hartu eta erreleboak egin beharko ditugu: Administrazioa, euskaldun zaharrak, berriak, herri mugimenduak, denok", "Batzuek besteek baino gehiagotan tira beharko dute baina erreleborik egin ezean jai dugu"; Tx. Auzmendi: "Hildo berean, zuzendaritza-taldea aukeratuko da, zeinak orain arte funtzionatu duen talde eragileari erreleboa hartuko bait dio"; E. Diaz: "AEKk Alfabetatze Batzordeari erreleboa hartu zion"; P. Aristi: "Bilatzen dena berdintasuna izanik, idazle eta politikoek "ezberdintasunaren" estigma hori daukate eta, horrek hutsegitean, maila altu eta bereziko gizarterako sarrera giltza, edo egile eskubideak, edo aurrera begira erreleboa hartuko duena ezagutzeko amistade sorta handia"); errelebu 3 (Egin 1986: "Futboleko bost golen atzetik Baionako erromeriak hartu zuen errelebua, dantzatzeko, eta jan-edatekorik falta gabe"; GAO 1989: "Mugimenduko zerbitzuan, baldin eta Gidari-Hartzaileren bat ez bada zerbitzura agertzen, irteteko dagoen pertsonalak bira bat gehiago emango du atzeratutako lagunak edota errelebu berriak bere postua har dezan denbora emanarren"; M. Arregi: "Italiarren iturria agortu ondoren orain suitzarrei zegokien errelebua hartzea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errelebo : DFrec 4, AB38 1, AB50 4 (eta erreleboa hartu 1); erreleboka : AB38 2 (hauetan 1 e. jolastu); errelebu : HiztEn, Euskalterm 29 (hauetan e. labur 1, e. luze 1, e.-epaile 1, etab.); errelebugune : Euskalterm 4 (hauetan errelebugunea gainditu 1, errelebugunearen marra 1, errelebugunearen muga 1); errelebulari . HiztEn, Euskalterm 5 (hauetan 1 azken e., 1 lehen e.) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

EEgunk: "errelebu h. txanda, txandakako lasterketa, txandaka".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errelebu : HiruMila, ElhHizt; errelebulari : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: -u / LurE: - / ElhHizt: -u / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "errelebu h. txanda, txandakako lasterketa, txandaka".

Lantaldearen irizpideak
Tradizioko erabilerek bermatzen dute

-o amaitua da lehen eta orain erabiliena, asko ez bada ere, eta hori hobetsi du lantaldeak, nahiz hiztegietan -u amaitua ageri den.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-o/-u.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: ""errelebo" grafia proposatzen dut" (2005-11-07)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Errelebo: hiztegietan -u-dun forma baldin badago, zergatik -o-duna hobetisiko dugu. Bizkaian, gainera, u-duna belarrirako normala da.

 - [E116]: hiztegiek diotena diotela, errelebo erabiltzen bada, hori da hobestekoa; ez dira hogeira iristen lantaldearen txosteneko lekukotasunak, eta beste batzuk ere ikus daitezke gaurko prosaren corpusean: errelebo 56 (Berria 42, Herria 5, eta liburuetan 9), errelebu 9 (denak Berria-koak). Dirudienez, Hegoaldeko forma da, Herria-koak berak ere Iparraldeko kutsu apaleko testuetan ageri baitira; baina hobeto argituko digute hau Iparraldekoek. Argibide zehatzagoen zain, hau da proposamena (eta barkatuko ahal didate hango nahiz hemengo belarri minberek!): "errelebo iz. Heg.".

 - Erabakia: (2008-04-25) ok.

erreleboan
adb. Heg. Txandakako lanean. Ik. txandaka. Ez dabil aroztegian, Luzuriagaren fabrikan baizik, erreleboan. Paper fabrikan egin du beti lana, erreleboan.
Loturak

Aztergaia: erreleboan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ERRELEBOAN. (Trabajar) a turnos. Baiña ez dabil aroztegian, Luzuriagaren fabrikan baizik, San Juanen, erreleboan. BAyerbe 81. Papeleran egin du beti lana erreleboan. JAzpiroz 216. Ez da konturatzen ainbeste gau eta egun erreleboan ibiltzea zer dan. Insausti 27. (Correr) a relevos. Batez ere parejatan edo releboan ondo ibili izan zan. Albeniz 162

erreleboan 15: Berria 3 (“Ilea urdindutakoak dira gehienak, orain mende erdi inguru Atlantikoa zeharkatu zutenak. Arratsaldeko erreleboan, aldiz, mahai buelta gaztez josita dago”), EiTB 6 (“Urrezko domina irabazi zuen 4x200eko erreleboan Llera, Craviotto eta Perezekin batera”), Argia (“Ez baitzen edozeinena. Gabardina hura –Erraztik Emakume Abertzale Batza elkarteko kide Concha Azaolari erreleboan hartutako jantzi hura– fusilamentu pelotoiaren aurrean jartzera zihoala erantzi baitzuen Estepan Urkiaga Lauaxeta-k, 1937ko ekainaren 25ean argitutako egunsenti makabro hartan”), DiarioVasco 5 (“Saletxe bertako aita Joan ere arrobi berean zan, gaueko erreleboan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

erreleboan 1, Herria (“Aldiz, "Maratoia erreleboan" berezitasunean ere parte hartzea burutu baitzaie, irailean iraganen diren estatuko finaletan parte hartuko dute”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Inesiboan lexikalizatutako adberbioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa errelebo sarreran.

erreluktantzia
iz. fis. Zirkuitu batek fluxu magnetikoa eragozteko duen ahalmena adierazten duen magnitudea.

Aztergaia: erreluktantzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis.

errematatu, erremata, errematatzen
1 du ad. Batez ere kirol. Futbolean eta kideko kiroletan, jokaldia azkendu baloia ate aldera botaz. Jokalariak, ezker hegaletik egindako erdiratze bat errematatzea lortu zuen.
2 du ad. kirol. Pilota-jokoan, jokoan dagoen tantoa erabakitzeko, pilota bota aurkariak nekez itzultzeko moduan, frontis ondotik eta pilotari abiadura handia emanez. Partida-hasiera Xala eta Paskualena izan zen, aurrea hartu zuten, baina neurri handi batean, Titinek errematatzen asmatu ez eta pilota asko galdu zituelako.
3 du ad. Batez ere zuz. Errematea egin, enkantea egin.

Aztergaia: errematatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erremata, errematatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Kirol.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Ikus enbargo hitzaren inguruan egindako oharra. Horrekin bat etorriz, Kirol. markaz gain, Zuz. marka jarri beharko litzateke, esangura zehaztuz.

 - [E116]: ez zait iruditzen honekin zerikusi handirik duen E210ek enbargo sarrerari egin zion oharrak (ikus han), baina bai enkante sarrerari egindakoak, eta honela dio: "Ezin dira parekatu "enkante" eta "erremate". "Enkantea" da jendaurrean eta baldintza zehatz batzuetan egindako salmenta; "errematea" da enkante horretan preziorik onena eskaini, eta, horren ondorioz, ondasunaren adjudikazioa lortzea. Hortaz, kendu behar da Sin. erremate". Pare bat ohar, puntuak argituz joateko: E210ek begi zorrotzagoz ikusiko du horrela banatu izan diren eta horrela banatzen diren, euskaraz eta gure testuetan, forma hauen adierak; eta, hala ez balitz, ikusiko dugu alderdi bien berri eman behar ote dugun, gure metodologiak agintzen duenez: tradiziokoa(k) jasoz lehenik eta, gero, gaurko adiera teknikoak (eta eremuak) ongi zehaztuz. Beharbada, egokiena da han egin zen gauza bera egitea hemen ere: hitza eman, izena dela esanez, eta adibideren bat jarri. Baina kontuan har dezagun adibide gehienak kiroletakoak direla.

 - Erabakia: (2008-04-25) errematatu, erremata, errematatzen. du ad. Batez ere Kirol. eta Zuz.

errematatzaile
iz. kirol. Jokaldiak errematatzeko eginkizuna duen jokalaria. Bi errematatzaile ariko dira heldu den ostiraleko finalean.

Aztergaia: errematatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: erremata(d)u 2: Astar ("Aragi, ardao edo abazeria errematadu dozula"), Noe ("Galdakaoko errian / errematau ei zan [beia] / Bei ori artu ebana / Andres Larrea zan"); eta errematadu eragin Cap ("Ea saldu eban [testamentarioak] difuntuen gauzarik menos preziotan eta balio eban baño ultra gitxiagotan, eta errematadu eragin eban iñor etorri eta geiago emon legian baño leenago").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errematatu 8: P. Lizarralde ("Hori esan eta gero begi ameslariak jartzen dituzte eta eszena errematatzeko arnasa sakonki hartu eta zizpuru bat uzten dute aidean"), UZEI ("Koloma baten kapitela errematatzen jarri ohi den pieza prismatikoa"), Santa Mariñe 1994 ("Markesa sei urte beluago hil zan, beharra sano aurreratuta zala eta beran seme izan zan XX. mendearen lehenengo urtetan errematatu eune"), Muskiz AHA ("1852.ean Matias Gonzalezek errematatu ebazan obrak egin jakozan"), Harluxet HE ("Koloma baten kapitela errematatzen jarri ohi den pieza prismatikoa"), J.A. Agirre ("Aitor Mendiluzek [...] Finalaurreko bigarren saioan jo zuen aldaba Murua eta Mendizabali 37 puntuko aldea kenduz eta atzo errematatu zuen karrera meteoritikoa beteranoak bazterrean utziz"), M.I. Astiazarain ("gaur egun eliza apaintzen duten altzarien kronologiaren inguruan, gorputz bakar batez osatuta baitaude hauek, ahurtasunez kurbatutako kaleak dauzkatela, basamentuaren gainean eta frontoi-zati batek errematatzen duen atikoaz"), Egunk 1998 ("Santiago Revillak erdi-txilenaz errematatu zuen Inocencio Gomez Ino-k bidalitako erdiraketa"); errematatzaile 3: VozEusk 1984 ("Salatzen ditugu, beraiek direlako, ain larri dirauten animali eta hegazti guztien errematatzaileak"), GAO 1993 2 (adib.: "Errematatzailea behartuta dago esleipenaren ekitaldian edo hurrengo 5 egunen barruan, eratutako gordailua eta esleipenaren arteko salneurriaren arteko aldea ordaintzera").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errematatu : DFrec 2 (M. Ugalde Euskal kondairaren sintesia: "beste batzuk kate horik bolez erremataturik dauden ertzak direla diote"; Egin: "txapelak ezartzea eta trofeoak adjudikatzea dotore errematatzeko XXX pezetako taloi bat eman zitzaion"), HiztEn (1 zerbaiti amaiera edo azkena eman; errematea eman; 2 Kir. Futbola eta bestelako kiroletan, baloia arerioaren atera distantzia txikitik jaurtiz burutzen den jokaldia edo jokaldi-multzoa), Euskalterm 8; errematatzaile : HiztEn (Kir. errematatzen duena), Euskalterm 2 (erremategile sinonimoarekin 'rematante' eta 'rematador') // Ez ditugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erremetatzaile : ElhHizt (1 rematante #mdash# en una subasta; 2 Kir. rematador), HiruMila (rematante); errematatu : ElhHizt (1 rematar, acabar, terminar, finalizar; 2 rematar en una subasta; subastar, almoned[e]ar; 3 joste-lanean rematar; 4 Kir. rematar), HiruMila (rematar, acabar) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

erremate
1 iz. Heg. herr. Azkena, bukaera. Hamabosgarren bertsoarekin horra azken errematea.
2 iz. Enkantea.
3 iz. kirol. Futbolean eta kideko kiroletan, jokaldia azkentzeko baloia ate aldera botatzea; horren ondorioa. Behin baino gehiagotan bi hegaletatik eginiko erdiraketak erremate gabe geratu dira. Gerta daiteke erremate onak izatea, baina aurkariaren atezainak denak geratzea edo urruntzea.
4 iz. kirol. Pilota-jokoan, jokoan dagoen tantoa erabakitzeko, pilota aurkariak nekez itzultzeko moduan botatzea, frontis ondotik eta pilotari abiadura handia emanez. Lau eta erdian partida dotorea eskaini dute pilotari biek eta Alberdik ezker gantxoz erremate dotoreak egin ditu.
5 iz. kirol. Tenisean eta kideko kiroletan, pilotari goitik behera indarrez ematen zaion kolpea, gehienetan jokoan dagoen tantoa erabakitzen duena. Tenisean dena ez da giharra, ez da sakea, potentzia edo errematea.

Aztergaia: erremate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 Heg. Herr. 'azkena, bukaera': erremate txarra eraman ('fin gaizto egin'). 2 'enkantea'. / AS: errematea egin, errematean atera, errematean ipini, errematera atera.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

errematean atera, ipini; errematea egin; errematera atera

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. (Heg., Herr.) azkena, bukaera (erremate txarra eraman = fin gaizto egin); 2. enkantea

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Ikus enbargo hitzaren inguruan egindako oharra. Horrekin bat etorriz, Kirol. markaz gain, Zuz. marka jarri beharko litzateke, esangura zehaztuz.

 - [E116]: ik. errematatu.

 - Erabakia: (2008-04-25) utzi lehenbiziko bueltakoa bere horretan.

erremate txarra eraman
du ad.-lok. Heg. herr. Norbaitek edo zerbaitek fin gaizto egin, azken txarra izan. Erremate txarra eraman zuen gure txakur atezain hark; handik egun gutxira hil zen.

Aztergaia: erremate txarra eraman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

erremate * Erremate txarra eraman zuan gure txakur ate-zai arek. [...] andik egun gutxira il zan. Salav 12.

LB: 0 ; EPG: 0; ETC: 0

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: erremate txarra eraman zuen gure txakurrak: nuestro perro tuvo un triste final; Adorez: erremate txarra eraman du: ha finalizado mal.; Labayru: 0.

Bestelakoak

erremate 1 iz. Heg. Herr. Azkena, bukaera. Hamabosgarren bertsoarekin horra azken errematea. Hemengo errematea: heriotza. Erremate txarra eraman: fin gaizto egin.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erremate, txar eta eraman sarreretan.

errematea egin
du ad.-lok. Enkantean saldu. Arrainak mahai gainean jarri eta errematea egin arte hantxe egoten da.

Aztergaia: errematea egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

errematea eman
1 dio ad.-lok. Heg. herr. Zerbaiti amaiera ona edo biribila eman. Puru bat erreko nuke gustura, bazkariari errematea emateko. Lan onari errematea emateko aukera ona eduki zuten atzo hiru txirrindulariek. Denboraldiko emaitza onei errematea eman nahi diete Zumaiako arraunlariek. Baina bere errua ere bada, esku-eskura zeukan partidari errematea ematen asmatu ez zuelako.
2 dio ad.-lok. Heg. herr. Lehendik ondo ez doan zerbaitez mintzatuz, amaiera txarra eman, erabat hondatu. Erreumarekin izorratuta zebilen, eta, gainetik, pneumonia harrapatu zuen; harexek eman zion errematea. Sabinako apezpikua zaharra zen, osasun arazoak zituen; itxialdiak errematea eman ziezaiokeen.

Aztergaia: errematea eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ERREMATEA EMAN. Acabar, dar fin. Zuk asiera eta / nik errematia / obia degu lenbai- / len ematia. Yanzi 51. Acabar con, destruir, arruinar. "Erreumiakin izurrauta zebillen, eta gaiñetik pulmonixia harrapau zeban eta haretxek emon zotsan erremata" Elexp Berg. Askoren poza au zan bakarrik / basoa piñuz betea, / Ta otsaillak or eman die betiko errematea. Basarri 130

errematea eman 51: ElCorreo (“Aurrerago, pelikulari errematea ematen dion esaldia ateratzen da santa horren ahotik”), Deia (“Herriz herri joan behar izan dut lan hori egiteko eta horregatik esaten dut liburua idazten disfrutatzen duzula, errematea ematen baitiozu lanari”), Berria 41, EiTB, Argia 2, DiarioVasco 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

errematea eman 11: Berria 6 (“Aurkariak zaindu, onenaren gurpilari itsatsi, haren erritmoari majo sufrituta eutsi, eta helmugako marra bistaratu orduko, errematea eman”), Ramon Saizarbitoria 2 (“Eta errematea emateko, gustuko zuen esatea Benito gizajoak nire meriendaz arduratuta esan zituela azkeneko hitzak”), Iñaki Zabaleta (“Besoak zabaltzen zituen Kellyk adierazpen aldrebesa esaten bazenuen, come on, mesedez! batekin errematea emanez”), Anjel Lertxundi (“Eta, ikusten ari nintzenari errematea emateko, Angeloren lagunak alde egin zuen bat-batean, ezer gehiago esan gabe eta ni soto hartan bakarrik utzita”), Xabier Olarra (“Utzi niri lan hori, eta errematea emango diot”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erremate sarreran.

errematean atera
ad.-lok. Enkantean atera. Urtero errematean ateratzen ziren Arrateko mahaiak erromeria egunerako.

Aztergaia: errematean atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

errematean ipini
du ad.-lok. Enkantean ipini. Errematean ipini genuen mila eta bostehun pezetan.

Aztergaia: errematean ipini

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

errematera atera
ad.-lok. Errematean atera.

Aztergaia: errematera atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper