50535 emaitza bilaketarentzat - [16101 - 16150] bistaratzen.

errematxatu, errematxa, errematxatzen
1 du ad. Heg. Iltze edo kideko bat, atera ez dadin, bi buruetatik zapaldu.
2 du ad. Heg. Errematxeekin lotu edo josi.

Aztergaia: errematxatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

errematxa, errematxatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Heg.

errematxe
iz. Heg. Iltze mota berezia, alde bietatik zapalduz gauzak lotzeko erabiltzen dena.

Aztergaia: errematxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

erremediarazi, erremediaraz, erremediarazten
du ad. Erremediatzera behartu.

Aztergaia: erremediarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erremediaraz, erremediarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

dio ad.

erremediatu, erremedia, erremediatzen
du ad. Kalteez mintzatuz, indarrik gabe utzi edo gerta daitezen eragotzi. Hain erraz erremedia nezakeen hutsegitea. Harrotasunak eginiko kaltea apaltasunak erremediatu zuen. Huts egina erremediatzen gaitz da. Mundu honetan gauza guztiak erremediatzen dira. Jainkoak erremediatzen ez badu.

Aztergaia: erremediatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erremediatu, erremedia, erremediatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erremediatu, erremedia, erremediatzen

erremediatzaile
adj./iz. Erremediatzen duena. Gaitz guztien erremediatzailea.

Aztergaia: erremediatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

erremediatze
iz. Kaltea indarrik gabe uztea edo kaltea gertatzea eragoztea.

Aztergaia: erremediatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

erremedio
iz. Zerbait erremediatzeko bidea edo gauza; sendagaia. Gure hutsegiteen erremedioa. Gaitz guztien erremedioa. Erremedio bat baino gehiago izan dezake huts horrek. Bigarren erremedioa alferrik ez egotea da. Arimako gaitzei erremedio emateko. Erremedio gabeko gaitza. Kontuak ez du erremediorik. Ez kalterik egin nahi delako, beste erremediorik ez dagoelako baizik.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Zenbat sendagile, hainbeste erremedio.

Aztergaia: erremedio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: erremediorik gabe.

erremediorik gabe
adb. Konponbiderik gabe. Erremediorik gabe betiko galdua.

Aztergaia: erremediorik gabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

gabe.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erremedio sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

ezinbestean.

errementaldegi
iz. Errementeria, aroztegia.

Aztergaia: errementaldegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-05-26 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

sutegi, errementaldegi

Euskaltzaindiaren Arauak

errementaldegi h. errementeria, aroztegi.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

hobestekoak dira errementeria, aroztegi

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Zerrenda honetan ez nuke sartuko" (1994-11-02)

 - [E301]: errementeria [proposatzen dut, ordez]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  errementaldegi h. errementaria, aroztegi zerrendan. Bere ustez definizioan sartzea egokiago.

errementari
iz. Metalak, batez ere burdina, lantzen dituen pertsona. Ik. arotz 2. Olagizonak eta errementariak. Errementariaren sutegian. Altzairu onarekin nornahi da errementari.

Esaera zaharrak

Errementariaren etxean zotza burruntzi.

Aztergaia: errementari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

errementari, [(h)arotz]

errementaritza
iz. Errementariaren lanbidea eta jarduera. Hamazazpi urte zituela hasi zen errementaritzan, ikasle gisa.

Aztergaia: errementaritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tza.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "hau ere sartuko nuke ogibidea adierazteko. Halaxe erabiltzen du Manuel Lasartek: "Ukullu zar batean asi nintzan errementaritzan" (Beranduko Lanak, 112.or.)" (1994-10-20)

errementeria
iz. Errementariaren lantegia. Errementeria batean jardun zuen lanean, Iruñean.

Aztergaia: errementeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26
erremerziatu, erremerzia, erremerziatzen
du ad. Ipar. beh. Eskerrak eman, eskertu. Erremerziatzen zaitugu hainbeste faborez.

Aztergaia: erremerziatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erremerzia, erremerziatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Mailak

Beh.

erremin
1 iz. Erresumina; erredura. Lepo gainean eguzkiak ateratako erreminak.
2 iz. Nahigabe, amorru edo haserre iraunkorra, zorigaitz batek edo iraintzat hartzen den zerbaitek eragina. Gerra guztiak galdu egiten direla larrutik ikasi duenaren erremina.

Aztergaia: erremin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

erresumina.

erremindu, erremin/erremindu, erremintzen
da/du ad. Erresumindu. Sudurra eta masailak erreminduta zituen. Erremindurik erantzun zidan.

Aztergaia: erremindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

erremin(du), erremintzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

erresumindu.

erreminta
1 iz. Lanean erabiltzen den tresna. Ik. lanabes. Zoazte erreminta berezien bila! Neurtzeko zinta, mailua, zerra eta bihurkina dira erreminta-kaxako tresnarik ohikoenak.
2 iz. kirol. Pilotako hainbat modalitatetan erabiltzen den tresna. Hara non topatu zituen kutxa handi batean errebotean jokatzeko erremintak: saskiak, eskularruak, pilota zaharrak...
3 iz. kirol. Erremintaren bat erabilita jokatzen den pilota-jokoa. Gaztetan esku pilotan ibili, eta gero erremintara jotzen dugu neska gehienok. Erremintan ez da erraza buruz buru partida onak ikustea, baina atzokoa itzela izan zen. Erremintako pilota-modalitateak, hau da, zesta-punta, pala eta erremontea, protagonista izango ditu Frontoi Luzea saio berri honek.
Azpisarrerak

Aztergaia: erreminta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

makina-erreminta; erremintak, tresnak, tresneria

Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. lanabes.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

lanabes

erremolatxa
1 iz. Heg. Landare hosto-handia, sustrai mamitsu eta azukreduna duena (Beta vulgaris). Ik. beterraba. Arabako lurra oso ona da erremolatxa hartzeko.
2 iz. Landare horren sustraia. Arrautza bat eta erremolatxa xerra bi jan ditu.

Aztergaia: erremolatxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: erremolatxa; frantsesarbi: Beta vulgaris; azukre-erremolatxa: Beta vulgaris var. Saccharifera.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

betarraba (Xa Odol)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erremolatxa bakarrik jaso da, 27 aldiz (G: 2; EB-EgAs: 20)

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. Beta vulgaris.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu biak onartu dira, bakarra aukeratu ezinik

erdara bietatiko formak proposatuko dira, bakarra ezarri ezinik (ez dirudi frantses-porru izan daitekeenik hori): beterraba (Ipar.) eta erremolatxa (Heg.)

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Landare eta animalien taxonomi izena

Beta vulgaris

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "erremolatxa / beterraba bi formak hor daude, eta frantses-arbi hitzak (eta ez frantses-porru, txostenean agertzen den bezala) baditu bere eragozpenak. Alde batetik arbi frantses edo frantses-arbi izenarekin ezagutzen da arbi arruntak ez bezala lore urdina duen goiz-arbi mota bat, eta bestetik, hitz nahiko finkatuak dira, agi danean, erremolatxa eta beterraba" (1994-11-10)

erremolatxa gorri
iz. Sustrai biribil eta gorrixka duen erremolatxa barietatea; barietate horren sustraia, jateko ona. Erremolatxa gorria jaten dutenek askoz tumore gutxiago izaten omen dute.

Aztergaia: erremolatxa gorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: 0

LB: 4 “Fruten artean, gereziak, mahatsa, marrubiak, baiak (mugurdiak, masustak, ahabiak...), sandia, eta barazkien artean, berriz, erremolatxa gorria, aza gorria, piper gorria (piperrautsa ere bai, herdoilaren aurkako ongailu indartsua) eta tomatea, edonola prestatuta (bere horretan, zuku eginda, saltsa gisa)“ (Consumer); EPG: “Ez dago Bev Shaw bakarrik, Bill Shaw ere badago, hura ere zapala, sukaldeko mahaian tea edaten, erremolatxa gorriaren koloreko aurpegiarekin eta ile urdinduarekin, eta lepo nasaiko jertse bat jantzita.” (Oskar Arana); ETC: 9 “Erremolatxa gorria jaten dutenek askoz tumore gutxiago izaten omen dute” (Argia).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: erremolatxa gorri (Bot.) remolacha de huerta/mesa; Adorez: erremolatxa gorria: remolacha (de mesa) {Beta vulgaris var. rubra}; Labayru: 0.

Bestelakoak

erremolatxa 1 iz. Heg. Landare hosto-handia, sustrai mamitsu eta azukreduna duena (Beta vulgaris). Ik. beterraba. Azukre erremolatxa: azukrea ateratzeko erabiltzen dena. Bazka erremolatxa: ganadua bazkatzeko erabiltzen dena. Erremolatxa gorria: erremolatxa sustrai-gorria, egosita nahiz gordinik jaten dena. Arabako lurra oso ona da erremolatxa hartzeko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erremolatxa eta gorri sarreretan.

erremolke
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, erremolke-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. atoi].

Aztergaia: erremolke

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh15 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

erremolke iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, erremolke-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. atoi].

erremolke 15; atoi 133.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

erremolke 6; atoi 51.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. atoe.

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Idatzizkoan gomendatutako forma finkatu samar dago, baina komeni da gomendioa mantentzea.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. atoi.

erremonte
iz. Plekako pilota-jokoa, xistera ez oso sakonaz eta atxikirik egin gabe jokatzen dena. Heldu den astean aurkeztuko dute Binakako Erremonte Txapelketa.

Aztergaia: erremonte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

Prestas: 27 lek. (B 4 / G 23).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

erremontista
iz. Heg. kirol. Erremontean jokatzen duen pertsona, bereziki, erremontea ogibide duena. Gaur beteko dira ehun urte Jesus Abrego jaio zela, askorentzat historiako erremontista onena izandakoa.

Aztergaia: erremontista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): erremontista 33: Deia 2 (adib.: “Jokoz Mintzo Doneztebeko erremontistak”), Berria 22 (adib.: “Gaur beteko dira ehun urte Jesus Abrego, 'Arroitzeko magoa', jaio zela, askorentzat historiako erremontista onena izandakoa”), EiTB 7 (adib.: “Patxi Zeberio erremontista elkarrizketatuko du Garikoitz Udabek”), DiarioVasco 2 (adib.: “Datorren otsailaren 5ean omenaldia egingo zaio Garikoitz Altuna erremontista amezketarrari Hernaniko Galarretan, bere enpresak eta lankide izan direnek eskainia”); erremontelari 6.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: erremontista 25, Berria (adib.: “Nafarroako kirolari ezagun asko zeuden han: Osasuna eta Portlandeko jokalariak, pilotariak, Koteto Ezkurra erremontista, Patxi Vila txirrindularia...”); ez dugu erremontelari formarik aurkitu.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: pilota. Modalitateak: errebotea, erremontea, eskuz edo esku-huska, laxoa (guante), pala (handi, motz, txiki eta zabal), pasaka (pasakako pilota joko), pleka (plekako joko), trinketa, xarea, xistera edo zesta-punta. Pilotariak: erremontelari edo erremontista, palari edo palista, pilotari, puntista, trinketlari. Pilota motak: pilota apal (baxu*), arin, astun, bizi, gozo, bigun, harro, jauzilari, larru-leun, larru-goxo, larru-bero, motel (baxu*), pisu, torta (motela). Jokoa: bote edo punpa (bote laster, punpa laster), dejada edo ñaku, errefera (sakea edo botea itzultzea), horma-bikoa egin, pasa-marra, pasa egin, pik edo txost, sake edo bote, tanto (tantu*) edo kintze, txapa gainean, txapapean, txik-txak edo txula. Tokiak: ezkerpareta (frontoia), frontis, frontoi (hobe 'pilotaleku'), kantxa, kontrakantxa, pilota plaza, plaza libro (aurreko pareta besterik ez duen pilotalekua). Besterik: airez / airetik jo, botilero, errebantxa, manomanista (h. 'buruz buruko', 'eskuz banakako'), pilotak aukeratu / bereizi (materiala apartatu*).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es remontista / fr jouer de rémonté: Elhuyar: erremontelari / Nolaerran: - / Zehazki: erremonte-; (jugador) erremontelari / Labayru: - / Adorez5000: (de caballos) zaldi-hazle, zaldi-zaintzaile; (Dep.) (pelotari de remonte) erremontista, erremontelari.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf lantaldeak erremontelari sarreran esandakoa (2003-01-15): “ [34.11] finkatu-hedatu gabea da lantaldearen informazioetan; eta bada erremontista mailegua hobetsiko lukeenik”.

Lantaldearen irizpideak
Ez du "baldintza minimoa" betetzen, baina onartzekoa da

Ez du baldintza minimoa betetzen, baina onartzekoa da Heg. markarekin. Hori bakarrik erabiltzen da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Jakite-arloak

Kirol.

erremusina
iz. Ipar. zah. Limosna. Ik. amoina. Sal itzazue zuen onak eta eman itzazue erremusinatan.

Aztergaia: erremusina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. Zah. 'limosna'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. (Zah.) Ik. amoina, limosna

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Erremusinari (gehitzeko):hitz zahar hau behialako kargu bat zen `limosnero', eta gaur erdarazko limosna hobetsi badugu ere, komeniko litzateke kargu hori bere egiazko izen historiko horretan uztea.

 - [E116]: begiratu dut pixka bat, eta hau ikusi dut: a) Axularrek erabili du, behin, "hitz zahar hau", eta ez testu arruntean txertatua, baizik pertsona baten titulu gisa; b) titulua da, eta ez kargua, Axularrek aipatzen duena, garai hartan eta Frantziako monarkiaren inguruan ezaguna zen titulua; gehixeago zehaztuz, esango nuke delako titulua ez dela erremusinari soila, baizik (Frantziako) lehenbiziko erremusinari (alegia, bi direla horiek, ministro eta lehen ministro kargu banaren adierazleak diren neurri berean); c) bestetan, adiera sailak dituzte aumônier, capellán, limosnero erdarazko titulu eta karguek, historian zehar franko aldatu direnek, eta ez modu berean leku guztietan. Hitz bitan esateko: horietaz nekiena baino askoz gehiago da ez dakidana, eta izango da datu zehatz eta argiagoak ekar ditzakeenik.

 - Erabakia: (2008-04-25) utzi dagoen moduan.

erremuskada
iz. bizk. Purrustada. Gurasoek agintzen dutena erremuskada eta mukerkeria gabe egitea.

Aztergaia: erremuskada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'purrustada'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. Ik. purrustada

erren2
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, erren-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'erraina' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. errain1].
errenazimentu
iz. XV. eta XVI. mendeetan gertatu zen kultura- eta arte-mugimendua, antzinako mundu klasikoaren hainbat alderdi eredutzat hartzen zituena; mugimendu horrek iraun zuen garaia. Ik. berpizkunde; pizkunde 3. Hantxe zabaldu zen Errenazimentuaren hazia, herri hizkuntzak suspertu eta, pixkanaka, latina baztertu zuena.

Aztergaia: errenazimentu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:11 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: Errenazimentua / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: Errenazimendu

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-mentu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Errenazimentu: Ernazimendu ere erabili da, eta euskal itxura hobea dauka erna(ra)zi- rekiko antzagatik. Gogoan izan hitz hau erabat espainola dela (Cf. fr, ingl. Al. Renaissance) eta ez duela inolako tradiziorik gure artean.

 - [E116]: ez diot antzik ematen zer esan nahi duen "euskal itxura hobea dauka erna(ra)zi-rekiko antza" delako horrek, baina egia da errenazimentu hori "erabat espainola dela" eta "ez duela inolako tradiziorik gure artean" (baldin tradizio zaharraz ari bagara behintzat); egia da, orobat, "ernazimendu ere erabili" dela (ik. lantaldearen txostena): 3 aldiz bildu dute XX. mendeko corpusean ernazi- formakoa eta 7 aldiz gaurko prosaren corpusean; errenazi- formakoa, berriz, 61 bat aldiz lehenengoan, eta 36 aldiz bigarrenean. Nik ez dakit hiztegi batuan jaso behar dugun, bere soilean jaso behar dugun, pizkunde definitzaile duela jaso behar dugun... baina argi baino argiago diote idazleek zein jaso behar den, bat jasotzekotan: errenazimentu. Nire proposamena: errenazimentu iz. "pizkundea".

 - Erabakia: (2008-04-25) errenazimentu.

errenbolia
iz. g. er. Zirimola, zurrunbiloa.

Aztergaia: errenbolia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zirimola, zurrunbiloa.

errendarazi, errendaraz, errendarazten
du ad. Errendatzera behartu. Kolpeka errendarazi zituzten.

Aztergaia: errendarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

errendarazi, errendaraz, errendarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

errendarazi, errendaraz, errendarazten

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Ez da horien beharra ikusten [errendarazi, errendatu, errendatze], emate aditzaren bidetik jo daitekeelako (kontu-arrazoiak ematea aski dela ematen du).

 - [E116]: lehen itzulian emanak dira errendarazi eta errendatu, eta hor uztekoak; -tze osaerakoak, berriz, sistemaren araberako erregularrak direla esan ohi da lantaldearen oharretan, eta aiseago jasotzen direla hiztegian gutxitan erabili diren bestelako formak baino (edo aski dela behin erabili izana, hiztegian aipatzeko). Axularrek erabili du errendatze hau (eta Xarlem pastoralak), eta Axularri hartua da kontu-errendatzea adibidea ere. Nik ez dut kendu beharrik ikusten.

 - Erabakia: (2008-05-30) Adibidea kenduz jasoko da errendatze izena (eta bere hartan utziko dira lehen itzuliko errendarazi eta errendatu sarrerak).

errendatu, errenda, errendatzen
1 du ad. Eman, bihurtu, itzuli. Nori berea errendatu. Jainkoari eskerrak errendatu. Laudorioak errendatzen dizkizut, ene Jauna.
2 da/du ad. Bilakatu. Beren faltaz errendatu dira onbehar. Grazia hura erdiesteko gai errenda nazazu.
Azpisarrerak

Aztergaia: errendatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

errendatu, errenda, errendatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

errendatu, errenda, errendatzen

errendatze
iz. errendatu aditzari dagokion ekintza. Heriotzarik edo kontu errendatzerik ez balego bezala.

Aztergaia: errendatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

kontu-errendatzea.

errendimendu
iz. Erabilitako baliabideen eta lortutako emaitzen edo etekinen arteko proportzioa. Gorputzaren erregai sistemak errendimendu harrigarria erakusten du egiaz, baina baditu akats batzuk.

Aztergaia: errendimendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
errenditu, errendi, errenditzen
1 da/du ad. Norbait aurre egiteko gauza ez dela gertatu edo utzi; bereziki, etsaiaren aurrean amore eman, aurre egiteari utzi, borrokan etsi. Errenditzeko agindu zion.
2 da ad. Etsi. Gazte hauek ezin dira herrian errenditu; kanpora behar derrigor. || Bere herrian bizitzera errenditu ezin, eta mundua ibili zuen.

Aztergaia: errenditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

errenditu, errendi, errenditzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

errenditu, errendi, errenditzen

errenditze
iz. errenditu aditzari dagokion ekintza. Errenditze horri esker, bizitza berri baten aukera etorri zitzaion.

Aztergaia: errenditze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berria, erabili gabea, baina egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-zio.

errenka
1 iz. Errenkada.
2 adb. Errenkadan, lerroan. Errenka ipini ditu, erdal itzulpena aldamenean emanik.
Azpisarrerak

Aztergaia: errenka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

errenkan.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 iz. Bazt. Ik. errenkada. 2 adlag. 'errenkadan, lerroan'.

errenkada
1 iz. Bata bestearen ondoan edo atzean ezarritako pertsona edo gauzen segida. Ik. lerro; ilara; andana. Lehenengo errenkadan neska-mutilak. Hamargarren orrian, laugarren errenkadan. Etxe zuri handi haiek, errenkada luzean, itsasoari begira.
2 iz. Kalkulu-orri edo taula batean, ezker-eskuin doazen gelaxkek edo bertan dauden datuek osatzen duten segida.
Azpisarrerak

Aztergaia: errenkada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
errenkadan
adb. Lerroan, lerro-lerro. Ik. herronkan; erreskadan. Elkarren atzean, hirurak errenkadan. Errenkadan jarrita, eserita zeuden.
Loturak

Aztergaia: errenkadan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: adib. / LurE: adib. / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

errenkada sarrerari dagokion azpisarrera.

errenkan
1 adb. Segidan, etenik edo hutsarterik gabe. Lau partida errenkan irabazi ditugu.
2 adb. Errenkadan, lerroan. Ontziak banderaz apaindurik, errenkan guztiak.
Loturak

Aztergaia: errenkan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

errenka sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

segidan, etenik edo hutsarterik gabe.

errenta
1 iz. Besteren etxea, lurrak eta kidekoak erabiltzeagatik hilero edo urtero, batez ere dirutan, ordaindu behar den kopurua. Ik. alokairu 2. Oso merkea zen errenta. Errentako etxeen salneurriak behera egin du etengabe. || Errentapeko etxebizitza.
2 iz. Ondasun edo kapital batek epe jakin batean ematen duen mozkina. Urtean sei mila euro errenta ematen duen kapitala.
3 iz. Pertsona edo erakunde batek denbora-bitarte batean irabazten duena. Enpresei eta errenta altuak dituztenei zergak handitzea proposatu du lehendakarigaiak.

Esaera zaharrak

Jokoa ez da errenta.

Aztergaia: errenta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: errentan eman , errentan hartu .

errenta aitorpen, errenta-aitorpen
iz. Pertsona edo erakunde batek Administrazioari denbora-bitarte batean irabazi duenaren berri ematea, zergetan ordaindu beharrekoa kalkulatzeko erabiltzen dena. Ekainaren 25era arteko epea dute arabarrek aurtengo errenta-aitorpena egiteko. Donostian, guztira, 104.685 errenta-aitorpen aurkeztu zituzten. Errenta aitorpenaren kanpaina.

Aztergaia: errenta-aitorpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh37 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB 319 (Aizu 1, Argia 13, Berria 102, Deia 2, DiarioVasco 93, Euskal Herriko Agintaritza 1, EiTB 48, Elkar 7, Erlea 1, Consumer 18, Euskaltzaindia 1, Laneki 1, UEU 7, Uztarria 15); ETC: 1.170

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: errenta-aitorpena: declaración de la renta / Adorez: errentaren aitorpena: declaración de la renta / Labayru: Errenta-aitorpena: Declaración de la renta/ NolaErran: 0. / Euskalterm: errenta-aitorpen (Hezk.).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: declaración de la renta.

aitorpen iz. Zerga-aitorpena. Errenta aitorpenaren kanpaina. Aitorpena egitera behartuta daude 8.500 eurotik gorako diru sarrerak izan dituztenak. // desgrabatu du ad. Heg. Ekon. Zergak arindu, zerga gisa ordaindu beharreko zenbatekoa txikiagotu. Ez zaie aparteko zergarik jarriko, eta ez dute errenta aitorpenean desgrabatzeko zailtasunik izango. // errenta 3 iz. Pertsona edo erakunde batek denbora-bitarte batean irabazten duena. Errenta aitorpena.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aitorpen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Badakit elkarketa librea dela, baina ia-ia termino dela esango nuke. Azpisarrera izatea behintzat ez du merezi?

 - [E116]: zalantza handiagoak ditut nik E123k baino: a) hasteko, beheraxeago ageri den arazo bera dugu hemen (ik. errenta per capita), kontuan izan behar dugun 'irabazkina' adierarena, orain eta hemen konpondu beharrik ez badugu ere; gutako batzuek, gainera, ez al dituzte irabaziak edo zergak aitortzen, errenta aitortu ordez (cf. fr déclaration de revenus [imposables] / déclaration d'impôts)?; b) ia-ia terminoa izan liteke, baina egokiagoa iruditzen zait neri honelakoak adibide gisa ematea hiztegi arruntean: egia da bestela ere jokatu izan dugula behin baino gehiagotan, eta zaila dela hiztegi arruntaren eta bestelakoen arteko desberdintasunak zorrotz bereiztea, baina saiatu beharrean garela uste dut; c) ezaguna eta hedatua da gaur aitorpen hori, baina ez dakit zenbat iraun dezakeen, edo noiz aldatuko duen administrazio honek edo besteak; d) zalantza handiak ditut, gainera, hori baino egokiago ez ote den "errenta-adierazpena" edo holako zerbait. Nik utziko nuke bakean oraingoz, aipatu gabe.

 - Erabakia: (2008-05-30) kendu lerroa.

errenta ordaindu
du ad.-lok. Gariarekin errenta ordaintzen zuen. Etxejabe batzuk beren maizterrak errenta ordainduko ez dien beldur dira.

Aztergaia: errenta ordaindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

errenta pagatu
du ad.-lok. Maizterrek errenta pagatzen ez duten edo etxean kalteak eragiten dituzten kasurako. Etxeko errenta pagatzeko dirurik gabe.
Ohiko lexiak

Aztergaia: errenta pagatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

errentadun
1 iz. Maizterra. Ik. errentari; errentero. Zorrak arrunt garbitu zituen errentadunak.
2 iz. Errentatzailea. Nik ez dut kezkarik, dirua dut, errentadunen modura, ez nagusirik, ez emazterik, ez haurrik.

Aztergaia: errentadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

errentan eduki 1 (Ud); errentan eman 2 (Gy, Echn Mt 21,33); errentan ibili 1 (Salav); errentan ifini (imini) 2 (It Dial, Ur Dial); errentan izan 1 (Dv Dial); arrandan ezarri 3 (Ip Dial, Ox, Ardoy SFran); arrandan utzi 1 (HU Zez); `maizterra' adierakoak dira: errentadore 9, B (Eguzk GizAuz 5, Akes Ipiña 4); errentadun 1, IE (Ox); errentari 2, B (Añ LoraS); errentatzale 1 (Volt); errentero 5: B 1 (AB AmaE), G 4 (AA II, VMg 3); errenteru 20, B (Zav Fab, fB Ic 4, JJMg BasEsc 4, Ur Dial 4, Kk Ab 3, Erkiag BatB, Etxba Ibilt 2, Akes Ipiña). Eta gainera, OEH argitaratuan: Azc PB, CatElg.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errentan (h)artu 8 (Geografia/OHO 2, S. Goñi, I. Azkune, Elhuyar 3, Gure Erria 1972); errentan eman 3 (I. Azkune, I. Mendiguren, Elhuyar); errentan eskaini 1 (UZEI); errentan imini 1 (Santa Mariñe 1994); errentan utzi 2 (Geografia/OHO, Gte); errentabide 3 (hauetan errentabide arazo 1): Lurgintza 2, G. Ansola; errentamendu 11 (hauetan errentamendu askatasun 1, errentamendu-gastu 1, errentamendu-kontratu 2): B 1 (J. Artaraz), EB 10 (Azterketa Historikoak/1 2, AAO 1989 2, Elhuyar 2, NPAO 1994 2, Eustat 1991, S. Goñi); errentabilitate 2: Egin 1980, L. Uruburu; errentable 4: Elhuyar 2, I. Borda, J. Sudupe; errentagarri 22: B 3 (J. Artaraz), EB 19 (Zerbitzuan 1986, Elhuyar 3, UZEI 2, Hizkuntza/OHO, K. Zalbide, A.M. Abate, Balea eta euskaldunak, K. Santisteban, SIADECO, Aita Santuen Erroman, P. Iztueta, Egunk 1993, A. Iban 2, M. Gartzia 2); errentagarriki 1 (A. Sagarna); errentagarritasun 16 (errentagarritasun erizpide 1); errentapen 10; cf. infra; errentatu 2 (Geografia/OHO, Elhuyar); errentatze 1 (Herr 1973); errentadun 5 `jabea' (UZEI, Biztanleria 1987, J. Urrutikoetxea, Vill AxMGL, Etxde); errentatzaile 2 `jabea' (Elhuyar, NPAO 1994); errentari 4 `maizterra' (Azterketa Historikoak/1, Elhuyar 3); errentero (errenteru) `maizterra' 15: B 11 (Zubk), EB 4 (OñatiLib 1982, Telleriarte, Elhuyar, L. Aldoy).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errentabilidade : DFrec 1; errentabilitate : DFrec 1, AB38 2, AB50 8, Euskalterm 4; errentabilizatu : AB50 2; errentable : DFrec 3, AB50 2; errentadore : AB50 1 (rentero); errentadun : Euskalterm 1 (rentista); errentagarri : DFrec 14, AB38 8, AB50 5, HiztEn, LurE, Euskalterm 2; errentagarritasun : DFrec 2, AB50 3, HiztEn, LurE, Euskalterm 10; errentakor : DFrec 9, AB50 2 (errentakortasun); errentamendu : HiztEn, Euskalterm 16; errentan eduki : DFrec 1, Euskalterm 1 (errentan edukitze); errentan eman : DFrec 1, Euskalterm 5; errentan hartu : DFrec 1, HiztEn (AS), Euskalterm 3; errentan utzi : Euskalterm 1; errentapen : cf. infra; errentari : AB38 3 (rentista 2; rentero 1), HiztEn (maizterra), LurE (maizterra), Euskalterm 1 (arrendatario); errentatu : AB50 1, HiztEn, LurE (eta errentatze); errentatzaile : HiztEn (jabea), Euskalterm 2 (arrendador); errentero : AB50 1 (rentero), HiztEn (maizterra), LurE (maizterra), Euskalterm 1 (rentero).

Sektore jakin bateko informazioa

AgAld hitz-bilduma: arrendado (alogeran hartutako), arrendador (alogeratzaile, errentatzaile, alogeran hartzaile), arrendamiento (alogera, akurapen), arrendar (alogeran hartu, alogeran eman), arrendatario (alogeratzaile, maister, alogeran hartzaile), rentabilidad (irabazgarritasun, etekin, irabazgaitasun, emankortasun), rentabilizar (etekinak atera), rentable (errentagarri); AdminEL: arrendador (alogeratzaile, alogereko); arrendamiento (errenta, alokairu; alogeratze, alokatze); arrendar (alokatu, alogeran eman, errentan utzi, errentan hartu, alogeran hartu, akuran hartu, akuratu); arrendatario (alogereko, maizter); arriendo (alokatze, alogeratze; aloger, errenta); renta (aloger(a), errenta, mozkin, irabazi); rentabilidad (errentagarritasun, emankortasun); rentable (errentagarri); HezkAdmin: errenta, errentagarri, errentan eman, errentan hartu, errentan jarri, errentatzaile (arrendador); LurraldeAntol: arrendador (alogeran ematen duena), arrendamiento (alogera), arrendar (alogeratu), arrendatario (maisterra), rentabilidad (etekina), rentabilizar (etekina atera), rentable (errentagarria, emankorra); AdminMila: errenta-aitorpen; errentamendu, akurapen, errentatze, alokatze; errentatu, akuratu, alokatu; errentari (arrendatario); errentatzaile, akuratzaile (arrendador); EurItune: renta (irabaziak), rentabilidad (etekinik handiena).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errenta : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Lh DBF, DRA, PMuj DVC (eta errentagabetu, errenta-legeak); errentadore : HiruMila (Ik. errentari); errentadun : EuskHizt (maizterra), HiruMila (jabea), PMuj DVC (jabea); errentagarri : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, PMuj DVC; errentagarritasun : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE; errentamendu : HiruMila, ElhHizt; errentan hartu/utzi : EuskHizt (adib.), HiruMila (errentan hartu/eman), ElhHizt (AS), Lur EG/CE eta EF/FE (errentan hartu/eman: AS); errentape , errentapeko (maizterra): HiruMila; errentapen , errentalari (jabea): PMuj DVC; errentari : EuskHizt (maizterra), HiruMila (maizterra, jabea), ElhHizt (maizterra), EskolaHE (maizterra), PMuj DVC (maizterra); errentatu : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lh DBF, PMuj DVC; errentatzaile : HiruMila (maizterra, jabea), ElhHizt (maizterra, jabea), PMuj DVC (maizterra, jabea); errentero : EuskHizt (maizterra), HiruMila (maizterra), ElhHizt (maizterra), EskolaHE (maizterra). Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Iritzi-emaileen oharrak ezagutu behar dira

datuak eskainiz, iritzi-emaileek diotenaren zain geratu da batzordea

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adiera berria gehitzea eskatu da; alegia, bere ondasunen errentatik bizi den pertsona izendatzeko ere erabiltzen dela gaur egun. (2023-09-12)

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-ero/-dun

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adiera mugatzeko zailtasunak

errenta hartzen duena (lantaldeak proposatzen du adiera hori #mdash#cf. iritzi-emaileak dioena#mdash#, gehiago zehaztu-mugatu gabe, eta 'errenta ordaintzen duena' adierazteko maizter aski delakoan).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "errentero / errentari / errentadun horiekin batera, eta kasu guztietan erabilgarria izango ez bada ere, gero eta gutxiago erabiltzen den maizter hitz jatorra hor dugula gogoratzea ondo legoke" (1994-11-10)

 - [I102]: ezin daiteke banaketa semantiko bat proposa eta alde batetik errentari 'etxe bat errentan duena' esateko erabili, eta errentadun 'etxe baten errenta jasotzen duena' esateko? Kasu horretan errentero alde batera utziko litzateke" (1995-01-10)

errentagarri
adj. Etekina ematen duena. Enpresa hau errentagarria da. Euskal zinemagintza errentagarri eta kalitatezko baten aldeko apustua. Basoa berritzeko ahalegin bat egiten badugu, errentagarria izan daiteke.

Aztergaia: errentagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: rentable.

Informazio osagarria
Oinarri gabea da

eratorri oinarri gabea: ik. oharra s.u. errentatu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

errentagarritasun
iz. Errentagarria denaren nolakotasuna. Inbertsioen errentagarritasuna. Jarduera horretan ahalik eta errentagarritasun handiena lorturik.

Aztergaia: errentagarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Errentagarritasun: Rentabilidad"; "Errentagarritasun inplizitu: Rentabilidad implícita".

Informazio osagarria
Oinarri gabea da

ik. oharra s.u. errentatu.

errentamendu
iz. Alokatzea; bereziki etxebizitzen edo lurren alokatzea. Hiri Errentamenduen Legeak babesten ditu jabearen eta maizterraren eskubideak. Errentamendua amaitzean.

Aztergaia: errentamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-09-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh571 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu errentamendu formarik.

errentamendu 492: Argia, Berria 2, Deustuko Unibertsitatea 218, EiTB 3, Elkar, Consumer 61, Espainiako Gobernua 18, Gomylex 151, Laneki 2, Nafarroako Gobernua 16, UEU.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

errentamendu 1, Berria.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Errentamendu: Arrendamiento".

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

a) normalean, hobestekoak dira errentan emate / errentan hartze bezalako argiak; b) forma neutroaren premia egon liteke, ordea, eta horretarako egokia izan liteke -mendu nahiz -pen osaerakoa; c) aukeran, nahiago du J-L. Davantek -pen osaerakoa, -mendu osaerakoa nahasgarria baita Iparraldean (cf. fr rendement); d) oinarririk gabeko eratorriak dira bata eta bestea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio osagarria
Oinarri gabea da

ik. oharra s.u. errentatu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]:  Errentadun eta errentapen hitzen txostenak ikusita, uste dut hobe dela errentamendu, gehiago erabili delako errentapen baino, nahiz nik nahiago nukeen errentamendu ere ez aipatzea, edo aipatzekotan errentan emate / errentan hartze hobestea.

 - [E116]: "forma neutroaren premia" hori zer den azaldu dit J.A. Adurizek: testu batzuetan, nahita atxikitzen dela anbiguotasuna, 'errentan ematea nahiz errentan hartzea' adierazteko (edo 'a eta b nahiz a edo b' adierazteko), eta ez dela beti inoren testuetan gertatzen hori, baina itzulpenetan, adibidez, halaxe jokatu beharra egoten dela, jatorrizkoak hala agintzen duelako, itzultzaileak ezin jakin dezakeelako jatorrizkoaren egileak adieretako zein zuen buruan, etab. Baina lantaldeak eta E123k aipatu dituztenak kontuan izanik, bere bidea egiten utziko nieke nik ere, eta ikusiko dugu orduan. Proposamena: kendu errentamendu hau eta ondoko errentapen.

 - Erabakia: (2008-05-30) kendu lerroa.

errentamendu kontratu, errentamendu-kontratu
iz. Alokairu kontratua. Errentamendu kontratuan hitzarturiko epea. Kontratuak iraun bitartean errentamendu-kontratuan indarrean dauden baldintzak errespetatzera behartuta dago jabe berria.

Aztergaia: errentamendu-kontratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh45 2024-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 141 (Deustuko Unibertsitatea 86, DiarioVasco 1, Euskal Herriko Agintaritza 2, EiTB 4, Consumer 17, Espainiako Gobernua 3, Gomylex 20, Laneki 6, Nafarroako Gobernua 1, UEU 1); ETC 229

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: errentamendu-kontratu contrato de arrendamiento; contrato de alquiler / Adorez: errendamendu kontratua: contrato de arrendamiento / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: errentamendu-kontratu (Admin.).

Bestelakoak

errentamendu iz. Alokatzea, bereziki etxebizitzen edo lurren alokatzea. Hiri Errentamenduen Legeak babesten ditu jabearen eta maizterraren eskubideak. Errentamendu kontratua. Errentamendua amaitzean.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa, definitu ahal izateko.

errentan eman
ad.-lok. Errenta bat kobratuz, eman. Borda errentan eman nahi zuen.

Aztergaia: errentan eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: alquilar, arrendar. / BEZ: "Errentan emandako lokalen kopurua; Número de locales arrendados".

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

errenta sarrerari dagokion azpisarrera.

errentan hartu
du ad.-lok. Errenta bat ordainduz, hartu. Errentan hartu genuen etxea udarako.

Aztergaia: errentan hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: alquilar, arrendar.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu: -n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

errenta sarrerari dagokion azpisarrera.

errentari
iz. Maizterra. Ik. errentadun. Beren errentariak estura errukarrian jartzen dituzte.

Aztergaia: errentari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Errentari: Arrendatario".

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

aski da, lantaldearen ustez, maizter forma (eta, bigarren mailan, errentero).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-ero/-dun

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  errentari forma bere horretan jasotzeak ez du kalterik egiten; alderantziz, horixe erabili da errentamenduen legea itzultzeko orduan eta zuzenbide zibileko hainbat eskuliburutan, eta, beraz, zerrendan agertzeko modukoa da.

 - [E116]: adieren banaketa eginez, errentadun eta maizter formekin etsi du lantaldeak, hala ohartaraziz lehenari egindako oharrean (onartua dugu forma hori bere adierarekin: 'errenta hartzen duena'). Errentadun onartua dugu dagoeneko, oharrik gabe (errentadun iz. "errenta hartzen duena"); errentari ere jaso nahi du E210ek, eta hau ez da errentapeko bezalakoa (hau da, ez da forma berria edo asmatua: badu bere tradiziotxoa, eta 'maizterra' adierakoa da tradizio horretan): zuzena da osaeraz eta ilun(ago)a adieraz. Nik ez dakit, ordea, 'maizterra' adierazteko jaso nahi duen E210ek (eta horretarako proposatuko dugun guk), ala 'jabea' adierazteko, edo biak adierazteko, edo forma bakarrik jaso nahi dugun, adierak zehaztea geroko utziz: gehienetan forma soilak ematearen aldeko gara, anbiguotasunak anbiguotasun (eta litekeena da "forma neutroaren premia" izatea hemen ere, goragoko errentamentu hartan bezala); baina egin al dezakegu hori, errentadun definitu ondoren, hau da: adiera izan denean forma bat proposatzeko irizpide? Ikusten duzuenez, galdera gehiegi dut nik, eta argi gutxiegi, zentzuzko zerbait proposatzeko.

 - Erabakia: (2008-05-30) jaso inolako markarik gabe.

errentatzaile
iz. Baserri, lur, etxe edo bizileku bat errentan ematen duen pertsona. Maizterrak ezingo du etxebizitzaren itxura aldatu errentatzailearen idatzizko adostasunik gabe.

Aztergaia: errentatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: arrendador. / PFGZ: "Errentatzaile: Arrendador"; "Negozio, ondasun, meatze edo gauzen errentatzaile: Arrendador de negocios, bienes, minas o cosas". / BEZ: "Errentatzaileak: Arrendadores"; "Errentatzaileak, nekazariak eta iharduera hasi aurreko aitorpena: Arrendadores, agricultores y declaración previa".

Informazio osagarria
Oinarri gabea da

ik. oharra s.u. errentatu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper