50535 emaitza bilaketarentzat - [16201 - 16250] bistaratzen.

erresa
1 iz. Zahi mota berezia edo zahi hondakina.
2 iz. Irin eta zahiz egindako ogia. Etxeko ogia baino kanpoko erresa hobea.

Aztergaia: erresa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

agerraldi guztiak 1900 aurrekoak eta IEkoak (6): 'ogia' adierarekin herres(a), eta herresa formek agerraldi bana dute; 'bermea' adierarekin erres (1) eta erres(a) (3) azaldu dira.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez da agertu; Maiztasun-hiztegietan ere ez.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

erresa /irin eta zahia/

Euskaltzaindiaren Arauak

'zahi-mota berezia edo zahi-hondakina'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

zahi-mota berezia edo zahi-hondakina

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Añibarrok Voces Bascongadas-en bizkaieraz tremesa eta gipuzkeraz errasa aipatzen ditu gaztelerako comuña, pan bazo adierazteko. Baina, txostenean aipatzen den: "53.1.: zahi-mota berezia edo zahi-hondakina | jatorrizkoan: erresa / irin eta zahia/" ongi ote dago? Irina, zahia (eta agian auka) nahasian duen irin bereziak erresiloi du izena (Gipuzkoako Kostaldean, eta garagarrarena bada behintzat) eta ez erresa. Bestalde ogi beltza eta ogi integrala izenak hor ditugu erresa-ri aurre egiteko. Baina gauza bera al dira? Erresa ez ote da garagarra, oloa, zekalea edo beste zenbait ale edo ale nahasketarekin egindako ogia? Eta kontuak kontu, erresa hitza hiztegi honetan sartu behar ote da, ala hori baino erabiliagoak izango diren hitzei lekua egiteko baztertu?" (1994-11-10)

erresaka1
iz. Uhinen atzerakada, itsasertza jo ondorengoa. Erresaka handia dago.

Aztergaia: erresaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2008-05-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  Erresaka hitzak badu hirugarren adiera bat: Merk. erresaka-letra.

 - [E116]: ez dut uste aztergaiko bien parekoa denik E210ek aipatzen duena: ez du lantaldeak aztertu, eta ez dakit onartzekoa den euskara batuan (ez dut halakorik ikusi frantsesez eta ingelesez). Hurrengo itzulirako uztea proposatzen dut, eta eremu horretako hitz oinarrizkoak landu behar dituen taldearen eskutik ikustea guk.

 - Erabakia: (2008-05-30) erresaka 1; erresaka 2 iz. Zah. 'presa, lehia' // eta AS gisa: erresakan adlag. 'presaka'.

erresaka2
1 iz. Ipar. zah. Presa, lehia.
2 adb. Ipar. zah. Erresakan. Otsoak jale handiak dira, erresaka irensten dute.
Azpisarrerak

Aztergaia: erresaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2008-05-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  Erresaka hitzak badu hirugarren adiera bat: Merk. erresaka-letra.

 - [E116]: ez dut uste aztergaiko bien parekoa denik E210ek aipatzen duena: ez du lantaldeak aztertu, eta ez dakit onartzekoa den euskara batuan (ez dut halakorik ikusi frantsesez eta ingelesez). Hurrengo itzulirako uztea proposatzen dut, eta eremu horretako hitz oinarrizkoak landu behar dituen taldearen eskutik ikustea guk.

 - Erabakia: (2008-05-30) erresaka 1; erresaka 2 iz. Zah. 'presa, lehia' // eta AS gisa: erresakan adlag. 'presaka'.

erresakan
adb. Ipar. Presaka. Armen bila doaz erresakan. Etorri baitzitzaion erresakan bere etxeko mutil bat, erratera, andrea hil zitzaiola.
Loturak

Aztergaia: erresakan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: adib. / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erresaka 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

presaka.

erresalbatu, erresalba, erresalbatzen
du ad. Ipar. g. er. Erreserbatu. Jaunak ematen dizkizue astean sei egun laneko; ez du beretzat erresalbatu zazpigarrena baizen. Bere mahaia beti erresalbatua du horrek hemen.

Aztergaia: erresalbatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erresalba, erresalbatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

erreserbatu.

erresalbu
1 iz. Erreserba, zuhurtasuna. Leialtasun bera, amodio erresalbu gabeko bera.
2 iz. Ipar. Erreserba, behar denean erabili ahal izateko gordetzen den gauza.
3 iz. Ipar. Meaz, petrolioaz edo kidekoez mintzatuz, oraindik ustiatu gabe dagoen kantitatea.
4 iz. Ipar. Tokiko landaretza eta animaliak zaintzeko arautegi berezia duen lur eremua.

Aztergaia: erresalbu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
erreseina
iz. Heg. Idazlan edo artelan bati buruzko berri edo iruzkin laburra. Literatura-azterketak, erreseinak, itzulpenak eta idazleekin izandako solasak daude, besteak beste, liburu honetan.

Aztergaia: erreseina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-02-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erreseina 4 aldiz jaso da (J. Urkiza: "Aldizkarietan liburu agerpen unean erreseina laburra egitea, ez da, ondo dakizu, kritika ikasi ta aztertua"; M. Lopez: "zera erantzuten bait dio F. J. Mendigureni, honek egindako erreseina bat dela eta..."; UnescoAlb 1990: "Ez dago dudarik haien edukia emateko esandako hitzen edo argudiatzeko alderdi nagusien erreseina leialak hartzen dituela oinarritzat"; Euskal Estatistika Kontseilua: "Bizkaiko erreseina estatistikoak"); reseinatu behin (Azurm: "Mitxelenak ere denetik zeukan: kritika onak, ez hain onak, oso konbentzionalak, orain ere mila egiten diren modukoak (eta halaxe izan behar, edozein huskeriatxo reseinatu beharra bait zegoen: klasiko bat, eta gero bederatziurren bat) eta batzuk monumentalak, historikoak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

reseña : DFrec 2; erreseina : AB50 2 (hauetan 1 e.-kritika); Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm // eta `reseñable' itzulitako adierazgarri 1 (AB38), aipagarri 5 (AB50) // `reseña' itzulitako albiste (AB50 2, Euskalterm 1), aipamen 2 (Euskalterm), berriemate 1 (Euskalterm), txosten 1(Euskalterm) // `reseñar' itzulitako zehaztu 1 (AB50), esan 1 (AB50) // `reseñado' itzulitako aipatu 4 (Euskalterm).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal reseña / signalement; notice; compte rendu formen ordainak: HiruMila: 1 informe, cuenta: aipamen, berri, kontu, txosten, artikulu; 2 narración sucinta: berri labur; 3 revista de la tropa: ikusketa; 4 ezaugarriak, zertzeladak // ElhHizt: aipamen // Lur EG/CE: Ø // Lur EF/FE: Ø / Ø / txosten, agerbide // Casve FE: ezagütgarri, ezagütbide / argitarzün, argibide, xehetarzün / agerbide // HaizeG FB: seinaldura, seinalatze, seinalamendu / notices: hiralgo / agerbide // T-L LBF: seinalamendu / Ø / agerbide // PMuj DCV: 1 revista de la tropa: erakusketa; 2 señales: ezaugarriak; 3 narración sucinta: berri labur, berrixta; 4 informe, cuenta, razón: kontu, txosten, berri, garbitasunak, argitasunak // Azkue Aurkibidea: txosten; b) es reseñable formarenak: aipagarri: HiruMila, ElhHizt; azpimarragarri: HiruMila; ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea c) Erdal reseñar / rédiger le signalement de; faire le compte rendu de formenak: HiruMila: aipatu, -ren aipamena egin, -ren berri eman, kontatu, azpimarratu, albista eman // ElhHizt: aipatu, -ren berri eman, deskribatu, azaldu // PMuj DCV: berri eman, esan, adierazi, jaulki, kontatu, eralgi, edatsi // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, Azkue Aurkibidea.

erreseina 5: Gorka Bereziartua (“zergatik hasi erreseina hori aitatuz?”), Ainhoa Oiartzabal 3 (adib.: “hainbat erreseina jaso ditut”, “argitara eman gabeko elkarrizketak eta erreseinak gehitu dizkiot”), EiTB (“Aristi da diskoaren aurkezpen erreseinaren egilea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: erreseina 11: Berria 7, Patxi Ezkiaga, Markos Zapiain, Filosofiako Gida, Ana Urkiza.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih. (ez baita nazioartekoa).

Onartzekoa da, Heg. edo Ipar. markarekin

ez du baldintza minimoa betetzen, baina onartzekoa da Heg. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

erreserba
1 iz. Hoteletako, jatetxeetako edo ibilgailu publikoetako lekuez mintzatuz, aldez aurretik hartzea. Erreserbarik ez zutenez, jatetxera 15:30ean itzultzekotan geratu ziren.
2 iz. Behar denean erabili ahal izateko gordetzen den gauza. Ik. erresalbu 2; gordailu. Dolar erreserbak murriztu nahi ditu Txinak.
3 iz. Meaz, petrolioaz edo kidekoez mintzatuz, oraindik ustiatu gabe dagoen kantitatea. Petrolio erreserbak agortzen ari dira.
4 iz. Tokiko landaretza eta animaliak zaintzeko arautegi berezia duen lur eremua. Urdaibaiko erreserba.
5 iz. Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan, indiarrei utzitako lur eremua, lege berezien mende dagoena. Arizonako indiar erreserba batean bizi ziren.
6 iz. Armadaren zatia, jardueran ez diren militarrez osatua, behar izanez gero, ekintzaren batean parte hartzeko deitua izan daitekeena. Eskutitz harekin jakinarazi zioten Espainiaren eta Estatu Batuen arteko gerran ibilitako ofizial asko, erreserban zeudenak, armadara deitu zituztela berriz.
7 iz. Kontua, uzkurtasuna, zuhurtasuna. Ik. erresalbu. Holako gauza baten aurrean erreserba pittin bat eduki beharra zagok.
8 iz. Salbuespena. Bekatoreak oro erreserbarik gabe.
Ohiko lexiak

Aztergaia: erreserba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
erreserba egin
du ad.-lok. Aukeratu hotela eta egin erreserba. Erreserba eginda zeukan jatetxean.
Ohiko lexiak

Aztergaia: erreserba egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

erreserba funts, erreserba-funts
iz. ekon. Banketxeek, merkataritza-sozietateek, aseguru-etxeek eta kidekoek pilatzen duten erreserba, kaudimengabezia-egoeretan betebehar ekonomikoei erantzuteko erabiltzen dena. Ik. berme funts. Krisi urteotan pentsioen erreserba-funtsa 66.000 milioi eurotik 8.000 milioira murriztu da. Gizarte Segurantzaren Erreserba Funtsa. EAk enpresaburuei eskatu die erreserba-funtsak sortzeko lanpostuei eusteko. Gizarte ekintzari kenduz indartu dituzte erreserba funtsak kutxa handiek.

Aztergaia: erreserba-funts

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh42 2024-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 133 (Argia 6, Berria 41, Deustuko Unibertsitatea 11, Europar Batasuna 6, EiTB 1, Consumer 7, Espainiako Gobernua 47, Gomylex 7, Jakin 1, UEU 3, Zuzenbidearen Euskal Akademia 3); ETC 326.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: borondatezko erreserba-funts, nahitaezko erreserba-funts (Ekon.).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa, definitu ahal izateko. Dagokion markarekin jaso.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

ekon.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. erreserba-fondo

erreserbatu, erreserba/erreserbatu, erreserbatzen
du ad. Erreserba egin, gorde. Hari berari dagokion ohorea hari berari erreserba diezaiogun. Gau hartan logela bat erreserbatu zuen. Japoniar jatetxe ireki berri batean erreserbatua nuen mahaia.

Aztergaia: erreserbatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: reservar. / RENFE: "Erreserbatua: Reservado".

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

erreserba(tu), erreserbatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

erresidentzia
1 iz. Adin eta egoera berekoak diren edo antzeko premiak dituzten pertsonak elkarrekin bizitzeko prestatua den etxea, egoiliarrei egokitutako zerbitzuak eskaintzen dituena. Ik. egoitza. Umea haurrentzako erresidentzia batera eraman zuten. Campuseko erresidentzietan bizi ginen. Erresidentzietako egoiliarrak.
2 iz. Agintarien eta handikien bizileku den etxe handi dotorea. Ahmeten etxe dotorea presidentearen erresidentziatik oso gertu zegoen.

Aztergaia: erresidentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1999-02-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh165 2020-12-23 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL: Exonom. 2021-09-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

erresidentzia residentzia. Residencia, domicilio. Joxeparen ardurarik aundiena konbentuan egotie eta residentzi legez ori ipintiarena zan. Gerrika 114. Neuk galdetu neutsen residentzia aldatzeko zer egin biar neban. Ib. 117. Residencia (hospitalaria, de ancianos, etc.). Residentzian ere egon zan illabete pasean. BAyerbe 86. Au be Santanderko Residentziara destinau eben. Gerrika 33.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erresidentzia 19 (hauetan re- 3, -nz- 1): a) 'ospitalea' (edo iz. pr.): Z. Andonegi ("Donostiako Residenzia gaixotegian, bat-bateko egoera tamalgarrian arkitzen da Maiz Azkarraga-tar Justina"); Habe 1984 ("Arantzazuko Ama Birjina erresidentziako Neurologi zuzendariak dioenez, bi eratako eutanasiak erabiltzen dira"); b) 'egoitza': KultUrtekaria 1988 6 ("Nola izena zuen erresidentziak? Residentzia esaten genion, Andereñoen Residentzia, ez zuen beste izenik, ez zuen izen propiorik", "oso gogo onez gogoratzen dut Andereñoen Residentzia, Karlos Santamariak, Pakita Arregik eta beste hainbat pertsonak sortua", "Ni erresidentzia hortara 1.964-ean joan nintzen", "oso gogoz gogoratzen dut esate baterako aurreneko Euskal Udalekua, erresidentzian zeudenentzat-eta"); Egin 1988 ("Euskal komunitatean larriki elbarrituentzako erresidentzia zabaltzeko egin dituen ahaleginak alferrikoak izan direla gogoratzen du koordinadora honek"); B. Kortabarria 2 ("Une honetan 320 ikasle daude erresidentzian", "erresidentzia edozein pisu baino merkeago ateratzen da normalean"); c) 'bizitzea': EHAA 1990 7 ("ezaugarri fitxetan adierazirik erresidentzia, probetxamendu, etxebizitza kopuru eta behe oineko merkatal erabilpenari buruzko xehetasunak", "Enpresak, jakinarazpen egunetik kontatzen hasi eta 15 eguneko epearen barruan, bere erresidentzia edo bere ordezkoarena jakinaraziko dio Administrazioari, eta erresidentzia horrek obretan edo bere kokagunetik hurbileko herri batetan egon beharko du", "erresidentziaz aldatu aurretik, kontratistak Administrazioaren onespena izan beharko du"); J.R. Bengoetxea ("mogimendu libre eta erresidentziarako eskubidea"); .

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erresidentzi : AB50 1; erresidentzia : DFrec 2, AB50 3, Euskalterm 1 (espainian erresidentzia duen atzerritar). Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal residencia / résidence formen ordainak: HiruMila: 1 egoitza, egotetxe; 2 (fam. asiento, residencia fija) paramen; 3 (acción de residir) egote, bizitze; 4 (tiempo de residencia) egotaldi // ElhHizt: bizileku, bizitoki, bizitegi; egoitza, etxe // Lur EG/CE: bizileku // Lur EF/FE: bizileku, egoitza, egonleku // Casve FE: egongia, bizigia, egoitza, etxe // HaizeG FB: egoitza, egon-leku, bizitegi // PMuj DCV: (estancia) egote, bizitze, bizitza; (morada, mansión) bizi-leku, bizi-toki, bizit-etxe, egon-leku, egoitza, etxe, baita; (tiempo de residencia) egon-aldi, egotaro, egotaldi; (obligación de residir) egon-bear, bizi-bear; (acc. de residenciar) kontu-eskatze; (proceso contra el residenciado) zuribide-auzi.

erresidentzia 13: Irati Elorrieta, Fredi Paia 2, Itxaro Borda, Xabier Martin 2, Mikel Peruarena, M. Carmen Oiarbide, EiTB 5. // erresidentzia 167: Aizu (“Gainera, dirua beti inbertitu izan dugu bidaiak egiten, gauzak ikusten... New Yorkera joan ginen, Mexikora ere bai, erresidentzia artistiko modukoak egiteko”), Argia 59 (“Bilboko Arte Ederretako greba edo Bizkaiko erresidentzietakoa, esaterako, iraganeko eta gaur egungo adibide dira, "gure grebaren" lorratza jarraitzen baitute”, “Artedrama plataforma sendotzen eman du urtea, lankide berriekin eta Kultur Leioan erresidentzia egonkorra lortuta”), Berria 27 (“Bide zuzenenetik ezin jo eta Erdiko Amerikatik barrena urratu nahi izaten dute AEBetarako bidea; odisea latza da, bizimodu eroso eta askeagoaren itxaropenean diseinatua, eta bide batez esanda, kubatarrei erresidentzia besteei baino errazago lortzea ahalbidetzen dien legea bertan behera utziko duten beldurrak akuilatua”), Deia 5 (“Kartzelako ariketan, erresidentzian dagoela, seme alabak bi astean bisitan ez zaizkiolako etorri, honela abestu zuen bigarren bertsoaren amaiera: Lauregeita hamar urte beteta/ Nahiz izan nahiko desgaste/ Sekula ez zitzaizkidan egin/ Horren luzeak bi aste”), DiarioVasco 11 (“Erresidentzian zain zuen Euskal Herriak eman duen bertsolaririk handienetakoa, Manuel Lasarte, eta hunkigarria izan zen Lasarte, Egaña eta Lizasoren besarkada”), EiTB 11 (“Berehala gonbidatu zuen bere erresidentziara, haren chef eta sukaldariek prestatzen zituzten jaki japoniar elaboratuak dastatzera eta hor izan zuen erronkak hasiera”), Elkar 25 (“Zure bigarren erresidentzia naturaren erdigunean, gero, klase ertaineko familiak asteburuetarako erakarri nahian”), Erlea 7 (“Kontua da erresidentziako neska batzuek, euskaraz ondo ez zekitelako edo auskalo zergatik, oso erraz jotzen zutela gaztelaniara, eta pezetaren sistema asmatu zela joera horri aukera zabalik ez emateko”), Consumer 5 (“Erresidentzia izaerarik ez duten zentroak dira, autonomia murriztua duten pertsona nagusiak hartzeko pentsatuak”), Jakin 2 (“Gogorra, noski, egileentzat, besarkatu ezin beste erresidentzia, proiektu eta aukera izatetik, ezeren truke eta etorkizun hurbileko erakusketaren ametsik gabe lanean egotera pasa direlako”), UEU 14 (“Zenbait auzitegik ez dute inolako arazorik aurkitu Uruguaiko herritar horiei laneta erresidentzia baimenak esleitzeko orduan lehentasunezko tratu bat aplikatzeko, betiere, eta barne ordenamenduko legedia errespetatuz, bereziki nazioaren enplegu egoera”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: erresidentzia 24: Berria 11, Joxemari Iturralde 3, Pablo Sastre 2, Bernardo Atxaga 4, Xabier Mendiguren Elizegi 2, Arantxa Iturbe, Joxerra Garzia.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

es residencia: Elhuyar: 1 bizileku, bizitoki, bizitegi por motivos laborales tengo que cambiar de residencia: lana dela eta bizilekua aldatu behar dut; 2. egoitza, etxe esta residencia de alumnos suele estar llena todo el año: ikasle-egoitza hori beteta egoten da urte osoan / Adorez: 1 bizileku, bizitoki, bizitegi, egongia, egontoki. 2 egoitza, etxe, egote(-)etxe; residencia asistida: babes-egoitza; residencia no asistida: babesik gabeko egoitza; residencia habitual: ohiko egoitza. 3 [fam. asiento, residencia fija] paramen; los gitanos no tienen residencia fija: ijitoek ez dute paramenik; 4 [acción de residir] egote, bizitze. 5 [tiempo de residencia] egotaldi; Labayru: 1 [Lugar en el que se reside] bizileku, bizitoki, etxe (tb. en composición), bizitetxe, bizitegi; 2 [Ref. al establecimiento] etxe, egoitza, egonleku, egontoki, egongia, paramen. Residencia de ancianos: Zaharren | nagusien etxea, zaharren | nagusien egoitza, hirugarren adinekoen etxea | egoitza / Euskalterm: residencia: egoitza, bizileku; cambio de residencia bizileku-aldaketa, bizilekua aldatzea; coeficiente de la segunda residencia bigarren bizitetxearen koefiziente; derecho de residencia bizileku-eskubide; derecho de residencia permanente bizileku iraunkorrerarko eskubide; libertad de residencia bizileku-askatasun; minirresidencia miniegoitza; permiso de residencia bizileku-baimen, plus de residencia egoitza-plus; residencia asistida laguntzadun egoitza; residencia de ancianos zahar-egoitza; residencia de ancianos inválidos zahar baliaezinen egoitza; residencia de ancianos válidos zahar baliagaien egoitza; residencia de estudiantes ikasle-egoitza; residencia de médicos medikuen egoitza; residencia de personas mayores en situación de dependencia mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza; residencia de tiempo libre aisialdiko egoitza; residencia habitual ohiko bizileku; residencia infantil umeen egoitza, residencia juvenil gazteen egoitza, residencia sanitaria osasun-egoitza; residencia temporal aldi baterako bizileku; segunda residencia bigarren bizitetxe; tarjeta de residencia bizileku-txartel; tiempo de residencia egonaldi; traslado con cambio de residencia bizileku eta guzti lekualdatzea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih. Ez dago premiarik, aski da egoitza.

Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Ez dirudi beharrezkoa denik, nahiz egoitzak ez duen beti balio.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Nazioarteko forma da eta jasotzekoa. Adierak bereizi behar dira.

erresidentzia baimen, erresidentzia-baimen
iz. Estatu batek atzerritar bati bertan bizilekua hartzeko ematen dion baimena. Ik. bizileku baimen. Erresidentzia baimena lortzeko 80 eta 200 euro artean ordaindu beharko dute atzerritarrek.
erresiliente
1 adj. fis. Materialez mintzatuz, deformazio bat izan ondoren berezko formara bihurtzeko gaitasuna duena. Material zeramikoak berez oxidazioarekiko eta narriatzearekiko erresilienteagoak dira tenperatura altuetan.
2 adj. psikol. Gertakari, egoera edo bizipen gogor bat gainditzeko eta aurrera egiteko gaitasuna duena. Hiri erresilientea da, eta halakoxeak dira hango biztanleak ere. COVID-19aren osteko mundu erresiliente, iraunkor eta bidezkoa.

Aztergaia: erresiliente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh34 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 34 (Aizu 1, Argia 2, Berria 6, Deia 1, Elhuyar 1, Elkar 1, Jakin 1, UEU 21); ETC 44

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: erresiliente izond. resiliente / Adorez: 0 / Labayru: erresiliente 1 adj. Psikol., Fis. resiliente / NolaErran: 0. / Euskalterm: 0

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

erresilientzia
1 iz. fis. Material batek deformazio bat izan ondoren berezko formara bihurtzeko duen gaitasuna. Trakzio-saiakuntzaren bidez lor daitezkeen beste ezaugarri batzuk erresilientzia eta zailtasuna dira.
2 iz. psikol. Gertakari, egoera edo bizipen gogor bat gainditzeko eta aurrera egiteko gaitasuna. Gurasoak dira umeari erresilientzia izateko tresnak irakasten dizkioten eragile nagusiak. Hori lortzen badugu, gure erresilientzia handiagoa izango da, eta munduko gatazka handiek gutxiago eragingo digute.

Aztergaia: erresilientzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh339 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 249 (UEU 189), ETC: 499.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: erresilientzia 1 iz. (Psikol.) resiliencia adingabearen erresilientzia edo autonomiaren sustatzea: fomento de la resiliencia o autonomía de la persona menor de edad 2 iz. (Teknol.) resiliencia erresilientzia neurtzeko, hau da, talkarekiko erresistentzia: para medir su resiliencia, es decir, la resistencia a la colisión; Adorez: 0, Labayru: erresilientzia 1 iz. Psikol. resiliencia. 2 iz. Fis. resiliencia; NolaErran: 0. // Euskalterm: erresilientzia (TN; es resiliencia; fr résilience)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Bi adiera sortu, jatorrizkoa teknologiakoa da eta.

erresiñol
iz. Urretxindorra. Nire alaba Mariak erresiñolak bezala xaramelatzen du goizetik arrats. || Txori erresiñola, udan da kantari.

Aztergaia: erresiñol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. urretxindor.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. urretxindor

Lexemen erregulartasuna

ñ/ll salbuespenezkoak, ahoskapen bakarra sabaikaria denean (ik. irizpide honen azalpena, s.u. miñoiak: "ñ" grafia salbuespenezkoa dagokio, zeren, sudurkari bustiaren grafia arrunta "in" den arren euskaraz, grafia honek bi ebakera dituenez Iparralde/Hegoalde banaketaz, aipagai dena bezalako forma zenbaitek ebakera ez-sabaikaririk ez baitu inon)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "eskaintzen diren maiztasun-datuen argitan, nik ez dakusat arrazoirik lehen proposameneko erresinul hori aldatzeko. Egitekotan aski litzateke erresiñul jartzea" (1995-01-25)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Erresiñol: onartua badugu ere, ez dut uste h. urretxindor jarri behar denik, aldaera hedatuago edo hobetsi horrekin definitu baizik, beste erro bateko sinonimoa baita.

 - [E116]: erabakia dugu "h." marka daramatenak batera berrikusiko ditugula itzulia bukatzean (argituko dugu, bidenabar, gauza bera adierazteko erabili nahi ditugun "aldaera" eta "beste erro bateko sinonimoa").

 - Erabakia: (2008-05-30) utzi dagoen moduan oraingoz.

erresistente
iz. Erresistentziako kidea. Erresistenteekin baino ankerrago portatzen omen zen juduekin.

Aztergaia: erresistente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2008-05-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1999-02-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

resistitu 29 (Lç); erresistitu 6: Astar II: -du; Cb Eg II; LE Prog, CatLan 3; eta OEH argitaratuan gainera OA: "Ez da posible iñork aren majestadeari ezer eragoztea eta ezer resistitzea".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erresistente 7 (Elhuyar 1983, I. Iñurrieta, J.A. Berriotxoa, EMBOroi, UZEI, X. Goia, J.M. Azurmendi); erresistitu 6 (M. Pagola, Marxismoa, X. Gereño 2, R. Garate, Egin 1989); erresistibitate 7 (J.M. Agirregabiria, Elhuyar 5, MetalurFisi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erresistente : AB38 3, HiztEn, Euskalterm 4 (hauetan germen e. 1, kolore e. 1, baxera gar(rarekiko) e. 1); erresistitu : AB50 1; erresistibo : AB38 1, Euskalterm 2 (hauetan 1 zirkuitu e.); erresisitibitate : AB38 3, HiztEn, LurE, Euskalterm 3 (hauetan e. elektriko 1, erresistibitateen taula 1) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erresistitu : EuskHizt; erresistente : HiruMila, ElhHizt; erresistibitate : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, lantaldeak zalantzak baititu horren premiaz

jasotzekoa izan liteke 'Erresistentziako kidea' adierakoa; bestetan, aski dira gogor, iraunkor bezalakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: dozena erdi bat testutan ageri 'Erresistentziako kidea' adierakoa (A. Aintziburu, A. Arkotxa, E. Bidegain, I. Borda, E. Jimenez; Berria, Herria); eta ez dut ikusten guk jaso beharrik, gehixeago hedatu arte. Proposamena: kendu lerroa.

 - Erabakia: (2008-05-30) erresistente iz. `erresistentziakoa, erresistentziako kidea'.

erresistentzia
1 iz. Buru egitea, zerbaiti ihardukitzea. Edozein aldaketa-egoerak erresistentzia dakar beti berarekin, enpresetan, erakundeetan... eta edozein lekutan.
2 iz. Etsaiak hartu duen herrialdean bertakoek haren aurka eratzen duten borroka egituratua; borroka horretan parte hartzen dutenen taldea. Herenegun ere, erresistentziak AEBko sei soldadu zauritu zituen Fallujan.
3 iz. elektr. Materialek korronte elektrikoari egiten dioten eragozpenaren neurria adierazteko magnitudea.
4 iz. elektr. Osagai elektrikoa, zirkuitu bateko bi punturen artean erresistentzia elektriko jakin bat sortzeko erabiltzen dena.
5 iz. fis. Indar baten eraginari aurka egiten dion indarra.

Aztergaia: erresistentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
erresistibitate
iz. fis. Material batek duen erresistentzia elektrikoaren neurria, azalera-unitatea eta luzera-unitatea dituen eroalearen erresistentziaren baliokidea.

Aztergaia: erresistibitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis.

erreskada
iz. Errenkada. Mendeen erreskada luzea.
Azpisarrerak

Aztergaia: erreskada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. errenkada.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. errenkada (hau da EBrako hobestekoa)

erreskadan
1 adb. Errenkadan. Txita guztiak erreskadan.
2 adb. Denborazko testuinguruetan, etenik edo hutsarterik gabe. Ik. lerroan 2; segidan 4. Zortzi egun erreskadan, ez jan eta ez edan egon zen.
Loturak

Aztergaia: erreskadan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-01-15 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ERRESKADAN (V-gip ap. Iz ArOñ). En fila, en hilera; seguidos, uno tras otro. Zortzi egun erreskadan ez jan ta ez edan egondu zala. Aran SIgn 27. Iru urtian errezkadan gitxienez bedartzat ezpa-darabil soluoi. ForuAB 147. Txitta zurijaz batera an daruaz batta, ari lotuta, erreskadan beste txitta guztijak. Otx 171s. v. tbn. Ag Kr 19. Kk Ab I 60. Akes Ipiñ 31

erreskadan 60: Deia 3, Berria 30, EiTB 18, Euskaltzaindia, Jakin, Karmel, Argia 2, Erlea 3, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

erreskadan 89: Berria 55, Urtzi Urrutikoetxea 10, Anton Garikano 5, Mirentxu Larrañaga 4, Edorta Jimenez 6, Oskar Arana 2, Juan Garzia, Elizen arteko Biblia, Unai Elorriaga, Jon Muñoz, Anjel Lertxundi, Pello Zabala, Josetxo Azkona.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. gisa / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa errenkadan bezala.

Informazio osagarria
Bigarren mailako oinarriaren eratorrien ordez ematekoa

Ik. errenkadan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erreskada sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Erreskadan: aurreko hitzaren arabera ez dagokio e h baizik: erreskada h errenkadan. Edonola ere ez dakit beti erabateko sinonimoak diren. Agian hitza kentzea hobe.

 - [E116]: ados E208ren ondorioarekin, eta proposamena: kendu lerroa.

 - Erabakia: (2008-05-30) kendu lerroa.

erreskatatu, erreskata, erreskatatzen
1 du ad. Berrerosi. Gatibuak erreskatatzea.
2 du ad. Salbatu; berreskuratu. Mendizale nafar bat zauri larriekin erreskatatu dute Pirinioetan. Maitasunak erreskatatu zuen infernutik. Zaborretatik erreskataturiko hainbat altzari.

Aztergaia: erreskatatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erreskata, erreskatatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

1 berrerosi. 2 salbatu; berreskuratu.

erreskate
1 iz. Berrerostea; bahisaria. Zoritxarrez, ez dut dirurik nire erreskatea ordaintzeko. Infernuan ez da erreskaterik.
2 iz. Salbamendua, laguntza. Mendiko erreskateetan trebaturiko suhiltzaileak. Galerna aurrena eta itsasoko erreskatea hurrena, busti-busti eginda zegoen.

Aztergaia: erreskate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 berrerostea; bahisaria. 2 salbamendua, laguntza.

erreskate lan, erreskate-lan
iz. Orain arte 32 lagunen gorpuak aurkitu dira, baina erreskate-lanetan dihardute oraindik. Berehala balea berriro ere itsas zabalera eramateko erreskate lanak hasi zituzten.
Ohiko lexiak

Aztergaia: erreskate-lan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

erreskate talde, erreskate-talde
iz. Erreskate taldeek lanean jarraitu zuten iluntzean, sutea itzali nahian. Igandean patera bat hondoratu zen eta ordutik erreskate-taldeek 22 gorpu aurkitu dituzte.
Ohiko lexiak

Aztergaia: erreskate-talde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2003-01-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

erresonantzia
iz. fis. Bibratzen duen sistema fisiko batek, bere maiztasunari dagozkion bulkadak jasotzen dituenean, duen anplitude handitzea.

Aztergaia: erresonantzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis.

errespetagarri
adj. Errespetua merezi duena. Gizon errespetagarria. Hitz errespetagarriak.

Aztergaia: errespetagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
errespetagarritasun
iz. Errespetagarria denaren nolakotasuna. Iritzi guztien errespetagarritasuna.

Aztergaia: errespetagarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
errespetarazi, errespetaraz, errespetarazten
du ad. Errespetatzera behartu. Legea errespetatu eta errespetarazi. Bere burua errespetarazi zuen.

Aztergaia: errespetarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

errespetarazi, errespetaraz, errespetarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

errespetarazi, errespetaraz, errespetarazten

errespetatu, errespeta, errespetatzen
du ad. Errespetua edo begirunea izan. Gurasoak maitatu eta errespetatu. Zaharrak errespeta itzazu. Legea errespetatu. Euskalkiak errespetatuz. Alabaren gogoa errespetatzeko.

Aztergaia: errespetatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

errespetatu, errespeta, errespetatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

errespetatu, errespeta, errespetatzen

errespetu
iz. Begirunea. Gurasoei zor zaien errespetua. Errespetua galdu dio. Tradizio luze batek gureganatu dituen izenek errespetua merezi dute. Aberastasunaren banaketan eta naturaren errespetuan oinarrituriko eredu ekonomiko eta soziala.

Aztergaia: errespetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-etu (ik. Maileg, 29)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: [falta] (1993-02)

errespetugabe
adj. Errespeturik gabekoa. Aitak ezin izango zituela beti mantendu bi seme bizkarroi, tripontzi eta errespetugabeak.

Aztergaia: errespetugabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

errespetugabekeria
iz. Errespetua zor zaionaren aurkako egite gaitzesgarria. Santuen irudien alderako errespetugabekeriak.

Aztergaia: errespetugabekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-keria.

errespetutsu
adj. Errespetua erakusten duena, errespetuz, begirunez betea.

Aztergaia: errespetutsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu

errespetuz
adb. Begirunea erakutsiz; begirunea erakusteko. Nagusiari errespetuz begiratzen zion. Errespetuz belaunak lurrean jarriz. || Errespetu handiz mintzatu. Aitaganako errespetuz.
Loturak

Aztergaia: errespetuz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ERRESPETUZ. a) Respetuosamente. "Nagusiari errespetoz begiratzen zion (AN-gip)" Gte Erd 50. Errespetuz aipha bedi / Lurrean zure izena. EZ Eliç 5. Zagotza errespetuz seme batek bere ama baitan duen bezalako fidanzarekin. SP Phil 19. Bathu zituen hamar lepradun haren ganik errespektuz urrun zaudenak. Lg II 173. Jesusen aipatzean / Beti errespetuz / Zeruan bai lurrean / Belaunak doblatuz. Monho 90. Modestijaz, errespetoz, juizijotz, intenzinoe onagaz, ta moribuagaz gitxitan, ta gitxi dantzan egiteko. fB Olg 164. Itz oriek adituta zu eta zure anaiak errespetuz inguratuko zaituztenak. Bv AsL 62. Errespetoz izketan / nezatziyon asi. Yanzi 98. Errespetoz belaunak lurrean jarri. Bilbao IpuiB 147. Ta iñoiz mutillakin joan bear badezu, joan errespetoz, gazte garbi bati dagokion eran. MAtx Gazt 75. v. tbn. LuzKant 117. Etxde JJ 40. SM Zirik 53. Errespetoz: AzpPr 84. Tx B I 45. Basarri 111. Zendoia 237. Larre ArtzainE 200. (Con compl.). Por respeto a (de, etc.). Zergatik Jesu-Kristo bakarrik da kabubageko merezimentuak dituana: eta aren errespetoz, eta ark guretzat irabazi zuelako, Aita Eternoak errukiz begiratzen gaitu. Gco I 405. Limosna egiten badegu munduko errespetoz. Gco II 88. Aingeruak, harentzat errespetuz, etzuen deithu bere Mariaren izenaz. Jaur 352. Bere lera itto zun aitaganako errespetuz eta sendiaren pake alde. Etxde AlosT 94. Formal egoten giñan / orren errespetuz. Ayesta 65. b) (Tras gen.). Con respecto a, en relación a. v. ERRESPETURA. Eta berri deitzen da Testamentu zaharraren respektuz. Lç Adv ** 3v. Erran nahi da hanbat anaie nola arreba, eta ez mundu hunetako aita-amén respektuz, baina Iainkoaren respektuz. Lç Decl ã 1r. Erran du definizioniak abstinenzia ianaren respetuz, zeren edanak ezpaitu barura hausten. Tt Arima 50 (120 respektuz)

adib: sentsazionalismo iz. Zenbait komunikabideren joera, zirrara edo asaldua eragiteko, berrietan gertakaririk harrigarri eta bitxienak nabarmentzen dituena. Gaiari tentuz heltzeko eskatu du, sentsazionalismoa saihestu eta errespetuz idazteko.

errespetuz 440: Aizu 6, ElCorreo 2, Deia 9, Elhuyar, Elkar, Consumer 20, Berria 234, EiTB 86, Jakin 7, Karmel 7, Argia 41, Laneki 8, Erlea, DiarioVasco 17.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

errespetuz 183: Herria 21, Berria 77, Jon Muñoz 9, Elizen arteko Biblia 4, Asisko Frantzizko 4, Karlos Linazasoro, Iñaki Segurola, Anton Garikano, Piarres Aintziart, Fernando Rey, Pello Salaburu, Edorta Jimenez, Edurne Elizondo, Felipe Juaristi, Itxaro Borda, Unai Elorriaga…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa errespetu sarreran.

errespetuzko
adj. Errespetuzko hitzak.
Loturak

Aztergaia: errespetuzko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

errespetu sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

errespontsabilitate
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, errespontsabilitate-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ardura1; erantzukizun].

Aztergaia: errespontsabilitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1999-02-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh20 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

errespontsabilitate iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, errespontsabilitate-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ardura1; erantzukizun].

errespontsabilitate 20.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

errespontsabilitate 9 (Ipar. dira).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Proposatutako erantzukizun forma estandarra da eta hedatua dago. Nolanahi ere, oraindik pixka bat erabiltzen da, eta komeni da debekua mantentzea.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. ardura; erantzukizun.

errespontsu
iz. Hilen aldeko otoitza. Errespontsu bat esan.

Aztergaia: errespontsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
errestatu, erresta, errestatzen
du ad. Erreferatu. Zure sake txarrak errestatuko ditu Udarregi zaharrak.

Aztergaia: errestatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erresta, errestatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

erreferatu.

errestauratu, errestaura, errestauratzen
1 du ad. Artelan batek izan dituen kalteak konpondu. Ik. zaharberritu. Horiekin batera Lucas Cranach artista gaztea kontratatu zuten margolanak errestauratzeko.
2 du ad. hist. Agintetik bazterturiko dinastia edo erregimen politiko bat agintean berrezarri. Ik. lehengoratu. 1948an sozialistek bertan behera utzi zuten Errepublika errestauratzeko estrategia.

Aztergaia: errestauratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

baldintza minimoa betetzen du, eta behar da.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

errestaura, errestauratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Art., Hist.

errestaurazio
1 iz. Artelanak zaharberritzea. Ikasleak ziren gehienak: artearen historia ikasten zebiltzanak eta errestaurazioan espezializatu nahi zutenak.
2 iz. hist. Agintetik bazterturiko dinastia edo erregimen politiko bat agintean berrezartzea. Monarkiaren errestaurazioa.

Aztergaia: errestaurazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: Errestaurazioa / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Art., Hist.

erresto
1 iz. Pilota-jokoan eta beste kirol batzuetan, sakea itzultzea. Errestoan ez zen txukun ibili pilotaria. Erresto ona egin, korrika egin, eta atzealdetik kontrolatu; Davidenko da tenis mota horretan maisua.
2 iz. Errefera ematen duen pertsona. Sakeak zazpi, errestoak hiru.

Aztergaia: erresto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

errefera.

erresultante
iz./adj. mat. Bektore sistema batean, bektore guztiek batera ekitean sortzen den efektu bera eragiten duen bektorea.

Aztergaia: erresultante

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erresultante EB 23: J.M. Agirregabiria 2 ("Lehenengo motako paradoxetan, sistemaren gainean eragiten duten kanpo-indarren erresultantea eta momentu osoa nuluak izan arren, momentu lineal mekanikoa edota momentu angeluar mekanikoa denborarekiko aldatuz joan daitezke", "kanpo-indarren erresultanteak edota momentu osoak ez dute zertan nuluak izan behar"); FisKim/5 ("Egin ezazu adierazpen grafiko bat indar bakoitzaren balioekin eta erresultantearekin"); J. Kortabarria ("Beraz, indar aktiboen erresultantea zera bilakatzen da"); Elhuyar 11 ("Erresultantearen balioa edo modulua, osagaien modulu edo balioen baturak ematen duena da", "Erresultanteak osagaiekiko norabide paraleloa eta norantza berbera ditu", "Bestalde, grafikoki erresultantearen aplikazio-puntua aurkitzean, lerro paraleloak ematen ditu"...), J.R. Etxebarria 3 ("Gainezarmenaren printzipioaren arauera gorputza indar erresultantearen eta beronekin doan momentuaren eraginpean higituko da", "Beraz, indar erresultantearen baldintza baino ez dugu", "Benetako indarra edo indar erresultante erreala deitzen da"); A. Sarriegi 4 ("erresultantearen x edo y ardatz koordenatu bakoitzarekiko momentuak", "S indar erresultantearen aplikazio-puntua", "Erresultantearen aplikazio-puntuaren koordenatuak x eta y bezala izendaturik, honako hau dugu", "Tentsioen berdinbanaketarako S erresultanteak edo indar totalak, sekzio zuzenaren grabitate-zentrutik iragan behar du"); Fisika orokorrra ("Honelatan, ba, indar erresultantearen baldintza, (10-1), baino ez dugu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erresultante : HiztEn, Euskalterm 2 (hauetan haize erresultante 1). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erresultante : HiruMila, ElhHizt. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta Lur EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal resultante / résultant formen ordainak: emaitza : HiruMila (eta emaitzako kopurua); erresultante : ElhHizt; ondorajeko : Casve FE; ondorengo , ondorizko , ondoreko : PMuj DCV; ondoriozko : ElhHizt, Casve FE, HaizeG FB; ondotikako : HaizeG FB. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Jakite-arloak

Mat.

erresuma
1 iz. Agintea oinordetzan jaso duen pertsona bakar batek gobernatzen duen estatua. Ik. erreinu. Belgikako Erresuma. Erresuma Batuan. || Lurreko erresuma.
2 iz. Estatua den herrialdea. SESBen eta beste zenbait erresuma sozialistatan.

Aztergaia: erresuma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

erreinu, erresuma

Euskaltzaindiaren Arauak

: Belgikako Erresuma.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

ez dagokio kontzeptu politikoari ('errege baten menpeko lurraldea' edo), baizik geografikoari: edozein lurralde izan daiteke erresuma, baita errepublika bati dagokiona ere

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "berez zentzu politikoa du hitz honek, 'reino, royaume' alegia, eta halaxe erabili izan da Euskal Herriak erakunde propioak zituenean, Leizarragaren garaian, adibidez. Beste kontu bat da, euskarak azken mendeotan irakaskuntza eta administraziotik izan duen bazterketagatik, gaur egun jende arrunt eta letragabeak ematen dion esangura erabat degradatua, Akademiak zertan onartu behar ez duena. Erdaraz ere hainbat erdaldunek fenómeno, envergadura, dialecto edo indígena, kasu, era arrunt eta traketsean darabiltzate ('harrigarri', 'munta handiko', 'jargoi', 'basati'), baina haien Akademiak, arrazoi handiz, ez ditu horrelako adieretan onesten. Gaur Frantziako Estatua-ren ordez, Frantziako erresuma esatea, kultura mailan bederen, anakronismoa eta desegokia litzateke. Zehaztasunik gabe, derradan bidenabar, haur ipuinetan adibidez, ohizkoa da espainieraz ere hori esatea (En un reino (= pais) muy lejano vivia hace mucho tiempo un pastor...) baina politikaz edo geografiaz ari garenean inork ez luke gaur el reino de Italia esango" (1995-01-25)

erresumin
1 iz. Erredura batek edo gai erregarri batek eragiten duen oinaze sentipena. Asunak eragiten duen erresumina. Erresumin bizia.
2 iz. Atsekabe edo nahigabe sentimena. Bihotzeko erresumina. Nire lehengo gurak oinaze eta erresumin bilakatuko dira. Ez dute inoiz zaharragoek oso begi onez ikusten gazteagoen etorrera; gezurra nioke, neronek, baldin banio ez dudala halako erresumin isil baina bizi bat sumatzen.

Aztergaia: erresumin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
erresumindu, erresumin/erresumindu, erresumintzen
1 da/du ad. Erresumina sortu edo sorrarazi. Zigarroen keak begiak erresumintzen zizkidan.
2 da/du ad. Sumindu. Jainkoa ikusten dut nire kontra, dena erresumindua. Martinen kluba gogoan hartze hutsak erresumindu egiten zuen.

Aztergaia: erresumindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "erresumindu".

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

erresumin(du), erresumintzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

erretablo
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, erretablo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. erretaula].

Aztergaia: erretablo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-02-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: ik. erretaula / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren ordaina

Ik. erretaula.

erretagoardia
1 iz. Heg. mil. Atzegoardia, armadaren atzealdea. Baskoiek armadaren erretagoardia guztiz suntsitu zutela eta ihes egin zutela Karlomagno itzuli baino lehen.
2 iz. Heg. mil. Atzegoardia, armada batek okupatutako lurralde batean frontetik edo etsaiarengandik urrutien dagoen aldea; gerra-denboran, armadek okupatu ez dituzten lurraldeak. 1937ko hasieran, emakumeari dei zuzena egiten zioten erretagoardiako hainbat lanetan parte hartzera joateko.

Aztergaia: erretagoardia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh339 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

erretaguardia. "Retaguarda, retaguardia" Lar. GUDA-GIBEL Retaguardia. * Erkalaren guda-gibel edo atzeko-alde guziak. "Retaguardias de todos los frentes" . EAEg 18-3-1937, 1309. Guda-gibeleko lanak aalik egokien egiñaz. Ib. 1-5-1937, 1595.

LB: 86: Argia 11, Berria 3, Deia 4, DiarioVasco, Elkar 17, Erlea 2, Euskaltzaindia 2, Jakin 2, Karmel 3, UEU 41; atzeguardia 38, atzeraguardia 4, atzegoardia 2, atzeragoardia 23 / ETC: 181, atzeguardia 186, atzeraguardia 18, atzegoardia 21, atzeragoardia 97.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: 0.

Erdaretako formak

es retaguardia; fr arrière-garde: Elhuyar: 1 s.f. (Mil.) atzeguardia, atzealde; 2 s.f. (fig.) atzealde; azken alde está en la retaguardia de la clasificación: sailkapenaren azken aldean dago / Adorez: 1 (Mil.) atzealde, atzeguardia. 2 fig. atzealde; a retaguardia: atzealdean, gibelaldean / Labayru: 1s.f. atzealde, azkenalde, atzeguardia (en lo militar) / NolaErran: gibelaldeko tropa (pl.) (mil.) livrer un combat d'arrière-garde jada galdu borroka batean sartu/jarraiki. BerriaEL: abangoardia, atzeragoardia (abanguardia*, atzeraguardia*).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, baina Heg. erretagoardia formarekin batera atzegoardia ere jasotzekoa da, eta horixe erabiliko da erretagoardia formaren definitzaile gisa: “erretagoardia iz. Heg. Atzegoardia”. Bide batez, goardia sarrera isiltzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

erretasun
1 iz. Erredura, erresumina. Erretasun bat nabaritu zenuen urdailetik gorantz.
2 iz. Errea edo sumindua dagoenaren egoera. Ik. sumindura. Bakean bizitzeko, pozik, bihotzeko erretasunik gabe. Bera ere erretasun suminez mintzatzen zen haren gainean.

Aztergaia: erretasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

erretaula
1 iz. Aldarearen atzeko horman, margolanez, imajinaz eta beste apaingarriz osaturik ezartzen den pieza. Aldare nagusiko erretaula. Ama Birjina Jesus haurrarekin erakusten duen erretaula batean. Erretaularen zati margotuak.
2 iz. Margolan handia, elizakoa bereziki. Ama Birjina bere Haurrarekin erretaula batean pintatua.
3 iz. Gertaera bat, bereziki Bibliakoa, irudikatzen duten laukien saila.

Aztergaia: erretaula

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper