50535 emaitza bilaketarentzat - [16251 - 16300] bistaratzen.

erretegi
1 iz. Zerbait erretzen den tokia. Ik. erretoki. Hondakin erretegia.
2 iz. Batez ere errekiak zerbitzatzen diren jatetxea. Gaur egun boladan daude erretegiak.

Aztergaia: erretegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
erreteila
iz. Teilatua konpontzea. Erreteila martxa onean doa eta, uste baino gapirio gehiago aldatu bada ere, laster batean hasiko dira teilak jartzen.
Azpisarrerak

Aztergaia: erreteila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'teilatu konpontzea'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E201]: sartzea proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1996-11-29): onartu da.

erreteila egin
du ad.-lok. Teilatuan teila berriak jarri. Eliza azpiko etxearen erreteila egitea falta da. Nik zuri mahastian lagunduko dizut eta zuk niri erreteila egiten.

Aztergaia: erreteila egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa. Idatziz gutxi azaltzen bada ere, ahoz oso erabilia da. Bide batez, erreteila sarreran beste adibide bat jaso.

erreten
1 iz. Gizakiak egin edo prestatutako ubide txikia. Alor ertzeko erretena. Erretenak garbitu.
2 iz. Zerbaitetan ageri den sakonune estu eta luzanga. Ileak ongi orraztu erreten zuzen-zuzen batekin (Ik. artesi 2). Bular erretena. Jo omen zuen astoak ostikoz ipurdiko erretenean eta min handia eman omen zion.

Aztergaia: erreten

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
erretilu
1 iz. Zurezko edo lurrezko plater handia, zenbait lagunek batera, bertatik jateko erabiltzen zena. Seiko bakoitzarentzat jartzen zen erretilua eta seiek handik jaten zuten.
2 iz. Plater handia, mahaikideen platerak betetzeko mahaira ateratzen dena. Erretilu bat, entsaladaz betea.

Aztergaia: erretilu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
erretina
iz. Begi barneko geruza, argiarekiko sentibera dena. Irudia erretinara iristen da eta handik garunera bidaltzen dira seinaleak.

Aztergaia: erretina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: sartzea proposatu du.

 - Erabakia: EArau (1996-11-29): ez da sartu.

erretira
iz. Erretiratzea; etxeratzea. Urrian, estatubatuarren erretira hasten da Vietnamen. Erretira narrasa egin zuen batean, hala esan omen zion aitak: (...).
Azpisarrerak

Aztergaia: erretira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

erretiran.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

erretiratzea, etxeratzea.

erretirada
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, erretirada-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. erretira].

Aztergaia: erretirada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1999-02-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh17 2020-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

erretirada iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, erretirada-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. erretira].

erretirada 17; erretira 24.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

erretirada 20; erretira 13.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Paretsu dabiltza bi formak maiztasunean eta, horregatik, komeni da debekuari eustea. Bide batez, erretira sarreran bi adiera bereiztea komeni da, ‘erretiratzea’ (alegia, gudarosteek atzera egitea) eta ‘etxeratzea’.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren ordaina

Ik. erretira.

erretiran
adb. Erretiran dabilenak ez du etsaia menderatzen. Goizeko ordu bietan datoz erretiran, ai, gure gurasoak bizi izan balira.
Loturak

Aztergaia: erretiran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erretira sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

erretiran dabilenak ez du etsaia menderatzen.

erretiratu1, erretira/erretiratu, erretiratzen
1 da ad. Norbaitek bere burua baztertu edo urrundu; norbait bere baitara bildu, bere baitaratu. Erretiratu zen leize-zulo batera. Zer egin behar dugun bekatu laidogarri honetatik erretiratzeko.
2 da ad. (Gauean) etxeratu. Hamarretan erretiratu zen. Batzuk erretiratzen izaten dira nagiak.
3 da ad. Gudaldi batean, gudari talde batek atzeraka egin. Villalongako gudaldian, erretiratzeko asmorik hartu gabe jarraitu zuen.
4 da ad. Adin jakin batera iristean, lanbidea utzi eta erretiroa jaso. Ik. erretiroa hartu. Hirurogei urterekin erretiratu. Hirurehun eurorekin erretiratzen bazara.
5 du ad. Zerbait baztertu edo urrundu. Ez zela gose esan, eta platera erretiratu zuen.

Aztergaia: erretiratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erretiratu, erretira, erretiratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erretiratu, erretira, erretiratzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K104]: "izen adiera ez da aipatu: erretretatu, erretiratu, jubilatu?" (1994-11-04)

erretiratu2
iz. Erretiro saria jasotzen duen pertsona. Ik. erretirodun. Erretiratuen arazoak. Erretiratuak zenbat ditugun: Iparralde osoan % 21. Erretiratuentzako egoitzak.

Aztergaia: erretiratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erretiratu, erretira, erretiratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erretiratu, erretira, erretiratzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K104]: "izen adiera ez da aipatu: erretretatu, erretiratu, jubilatu?" (1994-11-04)

erretiratze
iz. erretiratu aditzari dagokion ekintza. Israeldarren % 58 erretiratze planaren aldekoa da.

Aztergaia: erretiratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

erretiratze 19: Allande Sokarros 3 (adib.: “Israelen erretiratzea ospatzeko”, “erretiratze urtea berretsi du”), Ekain Rojo 2 (“ez dira bat etorri Irakeko soldaduen erretiratzean”, “Hala izendatu zuen Israelek erretiratzearen ondoren”), Eihartze Aramendia 2 (“Erretiratzea mailakatua izango da”, “erretiratze modua”), Izaskun Beraza (“tropen erretiratzea”), Aurelia Arkotxa (“neurri pribatizatzaileen berehalako erretiratzea!”), Leire Ventas (“erretiratze sinbolikoa”), Lierni Alkorta (“berehalako erretiratzea”), Berria 2 (“Gazako erretiratzea agindu zuen gobernuburua Tel Aviveko erietxean dago”, “erretiratzea aurrez ikusi zuten”), EiTB.com 6 (“tropa gehienen erretiratzea iragarriko du”, “kaleetako presoen argazkien erretiratzea”, “tropen erretiratzea”, “erretiratzea apurka-apurka egitea proposatu zuten”, “amerikarren erretiratzea”, “argazkien erretiratzeak ekarri du polemika”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: erretiratze : Koro Navarro, Harkaitz Cano, Agustin Otsoa, Ramon Saizarbitoria, Iñaki Mendiguren, Berria.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Mailegu onartzekoa da

onartzekoa da, erabilia baita.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura-OHJP (2016-07-22): erretiratze

erretiro
1 iz. Baztertzea, urruntzea.
2 iz. Erretiratuaren egoera; erretiratuak jasotzen duen diru saria. Ik. erretreta; jubilazio; pentsio. Erretiro saria. Hamar mila pezetako erretiroa. Bilbon bizi da orain, erretiroarekin.
3 iz. Gauean etxeratzea. Dantzatu eta erretiroa, gaueko bederatziak aldean. Edanak eta erretiro txarrak hondatu zuten.
Azpisarrerak

Aztergaia: erretiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: erretiroa hartu.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

erretiroa hartu

erretiroa hartu
ad.-lok. Adin jakin batera iristean, lanbidea utzi eta erretiroa jaso. Ik. erretiratu1 4. Oraindik ez zait momentua heldu, ez dut erretiroa hartzeko asmorik. Askoren amets bakarra da lehenbailehen erretiroa hartzea.

Aztergaia: erretiroa hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

erretirodun
iz. Erretiro saria jasotzen duen pertsona. Ik. pentsiodun. Langileek, langabeek eta erretirodunek pairatuko dituzte inflazioaren ondorio latzenak, sindikatuen ustez.

Aztergaia: erretirodun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

testuetan ez dugu erretirodun formarik aurkitu.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

erretiro 3, G-EB (Bil: "asi zan egunetik eta orain arte, serbitzua egin du errian bastante (...) orain erretirua merezi luke"; Uzt Sas: "erretirua ederra're bai andikan, au ikusita ez pentsa iñor morroi juango danikan"; MEIG: "Bilbaon bizi da orain, erretiroarekin"); erretreta IE 18 (HU Zez 17, adib.: "Goseak hilen du, erretretaren adinera gabe"; Mattin: "fatur zahar horrekin seguro soldata; urte laburrik barne berriz erretreta!"); erretretatu izond. 1 (HU Aurp: "seme bat ja hura ere jandarme erretretatua"); jubiladu izond. 1 (Astar II: "S Franciscubaren seme, Lektore Jubiladu, Burgosko Probinzijako Aita"); erretiratu `lanbidea utzi' adierako G-EB 6 (EusJok: "Berrogei urtera nua, buru dana kalbotuta, orduan erretiratzen naiz zuri ori jokatuta"; Tx B: "Beraz sei errialekin erretiratzen bazera, gazte denboran ainbeste gose ez da pasako zartzera"; Uzt Sas 3: "Baña ori soñu jotzetik erretiratu zan da Ernanin jarri zan bizitzen", "nola arkitzen geran urtetan zartuta, aspalditxuan gaude erretiratuta", "urtian buelta bat gutxienez Euskalerriari emanak, geure partiak egin da gero erretiratu geranak"; MEIG: "Begira, eretiraturik ez banengo bezala zuei galdera batzu egingo nizkizueke"); erretreta hartu 1 (HU Aurp: "Erretreta hartu eta hamar bat urtez "Lac Brindos" izena duen uraren eta inguruko ontasun batzuen zain egonik, erretiratu zen Angelurat"); erretretatu `lanbidea utzi' adierako 1 (HU Aurp: "Erretretatuz geroz beti jarraiki dela meza horri"); jubilatu `lanbidea utzi' adierako 1 (Arti Ipuin: "hamabost urtekin sartu zen han lanean, eta 85, laurogetabost, urteak arte, etzuten jubilatu").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erretiro 4: G 1 (J.A. Ugarte), EB 3 (M. Onaindia, V. Huici, EHAA 1989: "e.-pentsio"); erretreta 4 (Herr 1985, 1987 eta 1992 3, V. Huici); jubilazio (eta -ziño) 7 (Etxde, UZEI, J. Sudupe, Euskal Margolariak, EHAA 1992, NPAO 1994; eta Gure Erria 1972); erretiratze 2 ager. (V. Huici, Herr 1987); erretretadun bitan (V. Huici); erretiratu izond. 3 (J.M. Torrealdai, M. Irazgoiti, V. Huici); jubilatu izond 28: G 2 (Uzt LEG II, BBarand), EB 26 (I. Unzurrunzaga, UZEI, Biztanleria 1987 2, Elhuyar, I. Laspiur, Legazpi 87-88, Demografia 1986, R. Saizarbitoria, Egin 1988, 1989 eta 1992 4, Argia 1982, Erlajazioa, J.R. Aizpurua, K. Izagirre 3, X. Mendiguren E., Deia 1991, A. Loidi, Ttipi-ttapa 1994 2, Santa Mariñe 1994 3 eta jubiledu); erreti(r)atu `lanbidea utzi' adierako 12 (J.M. Apalategi, Tx. Garmendia, K. Arzac, Zeu zeutara, X. Gereño 2, MAtx, Herr 1987, I.V. de Sarasti, A. Alonso, E. Otamendi, A. Iribar); erretiroa (h)artu 5 (A. Zavala, J. Agirre 2, M. Aramendi 2); jubilatu `lanbidea utzi' adierako 17: B 2 (A. Lasarte, I. Gaminde), G 1 (I. Linazasoro), EB 14 (Biztanleria 1987, J. Berruezori omenaldia, A. Lasarte, J. Suarez, Elhuyar, Egin 1989, Egunk 1990, J. Ibabe, Hemen 1989, Ingurua/3 3, GAO 1991, ArrPress 1993).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erretiratu : DFrec 4, AB38 3, AB50 30, HiztEn, LurE, Euskalterm 4; erretiratze : AB38 1, LurE, Euskalterm 3 (hauetan 1 zure aparatu zaharra e.); erretiro : DFrec 9 (hauetan erretiroa hartu 1, e. etxe 1), AB38 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 11 (hauetan adib.: e.-egun 1, erretiroa hartu 1, erretiroa eman 1...); erretirodun : HiztEn, LurE; erretiru : AB38 1; erretreta : AB38 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 3 (e. espiritual 1, e.-egun 1, predikuzko e. 1); erretretatu : DFrec 1; jubilatu : DFrec 18 (eta -au 2), AB38 1, AB50 28 28 (hauetan j. etxe 2, jubilatuen etxe 3), HiztEn, LurE (ik. erretiratu), Euskalterm 11 (hauetan adib. jubilatuen etxe 1, jubilatuen klub 1...); jubilazio : DFrec 7, AB38 1, AB50 10 (hauetan 1 -no, 1 aurretiazko j., 1 j. beharrezko), HiztEn, LurE (ik. erretiro), Euskalterm 16 (jubilazio kutxa, jubilazio-pentsio, etab.)

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erretiratu : EuskHizt, HiruMila (1 retirarse, jubilarse; 2 retirarse, apartarse), ElhHizt (erretiratu 1: retirarse, jubilarse; 2 retirarse, volver a casa; 3 apartarse; 4 quitar, retirar / erretiratu 2: 1 retirado, jubilado; 2 retirado, apartado), EskolaHE (`lanbidea utzi'), Lur EG/CE (1 retirar; 2 jubilar(se); 3 jubilado, pensionista) eta EF/FE (1 se retirer; 2 se retirer, prendre sa retraite; 3 retraité); HaizeG BF (se retirer), Lh DBF (se retirer); erretiratze : EuskHizt, HiruMila (1 acción: retiro; 2 apartamiento; 3 jubilación; 4 retirada), EskolaHE (`erretiratze saria'); erretiro : EuskHizt, HiruMila (1 retiro, jubilación; 2 retiro: estado social; retiro: paga), ElhHizt (1 retiro, jubilación; 2 retiro; 3 soledad, refugio; 4 vuelta a casa), EskolaHE (erretiratuaren egoera; erretiratuak jasotzen duen saria, ik. erretreta); Lur EG/CE (jubilación) eta EF/FE (retraite), PMuj DVC (jubilación; eta erretiro-sari: jubilación); erretiroa hartu : HiruMila (jubilarse); erretirodun : EuskHizt (*1981), HiruMila (persona que cobra el retiro), ElhHizt (jubilado), EskolaHE (`erretiro saria jasotzen duen pertsona'), PMuj DVC (jubilado, pensionista); erretreta : EuskHizt, HiruMila (1 retirada, 2 retiro, jubilación; 3 retiro: estado social; retiro: paga), ElhHizt (1 jubilación, pensión; 2 retreta; 3 retirada), EskolaHE (`erretiroa'), Lur EG/CE (retiro) eta EF/FE (retraite); erretretatu : EuskHizt, ElhHizt (erretretatu 1: retirarse, jubilarse; erretretatu 2: retirado, jubilado); jubilatu : EuskHizt (ik. erretiratu), HiruMila (jubilatu 1: jubilarse; jubilatu 2: jubilado), ElhHizt (jubilatu 1: jubilarse; jubilatu 2: jubilado), EskolaHE (ik. erretiratu); jubilazio : HiruMila (jubilación), ElhHizt (jubilación), EskolaHE (ik. erretiro).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

erretoki
iz. Zerbait erretzen den tokia. Ik. erretegi. Txinako behialako opio erretokiak.

Aztergaia: erretoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

oilasko-erretoki

erretolika
iz. Hizketa luze eta aspergarria. Ez niri elizako erretolikekin etorri. Deabrua ere nahasiko lukete erretolika horrekin. Esan bekatu guztiak osorik, laster eta erretolika gabe.

Aztergaia: erretolika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
erretor
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, erretor-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. erretore].

Aztergaia: erretor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-05-26 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

erretor(e)

Euskaltzaindiaren Arauak

erretor* e. erretore.

Informazio osagarria
Maileguaren beste forma, gaizki edo erdizka egokituaren ordez

ik. erretore

erretore
iz. Eliza bateko buru den apaiza, bereziki parrokia bateko buru dena. Ik. bikario 2. Erretore jauna. Herriko erretorea. Leaburuko erretore egin zuten. Erretore egon zen Asteasun hamar urtez.

Aztergaia: erretore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

'apaiza' adierakoa bakarrik agertu da: erretor da forma nagusia 408 agerraldirekin (IE: 399; B-G: 8; EB: 1); erretore 141 aldiz azaldu da (B: 5; G: 106; IE: 24; EB: 6); ertor (IE: 35) bakarrik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

'eliza bateko buru den apaiza' adieran erretor 78 aldiz jaso da (B: 1; G: 5; IE: 66; EB: 6), erretore 71 aldiz (B: 2; G: 21; IE: 19, hiru testutan; EB: 20; EgAs: 9) eta ertor 3 aldiz (IE). 'Unibertsitateko burua' adierarekin errektore eta eratorriak (errektoregai, errektoretza) dira nagusi, 13 ager.ekin; eta ager. banarekin: erretore, erretore-orde, erretoreordetza, erretoretza .

Bestelakoak
Jatorrizko forma

erretor(e)

Euskaltzaindiaren Arauak

'parrokiako arduradun nagusia'.

Lantaldearen irizpideak
Batera bizkaiera eta gipuzkera euskalkietakoa da

erretore da hobestekoa (hots: 'parrokiako arduradun nagusia' adieran), B eta G batetik eta IE bestetik baitabiltza; hori da, gainera, erabilera zainduetan hedatuena (ik. 31.33 irizpidea ere)

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: erretore-etxe .

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-or/-ore

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

parrokiako arduradun nagusia; cf. errektore 'Unibertsitateko kargudun nagusia'

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Adiera guztietan erretore erabiltzea proposatu zen gure artean" (1994-11-10)

 - [K204]:  erretore badenaz gain, errektore ere behar da? Frantsesez hitz bera da parropiarako ("le recteur de l'Ile de Sein" liburu famatua) eta le recteur d'université" (1994-10-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Ikus errektore hitzaren inguruan egindako oharra.

 - [E116]: E210ena onartzen bada, errektore hura bezala eman beharko da, formatuari dagokionez: "1 iz. 'parrokiako arduradun nagusia'. 2 hezkuntza sistemakoa adierazteko, erabil errektore".

 - Erabakia: (2008-06-27) erretore `parrokiako arduradun nagusia' eta AS: erretore-etxe.

erretore etxe, erretore-etxe
iz. Erretorea bizi den etxea.
erretoretza
iz. Erretorearen lanbidea eta kargua. Ik. erretorgo. Andoaingo erretoretza eman zioten.

Aztergaia: erretoretza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
erretorgo
iz. Ipar. Erretoretza.

Aztergaia: erretorgo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'erretoretza'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. erretoretza

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go/-tza

erretorika
iz. Ongi hitz egiteko edo idazteko artea edo horretarako erregela multzoa. Erretorikaren erregelak. Egia esan, poesiarako baino erretorikarako isuri gehiago zuen. Erretorika liburua.

Aztergaia: erretorika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

cf. erretolika

erretoriko
adj. Erretorikari dagokiona. Antzinako autore erretorikoak. || Ez dago hor sasi-galdera erretorikoa baizik.

Aztergaia: erretoriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ez dago hor sasi-galdera erretorikoa baizik.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ez dago hor sasi-galdera erretorikoa baizik

erretorromaniera
iz. Latinetiko hizkuntza, Italiako iparraldeko eta Suitzako zenbait eskualdetan mintzatzen dena.

Aztergaia: erretorromaniera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
erretraktore
adj. anat. Giharrez mintzatuz, gorputz adar bat edo bestelako organoren bat gorputzaren ardatzera hurbiltzen edo erakartzen duena.

Aztergaia: erretraktore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erretraktor 1 (J.A. Berriotxoa">"Zortzi mesenterio perfektu, ongi garatuak, muskulu erretraktor indartsuarekin"); erretraktore 2 (I. Aldabe: "Orohar, oina luzatu egiten da, bere aurrekaldearekin sustratoan itsatsiz, animaliak abantzatzen duenean, uzkurtu egiten delarik, atzeko erretraktorea, batez ere"; "Oina, ezarian ainguratzen da, lehenengo mugimendu dilindari bat eginez lehendabizi aurreko erretraktoreengan eraginez, eta gero, atzekoengan, piskana-piskanaka lurperatuz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erretraktore : HiztEn, Euskalterm 1 (muskulu erretraktore). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta Lur EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC. // RAEren hiztegian ez da retractor sarrerarik ageri; rétracteur, aldiz, bai, Le Petit Robert-en.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Anat.

erretratatu, erretrata, erretratatzen
1 du ad. g. er. Erretratu bat egin.
2 du ad. g. er. Argazki bat atera.

Aztergaia: erretratatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erretrata, erretratatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

erretratu
1 iz. Batez ere Heg. Egiazko pertsona bat, eta bereziki haren aurpegia, irudikatzen duen margolan edo marrazkia. Ik. irudi1 1; potret. Erretratuak eta paisaiak margotzen zituen nagusiki, baina 1996an abstrakziora egin zuen jauzi.
2 iz. Batez ere Heg. Argazkia. Ezkontza eguneko erretratua.
3 iz. Batez ere Heg. Norbaiten izaeraren eta bizitzaren edo zerbaiten (leku baten, garai baten...) ezaugarrien deskribapena. Eleberri eder bat da esku artean duzuna, Ipar Euskal Herriko barnealdearen erretratu fina. 1995ean Diario de un jubilado argiratu zuen, adineko bi pertsonaiaren arteko harremanaren eta bizitzaren erretratua.

Aztergaia: erretratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-05-26 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

erretratu eta eratorriak (erretratugile, -gintza) 35 aldiz agertu da (G: 29; B: 2; EB: 4); erretrato 26 aldiz (G: 14; IE: 7; EB: 5); IEan portret(a) (13) eta potret (11) jaso dira.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

-atu formak (erretratu, autorretratu) nagusi EBan (22 ager.); -ato bukaeradunak (erretrato, autorretrato) EBan (6), G (6) eta Eg.As (1); erretrata (4) eta portret (1) IEan bakarrik.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: erretreta (3); erretratatu (2); erretrato (1); erretratu (3); AB38: erretreta, erretratatu, erretrato, autorretratu, erretratu formek agerraldi bana dute; AB50: erretrato (2); erretratu (3), erretratugintza (1).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Heg. 1 'argazkia'. 2 'giza irudia'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Batez ere Heg. Ik. argazki (beste horrenbeste egingo da bere lekuan: potret | B2 | Ipar. Ik. argazki)

Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ato/-atu

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "kontuz hemen; argazki eta erretratu ez dira sinonimo. Pinturan eta irudigintzan badira argazki ez diren erretratu edo potretak, haur ez diren umeak ere badiren bezalaxe. Bi-biak onetsi behar dira" (1995-01-25)

erretratua atera
du ad.-lok. Argazkia atera. Duela hamabost urte atera zion erretratua. || Egunero ikusten da jendea, katedral honi erretratuak ateratzen. Argazkilari traketsenak ere erretratu politak atera ditzake.

Aztergaia: erretratua atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da argazkia atera formarekin egin den bezala.

erretratua egin
1 du ad.-lok. Batez ere Heg. Egiazko pertsona baten, eta bereziki haren aurpegiaren, irudia margotu edo marraztu. Joaquin Sorollak Espainiako erreginari egindako erretratua ikus daiteke museoan. || Beti gizakien buruak margotzen dituzu, baina ez duzu erretratu konbentzionalik egiten. Margolaria zen, erretratuak egiten zituen.
2 du ad.-lok. Batez ere Heg. Norbaiten edo zerbaiten argazkia egin. Nahi duenari erretratua egingo diote Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko lagunek, udaletxeko terrazan. || Argazki kamera atera zuen, bidaiako lehen erretratua egiteko. Esnatu eta kalera jaitsi naiz erretratuak egitera.
3 du ad.-lok. Batez ere Heg. Norbaiten izaeraren eta bizitzaren edo zerbaiten (leku baten, garai baten...) ezaugarrien deskribapena egin. Dokumentalak Jose Antonio Agirre lehendakariaren erretratua egiten du. Idazleak emakumetasunaren topikoetatik ateratzen den andrazko baten erretratua egin nahi izan du 53 narraziotan. Diputatu nagusiak Gipuzkoaren erretratua eginez hasi zuen ekitaldia.

Aztergaia: erretratua egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da adierak bereiziz: 1 argazkia egin; 2 erretratu bat egin.

erretratugile
1 iz. Erretratuak egiten dituen pertsona. Olasagasti zena, erretratugile handia, guztiok dakigunez.
2 iz. Argazkilaria.

Aztergaia: erretratugile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

erretratugintza
iz. Erretratugilearen lanbidea. Kaltegarri ote da artistarentzat erretratugintzan aritzea?

Aztergaia: erretratugintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

erretreta
1 iz. Ipar. Erretiratzea. Nazaret-en, zure erretretan zeundenean.
2 iz. Ipar. Erretiroa, erretiratuaren egoera, erretiratuak jasotzen duen diru saria. Hirurogeita bost urtetarik goiti gozatu ahalko du erretretaz. Erretretari dagokion dirua.

Aztergaia: erretreta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Erretreta: Esangura jarri `erretiroa'. Edonola ere, hegoaldean iluntzean koartelera itzultzea ere bada.

 - [E116]: egia da nolabaiteko lehentasuna aitortu geniola lehen itzulian erretiro formari, inolako markarik gabe eman genuenez (eta erretreta, berriz, Ipar. marka duela), nahiz lehena "documentado únicamente en autores meridionales" izan, OEHko oharraren arabera; urrats berria eskatzen du orain E208k, bataren lehentasuna nabarmenduz bestearen gain, definitua/definitzailea erlazioaren bidez. Egin liteke urrats hori, baina jakin behar dugu lehen itzuliko irizpide oinarrizkoetako baten kontra egitea dela (honelatsu labur daiteke irizpide hori: erabiltzen diren eta gutxieneko baldintza betetzen ez duten bi mailegu daudenean aurrez aurre, biak onartuko dira, eta maila berean onartuko). Bestalde, Hegoaldeko idazleen testuetan aurkitu dudan erretreta 'erretiroa (hartu)' adierakoa da gehienetan eta '(armadaren) atzera egitea' beste batzuetan. Nik ez dut uste ezer aldatzen hasteko unerik egokiena denik hau, baina esango duzue. Gauzak dauden bezala utziko nituzke oraingoz.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-31): Ipar. marka erantsiko zaio.

 - Erabakia: (2008-06-27) utzi zegoen moduan.

erretretadun
iz. Ipar. Erretreta hartu duen pertsona. Sindikatuek diote langileen, langabeen eta erretretadunen eskakizunen bateratzea beharrezkoa dela.

Aztergaia: erretretadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma hedatua onartzekoa da, ordain egokirik ez duenean

erretirodun forma arautuaren bidetik onartu da.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

iz.

erretrobirus
iz. mikrob. Azido erribonukleikoa daukan birusa, entzima bati esker, azido erribonukleikoa azido desoxirribonukleiko bihurtzen duena eta kutsatu duen zelulan txertatzen duena. Erretrobirusen kontrako botikak.

Aztergaia: erretrobirus

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): erretrobirus 43: Elhuyar 28 (adib.: “Birus-kopurua murrizteak, gaixoaren osasuna hobetzeaz gain, kutsakortasuna ere murriztu egiten du, eta normalean ez dugu kontuan izaten erretrobirusaren aurkako terapiaren beste funtzioetako bat profilaxia dela”), Berria 13 (adib.: “Gaixoen eskura erretrobirusen aurkako botikak jartzeko, eskubide hori bermatzeko, politika zehatzik ezarri ez izana da batzarrak gobernuz kanpoko erakundeen partetik jaso duen kritika”), EiTB (“Herrialde pobreetan gaixotasun hau hilgarritzat hartzen den bitartean, herri aberatsetan gaixotasun kronikoa da, erretrobirusen kontrako sendagaiei esker, bizi itxaropena handia delako”), DiarioVasco (“Erretrobirus endogenoen detekzioa eta karakterizazioa behietan eta beste hainbat mamaliotan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: erretrobirus 15, Berria (adib.: “Erresuma Batuko hainbat adituk, baina, erretrobirusen kontrako botikak erruz zabaltzeak ez duela ezer konpontzen esan zuten atzo, «ez behintzat tratamenduak erabat beteko direla bermatzen ez bada”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: antirretrobiral* e. erretrobirusen kontrako. Tratamendu antirretrobirala*[e.] Erretrobirusen kontrako tratamendua.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es retrovirus / fr rétrovirus: Elhuyar: (Biol.) erretrobirus / Nolaerran: erretrobirus / Zehazki: (Biol., Med.) erretrobirus / Labayru: (Biol.) erretrobirus / Adorez5000: (Zool.) erretrobirus.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Mikrob.

erretura
iz. bizk. Lursailetan, ereiten hasi aurretik egiten den uzta-hondakin, belar eta kidekoen erreketa.

Aztergaia: erretura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

erretura B 2, Erkiag ("Iru egunez geituaz-geituaz yoiakon erretura arek, bazterrak guztiak kiskaldu eutsazan bere ariman", "Ez egoan urian, alako su eta erretura ikaragarririk zegaz itxungi") // Ik. OEH argitaratuan testuingururik gabeko erreturagai eta erraturatu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erratura B 1 (I. Gaminde, ahozko lekukotasuna jasoz: "erraturie: erratura: (...) erraturie iteotzien"), eta erretura EB 1 (E. Jimenez: "Aileza orain eskribatzen dudan honek gar horiek eragiten didaten erretura lagundu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erretura : HiztEn (uzta-hondakin etab.en erreketa) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erratura : PMuj DVC (= erretura); erretura : EuskHizt (zabor piloa (erretzea)), HiruMila (quema de rastrojos), ElhHizt (quema de broza...), DRA (rotura, quemadura que se hace en el campo destinado a la siembra), PMuj DVC (1 borrón, hormiguero, montón de hierba para quemar; 2 rotura, quemadura de campos); erretura-gei : DRA (erreturagei: hierbas que se queman en los hormigueros), PMuj DVC (v. erretura 1); erreturatu : HiruMila (hacer quema de tierra y malezas y extender su tierra), DRA (hacer quemar de tierra y malezas y extender su tierra) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

ahozkoan ezagun-erabilia dela dio L. Baraiazarrak, 'sua egin ondoren alorrean geratzen den seinalea' adierakoa / "erreturak egin behar ditugu" moduko perpausetakoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

erretxin
adj. Edozein huskeriagatik haserretzeko edo marmarka hasteko joera duena. Marmarti erretxin hutsa izan naiz. Erne ibili, Jon, berehala zaitugu eta agure erretxin bihurtua!

Aztergaia: erretxin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.: agure erretxina.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

agure erretxina

erretxina
1 iz. Zenbait zuhaitz edo zuhaixkak jariatzen duten gai likatsua, horia edo arrea. Ik. arraxin. Pinuaren erretxina. Erretxina usaina.
2 iz. Zuhaitzetako erretxinaren antzeko gai sintetikoa, polimerizazio-erreakzio batez lortzen dena. Aglomeratzaile plastikoak erabiltzen dira gehienetan, erretxina sintetikoetatik eratorriak.

Aztergaia: erretxina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.: pinuaren erretxina.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

pinuaren erretxina

erretxinadun
adj. Erretxina duena. Mendi zuhaitzak bi eratakoak dira: zuhaitz hostodunak eta zuhaitz erretxinadunak.

Aztergaia: erretxinadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

erretxindu, erretxin/erretxindu, erretxintzen
da/du ad. Erretxin bihurtu. Zahartzaroan arrunt erretxindu zen. Euskal idazle erretxinak ez du erretxinduta dagoela aitortuko egundo.

Aztergaia: erretxindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

erretxin(du), erretxintzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

erretxin bihurtu.

erretzaile
1 adj. Erretzen duena. Ik. erregarri. Bero erretzailea. Su erretzaile hura.
2 iz. (Tabakoa) erretzen duen pertsona. Pipa-erretzailea. Erretzailea da oso. Erretzaileen eremua.

Aztergaia: erretzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
erretze
iz. erre aditzari dagokion ekintza. Ik. erreketa. Egunero suak eta egunero etxe erretzeak. Bihotzerrea beheko toraxean nabari den erretze-mina da.

Aztergaia: erretze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
erreuma
iz. med. Giltzaduretako edo giharretako oinazeak ezaugarri dituen eritasuna. Ik. hezueri. Aita erreumak hartua dabil.

Aztergaia: erreuma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
erreumatiko
adj. med. Erreumarena, erreumari dagokiona. Itsas bainuak oso gomendagarriak dira min erreumatikoak arintzeko.

Aztergaia: erreumatiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2004-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erreumatiko 4: UZEI ("Sukar erreumatiko akutua"), Tx. Txakartegi 2 (adib.: "Hezurreko mina denean, sukar erreumatiko eta artritis erreumatikotik"), Amonaren botika ("Itsas bainuak oso gomendagarriak dira min erreumatikoen arindurako eta odolaren zirkulazioa arintzeko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erreumatiko : HiztEn, Euskalterm 3 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erreumatiko : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal reumático / rhumatisant, rhumatismal formen ordainak: HiztHand: 1 erreuma-; 2 erreumadun // ElhHizt: 1 erreumadun, erreumatiko; 2 erreumatiko; (hitz-elkarteetan) erreuma- // HiruMila: 1 erreumadun; 2 erreumatiko, erreuma-, humore- // Lur EG/CE: 1 erreuma-, erreumazko; 2 erreumadun // eta EF/FE: erreuma-, erreumadun, erromatismadun; erreuma-, erreumazko // HaizeG FB: ezueridun, errematismadun, errematismaz josia // Casve FE: ezüeridün; ezüeri-, ezüeriko // PMuj DCV: 1 ezueridun, zaiñardun, ubilleri; 2 umore-, zaiñar-, ezueri-.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du (nahiz frantsesez rhumatismal erabiliagoa den rhumatique baino), eta onartzekoa iruditzen zaio J-L. Davanti.

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Med.

erreumatismo
iz. med. Erreuma.

Aztergaia: erreumatismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

erreumatoide
adj. Erreumaren antzekoa dena, erreumaren antzeko ezaugarriak dituena. Saunak arindu egin ditzake artritis erreumatoidearen ondorioak.

Aztergaia: erreumatoide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh33 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 33 (gehienak artritis erreumatoide; Argia 1, Berria 3, EiTB 2, Elhuyar 4, Consumer 18, UEU 5); ETC 141

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: artritis erreumatoide (TN da); baskulitis erreumatoide, endokarditis erreumatoide, miopatia erreumatoide… (termino onartuak dira).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Adibide gisa artritis erreumatoide jaso.

erreus
adj./iz. Balio ez duena, akastuna. Arkume erreusa etxean jan ohi dugu, ez baita on, ez saltzeko, ez aurrerako. Zuk batutako intxaurretatik erdiak baino gehiago erreusak ziren.

Aztergaia: erreus

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'akastuna': arkume erreusa etxean jan ohi dugu, ez baita on ez saltzeko ez aurrerako; zuk batutako intxaurretatik erdiak baino gehiago erreusak ziren.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

arkume erreusa etxean jan ohi dugu, ez baita on ez saltzeko ez aurrerako; zuk batutako intxaurretatik erdiak baino gehiago erreusak ziren

erreusitu, erreusi, erreusitzen
du ad. Ipar. beh. Lortu; arrakasta izan. (nor osagarririk gabe). Ameriketan erreusitu eta itzuli direnak.

Aztergaia: erreusitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erreusi, erreusitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

lortu; arrakasta izan.

erreustarzün
iz. zub. Erreustasuna.

Aztergaia: erreustarzün

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tarzun, "Zub." marka baitarama.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

urduritasuna.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Erreustarzun: Zuberoako -tarzün horrek gainerako euskalkien -tasun-i badagokio, ez luke hiotz honek bide-saria ordaindu beharko? Bere ü > u egitean behintzat nolabait ordainarazi zaio jadanik.

 - [E116]: -tarzun osaerakoren bat jasotzekotan, dagokion marka daraman hitzean jaso behar da (hau da, hemengo honek daraman Zub. marka bezalako bat daramanarekin). Baina benetako auzia planteatu du E208k, auzi zabalagoa: hiztegi batuan sartzeko, euskara batuaren bidesaria ordainarazten diogu forma bati; baina noiz aplikatzen dugu irizpide hori, eta zein neurritan? Adibidez: nahiz Zub. marka eraman, -tu forman eskaintzen dugu aditz baten era burutua (edo -ldu, -ndu forman), eta ez - (edo -ltü, -ntü forman), dokumentatzen diren forma bakarrak -ü-dunak izan arren. Atzizkien aldaeretan ez ezik, formen aldaeretan ere egin dugu antzekorik: hartan ere forma erabaki dugu, nahiz Bizk. marka daraman. Aldiz, ertzain eta ertzaintza (baina lehendakari) dira euskara batuko formak, eta ez dute inolako markarik. Cf. azkenik iduri izan eta ene iduriko azpisarrerak, "iduri [...] h. irudi" dioen sarreran, baina hauek euskalki-marka dute... Berriro esango dut: benetako auzia harrotu du E208k, baina nik ez daukat erantzun argirik honetaz.

 - Erabakia: (2008-06-27) erreustarzün iz. Zub. h. erreustasun; erreustasun iz. `urduritasuna'.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper