50535 emaitza bilaketarentzat - [16351 - 16400] bistaratzen.

errimadun
adj. Errima duena. Ik. hoskide. Bertso lerro errimadunak.

Aztergaia: errimadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-01-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu errimadun eta errimatu (izond.) formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(er)rimadun 4: Etxde ("Bere bertsoak rimadun prosa uts omen"), Akes ("Orixe, salmoak puntu edo rimadun bertsoz ematen dituela, eta Iratzeder bide estuagotik, rima eta neurri berdiñeko bertsotan"), Apez ("Bertso-lerro bakoitzak zortzi silaba ditu eta, ia beti, lehenbizikoa hirugarrenarekin eta bigarrena laugarrenarekin errimadunak"), HizkLiter ("Errimadun hitz bakoitzari puntua deritzo"); errimatu a) izond. 4: F. Arbizu ("Era honetan errimatua ere ahal dugu egin"), J.M. Iturralde ("maskaradetako [...] peredikiak edo sermoiak #mdash# narrazio errimatua"), DV 1997 2 ("Amurizarentzat "lan definitiboa" da hiztegi errimatuaren edizio berritua [...] Egilearen hitzetan "errimatua izanik, hiztegian berba guztiak sartzeak ez dauka zentzurik, selekzionatu egin behar dira batez ere bertsolaritzaren ikuspegitik""); b) ad. 1, EHBertsol ("Bertsolariak bapatean lau hitz aukeratu behar ditu "errimatzen dutenak" gero bertsoan dagokien tokian sartzeko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errimadun : AB50 1 (rimado); errimatu : AB38 1 (ad.), AB50 2 (rimar, rimado), HiztEn (ad.) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errimatu : ElhHizt-HiruMila (ad.) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bertso-lerro errimadunak.

errimatu, errima/errimatu, errimatzen
1 du ad. Errima osatu. (nor osagarririk gabe). Guk, gehien-gehienean, errimatu egiten dugu, eta gero, ahal dena esan.
2 Errimaduna. (Partizipio burutua izenondo gisa). Antzerkia, olerkia, eleberria, pastorala eta ipuin errimatuak idatzi zituen. Poema errimatuak eta askeak.

Aztergaia: errimatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-01-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

errima(tu), errimatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad. (nor kasurik gabea).

errime
1 adj. bizk. Irmoa. Asmo sendo eta errimea. Itsasgizon errimeak.
2 adb. bizk. Irmo. Errime loturik. Lanari errime ekin.

Aztergaia: errime

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

errinitis
iz. med. Sudurreko muki-mintzaren hantura. Azken 30 urteetan bikoiztu egin dira hainbat gaixotasun alergiko, batez ere errinitisa eta asma.

Aztergaia: errinitis

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): errinitis 40: Consumer 33 (adib.: “Errinitis alergikoaren diagnostikoa ondoko hauek osatzen dute, gutxienez”), Berria 4 (adib.: “Botikei dagokienez, baliagarria izan daiteke kortisonaz osatutako sudurreko esprai bat erabiltzea, sendagai horren ekintza anti-inflamatorioak errinitisa (sudurreko jarioa) eta burutik beherakoa kontrolatzen laguntzen duelako”), EiTB 2 (adib.: “Oraingoz, txerto berria errinitisa eta konjuntibitisa duten 18 urte baino gehiagoko gaixoen eskura dago bakarrik, nahiz eta asma izan edo ez”), Argia (“Sudurrean errinitisa, sudur handitu eta muki ugarirekin. Eta biriketan, asma”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: errinitis , Berria (“Asma eta errinitis alergikoa dira ezagunenak”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es rinitis / fr rhinite: Elhuyar: (Med.) errinitis / Nolaerran: errinitis (medik.); mafrundi (BL) (lag.ar.) / Zehazki: (Med.) errinitis / Labayru: - / Adorez5000: (Patol.) errinitis.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

errinozero
iz. Ugaztun apodun belarjalea, handia eta zango-motza, azala gogorra, lodia eta zimurra duena, sudur gainean adar bat edo bi dituena (Rhinoceros). Munduko errinozeroen % 80 Hegoafrikako lurretan bizi direla.

Aztergaia: errinozero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: errinozero beltz; errinozeronte beltz: Diceros bicornis; errinozero iletsu; errinozeronte iletsu: Coelodonta antiquitatis; errinozero indiar; errinozeronte indiar: Rhinoceros unicornis; errinozero zuri; errinozeronte zuri: Ceratotherium simum.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Rhinoceros.

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

forma horretan korritzen baitu

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Rhinoceros

errinozero beltz
iz. Afrikako sabanan bizi den errinozeroa, azal arrea eta bi adar dituena (Diceros bicornis). Errinozero beltza bezala, jirafa ere hosto-jalea da.

Aztergaia: errinozero beltz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: 0

LB: “Bufaloaren neurri bertsukoa baina askoz astunagoa, errinozero beltzak ez du harekin lehiatzen jan kontuan.” (EiTB); EPG: 4 “Afrikako errinozero beltz basatiak ugaritu egin direla esan du WWF erakundeak” (Berria);

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: errinozero beltz (Zool.) rinoceronte negro (Diceros bicornis); Adorez: 0; Labayru: errinozero beltz Zool. (Diceros bicornis) rinoceronte negro.

Bestelakoak

errinozero iz. Ugaztun apodun belarjalea, handia eta zango-motza, azala gogorra, lodia eta zimurra duena, sudur gainean adar bat edo bi dituena (Rhinoceros). Indiar errinozeroa (R. unicornis): adar bakarra duena. Errinozero beltza (Diceros bicornis): bi adar dituena, Afrikan bizi dena. Errinozero zuria (Ceratotherium simum): errinozeroetan handiena, bi adarrekoa, Afrikan bizi dena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa errinozero eta beltz sarreretan.

errinozero zuri
iz. Afrikako sabanan bizi den bi adarreko errinozeroa, espezie guztien artean handiena, azala errinozero beltza baino argiagoa duena (Ceratotherium simum). Errinozero zuriek belarri guztiz txikiak dituzte.

Aztergaia: errinozero zuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: 0

LB: “Makora errinozero zuria da. Ingelesez zuria,white da” (EiTB); EPG: 0; ETC: 40 “Zambiako azken bost errinozero zuriak salbatzeko ahaleginak egiten ari dira” (Egunkaria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: errinozero zuri (Zool.) rinoceronte blanco (Ceratotherium simum); Adorez: 0; Labayru: errinozero zuri 1 iz. Zool. (Ceratotherium simum) rinoceronte blanco.

Bestelakoak

errinozero iz. Ugaztun apodun belarjalea, handia eta zango-motza, azala gogorra, lodia eta zimurra duena, sudur gainean adar bat edo bi dituena (Rhinoceros). Indiar errinozeroa (R. unicornis): adar bakarra duena. Errinozero beltza (Diceros bicornis): bi adar dituena, Afrikan bizi dena. Errinozero zuria (Ceratotherium simum): errinozeroetan handiena, bi adarrekoa, Afrikan bizi dena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa errinozero eta zuri sarreretan.

errinozeronte
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, errinozeronte-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. errinozero].

Aztergaia: errinozeronte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

MilaHitz.

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. errinozero.

errio
iz. beh. Ibaia; itsasadarra.

Aztergaia: errio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-02-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Behe-mailako formaren aldean hobestekoa

Beh. Ik. ibai; itsasadar.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Errio: Bizkaian behintzat itsasadarrari esaten zaio errio, eta ez ibai soilari.

 - [E116]: arrazoi izan dezake E208k Bizkaiari dagozkionetan (nik ez dakit); baina Gipuzkoan (eta Nafarroan) 'ibaia' adierazten du lekurik gehienetan. Egokiagoa izan daiteke ";" soilaren lekuan "1... 2..." bereizle nabarmenagoa erabiltzea, adib.: "... h. 1 ibai. 2 itsasadar".

 - Erabakia: (2008-06-27) errio iz. Beh.

errioxar
1 adj. Errioxakoa, Errioxari dagokiona. Errioxar eskualdeko mahastien xarma.
2 iz. Errioxako herritarra. Fuenmayorren aritu ziren hurrena, eta errioxarrak irabazi zuen partida hura ere (22-6).

Aztergaia: errioxar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-02-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errioxar 2: Tx. Peillen (“Errioxatar olerkariak honela darabil”), Lab (“berez errioxar tradiziozale aditua”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Forma hori dagokio, noski, baina Onomastika batzordeak argituko du.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): [EODAn ere horrela proposatua zegoen, azken bertsioan ezabatu egin bada ere. Exonomastikako herritarren izenen txostenak jaso du] // Onomastika Batzordeak onartua (2021-09).

erripa
iz. Batez ere bizk. Aldapa pikoa. Aldapan gora doaz arnasestuka, haitzarte eta erripa beldurgarrietatik.

Aztergaia: erripa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Batez ere Bizk.

Forma baten adiera(k)

aldapa pikoa.

erritmiko
adj. Erritmoarena, erritmoari dagokiona; erritmoa duena edo erritmo bati jarraituz eraturikoa. Dantza moduko gorputz higidura erritmikoa. Aretoan ezproien hots erritmikoa entzuten zen.

Aztergaia: erritmiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

erritmo
1 iz. Hotsen, silaben eta kidekoen segida batean, indardunak eta indargabeak, luzeak eta laburrak aldizkatzeko era, aldizka errepikatzen dena. Bertsoaren erritmoa. Dantza baten erritmoa. Neurriaz eta erritmoaz ari naiz erabat, neurtitzetan nahiz hitz lauz. Erritmo bizikoa.
2 iz. Denboran zehar periodikoki errepikatzen diren fenomenoak gertatzeko era. Loaren fase horretan moteldu egiten dira arnasketaren eta bihotz taupaden erritmoak. Dirua mundua aldatzeko gai da, baita urtaroen ordena eta erritmoa ere, orain ikusi dugunez.

Aztergaia: erritmo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
erritu
1 iz. Erlijio erkidego baten elizkizunen multzoa. Erritu protestanteak.
2 iz. Erlijio bateko liturgiak arauturiko zeremonia. Ehorzte errituak.

Aztergaia: erritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. errito.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: ""Ik. errito"jartzen du baina gero ez da errito inon agertzen. Ez al luke agertu behar?" (2006-02-27)

erritual
1 iz. Erritua, erlijio bateko liturgiak arauturiko zeremonia. Ez zuten inoren bisitarik nahi beren errituala egiten zuten bitartean.
2 iz. Eliza katolikoko erritu eta zeremoniei buruzko arauak jasotzen dituen liburua.
3 adj. Errituarena, errituari dagokiona. Antzerki erritual suerte hauek.

Aztergaia: erritual

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ritual 9: G 8 (Cb Eg: "Ritual, eta Manual sagraduan Sazerdoteari, Sakramentuak ondo emateko, ta eria bere nekean ikusi, ta animatu, ta ondo iltzen laguntzeko ematen diozkan erreglak"; AA 6: "Ala erakusten digu Rituala deritzan Elizako liburuak", "Rituala izendatzen dan Elizako liburuak dio", "eta iritzi au ipiñi zan Rituala deritzan Elizako liburuan"; Or QA: "Elizaren Ritual edo oitura-liburuan"); BN 1 (Elsb Fram: "hartu estola, ideki liburua Rituala eta aurthiki hisopaz, plazako alderat, ur benedikatua").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errit- 20, rit- 15; (er)ritual 27: a) iz. 10: errit- 5 (Azurm, EHHistoriaz, J. Gabilondo, J.M. Iturralde 2); rit- 6 (Azurm 2, J. Zulaika 2, F. Mendizabal, Jaunaren Deia 1969);b) izond. 17: errit- 12 (EEM HizkLiter, Azurm 2, J. Zabaleta, X. Mendiguren B., J. Gabilondo 2, S. Ott, J.M. Iturralde 4); rit- 4 (J. Zabaleta, J. Kalzada, F. Mendizabal, SGarm Txina; (er)ritualizatu 5: R. Manjón (errit-), J. Zulaika 4 (rit-); (er)ritualizazio 3: R. Manjón 2 (errit-); F. Mendizabal (rit-) // Testuinguruak: a) Azurm: "errituala: pase jakinak, posturak ere jakinak, toreroaren pausu sazerdotal estudiatua", "Eta konprenitzen da hori ere azken finean berak bait dira haren ritual eta liturgietako sazerdote inbestituak", "Haur besoetakoa-n, gizonaren eta Theresaren heriotza ritual sakratu baten antzera jazoko da"; EHHistoriaz: "... Neolitoan jadanik taldeko errituala erabiltzen zela onartzeko"; J. Gabilondo: "literatura heriotzari ekiditeko errituala zen"; J.M. Iturralde: "Maskaradak denboraren erritualak nahiz denborari buruzko ospakizunak dira", "baserritargoaren erritualen denboratasunak aspalditik laga ditu nekazaritzaren iharduera ekonomikoen erreferentzi puntuak"; J. Zulaika: "sorgin mentalidade hartako ritualak eta sineskerak ulertzeko nahitaez animalietara jo behar, zeren hauek eskeintzen baidute ritual hoien ardatz diren imajina sintetiko nagusiak"; F. Mendizabal: "hedadura handiagoko ritual baten barruan"; Jaunaren Deia 1969: "meza ritualetan eta jaiera edo aukerako mezetan ere aldaketa batzuk izan dira";b) EEM HizkLiter: "bilera erritual baten berri ematen du Caro Barojak"; Azurm: "sakrifizioaren espazio erritual hesitua, ekintzarako bezala prestaturik", "Antzinako Iran-en badakigu, zezenaren hilketa errituala gauezko liturgien erdigune zirrarakorra izaten zela"; J. Zabaleta: "antzinako hileta erritualen ordez ehorzketa kolektiboak erabiltzen hasten dira", "agindu ritualez esplikatzen zailak direnak"; X. Mendiguren B.: "jeneralari prestatua zion sandalozko bere abanikoa logura erritualetik bere burua defendatzen laguntzeko"; J. Gabilondo: "literatura ez dela beti isiltasunaren eta eromenaren heriotzara eraman duen makina errituala", "bizirik eutsiko dion dibertimendu errituala"; S. Ott: "iharduera ekonomiko eta erritualeko hainbat alderdi"; J.M. Iturralde: "bide batez bi mezu eta bi espazio erritual kontrajartzen direla", "denbora sozialen trazak eta antolakuntza erantsi zaizkie antzerki erritual suerte hauei", "giro erritualetik kanpoko bizimodua", "modu erritualez aurkezturiko eta antolaturiko eleak ez dira endelegarri"; J. Kalzada: "Hilobi ritualak oso guti dira"; F. Mendizabal: "Gizon-dantza bezala ezagutzen ditugun modukoak, konplikazio ritualak galdu ondoren bakarkako bezala gelditu direnak"; SGarm Txina: "Shang deitu dinastiaren garaikoak dira brontzezko edalontzi ritualak";c) R. Manjón: "genero erritualizatua da hau"; J. Zulaika: "testuinguru ritualizatu zenbait arakatzeko", "Hauek plan ritualizatu baten arabera osatuak daude", "animali hoien imajinak eta errepresentazio ritualizatuak", "Era berean animalia hauek gabe aldakuntza sakon bat ematen da gure konportaera ritualizatuetan";d) R. Manjón: "Erritualizazio, topikotasun eta estilizazioaren topalekua joera manikeista da", "Iruri ez da gauza erritualizazio eta banaera manikeistan sendiaren haustura konsagratzeko"; F. Mendizabal: "badira dantza-modu honen beste ritualizazioak ere azalera zabalago baten gainean dantzatzen direnak".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erritual : AB50 1, HiztEn (izond.), Euskalterm 1 (izond.); erritualismo : HiztEn, Euskalterm 1; erritualdu , erritualista , erritualizazio , erritualkuntza , erritualtasun : Euskalterm (agerraldi bana). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erritual : HiruMila (iz.), ElhHizt (izond.); erritualismo : HiruMila, ElhHizt. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 iz.: Elizaren Erritual edo ohitura-liburuan. 2 izond.: antzerki erritual suerte hauek.

erritualizatu, erritualiza, erritualizatzen
du ad. Zerbaiti erritu izaera eman. Leinutxo batzuek, gizartean funtziorik ez duen hizkuntza bat, erdi erritualizatua, identitate-ikur bezala erabiliko dute.

Aztergaia: erritualizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

bada lantaldean horren premiarik ikusten ez duenik.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erritualiza, erritualizatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-izatu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

erritualizazio
iz. Erritualizatzea. Hizkuntza baten azken fasea erritualizazioa omen da.

Aztergaia: erritualizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zio: -izazio.

errizino
iz. Akain-belarra. Errizino-olioa edanarazi zieten. Urte batzuk geroago Errusiako KGBk pozoitu egin zuen errizinoarekin.

Aztergaia: errizino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: errizino; akain-belar: Ricinus communis.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin. akain-belar.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

akain-belar.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

errizoma
iz. bot. Lurpeko zurtoina, gorantz kimuak eta beherantz sustrai modukoak ateratzen zaizkiona.

Aztergaia: errizoma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bot.

erro
1 iz. Landareen beheko zatia, berez lurpekoa, finkatzeko eta elikatzeko gaiak hartzeko balio diena. Ik. sustrai. Zuhaitz handiak erro handiak izan ohi ditu. Erro nagusia. Erro sakonak. Erro bakar batetik sortuak.
2 iz. Nonbait irmoki finkaturik dagoen zerbaitek finkaturik irauteko duen euskarria. Haginen erroak. Azazkalaren, ilearen erroa. Harkaitzaren erroa. Mihiaren erroa.
3 iz. Oinarria, zimendua; jatorria, iturburua. Abertzaletasunari erro guztiak moztu nahiz. Ezberdintasun horien funtsa eta erroa. Errorik gabeko sinestea. Hazparnek oraino bizi ditu euskaldun erroak.
4 iz. Abere emearen titiburua. Kanguru emeak kume handiagoari beste esne mota bat ematen dio beste erro batetik.
5 iz. Garroa. Olagarroa erro bat luzatzen hasi zen.
6 iz. Ateak-eta finkatzen diren atala. Ik. orpo 5; gontz;  + partadera; txanga; banda 5. Atea bere erroetan bezala itzultzen da nagia bere ohean.
7 iz. hizkl. Aurrizki, artizki eta atzizki guztiak kendu ondoan gelditzen den hitz zatia. -tor- da etorri aditzaren erroa; eta -bil-, ibili-rena.
8 iz. mat. Zenbaki batez mintzatuz, zenbaki hori lortzeko bere buruaz n aldiz biderkatu behar den zenbakia; erroketaren emaitza. 4ren erro koadroa 2 da.

Esaera zaharrak

Behiaren erroa jetziago, luzeago. Lagunaren behiak erroa luze.

Aztergaia: erro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

erro, zain, sustrai

Jatorrizko forma

zenbaki baten erroa atera

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: erroak egin, errotik atera, errotik maite, erroz gora.

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "erroa = bisagra".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: erroak bota , erroak eman , errotik ; eta erro karratu, erro kubiko .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

erroak egin, errotik atera

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Erabileremua zehaztu: (Bot.), (Hizk.)..." (1993-02)

 - [E302]: Adierak eta erabilerak zehaztu beharko dira, beharbada. Adiera horien artean ez legoke gaizki gogoratzea gaur "kalamarrak" edo "txibiak erromatar erara" deitutako txibi frijituei txibi-erroak deitu izan zaiela Getarian beti edo aspaldidanik (erroak, garroak bakarrik prestatzen zirelako horrela?)" (1994-11-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  erroak bota gehi daiteke.

 - [E208]:  Erroak bota: segur al gaude esaera hau erabat jatorra dugula? Nik erroak eman jarriko nuke horren ordez.

 - [E116]: ez dakit zer esan nahi duen E208ren "erabat jatorra" delakoak; baina corpusetan ikus daitekeenez segur izan gaitezke, hori baita jatortasunaren eta segurtasunaren bermea: a) erabili egin dute erroak bota esapidea J.A. Mogelek, J.J. Mogelek, F. Arrese Beitiak, K. Mitxelenak; I. Atxak; I. Iñurrietak, F. Morillok eta J. Zabaletak; b) "horren ordez" proposatzen den erroak eman, berriz, Lardizabalek bakarrik erabili du (eta azpisarrera proposatuen artean dago); c) Hegoaldekoak dira denak; eta c1) bat kentzekotan, erroak eman ken dezakegu, arazo handirik sortu gabe; c2) formaren bat nagusitzat (edo definitzaile gisa) ematekotan, erroak egin esapidea eman behar da (lehen itzulian eskaini genuena, eta beste biok baino erabiliagoa: egia da Iparraldekoak direla OEHko lekukotasun guztiak [dozena pasatxo], baina Hegoaldean ere "erroak egin" ditu, eta horren lekuko dira XX. mendeko eta gaurko prosaren corpusetako idazleak: G. Garate, J. Garzia, J. Morales, J. Muñoz, S. Onaindia, P. Perurena, L. Villasante).

 - Erabakia: EArau (1996-12-20): ez da onartu.

 - Erabakia: (2008-06-27) lantaldearena onartu: erroak bota, erroak eman, erro karratu, erro kubiko, errotik

erro karratu
iz. mat. Errokizuna lortzeko bere buruaz bi aldiz biderkatu behar den zenbakia. 4ren erro karratua 2 da.

Aztergaia: erro karratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-01-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erro karratu 4: K. Fernandez 2 ("Aukeratutako funtzio-familia zuzenen multzokoa zenean, bi aldagaiek elkarren artean zuten mugapenaren erro karratua korrelazio-koefizientea zen eta hondar-bariantza bat geratzen zen", "Alde batetik, mugatze-koefizientearen erro karratua bakarrik izatean, zeinua justifikatzeko ezer ez dagoelako..."), J. Duoandikoetxea ("Hona hemen liburu horren aurkibidea nondik nora dabilen: zenbaki razional osoekin kalkulua, zatikiak, erro karratu eta kubikoak, logaritmoen teoria..."), Elhuyar ("Kalkula dezagun 2aren erro karratua").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erro karratu : AB38 5, HiztEn ('bigarren erroa'), Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erro karratu : ElhHizt, HiruMila (AS) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)
Informazio osagarria
Zerrendakoaren oinarri bereko eratorriak-eta

hori bezala, erro kubiko ere jasotzekoa da.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-karratu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erro sarrerari dagokion azpisarrera.

erro kubiko
iz. mat. Errokizuna lortzeko bere buruaz hiru aldiz biderkatu behar den zenbakia.

Aztergaia: erro kubiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2003-01-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-kubiko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erro sarrerari dagokion azpisarrera.

erroak bota
du ad.-lok. Erroak egin. Dudak, ordea, barrenago bota ditu erroak.

Aztergaia: erroak bota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ERROAK BOTA "Radicarse" Añ. Cf. supra ejs. de Mg CC 172 y JJMg BasEsc VIII. * Aiñ barru sarturik, erruak botarik. AB AmaE 350. Dudak, ordea, barrenago bota ditu erroak. MIH 89.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: -

bota1 2 (Esapideetan). Norbaiti zerbaiten errua bota. Erronka bota. Umea bota (haurdunak): umea galdu. Landare batek kimu berriak bota. Erro zabalak botako ditu bazter guztietara. Norbaiti zerbait aurpegira bota. Larriak bota, gora bota: oka egin. [erro] erroak bota Erroak egin. Dudak, ordea, barrenago bota ditu erroak.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Erabat ezabatzekoa da adibidea lehendik jasoa baitago azpisarrera gisa erro sarreran. bota1 sarrerako 2. adieratik kendu.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bota: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erro sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adib. gisa eskaintzekoa bota sarreran ("Erroak sakon bota dituen landareak, kimuak eta loreak ere bota ditzake").

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da bota sarreran ere.

erroak egin
ad.-lok. Errotu. Ik. sustraiak egin. Bertutean erroak eginik dagoena. Gorrotoak ez du erroak egiteko lurrik zuengan.

Aztergaia: erroak egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

erroak eman
ad.-lok. Erroak egin.

Aztergaia: erroak eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erro sarrerari dagokion azpisarrera.

errobera
iz. Heg. beh. Gurpila.
Azpisarrerak

Aztergaia: errobera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

gurpila.

errodadura
iz. Gurpilen gainean mugitzea. Errepidearen goiko geruzaren funtzioa da errodadura erosoa, irristagaitza egitea. Errodadura proban huts egin duen maleta bakarra izan da.

Aztergaia: errodadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh47 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 51 (Berria 1, Elhuyar 1, Consumer 6, Espainiako Gobernua 15, Goiena 1, Laneki 19, UEU 8); ETC 114.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: errodadura iz. rodadura errodadura-azala: superficie de rodadura / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: errodadura, errodadura-palanka, errodadura-presio, errodadurarentzako eragozpen (Indus.); errodadura-banda aldatzea (Merkat. TN da).

Erdaretako formak

es rodadura / fr roulement: Elhuyar: errodadura / Adorez: 1 itzulika, jira-biratze; 2 Teknol. arrodadura / Labayru: 0 / NolaErran: errodamendu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Euskaltermen termino normalizatua da.

errodaje
1 iz. autom. Ibilgailu motordun berrietan, pieza guztiak egoki doitzeko, abiadura jakin bat gainditu gabe egiten den aldia. Oraindik errodajea egin behar zaio autoaren mekanismo osoari, eta horretarako autoan ibili egin behar da.
2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, errodaje-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'filmatzea' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. filmatze; filmaketa].

Aztergaia: errodaje

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh136 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): errodaje 58: Consumer 4 (adib.: “Marruskadura-elementu berriak instalatzean errodajea egin beharra dago”), Berria 3 (adib.: “Errodajea ondo eginda iritsi da Zurriolara”), EiTB 31 (adib.: “Telesailaren errodajeak irailerarte iraungo du"), Jakin (“Istiluetatik ihes egin ala errodajea jarraitu”), Argia 13 (adib.: “Nigeriara joan eta film baten errodajea ikustea zen Utarsunen lehen asmoa”), DiarioVasco 6 (adib.: “errodajerako bost egun falta zirela huts egin zuen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: errodaje 6: Berria 4 (adib.: “Penelope Cruzek Todo sobre mi madre-ren errodajean zela irakurri zuen lehen aldiz Volver-en gidoia”), Lourdes Oñederra (“Zurean, zure filmean, errodajea hasi dela ohartu zara”), Harkaitz Cano (“Charles Chaplinek, The great dictator filmaren errodajeari buruz, 1940an, San Francisco Chronicle egunkarian argitaratutako elkarrizketa batetik”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: errodaia*, errodaje 1* e. filmatze, filmaketa. Gidoirik ez zegoenez, ezusteak izan zituzten errodaian*[e.] Gidoirik ez zegoenez, ezusteak izan zituzten filmatu bitartean / filmaketan.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es rodaje / fr tournage: Elhuyar: filmatze, filmazio, errodaje, aritze, jardute / Nolaerran: / Zehazki: filmatze, filmaketa; itzulikatze, errodaje / Labayru: filmatze, filmazio; errodaje; esperientzia, eskarmentu, praktika, trebakuntza, aztura, atun / Adorez5000: filmaketa, filmatze; errodaje, hasierako ibilera, itzulikatzea; aritze, jardute.

errodaje 1 iz. Autom. Ibilgailu motordun berrietan, pieza guztiak egoki doitzeko, abiadura jakin bat gainditu gabe egiten den aldia. Oraindik errodajea egin behar zaio autoaren mekanismo osoari, eta horretarako autoan ibili egin behar da. 2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, errodaje-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'filmatzea' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. filmatze].

errodaje 127; a) Autom. 3: Consumer (“Marruskadura elementu berriak instalatzean errodajea egin beharra dago, balaztatze sistemako osagai guztiak behin betirako ondo finkatu bitartean eraginkortasun txikiagoa agertuko baitute”), Laneki 2 (“Makinen errodajea”); b) ‘filmatze’ adierakoak dira 124.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

errodaje 6 ‘filmatze’ adierakoak dira guztiak: Berria 4, Lourdes Oñederra, Harkaitz Cano.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

filmatze araua da.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, adieraz egokia ez den ordainaren kaltetan onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa, baina adiera zehatz batean bakarrik.

Debekua bere horretan uztea proposatu da, baina filmaketa baliokidea ere gehitzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Erabileremuen araberako adierak

iz. Autom. 2* iz. e. filmatze.

Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Autom.

errodamendu
iz. teknol. Bata bestearekiko biratzen diren piezen arteko marruskadura murrizteko mekanismoa, bi eraztunen artean ezartzen diren bolez, zilindroez eta konoez osatua.

Aztergaia: errodamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-mendu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Teknol.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

errodura
iz. mat. Erroketaren emaitza. Ik. erro.

Aztergaia: errodura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

erro, erro(dura); hirugarren erro(dura); n-garren erro(dura)

Euskaltzaindiaren Arauak

Mat.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dura matematika-eragiketen adierazleetan

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "zer gehitzen dio erro-ri? Ez dut beharrezko ikusten" (1994-10-20)

errogatiba
iz. Batez ere pl. Heg. Jainkoari premiazko behar bat eskatzeko egiten den ageriko otoitza. Ik. errogazio. Oñatiarrak errogatibak egiten ari ziren, euri eske.

Aztergaia: errogatiba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: kendu hau.

 - [E116]: Hegoaldeko forma da (eta hala markatu du lantaldeak), hau da: Hegoaldean erabili izan dena, eta erabiltzen dena, eta horrela jasotzekoa (erabili duten idazleak: S. Mitxelena, Aita Emiliano, N. Etxaniz, L. Akesolo; M. Atxaga, E. Bustintza, J.L. Goikoetxea, J. Zarautz, A. Zubikarai). Nolanahi ere, E103 zuzen egon daiteke pareko Iparraldekoa falta dela adierazi nahi badu, honelakoren bat: "errogazio iz. Ipar.".

 - Erabakia: (2008-06-27) ok biak.

errogazio
iz. Batez ere pl. Ipar. Jainkoari premiazko behar bat eskatzeko egiten den ageriko otoitza. Ik. errogatiba.

Aztergaia: errogazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 1996-12-20
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: falta da.

 - Erabakia: EArau (1996-12-20): ez da onartu.

erroi
iz. Bele mota handia (Corvus corax). Bere ile ederra zeta biguna da, beltza, erroia lakoa. Erroiak ez ei zuen inoiz berri onik ekarri.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Erroiak beleari burubeltz.

Aztergaia: erroi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Corvus corax

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Corvus corax

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: sartu erroialdi

 - [E116]: lantaldeak aipatu gabeko "forma berria" da erroialdi, eta hurrengo itzulian ikus dezakegu (ez dut aurkitu XX. mendeko eta gaurko prosaren corpusetan).

 - Erabakia: (2008-06-27) ok E208rena, Bizk. kenduz: erroialdi* e. errunaldi.

erroibartar
1 adj. Erroibarkoa, Erroibarri dagokiona.
2 iz. Erroibarko herritarra.
erroitz
iz. Amildegia. Erroitzera eroria zegoen.

Aztergaia: erroitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
erroiztu, erroitz/erroiztu, erroizten
1 da/du ad. g. er. Amildu. Autoa bat-batean uzkaili da eta 200 metrotan barna erroiztu beheko errekaraino.
2 da ad. Behea jo, erori. Erromatar inperioa erroiztu ondoren.

Aztergaia: erroiztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erroiztu, erroitz/erroiztu, erroizten. da/du ad. g.er. 'amildu'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

g.er. Ik. amildu

Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

erroiztu, erroitz, erroizten

erroketa
iz. mat. Erroa kalkulatzean datzan eragiketa aritmetikoa.

Aztergaia: erroketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Mat.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-keta matematika-eragiketen adierazleetan

errokizun
iz. mat. Erroketan, erroa ateratzen zaion zenbakia.

Aztergaia: errokizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Mat.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kizun matematika-eragiketen adierazleetan

errolda
iz. Toki bateko biztanleen zerrenda. Errolda egin. Udal erroldetan izena emateko aukera.

Aztergaia: errolda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

biztanle-errolda.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

biztanle-errolda

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Erregistroa eta errolda bereizi beharreko erakundeak direnez gero, familia hau zerrendan agertzea ezinbestekoa da. Beste adibide batzuk gehitzea interesgarri izan daiteke: udal errolda ("padrón municipal") eta hauteskunde-errolda ("censo electoral").

 - [E116]: ni ados, bestetan baino askatasun handiagoz joka baitezakegu adibideak ematean, batez ere erabili izan direnean: udal-errolda, adibidez, 19 aldiz jaso du XX. mendeko corpusak; baina ez dut ikusi hauteskunde-errolda bakarrik (hautesle-errolda ageri da 4 aldiz). Beste galdera bat: hitz elkartuak bakarrik eman behar al ditugu adibideetan, sintagma libreen aldean hobetsiz bezala?

 - Erabakia: (2008-06-27) lantaldea, eta gehitu udal errolda adibide gisa.

erroldatu, errolda/erroldatu, erroldatzen
da/du ad. Erroldan izena eman. Erroldatzera joan ziren denak, nor bere herrira.

Aztergaia: erroldatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: registrar.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

errolda(tu), erroldatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

erroldatze
iz. Erroldan izena ematea. Etorkinek erroldatze orria bi urtetik behin berritu behar dute.

Aztergaia: erroldatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

erroma
iz. Ipar. Rona. Pinta bat erroma.

Aztergaia: erroma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

errhuma 2: ECocin ("Errhuma zerbitza diteke bertze aldi batenzat", "Arrosa zazu erhumaz"); erroma : Casve SGrazi ("Erroma zahagita bat") eta Herr 1957 ("Ortet-ek egun hartan hiru presunekin edan zuen pinta bat erroma"); erron 1, AB AmaE ("Kafe eta erronak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ron 4: B 1 (Karmel 1971: "olioa; zalikada bat pattar edo ron, ta au oba, gatza ta piper-autsa"); EB 3 (M. Garikano: "Zenbait egunetan, gauza zena baino askoz ron gehiago edaten zuen"; X. Gereño 2: "Ron botila erdi izango da hobeto", "Botila erdi ron").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erron : HiztEn (Ik. ron); ron : HiztEn, LurE, Euskalterm 9 (hauetan ron-aterakin 1). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

ron : Alm2003 320: "Ezpeletako Harcaut pasteldegiko tartaletak, ronez lurrindutako krema pastelerarekin barru-betetako hostopil fin-finak dira"; DenSuk 142: "ron-a: 2 zl [...] ronetan jarri paxak beratzen, blai-blai egin arte"; 160: "ron-a: dezilitro erdia [...] landu gurina ukendu-puntuan, azukre, limoi-azal birrindu, pittin bat gatz, irabiatutako bi arrautza eta ronarekin batera"; Subijana: "Laranjak ronaren moussearekin [...] Rona, intxaur moskatua eta laranja-azala birrindua bota [...] 6 koilarakada ron"; MaiteSuk: "txol bat ron edo paitar".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erroma : EuskHizt, DRA; erron : EuskHizt (Ik. ron, erroma); erruma : Lur EF/FE; ron : EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE; rum : HiruMila, ElhHizt. Ez dugu aurkitu ap. Casve EF (baina cf. Casve FE: erroma ), HaizeG BF (baina cf. HaizeG FB: erruma ), Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu biak onartu dira, bakarra aukeratu ezinik

Iparraldeko forman seguruak dira, dirudienez, e-, -m- eta -a; Hegoaldean ezagugaitza baita hori, forma biak eskainiko dira, zein bere markarekin.

Informazio osagarria
Zerrendako mailegu onartuaren pareko beste mailegua

ron (Heg.)

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Zergatik ez erron?

 - [E116]: hor goian du E208ren galderak lantaldearen erantzuna; Iparraldekoek beste argibiderik eskaini nahi badute, eskainiko dute. Ala aztergaiko forma bien ordaintzat proposatu nahi du E208k erron bakarra? Baina hori ezin egin dezakegu, lehen itzulian erabakia baitugu ron forma, luze eztabaidatu ondoren: Iparraldeko forma da orain eta hemen erabakitzekoa, erroma eta erron hautagaien artean.

 - Erabakia: (2008-07-18) utzi dagoen moduan.

Erromako zubi
iz. Ostadarra. Eguzkia eta euria, Erromako zubia.
erromani
iz. Jatorriz Indiakoa den herri ibiltari bateko kidea. Ik. ijito; buhame. Ez legoke batere gaizki salatzea non eta nola hasi zen Kosovoko eta Balkanetako erromanien jazarpena eta ihesa.
[Oharra: testuinguru formaletarako hitza da].

Aztergaia: erromani

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2018-07-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

erromani 5: Berria (“Zeinen putakumea Berlusconi, lotsarik gabe markatzen erromaniak”), Argia 3 (“Guda baino lehen, erromaniek 20.000 etxe zituzten, eta egun 5.000 baino gutxiago geratzen dira”), DiarioVasco (“Eta ondorioa? ‘Datuen arabera, erromaniak gaur egungo India-Pakistan mugaren inguruko estatuetan (Punjab eta Rajastan) bizi diren populazio indoeuroparretatik eratorriak dira’, idatzi du Mendizabalek”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

erromani 17, Berria (“AIk Europako erromanien bizi-baldintzak salatu ditu”).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. Labayru, Elhuyar, Adorez.

Bestelakoak

Exon: erromani / ijito / buhame [oharra: erromani testuinguru formaletarako hitza da]

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

erromania
iz. Ipar. Erromeroa.

Aztergaia: erromania

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'erromeroa'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. erromero

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "erromero [proposatzen dut, ordez]" (1994-11-02)

erromaniko
adj./iz. Heg. Arte estiloez mintzatuz, Europako sartaldean XI. eta XII. mendeetan, bereziki arkitekturan, garatu zena. Arkitektura erromanikoa. Euskal Herriko erromanikoaren gordeleku kutuna da Lizarra.

Aztergaia: erromaniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg.

erromanista
iz. hizkl. Hizkuntza eta literatura erromanikoetan aditua den pertsona.

Aztergaia: erromanista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

romanista 4 aldiz ageri da, beti ap. MEIG: "romanisten artean, latinaren ondorengo diren erdarak aztertzen ari direnen artean", "Inoiz edo behin euskal hitzen batez edo bestez mintzatzea gertatu zitzaiola, baina beste horrenbeste gertatzen zaie romanistarik gehienei", "ulergaitza gertatzen da are romanista edo indoeuropartzale ikasientzat ere", "Romanista zen lanbidez eta gaztelania eta kaskoia dira gehienbat aztertu zituen hizkuntzak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira erromanista 3: Peillen 2: "Eskerrak zor dizkiot hari bai eta euskalzale ta erromanista izan diren H. Gavel, R. Lafon, J. Allières-ei ere", "Lan hau egin dut denbora berean okzitanista ta erromanistentzat"; UZEI: "Lanbidez erromanista zelarik, batipat espainiera eta kaskoina arakatu zituen"; romanista 1: SM Landuz: "Aldaratxo baten erdian San Andres (1,44 m. neurriz) romanista deitzen den hoietakoa".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erromanismo : HiztEn, Euskalterm 2; erromanista : HiztEn, Euskalterm 2 (hauetan 1 erliebe e.); erromanistika : HiztEn; erromanistiko : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erromanismo : HiruMila, ElhHizt; erromanista : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE; erromanistika : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

erromanista : ElhHizt, HiruMila; ez dugu aurkitu ap. EuskHizt.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Euskaltzaindiaren Arauak

izond. Hizkl.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

r-/er-.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ista.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Hizkl.

erromanizatu, erromaniza, erromanizatzen
da/du ad. Erromatar zibilizazioa edo hizkuntza hartu edo harrarazi. Ik. erromatartu. Frantzian banaketa etniko zaharra proposatu ohi da: iparreko Frantzian osoki erromanizatu gabeko zeltak genituzke, eta hegoan osoki erromanizatutako tribu ez-zeltak. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Inskripzioaren egilea bertakoa zen, baskoi erromanizatua, alegia.

Aztergaia: erromanizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-01-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

erromanizazio 2, in MEIG ("Aldaketa honen azken aldia, berriena delako guretzat ezaguna, Europako eskualde hauen indoeuropartzea izan da, erromanizazioak osatua [...] Erdi Aroko euskara ez bide da erromanizazioan bizirik iraun zuen hondakina").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erromanizatu 5: A. Irigoien ("Garai haretan Kalagurri baskoia zen nonbait, gehiago edo gutxiago erromanizatua"), Azurm 2 ("Horiek erromanizatua homo celsius deklaratu dute [...] Horientzat, gu gara, ez garenak: erromanizatu gabekoak"), Egin 1996 ("beste gezur-konbentzio baten arabera Euskaldunok Espainiak eta Frantziak erromanizatu gabeko biztanle bihurriak omen gara"), Ostiela! 1999 ("Araba ezik ez ginela erromanizatuak izan, eta oso itxian bizi izan garela"); erromanizazio (eta erromanizazio garai) 4: Agenda 1990 ("Itsaso horrek dena estaldu zuelarik, lehengo hizkuntzen agerbide bakar hau gelditu zela, alegia, eta erromanizazio garaian ere salborik atera zela"), Artearen Historia/DBH 2 ("Iberiar penintsula erromanizazioa baino lehen. K.a. lehen milurtekoan, erromanizazioa baino lehen, aldi berean bizi izan ziren kultura desberdinen fruitu da arte hispaniarra"), J. Elberdin ("Erromanizazioaren eragin eskasa erromatarrek alderdi horretan gauzatu zuten ustiapen ekonomikoaren antolaketari berari zor bide zaio").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erromanizatu : DFrec 2 (Liburu zuria 1: "euskaldun eta erromanizatuen artean gertatutako hauzi bati buruz", J.A. Arbelaiz: "adiskide asko zuen Euskal Herri erromanizatuan"), AB38 1, HiztEn, Euskalterm 1; erromanizazio : AB38 2, HiztEn, Euskalterm 3 (erromanizazio-taula 1) // Ez ditugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erromanizatu, erromanizazio : ElhHizt // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erromaniza, erromanizatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

erromanizazio
iz. Erromanizatzea. Horrek esaten digu ez zela izan euskaldunen kulturaren erromanizazio edo akulturazio biolentorik, eta, arlo pribatuan euskaraz jarduten zutela, publikoan latina nagusi bazen ere.

Aztergaia: erromanizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

erromano
adj./iz. Ipar. Erromatarra.

Aztergaia: erromano

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1999-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-09-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erromano (eta romano 3) 16: JE, Iratz, Ardoy, SoEg, J-B. Dirassar, Izeta, Herr 1968 eta 1992; P. Aristi, JBDeia 1963, HezkSaila 1982.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

aski da erromatar arautua, x-tar osaerakoak [-perts.] motako izenekin ere erabil daitezkeenez.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ano/-tar.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

erromatarra.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Erromano: hitz hau jadanik erabakia dugu. e. erromatar.

 - [E116]: bi ohar, llabur: a) x-tar osaerakoak [-perts.] motako izenekin erabili ahal izateaz, cf. supra edipiko eta epikureo sarreretan aipatuak, eta hor har ditzakegun erabakiak; b) "hitz hau jadanik erabakia dugu" esan ahal izateko, erromano eta erromatar hitz bakarra edo hitz beraren bi aldaera direla onartu beharko genuke, eta nik ez dut hala uste, baizik bi hitz direla: mailegua eta euskarazko eratorria.

 - Erabakia: (2008-07-18) utzi lantaldearen proposamena.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper