50535 emaitza bilaketarentzat - [16601 - 16650] bistaratzen.

esar
1 adj. Esakoa, Esari dagokiona.
2 iz. Esako herritarra.
esatari
iz. Irratian edo telebistan berriak-eta ematen dituen pertsona. Euskal telebistako esataria.

Aztergaia: esatari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
esate
iz. Hitzen bidez, ahoz nahiz izkribuz, gogoan dena adieraztea. Esate hutsarekin gauza guztiak ezerezetik egin zituela. Halako esate eta egite lotsagarriak. Bekatu esate hutsa ez da nahikoa askotan.

Aztergaia: esate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: esate baterako, esaterako.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: esate batera .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

esate baterako, esaterako

esate batera
adb. g. er. Esate baterako.

Aztergaia: esate batera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:009 2003-01-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

esate batera 3: ABar Goi ("Gure etxeetan diraden emakumeak egokiak dituk. Biartu ta biartuko ditek, esate batera"), MEIG VI ("Laguntzaile eta partizipioaren artean sar dadin, beste zerbait, aita-ri gogor egiten diona da premiazko: Ez da aita etorri, ama baizik, esate batera"), Anab Poli ("Sabela beteta euki ta ogi aundia besoaren azpian, esate batera").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errate batera 1, Ttipi-ttapa 1994 ("Telefono erabilgarriak agertzen dituenean, berriz, Guardia Zibilarena agertzen du eta farmaziena errate batera ez"); esate batera 10: M. Murua ("Esate batera, automobil bat hartzen badugu, batera lan egiten duten sistema askoz osatutako makina"), I. Iñurrieta 2 (adib.: "Ondoren rolak aldatu egiten dira, ikasleak erdian eseriko dira eta zerikusia duen gaia jorratuko dute, esate batera bolondresgoak beren gizarteetan duen rola"), PPer ("Honen adierazle genuke, esate batera, Azkuek Diman jaso zuen sineste hau"), J. Agirre ("Aspaldion, esate batera, haren zerebroaren harietan hitz-elkartuak, maileguak eta eratorriak katramilatzen dira etengabe"), B. Kortabarria ("Mikel eta Jon esate batera, iaz bero-bero ibili ei zien pisu baten bila"), DNoticias 1997 ("Esate batera, Izagirrek berak esan zuen, "literatura librea eta ausarta egin nahi dugunok jakinarazten dugu ez garela jujearengana hamabostero presentatuko""), ELAO 1997 ("Estatu Batuek, esate batera, 1,1 milioi mina suntsitu zituzten urtebete baino gutxiagoan"), J. Alonso ("Honela ikusten dugu 1889an, esate batera, M. Dagnan-Bouveret izan zela Ohorezko Domina"), I. Camino ("Esate batera: hitz hasierako tz- [...] ez da ageri ez Goñerriko testuetan ezta Bonaparteren datuetan ere").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib. gisa

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bat.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

esate sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

esate baterako.

esate baterako
adb. Adibidez. Ik. hala nola. Beste herrietan, Tetuanen, esate baterako, galarazia dute. Konforme nago alde batetik, esate baterako, aditzean eta halako gauzetan.
Loturak

Aztergaia: esate baterako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

esateke
adb. Esan gabe. Hitzik esateke. Inori ezer esateke.

Aztergaia: esateke

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzeke

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Zergatik hori zerrendan?

 - [E116]: lehen itzulian emana delako dago zerrendan; egia da libretzat ematen ditugula honelakoak, eta ez dugula berririk aipatzen... baina bere horretan uztekoa da hau, lehen itzuliko besteak bezala. Gero, dena ikustean berriz ere, kendu beharko da, hala erabakitzen badugu.

 - Erabakia: (2008-07-18) utzi.

esateko
1 iz. Esaten den edo esan behar den gauza. Garbiro esan zizkion esateko guztiak. Has nadin, beraz, nire esatekoak esaten. Esatekoak bizi, zorrotz eta dotore esaten bazekiela. Bigarren esatekoarekin hasi baino lehen.
2 iz. Kexa, erantzukia. Beti du esatekoren bat. || Horrek esan ditu esatekoak!

Aztergaia: esateko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
esateko moduan
Nolabait esateko. Esateko moduan, XVI. mende arte ez dugu literatura-obrarik.

Aztergaia: esateko moduan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

esan 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

esateko moduan, XVI. mende arte ez dugu literatura obrarik.

esaterako
adb. Adibidez. Lanen bat hastera zoazenean, esaterako, jostea, aitzurketa, jaso bihotza zerurantz. Apari ipiniko du, esaterako, ez afari. Har dezagun, esaterako, adibide hau.
Loturak

Aztergaia: esaterako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

esbastika
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, esbastika-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. svastika].

Aztergaia: esbastika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

suastika G 2 (J.M. Barandiaran in Euzko Gogoa, 1954: "Oboak, suastikak, kardu-lilia eta beste ikur batzu","Euskalerriko arri-lanetan maiz agertzen dira eguzkia irudi diruditen ikur zenbait, eguzkiaren kultutik sortuak agian; ikur oriek obo bakarrak, erdibaten inguruko obo askoak, lerro zuzen eta kakotuzko gurpilla, bosertzeko edo pentalfa, suastikak, arrautz-iduriko ikurrak, larrosandiak e.a. dituzute").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

swastika : HiztEn (ik. esbastika), Euskalterm 1; esbastika : HiztEn; svastika : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50 eta LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

EEgunk: esbastika.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

esbastika : ElhHizt; swastika : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "esbastika († svastika)".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, beste forma bat baitagokio

Ik. svastika.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

s-; v.

ese
iz. Alfabetoko letra (s, S).

Aztergaia: ese

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

"s" letraren izena.

eseki, eseki, esekitzen
du ad. Zintzilik, dilindan jarri. Ik. eskegi. Arropa eguzkitan eseki. Iltze batetik esekita. Horman esekirik buruz behera. Lepotik esekita eraman zuten. Arbola batean eseki zuen bere burua. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Bakailao eseki batek behealdea bustia badu, euria laster. Babiloniako lorategi esekiak.
Azpisarrerak

Aztergaia: eseki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

esegi da forma erabiliena, 43. ager.ekin: Bko 19 (fB, Astar, Mg PAb, Itz Azald, Ag AL, A BeinB, Ag Kr, Or Tormes, Erkiag Arran/BatB); Gko 18 (Ldi UO, Or Mi, Zait Sof, Azurm HiztB, And AUzta, Etxde JJ, Ibiñ Virgil, NEtx LBB/Antz); IEko 3 (Mde Pr); EBko 3 (Mde HaurB, MEIG IX); eseki 13 aldiz jaso da, beti G (Cb Eg II, Mg CC, Izt C, Arr May, Lard, Or Poem, Ag G, Or Aitork)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esegi (+ esegi-leku, esegidura; isegi, exegi) 20 aldiz agertu da (B: 1; G: 9; EB: 9; AgAs: 1); eseki (+ esekidura, esekitoki, esekitzaile; iseki, ixiki) 35 aldiz (G: 2; EB: 15; EgAs: 18, horietan 17 testu berekoak)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: esegi 3; AB38: esegi 1, eseki 1, esekidura 1; AB50: eseki 1; LurE: eseki; HiztEn: eseki, esekidura, esekitoki, esekitzaile

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eseki, esekitzen. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

nahiz erabiliena -gi izan (B eta Gren partea), -ki erregularra da hobestekoa, bitasuna dagoenean (hots, forma bat bizkaierazkoa bakarrik ez denean)

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eseki, eseki, esekitzen

esekidura
1 iz. fis., kim. Suspentsioa.
2 iz. Ibilgailuetan, karrozeria-egituraren eta gurpilen artean dauden piezen multzoa, ibilgailua mugitzen ari denean sortzen diren dardara eta astinaldiak leuntzen dituena. Sistema berri horrekin, autoaren esekidura, motorra, abiadura-aldagailua eta beste hainbat osagarri, gidariaren gustura molda daitezke.

Aztergaia: esekidura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1999-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira esekidura 18 (GAO 1990 17: "Kloruroak, 2.000 mg/l. baino beheragoko esekiduran", "Petrolioak, 0 mg/l. baino beheragoko esekiduran", etab.; Erreologia: "Binghamen jokaera plastikoa, lohi-esekiduretan, patata-purean, gurinean eta beste produktu askotan ere ikus daiteke".) eta esegidura 2: EB (Elhuyar 1981: "Atal honetan aipatzekoak dira baita ere Utracki-k plastifikatzailetan (DOP-etan) eta finkatzailetan portzentai txikiko PVC-zko esegidura komertzialekin egin zituen lanak"; NaturOrienta 1984: "Materiala: Idoiura edo infusioa, Legamia edo legami-esegidura").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

esekidura : AB38 1 (suspensión), HiztEn, Euskalterm 21 (hauetan badaezpadako esekidura 'suspensión cautelar', denboraldi baterako esekidura 'suspensión temporal'; beso makurtuzko esekidura 'suspensión, brazos flexionados'; erdialderantzizko esekidura 'suspensión semi-invertida', legami esekidura 'suspensión de levadura', etab.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

esekidura : HiruMila (suspensión), ElhHizt (1 Kim./Fis. suspensión 2 Auto. suspensión), PMuj DVC (colgamiento) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri, egoki, premia bati erantzuten diona.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dura.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

esekileku
1 iz. Jantziak, kapelak eta kidekoak esekita uzteko altzaria. Ik. esekitoki 1. Txapel eta kapelak eta gainerakoak esekileku batetik zintzilik utzi dituzte.
2 iz. Euskarriz eta sokaz edo alanbrez osaturiko egitura, arropa, lehor dadin, zabaltzeko erabiltzen dena; arropa, lehor dadin, zabaltzen den tokia. Ik. esekitoki 2. Argazkiak etxe xume bateko fatxada erakusten digu: zortzi leiho, lau esekileku.

Aztergaia: esekileku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

urri bada ere, esekileku da tradizioak jasoa (Etxba Eib, NEtx, eta Iz ArOñ), eta ez -toki.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-leku/-toki.

esekitoki
1 iz. Jantziak, kapelak eta kidekoak esekita uzteko altzaria. Ik. esekileku 1. Jaka eta poltsa esekitokian utzi ondoren, egongelako eserlekuan eseri da.
2 iz. Euskarriz eta sokaz edo alanbrez osaturiko egitura, arropa, lehor dadin, zabaltzeko erabiltzen dena; arropa, lehor dadin, zabaltzen den tokia. Ik. esekileku 2. Hiruren artean maindire zuria esekitokian zabalduko dute.

Aztergaia: esekitoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh67 2022-12-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 66; esekileku 9; ETC: 300; esekileku 16.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: esekitoki 1 iz. [altzaria] colgador; perchero, percha; 2 iz. [arropa zabaltzeko egitura, lekua] tendedero (eta esekileku)/ Adorez: esekitoki 1 colgador, tendedero. 2 colgador, percha, colgadero (eta esekileku) / Labayru: 0 (esekileku) / NolaErran: 0 (esekileku).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "esekitokia = colgador".

esekileku 1 iz. Jantziak, kapelak eta kidekoak esekita uzteko altzaria. Txapel eta kapelak eta gainerakoak esekileku batetik zintzilik utzi dituzte. 2 iz. Euskarriz eta sokaz edo alanbrez osaturiko egitura, arropa, lehor dadin, zabaltzeko erabiltzen dena; arropa, lehor dadin, zabaltzen den tokia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa esekileku arautuarekin egin den bezala.

Informazio osagarria
Oraingoz bakarra aski da

Ik. esekileku.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-toki/-leku.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Ez dakit zergatik gaitzetsi behar dugun ongi osatua badago (eserleku eta esertoki, esaterako, biak ditugu lehen itzulian onartuak). Besterik da esekileku hobetsi nahi izatea, tradizio hobea duelako. Esekitoki ez nuke aipatuko.

 - [E116]: ados, "ongi osatua" baita. Proposamena: kendu lerroa.

 - Erabakia: (2008-07-18) ok, kendu.

esentzia
1 iz. Izatasuna; muina. Zeren Hirutasuneko hiru pertsonek duten esentzia bat.
2 iz. Landareetatik ateratzen den isurkari lurrunkor eta oso usaintsua. Erromeroaren esentzia eta olioa azaleko arazoak sendatzeko erabiltzen dira.

Aztergaia: esentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
esentzial
1 adj. fil. Esentziarena edo izatasunarena, esentziari edo izatasunari dagokiona. Teoriak ez dio deus haren izateaz, zer-izanaz edo izaera esentzialaz. Bizitzaren galdera esentzialei buruz hitz egiteko.
2 adj. kim. Gaiez mintzatuz, organismoak ezin sintetiza dezakeena, ondo garatzeko eta osasuntsu egoteko nahitaez elikagaien bitartez hartu behar dena. Amaren esneak baditu behiarenak ez dituen bi gantz azido esentzial.

Aztergaia: esentzial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

esenzial 2 (Lç; "Iainkoaren Spiritu Saindua, zein baita Iainkoaren berthute esenziala, hura baithan residitzen delarik"; SP Phil: "Aspirituaren aplikazione esenzialera eta bizitzerik gorenera"); esenzialki 1 (Tt Arima: "Esenzialki zoinbat demanda eta arrakestu bada, ordian inpetratorio da, zeren orazionari konbenitzen baita eta ez berze obrer").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira esentzial 5 (Medikuntza, ESB Programa, N. Balluerka,, Marxismoa, Zoologia); esentzialismo eta esentzialista (cf. infra); esentzialki 4 (K. Altonaga, N. Balluerka 2, Gasteiz). // Testuinguruak: esentzial : Medikuntza: "Mineral esentzialek gorputzeko erreakzio fisiko eta kimikoetan hartzen dute parte"; ESB Programa: "politik demokrazia, ez da luxu bat sozialismoarentzako; bere osotasunerako elementu esentzial bat gertatzen da baizik"; N. Balluerka: "Modu berean, determinismo mekanizistaren eta determinismo probabilistaren artean bereizten du (Wallace,1962:750), nortasun eta kulturaren definizio kuasi-estatistiko bat laboratuz, non maiztasuna bi aspekturen osagaien elementu mugatzailean bihurtzen bait da, bai kulturaren eta bai pertsonaltasunaren ikasketan kontzeptu esentzial gisa, uniformetasun nozioaren orde jarriaz"; Marxismoa: "Funtsean, gainerako guztiaren gainetik sozialismarako burrukaren interesak jartzen ditugu, zeren gure herriaren independentziarako burruka bait da Espania-ko Estaduko langileriaren burrukan ere estrategiazko helburu esentzialena den oligarkiaren Estadoa erauzteko biderik gogorrena eta efikazena"; Zoologia: "Egituraren aldetik oso desberdinak izanik ere, mikroskopio guztiak ondoko atal esentzialetan zatika daitezke: euskarria, platina..."; esentzialki : K. Altonaga: "Poliplakoforoenak izan ezik, maskorrak antzekoak dira esentzialki, xehetasun mineralogikoz desberdindurik"; N. Balluerka 2: "'Urruntasunezko kulturaren' lanek, II. mundu gerraren ondorioz arazo estrategikorengatik biztuak, esentzialki eragingarriak izanik", "Ikasketa psikologikoan, alderdi intrapsikikoak inkontzienteak dira esentzialki"; Gasteiz: "Izaki autoposeditua eta besteak nire ego-an partehartzeko esentzialki irekia da".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

esentzial : DFrec 1, AB38 2, HiztEn, Euskalterm 7 (hauetan bizio e., dardara e., definizio e., hipertentsio e., odoljario e.); esentzialismo - esentzialista : cf. infra; esentzialki : AB38 1, Euskalterm 1; esentzialtasun : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

esentzial : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Casve EF; esentzialismo : cf. infra. // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Fil., Kim.

esentzialismo
iz. fil. Esentziari edo izatasunari lehentasuna ematen dion filosofia-doktrina. Askotan kritikatu izan da Panofsky-ren ikusmoldearen esentzialismo hori.

Aztergaia: esentzialismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esen(t)zialismo 8: Rikardo Arregi ("Joera honen azterketa serio bat egin behar da, ez bait da, nik inoiz idatzi izan dudan bezala, esenzialismo hutsa esanaz bazter daitekean arazoa"), Azurm 2 ("Rikardo Arregi-k, berak esenzialismo deritzan beste akats bat hautematen du euskal sozialista gazteen gogoetetan", "Esentzialismoa omen zen eta Modernian baztertu egin dira filosofaketa horiek"), J.M. Torrealdai ("Fedearen esentzialismoa"), M. Pagola ("Benoist-entzat [...] estrukturaren inneismoarekin eta unibertsaltasun horren hipotesiarekin esentzialismo metafisiko kartesianoruntz labaintzen dira"), I. Aldekoa ("iragana etorkizunarekin nahastuko zaio, eta zentzu historikoa esentzialismo tradizionalistarekin"), P. Sudupe 2 ("euskal nazioaren probidentzialtasuna, esentzialismoa, eta historizismoa", "jeltzaleek 1936ko gerra aurrean aurkitzen zituzten oztopoekin egiten dugu topo, ezker eta eskuin espainolzale zentralisten esentzialismo eta historizismoarekin"); esentzialista 6: Azurm 2 ("Ilustrazioak errealitatearen ikuspide pragmatista nagusi erazi du, alegia, errealitatearen ikuspide kausal-mekanikoa, ez teleologikoa eta ez esentzialista", "Pentsabide esentzialista"), G. Gati ("euskal kontzeptuaren esanahia behatzeko hiru aukera definitzen ditugu: esentzialista [euskal jitea = maska aldaezinen konbinazioaz sortutakoa]; kulturalista [...] eta hirugarrena, mikroidentitatezkoa"), I. Aldekoa ("... zentzu tradizionala ez ezik, esentzialista ere baden ikuspegi hori ezin baita bereizi ikuspegi historikotik"), F. Rodriguez ("definizio inoperante, estatiko, esentzialista, eta geldiarazleak"), P. Sudupe ("Gaur egun ez gara probidentzialistak, ez esentzialistak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

esentzialista : DFrec 1 (-nz-, Anait: "nazioaren konzeptzio esenzialista"), Euskalterm 1; esentzialismo : Euskalterm 1 // Ez ditugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

esentzialismo : ElhHizt (Fil. esencialismo) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

esentzialista
adj./iz. Esentzialismoarena, esentzialismoari dagokiona; esentzialismoaren jarraitzailea. Euskal Herriaren definizio esentzialista egiten duen nazionalismoa ez da behin ere sartuko metropolian, hirian.

Aztergaia: esentzialista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-01-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

eserarazi, eseraraz, eserarazten
du ad. Esertzera behartu. Ik. jarrarazi. Bere ondoan eserarazi zuen.

Aztergaia: eserarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eserarazi, eseraraz, eserarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eserarazi, eseraraz, eserarazten

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-(r)i amaituen eratorri-konposatuak

eseraulki
iz. Eserlekua. Batzuk hemen eseraulkietan, beste batzuk tente, han.

Aztergaia: eseraulki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eser-a(u)lki (eta eseri-a(u)lki, exer-aulki, juez-eser-aulki) 7: Izt C ("Mutil onek eragin omen zeban plazaren barren-aldetxoan arrizko eser-aulki bat"), Lard 2 ("Pilato, gauza au erabakitzeko, Juez-eser-aulkian zegoala", "Leku goratu batean Juez-eser-aulkia ipiñita eseri zan"), Tx B II ("Eseri-alki ederrak eta / beste gauza bat on-ona: / ezertarako biartzen bada / kotxe bakoitzak komona"), ABar Goi ("Eseri-aulki apañak eta beste edergarri asko"), Basarri ("Batzuek emen exer-aulkitan; / beste batzuek tente, an"), MAtx Gazt ("Ez dute otoitzik egiten. Ixilik, azpian edo ondoan dauzkaten eser-alkiak bezelaxe"); OEH argitaratuan, gainera, Arr Bearg ("Usoak saltzen zeudenen eseralki eta ganbiatzallean mayak goikoaz bera bota zituen"), Garm EskL ("Oitura aundia zuten erri ontako baserritarrek etxean bear zituzten sillak edo eser-aulkiak egiteko"), Auspoa 140 ("Bapo berotze ituzte eseri-alkiyak"); eta eser-aulkigintza Garm EskL ("Gaurko egunean, ikazgintza eta eser-aulkigintza baztertuak dauzkate").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esertaulki 1, Zozoak beleari ("Hire moduko txirrindulari arinak malda luzeetan goitik behera ibiltzen diren legez, xaltoka-xaltoka, ipurdia esertaulkian ongi asentatu ezinik"); exeri-aulki 2: ABar ("Aurrerago eskubitan mai bat, eta ezkerrian armoniun edo piano bat; exeri-alki batzubek"), El Día 1932 ("Izan ere nun obeto ango exeri-alki ederretan baño!").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eseraulki : EuskHizt (1847 #mdash# 'eserlekua, aulkia'); DRA (eser-aulki, exer-aulki: banco) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aulki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

eserlekua.

eseri, eser, esertzen
da/du ad. Ipurtaldean eta bizkarrean bermaturik jarri edo ipini. Ik. jesarri; jarri 9. Aulki batean eseri zen. Eser zaitez. Bere eskuinean eseririk. Eserita dago. Eroso eserita.
Azpisarrerak

Aztergaia: eseri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eseri, eser, esertzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eseri, eser, esertzen

eserialdi
iz. Norbait denbora batez eseririk egotea. Eserialdi bat egin zuten, ados ez zeudela adierazteko.

Aztergaia: eserialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez da agertu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eseraldi forma behin azaldu da EBn.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: eserialde bitan agertu da.

Informazio osagarria
Arau orokorraren salbuespen onartzekoa

aditzoin + izen motako elkartua izanik, eseraldi litzateke osaera zuzen-erregularra, baina ez da erabilia, eta eserialdi hobetsiko luke batzordeak; gainera:

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-r(i), -r(ri), -s(i) amaitu aditzen gain eratutako beste formetan ere gertatzen da gisako auzia: cf. eror(i)aldi, jarr(i)aldi, egos(i)aldi, ikus(i)aldi, etab.

eserleku
iz. Jarlekua. Ik. esertoki. Antzokiko eserlekuak. Eserlekutik altxatu gabe. Eserlekurik ederrena, epailearena, zuretzat gorde dugu.

Aztergaia: eserleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
esertoki
iz. Eserlekua, jarlekua. Non-nahi aterpe eta esertoki egokiak, atseden hartzeko.

Aztergaia: esertoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
eseste
iz. Erasotzea; atzemateko jarraitzea. Ik. esetsi2. Eseste handien artean iraun.

Aztergaia: eseste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

esetsaldi
iz. Esesten den denbora edo aldia; esetsia, jazarpena. Erasoaldi eta esetsaldiak. Dioklezianoren esetsaldian. Konstituzioari aitor eman ez ziotenak esetsaldi gogorraren mendean erori ziren.

Aztergaia: esetsaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
esetsi1, esets, esesten
1 du/dio ad. Eraso. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Ardiari esesten dion otsoa. Banaka batzuek gutxietsi eta are esetsi izan dute Etxepareren bertso lana. Esetsi zion berriro lotsak.
2 du/dio ad. Ihesi doanari, atzemateko edo harrapatzeko, jarraitu. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Ik. jazarri; pertsegitu. Lapurrei esetsi. Txakur batek esetsi zion.
3 du/dio ad. Norbaiten kontra, haren bizimolde, pentsamolde edo egiteengatik, gogor eta etenik gabe aritu. Gaizkileei esesteko. Berri honekin hartu zuten Jesus esesteko gogo gehiago. Dioklezianok kristauei esetsi zien garaian. Hartzekodunak esesten zion.
esetsi2
1 iz. Erasoa.
2 iz. Esestea, atzemateko jarraitzea. Ik. esetsaldi; jazarpen; pertsekuzio. Lapurren esetsia. Elizak jasan dituen esetsiak.
esfenoide
iz. anat. Burezurraren oinarriaren erdialdea osatzen duen hezurra, tximeleta-itxurakoa.

Aztergaia: esfenoide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-01-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esfenoide (eta esfenoide hezur) 4: UZEI 2 (zerrendetan: "hezur hioidea / laringea / trakea / esfenoide hezurra [...] esfenoidea / ahosabai-hezurra / etmoidea / goiko masailezurra"), Ingurua/3 2 ("Burezurrean, kopetako hezurra, parietala, tenporala, okzipitala eta esfenoide hezurra ditugu" eta irudi batean: "Kopetako hezurra / Parietala / Esfenoide hezurra / Okzipitala").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

esfenoidal : HiztEn (esfenoideari dagokiona); esfenoide : AB38 2, HiztEn (zenbait ornodunek garezurraren oinaldean duen hezur konposatua), LurE (Buru hezurrean garondoa osatzen duten zortzi hezurretako bat), Euskalterm 3 // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

esfenoidal : ElhHizt; esfenoide : ElhHizt, EskolaHE (garondoa osatzen duten zortzi hezurretako bat) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Anat.

esfera
iz. Zirkunferentzia batek bere diametro baten inguruan biratzean eratzen duen gainazala; gainazal horrek mugatzen duen gorputz geometrikoa. Esferaren biribiltasuna. Esfera forma, esfera itxura. Esferaren diametroa.

Aztergaia: esfera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

lur esfera, lur boil

esfera sektore, esfera-sektore
iz. mat. Zirkulu sektore batek, erradioaren inguruan biratzean, eratzen duen gorputz geometrikoa. Esfera-sektorearen azalera.

Aztergaia: esfera-sektore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 0; EPG: 0; ETC: 5 “Geometrian, esfera-sektorea zirkulu-sektore batek bere zirkuluaren diametro baten inguruan biratuz eratzen duen Solido (geometria) solidoa da. Ardaztzat hartzen den diametroa zirkulu-sektorearen barnekoa bada, esfera-sektorea kono esferiko itxia izango da; bestela, oinarrian kono-itxurako sakonune bat duen antzeko bolumen bat izango da.” (Wikipedia).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: esfera-sektore (Mat.) sector esférico; Adorez: esfera-sektorea: sector esférico; Labayru: 0; Euskalterm: esfera-sektore (Mat., Estat.) sector esférico.

Bestelakoak

sektore 3 iz. Mat. Zirkulu sektorea: zirkulu baten bi erradiok eta hauen arteko arkuak mugatzen duten planoaren zatia. Esfera sektorea: zirkulu sektore batek, erradioaren inguruan biratzean, eratzen duen gorputz geometrikoa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, Mat. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa esfera eta sektore sarreretan.

Jakite-arloak

Mat.

esferaerdi
iz. Esferaren erdigunetik igarotzen den plano batek eratzen dituen bi erdietako bakoitza. Ik. hemisferio. Magdeburgeko hemisferioak bi esferaerdi metaliko dira, 500 litroko edukiera dutenak.

Aztergaia: esferaerdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
esferiko
adj. Esfera formakoa; esferari dagokiona. FNRS-2 batiskafoa, funtsean, altzairuzko kabina esferiko bat zen.

Aztergaia: esferiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

angelu esferiko; azal esferiko; gerri esferiko; poligono esferiko; segmentu esferiko; triangelu esferiko, hiruki esferiko; txapel esferiko; ziri esferiko

esfinge
1 iz. Alegiazko munstro hegoduna, lehoiaren gorputza eta emakumezkoaren buru eta bularraldea zituena, eta ezin ebatzizko igarkizunak proposatzen zituena. Esfingearen igarkizuna asmatu uste zuen Edipok.
2 iz. Lehoi gorputza eta giza, aker edo belatz burua duen estatua, antzinako Egiptoko artean ohikoa zena.
3 iz. Gau tximeleta handia, gorputz iletsu eta arrea eta hegada indartsua duena.

Aztergaia: esfinge

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

esfinje behin ageri da, azalpen gisa: Altuna: "Andere-luna (Esfinje) zarra, ludija baxen zarra dana, lekaruan (basamortuban) bixi da, ta guztiz jakittuna ei da".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esfinge 1 (M. Aizpurua">"Esfinge tximeleta, eztiz elikatzeko asmoz sartzen da erlauntz barnera").

Sektore jakin bateko informazioa

Izendegia: esfinge (Sphingidae).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

esfinge : DFrec 2 (mitologiako pertsonaia), AB38 2, HiztEn (1 mitologiako pertsonaia; 2 tximeleta), Euskalterm 2 (esfinge); esfinje : LurE (1 mitologiako pertsonaia; 2 tximeleta) // Ez dugu aurkitu ap. AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

esfinge : HiruMila (esfinge), ElhHizt (1 Mit.: esfinge, 2 Zool.: esfinge); esfinje : EskolaHE (esfinje 1: mitologiako pertsonaia; esfinje 2: tximeleta) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

esfinter
iz. anat. Eraztun formako giharra, uzkurtzean edo lasaitzean, gorputzeko barrunberen baten irekigunea ixten edo irekitzen duena. Ik. txuringa. Tabakoak listu-jarioa murriztu eta hestegorriko esfinterraren dilatazioa errazten du. Esfinterren kontrola.

Aztergaia: esfinter

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1999-02-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira esfinter (eta bihotz-e.) 4 (M. Unanua: "Edukina, urdaila hestegorritik banantzen duen bihotz-esfinterraren eta bihotzaldea urdaileko alde pilorikotik banantzen duen bigarren esfinter baten artean mantentzen da", "Zenbait Teleosteoetan, esaterako amuarrainetan, urdaileko sarrera hestegorriko esfinter zabal batetatik eratxekia dago", "Eraztun honi, zuntz leunez osatuta baldin badago, esfinter pilorikoa deitzen zaio") eta piloro esfintere 1 (M. Aramendi: "Piloro esfintere deituriko balbulan barrena duodenora janaria, zatika zatika, pasatzen denean hasten da benetan liseriketa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

esfinkter : AB38 1; esfinter : HiztEn, LurE, Euskalterm 9 (hauetan e. esofagogastriko, e. ileozekal, hestegorri eta urdail arteko e., kardia-e., Oddi-ren e., piloro-e., uzki-e., uzkiko muskulu e.); esfintere : AB38 1, AB50 1, Euskalterm 1 (kapilarren esfintereak) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

esfinter : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal esfínter / sphincter formen ordainak: HiztHand: esfinter esfínter anal xuringa, uzki esfinter // HiruMila: esfinter: esfínter anal: zuringa; txuringa // ElhHizt: esfinter // Casve FE: xurrutodi // HaizeG FB: xuringa, xurunbel // T-L LBF: xuringa, xurunbel // PMuj DCV: txuringa, txirringa // Azkue Aurkibidea: txuringa, txurunbel, zuringa // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Erdaretako formak

fr (DLLF): sphincter; it (S. Carbonell): sfintere; ca (DCC): esfínter; en (Collins): sphincter; de (Langenscheidts): Schiessmuskel, Sphinkter.

esfinter 12: Mikel Garcia, Berria 9, Amaia Zubieta.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: esfinter 10: Berria 2, Jon Alonso 3, Luis Elberdin, Josu Zabaleta, Aitor Arana, Xabier Mendiguren Elizegi, Koldo Izagirre.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

-nt- formakoa da erabilia eta hiztegietan proposatua; es-ca-it ere hala da; -nct- da, ordea, fr-en-de.

Ez du "baldintza minimoa" betetzen, baina onartzekoa da

ez da guztiz nazioartekoa, baina erabiltzen da.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-nkt-/-nt-; -r(e): -er(e).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Esfinter: medikuntza arloko hitz teknikoa den aldetik, agian nazioarteko forma hobetsi beharko genuke: esfinkter alegia, berau iparraldean ohikoa da eta.

 - [E116]: gutxitan agertu da testuetan (ik. lantaldearen txostena: -nt- formakoak dira denak, eta hori jaso dute hiztegi-entziklopediek; gaurko prosaren corpusean ere -nt- formakoa bakarrik ikusi dut: J. Alonso, A. Arana, K. Izagirre, J. Zabaleta). Egia da "hitz teknikoa" dela, baina hori bakarrik al da? Bestela esan: ez al da aski arrunt bihurtua? Baiezkoan, kontuan izatekoa iruditzen zait -nkt- ez dela kontsonante-segida ohikoa euskaraz; baina ez dakit beti kontuan izaten dugun irizpide hau, eta beti modu berean izaten dugun kontuan... Zuek esan.

 - Erabakia: (2008-07-18) oraingoz kendu egingo da lerroa, eta zientzia-tekniketako hitz ohikoak landuko dituen lantaldearen esku utzi da proposamena egitea.

esfoliatu, esfolia, esfoliatzen
1 da ad. Zerbait xafletan zatitu edo bereizi. Grafitoaren kristalak erraz esfoliatzen dira.
2 du ad. Larruazala igurtziz, ezkata moduko batzuk eratzen dituzten zelula hilak kendu. Azal guztiek ez dute esfoliatzeko eta hidratatzeko behar bera.

Aztergaia: esfoliatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2003-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

esfolia, esfoliatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: kendu hau.

 - [E116]: ez da askotan jaso testuetan; baina mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du. Aski teknikoa irudituko zaigu batzuei (Geol. arlokoa edo Med. arlokoa, adib.), baina (ia) egunerokoa da azala zaintzen dutenentzat (eta banaka batzuk baino gehiago omen dira hauek: kosmetikoen industria, lekuko). Bere horretan utziko nuke nik.

 - Erabakia: (2008-07-18) onartu dagoen moduan.

esfoliazio
1 iz. Zerbait xafletan zatitzea. Mikaren esfoliazioa.
2 iz. Larruazala igurtziz, ezkata moduko batzuk eratzen dituzten zelula hilak kentzea. Horretarako, tratamendu egokiak behar dira —esfoliazioa eta hidratazioa, esaterako— norberaren azalera egokitutakoak.

Aztergaia: esfoliazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:011 2003-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esfoliazio (eta esfoliazio-plano) 14: Elhuyar 12 (adib., "Partikula ez-metaliko hauskorren eragina esfoliazioaren nukleazioan [...] Esfoliazioaren bitartez hautsitako probetan haustura hauskorraren sorrera aurkitzea oso zaila da askotan"), Fraktografia 2 ("Gaur egun esfoliazioaren prozesua askoz konplexuagoa dela onartzen da [...] Mikropitzaduraren hedapenean, esfoliazio-planoaren eta kanpoko tentsio makroskopikoaren arteko erlazioa ere kontutan hartu behar da"); exfoliante 1, J. Osoro ("beharrezko krema exfolianteak eman azala leun-leuna izateko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

esfoliaerraz : HiztEn; esfoliagarri : HiztEn; esfoliagarritasun : HiztEn; esfoliatibo : Euskalterm 1 (jaioberrien dermatitis esfoliatibo, Ritter-en eritasun sinonimoarekin); esfoliatu : HiztEn; esfoliazio : HiztEn, LurE, Euskalterm 4 (hauetan 1 esfoliazio bidezko zitologia, esfoliaziozko zitologia sinonimoarekin); exfoliazio : AB38 1 // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ElhHizt: esfoliaerraz (exfoliable), esfoliagarri (exfoliable), esfoliagarritasun (carácter de exfoliable), esfoliatu (exfoliar) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: kendu hau.

 - [E116]: ik. esfoliatu.

 - Erabakia: (2008-07-18) onartu dagoen moduan.

esfortzu
1 iz. Ahalegina. Esfortzurik ez egiteko eskatu zidan berriro.
2 iz. fis. Gorputz baten gainean egiten den indarra. Trakzio esfortzua eragiten zaienean materialek izaten duten deformazioa.

Aztergaia: esfortzu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1999-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

esportsu B 1 (Alzola Atalak); esportzu 15: B 1 (Alzola Atalak); L 14 (EZ Man 6; Ax 4; Mat 4); esporzu L 2 (Harb), eta OEH argitaratuan gainera Ber Doc; ezportzu L 4 (EZ); isportzu 1 (EZ Man II); sporzu 6 (Lç). // Alzola Atalak: "Sabin Muniategitarrak esportsua emonda..."; "Solo au aratzen ebillen gau batean ugazaba, iretargiaren esportzura"; EZ Man: "Aingeruak ixiltzen du Sathan gezur-untzia, Eta esportzu hartzera gonbidatzen eria", "Orain ere zure baithan dut ene esportzu guztia" "Behar dugu gauza bada bidezko esportzua, frankoki darokuzula emanen galdetua", "Untziaren galdurik taulan dut esportzua, bazterra ardiasteko egidazu donua", "Patriarken esportzua", "esportzu noizbait gozatzekoa"; Ax: "esportzu handi batekin zabiltzate", "bere burua segur daduka, esportzu du", "...zerbitzuek emaiten baiteratzute esportzu eta esperantza", "Konzientzia onak esportzu du"; Mat: "Iainkoagatik biziaren, behar ba-da, emaiteko esportzua eta ausartia ", "Promes hunek bihotz eta esportzu emanik", "hunek emaiten deraut bihotz eta esportzu seguranza handi batekin zure gana hurbiltzeko", "zu ene Aita izaiteak, emaiten deraut esportzu eta esperanza"; Harb: "perilekoei sokorrimendua, gathibuei libertatea, exituei esporzua", "horre ene esporzua, Aita Iainkoa"; Ber Doc: "Iaungoikoak ematen dio aprobetxatu nai duenari esporzu eta indar garaitzeko difikultade eta estorbu guziak"; EZ: "Exituen ezportzua ", "Zure baithen zerengatik handi baitut ezportzu", "Nola aspaldi baitzinoen, jendeari agindu, bidalduko zinoela har zezala ezportzu", "Eta hala daramate illhunbean denbora ezportzu eztutelarik illkhitzeko lekhora"; EZ Man II : "Zure baithan solamentki da gure isportzua, faborera beraz othoi khexa zazu pausua"; Lç: "eta sporzu dut, zuen konszienzietara ere manifestatuak garela", "Baina hunetan gelditzen naizela-ere, sporzu dut...", "zure anhitz berthuterekilako authoritate handian sporzu harturik...", "sporzu dugu eridenen dutela, suporturekin, zerzaz kontenta", "hura date jenden ustekaria eta sporzua", "Iauna: nahi duzun, othoi, ikhusi eta enzun, guk zure Maiestateari presentatzen draukagun gure fedeazko Konfesionea, eta sporzu dugu, ezen...".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esportzu B 1 (Alzola: "ume txikiak ait-amen esportzuan"); esfortsu EB 1 (Hemen 1987: "drogaren aurka egiten ari diren esfortsuak frogatu nahian"); esfortzu EB 38: UZEI 4: "Forma horri esker momentu positiboek eta negatiboek eragindako ebakidura-esfortzuak eta trakziokoak zurgatzeko gai izaten da habea", "pertsona-talde baten esfortzua", "1.500 milioi ECUko finantz esfortzua suposatzen du ESPRITek", "Trakzio-esfortzua eragiten zaienean materialek jasaten duten deformazioa"; J. Jauregi 4: "ihardunaldi fisiko edo stress emozional batek sortua izaten da: esfortzuko bular-angina", "Gaur egun bi angor-moeta bereizten da: 1- angor egonkorra: Esfortzu berdinez azaltzen dena, beti iraunpen eta ezaugarri jakinez", "a) Angor aurrerakoia: oinazea, aurrea eta esfortzu txikiagorekin eta iraupen handiagorekin azaltzen da", "esfortzu fisikorik egitera behartzen baditugu..."; J. Arzubiaga: "geure esfortzu eta ahalegin guztiak eritasunak diagnostikatzen eta sendatzen egin ditugu"; B. Urkizu: "Informazioa epe luzera irensten da, inolako esfortzurik gabe"; U. Larramendi: "hainbesteko ilusio eta esfortzuren ondoren lortu duten emaitzarengatik"; A. Sarriegi: "Lanera honek, etengabeko esfortzu arrazoitsua egitea du ezaugarri"; Biztanleria 1987: "helburu nagusiari kalterik egin gabe eta egindako esfortzua ahal den guztian aprobetxatuz"; Elhuyar 2: "Transmititu behar den esfortzua handia denean...", "batzuei eta bestei eskatzen dien esfortzua diferentea baita"; M. Gartzia 2: "partaideek, esfortzu orokorraren zati beharrezko eta garrantzitsu bezala senti dezatela beren burua", "Pertsonak izatez aktiboak dira, xedeak jartzen dituzte eta gustora dihardute beren esfortzuan"; MerkatalEZ 1987: "Esfortzu guzti hori laburbiltzen da"; Gasteiz: "Herri honen egitateen historia jadanik kontaturik dago, zuzentasun handiz, beste esfortzu miresgarri batzutan"; J.A. Berriotxoa: "Mihurak bizitzeko modu erraza bilatu du, gutxiengo esfortzuaren legea jarraituz"; Zerria eta ni: "Biharamonez ez nuen goizegi jaikitzeko batere esfortzurik egin"; GAO 1989: "langile ertain batek arrazoizko esfortzu iraunkorrez"; M. Orbe: "Ahaleginez, esfortzuz eta generositatez bideratutako aukera hau ez dezagun alferrik gal"; J.M. V. de Mendizabal: "esfortzuak ongi mereziko luke"; Habe 1988: "hobe duzu betiko bidetik jarraitu eta esfortzu handirik eskatzen ez duten lanei ekitea"; F. Mendizabal 2: "hiru dira esfortzu-mota tipikoak", "Etengabeko muskulu-esfortzu baten bidez indar-egitea (indar estatikoa)"; Zipristin/7: "bi minutu baino gehiago urpean irauteko gauza izaten zen esfortzu nabaririk gabe"; Teknologia mekanikoa 4: "Ikusi ditugun ziriak ez daude esfortzu garrantzitsuak transmititzeko prestaturik", "esfortzu handia transmititu behar denean", "...esfortzu axialak jasan behar dituzten piezen finkapen-kasuetan bakarrik erabiltzen direlarik", "Esfortzua mugatzeko akoplamenduak"; Egunk 1991: "Esfortzu handi bat eginez"; M. Egaña: "denon esfortzua eta lana ezinbertzekoa dugula gaur eguneko egoerari buelta emateko"; ELA/STV 1992: "guztion saiamen eta esfortzurik handiena eskatzen duten arazoak dira"; Elgoibarren 1993: "Federazioko medikuak esfortzu frogak egin zizkigun"; Ttipi-ttapa 1994 2: "Hoietariko batzuk egina dute jada esfortzurik haundiena", "Horretarako, araberako esfortzua egin beharra dago".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

esfortzu : DFrec 5, AB38 17 (e. ahul, e. erradial, e. fisiko, e. hazkor, e. horizontal, e. unitario, e.-mugatzaile), HiztEn, Euskalterm 37 (bihurdura-e., ebaketa-e., e. alternatibo, e. fisiko, etab.); esportzu : AB38 1, HiztEn, LurE; esforzu : DFrec 1; esfuerzo : DFrec 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB50

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

esfortzu : HiruMila (eta e. normala, e. tangentziala), ElhHizt; esportzu : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lh DBF, DRA, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maileguaren adiera-erabileremuak, eta ordainak

Teknologia mekanikoan beharrezkoa dirudi; beste arloetarako hor daude ahalegin, indar, oldar, etab.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "teknologia mekanikoan beharrezkoa... Zergatik?" (2005-10-10)

eshnunnar
1 adj. Eshnunnakoa, Eshnunnari dagokiona.
2 iz. Eshnunnako herritarra.

Aztergaia: eshnunnar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Euskaltzaindiaren Arauak

Eshnunna / eshnunnar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

eskabadora
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, eskabadora-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. induskatzeko makina; hondeamakina].

Aztergaia: eskabadora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

OEHan ez dugu aurkitu eskabadora, aitzurkailu, induskailu, hondea-makina, hondeagailu, pala-makina, pala mekaniko, zulakari, zulagailu formarik; EEBSkoak makina hondeagailu eta induskailu bana dira, X. Mendiguren B.ri jasoak: "Nola saihesten dute [suteen kontrako brigadakoek] errekaia? #mdash# Makina hondeagailuekin zuhaitzak ebakiz"; "induskailu: Lurra kenduz zulo handiak egiteko balio duen makina").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eskabadora : DFrec 1 (exkabadora), AB38 1 (exkabadora), AB50 3 (eta ex- beste 1), Euskalterm 2; exkabatzaile : AB38 1 (excavadora); hondeagailu : AB38 2 (eta ondeagailu 1: 'excavadora' itzuliak), HiztEn (hondeatzeko makina); hondeamakina : HiztEn (hondeatzeko makina), Euskalterm 5 (hauetan atzerako h. 'retroexcavadora'; h. beldardun 'excavadora de oruga'; h. kuskubiko 'excavadora de almeja' bana); hondeatzaile : AB38 (excavadora) 1; induskailu : DFrec 1 ("induskailuak, hots, pala mekanikoak..."), AB38 5 (excavadora); pala mekaniko : DFrec 1 (Saioka/5 Natur: "induskailuak, hots, pala mekanikoak"), AB38 2 (pala mekanika: pala mecánica), HiztEn (pala mekaniko: AS; lurketa-lanak egiteko erabiltzen den makina potentzia handikoa); zulagailu : HiztEn (zuloak egiteko erabiltzen den tresna edo makina) eta zulakailu : LurE (zuloak egiteko erabiltzen den tresna; zulakailu ezagunenak ingeniaritzakoa, harriak zulatzeko, bideak zabaltzeko, etab. erabiltzen dena, eta informatikakoa (...) dira"); zulakari : Euskalterm 3 (hauetan 1 'excavador' itzulia; eta beste biak 'taladro': z. gorri, 'taladro rojo' eta z. hori 'taladro hori').

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eskabadora : HiruMila ik. induskailu; hondeagailu : HiruMila (máquina excavadora), ElhHizt ((máquina) excavadora), PMuj DVC (ondeagailu: excavadora); hondeamakina : HiruMila (excavadora), ElhHizt (máquina excavadora); induskailu : Casve EF (pelle mécanique, excavateur); pala mekaniko : ElhHizt (AS: pala mecánica); zulagailu : EuskHizt (zuloak egiteko tresna edo makina), HiruMila (perforador, taladrador), ElhHizt (1 herramienta para hacer agujeros; 2 taladradora), EskolaHE (zuloak egiteko tresna edo makina), Lur EG/CE (perforadora, taladrador), eta EF/FE (perceuse, perforateur), PMuj DVC (1 perforador, taladrador; 2 punzón; 3 trépano) // eta HiruMila: indusmakina (máquina excavadora), zulamakina (perforadora) // Ez ditugu aurkitu ap. HaizeG BF, Lh DBF, DRA

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal excavador / excavateur, pelleteuse, benne preneuse, pelle mécanique formen ordainak: HiruMila: 1 artezkari, industari; (animales) uxarkari, 2 aparato: induskailu, hondeagailu, zulagailu, hondeamakina; excavadora bivalva: induskailu kuskubikoa; excavadora de almeja: induskailu kuskubikoa // ElhHizt: 1 (adj.) hondeatzaile; 2 (adj.; zool.) hondeatzaile, zulakari // induskailu, hondeagailu (excavatrice) / aitzurkailu (pelleteuse) / pala (pelle-mécanique) // Casve FE: zilagailü, haitzürkailü / haitzürkailü / Ø / Ø // HaizeG FB: Ø / pelleteur: palazkari / Ø / Ø // PMuj DCV: ahondador: aitzurlari, atxurlari, ondeatzaile, onda-langille, zulatzaile // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, T-L LBF.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. hondeamakina. / EEgunk: "† eskabadora e. induskailu, buldozer".

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Saih. Ik.

eskabetxatu, eskabetxa, eskabetxatzen
du ad. Heg. Jaki bat, bereziki haragia eta arraina, ontzeko eta iraunarazteko, eskabetxe saltsan beratzen utzi. Ik. marinatu. Eskabetxatutako arrainak edo haragiak. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Atun eskabetxatua. Antxoa eta hegaluzea oliotan, sardina edo eper eskabetxatua.

Aztergaia: eskabetxatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eskabetxa, eskabetxatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

marinatu.

eskabetxe
iz. Heg. Marinada mota. Ik. ozpin-olio. Funtsezko lau elementu ditu eskabetxeak: ozpina (kontserbagarria eta zapore-bizigarria), olioa (zapore-leungarria), ereinotza eta piperbeltza (fungizida eta bakterizidak).

Aztergaia: eskabetxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eskabetxero 1, Gy ("Noiz edo noiz naiz zure amutarako; / Eta eskabetxero batek nau kario erosiko"); OEH argitaratuan, gainera: eskabetxe ; eskabetxegintza : Elizdo EEs 1925 ("Eskabetxegintza [arrai-oliyoz-prejitza] zerabilten [portu] aetan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eskabetxe (eta eskabetxe fabrika, lantegi) 11: Etxabu ("Baiña nire lagunak ez euken olako kezkarik; len be arrai txikiak eskabetxe eran jarten ni baiño oituago egoan"), Jauntxoak ("Lantegi berri franko altxatu zen Donostiako udal barrutian; kare hidraulikoa [porlana], txokolatea, poxpoloak, argizaiak, garagardoa, haltzariak, sokak, eskabetxea, litografiak..."), Arrain kontserbak 9 (adib.: "Eskabetxe fabrikek ere gehitzeko joera erakusten zuten [...] Saturnino Busto Irisarrik, Burlatakoa bera [Nafarroa], Mutrikun kokatzea erabaki zuen 1880 inguruan, eta eskabetxe lantegi bat jarri zuen urte hartan [...] Sortuko den arrain kontserben industria berria, hein batean, upeletan gatza emanda jarritako arrain eta eskabetxearen betiko industriaren jarraitzailea da); eskabetxetegi 1, Goenkale ("Bideo industrial bat, Gemelli-tarren eskabetxetegian").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eskabetxe : AB38 1, HiztEn (okela edo arraina beratzeko likidoa. Olio, ozpin eta ardo beltz edo zuriz egiten da, beste ongailu batzuk ere erants daitezkeelarik), Euskalterm 9 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eskabetxe : DenSuk 18: "Atuna etxeko eskabetxean [...] Eskabetxea egiteko era asko daude"; 32: "atuna oliotan edo eskabetxean: lata bat (250 gr)" // Cf. olio-ozpin : AArrue JanEd, 48: "Gabon-gauean, egosi ta olio-ozpiñarekin maneatzen da [aza-loratua]" [1956]; 49: "Bixigua ere mota askotara gertu liteke, baña Gipuzkoa'n ezezik Euskalerri osoan ere arranparrillan erre ta olio-ozpiñarekin edo limoi-zumuarekin jaten da ia beti" [1956]; 57: "Otarraiña olio-ozpiñarekin"; 58: "Urraza olio-ozpiñarekin" [1956]; Egunk 2001-04-17: "ontzi batean olio-ozpina prestatu; horretarako, olioa, ozpina, tipula txikiak eta baratzuria erabiliko ditugu, eta norbere gustura nahastu behar dira. Behin olio-ozpina egindakoan, babarrunen gainetik botako da"; 2001-07-19: "Olio-ozpina egingo dugu olioarekin, piperhautsarekin eta ozpinarekin, eta gero gainetik botako dugu"; oliozpin : Argiñano: "Oliozpina egiteko, ontzi batean olioa, ozpina, koilarakadatxo bat ziape, kapar ale batzuk eta gatza ondo nahasi eta entsaladara isuri"; "Txitxarroa labean dagoen bitartean oliozpina egin [...] Egindako oliozpinarekin txitxarroa saltseatu".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eskabetxe : ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

escabeche formaren ordainak: eskabetxe : ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE; gesaltze : PMuj DCV; laster-salda : PMuj DCV (media salsa); mariatze : PMuj DCV; olio-ozpina :HiztHand (atún en escabeche, hegaluzea olio-ozpinetan).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Forma baten adiera(k)

olio-ozpina.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: berandu ohartu da lantaldea ozpin-olio erabaki genuela lehen itzulian (eta ez hemen ageri den olio-ozpin), baina garaiz jakinarazi digu; beraz, aldatu egin behar da definitzailea: 'ozpin-olioa'.

 - Erabakia: (2008-09-26) ok.

eskabide
iz. Eskaria; bereziki, zerbait eskatzen den idazkia edo hitzak. Eusko Jaurlaritzari eginiko eskabidea. Aurkeztu dizkioten eskabideetan. Edozeinek ontzat hartuko lituzkeen eskabideak direla hain zuzen ere baztertu direnak. Eskabidea izenpetzen dutenak.

Aztergaia: eskabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
eskabide orri, eskabide-orri
1 iz. Eskabide bat modu ofizialean egiteko orria edo inprimakia. Lan-poltsaren oinarriak eta eskabide-orria udaletxean eta udalaren webgunean eskuratu ahal izango dira. Eskabide orriko datu guztiak bete beharko dira eta bertan eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dute gurasoek.
2 iz. Erosleak erosi nahi duen produktuaren xehetasunak (ale kopurua, prezioak, ordainketa modua...) jasotzen dituen orria edo inprimakia. Egin produktuen eskabidea eskabide-orrian, posta elektroniko bidez bidaltzeko.

Aztergaia: eskabide-orri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:013 2003-02-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh42 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 30 (Berria 2, DiarioVasco 9, EiTB 4, Elkar 5, Consumer 2, Euskaltzaindia 2, Karmel 1, Laneki 5); ETC: 49

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: eskabide-orria ondo bete: rellena debidamente la solicitud / Adorez: 0 / Labayru: Eskabide-orria: Hoja de solicitud / NolaErran: bon de commande eskaera orri – eskabide orri – manü orri (ZU). / Euskalterm: eskabide-orri (Hezk. Ekon., Zuz.).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. gisa: eskabide orri / ElhHizt: adib. gisa / EskolaHE: -

bete1 5 du ad. Idazki edo dokumentu bateko hutsuneetan dagozkien datuak idatzi. Eskabide orria bete. // eskabide iz. Eskaria; bereziki, zerbait eskatzen den idazkia edo hitzak. Eusko Jaurlaritzari eginiko eskabidea. Aurkeztu dizkioten eskabideetan. Edozeinek ontzat hartuko lituzkeen eskabideak direla hain zuzen ere baztertu direnak. Eskabidea izenpetzen dutenak. Zerbait erosteko eskabide orria.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da.

eskaera
iz. Eskatzea, norbaiti beragandik zer nahi den jakinaraztea. Ik. eskari; eskabide; eskakizun. Ez dute, nonbait, ez eskaerarik ez eskaintzarik. Nik betetako eskaera-orria eskuan zuela.
Ohiko lexiak

Aztergaia: eskaera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
eskaera egin
du ad.-lok. Ik. eskatu 1. Erdi Aroko azoka 2017ko udal aurrekontutik kentzeko eskaera egin zuen. Busturiko Udalak eskaera egin du UEMAko kide izateko.
Ohiko lexiak

Aztergaia: eskaera egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

eskafandra
1 iz. Urpean luzaro egoteko aukera ematen duen tresna edo jantzia, urpekariek erabiltzen dutena. Eskafandra eta buruko bola harrigarri hura jantzi zituen eta eskaileretan behera astiro jaitsita itsasoan murgildu zen.
2 iz. Astronauten jantzi hermetikoa. Astronauten eskafandra.

Aztergaia: eskafandra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
eskafandrari
iz. Urpekari eskafandraduna.

Aztergaia: eskafandrari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oharra s.u. buzo.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "eskafanfrari?, eskafandrari beharko du, ez da hala?" (2006-02-27)

eskail
iz. Ipar. eta batez ere zub. Puskatzen edo hausten den zerbaiten zatia. Ik. printza.

Aztergaia: eskail

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Bere euskalkiko forman onartu da

Batez ere Zub. da, eta horkoa -s-duna da (eta ez -z-duna), J-L. Davantek dioenez (eta Casve-k dakarrenez); ahozkoan erabilia duten eskailatu aditza ere jasoko da, gainera.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar. (batez ere Zub.)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Eskail: esangura erantsi.

 - [E103]:  Zub bakarrik.

 - [E116]: a) 'printza' gisa eman liteke adiera (edo, I. Sarasolaren hiztegiko definizio luzeagoa eman genezake, nahiago bada: 'puskatzen edo hausten den zerbaiten zatia'); b) ez da "Zub. bakarrik", ez OEHko azalpenetan eta ez erabili dutenei begira: hiruzpalau testutan jaso da, eta horietan bi Gaxitegirena eta I. Bordarena dira.

 - Erabakia: (2008-09-26) eskail iz. Ipar. (batez ere Zub.).

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper