50535 emaitza bilaketarentzat - [16701 - 16750] bistaratzen.

eskapu
1 iz. Ihesbidea. Ez dute eskapurik.
2 iz. Ihesaldia.
Azpisarrerak

Aztergaia: eskapu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

eskapu egin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ihesbidea; ihesaldia.

eskapu egin
ad.-lok. Ihes egin. Jakingarria litzateke jakitea zenbatek egiten duten etxetik eskapu.

Aztergaia: eskapu egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1999-02-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eskapo IE 1 (Larz Iru: "Jada, bizpahiru aldiz, muthilgotik kanpo abaltxu ezarrai bainik kanperoak, oraikoan ez diat eskaporik") eta OEH argitaratuan gainera Gte Erd ("Eskapo ederra egin dut"); eskapu 3: Z 1 (Const: "Etzian ezkapürik"), EB 2 (Arti: "Hau da benetan eskapu gabe gora naraman ametsa", "Zergatik hautatu zuten egunaren argia beren eskapua egiteko?") eta OEH argitaratuan gainera: Ox ("Etzukeen trixteak eskapurik"), Lf ELit ("Jendek, gure iduriko, hainitz emendatu dute eskapu-ixtorio hori").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira eskapo 1 (F. Pelaez: "Materialismoaren kaiolan daude sartuta ezin eskapo, betezinezko nahiean beti, ezertarako"); eskapo egin 3 (A. Pagola 2: "Jakingarria irudi lezake konkretuki jakitea zein adinetan zenbatek egiten duten etxetik eskapo", "Kuriosoa da baten batzuk behin eta berriz eskapo egiteko ohitura izaten dutela"; P. Esnal: "Ura ere pagatu gabe, nola edo ala eskapo egin omen zuten"); eskapu joan 1 (D. Landart: "Bideak ihaurri dituk, eskapu doatzin jendez").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eskapo : DFrec 1 ("joan da eskapo"); eskapu : DFrec 1 ("ez dute eskapurik") eta eskapo (zool.): HiztEn (zool.; 1 intsektuetan, antenen oinaldean dagoen bi segmentuz eratutako egitura, 2 armiarmetan, bulba babesten duen egitura), Euskalterm 1 ("Zenbait intsektutan, dipteroetan kasu, antenen oinaldeko bi lakainez eratutako egitura") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eskapu : EuskHizt (1 ihesbidea; 2 ihesaldia ik. eskapada), Lur EF/FE (échapée, fuite; AS: eskapu izan: ne pas avoir d'autre voie, être inévitable), Lh DBF (ezkapu: échapée, issue) // eta eskapo (zool.): ElhHizt (escapo) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eskapu sarrerari dagokion azpisarrera.

eskapula
iz. anat. Omoplatoa. Goratu pelbisa, pisua eskapulen gainean —ez zerbikalen gainean— jarri arte.

Aztergaia: eskapula

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh110 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

eskapula 110 (horietatik 107 Laneki: FEDAren Eskuliburua Lurreko Pilatesi buruz).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eskapula 1.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: eskapula, sorbalda-hezur, omoplato (TN hirurak).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da, eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Anat.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "Zerrendan sartu egingo nuke" (2005-11-07)

eskapulario
iz. Lokarriz batutako bi tela zati bedeinkatuz osatutako zintzilikarioa, bularrean eta bizkarrean jartzen dena. Ik. kutun1 2; abitu 2. Karmengo eskapularioa.

Aztergaia: eskapulario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
eskarazi, eskaraz, eskarazten
du ad. Eskatzera behartu. Alabari zion zure burua eskarazi, Herodesek zuenean gortean dantzarazi.

Aztergaia: eskarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eskarazi, eskaraz, eskarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eskarazi, eskaraz, eskarazten

eskari
1 iz. Eskatzea, norbaiti berarengandik zer nahi den jakinaraztea. Ik. eskaera; eskabide; eskakizun. "Aita gure"-ko zazpi eskariak. Otoitza, berez, eskaria da. Estutasunak eraginiko eskaintza eta eskariak. Zer eskatzen dugu eskari horretan? Jauna, nire eskaria entzun ezazu. Epailearen eskariz atxilotu dituzte.
2 iz. ekon. Merkatuan erosi nahi den salgai kopurua. Eskaintza-eskarien legea.
Ohiko lexiak

Aztergaia: eskari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
eskaria egin
du ad.-lok. Ik. eskatu 1. Ikasle izan nahi dutenek eskaria egin dezakete dagoeneko. Erabiliko duten prozedura patentatzeko eskaria egin dute. Artzain onari egin zion eskari samurra.
Ohiko lexiak

Aztergaia: eskaria egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

eskarlata
adj. Gorri bizia.

Aztergaia: eskarlata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

(kolore) gorri-gorria.

eskarmentatu, eskarmenta, eskarmentatzen
1 da ad. herr. Eskarmentua hartu. Dituzten sosak galdu artean, eskarmentatzen ez dira.
2 du ad. herr. Eskarmentua harrarazi, eskarmentua sartu. Nahi dut nire orduko gertaera esan, hurrengoan beste bat eskarmenta dezan.

Aztergaia: eskarmentatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eskarmentatu, eskarmenta, eskarmentatzen. da eta du ad. Herr.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eskarmentatu, eskarmenta, eskarmentatzen

Informazio lexikografikoa
Mailak

Herr.

eskarmentu
1 iz. Zentzagarria; ikasbidea. Eskarmentua hartu.
2 iz. Esperientzia (aritzeak ematen duena). Karga jasotzen eskarmentua badauka horrek ugari. Hizkuntza gaietan eskarmenturik duenak dakienez.

Aztergaia: eskarmentu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: esangura falta: 'esperientzia' alegia.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): dagoen bezala uztea erabaki da.

eskarmentudun
adj./iz. Lanbide edo egiteko batean eskarmentua duena. Eskarmentuduna eta hasiberria, parez pare. Gaztea da, baina eskarmentuduna.

Aztergaia: eskarmentudun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): eskarmentudun 63: Consumer 4 (adib.: “Nazioarteko hain agintari handi eta eskarmentudunarengan harrigarri ere bada honelako baieztapen erradikal eta argiak entzutea”), Berria 47 (adib.: “Bada, ekoizle eta zuzendari eskarmentudunak beste tiro bat bota du, tiro polit bat”), EiTB (“ezohikoa baita ehiztari eskarmentudunak etxera esku-hutsik itzultzea”), Argia 8 (adib.: “Camí de Cavalls ibilbide polita da oso, eta gogor dabiltzan eskarmentudun txirrindularientzat aproposa, baina alforjekin eta gure mailan ibiltzeko egokia ez dela erabaki dugu”), DiarioVasco 3 (adib.: “Musikari eta ekoizle eskarmentuduna da, eta telebistan sarri jardundakoa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: eskarmentudun 31: Berria 24 (adib.: “Taldeak eskarmentua duela uste du, eta zentralak ere eskarmentuduna izan beharko lukeela”), Oskar Arana (“Stanley Chowder isil baina lagunkina, soropil moztaile eskarmentuduna, poker jokalari maltzur eta ping-pong jokalari aparta, amerikar film zaharren zalea”), Ander Irizar (“Neskatxa haren aurrean, arinkeriaz, emakume heldu eta eskarmentudun gisa jokatu nuen”), Arantxa Iturbe (“Gure herriko emakume eskarmentudunen mahaian”), Andoni Egaña (“Gutxi-gehiago, eskarmentudun bertsolariak”), Xabier Aranburu (“Normal jantzia zegoen, baina Beira Merkatariaren begi eskarmentudunek laster asko antzeman zuten mutil hark ez zeukala dirurik”), Anjel Letxundi (“ikasle eskarmentudun batek”), Felipe Juaristi (“Sosik gabe zegoen alegia, eta kartekin ateratzen zuen bizimaina, batzuetan jokalari dirudun eta eskarmentudunen begirale gisa”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es experimentado / fr expérimenté: Elhuyar: eskarmentudun, esperientziadun, aritu, trebatu, zaildu [pertsona] / Nolaerran: esperientziadun, eskarmentudun / Zehazki: (persona) esperientziadun, eskarmentudun, saiatu / Labayru: eskarmentudun, esperientziadun, aritu(ta), trebatu(ta), asko ibili(ta) | ikusi(ta);(entendido) aditu, jakitun, maisu / Adorez5000: (persona) aritu, saiatu, trebatu, eskarmentatu, esperientziadun, eskarmentudun.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia.

eskarniatu, eskarnia, eskarniatzen
du ad. Ipar. Iseka egin, laidoztatu. Ik. trufatu. Juduek gisa guztietara eskarniatu, laidoztatu, tormentatu zuten Jesu Kristo.

Esaera zaharrak

Zangoak behar ditu xuxenak, makurrak eskarniatzen ari denak.

Aztergaia: eskarniatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eskarniatu, eskarnia, eskarniatzen. Ipar. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eskarniatu, eskarnia, eskarniatzen

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

eskarnio
iz. Ipar. Iseka, laidoa, iraina. Eskarnioak jasan.
Azpisarrerak

Aztergaia: eskarnio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. / AS: eskarnio egin.

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

eskarnio egin

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

eskarnio egin
dio ad.-lok. Ipar. Iseka egin, iraindu. Eskarnio egiten diote.

Aztergaia: eskarnio egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

eskarnioka
adb. Ipar. Eskarnio eginez. Jesus nekatuari eskarnioka.

Aztergaia: eskarnioka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

eskarola
iz. Txikoria mota hostozabala edo hosto-kizkurra, batez ere entsaladan jaten dena (Cichorium endivia). Ik. osterzuri.

Aztergaia: eskarola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: eskarola; osterzuri: Cichorium endivia subsp. Endivia cv. Crispa; eskarola kizkur: Cichorium endivia subsp. Endivia cv. Crispa.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Cichorium endivia.

eskas
1 adj. Urria. Soldata eskasa. Itxurakeriei dien lotsa eskasarengatik.
2 adj. (Kopuruekin edo neurriekin, aipatzen den kopurua edo neurria ozta-ozta iristen dela adierazteko). Zortzi orrialde eskas horietan. Hegaldia ez zen oso luzea izan, bi ordu eskas. 7.400 metrotik 5.300 metrora lau ordu eskasean jaitsi dira. Metro bat eskas izango zen aitzurraren kirtena.
3 adj. Behar bezain on edo egoki ez dena. Gizon eskasa. Bizimodu eskasa. Senar eskasarekin, bizitza tristea. Iskilu eskasak ditu euskarak borrokarako. Horretan ezagun da ona eta eskasa. Itxura eskasekoa.
4 pred. Eskasian, urritasunez. Diruz eskas dabil. Euskaldun ona izateko, eskas ageri zait neure burua zenbait aldetatik.
5 iz. Ipar. eta naf. Gabezia, eza. Ik. falta 3. Lo-eskasa dut. Itsuak badu eskas bat. Garbitasun-eskasak sortzen dituen eritasunak. Bai egiazki ageri dela gaur Xalbadorren eskasa! Eta utzi zuen hiltzera, laguntza-eskasez. Ez da hemen esperantza-eskasik.
6 iz. Ipar. Pilota-jokoko aurreko marra. Pilota bat baratua denean pasa-marraren eta erreboteko eskasaren artean.
7 adj. Ipar. eta naf. Gabezia duena, gabea. Nagia beti da behar, eskas eta erromes. Euskara aski eskasa eta gabea da fonema kontuan.
8 adj. Ipar. Ezdeusa. Horren ondoan beste guztiak eskas eta ezerez baitira.

Aztergaia: eskas

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 Ipar. iz. 'eza': lo-eskasa. 2 izond. 'bere mailara iristen ez dena, betea ez dena'. / AS: eskas izan 'falta izan, ez aski izan': ura eskas dute.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: eskas aurkitu , eskasean , eskas egin .

Informazio osagarria
Zerrendakoaren oinarri bereko eratorriak-eta

exkax ere jasotzekoa da, usu erabilia denez, "adkor." bezala

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 Ipar. / iz. / 'eza' / "lo-eskasa"; 2 izond. / 'bere mailara iristen ez dena, betea ez dena'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 1. adierari Naf. marka gehitu, Bortzerrietan eta Malerrekan behintzat gizon-eskasa eta horrelakoak oso arruntak dira.

 - [E116]: ados, eta beraz: "eskas 1 iz. Ipar. eta Naf. 'eza'...".

 - Erabakia: (2008-09-26) eskas 1 Ipar. iz. `eskasia, gabezia, aski eza': itsuak badu eskas bat; lo-eskasa dut. 2 izond. `bere mailara iristen ez dena, betea ez dena' 3. diruz eskas dabiltza; bi minutu eskas behar ditut (eta gainerakoak sartu): eskas aurkitu 'mira egin, falta nabaritu': bere semea eskas aurkitzean; eskasean: gauza guztien eskasean bizi; eskas egin: oturuntzaren erdira zireneko, ardoak eskas egin zuen.

eskas aurkitu
du ad.-lok. Ipar. eta naf. Norbaiten edo zerbaiten falta nabaritu. Ik. mira egin 2. Mariaren bihozmina, bere semea eskas aurkitzean.

Aztergaia: eskas aurkitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

aurkitu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eskas sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

mira egin, falta nabaritu.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bere semea eskas aurkitzean.

eskas egin
du ad.-lok. Falta izan. Ik. eskas izan. Oturuntzaren erdira zireneko, ardoak eskas egin zuen.

Aztergaia: eskas egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eskas sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

oturuntzaren erdira zireneko, ardoak eskas egin zuen.

eskas gabe
adb. Ezin saihestuzko eran. Kolpe batez, eskas gabe eta merezi bezala gaztigatuko dituela.

Aztergaia: eskas gabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

eskas 4 iz. Ipar. Gabezia, eza. Ik. falta. Lo-eskasa dut: lo falta dut. Itsuak badu eskas bat. Garbitasun-eskasak sortzen dituen eritasunak. Bai egiazki ageri dela gaur Xalbadorren eskasa! Eta utzi zuen hiltzera, laguntza-eskasez. Ez da hemen esperantza-eskasik. Eskas gabe: falta gabe. [falta] falta gabe adb. Huts egin gabe. Guztiak falta gabe utziko zenituela. Lanari utzi eta ni jaten hastean, falta gabe han haukat zut aldamenean.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ESKAS GABE a) Sin falta, ineludiblemente. * Kolpe batez, eskas gabe eta merezi bezala gaztigatuko dituela. Ax 331 (V 220). b) Sin faltar. * Agiñtzen daizkie ehun ontzako urre / Bat eskas gabe halere. Gy 286.

LB: 0; EPG: 0; ETC: “Baldin orain pazientzia baduzu, Jainkoari berari berak dagiela uzten badiozu, zaren seguru berak berari egin zaion bidegabea eta zuri ere egin dizutena kolpe batez, eskas gabe eta merezi bezala gaztigatuko dituela eta behar den deskargua etsaiari eginaraziko diola” (Patxi Salaberri).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 1 izond. completo, -a • 2 izond. sin tacha, perfecto, -a; Adorez: eskasgabe 1 (ikus oso) completo/ta, entero/ra. 2 (akatsik gabe) sin tacha, sin defecto; Labayru: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eskas eta gabe sarreretan.

eskas izan
du ad.-lok. Ipar. eta naf. Falta izan. Ura eskas dute. Emaguzu eskas duguna. Gabeei zuk ematen diezu eskas duten ondasuna. Beti eskas dut oherakoan amaren musu beroa. Deusen eskasik ez zuen. Eman diezaguke eskas dugun laguntza. || da ad.-lok. Ez ziren eskas komentu eta elizak. Zentzuz eskas direnak. Zerbaiten eskas direnak.

Aztergaia: eskas izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'falta izan, ez aski izan': ura eskas dute.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

falta izan, ez aski izan

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ura eskas dute

eskasean
adb. Ipar. eta naf. Gabezian. (Dagokion izen sintagmak -en atzizkia har dezake edo artikulurik eta kasu markarik gabe joan daiteke). Arta horren eskasean, ardiak galtzen dira. Gauza guztien eskasean bizi. Hitz-eskasean aurkitzen garela sail askotan.
Loturak

Aztergaia: eskasean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eskas sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gauza guztien eskasean bizi.

eskasgabe
1 adj. g. er. Osoa.
2 adj. g. er. Akatsik gabea.

Aztergaia: eskasgabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

1 osoa. 2 akatsik gabea.

eskasia
1 iz. Urritasuna, aski ez izatea. Ur eskasiak eragindako galerak.
2 iz. Ipar. eta naf. Gabezia, eza. Ik. falta 3. Ez da soberaniarik eta ez eskasiarik. Errespetu eskasia.
Azpisarrerak

Aztergaia: eskasia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'gabezia'. 2 'urritasuna, aski ez izatea': ur-eskasiak eragindako galerak.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 gabezia; 2 urritasuna, aski ez izatea

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ur-eskasiak eragindako galerak

eskasian
adb. Ipar. eta naf. -rik gabe. (Dagokion izen sintagmak -en atzizkia har dezake edo artikulurik eta kasu markarik gabe joan daiteke). Ik. faltan. Ez zaitu deusen eskasian utziko. Lo eskasian nago.
Loturak

Aztergaia: eskasian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESKASIAN. v. ESKASEAN. a) (Precedido de genitivo o tema nudo). A falta de, faltando. "Lo eskasian nago (AN-gip-5vill) [...] lo eskasien nabile (G-azp, AN-gip-5vill, B)" Gte Erd 213. Gauza guzien eskasian sorthu. Dh 240. Lumaki puxkaz, edo horien eskasian anzara ixterkiz. ECocin 25. Gure eriak deuseren eskasian egon. Laph 233. Aphez baten eskasian. Ib. 11. Bat ere ez dadin gal / zuen eskasian. Etcham 183. Gezur zonbait kondatuz egi eskasian. Xa Odol 256. Mundu huntarik horren eskasian / behar baitut nik partitu. Mattin 104. Tellape baten sartu / diru eskasian, / sarri lo egin barik / ia gau guzian. Ayesta 46. Beatzi illabetez preparatutzen / egin dute zenbait sayo, / oraingu ontan Gipuzkoarrari / eskasiyan irten zayo. Auspoa 39, 48. b) (Precedido de participio). Por no. Egiazko Jainkoa ezagutu eskasian, kreaturak [...] adoratu baitituzte. Lap 63 (V 32). Ez niz beldur, jakin eskasian, damurik ukhanen duziela. Larz Iru 20. Ardiak, kasu eman eskasian, errebelatzen dituela. Ib. 92

adib: eskasia 1 iz. Urritasuna, aski ez izatea. Ur eskasiak eragindako galerak. 2 iz. Ipar. Gabezia, eza. Ik. falta. Ez da soberaniarik eta ez eskasiarik. Errespetu eskasia. Ez zaitu deusen eskasian utziko. Lo eskasian nago.

eskasian 26: Aizu 4, Berria 11, Jakin 5, Karmel, Argia 4, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eskasian 38: Herria 20, Berria 6, Elizen arteko Biblia 3, Michel Oronoz, Jose Morales, Gotzon Garate, Irene Aldasoro, Fernando Rey, Menane Oxandabaratz, Jon Muñoz, Pello Zabala, Piarres Xarriton.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. faltan azpisarreraren azalpen bera gehitu hemen ere.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eskasia sarreran.

eskaskeria
iz. Batez ere zub. Gabezia, eskastasuna. Bere eskaskeriaz bertzerik ez diezaioke eman gizonak gizonari.

Aztergaia: eskaskeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Batez ere Zub.

eskastasun
1 iz. Akatsa, hutsa; akatsak dituenaren nolakotasuna. Gure arteko nekazari baten uste, iritzi, asmo, nahi, betegintzarre eta eskastasunen irudi garbia.
2 iz. Ipar. Gabezia. Deusen ere zeruetan ez da eskastasunik.

Aztergaia: eskastasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
eskastu, eskas/eskastu, eskasten
da ad. Ipar. eta naf. Falta izan, eskas izan. (nor osagarria 3. pertsonan). Anitzek bezala ez ezazu estakurutzat ekar ez duzula meditatzeko astirik: ez da denbora eskasten, baina bai nahia. Hola segituz, ura eskastuko da. Bide erditarako zaio eskasten hatsa. Nekerik handienak jasan ondoan bihotza eskasten zaie. Maria oharturik ardoa eskastera zihoala, gehiagoren bila abiatu zen. Dirua eskastu zait.

Aztergaia: eskastu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eskastu, eskas(tu), eskasten. Ipar. zaio ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

eskastu, eskas(tu), eskasten

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

zaio ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]:  Naf. gehitu, oso arrunta delako.

 - [E116]: ados, eta beraz: "... eskasten. zaio ad. Ipar. eta Naf.".

 - Erabakia: (2008-09-26) eskastu, eskas(tu), eskasten 1. da ad. 2 zaio ad. Ipar. eta Naf.

eskatima
iz. Ipar. Liskarra; eztabaida. Beren eskatimak zuritzera Davidengana heldu ziren. Eskatima bidea eman.

Aztergaia: eskatima

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'liskarra'

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.g.er. marka

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Erabiltzen al da orain iparraldean?" (1993-02)

eskatimari
adj. Ipar. Liskartia. Suak pizten du ikatza, garrak egurra; orobat eskatimariak auzia.

Aztergaia: eskatimari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

liskartia.

eskatimatu, eskatima/eskatimatu, eskatimatzen
da ad. Ipar. Liskartu.

Aztergaia: eskatimatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

eskatima(tu), eskatimatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

liskartu.

eskatologia1
iz. Teologiaren adarra, hil ondoko bizitzari buruzko gaiak aztertzen dituena. Ebanjeliotik jaso dituen ideiarik funtsezkoenak adierazten dizkie: Jainkoaren eta lagun hurkoaren maitasuna, eskatologia, betiko kondenazioa eta salbazioa.

Aztergaia: eskatologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
eskatologia2
iz. Gorputzeko iraizkinekin zerikusia duten hitzak eta gaiak erabiltzea. Eskatologia eta sexu gordinkeriak direnean barrea eragiteko bide bakarra (...).

Aztergaia: eskatologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
eskatologiko1
adj. Eskatologiari (teologiaren adarrari) dagokiona, eskatologiarena. Lasaitasuna esango dut eta ez salbazioa, hizkera eskatologikoa maite ez dudalako.

Aztergaia: eskatologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eskatologi(a) G 1 (B. Latiegi: "Ez du lutertasunik bear bezela ulertuko Luter'en baitan ain bizirik zegoan eskatologi edo `azken-une'rako zentzumen au gogoan ez daukanak"), EB 1 (J.M. Torrealdai: "Iraultzaren eta erlijioen mitozko estruktura, bat bera da: eskatologia, apokalipsia eta mesianismoa"); eskatologiko 5 ager. EB (M. Pagola: "Nagusi-Pentsalarien anarkismo eskatologikoak (Estaturik gabeko gizartearen ametsa) itxurazkoa dirudi"; J.J. Uranga: "hamabi mezulariek salbamen komunitate eskatologikoa adierazten dute"; J. Goikoetxea: "Itun Berriaren alde eskatologiko hau atzendu egingo du"; P. Iztueta: "Sion mendiak egiazki balio eskatologikoa bait du"; Egunk 1993: "Estatuak beti hitz egiten duelako halako hitz eskatologiko batzuetan"); eskatolojiko behin (J.J. Uranga: "Esaldi honek Jesusen predikazioaren mami eta muina adierazten duela `zoriontasunen' oihukapen eskatolojikoa handiki inauguratzen duenean ere agertzen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eskatologia : DFrec 1 (eskatologi), HiztEn, Euskalterm 4 (hauetan bakarkako e., mitologi(aren) e., taldeko e. bana); eskatologiko : DFrec 1, HiztEn, Euskalterm 4 (hauetan itxaropide e. 1, otordu e. 1, oturuntza e. 1); eskatologikotasun : Euskalterm 1; eskatologismo : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eskatologia : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Casve EF; eskatologiko : HiruMila, ElhHizt, Casve EF // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

eskatologiko2
adj. Gorputzeko iraizkinena, gorputzeko iraizkinei dagokiena. Gaiak ere dantza-giroaren alaitasunari lotuak: pertsonaia barregarriak, gordinkeriak, aipamen eskatologikoak.

Aztergaia: eskatologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eskatologi(a) G 1 (B. Latiegi: "Ez du lutertasunik bear bezela ulertuko Luter'en baitan ain bizirik zegoan eskatologi edo `azken-une'rako zentzumen au gogoan ez daukanak"), EB 1 (J.M. Torrealdai: "Iraultzaren eta erlijioen mitozko estruktura, bat bera da: eskatologia, apokalipsia eta mesianismoa"); eskatologiko 5 ager. EB (M. Pagola: "Nagusi-Pentsalarien anarkismo eskatologikoak (Estaturik gabeko gizartearen ametsa) itxurazkoa dirudi"; J.J. Uranga: "hamabi mezulariek salbamen komunitate eskatologikoa adierazten dute"; J. Goikoetxea: "Itun Berriaren alde eskatologiko hau atzendu egingo du"; P. Iztueta: "Sion mendiak egiazki balio eskatologikoa bait du"; Egunk 1993: "Estatuak beti hitz egiten duelako halako hitz eskatologiko batzuetan"); eskatolojiko behin (J.J. Uranga: "Esaldi honek Jesusen predikazioaren mami eta muina adierazten duela `zoriontasunen' oihukapen eskatolojikoa handiki inauguratzen duenean ere agertzen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eskatologia : DFrec 1 (eskatologi), HiztEn, Euskalterm 4 (hauetan bakarkako e., mitologi(aren) e., taldeko e. bana); eskatologiko : DFrec 1, HiztEn, Euskalterm 4 (hauetan itxaropide e. 1, otordu e. 1, oturuntza e. 1); eskatologikotasun : Euskalterm 1; eskatologismo : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eskatologia : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Casve EF; eskatologiko : HiruMila, ElhHizt, Casve EF // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

eskatu, eska, eskatzen
1 du ad. Norbaiti, beragandik lortu nahi dena adierazi. Ik. galdegin; erregutu. Pobreak eskatzen dizunean. Eskatzen badu, emango zaio. Dirua eskatu. Afaria eskatu zion. Argibideak, xehetasunak eskatu. Mila libera eskatu nizkion. Ostalariari kontua eskatu. Zer eskatzen dugu eskari horretan? Ez dizut besterik eskatzen. Zerbait esateko eskatu diot. Isilik egoteko eskatzea gehiegi eskatzea litzateke. Ekar dezala eskatu diot. Barka niezaiola eskatu zidan. Agerian dago ezin eska dakiokeela horrelakorik euskalari bati baizik. Mesedez eskatu. Hertsiki eskatu. Bihotzez, apaltasunez eskatu. Izkribuz eskatu. Norbaiten bidez eskatu. Sarri eskatzen badu. Gehiegi eskatzen dute. || (Subjektua pertsona ez dela). Grinak eskatzen zionari amore emanez.
2 du ad. Gauzez mintzatuz, behar bezalakoak izateko baldintza batzuk behar izan. Damuak, benetakoa izateko, zer eskatzen du? Ezkontzak eskatzen duen asmo garbiarekin ez zirelako ezkondu.
3 du ad. (Emakume bat) emaztetzat hartzeko nahia adierazi (haren guraso edo ahaideei). Emaztetzat eskatu. Behortzainak alaba eskatzen dio jaun Erramuni.

Esaera zaharrak

Emaiozu arloteari egositik, eskatuko dizu errekitik. Eskatzeak, etsaitzea. Ez da zer eska gari zumarrari. Tantza onak loro biguna eskatzen du.

Aztergaia: eskatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eskatu, eska, eskatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eskatu, eska, eskatzen

eskatzaile
iz. Eskari bat egiten duen pertsona. Azokan, abere-eskaintzaile asko, eskatzaile gutxi. Eskatzaileak bete behar dituen orriak. Laguntza-eskatzailea.

Aztergaia: eskatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

laguntza-eskatzaile.

Informazio lexikografikoa
Esapide ohiko(en)ak

"laguntza-eskatzaile" bezalako eraikuntzetan erabiltzen da batez ere

eskatze
iz. eskatu aditzari dagokion ekintza. Eskatze edo otoitz hau.

Aztergaia: eskatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

eskaut
iz. Diziplina, elkarlana, gizarte-lana eta naturarekiko harreman zuzena oinarri harturik, haur eta gaztetxoak heztea helburu duen nazioarteko erakunde bateko kidea. Jantoki hau Sao Gabriel parrokiako eskaut taldeko gazteek kudeatzen dute.

Aztergaia: eskaut

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
eske
1 adb. Eskatzen. (Izen sintagma bati dagokiola). (Dagokion izen sintagma izenondo batek-edo mugatzen badu, -en atzizkia hartzen du; mugagabea denean eta izen arrunt batek osatua, -en atzizkirik gabe agertzen da). Senargai on baten eske etorriak. Beti jantzi berriaren eske daudenak. Atzo utzi zuten liburuaren eske. Sansonen eske zetozela. Diru eske joan zitzaion. Laguntza eske nator. Barkamen eske nauzu. Oihuz mendeku eske. Batean euri eske, bestean eguraldi onaren eske. Bi lagun bidali zituen alboko herrira ardo eske. || Ea zeren eske ari diren. Eskean dabiltza, inoiz baino gehiagoren eske.
2 adb. (Dagokion izen sintagmarik gabe). Eske ibiltzea debekatzen duen legea. Izarrei eske ikusi ditut pagoak. Eske eta eske.
3 iz. Eskaria. Ezkontza eskea egiteko. Eske bat egingo nioke horrako horri. Ene eskea entzungo duzula. Eskeak eta eskaintzak.
4 iz. Eskatzea. Esketik bizi. Eskeko ogi zatiak. Bere atarira eskera doakion bakoitzari.

Esaera zaharrak

Ardia ahuntzari ile eske. Dohain emana zerbait hoberen eske dago. Jauregiko emaitzak, eskea ondoan. Urak esnea galtzen du, eske soberak adiskidea.

Aztergaia: eske

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: eskean, eskez: besteren eskez egin du.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

eskean; eskez ("besteren eskez egin du")

eskean
adb. Eskatzen, besterik adierazten ez bada, limosna eskatzen. Herririk herri eskean. Eskean hasi, ibili. Eskean biltzen duenarekin. Eskean zetorkidana adiskide dudalako. Itsua bide ondoan egoten zen eskean. Maitasun eskean, eskale antzera.
Loturak

Aztergaia: eskean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-06-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

eskegi, eskegi, eskegitzen
du ad. bizk. Eseki. Zure eskutik eskegirik, dingilizka legez, daude zerua eta zerupe guztia.

Aztergaia: eskegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-06-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eskegi, eskegitzen. Bizk. du ad. 'eseki'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Bizk. Ik. eseki

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "eskegi/esegi/eseki kontuan, nik uste, ezer erabaki baino lehen euskalkiz euskakiko hedadura zehatzago aztertu beharko genuke" (1995-01-25)

 - [E301]: eseki [proposatzen dut, ordez]" (1994-11-02)

eskeka
adb. Eskatzen, eskean. Ik. eskaka. Barkamen eskeka.

Aztergaia: eskeka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

eskeko
iz. Eskalea. Limosna bat eskeko pobre honentzat. Eskeko batekin ezkonduko balitz. Eskekoaren esker ona.

Aztergaia: eskeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

eskela
iz. Heg. Norbaiten heriotzaren berri ematen duen albistea, besteak beste, hileta-elizkizunen egun, ordu eta lekua jakinarazten dituena. Eskelak egunkarietako albisterik irakurrienak dira. Ate ondoan eskelaren fotokopia handitua dago, txintxetaz itsatsia.

Aztergaia: eskela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eskela 3: J. Arenaza ("Agertzen diran eriotz-oar edo eskelak lekuko!"), MAtx ("Euskarazko eskelarik ere ez dugu oso berandu arte aurkituko"), B. Pujana ("Samiñez nago irakurririk / Lazkao-txikiren eskela").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eskela 'esquela': AB38 1, AB50 1, HiztEn (pertsona baten heriotza bera edota beronen urtebetetzearen berri emanez komunikabideetan egiten den jakinarazpena), Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eskela : ElhHizt-HiruMila (esquela), DRA (1 mendigo, postulante; 2 nordeste), PMuj DVC (mendigo, pordiosero, postulante, pedigüeño) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal esquela / faire-part de décès formen ordainak: HiztHand: gutun labur, (mortuoria) hil/hiltze iragarki // ElhHizt: eskela (Heg.), hil-mezu (Ipar.) // HiruMila: 1 (cédula) txartel, txantel, gutun labur; 2 (fúnebre) eskela, hiltamu, hil-mezu // PMuj DCV: (cédula, billete) txartel; (esq. de defunción) il-txartel, ildamu, il-mezu // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, HaizeG FB.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Adiera mugatzeko zailtasunak

definitzaile egokirik ez du ezagutzen lantaldeak.

eskelari
iz. Ipar. Eskalea. Eskelari eskergabeak. Fraide eskelari bat.

Aztergaia: eskelari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

eskalea.

eskeleto
iz. Hezurdura, gizakiaren edo animalia ornodunen hezurrezko egitura. Giza eskeletoa.

Aztergaia: eskeleto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

eskeleto, hezurdura

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-eto grekotikoetan (ik. Maileg, 31)

eskema
iz. Zerbaiten lerro nagusiak soilik adierazten dituen marrazkia; zerbaiten alde nagusiak soilik jasotzen dituen adierazpena. Tresna baten edo makina baten eskema. Lanaren eskema. Liburuaren eskema. Gorputzik ez duen sistema baten eskema soila. Eskema-irudia.

Aztergaia: eskema

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
eskematiko
1 adj. Eskema gisa adierazia, eskemari dagokiona. Irudi eskematikoa.
2 adj. Zehaztasun eta ñabardura gabea.

Aztergaia: eskematiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

eskematikoki
adb. Era eskematikoan. Irudiak nahiko eskematikoki marraztuta daude: hartz bat eta lau bisonte.

Aztergaia: eskematikoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-ki (izond. erref.ekin).

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper