50535 emaitza bilaketarentzat - [16951 - 17000] bistaratzen.

eskuadrilla
iz. mil. Buruzagi batek gidaturik hegaldi berean parte hartzen duten hegazkinen multzoa. Hegazkin eskuadrilla bat antolatu zuen, eta haren komandante izan zen, eskuadrillako azken hegazkina bota zuten arte. Hurrengo egunean VB/88 eskuadrillaren hegazkinek Bilboko portua bonbardatu zuten.

Aztergaia: eskuadrilla

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh33 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB 33 (Berria 6, Elkar 27); eskuadrilla 18 (gehienak Eskuadrilla Urdina); ETC 54: eskuadrilla 89.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: eskuadrila iz. (Mil.) escuadrilla / Adorez: eskuadrila iz. (Mil.) escuadrilla / Labayru: 0 / NolaErran: eskuadrilla escadrille. // Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa eskuadrilla forman. Dagokion marka ezarri.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

mil.

eskuadroi
1 iz. mil. Zaldizko erregimentuaren zatia, kapitain batek agintzen duena. Esklaboen armada osoro suntsituta geratu orduko, eskuadroiek Sizilia osoa arakatu zuten hainbat hilabetez.
2 iz. mil. Aireko armadako saila, batailoiaren kidekoa dena garrantziaren aldetik. Zeruan, hegoaldetik, beste bi eskuadroi azaldu ziren.

Aztergaia: eskuadroi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: lehen genuen eskuairaz gainera. Banaketa semantikoa adierazi beharko litzateke.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): ez da onartu.

eskuaira
iz. Angelu zuzenak marrazteko lanabesa. Erregela, konpasa eta eskuaira.
Azpisarrerak

Aztergaia: eskuaira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez da agertu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eskuaira 3 ager. ('erregela': EB 2; 'talde': EgAs 1).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: eskuaira 'erregela' 8 ager.; AB38: eskuaira 'escuadra' 18 aldiz, eskuairatu 'escuadrar' 4 aldiz; AB50: eskuaira 'erregela' 1.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalduz: "iz. 'angelu zuzenak egiteko lanabesa'"; eta AS gisa gehituz: eskuairan .

eskuairan
adb. Lerroez edo planoez mintzatuz, angelu zuzena egiten dutela. Ik. zut 2.
Loturak

Aztergaia: eskuairan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eskuaira sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

(bi lerrok) angelu zuzena osatzen dutela.

eskuaire
iz. Ipar. Trebetasuna. Lur hautak, eskuaire bezainbat amodiorekin erabiliak.

Aztergaia: eskuaire

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'trebetasuna'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

trebetasuna

eskuak bete lan
Lan asko, lan handia. Eskuak bete lan, eta iluna gainean!

Aztergaia: eskuak bete lan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESKUAK BETE LAN. Un montón de trabajo. Gero-ere ba dago / eskuak bete lan. Izt Po 54. Garazik eta amonak eskuak bete lan. Or Eus 138. Eskuak bete lan egin dut ordukoz. Or Poem 529. Kennedy-k ere bolara ontan / eskuk bete lan baditu. Auspoa 39, 77. Eskuak bete lan eta illuna gaiñean! EZBB I 102

adib: esku sartu Inoren egitekoetan aritu. Esku sartzen hasita, hobe luke estatuak aurrekontuetan esku sartzea, alor horretan eskuak bete lan luke eta.

eskuak bete lan 4: EiTB 2 (“Aupa, Imanol. Zer? Udaletxean eskuak bete lan, ezta?”), DiarioVasco 2 (“Ikasleen artean euskararen erabilera sendotzeko asmoa dute eta aurten ere eskuak bete lan izango dute”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eskuak bete lan 3: Anton Garikano (“Zortzietatik aurrera hasi zen animazioa dendan, eta, zortzi eta erdiak alderako, eskuak bete lan zeukan Püchl andreak”), Joxerra Garzia (“Eta, esku sartzen hasita, hobe luke estatuak, edozein duelarik ere izena, Gescarteran, aurrekontuetan edo bakegintzan eskua sartzea, eskuak bete lan luke eta alor horietan”), Patziku Perurena (“Eskuak bete lanarekin bazabiltza, ez duzula betarik emakumea goxatzeko; lanik egiten ez baduzu, emakumearen kontura bizi zaren alferrontzi zuritzat joko zaituzte”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa esku sarreran.

eskuak eman
dio ad.-lok. Bi pertsonak edo gehiagok elkarri eskutik heldu. Ik. esku eman. Maite biak eztitan daude, eskuak emanik. Elkarri eskuak emanda, dantza-soka eratu zuten.

Aztergaia: eskuak eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESKUAK EMAN. (Generalmente acompañado de elkarri). Dar la mano, agarrar de la mano. "Eskuak alkarri eman zizkioten (G-azp, AN-gip, B)" Gte Erd 142. Bost gizonek eskuak alkarri eman eta besoak zabaldurik. Izt C 135. Batek besteari eskuak emon da aurrezkorako sokaturik. Ag Kr 55. Alkarri eskuak emanta, dantzasoka eratu zuten. A Ardi 69s. Gaixtoak eta Onak eskuak elgarri emanik daude. Ox 62. Artzainak hurbildu ziren bizkitartean, eskuak elgarri emanik, orok bat egiteko. Barb Leg 124. Eskuak emanez elkarri. Or Eus 24. Zortzi gizon bear dira, alkarri eskuak emanda, bera inguratzeko. Munita 50. Aurresku luze pozgarrizko bat egiteko alkarri eskuak emonda. Erkiag Arran 11. Bi gazte hok eskuak emanik elgarri. Xa Odol 325. Darse las manos los novios (en la boda). Aingerubak Tobias gaztiari eskubak emotera Saragaz joianian esan eutsazan berbak. fB Ic III 339. Dar la mano (como saludo). Bi adixkideak hartan behexi ziren, eskuak elgarri emanik. Laph 114. Eskuak emanda alkarri. Apaol 116. Eskuak eman obe zutela. Or SCruz 30. Adixkideki eman dituzte / denek eskuak elgarri. Etcham 239. Ganbarako laguneri eskuak eman zituzten. JEtchep 108

adib: eztitan adb. Oso pozik. Eztitan da, adurra dariola. Bi gazteak eztitan doaz. Maite biak eztitan daude, eskuak emanik.

eskuak eman 4: Deia (“Baseliza baten ai-tzinean emakume talde ttiki bat ari da, elkarri eskuak emanik, borobilean, su handia bazter batean dutela”), ETB 2 (“Momentu batez eskuak emanda egoten dira”), DiarioVasco (“Horregatik egin zuen etxetik ihes, nahiago zituelako bizitzaren jipoiak jaso gizon arrotzaren eskuak emandakoak baino”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eskuak eman 3: Patxi Ezkiaga (“bejondeiola, halako eskuak emanda utzi zigun dohain ederrari”), Ramon Saizarbitoria (“aspaldi ez bezala bi eskuak eman baitzizkidan har niezazkion”), Gotzon Garate (“Ranchin batez ere, hasieran, kaleetan barna nindoalarik, nahiko balditurik gelditzen nintzen mutilak elkarri eskuak emanik ikusita”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, baina komeni da esku sarreran ere jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa esku sarreran.

eskuak garbitu
du ad.-lok. Norbaitek, auzi baten aurrean, haren erantzukizuna bere gain hartzen ez duela edo hartan guztiz gogoz kontra parte hartzen duela adierazi. Zer da hori, politikoek eskuak garbi ditzaten asmatutako sistema bat? Bere garaian amiantoarekin lan egin zuten enpresek eskuak garbitu eta beren erantzukizuna saihestu nahi dute.

Aztergaia: eskuak garbitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da irudizko adiera ere baduelako.

eskuak igurtzi
du ad.-lok. Berarentzat oso onuragarria izan daitekeen zerbait lortuko duela uste duenak atsegin handia hartu edo adierazi. Badira etorkizuneko egoera horri irrikaz, eskuak igurtziz begiratzen diotenak. Hedabideak eta agintariak, eskuak igurtzi, eta udak emango duenari begira dauzkagu jada. Onartu zuen eskuin mediatikoa eta politikoa eskuak igurzten ari direla.

Aztergaia: eskuak igurtzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da irudizko adiera ere baduelako.

eskuak jo
du ad.-lok. Txalo egin, txalotu. Esklaboak barre eta oihu egiten omen zuen goraki, eskuak joz.
eskuak zikindu
ad.-lok. Egite itsusi eta gaitzesgarri batean esku hartu. Gure eskuak ez dira behin ere zikindu gurea ez denaren jabe eginaz.

Aztergaia: eskuak zikindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH:ESKUAK ZIKINDU. Manchar(se) las manos. (Uso fig.). Cf. ESKU-ZIKIN, ESKU ZIKINDUN. Gure eskuak ez dira beiñere zikindu gurea ez danan jabe egiñaz. Ill Testim 12. Zu aurrera beti; aurrera zuaitz-aldaketan. Kontuz beti eskuak zikindu gabe, baño aurrera. Munita 112. "Eskuak zikinduta" ekartzen diran txanponak. Ib. 106. Zugandik urrun loikeri dagite, iraizeko on puztagarriak maitatuz. Irabazi loia, eskuak zikintzen baititu. Or Aitork 120. Etxahunia neretzekotan, ez nuke Piarres-en odolarekin nire eskuak zikintzeko kezkarik izanen. Etxde JJ 42. Utzazue herioak eraman dezan, inork eskurik zikindu gabe, herioak odolezko seinalez markaturik daukana. MEIG VII 162 (v. tbn. MEIG III 46 eskuak odolez zikin ditzan baino lehen). Esku zikinduekin bekatu loietan elduko zera Kristoren mai Santura. Mg CC 255. Artikhi nituen lurrerat emaiten zarozkitan urreak. --Zergatik nahi darotak egin laido hori, erran zarotan berriz-ere, ala beldur haiz nere diruak zikhint dezaukan eskua? Prop 1905, 125. [Espetxean] odolez zikinduriko esku ta barru zital asko dago. Erkiag BatB 193

adib: zikin 1 adj. Orbanak, hautsa, hondakinak edo itxura itsusten dion zerbait duena. Anton. garbi. Etxeko arropa zikina. Eskuak zikinak zituen. Semearen ile zikinetan aritu zen zorriak kentzen. Aurpegi zikina garbitu besoarekin. Ur zikinak. Kale mehar eta zikin batean. || Lanbide zikinak maite ditu, baina urrutitik. Itxurari gengozkiola, sakoneko bereizkuntzak tapatu genituen, zikin garbi-nahiak egin ohi duenez.

eskuak zikindu 28: Deia 3, Elhuyar 2, Berria 5, EiTB 13, Argia 3, Laneki, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eskuak zikindu 5: Herria, Berria, Jokin Muñoz, Lopez de Arana, Juan Garzia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, baina komeni da esku sarreran ere jasotzea, adiera figuratiboa jasoz.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa esku sarreran.

Eskual Herri
[Oharra: Euskaltzaindiak, Eskual Herri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. Euskal Herri].
eskualdaketa
iz. Eskualdatzea. Jakinarazpen horrek eskualdaketaren oinarrizko baldintzak jasoko ditu.

Aztergaia: eskualdaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1999-03-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh400 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

eskualdaketa 9: Pello Urzelai (“Eusko Jaurlaritzaren eskualdaketakoa baino haratagokoa“), Iban Santamaria (“Espainiako Gobernuak politika pasiboen inguruan inolako eskualdaketarik egitea uko egin ondotik”), Berria 5 (adib.: “eskualdaketa hori gauzatzeko”, “ez zuen azaldu eskualdaketa nolako baldintzetan gauzatzea espero duten”), Jokin Labaien (“makilaren eskualdaketa”), EiTB (“Lana Sustatzeko Politiken eskualdaketa nola egin behar den zehazten du Alderdi Jeltzaleak”).// eskualdaketa 409: Argia, Berria 29, Deia 4, Deustuko Unibertsitatea 203, DiarioVasco 4, Europar Batasuna, Euskal Herriko Agintaritza 21, EiTB 2, Consumer, Espainiako Gobernua 90, Goiena 2, Gomylex 43, Jakin, Karmel 3, Nafarroako Gobernua, UEU, Uztarria, Zuzenbidearen Euskal Akademia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: eskualdaketa 8: Berria 4, Jose Morales 3, Iñaki Heras.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: traspaso. / PFGZ: "Eskualdaketa: Transmisión". / BarnErrot: "Kupoa eta eskualdaketen balorazioa: Cupo y valoración de transferencias"; "Oinordetza eta Eskualdaketa Atala: Sección de Sucesiones y Trasmisiones"; "Eskualdaketa Zuzendaritza: Dirección de Transferencias".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

badu lehiakide hedatuagorik: eskualdatze arautua.

Maiztasun handia du, eta jasotzekoa izan liteke. Euskaltermen ere ageri da. eskualdatze forma araua da.

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. eskualdatze (arautua oraingoz aski delakoan).

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Ez da ikusten zein arazo egon daitekeen eskualdaketa bere horretan onartzeko.

 - [E116]: ongi eratua da, eta ez da izartxoa emanez gaitzestekoa; jaso beharrik ez badago, zerrendatik kentzea dugu irtenbidea.

 - Erabakia: (2008-10-31) kendu lerroa.

eskualdatu, eskualda, eskualdatzen
du ad. Zerbait eskuz edo jabez aldatu. Mila pezetako ederrak hor eskualdatu dira. Eskubide hori beste pertsona batzuei eskualdatzeko. Autonomia lurraldeetara eskualdaturiko eskumenak.

Aztergaia: eskualdatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eskualdatu, eskualda, eskualdatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eskualdatu, eskualda, eskualdatzen

eskualdatze
iz. Zerbait eskuz edo jabez aldatzea. Ik. eskualdaketa. Eskumen eskualdatzea. Botere eskualdatzearekin egoera aldatu egin da.

Aztergaia: eskualdatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan

eskualdapen modukorik egin ez dadin

Informazio osagarria
Sistematika zainduz gehitzekoa

-tze

eskualde
iz. Ezaugarri edo irizpide jakin baten arabera batasuna agertzen duen lurralde edo lur hedadura. Lurreko eskualde guztietan. Euskal Herriko eskualdeak. Ipar Amerikako eskualde batean. Herrialde, erregio eta eskualdeak. Ekonomia-eskualdeak. Artoaren eskualdea. Administrazio eskualdeak. Eskualdeko dantzak. Gure eskualdeko idazleen artean. Eskualde historikoak.

Aztergaia: eskualde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

barreneko eskualde; kanpoko eskualde; plano baten eskualdeak

eskualdeka
adb. Eskualdeetan, eskualdeen arabera. Frantzian, lehen aldiz boz horiek eskualdeka egingo dira. Elkarte honek antolatzen ditu eskualdeka bilkurak. Herrialde biak eskualdeka banaturik zeuden.

Aztergaia: eskualdeka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

eskualdekatu, eskualdeka/eskualdekatu, eskualdekatzen
du ad. Eskualdeetan zatitu. Frantzia eskualdekatzeko saioak.

Aztergaia: eskualdekatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eskualdekatu, eskualdeka, eskualdekatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eskualdekatu, eskualdeka, eskualdekatzen

eskualdekatze
iz. Eskualdeetan zatitzea. Eskualdekatze legea.

Aztergaia: eskualdekatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sistematika zainduz gehitzekoa

-tze

eskualdi
1 iz. Karta-jokoan, emanaldi bakoitza. Eskualdi batean guztia galdu zuen.
2 iz. Eragiketa bera errepikatuz egiten diren eskulanetan, eragiketa horietako bakoitza. Pintura eskualdi bat eman. Azken eskualdia eman eginari.

Aztergaia: eskualdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'karta jokoan, jokaldia'. 2 pintura eskualdi bat eman.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 karta-jokoan, jokaldia; 2 ("pintura-eskualdi bat eman")

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): eskualdi 1 iz. 'karta-jokoan, jokaldia'. 2 iz.: pintura eskualdi bat eman.

eskuan
-en iritziaren edo erabakiaren mendean; -en mendean, -en agindupean. (-en atzizkiaren eskuinean). Zeure eskuan duzularik, ez mendekatzea. Ez dago gure baitan, ez gure eskuan, batbederak zer esan dezan. Gure eskuan dago bata zein bestea egitea. Norberaren eskuan utzi du Jaungoikoak, nahien duen biziera hartzea. Erromatarren eskuan eta mendean ipini zituen. Nire eskuan balego, pozik emango nizuke kendu dizuten zoriona.
Loturak

Aztergaia: eskuan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

esku sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

x-ren eskuan (egon,...) gisa erabilia: "gure eskuan dago bata zein bestea egitea".

eskuantze
iz. g. er. Trebetasuna, antzea.

Aztergaia: eskuantze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

trebetasuna.

eskuar
1 adj. g. er. Eskumenean dagoena. Arimako eritasuna sendatzeko erremedio handia eta sendagai eskuarra.
2 adb. g. er. Irispidean, eskumenean. Eskuar eta inguruan izanik aukera guztiak. Eskuar dituen baliabide guztiak erabiliko ditu. Eskuar daukan zerbait hartu eta (...).

Aztergaia: eskuar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oharra kendu eta adibide gehiago gehitu zein aditzekin erabiltzen den erakusteko (oharreko eduki falta da). (2021-11-23).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 izond. g.er. 'eskumenean dagoena'. 2 adlag. g.er. 'irispidean' (izan, eduki aditzekin ageri da).

eskuare
iz. Nekazariaren lanabesa, hamar edo hamabi hortz dituen haga batek eta hari zut jositako gider batek osatua. Ik. arrastelu. Baserritarrak, sega erabili ondoren, eskuarea behar izaten du, belarra biltzeko. Larraina eskuarearekin garbitu. Eskuare hortza.

Aztergaia: eskuare

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

eskuare, arrastelu

eskuaretu, eskuare/eskuaretu, eskuaretzen
du ad. Eskuareaz bildu, eskuarea pasatu. Belardia eskuaretzen ari dira.

Aztergaia: eskuaretu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

Erabili gabea da (bakarrak erabilia: Or): honelako gehienak hiztegitik kanpo geratzen dira; hau, berriz, multzo jakin bateko erregularra da (cf. goldatu, eskobatu, eskuilatu bezalakoak); gainera, ez du trabarik egiten.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

eskuare(tu), eskuaretzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

eskuarki
adb. Gehienetan, arruntean. Harroputz direnak beldurtiak ohi dira eskuarki. Santuak ere horrela mintzo dira eskuarki. Xalbat ez zen eskuarki etxetik urruntzen.

Aztergaia: eskuarki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
eskuarte
iz. Norbaitek dituen baliabideak edo ondasunak. (Batez ere singularrean erabiltzen da). Ik. eskugain. Bizitzeko adina eskuarte ez zaie faltako. Zenbat eta gehiago saldu, eskuartea gizenago. Bere eskuartea ugarituz doa. Sendo irauteko eskuarte guztiak erabili zituen.

Aztergaia: eskuarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 'baliabideak': bizitzeko adina eskuarte ez zaie faltako.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

baliabideak

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bizitzeko adina eskuarte ez zaie faltako

eskuarteko
iz. Eguneroko beharretarako esku artean erabiltzen den dirua, diru xehea. Traturako, gainerako gauzen gainetik, eskuartekoa behar izaten da. Ez du eskuarteko handirik behar izaten. Jaia denez gero, eskuartekoa eman beharko didazu.

Aztergaia: eskuarteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 'diru xehea'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

iz. (besterik dira "esku arteko lanak" moduko posposiziaok)

Forma baten adiera(k)

diru xehea

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 1 izond. eskuarteko baliabideak; 2 iz. 'diru xehea' proposatu du.

 - [E208]:  Eskuarteko: ez da hau hitz honek daukan esangura bakarra, izlag. arrunta ere izan daiteke eta.

 - [E116]: ez dakit zein "izlag. arrunt" duen buruan E208k (postposizioari dagokiona, jakina, bi hitzetan idazten da: esku arteko [aztergaia]).

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): zerrendan proposatu zaion adiera, 'diru xehea' alegia, kentzea erabaki da.

 - Erabakia: (2008-10-31) ok, utzi.

eskubakar
adj. Eskumotza. Ik. besomotz. Eskubakarra zen.

Aztergaia: eskubakar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
eskubaloi
iz. Zazpina jokalariz osaturiko bi talderen artean jokatzen den kirola, baloia, eskuak soilik baliatuz, aurkariaren atean sartzean datzana. Eskubaloi txapelketa.
Azpisarrerak

Aztergaia: eskubaloi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: esku-baloi / ElhHizt: + / EskolaHE: esku-baloi

Zerrenda osagarriak

Prestas: esku-baloi: 64 lek. (B 10 / G 54). / HitzIrud: "eskubaloia = balón - mano".

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

kalko bidezko osaera hala moduzkoa gorabehera, hedatua da.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-baloi.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

eskubaloian
adb. Eskubaloian aritu. Hemezortzi urte nituela Donostiara joan nintzenean eskubaloian jokatzera.
Loturak

Aztergaia: eskubaloian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egin eta sarrerako eskubaloian aritu, jokatu adibidea azpisarrerara eraman.

eskubi
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, eskubi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eskuin].

Aztergaia: eskubi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eskubi* e. eskuin.

eskubide
1 iz. Zor zaiguna eskatzeko, legeak debekatzen ez duena eta bidezko dena egiteko, edukitzeko edo erabiltzeko ahalmena. Berezko eskubideak. Jainkoagandiko eskubidea. Hiritarren, langileen eskubideak. Eskubide agiria. Ezin ukituzko eskubidea. Zerbait egiteko eskubidea lortu. Eskubide osoz. Hitzik esateko eskubiderik gabe.
2 iz. pl. Egile eskubideak. Saioaren eskubideak erosi dituen Global Agency banaketa-enpresak hura zabaltzeko eginiko kanpaina.

Aztergaia: eskubide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

politik eskubideak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrera moduan, oinarrizko eskubideak eta giza eskubideak sartu beharko lirateke.

 - [E116]: ez dut uste E210k aipatzen dituenak azpisarrera gisa ematekoak direnik hiztegi arruntean (nahiz bestela izan daitezkeen kontuak bestelako hiztegietan), baizik adibide gisa, sartzea erabakiko balitz.

 - Erabakia: (2008-10-31) adibide gisa sartu giza eskubideak. eta AS: eskubide(-)abusu Zuz.

eskubide abusu, eskubide-abusu
iz. zuz. Eskubide bat bidegabe erabiltzea.
eskubide berdintasun, eskubide-berdintasun
iz. Pertsona guztiek eskubide politiko eta zibil berberak izatea. Garrantzi handiko tresna da hori emakumeen eta gizonen arteko benetako eskubide-berdintasuna lortzeko. Diskriminaziorik eza eta eskubide berdintasuna aldarrikatuko dituzte mobilizazioan.

Aztergaia: eskubide-berdintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh36 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 130 (Aizu 1, Argia 12, Berria 44, Deustuko Unibertsitatea 1, DiarioVasco 4, Europar Batasuna 1, Euskal Herriko Agintaritza 1, EiTB 3, Elkar 23, Espainiako Gobernua 1, Euskaltzaindia 3, Goiena 2, Gomylex 3, Jakin 11, Laneki 1, UEU 19); ETC: 399

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: eskubide-berdintasun 1 iz. igualdad de derechos / NolaErran: 0. / Euskalterm: eskubide-berdintasun (Zuz.).

Bestelakoak

feminismo iz. Emakumearen eta gizonaren eskubide berdintasunaren alde egiten duen doktrina. Feminismoaren sorrera eta helburuak. // aldarrikatu 2 du ad. Zerbaiten eskakizun edo defentsa aldarrika egin. Herrizaleak hasi ziren irlanderak salbatzea merezi zuela aldarrikatzen. Eskubide berdintasuna aldarrikatu dute. // homofobia iz. Homosexualen eta homosexualitatearen aurkako jarrera. Homofobia horrek eragozten du homosexualen eta heterosexualen erabateko eskubide berdintasuna. // [telebista] telebista programa, telebista-programa iz. Telesaioa, telebista-emankizuna. Telebista programa horietan zabaltzen dituzten ideiek ez diote mesederik egiten emakumeen eta gizonen arteko eskubide berdintasunari.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

eskubide erreal
iz. zuz. Pertsona batek gauza baten gainean duen eskubidea. Zordunaren ondasun higiezin edo eskubide erreal zehatz batzuei dagokienez (...).

Aztergaia: eskubide erreal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-03-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: 0

LB: 63 “Eskatu den lehenengo idazkuna eskubide erreal bati buruzkoa denean eta aurkeztutako tituluaren bidez ondasun higiezinaren eskuraketa inskriba daitekeenean, legearen 205. artikuluaren arabera, bi inskripzio egin behar dira: finkaren jabari inskripzioa, eta gero eskubide errealaren inskripzioa” (Deustuko Unibertsitatea); EPG: 2 “Noiz ikusi da dignitate baten ikurraren irudiaren gainean oinarritzea dignitate horren eskubide errealak?” (Iñaki Iñurrieta); ETC: 1565 “Ondasun higiezinen edo eskubide errealen kontzeptua: zuzenbide zibilekoa” (EHU)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: eskubide errealak: derecho reales; Labayru: 0.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

erreal2 1 adj. Benetakoa. Liburuen eta bizitza errealaren arteko aldeei buruzko hausnarketa. Lurralde magikoa, baina guztiz erreala. 2 adj. Zuz. Eskubide erreala: pertsona batek gauza baten gainean duen eskubidea.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, Zuz. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eskubide eta erreal sarreretan.

Jakite-arloak

Zuz.

eskubidea eman
du ad.-lok. Adierazpen horrek laguntza ekonomikoa jasotzeko eskubidea emango dio langileari. Asko dira lepotik akreditazioa zintzilik eramateak denerako eskubidea ematen diela uste dutenak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: eskubidea eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

eskubidea galdu
du ad.-lok. Lan eskaintza bati uko eginez gero, prestazioa jasotzeko eskubidea gal daiteke. Hungariak boto-eskubidea gal dezake EBko kontseiluetan. Frantzian, kondenatuak eskubide guztiak galtzen ditu.
Ohiko lexiak

Aztergaia: eskubidea galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

eskubidea izan
du ad.-lok. Oinarrizko Hezkuntza Akordioan jasotzen da curriculum propioa izateko eskubidea dugula. Desgaitasunen bat duten pertsonek eskubidea izango dute ikastetxe arruntetan eta ikastetxe berezietan doako irakaskuntza jasotzeko. Eskubide osoa du zeharo arbuiatzeko. Ezin ditut erabili haren gainean ditudan eskubideak?
Ohiko lexiak

Aztergaia: eskubidea izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

eskubidea kendu
du ad.-lok. Ez nioke inori kenduko kritikarako eskubidea. Hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea kendu zaiela nabarmendu dute.
Ohiko lexiak

Aztergaia: eskubidea kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

eskubidea urratu
du ad.-lok. Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eta independentziarako duen eskubidea urratzen duen konstituzioa. Sindikatuek helegitea aurkeztuko dute agindu berri horren kontra, edozein langileren greba-eskubidea urratzen duelako. Hori egitea frantses hiztunen eskubideak urratzea litzateke.

Aztergaia: eskubidea urratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da. Pluraleko adibideak ere jaso.

eskubidedun
adj. Aipatzen den eskubidea duena. Zerua geuretzeko eskubidedun gara, zerurako eskubide hori Jesusek irabazarazi digu eta. || Kode Zibilaren herritarrak eskubidedun dira bizimodu zibilean.

Aztergaia: eskubidedun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

eskubidezko
adb. Aipatzen dena izatea eskubidez dagokiona. Batzar Nagusien eskubidezko kideen erdiek baino gehiagok. Bai Espainia eta bai Frantzia eskubidezko estatutzat onartuak daude.
Loturak

Aztergaia: eskubidezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESKUBIDEZKO. Cf. eskubidezko. a) (Lo) que concede derechos, licencia. [Bula Santuak] dirala eskubidezkoak, eta beraugaitik ez dago eurak artuteko eginbearrik. Itz Azald 118. b) Justo; merecido, debido. Orduantxe [esango litukee] eskubidezko itzak, arrantzale ta itsastarrentzako zorrezko gorapenak. Erkiag Arran 117. Egoki izan edo ez, eskubidezkoa indartsuagoak beretzat egoki zeritzana dala adierazi nai ote zenukean? Zait Plat 132. c) De jure, de derecho. Baiña [gauza bat] bestela gertatzea asmatu ere ezin diteken gauza baldin bada, orduan beartasun ori ezta egitezkoa bakarrik, eskubidezkoa ere ba-da. Vill Jaink 52

eskubidezko 20: Arabako batzar nagusiak, Bizkaiko batzar nagusiak, Berria 6, EiTB, Eusko Legebiltzarra, Gipuzkoako batzar nagusiak 4, Jakin 3, Karmel.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eskubidezko 4: Berria 2, Imanol Unzurrunzaga, Piarres Xarriton.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-zko osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle erabilia administrazioko testuetan, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eskubide sarreran.

eskuburdina
iz. pl. Atxilotu nahi den norbaiten eskuak estekatzeko erabiltzen den burdinazko lotura, kate motz batek lotzen dituen uztai moduko bi atalez osatua. Eskuburdinak jarri eta espetxera eraman dituzte.

Aztergaia: eskuburdina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

esku-burdin(a) behin (Mg PAb: "Deritxat danzudala arerijuen esku-burdinen ospe ta barallia").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esku-burni behin (F. Urkia: "Txingarrak eratzeko esku-burni kakoduna").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eskuburdin : AB38 1 (porra de hierro); esku-burdinak : AB38 1 (esposas), HiztEn (eskuburdina (pl. atxilotuei eskumuturrean jartzen zaizkien burdinazko uztai edo loturak), Euskalterm (eskuburdinak 3; hauetan e. jarri, eskuburdinez lotu) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

HiruMila: esku-burdina (pl. #mdash# esposas, grilletes) // ElhHizt: eskuburdina (pl. #mdash# esposas) // Casve EF: eskübürdüinak (menottes) // DRA: esku-burdin (1 callo en la mano; 2 arma de mano) // PMuj DVC: esku-burdin (1 callo en la mano; 2 arma de guerra; 3 lanza de guerra; 4 manillas, esposas; 5 manopla). // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "eskuburdinak = esposas de metal".

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

erabilera urrikoa da; baina lantaldeak ez du ordain hoberik ezagutzen.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-burdina.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Numeroa

pl.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

eskuburdinak jarri, eta espetxera eraman dituzte.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: [eskuburdinak] sartzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1996-12-20): hurrengo pasaldirako.

eskudantzia
1 iz. jas. Zerbait bidegabeki edo baimenik gabe egiteko norbaitek hartzen duen eskubidea. Norbaitek beste norbaiten gainean hartzen duen eskudantzia. Zerbait egiteko eskudantzia hartu. Besteen eskudantzia handia ez zaigu eder.
2 iz. jas. Boterea.

Aztergaia: eskudantzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Jas. 1 'ausardia'. 2 'boterea'.

Informazio lexikografikoa
Mailak

Jas.

Forma baten adiera(k)

1 ausardia; 2 boterea

eskudel
iz. Balkoi, baranda, zubi, zurubi eta kidekoen ertza babesten duen hesi modukoa. Zurubiaren burdinazko eskudelari helduta.

Aztergaia: eskudel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
eskudiru
iz. Zerbait ordaintzean, billete edo txanponetan eskura ematen den dirua. Eskudirutan ordaindu behar da ehuneko hamar.

Aztergaia: eskudiru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-diru.

eskudo
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, eskudo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ezkutu2].

Aztergaia: eskudo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh15 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

eskudo iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, eskudo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ezkutu2].

eskudo 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eskudo 13.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. 1 ezkutu / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "eskudo. Portugalgo dirua".

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da oraindik ere eskudo batzuk ageri direlako.

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. ezkutu.

eskudun
iz./adj. Eskua, ahalmena edo aginpidea duena. Pertsona itzaltsu eta eskudunak. Sakramentuak emateko eskudunak. Agintariak eta eskudunak.

Aztergaia: eskudun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

lege-eskudun

Euskaltzaindiaren Arauak

iz. eta izond.

eskuduntza
iz. Eskumena, aginpidea. Espetxeen eskuduntza eskualdatzeko asmorik ez du Madrilek.

Aztergaia: eskuduntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-03-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira eskuduntza 16 (A. Urrutia: "Kontzertu Ekonomikoek Euskal Aldundei emandako ahalmenei esker, hauexek badute eskuduntza baserriaren eskurapena arautzen dituen zergen gorabeheretan"; M. Arrue 4, adib.: "honek sortarazi ditu dagoeneko zenbait iritzi murriztaile eskuduntza zibila zein eremutan aplika daitekeenari buruz"; J.A. G. de Cortazar: "Testigantzaren laburrak galerazi egiten du hala kondearen eskuduntzak nola garai hartan Bizkaia nuklearrak politikoki eta lurraldez izan zezakeen estatutua ezagutzea"; L. Aldoy 3, adib.: "Eskuduntza eta prozedura"; EHHA 6, adib.: "Lurralde Ordezkaritza honek, bereganaturik dituen eskuduntzen arabera, honako hau erabaki du", "eskuduntza osoa ematen zaidanez"; ELA/STV 1992: "Errealitate honen aurrean euskal sindikalismoa jo eta ke ari da etengabe eskatzen euskal erakundeei aintzatesteko lan eta gizarte politika propioa burutzen erraztuko dioten eskuduntzak"); eskuduntza-aldaketa 1 (EHAA 1989: "Eskuduntza-Aldaketetarako Batzorde Mistoak"); eskuduntza-hutsune 1 (ELA/STV 1992: "Gernikako autonomi estatutuak autogobernu-ahalbideak arras mugatzen dituen eskuduntza-hutsunea du").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eskuduntza : HiztEn, Euskalterm 23 (horietan e. esklusibo, e. lokal, e. prozesal, e. urbanistiko, etab.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eskuduntze ">AdminEL // Ez dugu aurkitu ap. AgAld, HezkAdmin, LurraldeAntol, AdminMila, EurItune.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eskuduntza : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

LBeh (2011-03-03): eskuduntza 147 ager.: Unai Brea (“iaz I+G+B eskuduntzaren transferentziarekin batera jasotako 86 milioi euroak”), Iker Barandiaran (“herri-lurren gaineko eskubide eta eskuduntzak argitara ateratzeak hainbat aldaketa ekar ditzake”), Igor Calzada (“sarean funtzionatu ahal izateko gizarte eskuduntzako teknologiak eduki jada gure eskura”), Ekaitz Goienetxea (“Estatutuaren eskuduntza asko”), Ekain Rojo (“Galiziara transferitu gabe zeuden eskuduntzak esleituko ditu Madrilek”, “Bruselak estatuez gaindi eskuduntza gehiago eskuratuko lituzkeela argudiatuz”), Aizpea Amas (“Eskuduntzak etekin gehien ateratzen dutenen esku utzi dituzte”), Leire Ventas (“probintziek 36 eskuduntza esklusibo izango dituzte”), Berria 2008 2 (“Gobernadore nagusiak du Parlamentua desegiteko eskuduntza , haren ordezkari gisa”, “eskuduntza hori Cardiffeko Gobernuak eskuratzea ezinbestekoa da”), Berria 2009 2 (“Batzarrak ez du eskuduntzarik Espainiako Gobernuarekin halako hitzarmenik egiteko”, “Gizarte eta enplegu eskuduntzak eskualdatzeko eskatu du Unai Ziarretak“), Oihana Elduaien (“terrorismo gaietan eskuduntza duen auzitegi espezializatu bakarra”), Jokin Sagarzazu (“Espainiako Gobernuaren esku jarraitzen duten eskuduntza guztiak aldarrikatu zituen”), Iñigo Astiz (“estatuaren administrazioaren eskuduntza baita hori”), etab.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: eskuduntza 233: Berria 212, Ibon Uribarri 10, Iñaki Iñurrieta 4, Juan Ignacio Perez eta Pello Salaburu 2, Edorta Agirre 1, Harkaitz Cano 3, Xabier Arregi 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eskudun iz. eta izond.

Forma erabilia da, giro batzuetan "ahantzia" izan arren

Forma erabilia da.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil: administrazio-idazkietan ageri da, eta bere bidea egiten utz dakioke (baldin eskumen aski ez bada), osaerak zalantzarik sortzen duen arren.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun + -tza.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: administrazioko idazkietan beharko ditugun formak landuko dituen taldearen esku utz dezakegu sarrera hau, argibide seguruagoak izango baititugu orduan erabileraz eta, beharbada, baita osaeraz ere. Proposamena: kendu lerroa.

 - Erabakia: (2008-11-28) OK.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper