50535 emaitza bilaketarentzat - [17001 - 17050] bistaratzen.

eskueran
adb. Eskumenean. Zapata bat ere mahaitxoan, ohetik eskueran. Eskueran eduki. Eskueran izan.

Aztergaia: eskueran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: a disposición; eskueran jartze: puesta a disposición

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

batez ere eskueran eduki, eskueran izan esapide arautuetan ageri da; baina baita bestelakoetan ere (cf. eskueran egon, jarri, etab.), eta, hori adierazteko, azpisarrera beregainean ematea komeni da.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

-n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eskuera sarrerari dagokion azpisarrera.

eskuetan
Eskuan. (-en atzizkiaren eskuinean). Gure eskuetan dugu nahi izango genukeen baino aberatsago izatea.
Loturak

Aztergaia: eskuetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESKUETAN. (Precedido generalmente de genitivo). (Estar, etc.) en mi (tu, su, etc.) mano, (serle, etc.) posible. v. ESKUAN. Nere denborako eta eternitateko ongi edo gaizki izatea eskuetan daukan [...] Jainko handi haren adiskide. Dh 118. Nai badogu benetan aberats izan, geure eskubetan daukagu, nai izan geunkian baño aberatsago izatia. Astar II 164. Othe da gauzarik nik izan-uste ez nukeenik, baldin nere aita edo ama lurrekoen eskuetan balago? Dv LEd 89. Nire eskuetan balego [...] euskaldunai emongo neuskioez [...] lurrak. Ag AL 46s. Ez berorren eskuetan balego. Ag G 30

adib: auzipean adb. Zu zeu, arreba, egon al zara inoiz honela, auzipean, epaile eta polizia ankerren eskuetan?

(-en) eskuetan 1691: Aizu 9 (“jokalarien eskuetan gaude”), ElCorreo 2 (“Pribatua den oro ezin da Estatuaren eskuetan utzi”), Deia 27, Elhuyar 17, Consumer 87, HABE 4, Berria 864, EiTB 334, Euskaltzaindia 9, Jakin 91, Karmel 22, Argia 177, Laneki 4, Erlea 9, DiarioVasco 32.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

(-en) eskuetan 2590: Berria 713 (“Espainiaren eskuetan gelditzeko mehatxua daukate”), Herria 101 (“Erran die fedea eta elizaren geroa haien eskuetan dagoela”), Elizen arteko Biblia 98, Asisko Frantzizko 83, Aingeru Epaltza 35, Joxean Agirre, Lopez de Arana, Edorta Jimenez, Bernardo Atxaga, Txillardegi, Karlos Zabala, Patxi Ezkiaga…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, eskuan bezala, baina oharra gehituz hemen ere: (-en atzizkiaren eskuinean). Dena den, komeniko litzateke begiratzea hiztegian noiz erabili diren “-en x” osaerakoak eta noiz “x (-en atzizkiaren eskuinean)” osaerakoak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa esku sarreran.

eskuetan erori
da ad.-lok. Norbaiten mendean erori. (-en atzizkiaren eskuinean). Bilbo frankisten eskuetan erori zenean. Gobernua kapitalismoaren eskuetan erori da eta langileak alde batera utzi ditu. Etsaien eskuetan eroriko balitz.
eskuetan jarri
du ad.-lok. Norbaitek zerbait edo norbait beste norbaiten ardurapean edo mendean jarri, edo norbaiti zerbait utzi, hark behar duenerako edo nahi duen eran erabil dezan. (-en atzizkiaren eskuinean). Hire eskuetan jarri nahi diat ontziola eta nire izenean daukadan guztia. Kataluniako Generalitateko presidentea, Gestapok atxilotu eta agintari frankisten eskuetan jarri zuena. Baliabide guztiak euren eskuetan jarri ahalko direla. Hitzarmen horren ondorioz, egunkariak 2000. urtetik hona ekoitzi dituen euskarazko testuak Euskaltzaindiaren eskuetan jarriko ditu.

Aztergaia: eskuetan jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da. Adierak bereizi.

eskuetaratu, eskuetara/eskuetaratu, eskuetaratzen
1 zaio/dio ad. Eskura eman, eskuetara etorri, ekarri. Eskatu zion, paper hura, arren, eskuetara ziezaiola. Azkenik eskuetaratu zait Euskaltzaindiaren aldizkaria. Soldaduak etxera sartzean apaiza preso hartzera, apaiza bera agertu eta eskuetaratu zitzaien.
2 da/du ad. (-en atzizkiaren eskuin-eskuinean). Gizonaren Semea laztan batekin etsaien eskuetaratzen duzu? Nire eskuetaratu ziren liburuetan.
3 du ad. Eskuratu. Uhartea eskuetaratzeko. Zeren joana joan da; ez da haren bihurtzerik eta eskuetaratzerik.

Aztergaia: eskuetaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eskuetaratu, eskuetara, eskuetaratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eskuetaratu, eskuetara, eskuetaratzen

eskuetatik
Eskutik. (-en atzizkiaren eskuinean). Dirua zetorren herrira kanpoko erosleen eskuetatik.
Loturak

Aztergaia: eskuetatik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESKUETATIK, ESKUETATI. (Tras gen.). De manos de. v. ESKUTIK. Jente kruel oen eskuetati eriotzea gustadu. Lazarraga 1154v. Ezin dukegu deus bortxaz zure eskuetarik, / Bañan othoitz onez dugu ardiatsten bertarik. EZ Man II 6. Orregatik beste nobizioak beren eskari edo memorialak Estanislaoren eskuetatik, edo onen bitartez, Ama Birjiñari ta Jainkoari presentatu nai oi zituzten. Cb Just 118. Zure erregaloebék zure eskuetatik errezeibitubeartgúnok. LE Prog 100. Zuk, Joanes, edan zazu; zuk ere, Domingo, / ene eskuietarik zenbait amo trago. Iraultza 74. Artu ezkero einbeste mesede Tiberioren eskubetati. Mg PAb 209. Ain modutan ze eztaukagu, eta ezin euki bere ginaike bere eskubetatik eztatorkigun gauzarik. Astar II 251. Zeure eskuetarik dodaz, Yauna, direanok. Añ EL2 79. Ethorriko naizela Zeruko Erresumara, hor, zure eskuetarik errezibitzera lejalki gudukatzen direnei agindua den bethiereko khoroa. MarIl 87. Jaso bijotza zeruruntz, eskiñi Marijaren eskuetatik Jaungoikuari. Ur MarIl 3. Jainkoaren eskuetatik artutako mesedeai ondo erantzuten. Lard 16. Amabi Tribuetako nagusi edo Prinzipeen eskuetatik amabi zigor artu zitzala. Ib. 96. Eriotzea Ozinbeltz-aldetik dator, siñisgaiztokoen eskuetatik. Ag AL 81. Zure gogozko edozein erako eriotza, bere larritasun, beldur eta oñazeekin, gogo onez zure eskuetatik oraintxetik artzen det. ArgiDL 52. Errege egiten zuten unthadurak jada aspaldi ukhanak zituen Betelehemen Samuelen eskuetarik. Zerb IxtS 54. Nire eskuetatik beiñola yaso baitziñun esku-erakutsi zurrian. Zait Sof 85. Ikustekoak izaten ziran aren eskuetatik urteniko jantziak. Erkiag Arran 16. Dirua etorren errira kanpoko erosleen eskuetatik. Ib. 114. Beingoan [leziño on bat] artuko eben Don Pedroren eskuetatik. Bilbao IpuiB 147. Zure Aitaren eskuetarik badut kargu bat ukana. Xa Odol 265. Usterik gitxien zenduen eskuetatik be bai iñoz baño sarriagotan [batzen zan]. Gerrika 269 EH2016: adib: askatu, aska, askatzen 1 da/du ad. Loturik edo nolabait itsatsirik, edo nonbait itxita edo mugitu ezinik zegoenak egoera hori utzi, edo halakoari utzarazi. Ik. jaregin. Giltzapean daudenak askatu. Sarean erori den animalia askatu da. Kaiolan dagoen txoria askatu dut. Korapiloa askatu. 2 du ad. (Soinean janzten denaz edo horren lokarriez mintzatuz). Soinekoa, oinetakoak askatu. 3 da/du ad. Mendekotasunetik atera; askatasuna eman. Bekatutik askatzen gaituenean. Jesus juduen eskuetatik askatu nahi zuen. Kulturak askatuko gaitu. Espetxeratuak askatzeko. Herri zapalduak askatu. Eusko gudariak gara Euskadi askatzeko.

(-en) eskuetatik: Aizu, Deia 7, Elhuyar 4, Elkar, Consumer 4, HABE, Berria 89…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

(-en) eskuetatik : Berria (“Bere eskuetatik igaro dira Henry, Anelka, Gallas, Rothen, Christanval eta beste, guztiak internazionalak”), Herria (“Hots, ezkerreko oposizioak pilota ikusten du pasatzen Herriko Etxetik BAM elkargora, edo auzapezaren eskuetatik herritarren gana, berak deusik jakin eta ihardokitzeko paradarik gabe.”), Elizen arteko Biblia (“Zatoz berehala, gu horien eskuetatik libratzera. Gutarik asko erori da jadanik,”), Asisko Frantzizko (“Gainera, gure bekatu guztiak apaizari aitortu behar dizkiogu, eta haren eskuetatik hartu Jesu Kristo gure Jaunaren gorputz-odolak.”), Iñaki Mendiguren, Unai Iturriaga, Jose Antonio Mujika, Jon Muñoz…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, eskutik bezala, baina oharra gehituz hemen ere: (-en atzizkiaren eskuinean). Dena den, komeniko litzateke begiratzea hiztegian noiz erabili diren “-en x” osaerakoak eta noiz “x (-en atzizkiaren eskuinean)” osaerakoak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa esku sarreran.

eskuetatik joan
zaio ad.-lok. Heg. Norbaitek zerbaiten gainean duen kontrola galdu. Ekonomia, orain kapitalismo deitzen zaion hori, eskuetatik joan zaigu. Lasaitu zaitez, kontu hau eskuetatik joango zaizu, bestela.

Aztergaia: eskuetatik joan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESKUETATIK JOAN. "Eskuetarik goan da [...]. On emploie cette tournure pour dire qu'un homme divague, qu'il perd la tête. On s'en sert aussi pour dire que l'âge ou les infirmités l'ont rendu invalide" Dv. "Eskuutati juun, inutilizarse una persona" JMB At. Gizon gazte bat jendearen itxura bera ere galdu hurrana, hain da mehea, ihartua eta eskuetarik joana. Prop 1895, 165. Ikusirik eskuara eskuetarik joaki eta tokitan kasik joana. HU Aurp 197. Zer zu hemen, Aita Garikoitz, hola mehatua eta desegiña! Bainan eskuetarik gana zare! Etcheb MGaric 220 (ap. DRA)

eskuetatik joan 15: Berria 4, EiTB 7, Jakin, Argia, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eskuetatik joan 11: Berria 2 (“Baina literatura gero eta urrunago dago errealitatetik, edo errealitatea da eskuetatik joaten ari zaiguna.”), Herria (“eskuetatik joan baitzaie partida”), Josu Zabaleta, Javi Cillero, Patxi Iturritegi, Bernardo Atxaga, Matias Mugica, Harkaitz Cano 2, Karlos Linazasoro.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Batez ere Hegoaldean erabiltzen da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa esku sarreran.

Erabileremu dialektala

Heg.

eskuetsi, eskuets, eskuesten
du ad. zuz. Horretarako eskua duenak, adibidez notario batek, zerbaiti (bereziki, agiri bati) legezko balioa eman. Ik. fede eman. Agiri publikoak dira notarioak edo enplegatu publiko eskudunak eskuesten dituenak. Notario publikoak eskuetsitako agiriak.

Aztergaia: eskuetsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh148 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu eskuetsi formarik.

eskuetsi 159: Deustuko Unibertsitatea 137 (“Emate autoaren aipamen zehatza, eta lekuarena, datarena, egileena eta notarioarena ere, azken horrek eskuetsi baditu absenteen ordezkari legezkoek edo datiboek, epailearen baimenarekin, egin dituzten eskualdaketa eta zamei buruzko eskriturak”), Euskal Herriko Agintaritza (“Lege honen arabera Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu behar diren dokumentuak eskuesten dituzten notarioek telematikoki eta berehala emango diote horien berri babesletzari, salbu eta interesdunak kontrakoa adierazten badu”), Espainiko Gobernua (“Alderdiak prokuradoreari ordezkaritza ematen dion ahalordea notarioak eskuetsita egon beharko da, edo apud acta emana izan edozein bulego judizialetako idazkari judizialaren aurreko agerraldi pertsonalaren bidez edo dagokion egoitza judizialean egindako agerraldi elektronikoaren bidez”), Gomylex 20 (“Testamentua eskuesteko egintza horretan, bi lekuko egoki izan behar dira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu eskuetsi formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: eskuetsi (Zuz. es autorizar).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es autorizar / fr autoriser: Adorez: 1 (dar permiso) baimena eman, baimendu; 2 (facultar) ahala eman, ahalmena eman, eskua eman / Elhuyar: 1 baimena eman, baimendu; zilegitu; 2 ahalmena/eskua/eskumena eman; eskuetsi; 3 eskubidea/eskua eman / Labayru: 1 (dar autoridad) -(r)i eskubidea | ahalmena eman, ahalmendu, baimendu, eskuetsi; 2 (permitir) [-(r)i] baimena eman, baimendu, zilegitu, autorizatu / Zehazki: 1 baimendu, baimena eman, autorizatu; eskua eman: 2 (dar validez) balioztatu: 3 (prestigiar) balioetsi, bermatu / NolaErran: 1 (permettre) (norbaiti zerbaiten egiteko) baimena eman – (norbait zerbaiten egitera) baimendu (zab.) – (zerbait) haizu utzi (BL) – (zerbait) haizü izan (ZU) – (zerbait) zilegitu (g.er.) – (zerbait) haizutu (BL) (g.er.); 2 (rendre possible) ahalbidetu (zab.).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta, beraz, sarrera gisa jaso liteke. Zuz. marka ezarri beharko zaio arlo horretan erabiltzen delako nagusiki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

ad.

Jakite-arloak

Zuz.

eskugain
1 iz. Ipar. Eskuartea, baliabideak. Gurasoek eskugain zerbait bazuten.
2 iz. Ipar. Abantaila. Ez du asmatzen ahal, beste edozein mintzairaren aldean zer eskugaina duen euskarak.
3 iz. Eskuaren gainaldea. Eskugain leuna. Muin egin zion eskugainean. Eskugainaz kopeta xukatu zuen.

Aztergaia: eskugain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 1 'eskuartea, baliabideak': gurasoek eskugain zerbait bazuten. 2 'abantaila': beste edozein mintzairaren aldean zer eskugaina duen euskarak.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

hirugarren adiera eransteko eskatuz: "3 'eskuaren gainaldea'".

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

eskuartea, baliabideak ("gurasoek eskugain zerbait bazuten"); abantaila ("beste edozein mintzairaren aldean zer ekugaina duen euskarak")

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K104]: "adibidean errata: ekugaina--> eskugaina" (1994-11-04)

eskuidatzi
iz. Eskuizkribua.

Aztergaia: eskuidatzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

esku-idazti 1 (Or Aitork: "Esku-idaztiak merkeago egiñerazi zetzaken pretorianoen bidez" #mdash# eta OEH argitaratuan beste 1: JBDei 1919: "Bai-daude kristar-ikasi-irakaslearen esku-idaztia deritzatenak, eta gerkuntza gutxi dutenentzat onurakorrak dirala ezin ukatu diteke"); eskuidatzi 1 (Mde Pr: "850'garren urtearen inguruko eskuidatzi bat irlandarazko lau poema edeiten dituena"); eta OEH argitaratuan esku-idazki 1 (Etxde Itxas: "Zenbait aldiz irakurri nitun esku-idazkian xehe-mehe ageri ziren gizon onen adur-txango arrigarriak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esku-idazti EB 1 (I. Azkune: "Abedea, runikoa da. Snorre Turleson-en esku-idaztikoen antzekoa") eta eskuidazti G 1 (JMB: "Ersuge (Otxandioko eskuidaztian) eta Lerensuge"); esku-idatzi 2, B-G (A. Latsibi: "nik esku-idatzia, batez be erderazkoa, etxakiat ondo irakurten"; A. Zavala: "esku-idatziak makinaz pasa"); eskuidatzi EB 1 (M. Legasse: "'Euskararen Ebangelio eta Apokalipsiaren' eskuidatzia Izaro uharteko monastegiaren ondamenetan, ustekabe hutsaz, aurkitua izan zen"), eta eskuidatz B 1 (J.A. Goiria: "Lisboa osagillearen eskutidatz bat irakurri eben"); esku idatzirik adlag. 1 (Vill: "obraren segida (tomo bat behintzat) esku idatzirik dago").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

esku-idazti : AB38 1 (manuscrito); eskuidatzi : Euskalterm (manuscrito); eskuidazki : AB38 1 (manuscrito), HiztEn 1 (eskuizkribua), LurE; esku-idazki : DFrec 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

esku-idazti : PMuj DVC (1 manuscrito; 2 libro manual); eskuidatzi : EuskHizt, PMuj DVC (esku-idatzi: manuscrito); esküidatz : Casve EF (manuscrit); eskuidazki : HiruMila (manuscrito), ElhHizt (manuscrito), EskolaHE (eskuizkribua), DRA (esku-idazki: manuscrito), PMuj DVC (esku-idazki: 1 manuscrito; 2 libro manual) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskaltzaindiak lehen pasaldian erabakia da hobestekoa

Ik. eskuizkribu (arautua da, eta askoz erabiliagoa gaur).

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-idatzi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: sartzea proposatu du.

 - Erabakia: EArau (1996-12-20): ez da onartu.

eskuila
iz. Zurdaz, alanbrez edo bestelako gaiez egindako tresna, eskuarki garbiketarako erabiltzen dena. Hortzetako eskuila. Arropa eskuila.

Aztergaia: eskuila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eskubila (Elsb Fram), eskubilatu (HU Aurp)formek agerraldi bana dute IEn.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) eskubil(a?) 1 (EB), eskubilatu 4 (G 1; EB 3); eskuil(a?) 3 (G 2; EB 1), eskuila 2 (G, EB), eskuilatu 1 (EB).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: eskubila7, eskuil2, eskuila1; HiztEn: eskuila, eskuilatu; LurEn: eskuil; Euskalterm: eskubila 2, eskuila 17, eskuilaketa 1, eskuilatu 1, eskuilatze 1

Bestelakoak
Jatorrizko forma

hortzeskuil(a)

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, erabat nagusitu ez den arren

lehendiko proposamena ez da nagusitu, baina ezta besterik ere

eskuilatu, eskuila/eskuilatu, eskuilatzen
du ad. Eskuilaz garbitu. Soinekoak eskuilatu.

Aztergaia: eskuilatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eskuilatu, eskuila(tu), eskuilatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

eskuilatu, eskuila(tu), eskuilatzen

eskuin
1 iz. Bihotzaz bestaldeko aldea. (Leku atzizkiekin erabiltzen da). Anton. ezker. Eskuinean egon. Zure eskuinean dago. Onak eskuinera, gaiztoak ezkerrera bilduko ditu. Ezkerraldean Ubillosen testua doa eta eskuinean Gerrikorena. Villabona eskuinetara, eta ezkerrerantz Asteasu eta Zizurkil. Aretxabaletan, herria eskuinetara utzirik. Eskuinetik hasita. Eskuin eskua bihotzean. Eskuin oina jasoaz.
2 iz. Eskuineko eskua. Haren eskuinak altxatu nau. Eskuineko hatzak.
3 adb. Batez ere Ipar. Eskuinetara. Ezker bazoaz, nik hartuko dut eskuin. Burrunban lotzen gara, eskuin, patar luze bati.
4 adb. Eskuinetara eta ezkerretara; alde guztietara. (ezker-ekin batean). Ik. ezker-eskuin. Eskuin edo ezker, goiti edo beheiti. Jo eskuin, jo ezker, abiatu zen lamina.
5 iz. Legebiltzarretan, alderdi eskuindarren multzoa. Eskuinak aurkezturiko legegai batean.
6 iz. Eskuindarren multzoa. Hauteskundeak eskuinak irabazi zituen.
7 adj. Eskuinekoa. Zure esku ezkerrak ez dezala jakin zure esku eskuinak zer egiten duen.
8 adj. Eskuinaz ezkerraz baino gehiago baliatzen dena. Lanean ezkerra, jaten eskuina, eta galtzen bietarakoa.

Aztergaia: eskuin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

eskui(n)

Jatorrizko forma

eskuin, istribor

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: ezker-eskuin, ezker eta eskuin.

Lantaldearen irizpideak
Gaurko erabilera zainduan nagusitua da hobestekoa

eskuin hobetsi da, -n-duna nagusi baita erabilera ikasi-zaindu-diziplinatuetan

Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoriak argituz: cf. s.u. alde eskuin aipatua ("eskuin izond.aren azalpenean eskaintzekoa"); eta AS gisa gehituz: eskuin eta ezker , eskuin-ezker .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ezker-eskuin; ezker eta eskuin

Lexemen erregulartasuna

-n zal.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K104]: "beharbada aipa liteke kazetaritzan eta politikan franko erabiltzen den eskuin mutur terminoa, egoki bada behintzat" (1994-11-04)

eskuin eta ezker
adb. Ipar. eta naf. Eskuinera eta ezkerrera; alde guztietara. Bi aldetarik, eskuin eta ezker, bi izar ttipi. Obra anitz egin zuen eskuin eta ezker.

Aztergaia: eskuin eta ezker

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2003-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Corpus eta hiztegietako datuak

eskuin eta ezker , eskuin-ezker , eskuin ala ezker eta eskuin edo ezker adizlagunak jaso ditugu.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

eskuin eta ezker (eta eskoin eta ezker, eskui[n] ta ezker...) 23: SP Imit ("eskuin eta esker dabilzkitzu behin ere pausatzen eztuten etsaiak"), Ch ("zeiñek ematen baitarotzute gudu eskuiñ, eta ezker"), Lar SAgust ("zu nere goi eta be, zu nere eskui ta ezker"), Dv Lab ("bi aldetarik, eskuin eta ezker, bi izar ttipi"), HU 2 ("Eskuin eta ezker, aitzin eta gibel", "Ahalge-gorritzeko egiak adiarazten diozkate, eskuin eta ezker, orori"), JE 6 (adib.: "mintzo samurrik baizen ez da entzuten eskuin eta ezker"), Barb Sup ("bortz egia jali zituen phedeikariak, eta sistako onik eman, eskuin eta ezker"), Ox ("Eskuin eta ezker ditu Ganxume eta Mañex"), Zerb 4 (adib.: "hainitz komentu altxatu zuen eskuin eta ezker"), Etxde JJ ("goi ta be, eskubi ta ezker bazterrak zeazki azterka"), Larz Iru ("Kurri dabil, ixilik, eskuin eta ezker"), Uzt Noiz ("Gu ibillitzen gera eskubi ta ezker"), Xa 2 ("zonbait pertsu kantatuz / eskuin eta ezker" #mdash# bis); eskui(n) ezker (eta eskui-ezker, eskuiñ ezker) 7: EZ Man I ("gora, behera, saihetsera, eskuiñ ezker direnak"), Sor AKaik ("Eskui ezker artzen da egillearen aldetikan"), HU Zez ("aitzinerat, gibelerat; eskuin, ezker"), Iraola ("asten da ukalondoka eskui ezker"), Ox ("Gutarteraino, jo eskuin ezker, udan arrotzak ibilki"), JE Ber ("eskuin, ezker, andarkatzen gituzte noiz-nahi bihurguneek"), Ldi IL ("Bidasoa'z eskui-ezker eta Ameriketa'n"); eskuin ala ezker 4, JE Ber (adib.: "Errekaren mazelak larre idor izana gatik eskuin ala ezker", "mendixka batzu ditugu orai eskuin ala ezker"); eskuin edo ezker 2, HU (adib.: "Eskuin edo ezker goiti edo beheti").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esku(i)n eta ezker (eta eskuin da ezker) 9: P. Duhour ("harrituak bezala gaudela, eskun eta ezker so"), Herr 1973 eta 1999 bitarteko 4 ("Bazuten bertzalde ere balentria tzarra frango eginik eskuin eta ezker", "zernahi ohointza eta lan tzar eginez eskuin eta ezker", "Negu huntan abiatuko omen dira eskuin eta ezker gau beila batzu", "Urte buru batetik besterat ainitz besta izaiten da segur eskuin eta esker"), Pelota ("Eskuin da ezker, pilota zauku, bihotz berotzen ibili"), J. Casenave ("erortzean funtsa hartzen ditek eskuin eta ezker"), E. Larre ("familia haziz eta bertsu ainitz eginez eskuin eta ezker"), K. Ameztoi ("Hortik hasi zitakeen izengoiti hau, eskuin eta ezker hedatzen"); eskuin-ezker 3: SoEg ("Zure pilotak, jo eta jo, aintzin gibel, eskuin-ezker"), P. Salaburu ("Ikus dezagun zer gertatzen den eskuin-ezker ezarriz arauak"), J. Muñoz ("dantzan aritzen zenean eskuin-ezker mugiarazten zituenak"); eskuin ala ezker 1, JE Ber (OEHko testuinguruetako batean); eskuin edo ezker 1, SoEg ("eskuin edo ezker, gainean edo beherean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eskuin eta ezker : HiztEn (AS), LurE (AS); eskuin ezker : DFrec 1 (Herr: "orduan hasi zen eskuin ezker letra izkiriatzen"); eskuin edo ezker : LurE (adib.) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eskuin eta ezker : EuskHizt (adib. gisa, s.u. ordoki, samur, zenbat), EskolaHE (AS), HaizeG BF (à droite et à gauche), PMuj DVC (a diestra y siniestra); eskuin-ezker : EuskHizt (adib. gisa); eskuin edo ezker : EuskHizt (adib. gisa), EskolaHE (adib. gisa) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eta.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eskuin sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

eskuin mutur, eskuin-mutur
iz. Muturreko jarrera politikoak dituzten eskuindarrek osatzen duten multzoa. 2014ko bozetan eskuin-muturrak nabarmen egin zuen gora. Europa osoan eskuin muturra jaun eta jabe den honetan. || Mendebaldean, eskuin muturreko alderdi xenofoboak eta alderdi ekologistak indartzen ari dira.

Aztergaia: eskuin-mutur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-02-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh32 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu eskuin -, ezker-mutur formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eskuin + mutur 7: a) Politika-eremuko 5: X. Gereño ("Eskuin muturrekoek edozeri eta edozeini deitzen diote "marxista", eta ezkerrekoek edozeri eta edozeini "burges""), P. Iparragirre ("1976an Siriako armada, Libanoko eskuin muturreko miliziekin bat eginik zebilen"), E.L. Adan 2 ("eskuin muturreko nazionalismo txobinistaren tema batzuekin lotzen da [...] zingira berean ibili dira talastan ezkerra, estatua eta eskuin muturra"), Gerra zibila ("Eskuin muturrak [...] aspaldiko ildo errebisionistari eutsi zion"); b) bestelako 2: J.A. Agirre ("Hemen agertzen dugu ere fuksia mota bat askoren artean #mdash# eskubi-muturrean"), J. Urrujulegi ("Seigarren bankuan, eskuin mutturrean [halaxe zioten zitarako hitzek], gizonezko sendo bat ikusi nuen eserita"); ezker + mutur 3: a) Politika-eremuko 1, J. Chueca ("Alderdiei begiratuz, ezker muturrekoak ezezik, EAJren salbuespenaz, alderdi abertzale guztiak ere legetik kanpo jarraitzen zuten ekainaren 15ean"); b) bestelako 2: J.A. Agirre ("Nemesiak [ezker muturrean] eta linariak [ezkerrean erdian] urtekarien forma dute; hemen ageri direnak urtekariak dira, udaldian erakusteko zaituak"), E. Jimenez ("Etzanda geratu zaizun V horren marratxoaren ezker muturrean jar ezazu a letra").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eskuin/eskubi mutur : DFrec 8 ("Eskuin muturrak abertzaletasunari egiten zion txantaia", "eskuin muturreko organizazioko bazkidea", "Hauen artean eskuin muturreko pertsonai ezagunak", "eskuin muturreko erahilketak", "eskuin muturreko kidea", "badaki bereizten batzuk eskubi muturrekoak direla eta besteak ezker-muturrekoak", "indar abertzaleei eskuin nahiz ezker muturrekoei gogor eraso eginez", "eskuin muturrekoak gauez aritu ziren inkordioan"); ezker(-)mutur : DFrec 9 ("esker muturrean marxismo-leninismoa xxxek errepresentatzen duena", "xxxek ezker-muturrean ezkerkeria hutsezko zerbait bezala", "langileria ezker muturreko abangoardia ukitzen ari omen da", "ni ez naiz ezker muturrekoa ere", "ezker aldetik ezker muturrekoak daude xxxren espektrutik at geldituz", "jakinez hemen Euskadin ezker muturrekoak abertzaleak direla ere", "besteak ezker-muturrekoak", "indar abertzaleei eskuin nahiz ezker muturrekoei gogor eraso eginez", "ezker muturrekoen aurka askozaz gehiago saiatuko da") // Ez ditugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eskuin muturreko , ezker muturreko alderdiak : EuskHizt (adib. s.u. mutur) // Ez ditugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

eskuin-mutur 26: Urtzi Urrutikoetxea 2, Berria 9, Ander Fadda, Allande Sokarros 5, EiTB.com 9. // LB: 1.069 (Argia 171, Berria 725, Deia 2, Deustuko Unibertsitatea 1, EiTB 82, Elkar 39, Erlea 2, Euskaltzaindia 4, Jakin 18, Laneki 1, UEU 24); ETC: 6.212

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: eskuin-mutur 233: Berria 211, Eneko Bidegain 8, Menane Oxandabaratz 4, Joan Mari Irigoien 2, Bernardo Atxaga 2, Ibon Uribarri, Oskar Arana, J.M. Olaizola, Piarres Aintziart, Juan Kruz Igerabide, Jokin Urain.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: eskuin-mutur (Pol.) extrema derecha, ultraderecha; eskuin-muturrak inoizko emaitzarik onenak lortu ditu: la extrema derecha ha obtenido los mejores resultados de la historia / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: eskuin/ezker muturra [extrême] /// Euskalterm: eskuin-mutur, eskuin muturreko (Pol.).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

falange 2 iz. Eskuin muturreko alderdi edo erakunde politikoa, gehienetan egitura paramilitarra eta joera autoritarioa izaten duena. Espainiako Falangeko kide egin zen. // ultra 1 iz. Muturreko ideiak, bereziki eskuin muturrekoak, dituen pertsona. Baionak baduela ultrek eragin ditzaketen istiluak ekiditeko gaitasuna. EAJk ultren mobilizazioak debekatzeko eskatu du. // ultraeskuin iz. Politikan, eskuin muturra, eskuinean ohiko edo erreferentziatzat hartzen den jarreratik urruntzen den jarrera; jarrera hori duten alderdien multzoa. Lehen begiratuan badirudi eskuineko eta ultraeskuineko parlamentariek osatuko dutela gehiengoa. Austrian sozialdemokratek irabazi dute eta ultraeskuinak gora egin du. // ultraeskuindar 1 adj. Eskuin muturrekoa. Alderdi ultraeskuindarrak. Delta izeneko talde ultraeskuindarrak bere gain hartu zuen hilketa. 2 iz. Eskuin muturreko ideologiaren aldekoa den pertsona. Han ziren komunistak, liberalak, ultraeskuindarrak. // [unitate] unitateen zifra iz. Zenbaki baten eskuin muturreko zifra. Ik. unitate 3; unitateen digitu. // [banako] banakoen zifra iz. Zenbaki baten eskuin muturreko zifra. Ik. banako 4; banakoen digitu. /// alarmismo iz. Zerbaiten arriskua handizkatzeko eta puzteko joera; berri asaldagarriak zabaltzeko joera. Europar Batasunak neurriak hartuko ditu herritarrei eman beharreko informazioaren eta alferrikakoa den alarmismoaren arteko oreka lortzeko. Beste ikerketa batzuek ere eskuin muturraren goranzko joera nabarmentzen dute, baina alarmismoan erori gabe. Jendearen alarmismoa aprobetxatuz. // mutur 6 iz. (ezker edo eskuin hitzen eskuinean). Politikan, ohikoena den edo erreferentziatzat hartzen den jarreratik erabat urruntzen den jarrera. Ezkerreko familia baten semea ezker muturrera joan da 1968ko urtearen ondotik. Frantziako eskuin muturrari buruzko dokumental bat. Ezker muturreko alderdiaren oinordeko zen.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da eta, horrekin batera, ezker(-)mutur ere bai.

eskuin-ezker
1 adb. Ipar. eta naf. Eskuin eta ezker. Zer plazera eskuin-ezker agur egitea. Eskuin-ezker ausikitzen dute basatiki.
2 (Leku atzizkiekin). Eskuin-ezkerretan ipini zizkioten lapurrak. Eskuin-ezkerreko lehenengo tokiak.

Aztergaia: eskuin-ezker

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

adizlagun-dvandvak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eskuin sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

eskuinalde
iz. Eskuineko aldea. Eskuinaldean jarria. Eskuinaldeko etxea.

Aztergaia: eskuinalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
eskuindar
adj./iz. Eskuineko alderdi baten aldekoa; ideia ez-aurrerakoiak dituena. Alderdi eskuindarrak. Gobernu, alkate eskuindarra. Eskuindarrek irabazi dituzte hauteskundeak.

Aztergaia: eskuindar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eskuindar (eta -tiar 1) 4: Mde Pr ("apeztiar ez banaiz ere, eskuintiar naiz ene maneran"); MIH (“egia ere da, zaharrago horietarik, franko eskuindar direla”, “Euskal herria, guzira, kontserbadorea da, eskuindarra nahi baduzue”, “anarkia eskuindarra”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eskuindar (eta aldaerak, eta eskuindarkeria 1, eskuindartasun 1) 64; adib., J. Mimentza (“eskubitar españolismua”), Txill (“eskuindar inperialistak”, "danok eskuindar-kutsua dugu..."), J. Intxausti ("eskuindar gidari"), Peillen ("nahiz ezkertar, nahiz eskuindar jendeentzat..."), Herr 1973 ("Eskuintiar eta ezkertiar eztremixtak zituen kontra"); Argia 1931 (“Zazpi izparringi eskuitarrak”), Mde ("zerbait egin du jeneral eskuintarrak, bearbada gobernu ezkertar batek egingo ez zuena", "jeneral eskuintar horrek..."), Gte ("Hegeldar eskubitarrak"), I. Camino (“Indar eskuindarrak”, "nazionalista espainiar eskuindarrak"), Egunk 1991 (“Gobernu eskuindarra”), Historia 1998 ("indar eskuindarren kontrolpean”, "alderdi espainiar eskuindar", "Euskal Herriko pertsonalitate eskuindarrek eta ezkertiarrek kontsentsuan hitz harturiko testua"), Gerra zibila (“altxamendu eskuindarra”), Dirassar ("alderdi eskuindarraren buruzagi"), PPer ("Joxe Arribillaga albiente eskuindar porrokatua"), Egin 1997 ("Arena eskuindarra"); cf. ultraeskuindar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

eskuineko
1 adj. Eskuinean dagoena. Eskuineko aldean. Eskuineko begia, belarria, besoa, oina.
2 adj./iz. Ideia ez-aurrerakoiak dituena. Eskuineko alderdi guztiak legearen alde agertu ziren. Ni ez naiz ez eskuinekoa ez ezkerrekoa.
eskuineko alde
iz. Ik. eskuinalde. Bere ezagun eta lagunak eskuineko aldean ikusirik.

Aztergaia: eskuineko alde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESKUINEKO ALDE. Derecha, lado derecho. Gero monumentera sarthurik, ikhus zezaten lagun gazte bat eskuineko aldean iarria. Lç Mc 16, 5. Bere aita eterno podore guztia duenaren eskuieko aldean. (Areso, c. 1591). FLV 1990, 206. Eskuineko aldean ikusazu nola Iesus gurutzean iosia bihotzeko amudio batez othoitz dagoen deabrutu gaizo hekin gatik. SP Phil 67. Eta ezarriko ditu ardiak eskuiñeko aldean. He Mt 25, 33 (Lç eskuinean). Yarriak haren erresuman, bata eskuineko aldean, eta bertzea ezkerrekoan. Lg I 212. Eseririk Jainkoaren eskuiko aldean. Ub 96. Itzultzen da eskuineko aldera. Monho 120. Beren ezagun eta lagunak eskuieko aldean ekusirik. AA III 542. Bakotxari dagokion erdarazkoa alboan eskuiko aldetik debala. Izt C 40. Aingeru San Gabriel aldarearen eskuiko aldean agertu zitzaion. Lard 362. Aita Jangeiko guziuetaz al dionaren eskoineko altian. Mdg 160. Lepoaren eskoiko aldean okabill biño aundiagoko zornea zerion zauri bat gelditu zitzaion. Goñi 57. Sabel zolako eskuñeko aldean. FIr 170. Bazterxago dira goitiago aikatzen direnak [mendixkak], guziz eskuineko aldetik. JE Ber 42. Metro batzuek aurrera juan / da eskubiko aldera. Uzt Sas 224. v. tbn. Mat 15. Harb 6. Arg DevB 213. CatLan 12. Añ CatAN 5. CatB 18. CatLuz 7. Barb Sup 57. Eskuieko alde: CatAe 12. CatSal 13. Eskubiko alde: Apaol 22. Inza Azalp 28

adib: alde2 1 iz. Zerbaiten zatia, beste zati bati edo batzuei kontrajarria; gauza edo puntu bati buruz, haren ingurua; inguru horretatik nolabait bereizten den zatia. Ik. aldetik 4; aldean 2, 3; aldera. Mendiaren alde honetan. Goiko, beheko, eskuineko aldea (Ik. behealde, goialde...). Infernu hartan egongo dira kondenatu guztiak alde guztietarik suz inguratuak.

eskuineko alde 34: Deia (“Sarreraren eskuineko aldean, Jaime eta emaztearen gela, ohe handi bat eta bikotearen erretratuak sepia koloretan”), Elhuyar 3 (“Irudiaren eskuineko aldean”), Consumer 2 (“pegatinaren eskuineko aldean etxetresna elektriko bakoitzari buruzko informazio gehiago agertzen da”), Berria 12 (“bi zezenek kaleko eskuineko aldean geldirik eta pilatuta zegoen lasterkari multzo batekin talka egin zuten”), EiTB 4 (“Koadroaren beheko eskuineko aldean dago zuloa, baina Museoko iturriek azaldu dutenez, aste bakar batzuetan konponduta egongo da”), Argia 4 (“Honen webgunearen eskuineko aldean ageri diren “urrezko esponsorrei” begiratu besterik ez dago sektore honen abiadaz ohartzeko”), Laneki 8 (“Bete beharreko lehenengo atala orriaren goiko eskuineko aldean agertzen da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eskuineko alde 50: Herria (“Eskuineko aldean haatik, Oilandoi mendikaren gainean, Maria Sainduaren kapera xuria...”), Berria (“Gorputzeko eskuineko alde osoa ubelduraz beteta dut”), Xanti Iruretagoiena (“dorreetatik armen eraginpean hartuko ditugu ezkerreko eta eskuineko aldeak babesik gabe izango dituztelako”), Karlos Zabala (“Otsoen taldea berritu egiten zen etengabe, eta Angarako eskuineko aldeak otsoez mukuru egon behar”), Irene Aldasoro (“gorputzaren eskuineko aldea zaintzen du”), Josu Zabaleta (“Eta handik pixka batera, argi zuri bizi batez argituko da agertokiaren eskuineko alde guztia, antzezleak daudena”), Monika Etxebarria (“Imintzio boluptuoso baten moduko zerbait etorri da ahoaren eskuineko aldean kokatzera eta ezkerrekoak hilik dirau”), Jon Alonso (“baina egia esan eskuineko aldean sentitzen da hobekien.”), Piarres Aintziart (“Errepidearen eskuineko aldean, hartu behar nuen bidean”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, baina komeni da eskuin sarreran ere jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa eskuin sarreran.

eskuizkribu
iz. Eskuz idatziriko testua edo idazlana. Erdi Aroko eskuizkribu bat. Bere azken eleberriaren eskuizkribua.

Aztergaia: eskuizkribu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
eskuka
iz. Eskuzko ukitu lizuna. Eskuka lohiak, itsusiak egitea. Eskuka zikinak bere buruarekin edo besteren batekin edukitzea. Berba lotsagarrietatik igarotzen dira eskuka ezainetara.

Aztergaia: eskuka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

eskuzko ukitua.

Erabilera-oharrak

lohia, itsusia bezalako izenondoekin erabili izan da.

eskukada
iz. Eskutada.

Aztergaia: eskukada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. eskutada.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

ik. eskutada

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kada/-tada

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: [ik. oharra, s.u. eskutada] (1994-11-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: biak utziko lituzke.

 - [E208]:  eskukada(ka): eskukada eta eskukadaka baztertzeko eskubiderik ez dugu, beste gauza batzuen artean, hegoaldean eskutada(ka)k ez duten esangura bat daukatelako: `esku-mugimendua, manotazo'.

 - [E116]: aurrean daukaguna, lehen itzuliko erabakia da, eta erabaki horrek ez du deus baztertu, beste forma bat hobetsi badu ere... Bi dira zerbait baztertzea eta zerbait horren aldean beste bat hobestea, eta guk behintzat zaindu beharko genuke geure hizkera, bestela ez baitugu elkar ulertuko. Gainera, E208ren arabera eskutada-k Hegoaldean ez omen duen adiera ('esku-mugimendua...') bigarren adiera da OEHko eskutada sarreran, eta adiera hori du Añibarroren pare bat testutan, eta ez hor bakarrik (bigarren adiera da, berriro esan, eta ez da hedatuena, baina bada zerbait!). Horregatik uste dut E208k dioena ez dela zuzena. Kontuan harturik hemen dioguna, eta lehenbiziko itzulian erabakitakoa, proposamena: utzi dagoen moduan lantaldeak dioena.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): bi sarrerak beregain gisa ematea onartu da. // Batzordea (JAA, MA, IS): atzizki beraren aldaerak baino ez dira. Ipar. eta Heg. biltzen dituena -tada forma da.

 - Erabakia: (2008-11-28) utzi.

eskukaldi
1 iz. Esku ukaldia.
2 iz. Laguntza. Ez daki eskukaldi bat ematen, ez etxean ez inon. Ez zen gupida eskukaldi bat emateko behar zuenari. Zenbait eskukaldi bazuen eginik bere bizian.

Aztergaia: eskukaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'esku ukaldia'. 2 'laguntza'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: falta da.

 - Erabakia: BAgiria (1996-12-20): sartzea onartu da 1 'kolpea'; 2 'laguntza' adierekin.

eskukatu, eskuka/eskukatu, eskukatzen
du ad. Eskuztatu, esku artean behin eta berriz erabili.

Aztergaia: eskukatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

eskuka(tu), eskukatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

eskuko
1 esku hitzari dagokion izenlaguna. Eskuko hatzak.
2 -en mendeko; eskura. (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Holako gizonen eskuko gareno, ez dukegu deus onik. Jesus hura bere adiskide, bere eskuko duenak, zer indar ez du? Zeren borondatea libre eta geure eskuko baitugu. Neure burua neure eskuko nuenean. Haren eskuko jarri zen. Bere ondasunak ez ditu bere eskuko. Astearen sei egun zure eskuko uzten dizkizu.
3 (-en osagarria ezabaturik). Munduan den on guztia duelarik eskuko. || Hain eskuko duen euskara alde batera utzirik, nobela aldera zorroztu behar luke orain arreta idazleak.
4 iz. Eskuko telefonoa. Eskukoa itzal ezazu behintzat!

Aztergaia: eskuko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ni neure eskuko naiz.

eskuko 2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe, izan, jarri, egon edo utzi bezalako aditzekin). -en mendeko; eskura. Holako gizonen eskuko gareno, ez dukegu deus onik. Jesus hura bere adiskide, bere eskuko duenak, zer indar ez du? Zeren borondatea libre eta geure eskuko baitugu. Neure burua neure eskuko nuenean. Jaunaren eskuko jarri zen. Bere ondasunak ez ditu bere eskuko. 3 (-en osagarria ezabaturik). Munduan den on guztia duelarik eskuko. || Hain eskuko duen euskara alde batera utzirik, nobela aldera zorroztu behar luke orain arreta idazleak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta gehitu adibide gehiago (oharreko egon eta utzi ez daude jasota). (2021-11-23).

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ni neure eskuko naiz, eta hori bere eskuko da

eskuko telefono
iz. Haririk gabeko telefonia-sistema erabiltzen duen telefono eramangarria, konexioa uhin hertziarren bidez egiten duena. Ik. telefono mugikor; sakelako telefono. Eskuko telefonoa lapurtu zioten.

Aztergaia: eskuko telefono

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

telefono mugikor forma aztertzean sartzeko proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eskuko eta telefono sarreretan. Bide batez, eskuko sarreran beste adiera bat gehitzea proposatu da izen kategoriakoa, telefonoari erreferentzia eginez.

eskukotasun
iz. g. er. Beregaintasuna. Ez du bere eskukotasunik.

Aztergaia: eskukotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

beregaintasuna.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]:  G.er.? Ikus OEH.

 - [E116]: benetan g.er. dela ikusi dut, esku arteko corpusetan behin aurkitu baitut (Toti Martinez de Lezea). Proposamena: "eskukotasun iz. g.er. 'beregaintasuna'".

 - Erabakia: (2008-11-28) ok.

eskulan
1 iz. Eskuak erabiliz egiten den lana. Eskulana eta buru-lana. Eskulana utzirik, eskola maisu egin zen. Eskulanetan ari zela. Eskulanetik bizi zaretenak. Eskulanen bati ekiteko.
2 iz. Eskuz egindako gauzakia. Haurrek beren eskulanak aurkezteko.

Aztergaia: eskulan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06
eskulangile
1 iz. Eskulanean aritzen den langilea. Errementariak, zurginak eta gainerako eskulangileak. Ageri zuen ez zela eskulangilea. Eskulangileak eta buru-langileak.
2 iz. Eskulanak egiten dituen pertsona.

Aztergaia: eskulangile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K104]: "Iparraldeko ofiziale hitzak zer leku izanen du hiztegi honetan?" (1994-11-04)

eskulangintza
iz. Eskulanak egitea; eskuzko lanbideen multzoa. Euskal eskulangintza. Eskulangintza eta industria.

Aztergaia: eskulangintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
eskularru
1 iz. Eskua, eta, batzuetan, besoaren zati bat, estaltzen duen jantzia, berez larruzkoa, eskuaren eta, gehienetan, hatzen formara egokitzen dena. Ik. eskuzorro. Artilezko eskularruak. Eskularruak jantzi. Irakurle argiak ikusiko du eskularru leunez tratatu ditudala zenbait pertsona.
2 iz. Pilota-joko mota batzuetan erabiltzen den eskularrua, larruzkoa eta sendoa. Eskuz nahiz eskularruz jokatzen zuen.

Aztergaia: eskularru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
eskuleku
1 iz. Eskutokia. Ik. helduleku. Armaren eskulekua. Goldearen eskulekuetan eskuak tinko josita.
2 iz. Bizikletetan eta motorretan, eskuak jartzen diren tokia, gidatzeko erabiltzen dena. Bizikletako eskulekuan saski bat zeraman zintzilik.

Aztergaia: eskuleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. eskutoki.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

eskutoki

eskuliburu
iz. Gairen bati buruzko hastapenak edo argibide beharrezkoenak dakartzan liburua. Euskarazko eskuliburu bat eguneroko kristau zereginekin. Kimikako eskuliburu batean.

Aztergaia: eskuliburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

esku liburu 3: B 1 (Añ EL), EB 2 (MEIG); esku-liburu 7: B 3 (Mg CO, Añ EL), G 1 (Arr May), IE 1 (Mde Pr), EB 2 (MEIG); esku-liburutxo G 1 (Lard); eskuliburu 5: B 1 (Ur MarIl), G 1 (ArdiDL), EB 3 (MEIG).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esku liburu EB 2 (P. Altuna, E. Kortadi); esku-liburu 6: B 1 (S. Onaindia), G 1 (L. Mitxelena), EB 2 (Tantak 1989, Hemen 1989), EgAs 1 (Zeruko Argia 1974); gida esku-liburu EB 1 (J. San Martin); eskuliburu (eragiketa-eskuliburu, gestio-eskuliburu) 13: B (S. Onaindia), IE (Otoizlari), EB-EgAs 11 (J.A. Lakarra, J. Ortiz de Urbina, A. Diaz de Lezana, J. Olazabal, L. Fernandez, V. Cortes, Elhuyar; EJ. Osasunketa, Unesco-ren albistaria); eskuliburugile EB 1 (B. Urkizu).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

esku-liburu : AB38 2, LurE; esku-liburuska : Euskalterm 1; eskuliburu : AB38 2, HiztEn, Euskalterm 16.

Informazio osagarria
Idazkera egoki(en)a eskainiko da

erabat loturik ala marratxoz?

eskultore
iz. Eskultura-lanak egiten dituen artista. Ik. tailugile; zizelkari. Eskultorearen lantegia. Felipe Arizmendi eskultorearen langelan.

Aztergaia: eskultore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K104]: "Iparraldeko zizelkari hitzak zer leku izanen du hiztegi honetan?" (1994-11-04)

eskultura
1 iz. Gai desberdinak erabiliz, bolumena duten formak sortzean datzan artea. Egungo Frantziako eskultura. Eskultura-teknikak.
2 iz. Eskultura-lana. Eskultura txiki bat.

Aztergaia: eskultura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08
eskuma
iz. bizk. Eskuina.

Aztergaia: eskuma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. h. eskuin.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. Ik. eskuin

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "Aipa bedi, bederen". (1993-02)

eskumakila
1 iz. Ibiltzerakoan lagungarri gisa erabiltzen den makila, gehienetan landua eta eskutokiduna. Txapela eta eskumakila hartuta. Eskumakila dotorea. Norbait eskumakilarekin jo.
2 iz. Agintaritza-ezaugarri gisa erabiltzen den makila. Alkatearen eskumakila.
3 iz. Morroi baten gisa erabilia den pertsona. Guztien nagusi izan behar zuena, guztien eskumakila eta morroi gertatu zen.

Aztergaia: eskumakila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

guztien nagusi beharra, guztien eskumakila eta morroi gertatu zen.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

guztien nagusi beharra, guztien eskumakila eta morroin gertatu zen

eskumalde
iz. bizk. Eskuinaldea. Eskumaldean, Mendexa aldeko muino eta tontorrak.

Aztergaia: eskumalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:021 2003-02-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh16 2020-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

eskumalde iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, eskumalde-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eskuinalde].

eskumalde 22; eskuinalde 425.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eskumalde 2; eskuinalde 290.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Baztertutako forma onartzea proposatu da. eskuma forma onartua dago Bizk. markarekin; eskumalde formarekin beste horrenbeste egitea izan liteke egokiena, Bizk. euskalki-marka gehituta honi ere.

Informazio osagarria
Bigarren mailako oinarriaren eratorrien ordez ematekoa

Ik. eskuinalde.

eskumatar
adj./iz. bizk. Eskuindarra. Hor denek jaso zuten egurra, ezkertiarrek eta eskumatarrek.

Aztergaia: eskumatar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-02-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eskumar 2: El Día 1934 (“Ortan ondo egondu dira eskumar izenekoak”), J. Zumalabe (“eskumar politikoek”); eskumatar 3: T. Elorrieta (“eskumatar batzuk”, “Eleiztar Agintariak siñestu egiten eutsiela Eskumatarrai”), Onaind (“Bilbo ta inguruetan gaiñera eskumatar, erregezale, karlista ta paxista naiko bizi zan”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Euskaltzaindiaren Arauak

«eskumatar* e. eskuindar».

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Euskaltzaindiak baztertua du, edo gaitzetsia.

Informazio osagarria
Bigarren mailako oinarriaren eratorrien ordez ematekoa

Ik. eskuindar.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

eskumen
1 iz. Eskutada. Eskumen bat lasto. Eskumenetan lotu erretzeko.
2 Eskuaren irispidea. (Leku atzizkiekin, singularrean). Zerbait eskumenean izan. Arraina eskumenera heldu zitzaionean. Haurren eskumenetik kentzeko. || Gure zentzumenen eskumenean dauden izakiak. Ilargia ez dela inoiz zure eskumenean jarriko.
3 iz. Norbaiten esku dagoen aginpidea edo erabakitzeko ahalmena; bereziki, erakunde publiko bati edo justizia agintaritza bati legez dagozkion egitekoen edo erantzukizunen multzoa. Ik. eskuduntza. Eskumen eskualdatzea. Lege egitasmoak foru aldundien eskumenak murrizten ditu. Lege-proiektuak alderdien eta erakundeen arteko desadostasun eta eskumen-arazo ugari izan ditu aurrera ateratzeko.

Aztergaia: eskumen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  eskumeneko gehitzeko.

 - [E116]: forma "berria" da, neurriren batean behintzat, eta hurrengo itzulian aztertzeko egokiagoa, nire ustez. Oraingo testu batzuetan ageri da izenlagun hau, baina XX. mendeko corpusean, adibidez, eskumen gisa lematizatu dute, gehiago gabe, eta izenlagun arruntak iruditu zaizkit neri ere testu horietakoak; baina E210k hobeto ikus ditzake alderdi hauek, eta azalduko ditu.

 - Erabakia: (2008-11-28) ez sartu.

eskumen gatazka, eskumen-gatazka
iz. Erakunde biren edo gehiagoren arteko gatazka, eskumen baten titulartasunaren edo hura erabiltzeko eskubidearen gaineko desadostasunak sortua. Errekurtsoa onartuz gero, eskumen-gatazka sor daiteke botere judizialaren eta botere legegilearen artean. Estatuaren eta autonomia erkidegoen arteko eskumen gatazkak.

Aztergaia: eskumen-gatazka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh34 2024-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 32 (Arabako Batzar Nagusiak 1, Argia 1, Berria 2, Deustuko Unibertsitatea 8, EiTB 5, Gomylex 1, Jakin 3, Laneki 6, Nafarroako Parlamentua 1, UEU 4); ETC 197.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. // Euskalterm: eskumen-gatazka (es conflicto de competencia; TN da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, interes(-)gatazka formarekin egin den bezala.

eskumende
1 iz. g. er. Eskupea, mendetasuna. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean). Gizonaren eskumendean bizi beharra zara, Eva.
2 iz. g. er. Eskumena, irispidea. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean). Eskumendean eduki.

Aztergaia: eskumende

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

eskumenka
adb. g. er. Eskutadaka. Bihika ereiten zuten, eta eskumenka biltzen.

Aztergaia: eskumenka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bihika ereiten zuten, eta eskumenka biltzen.

eskumikarazi, eskumikaraz, eskumikarazten
du ad. Eskumikatzera behartu.

Aztergaia: eskumikarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eskumikaraz, eskumikarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

eskumikatu, eskumika, eskumikatzen
du ad. Elizak fededunen elkartasunetik norbait bereizi. Egia hau ukatzen duena eskumikatzen du Trentoko kontzilioak. Lutero 1520an izan zen eskumikatua. Ez du gure lanbidea inongo elizak eskumikatu, ez inongo legek debekatu. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Kristau arnegatuak eta eskumikatuak.

Aztergaia: eskumikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eskumikatu, eskumika, eskumikatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eskumikatu, eskumika, eskumikatzen

eskumiku
iz. Eskumikatzea; eskumikatze dekretua. Agindu zien, eskumikuaren azpian, ez egiteko. Eskumikuan erori. Eskumikua bota. Eskumikuz joak. Eskumiku nagusia, txikia.

Aztergaia: eskumiku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
eskumotz
adj. Esku bat falta zaiona. Ik. eskubakar; besomotz. Hobe duzu eskumotz betiko bizitzan sartu, bi eskuekin infernura erori baino.

Aztergaia: eskumotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

eskumuin
1 iz. pl. Heg. Goraintziak. Adio eta eskumuinak aitari. Eskumuinak eta goraintziak etxean.
2 iz. Batez ere pl. Heg. zah. Ezpainak norbaiten eskura hurbilduz egiten den diosala. Beti nahi genuke guztien agurra eta eskumuina. Jainkoari bihurtzea zor zaizkion adorazio eta eskumuinak.

Aztergaia: eskumuin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. batez ere pl. Sin. goraintzi. / AS: eskumuinak eman, egin.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

ik. goraintzi

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

eskumuinak eman

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

eskumuinak egin
du ad.-lok. Heg. Ezpainak norbaiten eskura hurbilduz diosala egin. Belauniko jarririk eskumuinak egin.

Aztergaia: eskumuinak egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper