50535 emaitza bilaketarentzat - [17101 - 17150] bistaratzen.

eskuz
1 adb. Eskuak erabiliz, makinarik erabili gabe. Garbitu behar da eskuz ur beroarekin. Eskuz egindako oinetakoak. Garia eskuz jotzen zen denboran.
2 adb. Pilota jokoan, esku hutsez, tresnarik gabe. Ik. esku huska. Eskuz banaka jokatu dute lehen partida. Eskuz binakako txapelketa.
3 postpos. -en eskutik. (-en atzizkiaren eskuinean). Semeen eskuz hilko zela.
Loturak

Esaera zaharrak

Besteren eskuz sugea berrotik atera nahi du.

Aztergaia: eskuz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-06-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Elkarketako osagaia edo esapide-zatia

eskuz

eskuz esku
1 adb. Eskutik eskura. Edozein tresna bezala, euskara erabiltzeko da, eskuz esku eta ahoz aho ibiltzeko. Eskutitza eskuz esku eman.
2 adb. Eskutik helduta; bat eginda. Emakume batekin eskuz esku. Eskuz esku dabiltza Kanada eta Estatu Batuak. Gobernuarekin eskuz esku aritu dira lanean.
Loturak

Aztergaia: eskuz esku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: sartu beharko litzateke 'eskuak elkarri emanik' adieran.

 - Erabakia: EArau (1996-12-20): ez da adiera zehaztu.

eskuzabal
adj. Duenetik besteei emateko joera duena. Andre prestua eta behartsuekin eskuzabala. Jainko eskuzabala. || Hondatzaileak eskuzabal agertu nahi du.

Aztergaia: eskuzabal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
eskuzabalka
adb. Eskuzabaltasunez; oparotasunez, ugari. Zoriona, noranahi, eskuzabalka barreiatuz.

Aztergaia: eskuzabalka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (EH2016): sartzea onartu da.

eskuzabalki
adb. g. er. Eskuzabaltasunez. Hizkuntzaz luzeegi mintzatu ez bada ere, eskuzabalki mintzatu da euskal literaturaz.

Aztergaia: eskuzabalki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

eskuzabaltasun
iz. Eskuzabala denaren nolakotasuna. Behartsuenganako eskuzabaltasuna. Sari hau sortzean erakutsi duten eskuzabaltasuna.

Aztergaia: eskuzabaltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Eskuzabaltasunak: Liberalidades".

eskuzapi
iz. Zintz egiteko edo izerdia lehortzeko erabiltzen den zapia. Ik. musuzapi. Eskuzapiarekin kopetako izerdia lehortuz. Betaurrekoak kendu eta sakelako eskuzapiarekin garbitu zituen.

Aztergaia: eskuzapi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
eskuzare
iz. g. er. Otarre txikia.

Aztergaia: eskuzare

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zare.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

otarre txikia.

eskuzatar
iz. Sukaldeko zatarra, garbitzeko edo xukatzeko erabiltzen dena. Ik. eskutrapu. Arantxak eskuzatar zuri koadro gorriduna atera du sukalde bazterreko armairu handitik eta orain zutik dago, harraska ondoan, ontzien zain.

Aztergaia: eskuzatar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
eskuzerra
iz. Zerra txikia, pertsona bakarrak erabil dezakeena.

Aztergaia: eskuzerra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
eskuzko
adj. Eskuzko Pilota Enpresen Liga. Liburuaren eskuzko kopia bat.
Loturak

Aztergaia: eskuzko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1999-03-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

esku sarrerari dagokion azpisarrera.

eskuzorro
iz. Eskularrua, bereziki hatz lodia bakarrik bereizirik duena.

Aztergaia: eskuzorro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
eskuztatu, eskuzta, eskuztatzen
du ad. Esku artean erabili; bereziki, tresnak eta gailuak, antolatzeko edo konpontzeko, artaz esku artean erabili. Mila aldiz eskuztatu dudan liburua. Erlojua eskuztatu.

Aztergaia: eskuztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eskuztatu, eskuzta, eskuztatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eskuztatu, eskuzta, eskuztatzen

eskuztatze
iz. Esku artean erabiltzea; bereziki, tresnak eta gailuak, antolatzeko edo konpontzeko, artaz esku artean erabiltzea. Eskuztatze lanak.

Aztergaia: eskuztatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan

eskuztaketa edo eskuztapen baino egokiagoa da

eslabar
1 adj. Eslabakoa, Eslabari dagokiona.
2 iz. Eslabako herritarra.
eslai
adb. g. er. Zeharka.

Aztergaia: eslai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zeharka.

eslalom
1 iz. Eski norgehiagoka, pista batetik, elurretan jarrita dauden hainbat zutoin sigi-sagan saihestuz, ahalik lasterrena jaistean datzana. Ik. eski alpino. Eskiatzaile italiarrak Munduko Kopan jokatu diren lau eslalomak irabazi ditu. Ibilbidetik atera zen eslalomeko bigarren jaitsieran.
2 iz. Piraguismoan eta beste zenbait kiroletan, antzeko sigi-sagak egitean datzan norgehiagoka.

Aztergaia: eslalom

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

slalom 1, OinEntz/2 ("Hiru saio mota egiten dira txapelketa batean: slalom, jauziak eta irudiak"), eslalon 1, J. Elosegi ("baloiaren jabe haizenean buruz burukoan saia hadi, ea eslalonen bat ateratzen zaian").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

slalom : AB38 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

slalom : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Casve EF // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/EF, HaizeG BF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal slalom, eslalon / slalom formen ordainak: eslalom : HiztHand; slalom : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB, Casve FE, PMuj DCV.

LBeh (2011-03-03): eslalom 19 ager.: Beñat Zamalloa 3 (adib.: “orain dela lau urte erabaki nuen errima eslalomak eta gauza horiek ahaztu”, “eslalom horiek egiteko gazteagoa izanda hobeto”), Elixabet Epelde 2 (“Igandeko eslalom proba”, “Igandeko ekintzak. Eslaloma, 600 klubaren bisita"), Xabier Gantzarain (lurrari begira ibili behar dudanez, eslalom zehatzak egin behar ditudanez kakarik zapaltzeke”), Julen Etxeberria (“Eski alpinoan ariko da, jaitsieran, eslalomean , super-erraldoian eta konbinatuan”), Berria 2009 12 (adib.: “alemaniarrak irabazi du Munduko Txapelketa eslalom erraldoian Val d'Iseren”, “erakustaldia emanda irabazi zuen atzo Lienzeko eslaloma”, “Santacanak zilarra eskuratu du eslalomean“, “itsuen B-2 mailako eslalom erraldoian”, “eslalomean eta eslalom erraldoian”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: eslalom 77: Julen Etxeberria 43, A. Urbistondo 6, Berria 28.

Erdaretako formak

de (Langenscheidts): Slalom, Torlauf; en (Collins): slalom; fr (Larousse): slalom // Ez dugu aurkitu ap. it (Carbonell).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: eslalom († eslalon, † slalom)".

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Bebil.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

s-/es-; -m.

Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

Forma hau da gehien erabili dena.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: zalantzak zituen lantaldeak, eta gutako inork ez dio oharrik egin (gero, eta s- hasien zerrendan ageri denez, "slalom* e. eslalom" proposatu du lantaldeak, hemen erabaki gabea erabakiz edo). Txostenean, agerraldi banakoak dira slalom eta eslalon; gaurko prosaren corpusean, berriz, eslalom ikusi dut sei aldiz (Berria egunkarian). Erantzun argirik ez badugu, lehen esandakoa gogoratu nahi dut. Ikusi eskuter sarrera.

 - Erabakia: (2008-11-28) ez aipatu.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2012-05-25): onartu da eslalom forma.

eslaviar
adj./iz. Eslaviar hizkuntzaren batean mintzatzen diren Europako sortaldeko herri batekoa; herri horiei dagokiena. Eslaviar herriak. Eslaviar hizkuntza: errusiera, txekiera eta kidekoak biltzen dituen indoeuropar hizkuntza familia bateko hizkuntza.

Aztergaia: eslaviar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1999-03-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EH 2014

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: eslabiar / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tar/-iko/-ø.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

v.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (EH 2014): Euskaltzaindiaren Hiztegiak forma hau gehitu du: eslaviar.

esleipen
iz. Esleitzea. Trenbidearen zortzi zatiren lanen esleipenak egin dira. Irrati-baimenen esleipenak.

Aztergaia: esleipen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
esleitu, eslei, esleitzen
1 du ad. Hautatu.
2 du ad. Izendatu, norbaiti edo zerbaiti dagokiona adierazi, zerbait norbaiti dagokiola adierazi. Ik. adjudikatu. Aita santuak debozio hau egiten dutenentzat esleituak dauzkan barkamenak. Autobidea egiteko lanak esleitzeko prozesua erabat zuzena izan da. Gobernuak enpresa multzo handi bati esleitu zion urtegia handitzeko lana.

Aztergaia: esleitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

esleitu, eslei, esleitzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

esleitu, eslei, esleitzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Adieraz eta adibidea behar izanez gero, "adjudikatu, eratxiki" ondasunak berari esleitu dizkio.

 - [E116]: E210k aipatzen dituenak dira, noski, gaurko adiera eta erabilera nagusiak edo hedatuenak; baina tradiziokoa da aditz hau eta, adierak ematean, tradiziokoen berri emanez hasi ohi gara gehienetan (ez beti, hala ere). Baina tradizioko horiek ez dira oso argiak, niretzat behintzat; OEHn lau azpimultzotan banatu dituzte adibideak, adiera edo multzo nagusikoen ondoren, eta ikus multzo nagusiaren beraren azalpenetan "determinar, fijar, escoger, señalar, nombrar" eta beste. Hobe dugu, nire ustez, definizioak landu behar dituen taldearen esku uztea abiapuntuko azalpenak, eta orduan egitea zehaztapen egokiak.

 - Erabakia: (2008-11-28) utzi dagoen moduan.

eslogan
iz. Publizitate esaldia, laburra eta adierazkorra. Ik. slogan. Eslogan nagusi bat ere badu kanpainak: "berdintasuna".

Aztergaia: eslogan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

edo slogan.

eslovakiar
1 adj. Eslovakiakoa, Eslovakiari dagokiona. Eslovakiar dantzariak.
2 iz. Eslovakiako herritarra.

Aztergaia: eslovakiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

eslovakiera
iz. Eslovakian mintzatzen den hizkuntza, eslaviar hizkuntzen familiakoa.

Aztergaia: eslovakiera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(hizkuntza).

esloveniar
1 adj. Esloveniakoa, Esloveniari dagokiona. Esloveniar idazlea.
2 iz. Esloveniako herritarra.

Aztergaia: esloveniar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

esloveniera
iz. Eslovenian mintzatzen den hizkuntza, eslaviar hizkuntzen familiakoa.

Aztergaia: esloveniera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(hizkuntza).

esmail
iz. Ipar. Esmaltea.

Aztergaia: esmail

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

esmaltea.

esmaltatu, esmalta, esmaltatzen
du ad. Esmalte geruza batez estali. Ontziak egosi eta gero, esmaltatu egiten ziren. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Eltze esmaltatu batean. Hormetako pintura esmaltatuak.

Aztergaia: esmaltatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira esmaltatu 4 (UZEI: "[Nicolás Verdungoak] Klosternenburgeko erretablo esmaltatua egin zuen eta Koln-eko katedraleko Errege Magoen kutxa"; Saioka/3: "Bestetik, [buztinezko irudiak] esmaltatu ere egin daitezke", "Esmaltatu ondoren, azal gogor eta diztiratsua geratzen zaie", "Pintatze eta esmaltatzearenak ere bai") eta esmalteztatu 1 (OinEntz/5: "Bertan, arreta handiz, 0,15 mm. lodiko kobrezko hari esmalteztatu bat kueztatu behar da, arreta handiz oso hestu gera dadin").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

esmaltatu : AB38 3, AB50 4 (hauetan pieza e. 1), Euskalterm 4 (hauetan zeramika e., bateria e., azalera e. bana); esmalteztaketa : HiztEn, Euskalterm 1; esmalteztatu : HiztEn, Euskalterm 2 (hauetan 1 estaldura e.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

esmalteztaketa , esmalteztatu : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

esmalteztatu ere ageri da testuetan; bat behar eta, esmaltatu proposatzen du lantaldeak.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

esmalta, esmaltatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ztatu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

esmalte
1 iz. Berniz beirakara, zerbaiti distira eta kolorea emateko edo babesteko erabiltzen dena. Tornuaren bidez buztinari gustuko forma eman ondoren, esmaltea ematen zaio. Aralarko erretaula zoragarria, esmaltez egina eta Bizantziotik ekarria.
2 iz. Hortzak estaltzen dituen gai zuri gogorra. Fluorra duten hortzetako pastek esmaltearen egitura sendotzen dute.

Aztergaia: esmalte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: sartzea proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1996-12-20): hurrengo pasaldirako.

esmeralda
iz. Kolore berdeko harribitxia, beriloaren aldaera. Esmeralda gozatsuzko begiok.

Aztergaia: esmeralda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

esmeralda, esmeral, esmaralda, esmeralt, esmerauda, smarauda, smaragda. Esmeralda. v. bertiste, ferdatiste. - Orzadarra smarauda zirudiela. Lç Apoc 4, 3 (Echn, Ur (G), Ol, IBk, IBe esmeralda, He smaragda, Ip esmerauda; TB ferdatiste). Diamantak, rubiak, esmeraudak. Volt 247. Laugarren errenkada da esmeraldazkoa. AA III 350. Zirudien zillarra, urrea, [...] esmeralda. It Fab 70. v. tbn. Hb Esk 70 (esmaralda). Besaburuetan zeramazkien bi bertiste edo esmeralda. Lard 84. Sardioa eta topazioa eta esmeralda. Ur Ex 28, 17 (Dv, Bibl esmeralda, Ker esmeral). Esmeraldazko [...] zugatzak. AB AmaE 158. Esmeraltez ederragotua. Mde Pr 165. Esmeral gozatsuzko begiok. Gand Elorri 66 (v. tbn. 107 [Esmeral biztu bana / daukie]). v. tbn. Txill Let 61 [Diztira utsa biurtu da dena arrezkero: esmeralda belarra, zillarra urmaelaren ura, su gori zeru goibela]. — Esmeralt-argiz eta zilarzurizkoz apainduak. Mde HaurB 64. / ESMERALDA BASTART. "Chalcosmaragdos, esmaragdo bastarta" Urt IV 453. / s.u. zuri: "Laugarrena da esmeralda. Bostgarrena, zurigorria eta deitzen dio S. Juanek Sardonix. AA III 580".

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: sartzea proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1996-12-20): hurrengo pasaldirako.

esmeriatu, esmeria, esmeriatzen
da/du ad. zub. g. er. Ahuldu; tristatu.

Aztergaia: esmeriatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

esmeria, esmeriatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabileremu dialektala

Zub.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ahuldu; tristatu.

esmeril
iz. Harri gogorra, osagai nagusitzat korindoia duena, hauts eginik leungarri gisa erabiltzen dena. Esmerilez leundutako kristalezko atea ireki zuen.

Aztergaia: esmeril

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: kendu hau ?

 - [E116]: Ez da nazioartekoa, émeri baita frantsesezko forma (eta emery ingeleskoa), eta ez da askotan erabili euskaraz; baina erabili dena esmeril formakoa da (ik. OEHn J. San Martinen lekukotasuna; XX. mendeko corpusean esmeril 2 eta esmeril-harri eta esmerildu bana jaso dituzte; eta dozena erdia dira gaurko prosarenean, gehienak beira / kristal esmerilatu sintagmakoak). Bere horretan utziko nuke nik, baina zuek esan.

 - Erabakia: (2008-11-28) OK.

esmokin
1 iz. Zeremoniako jaka, oihalezkoa. Ik. smoking. Esmokinez jantzitako zerbitzariak.
2 iz. Zeremoniako janzkia, esmokin jakak, goitik behera zetazko zerrenda estu bat josirik duten galtzek eta barneko motzak osatua. Esmokina eta gaueko trajea jantzita zeramaten gonbidatu pare batek topa egin zuten barkuko jendearekin.

Aztergaia: esmokin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

edo smoking.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-24): Sin. smoking jarri da lehengo '=' guztiak Sin. bihurtu direlako. Eztabaida sortu da kasu guztietan Sin. hori egokia den ala ez aztertzean. Hurrengo bilerarako beste ordain egokiago bat bilatzen saia daitezela eskatu du MAk.

esna
adb. Iratzarririk. Ik. erne2. Esna eta erne egon. Gu lotan geundela, baten bat esna ibili da. Gaua esna igarotzea. Esna amets egitea.
Azpisarrerak

Aztergaia: esna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

esna da hedatuena, 45 ager.ekin (Heg. da, batez ere G); esna soila eta esna-aldi (ez da beti argia 'esnatze-unea' den ala 'esna dagoen aldia') 24 aldiz agertu da, bat ez beste guztiak G (Echag, Gco (5), Arr GB, EA OlBe, Or (3), Ir YKBiz, Ag G, Ldi IL, Urruz Zer, NEtx (4), MAtx Gazt, Ibiñ Virgil; eta Etxba Ibilt); esna egon 18 aldiz (B 2: Ag AL, Etxba Ibilt; G 15: Bv AsL, Arr GB, Ir YKBiz, Ag G, Urruz Zer, MAtx Gazt, JAIraz Bizia, NEtx Nola; IE 1: Mde Pr); esna izan 3 aldiz (Ag Kr; Ldi UO, Uzt Sas); esnai (+ esnaialdi, esnai egon ) Gko 19 ager., horietan 14 Or.renak: Lard, Or, Gazt MusIx, Vill Jaink, Zait Plat

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esna 3 (G 1, EB 2); esna egon 13 (B 1, G 4, EB 8); esna izan 1 (EB); esnai 3 (EB); esnai egon 1 (G)

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

esna 'lo hartu gabe'

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

"adlag." kategoria gehituz, eta AS gisa: esnarik .

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

lo hartu gabe egon

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "ongi iruditzen zait Gipuzkoaldeko hitz hau, baina gogoan izan behar beste euskalkietako aldakiak ere, literatur eskubide berekoak: erne egon, ernai egon" (1995-01-25)

esnaera
iz. Esnatzea. Esnaera txarrekoa da. Zer esnaera dut gaur nire barnean? gogo berriak nauka ito beharrean. Kontzientziaren esnaera.

Aztergaia: esnaera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-era.

esnagarri
adj./iz. Esnatzen duena. Ik. esnatzaile. Herriko jaien alaitasun esnagarria. Arratsaldea zen garbi, eder eta esnagarria. Hain zen albiste hori jakinguraren esnagarria ezen (...).

Aztergaia: esnagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

esnakor
adj. Erraz esnatzen dena.

Aztergaia: esnakor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

erabili gabea da, baina egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kor.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

erraz esnatzen dena.

esnarazi, esnaraz, esnarazten
du ad. Esnatzera behartu. Irakurlea esnarazteko gairik ederrenak. Etortzen denean, neronek esnaraziko zaitut. Jendea esnarazteko behar dugu kritika.

Aztergaia: esnarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

esnarazi, esnaraz, esnarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

esnarazi, esnaraz, esnarazten

esnarik
adb. g. er. Esna. Esnarik zeuden.
Loturak

Aztergaia: esnarik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

esna sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

esna.

esnarri
iz. Esne harria. Esnarri gorituarekin gazura egosirik.

Aztergaia: esnarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-harri.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

esne-harria.

esnati
adj. g. er. Erraz esnatzen dena. Ik. esnakor.

Aztergaia: esnati

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ti.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

esnato
1 iz. Gaztaina koloreko perretxikoa, batez ere pagadietan hazten dena, txapel aski mehea duena eta barnean esnea daukana, jateko ona (Lactarius subdulcis).
2 iz. Laranja koloreko perretxikoa, barnean esnea daukana, usain ez oso onekoa baina jateko ona dena (Lactarius volemus).

Aztergaia: esnato

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Lactarius subdulcis eta Lactarius volemus.

esnatu, esna/esnatu, esnatzen
1 da/du ad. Lo dagoena bere egoeratik atera. Ik. iratzarri1; iratzartu;  + itzarri1; itzartu; atzarri1. Esna zaitezte, lo zaudetenok. Bostetan esnatzen da. Saihetsean jota esnatu zuen. Ate hotsak esnatu nau. Ardi makalak esnatu, txistua joaz. Oso aldarte txarra du esnatzean.
2 da/du ad. Norbaitengan sentimen bat edo grina bat ernatu edo ernarazi. Bekatuak kezka esnatzen duenean. Grinak esnatu. Haurrari bere ezaguera guztiz goiz esnatu zitzaion.
3 da/du ad. Egoera baten kontzientzia hartu edo harrarazi; inguruko gauzez ohartu edo ohartarazi. Badira gai honetan esnatu eta lanari gogor ekin dioten herriak. Gaurko gazteak gu zaharrok baino lehenago esnatzen dira.

Aztergaia: esnatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-06-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

esnatu, esna(tu), esnatzen. Batez ere Gip. da/du ad. 'iratzarri'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

batez ere Gip. Ik. iratzarri

Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

esnatu, esna(tu), esnatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "behia esnatu da [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

esnatzaile
adj./iz. Esnatzen duena. Ik. esnagarri. Gose-egarrien esnatzailea.

Aztergaia: esnatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

esnatze
iz. Iratzartzea. Esnatze leuna izan zen, pixkanakakoa. Esnatze urteak hasi ziren niretzat: pintura, liburuak, Sartre, Bernard Shaw, denak laguntzen zidan nire haurtzarotik esnatzen.

Aztergaia: esnatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1999-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

esne
1 iz. Ugaztun emeen ugatzetan eratzen den isurkari zuria, ume jaio berrien berezko elikagaia. Haurrak esnea edoski. Erdi berriaren lehen esnea. Abatza bete esne edan. Esnea egosi. Esnetan zerbait egosi. Esne asko ematen duen ardia. Esne opilak. Esne industria. Esne zekorra (Ik. esneko).
2 iz. Zenbait landaretatik edo hazitatik ateratzen den isurkaria, esnearen antzekoa. Almendra-esnea.

Esaera zaharrak

Urak esnea galtzen du, eske soberak adiskidea.

Aztergaia: esne

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: esne(-)belar Euphorbia, esne(-)denda, esne(-)gain, esne(-)gauza, esne(-)hauts, esne(-)jaki, esneko hortz, esne(-)tela, esne(-)zopa.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: esne-behi , esne-bide , esne-harri , esne-lore , esne-perretxiko , esnetarako .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

esne-belar (53.9: Euphorbia); Esne-Bide; esne-denda; esne-gain; esne-gauza; esne-jaki; esne-hauts; esne-zopa; esne-tela (Ipar. eta Heg. da); esneko hortz

esne behi, esne-behi
iz. Esnetarako hazten den behia. Ume egin berritan gizena badago, esne behia ez da puntakoa.
esne belar, esne-belar
iz. Euphorbia generoko belar landarea, esne mingots bat daukana.

Aztergaia: esne belar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Euphorbia.

Esne Bide
iz. Zeruan gauaz ikus daitekeen zerrenda argia, gure galaxiako plano trinkoeneko izarrez osatua dagoena. Esne Bideak 10.000 milioi urte inguru ditu. Begira Esne Bidea, izarrezko ibai hori, eta egin kontu orban bat baizik ez dela zabaltasun infinituan.
esne denda, esne-denda
iz. Esnea saltzen den denda.

Aztergaia: esne denda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Sin. esnetegi.

esne gain, esne-gain
1 iz. Esnearen gainaldean gertatzen den geruza mamitsua. Ik. gain2. Baserritarrari erosten genion esnea egunero eta esne gainarekin ogitarteko gozoak egiten zizkigun amak.
2 iz. Esne gain harrotu azukreduna. Marrubiak esne gainarekin.

Aztergaia: esne gain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper