50535 emaitza bilaketarentzat - [17151 - 17200] bistaratzen.

esne gauza, esne-gauza
iz. Esnekia. Ez jateko arrautzarik eta esne gauzarik Garizuman.

Aztergaia: esne gauza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

esne harri, esne-harri
iz. Esnea egosteko erabiltzen zen harria. Besoak, zaintsuak, esne harria bera baino gogorragoak.
esne hauts, esne-hauts
iz. Hauts bihurturiko esnea. Esne hautsari ura erantsi, eta hura edan.

Aztergaia: esne hauts

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

esne jaki, esne-jaki
iz. Esnekia. Arrautzarik eta esne jakirik ez jateko.

Aztergaia: esne jaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

esne lore, esne-lore
iz. Esne-belarraren lorea.
esne mamitan, esne-mamitan
1 adb. Oparotasunean. Ik. ur(aren) gaineko bitsetan. Izan ere, bizitza ez da beti esne mamitan egotea. Ondo begiratuta, esne mamitan haziak gara. Esne-mamitan bizi dira.
2 adb. Oso pozik. Ik. eztitan. Esne mamitan dago taldea, ligako lehen hiru partidak irabazi ostean.

Aztergaia: esne-mamitan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ESNE-MAMITAN "Vivir en la abundancia [...] esnemamitan bizi (G); litm.: vivir en nata de leche" EY III 238. v. ESNETAN (b). * Esne-mamitan bizi bearrak gaituk, adiskideak! Herr 26-4-1962 4.

Corpusak: LB: esne-mamitan egon, esne-mamitan bizi; EPG: esne-mamitan bizi, esne-mamitan hazi, esne-mamitan ibili, esne-mamitan izan, esne-mamitan eduki;

Bestelakoak

esne mamitan, esne-mamitan 1 adb. (egon, bizi eta kideko aditzekin). Oparotasunean. Izan ere, bizitza ez da beti esne mamitan egotea. Ondo begiratuta, esne mamitan haziak gara. [s.u. esne]

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta gehitu adibide gehiago (oharreko bizi aditza falta da). (2021-11-23).

esne perretxiko, esne-perretxiko
iz. Lactarius generoko perretxikoa, inbutu formako txapela duena eta barnean esnea daukana.
esne saltzaile, esne-saltzaile
iz. Ik. esneketari. Garai batean ohikoa zen esne-saltzailea etxez etxe ikustea.
Ohiko lexiak

Aztergaia: esne-saltzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1999-03-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESNE-SALTZAILE (Urt IV 268, ezne-s. Lar, Añ, H). "Lechero" Lar. v. esnaldun (2), esnedun (2), esneketari, esnezale. Esne salzalia. Arch Fab 185. Esne-saltzaille, merkatari-baserritarrak. Alzola Atalak 139. Bidean zijoan [...] esne-saltzaille liraiña. NEtx LBB 221. v. tbn. It Fab 39. Ezne-s.: Osk Kurl 75

adib: esne 1 iz. Ugaztun emeen ugatzetan eratzen den isurkari zuria, ume jaio berrien berezko elikagaia. Haurrak esnea edoski. Dohatsua esnea eman dizun bularra! Erdi berriaren lehen esnea. Esnea hartu. Abatza bete esne edan. Esnea egosi. Esnetan zerbait egosi. Esnea mindu. Esne asko ematen duen ardia. Behi esnea. Esnea jetzi. Esne opilak. Talo-esneak eztiarekin. Esne-saltzailea. Esne industria. Esne zekorra (Ik. esneko).

esne(-)saltzaile 32: Deia 9, HABE, Berria 10, EiTB 5, Karmel, Argia 6.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

esne(-)saltzaile 12: Berria 5, Herria, Iñaki Segurola 2, Jokin Urain, Iñaki Mendiguren, Fernando Rey, Eider Rodriguez.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

izozki(-)saltzaile aztertzean azpisarrera diren saltzaile osaerakoak ohiko lexia egitea proposatu da: arrain(-)saltzaile, bertso(-)saltzaile, erloju(-)saltzaile, esne(-)saltzaile eta fruta(-)saltzaile.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-saltzaile.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa esne sarreran.

esne tela, esne-tela
iz. Esnea egosi eta gero eratzen den gain mehea; esne gaina. Baserriko esneak esne tela sendoagoa edukitzen du.

Aztergaia: esne tela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

esne zopa, esne-zopa
iz. pl. Esnez eta ogi zatiz egindako jakia. Gosaritzat, esne zopak.

Aztergaia: esne zopa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

esnea batu
du ad.-lok. Goizaldean eta egunez batzen den esnea, gauaz kailatzen da.
Ohiko lexiak

Aztergaia: esnea batu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESNEA BATU (V-arr-gip; Dv (que cita a Ur)). Ref.: Gte Erd 74; Elexp Berg. Ordeñar. "Beieri esnea batu (V-arr-gip)" Gte Erd 74. "Esneak jeitsi. Esniak batutakuan afaldukou" Elexp Berg. Lelengo iraziten da ezne batu barrija. Ur Dial 86 (It jatzi, Dv daitzi, Ip jeitsi). Abereak zainddu, ezneak batu, gaztaiak egin eragin. Echta Jos 307. Nun-nai erakusten dok / abillaren antza; / esnia batzen, barriz, / aparteko jasa. Enb 161. Goizaldean eta egunez batzen dan esnea, gabaz kallatzen da. Ibiñ Virgil 102. Esneak batu, gaztaiak egin. FEtxeb 73.

Ez dugu aurkitu esnea batu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu esnea batu formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, adibide gisa jasotzekoa, esnea jetzi bezala.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa esne sarreran.

esnea bildu
du ad.-lok. Esne-behi txikiak genituen, lau behi, eta esne asko ezin bildu. Ardiak jezteko edo esnea biltzeko erabili izan dira kaikuak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: esnea bildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESNEA BILDU. Ordeñar. Gero eznia biltan dei olaberratara. Mdg 136. Goizaldean eta egunez batzen dan esnea, gabaz kallatzen da: iluntzean, eguzkia etzaterakoan biltzen dana berriz, kantxiñetan eramaten da. Ibiñ Virgil 102. Ardi-jezteko edo esnea biltzeko erabilli izan dira ontzi oiek. Garm EskL I 100. Esne-bei txikiak genituan, lau bei, ta esne asko ezin bildu. BAyerbe 66

esnea bildu 11: Consumer, Berria 3, Argia 2, DiarioVasco 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

esnea bildu 2: Herria (“Esnea biltzen zuen eta Constitucioneko Marre fabrikara eremaiten”), Patxi Zubizarreta (“Esnea bilduta eta gainezka zuten bularretik zurrupatu, eta harraskatik behera botatzen zuen”).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, adibide gisa jasotzekoa, esnea jetzi bezala.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa esne sarreran.

esnea eman
1 du ad.-lok. Ugaztunez mintzatuz, amak umeari esnea edoskiarazi. Esnea emateari esker, amaren umetokia berehala ixten da, eta, gainera, erditzearen ondoriozko odoljarioa murriztu egiten da. Negualdian lozorroan egon arren, amak esnea eman eta sabelaren kontra estutzen ditu hartz kumeak. || Dohatsua esnea eman dizun bularra!
2 du ad.-lok. (Esnetarako abereek) esnea sortu. Bufalo horiek ez dira esnea emateko, ez lan egiteko. Ardiak gazta eta mamia egiteko esnea eman digu. || Behiek errapeak bete-beteta dauzkate, esnea eman eta eman ari dira.

Aztergaia: esnea eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da adierak bereiziz: 1 amak umeari; 2 behiak berak esnea eman/ekoitzi.

esnea galdu
1 da/du ad.-lok. Esnea mindu. Bero handiarekin erraz galtzen da esnea.
2 du ad.-lok. Ugaztun emeez mintzatuz, esnea emateari utzi. Horrek erran nahi du behiak, ernaldu ondoan, esnea laster galduko duela.

Aztergaia: esnea galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESNEA GALDU (V-gip). a) Cortar(se) la leche. "Cortarse la leche. Atzo, alperrik goixago egosten ipiñi, zure esnia galdu eiñ jakun" Etxba Eib. "Bero aaundixakin errez galtzen da esnia. Sin. esnia mudau edo esnia kortau" Elexp Berg. Urak eznea galtzen du, eske soberak adiskidea. O Pr 455. b) Perder la leche, dejar de producir leche. Horrek erran nahi du behiak, ernaldu ondoan, esnea laster galduko duela. Dv Lab 248

esnea galdu 1, Argia (“Irigoienek esnea galdu zuen hilabetetan, alabaina kalte handiena geroztik heldu da, egin beharreko analisiak direla-eta”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

esnea galdu 2: Herria (“Artoak ximurtzen, sorroa ez sortzen, baratzeek sofritzen, xaharrek hatsa galtzen, errekak agortzen, ardiek esnea galtzen eta hoinbertze gertakari zauzkit urruntzen prezioen goititzeaz ere, ez bainaiz orroitzen, bainan baratzekari berri bat zaiku sortu bezain laster emendatzen eta dirua ekartzen”), Michel Oronoz (“Uda egiazki jin aitzin, aroa hezea, hotza, lanotsua izaiten da eta hori ez da ardien onetan: batzuk eztulka, mainguka, besteak mehatzen, esnea galtzen; beha dago artzaina, kexu, agian eguzkiak laster berotuko duela eta bazterrak berdatuko direla”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, adibide gisa jasotzekoa, esnea jetzi bezala.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa esne sarreran.

esnea gatzatu
da/du ad.-lok. Esnea mamitu, esnea masa trinko bihurtu. Belar hori esnea gatzatzeko erabili izan da. Ioi horien kontzentrazioak aldatzen direnean, gatzatu egiten da esnea.

Aztergaia: esnea gatzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2023-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

esnea hartu
du ad.-lok. Gizakia da haurtzaroaren ostean esnea hartzen duen espezie bakarra. Mirenek hitz goxoak eskaini zizkion bere alabatxoari, eta maitasun handiz bere titiaren kontra jarri zuen, esnea har zezan.
Ohiko lexiak

Aztergaia: esnea hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

esnea jetzi
du ad.-lok. Zenbaitek dio ukuiluaren aldamenean belarra egote soila nahikoa dela esnea jetzi orduko gatzatzeko. Esnea jezteko kaikua.
Ohiko lexiak

Aztergaia: esnea jetzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESNEA JETZI. Ordeñar. Ez nauzu iaitzi esnea bezala eta gatzatu gasna bezala? EZ Eliç 313. Kaikurat gehiago esne ez deitziren. Hb Esk 232. Esnea deitzi duteneko. Prop 1896, 269. Esnea jeizterakoan. Urkia EEs 1930, 202. Esnea jeisteko kaikua. Muj PAm 74. Nihaurek deitzi esneaz / ez dut kaikurik beteko. Etcham 163

adib: esne 1 iz. Ugaztun emeen ugatzetan eratzen den isurkari zuria, ume jaio berrien berezko elikagaia. Haurrak esnea edoski. Dohatsua esnea eman dizun bularra! Erdi berriaren lehen esnea. Esnea hartu. Abatza bete esne edan. Esnea egosi. Esnetan zerbait egosi. Esnea mindu. Esne asko ematen duen ardia. Behi esnea. Esnea jetzi. Esne opilak. Talo-esneak eztiarekin. Esne-saltzailea. Esne industria. Esne zekorra (Ik. esneko).

esnea jetzi 3: EiTB 2 (“Makina horri esker, esnea jetzi eta handik ordubetera esnea eskuratzeko aukera du jendeak”), Argia (“Ziriari zotza sartzeko, zenbaitek dio ukuiluaren aldamenean belarra egote soila nahikoa dela esnea jetzi orduko gatzatzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

esnea jetzi 2: Arantxa Iturbe (“Eta esnea jezten jolasean baino lehen ikasitakoak gara”), Patziku Perurena (“Gero esnea jetzi ondoren, zurezko ontzitara isuri eta, ontzien arabera lerrokatuz itsuek, esneari eragiten diote, eta goian geratzen den esnegaina hobetzat jotzen dute”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Arrunta ere ez da; ardiak jetzi eta behiak jetzi OL egin ditugu. Beraz, Ohiko Lexien atalean jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa esne sarreran.

esnea mindu
da/du ad.-lok. Itoko gara bero honekin, gurina ere urtu egiten da; etxe osoan ez dago leku fresko bat, ogia lehortu egiten da, esnea mindu, leihorik ezin da zabaldu. Esnea beroak mintzen du.

Aztergaia: esnea mindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

esnealdi
iz. Ugaztun emeez mintzatuz, titia ematen duen aldia. Albanian, titia ematen duten amek era honetako harriak eramaten dituzte, esnealdi ugaria segurtatzeko.

Aztergaia: esnealdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin. laktazio.

Ongi eratua da

forma berri, ongi eratua.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

esnebera
adj. Ugaztun emeez mintzatuz, esne asko ematen duena. Ik. esnetsu. Behi hori esnebera da.

Aztergaia: esnebera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ahozko erabileraren testigantza fidagarria du

testuetan ageri ez den arren, ahozko erabileraren lekuko fidagarriak ditu (Iz, Gte).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-bera.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

esnedun
1 adj. Esnea duena. Hamar gamelu esnedun eta haien umeak.
2 iz. Esneketaria. Gure esnedunak hiru dozena perretxiko ekarri dizkigu.
Ohiko lexiak

Aztergaia: esnedun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 izond. 'esnea duena'. 2 iz. 'esneketaria'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-dun/-ketari/-zale

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 esnea duena; 2 esneketaria

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: ez nuke nik arazorik 'esneketaria' adierako esnedun eta esnezale formen "Geografi eremua" adierazteko, baldin zein den esaten baneki. Beharbada ez genuke oker handirik egingo esnezale Gip. dela esanez, Gipuzkoako zein aldetakoa den ez jakin arren (Orixek, M. Ugaldek eta "Sabiaga"k erabili dute); baina Bizk. marka al dagokio esnedun formari, J. San Martinek eta N. Etxanizek erabili dutenari, eta Gipuzkoako bizkaiera jasotzen duten hiztegietan ageri denari? Oraindik ilunagoak dira kontuak, OEHn batetik eta bestetik bildu dituzten euskalki-markei begiratzen badiegu... Eta zuek esan.

 - [E208]:  Esnedun 2 Bizk. iz ‘esneketaria’. Geografi eremua erantsi. Gauza bera: Esnezale 2 Gip. iz ‘esneketaria’. Geografi eremua erantsi.

 - Erabakia: (2008-11-28) ez sartu geografia marka.

esnegorri
iz. Pinudietan hazten den esne-perretxikoa, txapela eta oina laranja kolorekoak dituena, jateko ona (Lactarius deliciosus).

Aztergaia: esnegorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gorri.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Lactarius deliciosus.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: hitz hori falta da Sin. niskalo.

esneketari
iz. Esnea saltzen duen pertsona. Ik. esnedun 2; esnezale 2; esne saltzaile. Astoarekiko esneketari asko zetorren oraindik Hondarribira.

Aztergaia: esneketari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

esneketari, esnesaltzaile

Euskaltzaindiaren Arauak

'esne-banatzailea'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ketari / -zain / -zale,...

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

esne-banatzailea

esneki
iz. Esnea oinarritzat duen jatekoa. Ik. esne gauza. Gazta, gatzatua eta gainerako esnekiak. Arrautza, esnekia eta koipetan egindako jakiak.

Aztergaia: esneki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

esneko
adj. Animaliez mintzatuz, oraindik esnez elikatzen dena. Esneko zekorra, txerria.
Loturak
esneko hortz
iz. Umeen lehen hortzak, gizakietan zazpiren bat urterekin erortzen direnak.

Aztergaia: esneko hortz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

esneontzi
iz. Esnea gordetzeko edo garraiatzeko ontzia. Esneontziak lepoan hartu. Gizon hark hain zuen luzea aurpegia, esneontzi batetik ere jan baitzezakeen.

Aztergaia: esneontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 2004-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

esne-ontzi 6: G 5 (Ag G 3: "ardi guztiak jetxi ta zelaira eraman, esne ontziak lepoan artu ta an izaten naiz laster, zazpiretako bai"; "Malenek kentzen zizkion sorbaldetako zorro ta esne ontziak"; "pipea piztuaz, esne-ontziak lepoan zituala, artzen zuan mendirako aldapa latza"; NEtx LBB: "Deadar egingo zion mutilak bere esne-ontzia jasotzen zuala"; Ugalde Iltz: "Elizondok oi zituan esne-ontzi garbitze soiñuak ere ixil-ixilik geratu ziran goiz artan"); IE 1 (Xa Odol: "Orroitzen naiz behin: menditik ardi esnearekin zatorrela, esne ontzia aldean pausaturik jarrita zagoela ikusi nuen"); esne-untzi 1 (Zerb Azk: "Gau guziez ximiniari behera Uhaldeko sukalderat sartzen ziren, firri-farra, eta han esne-untzi guziak husten"), eta OEH argitaratuan esnuntzi 1 (Herr 1956 ap. DRA: "Esnuntzia sahetsean [...] letxeroaren guait dago").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esne-ontzi (eta esneontzi, esne ontzi bana) 7: G 4 (F. Urkia 2: "Kaiku.- Esnea jeizterakoan artzeko ontzia. Esne-ontzia.- Kaikuaren ordezko besterako ontzia. Marmita = (Esne-ontzi).- Esnea erabiltzeko ontzi txikia"; M. Oñatibia: "agiri au ez dutenak, esne saltzerik ez dute izango eta agiri ori, bei ukullu, esne-ontzi eta abar garbi erabiltzen dituztenai bakarrik emango zaie"; NEtx LBB, OEHko testuinguru berean); EB 3 (SGarm Heriotza: "esne ontzien prestaketa lana buka eta senarra esnatzera joan zen"; M. Etxezarreta: "irten zen ohetik, aurpegian oraindik izarren zimurrak nabari zitzaizkiolarik, esneontzi bila sukaldera"; Pello Zabaleta: "behia estu eta larri zebilen batera eta bestera, buztanaz belarrietan jo zuen, esne-ontzia hankaz jo zuen eta erroak azkenik hustu zizkionean isildu zituen bere marruak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

esne-ontzi : DFrec 1 ("artzainen zurezko esne ontzia"), AB38 2 (`marmita' eta `recipiente de leche' itzuliak), Euskalterm ('lechera') // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

esne-ontzi : HiruMila (esneontzi: lechera, vasija para la leche, cántaro de la leche), DRA (cántaro de la leche), PMuj DVC (1 lecherón de los pastores; 2 lechera, vasija para la leche); esne-untzi : DRA (cuenco, colodra, lechera; eta esnuntzi: lechera, vasija para la leche) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

Prestas: 23 lek. (B 8 / G 15). / HitzIrud: "esneontzia = recipiente para la leche".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi silaba bikoekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

esnetan
1 adb. Bakean eta lasai. Ik. eztitan. Maitea sendo dakusalarik, bihotza dauka esnetan.
2 adb. Oparotasunean. Ik. bitsetan. Esnetan bizi.
Loturak

Aztergaia: esnetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESNETAN. a) (Con jarri, egon, gelditu...). "Mar en leche, itxaso eznetan, geldi, malso dagoena" Lar. "Eznetan: [...] 2.º (V-ger), gozoso, consolado. 3.º (G), tranquilo" A. v. ESNE-ESNETAN. Biotza paketan eta esnetan bezala geratzeko. AA III 362. Itsasoari agindu zion gelditzeko eta eznetan jarri zan. Lard 388. Sart-aldera nago esnetan ni begira, / Itxasoa urdiñik aiñ dago ederra. AB AmaE 391. Maitea sendo dakusalarik, biotza dauka esnetan. Or Eus 320. b) "Vivir en la abundancia [...] esnetan bizi; litm.: vivir en leche (G)" EY III 238. "Bañarse en agua de rosas, eztitan egon (V); [...] eznetan bizi (V)" Ib. 241. v. ESNE-MAMITAN. c) "Eznetan (V), en leche, metido en leche" A. [Talo] arintxo erretakoak, / Esnetan ondo itorik. AB AmaE 369. Itxasoaren aserre orduetan, urazpian ezkutaurik edo alderdi guztietatik bitsa darioela egoten dira arkaitz danak, esnetan egosten dagozan arto zati lodien antzera. Ag Kr 139. Urtu itzatzu esnetan, aren omenez, ezti-orrazea. Ibiñ Virgil 76. Belar onen zaiñak esnetan egosi. Ostolaiz 146. Urtharaz zazu xokolat prisa bat hirur taza esnetan. ECocin 33. d) (Estar) en berza (un planta), tierna. Zimurrio bat ba ginun goizero landetan / artaburuak urratuz oraindik esnetan. "Cuando aún estaba en berza". Or Eus 47. e) Badira behiak yaten duten guzia esnetan ematen dutenak. "Toute la nourriture se convertit en lait". Dv Dial 72 (It esne biurtzen zaiotenak). f) Arria kare biurtzeko, esnetan jarri bear dik. TxGarm BordaB 23 (Interpr?)

adib: beratu, bera/beratu, beratzen 1 da/du ad. Bigundu. Ik. bigundu. Anton. gogortu. Eguzkiak beratzen du ezkoa eta gogortzen lurra. 2 da/du ad. Janariez mintzatuz, uretan edo beste isurkariren batean bigundu. Babarrunak, bakailaoa beratzen jarri. Zopak esnetan beratu. Ogi-puskak beratuta jaten zituen.

esnetan (egosi, murgildu, busti, sartu, ipini…) 67: Deia 3, Elhuyar 7, Elkar, Consumer 13, Berria 16, EiTB 13, Argia 11, Laneki 2, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

esnetan 28: Berria 2, Elizen arteko Biblia 4, Jasone Osoro 3, Anton Garikano 3, Koldo Izagirre, Jon Arretxe, Jon Alonso, Karlos Zabala, Pablo Sastre, Juan Garzia, Eider Rodriguez…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa esne sarreran.

esnetarako
adj. Abereez mintzatuz, esnea lortzekoa. Behi horiek esnetarakoak dira.
Loturak

Aztergaia: esnetarako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2003-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esnerako 2: J. Zubia ("Naia batutzen da batez ere andik onera esnerako beiak ekartzeakin, eta emendik ordañez ardiak, bai bizik edo akatuak"), I. Aldabe ("Haragi eta esnerako hazten diren ardi eta behi-aziendataldeak"); esnetako 2: Or ("Adibidez esne-beia: esnetako beia; aita-amak: aita-ta-ama"), M. Oñatibia ("lanerako, esnetako edo aragitako dauden ganaduak ez dute jan berdiña bear"); esnetarako 6: L. Egia ("Soro-lanerako ta esnetarako izan oi dira beiak"), A. Urcelay ("Hiru behi, esnetarakoak eta lanerakoak"), J. Agirreazkuenaga 2 ("Bertoko behi piriniarra, esnetarako zein haragitarako Europako beste arraza egokiak ekarrita ernaltzen saiatu ziren [...] haragitarako Ingalaterrako Durham arrazakoak eta esnetarako Flandes-ko behiak..."), Peillen ("Halaxe ardien saldoa, artaldea goiti joan da esnetarako"), U. Lopez ("Esne sortzailerik onena esnetarako behien artean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

esnetako : DFrec 1 (Deia: "Bai esnetako eta haragitarako ganaduekin berdin ardiekin ere"); esnetarako : Euskalterm 6 (hauetan esnetarako [behi-]azienda, gaitasun, zekor, eta ez-esnetarako) // Ez ditugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

esnerako : PMuj DVC (hembra destinada a producir leche); esnetako : PMuj DVC (1 lactante, mamante; 2 G hembra destinada a producir leche); esnetarako : HiruMila (adib.: esnetarako gaitasuna aptitud para leche) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-rako/-tarako: cf. haragitarako, hazitarako proposatuak (eta, bestelakoetan, aurrerako).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

esne sarrerari dagokion azpisarrera.

esnetegi
1 iz. Esne denda.
2 iz. Esnea eta esnekiak eraldatzen, gordetzen eta banatzen diren lantegia. Ipar Euskal Herriko esne ekoizleek grebara jo dute gaur arratsaldean eta uko egin diote esnetegi eta fabrika handiei esnea saltzeari, baina, baserrietan, herritarrei esnea zuzenean salduko diete. Esnetegi horretan lurpeko lurruna erabiltzen dute esnea pasteurizatzeko.

Aztergaia: esnetegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

esnetegi, esnedenda

Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. esne(-)denda.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

esne-denda

esnetsu
adj. Esne asko duena, esne asko ematen duena. Ik. esnedun. Behi esnetsua.

Aztergaia: esnetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
esnetu, esne/esnetu, esnetzen
1 da ad. g. er. Esne bihurtu. Egun behiak jan duen belarra bihar esneturik jaten dugu.
2 da ad. g. er. Erdi berriari esnea etorri. Ama haurrari titia emateaz esnetzen da; ez emateaz antzutzen da.

Aztergaia: esnetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

esne(tu), esnetzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

1 esne bihurtu. 2 (erdi berriari) esnea etorri.

esnezale
1 adj. Esnearen zalea dena. Laminak ere esnezaleak omen ziren: goizean goizetik hasten omen ziren esne eske.
2 iz. Esneketaria. Esnezalea bezala, atez ate.

Aztergaia: esnezale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 izond. 'esnea maite duena'. 2 iz. 'esneketaria'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale/-ketari...

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 esnea maite duena; 2 esneketaria

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "bigarren adieran 'esneketaria' forma dialektala (G) eta guztiz nahasgarri gertatzen da euskaldun gehienontzat. Egia da arrantzale moduko hitzen batean zale-k ofizioa adierazten duela, baina gaur egun kamioizale, edo fruitazale gisakoak ezin proposa daitezke batasunerako" (1995-01-25)

esnifatu, esnifa, esnifatzen
du ad. Arnasa sudurretik indarrez hartuz, sudurretik droga-hautsen bat sartu. Kokaina esnifatzen ari ziren. Esnifatu eta burua atzerantz botatzen zuen.

Aztergaia: esnifatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: esnifatu.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

esnifa, esnifatzen.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

es-/s-.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

esnob
adj./iz. Jende dotorearen artean boladan dauden manerak, iritziak eta gustuak miresten eta imitatzen dituena. Artista esnoben mundua. Merkatari aberastu berri baten alaba zen, neska ezin esnobagoa.

Aztergaia: esnob

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira snob 1 (J.J. Irizar: "Azkenik Martin Scorsese-k New York betetzen duten artista snoben mundua dakarkigu"); snobismo 3 (J. Erzibengoa: "Pedagogiak ez dakar berrikeria edo `snobismorik'"; L. Fernandez: "maisu zaharren aholkuak dogmatzat hartzearen snobismoari ihes egin behar diogu"; J.A. Arrieta: "Uste dut orain eratzen ari den literaturgile-belaunaldi berriak ez duela, beharbada, gureak zuen adina aurreiritzi, eta, "sasi" (ideologia) guztien gainetik eta "hodei" (snobismo) guztien azpitik, erdietsiko duela helburua"); snobkeria 1 (H. Etxeberria: "Publizitatea, moda eta snobkeria gure artean ezarrita daudenetik, esan dezagun jada, kultura normaldu bat dela gurea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

esnob : HiztEn; esnobismo : AB50 1 (esnobismu), HiztEn; esnobista : HiztEn; snob : AB50 2 (hauetan 1 produktu snob), HiztEn (ik. esnob), LurE; snobismo : AB50 1; snobista : AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

esnob : HiruMila, ElhHizt; esnobismo : HiruMila, ElhHizt; esnobista : HiruMila, ElhHizt; snob : HiruMila, EskolaHE, Casve EF; snobismo : HiruMila, Casve EF // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PUrib: "esnob (E) / snob". / EEgunk: "esnob († snob), esnobismo".

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

es-/s-.

esnobismo
iz. Esnoba denaren nolakotasuna edo jarrera. Badira horrelako jende mutur-zuriak, abiatzen direnak Santiagora, esnobismo hutsez.

Aztergaia: esnobismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PUrib: "esnobismo (E) / snobismo". / EEgunk: "esnob († snob), esnobismo".

esofago
iz. Hestegorria. Esofagoko azaleko tumoreak endoskopiaren laguntzaz trata daitezke.

Aztergaia: esofago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-03-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

Prestas: 11 lek. (B 3 / G 8).

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. hestegorri (arautua aski da, hiztegi honen mailan behintzat).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Esofago: hestegorri-ren sinonimo landutzat onar daiteke, aski nazioartekoa da eta (esp. fr., it., ing.,...).

 - [E116]:  esofago nazioartekoa den esaten ez dakit, baina "aski nazioartekoa" dela uste dut nik ere, eta, beraz, ez dagokiola izartxoa. Maileguaren beharrik ez badugu, isildu egin dezakegu, eta aipatu gabe utzi; onartu nahi badugu, berriz, bestetan egin ohi duguna egin dezakegu, hau da: definitu egingo nuke nik hestegorria arautuaren bidez, bata bestearen sinonimotzat eman ordez. Proposamena: "esofago iz. 'hestegorria'".

 - Erabakia: (2008-12-19) ok esofago iz `hestegorrria'.

esondatu, esonda, esondatzen
du ad. Ipar. g. er. Aholkatu.

Aztergaia: esondatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

esonda, esondatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

aholkatu.

esoteriko
1 adj. Doktrinez edo jakiteez mintzatuz, ikasle hautatu batzuei baino irakasten ez zaiena. Pitagorasen doktrina esoterikoa.
2 adj. Iluna, gehienentzat ezin ulertuzkoa. Gaiak esoteriko horietakoak direlako.

Aztergaia: esoteriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: [exoteriko] falta da.

esoterismo
1 iz. Ikasle edo jarraitzaile multzo mugatu bati soilik irakasten zaizkion ezagutzak dituen doktrina.
2 iz. Magia, alkimia, astrologia eta oinarri zientifikorik ez duten kideko gaiekin loturiko ezagutza eta praktiken multzoa. Esoterismoaren zaleek badute zer ikusi egun hauetan Iruñean. AEB teknologikoki herririk aurreratuena da eta paradoxikoki esoterismoak eta funtsik gabeko kultuek ere berton dute harrerarik beroena.

Aztergaia: esoterismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): esoterismo 38: Elhuyar (“Fenomeno paranormalez ari naiz, zientzia ezkutuez, esoterismoaz, eta sentikortasun bereziko espiritu zabalek soilik sentitu omen dezaketen horretaz”), Berria 21 (adib.: “14 urterekin hasi zen esoterismoan, familian ere afizioa zutelako”), EiTB 7 (adib.: “Eder Larrazabalek kartak botatzen ditu eta Miramarren izaten ari den Esoterismoren aretoan parte hartu du”), Argia 9 (adib.: “Ekialdearekiko erreferentzia asko gorde zituen, nahiz eta berak nolabaiteko esoterismo kristau bat aldarrikatzen zuen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: esoterismo 17: Berria (“Arrazoia erabiltzea ez da esoterismoan murgiltzea, kasu, psikoanalisian aritzea”), Alberto Ladron Arana 5 (adib.: “Erakunde horren baitan antzinako erlijioak eta esoterismoa ikertzen dituen adar bat dago”), Xabier Kintana 2 (“Maimonen esoterismoaren argipean, nola ulertu behar ditugu haren ideia filosofiko eta teologikoak?”), Iñaki Heras (“Hara esoterismo berria”), Txema Ramirez de la Piscina (“AEBak teknologikoki herririk aurreratuena da eta paradoxikoki esoterismoak eta funtsik gabeko kultuek ere berton dute harrerarik beroena”), Iñaki Mendigutren (2zibilizazioaren eragina lanaren banaketan, esoterismo bezala agertzen dena buruzagiengan (idiwtai bihurtzen direlarik) eta desoreka jarraitzaileengan“), Xabier Mendiguren Elizegi (“78-79ko urte hartan, punk musikarekin batera, esoterismo gaiak ziren bere gogokoenak”), Txiliku (“Deeren historiak baditu gaur eguneraino iritsi diren printza batzuk, etsenpluen liburu, esoterismo ikasgai eta biografia berrituen hitzezko zipriztinetatik kanpora”), Piarres Aintziart (“Hiriko liburutegi handienean egon ginen, Mariak esoterismoari zegokion obra bat erosiz, ez dakit zer titulurekin”), Irene Aldasoro (“Mendemugan oso zabaldurik zegoen Dublingo intelektualen arteanesoterismoaren azterketa”), Patziku Perurena (“Itsasoko krudelkeriak aparte, ekialdeko esoterismo zaharrak, mendebaldean beti azken orduko alternatiba lez garesti saltzen den honek, badu funtsean graziarik bape egiten ez dostan zertxubait”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es esoterismo / fr ésotérisme: Elhuyar: esoterismo / Nolaerran: esoterismo / Zehazki: esoterismo / Labayru: esoterismo / Adorez5000: esoterismo.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf esoteriko arautua.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: sartu beharrekoa.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): esoteriko forma sartzea onartu da, eta exoterismo antonimoa sartzea ez da ontzat eman.

espa
1 iz. Kexa, intziria. Anaia zaharrenaren kontra espa handiak agertu zituen. Haren espak entzun ondoren. Familia hartan bazen espa eta negarra. Beti espaz, minez, eri eta negarti.
2 iz. Inbidia, gorrotoa. Nonbait espa zioten apaizari gizon handi horiek.

Aztergaia: espa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
espadasun
iz. gip. g. er. Espa. Bere espadasunak agertu zizkion.

Aztergaia: espadasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Gip.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

espa.

espageti
iz. Jateko pasta, eskuarki gari irinez egina, luzea eta mehea. Larunbaterako afari egokia: espageti platerkada on bat, haragia patata purearekin eta fruta.

Aztergaia: espageti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
espainiar
1 adj. Espainiakoa, Espainiari dagokiona. Ik. espainol. Espainiar gazte bat.
2 iz. Espainiako herritarra. Espainiarren antzinako hizkuntzan.

Aztergaia: espainiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-06-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Aran SIgn (“Españatar ontzi batean ugarotu zan”, “Españatar gazte batek”), Zab Gabon (“españatar martiztia”), Echta Jos (“Españatar guduontzira”), Laux AB (“Españar zaldun lerdena etxuat biar doterik”), MEIG (“esaera espainiar hori”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) [+ pertsona]: a1) Karmel (“Santa Teresa espaiñarra”), Getxoberri ("Alberto Rodríguez espainiarra”, “Carolina Navarro espainiarra”); a2) El Día (“socialista españarrak”), Egin (“agintari espainiarrek”), Punto y Hora ("Militar españarrei”), Euskadi jaietan (“jeneral espainarra”), X. Lekuona (“polizia espainiarrek”), I. Camino (“nazionalista espainiar eskuindarrak”), LurE (“politikari eta intelektual espainiarrek”), AE Ituna (“militar espainiar”), A. Irigoien (“jeneral espainiar baten alaba”), J. Alonso (“poeta espainiarra”), etab; a3) Euzkadi (“españar erkaltzale”), El Día (“españar socialistak”), Etxde 16 seme (“Rafael Altamira españar ixtorigille ospatsuak”), S. Muniategi (“españar olerkaria”), A. Zavala (“Zeuta’ko españitar gobernadoreak”), J.M. Arrieta (“Espainiar, genoviar eta alemaniar bankariek”, “Espainiar soldaduei”), Euzko Deya (“Españar gudalburu”, “Espaiña-tiar politiku oro”, “España-tiar katoliku”, “España-tiar faxista”), Eman (“españar agintari"), etab.; b) [- pertsona]: b1) Egin (“ejerzitu espainiarra”, “inperio espainiarra”), Hemen (“Estatu espainiarrak”, “bandera espainiarra”), B. de Arrizabalaga (“Estatu españarra”, “Inperio Españarra”), A. Urrutia (“herri espainiarrean”), F. Juaristi (“karabela espainiarra”), Deia (“Estatu espainiarra”), X. Lekuona (“Konstituzio espainiar honek”, “Estatu espainiarreko gotzaiek”), J.R. Aizpurua (“Estatu espainiarrean”), Euskal Margolariak (“Erromako Akademia Espainiarrean”), J. Gabilondo (“kolonia espainiarra”), Bitez (“Turismo Espainiarreko Patronatua”), I. Camino (“Estatu espainiarra”), K. Perez (“Heriotzerako tresneria espainiar”), Txiliku (“aizto espainiar zabal bat”), GAO (“Nazionalitate espainiarra”), Egunk (“Justizia espainiarrak”, “Estatu espainiar”, “Armada espainiarra”, “filme espainiarra”, “kate estatal espainiarrak”), I. Gonzalez (“Estatu espainiarraren erara”), K. Gorostiaga (“unibertsitate espainiarra”), M. Gartzia (”Estatu espainiarreko edozein banku”), EstiLib (“hezkuntza espainiarra”, “Estatu espainiarretik kanpo”), Gipuzkoako flora (“Estatu espainiarra”), K. Zuazo (“Estatu espainiarrean”), etab.; b2) El Día (“españar itz zikin oyek”), EAEg (“españar-ogasun-paperak”, “españar dirutan”), Inza (“Españar eta España'ko Agintzapeko lurraldetan”), BU Errenteria (“espainiar belaunaldi”), F. Portu (“Españatar martiztia”), Hitz (“espainiar alderdiez”), J-L. Davant (“espainiar eskualde batzu”, “Frantziar Basa-Nabarrak eta Espainiar Nafarroak”), L. Alkain (“espainiar penintsula”), J.M. Arrieta (“espainiar ejerzitoa”), X. Mendiguren B. (“Espainiar Konstituzioa”, “Espainiar Estatua”, “espainiar arkabuzek”, “espainiar eskoadrak”), Saioka/7 (“espainiar gudalosteko ofizialea”, “espainiar itsas tresna guztiak“), J.B. Aierbe (“espainiar enbaxadako Idazkari”), D. Amundarain (“espainiar pintura”), Gasteiz (“espainiar Errenazimendu”), Nazio arazoa (“espainiar zentralkeria”, “Espainiar eta Frantziar Estadupean”), Euskararen liburu zuria (“espainiar kolonial inperio zaharri”, “espainiar Estatu”), A. Arozena (“españar erri gaixoa”), EHAA (“Espainiar bibliografia”, “Espainiar artxibo nagusiak”, “Espainiar Museo nagusiak”), Hemen (“Espainiar estatu", “espainiar gobernu”, “espainiar parlamentu”), Geogr/BBB (“espainiar liberalismoa”), Azterketa Historikoak/1 (“Espainiar barne merkatuari begira”), J. Suarez (“espainiar Konstituzioa”), V. Huici (“espainiar kapital haundienekin”), A. Urrutia (“espainiar baserria”), Bi ta Bi/3 (“Espainiar monetal sistema”), Intelektuala (“Espainiar gerra zibila”), Elexp Alpe (“Espainiar talde zaratoso bat”), etab.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ZTC: espainiar 66; espaniar 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra) Sin. espainol.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa
Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

espainiartasun
iz. Espainiarra denaren nolakotasuna, espainiarra izatea. Euskal Herri kulturalaren antolaketa politikoa euskaltasunaren espainiartasunetik abiatuta egin nahi dute.

Aztergaia: espainiartasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-02-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tar-tasun osaerako libre-automatikoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]:  a) gorago aipatuak ditut x-tar + -tasun / -tu bezalakoak eratzeko dugun erraztasuna edo hartako izan dezakegun askatasuna, eta horrexegatik hiztegian jasotzekoak aukeratzeko erabaki beharko genuke galbahea (ik. errusifikatu sarrerako oharrak); b) ez dut esango espainiartasun hau "oso erabilia" denik, baina erabili da (3 testutan jaso du XX. mendeko corpusak: 1937ko Euzko Deya-n, 1986ko Argia-n eta 1998ko liburu batean; eta gaurko prosarenak beste hirutan: E. Jimenez, Txillardegi, Berria; hemen, gainera, espainiartu ere ageri da: A. Barandiaran, Txillardegi): ez dago, beraz, jaso ezinik.

 - [E208]:  Espainiartasun: sartzekoa, kontzeptu oso erabilia baita.

 - Erabakia: (2008-12-19) espainiartasun.

espainiartu, espainiar/espainiartu, espainiartzen
da/du ad. Espainiar bihurtu. Ik. espainoldu. Don Carlosek ez zuen Euskal Herria espainiartzea proposatzen.

Aztergaia: espainiartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tar-tu osaerako librea (eta espainoldu aski delakoan).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tu: -tar-tu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]:  espainiar eta espainol "oinarri biak onartuak" edukitzeak ez dakar horien eratorri posibleak "sinonimotzat eman behar" izatea [azpimarra bakarrik da nirea], ez hemen eta ez beste inon (ez naiz "doktrina lexikografikoa" salbatu nahirik ari, edo ez horregatik bakarrik): hala ere, onar dezakegu espainiartu, ongi iruditzen bazaigu (ongi eratua da, sistemaren araberakoa, eta erabili izan da, neurriren batean bederen, eta gorago aipatu dudanez).

 - [E208]:  Espainiartu: espainoldu-ren sinonimotzat eman behar da, oinarri biak onartuak ditugu eta.

 - Erabakia: (2008-12-19) espainiartu, espainiar(tu), espainiartzen. da/du ad.

espainiera
iz. Gaztelania. Burgostik heltzen dira Bizkaiko Euskal Herrira eta berehala ahazten zaie espainiera, eta euskaraz bakarrik dakite.

Aztergaia: espainiera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-06-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(hizkuntza) Sin. gaztelania.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E102]: Ik. oharra.

 - Erabakia: BAgiria (1996-01-26): onartu da. Ik. gaztelania eta Ik. Arana Martijaren oharra.

espainol
1 adj. Espainiakoa, Espainiari dagokiona. Ik. espainiar. Idazle espainolak trebeak dira, edozein gairi buruz idazten dutela ere.
2 iz. Espainiako herritarra. Loteria, espainol guztien ametsa.
Azpisarrerak

Aztergaia: espainol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-06-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra) Sin. espainiar.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa
espainoldu, espainol/espainoldu, espainoltzen
da/du ad. Espainol bihurtu. Ik. espainiartu. Ez dakit ez ote garen gu hemen, Frantzian ere, espainoltzen ari.

Aztergaia: espainoldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

espainol(du), espainoltzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

espainol bihurtu.

espainolismo
iz. Espainiako estatuaren batasun politikoa defendatzen duen jarrera; bereziki, euskal abertzaleen artean, Espainiaren aldeko jarduera politikoa eta kulturala adierazteko erabiltzen den gaitzespen hitza. Zuen abertzaletasuna salatzen dugun bakoitzean besteon espainolismoa gaitzesten duzue. Arana Goirik espainolismoaren kontra gogor borrokatu zuen bere bizi guztian.

Aztergaia: espainolismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1999-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper