50535 emaitza bilaketarentzat - [17201 - 17250] bistaratzen.

espainolista
adj. Espainolismoaren aldekoa. Alderdi abertzaleak eta alderdi espainolistak. Maiz aipatu da idazle eta artista "espainolistek" Arestiren ideologia ezkertiarrean izan zuten pisua. Unamuno espainolista porrokatua zen.

Aztergaia: espainolista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1999-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

espaka
adb. Kexaka, intzirika. Gizonak beren lanaz espaka jardun ohi dira.

Aztergaia: espaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

intzirika.

espal
iz. Azaoa, bala. Garia bihitzen dutela larrainean, bi behi uztartu espalen gainean lasterka erabiliaz.

Aztergaia: espal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'azaoa'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. / g.er.

Forma baten adiera(k)

azao, bala

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Esangura argitu" (1993-01-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'gavilla' adierazteko.

 - Erabakia: BAgiria (1996-12-20): 'azao' esanahiarekin onartu da.

espalda
iz. Bizkarra; sorbalda.

Aztergaia: espalda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1999-03-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Behe-mailako formaren aldean hobestekoa

Zah. Ik. bizkar; sorbalda.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "sorbalda [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Espalda: honi ez dagokio h. e. baizik. Otoi!

 - [E116]: erabakia dugu tradizioko hitzei ez diegula orain izartxorik eman behar (eta, beraz, ez dagokiela "e." marka): hala erabaki dugu, eta geure erabakiarekin leial jokatzea dagokigu, ondorioak gustukoak izan edo ez. Dena dela, forma bat tradiziokoa izateak ez du esan nahi hiztegi batuan jaso beharra dugunik, eta isil dezakegu, edo aipatu gabe utzi. Baina espalda hitza gure tradiziokoa da, beste hainbat adina eta beste hainbat baino gehiago: Agirre Asteasukoak, Frai Bartolomek, J.J. Mogelek, Xenpelarrek, F. Arrese Beitiak, G. Arruek eta bestek erabili dute Hegoaldean; eta Iparraldean, Hiribarrenek, Oxobik, J. Etxepare medikuak, P. Larzabalek. Egingo nuke badela gure hiztegian oinarri ahulagoko formarik...

 - Erabakia: (2008-12-19) espalda iz. h. bizkar, sorbalda.

espaldu, espal/espaldu, espaltzen
du ad. Espaletan bildu. Jende andana lerroan, gizon, emazte, haur; batzuk espaltzen, besteak zamatzen.

Aztergaia: espaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

espal(du), espaltzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

espaletan bildu.

espalka
adb. Espalak eginez, espaletan. Belarra espalka metatu.

Aztergaia: espalka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

belarra espalka metatu.

espalkari
iz. Espalak garraiatzen dituen pertsona. Espalkariak, harat-honatka ziren, zeinek lasterrago korri, uzta horia idorrik behar baita barnean ezarri.

Aztergaia: espalkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

bakarrak (Ox) erabili du, baina ez du trabarik egiten.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

espaloi
iz. Kale edo hiribide baten bazterreko aldea, oinezkoak ibil daitezen prestatua. Espaloitik zihoala. Espaloirik gabeko kalea.

Aztergaia: espaloi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

RENFE: "Espaloia: Andén"; "Espaloietara: Acceso a los andenes".

espantagarri
adj. Ipar. Miragarria, harrigarria. Mirakulu espantagarria. Espantu espantagarria. Ez da ikusten aldamenean halako jakinduria espantagarririk.

Aztergaia: espantagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'harrigarria'.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. harrigarri, miragarri

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: sartu h. harrigarri oharrarekin.

 - Erabakia: BAgiria (1996-12-20): sartzea onartu da, baina h. harrigarri oharra ez.

espantatu, espanta, espantatzen
da/du ad. Ipar. Miretsi, harritu. Mirakulu hartaz ziren guztiak espantatu. Hainbat hizkuntzatan hasi ziren mintzatzen, hara bilduak espantatzen zirelarik. Ez ahal da deus ere gehiago espantatu behar gaituenik nola ikusteak guztien kreatzailea bera kreatura apal baten nahitara eroria. Ez da espantatzeko kondenatzen bazaituzte (Ik. espantagarri).

Aztergaia: espantatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

espantatu, espanta, espantatzen. Ipar. da/du ad. 'harritu'.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. harritu

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

espantatu, espanta, espantatzen

espantsio
iz. fis. Zerbaiten bolumena edo hedadura handitzea. Ik. hedapen 2. Ultrasoinuak, uhin mekanikoak diren aldetik, ondoz ondoko konpresioen eta espantsioen bidez hedatzen dira inguruan. Partikula horrek pixkanaka-pixkanaka energia potentziala galdu ahala, unibertsoaren espantsio esponentziala eragin zuen. Gasen espantsioa.

Aztergaia: espantsio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 2004-10-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh94 2022-12-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira espansio (eta espantsio) 8: Elhuyar 4 ("Aire-errekin mezklaren sarrera, konprimatzea eta konbustioa pistoiezko betiko motoreen antzekoak dira, espansioko lehen partean ordea, balbula birakor eta oskilakorrez batzen dira zilindroa eta espansioko tobera", "Konbustio eta espansio aldietan"), LMuj ("Hurien espansioa handia izan zen zenbait tokitan"), Hemen 1987 ("Albistearen espansioaren balioak, demagun, komunikazioaren balioak hiritarrak benetan kezkatzen duenaren espejismoak sortu ahal ditu"), Kim/UBI 6 (adib.: "Gas bat konprimatuz gero, zulo txiki batetik espantsio aske bat jasatzen uzten bazaio, gasa likidotzeko adinako tenperatur beherapena lortuko da", "Espantsio askearen prozesuak, tenperatura jaitsi egingo du", "Konprimatuak dauden gasak, espantsio askearen bidez hozten dira; espantsio-prozesuan puskatu behar diren molekularteko indarrak gainditzeko energia behar bait da"), HizkLiter 2 ("deskribapenaren espantsioa nahi adina luza daitekeen arren, informazio guztia titulu batera laburtu eta bil daitekeela. Informazio berriak #mdash#edo gai nagusiaren espantsioa#mdash# deskribatutakoa #mdash#gaia#mdash# erlazionatzen du gai horri dagozkion propietate, parte edota kualitate zenbaitekin"), F.J. Juanes 3 (adib.: "Pisu molekularra gutxitzerakoan espantsio-koefizienteak unitaterantz jo behar du", "Espantsio-koefiziente biskosimetrikoa honela definituko dugu"); espansionatu 1 Elhuyar ("Konbustioko produktoak berau zehar espansionatzen dira, abiadura handia lortuz eta erreakzioz bultzada ere bai"); espantsionista 4, Historia eta Artea/DBH (adib.: "Azaldu Japoniaren politika espantsionistaren arrazoi eta ondorio nagusiak", "Kanpo-politika espantsionistari dagokionez...", "Gogo espantsionistak Txina eta Japoniaren arteko gerra bultzatu zuen [1894-95] eta, besteak beste, Formosa irla eta Port Arthur eskuratu zituen"); espantsiozale Bakearen DK 2 ("Signifikazio unibariatuei dagokienez, 3.9.4. taulan ikus daitekenez, espantsiozalea eta utzia itemetan izan ezik, beste guztietan ematen dira", "Identitate soziala azpimarratzean bestea deskribatzeko gehien erabilitako izenlagunak, ordea, boterezalea, agresiboa, krudela, arriskutsua, traidorea, susmagarria, gerrazalea, espantsiozalea, deabruzkoa eta argia izan dira") expanditu 1 (A. Aldezabal: "Kanoietatiko irteeran, korrontea lateralki expanditu eta sedimentuez dezamatzen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

espantsio : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 7 (hauetan e. adiabatiko, e. isotermiko, e.-indar, e.-ontzi, e.-politika; tapoi hermetikoa, espantsiokoa); espantsionista : Euskalterm 1; espantsionismo : Euskalterm 1; expantsio : AB38 3, AB50 5; expantsionatu : AB38 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

EEgunk: espantsio h. hedapen, hedadura.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ElhHizt: espantsio, espantsionismo, espantsionista // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal expansión / expansion formen ordainak: HiztHand: hedatze, zabaltze, hazkunde, barrena huste, jolasaldi, josteta, lasaialdi // HiruMila: 1 difusión: hedakuntza, hedapen, zabaltze, etab.; 2 dilatación: zabalpen, hedapen, etab., 3 desahogo: lasaialdi, asaskapen; 4 recreo: jolasketa, jostaketa, olgeta // ElhHizt: 1 hedapen, hedatze, zabalkuntza, zabaltze; 2 lasaialdi, jolasaldi // Lur EG/CE: 1 hedadura, zabaltasun; 2 olgeta, dostaldi // Lur EF/FE: 1 harrotze, 2 hedadura, zabaltasun // Casve FE: hedapen, zabalmen, hedatze, zabaltze // HaizeG FB: zabalpen, hedapen; (en volume) harrotze; (surface) hedatze; (propagation) hedamen // T-L LBF: (en volumen) harrotze; (en surface) hedatze; (propagation) hedamen; (épanchement) bihotz-huste // PMuj DCV: 1 dilatación: zabaltasun, zabalera etab.; 2 difusión: edamen, zabalkunde; 3 desarrollo: azte, gara, etab.; 4 efusión: atsaldi, utsaldi, etab.; 5 recreo: jolas, jostaldi, etab.; b) erdal expansible formarenak: hedagarri : ElhHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV (edagarri); hedakor : HiruMila, PMuj DCV (edakor); zabalgarri : ElhHizt, Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV; zabalkor : HiruMila, PMuj DCV // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE; c) erdal expansivo / expansif formenak: HiruMila: 1 dilatable: zabalkor, hedakor; 2 comunicativo: lagunkoi, zabal, ireki // ElhHizt: 1 hedakor; 2 ireki, lagunkoi // Casve FE: hedakor, lüzagarri; (caractère) bihotz zabal, laino // HaizeG FB: zabalkor, hedakor (caractère) bere berri jariodun, bere berri aisa emaiten duena // PMuj DCV: 1 dilatable: edakor, zabalkor, etab.; 2 franco, comunicativo: zabal, lagunkoi, etab. // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, T-L LBF; d) erdal expansibilidad / expansibilité formenak: hedakortasun : HiruMila, PMuj DCV (edakortasun); zabalkortasun : HiruMila, PMuj DCV; hedagarritarzün , zabalgarritarzün : Casve FE // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB, T-L LBF; e) erdal expansionar(se) formarenak: HiruMila: 1 zabaldu, hedatu; 2 desahogarse: asaskatu, barrua hustu, etab., 3 divertirse: jostatu, jolastu, etab. // ElhHizt: 1 hedatu, zabaldu, 2 lasaitu, atsegin hartu, jolastu // PMuj DCV: 1 desahogarse: barrutik erten, asazkaldi bat artu, etab.; 2 divertirse: dostatu, gozalditu, etab. // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE; f) erdal expansionismo / expansionnisme formarena: espantsionismo: ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV; g) erdal expansionista / expansionniste formarena: espantsionista: ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV.

Erdaretako formak

Erdal expansión, expansionismo, expansionista : fr (DLLF): expansion (dilatación); expansion, épanchement, effusion (de afecto); délassement (recreo); épanouissement (del espíritu), développement, expansion; (expansión de la producción) développement de la production; (expansión colonial, industrial) expansion coloniale, industrielle; (la expansión económica) l'expansion économique // expansionnisme // expansionniste; en (Collins): expansion, enlargement, extension, spread(ing); (la expansión económica) economic growth; (la expansión industrial) industrial expansion; (relajación) relaxation, pleasure; (efusión) expansiveness // (Pol etc) expansionism // (Pol etc) expansionist; it (S. Carbonell): espansione (dilatazione, effusione, manifestazione di gioia, affetto); Fig. ricreazione, svago // ø // ø; de (Langenscheidts): 1 Ausdehnung, Expansion, Wirtschaftsexpansion; 2 vertrauliche Mitteilung; Gefühlserguss, Überschwang, Mitteilsamkeit; 3 Entspannung, Ablenkung // Expansionsdrang // ø.

espantsio 2, Marian Iriarte (“gasen espantsioa erabiltzen den horretarako”, “Bat-bateko espantsio horiek erabiliz”). // LB: 95 (Laneki 52, UEU 28; hainbat espantsio-uhin); ETC: 234.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: espantsio 2: Berria (“espantsio prozesu hori”), Irene Aldasoro (“Etankako emari baten gorabeherak leundu beharrean gertatzen den ingeniariak espantsio-ontzi bat jartzea pentsatuko luke ziur asko”). // Elhuyar: espantsio iz. Fis. expansión / Adorez: espantsio iz. (Fis.) expansión; espantsio adiabatikoa: expansión adiabática; espantsio isotermikoa: expansión isotérmica/ Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Erdaretako formak

es expansión; fr expansion: Elhuyar: 1 s.f. hedapen, hedatze, zabalkuntza, zabaltze la expansión del cólera se detuvo en otoño: koleraren hedapena udazkenean geratu zen 2 s.f. lasaialdi, jolasaldi después de toda la semana, necesitaba un día de expansión: aste osoa igaro eta gero egun bateko lasaialdia behar zuen 3 s.f. (Fís.) espantsio en el proceso los gases tienen una expansión adiabática: prozesuan gasek espantsio adiabatikoa dute / Adorez: 1 difusión: hedapen, zabaltze, zabalkunde, hedatze; expansión cósmica: hedapen kosmikoa. 2 dilatación: hedapen, handitze, zabalpen, (gases) espantsio; la expansión de la pupila: betseinaren handitzea; la fuerza de expansión de los gases es grande: gasen espantsio-indarra handia izaten da. 3 desahogo: lasaialdi, asaskaldi. 3 recreo: jolasaldi, josteta, olgeta. 4 (Fís.) espantsio, hedapen; expansión de gases: gasen hedapena / gasen bolumena handitzea; expansión libre de gases ideales: gas idealen espantsio askea / Labayru: 1 s.f. Propagación o extensión zabalkunde, zabaltze, zabalkuntza, hedapen, hedatze, hedakuntza 2s.f. Desahogo asaskaldi, asaskada, lasaialdi, hutsaldi, asaskatze 3 s.f. Recreo o diversión dibertsio, olgeta, libertimendu, jolas(keta), olgantza, josteta, solas, parlantzu, jostagarri (lo que divierte); rato jolasaldi, jostaldi, jolas-ordu. En su tiempo de expansión le gusta estar con sus amigos: Jolasaldian bere lagunekin egotea gustetan jako / NolaErran: 1 extension physique hedatze – hedapen; 2 extension des idées hedatze – zabaltze; 3 accroissement hazkunde – hazte.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "espantsio h. hedapen, hedadura".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

ez dago maileguaren premiarik (Fisikan ere hedapen darabilte, A. Sagarnak dioenez).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, Fis. markarekin eta ‘Ik. hedapen’ gehituta. Bide batez, hedapen sarreran fisikako bi adiera gehitu behar dira: 1) uhinei buruzkoa; 2) gasei buruzkoa.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Fis.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: ez dut testuetan politika arloko espantsio-rik aurkitu, ezta hiztegietan ere (ik. lantaldearen txostena; Euskaltermen ere hedapen da arlo horretako terminoa, salbu kasu batean: espantsio-politika). Bestelakoak dira espantsionismo eta espantsionista, eta, zerbait onartzekotan, hauek onartuko nituzke nik, baina aipatu gabe utziko nuke espantsio (ik. "hedamen arriskutsukoa" azalpenaz difuso sarreran egindako oharra).

 - [E208]:  Espantsio, espantsionista: Fisikan (eta Biologian) hedapen erabili arren, agian politikan nazioarteko hitz hau egokiagoa litzateke, euskaraz hedapena aski neutroa baita. Edonola ere, kultismoa den aldetik, gorago aipaturiko arrazoiengatik expantsio eta expantsionista formak hobetsi beharko genituzke.

 - Erabakia: (2008-12-19) ez aipatu.

espantu
1 iz. Mirespenaren, harriduraren edo beldurraren hitz edo keinu bidezko adierazpen gehiegizkoa. Ik. axanpa. Espantu franko eginik. Espanturik gabe esana.
2 iz. Ipar. Harridura. Harrimenez eta espantuz.
3 iz. Ipar. Harrokeria, arrandia. Hona zer duten hirian: espantu franko mihian. Frantses horiek, dena espantu zarete. Goliaten espantuak aditzean.
Azpisarrerak

Aztergaia: espantu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: espantu egin.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

espantuka

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: definizioa falta 'harridura'.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): zerrendan datorren bezala uztea erabaki da.

espantu egin
ad.-lok. Ipar. Arrandiaz egon. Gaizki luke bere buruaz espantu egitea, baina uste dut erraten ahal dudala horrelako gizon guti ikusten dela bazterretan. Ez da dudarik horretan ere ez dutela espantu egitekorik Amerikanoek.

Aztergaia: espantu egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

espantuka
adb. Espantu eginez. Ehiztari horiek beti espantuka.

Aztergaia: espantuka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
esparatrapu
iz. Ehunezko edo paperezko zerrenda itsaskorra, loturei eusteko eta larruazala babesteko erabiltzen dena. Zenbat diru xahutzen den zaurietan esparatrapua jartzen, eta zein gutxi hondamendiei eta sufrimenduari aurrea hartzen.

Aztergaia: esparatrapu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "maiztasun txikikoa da, noski. Eskopeta/eskupeta kontuan herri-etimologia onartu ez bada, ez dakusat garbi zergatik oraingoan -trapu bukaeraduna onetsi behar den. Ez da egia leku guztietan horrela esaten denik. Erdaraz ere badira esparatrapo dioten kultura apaleko pertsonak, baina horrek ez du Erdal Akademia behartzen jatorrizko era aldatzera. Esparadrapu uztea hobe" (1995-01-25)

esparbera
iz. zub. Mirotza, gabiraia.

Aztergaia: esparbera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: esparber / HiztEn: Ik. gabirai / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

-a eta guzti erabiltzen dutela dio J-L. Davantek.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

mirotza, gabiraia.

esparrago
iz. Zainzuria. Ik. frantses-porru.

Aztergaia: esparrago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

esparrago h. zainzuri, frantses(-)porru.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

ik. zainzuri

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  zainzuri eta frantsesporru sinonimotzat ematea proposatu du.

 - [E208]: kendu esparrago.

 - [E116]: lehen itzulian erabakitako formak ez ditugu ukitzen.

 - Erabakia: BAgiria (1996-12-20): h. zainzuri, frantses-porru nahiz frantses porru.

 - Erabakia: (2008-12-19) utzi dagoen moduan.

esparru
1 iz. Hesiz inguraturiko tokia; eremu mugatu edo itxia. Azokaren esparrua. || Nazio esparruan.
2 iz. Giza jarduera jakin batek hartzen duen guztia, giza jarduera jakin bat gertatzen den ingurua edo eremua; zernahi giza jarduera banatzen den zati bakoitza. Ik. alor 2; arlo 2. Hipotesi hori politikaren esparrura eramango dute sofistek berehala. Bere euskara hori zenbait esparrutan erabiltzeko debekua jarri dio bere buruari. Estrukturalismoaren esparruan egindako gramatika-lanak. Horren guztiaren azken xedea da berdintasunezko gizarte bat lortzea, bertan pertsona guztiak aske izan daitezen, bai esparru publikoan eta bai pribatuan.

Aztergaia: esparru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06
esparru akordio, esparru-akordio
iz. Akordio orokorra, alor bereko akordio berezien oinarri diren baldintza nagusiak jasotzen dituena. Hainbat enpresarekin egindako esparru-akordioetan oinarrituta dauden kontratuak esleitzeko, esparru-akordioan ezarritakoa aplikatu ahal izanen da.

Aztergaia: esparru-akordio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh72 2020-09-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu esparru(-)akordio formarik.

esparru(-)akordio 70: Berria 3 (“Sektore arteko esparru akordioa guk bultzatu dugu eta. Ekaineko akordioan jasota zegoena ia berdin jaso du urtarrilean ELAk eta LABek ere sinatu zutenak”), Euskal Herriko Agintaritza 4 (“Halaber, euskal administrazio publikoek Gizarte Zerbitzuei buruzko Legean aurreikusitako hitzarmenak eta lankidetzarako esparru akordioak formalizatuko dituzte, erantzukizun publikoko zerbitzuen hornikuntza eta erakundeen interes orokorreko bestelako jarduera sozialak estaltzeko, administrazio publikoek horrelakoak sustatzea egokitzat jotzen badute”), EiTB (“Etorkizunean elkarrekin proiektuak garatzeko esparru akordioa sinatu dute gaur goizean EITBk eta Tabakalerak”), Consumer (“Nolanahi ere, 2002ko uztailaz geroztik, Telelanari buruzko Europako Esparru Akordioa dago indarrean”), Espainiako Gobernua 13 (“Kasu horretan, hautagaiaren premiak direla eta, kapazitatearen ezaugarriak zehaztasunez definitu beharko dira beharbada, eta trenbideko banden maiztasunak, bolumena eta kalitatea gaineratu beharko dira, zeinak esparru akordioa indarrean den bitartean esleituko zaizkion hautagaiari”), Gomylex 3 (“Kontseiluaren 1999ko ekainaren 28ko 1999/70/EE Zuzentaraua, CES, UNICE eta CEEP erakundeen arteko esparru akordioari buruzkoa, aldi baterako lanaren gainean”), Nafarroako Gobernua 45 (“Esparru akordioa enpresa bakarrarekin egiten denean, esparru akordio horretan oinarritutako kontratuak bertan ezarritakoaren arabera esleituko dira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu esparru(-)akordio formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa esparru eta akordio sarreretan.

espartar
1 adj. Espartakoa, Espartari dagokiona.
2 iz. Espartako herritarra.

Aztergaia: espartar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Euskaltzaindiaren Arauak

Esparta / espartar.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

espartar 4: Zait Sof (“Bata Akaitarra zan, bestea Espartarra”, “Onela espartarren erasoei buruz zure iria eldu-gaitz iraun-eraziko duzu”), Eguzk GizAuz (“Irurogei urteraño gudari izaten ziran espartarrak”, “Espartarren bardintasuna”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

espartar 1, Etxde (“Espartar gudarien gisakoa zen”); espartano 2, Kondairan zehar (“aintzinako espartanoek zituzten ohiturak zituenak”, “Tebanoak espartanoen nagusitza suntsitzeko zorian zeuden”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

espartar: I. Mendiguren / A.J. Toynbee ("espartar aristokrazia", "espartar [...] sistema"); BiblE (4 ager.: ik. 1 M 12,20.21; 14,20); ZTC: I. Iñurrieta (“espartarrei Termopiletan erasotzeko”), X. Mendiguren B. (“espartarrak”); cf. espartarki (J. Garzia: "espartarki hazi zituen hiru seme").

Erdaretako formak

Ik. Le Petit Robert: «spartiate [...] lat. d'o. gr. spartiatês [...] 2 Adj. (1847) Digne des anciens citoyens de Sparte; qui rappelle leur austérité, leur patriotisme».

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

espartin
iz. Abarketa. Espartin pare bat. Espartin zuriak. Espartinak jarri, kendu.

Aztergaia: espartin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
espartingile
iz. Espartinak egiten dituen eskulangilea. Ik. abarketari.

Aztergaia: espartingile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

espartingintza
iz. Espartinak egitea; espartingilearen lanbidea. Osaba bere lantegian espartingintzan ari duk.

Aztergaia: espartingintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

espartzar
1 adj. Espartzakoa, Espartzari dagokiona.
2 iz. Espartzako herritarra.
espartzatu, espartza, espartzatzen
du ad. Txirikordatu. Arantza espartzatuz eginik koroa bat.

Aztergaia: espartzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

espartza, espartzatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

txirikordatu.

espartzazaraitzuar
1 adj. Espartza Zaraitzukoa, Espartza Zaraitzuri dagokiona.
2 iz. Espartza Zaraitzuko herritarra.
espartzu
1 iz. Landare lekaduna, hari moduko hosto luzeak dituena (Stipa tenacissima).
2 iz. Landare horren hostoetatik ateratako zuntza, sokak, saskiak eta kidekoak egiteko erabiltzen dena. Espartzuzko soka, atorra. Espartzuzko oinetakoak. Espartzua baino lehorragoa. Eserlekua, espartzuz jositakoa.
3 iz. Garbitzeko erabiltzen den espartzu xehatua. Espartzuarekin ondo igurtzita beharko duzu garbitu ontzi hori.

Aztergaia: espartzu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: espartzu: Stipa tenacissima; espartzudi-sugandila: Psammodromus hispanicus.

espasmo
iz. med. Borondatez kontrako gihar uzkurtze bortitza. Espasmoak izan. Espasmozko ikarak.

Aztergaia: espasmo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Med.

espato
iz. geol. Xafla-egitura duen mea. Islandiako espatoa.

Aztergaia: espato

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Geol.

espatsu
adj. Kexatia, arranguratsua. Maitasuna espatsu baita, toki isil bakarrago bat gura du, senar maitearekin kezka izpirik gabe egon ahal izateko.

Aztergaia: espatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

espatu, espa/espatu, espatzen
da ad. Kexatu. Gau batean, oinazeak zeuzkala eta, espatzen hasi zen.

Aztergaia: espatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

espa(tu), espatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Forma baten adiera(k)

kexatu.

espatula
1 iz. Palaren antzeko tresna txikia, ertz-zorrotza eta kirten-luzea, gaiak nahasteko edo hedatzeko erabiltzen dena. Espatula erabiliz, zulo txikiak eta zirrikituak betetzen. Espatulaz (eskuz ez!) gehitu NaOH solidozko dilista moduko bat.
2 iz. Pinudietan hazten den perretxiko generoa, espatula itxura duena (Spathularia sp. ).

Aztergaia: espatula

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) Ik. OEH argitaratuan 'Platalea leucorodia' adierako espatula testu-lekukotasunik gabea; b) 'pala antzeko tresna' adierakorik ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'Platalea leucorodia' adierakorik ez dugu aurkitu; b) EB dira 'pala antzeko tresna' adierako espatula 7 (FisKim/5 2: "Tentegailu bat saiodiekin, termometro bat, espatula bat, beirazko makilatxo bat...", "Espatulaz (eskuz ez!) gehitu NaOH solidozko dilista bat"; Saioka/3 2: "zurezko espatula batzuren laguntzaz, pitinka aterako duzue pintura mahaiko potoetara", "nahasketak espatulaz egingo dituzue; inoiz ere ez pintzelez"; HezkSaila 1984 2: "Zurezko espatulak fabrikatu eta eraiki lurrez edo buztinez modelatzeko", "Txapazko edo zurezko zenbait espatula fabrikatu"; M. Aizpurua: "Ondo dakigu erlazainok, izan ere, erlauntzako pieza guztiak propoliz kolatuta daudela eta joanaldi bakoitzean espatulaz baliatzen gara kaxa zabaldu ahal izateko"); ezpatula 1 (Bene-benetan/4: "iltzea / mailua / giltza-ingelesa / brotxa / arotza / igeltseroa / elektrikaria / pintorea / ezpatula").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

espatula : AB38 4 ('espátula' itzuliak), HiztEn (pala txiki baten formako tresna), LurE (1 pala antzeko tresna; 2 Platalea leucorodia), Euskalterm 12 (hauetan e. bikoitz 1, e. formako 1, kautxuzko e. 1, koilara e. 1, etab.; guztiak 'espátula' itzuliak); pikuespatula : Euskalterm 1 ('sapata' itzulia) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

HitzIrud: "espatula = espátula" // Ik. Izendegiko mokozabal (zuri) (Platalea leucorodia) fitxaren hustuketa: atazuri : Labayru Zoología bizcaína, PGarm Aves; espatula : Arzdi Aves; golhari : Labayru Zoología bizcaína, PGarm Aves; moko-zabala : PGarm Aves; mokozabal : Galarza Gure hegaztiak, Euzko Gogoa 1956-IX-X, Dass-Eliss Oiseaux, Ag Kr-3 Itxas-iztegia, Peillen Anatomie, LMuj DGT, J.M. Aranalde Egaztien mundua, Gordailu IkastHiztegia, G. Lantziri Itsasoko GH; trulla : PGarm Aves // Eta piku espatula (Deania calceus) fitxarena: katea : Lotina Peces; piku : Lotina Peces.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

espatula : HiruMila (Kim. 'espátula'), ElhHizt ('espátula'), EskolaHE (1 pala antzeko tresna; 2 Platalea leucorodia) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es espátula formaren ordainak: HiruMila: 1 Kim. palote, espatula; 2 Ornit. mokozabal; e. blanca: mokozabal zuri // ElhHizt: 1 espatula; 2 mokozabal (Platalea leucorodia) // PMuj DCV: 1 endaixka, palote; 2 moko-zabal // Azkue Aurkibidea: phalote // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "espatula = espátula".

Lantaldearen irizpideak
Aski nazioartekoa da

mailegu onartzekoen minimoa (es, fr, en) betetzen du.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 Spathularia sp. 2 (palaren antzeko tresna).

espazial
1 adj. Espaziokoa, gauzak kokaturik dauden hedadurakoa edo hedadura horri dagokiona. Gaitasun matematiko espazialak.
2 adj. Espaziokoa, lurrazalaz goragoko hedadurakoa edo hedadura horri dagokiona. Misio espazialaren helburua ikerketa zientifikoak egitea izango da.

Aztergaia: espazial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

geometria espazial; simetria espazial

espazio
1 iz. Gauzak kokaturik dauden hedadura. Mundutik kanpo bidaltzen gaitu, denboratik eta espaziotik kanpo.
2 iz. Lurrazalaz goragoko hedadura, bereziki atmosferaz haraindikoa. Errusiarrek gizon bat bidali zuten espaziora ontzi txiki batean.
3 iz. mat. Hiru dimentsioko puntu multzoa edo eskualdea.
4 iz. mat. Gune abstraktua.

Aztergaia: espazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: espazio-ontzi .

espazio ontzi, espazio-ontzi
iz. Espazioan ibiltzeko ibilgailua. Challenger espazio ontzia.
espazio zunda, espazio-zunda
iz. Atmosfera edo espazioa aztertzeko ibilgailua, tripulaziorik gabea. Sei urte behar izan zituen espazio zundak Jupiterrera iristeko. Mars Pathfinder espazio-zunda.

Aztergaia: espazio-zunda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

espazioratu, espaziora/espazioratu, espazioratzen
1 da ad. Espaziora iritsi. Voskhod 1 ontzian hiru gizon espazioratu ziren 1964ko urrian.
2 du ad. Espaziora bidali, espaziora helarazi. Iranek satelite bat espazioratu duela jakiteak kezka sortu du Parisen.

Aztergaia: espazioratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): espazioratu 42: Elhuyar 3 (adib.: “izarra espazioratzen ari den materiaren garrak”), Berria 29 (adib.: “Koheteei atxikita espazioratzen ikusi ditugu, eta hegazkinen pare lurreratzen”), EiTB (“Lehen Meteosat satelitea, Europako eta Afrikako zeruen baldintza meteorologikoen berri ematen zuena, 1997ko azaroaren 23an espazioratu zuten”), Jakin 5 (adib.: “Laika txakurra edo Valentina Terexkova lehen emakumezko astronauta ere bere ontzitan espazioratu ziren”), Argia 4 (adib.: “Joan den otsailean, NASAk Solar Dynamics Observatory izeneko behategia espazioratu zuen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: espazioratu 12, Berria (adib.: “Okerrik ezean, gaur goizeko 08: 30ean espazioratuko du ESA Europako Espazio Agentziak Rosetta zunda”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu espazioratu formarik

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

-ratu osaerako librea da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, jasotzekoa launch into space, lancer dans l’espace, lanzar al espacio kolokazioaren ordaintzat.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

espazioratu, espaziora(tu), espazioratzen.

Aditz-erregimena

da/du ad.

espediente
1 iz. Heg. Admin. Egiteko edo gai bati buruzko argibide eta dokumentuen multzoa; bereziki, erabaki bat arrazoitzeko balio duten agiri eta argibideen bilduma eta erabaki hori gauzatzera bideraturiko zuzemenak. Ik. dosier; auzibide. Egun, zortzi desjabetze espediente daude oraindik gauzatu gabe. Enpresak enplegu erregulazioko espedientea aurkeztu du aste honetan. Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gobernuak elkartearen aurkako espedientea hasi du. Eusko Jaurlaritzak zigor espedientea abiatu zuen iaz gai toxikoen ontziak birziklatzen zituen enpresaren kontra. Espediente administratiboa.
2 iz. Heg. Admin. Pertsona baten egoeraren eta jardueren gaineko argibideak, bereziki ikasle baten kalifikazioak edo langile batek egindako zerbitzu eta lanei buruzko informazioa, jasotzen dituen dosierra. Ik. txosten. Eusko Jaurlaritzak laguntza sozialak jasotzen dituzten pertsonen espedienteak aztertuko ditu. Lege egitasmo berriaren arabera, ebaluazio horiek ez dute eraginik izango ikasleen ikasketa espedientean.

Aztergaia: espediente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:05 1999-03-10 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: expediente; espediente administratibo: expediente administrativo; espediente-irekiera: apertura de expediente; espediente pertsonal: expediente personal; espediente-zenbaki: número de expediente. / JustiSaila: "errolda zibila (espedienteak): registro civil (expedientes)".

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. dosier.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  Heg. markarekin bada ere, zerrendan agertu behar da, Administrazioan ezinbesteko terminoa delako.

 - [E116]: ez dakit arazoa(k) konpontzen, eta ohar bat edo beste egingo dut, kontuan izan nahi dituenarentzat: a) aski polisemikoak dira, gaztelaniaz eta frantsesez, expediente eta dossier (beraz, ez da harritzekoa modu desberdinean ulertzea Hegoaldean eta Iparraldean, E208k dioen bezala; harritzekoa, izatekotan, "gauza bat" izatea diferentea...); b) erdarazko adierak mugatzea erdaren esku utziz, euskaraz erabili izan direnen adierak ongi zehaztu beharko genituzke lehenik, gero ondorio zehatz-mugatuetara iritsi ahal izateko: baina egin al dezakegu hori?, eta, baiezkoan, nola egin dezakegu?; c) uste dut (baina hau ez da ustea baino askoz gehiago) Hegoaldekoen espediente gehienak dosier direla Iparraldekoentzat (eta baita Hegoaldeko hainbatentzat ere); d) "expediente gisa onartu beharko genuke", baldin lehenik erabakiko bagenu aldatu egin behar dugula maileguak egokitzeko emana dugun araua, hau da: araua aldatzea erabakiko bagenu ikusiko dugu -sp- ala -xp- dagokion, baina ez orain.

 - [E208]:  Espediente: hegoaldean behintzat dosier beste gauza bat da. Kultismo hau, expediente gisa onartu beharko genuke. Eta agian expedientatu ere bai.

 - Erabakia: (2008-12-19) espediente 1 iz. Heg. Admin: espediente administratiboa. 2 iz. `dosierra'.

espedientea ireki
du ad.-lok. Heg. Admin. Espediente bati dagozkion zuzemenak abian jarri. Portugalgo Futbol Federazioko Diziplina Batzordeak espedientea ireki dio jokalariari. Espedientea irekitzeko ebazpena ematen denetik hamar eguneko epean. || Protestetan parte hartu duten zenbait ikasleri espedienteak irekitzeko prest dagoela adierazi du errektoreordeak.

Aztergaia: espedientea ireki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez da gardena eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa espediente eta ireki sarreretan.

espedizio
1 iz. Egiteko bat betetzeko bidaia. Espedizio militar batean parte hartu nahi izan zuen.
2 iz. Bidaia horretan parte hartzen duen lagun taldea. 1978tik bi espediziok baino ez dute lortu tontorrera igotzea. Espedizioko kideak.

Aztergaia: espedizio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Leioako XIII. Biltzarrean hainbat partaide eta ni neu ere ex- aurrizkiaren aldeko gara. Beraz, expedizio" (1994-11-02). )

espediziokide
iz. Espedizio bateko kidea; norbaitentzat, espedizio bereko kidea. Edurne Pasaban eta haren espediziokideak gaur saiatuko dira Broad Peak mendiko gailurrera igotzen.

Aztergaia: espediziokide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): espediziokide 32: Elhuyar (“Argazkiaren behealdean, Dougal Jerram eta beste zenbait espediziokide, Erta Ale sumendiaren kraterrean”), Berria 17 (adib.: “Glairon-Rappaz 2006an ere saiatu zen Nuptsen, eta 2005ean Frantziako Mendi Federazioaren eskutik antolatutako espediziokide gisa bide dotorea ireki zuten bi alpinistek”), EiTB 14 (adib.: “Erronka honi aurre egin behar dioten espediziokideentzat, hiru tontorrak lotu eta igotzeko bide berri bat irekitzea aurrerapauso kualitatibo nabarmena izango da mendizale bezala egin duten ibilbide profesionalean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: espediziokide 11: Berria 7 (adib.: “Maiatzaren 7a inguruan etxean izateko asmoa dute espediziokideek”), Edorta Jimenez 2 (adib.: “Irribarreak ez zien luzaroan osorik iraungo espediziokideei”), Patxi Zubizarreta (“Tabernan, kasualitatez, Karmelo topatu dugu eta bera izan da espediziokideokzoriondu gaituen lehena”), Iñigo Aranbarri (“Hartu urriaren 24ko Berria, zabaldu eta beha kontsignapean "espediziokideek" egindako argazkiei”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf espedizio arautua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia.

espejismo
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, espejismo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. lilura; begitazio; ispilatze].

Aztergaia: espejismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh28 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

espejismo EB 3 (Azurm: "Espejismo bat eta ilusioa"; G. Nazabal: "Basamortuan hain usu ematen diren eta espejismoa bezala ezagutzen diren fenomenoak"; Hemen 1987: "Albistearen espansioaren balioak, demagun, komunikazioaren balioak hiritarrak benetan kezkatzen duenaren espejismoak sortu ahal ditu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ez hiztegietan (EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal espejismo / mirage formen ordainak: HiruMila: miragune, irudikeria // ElhHizt: 1 ispilatze; 2 ameskeria, irudikeria, ilusio, irudipen, begitazio, lilura // Lur EG/CE: ispilutze // Lur EF/FE: 1 ispilutze; 2 amets // XarHizt: lilura // Casve FE: alpo; lillüra; miratze // HaizeG FB: llillura, ilusimendu // T-L LBF: ilusimendu, amets, miragune, isladura // PMuj DCV: 1 isladura, miragune, lauso; 2 amets, ames, ameskeria, amets zoro, zoro-amets, txakur-amets, amets uts, irudi uts, irudimen, lillura, lilluraldi // Ez dugu aurkitu ap. Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fr (DLLF): mirage // it (S. Carbonell): miraggio, fata morgana; illusione vana // ca (DCC): miratge // en (Collins): 1 mirage; 2 mirage, ilusion; (piece of) wishful thinking, (piece of) wish fulfilment // de (Langenscheidts): Luftspiegelung, Fata Morgana; Sinnentrug, Blendwerk.

espejismo iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, espejismo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. lilura; begitazio].

espejismo 30.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

espejismo 9.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, ez baitu baldintza minimoa betetzen

ez du mailegu onartzekoen minimoa betetzen (gaztelaniaz bakarrik erabiltzen da): ordain posibleetan, begitazio izan litekeela egoki(en)a, aipatu da.

Debekua bere horretan uztea proposatu da, baina ispilatze, ispilukeria adierarako baliokideak gehitzea komeni da. Nolanahi ere, ispilatze (edo ispilatze-efektu) eta ispilukeria erabili diren begiratzea komeni da. Hurrengo bilerarako informazioa bilduko da. Erabili da eta, beraz, ispilatze formara bidalketa sartuko da. Hortaz, ispilatze forma gehitu behar da hiztegian.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. lilura, begitazio, etab.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ikus ispilatze

espeka
1 iz. teknol. Bere erdigune geometrikoa ez den puntu baten inguruan biratzen den pieza, biraketa-higidura jarraitua, atzera-aurrerako higidura edo oszilazio higidura zuzen bihurtzen duena.
2 iz. teknol. Palanka.

Aztergaia: espeka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan espeka : Ort Oroig ("Ezkerraldetik leio bat espeka burdiñezkoakaz"); eta testu-lekukotasunik gabeko espekatu : "Apalancar" Lar. "Étayer, étançonner" H.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

espeka 3: Zientzia eta teknika 1986 ("Espeka baten bitartez ihesbideko balbula irekitzen da"), TeknolMekan 2 ("Espeka / jarraitzailea mekanismoa. Espeka / jarraitzailea mekanismoak, higidura zirkularra txandakako eta aldizkako higidura zuzen bihurtzen du").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

espeka : AB38 10 (hauetan e.-ardatz, -balanka), HiztEn (Teknol. biraketa-higidura jarraia atzeraurreko translazio-higidura zuzen edo biraketa-higidura oszilatzaile bihurtzeko mekanismoa; espeka-ardatz: 1 birabarkiaren higidura zirkularra, banaketa-organoen higidura atzeraurrekoa bihurtzen duen ardatz horztuna edo irtenuneduna; 2 espeka-sorta bat gorputz berean eginik nahiz muntaturik duen ardatza), LurE (Teknol. tinko dagoen elementu bati ezker-eskuinerako eta gora-beherako mugimenduak egiteko aukera ematen dion tresna, gehienetan laua eta biribila. Automobiletako motorretan erabiltzen dira, eta baita ehungintzako makinetan, jostekoetan, inprimeriakoetan...), Euskalterm 15 (excéntrica, leva; hauetan e.-ardatz, -arrabol, -gurpil, -polea) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

espeka : ElhHizt (Teknol. Leva, excéntrica), HiruMila (1 Teknol. palanca; 2 Mec. leva), EskolaHE (Teknol. tinko dagoen elementu bati ezker-eskuinerako eta gora-beherako mugimenduak egiteko aukera ematen dion tresna, gehienetan laua eta biribila), DRA (palanca), PMuj DVC (ANG palanca de madera, barra, alzaprima, perpalo, mangueta, ceprén); espekatu : PMuj DVC (apuntalar, sostener, apoyar, barrear, barretear); espekatzar : PMuj DVC (barrote, barra grande, palanca) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Teknol.

espektakulu
iz. Ikuskizuna.

Aztergaia: espektakulu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1999-03-10 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

spektakle 1 (Lç: "spektakle hartara bildu izan ziraden jendetze guziak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira espektakulo 6 (Hizkuntza/OHO: "Antzerkia ez da literatur jenero bat bakarrik, aldi berean, espektakulo bat da"; Azurm: "sakrifizioa norbere barruan ordez kanpoan egiten da; jasan ordez, espektakuloan kontenplatu egiten da"; Bertsolaritza: "Bertsolaritzak alde erabat ezberdinak dituela argi eta garbi dago: espektakuloa, olgeta, komunikazio-tresna, sofistika eta abar."; J.M. Iturralde: "astebetez geratuko direla Vetierro-n esan dute eta egunero hiru espektakulo eskainiko dituztela"; J.M. Arrizabalaga 2: "ordubeteko espektakulo bat egin genuen", "Ordubete eta pikuko espektakuloa"); espektakulu 16 (P. Iztueta: "Espektakulu publikoak antolatzen dituztenen legezko interesak"; Saioka/5 2: "Dena dela, ikus-entzuteko espektakulu baten posibilitatea aurreratzen dizuegu", "gai lirateke espektakulu hori osotzeko"; Zer egin dezaket/1988 2: "pastoreletan espektakulu herrikoiak diren aldetik, herri bakar bateko auzokideak dira aktoreak", "partehartuko du zuzenean espektakuluan"; X. Gereño 2: "varietéen espektakulu bat ikustera", "Espektakulu paregabea izan da"; M. Solbes: "Espektakulua ez da hasi ordu laurden bat pasa arte"; Egin 1988, 1989 eta 1991 5, adib.: "herri eta auzo mailako espektakulu bikainak bezain galantak bilakatuko direlakoan gaude", "26 argi eta kilometro bat kable erabili behar dira argi eta urezko espektakulu hau eskeintzeko"; Eguzki Erregearekin: "beren mozorro dantzaldiekin eta espektakulu izugarriekin, herriaren eguneroko bizimodutik oso urrun daudela begitantzen zaigu batzuetan"; E. Lopetegi: "baita, zinema, posterrak, diskoak, antzerkia, fotonobelak, eta espektakuluak ere"; J. Irigoien: "Egaña gaurko gizartean espektakuluaren zerbitzura dagoen jornaleko morroi bat duk").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

espektakulo : DFrec 11, AB50 12; espektakulu : DFrec 4, AB38 2, AB50 10 // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

espektakulo : EuskHizt // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: -o / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

Nazioartekoa da.

Informazio osagarria
Maileguaren aldean hobestekoa

Ik. ikuskizun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: [espektakulo] -ulu bukaera behar du bere ustez, 'ikuskari, ikuskizun' definizioak aldamenean dituela.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): espektakulo zerrendatik kentzea erabaki da. // Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-30): ez dago arazorik kentzeko.

espektatiba
iz. Zerbait egiteko edo lortzeko itxaropena. Egia da lege horrek espektatiba asko sortu zituela. Nik gaineratuko nuke espektatibetan ere egon daitekeela porrotaren jatorria, espektatiba handiegiak jartzean.

Aztergaia: espektatiba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-03-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh319 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

espektatiba EB 6 (HezkSaila 1984: "iraupen motz eta aldagarrizko heziketa osagarria, lanean hasi aurretik eta herriko edo eskualdeko lan espektatiben arabera"; Egin 1988: "Sail honen asmoa ekonomi tresnen bitartez zenbait ekonomi sektoreren diagnostikoa egitea da, gerorako espektatibak ahaztu gabe"; Hemen 1988 2: "sozialistek eman dizkioten espektatiben bitartez", "espektatiba guzti horiek beteko ez balira"; N. Gonzalez: "aurretik, helburuak, espektatibak eta konpromezuak ongi argitu beharra dago"; Erlajazioa: "programari buruzko espektatibak bete zirela baita erlajazioaren trebatzea lortu zela").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

espektatiba : DFrec 2, AB50 1, Euskalterm 2 (hauetan 1 mozkin-e.) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu ap. HezkAdmin, LurraldeAntol, AdminMila, EurItune // es expectativa formaren ordainak administrazioko hiztegietan: AgAld: itxaropen, ustantza, itxaropide // HezkAdmin: igurikapen, espektatiba (en e. de destino: destino zain) // AdminHizt: e. de destino: destino(aren) zain // Ez dugu aurkitu ap. AdminEL, LurraldeAntol, AdminMila, EurItune.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

espektatiba : HiruMila (ikus itxarobide) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal expectativa / expectative formen ordainak: HiruMila: iguripen, itxaropide; irudikapen (estar en e. de destino: destinoaren zain egon) // ElhHizt: itxaropen, aukera // Lur EG/CE: itxarobide, itxaropen // Lur EF/FE: iguripen, itxarobide, itxaropen // XarHizt: beha egoite, haiduru egoite, igurikimen, itcharo // Casve FE: egürükantxa; haidürü egon, egürüki // HaizeG FB: beha egoite, haiduru egoite, igurikimen, itxaro // T-L LBF: igurikatze, itxarote, beha, zain, aiduru egoite // PMuj DCV: uste, ustantza, bea-egoite (estar a la e.: aioan (erpai, aiduru, bea) egon // Ez dugu aurkitu ap. Azkue Aurkibidea.

espektatiba 43: Mikel Asurmendi, Sustrai Colina 5, Estitxu Eizagirre, Mikel Garcia 10, Uxua Larretxea 2, Saioa Ruiz, Idoia Etxeberria, Joseba Aurkenerena, Beñat Zamalloa, Agurtzane Ormatza 2, Ainara Gorostitzu 3, Uxue Alberdi, Maider Gonzalez, Irune Berro, Berria, Urtzi Urkizu, Iker Aranburu 2, Jon Benito, Aingeru Epaltza, Ixiar Zubiaurre, EiTB 5. // espektatiba 315: Aizu 4 (“Garai batean bezala, espektatibarik gabe hasi gara, eta konturatu gara denbora igaro ez balitz bezala dela”), Argia 101 (“Baina ez dago medizinarik gizarteak eta norberak sortutako espektatiben gaineko presio, beldur, lotsa eta segurtasun faltak sendatuko dituenik”), Berria 80 (“Errealitateak bizkor asko aldatzen ditu espektatibak, Irlandako kasuak ongi erakusten duenez”), Deia 10 (“Eta hasierako espektatiba eta promesen tokian ez da ezer geratuko”), DiarioVasco 34 (“Emakumeen egoerak, beharrak, interesak eta espektatibak kontuan hartzea da planaren helburu nagusia, baina horretaz gainera, bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna sustatzeari ere garrantzia berezia emango zaio”), EiTB 15 (“Orduan, erantzunak espektatibak betetzen ez zituela ikusita, kazetariak galdera berdina egin dio, baina beste era batera”), ElCorreo (“Eginda geneuzkan espektatibak gainditu egin dira, zalantzarik gabe», ospatzen du”), Elkar 10 (“Laburbilduz, ezezagunei erdaraz hitz egiteko espektatiba soziala dago Euskal Herrian bai erdaldunen aldetik bai euskaldunenetik”), Erlea 3 (“Kontua da nahikoa al den hori, ala generoak irakurleongan sortzen dituen espektatibek ez ote zuten eskatzen beste «zerbait»”), Consumer 9 (“Arlo guztietan bere portaera eta etekinez espektatiba handiak ditugula adierazi”), Goiena 7 (“Jendeak espektatiba handiak ditu, bi aldetatik: Loreak en atzean zegoen taldearen hurrengo lana da, eta hark sortu zuen zaratak eragin du espektatibak sortzen; eta horretaz gain, Altzoko Erraldoia-ri buruzko istorioa da, pertsonaia ezaguna, XIX. mendekoa...”), Jakin 13 (“Ezagutzaren gizarteak sorrarazitako espektatibak garatzeko, hezkuntza eta prestakuntza alorreko behar berriei erantzun behar diete unibertsitateek”), Laneki 18 (“Hartzaileak bere egoeraren, aurretiko ezagueren, jokabideen eta espektatiben arabera interpretatzen du mezua”), UEU 7 (“Nolanahi ere, lehen aipatutako hariari helduz, badirudi gerraosteko lehenengo bi urteak pasatu ahala galtzaileen sektore batzuen jarrerak progresiboki beldurretik itxaropenera igarotzen hasi zirela, batez ere, Bigarren Mundu Gerraren eztandak sortutako espektatibak eraginda”), Uztarria 3 (“Hainbat kiroletan ez dago programa espezifikorik emakumeentzako, eredu gutxi ikusten dituzte eta helduen espektatibak emakumeekiko ez dira onak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: espektatiba 29: Berria 20, Jon Alonso 3, Joxean Agirre, Urtzi Urrutikoetxea, Iñaki Iñurrieta, Patxi Zubizarreta, Unai Elorriaga, Pako Aristi.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: expectativa.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

ez dago maileguaren premiarik; cf. itxaropen, itxaropide, etab.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handia du, eta gutxienekoa betetzen du. Jasotzekoa izan liteke.

espektral
adj. fis. Espektroarena, espektroari dagokiona. Analisi espektrala.

Aztergaia: espektral

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Fis.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

analisi espektrala.

espektro
1 iz. fis. Uhin fenomenoen, bereziki argiaren, maiztasunaren araberako banaketa.
2 iz. med. Antibiotiko batek hiltzen dituen mikrobio-espezieen multzoa. Antibiotiko ohikoenak espektro zabalekoak dira.
3 iz. Mamua.

Aztergaia: espektro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Erabiltzekotan, forma horretan erabiltzekoa da
espektrofotometro
iz. fis. Espektro baten argi-erradiazioen intentsitatea neurtzeko tresna. Fosforo kontzentrazioa neurtu genuen espektrofotometroan.

Aztergaia: espektrofotometro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh37 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 36 (Laneki 22, UEU 14); ETC 63

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: espektrofotometro iz. (Kim.) espectrofotómetro / Adorez: 0 / Labayru: espektrofotometro 1 iz. Fis./Kim. espectrofotómetro / NolaErran: 0. // Euskalterm: espektrofotometro (Industr. termino onartua da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Espezializatua da, baina hiztegi arruntek jasoa dute. Sartu.

espektrografia
iz. fis. Espektrografoaren bidez lortutako irudia.

Aztergaia: espektrografia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2003-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis.

espektrografo
1 iz. fis. Optika-tresna, argi erradiazio baten espektroa fotografia-plaka batean jasotzen duena.
2 iz. fis. Soinu baten espektroa aztertzen duen tresna.

Aztergaia: espektrografo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2003-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper