50535 emaitza bilaketarentzat - [17251 - 17300] bistaratzen.

espektrograma
iz. fis. Argi edo hots espektroaren argazkia edo diagrama.

Aztergaia: espektrograma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
espektrometria
iz. fis. Espektroen analisiak egiteko tekniken multzoa.

Aztergaia: espektrometria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis.

espektrometro
iz. fis. Erradiazio baten espektroa sortzeko eta uhinen maiztasuna edo intentsitatea neurtzeko erabiltzen den tresna.

Aztergaia: espektrometro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis.

espektroskopia
iz. fis. Erradiazio elektromagnetikoaren eta materiaren arteko interakzioaren azterketa.

Aztergaia: espektroskopia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis.

espektroskopio
iz. fis. Optika-tresna, erradiazio baten espektroa aztertzeko erabiltzen dena.

Aztergaia: espektroskopio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis.

espekulatibo
1 adj. ekon. Merkataritzako espekulazioari dagokiona. Finantza-eragiketa espekulatiboak. Espetxe berria egiteko asmoen atzetik, interes espekulatiboak daude.
2 adj. fil. Azterketa edo ikerketa abstraktuan aritzen edo oinarritzen dena. Ezagutza espekulatiboa. Arrazoimen huts eta espekulatiboaren kritika. Filosofo espekulatiboak.

Aztergaia: espekulatibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

espekulatu, espekula, espekulatzen
1 du ad. ekon. Ondasunak erosi irabaziak lortzeko asmoz. Orubeekin espekulatu nahian dabiltza. Edozein gairekin eta edozein alorretan espekula daiteke. Merkatariak, arroz guztia berenganatu, eta espekulatzen hasi ziren.
2 du ad. fil. Azterketa edo ikerketa abstraktuan aritu. Jainkoaz espekulatzeaz aspertuta.

Aztergaia: espekulatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

espekula, espekulatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Merk., Fil.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Beharbada, Zuz. marka ere behar du horrek.

 - [E116]: Zuzenbidean ia dena sartzen da, azkenean. Baina ez al da merkataritzakoa, gero Zuzenbideak arautzen-edo duena? (Muturrerantz: tximiniak, eta tximinietatik ateratzen den kea arautu egiten dira halako batean, baina horrek ez ditu Zuz. arloko bihurtzen).

 - Erabakia: (2008-12-19) espekulatu, espekula, espakulatzen. du ad. Ekon. Fil.

espekulatzaile
adj./iz. ekon. Espekulatzen duena. Burtsako espekulatzaileak. Etxebizitzen inguruan espekulazioa da nagusi, eta, maiz, udalak dira espekulatzailerik handienak.

Aztergaia: espekulatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Jakite-arloak

Merk.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Beharbada, Zuz. marka ere behar du horrek.

 - [E116]: ik. espekulatu.

 - Erabakia: (2008-12-19) espekulatzaile iz. eta izond. Ekon.

espekulazio
1 iz. ekon. Merkataritzako eragiketa, irabaziak lortzeko asmoz ondasunak erostea helburu duena. Espekulazioak eraman ditu bankuak porrotera, oker jokatu dutelako joan dira hondora.
2 iz. fil. Azterketa edo ikerketa abstraktua. Ez legoke gaizki zientzia espekulazio hutsa ez dela behin betiko onartzea.

Aztergaia: espekulazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ekon., Fil.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Beharbada, Zuz. marka ere behar du horrek.

 - [E116]: ik. espekulatu.

 - Erabakia: (2008-12-19) dagoen moduan.

espeleologia
1 iz. Lurpeko haitzuloak eta ur-lasterrak ikertzea eta aztertzea.
2 iz. Kirol jarduera, haitzuloak aztertzea eta ikertzea helburu duena.

Aztergaia: espeleologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
espeleologo
iz. Espeleologian aritzen den pertsona. Leize batean zaurituta dagoen espeleologoa ateratzeko lanean ari dira hainbat talde, Izaban.

Aztergaia: espeleologo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): espeleologo 63: Elhuyar 4 (adib.: “Kimikan lizentziaduna, espeleologoa”), Berria 22 (adib.: “euskal espeleologoek aurkitu dituzten lehen horma irudiak”), EiTB 28 (adib.: “espeleologoen aterpetxea baino pixka bat aurrerago”), Argia 9 (adib.: “zaila da espeleologo moduan lan egitea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: espeleologo 13: Berria 7 (adib.: “Koba egokitzeko planak kezka sortu du ekologista, espeleologo eta mendizaleen artean”), Herria (“Pierre Vidal esploratzaile eta espeleologoaren mintzaldia”), Bernardo Atxaga 2 (adib.: “ibilerak hitzegiteko gogoa berritu izan balio bezala, eta espeleologoekinhizketan pasatzen du goizaren azken ordua”), Gotzon Garate 2 (adib.: “Elkarte horretakoek Arantzadiko espeleologoei laguntza eskatu zieten”), Iñaki Heras (“arrisku handiko kiroletan, mendizale eta espeleologoen artean”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es espeleólogo / fr spéléologue: Elhuyar: espeleologo / Nolaerran: espeleologo / Zehazki: espeleologo / Labayru: espeleologo / Adorez5000: espeleologo.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

espeleologia araua da.

Lantaldearen irizpideak

Nazioarteko forma da, onartzekoa.

esperanto
iz. Zamenhof-ek 1887 inguruan asmatu zuen nazioarteko hizkuntza. Hizkuntza batuari, hasi berrian behintzat, esperanto usaina itsatsiko zaio noraezean.

Aztergaia: esperanto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
esperantza
iz. Itxaropena. Zerbaiten esperantza izan. Eri banaiz, osasunaren esperantza badut. Desira zutena iristeko esperantza. Esperantza alferra. Esperantza galdu. Egunak igaro ahala, esperantza ere urrituz zihoan.

Aztergaia: esperantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: esperantzetan egon, izan 'haurdun egon'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: esperantza izan, esperantzan .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

esperantzetan egon, izan: haurdun egon

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: Ez dut bakar bat aurkitu gure testuetan, eta kontuz mintzatuko naiz. E208ren proposamena onartzekotan, adibide azaldu gisa onar daiteke, baina ez bestela, nire ustez. Alegia, nekez izan daiteke 'zero' esperantza hitzaren bigarren adiera: "hiru eta esperantza" bezalako adibideetan zero izan liteke esperantza-ren parekoa, baina adibide horietan bakarrik, uste dudanez, eta hori horrela izateak ez du esan nahi esperantza 'zero' denik pilota-jokoan (eta bestetan ere ez, noski), irabazteko esperantza izan baitezake pilotari batek 18 eta 6 galtzen ari denean, eta baita "hiru eta esperantza" galtzen ari denean ere... baldin halakorik erabiliko balute Iparraldean, edo halakorik inon balego, nik ezagutzen ditudanak "boteak / sakeak x, erreferak / errestoak y" ergatibodunak baitira (eta ez "hiru eta esperantza" bezalakoak). Dakienak esango du zer eta nola erabiltzen duten. Sartzekotan, adibide gisa sartuko nuke, gehienez ere. Eta orduan ere kontuz, hain zuzen ere salbuespena den zerbaiten adibidea baita, nire ustez behintzat.

 - [E208]:  Esperantza: 2 adiera: Ipar, pilota-jokoan: ‘zero’: hiru eta esperantza’.

 - Erabakia: (2008-12-19) Ez zaio deus erantsiko lehen itzulikoari.

esperantza izan
du ad.-lok. Espero izan.

Aztergaia: esperantza izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

esperantza sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

espero izan.

esperantzan
postpos. Esperantzarekin. Ik. itxaropenean. Gerokoaren esperantzan partitua zen. Hasten dira arrantzan, zerbait harrapatzeko esperantzan. Gaitza arinduko zaiolako esperantzan dagoena.
Loturak

Aztergaia: esperantzan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

esperantza sarrerari dagokion azpisarrera.

esperantzazko
adj. Esperantzaz betea dena, esperantza ematen duena. Esperantzazko egoera politikoa.
Loturak
esperantzetan
adb. Haurdun. Badu sarri sei hilabete esperantzetan dela. Esperantzetan gertaturik, Mariak nahi zuen Espainiako lurretan sor zedin baitezpada bere haurra. || Edozeinek ikus zezakeen Maria haur esperantzetan zela.
Loturak

Aztergaia: esperantzetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2003-02-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) 'itxaropena izan' adierakoak dira: esperantze(e)tan (eta speranzatan) 6: Lç 3 ("speranzatan behar du laboratzen duenak, laboratu: eta bihitzen duenak partizipant izateko speranzatan", "bizitze eternalaren speranzatan"), JJMg BasEsc ("etxeko gustijok zabiltzala ni osatuko nasalako esperantzeetan sartu nairik"), Zab Gabon ("Esperantzetan bizi"), Elsb Fram ("haur ukhaiteko esperantzetan khausitzen zen emazte bat"); esperantzatan izan 3: Lç ("fedea da nehor speranzatan den gauzen fundamenta"), Ax 2 ("Baldin bazina esperantzatan hemendik urthe baten buruan erdiesteko iaun handi batenganik zenbait kargu edo errenta [...] gure Iaungoikoak ere bekhatore eriari, esperantzatan denean, sendatuko eta salbatuko dela, debekatzen dio anhitz gauza"); esperantzetan egon 2: EusJok ("esperantzetan egon arren ni / gertatu leike galtzia, / modu orretan bukatuko da / gure arteko saltsia"), Tx B ("esperantzetan natxiok oraindik, alkar joko degula"); b) 'haurdun (egon)' adierakoak: esperantzetan 4: Larz Iru ("Muthil neskatari alfer bat da hori! [...] Erran, eta fama dun, Martzelina esperantzetan eman duela!"), Xa 2 (adib.: "Alabak esan zeraukunean, / aidatu nintzan pozetan, / zorionean, aurkitzen zela / haur baten esperantzetan" #mdash# bis; eta hor: "Gai-emaile, Mixel Itzainak: Xalbador, neskato bat zira eta esperantzetan gertatu zira, haur beharretan"); esperantzetan izan 1, Jnn SBi ("haurrik gabea deitzen zutenak, badu sarri sei hilabethe esperantzetan dela"); haur-esperantzetan izan (eta h. esperantzatan izan) 3: Jnn SBi ("Andre-dena Maria haur-esperantzetan zela"), Ip Hil 2 ("bere zahartarzünian, haur esperantzatan zela, [...] haren espusa sainta haur esperantzatan zela") // Ik. OEH argitaratuan, gainera, 'esperoan' adierako esperantzetan : Izt Po ("Esperantzetan bizi, maite gozoa, / noizbait kunplituko da gure plazoa"), eta 'haurdun egon' adierako esperantzetan izatu : TB Mt 1,18 ("Maria, haren ama, ezkontzaz hitzemana izan ondoan Josephi esperantzetan izatu zen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esperantzetan (eta esperantzatan) 7, 'esperantzan, itxaropenean' adierakoak: Kortazar Serm ("Pekataria bizi izanik biurtuko dan esperantzetan"), J.A. Arrieta ("biharamunera bizirik iritsiko naizen esperantzatan"), UZEI ("lagunduko dion esperantzatan"), BAtx Obab ("Ispahanen egongo zelako esperantzetan"), JA. Muñoz ("kontu mikatzagoak esanen ditudan esperantzatan"), Emakume olerkariak ("min ikaragarriaz esperantzetan jartzen ginen / ondikoz ala beharrez / gauerdiko treinetan"), Eguzki Erregearekin ("erregearen oneritzia lortzeko esperantzatan"); esperantzetan egon 1, 'itxaropena izan', Lab TOE ("Esperantzetan egon giñan, bañan ez gaitu iñork emendik atera").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

esperantzetan : DFrec 1 (Egin: "geroko esperantzaren esperantzetan"); esperantzatan izan, egon : LurE (adib. gisa, haurdun egon); haur-esperantzatan egon, izan : HiztEn (AS haurdun egon, izan) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

cf. esperantzetako : TB Lk 1,36: "hemen da agorra deithua zenaren esperantzetako seigarren hilabethea".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

EuskHizt: (haur) esperantzetan izan (gertatu) (AS), esperantzetan (adib. gisa) // ElhHizt: (haur-)esperantzetan egon, izan, gertatu (AS, esperando un hijo, embarazada); esperantzetan egon, izan : HiruMila (1 estar esperando, con la esperanza de; 2 esperando: un hijo, una hija), EskolaHE (esperantzatan izan, egon adib. gisa, haurdun egon); esperantzetan izan : Lur EF/FE (AS; être enceinte) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. gisa / ElhHizt: adib. gisa / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

arauturiko esperantzetan egon, izan aski ote den, aipatu da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Uste dut aski dela arauturik duguna, praktikan ia beti esperantzetan egon/ izan da-eta erabiltzen dena. Ez dira adibide asko OEHn bestelako aditzekin erabiliak. Hori bai, adiera ez da beti arautua dugun `haurdun egon'. Ez dakit hau osatu beharrik izango ote genukeen.

 - [E116]: nik ere ez dakit gehiago zehazten, edo fintzen, eta adierak-eta argituko dituztenek beren lana egitean osa genitzake osatzekoak.

 - Erabakia: (2008-12-19) ez aipatu.

esperatu, espera, esperatzen
du ad. g. er. beh. Espero izan. Ailegatu zait zahartzea eta esperatzen dut zeruetara sartzea.

Aztergaia: esperatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

espera, esperatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Mailak

Beh.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

espero izan.

esperientzia
1 iz. Norbaitek zerbait zuzenean sentitu, ezagutu edo ikustea. Gauza ziurra eta esperientziaz frogatua.
2 iz. Aritze eta erabiltzetik ateratzen den ezaguera. Ik. eskarmentu 2. Esperientzia handiko gizona. Zerbaitetan esperientzia izan. Ez du esperientziarik haurrak zaintzen.
3 iz. Ipar. Esperimentua, saioa.

Aztergaia: esperientzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "experientzia, experimental, experimentatu, experimentu, explikatu, explikazio, explizitu, explotatu, explotazio, expresio, extasi" (1994-11-02)

esperimental
1 adj. Esperimentuetan oinarritua, esperimentu bidez lortua, esperimentuzkoa. Ik. enpiriko. Jakintza esperimentalak. Bide esperimentalak.
2 adj. Geroagoko ereduari begira, esperimentu gisa egiten dena. Ik. saio. Saio euskara edo euskara esperimental batean.

Aztergaia: esperimental

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
esperimentalismo
iz. Artean, forma estetiko berriak eta adierazpen teknika berritzaileak erabiltzea. Euskal kultura esperimentalismora eta abangoardiara bultzatu nahi du Oteizak.

Aztergaia: esperimentalismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2003-02-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
esperimentalista
1 adj./iz. Esperimentalismoaren jarraitzailea. Autore esperimentalistagoak eta berriagoak.
2 adj. Esperimentalismoarena, esperimentalismoari dagokiona.

Aztergaia: esperimentalista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-02-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esperimentalismo 1, J.M. Lekuona ("esperimentalismoko joera agertuz, diskurtso poetikoaren moldeak bitxiagotuz"); esperimentalista 3: MAtx 1 ("Autore esperimentalistagoak eta berriagoak"), LMuj 2 ("pertsonaia historiko ezagun horiek guztiak [Rubén Darío, Picasso, Primo de Rivera diktadorea, Unamuno, Valle-Inclán, García Lorca...] ia beti giltzadura esperpentiko esperimetalistetan erabiltzen ditu [...] Umbral saiatzen da #mdash#eta lortzen#mdash# du pertsonaia horien historian dagoen transzendentzia desmitifikatzen, mitoa prosa nabarrera eraisten, eleberriaren esparru esperimentalistatik historiara modu guztiz bitxian hurbiltzen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

esperimentalismo : DFrec 1 (J.M. Torrealdai Euskal idazleak gaur: "nahiz eta bietatik egon gure arteko hizkuntz esperimentalismo saio zenbaitetan"), Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

esperimentalki
adb. Esperimentu bidez. Galileok ezin izan zuen hipotesi hori zuzenean esperimentalki egiaztatu.

Aztergaia: esperimentalki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki: -al-ki.

esperimentatu, esperimenta, esperimentatzen
du ad. Esperimentu edo saio bidez aztertu edo frogatu. Kakao-arbola mota berri batekin esperimentatzen ari dira Ekuadorren, eta antzeko probak egiten ari dira Afrikako erdialdean ere. Gizakiekin esperimentatu zuten sendagile naziek.

Aztergaia: esperimentatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

esperimentatu, esperimenta, esperimentatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

esperimentatu, esperimenta, esperimentatzen

esperimentatzaile
1 adj./iz. Esperimentuak egiten dituena. Kuriositateak mugitzen du barrenean daukan sortzaile eta esperimentatzaile grina. Ez parte-hartzaileek ez esperimentatzaileek ez dute jakiten zein ari den jasotzen tratamendua eta zein plazeboa.
2 adj. Esperimentatzaileari dagokiona. Joera esperimentatzailearen alde.

Aztergaia: esperimentatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh54 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 54 (UEU 22), ETC: 232.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: esperimentatzaile izond. experimentador, -a; que experimenta, Adorez: esperimentatzaile: iz. experimentador/ra; Labayru: esperimentatzaile 1 iz., adj. experimentador -a; NolaErran: 0. / Euskalterm: esperimentatzaile (Psikol, Hizkuntzalaritza).

Bestelakoak

esperimental 1 adj. Esperimentuetan oinarritua, esperimentu bidez lortua, esperimentuzkoa. Ik. enpiriko. Jakintza esperimentalak. Bide esperimentalak: esperimentu bideak. 2 adj. Geroagoko ereduari begira, esperimentu gisa egiten dena. Ik. saio. Saio euskara edo euskara esperimental batean. esperimentalista 1 adj./iz. Esperimentalismoaren jarraitzailea. Autore esperimentalistagoak eta berriagoak. 2 adj. Esperimentalismoarena, esperimentalismoari dagokiona. esperimentatu du ad. Esperimentu edo saio bidez aztertu edo frogatu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta jasotzekoa.

esperimentatze
iz. Esperimentu edo saio bidez aztertzea edo frogatzea. Ik. esperimentazio. Esperimentatze fasean dauden prozedura asko zuzenean sartzen dira kliniketan, aurretik ziurtasun eta eraginkortasun probak gainditu gaberik.

Aztergaia: esperimentatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-zio.

esperimentazio
iz. Esperimentatzea. Esperimentazio faseko segurtasun proba guztiak gainditu ditu txertoak. Esperimentazio intelektuala omen da egungo bertsolaritzaren giltzarrietako bat.

Aztergaia: esperimentazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: experimentación.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: [ik. "Kontsonante aurreko x dela eta" #mdash# ] (1994-05-20)

esperimentu
iz. Zerbait aztertzeko eragiten den saioa edo gertakaria. Pasteur-en esperimentuak. Fisikako esperimentu bat egin. Bere esperimentuekin erakutsi duena. Esperimentu bidez frogatua.

Aztergaia: esperimentu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
esperma
1 iz. Ugaztun arren ernaltze organoei darien gaia, espermatozoideak dauzkana. Ik. ernal-hazi; semen. Gazteen artean espermaren kalitatea gero eta eskasagoa dela ohartarazi du Bilboko Quiron klinikak.
2 iz. Kaxaloteen burutik ateratzen den argizari oliotsua. Balearen esperma errinozeroaren adar hautsarekin bor-bor ezarri zuen lapikoan.

Aztergaia: esperma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'ernal-hazia'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

espermatogenesi
iz. biol. Espermatozoideen sortze prozesua. Tratamendu horiek espermatogenesian eragiteko gai izateaz gain, espermatozoideen funtzioa inhibitzeko gai ere badira.

Aztergaia: espermatogenesi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh37 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 37 (Elhuyar 12, UEU 25); ETC 116

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Espezializatua da, baina erabilia. Sartzekoa.

espermatozoide
iz. Arraren sexu zelula, obulua ernaltzeko gaitasuna duena. Obuluak eta espermatozoideak bat egin ondoren, zelulak banandu egiten dira, lehenengo bitan, gero lautan..., harik eta enbrioia osatu arte.

Aztergaia: espermatozoide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
espero
iz. Zain egotea.

Aztergaia: espero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: esperoan (egon), espero izan: denek espero zuten txapeldun izatera iritsiko zela.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

espero izan ("denek espero zuten txapeldun izatera iritsiko zela"); esperoan

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: adiera banaketa proposatu du.

 - Erabakia: EArau (1996-12-20): ez da bereizi.

espero bezala
Espero izan bezala. Ezer ez da atera espero bezala.

Aztergaia: espero bezala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

espero bezala(ko) 7: BAtx Obab ("Zaldia bizkorra zen, eta, espero bezala, morroia Ispahan apartatu hartara ailegatu zen lehen izarrarekin batera"), J.A. Lakarra ("H-ek arana, prune eta prune, arana ditu, bere hizkerarako espero bezala"), Egin 1991 ("gauzak espero bezala joan ziren"), Kimika/3 ("Eztainua berotu zuen, airearen presentziaz, eta espero bezala karea lortu zuen"), J.A. Sagastizabal ("Bertok espero bezala, halako batean saltatu egin zuen erregek lurrera"), A. Sokarros ("Espero bezala, ekintza hau atzo arratsaldean hartu zuen bere gain FLNC historikoa erakunde armatuak"), J.M. Sarasola ("hitz haien ondorioa berak espero bezalakoa izan zen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ez ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ez eta hiztegietan ere (EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bezala(ko): cf. behar bezala(ko), nahi bezala(ko).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

espero sarrerari dagokion azpisarrera.

espero bezalako
adj. Espero izan bezalakoa. Emaitzak ez dira espero bezalakoak izan.

Aztergaia: espero bezala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

espero bezala(ko) 7: BAtx Obab ("Zaldia bizkorra zen, eta, espero bezala, morroia Ispahan apartatu hartara ailegatu zen lehen izarrarekin batera"), J.A. Lakarra ("H-ek arana, prune eta prune, arana ditu, bere hizkerarako espero bezala"), Egin 1991 ("gauzak espero bezala joan ziren"), Kimika/3 ("Eztainua berotu zuen, airearen presentziaz, eta espero bezala karea lortu zuen"), J.A. Sagastizabal ("Bertok espero bezala, halako batean saltatu egin zuen erregek lurrera"), A. Sokarros ("Espero bezala, ekintza hau atzo arratsaldean hartu zuen bere gain FLNC historikoa erakunde armatuak"), J.M. Sarasola ("hitz haien ondorioa berak espero bezalakoa izan zen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ez ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ez eta hiztegietan ere (EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bezala(ko): cf. behar bezala(ko), nahi bezala(ko).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

espero sarrerari dagokion azpisarrera.

espero izan
du ad.-lok. Zerbaiten esperantza izan. Denek espero zuten txapeldun izatera iritsiko zela. Espero dudan saria. Ez dugu harengandik ezer espero.

Aztergaia: espero izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: denek espero zuten txapeldun izatera iritsiko zela

espero izateko(a) izan
da ad.-lok. (Singularreko hirugarren pertsonan, zerbait gertatzeko arrazoiak badaudela uste dela adierazteko). Ik. pentsatzekoa izan; uste izatekoa izan. Gero, espero izateko zen, ezinbestean gertatu behar zuen hura gertatu zen noski. Espero izatekoa zenez, ez zion uko egin.
esperoan
adb. Zain. Esperoan gaude. Agertuko denaren esperoan egon gabe. || Haur baten esperoan eta esperantzan aurkitu baziren ere.
Loturak

Aztergaia: esperoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

esperpento
1 iz. liter. 1920 urtearen inguruan R.M. del Valle-Inclánek sortu zuen literatura-generoa, errealitate itxuraldatua eta pertsonaia bitxi eta irrigarriak erakusten dituena.
2 iz. liter. Genero horretako literatura-lana. Anastasio Esnaolak euskaratu du Valle-Inclánek idatzitako Luces de Bohemia esperpentoa.
3 iz. Biziki bitxia, nabarmena edo zentzugabea den egoera, pertsona edo gauza. Donostiako Klasikoa kaos bat izan zen, esperpento hutsa.

Aztergaia: esperpento

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): esperpento 33: Deia 2 (adib.: “krisiaren baitan barrea aurkitu, nahi bada esperpentora joz”), Berria 13 (adib.: “Bai, bai, esperpentoa, katxondeo padrea eta gura duzuena, baina gogoratu armarik gabe ere terroristak zirela ebatzi zutela lehendabizi”), EiTB 6 (adib.: “esperpentoaren generoa ongien islatzen duen obretako bat”), Jakin (“esperpentoa, tragikomedia...”), Argia 8 (adib.: “Herri txikietan, tentsioaz gain, esperpentoak bizi ahal izan dira”), DiarioVasco 3 (adib.: “bahiturik daude udaletxe barruan eta egoera hori laster bihurtzen da esperpento eta disparate hutsa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: esperpento 12: Berria 8 (adib.: “Esperpentoan orduko errealitate sozial gogorra karikatura satiriko gordin bihurtzen da, gizaki baztertu mota guztiek protagonismo osoa hartuta”), Xabier Mendiguren Elizegi 2 (adib.: “Aupa esperpentoa, biba kitsch-a!”), Jose Morales (“errealitatea esperpentoraino eramanez.”), Pablo Sastre (“Max, esperpentoaren sortzailea, arau klasikoak ispilu konkaboaren matematikarekin eraldatu nahi dituen poeta handiak laster esango digu betiko”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es esperpento / fr: Elhuyar: itxura negargarri, itxura beldurgarriko, txingote; itxuragabekeria, zentzugabekeria, txingotekeria; (Lit.) esperpento / Nolaerran: - / Zehazki: (colq) irrigarrikeria, itxuragabekeria; (colq) (absurdo) zentzugabekeria, zentzugabetasun; (lit.) esperpento / Labayru: (persona o cosa ridícula o grotesca) [pertsona | gauza | ...] barregarri | negargarri, itxura txarreko [pertsona | gauza | ...], ganoragabeko [pertsona | gauza | ...], -modu; (lit.) esperpento / Adorez5000: (absurdo) itxuragabekeria, zentzugabekeria, txingotekeria; (Lit.) esperpento; itxura negargarriko, itxura beldurgarriko, txingote.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Liter.

espetxe
iz. Presoak giltzapean edukitzeko prestatua dagoen eraikina edo lekua. Ik. kartzela; presondegi. Espetxean sartu. Espetxera eraman. Bilboko espetxetik idatzi zuen eskutitz batean. Espetxeko atezaina.

Aztergaia: espetxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-04-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. kartzela, presondegi.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

kartzela, presondegi

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "kartzela, presondegi, gaztelu ere" (1993-02-20)

 - [E208]: Gartzela eta presondegi jatorrak ditugunean, ez dirudi Euskaltzaindiaren 1959.eko erizpidearen aurka doan hitz berri bada ezpadako hau Akademiak berak bere hiztegian gomendatzekoa denik. Nahi duenak erabil beza, hori bai, baina Euskaltzaindiak bedeinkaziorik ez dio zertan eman behar" (1993-01-18)

espetxe zigor, espetxe-zigor
iz. zuz. Lege hauste bati dagokion zigorra, erruduna espetxean edukitzea agintzen duena. Herri akusazioak hiru haientzat, gainerakoentzat bezala, hamalauna urteko espetxe zigorra eskatu du.
espetxe zigorra ezarri, espetxe-zigorra ezarri
du ad.-lok. zuz. Egun bakarreko espetxe zigorra ezartzen duen sententzia ere onartezina da auzi honetan. Sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten.

Aztergaia: espetxe-zigorra ezarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

biziarteko kartzela(-)zigor forma aztertzean ohiko lexia gisa proposatua.

espetxealdi
iz. Espetxean ematen den denbora. Bi hilabeteko espetxealdia.

Aztergaia: espetxealdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
espetxeratu1, espetxera/espetxeratu, espetxeratzen
du ad. Espetxean sartu, espetxera eraman. Bigarrenez espetxeratu zuten.

Aztergaia: espetxeratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

espetxeratu, espetxera(tu), espetxeratzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

espetxeratu, espetxera, espetxeratzen

espetxeratu2
iz. Espetxean dagoen pertsona. Ik. preso 2. Espetxeratuen alde.

Aztergaia: espetxeratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

espetxeratu, espetxera(tu), espetxeratzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

espetxeratu, espetxera, espetxeratzen

espetxeratze
iz. Espetxean sartzea, espetxera eramatea. Epaileak hiru gazteen espetxeratzea agindu du. Zigor sistema eta espetxeratze eredua aldatu behar dira.

Aztergaia: espetxeratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

espetxezain
iz. Espetxea zaintzen duen pertsona.

Aztergaia: espetxezain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
espezia
iz. Zenbait landareren gai usaintsua, janariak ontzeko erabiltzen dena. Ik. bizigarri; ongailu. Barazkiak ongi egosiak piper hautsarekin eta espezia bizi-biziekin. Arabiarrek iltzea, kanela eta beste zenbait espezia erabiltzen dituzte kafeari zapore berezia emateko.

Aztergaia: espezia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Euskalki guztietan edo gehienetan nagusitu den forma

-a bukaerakoa ez da Heg. bakarrik (ik. OEH).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: sartzea eskau du.

 - Erabakia: BAgiria (1996-12-20): hurrengo pasaldirako utzi da.

espezial
adb. beh. (Oso) ongi. Zuhaitz hori, suteen ondoko lur agortu eta pobretuan, espezial moldatzen da han ere.
[Oharra: izenondo gisa, berezi, aparteko eta abar erabiltzen dira].

Aztergaia: espezial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Maileguaren adiera-erabileremuak, eta ordainak

adlag. Beh. '(oso) ongi'. (Izenondo gisa, berezi, aparteko, etab. erabiltzen dira).

espezialista
1 iz. Zientzia- edo teknika-alor jakin eta aski mugatu baten ezaguera sakona duen pertsona. Espezialistentzat eginiko idazlana.
2 iz. Medikuntzako alor berezi batean espezializatu den sendagilea. Sudur, belarri eta eztarriko espezialista.

Aztergaia: espezialista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

espezialista 1, Eguna 1990 (“lur eta geologia espezialistak”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

espezialista : LurE, HiztEn, Euskalterm.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

espezialista : HiruMila, ElhHizt, EuskHizt.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

espezialista : ElhHizt, HiruMila, Zehazki (eta ordezko berezi, doble); aditu : ElhHizt (eta trebe), HiruMila (eta aditu, gaitu, berezitu; peritu, teknikari).

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ista.

espezialitate
iz. Zientzia- edo teknika-alor aski mugatu bati buruzko ezaguera sakonen multzoa. Burua ere itxia baitute jakintsu batzuek beren espezialitateaz.

Aztergaia: espezialitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper