50535 emaitza bilaketarentzat - [17301 - 17350] bistaratzen.

espezializatu, espezializa, espezializatzen
da ad. Aritze esparru gisa espezialitate bat hartu. Gaur egun mediku guztiak espezializatzen dira. Filologia ikerketetan espezializatua.

Aztergaia: espezializatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

espezializatu, espezializa, espezializatzen. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

espezializatu, espezializa, espezializatzen

espezializatze
iz. g. er. Aritze esparru gisa espezialitate bat hartzea.

Aztergaia: espezializatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

espezializazio
iz. Espezializatzea. Gazte tituludunak espezializazio aldi bat beharko du enpresaburuak eskatzen dionari behar bezala erantzuteko.

Aztergaia: espezializazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: especialización.

espezialki
adb. zah. Bereziki.

Aztergaia: espezialki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

bereziki.

espezie
iz. biol. Landareez eta animaliez mintzatuz, genero baten barnean, itxura bera eta bereizgarri berak dituzten eta ume edo fruitu ez-antzuak sortzeko gai diren banakoen multzoa. Generoak eta espezieak.

Aztergaia: espezie

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
espezieria
iz. Ipar. Espeziak; espezia. Espezieriak usain ona badu, usain hobea oraino diruak!

Aztergaia: espezieria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

espezifiko
1 adj. Espezie bati dagokiona, espezie horretako kide guztiei dagokiena. Gizadiaren ezaugarri espezifikoak.
2 adj. fis. Masa edo bolumen unitatearekiko aipatzen den magnitudea. Bero espezifikoa.
Azpisarrerak

Aztergaia: espezifiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
espezifikotasun
iz. Espezifikoa denaren nolakotasuna. Zinemak arte bezala duen espezifikotasuna. Errealismoarentzat gauzen izate zinezko eta egiazkoa unibertsaltasunean eta espezifikotasunean oinarritzen da.

Aztergaia: espezifikotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-02-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

espezimen
iz. Espezie bateko banako edo alea, espeziearen ezaugarriak ongi erakusten dituena. Arrain horiek handi samarrak izan ohi dira; 3 metroko eta tona bateko espezimenak ere aipatu dira. Europako iparraldeko gizonen espezimen bikaina.

Aztergaia: espezimen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

espezimen 4: M.A. Unanua 2 ("Guadalquivir-en gora igotzen diren espezimenak oso gutxi dira"), Azurm ("[Giza]banakoa espezimen singularra da: bere partikulartasun eta bakartasunean, esklusibitatean kontsideratua, ez espezie edo talde jakineko elementu edo zati bezala"), UZEI ("Potestatea oso bakana egin den espezimena da: potestateak pertsonaren gaineko boterea adierazten du, eskubide errealak gauzaren gaineko botere inmediatua adierazten duen bezalaxe").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

espezimen : DFrec 1 (Egin: "giza espezimen"), HiztEn (alea), Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

espezimen : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

espécimen / spécimen formen ordainak: ale : ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE; erakusgai : Casve FE (-gei), T-L LFB, PMuj DCV; erakusgarri , erakusmen , erakutsi : PMuj DCV; eredu : ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, PMuj DCV; espezimen : HiztHand, ElhHizt, HiruMila; munstra : T-L LFB; tipo : HiruMila; xantilun : T-L LFB // Ez dugu aurkitu ap. XarHizt, HaizeG FB.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta baliokidearekin batera onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du (cf. es, fr, en).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

espia
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, espia-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. espioi].

Aztergaia: espia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

espia* e. espioi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: espia* e. espioi, espiatu, espioitza nazioarteko hitzak falta dira.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): espioi hitza sartzea onartu da, baina gainerakoak ez. // Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-31): espia* e. espioi. Eta gero espioi bere lekuan sartzea onartu da.

espiatu, espia/espiatu, espiatzen
du ad. Zelatatu, barrandatu. Segurtasun Agentziako buru zenean, ehunka herritar espiatzeko agindu zuen Haydenek. Sarraila-zulotik espiatzen egon zara!

Aztergaia: espiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "espia († espioi), espiatu, espioitza".

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

espia(tu), espiatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

espikula
1 iz. zool. Orratz edo izar itxurako partikula, karekizkoa edo silizezkoa, belakien eta beste zenbait ornogaberen hezurdura osatzen duena. Espikulek argia belakiaren gorputzeraino bikain eramaten dute.
2 iz. bot. Lastodunen buruxka eratzen duten lore elkarte bakunetako bakoitza.

Aztergaia: espikula

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Bot., Zool.

espinagre
iz. Ipar. Ziazerba. Ik. espinaka.

Aztergaia: espinagre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. espinaka, ziazerba.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

espinaka
iz. Heg. Ziazerba.

Aztergaia: espinaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: espinaka; ziazerba: Spinacia oleracea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. ziazerba / MilaHitz / Prestas: 25 lek. (B 4 / G 21); 15 lek. (B 2 / G 13).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ziazerba.

espinela
iz. miner. Aluminaz eta magnesioz osaturiko mineral gorria, bitxigintzan erabiltzen dena.

Aztergaia: espinela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-10-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

espinela: LurE-Harluxet.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

espinela: ZTC 18 (Elhuyar, EHU, Geologia HE) // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Erdaretako formak

es (RAE): espinela; it (S. Carbonell): spinella; de (Langenscheidts): Spinell // Ez dugu aurkitu ap. fr (DLLF; ap. WebMineral: spinelle), en (Collins).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

espioi
1 iz. Estatu arrotz bati buruzko isilpeko argibideak lortzeko egitekoa duen pertsona. Hiru aldiz harrapatu zuten espioi lanetan.
2 iz. Gauzez mintzatuz, zelatatze lanak egiten dituena. (Aposizioan). Amerikar hegazkin espioi bat atzeman dute errusiarrek.

Aztergaia: espioi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

espioitza
iz. Espioi lana. Kubako gobernuarentzat espioitzan aritzea leporatu zioten. Espioitza-sarea. Demokrazia batean, edozein helburu izanda ere, ezin da espioitza erabili aurkari politikoen aurka. Aurrez ere izan dira espioitza industrialaren kasuak Renaulten bertan.

Aztergaia: espioitza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "espia († espioi), espiatu, espioitza".

espiontza
iz. Ipar. Espioitza.

Aztergaia: espiontza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

espioitza.

espira
iz. Espiralaren edo helizearen bira bakoitza; harilaren bira bakoitza. Espira bakarreko helizea. 1000 espirako harila.

Aztergaia: espira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

kiribil-itzuli bat.

espiral
1 iz. Lerro kurbatua, puntu baten inguruan, puntu horretatik etengabe urrunduz, biraka eta biraka ari dena. Ik. kiribil. Haien oskoletako espiralen ederrari begira gozatu ginen.
2 adj. Espiralaren itxura duena. Eguzki sistema galaxia espiral erraldoi izugarri baten puska txiki bat baino ez da.

Aztergaia: espiral

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
espiritismo
1 iz. Hilen espirituak biziekin harremanetan jar daitezkeela dioen doktrina.
2 iz. Hilen espirituekin harremanetan jartzera bideraturiko jarduerak. Espiritismo-saioa egin genuen kandela-argitan.

Aztergaia: espiritismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
espiritista
1 adj. Espiritismoari dagokiona.
2 iz. Espiritismoaren aldekoa.

Aztergaia: espiritista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
espiritu
1 iz. Gorputzik edo materiarik ez duen gai edo izakia. Jainkoa espiritu hutsa da, giza arima bezala. Espiritu gaiztoak.
2 iz. Arima. Jaunari bere espiritua eman zion.
3 iz. Zerbaiten edo norbaiten barne izaera, berezko joera. Hori izan da Europaren espiritua, noiz edo noiz bide horretatik baztertu bada ere. Miresgarria iruditzen zait euskal herritarren espiritu ekintzailea.
4 iz. Alkohola. Espirituz igurtzi zien bizkar aldea.

Aztergaia: espiritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1994-06-09
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"De uso general en todas las épocas y dialectos. La única forma que se documenta en los dialectos occidentales es espiritu (Villasante, Alzola, Erkiaga, Gandiaga y Lasa emplean izpiritu). En labortano hasta el s. XVIII la mayoría de los autores (Materre, Etcheberri de Ziburu, Haramburu, Axular (más frecuente spiritu), Harizmendi, Pouvreau, Argaignarats, Gasteluçar) emplean espiritu, además de ispiritu (Argaignarats e INav); también hallamos spiritu. El primer ejemplo de izpiritu es de Etcheberri de Sara, siendo la forma más común en la trad. septentrional a partir del s. XVIII. En suletino documentamos espiritü, izpiritü, ispiritü, ezpiritü y spiritü"

EEBSko datuak [laburduren azalpena]
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Espiritu Santu, espirituz, espirituzko.

Lantaldearen irizpideak
Euskalki batek eraberritzean sortu da bitasuna

espiritu da hedatuena: Ipar zah. (ES arte; gerokoa da izpiritu) eta B-G, eta horri dagokio lehentasuna landu ditugun irizpideen arabera; izpiritu, berriz, "Ipar. edo Jas." markarekin bigarren mailan onartzekoa.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

Espiritu Santu; espirituz; espirituzko

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "espiritu/izpiritu: hitz hau kultismoa da, bai eta gaztelaniaz ere (cfr. -itu bukaera, ohiko -ito izan beharrean). Euskaraz izpiritu da, itxura osoaren arabera, gure fonetika jatorrarekin ongien datorren forma (cfr. ezpata, izkiriatu...). Espiritu espainoletik heldu zaigun sasi-kultismoa da; izpiritu era, aldiz, ipar eta hegoaldekoen batasunerako egokiagoa da. Nik neuk honela jarriko nuke: izpiritu (A), espiritu (B2)" (1995-01-25)

 - [E302]: Eta adiera adierazkorra denean, zer erabili? Jo dezagun, soldadutza bukatu eta han agertu zitzaigun semea ia ixpiritu bihurtuta, bezalako esaldia egin nahi dugula. Zer erabili, espiritu, expiritu, ixpirutu, ispiritu?" (1994-11-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: aldamenean h. izpiritu; XK: oraingoz ez sartzea proposatu du.

 - [E116]: E109 zenak ez zion bere garaian oharra egin. Beraz, bere horretan uztekoa da.

 - Erabakia: BAgiria (1996-11-29): ez da onartu.

 - Erabakia: (2008-12-19) utzi dagoen moduan.

Espiritu Santu
iz. Hirutasunaren hirugarren pertsona. Sinesten dut Espiritu Santuan.
espiritual
adj. Espirituari dagokiona, espirituzkoa. Bizitza espirituala.

Aztergaia: espiritual

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
espiritualismo
iz. fil. Filosofia-doktrina, espiritua errealitate beregaina eta materia baino goragokoa dela dioena. "New Age" mugimenduak espiritualismoa proposatu zuen monoteismo etikoaren ordez. Ekialdeko espiritualismo zaharra eta alemaniar materialismoa uztartuz.

Aztergaia: espiritualismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fil.

espiritualista
1 adj. Espiritualismoarena, espiritualismoari dagokiona.
2 iz. Espiritismoaren jarraitzailea; espiritismo saioak egiten dituen pertsona. Niri espiritista batek esandakoa egia bada (...).

Aztergaia: espiritualista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Jakite-arloak

Fil.

espiritualitate
iz. Espiritualtasuna. Haren ibilbidea, naturaren ezagutzak adina, taoismoan oinarritutako espiritualitateak gidatu zuen.

Aztergaia: espiritualitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

espiritualki
adb. Espirituz, gogoz; espiritualtasunari dagokionez. Espero daiteke ingurune espiritualki gogorrek eragin bizigarria izatea erlijiozko ahaleginetan.

Aztergaia: espiritualki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki: -al-ki.

espiritualtasun
iz. Espirituala denaren nolakotasuna, espirituala izatea. Ik. espiritualitate. Liburu hartan ez zegoen nire adiskidearen espiritualtasun jasoarentzat interesgarria izan zitekeen ezer. Nola batzuek espiritualtasunari ez baitiote kanpotik baizen behatzen, uste dute espiritual izatea datzala penitentzia agerietan eta kanpokoetan. Nire apaiz eginbidea ahal nuen espiritualtasun handienean bete ondoren.

Aztergaia: espiritualtasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

espiritutasun
iz. g. er. Espiritua denaren nolakotasuna edo egoera. Baina Jainkoa egin zenean gizon, gorpuztu zen bere espiritutasuna galdu gabe.

Aztergaia: espiritutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

espiritutsu
adj. zah. Adimentsua, zorrotza, gatzduna. Ateraldi arrai eta espiritutsuak. Gizon espiritutsu, zuhur eta prestu bat.

Aztergaia: espiritutsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Diakronia

Zah.

espirituz
adb. Espirituz behartsuak. Gazte bat espirituz eraman zuela Jaunak judiziora.
Loturak

Aztergaia: espirituz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

espirituzko
adj. Jesusen espirituzko gorputza. Arimaren espirituzko bizitza.
Loturak

Aztergaia: espirituzko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

esplikabide
iz. Esplikazioa.

Aztergaia: esplikabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-03-10 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esplikabide 5, EB (J. Intxausti: "Esplikabidea, inolaz ere, Erreboluzioa da"; G. Ansola: "Denis-en esplikabidea, beraz, aski garbi agertzen da"; A. Lertxundi: "Ez zegoen beste esplikabideetan ihardun beharrik"; G. Nazabal: "Beharrezko dugu, beraz, beste bustidura zuzen baten eskasiaz aparteko beste esplikabideren batetara jotzea"; K. Gorostiaga: "pertsona ospetsu batzuentzako gu kalean egotearen esplikabide bakarra gure borondatean datzala").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

esplikabide : DFrec 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ohiko hiztegietan (EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskaltzaindiak lehen pasaldian erabakia da hobestekoa

Ik. esplikazio.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-bide/-zio.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

esplikaezin
adj. Ezin azalduzkoa, esplikaziorik gabea. Esplikaezina dena esplikatzen saiatzeko.

Aztergaia: esplikaezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esplikaezin 3: P. Urkizu ("Uste duzu, heriok, okasio hauetan mila era ezberdin hartzen dituenak, ez dezakeela animoetan beldur izugarriak eta ia esplikaezinak sorrarazi?"), ELAO 1996 ("Benetan esplikaezina da halako egoerak ez aurreikustea"), J.M. Iturralde ("Nonbait erantzun egokirik aurkitu ez eta horrexegatik etorri bide zitzaidan bat-batean dutxatzeko gogo esplikaezin hura"); esplikagaitz 3: J. Intxausti ("1873-an errege koroea eskaini zitzaionean, ezezko esplikagaitz hura eman baldin bazuen, agian honexegatik izan zen"), J. Zulaika ("garai hauetan, norberaren denbora laburra bizitza intelektualari eskaintzea ausardia esplikagaitza gertatzen da"), J. Garzia ("Michel Tourainek asmo sendoa du hiriaren historiaren berri zehatzagoa izateko modua egiteko, hain esplikagaitz dirudien kokaleku haren arrazoirik #mdash#arrazoiren bat behar baitu noski#mdash# atzematekotan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ez ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ez eta hiztegietan ere (EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, eta lehiakideak ditu

esplikatu arautuaren eratorri normala da, eta onartzekoa, nahiz azalezin (eta ezin azalduzko) bezalakoak aski izan litezkeela aipatu den (baina hauek ez dira jaso oraingo itzulian: behin jaso da azalezin EEBS corpusean).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ezin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

esplikatibo
adj. Esplikatzen, azaltzen duena. Errealitate berri baten izendapena hasieran deskribatzailea edo esplikatiboa izaten da.

Aztergaia: esplikatibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-02-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

esplikatzaile 1, Jaur ("Jaun Doni Paulok, Salbatzailearen egin eta erranen esplikatzaile lejalak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esplikatibo 6: JAMuj ("perpausak har dezakeen balio esplikatiboa"), X. Mendiguren B. 3 ("Egitura narratiboa eta esplikatiboa [...] Diskurtso-tipoen analisiak bi oinarri-egitura bereizteko aukera ematen digu: narratiboa eta esplikatiboa [...] Diskurtso esplikatiboa [...] elkarri loturik dauden aitorpen orokor eta partzialez egituratzen da batipat"), A. Diaz de Lezana ("Errealitate berri baten izendapena hasieran deskriptiboa edo esplikatiboa izaten da"), U. Apalategi ("idazleak bere argitalpen-politikaren gertakizun horren inguruan utzitako hutsune esplikatiboari hipotesi single batez erantzuteko dugun asmoa"); esplikatzaile 4: Euzko Deya 1937 ("Queipo, Sevilla-ko Radio-esplikatzaileak, au erraiten zaukun"), M. Haranburu ("Erregresioaren estatistikoak ez du Garapen-maila Natur-eko errendimenduaren esplikatzaile bakartzat jartzen"), I. Iñurrieta 2 ("zientzilariek garatutako legeak ez dira egia absolutuak, eredu esplikatzaileak baizik; erabili, aldatu eta, denboraren harian, beharbada beste zuhurrago batzuez ordezkatuak izan behar duten eredu esplikatzaileak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

esplikatibo : Euskalterm 2; esplikatzaile : Euskalterm 9 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

esplikatu, esplika, esplikatzen
du ad. Azaldu, ulertzeko eran adierazi. Ik. argitu1 6. Esplika beza argiro eta adibideekin.

Aztergaia: esplikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

esplikatu, esplika, esplikatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

esplikatu, esplika, esplikatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "... explikatu, explikazio..." (1994-11-02)

esplikatzaile
adj./iz. g. er. Esplikatzen duena, azaltzen duena. Fonologia Naturala fonologiaren teoria esplikatzaile zaharragoen bilakaera modernoa da. Jaun Done Paulo, Salbatzailearen egin eta esanen esplikatzaile leiala.

Aztergaia: esplikatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Maiztasuna

g.er.

esplikazio
iz. Esplikatzea, azalpena. Gizakiak ez du esplikaziorik, Jainkorik ez baldin badago. Artean bederen, ez du inork gertakari honen esplikazio oso-beterik aurkitu.

Aztergaia: esplikazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
esplizitatu, esplizita, esplizitatzen
du ad. Esplizitu egin. Dekretu horiek era inplizituan zegoena esplizitatu besterik ez dute egin.

Aztergaia: esplizitatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

esplizita, esplizitatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

esplizitu egin.

esplizitu
adj. Zehatz eta argi adierazia; ageriko esanahia duena. Ondorio inplizitu eta esplizituak.

Aztergaia: esplizitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-itu

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "... explizitu..." (1994-11-02)

esplizituki
adb. Modu esplizituan. Ik. esanbidez; izendatuki. Martxoaren 29ko 5/2011 Legeak esplizituki adierazten duenez. Kontratua egin aurretik enpresariak esplizituki jakinaraziko dio kontsumitzaileari kontratuari uko egiteko eskubidea duela.

Aztergaia: esplizituki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1999-03-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh211 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

esplizituki 19: Beñat Sarasola 2, Edu Zelaieta, Argia, Koldo Aldabe, Uxue Apaolaza, Aitziber Laskibar, Victor Alexandre 2, Ainhoa Larrañaga, Joan Canela, Agustin Unzurrunzaga, Eñaut Gantxegi, Garikoitz Goikoetxea, EiTB 5. // esplizituki 211: Aizu, Argia 29, Berria 67, Deia 8, EiTB 14, Elhuyar, Elkar 7, Erlea Consumer, Espainiako Gobernua 6, Euskaltzaindia 4, HABE 2, Jakin 24, Karmel, Laneki 5, UEU 37.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: esplizituki 29: Berria 8, Filosofiako gida 7, Josu Zabaleta 4, Ana Urkiza 2, Xabier Olarra, Xabier Amuriza, Juan Garzia 2, Itziar Laka, Xanti Iruretagoiena, Joxemari Iturralde, Iñigo Aranbarri.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: -itoki / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-ki osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handikoa eta sartzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  esplizituki jaso behar da.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): esplizitoki zerrendatik kentzea erabaki da.

esploratu, esplora, esploratzen
du ad. Herrialde edo leku bat, ezagutzeko edo aztertzeko, ibili. 1721etik aurrera, daniarrak jarri ziren Groenlandian bizitzen, eta mendebaleko itsasertza esploratu zuten. Esploratu gabeko lurraldeak.

Aztergaia: esploratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

esplora, esploratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: ik. espediente sarrerako oharrak (araua aldatzen badugu, ikusiko dugu -s-/-x- auzia).

 - [E208]:  Esploratu, esploratzaile, esplorazio, esplotatu, esplotazio: goragoko arrazoiengatik guztiei x grafia dagokie.

 - Erabakia: (2008-12-19) esploratu, esplora, esploratzen. du ad.; esploratzaile; esplorazio.

esploratzaile
iz. Herrialde edo leku bat esploratzen duen pertsona. Espedizioaren buru Ernst Schaeffer esploratzaile zaildua zegoen. Feniziarrak izan ziren, inolaz ere, garai hartako esploratzailerik trebeenak.

Aztergaia: esploratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (2008-12-19) esploratu, esplora, esploratzen. du ad.; esploratzaile; esplorazio.

esplorazio
iz. Esploratzea. Esplorazioen eta aurkikundeen mundu oraindik erabat ezagutu gabea XIX. mendean amaitu zen. Espazioaren esplorazioa.

Aztergaia: esplorazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta egokituz onartzekoa

bere osoan mailegatua proposatzen du lantaldeak, -keta edo -tze osaerako egokitzapenen lekuan.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zio/-keta/-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (2008-12-19) esploratu, esplora, esploratzen. du ad.; esploratzaile; esplorazio.

esplotatu, esplota, esplotatzen
1 du ad. Leher egin.
2 du ad. Ustiatu.
3 du ad. Norberaren onura besterik bilatzen ez dela, beste norbaiten lanaz edo gaitasunez baliatu, hura zapalduz. Ik. zapaldu1 3. Esaterako, kontsumitzaileak marka bat erosteari uko egiteko erabakia har dezake, enpresa horrek Hirugarren Munduko haurrak esplotatzen dituela jakin duelako. Gogorra da ikustea nola jarraitzen dugun lurralde haien aberastasunak ustiatzen eta bertako jendea esplotatzen.

Aztergaia: esplotatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

esplotatu, esplota, esplotatzen. du ad. h. leher egin; ustiatu, etab.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. leher egin; ustiatu; etab.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "explotatu, explotazio..." (1994-11-02)

esplotatzaile
adj./iz. Norbait esplotatzen edo zapaltzen duena. Sistema bihozgabe eta esplotatzailearen biktima izan da. Langileen esplotatzaile zekena!

Aztergaia: esplotatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh56 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aukritu esplotatzaile formarik.

esplotatzaile 56: Argia 17, Berria 14, DiarioVasco 2, EiTB 18, Elkar 2, Erlea, Consumer, Jakin.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

esplotatzaile 19: Berria 7, Fernando Rey, Pello Lizarralde, Josu Zabaleta, Jon Alonso, Iñaki Heras, Inazio Mujika Iraola.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es explotador / fr exploiteur: Adorez: 1 ustiatzaile; 2 (expoliador/ra) xurgatzaile, esplotatzaile, hurrupatzaile / Elhuyar: 1 ustiatzaile, esplotatzaile; 2 esplotatzaile / Labayru: 1 adj. (que obtiene beneficio) ustiagarri, esplotagarri, etekina ateratzen dion(a) (tb. con irabazia y mozkina); 2 adj. (que hace trabajar de forma abusiva) suntsigarri, sakagarri, estugarri, esplotagarri, suntsitzen | sakatzen | estutzen duen(a), esplotatzen duen(a); 3 adj./s. (persona que obtiene beneficio) ustiatzaile, esplotatzaile; 4 adj./s. (persona que hace trabajar de forma abusiva) suntsitzaile, sakatzaile, esplotatzaile / Zehazki: 1 m,f ustiatzaile; 2 pey esplotatzaile; 3 (de la explotación) ustiatze-; esplotazio- / NolaErran: baliatzaile – baliazale (ZU) – esplotatzaile.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, hiztegi orokorretan ere jasoa. Sarrera gisa gehitzekoa izan liteke.

esplotazio
1 iz. Ustiapena.
2 iz. Esplotatzea, beste norbaiten lanaz edo gaitasunez baliatzea, zapalkuntza bidez. Langileen esplotazioan eta naturaren neurrigabeko ustiapenean oinarrituriko sistema ekonomiko eta politikoaren eraldaketa. Esplotazio sexuala jasaten ari diren emakumeak.

Aztergaia: esplotazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-06-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

esplotazio h. ustiapen.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. ustiapen

espoliatu
du ad. Norbaiti, indarrez eta bidegabe, berea dena kendu. Gerra garaian frankistek ondasunak eta jabetzak espoliatu zituzten. Espoliaturiko artelanak bilatzen.

Aztergaia: espoliatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak

espoliazio forma aztertzean proposatua. Erabilia eta nazioartekoa da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

ad.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper