50535 emaitza bilaketarentzat - [17351 - 17400] bistaratzen.

espoliazio
iz. Espoliatzea; horren ondorioa. Gerra garaietako espoliazioak. Herrialde aberatsen museoak arte espoliazioaren biltegi dira askorentzat.

Aztergaia: espoliazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh60 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu espoliazio formarik.

espoliazio 58: Argia 12, Berria 29, Deustuko Unibertsitatea, EiTB 3, Elkar, Consumer 3, Goiena, Jakin 4, Karmel, Laneki 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

espoliazio 6: Berria 5, Koro Navarro.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: espoliazio (TN, Historia, Arteak es expoliación, expolio, fr pillage, spoliation).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es expoliación / fr spoliation: Adorez: indarrez ebaste / harrapatze / garbitze, espoliazio / Elhuyar: espoliazio, indarrez ebaste/garbitze / Labayru: indarrez oste | lapurtze | ebaste, garbitze (col.) / Zehazki: indarrez(ko) ebaste, garbitze adkor, bidegabe ebaste / NolaErran: bidegabeko desjabetze – bipiltze (lag.ar.).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, nazioartekoa eta hiztegi orokorretan ere jasoa. Sarrera gisa gehitzekoa izan liteke espoliatu aditzarekin batera.

espondaiko
adj. liter. Metrika klasikoko oinez mintzatuz, bi silaba luzez osatua dena; bertsoez, bereziki hexametroez mintzatuz, bosgarren ointzat espondeo bat duena. Bigarren eta hirugarren oinak espondaikoak dira, eta, beraz, bina silaba dituzte. Hexametroak espondaikoak izaten dira askotan.

Aztergaia: espondaiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Lek SClar obran jasoak dira espondaiko 4 ("bigarren ta irugarrena, espondaikoak dira, eta beraz biña silaba dituzte", "lenengo oin edo konpasa daktilo bat du, iru silabaduna, beste biak espondaikoak ditun arren"); espondeo 1 ("Espondeo baten bi silabak ordea, silaba luzeak izanez, daktiloaren iru silabak aña dira").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ap. Lek jaso dira espondaiko 9 aldiz (adib.: "Guzitara, lau oin; daktiliko bat, bi espondaiko ta trinkotu bat", "espondaiko, daktiliko, espondaiko, eta trinkotu bat; guzitara, lau oin, tetrapodio bat", "troxu bakoitzari 'oña' esaten bait zaio; eta oin bikoitzari 'oin espondaikoa', eta oin irukoitzari 'oin daktilikoa'"); espondeo 3 aldiz (adib.: "asieran 'daktilo-espondeo' egin bearrean 'daktilo-daktilo' egin bait du").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

espondeo : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

espondeo : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Liter.

espondeo
iz. liter. Metrika klasikoko oina, bi silaba luzez osatua dena. Espondeo baten bi silabak, silaba luzeak izanez, daktiloaren hiru silabak adina dira.

Aztergaia: espondeo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Liter.

esponente
iz. mat. Berretzailea.

Aztergaia: esponente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2003-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Mat.

Forma baten adiera(k)

berretzailea.

esponentzial
1 adj. mat. Berretzaileari dagokiona edo berretzailea duena. Adierazpen esponentziala.
2 adj. Hazkundeez eta kidekoez mintzatuz, berretzailearen hazkundearen arabera hazten dena; oso erritmo handian hazten dena. Hondakinen produkzioa ia modu esponentzialean igo da.

Aztergaia: esponentzial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esponente 1, J. Bergara ("Egitura edo esponente baten esanahia bestela azaltzea zaila denean da egokia item berriak aurkezteko egoerara jotzea"); esponentzial (eta ex- 2) 4: Mekanika eta uhinak ("gehitu eta gero exponentzial baten gisara txikiagotzen da"), LISP ProgrLengoaia ("Idatz ezazu funtzio errekurtsibo bat x zenbakiaren funtzio esponentziala kalkulatzeko"), Elhuyar ("funtzio exponentzial, logaritmiko eta zirkularrak"), A. Garro ("Magnitude esponentzialen erabilera"); esponentzialki 2: I. Aldabe ("guzti honek, esponentzialki ugal daitezen eragiten du"), J. Arregi ("bere hedakuntza esponentzialki handitzen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

esponente (eta ex-): DFrec 1 (ZArg: "herri gogoaren exponenterik argien"), AB38 1, Euskalterm 2; esponentzial (eta ex-): AB38 2, HiztEn (Mat.; eta AS hauek: funtzio esponentzial, idazkera esponentzial), Euskalterm 8 // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

esponentzial : ElhHizt-HiruMila (exponencial); exponentzial : Casve EF (exponentiel) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Mat.

esponentzialki
adb. Modu esponentzialean. Azken urteetan esponentzialki hazi da munduan zehar dabilen informazio kantitatea. Sare sozialeko kide bakoitzak beste hainbat kide berri ekar ditzakeenez, sarea esponentzialki handitzen da.

Aztergaia: esponentzialki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh55 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): esponentzialki 37: Deia 2, Elhuyar 11, HABE, Berria 5, Jakin, Argia 16, DiarioVasco. // esponentzialki 55: Argia 18, Berria 9, Deia 2, DiarioVasco 2, EiTB, Elhuyar 12, Elkar 4, HABE 1, Jakin, Laneki 3, UEU 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: esponentzialki 2: Berria, Iban Zaldua.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu esponentzialki formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

Automatikoa ere izan liteke.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez du aipatutako maiztasuna gainditzen, baina esponentzialki hazi kolokazioa adibide gisa jaso ahal izateko egokia.

esponja
iz. Belakia. Esponja baino harroago.

Aztergaia: esponja

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-06-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

belaki, esponja

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. belaki

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: ez genuke h. belaki ezarri behar?

 - Erabakia: BAgiria (1997-01-31): esponja eta belaki parekotzat ematea onartu da.

espontaneo
1 adj. Fenomenoez mintzatuz, kanpoko ezeren eraginik gabe gertatzen dena; ekintzez mintzatuz, norberaren borondatez, inork edo ezerk behartu gabe egiten dena. Ik. berezko; bat-bateko. Erabat gauza espontaneoa izan zen, herriaren matxinada, buruzagirik gabe, herri askotara zabaldu zena. Neuronek noizean behin deskarga espontaneoak sortzen dituzte, sarrera-seinalerik batere gabe. Hazkuntza natural espontaneoa. Erreakzio espontaneoa.
2 adj. Pertsonez mintzatuz, barne bulkadek eraginda aritzen dena, arrazoiak edo gizarte konbentzionalismoek agintzen dutena aintzat hartu gabe. Jende xehea zen, espontaneoa, esker onekoa.
3 adj. Pertsona espontaneoei dagokiena. Gogoko nuen haren hizkera, haren mugitzeko era, haren izaera espontaneoa.

Aztergaia: espontaneo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira espontaneo 13 (Zabal 1976: "Leninentzat, masen ideialogi espontaneo edo irizpide eta asmoak ez zuten balio haundirik"; E. Kortadi: "guri helarazi nahi diguna, ebokazio ireki, libre, pertsonal eta espontaneoa dugu"; P. Sastre: "hein handi batean espontaneoa"; UZEI: "Espontaneoagoa eta intuitiboagoa egiten da pintura"; F. Rodriguez: "nitasunak askatasun osoa zuela, erabat espontaneoa zela zioen"; A. Biteri 2: "aktibitate hauek bi eratakoak antolatuko ditugu: - Espontaneoak. - Estrukturatuak", "joku edo aktibitate espontaneoen bidez estrukturatzen dira"; M. Mendizabal 2: "Forma itxi espontaneoen konposaketa", "marrazki edo collage erabat espontaneo eta libre bat"; Hemen 1987 2: "lirikoa eta espontaneoa", "lirismoa oso freskoa eta espontaneoa da"; Jakingarriak 1991: "jolasa hezkuntzarako faktore espontaneo bat dela"; LMuj: "Orain olde bapatekoak, expontaneoak [sic], irudimenaren uretan murgildutako olde zoroek gogoeta logikoek baino indar handiagoa daukate"); espontaneoki 4 (M. Etxaide: "energiaren zati mesprezaezin bat (...) espontaneoki erabiltzen duten laguntzaile horiek gabe galdu egingo litzakete"; M. Mendizabal: "gauza berez eta espontaneoki atera dadila"; BEO 1990: "neurriak betetzea espontaneoki gerta dadin"; HezkSaila Txostena 1994: "ikastetxeetan espontaneoki jarraipena edukiko duelako ideia birplanteatu behar da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

espontaneo : DFrec 5, AB38 2, AB50 5, HiztEn, Euskalterm 9; espontaneoki : DFrec 4, AB38 2, AB50 2 // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

espontaneo : HiruMila (1 Fis. espontáneo, nea; 2 ik. berezkoa; 3 ik. bapateko), ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal espontáneo / spontané formen ordainak: HiztHand: 1 berezko, espontaneo, bere kasako; 2 tolesgabe, lau; 3 [iz.] espontaneo // HiruMila: 1 berezko, berenezko; 2 berezko, landugabe // ElhHizt: 1 berezko, natural; 2 espontaneo, bere kasako; 3 espontaneo, berezko; 4 espontaneo // Lur EG/CE: berezko, bere kabuzko // Lur EF/FE: bere kabuzko, berezko // XarHizt: berezko, bere baitarikako // Casve FE: berainezko, berartariko, bereogüzko; bizi, jauzkor // HaizeG FB: bere baitarikako // T-L LBF: bere baitarikako // PMuj DCV: 1 berezko, nerezko, oldezko, baitazko, oldezjo, kautako, gogozko, kabuzko; 2 berezko, landu-gabe; 3 bizi, bizkor, jauzkor // Azkue Aurkibidea: bereztar, kautan; b) espontáneamente / spontanément formenak: HiztHand: berez, espontaneoki // HiruMila: 1 berez, berenez, oldez; 2 oldez, kabuz, kautan, baitarik, -z // ElhHizt: berez, naturaltasunez // Casve FE: berainez, berartarik, bermütaz, berreogüz, bereolez // HaizeG FB: bere baitarik, bere oldez // T-L LBF: bere baitarik, bere oldez // PMuj DCV: oldez, naita, nairik; bere oldez, berez, bere kautan, bere baitan, bere kabuz, bere-berez // Azkue Aurkibidea: berainik, berakotan (b), berekautan (b), berez (c), hirainik, nirainik // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

mailegu onartzekoa da, nahiz eta, normalean, berezko, bere kasako, bat-bateko bezalakoak erabiltzen dira.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: kendu hau?

 - [E116]: beste azalpen baten ondotik (edo bigarren azalpen gisa) eskaintzen ditugu normalki lantaldearena bezalakoak, eta ez dakit egokia den honelako bat: "espontaneo izond. (arruntean berezko, bere kasako, bat-bateko bezalakoak erabiltzen dira)".

 - Erabakia: (2008-12-19) espontaneo izond. (arruntean berezko, bere kasako, bat-bateko bezalakoak erabiltzen dira).

espontaneotasun
iz. Espontaneoa denaren nolakotasuna. Gaztetan egindako lanetan horren agerikoa den inprobisaziorako eta espontaneotasunerako joera alde batera utzi zuen Bachek, urteak igaro ahala.

Aztergaia: espontaneotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2003-02-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
espora
1 iz. bot. Hainbat landare, alga, onddo eta protozooren ugaltze organoa, gehienetan zelulabakarra. Ibaiertz zokoetako garo urdinen esporak airean igeri joaten dira uretarantz.
2 iz. mikrob. Bakterioek, egoera edo giroa aldekoa ez denean, bizirik irauteko hartzen duten forma. Komunetan egon ohi diren esporen bidez ere harrapa daiteke gaitza.

Aztergaia: espora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:10 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Bot.

esporangio
iz. bot., mikol. Esporak sortzen eta gordetzen diren barrunbea.

Aztergaia: esporangio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Bot.

esporofito
iz. bot. Belaunaldi sexualen eta asexualen txandakatzea duten landareetan, espora asexual haploideak sortzen dituen fase diploidea; fase horretan dagoen organismoa.

Aztergaia: esporofito

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ito.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Bot.

esporta
iz. naf. Saskia.

Aztergaia: esporta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Naf.

Forma baten adiera(k)

saskia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: OEHko datuak ikusita, ez du g.er. marka behar?

 - [E116]: modu absolutuan ikusita, bai, g.er. da, bi idazlek erabili baitute OEHko testuetan (Lizarraga Elkanokoak eta Zoilo Moso Otsagikoak); baina eremu horietako testuak zein mugatuak diren kontuan hartzen bada, Naf. marka bera ez al da aski "markatzailea"? Nahi duzuena.

 - Erabakia: (2008-12-19) lantaldearen proposamena onartu.

esportatu, esporta/esportatu, esportatzen
du ad. Salgaiak jatorrizko herrialdetik beste batera bidali. Lehen gaiak esportatu.

Aztergaia: esportatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

esportatu, esporta, esportatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

esportatu, esporta, esportatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "esportatu, esportazio, espresio: kultismo hauek x-rekin hobe" (1995-01-25); [ik. halaber "Kontsonante aurreko x dela eta" #mdash# 1994-05-20])

esportatzaile
adj./iz. Esportatzen duena. Enpresa esportatzailea. Europar Batasuneko herri esportatzaileak. Azkenaldian euroa ahuldu egin da apur bat, esportatzaileen onerako. Nigeria munduko seigarren petrolio esportatzailea da.

Aztergaia: esportatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

BEZ: "Esportatzaileak: Exportadores"; "Esportatzaileen erregistroa: Registro de exportadores".

esportazio
iz. Esportatzea. Gas esportazioen monopolioa. Kotoiaren esportazioak gora egin du. Enpresak esportaziorako merkatu berrien bila hasi dira.

Aztergaia: esportazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
esportzu
iz. g. er. Adorea, gauzei ekiteko gaitasuna; itxaropena. Bekatariei barkamena, eriei osasuna, etsiei esportzua.

Aztergaia: esportzu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

indarra; laguntza.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Kontuz esfortzu sarreran zer egiten dugun! Dugun proposamena hauxe da: esfortzu Teknologia Mekanikorako utzi, eta gainerako balioetarako, indar, ahalegin, oldar agindu. Hala egiten bada, kontraesana izango litzateke hemen esportzu onartzea.

 - [E116]: ez dute zerikusi handirik goragoko esfortzu hark eta hemengo esportzu honek... gu bezalako "filologo"entzat edo gure baitan daramagun "filologo"arentzat. Eta guretzat ez litzateke "kontraesana izango" zein bere aldetik onartu eta azaltzea. Baina a) nahasgarria gerta liteke gehien-gehienentzat horrela jokatzea; eta b) g.er. ez ezik, Zah. ere bada hemengo hau, esku arteko datuen arabera (Axularren ondotik, N. Alzola "Bitaño"k bakarrik erabili du gure corpusetan; eta, azken honen lekukotasuna egon ez balitz, baztertutzat emango genukeen aspaldi). Egia esan, ez dakit zein den irtenbidea. Beharbada, ez aipatzea da egokiena.

 - Erabakia: (2008-12-19) esportzu iz. g.er.: bekatoreei barkamendua, eriei osasuna, etsituei esportzua.

espos
iz. Ipar. Senarra.

Aztergaia: espos

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. h. senar.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. senar

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

esposatu, esposa/esposatu, esposatzen
1 da/du ad. Ezkondu. Haren anaiarekin esposatuko naiz. Balentin apaizak sekretuan esposatu zituen.
2 du ad. Norbaitekin ezkondu. (nork osagarria ezkongaietako bat dela). Hitzematen dizut esposatuko zaitudala.

Aztergaia: esposatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

esposatu, esposa(tu), esposatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. ezkondu

Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

esposatu, esposa(tu), esposatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "ez 'kateatu', 'estekatu'; = ezkondu" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: ez nuke ipiniko esposatu h. ezkondu.

 - Erabakia: BAgiria (1997-01-31): ezkondu eta esposatu, esposa(tu), esposatzen mantentzea onartu da, bakoitza bere aldetik.

esposizio
1 iz. Erakusketa.
2 iz. Zerbait beste zerbaiten eraginpean jartzea. Erradiazioekiko esposizioak eragiten dituen arriskuak. Argi gutxi dago eta nekez atera ditzake argazkilariak argazkiak; soilik esposizio luzeak erabiliz lortzen du.

Aztergaia: esposizio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 erakusketa. 2 (zerbaiten) eraginpean jartzea.

esposo
iz. Heg. zah. Senarra.

Aztergaia: esposo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: Ik. espos / HiztEn: - / LurE: Ik. espos / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]:  a) E208k argitu beharko digu zein diren "ezberdintasuna markatzen duten autoreak" (nik ez ditut ezagutzen, eta ez dut halakorik ikusi OEHn; besterik da, noski, esposatu / ezkondu artean batzuek egiten duten banaketa #mdash# "adar jotzeko", P. Perurenak dioenez); b) "esposa-rekin egin den bezala" egin da lehen itzulian espos-ekin ("espos Ipar. h. senar"); hirugarrena ere aipatu behar al dugu orain?

 - [E208]:  Esposa/esposo: Badira esposa/esposo eta emazte/senar artean ezberdintasuna markatzen duten autoreak, lehenak erlijioz fedatuak eta bigarrenak bizikidetasunaz eta haragiz lotuak direlakoan. Nik esposo Zah. h. senar jarriko nuke, esposa-rekin egin den bezala.

 - Erabakia: (2008-12-19) esposo iz. Heg. Zah. h. senar.

esprabi, espraba, esprabatzen, esprabiko
du ad. zub. Probatu (egiaztatu).

Aztergaia: esprabi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

espraba, esprabatzen (eta, geroaldian, esprabiko) #mdash# aditz-izenki berezi-irregularrak eskaintzen dira, horiek erabiltzen baitira, eta lantaldeak ez baitaki nola eman bestela.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

probatu.

esprabu
iz. zub. Proba, saioa.

Aztergaia: esprabu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

proba.

esprai
1 iz. Gas batekin nahasirik eta presio handian gorderik dagoen isurkaria, oso tanta txikietan kanporatu eta sakabana daitekeena. Ik. aerosol 2. Paretak espraiz margotu zituzten.
2 iz. Isurkari hori gordetzeko eta aterarazteko sistema duen ontzia. Esprai batean gordetzen nuen lurrina. Espraiak eskuan hartuta.

Aztergaia: esprai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "esprai († spray)".

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

esp-/sp-; -y.

espres
1 adj. Lasterra. Tren espresa hartu zuen.
2 adb. Berariaz, aipatzen den helburuaz soilik edo bereziki. Ik. espresuki 1. Arropa itsusi bat, egun berezi horretako, amatxik espres erosi ziona.
3 adb. Nahita. Ik. espresuki 3; berariaz 1. Gizonak, espres egin gabe, katu baten hanka lehertu zuen.

Aztergaia: espres

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 izond. 2 adb.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

x + konts.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "espres, espresu, espreski, espresuki: lau formak ontzat eman daitezke, erabilera berezi banaz. Erdaraz ere trenekin zalantza agertzen da exprés/expreso arazoan. Euskaraz hauek ditugu: espres etorri da baina hitz espresu hori esan du, hori espreski nahi zuen eta espresuki honela esan zuen. Hemen dirudienez, Irigoienen legea (prest/prestu, desert/desertu) antzeko zerbait daukagula susma daiteke. Ikus beherago expres" (1995-01-25)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  expres eta extra sartzea proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1997-01-31): espres uztea erabaki da.

espresabide
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, espresabide-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. adierazpide].

Aztergaia: espresabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1999-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh20 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

espresatu (eta ex- 2) 4 aldiz ageri da corpusean, beti ap. Mde Pr ("gizalantzaren kontzeptu gorenen espresatzekotz", "Irlandan izpirituaren bizia bi hizkuntzetan espresatzen zela erraitea zuzen litzake"; "bizitzearen beharki guztien expresatzeko", "jakintzaren kontzeptuak areago ezin dituelakotz zabalki expresatu"); ik. OEH argitaratuan beste expresatu 1 (Leiza 1626, ASJU 1978: "Kausa eta razoe expresatzen diranengatik letretan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ex- formako aldaerak barne hartuz, 78 ager. jaso dira: espresabide 13: G 1 (Berron), IE 1 (A. Arkotxa), EB 11 (G. Nazabal, M.A. Elkoroberezibar, B. Urkizu, Azurm, A. Urretavizcaya 2, HizkLiter, EHAA 1992, L. Haranburu A. 2; Artea eta gizona: "espresa bide") eta espresbide 1 (L. Etxezarreta); espresaera EB 11 (HizkLiter/BBB1, BBB3 eta UBI 8, LMuj, J.M. Lekuona 2: "gorputz-expresaera") eta expresakera 1 (HezkSaila 1984); espresaketa 1 (Osabide Hezkuntza 1989); espresatu 22: EB 20 (I. Zuazo, Hizkuntza/OHO 3, Azurm 3, X. Lete, HezkSaila 1981 eta 1984, E. Kortadi, LanIntel, M. Haranburu, J. Apalategi, Egin 1982, Euskadi Obrera 1977 eta 1978, HezkSaila Barnet 1993, NaturOrienta 1984, B. Urkizu), IE 2 (Mde: "expressatu"); espresibitate EB 10 (UZEI 2, X. Lete, J.M. Apalategi, J. Lizarralde, Hizkuntza/6, EHAA 1992, EuskararenProgr 1982, J.J. Irizar, Egin 1985); espresibo EB 8 (UZEI, Hizkuntza/OHO, L. Fernandez, P. Urkizu, Zehar 1993 2, J.L. Goikoetxea, SEIE); espesio(-)bide (eta espresiobide 3) 10: G 1 (BoletinObSS 1971), EB 9 (Azurm, Artea eta gizona, Deia 1983, Zehar 1993, E. Osa, X. Mendiguren B., J.M. Lekuona, Oihenart taldea, J. Sudupe).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

espresibo : HiztEn, Euskalterm 4 (bide sortzaile-e., eredu humanista-e., helburu e., maila orektiko-e.); espresabide : AB38 5 (hauetan expresabide 3), AB50 4; espresiobide : DFrec 5 (hauetan e. bide 2, e.-bide 1), AB38 2 (hauetan ex- 1), AB50 2 (expresio bide 1), HiztEn, Euskalterm 1; espresakera : DFrec 1, AB38 1, Euskalterm 1; espresiokera : Euskalterm 1; espresakor : Euskalterm 1; espresamen : Euskalterm 1; espresamolde : AB50 1 (ex-), Euskalterm 1; espresatu : DFrec 4, AB38 2, AB50 4 (hauetan espresatzeko eskubide 1, ex- 1), AB50 3 (hauetan 1 espresatzeko eskubide), HiztEn, Euskalterm 2 (hauetan 1 espresatzeko gaitasun); espresibitate : AB38 3 (hauetan ex- 1), AB50 1 (-dade), HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

espresatu : EuskHizt, HiruMila (1 expresarse; 2 ik. adierazi), ElhHizt; espresibitate , espresiobide : HiruMila, ElhHizt; espresibo : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

espresabide iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, espresabide-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. adierazpide].

espresabide 19.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

espresabide 12.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da, oraindik ere espresabide batzuk ageri dira eta.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren ordaina

Ik. adierazpide.

espresatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, espresatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aditzera eman; adierazi].

Aztergaia: espresatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1999-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh107 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

espresatu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, espresatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aditzera eman; adierazi].

espresatu 166 (Aizu 1, Argia 17, Berria 32, Deia 13, DiarioVasco 8, EiTB 8, ElCorreo 4, Elhuyar 48, Elkar 9, Erlea 3, Consumer 3, Jakin 9, Karmel 3, Laneki 3, UEU 5); adierazi 67000.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

espresatu 42; adierazi 19363.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da, oraindik ere espresatu batzuk ageri dira eta.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren ordaina

Ik. aditzera eman, adierazi, etab.

espresibitate
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, espresibitate-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. adierazgarritasun; adierazkortasun].

Aztergaia: espresibitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1999-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh20 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

espresabitate iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, espresibitate-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. adierazgarritasun; adierazkortasun].

espresibitate 22; adierazkortasun 160.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

espresibitate 12; adierazkortasun 58.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da, oraindik ere espresibitate batzuk ageri dira eta

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren ordaina

Ik. adierazgarritasun, adierazkortasun.

espresibo
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, espresibo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. adierazgarri; adierazkor].

Aztergaia: espresibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh57 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

espresibo adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, espresibo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. adierazgarri; adierazkor].

espresibo 57; adierazkor 37; adierazgarri 1025.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

espresibo 15; adierazkor 87; adierazgarri 772.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da, oraindik ere espresibo batzuk ageri dira eta.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren ordaina

Ik. adierazgarri, adierazkor.

espresio
1 iz. Adierazpena, norbaitek bere barnean duena adieraztea, bereziki hizkuntzaren bidez. Ahozko espresioa.
2 iz. Esapidea. "Sator lana", maiz entzuten nion espresio hori aitari.
3 iz. Aurpegiera, begitartea. Beltzarana zen; begiak distiratsuak eta aurpegia espresio bizikoa.

Aztergaia: espresio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "... expresio..." (1994-11-02)

 - [E124]:  esportatu, esportazio, espresio: kultismo hauek x-rekin hobe" (1995-01-25)

espresionismo
iz. XX. mendeko arte estiloa, obren indar adierazkorra ezaugarri duena. Espresionismo abstraktuaren adierazpide indartsuaren ordez, subjektibotasun berria proposatu zuen pop arteak.

Aztergaia: espresionismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: [ik. "Kontsonante aurreko x dela eta" #mdash# ] (1994-05-20)

espresionista
1 adj. Espresionismoarena, espresionismoari dagokiona. Kolorearen erabilera espresionista.
2 adj./iz. Espresionismoaren jarraitzailea. Max Beckmann margolari espresionista alemana. Zinema espresionista.

Aztergaia: espresionista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

espresu
adj. Berariaz izendatuz edo aipatuz aditzera eman dena. Ik. esanbidezko; berariazko 3. Administrazio eskudunaren baimen espresu eta berezia jaso ostean.

Aztergaia: espresu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1999-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-02-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

espres. I . (Adj.). 1. (BN-lab, S ap. Gte Erd 16 ; Arch Gram 155), espreso, expres, exprez. Expreso. Eztrauzuegu manamendu expresez defendatu etzinezaten irakats izen horretan? Lç Act 5, 28 (He expresez; Dv hertsiki, Ol zorrozki). Zuek eraguetako zuen erre[ge] jaunaganik podere espreso anulatzeko. MRos 11.1r. Gure errege iaunen borondate edo manü exprez gaberik. Etchart 3.1r. Eta hil baino lehen eman zian kargu exprez bere domestikoer. Tt Arima 118. 2. (Médico)especialista. Zer egin holakoetan? Joan herriko medikuarekin, tenore deno, hiriko mediku espresarenganat. JE Med 61. 3. (Tren)expreso. Izar txiki-txiki aietan mundua sortu zanean tren expres bat atera balitza, oraindik ere etzala mundura alleatuko. And AUzta 74. Nonbait xapelketa eta holako besta bat zenean ahatik, izaiten nuen oto espresa: besta muntazailek berek enkargatzen zuten Jean Monlong, ene adixkide zena.Xa Odol 49. 4. Apto, apropiado. Eta, gero ere, Donibaneko ostatu eta kapera horiek ez direa arras espresak... penen ahanzteko! Larre ArtzainE 313. II . (Adv.). 1. Expresamente, especialmente. Kopa eder batean, / espres eginean, / zerratzen nolaz ez dute? Gy 202. 2. Voluntariamente. Eman dezagun emazte bati harbak (arroltzeteiak) usteldu zaizkola; medikuak kentzen diozka; segur, pottoin horiek kenduz, emaztea agor gelditzen da, baina ez da "espres" agortua. Herr 2-10-1958 (ap. DRA, s.v. harba). MEDIKU ESPRES. Médico especialista. Ezin bertzean, balakatuz behar da ereman haurra Baionarat mediku espresarenganat. JE Med 68. Mediku espresak ixtorioa xeheki jakiten balin badu familiako medikuaren ganik, ez du urrats alferrik erabiliko. Ib. 68. espresuki. (Urt I 29), expresuki, espreski. Expresamente. Leiçarraga (Decl ã 7v) da expresuki como equivalente suletino de berariaz. v. berariaz. Orduan mana zitzan expresuki bere diszipuluak nehori ezlerroten hura zela Iesus Krist. Lç Mt 16, 20. Semea, Gizonaren Semea, hartzen da Kristgatik, haren natura humanoaren egiá expresukiago erakuts dadinzat. Lç Decl ã 6v. Bai-eta bi aldiz gauza eta egiteko hunzaz gure errege iaunaren gortian izan expresüki. Etchart 3.1v. Konstantinopolitano horrek bertute handiak dituela [...] ezen hain espresuki seguratzen gitu erraiten darokunean khentzen tuela eta debekatzen xarma suerte guziak. Mong 588. Espresuki zure adreza galdeginik, bietan izkiriatu nautzun, eta zuk, ez errespustarik ere egin! Larz Iru 136. Europan ikusi dut eriotze anitz / mihiz esplikatzia posible balitz / espreski horietan ibili izan niz / nola edo zerbait ere gisetan hil nahiz. Balad 118. Hortik ez da, haatik, segitzen erabilera horren arrazoi zuzenik emateko, espresuki diot, gauza garenik beti. MEIG VI 150. En DFrec hay 3 ejs. de espresuki y 5 de espreski.

LB: espres 75: Argia 7 (“kafe espresa”), Berria 15 (“Aparkaleku espresa 30 minutu baino gutxiagoko denbora tarteetako da”), Deia, DiarioVasco (“lapiko espresa”), Euskal Herriko Agintaritza (“ebazpen espresa emateko”), EiTB 18 (“tren espresa”), Elkar 3 (“tren espresa”), Consumer 13 (“bitartekaritza espresak”), Espainiako Gobernua 4 (“baimen espresa”), Elhuyar (“lurrun espresak lortu ditugu”), Euskaltzaindia 9 (“aipamen espresa egin gabe”), UEU 2; espreso 18: Argia, Berria 7, EiTB, Elkar 7, Laneki, UEU; espresu 92: Elkar (“Onespen espresua lortu arte”), Espainiako Gobernua 60 (“ebazpen espresua ematen bada”), Euskaltzaindia 4 (“mandatu espresua”), Gomylex (“baimen espresua”), Laneki 24 (“ebazpen espresua”), Nafarroako Gobernua (“adierazpen espresua”) UEU (“adierazpen espresurik”); espreski 206: Aizu 4, Argia 29, Berria 39, Deia 3, DiarioVasco 11, EiTB 32, ElCorreo, Elkar 11, Euskaltzaindia 20, Jakin 4, UEU 50, Uztarria 2; espresuki 1106: Aizu 8, Argia 55, Berria 382, Deia 11, DiarioVasco 10, Euskal Herriko Agintaritza 19, EiTB 27, Elhuyar 7, Elkar 61, Erlea 2, Consumer 6, Espainiako Gobernua 129, Euskaltzaindia 40, Goiena 11, Gomylex, HABE, Jakin 29, Karmel 7, Laneki 29, Nafarroako Gobernua 24, Nafarroako Parlamentua 5, UEU 240, Uztarria 2. ETC: espres 444; espreso 62, espresoki 1; espreski 779; espresu 180, espresuki 4229

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: espres 1 adb. expresamente 2 izond. expreso, -a manu espresak: órdenes expresas 3 izond. exprés kafe espresa nahi dut: quiero un café exprés 4 iz./izond. expreso, exprés Madril-Irun espresa: el expreso Madrid-Irú; espresuki adb. expresamente, ex profeso espresuki niri kontatzera etorri zen: vino expresamente a contármelo a mí / Adorez: espres 1 adj. (Garr.) expreso, exprés, rápido/da: tren espresa hartu zuen: tomó el tren expreso; kafe espresa: café exprés. 2 adb. expresamente, a propósito. 3 izond. expreso/sa, rápido/da; manatu espresak eman zizkien: les dio órdenes expresas; espreski: e. espresuki; espresuki adb. a propósito, expresamente, ex profeso / Labayru: espres adj., adb. expreso -sa; exprés; expresamente; espresuki adb. expresamente / NolaErran: exprès 1 spécialement espresuki – espresüki (ZU) – bereziki Maider elle-même vous a cuit un gâteau léger tout exprès Maiderrek berak espresuki bixkotx arin bat egin dizu je suis venu (tout) exprès espresuki etorri naiz 2 intentionnellement espres – espresuki – espresüki (ZU) – nahitara (ZU / BL) – berariaz, il ne l'a pas fait exprès ez du espres/nahitara egin; c'est fait exprès espres egina da // Terminologia Batzordeak espresu onartu du.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminologia Batzorderen eskariz aztertu da. Orain arte espres eta espresuki formak bakarrik onartzen ziren, gainerakoan esanbidez, isilbidez formak lehenetsiz. Baina espresu ere asko erabili denez, onartzeko modukoa da eta sartzea proposatu da.

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. espres.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2016-02-26): espresu isiltzea erabaki da.

espresuki
1 adb. Berariaz, aipatzen den helburuaz soilik edo bereziki. Espresuki etorri da saria jasotzera. Erakusketarako espresuki egindako lanak dira. Bertako udalak espresuki etorkinentzat antolatutako ikastaroen bidez.
2 adb. Berariaz izendatuz edo aipatuz. Ik. esanbidez; izendatuki. Teknika hori erabiltzea debekatzen du legeak espresuki. Idatziz jaso beharko da, espresuki. Testuak espresuki dio (...).
3 adb. Nahita. Ik. berariaz 1. Aurtengo edizioan, konturatu gabe, hiru zuzendari errepikatu dira; ez dugu espresuki egin, baina horrek erran nahi du aurreko arduradunen haritik ari garela.

Aztergaia: espresuki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuko datuak: a) adlag.ak dira: espres 1 (Gy: "Kopa eder batean, / espres eginean, / zerratzen nolaz ez dute?"); espreski IE 1 (Balad); espresuki 11: IE 10 (Lç 8: ex-; Mong, Larz Iru), EB 1 (MEIG); b) izond.ak 7 dira, guztiak espres (eta ex-) formakoak, eta guztiak IE: b1) 'agerikoa, esplizitua' adierako 5 (Lç 4: "nola Iainkoaren manu expresa den haren hitzari deus edeki eztakion ez eratxeki..."; "hark berak eman ukhan drauen testimoniaje expresez"; "Ezen hala dugu manu expresa promesarekin..."; "Eztrauzuegu manamendu expresez defendatu etzinezaten irakats izen horretan?"; Tt Arima: "hil baino lehen, eman zian kargu exprez bere domestikoer"); b2) 'berezia, hartarakoa' adierako 2 (Xa Odol: "Nonbait xapelketa eta holako besta bat zenean ahatik, izaiten nuen oto espresa: besta muntazailek berek enkargatzen zuten Jean Monlong, ene adixkide zena, ene harat hunat erabiltzeaz"); JE Med: '(sendagile) espezialista' adierakoa: "Zer egin holakoetan? Joan herriko medikuarekin, tenore deno, hiriko mediku espresarenganat"); c) tren-motari dagokion adierako tren expres bat (And AUzta: "Izar txiki-txiki aietan mundua sortu zanean tren expres bat atera balitza, oraindik ez etzala mundura alleatuko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zaila da askotan adieren banaketa (ik. ondoan testuinguruak): a) adlag.ak: a1) espres IE 4 dira, 'berariaz, nahita, propio' adierakoak (A. Irigarai: "Lehen liburuko ipuinak , aurrendako espres idatziak dira"; Nere lehen katichima: "Familiako bilkura izaki-eta, norbeitek espres egiten badu ez etortzea, erakusterat ematen du, familia ez duela maite"; "Bakotchari igorri dauku aingeru bat, espres-espresa gure zaintzeko"; J. Haritschelhar: "Iduri zuen espres egina"); -ki osagaikoetan zaila da adieren araberako banaketa zehatza (ik. ondoan testuinguruak): espreski formakoak EB 23 dira: a21) 'izendatuki, esplizituki' adierakoak 15 (X. Mendiguren Bereziartu, I. Fernandez, J. Azurmendi 2, J.A. Lakarra, J.M. Torrealdai, Gramatika batzordea, Elhuyar Kultur taldea, Ondare eskualdaketa..., Gipuzkoako Lurralde Historikoko Foru-Instituzioen... 2, BEO 1990, EHAA 2; expreski 2: Jakin 1981, Oinarrizko legeria Bizkaian); a22) 'nahita, propio' adierakoak 4 (J.M. Torrealdai 2, R. Etxezarreta; eta esprexki 1: P. Larretxea); a23) adiera erabakigaitzekoak 3 (J.B. Ayerbe, I. Beristain, Egin 1985); espresuki formakoak 11: a31) 'izendatuki, esplizituki' adierakoak 7, IE-EB (Herria 1984; JMB in Euskal Herriko Mitoak, K. Muniain, GAO 1990 5); a32) 'nahita, propio' adierakoak 3 (Eustat, eta espresoki: J. Kalzada in Egin 1982); b) izond.ak: b1) 'agerikoa, esplizitua' adierakoak: espreso EB 3 (GAO: "finantzaketarengatiko gainkostuaren ebaluaketa arrazoitua eta espresoa"; EHAA: "Birraztertze errekurtsoan ebazpen espresoa eman"; "Birraztertze errekurtsoan ebazpen espresorik ematen ez bada"); espresu EB 8 (UZEI: "Euskaltzaindiak oraindainokoan horri buruzko azalpen espresurik eman ez duen arren"; GAO 5: "Ordenantza hauen 9 artikuluak aurrikusitako lizentzia oro deklarazio espresuaren beharrik gabe iraungiko da"; "Epe hori amaiturik, lizentzia deklarazio espresuaren beharrik gabe iraungiko da"; "Txostenak (...) arazo desberdinak aztertu beharko ditu bereziki eta era espresuan"; EHAA 4: "Errekurtso horretan, administrazio bidea agortuz, erabaki espresua ematen bada"; "geroztik erabaki espresurik egoten bada" ter); b2) 'hartarako egoki-berezia': espres IE 1 (Herria 1985: "Erredurak arta. Aurpegiak on du bustitzea. Badira hortakoak ere espresak"); c) 'geltoki nagusietan bakarrik gelditzen den trena' adierako expreso eta expresso bana, EB (I. Iñurrieta: "Talde-lan gisa, esaera eta hitz baliagarriak jorratu, hala nola: Txartel / Transbordo / Expreso"; X. Gereño: "Iluntzea zen Pariserako tren expressora igon zenean"); eta express posta EB 1 (Kultura eta Turismo Saila).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

espreski : DFrec 5, AB38 1 (eta ex- 1), AB50 3, HiztEn; espresuki : DFrec 3, AB38 1, AB50 2, HiztEn, Euskalterm 9. // Elhuyar Hiztegia: espres [adlag. 'expresamente'; adj. 1 'expreso' manatu espresak, 2 'exprés kafe espresa', 3 Madrid Irun espresa], espreski ['expresamente, ex profeso'], espresuki ['expresamente, ex profeso']. // 3000 Hiztegia: espreski ['a propósito, expresamente']; espresuki "ik. espreski". Ez dugu aurkitu ap. Lur EskolaHEn eta Casve Hiztegia II.

Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan

eta ez espreski

Euskaltzaindiaren Arauak

adb.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "espreski [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  espreski hobetsiko luke; J. L. Davant: espresuki hobe.

 - Erabakia: BAgiria (1997-01-31): espreski / espresuki auzia hurrengo baterako uztea erabaki da.

esprint
iz. Lasterketetan, abiadura handieneko unea, bereziki helmugara heltzean gertatzen dena. Petacchik ohi baino urrunago ekin zion esprintari atzo, helmugako marra 200 bat metrora zegoenean, baina ondo, indartsu eutsi zion erritmo aldaketari.

Aztergaia: esprint

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: esprintean (eta, onartuz gero, esprinta jo ).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-24): sartzekoa da.

esprinta jo
du ad.-lok. Esprintari ekin. Behar zen mementoan, behar zen lekuan jo zuen esprinta txirrindulariak; eskuinetik atera zitzaion erbia bezala.
esprintatu, esprinta/esprintatu, esprintatzen
du ad. Lasterketetan, abiadurarik handienean laster egin, bereziki helmugara heltzean. (nor osagarririk gabe). Baina Valverdek, lasterketaren azken unean, esprintatu eta bigarren amaitu zuen.

Aztergaia: esprintatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "esprintatu".

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

esprinta, esprintatzen.

Sinonimoa(k)

sinonimo gisa edo, esprinta jo ere egokia izan liteke, lantaldearen ustez (hots, uste hutsean, ez baita inongo erabileratan oinarritzen).

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad. (nor kasurik gabea).

esprintean
adb. Lasterketez mintzatuz, abiadura handienean, bereziki helmugara heltzean. Korrika bizian ekin zion, berrogei metro esprintean. Lehenago hasi da esprintean, eta ezin izan diot aurrea hartu.
Loturak

Aztergaia: esprintean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "esprintean".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

esprint sarrerari dagokion azpisarrera.

esprinter
iz. Esprintean trebea den lasterkaria. Esprinter ona. Gaurko etapa aproposa da esprinterrak zigortzeko, helmuga aldats gora baita.

Aztergaia: esprinter

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "esprinter".

esprontzedar
1 adj. Esprontzedakoa, Esprontzedari dagokiona.
2 iz. Esprontzedako herritarra.
espuela
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, espuela-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ezproi].

Aztergaia: espuela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh14 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

espuela iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, espuela-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ezproi].

espuela 12 (asko dira ‘azken trago’ adierakoak); ezproi 34.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

espuela 3 (‘azken trago’ adierakoak); ezproi 42.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. ezproi.

espuntxet
iz. zub. Eskuila.

Aztergaia: espuntxet

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

eskuila.

essonnetar
1 adj. Essonnekoa, Essonneri dagokiona.
2 iz. Essonneko herritarra.
establezimendu
iz. Merkataritza-saltokia edo lokala. Ik. denda; saltegi. Kontsumitzaileen elkarteek zigorrak, isunak, establezimenduak ixtea eta antzeko neurriak har daitezen eskatu dute. Gabonetako erakusleihoen lehiaketa egingo dute herriko merkataritza-establezimendu guztien artean.

Aztergaia: establezimendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:08 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

establimendu (eta -tü) 7, IE-Zu (Lg II 2 aldiz testuinguru berean: "Sakramendu Sainduaren establimendua"; Mercy: "Holako establimentü bat [Konfraria debota bat] Mariaren uhuretan hanitz balius datiala"; Jaur: "Aldareko sakramendu Sainduaren establitzeaz (tít.) [...] Establimendu misteriozko hortan iragaiten diren gauza guziak"; Gy 2: "establimendu zoin nahi / Bethi dathor berant eta dirau guti", "Menaieria da establimendu handi bat [...] zeinetan hazten eta arthatzen baitire, munduko [...] animale arraro eta salbaienak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

establezimendu (eta -mentu 1, industri e., merkatal e., osasun-e., turismo-e.) EB 91: J.M. Urkia 2, UZEI 2, Biztanleria 1987 4, KontuEkon 1983 2, Gipuzkoako Ekonomia, MerkatalEZ 1987 24, EUEstat 1988 9, Industri kontuak 1985 6, KontsumHeziketa 1986, J. Zabaleta, BEO 1990 7, EHAA 1988 eta 1989, Ospitalez 1987 3, GAO 1990, P. Iztueta, Eustat 7, BAO 1994 14, Merkatal Sektoreko Kontuak 4 // Testuinguru batzuk: J.M. Urkia: "Bainan Arruti Doktoreak esaten du, merkatalgoa erori eta establezimendu honen egoera ekonomikoa larri jartzen dela"; Biztanleria 1987: "laneko ordutegi, establezimenduko eta kategoria profesionaleko aintzinatasun, biztanleria iharduera ez-laboraldun, etab.i buruz"; Biztanleria 1987: "Alde batera uzten dira, beraz, establezimendu kolektiboetan dagoen biztanleria eta pasadizokoak"; Gipuzkoako Ekonomia: "Urtea bere osotasunean hartuta, prezioen gehikuntzak, batezbeste establezimenduen %47 garbi batean izan zuen erasana"; KontuEkon 1983: "Alabaina, nekez jarrai dakioke aholku horri praktikan, zeren eta, benetako unitatea, jeneralean, bertan hainbat iharduera batera ematen diren establezimendua bait da"; KontuEkon 1983: "Horregatik, praktika arrunta izan ohi da establezimenduaren iharduera guztia bere iharduera nagusiari esleitzea"; UZEI: "Lan egiten duzuneko enpresa, establezimendu edo lantokiaren aktibitatea"; EUEstat 1988: "Gehienetan establezimendu batek lokal bat okupatzen du eta salbuespenak ondoko kasu hauei dagozkie: - Establezimendu batek lokal bat baino gehiago okupa dezake bata bestearengangik hurbil daudenean eta horietako batean edo batzuetan establezimendu nagusi baten iharduera lagungarriak bakarrik egiten direnean"; Industri kontuak 1985: "Funtsezko lau parte bereizten dira liburu honetan: metodologia, establezimenduen eta industri enpleguaren egitura"; Industri kontuak 1985: "establezimenduen tamainari jarraiki, horietan okupatutako pertsonen kopuruaren arabera..."; J. Zabaleta: "tabernek eta jatetxeek hartzen dute udaleko establezimenduen portzentaiarik handiena"; KontsumHeziketa 1986: "hori ez da ezjakinak direlako (...) ezta behar adinako informaziorik ematen ez duten establezimenduetan erosten"; MerkatalEZ 1987: "Hemen aurkezten den liburu honek establezimenduaren eta merkatariaren ezaugarri behinenak jasotzen ditu"; MerkatalEZ 1987: "Establezimenduen-kop., iharduera-adarrei eta lurraldeei jarraiki"; Ospitalez 1987: "zentruak, establezimendu-motari jarraiki"; BEO 1990: "...kokamendu, distantzia, ezaugarri eta establezimendu motei buruzko erizpideak barne hartuko dituzten orientazio modura"; "Udal Administrazioaren zentro edo establezimendu guztietan"; EHAA 1988: "Titulareak Nekazaritza eta Arrantzu Sailaren lankide izango dira establezimenduak bere onean iraun dezan"; GAO 1990: "Bulegoen Erabilera: Industri establezimendu bakoitzaren despatxu eta bulego propioak onartzen dira"; Merkatal sektoreko kontuak: "EUSTATek egin zuen merkatal establezimenduen zentsuari esker, merkatal sektorearen oinarrizko egitura xehe-xehe aztertu ahal izan zen, bide batez ikertuz honako alderdiok ere: establezimenduen kopurua eta tipologia"; P. Iztueta: "Hauek onartzean, Pestolazzik nahi zuena zen auzo-eskolak, umezurztegiak, klase pobre eta baztertuen establezimentuak zuzentzeko maisuak formatzea"; BAO 1994: "Mota guztietako jangai eta edarien txikizkako merkataritza, saltzailedun establezimenduetan"; BAO 1994: "661. taldean eta 662.1. epigrafean zehaztu izan diren establezimenduak ez besteetako elikadura eta edarigai mota guztien txikizkako merkataritza"

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

establezimendu : DFrec 1 (denda), AB38 1 ('establecimiento' itzulia), AB50 18 (hauetan janari-e. 2, merkatal(-)establezimendu 4), HiztEn (1 enpresa komertziala eta industriala; 2 kolonia bat sortzea; eta AS: establezimendu publiko), Euskalterm 62 ('establecimiento' itzuliak) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu ap. EurItune, AdminMila, LurraldeAntol, HezkAdmin // es establecimiento formaren ordainak: AgAld: 1 saltoki, merkataldegi, denda, tegi; 2 creación, constitución: erakunde, erakundetza, ezarketa // EurItune-an jasotako adib. batzuk: 382: es establecimiento de una política común: eu: politika bateratua bideratzea: fr l'instauration d'une politique commune: en: the adoption of a common policy // 34: es: nuevas actividades necesarias para el progresivo establecimiento del mercado común: eu: merkatu bateratua mailaka finkatzeko behar diren ekintza berriak: fr: activités nouvelles appelées par l'établissement progressif du marché commun: en: fresh activities called for by the progressive establishment of the common market // 387: es: que las ventajas concedidas en el presente Tratado son parte integrante del establecimiento de la Comunidad: eu: itune honetan emandako onurak Elkartearen sorreraren osagarri gertatzen direla: fr: que les avantages consentis dans le présent Traité font partie intégrante de l'établissement de la Communauté: en: that the advantages accorded under this Treaty from an integral part of the establishment of the Community // 52: es: el establecimiento de multas y multas coercitivas: eu: isunak eta diru-zigorrak ezartzea: fr: l'institution d'amendes et d'astreintes: en: making provision for fines and penalty payments // AdminEL: 1 tegi, etxe, establecimiento comercial: saltegi, etab.; 2 ezartze, ezarketa // HezkAdmin: 1 ezarpen, finkapen; 2 denda, saltoki // LurraldeAntol: 1 tegi, merkataritza-tegi, etab.; 2 jartze, zehazte, etab. // AdminMila: saltoki, saltegi.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

establimendu : EuskHizt (1 ezartzea; 2 etxea); establezimendu : HiruMila (1 establecimiento; 2 tienda, lugar de venta), ElhHizt (1 establecimiento, empresa o local; 2 establecimiento, colonia) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal establecimiento / établissement formen ordainak: HiruMila: 1 ezarpen, ezarketa, etab.; 2 etxe, tegi, -toki, -gu, establezimendu; 3 denda, saltoki, establezimendu // ElhHizt: 1 ezarpen, ezartze, jartze; 2 sortze, sorkuntza, eratze, eraketa; irekitze, zabaltze; 3 finkatze; 4 establezimendu (oro har) / (zenbait hitzi loturik) -tegi, -etxe; 5 establezimendu (kolonia-mota) // Casve FE: etxe, -tegi // HaizeG FB: etxe, toki; balnéaire: ur-etxe // T-L LBF: maison: etxe; magasin: saltegi, sal-etxe; exploitation: lantegi // PMuj DCV: 1 ordenanza, ley: lege, agindu, manu; 2 erección, fundación: sortze, ezartze, astapen, etab.; 3 lugar de, casa de: etxe, -tegi, -gu, -toki; 4 tienda: denda, saltoki // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Azkue Aurkibidea.

LBeh (2011-03-03): establezimendu 30 ager.: Mikel Garcia (“Oscar Iglesias zapatariaren establezimenduan”), Saioa Labaka (“Akordioaren Plan Estrategikoaren sektoreetako batzuk dira establezimendu komertzialak eta lan mundua euskalduntzea”), Edorta Agirre (“osagarriak ere saltzen ditu establezimendu mota horrek”), EiTB.com 27 (adib.: “zaleek hiru establezimendu dituzte irekita Donostian”, “bertako establezimendu gehienak itxita egon ziren bada ezpada ere”, “Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-turismoko establezimenduetan”, “Arabako establezimendu hauetan”, “hainbat lege murrizpen deuseztea eskatu ditu establezimenduak ezartzeko”, “establezimendu komertzialak”, “nekazalturismoko establezimenduetan”, “Frantziak 186.000 ostalaritza establezimendu ditu”, “lan-baldintzak hobetu eta establezimenduak berritzeko helburuz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: establezimendu 53: Berria 5 (“Erretzea galarazita dagoen toki edo establezimenduetan erretzeko tokiak egokitzea”), Iñaki Iñurrieta 32 (adib.: “Alabaina, Establezimenduak ez ziren eman jaunen onespenez”, “Nik uste dut pixkanaka egin zela, eta jaurerriz jaurerri hedatu zela, jaunek epaitzeko ohitura zaharrari uko egin ahala, eta San Luisen Establezimenduak obratik hartutakoa hobetu ahala”, “Erregeren Establezimenduen arabera”, “San Luisen Establezimenduak izenaz daukagun kodea inoiz ez zen egin erresuma guztiaren lege izateko, nahiz eta hala esaten den kodearen hitzaurrean”, “Zer da, beraz, San Luisen Establezimenduak izeneko bilduma hori?, “Hirugarren dinastiaren hasieran .377, erregeek agiri partikularrak eman zituzten, bai eta orokorrak ere, lehenago azaldu dudan bezala; halakoak dira Felipe Augustoren Establezimenduak eta San Luisek egin zituenak”), Edorta Agirre 8 (adib.: “Horrek ez du esan nahi establezimendu horietan, beren etiketa homologatu eta guzti, salduko diren elikagai garesti-garestiak zuzenak izango direnik”, “Establezimendu mota hau auzoko denda txikia eta supermerkatuaren artean zangalatrau doa, bistan da”), Joseba Urteaga 2 (“Ez nuen Paris ezagutzen, kale haren izenak bitxi-denda bat zekarkidan burura, Cardinet Establezimendua, zeinaren publizitatea egunero entzuten baitzen irratian”, “Dordoina ibaiak hiria zeharkatzen du eta establezimendu termal bat dago”), Matias Mujika 2 (“Kargua eman zidaten andre Lukatxevskiren establezimendua bijilatzeko, garai hartan establezimendu ospetsua, non ofizialek ohitura zuten gauerdi ondoan elkartzeko”), Oskar Arana 1 (“Nik ere horrelaxe hitz egin nahi dut", esan zidan goiz batez, establezimenduren baten ate irekiaren ondotik igaro ginelarik”), Iñaki Mendiguren 1 (“militar establezimenduen nahigabeko azpiproduktu bezala sortzeaz gain, kolonia zibilak berez helburu gisa ere ezarri ziren”), Bego Montorio 1 (“bai eta edozein departamentu edo establezimendu publikotan”), Iban Zaldua 1 (“Turisten elikatze bizkorrerako dauden ehundaka establezimenduen artean bat gehiago”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Establezimendu: Establecimiento".

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

baldintza minimoa betetzen du, eta administrazioan beharrezkoa dirudi, artxilexema gisa; arrunki eta normalean, hobestekoak dira denda, saltoki, jatetxe bezalakoak.

Mailegu onartzekoa da

onartzekoa da, horren premia baitago hainbat kasutan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: lantaldearekin ados. Egia da, zenbait kasutan ez dela establezimendu hori behar (adibidez, establecimiento penitenciario espetxea besterik ez da). Baina, beharrezkoa denerako, zerrendan egon behar da.

 - [E116]: Ohar batzuk, hala ere: a) askotan erabili da, eta beharrezkoa izan daiteke... Baina "hedamen arriskutsukoa" izan daiteke, eta ez dakit nola muga dezakegun noiz erabili eta noiz ez b) Ez dut uste orain arte eman dugunik "(denda, saltoki, jatetxe bezalakoen artxilexema)" moduko azalpenik; c) Formari dagokionez, -nd- erabili da ia beti, eta horrela jaso beharko da, nahiz hemengoa ez den -mendu atzizki emankorra (hiztegi honetan ez dago establezitu aditzik). Zuek ikusi, hala ere, nahiz beldur naizen batzuek barra-barra erabiltzen hasiko ez ote diren.

 - Erabakia: (2009-01-30) ez aipatu eta zuzenbideko taldeari pasatu.

estadio
1 iz. Luzera-neurria, erromatar miliaren zortzirena. Jerusalemdik hirurogei estadioko bidean dagoen Emaus izeneko herritxoan.
2 iz. Kirolak egiteko prestatua den barruti handi harmailaz inguratua. Partida bertan behera geratu da, jendez lepo zegoen estadioan. Berlingo Olinpiar Estadioan jokatuko dute. Maracanako estadioa.

Aztergaia: estadio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

PUrib: "estadio (E) / stadium". / EEgunk: "estadio, estadio olinpikoa".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 (luzera-neurria). 2 (kirolak egiteko barrutia).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

estai
1 iz. Solairua.
2 iz. geol. Kronoestratigrafiako oinarrizko unitatea, geologiako adinari dagokiona.

Aztergaia: estai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. solairu.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. solairu

Idazkera egokia eskaintzen du

OEHko datuen arabera, ez du -a organikorik (salbu Lafitteren adib. batean)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "estaia [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

estakuru
1 iz. Akatsa. Arotzak dena gaizki egin eta zurak du estakurua!
2 iz. Aitzakia. Ik. desenkusa. Estakuru bila. Zahartu direlako estakuruan. Aita-amen bistatik urrun bizi ardien estakuruan. Ez du estakururik. Estakurutzat emanez, euskara ez dela deusetako.

Aztergaia: estakuru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
estakuruka
adb. Estakurutzat emanez. Ez zuen karga onartu nahi, estakuruka atuna ez zela aski hormatua.

Aztergaia: estakuruka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

estalagmita
iz. geol. Leizeetako zoruan sortzen den kareharrizko zutabe modukoa. Estalaktitaz eta estalagmitaz beteriko kobazuloa. Sortzen hasi berri den estalagmita bateko lehen tanta bezain baikorra.

Aztergaia: estalagmita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper