50535 emaitza bilaketarentzat - [17451 - 17500] bistaratzen.

estatu
1 iz. Unitate politiko beregaina eta burujabea den nazioa, nazio zatia edo nazio multzoa; unitate horretan aginpidea gauzatzen duten erakundeen multzoa. Europako estatuak. Eireko Estatu Askea. Estatu arteko harremanak. Estatua eta nazioa. Elizaren eta estatuaren bereizketa. Botere handia dute, eta estatuaren aurrekontuaren zati handi bat haien esku dago. Hala izan da estatu-arazo guztietan. Estatuarenak diren eskoletan. Estatu mailako batzarra. Ameriketako Estatu Batuak.
2 iz. Frantziako Iraultza aurreko gizarte mailetako bakoitza. Hiru estatuak: apaizak, aitoren semeak eta herri xehea. Zuberoako hirugarren estatuko sindiko hautatu zuten.
3 iz. zah. edo beh. Egoera. Estatu txarrean zen.

Aztergaia: estatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa gehituz: Estatu Batuak, estatu-nazioa; eta AS gisa (sarrera honetan nahiz kolpe sarreran): estatu-kolpe .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "eta estatua. Esate baterako: plazaren erdian eraikitako estatua ederra". (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Adibideen artean gehitzekoa zuzenbideko estatu .

 - [E116]: a) kolpe sarreran aipa daiteke estatu-kolpe azpisarrera, kolpe izenaren adiera jakin bati dagokionez; baina hemen ere aipa daiteke, formaren aldetik (ahal dela, holakoetan. sarrera bietan jaso behar baitira holakoak); b) ongi iruditzen zait adibide berria gehitzeko E210ren proposamena (-a mugatzaile eta guzti emango dugu, gainerako adibideak bezala: zuzenbideko estatua).

 - Erabakia: (2009-01-30) ok, baina zuzenbide estatua. eta AS: estatu-kolpe.

estatu idazkari, estatu-idazkari
1 iz. Zenbait herrialdetan, agintari politikoa, herrialdeko sistemaren arabera, ministerio baten buru edo ministerio baten atal baten buru dena. Espainiako kirol estatu idazkariak ohartarazi zuen azken urteotan nabarmen ugaritu direla legez kanpoko dopin gaiak. Hala jakinarazi zuen Londresko Ipar Irlandarako estatu idazkariak.
2 iz. Ameriketako Estatu Batuetan eta Vatikanoan, Atzerri Arazoetako ministroa. Bush eta Colin Powell estatu idazkaria izan dira Ekialde Hurbilean.

Aztergaia: estatu-idazkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): estatu-idazkari 61: EiTB 60 (adib.: “Asteartean adostu zuten prozesu hori Hillary Clinton AEBetako estatu-idazkariaren babesarekin”), Argia (“Ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula, ekar dezagun gogora Defentsako aurreko estatu-idazkariak, Constantino Mendezek, kargua uzterakoan esan zuena”); estatu idazkari 503: Consumer, Berria 317, EiTB 176, Argia 9.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: estatu(-)idazkari 4: Berria, Ander Irizar 3 (“Lajosek musu eman zion masail banatan, eta gero estatu-idazkari baten eskutitza atera zuen paper-zorrotik”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: kolegio 1. Zenbait erakunde katolikoren izena. Angelo Sodano Vatikanoko Estatu idazkaria izango da aurrerantzean kardinalen kolegioko dekanoa. Apezpikuen kolegioa bihar bilduko da.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es secretario de Estado / fr secréetaire d’État: Elhuyar: estatu-idazkari / Nolaerran: estatu idazkari / Zehazki: Estatu Idazkari / Labayru: estatu-idazkari, estatuako idazkari / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta hedatua dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa estatu sarreran.

estatu kolpe, estatu-kolpe
iz. Militar edo matxinatu talde bat estatu baten aginteaz indarrez jabetzea. Estatu kolpeak huts egin zuen. Estatu-kolpearen beldur, herritarrak kalera irten ziren.
estatu kolpea eman, estatu-kolpea eman
du ad.-lok. Pinochetek estatu kolpea eman zuen Txilen, 1973an. Matxinatuek uste zuten estatu-kolpea ematean azkar eskuratuko zutela agintea.

Aztergaia: estatu-kolpea eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

estatua
iz. Izaki bizidun bat osorik irudikatzen duen eskultura-lana. Poseidonen estatua.

Aztergaia: estatua

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
estatuarteko
adj. Hainbat estaturen artean egiten dena, hainbat estaturi edo hainbat estaturen arteko harremanei dagokiena. Estatuarteko goi bilerak. Estatuarteko erakundeak.

Aztergaia: estatuarteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-01-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-06-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu zuzena da, baina zalantzak daude hiztegian jasotzeaz

ik. oharra s.u. laterriarteko: "estatu hobetsiaren gain erakitako estatuarteko dagokio euskara batuari".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: honi ere ez dio inork oharrik egin, baina lantaldeak zalantzazkotzat ematen zuenez (F), ekarri dut eztabaidara; formak ez du aitzakiarik (nahiz zalantzak izan ditzakegun osaera honetako zein jasoko dugun hiztegian mugatzeko orduan), eta beste azalpenik gabe onartzea proposatzen dut: "estatuarteko".

 - Erabakia: (2009-01-30) ok.

estatubatuar
1 adj. Ameriketako Estatu Batuetakoa, Ameriketako Estatu Batuei dagokiena. Estatubatuar soldaduak.
2 iz. Ameriketako Estatu Batuetako herritarra.

Aztergaia: estatubatuar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Soziologia (“Muga estatubatuarra”, “hezkuntza estatubatuarra”), F. Rius (“konpainia estatu batuar batek mundu guztian barrena banatu zuen”), Berrietan 1999 (“jazz estatubatuarra”), M.A. Elustondo (“estatubatuar gizartea”), Emakumeak eta feminismoa (“estatubatuar emakumearen isolamendua”), Egunk (“aktore estatubatuarra”), KultUrtekaria (“irlandar jatorriko estatubatuarra”), P. Sudupe (“hiritartasun estatubatuarra”, “gobernadore estatubatuarrak”), Egunk 1994 (“dantzari estatubatuarrak”, “judu estatubatuarrak”), J. Lartategi (“irakurle estatubatuarrak”), Elexp Krabelina (“yuppi estatubatuarrak”).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: bi hitzetan?

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): otsaileko bileran elkartuta idaztea erabaki zen.

estatuburu
iz. Estatu baten burua. Europar Batasuneko estatuburuen bilera.

Aztergaia: estatuburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
estatus
1 iz. Pertsona batek gizartean edo gizatalde batean duen lekua; pertsona batek, beste pertsona batzuekiko, egitura jakin baten barnean duen egoera. Bertsolaritzan sortzailea, artista, pertsona arrunta da: ez du estatus sozial edo ekonomiko berezirik. Zuhurtzia horri esker, estatus berezia zuen erakundean.
2 iz. (Gauzez mintzatuz). Kultura zientifikoak gure gizartean duen estatusa ez da zalantzan jartzen. Asko dira gainbeheraren arrazoiak; euskarak gizartean duen estatusa, denetan oinarrizkoena.

Aztergaia: estatus

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

PUrib: "estatus (E) / status" / EEgunk: "estatus († status)".

Informazio osagarria
Maileguaren beste forma, gaizki edo erdizka egokituaren ordez

Ik. status.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

est-/st-; -us: latinetiko berriok osorik mailegatu dira pasaldi arautuan (cf. campus, corpus).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: Uste dut anitzez ere egokiagoa den estatus hautatzea. Gutxienez, nire ustez, ezin da inola ere baztertu. Hasteko, garai batean status eta estatus, biak¸erabili baldin baziren ere, estatus da egungo egile gehien-gehienek erabiltzen dutena. Hori da prentsan ere gehien erabiltzen dena, diferentzia handiarekin gainera. Eta egia bada ere jatorrizko hitzaren ortografiatik urruntzen dela, euskararen fonologiak hori da eskatzen duena, hori da hitz naturala euskaraz. Zer egingo diogu, bada, espainolarekin bat baldin badator puntu honetan? Hasierako st biziki arrotza da euskaraz, non ez den hitz tekniko bat. Eta orduan ere bi aldiz pentsatu beharko genuke hitza onartu aitzinetik. Hizkuntzek beti egokitzen dituzte mailegu arrotzak beren fonologia sistemara, et ahori da euskarak ere egin behar duena, nahiz batzuek pentsa dezaketen hau egitean hizkuntza apalesten dugula, eta ez diogula behar duen tornu landua ematen. Pentsa dezagun "standard* e. estandar" onartu dugula dagoeneko, lehenbiziko itzulian. Euskararen erabiltzaileak ezin ditugu zoratu eta zigortu hitz bakoitzarekin, eta irizpide garbiak behar ditugu erabili: arrazoi nahikorik ez bada, hitz arruntekin, eta benetan hitz arrunta da hau, erditu baino maizago idazten dena egungo euskaran. Horregatik ezin da inolaz ere baztertu. Lerroa alderantziz jarriko nuke nik. Dena den, ikusi "eskuter" eta "eslalon" hitzetan erabaki genuena (ez aipatzea, nahiz hitz hau asko zere gehiago erabiltzen den).

 - Erabakia: (2009-01-30) estatus.

estatutu
1 iz. Autonomia estatutua. Estatutuaren erreforma eskatzeko, manifestazio jendetsua egin zuten Bartzelonan" eta "Urriaren 25ean Estatutuari buruzko erreferendumean botoa emateko aukera izan zuten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleek.
2 iz. Batez ere pl. Araudia. Elkartearen estatutuak.

Aztergaia: estatutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06
estatutupeko
adj. Langile publikoez mintzatuz, estatutu edo araudi berezi baten araberako lan hitzarmena duena. Lan-kontratupeko langileen, estatutupeko langileen eta estatutupekoak ez diren Gizarte Segurantzako langileen ordainsariak.
Loturak
estazio
1 iz. Lurraren edo beste argizagi baten orbitan jartzeko diseinaturiko espazio ontzia, espazioa aztertzeko edo espazioari buruzko azterketa zientifikoak egiteko erabiltzen dena. Nazioarteko Espazio Estaziorako bidean da Soyuz-4 espazio ontzia. Sergei Krikaliov errusiar astronauta Mir estazioan zegoen Sobietar Batasuna desegin zenean.
2 iz. Irrati igorgailua. Irrati estazioa.
3 iz. Zenbait jarduera egiteko bereziki prestaturiko gunea edo instalazioen multzoa. Estazio meteorologikoak.
4 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, estazio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, bestelako adieretan geltoki, egonaldi, urtaro eta abar erabiltzea gomendatzen du].

Aztergaia: estazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh1548 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

estazio (eta -zione 7, -ziño 26, -zinoi 2) 54 aldiz ageri da: a) 'irratia' adierako 2 (SM Zirik); b) 'geltokia' adierako 19: B 5 (Enb; Bilbao IpuiB 3; SM Zirik), G 13 (Zab Gabon; A Ardi azalpen bezala; Iraola; Urruz Zer erabilera markatuan; Or 4; Tx B II; Alz Bern; Uzt Sas 2; Salav), EB 1 (MEIG); c) 'Sakramentu Santuari egiten zaion otoitza' adierako 7: B 5 (Añ 3; fB Ic III; Astar II), G 1 (Cb), IE 1 (Mdg) eta OEH argitaratuan gainera: ZBulda ("[Egiten da] estazino Erroman bisitaubagaz bost altarak, bost elisetan"), CrIc ("Induljenzia irabazteko esketan jakuzan erregu, eleisako estazione, limosna"), Ayerb EEs 1917 ("Errosarioa errezatu, estazioak ere esan"); d) 'urtaroa' adierako IE 6 (JesBih 5; Mdg); e) 'egoera' adierako 1 (Cb Eg II); f) 'geldialdia; gurutze-bideko egonaldia' adierako 19 (Cb 3; Añ EL1 16). // Testuinguruak: a) SM Zirik: "'Philips' radio bat eman zetsan [...] asi ziran estaziño bat ipiñi ta bestia ipiñi"; "Naiz estaziño batian ipiñi ta naiz bestian ipiñi, beti prantsez joten dau"; b) Enb: "Itxas-aldian bada portu-eskiñetan, Osterantzean barriz, estaziñoetan"; Bilbao IpuiB: "Eldu zoazen estaziñora, asi zoazen trenetik jetxiten"; SM Zirik: "Eibarko estaziñuan gertau zan"; Zab Gabon: "zortziretan omen dator azkeneko trena, eta estaziotik etxera ez ditu bi ordu igaroko"; A Ardi: "Urrengo goizean zortzi ta erdiak-aldean gelunera (estaziora) iritsita"; Iraola: "Donostiyako estaziyora allegatu nintzanian..."; Urruz Zer: "Zumarragako geltoki edo estazioan gutxigatik etzioten eman Burdeoserako txartel edo billetea"; Or: "erri ontako estazioari su ematea zijoala"; Tx B II: "estaziyotik Ormaiztegira Ezkiyo non dan galdian"; Alz Bern: "Pilemon irixteko ordurako estaziyuan egon"; Uzt Sas: "Errenteriko estaziora bajatzen zuten trenian"; Salav: "gero emendik estaziora; emen trenean sartu eta danok kantari ta bullan Pamplonara"; MEIG: "Nahiz trenean nahiz estazioetan"; c) Añ: "Emen errezetan da Sakramentu Santuaren estaziñoa "; fB Ic III: "Egin aparteko erregubak zerubari, (...) edo santuren bati bederatzi eguneko meza entzutia, estazinoia..."; Astar II: "Irugarren moduba da, errezetia errosarijua, estazinoia, edo beste debozinoeren bat"; Cb: "Erromako estazio santuak ibilli"; Mdg: "Egun karta konen eskribitiagatik egin dud estazione bat txikiago elizan"; d) JesBih 5: "Misale erromanoak estazione diferentak markatzen dituen egunetan [...] Gaizuman. [...] Bazkoz. [...] Jondone Salbatorez"; Mdg: "urteko laur estazioniak, dra, negiua, bedatsia, uda, urrieta"; e) Cb Eg II: "Infernuko animen leku, egoera ta estazioa ikusi dezu"; f) Cb: "Emen, nere anima, estazio bat dagigun: begira zure gorputza lurpean, ta nolakoa gelditzen dan"; Añ EL1: "Kalbarioko Estaziño, edo Geraldi Santuak ibiltea".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

estazio (eta -ziño 5) 39 aldiz jaso da; a) 'jarduera baten instalazio-multzoa' adierako 15, EB (K. Navarro; Garraioa 3; OinEntz/1, 3 eta 5 6; Meteorologia; J. Agirre; A. Perez; EHAA 1992; Deia 1988); b) 'geltokia' adierako 17: B 3 (J.A. Goiria; I. Zubiri 2), G 5 (Vill; PEBiz; A. Zavala; F. Portu; J. Azpiroz), EB 9 (HizkLiter; HizkLiter/BBB/1; J. Urrujulegi; A.M. Abate; R. Saizarbitoria; M. Zarate; BAtx AstH; Ihintza 1990; J.M. Elexpuru); c) 'Sakramentu Santuari egiten zaion otoitza' adierako G 4 (J.A. Ugarte 3; Inza); d) 'egonaldia' adierako G 1 (LzM); estazionamendu EB 1 (BEO 1990); estazionario EB 1 (Kimikako Problemak). // Testuinguruak: a) K. Navarro: "Arazketa estazioek garbitzen dute ur geza"; Garraioa: "Untzia estazio batetatik gertuago badago bestetik baino, lehen estaziotik datorren seinalea segundu zati bat lehenago iritsiko zaio bigarrengokoa baino"; OinEntz/1, 3 eta 5: "Ostondoko estazio espazilak"; "Estazio hartzaile / ikus Telegrafoa // Estazio transmisore / ikus Telegrafoa"; "Estazio emisorea bilatzeko kondentsagailu aldagarria alde batera edo bestera poliki-poliki jiratzea aski da"; "Irratifaroak, zenbait seinale igortzen duten irrati estazioak edo tokigune jakinekoak dira"; Meteorologia: "Estazio (...) nabigaziorako abisuak igortzen dira dagozkien iragarpenekin"; J. Agirre: "Leku horretan badira, halaber, aztarna arkeologikoak, Iparraldeko Aralarreko estazioari dagozkionak"; A. Perez: "Horretarako arazketa-estazioak erabili behar dira gai kaltegarriak kentzeko"; EHAA 1992: "Enagas Banatze Estaziotik bihar-etzi egingo den ERM-ra"; Deia 1988: "egitarauak aukera ezinhobeak eskaintzen ditu eskian aritzeko bertako zein atzerriko estazioetan"; b) J.A. Goiria: "24'n Rossio geltoki-estaziñora eroan eben"; I. Zubiri: "zure deia artu nebanean, Iruiña'tik Gasteiz'erako estaziñora joan nintzan"; Vill: "estazioa Agredan"; PEBiz: "Garai artan Billabonan etzan estaziorik izango"; A. Zavala: "Bilbao'ko Atxuri'ko estazioa"; F. Portu: "Irun eta Endayako Estazioak"; J. Azpiroz: "... Nik: - Estazioan. Arek orduan: - Esaiozu jefeari jartzeko"; HizkLiter: "Durkheimgo estazioan aurkitzen da"; HizkLiter/BBB/1: "Testu zati honen amaieran lotzen dira pertsonaia eta estazioa"; J. Urrujulegi: "abandonatzen dute Donostia Norteko estaziotik"; A.M. Abate: "Donostiako erdigunean, portua eta Estazioa hartu gabe"; R. Saizarbitoria: "estazioan uzten ninduen eta mutua bizikletan ateratzen zitzaidan bila"; M. Zarate: "Simon du izena Ekidazuko estazioko jefeak"; BAtx AstH: "tren dotore dotore bat ailegatzen zen herriko estaziora"; Ihintza 1990: "Estazioko kantinan bazkaldu genuen"; J.M. Elexpuru: "Estaziorantz abiatu naiz bizikletari ongi etorria egitera"); c) J.A. Ugarte: "geroztik Aita Santu Alejandro VI.ak Franziskanoai konzeditu zien estazio ori non nai errezatu ta irabazteko pribilejioa"; "Franziskanoen estazioaren induljenzi, ugari ta aundiak"; Inza: "Erromako Estaziotako induljentziak bere egunetan irabazten dira eliza bat edo elizatxo baten ikustaldia egiñez"; d) LzM: "Aita gurea eta gañeracoac, lenbizico estazioan bezela"; estazionamendu (BEO 1990: "estazionamenduak eta eraikuntzei atxekitako guneak"); estazionario (Kimikako Problemak: "erreakzio konplexuaren (globalaren) abiadura-legea determinatzeko egoera estazionarioaren hurbilketa aplika dezakegu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estazio : DFrec 2 ('geltokia'), AB38 3 ('estación' itzuliak), AB50 12 ('estación' itzuliak; hauetan estazio biologiko 1: estación biológica; ponpaketa estazio 2: estación de bombeo), HiztEn ('iharduera bat egiteko bereziki prestatutako ingurune edo instalazio-multzoa', eta adibideetan: eski-estazio eta estazio meteorologiko), Euskalterm 60 (hauetan, autobus-e., e. meteologiko, e. klimatologiko, irratihaize-zundazko e., kostako e., turismoko e., zerbitzu-e. gasolinadun, etab.); estazional : Euskalterm 2 (egitura estazionalarekiko serie: serie con estructura estacional; izaera estazionaleko serieak: series con carácter estacional); estazionario : AB38 3 (estacionario), Euskalterm (estacionario); estazionatu : DFrec 1 // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

estazio : EuskHizt (1 geraldia; 2 geltokia), HiruMila (estación eta adibide gisa: frutagintzako estazio; estación de fruticultura), ElhHizt (estación; conjunto de instalaciones); estazionario : HiruMila (Zientz.; estacionario) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE eta EG/CE, Lur EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

estazio 1 iz. Lurraren edo beste argizagi baten orbitan jartzeko diseinaturiko espazio ontzia, espazioa aztertzeko edo espazioari buruzko azterketa zientifikoak egiteko erabiltzen dena. Nazioarteko Espazio Estaziorako bidean da Soyuz-4 espazio ontzia. Sergei Krikaliov errusiar astronauta Mir estazioan zegoen Sobietar Batasuna desegin zenean. 2 iz. Irrati igorgailua. Irrati estazioa. 3 iz. Zenbait jarduera egiteko bereziki prestaturiko gunea edo instalazioen multzoa. Estazio meteorologikoak. 4 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, estazio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, bestelako adieretan geltoki, egonaldi, urtaro eta abar erabiltzea gomendatzen du].

estazio 1384.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

estazio 366.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBak hurrengorako utzia.

Zerrenda osagarriak

Prestas: 27 lek. (B 1 / G 26).

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta adiera argituz onartzekoa

ez da onartzekoa 'geltokia', 'egonaldia', 'urtaroa' adieretan; bai, ordea, beste batzuetan (cf. espaziokoa, irratikoa, etab.)

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Forma onartua da hiru adieratan, eta azkenekoan bildutakoetan debekatzea egokia da.

Informazio lexikografikoa
Forma batek ez d(it)uen adiera(k)

ez da onartzekoa 'geltoki', 'egonaldi', 'urtaro' adieretan; bai, ordea, espaziokoa edo "eski-estazioa" bezalakoetakoa

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "azken orduko erdarako horren lekuan bada egotegi ere" (1995-01-25)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: gorago aztertzekoa dugu egontegi forma (eta kontuan izango dugu hango erabakia); eta bat nator E208rekin, "eremuak ongi finkatu" beharraz, baina zaila iruditzen zait. Irtenbide eskasa da, baina hona proposamen bat, hoberik ezean eta abiapuntu gisa: "estazio iz. 1 (espaziokoa, irratikoa). 2 bestelakoetan, erabil geltoki, egonaldi, urtaro".

 - [E208]:  Estazio: espaziala, irratikoa etab.esateko nik neuk behintzat inoiz egotegi erabili izan dut. Edonola ere, hitz bakoitzaren eremuak ongi finkatu beharko genituzke.

 - Erabakia: EBB (1996-09): kendu egin da.

 - Erabakia: (2009-01-30) ok, erantsi eta abar.

esteariko
adj. kim. Ik. azido esteariko.
Azpisarrerak

Aztergaia: esteariko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

azido esteariko azpisarrera proposatu denez, honek ere sarrera beharko du, “adj. Kim.” markarekin soilik bada ere.

esteiari
adj. Dohakabea, zorigaiztokoa. Bekatari esteiariak. Negarretan herrestatu ondoan bizitza esteiari bat.

Aztergaia: esteiari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

dohakabea, erromesa; ezindua.

esteka
1 iz. Lotura. Ez dut geldirik egoteko esteka beharrik. Estekak tinkatu. Estekak hautsirik.
2 iz. inform. Interneteko fitxategien arteko loturak egiteko bidea. Webguneko esteka horretan klik eginez, irudi horren antzeko beste irudi batzuk aurkituko dituzu.
Azpisarrerak

Aztergaia: esteka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: estekan .

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

estekadura
iz. Esteka, lotura. Herritarrak lotzen dituzten estekadura kontaezinak aintzat hartzen badira.

Aztergaia: estekadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
estekailu
iz. g. er. Esteka, lotura.

Aztergaia: estekailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

esteka, lotura.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

estekamendu
iz. Atxikimendua. Lurreko gauzentzat estekamendurik gabe.

Aztergaia: estekamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
estekan
adb. Loturik. Estekan zeukan behia. Oinak eta eskuak estekan eraman zuten espetxera.
Loturak

Aztergaia: estekan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

esteka sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

loturik.

estekarazi, estekaraz, estekarazten
du ad. Estekatzera behartu. Burdinazko ohe baten gainean estekarazi zuen.

Aztergaia: estekarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

estekarazi, estekaraz, estekarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

estekarazi, estekaraz, estekarazten

estekatu, esteka/estekatu, estekatzen
1 du ad. Lotu. Eskuak eta zangoak estekaturik. Uhalez estekatuak. Egur zama bat estekatu zion bizkarrean. Bekatura estekatzen nauen lokarria.
2 zaio ad. Lotu, atxiki. Egon den tokietan itsutuki estekatzen baitzitzaion hango jendeari.

Aztergaia: estekatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

estekatu, esteka(tu), estekatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

esteka, esteka(tu), estekatzen

estekatzaile
adj. Estekatzen duena.

Aztergaia: estekatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
estekiometria
iz. kim. Konposatuetako elementuen proportzio erlatiboen azterketa.

Aztergaia: estekiometria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

estekiometria 3: Zinetika ("Estekiometria errazeko erreakzioekin oso ondo doa metodo hau"), Kimikako Problemak ("Estekiometria. Problema ebatziak"), HezkSaila Batx 1994 ("Erreakzio kimikoak irudikatzea. Estekiometria"); estekiometriko 3, J. Iturbe (adib.: "Hidruro hauk ez dira estekiometrikoak, eta hobe da adsortzioz mintzatzea", "Sarrera-probak hiru atal dauzka eduki doktrinal gisa: lehena, erreakzio kimikoen alde estekiometriko eta energetikoei dagokie").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estekiometria : AB38 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 2; estekiometriko : AB38 2, HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

estekiometria : ElhHizt, HiruMila; estekiometriko : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

estekiometriko
adj. kim. Estekiometriarena, estekiometriari dagokiona. Erreakzio baten koefiziente estekiometrikoak.

Aztergaia: estekiometriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Kim.

estela
iz. art. Pertsona edo gertaera gogoangarri baten oroigarri, lurrean zut jartzen den harroin edo hilarri modukoa, gehienetan harrizkoa, irudiz edo idazkunez hornitua izaten dena. Baditugu lau iturri akitaniera eta akitaniarrak ikertzeko: leku izenak, idazle klasikoak, harrizko estelak eta oraingo mintzaira bat, gaskoia. Disko-formako estelak. Louvre museoko Saien estela.

Aztergaia: estela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1999-03-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2018-10-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

estela 1 (MEIG-NEtx: "Estela batek, bere harri zutiarekin").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

estela EB 7 (UZEI 1: "aipagarrienak dira: Oiartzun-go Andrearriaga hilarria, Markinez-ko erliebea, Arabako Kanpezu-ko harria, Gastiain-go estela, Aibar-ko aldare-harria, etab."; SEIE 6: "Markinez-ko erliebea, Arabako Kanpezu-ko harria, Gastiain-go estela", "Hogeita hiru sarkofago eta zazpi estela daude hilerri honetan", "Hilerrian batean eta bestean barreiaturik lau estela diskoidal dira", "Estela diskoidalak nonahi", "Estelak ez dira oso dotoreak", "Baina kostako zaio inori honenbeste estelekin beste bat topo egitea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estela : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

estela : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal estela / stèle formen ordainak: HiruMila: Meteorol. lorratz, hatz; uhara, untzihatza, hilarria / estela // ElhHizt: 1 estela; 2 lorratz, ubera, uhara // Lur EG/CE: ubela; ildo; hilarri // Lur EF/FE: hilarri // XarHizt: harrixut; gizonarri // Casve FE: harritxüt; harri gizon // HaizeG FB: zutarri, harri-tente; harri-biribil // T-L LBF: tente, harri-tente; harri-gizon // PMuj DCV: tente, arri-tente; arri-gizon // Azkue Aurkibidea: lorratz; ueri (del barco).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

ez dago maileguaren premiarik; cf. hilarri; ubera (edo, hala erabakiko balitz, uhara).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia. Jasotzekoa sarrera gisa Artea markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Art.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Estela: Ene ustez kasu guztietan hilarri, ubera eta uhara ez dira nahiko. Estela luminosa, edo estela de fuego adibidez, nola esango genuke?

 - [E116]: nik ez dakit E208ren galderari erantzuten, baina: a) nik ez jakiteak ez du horixe besterik adierazten, eta bestek izan dezake erantzun egokirik; b) ez da gure egitekoa gaztelaniazko ez-dakit-zer euskaraz nola esaten den erabakitzea; c) euskaraz erabili diren formak dira gure aztergai (erabili izan diren forman eta adieretan, jakina; eta horregatik aipatu ohi ditugu ordain egokiak, halakoak eskura ditugunean); d) lantaldeak bezala, lerroa isiltzea eta kentzea proposatzen dut, ordain posibleak aipatu gabe.

 - Erabakia: (2009-01-30) ok.

estelada
iz. Kataluniako independentziazaleen eta Herrialde Katalanen batasunaren aldekoen bandera, hondo horiaren gainean lau marra horizontal gorri eta, ezkerrean, triangelu baten barnean sartua ageri den izar bat dituena. Udalbatzak aho batez onartu zuen udaletxeko balkoian estelada jartzea.

Aztergaia: estelada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh55 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu estelada formarik.

estelada 55: Argia 11, Berria 16, EiTB 3, Goiena 21, Jakin, Uztarria 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu estelada formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, ezaguna eta sarrera gisa jasotzekoa.

estelar
iz. Pilota-jaialdi bateko partida nagusia. Erremontezaleek puntako partida ikusteko aukera dute gaur, Galarretako jaialdiko estelarrean.

Aztergaia: estelar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh228 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): estelar 102: Berria 62 (adib.: “binakako lau finak, hiru txapel eta estelar ugari“), EiTB 30 (adib.: “Estelarrean berriz, Titin III-Beroiz eta Gonzalez-Lasa III arituko dira nor baino nor gehiago”), DiarioVasco 10 (adib.: “arratsaldeko 19:00etan jokatuko da estelarra”). // (2020): estelar 228 (Berria 165); partida nagusi 209 (Berria 146); ez dugu partida goren aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: estelar 129: Berria 128 (adib.: “Capellan-Zezeaga eta Nagore-Elkorok jokatuko dute estelarra aurretik”), Harkaitz Cano (“Aulkien Historiako une estelarrak”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es estelar / fr stellaire; marquant: Elhuyar: izarretako, izar-; nagusi, goren / Nolaerran: -; aipagarri, ohargarri / Zehazki: izarretako, izar-; goren / Labayru: izarretako, izar-; itzel(ezko), aparta, aparteko, berebiziko, izugarri(zko), nagusi / Adorez5000: izarretako, izar-; nagusi, goren.

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Geroago erabakitzekoa; oraingoz partida nagusi aski izan daiteke.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Badirudi pilota munduan oso hedatua dagoela, partida nagusi formak ez duela lortu ordeztea. Horixe erabiliko da definitzaile gisa.

estenosi
iz. med. Gorputzeko hodi edo zulo baten estutze edo estugunea. Aortaren estenosia.

Aztergaia: estenosi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

est-/st-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Anat.

estentsibo
adj. nekaz. Abeltzaintzako edo nekazaritzako ekoizte sistemez mintzatuz, lur eremu zabaletan egiten dena, hektareako etekin gutxi ateratzen duena. Nekazaritza estentsiboa.

Aztergaia: estentsibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu estentsibo eta intentsibo formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira estentsibo (eta ex- 3) 9: a) 'hedakorra' adierako 7 (I. Irazabalbeitia: "magnitude estentsiboak dira; sistemaren puntu guztietan balio berdina dutela alegia"; UZEI: "Irakurketa estentsiboa [tit]"; U. Larramendi 3, adib.: "Testu luzeen irakurketa azkar samar honi, irakurketa estentsiboa esaten zaio"; J.M. Elorza: "hau ere magnitude estentsiboa da"; Jakin 1981: "extentsiboa: euskara beste gaiak lantzeko erabiliko den uneak"); b) 'nekazaritzako eta abeltzaintzako produkzio-sistemari dagokiona' adierako 2 (Saioka/5: "Tejo-tik beherako lur gehienak nagusi handien eskuetan gelditu zirenez gero, labore lan extentsiboa egin ohi da alde horietan"; Geogr/BBB: "Andaluzia aldean, lantze extentsiboa ematen da"); intentsibo (eta -ns- 1) 24: a) 'trinkoa' adierako 23 (X. Amuriza: "Ez zuen alferrik eman hainbeste urte hipnopedia intensiboan"; J. Sierra: "Askotan, birplanteatu egin da euskalduntze-prozesua, orain askoz ere razionalagoa eta intentsiboagoa izanik"; Jakin 1981 3, adib.: "euskararen erabilkera intentsiboa: euskara bera landuko den uneak"; Gorrak 1981: "nola haur gor sakonak hizkuntzaren lorpen, egituratze eta ahozkatzean atzerapen bat dakarren, eta horregatik oso garaiztik entrenamendu intentsibo batetan jarri behar dela"; UZEI 2, adib.: "Irakurketa intentsiboa: Xehetasun osoz egiten den testu aski laburren irakurketa, erabat ulertuz eta are analizatuz"; P. Mendizabal: "entrenamendua zeinen intentsiboa eta zabala izan den"; U. Larramendi 7, adib.: "Testu baten bidez edukiak ikastea, hiztegi alor batetan praktika intentsiboa egitearen bidez", "guztiek irakurketa mantso eta intentsibora bultzatzen dutenez"; EHAA 1986: "Zainketa Intentsiboetarako Gela"; Habe 1983: "Koordinakundeak ikastaro intentsiboa antolatu du irratigintzaren teknika irakasteko"; X. Letona: "nire lehenengo ikastaro intentsiboa, egunero bost ordu zero mailan"; N. Gonzalez: "Ikasturte honetan Hezkuntza Administrazioak Prestakuntzarako Egitamu Intentsiboaren (PIF/PEI) bidez..."; Egin 1992 2, adib.: "Tai-Chi kurtso intentsibo bat burutuko da Azpeitiko Udal Igerilekuan"); intentsiboki 6 (U. Larramendi 3, J. Sierra, SEIE, Jakin 1981); b) 'nekazaritza...' adierako 2 (Saioka/5: "jendea sakabanatua bizi denez gero, polikultibo intentsiboa erabiltzen dute"; Gipuzkoako gerografia: "Hazkuntza intentsibo tradizionala aprobetxamendu maximora eraman nahirik...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estentsibo : DFrec 8 (produkzio-sistemari dagozkio guztiak, adib.: era estentsiboko abelazkuntzara dedikatzeko), AB38 1 (estensibo: 'extensivo' itzulia), HiztEn (1 Abeltzaintza edo nekazaritzako produkzio-sistema; 2 Fis. Masaren araberako propietatea), Euskalterm 10 (produkzio-sistemari dagozkion 4: abere-hazkuntza e., laborantza e., etab.; 'hedakorra' adierako 6: irakaskuntza i., irakurketa i., etab.); intentsibo : DFrec 7 (produkzio-sistemari dagozkio guztiak, adib.: lurrez estentsiboetara baino intentsiboetara eta abelazkuntzara dedikatzea hobe da), AB38 11 (eta intensibo: 'intensivo' itzulia), AB50 30 (eta intensibo, 'trinkoa' adierakoak: ikastaro i., kurtsilo i., etab.), HiztEn (1 Abeltzaintza edo nekazaritzako produkzio-sistema; 2 Fis. Masaren araberakoa ez den propietatea), Euskalterm 30 (produkzio-sistemari dagozkion 6: abere-hazkuntza i., laborantza i., etab.; 'trinkoa' adierako 24: hazkuntza i., irakurketa i.) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

estentsibo : HiruMila (extensivo, -a; AS: laborantza estentsiboa: cultivo extensivo), ElhHizt (Nek. extensivo, -a); intentsibo : HiruMila (intensivo, -a; AS: laborantza intentsiboa: cultivo intensivo), ElhHizt (1 Nek. intensivo, -a; 2 Fis. intensivo, -a), EskolaHE (AS: Nekazaritza intentsiboa: nekazaritza zabala) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-nts-/-ns-.

Izenondo erreferentzialak

-ibo izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

onartzekoa da, Nekazaritza arloan (lantaldeak ez daki beste zeinetan behar den).

Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: kendu hau.

 - [E116]: erabili egiten da estentsibo hau (horren parekoa den intentsibo bezala, eta hau ere proposatua du lantaldeak, Nekaz., Fis. markekin); oraingoz, Nekaz. marka duela onartzen ahal dugu, beharbada, hau (beste arlorik ez markatzeak ez baitu esan nahi bestetan debekatzen dugunik, eta "beste zeinetan behar den" jakitean aipatuko dugu beste hori). Proposamena: "estentsibo izond. Nekaz.".

 - Erabakia: (2009-01-30) ok.

estentsio
iz. geol. Litosferan gertatzen den tenkatzea; tenkatze horren ondorioa. Litosfera ozeanikoa okertzean, estentsio-indarrak sortuko dira azalean eta konpresio-indarrak sakonago.
estepa
iz. Landu gabeko lur eremu zabala, zuhaitzik gabea, klima lehorrekoa, belar landare bakanak besterik hazten ez direna. Siberiako estepetan. Mongoliako estepetako artzainak.

Aztergaia: estepa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

ester
iz. kim. Gai konposatua, azido organiko baten hidrogenoa alkohol-erradikal batek ordezkatzen duenean eratzen dena. Lehengai horri lurrina azido azetikoak eta bestelako azido organiko eta esterrek ematen diote.

Aztergaia: ester

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-r.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

estera
iz. Heg. Espartzuz edo kideko beste gairen batez eginiko ehun lodia, etxeetako lurra estaltzeko erabiltzen dena. Zer janik ez; sosik hain gutxi; estera txatxar batzuk etzateko.

Aztergaia: estera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

estereo1
iz. Egurra neurtzeko unitatea. Egurra neurtzeko metro kuboa erabiltzen da, eta metro kuboan sartzen den egur piloari estereoa deritzo; horrela, metro kuboa egurrez behin beteta, estereo bat duzu.
estereo2
1 iz. Estereofonia. Musika estereoan entzutea.
2 adj. Estereofonikoa.
estereofonia
iz. Hotsak grabatzeko eta entzuteko sistema berezia, hotsak naturalki, hots iturrien kokapenaren arabera banatuak baleude bezala entzunarazten dituena.

Aztergaia: estereofonia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

estereofoniko
adj. Estereofoniarena, estereofoniari dagokiona. Bi belarriek sistema estereofoniko bat eratzen dute.

Aztergaia: estereofoniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

estereorradian
iz. mat. Angelu solidoen unitatea, erpina esfera baten zentroan izanik, esferaren erradioaren luzera bereko aldeak dituen karratu baten azalera bereko eremua ebakitzen duen angelu solidoaren baliokidea dena (sr).

Aztergaia: estereorradian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estereorradian: HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

Ez dugu aurkitu ap. Collins, Le Petit Robert.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

estereoskopiko
adj. Estereoskopioarena, estereoskopioari dagokiona. Irudi estereoskopikoaren printzipioa Wheatstonek formulatu zuen 1838an, estereoskopioa asmatu zuenean.

Aztergaia: estereoskopiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

estereoskopio
iz. Tresna optikoa, bi angelutatik hartutako objektu baten bi argazkiri aldi berean behatuz, haren irudia hiru dimentsiotan bezala ikusarazten duena.

Aztergaia: estereoskopio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
estereotipatu, estereotipa, estereotipatzen
du ad. Esaldi, ideia edo irudi bat, behin eta berriro aldaketarik gabe errepikatu. (Partizipio burutuan erabiltzen da batez ere, izenondo gisa). Irudi estereotipatua. Klixez beteriko hizkera estereotipatua. Formula estereotipatuetan finkaturiko zinemagintza. Pertsonaia bakoitzak muturreko izaera estereotipatua zuen.

Aztergaia: estereotipatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

estereotipa, estereotipatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

irudi estereotipatua.

estereotipia
iz. Inprimatzeko teknika, pieza bakarreko xafla erabiltzen duena orrialde bakoitzeko.

Aztergaia: estereotipia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du (cf. es, fr, en).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(inprimatzeko teknika bat).

estereotipo
1 iz. Estereotipian erabiltzen den xafla.
2 iz. Ideia, irudi edo eredu estereotipatua. Ez ziren, noski, hezur eta haragizko euskaldunak, estereotipoaren arabera asmatutako panpinak baizik. Ez zen agure erretxinaren estereotipoan sartzen: inoiz ez zidan hitz txarrik esan.

Aztergaia: estereotipo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira estereotipo (eta -tipu 12, estero- 2) 17 dira (Azurm 13, adib.: "Estereotipo mordo bat", "ideiarekin urtzen bait da estereotipua, eta gehien-gehienetan ideiatzat hartzen dugu", "estereotipuak erantzi, ideiak argitu"; U. Larramendi: "Garrantzitsua da 'hizkuntz ikasle on'aren estereotiporik ez dagoela konturatzea"; X. Mendiguren B.: "Gaur egungo eta Belle époqueko estereotipoen sinbiosia"; Emakunde 1993: "eragin handia izan dute bai medikuntzak eta baita osasun sistemak ere, estereotipoak eta arau definizioak sortuz"; SEIE: "Esterotipo hauen aurrean..."; Amatiño: "Zentzu kritikorik gabeko betidaniko esterotipoak azaldu nahi izan dira"); estereotipatu 1 (I. Urbieta: "irudi estereotipatu batetan sinbolizatua izan den ibilera konkretu bat iradokitzen duten karteloiak ipiniko ditugu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estereotipo : HiztEn, Euskalterm 2; estereotipatu : HiztEn, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

estereotipo : HiruMila, ElhHizt; estereotipatu : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal estereotipo / stéréotype formen ordainak: estereotipo : HiruMila, ElhHizt, Casve FE (eta leihorkitü) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

esteribartar
1 adj. Esteribarkoa, Esteribarri dagokiona.
2 iz. Esteribarko herritarra.
esteriko
adj. kim. Molekulen espazio konfigurazioari dagokiona. Erreakzio kimikoetako faktore esterikoak.

Aztergaia: esteriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esteriko 4 ageri dira, denak ap. Zinetika ("P faktore honi faktore esteriko edo probabilitate-faktore deritzo", "Faktore esterikoak oztopo esterikoak ere kontutan hartzen ditu", "Faktore esterikoak oztopo esterikoak ere kontutan hartzen ditu", "Kolisio-teorikoak ez du esplikaziorik ematen oso azkarrak diren erreakzioentzat zeren hauetan faktore esterikoak bat baino handiagoa izan behar bailuke").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

esteriko : HiztEn ("konposatu kimiko baten konfigurazio espazialari dagokiona"), Euskalterm 2 (efektu e.: efecto estérico; faktore e.: factor estérico) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

esteriko : HiruMila (Kim.: estérico; AS: faktore esteriko: factor estérico), PMuj DVC (1 histérico, rel. al útero, 2 histérico, que padece histerismo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Kim.

esteril
adj. mikrob. Germenik ez duena. Eskularru esterilak jantzirik.

Aztergaia: esteril

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Med. (Mikrobiologia).

esterilizatu, esteriliza, esterilizatzen
du ad. mikrob. Germenak suntsitu. Ura esterilizatu. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Esne esterilizatua.

Aztergaia: esterilizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

esterilizatu, esteriliza, esterilizatzen. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

arloa zehaztuz eta adibidea erantsiz: "Med.: esne esterilizatua".

esterilizazio
iz. mikrob. Esterilizatzea.

Aztergaia: esterilizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

esternoi
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, esternoi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bularrezur].

Aztergaia: esternoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1999-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh16 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esternoi EB 9 (I. Mendiguren 4: "Labana itxurako hezur laua da esternoia", "Zenbat saihets-pare ditugu? Bizkarrezurrari lotuta al daude denak? Esternoiarekin elkartuta al daude denak?", "masaila-hezurrak / esternoia / saihetsezurrak / bizkarrezurra", "Esternoiak, saihetsezurrek eta bizkarrezurrak osatzen dute bular-kaxa"; Ingurua/3 2: "Goiko masail-hezurra / Beheko masail-hezurra / Esternoia / Saihetsak / Bizkarrezurra", "Hezurrik garrantzitsuenak honako hauek dira: bizkarrezurra, saihetsak -arku forma dute hauek- eta esternoia"; X. Mendiguren B.: "esternoi: Bular erdian, saihetsak elkartzen diren tokian dagoen hezur lau eta luzea"; Zoologia 2: "Orno dortsalak, bata bestearekiko bi pieza mugikorrez osoturiko sahiets luzeagoen bitartez lotzen zaizkio esternoiari", "Hegaztien esternoia oso luze eta zabala da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

esternoi : AB38 3, HiztEn, Euskalterm 2 (altuera e. azpiko tartean 1, e. azpiko tarteko altuera 1) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

esternoi : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal esternón / sternum formen ordainak: HiruMila: bularrezur, esternoi // ElhHizt: esternoi // Lur EG/CE eta EF/FE: bular hezur // XarHizt: bular-hezur // Casve FE: bularrezür, papoezür // HaizeG FB: bular-hezur // T-L LBF: bulhar-ezur, bulhartezur // PMuj DCV: bular-ezur (est. de las aves, quilla = bular-exur) // Ez dugu aurkitu ap. Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fr (DLLF): sternum // it (S. Carbonell): sterno // ca (DCC): estern, estèrnum // en (Collins): breastbone, sternum // de (Langenscheidts): Brustbein.

esternoi iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, esternoi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bularrezur].

esternoi 16 (Consumer 5, Laneki 10, Goiena 1); bularrezur 13 (Consumer 2, Laneki 6, Berria 2, EiTB 2, Elkar 1).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

esternoi 1; bularrezur 11.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "esternoia = esternón".

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. bularrezur forma finkatuta dago, baina badaezpada gomendioa mantentzea proposatu da. Euskaltermen ere bularrezur jaso da.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. bularrezur.

esteroide
iz. biokim. Guruin endokrinoek jariatzen duten gaia, lau eraztun kimikoz eratua dena eta hormona gisa jokatzen duena. Lau aldiz eman zuen positibo esteroideak erabiltzeagatik.

Aztergaia: esteroide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): esteroide 32: Deia (“Esteroiderik gabeko antiinflamatorioa da”), Elhuyar 6 (adib.: “Gaur egun, bi antiinflamatorio-mota nagusi daude: esteroideak eta NSAID izena jasotzen dutenak”), Consumer 10 (adib.: “aldi laburretan esteroideak eta, lesionaturiko larruazala samurtzeko gurigarriak aplikatzeak emaitza onak izan ditzake”), Berria 6 (adib.: “forma fisiko eredugarria ipar harturik, elikadura horretara bideratzea, are anabolizante eta esteroideekin lagunduta ere”), EiTB 6 (adib.: “Aitzitik, esteroiderik ez duten antiinflamatorioak nahiz analgesikoak hartuta mina arintzea lortzen da”), Argia 3 (adib.: “Ez nolanahiko pozoia, gainera, esteroideak eta nikotina bezalako alkaloideak, esaterako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: esteroide 19, Berria (“Kenterisek eta Thanouk ustez THG esteroidea hartu zuten“).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es esteroide / fr stéroïde: Elhuyar: esteroide / Nolaerran: - / Zehazki: esteroide / Labayru: esteroide / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biokim.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper