50535 emaitza bilaketarentzat - [17501 - 17550] bistaratzen.

esteta
iz. Formen edertasuna ororen gainetik aintzat hartzen duen pertsona. Bere lanetan, zimeltzen ari den edertasunaren gaia lantzen du, baina betiere esteta baten ikuspuntutik.

Aztergaia: esteta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: erantsi ederzale.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): ez da onartu.

estetika
iz. Edertasuna eta artea aztertzen dituen jakintza; edertasunari buruzko ikuspegi jakin bakoitza. Hegel-en estetika. Inongo estetikarik ikasi ez duten bertsozaleak.

Aztergaia: estetika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
estetiko
adj. Estetikari dagokiona. Gozamen estetikoaren neurketa. Teoria estetikoa.

Aztergaia: estetiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
estetikoki
adb. Estetikaren aldetik, estetikari dagokionez. Aukera asko daude, batzuk erosoagoak eta beste batzuk estetikoki ederragoak; erdibidea aurkitzea da gakoa.

Aztergaia: estetikoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-02-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh165 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu estetikoki formarik.

estetikoki 165: Aizu 2, Argia 24, Berria 76, Deia 12, DiarioVasco 6, EiTB 11, Elhuyar, Elkar 4, Erlea, Consumer 10, HABE, Jakin 6, Laneki 4, UEU 6, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

estetikoki 27: Berria 16, Txema Ramirez de la Piscina 2, Ana Urkiza 2, Iñaki Mendiguren, Anjel Lertxundi, Karlos Linazasoro, Ramuntxo Etxeberri, Eneko Bidegain, Iñaki Iñurrieta, Ramon Saizarbitoria.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-ki osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handikoa eta jasotzekoa.

estetoskopio
iz. med. Medikuntzako tresna, bularraldean, bereziki bihotzean edo biriketan, sortzen diren hotsak entzuteko eta aztertzeko erabiltzen dena. Mantal zuria jantzita eta estetoskopioa lepotik zintzilik.

Aztergaia: estetoskopio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

MilaHitz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

esti
interj. Idiei eta behiei atzera eragiteko agindu hitza.
Azpisarrerak

Aztergaia: esti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

interj. 'idiei eta behiei atzera eragiteko agindu hitza'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: esti eragin .

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

behi eta idiei atzera eragiteko dei-hitza (cf. aida; arre/iso)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E114]: azalpenean behiei ere atzera eragiteko eranstea proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1997-01-31): definizioan 'idiei eta behiei atzera eragiteko agindu hitza' (behiei eranstea onartu da).

esti eragin
dio ad.-lok. Atzerarazi, atzera eragin. Persiarrek, igarri ziotenean zertara zihoan Antioko, gogor egin eta lotsa gorrian esti eragin zioten.

Aztergaia: esti eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eragin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

esti sarrerari dagokion azpisarrera.

estibina
iz. miner. Antimonio sulfuro naturala, berunaren antzeko kolore gris distiratsua duena.

Aztergaia: estibina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-10-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estibina: LurE-Harluxet.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

estibina: ZTC 1 (Geologia HE: "estibina / Sin: *antimonita [...] Sistema ortorronbikoan kristaltzen den antimonio sulfuroa"); Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Erdaretako formak

es (RAE): estibina (antimonita); fr (DLLF): stibine; it (S. Carbonell): Stibína; de (Langenscheidts): Antimonglanz // Ez dugu aurkitu ap. en (Collins). // Gaztelaniazkoetan, antimonita eta estibinita baztertu, eta estibina onartu du IMAk.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

estigma
1 iz. Txartzat hartzen den ezaugarri bat izateak norbaitengan ezartzen duen marka iraingarri edo lotsagarria. Hiesa duten pertsonek bizi duten diskriminazio eta estigma sozialarekin bukatzeko lana egitera deitu du Munarrizek. Sare publikoan egiteak abortua normalizatzen du, estigma kentzen dio.
2 iz. bot. Loreetan, pistiloaren goialdeko azken zatia, polena hartzen duena.

Aztergaia: estigma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

estigmatizatu, estigmatiza, estigmatizatzen
du ad. Norbaiten izen ona edo ohorea iraindu; norbaiti marka iraingarri edo lotsagarri bat ezarri. Hala, ijito batek delitu bat egiten duenean jendeak ijito izateari eman ohi dio garrantzia, eta kolektibo osoa estigmatizatzen du. Diru asko eta denbora asko gastatu dute euskara estigmatizatzen eta indarkeriarekin lotzen.

Aztergaia: estigmatizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): estigmatizatu 54: Elhuyar (“Darbinkeri horrek, darwinkeriak, noski, Darwin osoa arbuiatzen du, izenetik bertatik estigmatizatuz”), Consumer 3 (adib.: “Gainera, arazoa estigmatizatu egiten bada edota familian ezkutatzen bada, larriago egin daiteke”), Berria 31 (adib.: “Azken urteetan kaleko artea zabaltzeko tresna baliotsua izan da, eta nahiz eta gizarteko sektore ugarietan estigmatizatuta dagoen, graffiti artista askok maila handiko museoetan erakutsi dituzte beraien obrak”), EiTB 3 (adib.: “Bravoren arabera, auzipetu guztiek ez dute "presio mediatiko bera" jasaten, hori dela eta, ezin omen da Urdangarinen irudia estigmatizatu”), Argia 16 (adib.: “Estigmatizatzen da eta egina dago zioen Petxo Idoyaga katedradunak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: estigmatizatu 12: Berria 6 (adib.: “Arazoa lehenago konpontzen da, modu hezitzailean, ardurak onartuz, inor estigmatizatu gabe, merke, azkar...”), Iñaki Mendiguren 3 (adib.: “Goian aipaturiko pasartean estigmatizaturiko erromatar izen desegokiek bazuten azalpen bat, Erromako errepublikaren historia militarrean aurkitu beharrekoa”), Txema Ramirez de la Piscina (“euskal" adjektiboa duen oro estigmatizatu, susmopean jarriz”), Harkaitz Cano (“Lombroso italiarraren teorien arabera, bazen kriminal tipo zehatz bat, jaiotzetik estigmatizatua, fisikoki ezaugarri jakinak zituena eta herentzia genetikoa zela eta kriminal bihurtuko zena”), Asisko Frantzizko (“Ezagunak dira San Frantzisko estigmatizatuaren hainbat pintura, 1250 baino lehenagokoak”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es estigmatizar / fr stigmatiser: Elhuyar: (Rel.) estigmatizatu; (fig.) iraindu, laidoztatu / Nolaerran: estigmatizatu, gaitzetsi / Zehazki: (Erl.) estigmatizatu; (afrentar) laidoztatu, estigmatizatu / Labayru: (marcar con un hierro candente) estigmatizatu, markatu; (infamar) iraindu, -(r)i irain | irainak egin, -(r)i irainak eman, ofenditu, -(r)i laido egin, laido(zta)tu, mindu, damutu, [-(r)i] birao(a) egin | ezarri | egotzi (injuriar), -(r)i kalte | gaitz egin (perjudicar) / Adorez5000: estigmatizatu; (afrentar:) laidoztatu, laidotu, desohoratu, iraindu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta hedatua dago.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

estigmatizatu, estigmatiza, estigmatizatzen.

Aditz-erregimena

du ad.

estigmatizazio
iz. Estigmatizatzea; horren ondorioa. Emakumeen eskubideen aldekoak izandako idazle askok atzera egin zuten, estigmatizazioaren beldur. Horrek, gainera, talde jakin baten estigmatizazioa ekarri du.

Aztergaia: estigmatizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh68 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

estigmatizatu du ad. Norbaiten izen ona edo ohorea iraindu; norbaiti marka iraingarri edo lotsagarri bat ezarri. Hala, ijito batek delitu bat egiten duenean jendeak ijito izateari eman ohi dio garrantzia, eta kolektibo osoa estigmatizatzen du. Diru asko eta denbora asko gastatu dute euskara estigmatizatzen eta indarkeriarekin lotzen.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu estigmatizazio formarik.

estigmatizazio 68: Argia 18, Berria 26, Deia 2, DiarioVasco 2, EiTB 7, Elkar 4, Consumer 2, Jakin, UEU 6.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

estigmatizazio 3: Berria 2, Koro Navarro.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Nazioartekoa da eta sarrera gisa jasotzekoa, estigmatizatu aditzarekin egin bezala.

estilismo
iz. Zerbait edo norbait apaintzeko era. Nerabeek pertsona ospetsuen estilismoan jartzen dituzte begiak. Zuen ama izan zen jatetxearen estilismoaz eta apainketaz arduratzen hasi zena. Filmaren estilismoaren arduraduna Kimetz ile-apaindegia izan da.

Aztergaia: estilismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh30 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 30 (Argia 1, Berria 8, DiarioVasco 5, EiTB 8, Espainiako Gobernua 2, Goiena 2, Jakin 1, Laneki 3); ETC 74

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: estilismo stylisme./ Euskalterm: estilismo (Merkat. TN da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

estilista
iz. Estiloa zaintzeagatik nabarmentzen den idazlea. Arrue ez zen berebiziko estilista, baina ongi zekien horratik bere lanbidea.

Aztergaia: estilista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

estilista 1, MAtx ("filologo, hizkuntzalari, estilista, literatur kritiko eta abarrek").

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ista.

estilistika
iz. Estiloaren, bere baliabideen eta ondoreen azterketa. Estilistika berriak. Estilistikarekiko auziak.

Aztergaia: estilistika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
estilistiko
adj. Estiloarena, estiloari dagokiona. Azken nobela horrek ez dakar berrikuntza estilistiko handirik. Testuaren azterketa estilistikoa.

Aztergaia: estilistiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

estilizatu, estiliza, estilizatzen
1 da/du ad. Zerbait bere ezaugarri oinarrizkoenak eta bereizgarrienak bakarrik azalduz irudikatu. Irudiak oso estilizatuak zeuden eta ekialdeko irudien antza zuten. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Ik. lerden; segail 3. Letra berde estilizatuz idatziak.
2 da/du ad. Liraindu, lerdendu.

Aztergaia: estilizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira estilizatu 6 (SM: "Irudiak estilizatuak ditu eta lan guztiaren konponketan holako surrealismo kutsu bat nabari da"; Lantziri: "Itsaspeko abeldiaren ezaugarri komun bat kanpoko nola barneko hezurdiaren itxura estilizatua da"; R. Manjon: "Antzokia hutsa da, estilizatua"; X. Mendiguren B.: "landareak, gurutzak, edo idi-buru estilizatuak"; NekazArkit: "eremu bakuneko armarria arbolarekin eta apezpiku-kordoiak estilizatzen dituen mendelarekin"; SEIE: "Irudiak oso estilizatuak daudenez, ekialdeko antza hartzen dute"); estilizazio 5 (R. Manjon, adib.: "Gaizkia eta ongiaren arteko lehiatze honetan, estilizazio eta 'herrikoitasuna', ideia-konplexutasun mailagatik, ditugu jaun eta jabe", "Erritualizazio, topikotasun eta estilizazioaren topalekua joera manikeista da"; E. Kortadi: "Beti errealitatea izango du abiapuntu, berau sentsazio, itzal, bizikizun, ñabardura edo estilizazio bakuna bada ere"; K. Olaetxea: "A. LLanos-ek hiru aro ezberdintzen ditu: estilizazioena, eskematismoena eta abstrakzioena").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estilizatu : HiztEn, Euskalterm 3 (hauetan 1 atzeko kristal-ikuzkia estilizatua tenporizagailuduna: limpia-lavaluneta trasero estilizado con temporización; 1 eremu bakuneko armarria arbolarekin eta apezpiku-kordoiak estilizatzen dituen mendelarekin: escudo de campo simple con árbol y orla que estiliza cordones episcopales); estilizazio : HiztEn, Euskalterm 2 (hauetan 1 landare-e.: estilización vegetal) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

estilizatu , estilizazio : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

estiliza, estilizatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

estilizazio
iz. Estilizatzea. Egiptoarrek estilizazio handiko artelanak egiten zituzten, abstrakzioaren muga-mugakoak.

Aztergaia: estilizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

estilo liburu, estilo-liburu
iz. Egunkarietan eta kidekoetan, testu bat idaztean aintzat hartu behar diren estilo- eta hizkuntza-arauak jasotzen dituen gidaliburua. Estilo Liburu honen helbururik behinena, jakina, egunkaria gero eta hobeki idatzirik egotea da. Edozein egunkariren estilo liburuko aurreneko orrian batere gaizki emango ez lukeen esaldia.
Loturak
estilo orri, estilo-orri
iz. inform. Hainbat fitxategi mota (HTML, XHTML edo XML fitxategiak, adibidez) nahi den formatu eta diseinuarekin bistaratzeko erabiltzen den artxiboa. Erabiltzailearen estilo orria nabigatzailearen aukera aurreraturen baten bidez konfiguratzen da.

Aztergaia: estilo-orri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh56 2022-07-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 67, ETC: 22.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: (Informatique) feuille de style estilo orri; Euskalterm: estilo-orri (TN, Informatika).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa estilo eta orri sarreretan.

Jakite-arloak

Inform.

estilo1
iz. Idazle, artista edo eskola batek bere adierazpen gaiak eta bideak erabiltzeko era jakina edo berezia; idazlan edo artelan baten tasunen multzoa, estetika era baten barnean sailkatzeko bidea ematen duena. Idazle baten estiloa. Musika estiloak. Monteverdiren estiloa. Estilo gotikoa.

Aztergaia: estilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

estilo, iturluma

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: estilo-liburu .

Informazio lexikografikoa
Forma batek ez d(it)uen adiera(k)

forma onartu da, adiera zehaztu gabe

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EH-HB bateratzea (2015-09-07): estilo 1 AS: estilo-liburu edo estilo liburu estilo2 iz. ‘lore-orratza’.

estilo2
iz. bot. Lore orratza.

Aztergaia: estilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

estilo, iturluma

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: estilo-liburu .

Informazio lexikografikoa
Forma batek ez d(it)uen adiera(k)

forma onartu da, adiera zehaztu gabe

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EH-HB bateratzea (2015-09-07): estilo 1 AS: estilo-liburu edo estilo liburu estilo2 iz. ‘lore-orratza’.

estimagarri
adj. Aintzat hartzekoa; eskertzekoa. Mundu honetako gauzarik estimagarrienak. Lan estimagarria.

Aztergaia: estimagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
estimarazi, estimaraz, estimarazten
du ad. Estimatzera behartu. Gure ondasun guztiz paregabea, ez duguna ez aski estimatzen guhaurek, ez eta besteri aski estimarazten ere.

Aztergaia: estimarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

estimarazi, estimaraz, estimarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

estimarazi, estimaraz, estimarazten

estimatu, estima, estimatzen
1 du ad. Aintzakotzat hartu. Zentzua da gizakiak gehien estimatu behar duen gauza. Bere burua gehiegi estimatzen du. Mespretxatzen dute estimatua izatea merezi duena. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Jainkoaren alaba estimatuen eta maiteena.
2 du ad. Eskertu. Asko estimatzen dut zure borondatea. —Nahi al duzue tragoxka bana? —Ez jauna; lanorduetan edatea galarazia dugu, baina estimatua dago.
3 du ad. Zerbaiten gutxi gorabeherako balioa kalkulatu. Estimatu dugun galera 162.000 eurokoa da.
4 du ad. estat. (Parametro baten) estimazio estatistikoa egin. Sistemaren parametro dinamikoak estimatzeko, metodo bat baino gehiago balia daitezke. || (Partizipio burutua izenondo gisa). 5. irudia: aktiboaren balio estimatua Monte Carlo simulazioaren bitartez.
Azpisarrerak

Aztergaia: estimatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

estimatu, estima, estimatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

estimatu, estima, estimatzen

estimatze
iz. Aintzakotzat hartzea; eskertzea.

Aztergaia: estimatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-zio.

estimatzeko
adj. Estimagarria. Estimatzekoa da zuen gaur arratsaldeko harrera. Hain da gauza handia eta estimatzekoa. Aurreko lanak ere estimatzekoak iruditu zitzaizkion. Horrek eguneko bi pezeta esan nahi zuen, estimatzeko kopurua, alegia.
Loturak

Aztergaia: estimatzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESTIMATZEKO Digno de estima, de aprecio; estimable. v. estimagarri. Fedearen fruktua eta irabazia ezta guti estimatzeko. Lç Adv *** 2v. Hain da gauza handia eta estimatzekoa kofesatzeaz erdiesten den garazia. Ax 536 (V 345). Eztadukazula deusik ere [...] miretsteko, estimatzeko, laudatzeko edo desiratzeko dela, sekulako ontasun baizen. SP Imit III 4, 3 (Ch miragarri, gora, laudagarri). Gehiago direla prezatzekoak eta estimatzekoak lurreko tresor guziak baiño. He Gudu 122. Bake terriblia da / potentzia otan / estimatzeko luke / zeinek bere baitan. Bordel 151. v. tbn. Arrantz 13. Estimatzekoa da zure naitasuna. Urruz Urz 54. Estimatzekua da orlako aukera! Tx B II 58. Estimatzekua da / olako laguna. Yanzi 88. Ixtimatzeko dala zuen gaur / arratsaldeko arrera. Olea 84. Bainan estimatzekoa dauka den bezala horrek duen otoiztegi xerbitxua. Larre ArtzainE 316. (Estimatzeko moduko). Estimatzeko modukoa da zuk dezun mingain leguna. Uzt LEG I 167 (v. tbn. 227)

estimatzeko 64: Deia 5, Elhuyar, HABE, Berria 30, EiTB 12, Jakin 4, Karmel, Argia 5, Erlea, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

estimatzeko 32: Berria 6 (“Amateur ukitua, ondo bideratuta dagoenean, mesedegarri daiteke disko batentzat, baina esperientziak ematen duen segurtasuna ere estimatzeko moduko balioa da”), Herria 2 (“Hala nola Kanboko Xalbador eta Donaixtiko Erdozaintzi Etxart kolegioetan, eskas dituzten 30 erakaspen/oren, hauxe izanki erreferentzia bat erakasle beharrak estimatzeko ikasle kopurua goititzen delarik”), Pello Zabala 6 (“Hara ba, baduzu arrazoirik altza berde bexkote horiek ikusten dituzunean, behar bezala estimatzeko”), Itxaro Borda 2 (“Erdaretan ez jakinez, Sud Ouest-en estimatzeko doia salbu, Joanesek ez zituen paper horietan etzan hitzak irakurtzen ahal”), Ramon Saizarbitoria 2 (“Bere hatzen trebezia estimatzekoa da, dudarik gabe”), Jon Alonso (“Gizon Handia laguntzaile estimatzekoa zen”), Josu Zabaleta (“Ez zen ametsa, haxixarekin bezala, ez ziren halako ikus-pen gaixo samarrak, opioarekin bezala; arrazonamenduaren zorroztasun miragarrizko bat baizik, bizitzako gauzak ikusteko, epaitzeko, estimatzeko modu berri bat, eta egiazko modua horixe zelako ziurtasunarekin, kontzientzia bete-betearekin gainera”), Xabier Mendiguren Elizegi, Iñigo Aranbarri, Patziku Perurena, Juan Garzia, etab.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta adibide gisa jasotzekoa estimatzekoa da moduko zerbait jasoz.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa estimatu sarreran.

estimazio
1 iz. Estimua. Izen ona eta estimazioa eskuratu dituzu.
2 iz. Zerbaiten gutxi gorabeherako balioa kalkulatzea. Sei urteko gatazkaren ondoren, 300.000 lagun baino gehiago hil dira, Nazio Batuen Erakundeak 2017an egindako estimazioaren arabera. Ez dago estimazio fidagarririk egiterik.
3 iz. estat. Banako multzo jakin bati dagozkion parametroak zehazteko eragiketa estatistikoa, lagin batean oinarriturik egiten dena. Parametroen estimazioa LS metodoaren bitartez egin daiteke.

Aztergaia: estimazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'estimua'.

Informazio lexikografikoa
Faux-amis arriskutsuak

ez da gaztelaniazko 'estimación', baizik 'estimua'

estimazio bila ibili
da ad.-lok. Norbaitek, bere buruari garrantzia emateko, eskatzen diotena egitea nahita atzeratu, behin eta berriz eska diezaioten. Estimazio bila dabil.

Aztergaia: estimazio bila ibili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

estimazio 1. (Urt I 353, Lar, Añ, H), estimazino (V-gip ap. Elexp Berg ; Añ), estimazinoe, estimazione (Urt I 353), istimazio Estima, aprecio; consideración, respeto. "Estimación, [...] onetsitasuna, estimaziñoa, estimazioa" Añ. "Reputación, estimación, crédito" Ib. "Antxoei gurian iñok eztotsa estimaziñoik emuten" Elexp Berg. "Lagunen artian eztauka estimaziño haundirik" Ib. "Estimazio bila dabil (G), se hace de rogar".

LB: 0; EPG: 2 “Egun hartan estimazio bila ari zen komandoko buruaren aurrean” (Jokin Muñoz), “Bizkaiko zenbait herritan neska plazakoa edo plaza-neskatila esaten zitzaion - ez nahas orainagoko plazandreekin - plazara, dantzara eta mutil-susmoan hasitako neskari; hori - merkatu sexualean estimazio bila bere burua agertze hori - ulertzen genuen errazaren errazegiz, baina neska komunekoa, neska-arte komunekoa nekezagoa zitzaigun eta zaigu” (Iñaki Segurola);

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: estimazio: iz. estimación, aprecio; estimazio bila ibili: andar en busca de estimación; Labayru: 0.

Bestelakoak

estimazio iz. Estimua. Izen ona eta estimazioa eskuratu dituzu. || Estimazio bila ibili: eskari bati uko egin, eskari hori onartu aurretik behin eta berriz eska diezaioten eraginez.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa estimazio, bila eta ibili sarreretan.

estimu
iz. Estimatzea; estimatzen denarekiko sentimena. Ik. estimazio. Gizonen estimua eta adiskidetasuna. Sarako euskara estimu eta ospe handikoa da.

Aztergaia: estimu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: estimu egin, estimu handitan eduki, izan, etab.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

estimu egin; estimu handitan eduki, izan,...

estimu egin
du ad.-lok. zah. Estimatu, aintzakotzat hartu. Zer estimu orain artean hartaz egin ote dut? || Erromatarrek estimu handia egiten zuten bere hizkuntzaz.

Aztergaia: estimu egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

estimu handitan
adb. Estimu handitan zeukaten guztiek alkatea. Greziera munduan izan zen estimu eta errespetu handitan.
estimulatu, estimula, estimulatzen
du ad. Zerbait, bereziki organo bat, kitzikatu; jarduera edo eragiketa bat, bereziki funtzio organiko bat, abiarazi edo bizkortu. Ik. akuilatu; zirikatu. Zelula hartzaileak estimulatzeko eta garunerako mezua sortzeko. Lobulua elektrodo bidez estimulatuz. Emakumeak tratamendua egingo du gero, obulazioa estimulatzeko.

Aztergaia: estimulatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira estimulagarri 1 (Amonaren botika); estimulante 1 (J.A. Berriotxoa); estimulatu 4 (Zibilizazioa; J.A. Berriotxoa; I. Urbieta; Letamendi); estimulatzaile 3 (cf. infra); estimulazio 2 (K. Altonaga; Jakingarriak 1991); estimulu (eta barne-e., e.-alor, e.-propietate, hitz e., ikusmen-e., kanpo-e.) 26 (PsikolSoz 5; I. Unzurrunzaga 2; Larrun 1990 3; Natur/8 2; Habe; UZEI 2; M.A. Unanua; J.A. Berriotxoa; J. Agirre; Egin 1987; GAO 1989; Elhuyar; Gizakia 2; Jakingarriak 1991; L. Erriondo; Zoologia); estimulo 1 (M. Gartzia). // Testuinguruak: estimulagarri : Amonaren botika: "Infusio estimulagarriak jaikitzean, lasaigarriak lotara joan baino lehen"; estimulante : J.A. Berriotxoa: "urdai-sekrezioen estimulantea den substantzia"; estimulatu : Zibilizazioa: "... bere praktikak, pentsamentuaren eta akzioaren azkartasuna estimulatzen baitzuen"; J.A. Berriotxoa: "Espezie batzu (...) harkaitzetako arteka edo arrakala artean bizitzeko egokiturik daude, hauetan gordetzen direlarik estimulatuak izaten direnean"; I. Urbieta: "Umeak narrazioren baten bidez isiltasunaren bibentzia beren baitaratzera estimulatu"; Letamendi: "interleukina hitza desegokia dela ikusten da, zeren leukozitoak ez diren beste anitz zeluletan sortzeaz gain, leukozitoak ez diren boste zelula asko ere estimulatzen bait dituzte"; estimulazio : K. Altonaga: "estimulazio orokorrak eta kitzikaberatasunak kromatoforoen iharduera emendatzen dute"; Jakingarriak 1991: "amatasunaren sei ezaugarri aipatzen zituen: erlazio maitagarria, atxekimendura eramaten duena, puskatzen ez dena, estimulazio egokia ematen duena..."; estimulu : PsikolSoz: "Beraz, orokorrean, fokapen honen arauera Barne-Estimuluak (Arousala) funtsezkoenak izango dira agresioaren deskataiaketarako, nahiz eta Kanpo-Estimuluek (estimulu Kitzikagarriak) eragina ere izan"; I. Unzurrunzaga 2: "Estimulurik erabiliena marrazkia edo argazkia da"; Larrun 1990: "Perzepzio bakoitzean objetuak edo estimuluak sujetoari milaka elementu eskeintzen dizkio"; Natur/8: "Biok iharduten dute kanpoko estimulu bati erantzun ematerakoan"; Habe: "[irakurmenak] edukia idazteko estimulu izanez [laguntzen digu]"; UZEI: "argi geratzen da prozesu hauek irakaslerik gabe ere funtziona dezaketela, inguruneak behar hainbat estimulu eta esperientzia eskaintzen dituen bitartean"; M.A. Unanua: "uraren korronteek eta higidurek sorturiko estimuluak"; J.A. Berriotxoa: "Intsektuen portamoldea heuren zentzuetako organoen bidez kanpotik jasotzen dituzten estimuluen ondorioa da"; J. Agirre: "Esnatzeko bulkada edo estimulu gogorrak behar ditu"; Egin 1987: "... [umeei] mota guztietako estimuluak jasoz beren nortasuna aberasteko aukera ukatzen zaizkielarik"; GAO 1989: "Hitzarmen honetan paktaturiko alokairuak jarduera arrunt bati dagozkio, honela ulertuz langile ertain batek arrazoizko esfortzu iraunkorrez zuzendaritza trebe baten pean, gehiegizko nekerik gabe eta pizgarridun ordainketa baten estimulurik gabe garatzen duena"; Elhuyar: "animalia hauengan ere barne- eta kanpoinguruneko estimulu eta barnejarioko guruinen arteko bitarteko loturarik garrantzitsuena neurojariaketa izango da"; Gizakia: "Atzeko hezur parietala edo ikusmen-estimuluak gainerako estimuluekin lotzeko area zabaltzen hasi zen"; Jakingarriak 1991: "eskolak esparru hezitzaile egokia eskaini diezaioke haurrari materiale egokitu eta ezberdinen bitartez, helduen laguntza eta estimuluak ere kontuan hartzen direlarik"; L. Erriondo: "9-14 urte bitarteko haurrek ezarritako hitz estimuluen aurrean maizen erabiltzen dituzten hitza"; Zoologia: "Kanpo-estimulu bortitz baten ondorioz barne-organoetarik asko egozten dituzte, hala nola, hestea"; M. Gartzia: "Lanean gozamen berriak bilatzen dituzte, harrotasuna eginean, lantokian elkartzearen plazerra, estimulo zuzen berriak etb.".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estimulagailu : HiztEn; estimulagarri : AB38 1, Euskalterm 2 (ahalmen e., edari e.); estimulante : AB50 1; estimulatu : DFrec 2, AB38 1, AB50 1, HiztEn; estimulatzaile : cf. infra; estimulazio : Euskalterm 7 (hauetan e. goiztiar, e.-iturri, etab.); estimulo : DFrec 1; estimulu : AB38 2, HiztEn, Euskalterm 30 (hauetan abertsio-e., e. abiarazle, e.-parametro, etab.) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

estimulu : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE; estimulatu : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal estímulo, estimulación / stimulation formen ordainak: HiruMila: 1 aguijada: akuilu, ziri, ezten, garri; 2 acicate: eragingarri, bultzagarri, pizgarri, pozgarri, eragintza, abizari, kinada, estimulu / zirikapen, kilikapen // ElhHizt: 1 bizigarri, bizkorgarri, suspergarri, sustagarri; 2 estimulu, kinada; 3 pizgarri // Lur EG/CE: kitzika, pizgarri / Ø // Lur EF/FE: kitzika, akuilatze // Casve FE: pizte, süstatze, süstatze, iratzartze // HaizeG FB: hizitadura, ernarazte // PMuj DCV: 1 aguijada: akullu, ziri, ezten, txixta; 2 aliciente: ziztagarri, iratzargarri, pizgarri, pozgarri, pizgailu, etab. / Ø // Azkue Aurkibidea: aurrerabide, aurrerapen, aurrerapide, berogarri, bihotz-behagarri, itxindi, lagungarri, etab. // Ez dugu aurkitu ap. T-L LBF; b) estimulante / stimulant formenak: HiruMila: 1 excitante: eragingarri, bultzagarri, kilikagarri, pizgarri, zirikagarri; 2 apetecible: gustagarri, desiragarri, tirriagarri, zalegarri // ElhHizt: bizigarri, bizkorgarri, suspergarri, sustagarri, estimulatzaile // Lur EG/CE: kitzikagarri, kitzikatzaile // Lur EF/FE: sustagarri, akuilagarri, ernagarri, bizkorgarri, kitzikagarri, pizgarri // Casve FE: iratzargarri, pizgarri, sütagarri, süstagarri, bihozberogarri; (nom) pizgarri, pizkarri // HaizeG FB: hizitagarri, ernagarri, sustagarri, altxagarri // PMuj DCV: 1 excitante: iratzargarri, pizgarri, sustagarri, ernagarri, kilikagarri; 2 apetitoso: gozo, jankera, jakerako, jakiroko, gogozko, tirrigarri, jan-naizuko, gozagarri, agoa beteko, zalegarri, zalegille // Azkue Aurkibidea: hizitagarri // Ez dugu aurkitu ap. T-L LBF; c) estimulador / stimulateur formenak: HiruMila: zirikatzaile, akuilatzaile, bultzatzaile, (animales) hotsemaile // ElhHizt: kilikari, kinakari, akuilatzaile, akuilari, hotsemaile // Casve FE: pizale; süstazale, pizgarri, sütagarri // HaizeG FB: hizitari, ernarazle, sustatzale, akulari // PMuj DCV: zirikalari, akuilari, kiñakari, zirikari, kitzikari // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, T-L LBF, Azkue Aurkibidea; d) estimular / stimuler formenak: HiruMila: 1 aguijonear: zirikatu, akuilatu, ziztatu, 2 incitar: zirikatu, eragin, bultzatu, estimulatu, -arazi, etab.; 3 avivar: eragin, biztu, adore eman, subermatu // ElhHizt: 1 akuilatu, adore eman; 2 bizkortu, suspertu, bizitu // Lur EG/CE: 1 kitzikatu, akuilatu; 2 sustatu // Lur EF/FE: akuilatu, eztenkatu, kitzikatu, sustatu // Casve FE: piztü, sütatü, süstatü, iratzarri // HaizeG FB: hizitatu, ernarazi, sustatu, akulatu // T-L LBF: sustatu, akulatu, ernarazi, iratzarri // PMuj DCV: 1 aguijonear: akullatu, akullukatu, txistatu, kilikatu, zirikatu, etab.; 2 excitar: eiatu, eragin, aizkatu, su eman, ernarazi, etab. // Azkue Aurkibidea: eiatu, hariarazi, heiatu, hizitatu, subermatu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: estimular.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

estimula, estimulatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

estimulatzaile
adj./iz. Estimulatzen duena. Kafeina: nerbio sistemari eragiten dion substantzia estimulatzailea. Nekatuta gaudenean normala da pizgarriak hartzea, eta kafea da estimulatzaileetan gehien ezagutzen dena.

Aztergaia: estimulatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-02-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

estimulatzaile 3: Jakingarriak 1991 ("haurraren bizitzaren lehenengo urteak, testuinguru estimulatzaile, ama eta haurraren arteko harremana, etab."), Letamendi ("hormona estimulatzailea"), Erlezantza 1998 ("elikai suspergarria edo estimulatzailea esaten dena"); cf. supra estimulagarri, estimulante.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estimulatzaile : HiztEn, Euskalterm 10 (hauetan e. sexual, folikuluen hormona e., etab.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

estimulatzaile : ElhHizt (estimulante), HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

LBeh (2011-03-03): estimulatzaile 3 ager.: Jabier Agirre (“Estimulatzailerik ez”, “komeni da substantzia estimulatzaileak saihestea”, “Saia zaitez goiz eta arin samar afaltzen, eta oheratu aurreko jarduera bizi eta estimulatzaileak [gimnasiora joatea, suspenseko edo akzioz jositako filmak ikustea, etab.] ebitatzen).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: estimulatzaile 6: Edu Lartzanguren (“Milioiak dira AEBetan eta Europan estimulatzaileekin trataturiko umeak”, “Horregatik ematen dizkiete sendagileek estimulatzaileak, haien bitartez aktiba dezaten garunazala, horrenbeste mugitu beharrik gabe”, “Estimulatzaileek ez dute konpontzen arazoa”), Agurtzane Solaberrieta (“Apetitu estimulatzailea: TCHak hartzaile gehienengan jateko gogoa areagotzen du”), Irune Berro (“Musika egiteko bide «estimulatzailea» da haien irudiko, guztiz berriak zaizkien obrak interpretatu behar dituztelako“), Irene Aldasoro (“elektrodo estimulatzailearen kokapenarekin loturik dago puntuaren ustezko posizioa”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

forma berria da, osaera egokikoa, baina finkatu gabea (-garri osaerakoa ere agertu da, behin).

Euskaltzaindiaren Arauak

estimulatu, estimulazio, estimulu arauak dira.

Ongi eratua da

ongi eratua eta erabilia.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

forma berria da, osaera egokikoa, baina finkatu gabea (-garri osaerakoa ere agertu da, behin).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Finkatu gabe badago, oraingoz ez sartu?

 - [E116]: aurreko oharra.

 - Erabakia: (2009-02-27) ok.

estimulazio
iz. Estimulatzea. Estimulazio sexuala. Erretinaren estimulazioa.

Aztergaia: estimulazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
estimulu
iz. Zerbait estimulatzen duen gauza. Ik. bultzagarri; akuilagarri; kitzikagarri. Garunaren egitura estimuluen arabera aldatzen da. Estimulu sexualak berehala iristen dira bizkarrezurreko muinera eta burmuinera.

Aztergaia: estimulu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: estímulo / EEgunk: "estimulu h. pizgarri, bultzagarri, eragingarri..."

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

baldintza minimoa betetzen du, eta beharrezkoa dirudi (Psikologian, adibidez).

estimutan eduki
ad.-lok. Estimatu, aintzakotzat hartu. Zeinek bere erresumako hizkuntzak estimutan edukitzetik zenbat ontasun heldu den.

Aztergaia: estimutan eduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESTIMUTAN EDUKI Estimar, tener en estima. Zeinek bere erresumetako hitzkuntzak [...] estimutan idukitzetik zenbat ontasun [heldu den]. ES 402. Bazakitena ere zer estimutan nauzkan [...] Kurutzezaharrekoak?. JEtchep 112. Amerikako president ona tiro batez hil dutela [...] // Gizonaren bizia zonbaitek zer estimutan daukaten! Xa Odol 176 (v. tbn. 293). Ez baitzeukaten arrotzek horrenbesteko estimutan gure hizkuntza. MIH 282

Ez dugu aurkitu estimutan eduki formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

estimutan eduki 10: Herria (“Kulturako ministeritzaren gerizapean, "vieilles maisons Françaises" elkarteak departamenduko lehen prima eskainiz Pantxori, nahi ukan dio erakutsi zer estimutan zaukan!”), Berria (“Bere euskal azterlan ugarietan bat gehiago soilik izan zen haren bidez jabetu nintzen lehen aldiz, gure aurrekoen ahozko mintzaera estimutan edukitzekoa zela eta garaian hedatzen hasia zen eredu batuaren iturri aberatsetako bat izango zela etxean bertan genuen hark”), Anjel Lertxundi 4 (“Estimutan daukan gonbidatu baten zain dago Michel bere etxeko jangelan, jakiz betetako mahai eder baten aurrean”), Juan Garzia 2 (“Neure buruari sinetsarazi nahi zioat ona haizela eta estimutan haukala han jende guztiak; baina ona izatea ez duk aski”), Josu Zabaleta (“Ba, oso estimutan daukadan neska bat dela - esan zuen Andresek”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Nagusi eta enkargatuek estimutan edukitzeko moduko mutila: oso indartsua, izugarri langilea, eta inguruan berriketarik ez sesiorik piztuko ez zuena, ia ez baitzekien erdararik”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa estimu sarreran.

estipula
iz. bot. Hostoen pezioloen oinean hazten den luzakina. Ik. txorten hosto. Indiar kalamuaren loreak estipulen atzean jaiotzen dira.

Aztergaia: estipula

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendako mailegu onartuaren pareko euskal osaerazkoa

txorten-hosto.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Bot.

estira
iz. Tortura; oinaze handi eta eramaten zaila. Infernuko estirak. Zer estira arima dohakabe haren baitan! Ezina egin nahian, penagarrizko estiran luzaro urratzen direnak.

Aztergaia: estira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'tortura'.

estireno
iz. kim. Bentzeno hidrokarburoa, galipotean izaten dena eta bereziki plastikoak eta kautxu sintetikoak egiteko erabiltzen dena (C8H8). Parafinarekin egiten diren kandelak erretzean ustez minbizi sortzaile diren estirenoa eta naftalenoa aireratzen dira.
estoa
iz. arkit. Arkitektura klasikoan, oin errektangularreko bi isuriko eraikin estalia, atzealdea horma batez itxia duena eta aurrealdea irekia eta zutabe sail batez hornitua, zenbaitetan, beste eraikin bati erantsia, haren atari gisa edo, eraikitzen dena. Eumenesen estoa. Zeusen estoako fatxada, oso-osorik haitzurdinezkoa zen.

Aztergaia: estoa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2018-10-23 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu estoa formarik.

estoa 2 (Pertsona izen bereziak dira aurkitu ditugunak), Jakin (“Dirudienez, egindako lan dexente galdu egin da, edo gaur ez dugu ezagutzen. Bileretako egitarauak agintzen duena zehatza da orduz ordu eta jarraikitua gaietan: presokratikoak, Sokrates (Platon eta Aristoteles ez), Estoa, Epikuro”, “Erdi Arokoak ostera eginak zeuden eta arrazoiren bategatik ez dira bolumen horretan jaso: San Agustin (Uribe laterandarra), Bonabentura (Intxausti), Eckhart (Garrido) eta Ockham (Azurmendi), ez dakit zeinek Eskoto (Andonegi?). Berdin Antzinakotik Sokrates (J. A. Orbegozo), eta Estoa eta epikurotarrak (pasiotarrek orobat)”); stoa 3, Jakin (“Parte hartze politikoari dagokionez, Stoaren jarrera paradoxikoa izan zen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

estoatar 2, Filosofiako gida (“Estoatarrentzat gizon-emakumeak, arrazoimenari jarraitzen dioten eta ez diotenen artean banatzen dira: nahinongo arrazoizkoak alde batean, nahinongo barbaroak bestean”); Stoa (Izen berezia) 2, Markos Zapiain (“Bestalde, Stoak Logika eta Fisika gogoz landu zituen”) // ZTC: Ez dugu aurkitu estoa formarik.

Erdaretako formak

es stoa, estoa; fr stoa: Elhuyar: - / Adorez: - / Labayru: - / NolaErran: -.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Teknikoegia izan liteke hiztegi honetarako.

estoiko
iz. Estoizismoaren jarraitzailea. Antzinako eta geroagoko estoikoak. Zenon estoikoa.

Aztergaia: estoiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

estoizismo
iz. Antzinako Greziako filosofia-eskola, zoriona bertutean datzala dioena.

Aztergaia: estoizismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

estoka
iz. Ipar. Tornuzila. Ile izpi harroak, errotik mingarriro erauzirik, hatz-mutur zurbilduen artean estutzen ziren, estokan bezala.

Aztergaia: estoka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

tornuzila.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "zurginaren tresna [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

estola
1 iz. Lepotik behera eramaten den ehunezko zerrenda, kristau apaiz, artzain eta diakonoek janzten dutena.
2 iz. Grekoen eta erromatarren soinekoa, atzetik lurreraino heltzen zen gerriko batez lotzen zena. Estolaz jantzitako emakumeak.

Aztergaia: estola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
estolda
iz. Hirietako ur zikinak eta euri urak eramateko lurpeko erreten edo hodia. Estoldetako arratoiak.

Aztergaia: estolda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
estolda sare, estolda-sare
iz. Hiri bateko hondakin urak eta euri urak bideratzeko azpiegitura guztiek (estoldek, kolektoreek eta gainerakoek) osatzen duten lurrazpiko sarea. Ik. estolderia; saneamendu sare. Auzo horretako etxeek ez zuten ur-hornidurarik eta ez zeuden estolda-sarera lotuta.

Aztergaia: estolda-sare

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-07-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

estolda-zulo forma aztertzean adibide dena azpisarrera egitea proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa estolda eta sare sarreretan.

estolda zulo, estolda-zulo
iz. Estolda-sarera urak biltzeko, bereziki euri-urak biltzeko, kalean egiten den zuloa, burdin sare moduko batek estaltzen duena. Herriko plazako estolda-zuloek gainezka egin omen dute. Estolda-zuloak garbi ez badaude, uholdeak gerta litezke kaleetan.

Aztergaia: estolda-zulo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh54 2022-07-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 43, ETC: 90.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: estolda-zulo boca de alcantarilla; sumidero; imbornal; Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: 0; Euskalterm: estolda-zulo (TN, Ingurumena).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Forma honekin batera azpisarrera gisa jasotzekoak dira orain adibide gisa jasota dauden estolda(-)sare eta saneamendu(-)sare formak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa estolda eta zulo sarreretan.

estolderia
iz. Estolda-sarea. Estolderiatik egin zuten ihes.

Aztergaia: estolderia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

Hegoaldeko administrazioan eta, bere bidea egin duena

estoma
iz. bot. Landareen epidermiseko zulotxoetako bakoitza, gas trukea kontrolatzen duena.

Aztergaia: estoma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Bot.

estomago
iz. beh. Urdaila.

Aztergaia: estomago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1999-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

Prestas: 44 lek. (B 21 / G 23)

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. urdail.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Oso gogorra egiten zait OEHko datuak ikusita, tradizioan izan duen erabilera ikusita, izartxoa ematea.

 - [E116]: arrazoi du E123k, orain ez baitugu horrela jokatzen tradizioko formekin; aipatzekotan, dagokien markarekin aipatzen ditugu (eta ez izartxoa emanez); g.g.er. markarekin proposatzen ditut hau eta estomaka, eta 'urdaila' definitzaile dutela: "estomago iz. g.g.er. 'urdaila'".

 - Erabakia: (2009-02-27) estomago iz. Beh. `urdaila'.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper